Sustatu 20 eusk

6
S S U U S S T T A A T T U U 2 2 0 0 Apdo. 851 20.080 DONOSTIA Nº Depósito Legal: SS-743/99 www.lasalle.es/proega 25 ue itxaropena ereiten

description

 

Transcript of Sustatu 20 eusk

Page 1: Sustatu 20 eusk

SSUUSSTTAATTUU 2200

Apdo. 851 20.080 DONOSTIA Nº Depósito Legal: SS-743/99

www.lasalle.es/proega

25 urte itxaropena ereiten

Page 2: Sustatu 20 eusk

PROYDE-PROEGAK 25 URTEAurten, 2015 honetan, Proyde-Proega sortu zeneko 25. urtemuga ari da ospatzen. 25 urte

itxaropena ereiten.Boluntariotza lanean oinarritzen den GGKEa da Proyde-Proega. Bertan gabiltzan gehienok

boluntario gisa egiten dugu lan. 250 baino gehiago gara.Bere historian zehar bi konpromisori eutsi dio:- Alde batetik, aitortu nahi izan du posible dela pertsona guztiak duintasunez bizigaitezkeen mundu bat eraikitzea.

- Eta bestetik, aukerak eskaini nahi izan dizkie pobretuen aldeko ekintza eta konpromisosolidarioen esperientzia bizi nahi dutenei.

Proegaren jarduera bi eremutan garatzen da, era paralelo eta osagarrian:Hemen, gure artean, garapenerako eta solidaritaterako hezten ditugu La Salle•Ikastetxeetako ikasleak eta haien familiak eta ingurune soziala ere.Eta herrialde pobretuetan. Alde batetik, garapenerako proiektuak sustatzen ditugu,•gehienak hezkuntzaren ingurukoak. 25 urte hauetan 232 izan dira, guztira 13 milioieuro baino gehiago. Aldi berean, boluntarioak bidali izan ditugu udaz uda herrialdepobretuetara. 25 urte hauetan 229 lagunek eskaini dute euren lankidetza, boluntariogisa herrialde ezberdinetan: Ekuador, Dominikar Errepublika, Argentina, Guatemalaeta Bolivia, Latinoamerikan; eta Togo, Boli Kosta, Ginea Konakry, Eritrea eta Etiopia,Afrikan.

25 urte ospatzen ditugun urte honetan hasiera emango diogu “Jende Xumea” izenekonazioarteko gazte boluntariotzari. Boluntario gazteen bi talde joango dira datorren udan,bata, Argentinara eta, bestea, Boliviara. Talde bakoitzak bi pertsona helduen laguntasunaizanik.Aurtengo ospakizunerako baliabide batzuek ere prestatu ditugu: erakusketa mugikor bat,

aurkezpen bideoa, gure logoa daramaten zenbait janzki eta zenbait topaketa.Proyde-Proegaren ikurritza dugu izar eta argi:

Toki xume askotanjende xume askokgauza xume asko eginez,mundua alda dezake.

Page 3: Sustatu 20 eusk

2014ko udan, 12 boluntariok hartu zuten parte Proegak sustatutako lau proiektuetan.

Bolivian, Trinidad-Benin-en, Olatz, Haizea eta Itziar izan ziren. Eta bestak beste, zailtasunhandiak zituzten neska-mutilei eskola-laguntza eskaini zieten eta Mocoví-ko kartzelakopresoekin antzerki-lan bat prestatzera iritsi ziren.

Argentinan, San Salvador de Jujuy hiriko auzo batean, Agustin, Maite eta Idoiak laguntzapsikopedagogiakoa eskaini zieten hango neska-mutil eta gazteei, auzoko jardueraugarietan ere parte hartuz; eta Cordobako Malvinas Argentinas-en, Maria Jesus, Izaga etaAsierek lehen hezkuntzako ikasgeletan laguntza psikopedagogiakoa eskaintzeaz gain,eskolan eta auzoan animazio soziokultural eta pastoralean parte hartu zuten.

Eta Boli Kostan, Abidjanen, Maite, Egoi eta Luisek euren gertutasuna eta astia eskainizieten Akwaba Etxeko haurrei.

Boluntarioak, itzuleran, pozik ziren bizi izandako guztiagatik: bihotz zabalez onartuakizan ziren, topaketak aberasgarriak, pobreziazkoesperientzia hunkigarriak, beraiek eskaini izanzutena eta askoz gehiago jasotakoa, taldean bizitakoelkartasuna.

Azpimarratu zuten zein beharrezko diren bakoitzakbere baitan irekitasun eta zerbitzu jarrerak jorratzea,herrialde pobretuan bertan sortzen diren eskaereierantzuteko aurreikusitako eta prestatutakogauzetara mugatu gabe.

Esker oneko agertu ziren esperientzia hainaberasgarriak bizitzea ahalbideratu izan dietenguztiekiko; batzuentzat gainditze eta sormenezkoerronkak bilakatu ziren, biziera beste modu batera planteatzera eramanez, gauzagutxiagorekin eta solidaritate handiagoz.

BOLUNTARIOTZA PROIEKTUAK

KONTZERTU SOLIDARIOAK

Helburu bikoitza izan dute: Proega GGKEaren berri eman eta hegoaldeko lurralde po-breenekiko sentiberatasuna sustatu.

