PAPERA ETA KARTOIA ENKOADERNATZEKO ETA MANIPULATZEKO ...€¦ · Lanbide- eta lan-ingurunea . 5...

46
OINARRIZKO CURRICULUM DISEINUA PAPERA ETA KARTOIA ENKOADERNATZEKO ETA MANIPULATZEKO TEKNIKARIA

Transcript of PAPERA ETA KARTOIA ENKOADERNATZEKO ETA MANIPULATZEKO ...€¦ · Lanbide- eta lan-ingurunea . 5...

Page 1: PAPERA ETA KARTOIA ENKOADERNATZEKO ETA MANIPULATZEKO ...€¦ · Lanbide- eta lan-ingurunea . 5 Irudi hau arte grafikoen, prentsaren eta publizitatearen sektorean ondoko zereginak

OINARRIZKO CURRICULUM DISEINUA

PAPERA ETA KARTOIA ENKOADERNATZEKO ETA

MANIPULATZEKO TEKNIKARIA

Page 2: PAPERA ETA KARTOIA ENKOADERNATZEKO ETA MANIPULATZEKO ...€¦ · Lanbide- eta lan-ingurunea . 5 Irudi hau arte grafikoen, prentsaren eta publizitatearen sektorean ondoko zereginak

2

Aurkibidea 1. Tituluaren identifikazioa........................................................................................ 3 1.1. Izena.................................................................................................................... 3 1.2. Maila. .................................................................................................................. 3 1.3. Heziketa-zikloaren iraupena. .............................................................................. 3 2. Erreferentea (lanbide-perfila). ............................................................................... 3 2.1. Gaitasun orokorra. .............................................................................................. 3 2.1.1. Lanbide-gaitasunak. 2.1.2. Erantzukizuna eta autonomia. ........................................................... 3 2.2. Lanbide-burutzapenak eta lanbide-portaerak. .................................................... 4 2.3. Produkzio-prozesuko kokapena. ......................................................................... 4 3. Irakaskuntzak. ........................................................................................................ 5 3.1. Heziketa-zikloaren helburu orokorrak. ............................................................... 5 3.2. Lanbide-moduluak. ............................................................................................. 6 1. Lanbide modulua: Arte grafikoetako lehengaiak .................................... 6 2. Lanbide modulua: Paperaren koardenaketa eta manipulazio-prozesuak 11 3. Lanbide modulua: Kartoieren manipulazio-prozesuak ........................... 17 4. Lanbide modulua: Tinta likido bidezko inprimaketa-prozesuak ............ 21 5. Lanbide modulua: Arte grafikoetako prozesuak ..................................... 28 6. Lanbide modulua: Segurtasuna arte grafikoen industrietan .................... 32 7. Lanbide modulua: Lan-prestakuntza eta orientabidea ............................ 35 8. Lanbide modulua: Kalitatea eta etengabeko hobekuntza ........................ 38 9. Lanbide modulua: Lantokiko prestakuntza ............................................. 40 3.3. Heziketa-zikloaren sekuentziazioa eta denboralizazioa. .................................... 43 3.3.1. Iraupenak. .......................................................................................... 43 3.3.2. Sekuentziazioa. ................................................................................. 43 4. Irakasleak. .............................................................................................................. 44 4.1. “Papera eta kartoia koadernatzea eta manipulatzea” heziketa-zikloko lanbide-

moduluetan irakaskuntza-atribuzioa duten irakasleen espezialitateak. .............. 44 4.2. Titulazioen baliokidetasunak irakaskuntzan aritzeko. ........................................ 44 5. Irakaskuntzak emateko gutxieneko baldintzak. ..................................................... 45 5.1. Espazioak. ........................................................................................................... 45 6. Konbalidazioak eta korrespondentziak. ................................................................. 46 6.1. Lanerako Lanbide Heziketarekin konbalida daitezkeen lanbide-moduluak. ...... 46 6.2. Lan-praktikarekin korrespondentzia izan dezaketen lanbide-moduluak. ........... 46

Page 3: PAPERA ETA KARTOIA ENKOADERNATZEKO ETA MANIPULATZEKO ...€¦ · Lanbide- eta lan-ingurunea . 5 Irudi hau arte grafikoen, prentsaren eta publizitatearen sektorean ondoko zereginak

3

1. Tituluaren identifikazioa 1.1. Izena: "Papera eta kartoia koadernatzea eta manipulatzea". 1.2. Maila: Erdi-mailako Berariazko Lanbide Heziketa. 1.3. Iraupena: 1.400 ordu. 2. Erreferentea (lanbide-perfila) 2.1. Gaitasun orokorra Teknikari honi, produkzio-sistemaren barruan, lanbide-prestakuntzari buruzko ondoko baldintza orokorrak eskatzen zaizkio: • Paper, kartoi eta bestelako materialen koadernaketa, manipulazio eta akaberako

produktuak inprimatzeko makinen prestaketa eta kontrolerako berezko lanak autonomiaz egitea, kantitateak, kalitateak eta epeak kontuan izanik eta ezarritako segurtasun-baldintzak betez.

2.1.1. Lanbide-gaitasunak • Papera, kartoia eta beste material batzuk koadernatzeko eta manipulatzeko prozesuetan produktuaren eta

produkzioaren informazio teknikoa interpretatu eta egiaztatzea. • Papera, kartoia eta beste material batzuk koadernatzeko eta manipulatzeko produkzioan esku hartzen

duten materiak, lehengaiak, tarteko produktuak eta elementu trukagarriak prestatzea. • Makina gidatzea, lehen probak eta laginak lortzea, akatsak zuzentzeko eta aurkitutako anomalien oharrak

idazteko. • Produkzio-prozesuan eta, bereziki, lanaren garapenean erabiltzen diren prozeduretan eta lan egiteko

moduetan egin daitezkeen hobekuntza proposatzea. • Murgilduta dagoeneko produkzio-prozesuaren fase desberdinetan ikuspegi koordinatua eta osotasunarena

izatea. • Inprimaketa osteko prozesuen barruan lanpostu desberdinetara eta bere lanbidearekin loturiko tekniketan

gertatu diren aldakuntzen ondorioz sortu diren lan-egoera berrietara egokitzea. • Bere talde funtzionaleko kideekin etengabeko harremanak izatea, taldeari esleitzen zaizkion helburuak

lortzeko laguntzea, gainerakoen lana errespetatuz, talde-zereginak antolatu eta garatzerakoan parte hartze aktiboa azalduz eta azaltzen diren oztopoak gainditzen lagunduz, prestakuntza-maila berdina edo beheragokoa duten kideen ideiekiko jarrera tolerantea izanik.

• Berarekin harreman funtzionala duten sailekin (diseinu grafikoa, aurreinprimaketa eta inprimaketa) ahoz zein idatziz komunikatzea.

• Eduki balioanitzeko ekintza-multzo bat autonomiaz eta ezarritako metodoak erabiliz burutzea, bere lanbidearen berezko tekniken esparruan.

• Makina, tresna eta dagozkion gainerako baliabideen prestaketa zuzenaz, funtzionamendu egokiaz eta doikuntzaz arduratzea.

2.1.2. Erantzukizuna eta autonomia Teknikari honi, goragoko maila duten teknikariek esleitutako funtzioen eta helburuen esparruan eta dagozkion lanerako arloetan, oro har, ondoko autonomia-gaitasunak eskatuko zaizkio: • Fabrikatuko den produktuari eta produkzio hau gauzatzeko beharrezko prozesuari buruzko informazio

teknikoa eta lan-aginduak interpretatzea. • Makinak eta elementu osagarriak muntatu eta doitzea, ikaskuntza-prozesuan eta lan-praktikan

eskuratutako azturen ondorio gisa. • Makinek segurtasun-baldintzetan egitea tirada.

Page 4: PAPERA ETA KARTOIA ENKOADERNATZEKO ETA MANIPULATZEKO ...€¦ · Lanbide- eta lan-ingurunea . 5 Irudi hau arte grafikoen, prentsaren eta publizitatearen sektorean ondoko zereginak

4

• Prozesuaren aldagaiak zuzentzea eta kontrolatzea, ezarritako produktuaren kalitate-maila lortzeko. • Produkzioa eta bere ondorioak erregistratzea. • Bere kargura duen makineriaren lehen mailako mantentzea burutzea. 2.2. Lanbide-burutzapenak eta lanbide-portaerak Ondokoak dira profesionalak burutu eta/edo azaldu behar dituen burutzapen eta portaera esanguratsuenak: 1. Papera eta kartoia koadernatzeko eta manipulatzeko lehengaiak eta produktu osagarriak prestatzea. • Informazio-teknikoa eta produkzioko informazioa interpretatzea eta tirada eskatzen den kalitateaz

egiteko material eta produktu guztiak identifikatzea. • Produktu osagarriak (kolak, bernizak, loditzaileak, zuritzaileak, lakak, disolbatzaileak) kalitate-

zehaztapenen eta inprimatuko diren euskarrien arabera prestatzea. • Koadernatu eta/edo manipulatuko diren euskarriak prestatzea, tirada beharrezkoak ez diren geldialdirik

gabe burutzeko. 2. Makinak prestatzea eta papera koadernatzeko eta manipulatzeko produktuen tirada egitea. • Ekipoak eta makinak elementu trukagarriekin, tarteko produktuekin, materialekin eta produktu

osagarriekin muntatzea, doitzea, programatzea eta sinkronizatzea, papera koadernatzeari eta/edo manipulatzeari hasiera emateko xedez.

• Lehen mailako mantentzeko lanak egitea eta segurtasun-sistemak egiaztatzea. • Tirada egitea, makinen errendimendu egokia eta zehaztutako koadernaketa- edo manipulazio-kalitatea

lortuz eta ezarritako segurtasun-arauak errespetatuz. • Papera koadernatzean eta/edo manipulatzean gertatzen diren akatsak antzeman eta zuzentzea, laginak

hartuz, neurtuz eta produktuaren kalitate-aldagaiak egiaztatuz, betiere ezarritako segurtasun-arauen arabera.

• Lanaren datuak erregistratzea, produkzio-planak laguntzeko. • Enpresako segurtasun- eta higiene-plana kontuan izanik jardutea eta horretarako prebentzio-ekintzak zein

ekintza zuzentzaileak edo larrialdietakoak burutzea, ezarritako neurriak aplikatuz eta arauak eta indarrean dagoen legeria betez.

3. Makinak prestatzea eta kartoizko produktuen tirada egitea. • Ekipoak eta makinak elementu trukagarriekin, tarteko produktuekin eta materialekin eta produktu

osagarriekin muntatzea, doitzea, programatzea eta sinkronizatzea, kartoi izurtuzko, kartoitxozko edo bestelako materialezko produktuak manipulatzeko edo akabera emateko xedez.

• Lehen mailako mantentzeko lanak egitea eta segurtasun-sistemak egiaztatzea. • Tirada ezarritako parametroen arabera egitea, makinen errendimendu egokia eta zehaztutako kalitatea

lortuz eta ezarritako segurtasun-arauak errespetatuz. • Manipulatutako produktuaren kalitatea kontrolatzea eta horretarako ezarritako neurketak eta egiaztapenak

egitea, kartoi izurtu, kartoitxo edo bestelako materialezko produktuen fabrikazioan akatsak eta hutsak antzeman eta zuzentzeko.

• Lanaren datuak erregistratzea, produkzio-planak laguntzeko. • Enpresako segurtasun- eta higiene-plana kontuan izanik jardutea eta horretarako prebentzio-ekintzak zein

ekintza zuzentzaileak edo larrialdietakoak burutzea, ezarritako neurriak aplikatuz eta arauak eta indarrean dagoen legeria betez.

2.3. Produkzio-prozesuko kokapena • Lanbide- eta lan-ingurunea

Page 5: PAPERA ETA KARTOIA ENKOADERNATZEKO ETA MANIPULATZEKO ...€¦ · Lanbide- eta lan-ingurunea . 5 Irudi hau arte grafikoen, prentsaren eta publizitatearen sektorean ondoko zereginak

5

Irudi hau arte grafikoen, prentsaren eta publizitatearen sektorean ondoko zereginak burutzen dituzten enpresa handi eta ertainetan kokatuko da: • Koadernatzea. • Papera manipulatzea. • Kartoia eta bestelako materialak manipulatzea. Jarduera hauek beren azpisektorea osa dezakete (aurreinprimaketa) edo prozesu grafiko osoa betetzen duten eta, ondorioz, prozesu horren gainerako faseak (aurreinprimaketa eta inprimaketa) betetzen dituzten enpresetan barne har daitezke. • Ingurune funtzionala eta teknologikoa Enpresaren eta produkzio-prozesuaren antolamendu-egitura kontuan izanik, irudi honek funtzio-kopuru handiagoa edo txikiagoa hartu ahal izango du bere gain: makina-mota baten (jasotzeko makina, enbutxatzeko makina, koadernatzeko lerroa, gillotina) muntaia eta funtzionamenduaren kontrola. Bere lanean esku hartzen duten teknika eta ezagutza teknologikoek arte grafikoen esparrua hartzen dute eta zuzenean lotzen dira ondokoarekin: • Fabrikazio-prozesuekin: papera koadernatzeko eta manipulatzeko makina eta ekipoak, eta erabili

beharreko teknikak. • Arte grafikoetako lehengaien (kartoia, papera, tintak, pelikulak, inprimaketa-formak, produktu

kimikoak…) ezaugarriak eta propietateak. • Lanbideak, ereduzko lanposturik garrantzitsuenak Adibide gisa, eta bereziki lanbide-orientazio gisa, ondoren bete ahal izango dituen lanbideak edo lanpostuak zerrendatuko dira, betiere tituluaren perfilean definitzen den lanbide-gaitasuna eskuratuz gero. • Paper-azalez, azal gogorrez, alanbrez eta hariz koadernatzeko teknikaria. Gutunazalak, libretak, poltsak,

blokeak, formularioak, eskolako materiala, bulegoko materiala fabrikatzeko teknikaria. Musuzapiak, konpresak, ezpain-zapiak, haur-oihalak eta tizu paperezko mantelak fabrikatzeko teknikaria. Konplexuak eta kontrakolatuak fabrikatzeko teknikaria. Tutuak egiteko teknikaria. Kartoi izurtua fabrikatzeko teknikaria. Inprimatuta edo inprimatu gabe trokelatzeko teknikaria. Tolestatzeko, josteko eta gomaztatzeko teknikaria. Ebakitzeko, kolatzeko, marratzeko, metatzeko eta zumitza egiteko teknikaria. Kartoia manipulatzeko teknikaria (makina nagusiak eta produktu osagarriak).

3. Irakaskuntzak 3.1. Heziketa-zikloaren helburu orokorrak I. Arte grafikoetako produkzioan egiten diren lanen kontrolari eta eragiketei loturiko informazio teknikoa

eta, oro har, lengoaia sinboliko guztia interpretatu eta ulertzea. II. Koadernatzeko eta manipulatzeko lanak (inprimaketa ostea) antolatu eta burutzeko beharrezko

terminologia, tresnak, erremintak, ekipoak eta metodoak ulertu eta aplikatzea. III. Burutzapen-prozesuak interpretatzea eta koadernatzeko eta manipulatzeko produkzioa burutzea,

aurreikusten diren kalitate, ekonomia eta segurtasunari dagozkion irizpideak kontuan izanik. IV. Inprimaketa osteko prozesuak aztertu eta burutzea, aurreikusten diren kalitate, ekonomia eta

segurtasunari dagozkion irizpideak kontuan izanik. Aurreinprimaketako, inprimaketako eta inprimaketa osteko faseen arteko erlazio eta sekuentziazio logikoa ulertzea eta fase hauen eta exijitzen diren material,

Page 6: PAPERA ETA KARTOIA ENKOADERNATZEKO ETA MANIPULATZEKO ...€¦ · Lanbide- eta lan-ingurunea . 5 Irudi hau arte grafikoen, prentsaren eta publizitatearen sektorean ondoko zereginak

6

ekipo, giza baliabide, baliabide osagarri, kalitate-irizpide eta irizpide ekonomikoen arteko korrespondentzia behatzea, bai eta fase hauetako bakoitzean antzeman behar den segurtasuna ere.

V. Lan-baldintzek norberaren, taldearen eta ingurunearen osasunean izan ditzaketen ondorioekin sentsibilizatzea, neurri zuzentzaile eta babes egokiak erabiliz lana burutzeko baldintzak hobetzeko xedez.

VI. Industria-jarduera arautu eta baldintzatzen duen lege-, ekonomia- eta antolamendu-esparrua ulertzea, lan-harremanetatik eratorritako eskubide eta betebeharrak identifikatuz, ezarritako prozedurei jarraitzeko eta bertan aurkez daitezkeen anomalien aurrean eraginkortasunez jarduteko gaitasuna eskuratuz.

VII. Lanbidearen jardunarekin lotzen diren informazio- eta prestakuntza-ildoak bilatu eta erabiltzea eta, honela, arte grafikoetako sektoreari buruzko ezagutza zabaltzeko eta sektoreratzeko aukera izatea eta bere lanbide-gaitasunak sektoreko teknologia- eta antolamendu-aldaketetara egokitu eta bilakatzeko aukera izatea.

VIII. Eremu edo sektore honetan garatu beharreko prozesuetarako soluzioak ezartzen laguntzea eta parte hartzea, ingurunerako inpaktu negatiboa arintzeko, eta prozesuen etengabeko hobekuntzan parte hartzea, bere lanaren bitartez.

3.2. Lanbide-moduluak 1. lanbide-modulua. ARTE GRAFIKOETAKO LEHENGAIAK a) Amaierako gaitasunak Lanbide-modulu hau amaitzean, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: 1. Arte grafikoetako produkzio-prozesuetan erabiltzen diren lehengaien propietate eta ezaugarri nagusiak

ezagutu eta aztertzea. 2. Aurreinprimaketako, inprimaketako, koadernaketako eta manipulazioko sistema desberdinetan

erabiltzen diren material nagusien (produktuak, tintak, bernizak, plantxak eta euskarriak) portaera aztertzea, berauen aplikazioarekin erlazionatuz.

3. Lehengaietako kalitate-aldagaien ezaugarriak ebaluatzea, tresna egokiak erabiliz. 4. Arte grafikoetan erabiltzen diren materialak biltegiratzeko prozesua aztertzea. 5. Lehengaiak zehaztapen teknikoen arabera eta indarrean dagoen segurtasunari eta higieneari buruzko

araudiari jarraituz prestatzea. b) Ebaluazio-irizpideak 1. Arte grafikoetako produkzio-prozesuetan erabiltzen diren lehengaien propietate eta ezaugarri nagusiak ezagutu eta aztertzean, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Paper, kartoi, kartoixka, kartoi mehe eta inprimaketako beste euskarriek duten egituraren ezaugarriak

ezagutu eta deskribatzea. • Euskarrien ezaugarri eta propietate fisiko eta kimiko nagusiak ezagutu eta deskribatzea, dagozkien

unitateetan adieraziz. • Tinten, bernizen, pigmentuen, koloratzaileen, olioen eta disolbatzaileen ezaugarri eta propietate fisiko eta

kimiko nagusiak ezagutu eta deskribatzea, dagozkien unitateetan adieraziz. • Formen ezaugarri eta propietate fisiko eta kimiko nagusiak ezagutu eta deskribatzea. • Produkzio grafikoan erabiltzen diren euskarri desberdinen akats eta aldaketa nagusiak zehaztea. • Euskarri, tinta eta inprimaketa-formen laginak abiapuntu izanik, industria grafikoan erabiltzen diren

material nagusien merkataritza-izena identifikatzea. 2. Aurreinprimaketako, inprimaketako, koadernaketako eta manipulazioko sistema desberdinetan erabiltzen diren material nagusien (produktuak, tintak, bernizak, plantxak eta euskarriak) portaera aztertzean, berauen aplikazioarekin erlazionatuz, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu:

Page 7: PAPERA ETA KARTOIA ENKOADERNATZEKO ETA MANIPULATZEKO ...€¦ · Lanbide- eta lan-ingurunea . 5 Irudi hau arte grafikoen, prentsaren eta publizitatearen sektorean ondoko zereginak

7

• Tintekin loturiko pigmentu, olio, disolbatzaile eta berniz nagusiak deskribatzea. • Inprimaketa-formekin eta gainerako emultsio sentikorrekin loturiko produktu kimiko eta prozesatze-

material nagusiak deskribatzea. • Koadernatzerakoan eta manipulatzerakoan erabiltzen diren material desberdinak deskribatzea. • Material desberdinak erabilitako inprimaketa-sistemarekin, koadernatzearekin edo manipulatzearekin eta

tiradaren ale-kopuruarekin erlazionatzea. • Materialen propietateak eta prozesu desberdinetako portaera-eskakizunak erlazionatzea. 3. Lehengaietako kalitate-aldagaien ezaugarriak ebaluatzean, tresna egokiak erabiliz, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Produkzio grafikoko euskarri desberdinen iraungarritasuna eta portaera euskarri hauek hezetasunaren,

tenperaturaren, biltegiratzearen, zuntzaren noranzkoaren eta oreen konposizioaren ondorioz jasaten dituzten aldaketekin erlazionatzea.

