Udalberriak 177 - Urriak 2015

14
Azaroaren 8an, Frantziako arma- dak Balmaseda erre zueneko 206. urteurrena ospa- tuko dugu San Se- verino plazan. 6. orr. Enpresa-proiektu edo negozio-ideia- ren bat baduzu, Be- hargintza-Enkar- tur-ek errealitate bihurtzen lagundu zaitzake. 10. orr. Urriaren 3an, Bal- maseda Fashion Day 2014 izan ge- nuen, aire zaba- lean egiten den desfile horren le- hen edizioa. 9. orr. SAN SEVERINO JAIAK SAN SEVERINO JAIAK DOAKO ALEA - ALE KOPURUA: 4.200 - GURE UDALAREN INFORMAZIOA - 12. URTEA - URRIA 2014 - 177. ZK.

description

Balmasedako Udal Aldizkaria

Transcript of Udalberriak 177 - Urriak 2015

Page 1: Udalberriak 177 - Urriak 2015

Azaroaren 8an, Frantziako arma-dak Balmaseda erre zueneko 206. urteurrena ospa-tuko dugu San Se-verino plazan. 6. orr.

Enpresa-proiektu edo negozio-ideia-ren bat baduzu, Be-hargintza-Enkar-tur-ek errealitate bihurtzen lagundu zaitzake. 10. orr.

Urriaren 3an, Bal-maseda Fashion Day 2014 izan ge-nuen, aire zaba-lean egiten den desfile horren le-hen edizioa. 9. orr.

SAN SEVERINOJAIAKSAN SEVERINOJAIAK

DOAKO ALEA - ALE KOPURUA: 4.200 - GURE UDALAREN INFORMAZIOA - 12. URTEA - URRIA 2014 - 177. ZK.

Page 2: Udalberriak 177 - Urriak 2015

LaburkiUdalBerriak2

JAIAK

SAN SEVERINO JAIAK 2014

JAI EGITARAUA

Urriak 10, ostirala20:00: Bizkaiko Pilota Txapelketako Kadeteen kategoriako partidak, udal pilotalekuan20:00: Saskibaloi partida, Gizo-nezkoa Senior: C.B. Balmased - Inde-pendiente Belgrado, Errotarena ki-roldegian

Urriak 11, larunbataGoizean: Balmasedako putxera das-taketa, Ostabalek antolatua

Urriak 12, igandea10:00: V. Kolitza BTT Tuto Martxa, Balmaseda Bike Elkarteak antolatua. Irteera udal pilotalekuanGoizean: Balmasedako putxera das-taketa, Ostabalek antolatua

Urriak 17, ostirala20:00: Saskibaloi partida, Gizo-nezkoa Senior: C. B. Balmaseda - Txurdinaga, Errotarena kiroldegian 22:00: Pregoia Balmasedako Futbol Klubaren eskutik22:00: XXXVII ÑKU Komediak, San Severino Plazan

Urriak 18, larunbata12:00: Haurrentzako tailerrak eta jo-

lasak, San Severino Plazan, Txokore-volution-ekin12:15: Musika Sugarri Fanfarearekin18:00: Patxin eta Potxin pailazoen ikuskizuna, San Severino Plazan20:15: Kolitza Koralaren "Tomas Go-goratuz" kontzertua, San Severino elizan, Dublingo Dolce Choir-ekin eta Plentziako Iraunkor abesbatzarekin22:00: Berbena Drindots taldeare-kin, San Severino Plazan

Urriak 19, igandea12:00: Dantzari Txiki, udal pilotale-kuan12:45: Azkoaga Bandaren kontzer-tua, San Severino Plazan17:00: 3. mailako futbola: Balmase-da F.C. - Pasaia. La Baluga zelaia18:00: Koreografia eta Playback le-hiaketa, San Severio Plazan

Urriak 23, osteguna9:00: XVL Putxeren Nazioarteko Le-hiaketaTokiko Historiaren lehiaketa12:00: "Jatorrak" txistularien kaleji-ra12:30: Kalejira Rioja Express Txaran-garekin13:00: Dastaketa Zoko Maitearen eskutik13:00: Musika Les Incógnitos-ekin13:30: Balmasedanísimo/a 2014 sa-ria ematea

13:30: Muskika Rockbox-ekin14:15: Lehiaketen sariak banatzeaHerri bazkaria San Juango karpan18:00: Erromeria Saltokarekin, San Severino Plazan20:00: Berbena Nuevo Talisman-ekin, San Severino Plazan

Urriak 25, larunbata GAZTE EGUNA10:30: Koadrilen Kedada, San Seve-rino Plazan11:00: Koadrilen txapelketa, San Se-verio Plazan13:30: Poteoa15:00: Koadrilen bazkaria San Seve-rino Plazan18:00: Txoko-poteoa20:15: Diego Amezua Organozaleen Elkartearen organo kontzertua, San Severino elizan24:00: Berbena Garilak 26 taldeare-kin San Severino Plazan

Urriak 26, igandea10:00: XXIV Balmasedako Trial, Las Lacerasen

Urriak 23 (osteguna), 24 (ostirala), 25 (larunbata) eta 26 (igandea)Udalaren Gizarte Ekintza Sailak an-tolaturiko erakusketa eta jarduerak, udal pilotalekuan

AECCren diru-bilketaEspainiako Minbiziaren Kontrako Elkarteak (AECC) tradiziozko diru-bilketa egingo du urriaren 23an, Putxeren Lehiaketan. Egun horre-tarako itsulapikoen ardura har-tuko duten boluntarioen bila ari da elkartea. Lagundu nahi baduzu, zenbaki hauetara dei dezakezu: 946800798 edo 676917108 (Bal-biz galdetu). Bildutako diru guztia oso-osorik erabiliko da minbizia-ren kontrako borrokarako.

Balmasedar Petoa 2014Laster bukatuko da Balmasedar Petoa 2014 izateko hautagaiak aurkezteko epea. Jakina denez, gure Hiribilduaren eta bertako he-rritarren alde jardun duen edo di-harduen pertsona izan behar da. Bete orrialde honetan bertan agertzen den kupoia eta aurkeztu zure hautagaiaren izena gutun-azala itxian Udaletxean edo Kultur Etxean urriaren 15a baino lehen. Proposamenak aztertutakoan, azken erabakia hartuko du Gober-nu Batzordeak. Erabakiaren berri urriaren 23an izango dugu XLIV Putxeren Nazioarteko Lehiaketan.

NANNire proposamena:Pertsona edo taldea

BALMASEDAR PETOA 2014

Proposamena nork egiten duen: izen abizenak

Page 3: Udalberriak 177 - Urriak 2015

Barietate lehiaketaBarietate Le-hiaketak bi modalitate di-tu, koreogra-fiak eta pla-yback-a, eta dagoeneko klasiko bihurtu da San Severi-no jaietan. Aurten urria-ren 19an egingo da,

igandea, 18:00etan. Egun berean eman beharko da izena San Severino Plazan jarritako eszenatokian, eta izena emateko ordena berean arituko dira. Playback lehiaketan imitaturiko pertsonaiaren karakterizazioa eta in-tepretazioa izango dira kontuan. Cd batean eman beharko da erabili be-harreko musika, eta erabiliko den abestiaren zenbakia adierazi beharko da izena ematean. Epaimahaiak be-rekin gordetzen du sari bat edo ge-hiago batzeko posibilitatea, eta par-taideen artean banatuko du.

XLIV Putxeren Nazioarteko LehiaketaUrriaren 23an, urtero bezala San Severino gure zaindariaren eguna os-patuko dugu, Putxeren Nazioarteko Lehiaketan nagusi izaten den giro onarekin. Aurten dagoeneko XLIV. edizioa da. Jaiaren erdigunea da, eta tradizioaren arabera, koadrila edo fa-milia gelditzen da indaba-jana gozoa prestatzeko, presa barik eta sakra-mentu guztiekin. Kanpoko pertsona asko erakartzen jarraitzen du ekintza honek.Egun berezia gozatzeaz gain lehiake-tan parte hartu nahi duten guztiek urriaren 23an bertan eman beharko dute izena San Severino Plazan 11:00ak baino lehen. 5 euro ordaindu behar dira izena emateko, eta putxe-rak 12:00etatik 13:30era bitartean

aurkeztuko dira. 14:15ak inguruan jakingo da nor den pertsona edo tal-de irabazlea. Gogoratu behar dugu epaimahiaren erabakia apelaezina dela, baina ira-dokizunak jasoko dira datozen urtee-tarako. Tradiziozko errezetaren alde egingo da: indaba gorria edo txitxirio itxurakoa, eta betiko janariak onar-tuko dira (txorizoa, odolkia, urdaia, txerrikiak, saiheskia eta behi-hega-lak). Gutxienez txorizoak, odolostea eta urdaia eduki behar ditu.

