Aurkezpena emakumeak

Click here to load reader

  • date post

    20-Dec-2014
  • Category

    Documents

  • view

    769
  • download

    7

Embed Size (px)

description

 

Transcript of Aurkezpena emakumeak

  • 1. TRATU TXARRAK JASOTZEN DITUZTEN EMAKUMEEKIN ESKU HARTZEA

2. ZER DA INDARKERIA

  • Indarkeria nahita egindako edo berariazko portaera da, min edo kalte fisiko zein psikologikoak eragin ditzakeena beste gizaki batzuengan .
  • Indarkeria motak :
  • - Indarkeria zuzena
  • - Egiturazko indarkeria
  • - Indarkeria kulturala

3. GENERO INDARKERIA

  • ZER DA ?
  • Genero indarkeria emakume izateagatik soilik emakumeen gain erabiltzen den indarkeria mota izango litzateke, edozein adin tarte, esparru (etxean, lanean, kalean) zein kulturetan.
  • B eraz, emakumeonganako indarkeria, genero maskulino eta femeninoarengan eragiten duten baldintza sozio-kulturalen ondorioz, emakumeok sufritzen dugun indarkeria bezala ulertzen dugu, emakumea gizonarekiko menpekotasun maila batetan kokatzen duena. Honekin lotuta doazen erasoak, emakume izateagatik, emakumea mindu, umiliatu edota zapaldua denean ematen dira.
  • JATORRIA :
  • Emakumeon aurkako indarkeriak jatorri eta oinarria jendartearen arau eta balio soizokulturaletan du, egiturazkoa da.

4. NOLA DEFINITZEN DIRA TRATU TXARRAK ? 5. Indarkeria ekonomikoa 4. Gizarte indarkeria 3. Indarkeria sexuala 3. Harreman afektibo bat dago edo egon da erasotzaile eta biktimaren artean.2. Indarkeria psikologikoa 2.Komunikazio eta portaera modelo asimetrikoak. 1. Indarkeria fisikoa 1.Eremu familiarrean edo pribatuan gertatu> zailak detektatzen. BOST MODUTARA AZALERATU DAITEZKE: OINARRIZKO HIRU ASPEKTUREN BIDEZ DEFINITU: 5.

  • Emakumea kolektibo bezala eta honen sinismen, balore eta ideiakirrigarri uztea.
  • Bakarrik erasotzailearen sentimenduei kasu egitea.
  • Afektuaren erabilera min egiteko.
  • Kritika, irain edota oihu jarraiak.
  • Umilazioa, arlo pribatuan edota publikoan.
  • Diruaren kontrola.
  • Seme-alaben zigorrak edota hauen beharrak ez asetzea.
  • Lan egiteko debekua.
  • Harreman sarea izaten ez uztea.

TRATU TXARREN ADIERAZLEAK : 6. TRATU TXARRENONDORIOAK Autoestimaren galera, isolamendu soziala, antsia, erasotua izatearen beldur etengabea...Somatizazioak: logabezia, alkoholismoa, depresioa Erasotzailearekiko sentimendu anbibalenteak: maitasuna,Beldurra, agresibitatea 7. GENERO INDARKERIAREN BIKTIMENTZAKOBABES LEGEA:

  • >>>Emakumearen aurkako indarkeriari aurre egiteko eta biktimak babesteko tresna.
  • Helburua :
  • - Ebazpen bakar eta azkarrean neurri zibilak eta penalak batzea.
  • - Biktimaren aldeko babes neurri eta mekanismo guztiak martxan jartzea.

8. BABES ETXEAK

  • >>>Gaur egungo harrera etxeen jatorria garaiko mugimendu feministek eratu zituzten lehenengo babes etxeetan dago.
  • ZEREGIN NAGUSIA :emakumeon aurkako indarkeria salatzea, ordurarteko mito eta tabuak ezabatuz eta gizarteak ukatutako babesa, aterpea, laguntza eta sostengua ematea.
  • ANTOLAKUNTZA EREDUA : printzipio nagusia autogestioa izan zen, hots, boterearen horizontaltasuna bermatzea.Egitura antolaturik gabeko eredu bat eratu nahi izan zuten, funtzio, espezializazio, erantzunkizun, rol eta zeregin bereizketarik gabe.

9.

  • HELBURU OROKORRAK :
  • 1.Babesa eta prebentzioa.
  • 2. Kontzientzia hartzea eta hausnarketarako denbora.
  • 3. Autonomia eta erantzunkizuna sustatzea.
  • 4. Elkartasuna estimulatzea.
  • 5. Erabakiak erraztu eta
  • bermatu.
  • 6. Inguruan zabalkundea eta kontzientziazio kanpainak.