• Produkzio grafikoan erabiltzen diren tinta eta produktu kimiko desberdinen iraungarritasuna eta portaera tinta eta produktu kimiko hauek hezetasunaren, tenperaturaren, konposizioaren, oxidazioaren eta argiaren ondorioz jasaten dituzten aldaketekin erlazionatzea.

• Lehengaien kalitate-kontrolerako erabiltzen diren neurketa-tresnen ezaugarriak eta funtzionamendua bereiztea.

• Entsegu baten kasu praktiko bat abiapuntu izanik: neurketa-tresnak eta -lanabesak maneiatzea (higrometroa, termometroa, doitasun-balantza, biskosimetroa, mikroskopioa, IGT), hezetasun-balioak, presio-balioak, dentsitate-balioak eta euskarrien, materialen eta lehengaien dimentsioen aldaketen balioak lortzeko, neurrien emaitzak zuzen adieraziko dira.

• Kalitate-estandar batzuek behar bezala zehazten duten suposizio praktiko bat abiapuntu izanik, produkziorako material egokiak zehaztea.

4. Arte grafikoetan erabiltzen diren materialak biltegiratzeko prozesua aztertzean, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Arte grafikoetako enpresetako biltegiratze-sistema bereizgarriak azaltzea. • Erabiltzen diren materialak kargatzeko, garraiatzeko eta deskargatzeko ekipo eta baliabideen ezaugarriak

azaltzea, hauen aplikazioekin erlazionatuz. • Materialak eta hauek biltegiratzeko prozedurak eta baldintzak erlazionatzea. 5. Lehengaiak zehaztapen teknikoen arabera eta indarrean dagoen segurtasunari eta higieneari buruzko araudiari jarraituz prestatzean, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Produktu kimikoak prestatzeko erabili behar diren osagaiak eta diluzioak deskribatzea, jarraitu beharreko

prozesuaren arabera. • Lehengaiak ezarritako parametroen arabera (pantoneak, prozesatzeak) nahastu eta egokitzea,

segurtasunari eta higieneari buruzko arauak errespetatuz. • Materialen prestaketa aurreikusten diren emaitzetara egokitzen dela egiaztatzea. • Arte grafikoetan erabiltzen diren materialak ingurumenari buruzko araudiarekin erlazionatzea, erabili ohi

diren produktuen ordezko produktuak aintzat hartuz. • Arte grafikoetan erabiltzen diren material eta produktu desberdinak manipulatzearen ondoriozko

arriskuak eta arriskugarritasun-maila identifikatzea. c) Edukiak I. multzoa: LEHENGAIEN EGITURA ETA PROPIETATEAK Prozedurazkoak: • Paperen eta kartoien egituraren analisia. • Papera, kartoi eta kartoixken azaleko akaberako prozesuen analisia. • Inprimaketako tintak osatzen dituzten elementuak bereiztea.

Page 8: PAPERA ETA KARTOIA ENKOADERNATZEKO ETA MANIPULATZEKO ...€¦ · Lanbide- eta lan-ingurunea . 5 Irudi hau arte grafikoen, prentsaren eta publizitatearen sektorean ondoko zereginak

8

• Inprimaketa-sistema bakoitzerako tinta-mota desberdinak identifikatzea. • Pelikula fotografikoen egituraren analisia. • Inprimaketa-formen egituraren analisia. • Paperak, kartoiak, euskarriak eta tintak dagokien merkataritza-izenarekin sailkatu eta identifikatzea. • Paperen, kartoien, euskarrien eta tinten katalogoak maneiatzea. • Papera, kartoixka, kartoia, kartoi mehe eta abarren eskaera-orria egitea. • Inprimaketa-sistema bakoitzerako tinten eskaera-orria egitea. • Inprimaketa-formak egiteko beharrezkoak diren produktuak eta materialak beren merkataritza-

izenaren arabera identifikatzea. • Inprimaketa-formetarako emultsioen eta produktuen katalogoak maneiatzea. • Koadernatzeko eta manipulatzeko prozesuetako materialak identifikatzea. Gertakariak, kontzeptuak eta printzipioak: • Zelulosa-zuntz desberdinak. Paper-oreak. Paper-kargak. • Iztukadura-prozesua. Paper, kartoixka, kartoi eta abarretako tratamendu bereziak. • Tinta-garraiatzaile desberdinak. Olioak, erretxinak, pigmentuak eta gehigarriak. • Inprimaketa-sistema bakoitzak tintei dagokienez eskatzen dituen ezaugarriak. • Emultsio fotosentikor desberdinak. Emultsio fotografikoak. Emultsio fotografikoetako erreakzio

kimikoak. • Inprimaketa-sistema bakoitzerako inprimaketa-forma desberdinak. Inprimaketa-forma bakoitzerako

emultsio fotosentikorrak aplikatzea. • Paper, kartoixka, kartoi eta abarren merkataritza-formatuak. Sailkatzeko arauak. • Tinta eta pantoneen merkataritza-gamak. • Plantxen, serigrafia-sareen, fotopolimeroen eta inprimaketa-formak lantzeko gainerako materialen

merkataritza-formatuak. • Emultsio fotosentikorren eta inprimaketa-formak kopiatu eta errebelatzeko produktuen merkataritza-

izenak. Jarrerazkoak: • Materialak sailkatu eta identifikatzeko prozesuetan txukuntasuna eta ordena. • Lehengaien eskaera-orriak egiterakoan zuhurtasuna. • Lehengaien katalogoak erabiltzerakoan autonomia. II. multzoa: LEHENGAIEN ENTSEGUAK ETA ANALISIAK Prozedurazkoak: • Paper, kartoixka, kartoi eta abarren propietate fisikoak, kimikoak eta optikoak bereizi eta aztertzea. • Tinta, berniz, kola eta abarren propietate fisikoak, kimikoak eta optikoak bereizi eta aztertzea. • Fotopolimeroen, offseteko plantxen, serigrafia-sareen eta sakongrabatuko zilindroak estaltzen dituzten

azaleko metalen ezaugarri eta propietate fisiko eta kimiko nagusiak bereizi eta aztertzea. • Euskarriek eta tintek flexografia, offset, serigrafia eta sakongrabatu bidezko inprimaketan

aplikatzerakoan duten portaera aztertzea: ezaugarriek inprimakiaren emaitzan duten eragina. • Inprimaketa-sistema bakoitzerako egokiak diren euskarriak eta tintak aukeratzea. • Inprimaketa-parametroak aztertzea, euskarriekin eta tintekin erlazionatuz. • Fotopolimeroen, offseteko plantxen, serigrafia-sareen eta sakongrabatuko zilindroen ezaugarri eta

propietate fisiko eta kimiko nagusiek inprimaketan zehar tintekin, euskarriekin eta produktuekin duten erlazioa.

• Fabrikatzaile desberdinen gama europarrak betetzen dituzten tinten laginak prestatzea, kolore desberdinetako txaplatak inprimatuz.

• Pantone koloreko tinten laginak prestatzea, paper gainean kolore desberdinetako pantone tintekin txaplatak inprimatuz.

• Gama europarreko koloreak eta pantone koloreak dituzten txaplatak kolorimetro baten bidez neurtzea eta CIE Lab, Luv... kolore-espazioetan irudikatzea.

• Tinta likidoen eta tinta koipetsuen biskositatea eta gardentasuna neurtzea. • Tinta koipetsuen dentsitatea neurtzea. • Tinta batzuetatik beste batzuetarako trapping-maila neurtzea.

Page 9: PAPERA ETA KARTOIA ENKOADERNATZEKO ETA MANIPULATZEKO ...€¦ · Lanbide- eta lan-ingurunea . 5 Irudi hau arte grafikoen, prentsaren eta publizitatearen sektorean ondoko zereginak

9

• Tinta koipetsuek bustitzeko ura zurgatzeko azaltzen duten maila zehaztea. • Tintek agente desberdinekiko (argia, xaboiak, alkaliak, azidoak…) erresistentzia-maila zehaztea. • Tintak manipulatzeko erabiltzen diren elementuak garbitzeko disolbatzaileak aplikatzerakoan

ingurumenari buruzko arauak betetzea. • Paperen, kartoiaren eta inprimaketa-euskarrien laginak propietateen entseguetarako prestatzea, betiere

arauen arabera. • Paper, kartoi eta euskarri desberdinen laginen tenperatura, hezetasuna, pH eta opakotasuna neurtzea. • Paper eta kartoi desberdinen porositatea, zuritasun-maila, laginen lodiera eta pisua neurtzea. • Paper-lagin desberdinen gainazaleko lautasuneko entseguak, dimentsio-egonkortasuneko eta IGT

erauzketako entseguak egitea. • Koadernatzeko eta manipulatzeko materialak prestatzea eta egokitzea. • Lehengaiak neurtu eta kontrolatzeko entseguak egiteko moduei buruzko arau nazional eta

internazional nagusiak identifikatu eta aztertzea. • Euskarri, tinta, berniz, kola, disolbatzailea eta abarrekin entseguak egiteko aplikatu beharreko arauak

zehaztea. Gertakariak, kontzeptuak eta printzipioak: • Euskarrien propietate fisikoak: pisua, dilatazioa, hezetasun-edukia, porositatea… • Euskarrien propietate kimikoak: pH. • Euskarrien propietate optikoak: zuritasun-maila, kolorea, opakotasuna eta distira. • Tinten, bernizen eta kolen propietate fisikoak: biskositatea, azaleko tentsioa, tiroa, dentsitatea, pisu

espezifikoa eta itsasgarritasuna. • Tinten, bernizen eta kolen propietate kimikoak: lehorketa. • Tinta eta bernizen propietate optikoak: kolorea, gardentasuna, distira, eraginkortasuna. • Inprimatutako pleguaren parametroak: dentsitate optikoa, kontrastea, estanpazio-irabazia, distira,

mantxa, irudiaren doikuntza. • Fotopolimeroen propietate fisikoak eta kimikoak: gogortasuna, azaleko tentsioa, erradiazio

ultramoreekiko erreakzioa eta formulazioa eta disolbatzaileekiko erresistentzia. • Offseteko plantxen propietate fisikoak eta kimikoak: pikorduna, tolestaketarekiko erresistentzia,

hezegarritasuna, metal-mota, agente kimikoekiko erresistentzia, gatz hidrofiloen formazioa… • Serigrafia-sarearen propietate fisikoak eta kimikoak: tenkatzea, lineatura, ehun-mota eta tintekiko

erresistentzia. • Sakongrabatuko zilindroak estaltzen dituzten gainazaleko metalen propietate fisikoak eta kimikoak:

gainazaleko erresistentzia, gogortasuna, metal-mota, propietateak eta upela galvanikoa. • Kolorearen teoria, kolore-espazioak eta kolorimetroaren funtzioa. • Dentsitometro baten funtzionamendua eta dentsitate optikoa. • Berniz, kola, disolbatzaile eta abarren propietateak eta ezaugarriak aztertzeko entseguak. • Paperen eta inprimaketa-euskarrien propietateak aztertzeko entseguak. • Material osagarriak: bernizak, kolak, urre-kolorekoak, estanpatzeko pelikulak, oihalak… • Arte grafikoetako lehengaietarako arauak jaulkitzen dituzten organismo nazional eta internazionalak. • Inprimatzeko, koadernatzeko eta manipulatzeko prozesuetan erabiltzen diren euskarri, berniz, kola,

disolbatzaile eta abarren propietateak eta ezaugarriak aztertzeko entseguak. Jarrerazkoak: • Materialak aztertu eta sailkatzeko prozesuetan txukuntasuna eta ordena. • Analisirako aparatuak maneiatzerakoan segurtasun-arauak aintzat hartzea. • Arte grafikoetako lehengaien parametroak neurtzeko zuhurtasuna. • Laginak hartzeko, prestatzeko eta kontserbatzeko metodoetan ordena eta zuhurtasuna. III. multzoa: LEHENGAIAK JASO, BILTEGIRATU ETA KONTSERBATZEA Prozedurazkoak: • Tintaz, paperez, kartoiez, plantxez, gehigarriez, emultsioez eta abar hornitzeko eskaera-agindua

irakurri eta interpretatzea. • Lehengai bakoitzaren zehaztapenak produktuen etiketetan eta albaranetan antzematea. • Material-mota bakoitzerako biltegiratze-arauak aplikatzea, ezaugarrien eta propietateen arabera.

Page 10: PAPERA ETA KARTOIA ENKOADERNATZEKO ETA MANIPULATZEKO ...€¦ · Lanbide- eta lan-ingurunea . 5 Irudi hau arte grafikoen, prentsaren eta publizitatearen sektorean ondoko zereginak

10

• Biltegietako ingurune-baldintzak, hezetasun erlatiboa eta tenperatura neurtu eta egiaztatzea. Inguruneko zehaztapenak egiaztatzea.

• Lehengaien bidalketan edo garraioan anomaliak antzematea. Gertakariak, kontzeptuak eta printzipioak: • Lehengaiak etiketatzeko arauak. • Material-mota bakoitza biltegiratzeko arauak, materialen ezaugarrien eta propietateen arabera. • Biltegietako ingurune-baldintzei, hezetasun erlatiboari eta tenperaturari buruzko arauak. Jarrerazkoak: • Lehengaiak jaso, biltegiratu eta kontserbatzeko prozedurak eta jarduera-arauak errespetatzea eta

betetzea. • Eskatzen den lana burutzerakoan ordenaz, zuhurtasunaz eta garbitasunaz jokatzea, exijitzen den

araudia aplikatuz. • Lana prestatu eta burutzeko proposamenetan ekimena azaltzea. • Lana burutzerakoan autonomiaz jokatzea, betiere adierazitako jarraibideak betez eta aurreikusten ez

ziren gertakariak ebatziz. • Lehengaiak jaso, biltegiratu eta kontserbatzeko teknika eta metodo berriak asimilatzea. IV. multzoa: HIGIENEARI, OSASUNARI ETA INGURUMENARI BURUZKO

ARAUDIA Prozedurazkoak: • Produktu hauek prozesuaren barruan manipulatzeko eta prestatzeko segurtasun-arauak produktuen

segurtasun-fitxetan identifikatzea. • Laneko segurtasunari eta higieneari dagokionez, arte grafikoetako berariazko arauak identifikatzea. • Tinta, berniz eta disolbatzaileen kasuetarako arauak aplikatzea. • Paperen, kartoien eta euskarrien kasuetarako arauak aplikatzea. • Inprimaketa-forma prestatzeko errebeladoreen, bustitzeko gehigarrien eta produktu kimikoen

kasuetarako arauak aplikatzea. • Industria-hondakin, hondakin solido, hondakin likido eta gas-hondakinei dagokien ingurumenari

buruzko arauak ezagutzea. • Produktuen etiketetan gerta daitekeen poluzio-mota identifikatzea. • Produktuen eta lehengaien segurtasun-fitxetan produktu edo lehengai horien hondakinak arazteko

metodoak antzematea. • Arte grafikoetan hondakin toxikoak eta poluitzaileak murrizteko arauak aplikatzea. Gertakariak, kontzeptuak eta printzipioak: • Produktuen segurtasun-fitxak, hauek manipulatu eta prestatzeko segurtasun-arauak barne. • Arte grafikoetako segurtasunari eta higieneari buruzko berariazko arauak. • Segurtasunarekin eta higienearekin loturiko lehengaien propietateak. • Europako Batasuneko, nazioko, erkidegoko eta tokiko industria-hondakinei, hondakin-solidoei eta

gas-hondakinei dagozkien ingurumenari buruzko arauak. • Hondakin toxikoak edo arriskutsuak arazteko metodoak. • Arte grafikoetako hondakin toxikoak eta poluitzaileak murrizteko arauak. Jarrerazkoak: • Eskatzen den lana burutzerakoan ordenaz, zuhurtasunaz eta garbitasunaz jokatzea, exijitzen den

araudia aplikatuz. • Lehengaiak eta prozesuan sortzen diren hondakinak manipulatzeko prozedurak eta arauak errespetatu

eta betetzea. • Lana prestatu eta burutzeko proposamenetan ekimena azaltzea. • Lana burutzerakoan autonomiaz jokatzea, betiere adierazitako jarraibideak betez eta aurreikusten ez

ziren gertakariak ebatziz.

Page 11: PAPERA ETA KARTOIA ENKOADERNATZEKO ETA MANIPULATZEKO ...€¦ · Lanbide- eta lan-ingurunea . 5 Irudi hau arte grafikoen, prentsaren eta publizitatearen sektorean ondoko zereginak

11

• Lehengaiak eta prozesuan sortutako hondakinak manipulatzeko metodo eta teknika berriak asimilatzea.

2. lanbide-modulua. PAPERAREN KOADERNAKETA- ETA MANIPULAZIO-

PROZESUAK a) Amaierako gaitasunak Lanbide-modulu hau amaitzean, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: 1. Paperaren koadernaketan eta manipulazioan erabiltzen diren produkzio-aginduak eta -planoak

aztertzea. 2. Paperaren koadernaketa eta manipulazio industrialeko prozesuak aztertu eta deskribatzea. 3. Paperaren koadernaketako eta manipulazioko tirada egiterakoan erabiliko diren lehengaiak

prestatzeko beharrezko lanak egitea. 4. Papera koadernatzeko eta manipulatzeko makina, ekipo eta erreminta nagusiak prestatzeko eta

doitzeko beharrezko lanak egitea. 5. Paperaren koadernaketa eta manipulazioko produkziorako CN programak egokitu eta doitzea,

“makinan bertan” aldagai teknologikoak fabrikazio-aginduaren arabera aldatuz. 6. Papera koadernatzeko eta manipulatzeko makina eta erreminta konbentzional nagusiekin (tolestatzeko

makina, gillotina, minerva) segurtasun-baldintzetan lan egitea. 7. Ezarritako kalitate-irizpideak papera koadernatzeko eta manipulatzeko lan desberdinetan aplikatzea. 8. Papera koadernatzeko eta manipulatzeko lanen ondoriozko arriskuak baloratzea, beharrezko

prebentzio-neurriak hartzeko xedez. b) Ebaluazio-irizpideak 1. Paperaren koadernaketan eta manipulazioan erabiltzen diren produkzio-aginduak eta -planoak aztertzean, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Papera koadernatzeko eta manipulatzeko dokumentazio teknikoa (fitxak, zerrendak, planoak,

krokisak, maketak) abiapuntu izanik: − Egin beharreko prozesua identifikatzea. − Forma eta dimentsio ezaugarriak, euskarriak eta makinak identifikatzea. − Orrialdeen muntaia eta ezarpena fitxa teknikoari egokitzen zaizkiola egiaztatzea. − Parametro estandarrak eta manipulazioaren tolerantzia identifikatu edo deskribatzea. − Markatzeko zeinu konbentzionalak ezagutzea. − Ondokoa identifikatu edo deskribatzea:

∗ Material-mota. ∗ Koadernatu edo manipulatu beharreko ale-kopurua. ∗ Burutzapen-denbora. ∗ Egin beharreko koadernatzeko eta manipulatzeko lanak. ∗ Egin beharreko lan-faseen sekuentzia.

2. Paperaren koadernaketa eta manipulazio industrialeko prozesuak aztertu eta deskribatzean, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Koadernatzeko prozesuaren fase desberdinak (gillotinatzea, enbutxatzea, tolestatzea, jostea, arrailtzea,

kolatzea, azalak jartzea, zulatzea) sarrera eta irteerako materialekin (kartoia, papera, larruak, oihalak) erlazionatzea.

• Manipulatzeko prozesuaren fase desberdinak (hiru aldeko gillotinatzea, tolestatzea, trokelatzea, arrailtzea, kolatzea, bernizatzea) sarrera eta irteerako materialekin erlazionatzea.

• Koadernaketa-prozesua zehazten duten lan-sekuentziak deskribatzea (makina eta tresnak prestatzea, materialaren elikadura, kontrola, egiaztapena eta mantentzea) eta erabiltzen diren makina eta ekipoekin erlazionatzea.

Page 12: PAPERA ETA KARTOIA ENKOADERNATZEKO ETA MANIPULATZEKO ...€¦ · Lanbide- eta lan-ingurunea . 5 Irudi hau arte grafikoen, prentsaren eta publizitatearen sektorean ondoko zereginak

12

• Paperaren manipulazio-prozesua zehazten duten lan-sekuentziak deskribatzea (krokisa egitea, makina eta tresnak prestatzea, materialaren elikadura, kontrola, egiaztapena eta mantentzea) eta erabiltzen diren makina eta ekipoekin erlazionatzea.

• Papera koadernatzeko eta manipulatzeko makina eta ekipoen, tresnen, erreminten, instalazioen eta baliabide osagarrien (gillotinen hortzak zorroztea, hondakinak garraiatu eta hustea) ezaugarriak eta funtzionamendua bereizi eta deskribatzea.