Organo kontzertuaUrriaren 25ean, gurera etorriko da Diego Amezua Organozaleen Elkar-tea kontzertu bat emateko San Seve-rino elizan. Askotariko egitaraua izango da, Martin Rodriguez Semina-rioren lanak barne. San Severino eli-zako organo-jolea izan zen XX. men-deko lehen 60 urteetan, eta musika aztarna handia utzi du gure hiribil-guan eta Euskadiko gainerako herrie-tan haren ikasleen bitartez. Raul del Toro izango da gure organo-jolea, Nafarroako Goi Mailako Kontserba-torioko organo irakaslea

Gure adinekoen erakusketa eta jarduerakBalmasedako jubilatuek ekarpen handia dute egiteko gizarte jarduera guztietan eta, zelan ez, jaietan ere bai. Aurten, erakusketa bat izango da udal pilotalekuan, urriaren 23tik (osteguna) 26ra (igandea), eta bertan ezagutu ahal izango dugu gu-re hiribilduko aitita-amamek egiten duten esku-langintza: harritu egingo gaituzte. Aipamen berezia merezi du-te Pepe Martinen miniaturako trenek. Aurtengo jaietan, eskuz eginiko bitxi horietako batean osteratxoa egiteko aukera izango dugu, etxeko txikiak nahiz helduak. Izan ere, antzinako trenak xehetasun handiz irudikatzen dira. Ana Berazak eta Edurne Muruak gure adinekoen historiekin, pasadi-

zoekin eta bizipenekin eginiko bi-deoa jarriko da salgai. Bildutako di-rua gizarte lanerako erabiliko da (ze-haztu barik oraindino). Erakusketa 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara irekiko da urriaren 23an, 17:00etatik 20:00eta-ra urriaren 24 eta 25ean eta 11:00etatik 15:00etara urriaren 26an.

Taberna eta txosnentzako ordutegiaJaietan tabernek ondorengo ordute-gia izango dute ixteko:Ostiraletik larunbaterako gaua (17-18)II. taldea: 4:00rak arteIII. taldea: 5:30era arteLarunbatetik iganderako gaua (18-19)II. taldea: 5:00ak arteIII. taldea: 6:30era arteOstegunetik ostiralerako gaua (23-24)II. taldea: 2:30era arteIII. taldea: 4:00rak arteLarunbatetik iganderako gaua (25-26)II. taldea: 4:00rak arteIII. taldea: 5:30era arteBestalde, txosnek ondorengo ordu-tegia izango dute ixteko:Ostiraletik larunbaterako gaua (17-18)Musika: 1:30era arteItxi: 2:30Larunbatetik iganderako gaua (18-29)Musika: 4:30era arteItxi: 5:00Ostegunetik ostiralerako gaua (23-24)Musika: 1:00a arteItxi: 2:00Larunbatetik iganderako gaua (25-26)Musika: Berbena bukatzen deneanItxi: 4:00ak arte

SAN SEVERINO JAIAK 2014Laburki

3Urria 14

V Kolitza BTT Tuto MartxaBalmaseda Bike Elkarteak antola-tu du Kolitza BTT Tuto Martxaren bosgarren edizioa, eta urriaren 12an izango da, 10:00etan. Irtee-ra: udal pilotalekuan. Parte hartu nahi dutenek izena eman dezake-te egun berean 8:30etik 9:30era. Aurten 40 kilometroko ibilbide be-rri bat ezarri du antolatzaileak. Zailtasun ertain-altukoa da eta 1.300 metroko garaiera alde posi-tiboa du. La Garbea, La Porqueri-za, Kolitza, Sabugal eta Pandoza-lesetik igarotzen da ibilbide berri hau. Eta indarra berreskuratzeko, mar-txa amaitutakoan, nahi duten par-taide eta laguntzaile guztiek pilo-talekuan eskainiko den indaba putxera gozatu ahal izango dute (aurretik erreserba eginda). Lagu-nek 6 euro ordaindu beharko dute dastaketan parte hartzeko. Gaine-ra, partaideek nahiz boluntarioek antolatzaileen oparia jasoko dute eta zozketa egingo da bazkarian.

“Tomás Gogoratuz” kontzertu koralaJaietan Kolitza Abesbatzak “To-más Gogoratuz” kontzertuaren hirugarren edizioa egingo du, 50 urtez taldearen zuzendaria izan zen Tomás Negro omentzeko. Plentziako Iraunkor Abesbatza ukitu hunkigarria emateaz ardu-ratuko da; izan ere, Tomásek oso maite zuen kostaldeko herri hori, eta, horregatik, bertan pasatu ohi zituen oporrak. Gainera, edizio honek nazioarteko izaera izango du, Dublingo Dolce Choir abesbatzak ere parte har-tuko baitu. Abesbatza horrek ha-mar urte bete ditu aurten, eta, hori ospatzeko, Balmasedara etorri na-hi izan du. Hori guztia San Severino elizan gertatuko da urriaren 18an, 20:15ean.

BarrakakAurten ere barrakak izango ditu-gu. Udal pilotalekuaren parkinean egongo dira.

Page 4: Udalberriak 177 - Urriak 2015

LaburkiUdalBerriak4

KULTURA

Pedro de Asuari buruzko erakusketaBalmasedako Pedro de Asuari buruzko erakusketa bat pres-tatzen ari da. Erakusketa aberas-garriagoa egiteko, 1890. urtean jaiotako apaiz balmasedatarraren argazkiak eta gainerako materia-lak sartu nahi dituzte. Horrelako materiala uzteko prest daudenek horretarako aukera dute urriaren 27ra arte San Severino parro-kian.

Irakurketa Kluba udal liburutegianLiburutegiak Irakurketa Kluba ja-rri du abian urrian. Bereziki liburu-tegiaren zerbitzua erabili ohi du-ten emakumeen artean irakurtze-ko ohitura bultzatzeko bada ere, nahi duten guztiek har dezakete parte plazak bete arte. 20 plaza besterik ez dira, eta izena emate-ko liburutegira joan behar da; doakoa da. Kluba hamabost egunean bil-duko da asteazkenetan, 18:00etatik 20:00etara, Ester Es-pinosak koordinatuta. Lehen bile-ra urriaren 1ean egin zen eta Jon Bilbaoren "Bajo el influjo del co-meta" narrazio laburren liburua-rekin hasi da. 2011n Literaturako Euskadi Saria eta 2010ean Tigre Juan Saria irabazi ditu liburuak, eta egunerokotasunetik sortzen dira bertan kezkak eta arriskuak. Eusko Jaurlaritzak liburutegia erabiltzen ez duten taldeei irakurtzera erakartzeko bideratu-riko plan baten baitan sartzen da klubaren proiektua.

Zinema Klaret AntzokianU R R I A UN VIAJE DE 10 METROSUrriak 10: 20:00etanUrriak 11: 19:30ean eta 22:30eanUrriak 12 eta 13: 19:30eanGeneroa: Komedia dramatikoa / Zuzendaritza: Lasse Hallström / Gidoia: Steven Knight, Richard C. Morais-en eleberrian oinarritua / Interpretazioa: Helen Mirren, Om Puri, Manish Dayal, Charlotte Le BonHassan Kadam sukaldari profesionala da eta gustu ezin hobea du. Kadam familiak, India jaioterritik urrun eta Aitak zuzenduta, Frantziako hegoaldeko Saint-Antonin-Noble-Val herri txikian hartu du bizileku. Herri xarmanta, ikusgarria eta dotorea da; tokirik ezin hobea familia finkatzeko eta jatetxe indiar bat zabaltzeko. Edo hala dirudi, harik eta Le Saul Pleu-reur jatetxearen jabe hotzak asmo horren berri eman arte. Mi-chelin izar baten saria jaso du jatetxeak, eta Madame Ma-lloryk gobernatuta dago. Jatetxe indiar berria haren jatetxetik hamar metrora kokatu da. Jatetxe berriaren kontrako protes-tak handituz doaz, eta azkenean bi lokalen arteko gerra piz-ten da.LA ABEJA MAYAUrriak 11: 19:30ean (gaztelera)Urriak 12 17:00etan (euskera)Generoa: Drama, belikoa/ Zuzendaritza: Alexs Stadermann / Gidoia: Marcus Sauermann eta Fin Edquist; haurrentzako "Maya erlearen abenturak" liburuan eta Waldemar Bonsels-en "Zeruko pertsonak" lanean oinarrituta/ Publiko guztientzatMaya oso erle bizia da eta ez ditu erlauntzeko arauak be-tetzen, horien artean zelaitik harago bizi diren liztorrengan konfiantzarik ez izatea. Erregina-jelea desagertzen denean, liztorrak dira susmagarri nagusiak, eta erleek lapurretaren konplizea izatea leporatzen diote Mayari. Erleetako batek ere ez du sinestean errugabea denik. Willy bere lagunik onenak baino ez dio lagunduko. Elkarrekin ekingo diote liztorren er-launtzera egingo duten abenturaz beteriko bidaia luzeari, erruduna aurkitzeko. TORRENTE 5: OPERACIÓN EUROVEGASUrriak 24: 20:00etanUrriak 25: 19:30ean eta 22:30etanUrriak 26: 17:00etan eta 19:30eanUrriak 27: 19:30eanGeneroa: Akzioa, komedia / Zuzendaritza eta gidoia: San-tiago Segura/ Interpretazioa: Santiago Segura, Jesus Janei-ro, Alec Baldwin, Julian Lopez, Angy Fernandez, Fernando Es-teso, Jose Maria Rubio, Cañita Brava, Bigotes & Dientes, Anna SimonTorrente espetxetik atera da 2018an, baina aurkitzen duen Espainia ez dator bat bere idealekin eta “legez kanpokoa” bi-hurtzen da. Espetxean ezagutu zuen pertsona baten bitartez, John Marshall aurkitzen du, Eurovegas kasino-hotel nagusia planifikatu zenean segurtasuna gainbegiratzeko arduraduna izan zena. Lapurreta handia planifikatzeko pertsonarik ego-kiena. Marshall-ek espezialista talde bat antolatu beharra azaltzen dio, eta Torrente taldekideak biltzeaz arduratuko da bere "kontaktuen" artean. Abian da mendeko lapurreta.

