Auzi erabakizuna ADISKIDETZEA: LAN ETA FAMILIAREN ... praktika onak ezagutzera emateko eta...

Click here to load reader

  • date post

    23-Jan-2021
  • Category

    Documents

  • view

    1
  • download

    0

Embed Size (px)

Transcript of Auzi erabakizuna ADISKIDETZEA: LAN ETA FAMILIAREN ... praktika onak ezagutzera emateko eta...

  • CONCILIACIÓN LABORAL Y FAMILIAR:

    La asignatura pendiente

    Bizkaiko Foru Aldundia

    Diputación Foral de Bizkaia

    JORNADAS

    Bizkaiko Foru Aldundia

    Diputación Foral de Bizkaia

    J A R D U N A L D I A K

    4 C

    O N

    C IL

    IA C

    IÓ N

    L A

    B O

    R A

    L Y

    FA M

    IL IA

    R : L

    a asignatura pendiente L

    A N

    E T

    A FA

    M IL

    IA R

    E N

    A R

    T E

    K O

    A D

    ISK ID

    E T

    Z E

    A : A

    uzi erabakizuna

    LAN ETA FAMILIAREN ARTEKO ADISKIDETZEA:

    Auzi erabakizuna

  • LAN ETA FAMILIAREN ARTEKO ADISKIDETZEA:

    Auzi erabakizuna

  • IZENBURUA: “Lan eta familiaren arteko adiskidetzea: Auzi erabakizuna”

    EGILEA: Bizkaiko Foru Aldundia. Lehendakaritza Saila.

    KOORDINAZIOA: Pilar Dosal. Bizkaiko Foru Aldundiko Aukera Berdintasunerako eta Genero Politiketarako Unitatearen Burua, eta Murgibe, S.L.

    IRUDI DISEINUA ETA MAKETAZIOA: Ana Rincón

    DATA: Martxoa, 2003

    ALE-KOPURUA: 1.000

    DESKRIBATZAILEAK: Jardunaldiak, aukera berdintasuna

    FOTOMEKANIKA: Fotomecánica Esda. Padre Larramendi, 1 zk., 5. Solairua. 48012 Bilbao

    INPRIMAKETA: Estudios Gráficos Zure, S.A. Carretera Lutxana-Asua 24A. 48950 Erandio Goikoa

    ISBN: 84-95790-04-1

    LEGE GORDAILUA: BI-771-03

  • AURKIBIDEA

    AURKEZPENA ...................................................................................... 9

    JOSU BERGARA ETXEBARRIA jauna. Bizkaiko diputatu nagusia.

    HITZAURREA ....................................................................................... 12

    JOSÉ LUIS BILBAO EGUREN jauna. Lehendakaritzako foru diputatua. Bizkaiko Foru Aldundia.

    JARDUNALDIAREN IREKIERA ....................................................... 17

    JOSU BERGARA ETXEBARRIA jauna. Bizkaiko diputatu nagusia.

    “ADISKIDETZEA NORVEGIAN: ASMOTIK EKINTZARAKO BIDEA” .................................................................... 23

    ARNI HOLE andrea. Familia, Adingabeko eta Genero Saileko zuzendari nagusia. Norvegia.

    “ADISKIDETZEA ISLANDIAN: ASMOTIK EKINTZARAKO BIDEA” .................................................................... 39

    JÓNÍNA BJARTMARZ andrea. Parlamentuko diputatua. Islandia

    “NORBERAREN, FAMILIAREN ETA LANBIDEKO ERANTZUKIZUNAK ADISKIDETZEA. POLITIKA PUBLIKOAK EAE-N” .......................................................................... 51

    TXARO ARTEAGA ANSA andrea. EMAKUNDE/Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria.