• Koadernaketa-prozesu industriala ─dagozkion prozesu, makina eta ekipoek zehaztua─ lantegian gauzatu daitekeen sistema batekin alderatzea, antolamendu, funtzionamendu eta produkzioari dagozkion antzekotasunak eta desberdintasunak ezartzeko xedez.

• Paperaren manipulazio-prozesu industriala ─dagozkion prozesu, makina eta ekipoek zehaztua─ lantegian gauzatu daitekeen sistema batekin alderatzea, antolamendu, funtzionamendu eta produkzioari dagozkion antzekotasunak eta desberdintasunak ezartzeko xedez.

• Tolestaketa-mota desberdinak identifikatu eta deskribatzea (erregularrak, irregularrak, etzanak, liburu-formakoak).

• Pleguen, altxatuen edo enbutxatuen ordena maketaren arabera antzematea. 3. Paperaren koadernaketako eta manipulazioko tirada egiterakoan erabiliko diren lehengaiak prestatzeko beharrezko lanak egitean, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Papera koadernatzeko eta manipulatzeko erabiliko diren material-mota desberdinak deskribatzea

(papera, kartoia, oihalak, larruak, hariak, kalamu-hariak, alanbreak, metala eta material sintetikoa). • Kasu praktiko bat abiapuntu izanik, papera koadernatzeko eta manipulatzeko euskarriak (garbitzea,

orriak kentzea, gillotinatzea) eta materialak prestatzeko prozedurak egitea, parametroen araberako formulazioari jarraituz (biskositatea, tenperatura, diluzioak).

• Koadernaketan erabiltzen diren prozedura desberdinak eta prozedura hauetan inplikatzen diren josteko materialak (metala, alanbrea) erlazionatzea.

• Itsasgarrien aukeraketan esku hartzen duten parametroak bereiztea: − Lotu beharreko gainazal-motak. − Lanaren zatiak lotzeko beharreko kolatze-denbora, finkatzaile-mailaren arabera. − Erabiliko den aplikatzeko metodoa (arrabotak, arrabolak, gomaztatzeko gurpilak). − Ainguratzeko presioaren presio-maila eta iraupena. − Itsasgarriaren parametroak (malgutasuna, moldeaketarekiko erresistentzia), lan-motaren arabera.

4. Papera koadernatzeko eta manipulatzeko makina, ekipo eta erreminta nagusiak prestatzeko eta doitzeko beharrezko lanak egitean, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Papera koadernatzeko eta manipulatzeko informazio teknikoaren eta prozesuko informazioaren

interpretazioa abiapuntu izanik, ondokoa aukeratzea: − Makinak eta ekipoak. − Tresnak eta erremintak. − Erregulatzeko eta kontrolatzeko parametroak.

• Paperaren koadernaketa- eta manipulazio-prozesuetan gehien erabiltzen diren tolestatzeko ereduak deskribatzea.

• Josteko makinak eta koadernaketan erabiltzen diren josketa-mota desberdinak (astoan eta lauan jostea, egutegi-josketa eta bestelako lanak).

• Papera koadernatzeko eta manipulatzeko behar bezala zehaztutako kasu praktiko bat abiapuntu izanik, ondoko mekanismoak erregulatzea: − Tolestatzeko makinak (arrabolak, zurgatzeko eta putz egiteko burua, hortzak, poltsak, balazta-

gurpilak, eskuilak). − Hortz bateko edo gehiagoko gillotinak (eskuairak, hortzak zorroztea, ebaketa-programak, zelula

fotoelektrikoak, ebaketaren bertikaltasuna eta paralelotasuna). − Jasotzekoak (pintzak). − Josteko makina. − Trokelatzeko makina. − Bolantea edo estanpatzeko prentsa.

Page 13: PAPERA ETA KARTOIA ENKOADERNATZEKO ETA MANIPULATZEKO ...€¦ · Lanbide- eta lan-ingurunea . 5 Irudi hau arte grafikoen, prentsaren eta publizitatearen sektorean ondoko zereginak

13

− Bernizatzailea. − Plastifikadorea. − Kolatzeko makinak (orriak, azalak, bizkarrak kolatzekoak).

• Papera koadernatzeko edo manipulatzeko kasu praktiko bat abiapuntu izanik: − Tresnak eta erremintak makinetan jartzea, parametroak doituz (hortzak, trokelak, presioak). − Makinetako eta erremintetako parametroak tresna egokien bitartez (kalibreak, galgak, eskuairak,

gailu fotoelektrikoak) egiaztatzea. − Papera koadernatzeko eta manipulatzeko makinaren eta erreminten egoera antzematea eta

baldintza egokietan daudenak aukeratzea. • Ikastetxeko lantegian bertan garatzen den makinaren mantentzeko kasu praktiko bat abiapuntu izanik:

− Mantendu beharreko elementuak identifikatzea. − Lehen mailako mantentzeko lanak egitea (koipeztatzea, garbitzea, hortzak eta trokelak zorroztea).

• Makina eta ekipoen funtzionamendu erregularrean maiztasun handienaz gerta daitezkeen anomalia edo aldaketak deskribatzea.

5. Paperaren koadernaketa eta manipulazioko produkziorako CN programak egokitu eta doitzean, “makinan bertan” aldagai teknologikoak fabrikazio-aginduaren arabera aldatuz, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Prozesu errealaren informazioa (edo behar bezala zehaztutako suposizio bat) abiapuntu izanik:

− Erabilitako berariazko lengoaia interpretatzea. − Programaren parametroak fabrikazioaren aginduarekin bat datozela egiaztatzea. − Aldagaiak aldatzea, programa koadernaketara eta manipulaziora egokitzeko xedez. − Paperaren koadernaketa- eta manipulazio-prozesuaren “simulazioa” egitea, beharrezko

parametroak doituz. 6. Papera koadernatzeko eta manipulatzeko makina eta erreminta konbentzional nagusiekin (tolestatzeko makina, gillotina, minerva) segurtasun-baldintzetan lan egitean, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Behar bezala zehaztutako koadernaketako suposizio batean egingo diren lanen sekuentzia egokia eta

kontrolatu behar diren parametroak ezartzea. • Behar bezala zehaztutako paperaren manipulazioko suposizio batean egingo diren lanen sekuentzia

egokia eta kontrolatu behar diren parametroak ezartzea. • Materialak makinetan egoki antolatzea, eskatzen den emaitza lortzeko, betiere material-mota,

formatuak eta dimentsioak aintzat hartuta. • Makinen (tolestatzeko makina, josteko makina, gillotina, minerva eta laua-zilindrikoa)

funtzionamendua kontrolatzeko gailuak maneiatzea, aldez aurretik finkatutako parametroak mantentzeko eta azal-koadernaketan, kartoiztatzean, liburuxketan, taloitegietan, blokeetan eta gutunazalak egitean desbideratzeak zuzentzeko.

• Behar bezala zehaztutako koadernaketako kasu praktiko bat abiapuntu izanik: − Alanbre jarraituarekin jostea. − Astoan eta lauan jostea, lan desberdinetan (argitalpen-produktuetan eta argitalpenaz kanpokoetan)

hari desberdinak erabiliz. − Dokumentua plastifikatzea. − Azala bernizatzea. − Baxuerliebean (lehorrean, tintaz, urre-kolorez) eta altuerliebean gofratzea.

• Kasu praktiko batean erreminta egokiak trebetasunez maneiatzea, eskuzko koadernaketa edo luxuzko koadernaketa egiteko, horretarako ondokoa kontuan hartuz: − Liburuaren dimentsioak. − Guardak egitea. − Bizkarra itsastea. − Liburuaren ebaketa. − Ertzetako apaindura. − Forruak itsastea. − Azalak jartzea. − Prentsatzea.

Page 14: PAPERA ETA KARTOIA ENKOADERNATZEKO ETA MANIPULATZEKO ...€¦ · Lanbide- eta lan-ingurunea . 5 Irudi hau arte grafikoen, prentsaren eta publizitatearen sektorean ondoko zereginak

14

− Bidalketa. 7. Ezarritako kalitate-irizpideak papera koadernatzeko eta manipulatzeko lan desberdinetan aplikatzean, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Paperaren koadernaketa- eta manipulazio-prozesuan maiztasun handienaz gerta daitezkeen akatsak

berauek eragin ahal izan dituzten arrazoiekin erlazionatzea. • Behar bezala zehaztutako koadernaketako eta manipulazioko suposizioa abiapuntu izanik:

− Papera koadernatzerakoan edo manipulatzerakoan gertatu ahal izan diren akatsak (kola-orbanak, joste-akatsak, lekedatze-akatsak) antzeman eta identifikatzea, arrazoiak zuzentzeko xedez.

− Lortutako emaitzak zehaztapenekin edo ereduekin alderatzea, hauek betetzen direla egiaztatzeko eta, hala badagokio, desbiderapenak zuzentzeko.

• Paperaren koadernaketaren eta/edo manipulazioaren kalitate-kontrolaren “ereduzko fitxa” interpretatzea, datuak zuzen betez.

8. Papera koadernatzeko eta manipulatzeko lanen ondoriozko arriskuak baloratzean, beharrezko prebentzio-neurriak hartzeko xedez, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Koadernatzeko eta manipulatzeko erabiltzen diren material, produktu, erreminta eta ekipo desberdinak

manipulatzearen ondoriozko arriskuak eta arriskugarritasun-maila identifikatzea. • Makina bakoitzaren segurtasun-elementuak eta manipulazio-zeregin desberdinetan erabili behar diren

babes-baliabideak eta arropak deskribatzea. • Egin beharreko lanek, giroak eta materialak eta erabili beharreko baliabideek behar bezala

zehaztutako kasu praktiko batean: − Makinak prestatzeko lanetan eta makinen erabilera-mantentzea egiteko lanetan eskatzen diren

segurtasun-baldintzak deskribatzea. − Lan desberdinei aplika dakizkiekeen berariazko arauen eta jarraibideen arabera hartu behar diren

segurtasun- eta prebentzio-neurriak ezartzea. c) Edukiak I. multzoa: KOADERNAKETA-PROZESUAK Prozedurazkoak: • Koadernaketaren ezaugarri teknikoak definitzea. • Koadernaketaren dokumentazio teknikoa aztertu eta interpretatzea. Lan-agindua osatzen duten

elementuak identifikatzea. • Koadernatzeko lehengaiak prestatzea:

− Koadernaketan erabiliko diren materialak identifikatzea. − Koadernaketako euskarriak prestatzeko (garbitzea, orriak kentzea, gillotinatzea) eta materialak

prestatzeko prozedurak egitea, parametroen araberako formulazioa kontuan izanik. • Koadernatzeko makinak prestatu eta erregulatzea:

− Dokumentazio teknikoa eta prozesuko dokumentazioa abiapuntu izanik, ondokoa aukeratzea: ∗ Makinak eta ekipoak. ∗ Tresnak eta erremintak. ∗ Erregulatzeko eta kontrolatzeko parametroak.

− Makinak prestatzeko lanetan eta makinen erabilera-mantentzeko lanetan eskatzen diren segurtasun-baldintzak aztertzea.

− Makinen mekanismoak erregulatzea. − Makinetan tresnak eta erremintak jartzea, parametroen doikuntza eginez. − Makinen eta erreminten parametroak tresna egokiak erabiliz egiaztatzea. − Koadernatzeko makinaren eta erreminten egoera antzematea. − Mantendu beharreko elementuak identifikatzea. − Makinaren lehen mailako mantentzea burutzea.

• Koadernaketaren produkziorako CN programak egokitu eta doitzea.

Page 15: PAPERA ETA KARTOIA ENKOADERNATZEKO ETA MANIPULATZEKO ...€¦ · Lanbide- eta lan-ingurunea . 5 Irudi hau arte grafikoen, prentsaren eta publizitatearen sektorean ondoko zereginak

15

− Programaren parametroen eta fabrikazio-aginduaren arteko korrespondentzia egiaztatzea. − Aldagaiak aldatzea, programa koadernaketara egokitzeko xedez.

• Koadernaketa segurtasun-baldintzetan eta kalitate-kontrola burutuz egitea. − Lanen sekuentziazioa. − Kontrolatu beharreko parametroak identifikatzea. − Materialak makinetan antolatzea. − Koadernaketak alanbrez egitea. − Liburuen koadernaketa egitea. − Eskuzko edo luxuzko koadernaketak egitea. − Makinen funtzionamendua kontrolatzeko gailuak maneiatzea, parametroak mantentzearren eta

desbideratzeak zuzentzearren. − Koadernaketan erabiltzen diren materialak, produktuak, erremintak eta ekipoak manipulatzearen

ondoriozko arriskuak eta arriskugarritasun-maila identifikatzea. − Lan desberdinetako segurtasun- eta prebentzio-arauak aplikatzea. − Koadernatzerakoan gertatu ahal izan diren akatsak identifikatzea. − Desbideratzeak zuzentzea, emaitza lan-aginduaren edo ereduaren zehaztapenetara egokitzen den

arte. − Koadernaketako kalitate-kontroleko “ereduzko fitxa” interpretatzea eta zuzen betetzea.

Gertakariak, kontzeptuak eta printzipioak: • Koadernaketa-prozesuak.

− Koadernaketa-lanen prozesu orokorra. Printzipio teknologikoak. − Koadernaketa-lanak: − Berdintzea. Altxatua. Izurtzea eta arrailtzea. Zulatzea. Arrailtzea. Zenbakitzea. Tolestatzea:

tolestaketa-ereduak. Enbutxatuak. Alanbrez jositakoak. Hariz jositakoak. Gomaztatzea. − Koadernatzeko metodo sinpleak. Liburuak egitea: zeinuak, ilustrazioak, mapak eta grafikoak. − Koadernatzeko teknikak: guardak, bizkarrak, liburuen ebaketa, ertzen apaindura, forruak, azalak

jartzea, prentsatzea, bidaltzea. Estanpazioa. − Itsasgarriarekin koadernatzeko sistemak.

• Koadernaketaren dokumentazio teknikoa. Lan-aginduak osatzen dituzten datuak. • Koadernatzeko lehengaiak. • Koadernatzeko makinak, tresnak eta erremintak:

− Makina-motak: josteko makina, tolestatzeko makina, gillotina, hiru aldekoak. − Ezaugarriak. Funtzionamendua. Aplikazioak. − Liburuen elikadura automatikoa.

• Manipulazio-produkziorako CN programak. • Koadernaketa. Segurtasuna. Kalitate-kontrola.

− Sekuentziak. Elikadura. Egiaztapenak. − Parametroen mantentzea. − Koadernaketa-akatsak. Akatsa-arrazoia-zuzenketa erlazioa. − Segurtasuna koadernaketan. Arriskuak. Babes-neurriak. Koadernatzeko makina eta

instalazioetarako segurtasun-araudia. − Kalitate-kontrola koadernaketan:

∗ Produktu amaitua kontrolatzeko eta fabrikazio-prozesuan zehar produktua kontrolatzeko ekipoak.

∗ Produktuaren kalitate-irizpideak. Prozesuaren baldintzak. ∗ Ikuskapenerako jarraibideak. ∗ Arauak. Kontrola.

Jarrerazkoak: • Taldeari esleitutako helburuak lortzeko lankidetza. • Gainerakoek egindako lanarekiko errespetua. • Informazio teknikoa eta aginduak interpretatzeko autonomia. • Garbitasuna eta ordena zereginak burutzerakoan. • Trebetasuna koadernatzeko erremintak maneiatzerakoan. • Koadernaketa-lanetarako segurtasunari eta higieneari buruzko arauak betetzea. • Arriskuen eta istripuen prebentziorako azkar jardutea.

Page 16: PAPERA ETA KARTOIA ENKOADERNATZEKO ETA MANIPULATZEKO ...€¦ · Lanbide- eta lan-ingurunea . 5 Irudi hau arte grafikoen, prentsaren eta publizitatearen sektorean ondoko zereginak

16

• Azaltzen diren zailtasunak gainditzeko lankidetza. • Esleitutako lanak egiteko autonomia. II. multzoa: PAPERAREN MANIPULAZIO-PROZESUAK Prozedurazkoak: • Paperaren manipulazioaren ezaugarri teknikoak definitzea. • Paperaren manipulazioaren dokumentazio teknikoa aztertu eta interpretatzea. Lan-agindua osatzen

duten elementuak identifikatzea. • Papera manipulatzeko lehengaiak prestatzea:

− Paperaren manipulazioan erabiliko diren materialak identifikatzea. − Paperaren manipulazioko euskarriak eta materialak prestatzeko prozedurak egitea, parametroen

araberako formulazioa kontuan izanik (biskositatea, tenperatura, diluzioak). − Itsasgarrien aukeraketan esku hartzen duten parametroak identifikatzea.

• Papera manipulatzeko makinak prestatu eta erregulatzea: − Dokumentazio teknikoa eta prozesuko dokumentazioa abiapuntu izanik, ondokoa aukeratzea:

∗ Makinak eta ekipoak. ∗ Tresnak eta erremintak. ∗ Erregulatzeko eta kontrolatzeko parametroak.

− Makinak prestatzeko lanetan eta makinen erabilera-mantentzeko lanetan eskatzen diren segurtasun-baldintzak aztertzea.

− Makinen mekanismoak erregulatzea. − Makinetan tresnak eta erremintak jartzea, parametroen doikuntza eginez. − Makinen eta erreminten parametroak tresna egokiak erabiliz egiaztatzea. − Papera manipulatzeko makinaren eta erreminten egoera antzematea. − Mantendu beharreko elementuak identifikatzea. − Makinaren lehen mailako mantentzea burutzea.

• Paperaren manipulazioaren produkziorako CN programak egokitu eta doitzea. • Paperaren manipulazioa segurtasun-baldintzetan eta kalitate-kontrola burutuz egitea.

− Lanen sekuentziazioa. − Kontrolatu beharreko parametroak identifikatzea. − Materialek makinetan duten antolamendua. − Paperaren manipulazioaren tirada egitea. − Makinen funtzionamendua kontrolatzeko gailuak maneiatzea, parametroak mantentzearren eta

desbideratzeak zuzentzearren. − Paperaren manipulazioan erabiltzen diren materialak, produktuak, erremintak eta ekipoak

manipulatzearen ondoriozko arriskuak eta arriskugarritasun-maila identifikatzea. − Lan desberdinetako segurtasun- eta prebentzio-arauak aplikatzea. − Manipulazio-prozesuan gertatu ahal izan diren akatsak identifikatzea. − Desbideratzeak zuzentzea, emaitza lan-aginduaren edo ereduaren zehaztapenetara egokitzen den

arte. − Paperaren manipulazioko kalitate-kontroleko “ereduzko fitxa” interpretatzea eta zuzen betetzea.

Gertakariak, kontzeptuak eta printzipioak: • Paperaren manipulazio-prozesuak:

− Paperaren manipulazio-lanen prozesu orokorra. Printzipio teknologikoak. − Produktuaren parametroak: pisua, erresistentzia. − Prozesuaren parametroak: elikadura, dosifikazioa, tenperatura. − Produktu-motak:

∗ Liburuxkak egitea. ∗ Taloitegiak egitea. ∗ Karpetak egitea. ∗ Makinaz marratzea.

• Paperaren manipulazioaren dokumentazio teknikoa. Lan-aginduak osatzen dituzten datuak. • Paperaren manipulazio-prozesuetako lehengaiak. • Papera manipulatzeko makinak, tresnak eta erremintak:

Page 17: PAPERA ETA KARTOIA ENKOADERNATZEKO ETA MANIPULATZEKO ...€¦ · Lanbide- eta lan-ingurunea . 5 Irudi hau arte grafikoen, prentsaren eta publizitatearen sektorean ondoko zereginak

17

− Papera manipulatzeko makinak eta tresnak: jasotzeko makina, enbutxatzeko makina, grapagailua, bolante-prentsa, trokelatzeko makina, plastifikatzailea, bernizatzailea.

− Ekipoak, instalazioak eta baliabide osagarriak. Funtzionamendua eta aplikazioak. − Lanerako makina, tresna eta erremintak prestatzea, parametroak erregulatzea. − Makina eta erreminten erabilera-mantentzea.

• Paperaren manipulazioa. Segurtasuna. Kalitate-kontrola. − Sekuentziak. Elikadura. Egiaztapenak. − Parametroen mantentzea. − Paperaren manipulazio-akatsak. − Akatsa-arrazoia-zuzenketa erlazioa. − Segurtasuna paperaren manipulazioan. Arriskuak. Babes-neurriak. Papera manipulatzeko makina

eta instalazioetarako segurtasun-araudia. − Kalitate-kontrola paperaren manipulazioan:

∗ Produktu amaitua kontrolatzeko eta fabrikazio-prozesuan zehar produktua kontrolatzeko ekipoak.

∗ Produktuaren kalitate-irizpideak. Prozesuaren baldintzak. ∗ Ikuskapenerako jarraibideak. ∗ Arauak. Kontrola.