Irakurketa Kluban erabiliko den lehenengo liburua

Page 5: Udalberriak 177 - Urriak 2015

Urrian Ondarearen Europako Jardunaldien beste edizio bat bizi ahal izango dugu. Balmasedan eta gure inguruko hainbat udalerritan gai bera erakutsiko da: "etxea". Aur-ten, Udaleko Kultura Sailak eta “La Encartada” Txapelen Museoak elkarrekin egingo dute lan, eta urriko zapatu guztietan hitzaldiak eta bisita gidatuak dakartzan askota-riko egitaraua eskaini dute. Aurten “bere etxera” gonbidatzen gaitu, eta etxebizitza-

ren bilakaera erakutsiko digute adituen eskutik. Hona hemen egitaraua:-Urriak 11: Bisita gidatua: Villa etxetik jauregi ba-rrokora.-Urriak 18: Amaia Apraiz eta Ainara Martinezen hitzaldia. Burgesen, indianoen eta langileen etxeak izango dituzte mintzagai.Bisita: “Burgesen, indianoen eta langileen etxea”.-Urriak 25: Bisita: “Burgesen, indianoen eta langileen etxea”.Bestalde, “La Encartada”-k ere erakutsiko du lantegia sortu zuen indianoaren etxea: Marcos Arena Bermeji-llo. Lantokiaren ondoan etxebizitza lortzea zen XIX. mendearen amaierako Bizkaiko industria sortu berriko langile eta sustatzaile askoren xedea. “La Encartada” bezalako langileen koloniak, nahikoa urriak gure lu-rraldean, orduko bizi-baldintzei buruzko aparteko le-kukotza dira. Maria Jose Torrecillak txapelen lantegiko langileen bizimodua eta etxebizitzak zelakoak ziren azalduko digu. Eta Museoan izan ondoren, lantegian bertan dagoen ugazaben etxea ikusiko dugu. Jar-duera hori urriko hiru zapatuetako (urriak 11, 18 eta 25) 16:30ean gozatu ahal izango da. Argibideak eta

erreserbak museoan, 946800778 telefonoan. Bi erakundeen jarduerak konbinatu eta batera erreserba-tu ditzakezu, Kultur Etxean izena emanda. Plaza muga-tuak dira.Aprobetxatu abagunea inguruan duzun ondarea eza-gutzeko Bizkaiko bazter guztietan banaturiko doako jar-dueretan. Bilatu argibideak www.bizkaikoa.bizkaia.net helbidean.

Laburki

5Urria 14

Euskara praktikatu janaria prestatzen duzun bitarteanPasa den irailean Udaleko Euska-ra, Immigrazio, Berdintasun eta Gizarte Ekintza sailek antolatu zuten euskarazko sukaldaritza ikastaroak arrakasta handia lortu zuen. Azaroan berriz egingo da eta 7-9 urte bitarteko haurrei zu-zendua egongo da. Doako ikasta-ro hau ostegunetan izango da eta Emakumearen Etxean eman be-harko da izena urriaren 22a bai-no lehen. Anima zaitez, plaza mugatuak daude eta.

Halloween PartyBalmaz Udaleko Gazteria Zer-bitzuak urriaren 31n Gazte-txokoan ospatuko den Halloween jaian parte hartzeko gonbita lu-zatzen dizu. Beldurrezko pos-treak egiteko ikastaroa egongo da 17:00etan eta 18:00etan bel-durrezko film bat jarriko dute. 12 urtetik gorako gazteei zuzenduta dago. Informa zaitez Balmazen bulegoan.

Ondarearen Europako Jardunaldiak 2014

TURISMO200 aleman inguruk bisitatu dute Balmaseda200 bat alemanek bisitatu zuten Balma-seda joan zen urriaren 4an, gure eskual-dea sustatzeko Enkarturrek egiten duen kudeaketa-lanari esker. Zehazki, eta guri dagokigun kasuari helduta, Balmaseda eta Castro Urdiales bisitatzeko txangoak eskainiko zaizkie Europako zonalde ho-rretatik Getxon geldialdia egiten duen fe-rryan datozen bidaiariei, 2014an eta 2015ean zehar.Lau autobusetan etorri ziren goizean, His-toria Museoa bisitatu eta Alde Zaharra ezagutzeko asmoz, ArteKalearen eskutik.Espero dugu hurrengo hilabeteetan mota horretako bisitak errepikatu eta ohiko bi-hurtzea.

Museoetara bisita hirugarren hiruhilekoan

Hiribilduko Historia Museoak 828 bisitari hartu ditu uztailean, abuz-tuan eta irailean. Ohi bezala, Bal-maseda inguruko bisitariak eta Es-tatuko gainerako autonomia-erki-degoetakoak izan dira. Europa, Amerika eta Australiatik etorri dire-nak ere egon dira.Pasioaren Interpretazio Guneak 1.238 bisitari jaso ditu hirugarren hiruhilekoan. Uztailean bisitari ge-hiago izan dira ate irekien jardunal-

dien harira, Via Crucis Bizidunaren Lehiaketako argazkien erakusketa ikusteko.Amaitzeko, Boinas La Encartada Museoak 1.201 bisitari jaso ditu aldi horretan. Horietatk % 7 Estatutik kanpokoak izan dira, alemaniarrak gehienbat. Irailean amaitu da Ba-lenziaga Esartzen erakusketa eta guztira 1.454 pertsonak bisitatu du-te.

"La Encartada" museoa

Page 6: Udalberriak 177 - Urriak 2015

Laburki6

Berbalagun bueltan daIkasturtea hastearekin batera, berriz abiarazi da Enkarterriko Berbalagun proiektua. Bederatzi-garren edizio honetan 80 parte hartzailetik gorako 11 talde izan-go ditugu. Oraingo honetan haie-kin bat egitera gonbidatu gaituz-te, “Praktikatu gurekin!” lelo-pean. Argi dago edozein hi-zkuntza ikasteko ahozkoa praktikatzea berebizikoa dela. Euskara praktikatzeaz gain, Ber-balagunen jende berria eza-gutzeko aukera ere izango duzu eta oro har, euskaraz bizitzeko aukera izango duzu. Informa zai-tez Udaleko Euskara Zerbitzuan eta gozatu gure hizkuntzaz. Enkarterriko AEKn ere eman de-zakezu izena, baita udal euskal-tegian ere. Proiektu honek blog bat ere badauka, ekitaldi eta jar-duerei buruzko informazio gehia-go emateko: berbaterri.blogspot.com.Edizio honetarako Gurasolagun egitasmoa ere izango dugu. Gu-raso euskaldunak umeen aisial-dian geratu ahal izateko harre-manak sortzean datza. Horrela, familian ere euskara transmi-titzeko aukera sustatu nahi dute. Parte hartu nahi baduzu, galdetu zure hezkuntza zentroan. Berbalagun zein Gurasolagun ekimenetan parte hartzen duten pertsonek EHUko kredituak lortu ahal izango dituzte, besteak bes-te, baita beherapenak ere bidaia eta egonaldietan, euskal aldizka-rietan (AIZU! eta Argia) eta Berria egunkarian.

UdalBerriak

EKITALDIAK

BALMASEDA ERRE ZENEKO 206. URTEURRENA

1808an bere historiako atalik latze-netako bat jasan zuen Balmasedak. Independentzia Gerra bete-betean zela, Napoleon I.aren armada frantsesak eragindako sute baten on-dorioz, suntsituta gelditu zen gure Hi-ribildua, igarotzeko tokia eta bidegu-rutzea zelako.

Iraganeko gure oinordetza zaintzeko eta ezagutarazteko xedearekin, Bal-masedako Udalak, gure hiribilduko pertsona askoren partaidetzarekin eta lanarekin, erreketaren antzezlana antolatu nahi du azaroaren 8an, za-patua. Aurten egitea aukeratu da 2008an lehen aldiz antzeztu zenetik

gertakaria larunbatarekin bat zeto-rren urte bakarra delako. 2008an ger-takariaren bigarren mendeurrena os-patu zen eta 16.000 lagun inguru etorri ziren ikustera. Zalantzarik ga-be, galdu ezin duzun antzezlana da hau.

