LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA FAKULTATEKO … · 2017-03-17 · • Ekonomia Sozial eta...

8
www.ehu.eus LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA FAKULTATEKO GRADUAK Gizarte Langintza Lan Harreman eta Giza Baliabideak

Transcript of LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA FAKULTATEKO … · 2017-03-17 · • Ekonomia Sozial eta...

Page 2: LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA FAKULTATEKO … · 2017-03-17 · • Ekonomia Sozial eta Solidarioa • Ikasketa Feministak, eta Generokoak • Partaidetza eta Komunitate Garapena

IKASTEGIAREN AURKEZPENA

Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultate berriak Leioan (Bizkaiko Campusean) dauka egoitza, eta, horrez gain, atal bat dauka Gasteizen (Arabako Campusean). Ondokoak batzearen ondorioz sortu da: Lan Harremanen Unibertsitate Eskola eta Gizarte Langintzako Unibertsitate Eskola. Euskal Autonomia Erkidegoan erreferentea gara lan harremanen eta gizarte langintzaren arloko profesionalen prestakuntzan. Nabarmentzekoa da gure parte hartzea nazioarteko proiekzioa izango duten gai soziolaboralen eta gizarte ongizateari buruzko gaien inguruko gogoeta eta ikerketa egiteko proiektu eta guneetan. Erreferentea gara unibertsitate gestioan, betiere generoa eta ingurumen iraunkortasuna kontuan hartuta. Fakultatearen lema da: Berdintasunaren eta aberastasunaren banaketa zuzenaren alde.

AZPIEGITURAK

Lan Harreman eta Giza Baliabideetako Gradua Leioan ematen da eta Gizarte Langintzako Gradua, Gasteizen.Bi campusetan kalitatezko irakaskuntzarako beharrezkoak diren zerbitzu guztiak ditugu, besteak beste, ordenagailu gelak eta era autonomo eta kooperatiboan ikasteko guneak. Ikastegiek jantoki-aretoa daukate, eta campus bietan kafetegiak eta jantokiak izango dituzu eskura.

HARREMANETARAKOLan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea

Leioako egoitza (Bizkaiko Campusa)Sarriena auzoa z/g, 48940 LeioaTelefonoa: 94 601 3093Posta elektronikoa: [email protected]/lan-harremanak

Arabako AtalaApraiztarren kalea 2, 01006 GasteizTelefonoa: 945 013 317Posta elektronikoa: [email protected]/gizarte-langintza

2

Relaciones Laborales-EUSK-AAFF .indd 2 23/12/16 12:23

Page 3: LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA FAKULTATEKO … · 2017-03-17 · • Ekonomia Sozial eta Solidarioa • Ikasketa Feministak, eta Generokoak • Partaidetza eta Komunitate Garapena

ELEANIZTASUNAEuskaraz eta gaztelaniaz ikasi ahal izango dituzu oinarrizko eta nahitaezko irakasgai guztiak. Horrez gain, Gradu Amaierako Lana eta Practicuma ere euskaraz zein gaztelaniaz egin ahal izango dituzu.

Gainera, fakultateak parte hartzen du aktiboki UPV/EHUren Eleaniztasun Planean, eta ikasturtez ikasturte gero eta irakasgai gehiago eskaintzen ditu ingelesez.

MUGIKORTASUN PROGRAMAKAukera ematen dizugu Espainiako zein atzerriko unibertsitateetan egonaldiak egiteko, ikasturte osokoak zein lauhileko batekoak, balio osoko aitorpena izango duten ikasketak egiten:

• SICUE, estatu espainiarreko unibertsitate nagusien arteko trukerako

• Erasmus+, Europako unibertsitateetarako

• UPV/EHU-AL, Hego eta Erdialdeko Amerikako unibertsitateetarako

• Beste Norako Batzuk programa, Ipar Amerikako, Afrikako, Asiako eta Ozeaniako unibertsitateetarako

PRAKTIKAKLan Harreman eta Giza Baliabideetako Graduan aukera izango duzu borondatezko praktikak egiteko, bai hirugarren mailan, bai laugarrenean. Praktiken iraupena 150-300 ordukoa izan behar da eta luzapen bakarra egin ahalko da, gehienez ere, 300 ordukoa. Praktiketan egindako 25 orduko hautazko kreditu bat lortuko duzu, eta, gehienez, 12 eskuratu ahal izango dituzu.

