Rahma Zaroual: emakumea, elgoibartarra · Zorionak eta mila esker. F.F. u GILLERMO INTXAUSTIREN...

24
ELGOIBAR - 984. zenb. XXIV urtea - 2016-03-11 Rahma Zaroual: emakumea, elgoibartarra

Transcript of Rahma Zaroual: emakumea, elgoibartarra · Zorionak eta mila esker. F.F. u GILLERMO INTXAUSTIREN...

Page 1: Rahma Zaroual: emakumea, elgoibartarra · Zorionak eta mila esker. F.F. u GILLERMO INTXAUSTIREN ALBUMA Gure aita, Gillermo Intxausti, 102 urterekin hil zen. 100 urte bete zitue -

ELG

OIB

AR

- 984

. zen

b. X

XIV

urte

a - 2

016-

03-1

1

Rahma Zaroual: emakumea,

elgoibartarra

984 azala:Maquetación 1 10/03/16 13:01 Página 1

Page 2: Rahma Zaroual: emakumea, elgoibartarra · Zorionak eta mila esker. F.F. u GILLERMO INTXAUSTIREN ALBUMA Gure aita, Gillermo Intxausti, 102 urterekin hil zen. 100 urte bete zitue -

984 azala:Maquetación 1 10/03/16 13:01 Página 2

Page 3: Rahma Zaroual: emakumea, elgoibartarra · Zorionak eta mila esker. F.F. u GILLERMO INTXAUSTIREN ALBUMA Gure aita, Gillermo Intxausti, 102 urterekin hil zen. 100 urte bete zitue -

ZOZOAK BELEARI 3

GARAZI AYESTA

NORA HADI

“Gizon batek esan zidan zorteko nengoela horrenbeste suhiltzaile ‘katxas’ inguruan edukita”

Ohikoa den bezala. Noiz arte izango da ohikoa?Horrela da, Garazi, niri ere tokatu zait puto amo-ren bat edo beste parean, ospitalean lanean, na-goela,: “Izen polita duzu, Nora, nongoa zara?”.

Galdera tipikoak, baina egin beharrekoak, eta entzun beharre-koak. “A ze suertea nirea, 20 urteko neska gazte baten eskuetanegotea!”. Ohikoa den bezala, atseginak izaten ari direla esangodute batzuek, edota esker txarrekoak eta umore onik ez duten bineska petral moduan ikusiko gaituzte beste zenbaitek, hitz politakez apreziatzeagatik. Baina mutil gazteei esaten al dizkiete ba ho-rrelakoak? Akaso, mutil gazteek ez al dute ba merezi beraiekinatseginak izatea?

Zuk ondo diozun bezala, Garazi, egunerokotasuneko gerta-kariak dira, eta askotan gu geu ere ez gara jabetzen, edota erra-zagoa egiten zaigu jaramonik ez egitea. Izan ere, ez ditugumatxismoak kutsatutako gizarte baten ondorio moduan identifika-tzen. Seguru honezkero, batek baino gehiagok feminista etiketajarri digula oraingoan, hau zerbait muturrekoa eta negatiboa de-

lakoan. Harrigarria bada ere, oraindik feminismo hitzak atzera-kada eragiten die zenbaiti, eta asko dira beraien burua feminis-tatzat ez dutela harrotasunez adierazten dutenak. Bai emakumeeta baita gizonak ere. Betidanik ezagutu eta goraipatu izan diragizon borrokalarien lorpenak, emakume borrokalari gehienak es-talpean aritu diren bitartean, zarata askorik egin gabe. Poliki-po-liki, emakume hauen lorpenak ezagutuz goaz, askotan mediogutxiagorekin, izugarrizko lorpenak egin dituztenak: zientzian, ki-rolean, politikan, artean eta beste zenbait eta zenbait alorretan.Beraz, bada garaia merezi duten protagonismoa izan dezaten.

Eta gaur, emakumeen nazioarteko eguna den honetan (bai,gaur ere martxoak 8, zergatik ez), egin dezagun korrika gaur ere,Garazi, emakumearen alde, bion alde, izerdiz blai, feminismoazblai. Bide luzea dago oraindik egiteko, baina jarrai dezagun ko-rrika, eta inork dudarik balu, argi eta garbi hitz egingo dut ema-kume borrokalari guztion izenean, esanez gu erronkarako prestgaudela. Eta umetan horren gogoko nuen Ama begira zazu an-tzezlanean zioten bezala: “Emakumeok, beti aurrera!!!”.

Duela egun batzuk, lanean nengoela, suhiltzaileen in-guruko albiste bat kubritzea tokatu zitzaidan. Ohikoadugun bezala, kameralariarekin elkartu nintzen gureegoitzan eta bertara joan ginen. Ohikoa den bezala,beste komunikabide batzuetako kazetari eta argaz-

kilariak ere bazeuden bertan. Ohikoa den bezala berriketan egonginen, ekitaldiaren gainekoak komentatzen eta gure ogibideazkexu. Halako batean, han hurbildu zitzaidan berrogeita piku ur-teko gizonezkoa, argazkilari bat. Besterik gabe, zorteko nengoelaleporatu zidan, horrenbeste suhiltzaile katxas inguruan edukita. Nibezalako neska gazte polit batentzat, a ze pagotxa laneko za-patu goiza horrela pasatzea! Grazia egin zion, antza, bere ko-mentarioak, eta hazten joan zen; testosterona, badakizue. Eanongoa nintzen eta ea nirera suhiltzaileen egutegia iritsi zen gal-detu zidan, keinu batez. Nahikoa ez eta bera ere suhiltzaile izan

zitekeela esan zidan irribarretsu: ez al duzu uste? Imaginatu na-zazu, egutegian olioz bustita. Maizegi bizi dugun horrelako ego-era askotan bezala, isilik geratu nintzen hasieran; badakizue,lanean nengoen. Eta badakizue, hasi berria naiz honetan. Eta,badakizue, neska gazte polit bat naiz eta neska gazte politek ezdute hogei urte nagusiagoa den gizon matxista pikutara bidaltzen.Ahal izan nuen bezala esan nion ezetz, nahiago nukeela erre-dakzioko goxotasunean egon eta ezetz, ez zitzaidala egutegihori iritsi, eta ezetz, ez nengoela horrelakoetan interesatuta. Aldeegin zuen azkenean, lana egin behar zuela gogoratuko zuen,akaso. Ohikoa den bidetik joan zen grabaketa. Ohikoa den be-zala erredakziora bueltan ginen eta kameralariari kontatu eginnion tipo horrek esandakoa. Eta ohikoegia den bezala, berriroere entzun nuen gizonezko baten ahotik: tira neska, ze exagera-tuak zareten emakumeak; si es el puto amo.

“Mutil gazteei esaten al dizkiete ba horrelakoak?”

984 alea:Maquetación 1 10/03/16 12:59 Página 3

Page 4: Rahma Zaroual: emakumea, elgoibartarra · Zorionak eta mila esker. F.F. u GILLERMO INTXAUSTIREN ALBUMA Gure aita, Gillermo Intxausti, 102 urterekin hil zen. 100 urte bete zitue -

IRITZIA

Kalebarren plaza, 2 - 20870 ELGOIBAR - 943 744 112 - [email protected] www.barren.eus

Publizitatea: 943 743 704 - [email protected]

BARRENek bere gain hartzen du espazio arazoengatik iragarkiak lekuz aldatzeko eskubidea. BARRENek ez du bere gain hartzenIritzia, Zozoak Beleari eta eskutitzak ataletan adierazitakoen erantzukizunik. KOORDINATZAILEA Oier Narbaiza KAZETARIAK Ainhoa An-donegi, Asier Orbea, Ainara Argoitia, Irati Agirreazaldegi, Oier Narbaiza HIZKUNTZA ARDURADUNA Oier Narbaiza PUBLIZITATEA LeireRubio MAKETATZAILEA Zaloa Arnaiz ATARI DIGITALEKO ARLO TEKNIKOAREN ARDURADUNA Aitor Lauzirika ADMINISTRARIAK Amaia Arrizabalaga,Nerea Osoro KOLABORATZAILEAK Garazi Ayesta, Nora Hadi, Ibon Serrano, Arkaitz Irureta, Nora Kortaberria, Nerea Gurrutxaga, An-doitz Agirregomezkorta, Abel Arriaga, Inma Mugertza, Ander Izagirre, Ana Alberdi, Eneko Iturbe, Javi Muñoz, Rafa Furnier, Eire Vila,Mikel Olaizola, Manu Sanchez, Unai Villena, Iosu Juaristi, Ainhoa Lendinez, Iñigo Lamelas, Jose Luis Azpillaga, Julen Ansola, EiderIriondo, Edurne Izagirre, Alain Ulazia, Enetz Ezenarro, Jesus Jimenez, Mikel Artola, Iñaki Odriozola, Ander Mujika, Ander Soraluze.INPRIMATEGIA Gertu Koop.E. TIRADA 4.860 ale LEGE GORDAILUA SS-1.038/92 ISSN 1138-1855

ARGITARATZAILEA: LAGUNTZAILEAK:

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak (Hezkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

4

Gaur egun sarri hitz egiten da gor-putzak behar duen garbiketariburuz, baina zer esan nahi du

garbiketak? Garbiketa edo depurazioagure gorputzak dituen zikinak eta toxinakateratzean datza. Zikin horiek ateratzekomodu eta teoria ezberdin asko daude, nikaipatuko dudana ez da izango egin ahalden modu bakarra, baina bai nire ikus-puntutik begiratuta egokiena.

Zeinek egin beharko luke garbiketa?Proposatuko dudan hau edozeinek eginahal izango du, bai umeek, bai gazteek,

bai helduek, bai nagusiek;betiere kontuan hartuta nor-beraren osasuna edo gaixo-tasunak, badaudelako,

zenbait gaixotasuni aurre egi-teko sendagaiak direla-eta, ezin

direnak jaki, belar edo sustantziakonkretu batzuekin nahastu. Zenbat egunekoa izango da garbi-

keta?

Nik 40 egunekoa proposatuko dut,baina badaude egun batetik hasten di-renak eta 40 egun baino gehiago irau-ten dutenak ere.

Zelan egiten da garbiketa? Proposa-mena hauxe da: lehenengo elikaduranzenbait aldaketatxo egitea. Ez da ezerkonplikatua izango: alde batetik, postreakgure egunerokotasunetik atera egingo di-tugu, hau da, fruta edo jogurtik ez dugujango bazkalostean eta afalostean, baiziketa goiz erdian eta arratsalde erdian. Bes-tetik postre-zat belar-ura hartuko dugu.