Euskarazko eskola agenda Aurreko urteetan legez, Udaleko Euskara Zer-bitzuak 2014-2015 ikasturterako eskola agenda banatu die Lehen Hezkuntza ikasleei (6-12 urte-koak). Aurten, hegaztiak dira agendako protago-nistak. Ipuin bat biltzen da hilero, jokoak eta arike-tak dituena, etxean nahiz eskolan lan egiteko. He-gaztiak hobeto ezagutzeko asteko esaldi bat ere badu. Hegaztien ezaugarriak erakusten dituzte ipuinek, eta hegan eramango dituzte ikasleak Bi-zkaiko zenbait herri eta tokirik nabarmenetan ba-rrena.Guztira 500 ale banatu dira, eta helburua tresna praktikoa izatea da, euskal kultura sustatzeko, baita ikasleek, irakasleek eta gurasoek elkarrekin jardutea ere, euskaraz hitz egin dezaten elkarre-kin.Bizkaiko euskarazko zerbitzuen foroa den Alkarbi-dek koordinatu du ekimena, eta Bizkaiko 13 udale-rrik eta mankomunitate batek hartu dute parte.

EUSKERA

Ikuskizunaren momentuetariko bat

Aurtengo edizioko kartela

Page 7: Udalberriak 177 - Urriak 2015

LaburkiUrria 14 7

Masaje linfatikoaBerdintasun Zinegotzigoak es-kaintzen dituen masaje linfa-tikoko saioak hilaren 17an emango dira urrian, 9:00etatik 13:00etara. Parte hartzeko ezinbestekoa da aurretik hitzor-dua eskatzea Emakumearen Etxean. Saioen prezioa 32 euro da; izan ere, aipaturiko Zinegotzigoak zati batez diruz lagunduta daude saiok.

Bideoforuma: “Pago Justo”Datorren urriaren 30ean (hileko azken osteguna), Emakumearen Etxeak hasiera emango dio ber-dintasunari zuzendutako bideo-forumaren doako zikloari. Beti bezala, 17:00etan izango da eta filma ikusi ondoren doako me-rienda egongo da. “Pago Justo” filmarekin hasiko gara, 1968. Ur-tean gertatutako istorioa kon-tatzen duena. Londresko Dagen-ham Ford fabrikako ia 200 jostu-nek greba egin zuten gizo-nezkoen besteko soldata eskatze-ko. Horren ondorio izan zen Equal Play Act. Nigel Cole-k zuzendu-tako zinta honek 10 sari-proposa-men lortu zituen 2010eko BAFTA sarietarako.

EUSKERA

Euskara transmititzeko kanpaina

Euskara Zerbitzuak euskara familian transmititzearen aldeko “Eman Gilt-za – Háblale, escúchale” kanpainaren beste edizio bat jarri zuen udaren amaieran. Horretarako, gure hi-zkuntza familian erabiltzeko aho-lkuak dakartzan orrixka bat bidali zaie ume jaioberriak dituzten familiei,

baita autorako pegatina bat eta hau-rrekin jolasak, abestiak eta abar era-biliz hitz egiteko hasteko “Ku-Ku”gida ere. 1-3 urteko haurrak di-tuzten familiei, informazio-diptikoaz gain, askaria gordetzeko poltsa bat igorri zaie. Guztira 228 ale banatu di-ra. Gogoratu web orri bat dagoela

proiektuari buruz gehiago jakiteko: www.emangiltza.com. Bertan argitu eta konpondu daitezke euskara fami-lian transmititzearekin zerikusia du-ten zalantzak eta beldurrak. Alkarbi-dek koordinatuta eta Foru Aldundiak babestuta dago “Eman Giltza – Há-blale, escúchale” kanpaina.

Janaria maneiatzeko agiria

Berdintasun arloko ikastaroak

Elikadura arduratsuaren bidean

Dagoeneko hasiak dira janaria ma-neiatzeko agiria lortzeko ikastaroak. Berdintasun Arloak irekita utziko du agiria lortu nahi duten pertsonen ze-rrendan izena emateko aukera. Ho-rrela, beste ikastaro bat antolatzeko kopuru egokira iritsitakoan, deitu egingo zaie. Parte hartu nahi baduzu, izena eman dezakezu Emakumearen Etxean.

Berdintasun Sailak Emaku-mearen Etxean emango di-tuen ikastaroak urriaren 1ean hasi ziren. Hala ere, oraindik badira plazak Yo-ga, Artearen Historia eta Sabeleko Gimnasia Hipo-presiboaren ikastaroeta-rako. Psikologia eta Gara-pen Pertsonala eta Pin-txoak egiteko ikastaroak ez dira sortu, ez direlako bete. Hala ere, geroago sortzeko aukera badago oraindik, gutxienez behar den pertsona kopurua lortzen bada. Eskatu argibideak Emakumearen Etxean eta ireki ateak etorkizunari gauza berriak ikasita.

Urriaren 16an, 18:00etan, hitzaldi hau eskai-niko digu Nieves Urrutia Pranzonik Emakumea-ren Etxean: "Zergatik jaten dugu? Elikadura ar-duratsu, iraunkor eta naturalaren bidean". Hitzaldia Berdintasun Sailak antolatzen du. Nieves botikaria da, dietetikako eta elikadu-rako aditua eta elikadura energetiko eta makrobiotikaren aholkularia.

BERDINTASUNA "Pago Justo" pelikularen kartel

originala

·Instalazioak·Konponketak

·Aparatu sanitarioak·Sukalde eta komunetako

konponketak...

Telefonoa: 687 535 874 BALMASEDA Decoraciones Javi

Aldapa, 16/18Tel. eta Faxa: 946 801 752

Balmaseda

Pintura, burdineria, paper pintatuta, etxeko

tresneria eta opariak

Page 8: Udalberriak 177 - Urriak 2015

Laburki8

Ohiko osoko bilkuraHurrengo osoko bilkura aza-roaren 7an egingo da, ostirala, Udaletxeko osoko bilkuretarako aretoan (1. solairua). 9:00etan hasiko da.

Hutsen zerrendaAureko Udalberriak-en edizioan hauxe idatzi genuen: “EH Bilduk premiazko mozio bat aurkeztu zuen, funtzionario frantsesek Bal-masedako Ruber Rivero herrita-rrari eginiko jazarpenari eta era-soei buruzkoa, …” iraileko osoko bilkuraren gaineko artikuluan (6. or.). Argitu nahi dugu mozioaren helburua zela berriz ere salatzea sakabanaketa politika eta horrek Ruben Riveroren senideentzat dakarren zigor handiagoa, Parise-ko Zuzentza Auzitegiak irailaren 1ean 7 urteko kartzelaldira zigor-tu ondoren.

Atera errentagarritasuna zure dendariBalmasedako Merkataritza Dina-mizatzeko Bulegoak, Bilboko Merkataritza Ganberaren eta Merkataritzako Estatu Idazka-ritzaren laguntzaz, tailer bat an-tolatzen du txikizkako merkata-ritzaren kudeaketa hobetzeko planaren baitan. Oraingoan den-dari errentagarritasuna ateratze-ko estrategiak aztertuko dira. Tai-lerra azaroaren 4an eskainiko da Kultur Etxean, 14:00etatik 17:00etara. Nahi dutenek doan eman dezakete izena urriaren 30era arte Enkartur-Behargintza-ren eraikineko azken solairuan, edo 946801002 telefonora deitu-ta (Nagore).

UdalBerriak

BILKURA

EZOHIKO OSOKO BILKURA

Berriz ere jakinarazi behar dugu pin-tadak agertu direla gure kaleetan. Oraingoan, Ruben Rivero Balmase-dako herritarra kartzelatik ateratzea eskatzeko hainbat esaldi dira; zazpi urteko zigorra betetzen ari da Fran-tzian. Gogoratu behar dugu pintadak

egitea arau-hauste larria dela eta 1.500 euroraino isuna dakarrela. Gaur egun, zalantzarik gabe, toki as-ko dago gure iritzia edo sentimen-duak adierazteko, Balmasedako fa-txadak eta hormak zikindu barik.

Urrian aurrera egin du animaliak edu-kitzeari eta babesteari buruzko Udal Ordenantza betearazteko kanpainak. Beste batzuen artean, txakurrak ka-lean nahitaez lotuta egon beharra eta jabeek gorozkiak batzea aipatzen da Ordenantzan. Ildo horretan, hauxe nabarmendu behar dugu: nahiz eta

soilik arriskutsutzat jotako arraze-tako txakurrek eraman behar duten nahitaez muturrekoa (Pit Bull Terrier, Staffordshire Bull Terrier, American Staffordshire Terrier, Rottweiler, Dogo argentinarra, Fila brasildarra, Tosa Inu eta Akita Inu), uhala nahitaezkoa da guztientzat kaletik dabiltzanean.