Gizarte Langintzako Graduan praktikak nahitaezkoak dira laugarren mailan, eta gizarte erakundeetan egingo dituzu. Ikasturte guztietan izango duzu lanbidera apurka-apurka hurbilduko zaituen irakasgai bat, eta hurbilketa hori laugarren mailan egingo dituzun kanpoko praktikekin amaituko da. Gradu honetan kanpoko praktiketako 300 ordu eskaintzen dizkizugu, eta 250 lankidetza hitzarmen baino gehiago, Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta EAEren inguruko probintzietako administrazio publiko eta gizarte erakundeekin.

Horrez gain, garapenerako lankidetzako proiektuetan praktikak egiteko aukera izango duzu.

Kanpoko praktiketako

300ordutik gora

250lankidetza-hitzarmen baino gehiago

3

Relaciones Laborales-EUSK-AAFF .indd 3 23/12/16 12:23

Page 4: LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA FAKULTATEKO … · 2017-03-17 · • Ekonomia Sozial eta Solidarioa • Ikasketa Feministak, eta Generokoak • Partaidetza eta Komunitate Garapena

LAN HARREMANETA GIZA BALIABIDEETAKO GRADUA

Jakintza adarra: Gizarte eta Lege Zientziak

Lan mundua etengabe ari da aldatzen, eta, are gehiago duela gutxi bizi izan dugun krisiaren ostean: aldatu egiten dira lan harremanak, legeak eta enplegu politikak, baita lanaren antolakuntza eta lan merkatua ere. Horrela, bada, lan harremanen eta giza baliabideen arloa konplexua bezain interesgarria da, eta beti dabil oreka bilatu nahian eragileen artean (enplegatuak eta enplegu emaile diren erakundeak, sindikatuak, patronala, etab.).

Lan Harreman eta Giza Baliabideetako Graduak diziplina anitzeko prestakuntza emango dizu lan egoera berriak ulertzeko, interpretatzeko eta horietan esku hartzeko. Ikasketa planean arlo hauen oinarri teoriko eta teknikoak lantzen dira: lanaren antolakuntza, langileen kudeaketa, lanaren eta Gizarte Segurantzaren antolakuntza juridikoa, lan merkatuko esku-hartzea, eta laneko arriskuen prebentzioa.

Honako aipamen edo ibilbide hauek izango dituzu espezializatzeko: Enpresari Aplikatutako Kudeaketa eta Enpleguaren Kudeaketa.

Lan munduaren alderdi desberdinek erakartzen bazaituzte, inguratzen zaituen errealitate sozial, ekonomiko, kultural eta politikoarekiko sentsibilitatea eta konpromisoa badituzu eta lan munduaren funtzionamendu egokian parte hartu nahi baduzu, Lan Harreman eta Giza Baliabideetako Gradua da zure lekua.

Titulazio honek gaitasuna emango dizu... Hainbat pertsonak eta gizarte kolektibok gizarte, lan, kultura eta generoaren arloan jasaten duten marjinazioa, zapalkuntza eta gizarte bazterkeria ulertu eta horien aurrean sentsibilitatea agertzea ahalbidetuko duen gizarte jarrera bat garatzeko; bezeroei aholkua emateko eta horiek ordezkatzeko lan harremanen esparru desberdinetan behar bezala negoziatuta; eta, horrez gain, enpresa edo erakundeek giza baliabideen arloan dituzten estrategiak behar bezala garatu, kontrolatu eta ebaluatzeko.

Irteera profesionalak:Nagusiki, honako arlo hauetan:• Aholkularitza eta lan kudeaketa sindikatu edo enpresa batean gizarte gradudun moduan• Langile eta enpresen ordezkaritza judiziala• Giza baliabideen kudeaketa eta zuzendaritza: giza baliabideen arloko estrategiak erakundeetan, berdintasun planak, etengabeko prestakuntzako planak, etab.• Lan sustapenerako eta laneratzeko estrategiak landu eta ezartzea • Laneko arriskuen prebentzioa • Administrazio publikoa: laneko ikuskatzailetza, laneko segurtasuna eta osasuna, etab.• Irakaskuntza, unibertsitatean, bigarren hezkuntzan eta lanbide heziketan

4

Relaciones Laborales-EUSK-AAFF .indd 4 23/12/16 12:23

Page 5: LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA FAKULTATEKO … · 2017-03-17 · • Ekonomia Sozial eta Solidarioa • Ikasketa Feministak, eta Generokoak • Partaidetza eta Komunitate Garapena

IKASKETA PLANA:

LEHENENGO MAILA 60 kreditu (oinarrizko irakasgaiak)

BIGARREN MAILA 60 kreditu (nahitaezko irakasgaiak)

HIRUGARREN MAILA 60 kreditu (nahitaezko irakasgaiak)

LAUGARREN MAILA 60 kreditu (nahitaezko 48 kreditu + hautazko 6 kreditu + Gradu Amaierako Laneko 6 kreditu)

1. lauhilekoa

1. lauhilekoa

1. lauhilekoa

1. lauhilekoa

2. lauhilekoa

2. lauhilekoa

2. lauhilekoa

2. lauhilekoa

• Gizartearen eta Lan Harremanen Historia (urte osokoa)• Konstituzio Zuzenbidea• Lan Arloko Psikologia• Lan Arloko Soziologia• Lan Zuzenbidea (urte osokoa)• Zuzenbide Zibila

• Ekonomia eta Ogasun Sistema• Gizarte Ikerketarako Teknika Kuantitatiboak• Gizarte Segurantzaren Zuzenbidea I• Kontabilitaterako Sarrera• Langileen Zuzendaritza eta Kudeaketa (urte osokoa)• Sindikatu Zuzenbidea (urte osokoa)

• Enpresen Kudeaketa II: Lanaren Antolakuntza eta Lan Metodoak• Gizarte Segurantzaren Zuzenbidea II• Lan Arloko Zuzenbide Prozesala• Lan Ekonomia• Laneko Osasuna eta Prebentzioa (urte osokoa)

• Auditoria Soziolaborala

Hautazkoak• Enpresaren Zerga Araubidea (1A)• Finantza Egoeren Analisia (1A)• Berdintasunerako Planak eta Negoziazio Kolektiboa (2A)• Funtzio Publikoa (2A)• Globalizazioa eta Lan Mundua (2A)• Euskararen Arauak eta Erabilerak

• Administrazio Zuzenbidea• Ekonomia Politikoa• Sozietateen Zuzenbidea

• Enpresen Kudeaketa I: Enpresa Ekonomia• Finantza Kontabilitatea• Gizarte Ikerketarako Teknika Kualitatiboak

• Ikasgelako Praktikak I• Lan eta Gizarte Politikak• Laneko Harremanen Teoria eta Egitura• Negoziaziorako Teknikak

Hautazkoak• Enpresen Kudeaketa III: Estrategia Zuzendaritza (1A)• Ikasgelako Praktikak II (1A)• Nominen Kudeaketa (1A)• Enplegurako Politika Aktiboak (2A)• Laneko Arriskuen Prebentzioa Lanaren Antolakuntzan (2A)• Sindikatuen Egungo Erronkak (2A)• Komunikazioa Euskaraz: Ekonomia, Enpresa eta Lan Harremanak

GRADU AMAIERAKO LANA

AIPAMENAK• Enpresari Aplikatutako Kudeaketa (1A)• Enpleguaren Kudeaketa (2A)

5

Relaciones Laborales-EUSK-AAFF .indd 5 23/12/16 12:23

Page 6: LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA FAKULTATEKO … · 2017-03-17 · • Ekonomia Sozial eta Solidarioa • Ikasketa Feministak, eta Generokoak • Partaidetza eta Komunitate Garapena

GIZARTE LANGINTZAKO GRADUA

Jakintza adarra: Gizarte eta Lege Zientziak

Baliabide falta, mendekotasuna, indarkeria, tratu txarra, diskriminazioa, hala nola beste zailtasun, behar eta gizarte arazo batzuk, gure gizartean hainbatek pairatzen dituzten egoerak dira, ongizatea eta justizia soziala lortzeko lan egiten duten profesionalen esku-hartzea behar dutenak.

Gizarte langileak zuzenean eta modu integralean esku hartzen du pertsona hauengan eta beren familiengan; laguntza eskaintzen die, baita dituzten eskubideei eta eskuratu ditzaketen gizarte baliabideei buruzko informazioa eta orientazioa eman ere. Era berean, taldeekin eta komunitatearekin esku hartzea geure lanaren muina da, baita ikerketa eta arazo sozialen salaketa ere.

Gizarte Langintzako Graduak prestatu egingo zaitu gizartean ematen diren zailtasun, zaurgarritasun eta bazterkeria egoeretan modu profesionalean esku hartzeko. Lanbide eta disziplinarekin, gizarte zerbitzu eta politikekin lotutako ezagutzak eta trebetasunak eskuratuko dituzu, baita egun dauden tresna legalekin eta antolakuntzakoekin lotutakoak ere.

Eta, gainera, bi ibilbide izango dituzu espezializatzeko: Gatazketan Esku-hartzea eta Gatazken Eraldaketa eta Komunitate Sustapena.

Gizarte sentsibilitate handiko pertsona bazara, gizarte justuago eta berdinzaleago baten aldekoa, gizarte politikak interesatzen bazaizkizu eta pertsonen aldatzeko gaitasunean sinesten baduzu, zalantzarik gabe Gizarte Langintzako Graduan aurkituko duzu zure lekua.

Titulazio honek gaitasuna emango dizu...Gizarte langintzaren oinarri, metodologia, eredu eta teknikei buruzko ezagutzak eskuratu eta aplikatzeko, problema-egoerak aztertu eta pertsona, familia, talde eta komunitateekin egiten den gizarte langintza diagnostikatu, planifikatu, gauzatu eta ebaluatzeko xedez; gizarte baliabideak eta horien lege esparrua ezagutzeko, esku-hartze profesionalerako oinarrizko tresna diren aldetik; eta gizarte proiektu, programa, plan eta politikak diseinatzeko, ezartzeko eta ebaluatzeko.

Irteera profesionalak: Zerbitzu publikoetako (udalak, aldundiak...) edo pribatuetako (elkarteak, GKE...), arlo desberdinetan: • Gizarte ongizatea: • Oinarrizko gizarte zerbitzuak, larrialdiak, etxez etxeko laguntza... • Gizarte zerbitzu bereziak (adineko pertsonei, emakumeei, haurrei, mendekotasun egoeran daudenei, etorkinei, etxerik gabeko pertsonei, eta abarri zuzendutakoak) • Osasuna: lehen mailako arreta, ospitaleak, buruko osasuna, droga mendekotasuna • Justizia: epaitegiak, espetxeak • Hezkuntza, enplegua, etxebizitza • Esku-hartzeko arlo berriak: familia eta komunitate bitartekaritza, berdintasuna, garapenerako lankidetza, aholkularitza, adituen gizarte azterketa

6

Relaciones Laborales-EUSK-AAFF .indd 6 23/12/16 12:23

Page 7: LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA FAKULTATEKO … · 2017-03-17 · • Ekonomia Sozial eta Solidarioa • Ikasketa Feministak, eta Generokoak • Partaidetza eta Komunitate Garapena

IKASKETA PLANA

LEHENENGO MAILA 60 kreditu (oinarrizko 36 kreditu + nahitaezko 24 kreditu)

BIGARREN MAILA 60 kreditu (oinarrizko 24 kreditu + nahitaezko 36 kreditu)

HIRUGARREN MAILA 60 kreditu (nahitaezko 36 kreditu + hautazko 24 kreditu)

LAUGARREN MAILA 60 kreditu (nahitaezko 38 kreditu + hautazko 12 kreditu + Gradu Amaierako Laneko 10 kreditu)

1. lauhilekoa

1. lauhilekoa

1. lauhilekoa

1. lauhilekoa

2. lauhilekoa

2. lauhilekoa

2. lauhilekoa

2. lauhilekoa

• Antropologia eta Gizarte Langintza• Gizarte Errealitateen Behatokia• Gizarte Langintzarako Psikologia• Gizarte Langintzaren Oinarriak eta Metodologia• Soziologia eta Gizarte Langintza

• Banakako eta Familiako Gizarte Langintza• Esku-hartzeko Teknikak Gizarte Langintzan• Gizarte Ikerketarako Metodologia Kuantitatiboa• Justizia Administrazioa eta Gizarte Langintza• Komunitaterako Gizarte Zerbitzuak

• Gizarte Ikerketarako Metodologia Kualitatiboa• Gizarte Zerbitzu Espezializatuak• Komunitaterako Gizarte Langintza

Hautazkoak

• Bake Kultura (1A)• Gatazken Eraldaketarako Trebetasunak (1A)• Gatazken Teoria eta Analisia (1A)• Genero Berdintasuna (2A)• Gizarte Partaidetza eta Komunitate Garapena (2A)• Euskararen Arauak eta Erabilerak

• Hezkuntza Gainbegiratzea eta Etika Profesionala (urte osokoa)• Kanpoko praktikak: Practicuma (urte osokoa)

Hautazkoak

• Bitartekaritza eta Gizarte Langintza (urte osokoa) (1A)• Gizarte eta Komunitate Animazioa (urte osokoa) (2A)• Komunikazioa Euskaraz: Giza eta Gizarte Zientziak

• Filosofia eta Gizarte Langintza• Gizarte Langintzarako Ekonomia• Gizarte Langintzarako Gizarte eta Komunikazio Trebetasunak• Gizarte Zerbitzuen Oinarriak• Herritarrak eta Administrazio Publikoa

• Gizarte Baliabideen Behatokia• Gizarte Egitura eta Estratifikazioa• Gizarte Langintzarako Gizarte Psikologia• Gizarte Ongizateko Erakundeen Kudeaketa eta Antolakuntza• Taldeko Gizarte Langintza

• Gizarte Politika• Gizarte Proiektuen Diseinua eta Ebaluazioa• Jardute Profesionalerako Sarrera

Hautazkoak• (Emakumeen Aurkako Indarkeria: Prebentzioa eta Esku-hartzea (1A)• Gatazken Eraldaketarako Metodoak eta Teknikak (1A)• Babes Juridikoa Zaurgarritasun Egoeretan (2A)• Baztertze eta Gizarteratze Mekanismo eta Prozesuak (2A)• Komunitate Prebentzioa (2A)

• Hezkuntza Gainbegiratzea eta Etika Profesionala (urte osokoa)• Kanpoko praktikak: Practicuma (urte osokoa)

Hautazkoak• Bitartekaritza eta Gizarte Langintza (urte osokoa) (1A)• Gizarte eta Komunitate Animazioa (urte osokoa) (2A)

GRADU AMAIERAKO LANA

AIPAMENAK• Gatazketan Esku-hartzea eta Gatazken Eraldaketa (1A)• Komunitate Sustapena (2A)

7

Relaciones Laborales-EUSK-AAFF .indd 7 23/12/16 12:23

Page 8: LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA FAKULTATEKO … · 2017-03-17 · • Ekonomia Sozial eta Solidarioa • Ikasketa Feministak, eta Generokoak • Partaidetza eta Komunitate Garapena

GRADUONDOKOEN ESKAINTZA

BEREZKO TITULUAKMASTERRAK

MASTERRAK

Zure prestakuntza osatzeko, sarbidea izango duzu, besteak beste, UPV/EHUko honako graduondoko hauetara:

LAN HARREMAN ETA GIZA BALIABIDEETAKO GRADUA

GIZARTE LANGINTZAKO GRADUA

Graduondoko ikasketen eskaintza osoa hemen: www.ehu.eus/eu/web/estudiosdeposgrado-graduondokoikasketak

• Gizarte eta Lan Arloko Aholkularitza• Giza Baliabideen eta Enpleguaren Kudeaketa• Laneko Segurtasun eta Osasuna• Ekonomia Sozial eta Solidarioa

• Ikasketa Feministak, eta Generokoak• Partaidetza eta Komunitate Garapena• Ikerketa Ereduak eta Arloak Gizarte Zientzietan• Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasuna: Berdintasunaren Eragileak

Liburuxka hau informazioa emateko baino ez da.Azken aldaketa: 2016ko abendua

8

Relaciones Laborales-EUSK-AAFF .indd 8 23/12/16 12:23