Zarauzko La Salleko ikasle-irakasleak2014ko apirilaren 4aModelo Aretoa, Zarautz

Beasaingo La Salleko abesbatzak2014ko abenduaren 20aBeasaingo Parrokia

Page 4: Sustatu 20 eusk

EMAKUMEEN SUSTAPEN ETA GARAPEN OSOA ETAEGOKIEREN BERDINTASUNERAKO PLANA,

SAN MARCOS DEPARTAMENTUKO HEZKUNTZA SISTEMAN

Guatemalan hezkuntza sistemak emakumeen, bereziki indigenen, bazterketa etadiskriminazioa mantendu izan du ohiturari jarraituz. Neska indigena gehienek ez dutekalitatezko hezkuntzarik jasotzen, genero berdintasuna kontuan hartuz, beraien eskubideakezagutu eta erabili ahal izan ditzaten, eta giza garapen osora iritsi. Egoera honen aurrean,Guatemalako Estatuak estrategia batabian jarri berri du hezkuntza sistemakbultza dezan eraginkorki emakumeengarapen osoaren sustapena eta beraieneskubideak.

Proiektu honetako ekimenak estrategiahau burutu nahi du, esperientzia pilotugisa, San Marcos departamenduko biudalerritako sei eskoletan. Gaineraekimen hau aurrera eramango daHezkuntza Ministerioko pertsonal teknikoadministratiboen bitartez, baita ere, departamenduko beste hamar udalerritan, zeinetanpopulazioaren gehiengoa Maya-Man etniakoa den. Hau guztiau lortu nahi da hezkuntzaelkarteen sentsibilizazio kanpainaren bitartez eta Hezkuntza Ministerioko tokikopertsonalaren trebakuntzarekin.

GARAPENERAKO ESKOLA PROGRAMA BULTZATZEAAMARON’I MANIA ESKUALDEAN (MADAGASKAR)

Proiektua Amaron’i Mania nekazal inguruko eskualdean garatzen ari da, AmbositrakoBarrutiko Andina, Ivony eta Ambatomifanongoa herrixketan. Madagaskarreko uhartekoerdialdeko haran eta goi-ordokietako isurialdeetan kokatutako nekazal ingurua da, arroz-sail ugari dituena.

Proiektu honen bitartez aurreko urteetan “Garapenerako Eskola” programako ekintzeijarraipena ematen ari zaie, modu osagarrian. Horrela, Elizbarrutiko Hezkuntza Katolikoko,DIDEC-eko, inguru horretako nekazal eskolen sareko haur guztientzako hezkuntza-kalitatea eta eskolara joan ahal izatea bermatzen ari dira. Horretarako, honako ekintzazehatz hauek ari dira burutzen:

- Eskolako azpiegituren eta zerbitzuenhobekuntza Ambatomifanongoakoeskolan, lau ikasgelaz osatutako eraikinbat eraikiz eta horien ekipamendua etakomunak.

- Isolatuta eta inkomunikatuta daudenAndina eta Ivony nekazal inguruetakoherrixkak eta Sahamiandonakako eskolalotuko duen pista egiten, inguruhorietako haurrak eskolara joan daitezen.

Page 5: Sustatu 20 eusk

Izenburua HerrialdeaDiru-laguntzaeman duen Erakundea

Jasotako laguntza

Proyde-Proegaren ekarpena

Emakumeen sustapen etagarapen osoa eta Egokieren berdintasune-rako Plana, San MarcosDepartamentua.

Guatemala Bizkaiko Diputazioa 2014 93.318,96 € 9.000,00 €

Malvinas ArgentinaskoGazteen etxea, Córdoba Argentina Eibarko Udala

2012 eta 2014 76.024,00 € 8.514,00 €

Akassatoko gazteriarensustapen osorako laguntza

Benin

Beasaingo Udala 2012 etaAndoaingo Udala 2013

12.500,00 € 60.000,00 €

Pozo Coloradoko San Isidro Labrador Eskolakolarrialdia

ParaguaiHondarribia etaZestoako Udalak2014

10.870,00 €

Garapenerako Eskola programa bultzatzea,Amaron’i mania Eskualdea

MadagaskarBeasain eta Zarauzko Udalak2014

13.112,38 € 3.000,00

Emakumeentzat Aurrezteeta Kreditu Kooperatibe-kiko mikrofinantza siste-maren sendotzea, Tandjilé

Txad Irungo Udala2014 6.000,00 €

Filipinetako larrialdirakoekarpena Filipinak 20.080,85 €

Kaleko haurrentzakoEtxea, Abidjan Bolikosta 15.000,00 €

Pildestiko Lanbide Eskola Errumania 5.000,00 €

Babes-laguntzak Badenya, Uagadugu Burkina Faso 1.500,00 €

GUZTIRA 211.825,34 € 122.094,85 €

PROIEKTUETARA BIDALIA 333.920,19 €

LANKIDETZA PROIEKTUAK 2014

Page 6: Sustatu 20 eusk

TXOSTEN EKONOMIKOA 2014

Titularraren sinadura

BAZKIDE EGIN EDO DOHAIN BAT EMATEKOIzen-abizenak.......................................................................................................... NAN......................................Helbidea.................................................................................................................. Telefonoa...............................P.K. .................... Herria.........................................................Probintzia................................................................Ordainketa modua:1 Banku-transferientzia

KUTXABANK: 2095 5010 34 1061863279LA CAIXA: 2100 6547 69 2100035695

2 Banku-helbideratzea Aldizkakotasuna

Kontuaren titularra ....................................................................... Urtero

Titularraren NAN ............................................................................. Sei hilero

Kontu zenbakia_ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Hiru hilero

Kuota: .................. €

Moztu txartel hau eta bidali helbide honetara:PROYDE-PROEGA FUNDAZIOA

851 PK. 20800 DONOSTIA

FUNTSEN BANAKETA JATORRIAREN ARABERA

ERREKURTSO PROPIOEN JATORRIA

GASTUEN BANAKETA FINANTZATUTAKO PROIEKTUEN BANAKETA GEOGRAFIKOA