Jarrerazkoak: • Taldeari esleitutako helburuak lortzeko lankidetza. • Gainerakoek egindako lanarekiko errespetua. • Informazio teknikoa eta aginduak interpretatzeko autonomia. • Garbitasuna eta ordena zereginak burutzerakoan. • Paperaren manipulazio-lanetarako segurtasunari eta higieneari buruzko arauak betetzea. • Arriskuen eta istripuen prebentziorako azkar jardutea. • Azaltzen diren zailtasunak gainditzeko lankidetza. • Esleitutako lanak egiteko autonomia. 3. lanbide-modulua. KARTOIAREN MANIPULAZIO-PROZESUAK a) Amaierako gaitasunak Lanbide-modulu hau amaitzean, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: 1. Kartoiaren manipulazioan erabiltzen diren produkzio-aginduak eta -planoak interpretatzea. 2. Kartoiaren eta bestelako materialen manipulazio industrialeko prozesuak aztertu eta deskribatzea. 3. Kartoia eta bestelako materialak manipulatzeko makina, ekipo eta erreminta nagusiak prestatzeko eta

doitzeko beharrezko lanak egitea. 4. Kartoiaren manipulazio-produkziorako CN programak egokitu eta doitzea, “makinan bertan” aldagai

teknologikoak fabrikazio-aginduaren arabera aldatuz. 5. Kartoia manipulatzeko makina eta erreminta konbentzional nagusiekin (tolestatzeko makina, gillotina,

minerva) segurtasun-baldintzetan lan egitea. 6. Ezarritako kalitate-irizpideak kartoiaren manipulazio-lan desberdinetan aplikatzea. 7. Manipulazio-lanen ondoriozko arriskuak baloratzea, beharrezko prebentzio-neurriak hartzeko xedez. b) Ebaluazio-irizpideak 1. Kartoiaren manipulazioan erabiltzen diren produkzio-aginduak eta -planoak interpretatzean, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Kartoia manipulatzeko dokumentazio teknikoa (fitxak, zerrendak, planoak, krokisak, maketak)

abiapuntu izanik: − Egin beharreko prozesua identifikatzea. − Forma eta dimentsio ezaugarriak, euskarriak eta makinak identifikatzea. − Parametro estandarrak eta manipulazioaren tolerantzia identifikatu edo deskribatzea.

Page 18: PAPERA ETA KARTOIA ENKOADERNATZEKO ETA MANIPULATZEKO ...€¦ · Lanbide- eta lan-ingurunea . 5 Irudi hau arte grafikoen, prentsaren eta publizitatearen sektorean ondoko zereginak

18

− Markatzeko zeinu konbentzionalak ezagutzea. − Ondokoa identifikatu edo deskribatzea:

∗ Material-mota. ∗ Manipulatuko den ale-kopurua. ∗ Burutzapen-denbora. ∗ Egin beharreko manipulazio-lanak. ∗ Egin beharreko lan-faseen sekuentzia.

2. Kartoiaren eta bestelako materialen manipulazio industrialeko prozesuak aztertu eta deskribatzean, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Kartoiaren manipulazio-prozesuaren fase desberdinak (hiru aldeko gillotinatzea, tolestatzea,

trokelatzea, arrailtzea, kolatzea, bernizatzea) sarrera eta irteerako materialekin erlazionatzea (kartoia, paper metalizatua, polietilenoa eta beste manipulazio-elementu batzuk).

• Kartoiaren manipulazio-prozesua zehazten duten lan-sekuentziak azaltzea (krokisa egitea, makina eta tresnak prestatzea, materialaren elikadura, kontrola, egiaztapena eta mantentzea) eta erabiltzen diren makina eta ekipoekin erlazionatzea.

• Kartoia manipulatzeko makina eta ekipoen, tresnen, erreminten, instalazioen eta baliabide osagarrien (gillotinen hortzak zorroztea, hondakinak garraiatu eta hustea) ezaugarriak eta funtzionamendua bereizi eta azaltzea.

• Kartoiaren manipulazio-prozesu industriala ─dagozkion prozesu, makina eta ekipoek zehaztua─ lantegian gauzatu daitekeen sistema batekin alderatzea, antolamendu, funtzionamendu eta produkzioari dagozkion antzekotasunak eta desberdintasunak ezartzeko xedez.

3. Kartoia eta bestelako materialak manipulatzeko makina, ekipo eta erreminta nagusiak prestatzeko eta doitzeko beharrezko lanak egitean, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Informazio teknikoaren eta manipulazio-prozesuko informazioaren interpretazioa abiapuntu izanik,

ondokoa aukeratzea: − Makina eta ekipoak. − Tresnak eta erremintak. − Erregulatzeko eta kontrolatzeko parametroak.

• Kartoia manipulatzeko kasu praktiko bat abiapuntu izanik: − Tresnak eta erremintak makinetan jartzea, parametroak doituz (hortzak, trokelak, presioak). − Manipulatzeko makinaren eta erreminten egoera antzematea eta baldintza egokietan daudenak

aukeratzea. − Makinetako eta erremintetako parametroak tresna egokien bitartez (kalibreak, galgak) egiaztatzea.

• Ikastetxeko lantegian bertan garatzen den makinaren mantentzeko kasu praktiko bat abiapuntu izanik: − Mantendu beharreko elementuak identifikatzea. − Lehen mailako mantentzeko lanak egitea (koipeztatzea, garbitzea, hortzak eta trokelak zorroztea).

• Makina eta ekipoen funtzionamendu erregularrean maiztasun handienaz gerta daitezkeen anomalia edo aldaketak deskribatzea.

4. Kartoiaren manipulazio-produkziorako CN programak egokitu eta doitzean, “makinan bertan” aldagai teknologikoak fabrikazio-aginduaren arabera aldatuz, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Prozesu errealaren informazioa edo behar bezala zehaztutako suposizio bat abiapuntu izanik:

− Erabilitako berariazko lengoaia interpretatzea. − Programaren parametroak fabrikazio-aginduarekin bat datozela egiaztatzea. − Aldagaiak aldatzea, programa manipulaziora egokitzeko xedez. − Manipulazio-prozesuaren “simulazioa” egitea, beharrezko parametroak doituz.

Page 19: PAPERA ETA KARTOIA ENKOADERNATZEKO ETA MANIPULATZEKO ...€¦ · Lanbide- eta lan-ingurunea . 5 Irudi hau arte grafikoen, prentsaren eta publizitatearen sektorean ondoko zereginak

19

5. Kartoia manipulatzeko makina eta erreminta konbentzional nagusiekin (tolestatzeko makina, gillotina, minerva) segurtasun-baldintzetan lan egitean, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Behar bezala zehaztutako koadernaketako suposizio batean:

− Egin behar diren lanen sekuentzia egokia eta kontrolatu behar diren parametroak ezartzea. − Materialak makinetan egoki antolatzea, eskatzen den emaitza lortzeko, betiere material-mota,

formatuak eta dimentsioak aintzat hartuta. − Makinen (minerva eta laua-zilindrikoa) funtzionamendua kontrolatzeko gailuak maneiatzea, aldez

aurretik finkatutako parametroak mantentzeko eta desbideratzeak zuzentzeko. 6. Ezarritako kalitate-irizpideak kartoiaren manipulazio-lan desberdinetan aplikatzean, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Kartoiaren manipulazioan maiztasun handienaz gerta daitezkeen akatsak berauek eragin ahal izan

dituzten arrazoiekin erlazionatzea. • Behar bezala zehaztutako manipulazioko suposizio bat abiapuntu izanik:

− Parte mugikorren eta gailuen funtzionamendu eta doikuntza zuzena egiaztatzea (tiraderak, azalak, trokelatuak).

− Kartoia manipulatzerakoan gertatu ahal izan diren akatsak (kola-orbanak, lekedatze-akatsak, erregistroz kanpoko trokelatzea, tolestaketa-akatsak) antzeman eta identifikatzea, akatsen arrazoiak zuzentzeko xedez.

− Lortutako emaitzak zehaztapenekin edo ereduekin alderatzea, hauek betetzen direla egiaztatzeko eta, hala badagokio, desbiderapenak zuzentzeko.

• Kartoiaren manipulazioaren kalitate-kontrolaren “ereduzko fitxa” interpretatzea, datuak zuzen betez. 7. Manipulazio-lanen ondoriozko arriskuak baloratzean, beharrezko prebentzio-neurriak hartzeko xedez, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Manipulatzeko erabiltzen diren material, produktu, erreminta eta ekipo desberdinak manipulatzearen

ondoriozko arriskuak eta arriskugarritasun-maila identifikatzea. • Makina bakoitzaren segurtasun-elementuak eta manipulazio-zeregin desberdinetan erabili behar diren

babes-baliabideak eta arropak deskribatzea. • Egin beharreko lanek, giroak eta materialak eta erabili beharreko baliabideek behar bezala

zehaztutako kasu praktiko batean: − Makinak prestatzeko lanetan eta makinen erabilera-mantentzea egiteko lanetan eskatzen diren

segurtasun-baldintzak deskribatzea. − Lan desberdinei aplika dakizkiekeen berariazko arauen eta jarraibideen arabera hartu behar diren

segurtasun- eta prebentzio-neurriak ezartzea. c) Edukiak I. multzoa: KARTOIAREN MANIPULAZIO-PROZESUAK ETA KALITATE-

KONTROLA Prozedurazkoak: • Kartoiaren manipulazio-prozesuen ezaugarri teknikoak definitzea. • Kartoiaren manipulazioaren dokumentazio teknikoa aztertu eta interpretatzea. Lan-agindua osatzen

duten elementuak identifikatzea. • Produkzioa egitea:

− Lanen sekuentziazioa. − Kontrolatu beharreko parametroak identifikatzea. − Materialak makinetan egoki antolatzea. − Kutxen, kutxatilen, ontzien, karpeten, artxibagailuen eta bestelako produktuen manipulazioa

egitea.

Page 20: PAPERA ETA KARTOIA ENKOADERNATZEKO ETA MANIPULATZEKO ...€¦ · Lanbide- eta lan-ingurunea . 5 Irudi hau arte grafikoen, prentsaren eta publizitatearen sektorean ondoko zereginak

20

− Makinen funtzionamendua kontrolatzeko gailuak maneiatzea, parametroak mantentzearren eta desbideratzeak zuzentzearren.

− Lan desberdinetako segurtasun- eta prebentzio-arauak aplikatzea. • Kartoiaren manipulazioaren produkziorako CN programak egokitu eta doitzea. • Ezarritako kalitate-irizpideak aplikatzea:

− Zati mugikorren eta gailuen funtzionamendu eta doikuntza zuzena egiaztatzea. − Manipulazio-prozesuan gertatu ahal izan diren akatsak antzeman eta hauek eragin dituzten

arrazoiak zuzentzea. − Desbideratzeak zuzentzea, emaitza lan-aginduaren edo ereduaren zehaztapenetara egokitzeko. − Kartoiaren manipulazioko kalitate-kontroleko “ereduzko fitxa” interpretatzea eta betetzea.

Gertakariak, kontzeptuak eta printzipioak: • Kartoiaren manipulazio-prozesuak:

− Kartoiaren manipulazio-lanen prozesu orokorra. Printzipio teknologikoak. − Produktuaren parametroak. Pisua, erresistentzia, ore-nahasketa. − Prozesuaren parametroak. Elikadura, dosifikazioa, tenperatura, izurtzea.

• Kartoiaren manipulazioko dokumentazio teknikoa. Lan-agindua osatzen duten datuak. • Kartoiaren manipulazio-lanak:

− Kutxen manipulazioa. − Kutxatilen manipulazioa. − Ontzien manipulazioa. − Karpeta eta artxibagailuen manipulazioa. − Bestelako produktuen manipulazioa.

• Produkzioa egitea: − Sekuentziak. − Elikadura. − Egiaztapenak. − Parametroen mantentzea.

• Kalitate-kontrola kartoiaren manipulazioan: − Produktu amaitua kontrolatzeko eta fabrikazio-prozesuan zehar produktua kontrolatzeko ekipoak. − Produktuaren kalitate-irizpideak. − Prozesuaren baldintzak. − Ikuskapenerako jarraibideak. − Arauak. Kontrola.

Jarrerazkoak: • Taldeari esleitutako helburuak lortzeko lankidetza. • Gainerakoek egindako lanarekiko errespetua. • Informazio teknikoa eta aginduak interpretatzeko autonomia. • Garbitasuna eta ordena zereginak burutzerakoan. • Erabilitako ekipo eta baliabideen erabilera eta zaintza zuzena. • Ezarritako segurtasun-araua betetzea. • Norberaren babeserako ekipoen erabilera egokia. • Istripuak saihesteko prebentzio-neurri egokiak aplikatzea. • Azaltzen diren zailtasunak gainditzeko lankidetza. • Esleitutako lanak egiteko autonomia. • Prozesu grafikoko kalitate-kontroleko beharren balorazioa. • Funtzioak betetzerakoan ekimena eta ardura, kalitate-arauei jarraituz. • Materialak eta ekipoak erabiltzerakoan ordena eta zuhurtasuna. II. multzoa: KARTOIA MANIPULATZEKO MAKINAK Prozedurazkoak: • Kartoia manipulatzeko makinak eta ekipoak prestatu eta erregulatzea:

− Dokumentazio teknikoa eta prozesuko dokumentazioa abiapuntu izanik, ondokoa aukeratzea: makinak eta ekipoak, tresnak eta erremintak eta erregulatzeko eta kontrolatzeko parametroak.

Page 21: PAPERA ETA KARTOIA ENKOADERNATZEKO ETA MANIPULATZEKO ...€¦ · Lanbide- eta lan-ingurunea . 5 Irudi hau arte grafikoen, prentsaren eta publizitatearen sektorean ondoko zereginak

21

− Makinak prestatzeko lanetan eta makinen erabilera-mantentzeko lanetan eskatzen diren segurtasun-baldintzak aztertzea.

− Makinen mekanismoak erregulatzea. − Makinetan tresnak eta erremintak jartzea, parametroen doikuntza eginez. − Kartoia manipulatzeko makinaren eta erreminten egoera antzematea. − Makinen eta erreminten parametroak tresna egokiak erabiliz egiaztatzea. − Mantendu beharreko elementuak identifikatzea. − Makinaren lehen mailako mantentzea burutzea.

• Manipulaziorako erabiltzen diren materialak, produktuak, erremintak eta ekipoak manipulatzearen ondoriozko arriskuak eta arriskugarritasun-maila identifikatzea.

• Lan desberdinetako segurtasun- eta prebentzio-arauak aplikatzea. Gertakariak, kontzeptuak eta printzipioak: • Kartoia manipulatzeko makinak:

− Kartoi manipulatzeko makinak eta tresnak: gillotina, tolestatzeko makina, trokelatzeko makina, kontrakolatzeko makina.

− Ekipoak, instalazioak eta baliabide osagarriak. Funtzionamendua. Aplikazioak. − Manipulatzeko makina, tresna eta erremintak prestatzeko teknikak. Gillotinetako hortzak

zorroztea. − Parametroak lan-estandarrak erabiliz erregulatzeko prozesuak. − Makina eta erreminten erabilera-mantentzea.

• Segurtasuna manipulazioan: − Arriskuak. − Babes-neurriak. − Kartoia manipulatzeko makina eta instalazioetarako segurtasun-araudia.

Jarrerazkoak: • Taldeari esleitutako helburuak lortzeko lankidetza. • Gainerakoek egindako lanarekiko errespetua. • Informazio teknikoa eta aginduak interpretatzeko autonomia. • Garbitasuna eta ordena zereginak burutzerakoan. • Erabilitako ekipo eta baliabideen erabilera eta zaintza zuzena. • Ezarritako segurtasun-araua betetzea. • Norberaren babeserako ekipoen erabilera egokia. • Istripuak saihesteko prebentzio-neurri egokiak aplikatzea. • Azaltzen diren zailtasunak gainditzeko lankidetza. • Esleitutako lanak egiteko autonomia. • Materialak eta ekipoak erabiltzerakoan ordena eta zuhurtasuna. 4. lanbide-modulua. TINTA LIKIDO BIDEZKO INPRIMAKETA-PROZESUAK a) Amaierako gaitasunak Lanbide-modulu hau amaitzean, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: 1. Sakongrabatu, serigrafia edo flexografia bidezko inprimaketa-prozesuetan erabiltzen diren informazio

teknikoak eta lan-aginduak interpretatzea eta produkzio, gertakari eta kalitate-datuei buruzko orriak betetzea.

2. Sakongrabatu, flexografia edo serigrafia bidezko inprimaketa-prozesuak aztertu eta deskribatzea. 3. Sakongrabatu, flexografia edo serigrafia bidezko inprimaketa-prozesuan erabili beharreko lehengaiak

prestatzea. 4. Tinta likido bidezko inprimaketako makina eta ekipo nagusiak prestatzeko eta doitzeko lanak egitea. 5. Tirada egiteko inprimaketa-makinekin (flexografia edo serigrafia bidez) lan egitea. 6. Sakongrabatu, flexografia eta serigrafia bidezko inprimaketa-prozesuen eta -produktuen kalitate-

aldagaiak neurtzea, horretarako tresna egokiak erabiliz. 7. Inprimaketa-lanen ondoriozko arriskuak baloratzea, beharrezko prebentzio-neurriak hartzeko.

Page 22: PAPERA ETA KARTOIA ENKOADERNATZEKO ETA MANIPULATZEKO ...€¦ · Lanbide- eta lan-ingurunea . 5 Irudi hau arte grafikoen, prentsaren eta publizitatearen sektorean ondoko zereginak

22

b) Ebaluazio-irizpideak 1. Sakongrabatu, serigrafia edo flexografia bidezko inprimaketa-prozesuetan erabiltzen diren informazio teknikoak eta lan-aginduak interpretatzean eta produkzio, gertakari eta kalitate datuei buruzko orriak betetzean, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Inprimaketa-prozesuaren (sakongrabatua, flexografia eta serigrafia) dokumentazio teknikoa abiapuntu

izanik: − Lanaren ezaugarriak identifikatzea:

∗ Inprimaketa-formak. ∗ Makina-formatuak. ∗ Paperaren tamaina.

− Dentsitate, tinta, inprimaketa-kontraste, “trapping”, estanpazio-galera edo -irabazi parametroak identifikatzea.

− Sinboloak eta irudikatzen dituzten elementuak eta prozesuak identifikatzea. − Ondokoa identifikatu edo deskribatzea:

∗ Inprimaki bakoitzean erabili beharreko materiala. ∗ Inprimatu beharreko inprimaki-kopurua. ∗ Galera. ∗ Denborak. ∗ Inprimaketa-prozesuak. ∗ Faseen sekuentzia. ∗ Tinta-kontsumoa. ∗ Inprimaketa-sekuentzia. ∗ Gehigarrien eta bestelako materialen kontsumoa.

2. Sakongrabatu, flexografia edo serigrafia bidezko inprimaketa-prozesuak aztertu eta deskribatzean, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Inprimaketa-lanaren sekuentziak deskribatzea (makinak eta tresnak prestatzea, materialaren elikadura,

kontrola, egiaztapena, neurketa eta mantentzea), erabilitako materialekin eta produktuekin erlazionatuz. • Makinen, ekipoen, erreminten eta instalazioen ezaugarriak eta funtzionamendua bereizi eta deskribatzea. • Sakongrabatu, flexografia eta serigrafia bidezko inprimaketa-sistema desberdinak bereizi eta

deskribatzea. • Inprimaketa-sistema desberdinak sistema hauetan inplikaturik dauden lehengaiekin eta sistema hauetako

produkzio-faseekin erlazionatzea. 3. Sakongrabatu, flexografia edo serigrafia bidezko inprimaketa-prozesuan erabili beharreko lehengaiak prestatzean, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Sakongrabatu bidezko inprimaketako euskarriak eta tintak prestatzeko prozedurak deskribatzea. • Flexografia bidezko inprimaketako euskarriak eta tintak prestatzeko prozedurak deskribatzea. • Serigrafia bidezko inprimaketako euskarriak eta tintak prestatzeko prozedurak deskribatzea. • Serigrafia bidezko tirada baterako tintak prestatzeko prozesu baten suposizio praktiko bat abiapuntu

izanik: − Aukeratu beharreko tinta identifikatzea, inprimatzeko euskarriaren eta suposizioaren ezaugarrien

arabera. − Tintak suposizioaren beharren arabera egokitzea. − Tintak nahastuz aurreikusitako tonuak lortzea, zehaztapenen arabera.

• Serigrafia bidezko tirada baterako euskarriak prestatzeko suposizio praktiko bat abiapuntu izanik: − Erabili behar diren euskarriak identifikatzea. − Euskarrien baldintzak finkatutako estandarrekiko ebaluatzea. − Euskarria prestatzeko lanak egitea (orriak berdintzea, aireztatzea, gillotinatzea, bizarrak kentzea),

ezarritako segurtasun-arauak jarraituz.

Page 23: PAPERA ETA KARTOIA ENKOADERNATZEKO ETA MANIPULATZEKO ...€¦ · Lanbide- eta lan-ingurunea . 5 Irudi hau arte grafikoen, prentsaren eta publizitatearen sektorean ondoko zereginak

23

4. Tinta likido bidezko inprimaketako makina eta ekipo nagusiak prestatzeko eta doitzeko lanak egitean, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Fabrikazio-aginduaren interpretazioa abiapuntu izanik, ondoko mekanismoak erregulatzea:

− Inprimaketa-forma kokatu, erregistratu eta tenkatzea. − Serigrafiako aparatu markatzailea (elikadura-burua, alboko eta alturako takoiak, markatzeko

mahaiaren elementuak) eta irteera-sistema (ateratzailea) . − Tintaztatzea (garatosa, kontragaratosa, hortza, "anilox" arrabola). − Zilindroen presioa.

• Inprimaketa-sistema desberdinetako (sakongrabatu, flexografia eta serigrafia) inprimaketa-forma ainguratu, erregistratu eta tenkatzeko mekanismoak deskribatzea.

• Elikadura, euskarriaren erregistro, irteera, lehortze-unitate (lehorgailua, labea) eta euskarriaren garraioko mekanismoak deskribatu eta erlazionatzea.

• Sakongrabatu, flexografia eta serigrafia bidezko tiradarako beharrezkoak diren lanak deskribatu eta erlazionatzea: − Zilindroen arteko presioak edo garatosa eta pantailaren artekoak eta pantaila eta bastidorearen

artekoak. − Tintaztatzeko karga zuzena, inprimatuko den euskarri-motaren, makinen, inprimatu beharreko

lanaren eta inprimaketa-sistemaren arabera. • Ondoko erregulazioak egiaztatzeko metodo nagusiak deskribatzea:

− Inprimaketa-forma zentratzea. − Euskarria markatzea (plegua edo orria, bobina, ehun landua). − Tintaztatzeko sistemak eta zilindroen presio eta estaldurarako mekanismoak, fabrikatzailearen

zehaztapenen arabera. • Makinaren mantentze-fitxa abiapuntu izanik:

− Mantendu behar diren elementuak identifikatzea. − Erabilera-mantentzearen lanak metodikoki egitea (koipeztatzea, koipe lehorra garbitzea, paper-

hautsen arrastoak garbitzea), fabrikatzailearen argibideak jarraituz eta segurtasun-arauak betez. • Sakongrabatu, flexografia eta serigrafia bidezko inprimaketa-sistema desberdinetako makina

bakoitzerako lehen mailako mantentze-plan egokia definitzea. • Tiradaren fase bakoitzaren ondoren tinta-partikulak garbitzeko produktuak eta metodoak bereiztea eta

erlazionatzea: − Inprimaketa-forma. − Tintaztatzeko mekanismoak (garatosa eta kontragaratosa, serigrafian; hortza, sakongrabatuan; eta

garatosa, flexografian). − Tintaztatzeko sistema. − Sakongrabatuko eta flexografiako inprimaketa-gorputza. − Bastidorea serigrafian.

• Makina metodikoki garbitzea, ingurumena babesteko arauak eta segurtasunari eta higieneari buruzkoak aintzat hartuz.

• Makina garbitzeko produktuak dagokion ingurumenari buruzko araudiarekin erlazionatzea, erabili ohi diren produktuak adierazitako araudira egokituko diren beste produktu batzuekin ordezkatzeko aukera aintzat hartuta.

5. Tirada egiteko inprimaketa-makinekin (flexografia edo serigrafia bidez) lan egitean, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Inprimaketa-sistemaren beraren (sakongrabatu, serigrafia eta flexografia) akatsak eta erregistroari,

koloreari eta tonuari dagozkionak deskribatzea. • Behar bezala zehaztutako kasu praktiko batean:

− Inprimakiaren parametroak doitzearen arrazoiak eta ondorioak erlazionatzea, erregistroaren elementu mekanikoetan tinta, ura eta aparatu markatzaileko presioak edo erregulazioak eraginez (eskuz zein ekipo informatizatu bitartez).

− Kolore egokien inprimaketa-ordena lan-motaren eta sistemaren arabera erlazionatzea. − Euskarri inprimatua jatorrizkoarekin eta aurreinprimaketako probekin alderatzea, inprimaketa-

parametroak (tinta, erregistroa) doituz, emaitzak probetara hurbiltzeko. • Makinetan materialak egoki antolatzea, eskatzen diren emaitzak eta denborak lortzeko.

Page 24: PAPERA ETA KARTOIA ENKOADERNATZEKO ETA MANIPULATZEKO ...€¦ · Lanbide- eta lan-ingurunea . 5 Irudi hau arte grafikoen, prentsaren eta publizitatearen sektorean ondoko zereginak

24

• Makinak eta lehengaiak inprimaketa-sistema desberdinetan (sakongrabatu, flexografia eta serigrafia) tirada inprimatzeko abiadurarekin erlazionatzea, inprimaketa-parametroen arabera (tintaren dentsitatea, inprimaketa-kontrasteak, "trappinga", estanpazio-irabazia edo -galera).

• Inprimakiaren garraioaren akatsak (makulatzea, birmargotzea, igurtziarekiko eta urratzearekiko erresistentzia eskasa, lehortzea, irristatze okerra) hauek sortu dituzten arrazoiekin erlazionatzea.

6. Sakongrabatu, flexografia eta serigrafia bidezko inprimaketa-prozesuen eta -produktuen kalitate-aldagaiak neurtzean, horretarako tresna egokiak erabiliz, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Tirada batean inprimaketa-laginak lortzeko metodoa eta maiztasuna deskribatzea. • Inprimaketa-sistema bakoitzeko kalitate-kontrolerako erabiltzen diren neurketa-tresnen ezaugarriak eta

funtzionamendua bereizi eta deskribatzea. • Parametro desberdinak neurtzea (dentsitatea, estanpazio-irabazia, inprimaketa-kontrastea, “trapping”a,

tonu-akatsa, gris-edukia, desegokitzapenak, irristatzearen maila, igurtziarekiko erresistentzia eta erauzketa, euskarriaren inprimagarritasuna).

• Kolorea neurtzeko garaian argiztapen-baldintzen (kolore-tenperatura, argiztapen-angelua), alboko gainazaletako koloreen, euskarrietako gainazalaren ezaugarrien (opakotasuna, distira, lautasun-maila, tentsioa, zurgapena), sarpenaren eta lehortzearen eragina deskribatzea.

• Behar bezala zehaztutako inprimaketa neurtzeko prozesu baten suposizio bat abiapuntu izanik: − Kontrol-tira batean esku hartzen duten elementu desberdinak eskatzen diren kalitate-parametroen

desbideratzearekin erlazionatzea. − Tiradan kontrolatu behar diren akatsak identifikatzea, deskribatzea eta, hala badagokio, irudikatzea. − Neurketen ondoriozko grafikoak (dentsitateari, estanpazio-irabaziari, inprimaketa-kontrasteari,

"trapping"ari, tonu-akatsari, gris-edukiari, irudiaren desplazamenduari, biskositateari, igurtziarekiko erresistentziaren eta irristatzearen mailari eta euskarriaren inprimagarritasunari dagozkionak) suposizioan ezarritako parametroekin erlazionatzea.

− Erabili behar diren kontrolerako gailuak identifikatzea. 7. Inprimaketa-lanen ondoriozko arriskuak baloratzean, beharrezko prebentzio-neurriak hartzeko, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Inprimaketa-sistema desberdinetan (sakongrabatu, flexografia eta serigrafia) erabiltzen diren material,

produktu eta ekipo desberdinak manipulatzearen ondoriozko arriskuak eta arriskugarritasun-maila identifikatzea.

• Inprimaketan erabiltzen diren produktuak eta materialak ingurumenari buruzko araudiarekin erlazionatzea, erabili ohi diren produktuen ordezko produktuak, adierazitako araudira egokitzen direnak, aintzat hartuz.

• Sistema desberdinetako inprimaketa-makinetan segurtasun-mekanismoak (gelditze-botoiak, babesak, karkasak, sareak) eta erabili beharreko babes-baliabideak eta jantziak identifikatu eta deskribatzea.

• Egin beharreko lanek behar bezala zehazten duten kasu praktiko batean eta segurtasun-araudia erabiliz: − Makinen erabilera eta mantentzeko lanak burutzeko segurtasun-baldintzak deskribatzea. − Hartu beharreko segurtasun- eta ardura-neurriak ezartzea, horretarako lan desberdinei aplika

dakizkiekeen berariazko arau eta jarraibideak kontuan izanik. c) Edukiak I. multzoa: SERIGRAFIA BIDEZKO INPRIMAKETA-PROZESUA Prozedurazkoak: • Serigrafia bidezko inprimaketaren ezaugarri teknikoak definitzea. • Lan-agindua osatzen duten elementuak identifikatzea. • Serigrafiako lehengaiak prestatzea:

− Serigrafiako inprimaketa-forma aztertzea. − Inprimaketa-forman akatsak identifikatu eta konpontzea. − Serigrafian erabiltzen diren euskarriak eta tintak identifikatzea.

Page 25: PAPERA ETA KARTOIA ENKOADERNATZEKO ETA MANIPULATZEKO ...€¦ · Lanbide- eta lan-ingurunea . 5 Irudi hau arte grafikoen, prentsaren eta publizitatearen sektorean ondoko zereginak

25

− Tinta inprimatzeko euskarriaren izaera kimikoaren arabera identifikatzea. − Kolore bereziak egitea, betiere laginaren edo katalogoaren arabera. − Tinta produkzioan erabiltzeko egokitzea. − Gamako tintak identifikatzea.

• Serigrafiako makina prestatu eta erregulatzea: − Serigrafiako makina osatzen duten elementuak definitzea. − Makina maneiatzeko segurtasun-baldintzak aztertzea. − Makinaren elikadurarako elementu mekanikoak erregulatzea. − Euskarriaren elikaduraren eta makinaren abiaduraren arteko erlazioa aztertzea. − Makinen fabrikatzailearen informazio teknikoa interpretatzea. − Irudiaren transferentziaren eta presioaren artean erlazioak ezartzea.

• Inprimakiaren intonazioa eta erregistroa burutzea: − Irudi bat euskarrian erregistratzea, pantailaren mekanismoak eta gainerako kontrol-elementuak

erabiliz. − Tinta dosifikatzeko elementuak doitzea. − Intonazioa, betiere fotomekanikako proben erreprodukziorako lagintzat jatorrizkoak eta

berrinprimaketako pleguak hartuta. − Tintaren intentsitate-baldintzak mantentzea, makinaren abiaduran aldaketak egiten diren arren.

• Inprimaki baten tirada eta honen kalitate-kontrola egitea: − Kolore bateko edo gehiagoko (lau koloretako) inprimakiak egitea. − Serigrafia bidezko inprimaketaren akatsak tiradan identifikatzea. − Istripu-arrisku pertsonalak identifikatzea. − Makinaren matxura-arriskuen prebentzioa. − Erabilitako materialak izan dezakeen narriaduraren prebentzioa. − Kalitate-kontrola, dentsitometroa eta kolorimetroa erabiliz. − Parametro dentsitometrikoekiko desbiderapenak identifikatzea. − Parametroak lan-aginduan ezartzen diren zehaztapenen barruan izan arte doitzea. − Tinta garbitzea.

Gertakariak, kontzeptuak eta printzipioak: • Serigrafia bidezko inprimaketa-prozesuak. • Serigrafiako lan-agindua osatzen duten datuak. • Serigrafiako lehengaiak:

− Serigrafiako tinten ezaugarriak: ∗ Parametro kolorimetrikoen arabera (gama-tintak, kolore bereziak). ∗ Inprimaketako euskarrien arabera.

− Tinten propietate fisikoak, kimikoak eta inprimatzekoak (propietate erreologikoak). − Tintetarako gehigarriak. − Euskarrien sailkapena ondokoa kontuan izanik:

∗ Euskarriaren izaera kimikoa. ∗ Azaleko tratamendua. ∗ Neurriak. ∗ Lodiera. ∗ Bilgarriaren hornidura.

− Euskarrien inprimaketa-propietateak. − Tinta-euskarria erlazioa. − Inprimaketa-formen akats nagusiak. − Inprimaketa-formaren tratamendua, produkzio-fasearen arabera:

∗ Tiradaren aurretik. ∗ Tiradaren ondoren.

• Serigrafiako makina: − Serigrafiako makinen ezaugarriak eta inprimatzeko euskarriaren araberako banaketa: plegua edo

oihala. − Makinaren atalak. − Inprimaketa-gorputzaren elementuak:

∗ Barailak. ∗ Garatosa eta kontragaratosa.

Page 26: PAPERA ETA KARTOIA ENKOADERNATZEKO ETA MANIPULATZEKO ...€¦ · Lanbide- eta lan-ingurunea . 5 Irudi hau arte grafikoen, prentsaren eta publizitatearen sektorean ondoko zereginak

26

∗ Kontrapresioko pletina-bastidorea. ∗ Bi inprimaketa-gorputz edo gehiago dituen makina.

− Elikadura-sistemaren ezaugarriak. − Makina arriskurik gabe erabiltzeko arauak. − Makinaren babeserako eta segurtasunerako sistemak. − Makinaren mantentzea eta koipeztatzea. − Pantailaren kokapen, tentsio eta erregistrorako mekanismoak. − Presio-mekanismoak.

• Inprimakiaren erregistroa eta intonazioa: − Inprimatu behar den irudia euskarriarekiko enkoadratzea. − Pantailarekin erregistratzea. − Irudia euskarrian desplazatzeko izendegia. − Intonazioaren akatsak. − Akatsa-arrazoia-soluzioa erlazioa. − Makinaren abiaduraren eta lehengaien kontsumoaren arteko erlazioa. − Ikus-kontrolerako parametroak.

• Inprimakiaren tirada eta kalitate-kontrola: − Koloreak inprimatzeko ordena. − Kolore bateko edo gehiagoko inprimaki baten tirada osatzen duten etapak. − Lau koloretako tintak inprimatzeko sekuentziazioa. − Izaera kimiko desberdina duten euskarrietan lau koloretako inprimaketa egitea eta tinta egokia

aukeratzea. − Inprimaketa-akatsak. − Akatsa-arrazoia-soluzioa erlazioa. − Tiradan aintzat hartu beharreko segurtasunari eta higieneari buruzko arauak. − Produkzioan erabiltzen diren makina, instalazio eta lehengaietarako arriskuekiko babesari eta

prebentzioari buruzko arauak. − Serigrafiako inprimakiei aplikatutako dentsitometria eta kolorimetria. − Serigrafiako tinta garbitzeko produktuak eta sistemak.

Jarrerazkoak: • Talde-lanerako prestasuna. • Ordena eta garbitasuna zereginak burutzerakoan. • Doitasuna serigrafiako tresnak erabiltzerakoan. • Serigrafia bidezko lanetarako segurtasunari eta higieneari buruzko arauak betetzea. • Arriskuen eta istripuen prebentziorako azkar jardutea. II. multzoa: FLEXOGRAFIA BIDEZKO INPRIMAKETA-PROZESUA Prozedurazkoak: • Flexografia bidezko inprimaketaren ezaugarri teknikoak definitzea. • Lan-agindua osatzen duten elementuak identifikatzea. • Flexografiako lehengaiak prestatzea:

− Flexografiako inprimaketa-forma aztertzea. − Inprimaketa-forman akatsak identifikatu eta konpontzea. − Flexografian erabiltzen diren euskarriak eta tintak identifikatzea. − Tinta inprimatzeko euskarriaren izaera kimikoaren arabera identifikatzea. − Kolore bereziak egitea, betiere laginaren edo katalogoaren arabera. − Tinta produkzioan erabiltzeko egokitzea.

• Flexografiako makina prestatu eta erregulatzea: − Flexografiako makina osatzen duten elementuak definitzea. − Makina maneiatzeko segurtasun-baldintzak aztertzea. − Makinaren elikadurarako elementu mekanikoak erregulatzea. − Euskarriaren elikaduraren eta makinaren abiaduraren arteko erlazioa aztertzea. − Makinen fabrikatzailearen informazio teknikoa interpretatzea.

• Inprimakiaren intonazioa eta erregistroa burutzea:

Page 27: PAPERA ETA KARTOIA ENKOADERNATZEKO ETA MANIPULATZEKO ...€¦ · Lanbide- eta lan-ingurunea . 5 Irudi hau arte grafikoen, prentsaren eta publizitatearen sektorean ondoko zereginak

27

− Irudi bat euskarrian erregistratzea. − Tinta dosifikatzeko elementuak doitzea. − Intonazioa burutzea, betiere fotomekanikako proben erreprodukziorako lagintzat jatorrizkoak eta

berrinprimaketako pleguak hartuta. − Tintaren intentsitate-baldintzak mantentzea, makinaren abiaduran aldaketak egiten diren arren.

• Inprimaki baten tirada eta honen kalitate-kontrola egitea: − Kolore bateko inprimaketak egitea. − Flexografia bidezko inprimaketaren akatsak tiradan identifikatzea. − Istripu-arrisku pertsonalak identifikatzea. − Makinaren matxura-arriskuen prebentzioa. − Tinta garbitzea.

Gertakariak, kontzeptuak eta printzipioak: • Flexografia bidezko inprimaketa-prozesuak. • Flexografiako lan-agindua osatzen duten datuak. • Flexografiako lehengaiak:

− Flexografiako tinten ezaugarriak: ∗ Parametro kolorimetrikoen arabera (gama-tintak, kolore bereziak). ∗ Inprimaketako euskarrien arabera.

− Tinten propietate fisikoak, kimikoak eta inprimatzekoak. − Tintetarako gehigarriak. − Euskarrien sailkapena ondokoa kontuan izanik:

∗ Euskarriaren izaera kimikoa. ∗ Azaleko tratamendua. ∗ Neurriak. ∗ Pisua. ∗ Lodiera.

− Euskarrien inprimaketa-propietateak. − Tinta-euskarria erlazioa. − Inprimaketa-formen akats nagusiak.

• Flexografiako makina: − Flexografiako makinen ezaugarriak. − Makinaren atalak. − Inprimaketa-gorputzaren elementuak. − Elikadura-sistemaren ezaugarriak. − Makina arriskurik gabe erabiltzeko arauak. − Makinaren babeserako eta segurtasunerako sistemak. − Makinaren mantentzea eta koipeztatzea. − Fotopolimeroaren kokapen, tentsio eta erregistrorako mekanismoak. − Presio-mekanismoak.

• Inprimakiaren erregistroa eta intonazioa: − Inprimatu behar den irudia euskarriarekiko enkoadratzearen kontzeptua. − Erregistroa. − Intonazioaren akatsak. − Akatsa-arrazoia-soluzioa erlazioa. − Makinaren abiaduraren eta lehengaien kontsumoaren arteko erlazioa. − Ikus-kontrolerako parametroak.

• Inprimakiaren tirada eta kalitate-kontrola: − Koloreak inprimatzeko ordena. − Kolore bateko edo gehiagoko inprimaki baten tirada osatzen duten etapak. − Inprimaketa-akatsak. − Akatsa-arrazoia-soluzioa erlazioa. − Tiradan aintzat hartu beharreko segurtasunari eta higieneari buruzko arauak. − Produkzioan erabiltzen diren makina, instalazio eta lehengaietarako arriskuekiko babesari eta

prebentzioari buruzko arauak. − Flexografiako tinta garbitzeko produktuak eta sistemak.

Page 28: PAPERA ETA KARTOIA ENKOADERNATZEKO ETA MANIPULATZEKO ...€¦ · Lanbide- eta lan-ingurunea . 5 Irudi hau arte grafikoen, prentsaren eta publizitatearen sektorean ondoko zereginak

28

Jarrerazkoak: • Talde-lanerako prestasuna. • Ordena eta garbitasuna zereginak burutzerakoan. • Doitasuna flexografiako tresnak erabiltzerakoan. • Flexografia bidezko lanetarako segurtasunari eta higieneari buruzko arauak betetzea. • Arriskuen eta istripuen prebentziorako azkar jardutea. III. multzoa: SAKONGRABATUKO INPRIMAKETA-PROZESUA Prozedurazkoak: • Sakongrabatu bidezko inprimaketaren ezaugarri teknikoak definitzea. • Lan-agindua osatzen duten elementuak identifikatzea. • Sakongrabatuko lehengaiak prestatzea:

− Sakongrabatuan erabiltzen diren euskarriak identifikatzea. − Sakongrabatuan erabiltzen diren tintak identifikatzea. − Tinta sakongrabatua inprimatzeko euskarriaren izaera kimikoaren arabera identifikatzea. − Tinta sakongrabatu bidezko produkzioan erabiltzeko egokitzea.