10. ESKU-HARTZEA HARRERA ETXE BATEAN

  • HELBURU NAGUSIAK :
  • -Emakumeei eta hauen seme-alabei guztizko arreta eskaintzea.
  • - Autonomia jorratzea.
  • - Autoestima berreraikitzea.

11. HARRERA PROZESUA :

  • Emakumeen perfila:
  • Tratu txar psikologikoak, fisikoak zein sexualak jaso dituzten emakumeak eta horregatik beren etxebizitza uztea erabaki dutenak.
  • Ez dituzte baliabide pertsonalik, sozialik edo familiarrik indarkeria egoera horri aurre egiteko.
  • Emakume harrera etxera iristen deneko momentua eta haren egonaldia:
  • Harrera eta egiokitzapen protokoloa martxan jarri.
  • Zentro bakoitzak duen plan funtzionala jarraitu.

12. METODOLOGIA :

  • ->Emakume bakoitzari egokitutakohobetze planaegingo da, etxe kanpoan zein barruan eremu ezberdinak jorratuz: autonomia pertsonala, harreman sarea, lan egoera eta laneratzea, arazo legalak, umeak eta eskolaratzea
  • -> Emakumeenidentitate femeninoaren sendotzeaaurrera eramateko ekintzak egingo dira: norberaren konfiantza eta segurtasuna garatu, eskubideen kontzientzia hartzen lagundu
  • -> Esku-hartze teknikak:
  • -Elkarrizketa indibidualak : alderdi psikologikoen, gizarte alderdien eta alderdi juridiko-legalen orientazioa eskaintzen dute.
  • -Autoestima sendotu eta berreraikitzeko tailerrak : taldeko esperientziatiK eta elkarrekiko laguntzatik abiatzen dira. Lantzen dituzten edukiak >>isolamenduaren apurketa, esperientzia propioaren identifikazioa eta komunikazioa, norbere buruarekiko konfiantzaren sendotzea, beste zenbait alderdi...

13. HARRERA ETXE BATEAN BAJA HARTU ETA IRTENDBIDE POSIBLEAK

  • Harrera etxean baja hartzeko arrazoiak:
  • - Hobetze plana amaitzea
  • - Hobetze plana ez betetzea
  • - Zentroaren barne arautegia ez betetzea
  • - Gehiegizko 6 hilabeteak igarotzea
  • Baja hartzean aukerak:
  • - Bere etxera itzuli edo etxe berri batera.
  • - Pisu tutelatuak: 6 hilabeteko egonaldia eta hobetze planaren jarraipena eta ebaluazioa.

14. SEME-ALABEN EGOERA ETA ESKU-HARTZEA

  • SEME-ALABEN GARAPEN
  • PSIKOLOGIKOAREN
  • EZAUGARRIAK :
  • Garapen soziala
  • Garapen emozionala
  • Garapen kognitiboa

15. ESKU-HARTZEA ETA HEZKUNTZA PREBENTZIOA:

  • Hezkuntza sistema
  • hezkidetzailea:
  • 1. Gizarteratzearen ondorioz
  • sortutako desberdintasunak
  • ezabatu.
  • 2. Maskulinitateari eta
  • feminitateari lotutako baloreei
  • garrantzi bera eman.
  • 3. Pertsona bakoitzaren
  • interesak eta gaitasunak
  • kontuan hartuz eta sexu edo
  • generoa garapen horretan
  • oztopo izan gabe.
  • Esku-hartzea:
  • -Rol-ak eurengan ez
  • errepikatzeko bideratutako
  • programa.
  • - Xede terapeutikoa eta izaera
  • prebentiboa.
  • - Helburua: haurren jokabide
  • agresibo edo pasiboa
  • berbideratzea eta familia
  • harreman alternatibo bat
  • badagoela erakustea.
  • - Esku-hartze indibiduala eta
  • terapeutikoa txandakatzen dira.

16. ERASOTZAILEEKIN ESKU-HARTZEA

  • Iruan martxan jarritako programa,udaleko gizarte
  • zerbitzuen eta espetxearen arteko koordinazioari esker,espetxe
  • barruan hasi eta gizartean amaitzen den esku-hartzea.
  • FASEAK:
  • 1.Fasea: ebaluazioa
  • 2.Fasea: terapia indibiduala
  • 3.Fasea: jarraipena

17. HELBURUA :

  • Tratamenduaren helburua hiru eremu ezberdinetara dago
  • bideratuta:
  • 1.Eremu kognitiboa : ideien, pentsamenduen eta emakumearen irudi distortsionatuaren berreraikitze kognitiboa lantzen da.
  • 2.Eremu konduktuala : bulkaden kontrola eta erlaxapen teknikak lantzen dira.
  • 3.Eremu emozionala : norberaren eta besteen sentimendu eta emozioen aitorpena eta hauen adierazpen eta komunikazio egokia.

18. USUE CASTAARES LANDA