Zein belar-ur da egokia? Bada, depu-ratiboak, digestiboak edo erlaxagarriakdira nire ustez egokienak .

Garbiketa sakonagoa izan dadin,pertsona bakoitzaren egoera aztertuta,ikusiko genuke zein izango litzatekeenegokiena: preparatu zehatzen bat gi-bela edo giltzurrunak edo dena dela-koa garbitzeko, betiere pertsonarenegoera momentu zehatz horretan begi-ratuta, izan ere, egoerak aldatu egitendira, eta, esaterako, duela bi urte egin-dakoak, beharbada, gaur egun ez di-gulako onura bera egingo.

AINHOA ETXEBERRIA

“Garbiketa edo depurazioa gure gorputzak dituen

zikinak eta toxinak ateratzean datza”

Nutrizionista

Depurazioak duen garrantzia

984 alea:Maquetación 1 10/03/16 12:59 Página 4

Page 5: Rahma Zaroual: emakumea, elgoibartarra · Zorionak eta mila esker. F.F. u GILLERMO INTXAUSTIREN ALBUMA Gure aita, Gillermo Intxausti, 102 urterekin hil zen. 100 urte bete zitue -

GUTUNAK 5

u AKORDEOI KONTZERTU ZORAGARRIA

Zorionak akordeoi-jole talde bikainhorri, martxoaren 5ean ikuskizun pare-gabea eskaini ziguten-eta. A zer goza-mena! Zorionak, era berean,zuzendariari. Zuek entzutea oso atse-gina izan zen. Zer zoragarria tangoa:bi dantzarien eta akordeoi-joleen ar-teko bategitea bikaina! Eta amaiera zi-rraragarria izan zen, Kultur Etxekosotoak dar-dar egiten zuen-eta.

Hori guztia bere garaian Haizeakokide izan ziren emakume talde batiesker, eta zeregin horretan jarraitzenduten horiei esker. Haiek gabe ezinez-koa izango zen, herrian bertan lan ga-rrantzitsua egiten dute-eta.

Zorionak eta mila esker.F.F.

u GILLERMO INTXAUSTIREN ALBUMA

Gure aita, Gillermo Intxausti, 102urterekin hil zen. 100 urte bete zitue-nean omenaldi bat egin zioten Segu-ran, bere jaioterrian eta ospakizunhandia izan zen. Horren aitzakian ar-gazki album bat prestatu genuen etanik gordeta daukat etxean. Argazkiberberekin beste bat ere bageneukan,ordea, eta bigarren album hori norbaitiutzi nion orain dela bi urte eta oraindikez dit bueltan ekarri. Hainbati galdetudiot ea beraiek ba ote daukaten, bainaez dut aurkitu albuma laga nion hori.Ez daukat gogoan baina nori utzi nion.Baliteke berak ahaztuta izatea, bainabistan izateko moduko albuma denez,hau irakurriz gero, gogoratuko zaio.Beraz, eskutitz honen bidez eskatu nahidiot argazki albuma etxean daukanhorri lehenbailehen itzuli diezadala, ni-retzat oroitzapen asko gordetzen baiti-tuzte argazki horiek. Nirekinharremanetan jartzea edo Azkue ar-

gazki dendan uztea eskatzen diot, ikus-teko utzi arren nik nire etxean gordenahi baitut albuma.

Elena Intxausti

u BERDINTASUNA ETA ELKARLANAMartxoaren 8a dela-eta hainbat

ekintza antolatu dira Mendaron, Uda-lak kudeatzen dituen Ludoteka eta Gaz-telekuaren ekimenez: giza katea, filmemanaldia eta erakusketa (martxoaren22ra arte ikusgai Udaletxeko sarrerasolairuan).

Ekintza hauek guztiak ez liratekeposible izango herriko hainbat per-tsona eta elkarteren laguntza eta inpli-kaziorik gabe. Beraz, lerro hauekaprobetxatu nahi ditugu, ekimen hone-tan parte hartu duzuen guztiei eskerrakemateko eta ekintzetara hurbildu zare-ten guztioi ere bai. Zuen elkarlanariesker berdintasunerako bidea xamurra-goa izango dela espero dugu.

Martxoaren 8ak bi lema bat eginditu zuei esker: berdintasuna eta elkar-lana.

Elkarlana baita edozein lorpene-rako bidea.

Mendaroko Ludoteka eta Gaztelekua

u LARUNBATEAN ANDOAINERA!Larunbatean Andoaingo Ipar Hai-

zea plataformak deituta, Osasunarenaldeko eta Errausketaren aurkako mar-txa egingo da arratsaldeko 17:00etan,Etxeberrieta plazatik aterata. Andoain,oso hurbil geratzen da GipuzkoakoForu Aldundiak Zubietan eraiki nahiduen erraustegiaren gunetik (5 km).Manifestaziora Gipuzkoa osoko herri-tarrei egin diete dei Andoaindik, Elgoi-bar eta Mendaroko herritarrak eregonbidatuta gaude.

Duela gutxi Osasuna eta ErrausketaIkerketa Taldeko medikuek (OEIT)

azaldu dute, hondakinen errausketakarriskuan jartzen duela pertsonon osa-suna, baita 20 kilometro arteko distan-tziatan ere. Honen arrazoia dazaborraren errausketak guretzat eta in-gurumenarentzat kaltegarriak diren gaseta hauts asko sortzen dituela.

Produktu horiek minbizi mota batzuketa diabetesa jasateko probabilitateakareagotzen dituzte. Ume jaio-berrietanmalformazioak %30 handiagotzendira, giltzurrun displasiak %50. Minbi-ziari dagokionez, esaterako, pleurakotumore baten ondorioz hiltzeko aukera%84 handitzen da.

Martxoaren 12an, Andoainenegingo den martxak balio behar duarazo larri honetaz herritar guztiak ja-kinaren gainean jartzeko eta agintarieierrausketa proiektuak bertan beherautzi ditzaten eskatzeko. Animatu zai-tezte, eta goazen Andoainera! Erraus-tegirik ez inon!

A.I.

u OHARRABARRENen zerbait argitaratu nahi

duzuenok edo erredakziora informazio-ren bat bidali nahi duzuenok kontuanizan martxoaren 25ean ez dugula al-dizkaririk argitaratuko, oporrak direlaeta. Martxoaren 18ko alearen ostean,apirilaren 1ean kaleratuko dugu hurren-goa.

BARREN

BARRENek ez du bere gain hartzen IRITZIA eta ESKUTITZAK ataletan adierazitakoen erantzukizunik. Eskutitzak ondo identifikatuta egonbehar dute. Ez ahaztu izen-abizenak, NANa eta telefonoa jartzea. Bidali helbide honetara: [email protected]

984 alea:Maquetación 1 10/03/16 12:59 Página 5

Page 6: Rahma Zaroual: emakumea, elgoibartarra · Zorionak eta mila esker. F.F. u GILLERMO INTXAUSTIREN ALBUMA Gure aita, Gillermo Intxausti, 102 urterekin hil zen. 100 urte bete zitue -

MOTZIAN6

Zarautzen atxilotu zuen ErtzaintzakAinara Ladron gazte elgoibartarraaurreko zapatuan. Arrano elkartera

sartu eta preso eraman zuten Ainara La-dron. Minutu batzuk lehenago, desobe-dientziaren aldeko prentsaurreko bateman zuen.

Ainara Ladron eta beste lau gaztemartxoaren 3an epaitu behar zituzten Do-nostiako Lurralde Auzitegian, orain delabederatzi urte AP-8 autopistan trafikoa ete-teagatik, Segiren ilegalizazioa salatzeko.Fiskaltzak bina urte eta erdiko kartzela zi-gorra eskatu du bost akusatuentzat.

Ainara Ladronek eta epaitu beharrekobeste bik (Naroa Ariznabarreta eibarta-rrak eta Aritz Azkona arrietarrak) epaike-tara ez agertzeko erabakia hartu zuten,eta epaileak hirurak atxilotzeko aginduaeman zuen. Ariznabarreta eguen goi-zean atxilotu zuten.

“Desobedientziaren bidean”Zarauzko prentsaurrekoan, orain be-

deratzi urte abiatutako “desobedientzia-ren bidean” jarraitzeko erabakia iragarrizuen Ainara Ladronek, "hori delako bizidugunaren gisako salbuespen egoereiaurre egiteko modu bakarra".

“2007an burutu genuen ekimen horre-kin desobedientziaren bideari ekin ge-nion. Hautu horrekin jarraitu dugu ordutikegindako lau epaiketa saiakeretan, deso-

bedientzia jarrera ezberdinekin: auzite-gira ez agertuz edo epaiketan bertanplanto eginez. Horregatik, gutako hiru kar-tzelaratzeko agindua eman dute”, adie-razi zuten prentsaurrekoan.

Handik minutu batzuetara, zenbaitgaztek lagunduta Arrano Elkartean sartuzen elgoibartarra, eta ertzain talde batekhan atxilotu egin zuen.

Lekukoen arabera, operazio handiaizan zen, 50 poliziak baino gehiagoparte hartu baitzuten. Handik ordu batzue-tara, Aritz Azkona atxilotu zuten Fruizen(Bizkaia).

Ainara Ladron eta Aritz Azkona, poli-zia-etxean bi gau pasa ondoren, epailea-ren aurretik pasatu ziren astelehenean,eta Martuteneko kartzelara bidaltzekoagindu zuen. Naroa Ariznabarreta ere

han dago eguenaz geroztik. Epaileak da-goeneko jarri du epaiketaren data: mar-txoaren 18a. Bitarte horretan,Martuteneko kartzelan jarraitu beharkodute hirurek.

‘Martxa laranja’Ainara Ladronen atxiloketaren aurka

protesta egiteko kontzentrazioa egin zenElgoibarko Kalegoen Plazan domekan.Arbizun ere (Ainara gaur egun han bizida) elkarretaratzeak egin dira.

Libre mugimenduak martxa laranja an-tolatu du domekarako (martxoak 13).Martuteneko kartzela aurrera protesta egi-teko deia egin du, hiru gazteei elkarta-suna adierazteko. Horrez gain,martxoaren 18an Donostiako auzitegirajoateko deia ere zabaldu dute.

Ainara Ladronek Martuteneko kartzelan jarraituko du martxoaren 18an epaiketa izan arte

Domekan kontzentrazioa egin zen Kalegoen plazan.

Ainara Ladron atxilotu zuten unea (argazkia: Argia).