• Proben inprimaketa egitea: − Probetarako prentsa batean inprimaketak egitea. − Sakongrabatuko inprimakietan akatsak identifikatzea. − Istripu-arrisku pertsonalak identifikatzea. − Makinaren matxura-arriskuen prebentzioa. − Tinta garbitzea.

Gertakariak, kontzeptuak eta printzipioak: • Sakongrabatu bidezko inprimaketa-prozesuak. • Sakongrabatuko lan-agindua osatzen duten datuak. • Sakongrabatuko lehengaiak:

− Sakongrabatuko tinten ezaugarriak: ∗ Parametro kolorimetrikoen arabera (gama-tintak, kolore bereziak). ∗ Inprimaketako euskarrien arabera.

− Tinten propietate fisikoak, kimikoak eta inprimatzekoak. − Tintetarako gehigarriak. − Euskarrien sailkapena. − Euskarrien inprimaketa-propietateak. − Tinta-euskarria erlazioa.

• Probak inprimatzea: − Inprimaketa-akatsak. − Akatsa-arrazoia-soluzioa erlazioa. − Produkzioan erabiltzen diren makina, instalazio eta lehengaietarako arriskuekiko babesari eta

prebentzioari buruzko arauak. − Sakongrabatuko tinta garbitzeko produktuak eta sistemak.

Jarrerazkoak: • Talde-lanerako prestasuna. • Ordena eta garbitasuna zereginak burutzerakoan. • Doitasuna sakongrabatuko tresnak erabiltzerakoan. • Sakongrabatu bidezko lanetarako segurtasunari eta higieneari buruzko arauak betetzea. • Arriskuen eta istripuen prebentziorako azkar jardutea. 5. lanbide-modulua. ARTE GRAFIKOETAKO PROZESUAK a) Amaierako gaitasunak Lanbide-modulu hau amaitzean, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu:

Page 29: PAPERA ETA KARTOIA ENKOADERNATZEKO ETA MANIPULATZEKO ...€¦ · Lanbide- eta lan-ingurunea . 5 Irudi hau arte grafikoen, prentsaren eta publizitatearen sektorean ondoko zereginak

29

1. Prozesu grafikoaren osotasuna eta fase desberdinak aztertzea: aurreinprimaketa, inprimaketa eta

inprimaketa ostea. 2. Arte grafikoetako “ereduzko prozesu” batean kalitatea kontrolatzeko prozesua aztertzea. 3. Arte grafikoetan erabiltzen diren kolore-parametroak eta -neurriak ezagutu eta aztertzea. b) Ebaluazio-irizpideak 1. Prozesu grafikoaren osotasuna eta fase desberdinak aztertzean (aurreinprimaketa, inprimaketa eta inprimaketa ostea), ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Enpresen ereduzko konfigurazioa eta ezaugarriak azaltzea, produkzio-fasea kontuan hartuta. • Diseinuaren ikuspuntutik, prozesu jakin baten ezaugarriak aztertzea:

− Formatuak eta neurriak. − Tipologia. − Koloreak. − Euskarriak. − Koadernaketa eta akabera.

• Produktu jakin bat abiapuntu izanik, produktua lantzerakoan esku hartu duten aurreinprimaketako fase desberdinak erlazionatu eta sekuentziatzea: − Testua (tamaina, familia, estiloa, paragrafoa, lerroartekoa). − Bilbeak (lineatura, puntuaren forma eta angelua). − Koloreen separazioa. − Trazatzeko eta orrialdeak egokitzeko erabilitako sistemak.

• Produktu jakin bat abiapuntu izanik, erabilitako inprimaketa-sistemaren ezaugarriak deskribatu eta antzematea, ondokoa kontuan izanik: − Erabilitako euskarri-mota. − Tintak: motak eta geruzak. − Bilbea. − Karaktereen profila. − Euskarrian egindako aztarnak edo erliebea. − Akatsak inprimaketan. − Makinetan egindako pasaldi-kopurua.

• Aurreinprimaketako, inprimaketako eta inprimaketa osteko sistema desberdinak aztertzea, fase nagusiak makina, ekipo, lehengai eta produktuekin erlazionatuz eta deskribatuz.

• Inprimaketako sistema elektriko esanguratsuenak deskribatzea. • Produktu fotosentikorrak (emultsioak, pelikulak, paperak, formak) bereiztea, beren espektro

sentikorrarekin, izaera kimikoarekin eta inprimaketako sistemarekin erlazionatuz. 2. Arte grafikoetako “ereduzko prozesu” batean kalitatea kontrolatzeko prozesua aztertzean, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Fabrikazioan kalitate-kontrolaren funtsezko kontzeptuak eta faseak deskribatzea. • Harrera kontrolatzeko prozesu bat labur deskribatzea. • Kalitate-kontrolean erabiltzen diren tresnak deskribatzea (dentsitometroak, kolorimetroak, kontrol-tirak,

produkzio-lerroko kontrol-aparatuak). • Ondoko produktuen kalitate-ezaugarri esanguratsuenak deskribatzea:

− Koadernaketa eta manipulatuak: balorazio subjektiboa, ebaketa-markak, erregistro-seinaleak, kolatzea, tolestaketarekiko erresistentzia.

− Inprimaketa: dentsitatea, “trappinga”, estanpazio-irabazia, kolore-oreka, enpastatzea, irristatzea. − Aurreinprimaketa: probak, estandarrak.

• Inprimaketa-produktua abiapuntu izanik eta estandar jakin batzuk kontuan hartuta: − Neurketa-tresna aukeratzea. − Neurketa-tresna kalibratzea. − Neurketa dentsitometrikoak, kolorimetrikoak, “trapping”arenak, estanpazio-irabaziarenak eta kolore-

orekarenak egitea.

Page 30: PAPERA ETA KARTOIA ENKOADERNATZEKO ETA MANIPULATZEKO ...€¦ · Lanbide- eta lan-ingurunea . 5 Irudi hau arte grafikoen, prentsaren eta publizitatearen sektorean ondoko zereginak

30

− Kontrol-tiraren neurketak egitea. − Ezarritako estandarrekiko doikuntza egiaztatzea.

• Aurreinprimaketako proba bat abiapuntu izanik eta inprimaketa-estandar jakin batzuk kontuan hartuta: − Neurketa dentsitometrikoak eta kolorimetrikoak egitea. − Kolore-gamaren erreprodukzioa finkatutako estandarretara egokitzen dela baloratzea.

• Koadernatu eta/edo manipulatu beharreko produktua abiapuntu izanik, ondokoan antzemandako akatsak identifikatu eta ebaluatzea: − Formatuan eta marjinetan. − Ebaketa-marketan. − Erregistro-seinaleetan. − Seinaleetan. − Zuntzaren noranzkoan. − Birmargoketetan. − Trokeletan.

• Inprimakiaren amaierako egoera egiaztatzea eta manipulatuaren zehaztapenekin erlazionatzea. 3. Arte grafikoetan erabiltzen diren kolore-parametroak eta -neurriak ezagutu eta aztertzean, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Ondoko espazio kromatikoak deskribatzea: RGB, CMYK, HSB, CIE LAB. • Kolorean erabiltzen diren neurketa-aparatuak deskribatzea: kolorimetroa, distirametroa,

espektrofotometroa. • Argiztapen-iturri desberdinak, kolorearen tenperatura eta behaketa-baldintzak deskribatzea. • Kolore-laginak abiapuntu izanik:

− Kolore-parametroak identifikatzea: distira, asetasuna, tonua eta metameria-indizea. − Balio kolorimetrikoak espazio kromatikoetan irudikatzea. − Kolore desberdintasunak ebaluatzea, bai eta sistema grafikoan erreproduzitzeko aukera ere.

• Neurketa-tresnak (higrometroa, termometroa, doitasun-balantza, biskosimetroa, mikroskopioa, IGT) maneiatzea, lehengaien, materialen eta euskarrien dimentsioen aldaketa, dentsitate, presio eta hezetasunaren balioak lortzeko.

c) Edukiak I. multzoa: PROZESU GRAFIKOA Prozedurazkoak: • Sektoreko “ereduzko” enpresa baten enpresa-egitura interpretatzea. • Prozesuaren fase desberdinekin loturiko produktu grafiko desberdinak aztertu eta alderatzea. • Diseinuak eta maketak interpretatu eta/edo lantzea, ondoren erreproduzitzeko. Diseinu grafikoaren

oinarrizko arauak erabiltzea. • Irudiaren erreprodukzioaren ondoriozko aurreinprimaketako prozesuak identifikatu eta aztertzea. • Trazadura eta muntaia-lanak eta -motak aztertzea, burutzapen-arauak aintzat hartuta. • Inprimaketa-sistema desberdinak, hauen elementuak eta antzeko lehengaiak alderatzea. • Inprimaketa osteko prozesuak aztertzea, fase nagusiak makina, ekipo, lehengai eta produktuekin

erlazionatuz. Gertakariak, kontzeptuak eta printzipioak: • Produktu grafikoak. • Produkzio-sektorea: enpresa-motak. Antolamendua eta egitura. • Aurreinprimaketa-prozesuak; konbentzionalak eta informatikoak:

− Diseinua eta maketazioa. Tipologia. Neurketa-sistemak. − Irudiaren erreprodukzioa: material fotosentikorrak, errelebatze-prozesua. Bilbea. − Ekipoak: kamerak, eskanerrak, filmagailuak, prozesadorea eta proben sistemak. − Trazadura eta muntaia. Elementuak. Orrialdeak egokitzea.

• Inprimaketako sistemak: − Inprimaketa elektronikoa.

Page 31: PAPERA ETA KARTOIA ENKOADERNATZEKO ETA MANIPULATZEKO ...€¦ · Lanbide- eta lan-ingurunea . 5 Irudi hau arte grafikoen, prentsaren eta publizitatearen sektorean ondoko zereginak

31

− Tipologia fotopolimerikoa. − FOCET lehorra. − Tipografia fotopolimerikoa. − Offseta. − Sakongrabatua. − Flexografia. − Serigrafia. − Inprimaketarako materialak: tintak eta paperak.

• Koadernaketa, akaberak eta manipulatuak. Motak. Prestazioak. Ekipoak. Ezaugarriak: − Paperezko manipulatuak. − Kartoizko manipulatuak. − Bestelako materialezko manipulatuak.

Jarrerazkoak: • Lankidetzarako, talde-lanerako eta pertsonen arteko harremanetarako prestasuna, enpresa osatzen

duten sail desberdinetara zabaldua. • Bere zeregina gainerako sailekin koordinaturik egiteko erantzukizuna. • Lanerako metodo berriak asimilatzea eta aurrerapen teknologikoengatiko interesa. • Segurtasunari, higieneari eta ingurumenaren babesari buruzko arauak aintzat hartzea. II. multzoa: ARTE GRAFIKOETAKO KALITATE-KONTROLA Prozedurazkoak: • Prozesu grafikoaren kalitate-kontrolean esku hartzen duten elementu desberdinen analisia, fase

desberdinekin loturikoak: aurreinprimaketa, inprimaketa eta inprimaketa ostea. • Neurketa-tresnak prestatzea: neurketa-lanak identifikatu eta sekuentziatzea. • Kalitate-parametroak neurtzea, emaitzak unitate egokietan adieraziz. • Kontrol-fitxak egitea. • Kalitateko estatistika-kurbak interpretatu eta kalkulatzea. Gertakariak, kontzeptuak eta printzipioak: • Arte grafikoetako kalitate-kontrola, esku hartzen duten kontzeptuak. Entsegu, tresna eta neurketa

bereizgarrienak. • Materialen eta prozesuen kontrolaren bitartez kalitatea lortzea:

− Lehengaien kontrola: papera, tinta, pelikulak, oihalak, kautxuak… − Neurketak materialetan: ezpata-higrometroa, mikrometroa, pH-neurgailua, konduktimetroa,

dentsitometroa, pisu-neurgailua. − Neurketak ekipoetan: plantxa-oihalaren presio-neurgailua, tintaren lodieraren neurgailua, arrabolak

doitzeko galgak, durometroa. − Neurketak prozesuan: bilbearen angeluaren neurgailua, hari-kontagailua, kontrol-irudiak,

dentsitometroa, argiztapen estandarreko aginte-mahaiak, kontrol-gamak, mikromarkak, kolorimetroa.

− Prozesuaren jarraipena: fotokonposizioa, kolore bakarreko fotoprodukzioa, kolore-aukeraketa, muntaia, plantxen edo bestelako inprimaketa-formen pasatzea, kontrol-gamak, mikromarkak, kolorimetroa, probak, inprimaketaren prestaketa, tirada, koadernaketa-prozesua.

− Erreprodukzio eta inprimaketako kalitateetan testuen zein irudien estandarrak, arauen arabera, egiteko neurriak.

• Kalitatea aurreinprimaketan: − Aurreinprimaketako aldagaiak: dentsitatea, puntu-irabazia, grisen oreka.

• Kalitatea inprimaketan: − Inprimaketako aldagaiak: inprimaketaren dentsitatea, kontrastea, tinten atzitzea, estanpazio-

irabazia eta koloreen eta grisen oreka. − Inprimaketako kontrol-adabakiak. Neurketa.

• Kalitatea inprimaketa ostean: − Koadernaketaren eta manipulazioaren ikus-kontrola. − Formatuak eta marjinak.

Page 32: PAPERA ETA KARTOIA ENKOADERNATZEKO ETA MANIPULATZEKO ...€¦ · Lanbide- eta lan-ingurunea . 5 Irudi hau arte grafikoen, prentsaren eta publizitatearen sektorean ondoko zereginak

32

− Ebaketa-markak. − Zeinuak. − Trokelatzea. − Koadernaketaren eta manipulazioaren akatsak egiaztatzea: kola-orbanak, tolestaketa, joste-akatsak,

bizkarrak. • Kalitate-kontrolari aplikatutako estatistika:

− Kalitate-aldagaiak. Prozedurak eta arauak. − Probabilitate matematikoak. − Kalitateko estatistika-kurbak. Onar daitekeen gehienezko baztertze-portzentajea.

Jarrerazkoak: • Prozesu grafikoan kalitatea kontrolatzeko beharra baloratzea. • Beste lankideekin eta kalitate-kontrolean inplikaturiko sail desberdinekin koordinatzea. • Ekimena eta ardura bere funtzioak betetzerakoan, kalitate-arauak kontuan hartuta. • Ordena eta zuhurtasuna materialak eta ekipoak erabiltzerakoan. III. multzoa: KOLOREA ARTE GRAFIKOETAN Prozedurazkoak: • Kolorea irudikatzeko sistema desberdinak alderatzea. • Kolorearen parametroak eta hauek eredu grafikoan duten eragina interpretatzea. • Kolorea eskuz zein elektronikoki aukeratzeko prozesuak aztertu eta alderatzea. • Kolore-probak egiteko metodo desberdinak aztertzea. • Kolore-parametroak neurtzeko tresnak prestatzea eta kalkuluak egitea. • Kolore-parametroak neurtzea, emaitzak unitate egokietan adieraziz. Gertakariak, kontzeptuak eta printzipioak: • Argia eta kolorea. Espektro elektromagnetikoa, ikus daitekeen argia. • Ikusmenaren fisiologia. Optika: lenteak. • Kolorearen teoria: sintesi gehigarria eta sintesi kengarria. • Zirkulu kromatikoa. Gamak. Harmonia eta kontrastea. • Kolorea irudikatzeko sistemak: MUNSELL, RGB, HSL, HSU, PANTONE, CIE, CIE-Lab, GAFT. • Kolore-parametroak: argitasuna, asetasuna, tonua eta metameria-indizea. • Koloreak eta iragazkiak aukeratzea. • Kolore-probak. • Kolorea neurtzeko tresnak. Jarrerazkoak: • Kolorea erabiltzerakoan estereotipoak gainditzea. • Lanak originaltasunaz eta sormenaz garatzeko interesa eta prestasuna. • Norberaren eta gainerakoen lanaren aurrean errespetua, balorazioa eta jarrera kritikoa. • Materialen erabilera egokian garbitasuna eta ordena, lanpostuaren txukuntasuna. 6. lanbide-modulua. SEGURTASUNA ARTE GRAFIKOEN INDUSTRIETAN a) Amaierako gaitasunak Lanbide-modulu hau amaitzean, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: 1. Arte grafikoetako sektoreko enpresei dagozkien segurtasun- eta higiene-planak aztertu eta ebaluatzea. 2. Arte grafikoetako sektorerako indarrean dagoen segurtasunari eta higieneari buruzko araudia

aztertzea, bereziki Euskal Autonomia Erkidegoko araudiari dagokionez. 3. Arte grafikoetako sektoreko segurtasun-baliabideak eta -ekipoak zuzen erabiltzea. 4. Larrialdien edo suteen kasuan aldez aurretik definitutako planaren arabera jardutea. 5. Arte grafikoetako sektoreko enpresetan gertatu diren istripuen kasuak aztertu eta ebaluatzea.

Page 33: PAPERA ETA KARTOIA ENKOADERNATZEKO ETA MANIPULATZEKO ...€¦ · Lanbide- eta lan-ingurunea . 5 Irudi hau arte grafikoen, prentsaren eta publizitatearen sektorean ondoko zereginak

33

b) Ebaluazio-irizpideak 1. Arte grafikoetako sektoreko enpresei dagozkien segurtasun- eta higiene-planak aztertu eta ebaluatzean, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Arte grafikoetako sektoreko segurtasun- eta higiene-planak alderatzea, hauetako bakoitzari buruzko

iritzi kritikoa emanez. • Konplexutasun-maila desberdineko segurtasun- eta higiene-plan kopuru bat abiapuntutzat hartuz:

− Plan bakoitzaren alderdirik garrantzitsuenak identifikatu eta deskribatzea, berau barne hartzen duen dokumentazioan agertzen direnak.

− Plan horietan barne hartzen diren osasunerako eta segurtasunerako arrisku-faktoreak eta -egoerak identifikatu eta deskribatzea.

− Enpresaren segurtasunaz arduratzen diren pertsonen eta larrialdi kasuetan zeregin bereziak bete behar dituzten pertsonen funtzioak deskribatzea.

− Prebentzio-neurri egokiak eta istripuak saihesteko ezarritako prebentzio-metodoak erlazionatu eta deskribatzea.

2. Arte grafikoetako sektorerako indarrean dagoen segurtasunari eta higieneari buruzko araudia aztertzean, bereziki Euskal Autonomia Erkidegoko araudiari dagokionez, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Arte grafikoetako sektoreko segurtasun- eta higiene-antolamenduko alderdirik garrantzitsuenak

deskribatzea, orokorrean. • Enplegatuak eta enpresak segurtasun- eta higiene-arloan dituzten eskubide eta betebehar

garrantzitsuenak identifikatzea. • Konplexutasun-maila desberdina duten ohiko segurtasun- eta higiene-plan batzuk abiapuntutzat

hartuz: − Segurtasun- eta higiene-planaren irudikapen grafikoak interpretatzea. − Egin beharreko lanei buruzko arauak erlazionatu eta deskribatzea. − Lan-ingurunearen garbitasunari eta ordenari buruzko arauak erlazionatu eta deskribatzea. − Seinaleen eta alarmen sinbologiari eta egoera fisikoari buruzko arauak, suteen aurkako ekipoei

buruzko arauak eta sendaketarako eta lehen laguntzetarako ekipoei buruzko arauak erlazionatu eta deskribatzea.

− Sistemen, makinen eta instalazioen kanpo- eta barne-manipulazioari eta gelditzeari buruzko arauak identifikatu eta deskribatzea.

− Aztertutako plan bakoitzaren arau partikularrak indarrean dagoen legeriarekin erlazionatzea, arau orokorrak planean aplikatu edo gauzatu direnean gertatu diren desegokitzapenak, halakorik badago, deskribatuz.

3. Arte grafikoetako sektoreko segurtasun-baliabideak eta -ekipoak zuzen erabiltzean, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Babes-ekipo desberdinak arrisku-faktoreekin erlazionatzea. • Norberaren babeserako arropa eta ekipo arruntenen propietateak eta erabilerak deskribatzea, erabilera-

baldintza egokian mantenduz. • Suteak itzaltzeko sistema desberdinak zerrendatzea, hauetako bakoitzeko propietateak eta erabiltzeko

moduak deskribatuz. • Arrisku-lekuak eta/edo larrialdi-egoerak adierazteko arauzko seinaleen eta alarmen ezaugarriak eta

xedeak deskribatzea. • Sendaketetarako, lehen laguntzetarako eta istripua izan dutenak eramateko ekipo eta baliabideen

ezaugarriak eta erabilerak deskribatzea. 4. Larrialdien edo suteen kasuan aldez aurretik definitutako planaren arabera jardutean, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Izaera desberdineko suteak aintzat hartzen dituzten larrialdi-simulazio jakin batzuk abiapuntu izanik:

Page 34: PAPERA ETA KARTOIA ENKOADERNATZEKO ETA MANIPULATZEKO ...€¦ · Lanbide- eta lan-ingurunea . 5 Irudi hau arte grafikoen, prentsaren eta publizitatearen sektorean ondoko zereginak

34

− Sute-mota bakoitza itzaltzeko ekipo eta produktu egokienak teknikarik eraginkorrenaz erabiltzea. − Norberaren babeserako ekipoak behar bezala erabiltzea. − Hustuketa arauen arabera egitea, esleitutako zeregina ezarritako denboran betez.

5. Arte grafikoetako sektoreko enpresetan gertatu diren istripuen kasuak aztertu eta ebaluatzean, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Istripuen arrazoiak identifikatu eta deskribatzea. • Arrisku-faktoreak eta istripua saihets dezaketen neurriak identifikatu eta deskribatzea. • Istripuaren arrazoietan langileek eta enpresak izan dezaketen erantzukizuna ebaluatzea. c) Edukiak I. multzoa: SEGURTASUNARI ETA HIGIENEARI BURUZKO PLANAK ETA

ARAUAK Prozedurazkoak: • Arte grafikoetako sektoreko segurtasun- eta higiene-planetan biltzen diren alderdiak identifikatzea. • Segurtasunari eta higieneari buruzko arau orokorrak ezagutzea, plan partikular baten barruan aplikatzen

direnean. • Arte grafikoetako sektoreko segurtasunari eta higieneari buruzko araudiaren arabera, langilearen eta

enpresaren eskubideak eta betebeharrak identifikatzea. • Lan-ingurune bakoitzean bete beharreko ordenari eta garbitasunari buruzko arauak aplikatzea. • Sinbologia, seinaleztapen, alarma, laguntzarako babes-ekipo eta abarri buruzko arauak identifikatzea. • Sektorearen berezko makinak eta instalazioak manipulatzeko arauak identifikatzea. • Produkzioan eta produkzioko makinen eta ekipoen prestaketan segurtasun-neurriak aplikatzea. Gertakariak, kontzeptuak eta printzipioak: • Arte grafikoetako sektoreko segurtasunari eta higieneari buruz indarrean dagoen araudia. • Sektoreko enpresen segurtasun- eta higiene-planen dokumentazioa. • Enpresetako segurtasun-politika. • Segurtasun-arloan enplegatuaren eta enpresaren eskubide eta betebeharrei buruzko araudia. • Lan-inguruneko garbitasunari eta ordenari eta norberaren higieneari buruzko araudia. • Sinbologia, seinaleztapen, alarma, laguntzarako babes-ekipo eta abarri buruzko arauak. • Sektoreko sistema, makina eta instalazioen manipulazioari buruzko araudia. • Makina eta ekipoen prestaketako eta produkzioko segurtasun-neurriak. Jarrerazkoak: • Zuhurtasuna eta ordena segurtasunari, higieneari eta ingurumenari buruzko planak eta arauak

aplikatzerakoan. • Zuhurtasuna lan-ingurune bakoitzerako segurtasunari, higieneari eta ingurumenari buruzko arauak

aukeratzerakoan. • Segurtasunaren eta higienearen arloan langileari dagozkion eskubideei eta betebeharrei buruzko araudian

biltzen diren edukiak ezagutzeko interesa. II. multzoa: ARRISKU-FAKTOREAK ETA -EGOERAK Prozedurazkoak: • Arte grafikoetako sektoreko segurtasun- eta higiene-plan desberdinetan aintzat hartzen diren arrisku-

faktoreak eta -egoerak aztertzea. • Sektoreko enpresetan gertatu diren istripuen arrazoiak identifikatzea. • Istripuak gertatzeko arrisku-faktoreak identifikatzea. • Istripuen arrazoietan langileen eta enpresaren erantzukizunak identifikatzea. • Produkzioko eta produkzio-makinen eta -ekipoen prestaketako segurtasunerako neurriak aztertzea.

Page 35: PAPERA ETA KARTOIA ENKOADERNATZEKO ETA MANIPULATZEKO ...€¦ · Lanbide- eta lan-ingurunea . 5 Irudi hau arte grafikoen, prentsaren eta publizitatearen sektorean ondoko zereginak

35

Gertakariak, kontzeptuak eta printzipioak: • Arte grafikoetako sektoreko industrietan ohikoenak diren arriskuak. • Babesa makinetan eta instalazioetan. • Segurtasun-neurriak produkzioan eta makina eta ekipoen prestaketan. Jarrerazkoak: • Arrisku-faktoreak eta -egoerak ezagutzeko interesa. • Zuhurtasuna istripuen arrazoiak identifikatzerakoan eta erantzukizunak esleitzerakoan. • Erantzukizuna arrisku-egoeretan. • Konpromisoa eta talde-lan arduratsua, lanean segurtasuna eta higienea hobetzeko. III. multzoa: SEGURTASUNERAKO BALIABIDEAK, EKIPOAK, TEKNIKAK ETA

PERTSONALA Prozedurazkoak: • Egoera edo kasu partikular bakoitzean segurtasunaren arduradunei esleitutako funtzioak aztertzea. • Istripuak saihets zitzaketen neurriak identifikatzea. • Norberaren babeserako ekipoen eta arropen propietateak eta aplikazioak identifikatzea. • Kasu partikular bakoitzean aplikatzen diren suteak itzaltzeko sistemak eta ekipoak identifikatzea. • Arrisku- edo larrialdi-egoerak identifikatzeko teknika gisa seinaleen eta alarmen aplikazioa aztertzea. • Sendaketetan eta lehen laguntzetan erabiltzen diren ekipoak eta baliabideak maneiatzea. • Objektuak eta pertsonak husteko erabiltzen diren teknikak identifikatzea. • Suteak itzaltzeko teknikarik eraginkorrena aplikatzea. • Hustuketako simulazioak egitea, arauen, esleitutako zereginaren eta ezarritako denboraren arabera. Gertakariak, kontzeptuak eta printzipioak: • Arte grafikoetako sektoreko enpresetan segurtasunaz arduratzen direnen funtzioak eta zereginak. • Istripuen prebentziorako metodoak eta neurriak. • Norberaren babeserako arropa eta ekipoak. • Suteak itzaltzeko sistemak eta ekipoak. • Seinaleak eta alarmak. • Sendaketetarako, lehen laguntzetarako eta istripua izan dutenak eramateko baliabideak. • Objektuak eta pertsonak mugitu eta eramateko teknikak. Jarrerazkoak: • Higienea eta ingurumena zaintzeko baliabide, ekipo, teknika eta pertsonala ezagutzeko interesa. • Zuhurtasuna larrialdi-kasuetan sistemak eta ekipoak aplikatzeko. • Beste lankideekin koordinatzea suteak itzaltzeko eta hustuketak egiteko. • Arreta eta segurtasuna larrialdi-egoeretan. 7. lanbide-modulua. LAN-PRESTAKUNTZA ETA ORIENTABIDEA a) Amaierako gaitasunak Lanbide-modulu hau amaitzean, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: 1. Titulazioan adierazitako jarduera-eremuan, osasunean eragina izan dezaketen arriskurik ohikoenak

antzematea eta dagozkien babes- eta prebentzio-neurriak aplikatzea. 2. Simulatutako egoeretan, istripuaren lekuan berehalako oinarrizko osasun-neurriak aplikatzea. 3. Lan-kontratazio modalitateak eta norberaren konturako langile gisa lan-munduratzeko prozedurak

aztertzea. 4. Enplegua bilatzeko teknikak aztertzea, norberak dituen gaitasunak eta interesak eta lanbide-ibilbide

egokiena identifikatuz.

Page 36: PAPERA ETA KARTOIA ENKOADERNATZEKO ETA MANIPULATZEKO ...€¦ · Lanbide- eta lan-ingurunea . 5 Irudi hau arte grafikoen, prentsaren eta publizitatearen sektorean ondoko zereginak

36

5. Lanaren lege-esparrua interpretatzea eta lan-harremanetatik ondorioztatzen diren eskubideak eta betebeharrak bereiztea.

b) Ebaluazio-irizpideak 1. Titulazioan adierazitako jarduera-eremuan, osasunean eragina izan dezaketen arriskurik ohikoenak antzematean eta dagozkien babes- eta prebentzio-neurriak aplikatzean, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Dagokion lan-eremuan ohikoenak diren arrisku-egoerak eta/edo -faktoreak identifikatzea. • Lanbidetik ondorioztatzen diren gaixotasunak, osasunerako kalteak eta lan-istripuak deskribatzea,

titulazioan adierazten diren jardueretan aritzean. • Sektorean aplikatu ohi diren babes- eta/edo prebentzio-teknikak deskribatzea. • Prebentzio- eta/edo babes-ekintzarako teknika orokorrak dagokion lan-eremuan ohikoak diren arrisku-

egoera eta/edo -faktoreekin erlazionatzea. • Enpresaren barruan nahiz enpresatik kanpo segurtasun-arloan eskumena duten organoak

identifikatzea. • Sektoreko ohiko kontingentzietara egokitutako suposizioetan aplikatu behar diren prebentzio- eta/edo

babes-neurriak zehaztea. • Arriskuen prebentzioan laguntzea. • Segurtasun- eta higiene-arauak eta ingurunea babesteari buruzkoak errespetatzea, titulazioan

adierazitako jardueretan aritzean. • Prebentzioa osasunerako kalteak saihesteko baliabide gisa baloratzea. 2. Simulatutako egoeretan, istripuaren lekuan berehalako oinarrizko osasun-neurriak aplikatzean, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Lesioak bizitzan sor dezaketen arrisku-mailaren arabera sailkatzea. • Ekintza- edo protokolo-prozesua azaltzea, lan egitean gertatu ohi diren lesio eta/edo istripuen aurrean. • Lesionatu batzuk edo asko izanez gero, esku hartzeko garaian lehentasuna identifikatzea, lesioek berez

bizitzan sor dezaketen arrisku-mailaren arabera. • Aurreko kasuan izandako lesioen arabera aplikatu beharreko neurrien sekuentzia identifikatzea. • Oinarrizko osasun-teknikak burutzea (arnasketa artifiziala, inmobilizazioa, bihotz-masajea,

lekualdaketa eta abar), ezarritako protokoloak aplikatuz. • Istripurik gertatuz gero berehala eta eraginkortasunez jokatzea. • Lan koordinatua kontingentziak konpontzeko metodo eraginkorrena dela kontuan hartzea. 3. Lan-kontratazio modalitateak eta norberaren konturako langile gisa lan-munduratzeko prozedurak aztertzean, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Dagokion produkzio-sektoreko lan-kontratazio modalitate desberdinak deskribatzea, horien

ezaugarriak iraupenaren, ordainsariaren eta/edo bestelako aldagai garrantzitsuen arabera azalduz. • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzak ezarritakoak deskribatzea, norberaren konturako langile

gisa. • Autonomo bati dagozkion enpresa- edo lanbide-jarduerak martxan jartzeko garaian parte hartzen

duten erakundeak adieraztea, kasu bakoitzean egin beharreko tramiteak azalduz. • Lan-munduratzeko bide posible gisa norberaren konturako lana eta besteren konturakoa kontrastatzea,

kasu bakoitzari dagozkion inplikazioak aztertuz eta norberaren interesen arabera horietako bat aukeratuz.

• Inprimaki ofizialetan, moduluen edo koefizienteen araberako estimazio objektiboaren erregimeneko zerga-betebeharrei eta Gizarte Segurantzari buruzko dokumentazioa betetzea, hain zuzen ere norberaren konturako langile gisa finkatzearen ondorioz.

• Inprimaki ofizialetan norberaren konturako langile gisa aritzeko beharrezko dokumentuak betetzea. • Egon daitezkeen finantzaketa-iturriak, dirulaguntzak eta/edo abantailak ezagutzea, langile autonomo

gisa lanean aritzeko.

Page 37: PAPERA ETA KARTOIA ENKOADERNATZEKO ETA MANIPULATZEKO ...€¦ · Lanbide- eta lan-ingurunea . 5 Irudi hau arte grafikoen, prentsaren eta publizitatearen sektorean ondoko zereginak

37

4. Enplegua bilatzeko teknikak aztertzean, norberak dituen gaitasunak eta interesak eta lanbide-ibilbide egokiena identifikatuz, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Lortutako gaitasun, jarrera eta ezagutzetatik eratorritako balio profesionala identifikatzea. • Norberaren interesak eta motibazioak definitzea, hala badagokio, sexuaren araberako baldintzak eta

beste izaera batekoak saihestuz. • Dagokion eremuko lan-eskariaren baldintzak interpretatzea, lortutako balio profesionalarekin

erlazionatuz. • Lan-munduratzeko aukerak izan ditzakeen zonako prestakuntza-eskaintzari eta enpresa-ehunari

buruzko informazio-iturriak erabiltzea, enplegu-eskaintzarekiko dituen iguripenei lotuta enpresaren datuak eta informazioa lortuz.

• Prestakuntza-premia osagarriak ondorioztatzea, dituen enplegu-aukerak zabaltzeko eta/edo behin enplegua lortu ondoren aberastasun profesionala lortzeko.

• Prestakuntza-ibilbideak ezartzea antzemandako beharren arabera. • Enplegua lortzeko teknikak prestatzea, elkarrizketak egitea, testak betetzea eta abar bezalako

simulazioen bidez. • Enplegu batean aurkezteko eta/edo eskaria egiteko dokumentuak lantzea. • Behar profesional gisa, prestakuntza zabaldu eta jarraitzeko ekimena izatea. 5. Lanaren lege-esparrua interpretatzean eta lan-harremanetatik ondorioztatzen diren eskubideak eta betebeharrak bereiztean, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Lan-zuzenbidearen oinarrizko iturriak azaltzea (Konstituzioa, Langileen Estatutua, Europako

Batasunaren Arteztarauak, Hitzarmen Kolektiboa eta abar), dagozkion eskubideak eta betebeharrak bereiziz.

• Negoziazio kolektiborako bideak deskribatzea, negoziatu ohi diren aldagai garrantzitsuenak adieraziz: soldatak, segurtasuna eta higienea, produktibitatea eta abar.

• Besteren konturako langileentzako Gizarte Segurantzaren prestazioak eta betebeharrak identifikatzea. • Gizarte Segurantzaren prestazioak suposizio desberdinetan oinarrituz kalkulatzea. • Oinarrizko soldata-agiriak suposizio desberdinetan oinarrituz formalizatzea, horietan agertzen diren

kontzeptuak interpretatuz (soldata gordina, PFEZ atxikipena, Gizarte Segurantzaren kuotak eta abar). • Suposizio desberdinetan oinarrituz hartzekoen likidazioak kalkulatzea, agertzen diren kontzeptuak

interpretatuz. • Inprimaki ofizialetan PFEZren aitorpen sinpleak betetzea, lortutako errendimendu desberdinak

identifikatuz eta zerga-zorra kalkulatuz. • Gerta daitekeen lan-baldintzak negoziatzeko egoera batean besteen iritziak errespetatuz. c) Edukiak I. multzoa: SEGURTASUNA ETA OSASUNA Prozedurazkoak: • Segurtasun- eta higiene-arloan eskumena duten organismoak identifikatzea. • Arriskuen prebentzioa: prozedurak. • Lesioen arriskuaren arabera esku hartzea: lehentasunen identifikazioa eta aplikatu beharreko neurrien

sekuentziazioa. • Zaurituen ebakuazioa eta laguntza: antolaketa. • Oinarrizko osasun-teknikez baliatzea. Gertakariak, kontzeptuak eta printzipioak: • Lanbide-gaixotasunak, osasunari egindako kalteak eta lan-istripuak: arriskuaren araberako sailkapena. • Babes-teknikak eta/edo prebentzio-teknikak lanean. • Lesioak: bizitzarentzat duten arriskuaren arabera sailkatuta. • Lehen laguntzak. • Ingurumena eta industria- edo zerbitzu-prozesuak.

Page 38: PAPERA ETA KARTOIA ENKOADERNATZEKO ETA MANIPULATZEKO ...€¦ · Lanbide- eta lan-ingurunea . 5 Irudi hau arte grafikoen, prentsaren eta publizitatearen sektorean ondoko zereginak

38

Jarrerazkoak: • Istripuen aurrean erantzun azkarra eta eraginkorra ematea. • Segurtasun- eta higiene-arauak eta ingurumenaren babesari buruzkoak errespetatzea eta betetzea. • Lanbidearen jardunean ingurumena babestearen aldeko konpromisoa hartzea. • Prebentzioa osasunean kalterik ez izateko modurik eraginkorrena dela baloratzea. • Arriskuen prebentzioan eta kontingentzien aurrean parte hartzea, lan-taldean integratuz. II. multzoa: LAN-ESPARRUA Prozedurazkoak: • Banako enpresa bat sortzeko dokumentazioa betetzea. • Norberaren konturako lanean zerga-betebeharrei buruzko dokumentazioa nahiz Gizarte Segurantzaren

dokumentazioa betetzea. • Egon daitezkeen finantzaketa-iturriak, dirulaguntzak eta/edo bestelako abantaila batzuk ezagutzea,

norberaren konturako lanean jarduteko. • Lortutako gaitasun, jarrera eta ezagutzetatik eratorritako balio profesionala identifikatzea eta

norberaren interesak eta motibazioak definitzea. • Dagokion lanbide-eremuan dagoen lan-eskariaren baldintzak interpretatzea eta prestakuntza-premiak

ondorioztatzea. • Enpresa-ehunari eta prestakuntza-aukerei buruzko informazio-iturriak erabiltzea. • Bere hasierako prestakuntza osatuko duten prestakuntza-ibilbideak ezartzea. • Enplegua lortzeko teknikak prestatzea eta dokumentuak lantzea. • Gizarte Segurantzaren eta INEMen prestazioak kalkulatzea. • Hartzekoen likidazioak interpretatzea eta kalkulatzea. • Oinarrizko soldata-agiriak interpretatzea eta formalizatzea. • Errendimenduak identifikatzea eta zerga-zorra kalkulatzea PFEZen. • Norberaren konturako lana eta besteren konturako lana konparatzea. Gertakariak, kontzeptuak eta printzipioak: • Lan-kontratazioaren modalitateak: ezaugarriak. • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzak ezarritakoak norberaren konturako lanean. • Autonomo batek enpresa- edo lanbide-jarduera bat martxan jartzeko zer erakundetara jo behar duen

eta egin beharreko tramitazioaren eskema zein den. • Lan-zuzenbidearen oinarrizko iturriak: Konstituzioa, Langileen Estatutuak, Europako Batasunaren

Arteztarauak, Hitzarmen Kolektiboa eta abar. • Negoziazio kolektiboa. • Gizarte Segurantzaren eta INEMen prestazioak eta haiekiko betebeharrak, besteren konturako lanean. • Lanbide-esperientzia eta etengabeko prestakuntza: lanbide-promoziorako ibilbidea, birziklatzeko

ohiko ikastaroak, ikastaro horiek ematen dituzten erakundeak, titulazioari lotutako unibertsitate-ikasketak eta unibertsitateaz kanpokoak.

Jarrerazkoak: • Norberaren interesak definitzeko garaian adin, sexu eta bestelako baldintzei buruz gogoeta egitea. • Dagokion lanbidean aurrerapen teknologikoek eskatutako prestakuntza lortzeko prest egotea. • Gizarte- eta ekonomia-ingurunetik informazioa lortzeko ekimena izatea. • Lanean hastearen ondorioz beste pertsona batzuekiko edo organismoekiko sortzen diren betebeharrak

betetzea. • Lan-harremana zuzentzen duten arauak errespetatzea. 8. lanbide-modulua. KALITATEA ETA ETENGABEKO HOBEKUNTZA a) Amaierako gaitasunak Lanbide-modulu hau amaitzean, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu:

Page 39: PAPERA ETA KARTOIA ENKOADERNATZEKO ETA MANIPULATZEKO ...€¦ · Lanbide- eta lan-ingurunea . 5 Irudi hau arte grafikoen, prentsaren eta publizitatearen sektorean ondoko zereginak

39

1. “Kalitatearen” kontzeptua, esanahia eta bilakaera historikoa aztertzea, tituluari dagokion lanbide-sektore edo -eremuari dagokionez bereziki.

2. Kalitatea ziurtatzeko aplika daitezkeen arauak eta hauen funtzioak eta alderdirik bereizgarrienak aztertzea, lanbide-jarduera edo -burutzapenari lotuz.

3. Lanbide-eremu edo -sektoreari lotutako prozesu edo funtzio esanguratsuetan kalitatea etengabe hobetzeko proiektu edo ekintzetan parte hartzea.

b) Ebaluazio-irizpideak 1. “Kalitatearen” kontzeptua, esanahia eta bilakaera historikoa aztertzean (tituluari dagokion lanbide-sektore edo -eremuari dagokionez bereziki), ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Kalitatearen kontzeptuaren bilakaera historikoa deskribatzea, tituluari dagozkion jarduera

esanguratsuei eta sektoreari lotuta. • Erabateko Kalitateko eredu baten oinarrizko funtsak eta printzipioak identifikatzea. • Europako Erabateko Kalitateko ereduaren bereizgarriak diren funtsezko alderdi eta elementuak

identifikatzea.

2. Kalitatea ziurtatzeko aplika daitezkeen arauak eta hauen funtzioak eta alderdirik bereizgarrienak aztertzean (lanbide-jarduera edo -burutzapenari lotuz), ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Bere lanbide-eremuari dagokionez, kalitatea ziurtatzearen helburuak identifikatzea, arauen beharrak

ondorioztatuz. • Kalitatea ziurtatzeko arauen (Europakoak bereziki) edukia interpretatzea. • Prozesuetan kalitatea ziurtatzeko aplika daitezkeen arauak bere lanbide-eremuko jarduerarik

esanguratsuenekin lotzea. 3. Lanbide-eremu edo -sektoreari lotutako prozesu edo funtzio esanguratsuetan kalitatea etengabe hobetzeko proiektu edo ekintzetan parte hartzean, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Suposizio erreal edo simulatuetan:

− Esku-hartze eta hobekuntzarako aukera-arloak identifikatzea. − Oinarrizko kalitate-erremintak erabiltzea. − Lanbide-harremanen hobekuntzan eta jardueren garapenean inplikatzeko azturak hartzea. − Etengabeko hobekuntzan oinarritutako soluzioetan esku hartzea. − Etengabeko hobekuntzan oinarritutako eta bere lanbide-eremu edo -sektoreari lotutako soluzio edo

planak ezartzearen emaitzak ebaluatzea. c) Edukiak • Kalitatearen kontzeptuaren bilakaera historikoa aztertzea, tituluari dagozkion jarduera esanguratsuei

eta sektoreari lotuta. • Erabateko Kalitateko eredu baten oinarrizko funtsak eta printzipioak identifikatzea. • Europako Erabateko Kalitateko ereduaren bereizgarriak diren funtsezko alderdiak eta elementuak

identifikatzea. • Bere lanbide-eremuari dagokionez, kalitatea ziurtatzearen helburuak identifikatzea, arauen beharrak

ondorioztatuz. • Kalitatea ziurtatzeko arauak (Europakoak bereziki) interpretatzea. • Kalitatea ziurtatzeko aplika daitezkeen arauak eta arte grafikoetako sektoreko prozesu eta jarduerarik

esanguratsuenekiko loturak identifikatzea. • Tituluari dagokion lanbide-gaitasunaren prozesu edo jarduera esanguratsu baten edo batzuen

datuetatik eta gainerako aldagai deskribatzaileetatik abiatuta eta guztia sektoreko balizko enpresa batean kokatuta: − Esku-hartze eta hobekuntzarako aukera-arloak identifikatzea.

Page 40: PAPERA ETA KARTOIA ENKOADERNATZEKO ETA MANIPULATZEKO ...€¦ · Lanbide- eta lan-ingurunea . 5 Irudi hau arte grafikoen, prentsaren eta publizitatearen sektorean ondoko zereginak

40

− Oinarrizko kalitate-erremintak erabiltzea. − Harremanetan eta jardueren garapenean hobekuntza pertsonaleko jarrerak eta azturak hartu eta

ezartzea. − Bere mailan, etengabeko hobekuntzan oinarritutako soluzioetan esku hartzea. − Etengabeko hobekuntzan oinarritutako eta bere lanbide-eremuari lotutako soluzio edo planak

ezartzearen emaitzak ebaluatzea. 9. lanbide-modulua. LANTOKIKO PRESTAKUNTZA a) Amaierako gaitasunak Lanbide-modulu hau amaitzean, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: 1. Paperaren eta kartoiaren koadernaketan eta manipulazioan esku hartzen duten materialak jaso eta

prestatzea, lantokiaren berezko exijentzietara egokituz. 2. Paperaren eta kartoiaren koadernaketan eta manipulazioan esku hartzen duten ekipoak, elementu

trukagarriak eta produktu osagarriak prestatzea, lantokiaren berezko exijentzietara egokituz. 3. Papera, kartoia eta bestelako materialen koadernaketako eta/edo manipulazioko tirada egitea,

produkzio-aginduaren lana egiteko xedez. 4. Segurtasunari, higieneari eta ingurumenari buruzko arauak eta prozedurak aplikatzea. 5. Lantokian arduraz jokatzea. b) Ebaluazio irizpideak 1. Paperaren eta kartoiaren koadernaketan eta manipulazioan esku hartzen duten materialak jaso eta prestatzean, lantokiaren berezko exijentzietara egokituz, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Prozesuko, eskuliburuetako eta kalitateari eta mantentzeari buruzko informazio guztia interpretatu eta

egiaztatzea. • Prozesuan esku hartzen duten materialen ezaugarriak eta hauek lan-aginduarekin duten

korrespondentzia identifikatzea. • Landuko den inprimaki-motaren (eskuliburuak, liburuak, aldizkariak, etiketak) ezaugarriak

identifikatzea. • Egingo den manipulazio-motaren ezaugarriak identifikatzea: kartoi eta deribatuez egindako bilgarriak,

karpetak, artxibagailuak eta kartoi eta deribatuez egindako konplexuak. • Lan-motaren arabera prozeduran egindako aldaketak identifikatzea. • Erabiliko den materialak dituen akatsak antzematea, euskarriaren izaerarekin eta hezetasun-

mailarekin, ezarritako marjinekin eta ebaketa-markekin erlazionatuz. • Papera koadernatzeko eta manipulatzeko lehengaiak (kolak, larruak, belusak, estanpazio-pelikulak,

kartoia) prestatzeko beharrezko lanak egitea, jasotako zehaztapenen arabera (biskositatea, tenperatura, nahasketa edo estrusio-loditzaileak).

• Erabiliko diren euskarriei orriak kentzea edo gillotinatzea, makina behar bezala elika dadin ahalbidetzeko.

• Euskarriak makina behar bezala elikatzeko antolatu dira. 2. Paperaren eta kartoiaren koadernaketan eta manipulazioan esku hartzen duten ekipoak, elementu trukagarriak eta produktu osagarriak prestatzean, lantokiaren berezko exijentzietara egokituz, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Produkzio-aginduaren lana egiteko beharrezko elementu trukagarriak eta produktu osagarriak

identifikatzea. • Lana behar bezala egiteko erabili behar diren prozedurarik egokienak identifikatzea. • Lanean erabiliko diren elementu trukagarriak (formak, kontraformak, trokelak, hortzak, estrusio-

buruak, ebakitzaileak, moztaileak, kolagailuak, presio-arrabolak, bereizgailuak, tantak, tolestaketa-

Page 41: PAPERA ETA KARTOIA ENKOADERNATZEKO ETA MANIPULATZEKO ...€¦ · Lanbide- eta lan-ingurunea . 5 Irudi hau arte grafikoen, prentsaren eta publizitatearen sektorean ondoko zereginak

41

piezak, kautxuzko eta silikonazko arrabolak) prestatzeko eta, hala badagokio, egokitzeko beharrezko lanak egitea.

• Lanean erabili behar diren ekipoak (gillotinak, minervak, trokelatzeko makinak, koadernaketa-lerroa, enbutxatzeko makinak, jasotzeko makinak, kontrakolagailuak, tolestatzeko makinak, josteko makinak, gomaztatzeko makinak, kartoia manipulatzeko lerroak, kutxatilan sartzeko makinak, kolagailuak, marratzeko makinak, erretraktilatzeko makinak, gofratzeko makinak, arrailtzeko makinak, bobinatzeko makinak) prestatzeko lanak egitea: − Elementu trukagarriak muntatzea. − Automatismoak eta sistema elektronikoak eta mekanikoak doitzea. − Makinak sinkronizatzea. − Izurtzeko lehorketa-tenperaturak eta ore, kola, lekeda eta loditzaileen nahasketa doitzea. − Presioak, airea eta olioa doitzea.

• Makinak lanean erabiltzen diren euskarri, produktu eta materialekin elikatzea. • Kartoi izurtu, kartoitxo eta bestelako materialetako produktuen probak lortzea. • Desbideratzeak egiaztatzea eta makinak doitzea. • Lehen mantentzerako lanak egitea (koipeztatzea, garbitzea, hortzak zorroztea), dokumentazio

teknikoa, enpresaren argibideak eta segurtasun-arauak kontuan izanik. 3. Papera, kartoia eta bestelako materialen koadernaketako eta/edo manipulazioko tirada egitean, produkzio-aginduaren lana egiteko xedez, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Prozesuaren informazio teknikoa (prozedurak, zehaztapenak, kontsumoak, emaitzak) interpretatu eta

adieraztea, lantokiko berezko sinbologia, terminologia eta baliabideekin. • Produkzio-ekipoekin segurtasunez lan egitea, jasotako argibideak jarraituz. • Tirada eroateko lanak egitea, horretarako ezarritako segurtasun-arauak betez. • Tiradan zehar eta tirada amaitzerakoan kalitatea egiaztatzea, gerta daitezkeen akatsak eta hauek sortu

dituzten arrazoiak identifikatuz, betiere ezarritako parametroak jarraitu beharko dira. • Tiradan mantentze-lanak egitea, produkzioan eskatzen den kalitatea lortzearren. • Produktuari, produktibitateari, kontsumoei eta gertakariei buruzko informazio teknikoa osatzea. 4. Segurtasunari, higieneari eta ingurumenari buruzko arauak eta prozedurak aplikatzean, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Enpresaren produkzio-instalazioei eta -ekipoei loturiko arriskuak identifikatzea. • Produkzioan inplikatzen diren segurtasunari eta ingurumenari buruzko arauak aplikatzea. • Lan bakoitzerako beharrezkoak diren norberaren babeserako ekipoak, arropak eta osagarriak

identifikatu eta erabiltzea. • Produkzioan erabiltzen diren produktuen artean, ingurumenari eta segurtasunari buruzko araudiaren

arabera ordezka daitezkeenak identifikatzea. • Lantokian arduraz jokatzean eta enpresaren erlazio teknikoen eta gizarte-erlazioen sisteman

integratzea. 5. Lantokian arduraz jokatzean, ikasleak ondoko gaitasunak lortu beharko ditu: • Erreleboa egitea, eskura dagoen aurrekoaren informazio guztia lortuz eta lanpostuan den bitartean

sortzen den informazio garrantzitsu guztiaren berri emanez. • Garatzen duen lanaren erantzukizuna bere gain hartzea, une bakoitzean pertsona egokiarekin

etengabeko komunikazioa mantenduz. • Bere jarduerak produkzio-sisteman duen eragina eta lantokiak duena aztertzea. • Betebeharrak lehentasun-ordenan egitea, enpresaren arauen eta prozeduren arabera eta ezarritako

denborak betez. • Bere lan-arloa behar bezalako ordena eta garbitasunez mantentzea. c) Edukiak

Page 42: PAPERA ETA KARTOIA ENKOADERNATZEKO ETA MANIPULATZEKO ...€¦ · Lanbide- eta lan-ingurunea . 5 Irudi hau arte grafikoen, prentsaren eta publizitatearen sektorean ondoko zereginak

42

Ikastetxeak “lan-egoeretan” kokatutako jarduera gisa finkatuko ditu edukiak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak argitaratutako Lantokiko prestakuntza lanbide-modulua diseinatzeko curriculum-esparruaren arabera.

Page 43: PAPERA ETA KARTOIA ENKOADERNATZEKO ETA MANIPULATZEKO ...€¦ · Lanbide- eta lan-ingurunea . 5 Irudi hau arte grafikoen, prentsaren eta publizitatearen sektorean ondoko zereginak

43

3.3. Heziketa-zikloaren sekuentziazioa eta denboralizazioa 3.3.1. Iraupenak Lanbide-modulua Oinarrizko

iraupena Iraupen finkoa

1. Arte grafikoetako lehengaiak 115 ordu 140 ordu 2. Paperaren koadernaketa- eta manipulazio-prozesua 236 ordu 277 ordu 3. Kartoiaren manipulazio-prozesuak 142 ordu 160 ordu 4. Tinta likido bidezko inprimaketa-prozesuak 100 ordu 124.ordu 5. Arte grafikoetako prozesuak 115 ordu 140 ordu 6. Segurtasuna arte grafikoen industrietan 46 ordu 59 ordu 7. Lan-prestakuntza eta -orientabidea (LPO) 60 ordu 60 ordu 8. Kalitatea eta etengabeko hobekuntza (KEH) 40 ordu 40 ordu 9. Lantokiko prestakuntza (LP) 336 ordu 400 ordu GUZTIRA 1.190 ordu 1.400 ordu 1. Ikastetxe bakoitzak curriculum-proiektua bere gizarte- eta ekonomia-ingurunera eta

ikasleen ezaugarrietara egokitzeko, ikastetxeek beren esku izango dute guztizko ordutegiaren %15 ─kasu honetan 210 ordu─ eta ordu-kopuru hau lanbide-modulu desberdinetan banatu ahal izango dute, baldin eta irakaskuntza desberdinak eskaintza oso baten parte badira.

Horrenbestez, modulu bakoitzerako ezarritako oinarrizko iraupena errespetatu egin beharko da eta aurrerago azalduko diren irizpideen arabera gehitu ahal izango da.

2. Irakaskuntzak eskaintza partzial bateko parte badira, iraupen finkoa ezarri da modulu

bakoitzerako eta ezin izango da aldatu. 3. Moduluen behin betiko iraupenek, hau da, ikastetxeak berak esleitu behar duen

denbora banatu ondoren, heziketa-zikloak irauten dituen 1.400 orduak osatu beharko dituzte guztira.

4. Ikastetxeetako curriculum-proiektu desberdinetan oreka egokia gordetzeko asmoz,

eskaintza osoko modalitatea jarraitzen duten irakaskuntzek ondoko zehaztapena errespetatu beharko dute: lanbide-moduluek ezin izango dute oinarrizko iraupena 64 ordu baino gehiagotan gehitu, "Kartoiaren manipulazio-prozesuak" moduluak izan ezik, hau, bidezko hartzen bada, 96 ordutan gehitu ahal izango da-eta.

5. Ikastetxean bertan garatu beharreko Lantokiko prestakuntza lanbide-moduluko fase

desberdinen iraupenek ez dute ikastetxeak modulu honetarako ezartzen duen behin betiko iraupenaren %10 gainditu behar.

3.3.2. Sekuentziazioa Heziketa-zikloaren sekuentziazioan: 1. Eskaintza osoan:

Page 44: PAPERA ETA KARTOIA ENKOADERNATZEKO ETA MANIPULATZEKO ...€¦ · Lanbide- eta lan-ingurunea . 5 Irudi hau arte grafikoen, prentsaren eta publizitatearen sektorean ondoko zereginak

44

• Lantokiko prestakuntza moduluaren iraupenaren %80 gaitasun-atalei loturiko modulu guztien irakaskuntzak amaitu ondoren eman beharko da.

2. Eskaintza partzialean: • Lantokiko prestakuntza modulua heziketa-zikloa osatzen duten gainerako moduluak

egiaztatu direnean (ondorio horretarako finkatutako bide desberdinen bidez) soilik eman beharko da.

4. Irakasleak 4.1. “Papera eta kartoia koadernatzea eta manipulatzea” heziketa-zikloko lanbide-moduluetan irakaskuntza-atribuzioa duten irakasleen espezialitateak a) Bigarren Irakaskuntzako irakasleen kidegoan “Arte grafikoetako produkzioa” espezialitatea duten irakasleek ondoko lanbide-modulu hauek irakats ditzakete: • Paperaren koadernaketa- eta manipulazio-prozesuak. • Kartoiaren manipulazio-prozesuak (1). • Tinta likido bidezko inprimaketa-prozesuak. (1) Lanbide-modulu hau irakasteko LOGSE legearen 33.2 artikuluan aurreikusten den “irakasle espezialista” batek lagunduko du. b) Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoan “Arte grafikoetako prozesuak eta produktuak” espezialitatea duten irakasleek ondoko lanbide-modulu hauek irakats ditzakete: • Arte grafikoetako lehengaiak. • Arte grafikoetako prozesuak. • Segurtasuna arte grafikoen industrietan. c) Bigarren Irakaskuntzako irakasleen kidegoan “Lan-prestakuntza eta -orientabidea” espezialitatea duten irakasleek ondoko lanbide-modulu hauek irakats ditzakete: • Lan-prestakuntza eta -orientabidea. • Kalitatea eta etengabeko prestakuntza. d) Heziketa-ziklo bereko beste lanbide-moduluren bat irakasten duten a) eta b) ataletan adierazitako espezialitatea duten irakasleek ondoko modulua ere irakats dezakete: • Lantokiko prestakuntza. 4.2. Titulazioen baliokidetasunak irakaskuntzan aritzeko 4.2.1. "Arte grafikoetako prozesuak eta produktuak" espezialitateari dagozkion lanbide-moduluak irakasteko, doktore-, ingeniari-, arkitekto- edo lizentziatu-tituluen eta ondoko tituluen arteko baliokidetasuna ezartzen da irakaskuntzan aritzeko: • Industria-diseinuko ingeniari teknikoa. • Baso-ingeniari teknikoa, baso-industriako espezialitatea.

Page 45: PAPERA ETA KARTOIA ENKOADERNATZEKO ETA MANIPULATZEKO ...€¦ · Lanbide- eta lan-ingurunea . 5 Irudi hau arte grafikoen, prentsaren eta publizitatearen sektorean ondoko zereginak

45

• Industria-ingeniari teknikoa, industria-kimikako espezialista. 4.2.2. “Lan-prestakuntza eta -orientabidea” espezialitateari dagozkion lanbide-moduluak irakasteko, doktore-, ingeniari-, arkitekto- edo lizentziatu-tituluen eta ondoko tituluen arteko baliokidetasuna ezartzen da irakaskuntzan aritzeko: • Enpresa-zientzietan diplomatua. • Lan-harremanetan diplomatua. • Gizarte-lanean diplomatua. • Gizarte-hezkuntzan diplomatua. • Kudeaketa eta administrazio publikoan diplomatua. 4.2.3. “Arte grafikoetako produkzioa” espezialitateari dagozkion lanbide-moduluak irakasteko, ingeniari tekniko, arkitekto tekniko edo diplomatu-tituluen eta ondoko tituluaren arteko baliokidetasuna ezartzen da irakaskuntzan aritzeko: • Arte grafikoetako industrietako produkzioko goi-mailako teknikaria. 5. Irakaskuntza hauek emateko gutxieneko baldintzak 5.1. Espazioak Apirilaren 30eko 777/1998 Errege Dekretuko 19. artikuluaren arabera, "Papera eta kartoia koadernatzea eta manipulatzea" erdi-mailako Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ondoren adierazitako gutxieneko espazioak eskatzen ditu dekretu honek definitzen dituen irakaskuntzak emateko. Prestakuntza-espazioa Azalera

20 ikasle (m2) Erabilera-maila

(%) Entsegu-laborategia ................................................................... 60 20 Koadernaketa- eta manipulazio-lantegia ................................... 180 45 Inprimaketa-lantegia .................................................................. 180 20 Gela balioanitza ......................................................................... 40 15

“Erabilera-mailak” ikasle-talde batek oinarrizko irakaskuntzak irakasteko espazioa zenbat orduz okupatzea aurreikusten den adierazten du; alabaina irakaskuntza hauen guztizko iraupenarekiko ehunekoetan adierazten da. Horrenbestez, ikastetxeek curriculumaren guztizkoa ezartzeko definitzen dutenerako orientagarria da. “Erabilera-mailak” onartutako marjinan, heziketa-ziklo bereko edo beste ziklo batzuetako edo beste hezkuntza-etapa batzuetako beste ikasle-talde batzuek okupatu ahal izango dituzte ezarritako prestakuntza-espazioak. Dena dela, prestakuntza-espazioei lotutako ikaskuntza-jarduerak (erabilera-mailak adierazitako okupazioarekin) antzeko beste prestakuntza-jarduera batzuetarako erabilitako azaleretan ere burutu ahal izango dira. Identifikatutako prestakuntza-espazio desberdinak ez dira zertan itxitura bidez bereizi behar.

Page 46: PAPERA ETA KARTOIA ENKOADERNATZEKO ETA MANIPULATZEKO ...€¦ · Lanbide- eta lan-ingurunea . 5 Irudi hau arte grafikoen, prentsaren eta publizitatearen sektorean ondoko zereginak

46

6. Konbalidazioak eta korrespondentzia 6.1. Lanerako Lanbide Heziketarekin konbalida daitezkeen lanbide-moduluak • Paperaren koadernaketa- eta manipulazio-prozesuak. • Kartoiaren manipulazio-prozesuak. • Tinta likido bidezko inprimaketa-prozesuak. 6.2. Lan-praktikarekin korrespondentzia izan dezaketen lanbide-moduluak • Paperaren koadernaketa- eta manipulazio-prozesuak. • Kartoiaren manipulazio-prozesuak. • Tinta likido bidezko inprimaketa-prozesuak. • Lantokiko prestakuntza. • Lan-prestakuntza eta -orientabidea.