    5

  • MAHAI-INGURUA: “LEGEAK ETA GOMENDIOAK EZTABAIDAGARRI”............................................................................ 67

    • “ADISKIDETZEARI BURUZKO LEGEA ESTATU ESPAINIARREAN” ............................................................................... 69

    JAIME CABEZA PEREIRO jauna. Lan eta Gizarte Segurantza Zuzenbideko katedraduna. Vigoko Unibertsitatea.

    • “EUSKO JAURLARITZAREN ADISKIDETZERAKO NEURRIAK” .......................................................................................... 98

    ANA VARELA LEGARRETA andrea. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Enplegua Sustatzeko teknikaria. Eusko Jaurlaritza

    • “FAMILIEI LAGUNTZA EMATEKO EUSKO EGITARAUA”.. 105

    KONTXI GABANTXO LAKA andrea. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko aholkularia. Eusko Jaurlaritza.

    MAHAI-INGURUA: “ADISKIDETZEA: ERABATEKO NEURRIAK ABIAN JARTZEA” ......................................................... 121

    • “LAN DENBORALDIA: ANTOLAKUNTZ BERRI BAT BEGIRA” ....................................................................................... 123

    CRISTINA GARCÍA COMAS andrea. Mujeres Fundazioko Proiektuen zuzendariorde teknikoa. Madril.

    • “AMATASUNAREN EGINKIZUNA” ............................................ 129

    SILVIA TUBERT andrea. Psikoanalista. Madril.

    6

  • • “GIZONEN ZEREGINA” ................................................................ 135

    JOSÉ ÁNGEL LOZOYA GÓMEZ jauna. “Gizonak berdintasunaren alde” izeneko programaren koordinatzailea. Jerez de la Fronterako Udaleko Osasun eta Genero Ordezkaritza. Cádiz.

    • “HEZKIDETZA: OINARRIZKO ELEMENTUA” ....................... 139

    BEGOÑA SALAS GARCÍA andrea. Nazioarteko kontsultore pedagogikoa. Marbella.

    HITZALDI-SOLASALDIA................................................................... 151

    ESKERRAK EMANEZ ......................................................................... 172

    7

  • AURKEZPENA

    Gure gizartean oraindik gainditzear dagoen arlo bat da bizitza pribatuan eta profesionalean aurkitzen ditugun betebeharrak eta erantzunkizunak era ber- dintsuan bana ditzakeen eredu berri bat eratzea, gizon eta emakumeen arteko elkarlanaren eta konpromisoaren adierazgarri dena.

    Emakumea merkatu laboralean era aurrerakorrean sartzeak desoreka sakon bat sortarazi du famili edo elkarbizitza unitateetan. Emakumea da, orain ere, ordaindugabeko lan hau ia bakarrik bere gain hartzen duena.

    Gizon eta emakumeen famili bizitza edo bizitza pertsonala eta profesionala elkartzea ziurtatzen duten neurri eta estrategiak sakontzeari dagokionez, herrialde desberdinen artean konpromesu errealak ezartzeko beharra adieraz- ten duten nazioarteko eta Europako biltzarrak ugari dira.

    Bai famili bizitzan eta baita merkatu laboralean ere, gizon eta emakumeen partehartze orekatua lortzeko, guztiz beharrezkoa da famili bizitza eta bizitza profesionalaren arteko konbinaketa aproposa sortaraz dezakeen amatasun-, aitatasun- eta famili baimen sistema bat, gure senideak zaindu eta babestuko dituena, ezartzea, garapen eta zerbitzu soziokomunitarioak gehitzea, presta- zio fiskalen neurriak aniztea, giza eta lan antolakuntza eta estruktura baten garapena aurrera eramatea, etab.

    Beharrezkoa dugu ere zenbait gai aztertzea eta ausnartzea, adibidez: egoera honek gure bizitzan eta gure komunitateen antolaketan duen eragina, lanaren balioa dela eta sortzen diren aldaketak, famili antolaketa edo/eta elkarbizitza modu berriak, lanorduak, bizi esperantza, mugimendu migratorioak eta alda- keta demografikoak, etabar.

    Hala ere, ezinbestekoa da etxeko lanak eta pertsonak zaintzeari dagokionaren inguruan balore aldaketa bat eragitea.

    9

  • Garrantzitsua da atal pribatuko alde positiboak nabarmentaraztea. Horrela, gizon eta emakumeen lanbideak famili bizitzarekin orekatzea, enplegu eta ekonomia sailaren onerako izateaz gain, seme-alaben ongizaterako, hauen heziketa kalitatearen onerako eta laguntza behar duten beste pertsona ba- tzuenganako, gure inguruko senideenganako, aditasunaren onerako ere izan- go da.

    "Etxekoen" bizi kalitateak, herrialdeen arteko justizi, gizatasun eta solidarita- te maila neurtzeko barometrotzat ere balio du.

    Asmo hau aurrera eraman nahiean, segidan, Bizkaiko Foru Aldundiak antola- turiko ekitaldia, "Lan eta familiaren arteko adiskidetzea: Auzi erabakizuna", aurkeztuko dugu, Euskalduna Jauregian 2002ko azaroaren 13an ozpatutakoa.

    Ekitaldia gizon eta emakumeen arteko berdintasun erreala eta efektiboa ziur- tatzea helburutzat duten pertsona guztientzat zuzenduta zegoen.

    Hau horrela izanik, euskal erakundeetako, unibertsitateetako, irabazi-asmorik gabeko elkarteetako eta formazio eta enplegu zentroetako ordezkariek eta, orokorki, giza agenteek parte hartu zuten.

    Beste herrialde batzuetan martxan jarritako estrategiak aztertzea proposatzen zuten ideiak luzatu ziren ekitaldian, arlo hau gaindituta duten herrialdeetan, Islandian eta Noruegan alegia, aurrera eramandako esperientziak eta lege- gintza neurriak aurkeztuz. . Era berean, Euskal Gobernuaren eskutik jakinarazi ziren gure inguruan gara- tutako legegintza neurriak eta berauen eragina.

    Arratsaldeko saioari bukaera emanez, gure pentsaera eta balore aldaketa, enpresa antolakuntza eta estrukturen aldaketa, zerbitzu soziokomunitarioen banaketen aldaketa, neurri fiskalak eta negoziazio kolektibodun neurriak, amatasunaren eta aitatasunaren papera, koheziketa, etabar ziurtatzeko pentsa- tutako oinarrizko elementu batzuk aztertu eta azpimarratu zituzten zenbait aurkezpenek.

    Honekin guztiarekin, ekitaldi hau burutzeak eta osteko argitaratzeak, botere publikoen, enpresa, giza agenteen eta gizarte osoaren partetik lan eta ekintza

    10

  • gehiago ekarriko duelakoan gaude. Horrela, helburu amankomun baterantz ekingo dugu, hots, gizon eta emakumeen arteko benetako aukera eta ondorio berdintasuna ziurtatzea, bizi profesionala, familiarra eta pertsonalaren arteko bateratze baten bitartez.

    Bizkaiko Foru Aldundian bide honetan arituko gara lanean, gizarte orekatua- goa eta, azken batez, bizi kalitate hobea lortzeko lan egiteko prest dauden guztiei gure laguntza eskainiz.

    JOSU BERGARA ETXEBARRIA jauna Bizkaiko diputatu nagusia

    11

  • HITZAURREA

    Aurreko mendearen azken laurdenean aldaketa ugari gertatu dira emakumez- koen bizitzan. Ez emakumezkoak prestakuntza munduan eta enpleguan sartu direlako soilik, baita euren estatus eta identitateari eragiten dieten aldaketa sakonak gertatu direlako ere. Aldaketa horiek, halaber, bikote- eta familia- harremanetan, politikan, eta, oro har, gizartearekiko harremanetan eragin dute.

    Hala ere, emakumezkoentzako eurentzako eta gizarte osoaren aurrerapenera- ko positiboak diren neurri horiek desoreka eta