984 alea:Maquetación 1 10/03/16 12:59 Página 6

Page 7: Rahma Zaroual: emakumea, elgoibartarra · Zorionak eta mila esker. F.F. u GILLERMO INTXAUSTIREN ALBUMA Gure aita, Gillermo Intxausti, 102 urterekin hil zen. 100 urte bete zitue -

Osasun gida Osasun gida Osasun gida Osasun gida Osasun gida Osasun gida

Osa

sun gida

Osa

sun gida

Osa

sun gida

Osa

sun gida

Osa

sun gida

Osa

sun gida

Osa

sun gida

Osa

sun gida

Osa

sun gida

Grezia eta Mazedonia arteko mugara bidalikodu 2-dean B-rotuz taldeak bildutako dirua

Udalak eskerrak eman dizkio San Lazaroegoitzari urteetan eskainitako lankidetzagatik

Lesbosera bidaltzeko 13.000 kilo material jaso zituen bitartean, itsulapiko batzuk jarrizituen Elgoibarren material hori bidaltzeko 2-dean B-rotuz taldeak. 2.143,14 euro batuzituen, baina BESA enpresak finantzatu zuenez garraioa eta logistika, dirua premia han-

dia dagoen lekuren batera eramateko erabakia hartu zuten. Azkenean Idomenira bidalikodute (Grezia eta eta Mazedonia arteko mugara), han dabiltzan bi boluntarioren bitartez.Han 13.000 pertsona bizi dira, oso egoera txarrean. Zehaztapen guztiak Facebook-ekobere kontuan argitaratu ditu 2-dean B-rotuz taldeak.

San Lazaro Egoitza Kabia foru organismoaren esku geratu zen iazko maiatzean eta ordutikzerbitzuak Udalak kudeatu ditu behin-behinean, kudeaketa horren kontratazioa egin artean.Lizitazioa Biharko Gipuzkoa SL enpresak eskuratu du, eta enpresa horrek ekin zion egoitza ku-deatzeari martxoaren 1ean. Dagoeneko Udalak ez du inolako kudeaketa funtziorik.

Ane Beitia alkateak, Udalaren izenean, eskerrak eman dizkio San Lazaro egoitzari, eskai-nitako lankidetzagatik. “Funtsezkoa izan da, gure egoiliarrei emandako zerbitzuak helburu na-gusienetariko bat betetzeko: komunitatearen inguruarekin erlazioak mantendu eta bertan partehartu”, eskertu dio.

Arg.: Marko Djueica / bez.es

984 alea:Maquetación 1 10/03/16 12:59 Página 7

Page 8: Rahma Zaroual: emakumea, elgoibartarra · Zorionak eta mila esker. F.F. u GILLERMO INTXAUSTIREN ALBUMA Gure aita, Gillermo Intxausti, 102 urterekin hil zen. 100 urte bete zitue -

8 ELKARRIZKETA

“Elkarren arteko hesiak bota behar ditugutalde bateratuak sortzeko ”

Arabiarra da Rahma Zaroual Larabechi(Bouarfa, Maroko, 1986), Elgoibarren biziden beste hainbat arabiar bezala haurra zelaEspainian sartu eta hiru urte dira gurean da-goela. Bere komunitatean askok ez bezalamodu irekian hitz egin du bere komunitate-ari, erlijioari eta emakumeei zein migratzai-leek gurean duten espazioari buruz. Izan ere,kulturartekotasuna, integrazioa eta gizarte-ratzea bultzatzeko sortu duten Loreak tal-deko presidentea da. Elkarteko lehenpausoak bai, baina Elgoibarko bere bizimo-dua eta emakumek bere kultura eta erlijioanduen tokia izan dira batik bat berbagai.

w Nolatan etorri zinen Elgoibarrera?Marokotik 2000. urtean Toledora era-

man gintuen aitak, familia bateratzeko.Gero aitak lana aurkitu zuen Murtzian etahara joan ginen. Han senarra ezagutunuen, han ezkondu eta gero Euskal He-rrira etorri ginen, senarraren lana zela-eta.2010etik Eibarren egon nintzen eta2013an, babes ofizialeko etxebizitzaeman zigutenean Elgoibarrera etorri ginenbizi izatera. Lan aukerak bilatzeak bultza-tuta mugitu gara batetik bestera.w Zergatik aukeratzen dute migratzaileaskok Euskal Herria?

Lan aukera gehiago dagoelako, baitaikastaroak egiteko ere. Nire senarra, esa-terako, Marokon Ekonomian Lizentziatuada eta ikastaroak interesatzen zitzaizkion.Murtzian oso gazteentzat dira eta hemenez dago hainbesteko mugarik. Nik ere in-formatika ikastaro bat egin nuen eta geroeskola-graduatua atera nahi nuen, bainahaurdun gelditu nintzen eta ezin izannuen. Ordutik umeekin egon naiz eta se-narra ikasten ari denez ordutegia ezinizan dugu moldatu.

w Pozik al zaude Elgoibarren?Bai. Bizi izatera etorri ginenean bizila-

gunek ondo hartu gintuzten. Orokorrean,ordea, zailagoa da harremana. Kostatzenzaigu, bi aldeetatik, zabaltzea. Guri bes-teengana joatea, hitz egitea… eta berta-koei gugana gerturatzea.w Zergatik daude zailtasunak elkarren-gana gerturatzeko?

Izan daiteke islamofobiaren kontu askoentzuten dituztelako. Azken urteotan ger-tatzen direnak ikusita askok uste du zapiaerabiltzen dugun emakumeok edo gizo-nezko bizardunak terroristak edo yihadis-tak garela. Gainera, Elgoibarren,koadrilen kontua oso zabalduta dago etazaila da koadriletan sartzea. Nik Eibareta Elgoibar artean aldea sumatu dut. Ei-barren irekiagoak dira, gure parte hartzeanahi dute, lagun taldean sar gaitezen… w Egon liteke zuek ere koadrilak ditu-zuela pentsatzen duenik, ezta?

Baliteke. Parkean, adibidez, elkarrekinhiru-lauko taldeetan elkartzen gara, bainabesteekin hitz egiteko eta elkartzeko ezdago arazorik. Eskola inguruan ezagu-

tzen dut hemen bertako jendea, baina sa-rrera-irteeretan baino ez dugu hitz egiten.Talde bateratuak sortu beharko lirateke etahorretarako gauza bakarra egin beharda: elkarren arteko hesiak bota. w Zein iritzi duzu Elgoibarren jasotakotratu sozialari buruz?

Ona dela uste dut. Joaten naizen edo-zein tokitan tratu ona jaso dut, informazioaeman izan didate, lagundu… Gaineraaldea sumatu dut Euskal Herriaren etabeste toki batzuen artean. Txikitan, aitakEspainian sartu ninduenean baztertua sen-titu nintzen. Institutuan bulling-a jasan nuen.Arbelera irteten nintzenean barre egiten zi-daten, bultza, ez zuten nahi nik beraiengauzetan parte hartzerik… Beraz, ikas-teko gogoa joan zitzaidan.

Euskal Herrian, ordea, sekulako alda-keta sumatu dut. Umeek ez dute horrelakoarazorik. "Euskaldunagoak" dira behar-bada. Hemen jaiotakoak izanik erraz in-tegratzen dira. Kalean elkartuz geroelkarrekin jolasten dira eta jolasak zein jos-tailuak partekatzen dituzte. Murtzian, esa-terako, nire ahizpa bizi da, eta parkean

- IRATI AGIRREAZALDEGI -

u RAHMA ZAROUAL LARABECHI LOREAK ELKARTEKO PRESIDENTEA

984 alea:Maquetación 1 10/03/16 12:59 Página 8

Page 9: Rahma Zaroual: emakumea, elgoibartarra · Zorionak eta mila esker. F.F. u GILLERMO INTXAUSTIREN ALBUMA Gure aita, Gillermo Intxausti, 102 urterekin hil zen. 100 urte bete zitue -

9ELKARRIZKETA

bere umeak espainiar baten jostailua har-tuz gero haren amak erakusten dio ezindela ume migratzaile batengana gertu-ratu, beraz, beti aparte egoten dira. Ka-lean toki bat non dagoen galdetuz geroere, azaldu edo hara eraman izan naute,bizi izan naizen beste lekuetan hitza ukatudidate, ezin izan naiz gerturatu ere egin.Hemen irekiagoak zarete, laguntza es-kaintzen duzue, gure egoera ulertu…w Musulmanak itxiak zaretela esan ohida. Egia al da hori?

Kultura ezberdinak diren arren, gu eregizakiak gara, sentitzen dugu eta ideakpartekatu nahi ditugu, parte hartu, bestekultura batzuk ezagutu, hori gustatzenzaigu. Gugan eragina du jendeak pentsa-tzea oso itxiak garela, erabat ezberdinak.Ezberdintasunak egon badaude erlijioaneta bizimoduan. Gure kulturan jendea ezda asko irteten kalera, familia inguruazaintzea gustatzen zaigu. Hemen jendeakordu asko pasatzen ditu kalean edo taber-netan. Hori ohitura kontua da. w Zuen kulturan, badirudi gizonezkoakkalera gehiago irteten direla eta ema-kumeekin gutxitan ikusten dira.

Emakumeak pisu handia du: etxea,umeak… Baina jende gazteak idea horialdatu egin du. Emazteak eginez gero se-narrak ere egin behar duela uste dugu.Nire etxean hasieratik banatzen ditugulanak. Nik beste zeregin batzuk dituda-nean senarrak umeak zaintzen ditu, sukal-dean ibiltzen da, garbiketak egiten ditu…Kalera bakarrik eta edozein ordutan irte-teko ere ez dit inolako mugarik jartzen,askok alderantziz uste badu ere.

Nagusiagoek beti pentsatu izan duteemakumea etxekoa dela. Gurean, halaere, sekula ez digute hori buruan sartu. NiToledora iritsi nintzenean aitak garbi esanzidan: “Sartu autobusean eta joan zaitez,ni ez naiz zurekin joango, zure bizimoduazuk atera behar duzu”. Gaztelaniaz ereez nekien, baina aitak hori egin izanariesker ulertu eta ikasi ditut gauza asko. w Kezkatzen zaitu jendeak pentsatzeakmusulman guztiak berdinak zaretela?

Pena da, baina bai. Hala ere, azkenurteetan gauzak asko aldatu dira. Gure

erlijioak ez du esaten emakumeak etxeanegon behar duenik edo gizonezkoak la-gundu behar ez dionik. Berdinak garagizon zein emakume. Koranak dio ema-kumea oso ondo zaindu behar dela berabaita bizia ematen duena. Gaur egun,jendeak Koraneko hainbat gauza hartueta irakurketa propioa egiten du, batzue-tan okerra, esaterako, matxismoaren ikus-pegitik. Baina emakumeak herrian partehar dezake.

w Emakumeek zapia eramateak eresortzen du zeresanik.

Ni sekula ez naute derrigortu zapiajartzera, nire kabuz egiten dut, gustatzenzaidalako. Lanpostu askotan ere kentzeaeskatzen dute, baina nik ez nuke egingo.Erabaki pertsonala eta librea da, hemenneska batek minigona erabiltzea bezala-koa. Denok izan behar genuke libre nahiduguna janzteko. w Zer esango zenieke migratzaileakonartzen ez dituztenei?

Pentsaera aldatzeko denok garelakogizakiak eta denok dauzkagulako pentsa-mendu eta sinesmenak eta berdinak gara

eta norbaitek zerbait ez badaki galde-tzera ausartu behar da. Esaterako, norbai-tek zerbait gaizki eginez gero jendeakpentsa dezake denok berdinak garela etaez da hala.w Elgoibarko meskitara joaten zara?

Ez naiz sekula joan denborarik ez du-dalako, beraz, otoitzak etxean egitenditut. Musulman guztiontzat irekia dago,nahiz eta jendeak uste gizonezkoentzakobakarrik dela.w Loreak elkartea sortu duzue. Migra-tzaileentzat bakarrik?

Ez, migratzaile eta bertakoentzat.Asmoa da elkartearen baitan herriko ema-kume guztiok ideak partekatzea elkarrenkulturen berri jasotzeko eta emateko.Oraindik ez gaude jende asko eta elkar-tearen berri eman nahi dugu jendea ani-matzeko. Sukaldaritza ikastaro bat eginnahi dugu jendea taldean sartu dadin. Ir-teerak antolatzea ere gustatuko litzaigukeinguruak ezagutzeko.

Oraingoz elkartean eskulan ikastaroe-kin baino ez gara ari. Migratzaileei, gaz-telania eta euskara ulertzen ez duteneiere, oinarriak ematen dizkiegu egunero-kotasunera ohitzeko eta modu indepen-dentean moldatzeko. Izan ere, badiraemakumeak sendagilearengana joanbehar dutenean senarraren laguntzabehar dutenak eta horiek lanean huts eginbehar dute.

Nik euskara ere ikasi nahi nuke. Tal-dea sortzen ari gara, baina gutxienez zor-tzi laguneko taldea behar dugu.

“Kultura ezberdinaizan arren, gizakiakgara, sentitzen dugueta ideak partekatu

nahi ditugu”

Rahma (ezkerretik hasita hirugarrena) Loreak elkarteko kideekin.

984 alea:Maquetación 1 10/03/16 12:59 Página 9

Page 10: Rahma Zaroual: emakumea, elgoibartarra · Zorionak eta mila esker. F.F. u GILLERMO INTXAUSTIREN ALBUMA Gure aita, Gillermo Intxausti, 102 urterekin hil zen. 100 urte bete zitue -

ARGAZKITAN10

Europako udalen adierazpen instituzionalarekinbat egin du Elgoibarko Udalak. Horrenbestez,berdintasuna agenda politikoaren erdigunean

egongo da eta Berdintasun Saila egonkortu eta sen-dotuko da. Ekitaldiak ugariak izan dira: martxamorea, Indiako emakumeei buruzko argazki erakus-keta, emakumeen bazkaria, akordeoi kontzertua...

Mendaroko kaleak, berriz, Martzela Osororen ize-narekin agertu ziren martxoaren 8an. EH Bilduk kaleizendegian andrazkoen izenak sartzeko beharra irudi-katu zuen horrela. Gobernu taldeak Martzela Osororikale baten izena emango diola aurreratu du. Horrezgain, herritarrek berdintasunaren aldeko giza-katea ereosatu zuten Mendaron.

u Hamaika ekimen berdintasuna aldarrikatzeko

Arg.: elgoibar.eus

984 alea:Maquetación 1 10/03/16 12:59 Página 10

Page 11: Rahma Zaroual: emakumea, elgoibartarra · Zorionak eta mila esker. F.F. u GILLERMO INTXAUSTIREN ALBUMA Gure aita, Gillermo Intxausti, 102 urterekin hil zen. 100 urte bete zitue -

Ezin eguraldi petralagoa izan zen au-rreko domekan, 1937an fusilatutakogudarien gorpuzkiak Zelaiburuko lu-

rretatik ateratzeko, Etxebarrian, Elgoibarkomugan ia. Paco Etxeberria forentsearenlan-taldeak toldoa jarri behar izan zuenlana egokiago egiteko. Hala ere egural-diak ez zuen lana amaitzen laga.

Zuloa egin eta 50 bat zentimetrora etapertsona baten hezurrak agertu ziren, era-bat hondatuta. Zelaietaburu ingurua osoagerian dago, eta hezetasunagatik hezu-rren deskonposizioa bizkortu egin da.

Zuloan, lokatz artean, dozenaka balaazaldu ziren; asko eta asko erabili gabe-koak, balazorro eta guzti. Paco Etxebe-rriaren arabera, fusilatutakoak normaleanez zituzten munizio eta guzti lurperatzen.

Zapatuko lanek eten bat izan zuten,

hildakoei lore eskaintza egiteko. JesusIriondo Etxebarriako alkatea, Josu Erko-reka Jaurlaritzako bozeramailea, MonicaHernando Biktimen zuzendaria, Julen Ar-zuaga EH Bilduko parlamentaria eta Ar-

naldo Otegi Sortuko idazkari nagusiakparte hartu zuten. Haien ondoan izanziren Luis Ortiz Alfau Izquierda Milicia-nako miliziano ohia, Elgoibar 1936 elkar-teko kideak eta Ahaztuen Oroimena1936 elkartekoak.

Lekukotzen arabera, beste bi gorpuegon litezke han. Eguraldiagatik, besteegun baterako laga ditu lanak Aranzadik.

Lekukotzak__________________Urtarrilean, Zelaietaburun, antifrankis-

ten kokapen bat berreskuratu zuen Ahaz-tuen Oroimena elkarteak. Garbiketalanetan ordezko hortz batzuk aurkituta-koan jarri ziren harremanetan AranzadiZientzia Elkartearekin. 1937ko apirileanborrokaldi bat izan zen inguruetan. “Ze-laietaburu ondora arte sartzea lortu zutenmilizianoek, baina faxistek harrapatu etahaietako hiru unean bertan harkaitzetan fu-silatu zituztelakoan gaude. Lubakiarenzuloa aprobetxatuz han hobiratu zituztelauste da", elkartearen arabera.

"Honen berri jaso ahal izan duguJose Mari San Martin eta Maria PilarSan Martin, Soarte baserrian jaiotakoak,haurrak zirela bizitakoa beraien memo-rian jaso eta eskainitako testigantzenbidez", argitu du elkarteak.

ASTEKO GAIA 11

Paco Etxeberria forentsea buru, Elgoibarkomugatik metro batzuetara aurkitutako hobiaatera zuen Arantzadi Zientzia Elkarteak za-patuan (martxoak 5). Momentuz, pertsonabakar baten gorpuzkiak atera ditu. Ahaz-tuen Oroimena 1936 elkarteak jasotako le-kukotzen arabera, beste bi pertsona egonlitezke lurperatuta, baina euriak, hotzak etasortutako lokatzak lanak zaildu zituzten, etabeste egun baterako laga behar izan zituz-ten gorpuzkiak ateratzeko lanak.

Gerran fusilatutako gudari baten gorpuzkiak atera dituAranzadik Elgoibar eta Etxebarria arteko muganu

Ahaztuen Oroimena1936 elkarteak

jasotako lekukotzen arabera, beste

bi gorpu gehiago egon litezke han

Aranzadi Zientzia elkarteak pertsona baten hezurrak lurretik ateratzea lortu zuen.

Paco Etxeberria Forentsea, Zelaietaburun, lanean.

984 alea:Maquetación 1 10/03/16 12:59 Página 11

Page 12: Rahma Zaroual: emakumea, elgoibartarra · Zorionak eta mila esker. F.F. u GILLERMO INTXAUSTIREN ALBUMA Gure aita, Gillermo Intxausti, 102 urterekin hil zen. 100 urte bete zitue -

12 ELKARRIZKETA

“Gupidarik gabe presio egin behar diegugobernuei Siriako egoera konpontzeko”

w Zer gertatzen ari da Sirian?Gerra zibil multilateral bat gertatzen

ari da. Gerra zibil asko bilateralak izatendira, eta Sirian, hasieratik, alde bi bainogehiago daude. Alde batetik dago Go-bernua eta nolabait esateko haren kontradauden indarrak, baina azken hauek ereelkarren aurka daude eta gainera haie-tako batzuk ere ez daude Gobernuaren

hain kontra. Hau gerra zibil poliedriko batda. Beste alde batetik, gerra hau elikatzenedo bultzatzen duen kanpoko potentziabakoitzak bere jokoa dauka eta hor tra-beskatutako hainbat harreman dago.Baxar al-Assaden Gobernua ez da guztizhomogeneoa izan, batez ere gerraren ha-sieran, eta geroztik ere badaude hainbatjarrera eta interes ezberdin. Siriako mino-

ria etno-erlijioso guztiak, sunira arabiarraksalbu, nola edo hala Gobernuaren aldedaude. Minoriak dira, baina ez dira mi-noria mespretxagarriak: esate baterako,kristauak 1,5 milioi edo gehiago dira etanonbait kokatzekotan Gobernuaren aldedaude. Aniztasun erlijiosoa ikusgarria izanda beti.w Gerra poliedriko hau ezberdina da

- OIER NARBAIZA -

u MIKEL ARAMENDI KAZETARIA, NAZIOARTEKO GAIETAN ADITUA

Eguaztenean, Elgoibartik Lesbosera 13 tona arropa iritsi eta oso egun gutxitara, Mikel Aramendi kazetaria izan dugu Elgoibarren, Siriakogerra eta errefuxiatuen egoera ulertzen laguntzeko, Gazte Asanbladak antolatutako Errefuxiatuak: helmugarik gabeko ihesa zikloan.Ekialde Ertaineko egoera sozial eta politikoa ulertzeko hainbat gako eskaini zituen Aramendik, eta ezagunak ez diren hainbat kontu argitzensaiatu zen. Siriaren egoera geoestrategikoa, borrokan ari diren alde desberdinak, Mendebaldearen papera, Estatu Islamikoa, Europarenerantzukina edota errefuxiatuek nondik nora jotzen duten izan aipagai.

Mikel Aramendi, eguaztenean Kultur Etxean emandako hitzaldian.

984 alea:Maquetación 1 10/03/16 12:59 Página 12

Page 13: Rahma Zaroual: emakumea, elgoibartarra · Zorionak eta mila esker. F.F. u GILLERMO INTXAUSTIREN ALBUMA Gure aita, Gillermo Intxausti, 102 urterekin hil zen. 100 urte bete zitue -

13ELKARRIZKETA

ezagutu ditugun beste batzuekiko?Nik esango nuke oso desberdina

dela. Siria lurralde oso urbanizatua da.Mapan ikusten duzu lurralde handi bat,baina erdia baino gehiago basamortuada. Jendea bizi den lekua nahiko txikiada. Landa lur batzuk egon badaude.Baina biztanleria gehiena non bizi denikusita, gerra urbano baten aurreangaude, gatazkaleku nagusia izan dira hi-riak. Hama eta Homs Bilbo baten tamai-nakoak dira. Damasco da Bartzelonabaten tamainakoa, eta orain gerra biziaematen ari den hiria Aleppo da (gerrahasi baino lehen bi milioi biztanletik gorazituen). Gauza guztiz berria da, XXI. men-dekoa: mega-hiri baten barruan kristorengerra txikitzailea izaten ari da, gerra ho-rrek izaten dituen berezitasun guztiekin.Izugarrizko gerra da eta izugarrizko erre-fuxiatu kopurua sortzeko prozesu beldur-garria gertatzen ari da. w Zer dago jokoan?

Garrantzi handiena geoestrategikoaizan da. Siria beti izan da Ekialde Ertai-neko gurutzalekua. Aintzinateko batailahandienetako batzuen gertalekua izanda. Siria kontrolatzea Ekialde Ertaina kon-trolatzea da. Siria kontrolatzen duenakkontrolatzen ditu da Mediterraneoko sar-bidea eta Anatoliako goi lautada, azkenfinean handik Sinai eta Afrika alderako bi-deen kontrola dago. Leku izugarri estrate-gikoa da. Hori kontrolatzen duenakEkialde Ertainaren giltza badauka –behar-bada sarraila ez du edukiko–.

Siriak ondasun natural asko ezdauzka –petrolioa badauka, baina ez dahorrenbesteraino –. Baina petrolioak pa-satu behar duen lekuan dago. Horregatikizugarrizko garrantzia dauka.

Pentsa dezakegunaren kontra, siriar gi-zartea ez da gizarte atzeratu edo no-mada bat, ez. Betidanik izan da gizarteaurreratua, elite intelektual eta kultural han-diak dituena. Alde horretatik, herrialde au-rreratu-moderno bateko gerra bat da.w Mendebaldeak zer-nolako erantzuki-zuna du gerra horretan?

Gerra hau bultzatu duten guztiek duteerantzukizun bat; ez dut esango parekoa.

Erantzukizun horren lehen faktorea izan dagaizki egindako kalkulua. Siriako gerrahasieratik geldi zitekeen. Nik hori osogarbi daukat. Beste leku batzuetan pentsadezakegu gerra ekidinezina dela. Siriakokasuan gerra kapritxosoa edo kanpotiksustatutakoa izan da. Aktore batzuek ha-sieran –Turkia eta Saudi Arabia–, eta ja-rraian eta segituan Frantziak eta ErresumaBatuak, pentsatu zuten Libian gertatutakoagerta zitekeela, alegia, Gadafi nahikoerraz bota izana (gero ikusi dugu zer ger-tatu den Libian, estatuaren desagerpenaeta anabasa ikaragarria). Sirian gerrakanpotik auspotu ahal izan zen.Gehiengo sunita ez zen botere politikoa-ren lehen jabea, baina ezin zuen esanpertsegitua zegoenik edo ez behintzatbesteak baino pertsegituagoa zegoenik. Siritan oposizioa, oso muturrekoa, isla-mismo salazista militantea, betidanik exis-titu da, leku indartsuak izanda. Bainahorrek ez zuen ordezkatzen Siriako gizar-tearen parte handi bat. Parte sunitari sines-tarazi zitzaion kanpoko laguntzarekinBaxar al-Assad bota zezaketela eta botereguztia bere eskuetan eduki zezakeela. Xii-tek gogor erantzun zuten hasiera-hasiera-tik. Erantzukizuna hor dago: gerra hauhasi gabe gera zitekeen. Baina hasiarazizen eta orain ez dakite nola geldiarazi.

w Estatu Islamikoaren presentzia mitobat da?

Ez da mito bat. Gerra hau Irakekogerrarekin uztartu behar dugu. 2003koEstatu Batuen inbasioarekin hasi zenaez da bukatu: islamismo militante erra-dikala kupidarik gabe bultzatu duSaudi Arabiak. Funtsean, bere inteli-gentzia zerbitzuen kume bat da. Gaur

egun, seguraski, kume horrek eskuetatikihes egin die, Al-Qaedarekin gertatu zi-tzaion bezala. Mundu mailako ezine-gon handi bat eratu dute. Askotanaktore garrantzitsuak izaten ari dirakanpotik joandako borrokalariak,carne de cañon gisa erabiltzen dire-nak. Estatu Islamikoak lurralde kontrolbat lortu du. Eta finantzazio sistema bateratu du ateratzen duten petrolioa sal-tzetik (onuradun zuzena Turkia izan damerkatuko prezioaren erdian lortuz).Beste finantzazio iturria da ondare ar-keologikoa saltzea, horrek ere erosleakbaititu. w Gerra honek sekulako errefuxiatuoldea sortu du. Zein da haien ego-era?

Arazoa lehen egunetik sortu zen,baina Europan ez da ezer adostuduela urtebetera arte, errefuxiatuen pro-blema hau Turkiari izugarria egin zaio-nean. Errefuxiatuen auzia elementupolitiko moduan erabiltzen hasi da Tur-kia, batzuei Europako bidea ematenhastean. 2011-2012az geroztik, mi-laka errefuxiatu zeuden Libanon –unehonetan, milioi eta piku egongo dirahan eta herrialde txiki batean izuga-rrizko desoreka humanoa da–. Mun-dua ez dago prestatuta horrenbestejendetza duinki hartzeko. Oso posibili-tate txikia dute etxera bueltatzeko.w Zein da Europaren erantzukizuna?

Gizakiei laguntzea oinarriako egin-kizuna du beste gizaki batek. Europakerantzukizun politiko-morala dauka.Frantziak, Erresuma Batuak, Turkiak, Eu-ropako Batasunak oro har, zerikusi han-dia dute gerra hau hasi izanarekin. Ezzuten ezer egin gerra hastear zenean.Beraz, orain ezin dute ezikusiarenakegin ondorioekin. Europak gogoetasakon bat egin beharra dauka eta irten-bideak asmatu behar ditu. w Herritarrok zerbait egin dezakegu?

Gupidarik gabe presio egin behardiegu gobernuei. Arazoa konpon zite-keenean ez dute konpondu eta exiiitubehar zaie gizatasunik gabeko egoerahau konpontzeko.

“Siria beti izan dagizarte aurreratua,elite intelektual eta

kultural handiak dituena”

984 alea:Maquetación 1 10/03/16 12:59 Página 13

Page 14: Rahma Zaroual: emakumea, elgoibartarra · Zorionak eta mila esker. F.F. u GILLERMO INTXAUSTIREN ALBUMA Gure aita, Gillermo Intxausti, 102 urterekin hil zen. 100 urte bete zitue -

KULTURA14

“Zaila egiten zaigu gure-gureak direnametsak publikoki azaltzea”

w Nola sortu zen Ametsen liburua idazteko ideia?Liburuaren oinarrian galdera bat dago: “askatasuna galdu du-

tenek zer dute amets?” Ideia hori proposatu zidan liburua kaleratuduen Astero argitaletxeak 2014an eta bitan pentsatu gabe onartunuen abentura edo amets hori.w Zer jasotzen du liburuak?

Azken 50 urteotan espetxetik edo erbestetik pasa direnen etadaudenen desioak, ametsak, ilusioak, memoria eta bizipoza ja-sotzen ditu, ez guztia, baina bai txatal bat.

Preso edo erbestean zeudenei edo noizbait egondakoei es-katu genien galderari erantzuteko folio baten alde batean nahizuten moduan. Batzuek marrazki bidez erantzun dute eta bestebatzuek idatziz (bertsoak, poesiak, eskutitzak…). Horrez gain, egi-leen argazkiak jarri ditugu eta hainbat euskal artistaren lanak ere.w Zer izan da zailena ametsak biltzeko lan horretan?

Batzuetan kartzelan bueltatu dizkigute eskutitzak. Besteetan ezda erraza noizbait preso edo erbesteratu bizi izan den jendea-rengana iristea ez dugulako datu baserik eta herriz herri harremansareak sortu behar izan ditugu. Bestalde, ametsak intimoak diraaskotan eta zaila egiten zaigu gure-gureak diren ametsak publikokiazaltzea liburu baterako, lotsa gara. Beraz, ez da erraza izanjendea konbentzitzea. w Eta politena?

Oso atsegina izan da kartzelatik atera berritan (sei hilabetera),presoekin harremanetan jarraitzea eskutitzen bitartez edo senide-ekin. Antzinako lagunak berriz ikustea eta liburu hau osatzea be-tetako amets bat izan da w Zure ametsak ere kaleratu izan dituzu espetxetik idatzitakoliburuetan, baina hau da kalean egin duzun lehen proiektua.Zein alde dago?

Barruan egindako lanak norbere zeldako mundu txiki horretanbizitzen ditu eta ez du inguruan, kalean gertatzen ari denari bu-

ruzko nozio zehatzik senideen bitartez ez bada. Kalean parte-har-tzaileekin edo aurkezpenetan jarraipena zabala da. Gauza batda norbere intimitatean bizitzea eta bestea zabaltasunean.w Sorkuntzarako leku egokia al da espetxea?

Egunerokoan behar ditugun amets txiki horiek eramaten gai-tuzte zerbait egitera kartzela den munstro hori gainera eroriko ezbazaigu. Nola edo hala kartzela psikikoa deseraiki behar da etaborroka horretan gerorako ametsen nahiak eraman gaitu zerbaitegitera. Bakoitzak bere neurrian sortzeko leku egokiak denak dira.w Literaturarik ezean zer lirateke zuk kartzelan pasatu dituzunurteak?

Alferra naiz kirolerako eta irakurketa eta idazketarako bideahartu nuen eta oso lagungarri izan zitzaidan.w Jokin Urainen hurrengo ametsa?

Guk badaukagu ardura gure aldiko memoria, gure bizi-penak eta gure historia jasotzeko. Nik bereziki presoen edosenideen inguruan azken 50 urte hauetan izan ditugun jazar-penen inguruan zerbait idatzi nahi nuke. Orain artekoak betiizan dira kartzelari eta inguruari buruzkoak eta aurrerantzeanere horrela segi nahi dut.

u JOKIN URAIN LARRAÑAGA IDAZLEA ETA PRESO OHIA

Ametsen liburua koordinatu du Jokin Urain Larrañaga idazle etapreso ohi mendaroarrak. 426 preso, iheslari, eta erbesteraturenidatziak, marrazkiak eta argazkiak eta 47 euskal artistaren lanakjaso ditu bertan. Askatasuna galdu dutenek amets duten hori adie-razi dute hainbat modutan eta tartean dira elgoibartarren eta men-daroarren lan batzuk ere. Liburua martxoaren 16an, eguaztenean,aurkeztuko du Urainek berak 19:30ean Elgoibarko Kultur Etxean.

- IRATI AGIRREAZALDEGI-

Arg.: O

arso

alde

ko H

itza

984 alea:Maquetación 1 10/03/16 12:59 Página 14

Page 15: Rahma Zaroual: emakumea, elgoibartarra · Zorionak eta mila esker. F.F. u GILLERMO INTXAUSTIREN ALBUMA Gure aita, Gillermo Intxausti, 102 urterekin hil zen. 100 urte bete zitue -

KULTURA 15

Highlightsen doinuek Sotoko hotsak ur azpitik atera zituzten barixakuan

Udal Musika Bandarenemanaldia domekan

Domekan, otsailaren 13an, Elgoi-barko Udal Musika Bandaren kontzer-tua izango da hilabeteroko ohiturarijarraituz. 12:30ean hasiko da HerrikoAntzokian. Instart Concert (H. Walters),La Storia (J. de Haan), Jamaican FolkSuite (H. Walters), Cossack Folk Dan-ces (F. Cesarini), La Millor Terra delMon pasodoblea (E. Rosillo) eta Mexi-can Pictures (F. Cesarini) piezak eskai-niko ditu bandak. Oraingoan GorkaMujika Urainen zuzendaritzapean ari-tuko dira musikariak.

Jaietarako proposamenak

jasotzen ari da Udala

San Bartolome jaiak oraindik urrutidauden arren, Udala hasi da piskanakaprestaketa lanekin. Horretarako, herrita-rren ideiak eta nahiak jaso nahi ditu etaelgoibartarrei dei egin die, norbaitekjaietarako edozein proposamen izanezgero, martxoaren 31 baino lehen KulturaSailera bideratzeko. Izan ere, jaiak he-rritarrekin elkarlanean antolatzea daUdalaren asmoa. Parte hartzeko telefo-noz deitu daiteke 943 74 21 58 zen-bakira edo [email protected] helbidera idatzi.

Pazkoa gaileta tailerraegingo dute Mendaron

Ukrania-Euskadi elkarteak antolatutaume eta gaztetxoentzako Pazkoa gailetatailerra egingo dute Mendaron martxoa-ren 18an. Hiru txanda egingo dituzteadinaren arabera: 17:00-18:00 (6-8urte); 18:00-19:00 (9-10 urte);19:00-20:00 (11-14 urte). Lagun Betikoenlokal zurian izango da tailerra. Parte har-tzeko aurrez eman behar da izena 629404 838 telefono zenbakira deituta.

Domekan jokatu zen Oiar-tzungo Soinu Zahar Txapelketahainbat neska gaztek hartu zutenparte tartean Elgoibarkoek, IruneArriolak eta Nerea Sasiainek. Iru-nek lehenengo txapelketa zuenarren ondo aritu zen eta urtetako es-perientzia duen Nereak maila bi-kaina erakutsi zuen. Hurrengotxapelketa Elgoibarren izango daapirilaren 9an eta 10ean eta hanarituko dira Aimar Almortza, MarkelGoenaga, Irune Arriola, GaizkaUranga, Amaia Sasiain, Maddi Za-bala, Lorena Etxaniz, Naroa Lopez,Irati Marcos, Oihane Agirrebeñaeta Nerea Sasiain. Antolatzaileekelgoibartarrak gonbidatu nahi di-tuzte dantzaz gozatzera.

Aurreko asteburuko euri-jasek Kultur Etxeko Sotoan eragindako kalteak kon-pondu –beraien ekipoan ere kalte txikiak eragin zituen– eta urez baino mu-sikaz bete zuen Sinuosek Sotoa martxoaren 4an. Arrigorriaga eta Basauriko

Highlights taldeak orain dela hogei urte jendea mugitzen zuten rock erritmoak orain-dik ere bizirik daudela erakutsi zieten Sotora gerturatutakoei. Sotoko Hotsak egi-tasmoaren baitan hurrengo saioa apirilaren 8an izango da, eta Mendaroko Munlettaldea entzuteko aukera eskainiko du Sinuosek.

Irune Arriola eta Nerea SasiainOiartzungo Soinu Zahar Txapelketan

Arg.: Jon Pu

984 alea:Maquetación 1 10/03/16 12:59 Página 15

Page 16: Rahma Zaroual: emakumea, elgoibartarra · Zorionak eta mila esker. F.F. u GILLERMO INTXAUSTIREN ALBUMA Gure aita, Gillermo Intxausti, 102 urterekin hil zen. 100 urte bete zitue -

KIROLA16

Elgoibartarrak txapeldunEuskadiko mendiko auto igoeretan

Pilotu elgoibartarrek emaitza onak esku-ratu dituzte Euskadiko mendiko auto igoere-tako txapelketan. Auto historikoen mailansailkapen nagusiko lehen postua lortu du Jo-semi Gabilondok (Alpine A110) eta hiruga-rren egin du Jesus De La Fuentek (Seat 124).Junior mailan, berriz, Unai Usobiaga (Ci-troen AX Sport) gazte elgoibartarra gai-lendu da. Guztira zazpi proba jokatudituzte.

Aloñara mendi irteera

Morkaiko mendi taldeak Aloñara mendiirteera antolatu du martxoaren 13rako,Herri Eskolako eta Elgoibar Ikastolako gura-soekin elkarlanean. Mintxetako aparkale-kuan elkartuko dira 09:30ean. Handikautoz joango dira Arantzazuraino. Durugaineraino oinez joango dira, eta Urbiaradoan mendi bidea utzi ostean, Aloña gai-neraino igoko dira.

Urpeko Ekintza eta Irudi Jardunaldiak

Gaurtik domekara bitartean egingo di-tuzte III. Urpeko Ekintza eta Irudi Jardunal-diak, Olaizaga kiroldegian. Erakusketareninaugurazioarekin hasiko dira jardunaldiak,gaur, 17:00etan. Gero, 18:00etan, Kan-tauri Garbia Elkartearen aurkezpenaegingo dute. (Egitaraua agendan).

Elgoibarko eta Mendaroko 66 emakumekbukatu zuten Lilatoia

Laugarren garaipena jarraian lortu du Concepto Egilek

Aurrera Vitoria taldeari 5-2 iraba-zita, jarraian lortzen duen laugarren ga-raipena eskuratu zuen Concepto Egileareto futbol taldeak joan zen domekan,IMH kiroldegian. Arabarrek hobeto jo-katu zuten lehen zatian eta bi golekoaldea (1-3) izan zuten alde. Bainalehen zatiaren ondarrean, Ikerrek golerabakigarria sartu zuen etxekoentzat.Conceptoko jokalariak indar handia-goz irten ziren kantxara bigarren zatian,eta markagailuari buelta eman zioten.Iker, Imanol (argazkian), Trevi, Marcoseta Yahya izan ziren etxekoen golegi-leak. Sailkapeneko seigarren postuandago Concepto, 36 punturekin, eta li-derrari bisita egingo dio zapatu hone-tan. Zierbenaren aurka jokatuko du.

Lilatoiaren 27. edizioa jokatu zuten martxoaren 6an Donostian, eta 5.000 ema-kumek baino gehiagok hartu zuten parte, euriari eta hotzari aurre eginez. Do-nostiako erdigunean zehar bost kilometro egin zituzten antxitxika. Antolatzaileen

arabera, parte hartzeak %25 egin du gora aurreko urteekin alderatuta. Elgoibartiketa Mendarotik ere asko izan ziren parte hartu zuten emakumeak: 50 elgoibartareta 16 mendaroar, hain zuzen ere (iaz 73 izan ziren). Gure ordezkarien artean,Maria Arrillaga izan zen azkarrena, 23 minutu eta 59 segundoko denborarekin,eta 101. postuan sailkatu zen. Edonola ere, lasterketa baino gehiago da Lilatoia,kirola eta aldarrikapena uztartzen dituen proba. (Argazki gehiago eta sailkapenak:www.barren.eus)

984 alea:Maquetación 1 10/03/16 12:59 Página 16

Page 17: Rahma Zaroual: emakumea, elgoibartarra · Zorionak eta mila esker. F.F. u GILLERMO INTXAUSTIREN ALBUMA Gure aita, Gillermo Intxausti, 102 urterekin hil zen. 100 urte bete zitue -

KIROLA 17

EmaitzakFUTBOLA

Haundi 1 – Aloña Mendi 0 (Oho. erreg.)Orereta 1 – Elgoibar 4 (1. erreg.)Elgoibar 4 – Bergara 0 (A kadeteak)Eibartarrak 2 – Elgoibar 6 (B Kadeteak)Elgoibar 1 – Ostadar 3 (Oho. inf.)Elgoibar 1 – Aizkorri 0 (Inf. Txiki)Anaitasuna 4 – Elgoibar 1 (Aleb. errendimendua.) Anaitasuna 2 – Elgoibar 4 (Aleb. partehartzea)

ARETO FUTBOLA

Concepto Egile 5 – Aurrera Vitoria 2 (Nazional B)

ESKUBALOIA

Tejina 30 – Lauko 26 (Senior emak.)Alcorta Forging Group 34 – Gure Auzune 28(Senior giz.)Gabaz 29 – Urnieta 23 (Sen. giz.)Egia 17 – Tecnifuelle 17 (Jub. nesk.)Beristain Elg. 23 – Pulpo 23 (Jub. mut.)Aloña 18 – Pneumax Elg. 27 (Kad. nesk.)Federopticos Ikus 19 – Bidasoa B 15 (Kad. nesk.)Bankoa Elg. 29 – Saieko 33 (Kad. nesk.)Dario Bus 27 – Ereintza 17 (Inf. nesk.)Cometel Elg. 29 – Aloña A 21 (Inf. nesk.)Leizaran B 18 – H. Txarriduna 20 (Inf. mut.)Usurbil A 21 – Murgil Elg. 35 (Inf. mut.)

AgendaFUTBOLA (Mintxetan)Zapatua, 1210:00 Elgoibar – Antzuola (1. Kadete)12:00 Elgoibar – Bergara (Oho. Jub.)16:30 Haundi – Hernani (Oho. Erreg.)Domeka, 1316:30 Elgoibar – Munibe (1. erreg.)

ESKUBALOIA (Olaizaga Kiroldegian)Zapatua, 1210:00 H. Txarriduna – Urola (Inf. mut.)11:15 Cometel – Trapaia Taberna Pulpo (Inf.nesk.)12:30 Dario Bus – Ordizia Irurena (Inf. nesk)16:00 Pneumax – Kukullaga (Kad. nesk)17:45 Tecnifuelle – Ereintza (Jub. nesk.)19:30 Lauko – Logroño (Senior emak.)

Domeka, 1310:00 Murgil – Bidasoa (Inf. mut.)11:30 Astigarraga – Bera Bera (Kad. nesk.)

Elgoibar Ikastolak Pilota Eguna antolatu du biharko

Pilota Egunaren 19. edizioa antolatu du Elgoibar Ikastolak zapaturako. 6 eta12 urte bitarteko 54 umek hartuko dute parte Kalegoen plazako frontoian jo-katuko dituzten partidetan, 10:30etik aurrera. Hala ere, euria egiten badu,

Ikastolako frontoian izango dira partidak. Lagunak Pilota Eskolako kideek jokatukoduten partidarekin amaituko da Pilota Eguna. Elgoibar Ikastolak gaztetxoen arteanpilota, eta oro har, kirolerako zaletasuna sustatzeko asmoz antolatu du Pilota Eguna.

Nora Kortaberriak Lau Nazioen Txapelketa jokatuko du Espainiako eskubaloi selekzioarekin

Junior mailako Espainiako eskubaloi selekzioaren deia jaso du, beste behin ere,Nora Kortaberria elgoibartarrak. Espainiako selekzioak Errusian jokatuko den Mun-duko Txapelketako sailkatze fasea jokatuko du Polonian, martxoaren 18tik 20ra bi-tartean. Lehiaketa hori prestatzeko Lau Nazioen Txapelketa jokatuko dute asteburuhonetan, Alemania, Frantzia eta Portugalgo selekzioen aurka, La Orotavan (Tenerife).Sagrario Santama hautatzaileak txapelketa amaieran jakinaraziko du Poloniara era-mango dituen jokalarien zerrenda. Txapelketa prestatzen ari zela elgoibartarren bi-sita jaso zuen Kortaberriak (argazkian, aurreko ilaran eskumatik hirugarrena), Laukotaldea ere Kanarietan izan baita Ohorezko Zilarrezko Mailako partida jokatzen.Elgoibartarrek 30-26 galdu zuten Tejina taldearen kontra. Laukok Logroño liderrarenaurka jokatuko du zapatuan, Olaizagan.

984 alea:Maquetación 1 10/03/16 12:59 Página 17

Page 18: Rahma Zaroual: emakumea, elgoibartarra · Zorionak eta mila esker. F.F. u GILLERMO INTXAUSTIREN ALBUMA Gure aita, Gillermo Intxausti, 102 urterekin hil zen. 100 urte bete zitue -

MERKATU TXIKIA18

LANA................................EskaerakAdinekoak zaintzen eta etxeak zeinelkarteak garbitzen egingo nuke lan.617 571 210----------------------------------------------------------------------------------Etxez etxe garbiketa lanak egitekoprest.637 102 725/943 744 033----------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko prest. Internaedo bestela orduka. 688 858 391----------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko prest. Internaedo bestela orduka. 688 638 980-----------------------------------------------------------------------------------Pertsona nagusiak eta umeak zain-tzeko eta garbiketa lanetarako prest.Sukaldari laguntzaile lana ere hartukonuke. 666 008 974---------------------------------------------------------------------------------Adinekoak eta umeak zaintzeko prest,orduka. 28 urte ditut. Esperientzia dau-kat. 632 372 864----------------------------------------------------------------------------------Margotze-lanak egiteko prest. Osomerke. 15 urteko esperientzia dut.634 245 882----------------------------------------------------------------------------------Euskalduna prest adinekoak zaintzekoedo interna aritzeko. Erizain lagun-tzaile titutula dut. 688 826 968----------------------------------------------------------------------------------Edozein lan egiteko prest: adinekoakzaintzen, garbiketa lanak...656 866 255----------------------------------------------------------------------------------

Adinekoak zaintzeko eta garbiketa la-netarako (tabernak, portalak, etxebi-zitzak) prest. 631 790 555----------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko prest. Interna,orduka edo ospitalean gauak pasa-tuko nituzke. 631 534 125----------------------------------------------------------------------------------Adinekoak eta umeak zaintzeko edogarbiketa lanak egiteko prest. Orduka.Esperientzia handia dut. 659 266 248----------------------------------------------------------------------------------Lan bila ari naiz. Esperientzia handiaadinekoak zaintzen. 690 064 225----------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko prest, orduka edointerna moduan. 632 911 709----------------------------------------------------------------------------------Arotz moduan berehala lanean hastekoprest. 631 209 366----------------------------------------------------------------------------------Adinekoak edo umeak zaintzeko etagarbiketa lanetarako prest. Etxean ber-tan bizitzen edo orduka. 658 273 486----------------------------------------------------------------------------------Astean zehar lan egingo nuke: etxe gar-biketa, nagusiak paseatu eta haien ja-rraipena egin... Diplomatua: etxekoasistentzian auxiliarra. Esperientzia etainformeak. Euskalduna. 675 711 658---------------------------------------------------------------------------------Etxeko lanak egiteko eta adinekoak edoumeak zaintzeko prest. 643 398 715----------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzen lan egingo nukeetxean bertan bizi izaten edo orduka.Eskarmentua dut. Berehala hastekoprest. 633 808 931----------------------------------------------------------------------------------

Umeak eta adinekoak zaintzen edo gar-biketa lanetan jarduteko prest. Etxeanbertan bizi izaten edo gauez bakarrik.631 832 388

----------------------------------------------------------------------------------Sukaldari laguntzaile edo adinekoenzaintzaile lanetan jarduteko prest.677 259 560----------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko prest. Etxean ber-tan bizi izaten edo orduka. Baserrikolanak edo garbiketa lanak egiteko prest.686 077 316

EskaintzakPertsona baten bila gabiltza 3 urtekoumea zaintzeko arratsaldeetan(16:30-18:30). Euskara jakitea balo-ratuko da. Oihana. E-posta:maala105@gmail.com----------------------------------------------------------------------------------Epe motzean, Ilunpe Taberna har-tzeko prest dagoen norbaiten bila ga-biltza. Informazio gehiagorako,tabernan galdetu edo deitu. 943 254 252 / 645 599 810 ----------------------------------------------------------------------------------Pertsona bat behar dugu batxilergoko2. mailako ikasle bati marrazketa tek-nikoko eskola partikularrak emateko.620 459 966

ETXEBIZITZAK....................AlokairuaEtxebizitza hartuko nuke alokairuanElgoibarren. 450 eurora arte ordain-tzeko prest. 626 879 255

----------------------------------------------------------------------------------

LOKALAK.........................AlokairuaXagua taberna alokatzen da, San Fran-tzisko kalean. 605 741 485

SalgaiLokala salgai Olaso poligonoan. 181metro koadro ditu. Prezio interesgarria.677 788 627

GARAJEAK....................SalgaiGaraje itxia salgai Jausoron (SantaKlara bidean). Auto bat eta bestela-koak gordetzeko lekua ditu. 696 874 842

BESTELAKOAK....................1966an jaiotakoen jaia maiatzaren28an. Luntxa, bazkaria eta askozgehiago gure 50 urteak ospatzeko!Izena emateko sartu 66 € Laboral Ku-txako kontu honetan: ES39 30350007 28 0071132266. Dirua sar-tzean eman zure izena, bi abizen etatelefono zenbakia. Izena ematekoazken eguna apirilak 28. Zatoz, mun-diala izango da!-----------------------------------------------------------------------------------Muleta galdu dut autotik jausita. PedroMuguruza kaletik abiatu nintzen. Nor-baitek aurkitu badu deitu mesedez. 943 531 648

P. M. Urruzuno kalea, 6 behea - Elgoibar943 743 140 - [email protected](

Etxebizitza errentan hartu behar dut eta alokatze-kontratuan, jabeak, klausula batsartu nahi du, etorkizunean beharbada nire kalterako izan daitekeena. Jakin nahi nukenik, errentari naizen aldetik, nire mesederako izan daitezkeen beste baldintza batzuksartu ditzakedan.

Hitzarmenerako askatasuna dago eta bi aldeek egoki ikusten dituzten akordioak gaineratu ahal izango diz-kiote alokairu-kontratuari. Hala ere, ezingo da sartu derrigorrez bete beharreko arauen aurkako klausularik. Ho-riek nahi eta nahi ez sartu beharko dira kontratuan alokatzaile eta maizterraren eskubide guztiak bermatzeko.Bi aldeetako batek derrigorrez bete beharreko arauen aurkako klausularen bat sartuz gero, erabat deuseztukoda hitzarmena. Aztertu beharko da kontratua formalizatzeko orduan hitzarmen hori indarrean dauden derrigo-rrezko arauen aurkakoa al den. Lege berezia da Hiri Errentamenduen Legea eta maizterra babesten saiatzenda. Beraz, zehazten da legeak ezarritako aginte-arauen aurkako hitzarmenak baliogabeak izango direla maiz-terraren kalterako izanez gero. Zuk, errentari zarenez gero, eskatu ahal izango duzu kontratuan sartzeko ko-menigarritzat jotzen dituzun akordio edo klausulak.

AHOLKUA: Kontratuak babesteko printzipio orokorraren arabera ez da kontratu guztia baliogabetuko, maiz-terrarentzat kaltegarriak diren klausulak besterik ez.

ROSA Mª PINTADO: Etxaldeen Administraziorako-Gradu ikasketen arduraduna Al-

cala de Henareseko Unibertsitatean, eta Gipuzkoa, Bizkai eta Arabako, Errioxako eta

Kantabriako ikastetxeetan. Zuzenbidean lizentziatua. Kolegiatu zenbakia: 749

984 alea:Maquetación 1 10/03/16 12:59 Página 18

Page 19: Rahma Zaroual: emakumea, elgoibartarra · Zorionak eta mila esker. F.F. u GILLERMO INTXAUSTIREN ALBUMA Gure aita, Gillermo Intxausti, 102 urterekin hil zen. 100 urte bete zitue -

ZORIONAK 19

Argazkiak eguazten eguerdia (12:00ak) baino lehen ekarri behar dira BARRENeko bulegora, edo [email protected] e-postara bidali.

Zorionak, Telmo eta Iñigo, 4 urte be-teko dituzue-eta asteazkenean. Patxo po-tolo bat, familiakoen eta bereziki Antxoneta Nerearen partez.

Zorionak, Mikel,zure zazpigarrenur tebete tzean.Muxu potolo batdenon partez.

Z o r i o n a k ,Nahia, bihar 6urte beteko dituzu-lako. Ondo-ondopasa eta muxu po-tolo bat familia-koen partez.

Z o r i o n a k ,Anike, zurelehen urtebete-tzean. Muxuhaundi bat mai-txia familiako guz-tion partez.

Zorionak, Mara,urtetxo bat beteduzulako. Muxuhaundi bat mai-txia, etxekoen par-tez.

Zorionak, Maite,zure 5. urtebe-tzean! Muxuhaundi bat etxekodanon partez.

Zorionak, Mar-tin! gaur 6 urtebete dituzulako.Belarritik sei tira-kada eta patxopotolo bat etxekoguztion partez.

Zorionak, Axier!Oso ondo pasazure bosgarren ur-tebetetzean. 5muxu haundi, Ala-rik, aita eta ama-txoren partez!

Zorionak, Lara.Astelehenean 6urte. Etxekoen etabereziki anaiaPaul eta Nastyrenpartez. Askomaite zaitugu.

Erretratu bakarreko agurra:

4’50€. Argazki bikoitza: 7€. Hirukoitza: 9€. Hiru lagunetik gorako taldeak:15€

ELGOIBARKO IZARRAKO BAZKIDEENTZAKO PREZIOAK

Erretratu bakarreko agurra: 3’50€. Argazki bikoitza: 6€. Hirukoitza: 8€. Hiru lagunetik gorako taldeak: 12€

984 alea:Maquetación 1 10/03/16 12:59 Página 19

Page 20: Rahma Zaroual: emakumea, elgoibartarra · Zorionak eta mila esker. F.F. u GILLERMO INTXAUSTIREN ALBUMA Gure aita, Gillermo Intxausti, 102 urterekin hil zen. 100 urte bete zitue -

AGENDA20

11 BARIXAKUA14:30 Eskolarteko Bertsolari Txapelketa.Saio didaktikoa. Beñat Gaztelumendi etaJulio Soto. Elgoibar Ikastolan.17:00 Urpeko ekintza eta irudi jardunal-diak. Erakusketa. Olaizaga Kiroldegian.18:00 Hitzaldia: Kantauri Garbia elkar-tearen aurkezpena. Olaizagan.20:30 Antzerkia: Datorren urtean ho-beto. Herriko Antzokian.22:30 Motxailak bertsotan saioa: An-doni Egaña, Oihana Bartra, Alaia Martineta Agin Rezola. Gai-jartzaile: Iñigo Zu-biaurre. Mendaroko San Agustinen.

12 ZAPATUA10:00–13:00 Ezker AbertzalearenAbian prozesua. Eztabaida fasearen bi-garren bilera. Kultur Etxeko hitzaldi gelan.09:00-13:00 Errigorako olioaren bana-keta. Merkatu Plazan, Ballibar baserriarenpostuan.10:30 XIX. Pilota Eguna. Antolatzailea:Elgoibar Ikastola. Kalegoen plazan (euria

eginez gero, Ikastolako frontoian).18:00 Hitzaldia: Miguel Castro (Urbizi).Urpeko ekintza eta irudi jardunaldiak.Olaizaga Kiroldegian. 23:00 Kontzertua: Joseba B. Lenoir etaDJ Mg_Sound. Errefuxiatuak: Helmugarikgabeko ihesa zikloa. Sarrera: 3€. Sute-gixa gaztetxean.

13 DOMEKA09:30 Mendi irteera Aloñara. Morkaiko,Herri Eskola eta Ikastola. Mintxetako apar-kalekutik,10:30–13:00 Urpekaritza bataioak.Olaizagako igerilekuan.12:00 Martxa Laranja Martuteneko es-petxera, Ainara Ladroni eta beste gazteeielkartasuna adierazteko. Espetxe aurrean.12:30 Kontzertua: Elgoibarko Udal Mu-sika Banda. Herriko Antzokian.16:30 Antzerkia: Azken eguzkilorea. Pa-tata Tropikala. Herriko Antzokian.19:00 Errefuxiatuak: Helmugarik gabekoihesa. Filma. Ein Augenblick Freiheit. Su-tegixa gaztetxean.

15 MARTITZENA18:00-20:00 Literatuta tailerra. MariaEstuardo, Stefan Zweig. Hizlaria: Con-suelo Carrere. Antolatzailea: Haizea. Go-tzon Garate Udal Liburutegia.

16 EGUAZTENA19:00 Inazio Bereziartua Musika Esko-lako dantza jaialdia. Herriko Antzokian.19:30 Liburu aurkezpena:Ametsen Libu-rua. Hizlaria: Jokin Urain. Elgoibarko Kul-tur Etxean.

17 EGUENA19:00 Inazio Bereziartua Musika Esko-lako dantza jaialdia. Herriko Antzokian.

18 BARIXAKUA21:30 Zine foruma: Clara Campoamor.La mujer olvidada. Dinamizatzailea: Lo-redi Salegi. Antolatzailea: Haizea. KulturEtxeko hitzaldi gelan.

11 BARIXAKUA22:30 Motxailak bertsotan saioa: Andoni Egaña, Oihana Bartra,Alaia Martin eta Agin Rezola. Gai-jartzaile: Iñigo Zubiaurre. Men-daroko San Agustinen.

12 ZAPATUA11:00 Bilbotik antzerkia, su-artistak Aragoitik, ipuinak, bertsoak,irrintziak eta poemak. Haitzbeltz koban. 15:00 Bazkaria. Gaztetxean.

Ondoren, Musika elektronikoa (Turri eta Vela) eta Inozentziorenshowa. 19:00 Trikipoteo maratoia, Agosti eta Barrenarekin. Gaztetxetikabiatuta.21:00 Su-ikuskizuna:Os Diaples D’a Uerba. San Joseko plazan. Gero, Trikimaratoia gaztetxeraino.00:30 Erromeria. Oharkabe taldea. Gaztetxean.Bukatzeko, Azken guda dantza. Gaztetxean.

MOTXAILA ASTEBURUA Martxoak 11 eta 12

.............................................. Zinea (Herriko antzokian)

‘El renacido’12 Zapatua,

19:00 eta 22:15 (Jatorrizkoa azpitituluekin)

13 Domeka, 19:0014 Astelehena, 21:30

Zuz.: Alejandro Gonzalez Iñarritu. AEB, 2016. (2 ordu36 min.). Western eta abentura. Aktoreak: LeonardoDiCaprio, Tom Hardy, Domhnall Gleeson eta Will Poul-ter. Amerikako baso sakonetan tranpa-jartzaile bat larri zauritu etabere taldeko kide traidore batek baztertuta utziko du. Borondateaarma bakartzat hartu eta negu gogorrari eta Amerikako etnien artekoetengabeko gerrei egin beharko die aurre. Abentura heroiko eta ne-kaezinean bere taldekide traidoreari mendekua hartzen saiatuko da.

984 alea:Maquetación 1 10/03/16 12:59 Página 20

Page 21: Rahma Zaroual: emakumea, elgoibartarra · Zorionak eta mila esker. F.F. u GILLERMO INTXAUSTIREN ALBUMA Gure aita, Gillermo Intxausti, 102 urterekin hil zen. 100 urte bete zitue -

AGENDA 21

Otsailean hildakoak

- Nikasia Elordi Arriaga 92 urte, otsailak 6

- Pedro Sanchez Lesmes 91 urte, otsailak 8

- Maria Visitacion Bidasolo Ibarguren 88 urte, otsailak 12

- Juan Luis Etxabe Pagadizabal90 urte, otsailak 13

- Josefa Gonzalez Cobian 95 urte, otsailak 13

- Agustin Gurrutxaga Garate 98 urte, otsailak 15

- Jose Mari Loyola Garate67 urte, otsailak 18

- Elena Miguez Perez 86 urte, otsailak 22

- Pedro Maguregi Osoro86 urte, otsailak 22

- Eulogio Echeverria Mendizabal 94 urte, otsailak 23

- Maria Delfina Fernandez Cid57 urte, otsailak 23

- Jose Etxeberria Agote94 urte, otsailak 23

- Maria Dolores Iriondo Igartua 81 urte, otsailak 25

- Luis Arakistain Arrieta69 urte, otsailak 25

- Angeles Ansola Arana 91 urte, otsailak 27

Botika ordutegiak 09:00 - 13:00 / 16:00 - 20:00

GUARDIAK

09:00 - 22:00

11 Barixakua YUDEGO

12 Zapatua ORUESAGASTI

13 Domeka ORUESAGASTI

14 Astelehena BARRENETXEA

15 Martitzena IBAÑEZ

16 Eguaztena GARITAONANDIA

17 Eguena BARRENETXEA

18 Barixakua FERNANDEZ

22:00 - 00:00

Astelehenetik domekara ETXEBERRIA (Elgoibar)Santa Ana, 1Tel.: 943 740 140

00:00 - 09:00IRAUNDEGI (Eibar) Fermin Calbeton, 19 Tel.: 943 201 110

* Fernandez: Herriko enparantza 4,Garagartza (Mendaro) Tel.: 943 756 142

* Ibañez: Rekalde, 1 (Soraluze) Tel.: 943 751 638

* Oruesagasti: Kalebarren, 9 (Soraluze) Tel.: 943 751 384

984 alea:Maquetación 1 10/03/16 12:59 Página 21

Page 22: Rahma Zaroual: emakumea, elgoibartarra · