Udalberriak 179 - Abenduak 2014

14
Gabonetan kultu- rako eta aisiazko jarduerek garran- tzia hartzen dute. Aurten ere UGP egongo da, beste ekintza batzuen artean. 2-3. orr. Pasa den aza- roaren 7an urteko azkeneko Osoko Bilkura egin zen eta Ordenantza Fiskalez aritu zi- ren, besteak beste. 8-9. orr. ZORIONAK ETA URTE BERRI ON! ZORIONAK ETA URTE BERRI ON! Azaroaren 25ean Emakumeenga- nako Indarkeriaren Aurkako Eguna os- patu zen. Ezagutu nola irten daite- keen horrelako egoeratik. 5. orr. DOAKO ALEA - ALE KOPURUA: 4.200 - GURE UDALAREN INFORMAZIOA - 12. URTEA - ABENDUA 2014 - 179. ZK.

description

Balmasedako Udal Aldizkaria

Transcript of Udalberriak 179 - Abenduak 2014

Page 1: Udalberriak 179 - Abenduak 2014

Gabonetan kultu-rako eta aisiazko jarduerek garran-tzia hartzen dute. Aurten ere UGP egongo da, beste ekintza batzuen artean. 2-3. orr.

Pasa den aza-roaren 7an urteko azkeneko Osoko Bilkura egin zen eta Ordenantza Fiskalez aritu zi-ren, besteak beste. 8-9. orr.

ZORIONAKETA URTE BERRI ON!ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!

Azaroaren 25ean Emakumeenga-nako Indarkeriaren Aurkako Eguna os-patu zen. Ezagutu nola irten daite-keen horrelako egoeratik. 5. orr.

DOAKO ALEA - ALE KOPURUA: 4.200 - GURE UDALAREN INFORMAZIOA - 12. URTEA - ABENDUA 2014 - 179. ZK.

Page 2: Udalberriak 179 - Abenduak 2014

LaburkiUdalBerriak2

GABONAK

UGP ETA GABONETAKO PROGRAMAZIOAUmeen Gabonetako Parkea 2014Heldu dira Gabonak, familiarekin eta opariez gozatzeko magiaz beteriko egunak, batez ere etxeko txikie-nentzat. Aurten ere Udalak Gabone-tako Umeen Parkea antolatuko du, bereziki txikientzat pentsatutako es-pazioa, baina gazteek eta familia osoek aisiaz gozatzeko espazioa ere bai.Aurten abenduaren 26tik 30era egingo da udal frontoian, 11:30etik 13:30era eta 16:30etik 20:00etara. Iragan mitologikorako bidaiaren il-dotik abiatutako jarduera desberdi-nak egongo dira.Iraganera egindako bidai horretan euskal mitologiaren mundua ezagu-tuko dugu naturaren jainkosa den Mariren eskutik. Berak erakutsiko di-gu naturako elementuekin erlaziona-tutako magia: sua, airea, ura eta lu-rra.Kontuz ibili beharko dugu kobazu-loetan. Izan ere, Sugoirekin topo egin dezakegu. Suge erraldoi hori hase-rretzen denean, tximista bihurtu eta zerua zeharkatzen du, burua eta buztana sutan dituela. Haizeak par-keko txoko magikoetatik eraman gaitzan uzten badugu, baliteke bi-dean zehar Galtxagorri xarmantak aurkitzea, gizontxo forma duten eta beti jolasteko gogoarekin dauden jeinu txikiak, alegia. Baina haizea zakartzen bada, Aideko Balmasedara iritzi den seinale izango da eta hobe izango dugu eskulanen txokoan ba-bestea Hodeik sorrarazitako tru-moiak eta ekaitza baretu arte.Hodeik botatako ur guztia parkea ze-harkatzen duen ibaira doa. Ondo erreparatuz gero, ahate-oinatzak aurkituko ditugu. Norenak ote dira? Oinatzei jarraituz, Lamia ederrak aurkituko ditugu. Beraien ederta-sunaz gozatu ondoren, zergatik ez diegu ogi pixka bat egiten? Lamiak orrazten utziko ditugu eta ibiltzen ja-rraituko dugu basoan zehar, naturaz gozatuz. Kontuz ibili beharko dugu Tartalo eta Basajaunekin ez topatze-ko.

Horrela, parkean bost espazio egon-go dira, bakoitza pertsonaia mitolo-giko batena. 0tik 3 urtera bitarte-koentzat Olentzero izango dugu, 4tik 5 urtera bitartekoentzat Galtzagorri bihurriak, 6tik 9 urtera bitartekoent-zat Mari, 10etik 14 urtera bitarte-koentzat Basajaun eta familiako jar-dueretarako lamiak. Gainera, UGPk Just Dance eremua izango dugu, abesti eta koreografia berriekin; edertasunerako eremua eta ile-apaindegia; komedia, zirkuko ikuski-zuna eta pailazoak euskaraz, txoko-latea eta bizkotxoa banatuko dira (bizkotxoan banatzerakoan aintzat hartuko dira pertsona zeliakoak), borlen tailerra, zurezko jolas erral-doiak, bola erraldoidun igerilekua, era askotako puzgarriak, irudi geo-metrikodun ludoteka, marrazteko txokoa, txirristak, zabuak, arbelak… Ondorengoak ere ez dira faltako: fut-bolinak, pin poneko mahaiak, air hockey, igelak, birziklatzeko eta es-kulanak egiteko tailerra, txotxongi-loena, kamisetak egitekoa, txapela zoroak egitekoa, hiru dimentsiotan izarrak egitekoa, gailetak apaintze-koa, mugikorra apaintzekoa… Wii txokoak 32 hazbeteko 10 pantaila izango ditu, jolas birtualak, kirolenak eta gaitasunezkoak probatzeko. Laburbilduz, mundu mitologiko oso bat egongo da ondo pasatzeko, bai-na batez ere balioa, euskara eta ge-nero berdintasuna lantzeko.

Gabonetako kontzertuaKolitza Abesbatzak bere Gabonetako kontzertu tradizionala emango du Azkoaga Bandarekin batera, dato-rren abenduaren 19an. 20:15ean izango da San Severino parrokian. Horrela, hasiera emango zaie talde horren 60. urteurrenaren oroitzape-nezko ekitaldiei.Emanaldiaren errepertorioak Gabon-kanta ezagunak hartuko ditu barne, hala nola "Jesus jaio da", "Campa-nitas cubanas", "Noche de Paz", "Ator, ator", "White Christmas",

"Feliz Navidad", "El Tamborilero" edo "Jingle Bells", eta Haendel-en "Hallelujah" ospetsuaz amaituko da.

"Gabonak zenbait kulturaren ikuspuntu-tik" III. lehiaketaImmigrazio Zerbitzuak "Gabonak zenbait kulturaren ikuspuntutik" marrazketa-lehiaketaren hirugarren edizioa antolatu du. Mendia ikaste-txeko eta Zubi Zaharra ikastolako le-hen hezkuntzako lehenengo eta bi-garren zikloko ikasleek hartuko dute parte. Ikasturte bakoitzeko bi sari emango dira abenduaren 18an 17:00etan Kultur Etxean egingo den ekitaldi ofizialean. Anima zaitez eta konta iezaguzu nola ikusten dituzun zuk Gabonak.

Gabonetako mahaierdikoen lehiaketa eta erakusketaAECC Minbiziaren Aurkako Espai-niako Elkartearen Balmasedako or-dezkaritzak aurten ere Gabonetako mahaierdikoen lehiaketa eta erakus-keta antolatuko ditu. Oraingo hone-tan, ekimen horren XVI. edizioa os-patuko dugu, eta izena ematea guztiz doan izango da.Mahaierdikoak abenduaren 18an (18:00etatik 20:00etara) nahiz aben-duaren 19an (11:00etatik 13:30eta-ra eta 16:00etatik 17:00etara) eman ahalko dira, Klaret Antzokian. Ma-haierdiko bakoitza egiteko erabili-tako materialen prezioa ezingo da 18 euro baino altuagoa izan, eta origin-altasuna, konplexutasuna eta lanke-ta artistikoa baloratuko dira. Goros-tia debekatuta dago.Sariak abenduaren 19an bertan (ostirala) emango dira, 18:00etatik aurrera, Klaret Antzokian. Puntua-ziorik altuena erdietsi duten ma-haierdikoei emango zaizkien sariez gain, zozketa bat egingo da ekital-dian dauden parte-hartzaile guztien artean. Jardunaldiari amaiera bikai-

Gabonetako argiakDatorren abenduaren 12an Ga-bonetako argiak piztu ziren. Aur-ten apaindura gutxikoak aukeratu dira.Bestalde, Udalak aurreko urtee-tako Gabonetako arbolatxoak jarri ditu beren denden sarrera apaindu nahi duten merkatarien eskura. In-teresatuta daudenak ODC-Balma-sedatik pasa daitezke (Enkartur eraikina, azkeneko solairua) edo ondorengo telefono-zenbakira deitu: 946801002 (Nagoregatik galdetu).

Zuhaitz bizien Gabonetako bilketaGabonetako jaien ostean, familia askok ez dakite zer egin beren Eguberri zuhaitz biziarekin. Udale-ko Ingurumen Zerbitzuak horiek birziklatzeko bilketa-puntu bat es-kaintzen dizu. Udaletxeko atarian utzi ahal izango dira urtarrilaren 16ra arte. Informazio gehiago nahi baduzu, deitu 946800000 telefo-nora eta galdetu Gorkaz.

Page 3: Udalberriak 179 - Abenduak 2014

na emateko, Ana Suárez musika-es-kolako ikasleek Gabon-kanta ezagu-nak abestuko dituzte Klaret Antzo-kian. Mahaierdikoak abenduaren 21era arte ikusgai jarriko dira aipatu-tako Klareten.

Gabonetako Artisautza AzokaSan Juan karpa izan da Gabonetako Artisautza Azokarako hautatu den tokia. Abenduaren 19tik 21era ar-te izango da. Ostiralean, hilak 19, 18:00etatik 21:00etara irekiko da. Larunbatean, hilak 20, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00eta-ra irekiko da eta, artisautza-lantegien erakusketez gain, Gabonetako Txiki Txeff edukiko dugu haurrentzat, bai-ta ipuin-kontalariak eta zirku-ikuski-zun bat ere. Igandean, hilak 21, 11:00etatik 14:00etara irekiko da, eta aurpegiak margotuko dira, gaztainak banatuko dira eta arti-sautza-produktuak dituen saski bat zozkatuko da. Beren produktuak ikusgai jarri nahi dituzten artisauek telefono honetan eska dezakete: 646026457 (Eulali).

Komentuko gozokiakAbenduaren 19tik 21era (ostira-lean arratsaldez, larunbatean goizez eta arratsaldez, eta igandean goizez), zenbait komentutan eginiko gozo-kiak erosi ahalko dira San Roque ho-telean jarriko den stand batean. Biltzen den dirua Elikagai Bankurako erabiliko da. Aipatutako hotelak, Enkarturrek eta udalak sustatzen du-te ekitaldi hori.

Gabonetako bigarren eskuko azoka txikiaIazko arrakasta handiaren ostean, aurten Gabonetako bigarren eskuko azoka txikia errepikatu egingo da. In-teresa duten guztiek izena eman aha-lko dezakete. Abenduaren 27an eta 28an izango da (larunbatean goizez eta arratsaldez eta igandean goizez), San Severino plazan. Informazioa ja-

sotzeko eta izena emateko, Enkartu-rrera jo behar da.

Gabonetako kalejiraRioja Expressen Txarangak Gabon-kanta ezagunak interpretatuko ditu datorren abenduaren 21ean (igan-dea) eguerditik aurrera, gure kaleak animatzeko. Bidaldian Alde Zaharre-tik, Enkarterri etorbidetik eta herriko auzoetatik igaroko dira.

Olentzero Balmasedara iritsiko daBaieztatu da Olentzero gure herrira etorriko dela. Abenduaren 24ko gau magikoan izango da. Ikazkin atsegina 18:00ak aldera etorriko da eta Hedegile eta Martin Mendia ka-leetan zehar ibiliko da, musikaz eta bere lagun mitologiko batzuez ingu-ratuta; izan ere, ez da ahaztu behar elezaharraren arabera Olentzero jen-tila zela. 18:30ean haur guztiei harre-ra egingo die San Severino plazan.

"Sua" dantza-ikuskizunaEguzki Dantza Taldeak urtarrilaren 3an, bi saiotan (17:00etan eta 20:00etan) "Sua" dantza-ikuskizuna eskainiko digu, euskal historia eta mitologiaren zati batean oinarrituta. Sua izango da historiaurreko garaie-tatik gurekin egon diren eta oraindik bizirik dirauten mito eta kondairen haria. Sarrera bakarra: 2 euro.

Errege Magoen desfileaErrege Magoek ere ez dute huts egin-go bere aurtengo hitzordura. Gabon hauei amaiera emateaz arduratuko dira, urtarrilaren 5ean arratsaldean bisita eginez. Beren magia erabiliz, Gabonetako espirituak Balmasedan 2015eko abendura arte irautea lor-tuko dute. Erregeak 18:00ak aldera iritsiko dira San Severino plazara, be-ren karrozetan Enkarterri etorbidetik eta Alde Zaharretik desfilatu ostean.

UGP ETA GABONETAKO PROGRAMAZIOALaburki

3Abendua 14

Gabonetako saskien zozketaUdalaren Gizarte Ekintzak sailak aurten 50 Gabonetako saski eman ditu dohaintzan; Nagusien Etxeko kideen artean zozkatuko dira. Eki-taldia datorren abenduaren 17an izango da, udal-pilotale-kuan, 17:00etan. 85 urtetik gora-goko kideek ez dute zozketan sar-tuko, etxeak haien adinagatik bakarrik saski bat oparitzen die-lako. Gainerako kideek 2014ko or-dainagiria aurkeztu beharko dute parte hartzeko.

Sakelako egutegiaAurten ere udalak 2015. urterako egutegia duen sakelako triptikoa banatuko du. Bertan, gure herriko garraio publikoaren ordutegiak eta intereseko telefono ugari jasoko dira. Lerro hauetatik, bide batez, balmasedar guztioi jai zo-riontsuak eta urte berri on-ona opa egin nahi dizkizuegu.

Gabonetako oporrakGabon hauetan gure hiriko zer-bitzuetako askok itxi egingo dute oporrengatik. Emakumearen Etxea itxita egongo da abendua-ren 24tik urtarrilaren 6ra eta Txiki-Parka abenduaren 22tik urtarrilaren 6ra. Lanbide Enple-gurako Zentroak ere oporrak har-tuko ditu, bere kasuan abendua-ren 22tik 28ra.

Kirolaren Egun SolidarioaUdaleko Berdintasun eta Gizarte Ekintza Alorrak Kirolaren Egun Solida-rioa antolatzeko batu dira. Egun ho-rretan batzen den diru guztia Balma-sedako EMKErentzako izango da. Izen-ematearen prezioa 2 euro da eta botilatxo solidarioa, hirian bertan egingo den promozioko materialaren zozketarako zenbaki bat oparituko di-ra eta jardunaldian egingo diren ekintza guztietan parte hartzeko aukera izango da. Abenduaren 27an egingo da Kirolaren Egun Solidarioa Errotarena Kiroldegian eta hainbat jardueraz betetako egitaraua izango du: 10:00: Indoor Triatloia11:00: Haurrentzako zirkuitua (4 urtetik gorakoentzat)11:00: Taekwondo erakusketa11:30: Bodybalance12:00: TabataKickboxing erakusketaSpinning maratoia13:30: Zozketa16:00: CrossfitSpinning maratoia17:00: Haurrentzako zirkuitua (2 urte-tik gorakoentzat)18:00: ZozketaEtorri eta gozatu egun desberdin, kiro-lari eta solidario honetaz.

Page 4: Udalberriak 179 - Abenduak 2014

LaburkiUdalBerriak4

EUSKERA

Enkarterrietako Euskaldunon TopaketaBerbalagun Enkarterrietako eus-kaldun guztien arteko topaketa antolatzen ari da, "Enkarterrie-tako Euskaldunon Topaketa". Abenduaren 4an izango da, igandea, 11:00etatik aurrera Gor-dexolan. Eguna giro euskaldunean igarotzeko aukera ona izango da, hainbat jardueraz gozatzekoa: He-rri Kirolak, pintxo-pote musikala, bazkaria, Korrikako arroparen des-filea eta bingoa. Informazio gehia-gorako, ondorengo telefono-zenbakira dei dezakezu: 671070044.

5.000 euro baino gehiago euskararentzatEusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hi-zkuntza Politika eta Kultura Sailak 5.398 euroko laguntza eman dio Udaleko Euskara Zerbitzuari, Eus-kara Biziberritzeko Plan Nagusia-ren garapenerako.

“K proiektuari” buruzko dokumentalaDatorren abenduaren 11n 18:00etan Kultur Etxean K doku-mentala aurkeztuko da. Bizkaiko Foru Aldundiak sortu du eta eus-karazko gune ireki baten proiek-tuan oinarrituta dago. Bertan, gaz-teek gehien kezkatzen dituzten gaietarako irtenbideak eta propo-samenak bilatzen aktiboki parte har dezakete, teknologia berriak tresna gisa erabiliz.

BADAGO HEMEN EUSKARAZKO PRODUKTUEN KATALOGOA

Aurreko urteetan egun hauetan beza-laxe, Udaleko Euskara Zerbitzuak Eus-karazko Produktuen Katalogoaren 17. edizioko aleak banatu ditu. Ber-tan, 0 eta 16 urte bitarteko haur eta gazteentzako euskarazko liburuei, musikari edo jolasei buruzko ehunka aipamen aurkituko dituzu. Katalogoa egiteko, merkatuan dauden produktu guztien artean hautatu da, be-rrikuntzari, egokitasunari eta kalita-teari lotutako irizpideen arabera.

Katalogoa zortzi ataletan banatuta dago: musika, liburuak, aldizkariak, pelikulak, jostailuak eta jolasak, DV-Dak eta produktu informatikoak, ko-mikiak eta gurasoentzako produk-tuak. Gainera, gutxi gorabeherako prezioa adierazten da eta, atal batzuetan, adinaren araberako sailkapena ema-ten da.Katalogo hori Interneten ere aurki daiteke. www.katalogoa.org webgu-

nea aktiboa dago, eta urte osoan egu-neratuta. Gainera, askoz ere zabala-goa da eta argitaletxeen online den-detarako sarbidea dauka, zuzenean erosteko. Erabiltzaileek aukeratu duten produk-tuari buruzko iruzkinak egin ditzakete orri horretan, eta hori produktu horie-tan interesa dutenentzat ere interes-garria gerta daiteke.

Euskara eta baloreakK proiektuan

Datorren urtarrilaren 10ean larunba-tetako ludoteka euskalduna irekiko da 4 eta 10 urte bitartean dituzten hau-rrentzat. Parte-hartzaileek lantegiak, jo-lasak, jaiak, txangoak eta beste jarduera ugari egin ahalko dituzte, denak euska-raz.Ludoteka larunbatetan izango da, 10:30etik 13:00etara arte, eta edizioa amaitzear dagoelarik lekua oraindik ez da zehaztu. Jarduera hori Udaleko Eus-kara Zerbitzuak sustatzen duen arren eta doakoa den arren, fidantza bat or-daindu behar da. Ekainean itzuliko da, ludoteka amaitutakoan. Interesdunak Udaleko Euskara Zerbitzura joan dai-tezke edo hara deitu dezakete. Izena emateko epea azaroan amaitu zen, bai-na oraindik plaza batzuk geratzen dira; beraz, zure erreserba azkar egitea aho-lkatzen dizugu.

Larunbatetako ludoteka euskalduna

Udaleko Euskara Zerbitzuak Enkarte-rriko Mankomunitatearekin bat egin du ostalaritzari lokalak euskarazko musikaz girotzeko adorea ematen dion kanpaina bat sustatzeko asmoz.

“Euskarak ere abesten du” lema-pean, 200 diptiko banatu dira aza-roan eskualde osoko ostalaritza-es-tablezimenduen artean. Diptikootan, girotze musikala euskalduna izatea proposatzen da eta, horretarako, zen-bait talde eta bakarlari euskaldunen zerrenda bat ematen da, baita hi-zkuntza horretako musika bilatze-rakoan lagungarri izan daitezkeen web orri batzuen helbideak ere. Bes-talde, identifikazio-kartel elebidunak eskatzeko aukera ere eskaintzen zaie beren establezimenduetan pintxoak eskaintzen dituzten ostalariei.Kanpaina horrek iaz antolatukoa osatzen du, “Lehen hitza euskaraz” lema zuena. Helburua euskara osta-laritzan ere sustatzea da eta ostala-ritzak euskaraz hitz egiten duten bere bezeroei zerbitzu hobe bat eman ahal izan diezaien, gure gizartean argi eta garbi handitzen ari den publikoa bai-ta.

Euskarak ere abesten du

Page 5: Udalberriak 179 - Abenduak 2014

Azaroan, San Severino parrokia eta Balmasedako Udala elkarlanean aritu ziren, Pedro Asua Mendia apaiz eta arki-tektoa oroitzeko. Azaroaren 1ean dohatsu bihurtu zuten, Gasteizko katedralean egindako ekitaldi ospetsu batean.Balmasedak asko zor die mendiatarrei eta Pedrori berari. Eta Hiriak indiano-familia ezagun hau bere kale-izendegi-ra ekarri du. Orain, on Pedro jaio zen lekuko plazak, Enkar-terri etorbidean, haren izena dauka. Asteotan, gizon hau hobeto ezagutzeko parada izan dugu. Arkitekturako karrera oparoa alboratu zuen apaiz izateko,

besteen zerbitzutan lan egin gura zuelako. Don Pedrito (hala esaten diote balmasedar askok) gizon onbera zen, eta horregatik gure hiriaren maitasuna jaso du. Haren ohoretan egin diren jarduerei amaiera emateko, Mario Iceta jaunak eta Miguel Asurmendi jaunak (hau da, Bilboko eta Gasteizko gotzainek, hurrenez hurren), es-kertze-meza eman zuten. Orain, Don Pedrito ezagutu zuten pertsona guztiek dohatsu izatetik santu izateko bidea egi-tea nahi lukete.

Frantsesek gure Hiria kiskali zutene-koa antzezteko eman ditugun pres-taketako lan-ordu luzeek sari ederra jaso zuten azaroaren 8an: Balmase-dara jende-oldea etorri zen eta ha-rrera bikaina eman zioten antzezla-nari. Erreketa 2008. urtean antzeztu genuen estreinako aldiz, bigarren mendeurrena bete zenean, eta aur-ten berriro egin dugu, azaroaren 8a aurtengoan ere larunbata delako. Gidoiak zorroztasun historikoari eutsi dio, betiere umorea galdu gabe, egoerak bidea ematen bazuen; entseguak; zaldiekin egindako lana, zaratekin ez ikaratzen bereziki irakatsiz; musikaren eta atrezzoaren sorrera; San Joan eliza, zubi zaharra

eta udaletxea erretzeko efektu piro-teknikoak; ekitaldiaren eguneko se-gurtasun-lana... Beste behin ere es-kerrak eman nahi dizkiegu gure his-toriako pasarte latz hau berriro bi-

zitzen eta itxaropenerako aldarri bi-hurtzen lagundu diguten pertsonei, balmasedarrak nahiz kanpotarrak izan.

Laburki

5Abendua 14

Masaje linfatikoaMasaje linfatikoa bereziki egokia da geldituta egon daitekeen linfa drainatu edo lekualdatzeko eta, horrela, odol-uharrerantz nor-maltasunez ateratzeko. Modu ho-rretan, linfedema, zelulitisa eta beste arazo batzuk trata daitezke. Beti linfa-sistemaren zirkulazioa aktibatzen duten esku-maniobra oso leunak eta minik gabekoak erabiltzea du ezaugarri.Berdintasun Zinegotzitzak Emakumearen Etxean masaje lin-fatikoko saioak izateko aukera es-kaintzen dizu. Abenduan, 19an emango dira, 09:00etatik 13:00etara arte. Parte hartzeko nahitaezkoa da aurretiko hitzor-dua eskatzea. Saioek 32 € balio dute, aipatutako zinegotzitzak di-ruz laguntzen baititu neurri ba-tean.

Zoko Maitea Elkartearen hitzaldiakZoko Maitea Elkarteak Zilarraren Ibilbideen gaineko hitzaldiak es-kainiko ditu 2015eko lehen hiru-hilekoan zehar, baita transge-nikoei eta gai hori ezagun bilaka-tu duten egiei eta gezurrei buruzko hitzaldi bat ere. Oraindik ez dago data zehatzik, baina Emakumearen Etxean egingo di-ra. Zoko Maiteak 2015. urterako onena opa dizue balmasedar guztioi.

Balmaseda sutan, gero birsortzeko

On Pedro Asua Mendia dohatsua da

Pertsona ugari gerturatu zen Balmasedara

KRONIKAK

Azaro osoan zehar, udalak, Berdintasun Arloaren gidaritzapean, emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako borroka agerikoago bi-hurtu du. Horretarako, jarduera-egitarau bat prestatu du, balmaseda-rrak gizartearen gaitz honen aurka jardutearen garrantziaz jabetzeko.Indarkeria-mota honen aurkako adierazpen instituzionala aho batez onartu zen azaroaren 7ko osoko bilkuran (informazio gehiago 9. orrialdean), eta gero hainbat jarduera egin ziren: defentsa pertsonale-ko oinarrizko tailerrak, protesta-elkarretaratzea (70 pertsona inguru), “En el tiempo de las mariposas” filmaren inguruko bideo-foruma, tra-tu onen tailerrak, emakumeen aurkako indarkeria literaturan izeneko tailerra, eta abar. Hori dena arazo hau ikusgarriago egiteko eta kon-tzientzia sortzeko lana baino ez da. Udalaren benetako zeregina gai honetan, ordea, urte osoan egin beharrekoa da, etengabe, beste ad-ministrazio batzuekin koordinatuta.Emakumeen aurkako indarkeria ez da fisikoa bakarrik. Jakin behar ze-nuke honelako indarkeria jasaten ari zarela baldin eta zure bikoteki-deak, bikotekide ohiak edo gizonen batek kontrolatzen zaituela sen-titzen baduzu (etengabe deitzen edo mezuak bidaltzen dizkizunean,

azalpenak exijitzen dizkizunean, ekonomikoki kontrolatzen zaituenean, janzkera kontrolatzen dizunean, eta abar), iso-latzen bazaitu (zeure lagunengandik edo zeure familiarengandik, beste pertsona batzuen aurrean mespretxatzen bazaitu etab) edo beldurrarazten bazaitu (haren beldur zara, iraintzen zaitu, uzten baduzu bere burua hilko duela dio, eta abar). Ez zuritu jokabide hori, eta ez utzi gertatzen. Egoerari aurre egin behar diozu. Gogoan izan ez zaudela bakarrik. 900840111 telefono zenbakia doakoa eta konfidentziala da. Bertan, honelako kasuetan adituak diren pertsonek arreta emango dizute. Gainera, Ertzaintzarengana, Udaltzaingoarengana edo Gizarte Ekintzarengana jo dezakezu, besteak beste.

Denok emakumeen aurkako indarkeriaren kontra

Page 6: Udalberriak 179 - Abenduak 2014

Laburki6

Txomin Etxebarriaren liburu berriaAbenduaren 19an, Txomin Etxebarriak egindako ikerketa-la-na bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dugu, bere liburu berriaren aurkezpenean: "Arte prerromanikoa eta erromanikoa Enkarterrin eta Mena haranean”, gure arbasoen arrastorik zaha-rrenak biltzen dituen idazlana. Hitzordua 19:00etan izango da Kultur Etxean.

Bizkaiko Kultur TxartelaCECOBIk eta Foru Aldundiak Bi-zkaiko Kultur Txartelaren kanpai-na berria jarri dute martxan, pro-duktu kulturalak euskarri desber-dinetan kontsumitu daitezen bultzatzeko. Kutxabankeko kutxa-zainetan eskuratu ahalko dira ur-tarrilaren 29ra arte, eta urtarrila-ren 31ra arte erabili ahalko dira hiru formatutan, 40 euroko eros-keta-balioa izango dutelarik. A motak 32 euro balio du eta gazte-laniaz edo hizkuntza atzerrita-rrean dagoen edozein produktu kultural erosteko balio du, B edo D motako txartelekin eros dai-tezkeen zerbitzuak edo ikasteko testu-liburuak edo profesionalak izan ezik. B motako txartelak 28 euro balio du eta gaztelaniaz edo atzerriko hizkuntza batean ikuski-zun kulturalak zuzenean ikusteko balio du, baita museoak bisitatze-ko ere. D motakoak 24 euro balio du eta produktuak erosteko eta zuzeneko ikuskizunetarako balio du, guztiak euskaraz. Denda gisa kanpainara batu nahi baduzu, dei-tu 944002844 telefono-zenbakira eta bertan azalduko dizute egin beharreko guztia.

UdalBerriak

KULTURA

Zinema Klaret Antzokian

A B E N D U A LOS JUEGOS DEL HAMBRE: SINSAJO.1go ZATIAAbenduak 5, 20etanAbenduak 6, 22:30eanAbenduak 7, 17etan eta 19:30eanAbenduak 8, 19:30eanGeneroa: Ekintza, zientzia-fikzioa/ Zuzendaritza: Francis Lawrence/ Gidoia: Danny Stron; Suzanne Co-llinsen eleberrian oinarrituta/ Inter-pretazioa: Jennifer Lawrence, Josh Hutcherson, Liam Hemsworth, Woo-dy Harrelson, Elizabeth Banks, Stan-ley Tucci, Julianne Moore, Philip Sey-mour Hoffman/Hauxe da sagako hirugarren emanal-dia. Katniss Everdeenen kronika fu-turista mundu berri batean sartzen da. Jokoak erabat suntsituta geratu dira betiko, baina bizirik irauteko bo-rroka areagotzeko zorian dago.

EXODUS: DIOSES Y REYESAbenduak 12, 20etanAbenduak 13, 19:30ean eta 22:30eanAbenduak 14 eta 15, 19:30eanGeneroa: Drama/ Zuzendaritza: Ri-dley Scott/ Gidoia: Steven Zaillian, Adam Cooper eta Bill Collage/ Inter-pretazioa: Christian Bale, Aaron Paul, Joel Edgerton, Sigourney Weaver, Ben Kingsley/Ridley Scott zuzendariak bizitza berri bat ematen die Moises izeneko lider erronkariaren (Christian Bale) isto-rioari eta Ramses faraoiaren (Joel Ed-gerton) aurka zuzendu zuen matxi-nadari. Errebolta horren ondorioz, 600.000 morroi askatuak izan ziren eta Egiptotik modu epikoan alde egin zuten.

INTERSTELLARAbenduak 19, 20etanAbenduak 20, 22:30eanAbenduak 21 eta 22, 19:30eanGeneroa: Zientzia-fikzioa/ Zuzen-daritza: Christopher Nolan/ Gidoia: Christopher Nolan eta Jonathan No-lan/ Interpretazioa: Matthew Mc-Conaughey, Anne Hathaway, Jessica Chastain, Michael Caine, Bill Irwin, Casey Affleck, Topher Grace, David Oyelowo, John Lithgow/ Ez dago gomendatuta 12 urtetik behe-rakoentzatBizia Lurrean amaitzen ari dela ikus-tean, esploratzaile-talde batek giza-teriaren misiorik garrantzitsuena izan daitekeen batean sartzea eraba-kitzen du. Hala, gure galaxiaz harago eramango dituen bidaia bat hasten dute, eta bertan igarriko dute izarrek gizadiaren etorkizuna barne har de-zaketen.

LOS PINGÜINOS DE MADAGASCARAbenduak 20, 19:30eanAbenduak 21, 17:00etanGeneroa: Animazioa, komedia, fa-milia / Zuzendaritza: Simon J. Smith eta Eric Darnell/Haurrek gehien maitatzen dituzten pertsonaiek, “Madagascar” peliku-lako pinguinoek, zinemara jauzi egin dute eta protagonistak bihurtu dira beren pelikula animatuan. Skipper, Kowalski, Rico, Cabo eta taldeko gai-nerako kideak abentura batean sartzen dira "Viento Norte" izeneko beste espioi-talde batekin, munduko pinguino guztiak deuseztatu nahi di-tuen olagarro gaizto baten aurka bo-rrokatzeko.

MORTADELO Y FILEMÓN CONTRA JIMMY EL CACHONDO (3D)Abenduak 27, 19:30ean eta 22:30eanAbenduak 28, 17:00etan eta 19:30eanAbenduak 29, 19:30eanGeneroa: Animazioa, komedia/ Zu-zendaritza: Javier Fesser/ Gidoia: Ja-vier Fesser, Cristóbal Ruiz eta Claro García/Munduko egonkortasunaren aurkako eraso kriminalik handiena jazo berri da: barre-eraso bat. Txan-txaren eta txoro barrearen anabasa erakundeez, bankuez, ministerioez, fabrikez, eskolez, kafetegiez, poli-ziez, lapurrez, notarioez eta elefan-teez jabetu da, eta TIA da horretan guztian seriotasun apur bat jartzeko gai den erakunde bakarra. Gizateria arriskuan dago.

Page 7: Udalberriak 179 - Abenduak 2014

LaburkiAbendua 14 7

Irakatsiko diguzu egiten dakizuna?BalmaZ, Balmasedako Gazteria Zerbitzua, zu bezalako jendea bi-latzen ari da: gauzak egiten daki-ten eta nola egin azaldu nahi di-guten pertsonak. Dantza-eskolak, bideo-edizioa, eskulanak, sukal-daritza… dakizun guztia intere-satzen zaigu. Irakasteko prest zaude? Horrela bada, etorri Bal-maZen bulegora (Kultur Etxearen handitzean), idatzi [email protected] helbidera edo deitu 946802974 telefonora (3. luzape-na), eta informatu.

Astialdiko monitoreaAstialdiko monitorearen titulua badaukazu, antolatuko dituzten jardueretarako zerrenda bat pres-tatzen ari da BalmaZ. Informatu eta eman izena haren bulegoan: Pío Bermejillo 19.

Ikasteko Teknikei buruzko LantegiaBalmaZek ikasteko teknikei buruzko lantegi bat eskaintzen die DBHko 1. eta 4. mailen arteko ikasleei. Psikopedagogo batek emango du abenduaren 29an eta 30ean eta urtarrilaren 2an, 10:00etatik 12:00etara arte. Saio horietan honakoak landuko dira: motibazio eta autoestimuari buruzko ariketak, azpimarratzeko, eskemak eta laburpenak egiteko teknikak, gaiaren arabera ikaste-ko modu egokia, etab. Lantegi hori Zubi Zaharra ikastolarekin eta Balmaseda BHIrekin elkarlanean gauzatuko da.

Gazte kotiloiaAbenduaren 30ean, Balmazek Urtezahar-gauko kotiloira gonbi-datzen zaitu. Gaztetxokoan egin-go da. Orrazketa-tailerra eta alko-holik gabeko koktelen tailerra ez ezik dantzalekua antolatuko da. Ordua zehazteke dago, baina ohiko bideetatik iragarriko du al-dez aurretik (bere bulegoetan, webgunean, facebooken eta twitterren).

L'Elisir D'Amore opera KlaretenL'Elisir D'Amore ulertu gabeko maitasun baten istorioa da eta elixir magiko batek gauzak nola alda ditzakeen kontatzen du. Donizettiren lan-da-bizitzako komedia erromantikoa bikain gailentzen da eszenaratze barregarriari esker, ezin hobeki batzen baititu sentimendua eta di-bertsioa nahasten dituzten piezak. Opera alai hori, bi ekitaldiz osatuta dagoena eta Felice Romaniren libretoa daukana, izango da Klaret Antzokiaren proposamena datorren aben-duaren 26rako (ostirala), 20:00etan.Zinemetarako eduki digital alternatibo berri hori joan den 2014ko azaroaren 26an grabatu zen Royal Opera Housen. Lucy Crow sopranoa Adinaren paperean egon zen, eta Vittorio Gri-golo, berriz, Nemorinorenean. Bestalde, Lau-rent Pelly eszenako zuzendaria izan zen eta Daniele Rustioni, aldiz, orkestra-zuzendaria.Sarrerek prezio bakarra izango dute, 9 euro, eta jada eskuragarri daude Klaret Antzokiko txartel-leihatilan, Kultur Etxeko bulegoan, udalaren webgunean eta Kutxabankeko oro-tarako kutxazainetan.

ENKARTERRI

Aurten Galdamesek Ogi Eguna, arti-sau-ogiaren XXVII. azoka, ospatuko du. Ohi bezala, Gabon-gauan izango da, abenduak 24, San Pedro plazan. Okintza-produktuak erakutsiko eta salduko dira, baita irinarekin lotu-tako produktuak ere, hala nola eus-kal pastela, madalenak, etab.

Antonio de Trueba enkarterriar ida-zlearen 125. urteurrena dela-eta, Alén Elkarteak, Gurguxa Kultur Elkar-teak eta Sopuertako eta Galdamesko Udalek Antonio de Trueba I. Ipuin Le-hiaketa antolatu dute. Hauxe da bete-kizun bakarra: parte-hartzailea hel-dua izatea eta istorioa Enkarterriko bazter batean girotuta egotea. Pertsona bakoitzak ipuin bat baino gehiago aurkeztu ahal izango du. Ge-hienez ere 5 orriko luzera izan be-

harko dute, arial letra erabilita eta tarte bikoitzarekin, marrazkirik gabe. Ipuinak aurkezteko epea abendua-ren 14an amaituko da.Bai euskarazko bai gaztelaniazko ka-tegorian, saria 200 euro izango dira, eskudirutan. Horrez gain, 100 euroko sari berezi bat egongo da enkarterriar parte-hartzaileen ipuin onenerako. Datorren abenduaren 24an ezagu-tuko ditugu irabazleak, Ogi Egunaren ospakizunean.

Antonio de Trueba I. Ipuin Lehiaketa

Ogi Eguna Galdamesen

·Instalazioak·Konponketak

·Aparatu sanitarioak·Sukalde eta komunetako

konponketak...

Telefonoa: 687 535 874 BALMASEDA Decoraciones Javi

Aldapa, 16/18Tel. eta Faxa: 946 801 752

Balmaseda

Pintura, burdineria, paper pintatuta, etxeko

tresneria eta opariak

Page 8: Udalberriak 179 - Abenduak 2014

Laburki8

Hurrengo osoko bilkuraHurrengo ohiko osoko bilkura 2015eko urtarrilaren 9an (osti-rala) izango da, 09:00etan, uda-letxeko Osoko Bilkuren Aretoan. Abendurako osoko bilkura berezi bat aurkeztuko dela aurreikusi da, baina edizio hau amaitzear dagoelarik oraindik ez dakigu da-ta.

Barruko argiak berritzeaDuela gutxi Udalak Mendia Esko-lako, udal liburutegiko eta Hiribil-duko Historia Museoko barruko argiak berritu ditu. Horrela, led sistema erabiltzera pasatuko di-ra, energia asko aurreztuko dela-rik. Alkateen Itunaren helburuak betetzeko emandako pausu bat gehiago izan da. Mendia Eskolan 682 argi aldatu dira eta urtean 28.236,03 kwh aurreztuko dira. Liburutegian 72 argi aldatuko di-ra eta 5.116,32 kwh aurreztuko dira urtean. Historia Museoan, al-diz, 56 argi aldatuko dira eta ur-tean 7.720,07 kwh aurreztuko di-ra.

Olioaren edukiontzien erabilera egokiaBalmasedak olioa birziklatzeko bi edukiontzi ditu, bat Ercoreca on-doan eta bestea Martin Mendia Eskolaren aurrean. Edukiontzi horiek behar bezala funtziona dezaten, berebizikoa da ontzi ho-mologatuak bakarrik erabiltzea, plastikoetan edo poltsetan sartu gabe. Bestela edukiontzia honda genezake. Ontziak udaletxeko bi-garren solairuan (Bulego Tek-nikoa) eta Emakumearen Etxean batu daitezke doan. Udal zer-bitzuak behar bezala erabili ditzagun, guztion onerako.

UdalBerriak

BERDINTASUNA

AZAROAREN 7KO OHIKO OSOKO BILKURA

Azaroko ohiko osoko bilkura 2014. urteko zabalagoa izan da jorratu be-harreko gaiei dagokienez.

Lehenengo zatiaIrailaren 5eko eta 30eko bilkuren aktak onartu ostean, udalbatzak kreditu-transferentzia bidezko 15/2014 aurrekontu-aldaketa onartu zuen, EAJren aldeko botoekin eta gainerako taldeen abstentzioare-kin. Hedegile kaleko lorategiaren proiektua (48.000 euro) edo Edertze Plana (13.000 euro) egikaritzeko be-hin-behineko zailtasunek eta beste-lako inbertsio-aukerak gauzatzeko posibilitateek eragin dute aldaketa hori. Modu honetan, honako partidak handituko dira: auzo-bideen asfal-tatzea (13.000 euro), inbertsioa kirol-instalazioetan, Nordic Walking-eko zentroa eta Salinillasen alboko itxitu-ra barne (12.000 euro), berokuntza Gaztetxokon (10.000 euro), in-bertsioa Kultur Etxean eta Lantegi Es-kolako teilatuaren amaitzean (15.000 euro), eta Dorre kaleko hor-ma (8.000 euro).EAJren aldeko botoekin, CLIren abs-tentzioarekin eta EH Bilduren eta Tal-de Sozialistaren aurkako botoarekin, kreditu gehigarri bidezko

16/2014 aurrekontu-aldaketa onartu zen. Kontuan izanik gaur egun 737.000 euroko diruzaintza-geldikin positibo bat dagoela eta diru-sarrera arrunt finkatuen gaineko zor biziaren ehunekoa % 45,2koa dela, proposatu da aplikatu ez den geldikina eta ba-so-aprobetxamenduetatik etorritako ezohiko sarrerak zorra amortizatzeko aplikatzea. Horri esker, 2015ean ez da beharrezkoa izango baliabideak ezohiko amortizazioak egiteko era-biltzea.Laugarren puntuan, aurtengo hiru-garren hiruhilekoko berankorta-sun-txostena aurkeztu zen. Horre-tarako ez zen inolako bozketarik egin behar izan. Uztailaren 1etik irailaren 30era arte 503 ordainketa egin dira, % 48,71 faktura onartzeko 30 egune-ko eta ordaintzeko 30 eguneko aldia-ren barruan. Irailaren 30ean or-daintzeke zeudenen artean, 7 or-dainketa gaindituta zeuden, eta 85, ordaintzeko legezko aldiaren ba-rruan. Batez besteko ordainketa-aldi globala 13,41 egunekoa da. Orain ar-te, aplikazio informatiko baten bidez fakturak balioztatzeko bizkortasuna hobetu da eta astero faktura-dekre-tuak egiten dira.Ordenantza fiskalen hasierako onarpenak EAJren aldeko botoak eta

gainerako taldeen kontrako botoak jaso zituen. Izoztearen premisatik abiatuta, aldaketa batzuk egin dira. Horrela, behar bezala eratuta dauden eta gure herrian jarduten duten elkarteak tasa eta prezio publikoeta-tik salbuestea ezarri da. Autolikida-zioa egiteko aukera barne hartu da. Ibilgailuei buruzko ordenantzan al-daketa orokor bat egin da talde bakoitzean tarifak aldundiak ezarri-tako mugetara egokitzearren. Horrek tarte batzuetan jaitsierak eta beste batzuetan igoerak ekarri ditu. Familia ugarientzako hobariari buruzko ida-zketa argitu da eta 5 plaza edo gehia-goko ibilgailu bati aplikatzea xedatu da. Tasa batzuen helbideratzeagatiko hobaria kendu egin da; izan ere, zer-gadunarentzat erosoagoak diren beste aukera batzuk eskaini nahi di-ra. Gainbalioari dagokionez, % 1,15eko tasa finko bat hautatu da eta urteen araberako eskalak kendu dira, aldundia hasierako eta amaierako balioak kalkulatzeko aplikatzen ari delako dagoeneko. Kasuan kasuko urteko ziurtagiriak egiteagatiko euro bateko tasa ezabatu egin da. Igerile-kuetan udako txartela eta bi tasa be-rri sartu dira, bi zerbitzu berri (armai-ruak alokatzea eta hamakak alokatzea) abiaraztea aurreikusi bai-

Udalbatzak ahobatez emakumeen aurkako indarkeriari ezetz esan zion

Page 9: Udalberriak 179 - Abenduak 2014

Abendua 14 9

AZAROAREN 7KO OHIKO OSOKO BILKURAta. Senar-emazteen kasuan, gutxie-nez urtebete erroldatuta egotea es-katzen da tasetatik salbuetsita egote-ko. Azkenik, udalekuetan DBE jasot-zen duten familiei tasa itzultzea au-rreikusi da, gutxieneko bertarat-zea bermatzen denean.CLIk bi zuzenketa aurkeztu zituen, ba-ta osotasunerako eta bestea OHZri buruz. Bi kasuetan EAJren aurkako botoa eta EH Bilduren eta Talde Sozia-listaren baietza jaso zituen. Lehenen-go zuzenketan, uztaileko KPIri dago-kion % 0,3a benetan aplikatzeko es-katu da. Bigarren zuzenketari dago-kionez, aintzat hartu behar da zerga-tasa legezkotasunaren barruan altue-na den arren, katastro-zentsua 1974tik eguneratu ez denez, disfun-tzioak sortzen ari direla katastro-ba-lio zaharragoa duten higiezinen eta eraikuntza berrien artean.EH Bilduk ere zenbait zuzenketa aur-keztu zituen; EAJren aurkako botoa eta Talde Sozialistaren eta CLIren abs-tentzioa jaso zuten. OHZ jaisteko es-kaerari dagokionez, CLIk aurkeztu-tako zuzenketaren kasuko azalpen berberak eman ziren. EIOZi dagokio-nez, kontu-hartzailetzaren txostena-ren iritzia aurkakoa da. Kirol-instala-zioetan tasak jaisteari dagokionez, zerbitzu horiek mantentzeko behar den finantzaketaren ondorioz bide-raezina da. Era berean, aterpeetako egonaldietan fidantzak kentzea pro-posatu da (fidantzak lagatako onda-sun edo espazio publikoa egoera onean itzultzen dela ziurtatzeko es-katzen dira). Gauza bera da gertatzen udal-ondasunak alokatzeko prezio publikoekin. Udalaren menpeko mu-seoetarako sarreren bilketa baxu samarra da eta, gobernu-taldearen iritziz, erretiratuentzako hobaria diru-sarreren menpe egon beharko litzate-ke. Halaber, gaikako bilketarako ho-bari bat eta tasen jaitsiera proposatu dira, azken horiek iazkoen berdinak izaten jarraitzen baitute. Jabari pu-blikoaren okupazioari buruzko orde-nantzan aipatzen den kanpoko barren sistema dela-eta, egia da bidezkoa-goa gerta litekeela, baina arazoak sor litzake kudeaketari eta kontrolari da-

gokienez. EH Bilduk ezkontzak ez ko-bratzea proposatu du. Hala ere, zer-bitzuak finantzatzeko eta mantentze-ko, EAJk tasa horri beharrezkoa de-ritzo, zeremoniak udal-titulartasune-ko eraikinetan egiten direlako. Era be-rean, Klaret Antzokiaren erabilera-rako zenbait ideia aurkeztu dira.EH Bilduren eta Talde Sozialistaren abstentzioarekin eta EAJren eta CLI-ren aldeko botoekin, Guillermo Ugarte Ramírezi onura publikoko 125. mendian 1.545 m2-ko lurzati bat ematea onartu zen.CLIren, EH Bilduren eta Talde Sozialis-taren abstentzioarekin eta EAJren al-deko botoarekin, Balmasedako Uda-laren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren arteko hitzarmena sinatzea onartu zen, Boinas La Encartada Mu-seoaren proiektua kudeatzeko. Modu horretan, museoaren kudeake-ta Bizkaikok egingo du, antzeko beste egitura batzuk (El Pobaleko Burdinde-gia, Ondare erakusketa-aretoa, Mu-ñatonesko gaztelua, etab.) kudeatzen dituen foru enpresa-erakunde pu-blikoak. Horretarako, fundazioaren desegitea berretsi zen eta hari laga-tako ondasunen erabilera itzultzea onartu zen. Horrela, gure udalak emandako guztia berreskuratu zuen. Hitzarmenean, funtsezko premisa da enplegua mantentzea, langile guztiak subrogatzea eta indarrean dauden kontratu guztiak gain hartzea.791/14 Dekretuaren berrespena ahobatezkoa izan zen. Dekretu horren bidez, Bizkaiko Foru Aldundiko abokatuei eta epaitegi bakoitzeko prokuradoreei auzietan haren ize-nean jarduteko ahalmen orokorra eman zaie.Osoko bilkurako bederatzigarren puntuak lanpostu-zerrendaren al-daketa bat aurkeztu zuen, zehatz-mehatz udal-arkitekto teknikoaren fi-txaren titulazioaren aldaketa: ha-rrezkero, goi-mailako arkitektura edo obra zibiletako ingeniaritza eskatuko da, postuko lanetara zehazkiago ego-kitzeko. Aldaketa horren aldeko botoa ahobatezkoa izan zen.Lehenengo zatiko azken puntua ere aho batez onartu zen. Horren bitartez,

udal-inbentarioa aldatu da, San Se-verino plazako kioskoaren eskuratze berria gehituz.

Bigarren zatiaBalmasedako Udalak Arkema en-presako lanpostuen eta etorkizun industrialaren alde aurkeztu zuen moziorako erantzuna ahobatezkoa izan zen.Joan den azaroaren 9an Katalunian egindako kontsultari buruz Konsti-tuzio Auzitegiak erabaki zuen etendu-raren aurkako bere jarreraren ingu-ruko mozio bat aurkeztu zuen EH Bil-duk. Ordezkaritza duten gainerako taldeek puntua onartu egin zuten, Tal-de Sozialistak izan ezik, abstenitu egin baitzen.Balmasedako Udalak luzaroko lan-gabeentzako prestazioei buruz aurkeztu zuen mozioaren aldeko botoa ahobatezkoa izan zen. Horrela, gure udalak Estatuko Gobernua Gi-zarte Segurantzaren Lege Orokorra-ren testu bategina aldatzera hertsatu du, langabezia-babesa ho-nakoentzako laguntzei dagokienez zabaldu ahal izateko: langabezian ur-tebete baino gehiago daramaten, fa-milia-erantzukizunak dauzkaten eta errentarik ez duten pertsonak, gene-ro-indarkeriaren biktimak izan diren emakumeak, % 33ko edo gehiagoko elbarritasuna egiaztatzen dutenak eta gizarteratzeko errenta aktiboa agortu duten edo programa horretan onartzeko eskubidearen eskaera egin aurretiko 365 egun naturalen barruan dauden langabeak, 45 urte baino ge-hiagokoak.Talde Sozialistak pobrezia energe-tikoari eta kontsumitzaile zaurga-rrien babesari buruzko mozio bat aurkeztu zuen; EAJren aurkako botoa eta EH Bilduren eta CLIren aldeko bo-toa jaso zituen. Jasaten ari garen krisi sozial eta ekonomikoa dela-eta, gero eta etxe gehiagok ezin dute kontu energetikoa ordaindu edo diru-sarre-ren zati handiegi bat erabili behar du-te mota horretako fakturetarako. Ho-rregatik, “Estatuko Gobernuak bere erantzukizuna gain hartzen ez duen

bitartean”, Talde Sozialistak Eusko Jaurlaritza bere autogobernua egika-rituz beharrezko neurriak hartzera hertsatu nahi du, ezein herritarri ar-gia, ura edo gasa moztu ez diezaioten baldin eta baliabide ekonomikorik ez badauka. EAJk adierazi zuen ados ze-goela Espainiako Gobernua kontsu-mitzaile zaurgarrien babesari buruzko eta pobrezia energetikoaren aurkako lege bat aldarrikatzera hertsatzen zuen mozioaren laugarren puntuare-kin.Azaroaren 25eko, “Emakumeen-ganako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Eguneko”, erakunde-adierazpena ere aho batez onartu zen. Aurten, azpimarratu nahi izan da sexismo-adierazpen hori eta beste guztiak ez direla emakumeen ara-zotzat jo behar, ezta zenbait pertso-nen jokabide bakantzat ere, baizik eta gizonen eta emakumeen artean da-goen desberdintasunaren emaitzatzat. Emakumeen aurkako in-darkeria gure gizarteak pairatzen di-tuen gaitz larrienetariko bat da, eta udalak horren kontra borrokatzeko konpromisoa duela berrirotu zen. Era berean, udalak errepikatu zuen kon-promisoa bultzatzen eta indartzen ja-rraitzeko asmo irmoa duela, berdinta-sun-politikak garatzeko baliabide ekonomikoak, teknikoak eta giza ba-liabideak sendotuz. Halaber, herrita-rrei berdintasunaren aldeko konpro-miso pertsonalak eta kolektiboak hartzeko eta azaroaren 25a dela-eta egiten diren jardueretan eta mobiliza-zioetan parte hartzeko eskatu zien.Galde-eskeen atala baino lehen, Bal-masedako Udalak Merkataritza Zi-negotzitzari egindako eskaera aho batez onartu zen, sektoreko toki-elkarteekin batera gure herriko merkataritza-lokalen antzinako errenten egoerari buruzko azterlan bat egin dezan.

Gogorarazi nahi dizuegu udalaren osoko bilkuren bideoak osorik ikus daitezkeela webgune honetan: www.balmaseda.net.

Page 10: Udalberriak 179 - Abenduak 2014

LaburkiUdalBerriak10

LANA

Enpresa Proiektuen 6. LehiaketaAbenduaren 30ean amaituko da zure negozio-ideiak Enpresa-proiektuen 6. Lehiaketan aurkez-teko epea. Bi kategoria ezarri dira, bata helduentzako eta bestea gaz-teentzako. Bakoitzean sari bat ba-natuko da. Bi kategorietako lehen saria 1.500 eurokoa da esku-diru-tan eta Enkarterrietako enpresen mintegietako bateko lokal baten doako gozamena izango dute 3 urtez. Helduen kategoriako biga-rren saria 1.000 euro izango dira eta gazteen kategorian, diru ho-rrez gain, helduen kategoriako le-hen sarian eskaintzen den goza-men berbera lortu ahalko da. Ideiak Gueñesko Behargintzan (Enkarterri kalea 2, 1. solairua) aurkeztu behar dira. Informazio gehiagorako: 946801002.

Aldi baterako egonaldiak León Trucíos egoitzanLeón Trucíos egoitza egonaldi iraunkorreko egoitzaren zerbitzua osatzen duten zerbitzu berriak es-kaintzen ari da. Aldi baterako ego-naldiak egiteko aukeraz gain (eki-men horrek oso harrera ona izan baitu), orain ostaturik gabe, hau da, lo egiten geratu gabe egoitzan sartzeko aukera ere eskaintzen da. Horri esker, eskaintzen diren zer-bitzu guztiak erabili ahalko dira: zerbitzu medikoa, psikologikoa, sukaldaritza-, fisioterapia- eta errehabilitazio-zerbitzua, terapia okupazionaleko zerbitzua eta eguneroko oinarrizko jarduerak egiteko laguntza-zerbitzuak. Dena den, egunez bakarrik erabili ahal izango dira.Baldintzak (ordutegia, prezioak…) zehazteko eta egon daitezkeen zalantzak argitze alde-ra, egoitzarekin berarekin harre-manetan jar zaitezke. Horretarako, deitu 946800601 telefonora, ida-tzi direcció[email protected] helbide elektronikora edo joan zaitez egoitzara (Kubo 9). Instala-zioak eta horietan egiten diren jar-duerak ezagutzeko: www.residen-cialeontrucios.es.

84.500 EURO INGURU LANGABEAK KONTRATATZEKO

Balmasedako Udalak 84.500 euro in-guruko laguntza eman du 2014. ur-tearen hasieratik langabeak kontra-tatzeko. Gure herrian enplegua dina-mizatzeko asmoz mota horretako la-guntza-ildo bat irekitzen den lehe-nengo aldia da. Diru-laguntza horiek eskatzeko epea dagoeneko amaitu den arren, berriro helburu bereko beste oinarri batzuk argitaratu dira udalak Lanbidetik jaso duen 12.000 euroko partidari esker.

Orain arte 18 pertsona kontratatu di-tuzte diru-laguntza horren lehenen-go partidari esker. Kontratu horietako sei mugagabeak dira, zortzi hiru hila-betetarako sinatu dira eta lau, aldiz, sei hilabetetarako. Beste bost eskae-ra ukatu egin dira, lehenago enpresa-ko plantillan egoteagatik, plantilla garbia ez igotzeagatik edo kontrata-tutako pertsona langabezia osoan ez egoteagatik. Hamabost enpresa izan dira onuradun, guztiak oso sektore ezberdinetan, esate baterako komu-

nikazioa, elikadura edo industria, besteak beste.Laguntza horiek enpresek, saltokiek eta ostalaritza-zerbitzuek eska ditzakete, Balmasedan erroldatuta dauden eta besteren kontura lan egi-ten duten langileekin kontratuak for-malizatuz gero. Kontratuen lanaldia ezingo da lanaldi oso alderagarri ba-ten % 50 baino laburragoa izan. In-formazio gehiago, 946801002 telefo-noan (Irenez galdetu).

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak diru-laguntza bat eman dio Balmase-dako Udalari Eskualdeko Lanbide En-plegu Zentroa gure herrian urtebetez kokatzeko. Horretarako, Eskola Lante-giko geletako bat erabiliko da berriro, Martín Mendia kaleko 15. zenbakian.Zerbitzuak ekipamendu teknologiko zein materiala dauka, interesdunek beren enplegu-bilaketan erabil deza-ten. Modu horretan, zentroak, bes-

teak beste, honakoak ditu: Internete-rako konexioa daukaten ordena-gailuak (enplegua bilatzeko, curricu-luma idazteko, etab.), enpleguari buruzko bibliografia espezializatua, enplegu-eskaintzak, lan-merkatuari buruzko informazio eguneratua, pres-takuntza-baliabideak, etab. Gainera, hiru orduko doako lantegiak es-kaintzen dira, enplegu-bilaketarekin lotutakoak: norbere burua ezagutzea-

ri buruzko gaiak, profil profesionalen sorkuntza, helburu profesionala, al-daketaren kudeaketa, sormenezko curriculuma, LinkedIn, bilaketa-kana-lak, hautagaitzak, Gabonetan lan egi-tea, etab.Behar duten pertsona guztientzat, zentroak orientatzaile baten laguntza dauka; aholkuak eskaintzen ditu la-neratze-ibilbidean eta hori errazten duten tresnen erabileran.Jendearentzat irekita dagoen ordute-gia hauxe da: astelehenetik ostegu-nera, 09:00etatik 14:00etara arte eta 16:00etatik 18:30etara arte, eta osti-raletan, aldiz, 09:00etatik 14:00etara arte. Informazio gehiago nahi badu-zu, orientatzailearekin harremanetan jar zaitezke, telefono hauetara deituz: 946800477 eta 688809853.Europako Gizarte Funtsak proiektu honen % 50 diruz lagundu du.

Lanbide Enplegu Zentroa berriro ireki da

Lanbide Enplegu Zentroaren barrukaldea

Page 11: Udalberriak 179 - Abenduak 2014

TRAMEINSATRANSFORMADORE

MEKANIKO INDUSTRIALAK, S.L.

MetalgintzaBurdina

Altzairu herdoilgaitzaLetoia

Aluminioa

Telefonoa: 94 680 16 16 - Faxa: 94 610 20 58Galtzada, 40 - 48800 BALMASEDA

Espezialitatea:arkumeak eta

ekoizpenpropiokoharagiak

Gozamena da Ángeles Aurmendia Sarachagaren osasuna-rekin 100 urte ospatzea. Gazte honek bere lehen mendea bete zuen pasa den azaroaren 28an, jaio zen etxe berean. Pozez kontatu zuen azaroan Álvaro Parro Balmasedako alkateak, Iosune Sainz Alejandre Gizarte Ekintzako zinego-

tziak, Itxaso Sánchez Gizarte Ekintzako teknikariak eta Jo-se Arriola Bizkaiko Foru Aldundiko Erakunde Jardueren eta Gizarte Proiektuen zerbitzuburuak egin zioten bisitan. Izan ere, ez dira egunero ehun urte betetzen eta behar bezala ospatu beharra dago. Udalak Zubi Zaharreko eskultura eta orkidea bat oparitu zizkion omenduari; Aldundiak, berriz, lore-sorta polit bat eta Lizaso euskal margolariaren “Raíces de Sabiduría” margolana.Ángelesek seme bat eta bi iloba ditu. Bere seme bakarra berarekin bizi da Martín Mendiak eraikitako eta duela gu-txi santu izendatu duten Pedro De Asúak planifikatutako etxean. Eraikin hori Guardia Zibilaren egoitza izan zen Aur-mendia jaio ostean eta sute baten ondorioz, familientzako libre gelditu zen berriz ere. Sei ahizpatik gazteena da eta bai ahizpek eta bai gurasoek bizitza luzea izan dute. Konta-tu digunez, ez zaio inoiz ardo kopatxoa falta bazkarietan eta irribarre pikaro batekin kontatu digu bere gurasoek ta-berna bat zeukatela eta bezeroei eskaintzen zitzaien gene-roa probatu behar zela. Bere ilusiorik handiena 101 urteak familiaz inguratuta eta poztasun berarekin ospatzea da. Zorionak, Ángeles!

Balmasedan, duela aste gutxi, gata-zkak konpontzen eta gizartean esku hartzen diharduen enpresa berri bat sortu da. Ágape du izena.Egunero sortzen dira arazoak. Kontua da nola konpondu dakigun ala ez. Be-raiei aurre egin eta hormak eskailera-maila txiki bihurtzea, bizitzan hazten eta aurrera egiten lagunduko digute-nak, da bide zuzena. Ágapek altxatzen lagunduko dizun esku hori ematen di-zu, eutsiko zaituen sorbalda.Gatazkak konpontzeaz gain, babes-taldeak, babes-eskolak, ikastaroak

eta arazoei aurre egiteko (arazo pertsonalak, familiakoak eta abar) ba-nakako terapiak aurkituko dituzu he-men.Zerbitzu berri hau Enkarterri etorbide-ko 16.eko 2. b-n aurkituko duzu. He-lbide elektronikora idatzi ahal diezu, [email protected], edo telefonoz deitu, 946102456 eta 610085108 zenbakietara. Egiten du-ten lana hobeto ezagutu nahi baduzu, sartu www.centroagape.es webgu-nean.

Laburki

11Abendua 14

Kontsumitzen ditugun produktuen etiketatzeari buruzko hitzaldiaKontsumobide Kontsumoko Eus-kal Institutuak udalen laguntzaz abian jarri duen bigarren hitzaldia datorren abenduaren 18an emango da, 17:30ean, Nagusien Etxean. Kasu honetan, informa-ziorako eskubideaz, produktuen etiketatzeaz eta haren tipologiez hitz egingo da, “Etiketek hitz egi-ten dute” izenburua duen jardu-naldian. Hitzaldia doakoa izan arren, parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute aipatu-tako Nagusien Etxean aurkituko duten zerrendan. Jarduera de-nontzat zabalik dago.

Espaloi berriaGune historikoaren itxura ber-dintzeko asmoz, Pio Bermejillon, Foruen plazatik Alixu fruta-denda-ra doan tartean, espaloia ha-rriztatzeko eta hobetzeko obra ha-si da. Obrak abenduaren hasieran amaitzea espero da. Ordura arte ezin izango da trafikorik ibili kale horretan zehar. Beraz, aukeratu den alternatiba San Severino pla-zatik sartzea eta irtetea da. Mese-dez, barkatu eragozpenak.

Arrapala La BaluganLa Baluga futbol-zelaian irisgarri-tasuna hobetzeko obrak amaitzear daude. Arrapala bat ja-rri da, sarrera errazteko. Gainera, ate eta eskailera jarriko dira.

Ágape: gatazkak konpontzeko zentroa

Ángeles Aurmendiak 100 urte bete ditu

MERKATARITZA

GIZARTE EKINTZA

Omendua bere biloba eta erakundeen ordezkariekin

Page 12: Udalberriak 179 - Abenduak 2014

Hainbat urtez atletismoaren egutegitik kanpo egon os-tean, 2011n probarik ezagunenetako bat berreskuratu zen: Zalla-Balmaseda-Zalla Krossa. Orduz geroztik, proba urte

bikoitietan egiten da. 2014 honetan Zallatik abia-tuko da krossa. Abenduaren 6an (larunbata) izan-go da edizio berria, 11:45ean. 14.000 metroko dis-tantzia egin beharko da, guztia asfaltoan eta aldapa handirik gabe.Parte hartu nahi dutenentzako, erakundeak izena emateko hiru bide ezarri ditu: online, bankuko trans-ferentzia bidez eta Matiko Kirolak, Forum Sport eta Bikila Bilbao denda atxikien bidez. Probaren blo-gean zehazten dira hiru bideak: http://crossbalma-sedazalla.com.Goizean zehar haurrentzako proba desberdinak ere egongo dira, distantzia eta kategoria desberdine-takoak. Aurten erakundeak Familien arteko Herri

Lasterketa egitea ere aurreikusi du, lehiazkoa izango ez den proba da eta familiako kide guztiek batera kirola egite-ko aukera izango dute.

UdalBerriak12

Kirolerako 5.000 euro baino gehiagoEusko Jaurlaritzako Osasun Kontseilaritzak 5.154,96 euro eman dizkio duela gutxi Balmase-dako Udalari, jarduera fisikoa sus-tatzeko.

Haurrentzako Gimnasia eta Masaje IkastaroaErrotarena Kiroldegiak hau-rrentzako gimnasia eta masaje ikastaro bat eskainiko du, ama izan berri diren emakumeei er-ditzearen aurretik zuten gor-puzkera berreskuratzen laguntze-ko, beren haurtxoarekin masaje-teknikak ikasten dituzten bitar-tean (erlaxatzeko, kolikoak edo mukiak arintzeko, etab.). Aben-dutik maiatzera izango da ikas-taroa, astelehenetan eta astea-zkenetan 17:00etatik 18:00etara. Informazio gehiagorako, jo Kirol-degira (659693066 telefonoan).

Erretiratuen KlubaAbenduaren 27an, Erretiratuen Klubean urte amaiera ospatuko da, bazkideei txokolate beroa edo zurruta kafearekin eta zuzeneko dantzaldi ederra eskainiz. 17:00etatik aurrera izango da. Igandean, abenduak 28, 13:00etan, klubeko hildako bazki-de guztien omenez meza ospa-tuko da, bereziki aurten hil-dakoentzat. Errege Egunean, ka-fea zurrutarekin eta txokolatea erroskarekin banatuko dira, 17:00etatik aurrera. Gogoan izan, bestalde, 85 urtetik gorako bazki-deentzako Gabonetako otzarak abenduaren 15etik 20ra bana-tuko direla, 16:00etatik 20:00eta-ra, elkartearen lokaletan. Ezinbes-tekoa da bazkide-txartela erakus-tea. Klubak urte berri on eta osa-suntsua opa dio Balmasedari.

Hutsen zerrendaPasa den azaroan Rednik talde balmasedarra aipatzea ahaztu zitzaigun MILDen agurraru buruzko berrian.

Laburki

ZALLA-BALMASEDA-ZALLA HERRI KROSSA

Berritasunak Kolitza Abesbatzan

Urrian Kolitza Koralaren zuzenda-ritza-batzordea berritu zen hurrengo lau urteetarako. Horrenbestez, taldea-ren 60. urteurreneko oroitzapenezko ekitaldiak antolatzeaz arduratuko di-ra. Lehen ekitaldia Gabonetako Kontzertua izango da (informazio ge-hiago 3. orrialdean) abenduaren 19an. Urte berrian beste ekintza ba-tzuk antolatuko dituzte eta egoki de-nean jakinaraziko ditugu. Hau ez da berri bakarra izan, hedabideak ere be-

rritu baitituzte. Orain Facebooken aur-kituko dituzu (Coral Kolitza de Balma-seda) eta Twitterren ere bai (@Cora-lKolitza). Laster abiaraziko dute euren blog berria, kontzertuei, jarduerei, la-nei, anekdotei eta abarri buruzko in-formazioa eskaintzeko. Beste edozein gauzatarako, ondorengo helbide ele-ktronikoan aurkituko dituzu: [email protected].

Kolitza GazteDatozen hilabeteotan taldeak korale-ko atalik gazteena bultzatu nahi du, Kolitza Gazte alegia. 9 eta 14 urte bi-tartean badituzu eta abestea gustuko baduzu, hauxe duzu giro ezin hobean ikasteko aukera bikaina. Anima zaitez eta bidali mezu elektroniko bat [email protected] helbidera. Go-goratu, abeslari famatuenetako askok beren herriko abesbatzan eman zituz-ten lehen pausoak.

KIROLA

HERRITARRAK

Balmasedako III. Martxa Erregulatua Balmasedako Mendi Klubak Balma-sedako Martxa Erregulatuaren hiru-garren edizioa antolatu du, datorren abenduaren 14an gure mendi ge-hienak zeharkatuko dituena.Mendiaz eta naturaz gozatu nahi duen pertsona orok izena eman aha-

lko du doan Mendiko Etxean. Izan ere, martxa honen helburua gure hirian kirol osasungarri hau sustatzea baino ez da.Ibilbideak errepikatuko dira orain-goan ere, haurrentzako distantzia la-burrarekin eta Espaldaseca, Celadilla,

Arbalitza, Sabugal eta Kolitzatik iga-roko den ibilbide luzeago batekin. Jan-edanak hartzeko tokia azken mendi horretan egongo da.2014ko azken egunak familian go-zatzeko modu polita izango da.

Page 13: Udalberriak 179 - Abenduak 2014

Abendua 14 13

-Logela handia alokagai, neska batentzat bakarrik. 603192169.-Etxebizitza alokatzen da. Lehentasuna ematen zaie maskotarik ez duten pertsona helduei. 946801900.-Merkataritza-lokala alokatzen da. Balmasedako erdialdea, San Se-verino plazatik 40 metrotara. 65 m2, zutaberik gabe. 625706818.-Etxea kooperatiban, anbulatorioaren ondoan. Logela bat, bainu-gela, sukaldea, egongela, esekilekua, zuzeneko garajea eta trastelekua. 500 euro. 659651201.-Alokatzeko etxea San Severino plazan. 2 logela, bainu-gela bat, sukal-dea, egongela, gas-berokuntza, igogailua. Guztiz eraberrituta. Kanpokoa eta eguzkitsua. 500 euro. 659651201.-104 m2-ko etxabea alokatzen da Virgen de Gracia kalean. 605749757.-Garaje itxia alokatzen da Virgen de Gracia 18 helbidean. 605749757. -Alokatzeko ganbara edo etxabe bat bilatzen dut. 630061046.-Garaje-partzelak alokatzen dira anbulatorio aurrean. 675708482. -Gela bakarreko apartamentua alokatzen da (40 m2) Pío Bermejillo kaleko 8. zenbakian, 1. solairua eskuina. Altzariak barne. 667263675.-Logela errentan Balmasedako hirigunean. 656710411.-Garajea Magdalena kalean, Gizarte-segurantzatik hurbil. 50 euro. 645700597.

Alokairua

Lana-Euskara eta ingeleseko partikularrak. Lehen Hezkuntza eta DBH. 678956986.-Neska bat naiz, eta etxeko lanak eta garbiketa egingo nituzke. 603192169.-Lan bila dagoen gizona: gidari, peoi etab. Esperientzia handia kamioi-garabian eta iraul-kietan, besteak beste. C gehi E motako gidabaimena eta ADR. 608031457.-Laguntzailea adinekoak edo haurren zainketan. Esperientzia eta titulazioa. 650312244.-Arreta Soziosanitariorako teknikari tituludun emakumeak bere burua eskaintzen du adineko pertsonak zaintzeko. Garbiketa-lanak, plantxatua, janaria etab. ere egingo lituzke. 676595639.-Neska batek etxeko lanak edo garbiketa orokorrak egiteko eskaintzen du bere burua. Es-karmentuarekin. 691525763.- Mota guzietako etxe-berriketak eta nire furgonetarekin garraioak egiten ditut (altza-riak, obra-hondakinak, etab.). 691525762.-Haurrak eta adinduak zaintzen ditut arratsaldez eta gauez. Interesdunaren etxean edo nire etxean. 697885689.-Ingeleseko eskolak ematen dituen pertsona bat bilatzen dut. Eskolen truke etxeko lanak egingo ditut. 697885689.-Balmasedako neska bat DBHko 2. mailara arteko eskola partikularrak emateko prest, esperientziaduna. Irakasgai guztiak. Lokala daukat. 656705590.-Eskola partikularrak eta euskarazko itzulpenak. Euskaltegietan eskarmentua duen irakaslea. Maila guztiak: 656710411 / 946087086.-Ordukako lanen bila dabilen neska: garbiketa, umeak eta adinekoak zaindu, lisatu, etab. 688633382.-Goizetan etxeko lanak egin, umeak edo adinekoak zaindu, lisatu, eta abarrerako prest dagoen neska. 627192203.-Etxez etxeko eskola partikularrak. Lehen Hezkuntza eta DBH 695744787.-Txakur-hezkuntza: oinarrizko hezkuntza (deitzea, uhalarekin ibiltzea, etab.) eta jarrera aldatzea (antsietatea, oldarkortasuna, beldurrak, etab.). 695 744 787.-Neska batek bere burua eskaintzen du etxeko lanetarako edo garbiketa orokorrak egi-teko. Esperientziaduna. 691525763.-Mota guztietako etxeko eraberritze-lanak eta garraioak egiten dira, furgoneta pro-pioarekin (altzariak, lan-hondakinak, etab.). 691525762.-Lisatzeko zerbitzua. Ekar iezaguzu arropa garbia eta geuk lisatuko dizugu. 946801241 / 635008963.-Mota guztietako garraiatzeak egiten dira furgonetarekin (altzariak, etxetresna elektrikoak eta behar duzun guztia). Seriotasuna eta prezio doituak. 679276515.-Gazte batek txatarra jasotzen du etxeetan, eta lonjak zein ganbarak garbitzen di-tu. Seriotasuna. 618379335.

Salmenta-Nieer piano bertikala salgai. 678956986.-Bertoko kiwiak salgai. Beste fruta batzuengatik alda daitezke. 946801900.-Etxea saltzen da Pío Bermejillon. 150 m2. Sukaldea, 2 egongela, 2 bai-nu-gela, 4 logela eta trastelekua. Hiru kale ikusten dira. 946800164 edo 600865672.-90 m2-ko etxea saltzen da Virgen de Gracian (parkearen ondoan). 3 lo-gela, 2 bainu-gela, sukaldea, egongela, igogailua, garaje itxia aukeran, berokuntza. Eraiki berria. Bizitzera sartzeko prest. 183.000 euro. 659651201.-Haur bizikleta eta patinetea salgai. 60 euros. 697885689.-Trail motako motorra salgai, BMW F650 GS, 2005. urteko azarokoa, 29.000 km. Gurpil berriak ditu eta beltza da. Berria ematen du. 3.640 eu-rotan saltzen da eta transferentzia oparitzen da. 617329722.-Scooter markako moto bat egoera onean dagoen mendiko bizikletare-kin trukatu nahi nuke. 679276515. -Lur-zati itxia salgai Enkarterri Etorbideko 20-22.ean (Plaza Gorriaren azpian). Prezioa negozia daiteke. 629451979.-Garaje-partzela salgai Enkarterri Etorbideko 19.ean (MRW eraikina). Prezioa: 18.000 euro. 629451979.-100 m2-ko lonja saltzen edo alokatzen da Enkarterri etorbidea 56. 944434247.

HERRITARRAKBalmasedako AECCren diru-bilketa eta esker onaAECCren Balmasedako ordezkaritzak eskerrak eman nahi dizkie boluntarioei eta joan den urriaren 23an egindako diru-bilketan beren harri-koskorra ekarri zuten pertsona guztiei. Aurten 2.893,19 euro bildu dira, eta minbiziaren aurkako borrokarako erabiliko dira de-nak. AECCk lerro hauetan balmasedar guztiei zorionak eta urte berri on opa nahi dizkie.

Page 14: Udalberriak 179 - Abenduak 2014

Udaltzaingoak aurkitutakoakAbenduaren 1ean, Udaltzaingoak ho-nako hauek aurkitu ditu: irristailuak, erlojua eta giltza anitz.

Galdutako belarritako eta eskumuturrekoaPerlazko belarritakoa eta Pandora markako eskumuturreko bat galdu egin dira. Bereziki azken hau balio sen-timental handia dauka bere jabea-rentzat. Norbaitek aurkitu badu, Udaltzaingoaren bulegora eramateko eskatu nahi genioke.

KZgunea abenduanAbendu honetan KZguneak goizez ire-kiko du astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 13:00etaraIkastaroak eta mintegiak:-Google Apps: Abenduaren 15etik 22ra, 9:00etatik 11:00etara.-Kizoa: abenduak 22, 11:00etatik 13:00era.-Oinarrizko Draw: abenduak 23, 11:00etatik 13:00era.-Draw aurreratua: abenduak 29 eta 30, 11:00etatik 13:00era.

UdalBerriak Abendua 1414

Gimnasia eta haurrentzako ma-saje ikastaroa: abendutik maiatzera, kiroldegianZinema, “Sinsajo. Parte 1”: abenduak 5, 20etan; abenduak 6, 22:30ean; abenduak 7, 17etan eta 19:30ean, Klaret AntzokianZalla-Balmaseda-Zalla Herri Krossa: abenduak 6, 11:45ean“K proiektua” dokumentala: abenduak 11, 18etan, Kultur EtxeanZinema, “Exodus: Dioses y Re-yes”: abenduak 12, 20etan; aben-duak 13, 19:30ean eta 22:30ean; abenduak 14 eta 15, 19:30ean, Klaret AntzokianIII. Ibilaldi Arautua Balmase-dan: abenduak 14.Enkarterriko Euskaldunon To-paketa: abenduak 14, 11etan, GordexolanGabonetako saskien zozketa: abenduak 17, 17etan, pilotalekuan"Gabonak zenbait kulturaren ikuspuntutik" III. lehiaketako sariak: abenduak 18, 17etan, Kul-tur EtxeanKontsumobideren hitzaldia: abenduak 18, 17:30ean, Nagusien EtxeanGabonetako Artisautza Azoka: abenduaren 19tik 21era arte, San Juan plazanMasaje linfatikoa: abenduak 19, 9etatik 13etara, Emakumearen EtxeanGabonetako mahaierdikoen le-hiaketa: abenduak 19, 18etan, Klaret AntzokianTxomin Etxebarriaren liburu berriaren aurkezpena: aben-duak 19, 19etan, Kultur EtxeanKomentuko gozokiak: abendua-ren 19tik 21era arte, San Roque hoteleanZinema, “Interstellar”: aben-duak 19, 20etan; abenduak 20, 22:30ean; abenduak 21 eta 22, 19:30ean, Klaret AntzokianGabonetako mahaierdikoen erakusketa: abenduaren 19tik 21ra, Klaret AntzokiaZinema, “Los pingüinos de Ma-dagascar”: abenduak 20, 19:30ean; abenduak 21, 17etan, Klaret Antzokian

Agenda

Bestelakoak

LANDER ONDOVILLA OTEGUI-ABOKATUA-

Foru plaza, 4-3ºF 48800 BALMASEDA Telefonoa 626 09 28 92(Bizkaia) Faxa 94 680 16 37

Gabonetako kalejira: abenduak 21, eguerditik aurreraOlentzero: abenduaj 24, 18etan, San Severino plazanUPG: abenduaren 26tik 30era, 11:30etik 13:30era eta 16:30etik 20:00etara, pilotalekuan“L'Elisir D'Amore” opera: aben-duak 26, 20etan, Klaret AntzokianKirol Egun Solidarioa: abenduak 27, 11etan, kiroldegian3D zinema, “Mortadelo y Filemón contra Jimmy el Cachondo”: aben-duak 27, 19:30ean eta 22:30ean; abenduak 28, 17etan eta 19:30ean; abenduak 29, 19:30ean, Klaret Antz.Bigarren eskuko azoka txikia: abenduak 27 eta 28, S. Severino plazaIkasteko Teknikei buruzko Lante-gia: abenduak 29 eta 30eta urtarrilak 2, 10etan, GaztezerrenEnpresa Proiektuen 6. Lehiaketa: abenduaren 30era arte, Gueñesko Be-hargintzanGazteen kotilioia: abenduak 30, GaztetxokonEguzki Dantza Taldearen emanal-dia: abenduak 3, 17etan eta 20etan, Klaret AntzokianErrege Magoak: urtarrilak 5, 18etan, San Severino plazanLudoteka euskalduna: urtarrilak 10

Sukaldaritza tailerraTaller de cocina