Hainbat espediente egin dira irailean. Ordenantza ez betetzeak isuna dakar berekin: 30,05 - 300,51 euro falta ari-netan eta 300,52 - 1.502,53 euro la-rritzat jotako faltetan.Ingurumen eta Udaltzaingo Sailek gogorarazten digute hiri inguruneko zenbait tokitan solte joan daitezkeela txakurrak, baina horietan ere nahi-taezkoa da gorozkiak batzea. Hona hemen eremu horiek: Pasealekuko Cascajal, San Juango Cascajal, Kristo-ren estatuaren inguruak La Calza-dako bidegorriaren hasieran eta bi-degorri horren alboko zelaietan erre-kako ibarrean.Helburua herritarrak kontzien-tziatzea da, gizakiaren eta animalien bizikidetza hobeto antolatzeko, be-tiere herri osasungarritasuna zaintzea eta animalien errespetua, defentsa eta babesa uztartuz eta in-teres orokorrari egokituriko orekaren barruan. Guztion laguntzarekin, ziur gaude lortuko dugula.

Berriz ere pintadak kaleetan

Aurrera doa animaliak edukitzeari eta babesteari buruzko Ordenantza betearazteko kanpaina

Irailaren 30ean ezohiko osoko bilku-ra egin zen gai bakarra aztertzeko: urbanizazio obrak amaitzeko epea aldatzea, Balmasedako Udalak eta Talleres Fabio Murgak lortutako akordioan ezarria. EAJren eta Talde Sozialistaren aldeko botoekin eta EH Bildu eta CLIren abstentzioarekin onetsitako aldaketa horren bidez, obrak errealitatera egokitu nahi dira, epea 2015eko otsailaren 20ra arte luzatuta.

GIZALEGEUdalbatza aretoa

Pintada pilotalekuan

Pitbull Terrier

Page 9: Udalberriak 177 - Urriak 2015

LaburkiUrria 14 9

Irisgarritasun Plana esleitu daBerriki esleitu zaio Javier Regala-do Herrerori Balmasedarako Iris-garritasun Plan berria idazteko la-na, 22.999 euroan (beza barne). Gogoratu behar dugu proiektu horrek Eusko Jaurlaritzaren Enple-gu eta Gizarte Politiketako Saila-ren diru-laguntza jaso duela, ha-sieran aurreikusitako aurrekon-tuaren %80 hain zuzen.

Pilotalekuko teilatua birmoldatzeaLaster hasiko dira udal pilotale-kuko gainaldea birmoldatzeko la-nak. Hala, irtenbidea eman nahi zaie teilatuak izan dituen hezeta-sun arazoei, eta segurtasuna ere hobetu gura da. Horretarako, tei-latu berriaz gain, mantentze-pla-taforma bat jarriko da harmaile-tako teilatuan eta eskailera bat ja-rri nahi da teilatuaren eta kan-txakoaren artean.Lanak Edurko S.L. enpresari eslei-tuko zaizkio, guztira 119.000 eu-roan (gehi beza).

Eustorma La Torre kaleanLa Torre kaleko hormako hainbat harri erori ondoren, konponketa lanak hasi dira orain dela aste batzuk. Horretarako, lurrei euste-ko horma bat egin da antzinako hormako harriak baliatuz.

MERKATARITZA

Balmasedak badaki modaz, eta horrela erakutsi zuen joan zen urriaren 3an Balmadendak antolatu zuen Balmaseda Fashion Day delakoan. 550 sarrera saldu ziren guztira ekimenerako, eta horren bidez bildutakoa Cáritas elkarteari bideratuko zaio. Gure hiribilduko gazte, heldu eta haurrek desfilatu zuten modaren jai horretan. Bertan, laburbilduta ikusi ahal izan zen parte hartu zu-ten 14 dendetan zer aurki dezakegun datozen hilabeteetan. Esmeralda Villak eta Amaia Celisek, Iñigo Sastreren laguntzare-kin, gidatu zuten aurtengo edizioan, agertokia erabateko berrita-suna izan zen. Lehenaldia zen Modaren Egun hori kalean egiten zena, San Severino plazan, hain zuzen ere. Antolatzaileek egural-dia eta jendearen gogoa lagun izan zituzten, egindako lan han-diaz gain, jardunaldia zeharo arrakastatsua izan zedin. Balmaseda Fashion Day ekimenak honako hauen laguntza izan du: Udala, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Le-hiakortasun Saila eta Asociación Vía Crucis Balmaseda elkartea. Eskerrik asko guztioi posible egiteagatik.

Udal pilotalekua

500 pertsonatik gora Balmaseda Fashion Day ekimenean

Capitán Morgan tabernaUrriaren 1ean Capitán Morgan berria zabaldu zen, Enkarterri etorbideko 20. zenbakian. Gosariak ematen ditu (eskaintza berezia dauka: kafea eta pintxoa bi euroan); horrez gain, aste-buruetan txibierroak eta plater kon-binatuak eskaintzen ditu, baita anoak eta pintxo-barra ere, besteak beste. Ordutegi zabala dauka: astele-henetik ostiralera 06:00etatik 22:00etara, larunbatean 07:00etatik 02:00etara eta igandean 09:30etik 23:00etara. Harremanetarako telefo-noa: 638 050 770.

Casa del Pueblo tabernaCasa del Pueblo tabernak ugazaba berria dauka, eta gosariak bultzatu nahi ditu. Horretarako, oso merke es-kaintzen dizkizu, 05:30etik aurrera. Ordu horretatik hasi eta 11:00k bitar-tean, kafea gehi opila edo pintxoa bi euroan izango dituzu. Neguko aska-riak ere egongo dira (txurroak txoko-

latearekin edota ogi txigortua gurin edo marmeladarekin), baita pintxo-barra, ogitartekoak, etab. Anima zai-tez eta gozatu zure urtebetetze-jaia lokal horretan (pertsona helduak zein haurrak), txikientzako opari berezia egonik.Casa del Pueblo taberna Geltoki kale-ko 20. zenbakian dago. Eurekin kon-taktatzeko telefono-zenbakia hauxe da: 654 351 423. 05:30etik 21:00ak arte egongo da irekita, eta laster kon-tu bat zabalduko dute Facebooken.

BilbodermCorreria kaleko 35. zenbakian Bilbo-derm zentroa zabaldu da orain dela gutxi. Zure ongizatera eta irudi pertsonalera bideratutako leku la-saia. Honako hauek dira eskaintzen dituen zerbitzuetako zenbait: laser-diodoa, fotodepilazioa, kabitazioa, presoterapia, laser lipolitikoa, radio-frekuentzia, indiba, manikura, pe-dikura, gorputz- eta aurpegi-trata-

menduak, mikropigmentazioa, ma-sajeak edota kosmetika naturala. Hu-rrengo egunetarako sustapen berezia daukate laser-diodoan, emakumezko zein gizonezkoentzat. Hurbildu eza-gutzera eta utzi zure biloaz ardu-ratzeari. Bilboderm zentroa 10:00etatik 20:00ak arte gelditu gabe dago ireki-ta, astelehen, astearte, ostegun eta ostiraletan. Asteazkenetan, 10:00etatik 13:00etara. Hitzordu bat hartzeko, 94 680 13 27 zenbakira dei dezakezu. Informazio gehiago daukazu www.bilboderm.com webgunean edota Facebookeko Bilboderm Balmaseda orrialdean.

Lerro hauek aprobetxatu nahi ditugu aldizkari honen aurreko alean azaldu zen CC Veterinaria dendaren helbide elektronikoa zuzentzeko. Helbidea hauxe da: [email protected].

Hiribilduko taberna eta denda berriakAurtengo desfilea

BilbodermCasa del PuebloCapitán Morgan

Page 10: Udalberriak 177 - Urriak 2015

Laburki10

KIROLA

Udaletxea zabalik arratsaldeetanJendaurreko ohiko ordutegian bakarrik ez (9:00etatik 14:00eta-ra), arratsaldeetan ere egongo da zabalik udaletxea (16:00eta-tik 18:00etara) urritik maiatzera (biak barne) arteko hileko azken asteazkenetan. Hortaz, egun hauetan eskainiko da zerbitzua: Urriak 29, azaroak 26, abenduak 17 (Gabon Zahar Gaua delako hi-leko azken asteazkena), urtarri-lak 28, otsailak 25, martxoak 25, apirilak 29 eta maiatzak 27.

Gizarte Larrialdietako Laguntzak eskatzeko epeaUrriaren 31n amaituko da 2014ko bigarren seihilekoaren Gizarte Larrialdietako Laguntzak (GLL) eskatzeko epea. Interesa-tuek aurretik eskatu beharko du-te hitzordua 946102491 zenba-kian, edo udaletxeko bulego na-gusietara joan (Angelicaz galde-tu).

UdalBerriak

LANAEKINTZAILEENTZAKO DIRU-LAGUNTZAK

Negozio edo enpresa-proiektu baterako ideia baldin badabilkizu buruan, Behargintza-Enkarturren hura gauzatzen lagundu nahi dizugu, 2014ko aza-roan eta abenduan eta 2015eko urtarrilean zehar. Parte-hartzaile bakoitzak Lanbideren eskutik 2.000 euro jasotzeko aukera izango du 18 eta 24 urte bi-tarteko adina izanez gero, eta 1.500 euro 25 urte edo gehiago izanez gero.Urriaren 17a arte izango da eskaera aurkezteko epea eta Gueñeseko Be-hargintza-Enkarturren (Enkarterri kalea 2) egin beharko da. Informa zaitez Enkarturren Balmasedako eraikineko azken solairuan edo 946801002 tele-fono-zenbakira deituz (Irenerengatik galdetu). Aprobetxa ezazu Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuak eta Europako Gizarte Funtsak batera finantzatu-tako pertsona ekintzaileentzako laguntza-programak eskaintzen dizun aukera eta jarri abian zure etorkizuna.

Udal igerilekuetako ikastaroak

Enpresa Proiektuen 6. Lehiaketa

Udal igerilekuetan hasi da ikastaroen lehen fasea. 2 eta 12 bitarteko 270 haurrek parte hartuko dute. Igerike-ta-ikastaroak egingo dituzte treba-tzeko, egokitzeko eta bikaintzeko modalitateetan. Urrian helduentzako ikastaroak ere hasiko dira, igeriketa-

ren hastapenak, bikaintzea, eta en-trenamendua aldaeretan.Azarotik aurrera herriko ikastetxee-tako 150 ikasle batuk dira ikastaroe-tara eta doako igeriketa eskolak jasoko dituzte. 2015ean diziplina desberdinetako ikastaro berriak es-

kainiko dira: Aquagym, Gimnasia, Cross Swim etab.Hurbil zaitez udal igerilekuetara eta informa zaitez zerbitzu guztien ingu-ruan.

Behargintza-Enkarturrek Enpresa Proiektuen Lehiaketaren seigarren ediziorako epea ireki du. Urriaren 31ra arteko epea daukazu zure ideiak Gueñesko Behargintzan aurkezteko (Enkarterri kalea, 2 – 1. solairua). Bi maila daude, helduak eta gazteak; maila bakoitzean bi sari egongo di-ra. Bi kasuetan, lehenengo sariak aukera emango du 1.500 euro eskudi-rutan jaso eta Enkarterriko enpresen haztegietako batean lokal bat hiru urtez doan erabiltzeko. Helduen mailako bigarren saria 1.000 eurokoa izango da, eta gazteen mailan, diru horrez gain, pertsona helduen lehe-nengo sarian eskaintzen den gozamen eskubide berdina lortu ahalko da. Enkarterrian badago zure enpresa sortzeko leku bat. Enpresa proiektu bat badaukazu, eta proiektu hori aurrera eramateko gogo handia baldin badaukazu, hauxe da zure aukera. Behargintza-Enkarturrek, bertako au-toenplegurako zerbitzuaren bitartez, zure ametsak errealitate bihurtzen lagunduko dizu. Informa zaitez 946801002 telefono zenbakian (Irene).

TRAMEINSATRANSFORMADORE

MEKANIKO INDUSTRIALAK, S.L.

MetalgintzaBurdina

Altzairu herdoilgaitzaLetoia

Aluminioa

Telefonoa: 94 680 16 16 - Faxa: 94 610 20 58Galtzada, 40 - 48800 BALMASEDA

Espezialitatea:arkumeak eta

ekoizpenpropiokoharagiak

Page 11: Udalberriak 177 - Urriak 2015

LaburkiUrria 14 11

Pilota txapelketako datakBalmasedako Pilota Elkarteak ja-kinarazi digunez, Bizkaiko txape-lketako kadeteen kategoriako hu-rrengo partidak Balmasedan joka-tuko dira urriaren 31an eta aza-roaren 14an.

Enkarterriko azokakUrriaren 25ean, Nekazaritzako Elikagaien eta Eskulanen Azoka izango da Lanestosan. Produktu horien erakusketa eta salmenta eta herri bazkaria egongo dira.Bestalde, azaroaren 1ean, Tur-tziozko Gazta Azoka izango dugu. Txarkuteriaz, zuraren eta beiraren eskulangintzaz eta nekazaritzako produktuez gain, XIX. Gozogintza Azoka ospatuko da, eta gaztarik hoberena eta ogirik hoberena sa-rituko dira.

Leon Trucios Egoitzako aldi baterako egonaldiakLeon Trucios Egoitzak adinekoen egonaldi iraunkorreko egoitzaren zerbitzuak osatzeko zerbitzuak eskaintzen jarraitzen du. Hala, al-di baterako egonaldiak egiteaz gain (oso onarpen handia izan du ekimenak), egonaldiak zehaztu daitezke gauean lotan gelditu ga-be. Eskaintzen dituzten zerbitzu guztiak erabiltzeko aukera ema-ten du horrek: zerbitzu medikoa, psikologikoa, sukaldaritza, fisio-terapia eta errehabilitazioa, lane-ko terapeuta eta eguneroko bi-zitzako oinarrizko jardueretarako laguntza, baina egunez bakarrik. Argibideak 946800601 telefo-noan, @fleontrucios.com helbi-dean edo El Cubo kaleko 9.ean dagoen egoitzan bertan.

Bioproduktuen instalazio bat abian jartzeko proiektuaren aurkezpenean, Enkarterrin

Berrogeita hamar enpresari, inber-titzaile eta erakunde zein finantza-entitateetako arduradun inguru elkartu dira gaur goizean Balmase-dan egin den Bioproduktuak Proiek-tuaren aurkezpenean. Tecnalia Ven-tures-ek landu du aipatutako proiek-tua, sustatzaile pribatuekin lanki-detzan, eta xedetzat du Enkarterri eskualdean kimika fineko produk-tuak egiteko instalazio bat abian jartzea. Bioekonomiaren esparruan kokatzen da proiektu hau, eta, funtsean, produktu naturalagoak, baliabide fosiletatik eratorriak ez di-ren produktuak, sortzean datza. Aur-kezpena egin eta gero, sustatzaileak eta inbertitzaile potentzialak harre-manetan jartzeko fasea ireki da.Enkarterri Green-ek, Enkarterri es-kualdeko garapen ekonomikorako gizarte, enpresa eta erakundeen mu-gimenduak, antolatu du jardunaldia eta Jesús Torrecilla jaunak, Tecnalia Venture-ko Merkatuko zuzendariak, Esther Lasa andreak, Enkarterriko

Mankomunitateko lehendakariak, eta Andoni García jaunak, Enkarterri Group enpresa-elkarteko lehen-dakariak, parte hartu dute.Jesús Torrecillak prozesuaren tekno-logia garatu duen erakundeko or-dezkari gisa parte hartu du eta adie-razi duenez, proiektu heldu bat aur-keztu dute, test teknologiko guztiak gainditu dituena, eta negozio-auke-ra bikaina da, gainera, proiektuan parte hartzera animatzen diren in-bertitzaileentzat. Proiektua inber-titzaile potentzialei aurkeztu zaie, beharrezkoak diren finantza-la-guntzak lortzeko lehen urrats gisa.Proiektuaren azken helburua da le-hengai berriztagarrietatik abiatuta (esterak, gantz-azidoen metilikoak, biodiesela eta/edo elikadurakoak ez diren landare-olioak) kimika fineko produktuak egiteko instalazio bat abian jartzea eta, modu horretara, gaur egungo biodiesel-instalazioen bideragarritasuna ziurtatzea, beren produktua balio erantsi handiko

konposatuen ekoizpenera zuzendu baitezakete. Torrecillaren hitzetan, merkatuan horrelako produktuen es-kari handia dago eta, aldi berean, ez dago produktu horiek fabrikatzen di-tuen enpresarik.Gaur egungo merkatuan, produk-tuaren jatorri berriztagarriaren ga-rrantzia azpimarratzen da, eta aban-taila lehiakor bat dela uste da, gaine-ra; beraz, aipatutako proiektuak ne-gozio-aukerak bilatzen ditu prozesu kimiko berritzaile bat hainbat etapa-tan industrializatzeko. Hain zuzen ere, lehengai berriztagarri, merke eta eskura daudenetatik abiatuta, balio erantsi handiko kimika fineko hainbat produktu lortzen dira proze-sua osatu eta gero. Aipatutako insta-lazioan lortzen diren bioproduktuak kosmetikaren eta elikagaien indus-trietarako izango dira funtsean eta kontsumitzaile txiki eta ertai-nentzako izango dira nagusiki.

Lignophenol proiektua aurkezteko jardunaldia: zuretik eskuraturiko bioplastikoak

ENKARTERRI GREEN

Enkarterri Green-ek Lignophenol proiektua aurkeztuko du urriaren 17an, Ingeinnova Group-ek bultza-tua. Bioplastikoak sortzeko instala-zio bat egin eta ustiatzeko proiektua da, gure eskualdeko zuraren honda-kinak erabiliz. Zuhaitzetako lignina (zuhaitzetako pareta zelularretan

dago) ateratzean datza negozio ho-nen aukera, zertarako-eta lignophe-nola lortzeko Japoniako teknologia berritzailea erabiliz prozesatzeko eta, lignophenola erabiliz, hainbat bioplastiko mota ekoizteko hainbat sektoretan, besteak beste elikagai-gintzan edo automozioan. Beraz,

proiektu berritzailea eta iraunkorra da, Enkarterriko baliabide naturalak aprobetxatzen dituena.Enpresaren, inbertsioaren, erakun-deen eta finantza-erakundeen ar-loko pertsonentzako aurkezpena da.

Proiektuaren aurkezpena inbertitzaileak izan daitezkeen aurrean

Page 12: Udalberriak 177 - Urriak 2015

#Instameet Balmasedaren lehenengo edizioak in-guruko herrietako Instagramen 14 zale bildu zituen irailaren 27an. Teknologia Berrien zinegotzia den Isune Sainzek ongietorria eman zien eta ostean bi-sita gidatua egin zuten, Alde Zaharra, Historia Mu-seoa eta Pasioaren Interpretazio Gunea ezagutze-ko. Batzokian putxera gozoa jan aurretik, parte hartzaileek pintxo-potea egin zuten gure kaleeta-tik. Yosoa (La Txoko) eta Narú tabernek asko gorai-patu ziren pintxoak oparitu zizkieten instagram za-leei.Bazkalostean Boinas La Encartada Museoa bisitatu zuten, argazkiak egiten jarraitzeko. Argazki guztiak Instagram, Facebook eta Twiterren egongo dira ikusgai, Balmaseda y Tú profilean.Parte hartzaileek asko eskertu zuten emandako tra-tua eta Balmaseda argazkiak eginez kaleetan galtzeko leku aproposa dela esan zuten.

UdalBerriak12

Bularreko minbiziaren kontrako kanpainaEspainiako Minbiziaren Kontrako Elkarteak (AECC) berriz ere egingo du bularreko minbiziaren kon-trako kanpaina urriaren 17an (ostirala). 11:00etatik 14:00etara izango da Eroskiko plazan eta San Severino plazan. Gaixotasun ho-rren kontrako borrokaren sinboloa den begizta arrosak banatzeaz gain, prebentziorako informazio-orriak eskainiko dira. Aurten eguz-kitako betaurrekoak jarriko ditu salgai AECCk 5 euroan, eta dirua minbiziaren kontrako borrokarako erabiliko da.

Apaiz berria Luis Mari Vega Castresana Balma-sedako apaiz berria da, aste gutxi batzuetatik hona. Gordexolan jaio zen 1968an, orain dela 17 urte apaiztu zen, eta ordutik hona le-henengo hamarkadan Zorrotza, Burtzeña eta Gurutzetako parro-kietan eta beranduago Errekalden eta Peñaskalen egon da. 21 urte-rekin apaiztegian sartu arte, Luis Mari Gordexolan bizi izan zen, fa-miliarekin batera. Hori dela eta, estu lotuta dago gure eskualdeari.Gure artean egin beharreko lanari begira, aurreko apaizen lanarekin jarraitu, eta berak barruan dauka-na eskaini nahi du. Lasaia, pazien-tzia handikoa, langilea eta hurbila omen da, eta horixe da berak par-tekatu nahi duena, San Severino elizako parrokia benetako komu-nitate kristaua bihurtzeko, hor ebanjelioa praktikatuko dela eta hiribilduko pertsonei eta beren be-harrizanei erantzungo zaiela. Be-reziki, espero du eliza zabalik ego-tea gazteentzat, horiexek baitira elizaren etorkizuna eta orainaldia.

Laburki

I #INSTAMEET BALMASEDA

Zoko Maiteak antolatutako jarduerakPasa den urriaren 1ean Zoko Maitea Elkarteak antolatutako ikastaroak ha-si ziren Emakumearen Etxean. Orain-dik plazak daude Pilateen ikastaroan eta Eskulanen eta margolaritzaren ikastaroan. Labeko esmaltearen ikas-taroa eta areto-musikarena ez dira egingo ez dagoelako parte hartzaile

nahikoa. Dena den, interesatuta ba-zaude izena eman dezakezu Emaku-mearen Etxean. Izan ere, ikastaro ho-rietako plazan betez gero, abiaraz dai-tezke. Bestalde, Zoko Maiteak Gastei-zera irteera egitea aurreikusten du datorren urriaren 30ean. Goizean kalitate-labela duten produktuak

ezagutzeko aukera izango dute, pata-ta eta Arabako babarrun nabarra es-aterako. Arratsaldean azienda-ustia-tegi bat eta Amurrioko Atxa destilate-gia bisitatuko dituzte. Irteeraren prezioa 30 euro ingurukoa izango da, bazkaria barne. Informazio gehiago-rako, zoaz Emakumearen Etxera.

HERRITARRAK

Taldea Iosune Sainz Zinegotziarekin

TEKNOLOGIA BERRIAK

ADMINISTRAZIOA

Poliziaren zerbitzuari saria

Pasa den urriaren 2an udaletxeko osoko bilkuren aretoan egindako eki-taldian domina eman zitzaien lau udaltzaingori, urteetan zehar eskai-nitako zerbitzuagatik. Álvaro Parro alkatea izan zen zeremonia maisua eta kolore gorriko domina eman zion

Víctor Luis San Vicente Crespori, 30 urtean zehar eskainitako zerbitzua-gatik. Ángel Matabuena Vega, Jesús María Aguirre Zubieta eta Ansemo Herrero Abiari domina zuria eman zien, 20 urtean zehar eskainitako zer-bitzuagatik.

Ohore-domina hori emateko, polizia-kidearen lan-orrian ezin da espe-dienterik egon eta ezin du ordainsari handiagoa izatea suposatu. Hainbat urtean zehar eskainitako zerbitzua aitortzeko modua baino ez da.

Gure lau udantzaingoei emandako saria

Luis Mari Vega

Page 13: Udalberriak 177 - Urriak 2015

Urria 14 13

-Garaje-partzelak alokatzen dira anbulatorio aurrean. 675708482. -Gela bakarreko apartamentua alokatzen da (40 m2) Pío Bermejillo kaleko 8. zenbakian, 1. solairua eskuina. Altzariak barne. 667263675.-Baster taberna alokatzen da (Kalbario kalea). 620814619, 656791542. -Balmasedan martxan dagoen kafetegia alokatzen da. Erdialdean. Elena 656410074.- Garajeko plaza bat alokatzen dut Ateneoko aparkalekuaren 1. so-lairuan (La Magdalena, 1). Urrutiko kontrolarekin altxatzen den atea, erkidegoko garbiketa barne, komunak solairuan. 652778191 (Loli).-Garaje-partzela bat alokagai gasolina-zerbitzugune aldean. Agin-gailuarekin. 639511791.-Garaje plaza alokairuan. Ateneo eraikina, 1. solairua. 50 €. 652708759.-Etxebizitza alokatzen da Ateneo eraikinean. 629104339 - 653703551.-Logela bat behar da Balmasedan. 636555995.-Bizitzen hasteko moduko etxebizitza alokatzen da. 652712435.-Logela errentan Balmasedako hirigunean. 656710411.-Garajea Magdalena kalean, Gizarte-segurantzatik hurbil. 50 euro. 645700597.

Alokairua

Lana-Balmasedako neska bat DBHko 2. mailara arteko eskola partikularrak emateko prest, esperientziaduna. Irakasgai guztiak. Lokala daukat. 656705590.-Eskola partikularrak eta euskarazko itzulpenak. Euskaltegietan eskarmentua duen irakaslea. Maila guztiak: 656710411 / 946087086.-Ordukako lanen bila dabilen neska: gar-biketa, umeak eta adinekoak zaindu, lisatu, etab. 688633382.-Goizetan etxeko lanak egin, umeak edo adinekoak zaindu, lisatu, eta abarrerako prest dagoen neska. 627192203.-Etxez etxeko eskola partikularrak. Le-hen Hezkuntza eta DBH 695744787.-Txakur-hezkuntza: oinarrizko hezkunt-za (deitzea, uhalarekin ibiltzea, etab.) eta ja-rrera aldatzea (antsietatea, oldarkortasuna, beldurrak, etab.). 695 744 787.-Neska batek bere burua eskaintzen du etxeko lanetarako edo garbiketa oroko-rrak egiteko. Esperientziaduna. 691525763.-Mota guztietako etxeko eraberritze-la-nak eta garraioak egiten dira, furgoneta propioarekin (altzariak, lan-hondakinak, etab.). 691525762.

-Lisatzeko zerbitzua. Ekar iezaguzu arropa garbia eta geuk lisatuko dizugu. 946801241 / 635008963.- Emakumea garbiketa-lan baten bila, li-satzaile gisa edo haurrak, adineko pertso-nak edo gaixoak zaintzen. 695447641.- Frantseseko itzultzailea frantseseko klaseak eman eta itzulpenak egiteko es-kaintzen da. 695447641.-Balmasedan bizi den neska bat lan bila, umezain, adinekoak jagoten edo garbitzaile modura. Etxean bertan zein kanpoan. Ardu-ratsua eta serioa. Esperientzia du. 602388164. -Balmasedan bizi den neska serio eta ardu-ratsua umeak, pertsona nagusiak jagoten edo garbitzaile modura lan egiteko prest. Etxean bertan zein kanpoan. Esperientzia du. 632378280. -Klaseak ematen dira: aljebra, kalkulua, ja-riakinen mekanika… 617689452-Mota guztietako garraiatzeak egiten dira furgonetarekin (altzariak, etxetresna elek-trikoak eta behar duzun guztia). Seriotasuna eta prezio doituak. 679276515.-Gazte batek txatarra jasotzen du etxeetan, eta lonjak zein ganbarak gar-bitzen ditu. Seriotasuna. 618379335.

Salmenta-Gitarra espainola salgai, “Admira Rosario” modeloa. Erdi berria, zorroa barne. Prezioa: 100 euro. 688863348 edo 686899526.-Scooter markako moto bat egoera onean dagoen mendiko bizikleta-rekin trukatu nahi nuke. 679276515. -Lur-zati itxia salgai Enkarterri Etorbideko 20-22.ean (Plaza Gorria-ren azpian). Prezioa negozia daiteke. 629451979.-Garaje-partzela salgai Enkarterri Etorbideko 19.ean (MRW eraiki-na). Prezioa: 18.000 euro. 629451979.-Lonja salgai Gaztelu kaleko igoeran. 40 m². Hiru kotxe, motorra eta armairua sartzen dira. Argia du. Ez da pasabiderik behar. Kontsultatu prezioa. 639511791. -Rosa Claráren emaztegai-soinekoa salgai. Loan Costuraren erakusleihoan ikusgai. 686022404 / 649029690. -Etxebizitza salgai San Seberino plazan, 4, 4. erdia-ezkerra. 3 logela, egongela-jangela zabala, sukalde zabala, 2 bainugela osorik hornituta, 3 terraza. Kanpoalderantz begira alde guztietatik. Igogailua. Gas natu-rala, banakakoa. Bizitzeko prest. 675552094.-100 m2-ko lonja saltzen edo alokatzen da Enkarterri etorbidea 56. 944434247.

HERRITARRAKJubilatuen Klubaren jarduerakGure hiribilduko jubilatuak jo eta ke ari dira, eta dagoeneko Nagusi 2014an, aisaildi aretoan eta nagusientzako zerbitzuetan eta ekintzetan izango du-ten partaidetza prestatzen ari dira. Datorren urriaren 18an, bertan izango dira putxera prestaketan, Bizkaiko lehiaketarako. Udalak bazkideek erabil dezaketen doako autobus bat jarriko du, putxera jatera hurbildu nahi dute-nentzat. 11:30ean aterako da Nagusien Etxetik, eta 18:00etan bueltatuko da. Bazkariaren prezioa 3 euro izango da. Gogoratu behar dugu Nagusi 2014 urriaren 17tik 19ra ospatuko dela BECen, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.Bestalde, oraindik badira plazak Benidormeko jaietara joateko antolatzen ari den bidaiarako. Azaroaren 7tik 16ra izango da, eta 370 euroko prezioa du. Eman izena berehala Klubaren bulegoetan 16:00etatik 20:00etara. Ize-na emateko 50 euro aurreratu behar dira.

Balmasedako Mendi Taldearen txangoakHona hemen Balmasedako Mendi Taldeak datozen asteetarako prestatu di-tuen txangoak:-Hainbat egunetako irtenaldia Pirinioetara, Jakara (Hueska). Aspe (2.645 m) eta Collarada (2.886 m) igotzea. Urriaren 11tik 13ra.-Egun osoko irtenaldia Uharte Arakileko (Nafarroa) Beriainera (1.493 m). Azaroaren 9an.-Egun erdiko irtenaldia Orozkoko Axkorriganera (1.095 m). Azaroaren 30ean.Bilatu jardueroi eta beste batzuei buruzko argibideak 946800646 telefo-noan edo Mendiko Etxean, astelehen, asteazken eta ostegunetan, 20:00etatik 21:00etara, edo helbide honetan: [email protected].

Page 14: Udalberriak 177 - Urriak 2015

Udaltzaingoak aurkitutakoakUrriaren 6an, Udaltzaingoak honako hauek aurkitu ditu: eraztuna, giltzak, betaurrekoak eta sakeleko bat.

KZgunea urrian Urrian goizez irekiko da Kzgunea, as-telehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara.Ikastaroak eta mintegiak:-Oinarrizko OpenOffice Impress: Urriak 15, 9:00etatik 11:00etara.-OpenOffice Impress aurreratua: Urriak 16, 9:00etatik 11:00etara.

-Oinarrizko OpenOffice Calc: Urriak 17, 9:00etatik 11:00etara.-OpenOffice Calc aurreratua: Urriak 20, 9:00etatik 11:00etara.-Irudi digitalen tratamendua I: Urriak 21 eta 22, 11:00etatik 13:00etara.-Irudi digitalen tratamendua II: Urriak 28 eta 29, 11:00etatik 13:00etara.-Google Apps: Azaroaren 3tik 10era, 18:00etatik 20:00etaraIT Txartela: Urriak 31, 11:00etatik 13:00etara.

UdalBerriak Urria 1414

Irakurketa-kluba: bi asteazkene-tik behin, 18:00etan, liburutegianOndareari buruzko Europako jardunaldiak: urriko larunbate-tan, Kultur Etxean eta Boinas La Encartada MuseoanBalmasedar petoa proposame-na 2014: urriaren 15era arte, Uda-letxean edo Kultur EtxeanZinema, Un viaje de 10 metros: urriaren 10ean, 20:00etan; urria-ren 11n, 19:30ean eta 22:30ean eta urriaren 12an eta 13an, 19:30ean, Klaret AntzokianSan Severino jaiak: urriaren 10etik 26raPutxera dastatzea: urriaren 11n eta 12an, goizean zehar, OstabalenZinema, La abeja Maya: urriaren 11n, 19:30ean eta urriaren 12an, 17:00etan, Klaret AntzokianV. Kolitza BTT Tuto ibilaldia: urriaren 12an, 10:00etan, Udal frontoianHacia una alimentación cons-ciente (Elikadura jakitun bate-rantz) hitzaldia: urriaren 16an, 18:00etan, Emakumearen EtxeanEkintzaileentzako laguntzak: urriaren 17ra arte, Gueñeseko Be-hargintza-EnkarturrenBularreko minbiziaren aurkako kanpaina: urriaren 17an, 11:00etan, Eroski pareko plazan eta San Severino plazanMasaje linfatikoa: urriaren 17an, goizean, Emakumearen EtxeanXXXVII. ÑKU Komediak: urriaren 17an, 22:00etan, San Severino pla-zanTomás Gogoratuz abesbatza-kontzertua: urriaren 18an, 20:15ean, San Severino plazan.Barietateen ikastaroa: urriaren 19an, 18etan, S. Severino plazanEuskarazko sukalde-tailerreta-rako epea: urriaren 22ra arte, Emakumearen EtxeanXLIV. Nazioarteko Putxera Txa-pelketa: urriaren 23an, goizean zehar, San Severino plazanGure nagusien erakusketa: urriaren 23an, 10:00etatik 14:00ak arte eta 17:00etatik 20:00ak arte; urriaren 24an eta 25ean, 17:00etatik 20:00ak arte eta urriaren 26an 11:00etatik 15:00ak arte, Udal frontoian

Agenda

Bestelakoak

LANDER ONDOVILLA OTEGUI-ABOKATUA-

Foru plaza, 4-3ºF 48800 BALMASEDA Telefonoa 626 09 28 92(Bizkaia) Faxa 94 680 16 37

Zinema, Torrente 5: Operación Eu-rovegas: urriaren 24an, 20:00etan; urriaren 25ean, 19:30ean eta 22:30ean eta urriaren 26an eta 27an, 19:30ean, Klaret AntzokianOrgano-kontzertua: urriaren 25ean, 20:15ean, San Severino elizanBideo foruma, Pago justo: urriaren 30ean, 17:00etan, Emakumearen EtxeanEnpresa-proiektuen 6. lehiaketa: urriaren 31n, Gueñeseko Behar-gintza-EnkarturrenHalloween Party: urriaren 31n, 17:00etan, GaztetxokonHaz rentable tu establecimiento comercial (Bihurtu errentagarri zure establezimendu komertziala) tailerra: azaroaren 4an, 14:00etan, Kultur Etxean.206. urtemuga Balmaseda erre zu-tela: azaroaren 8an, San Severino plazan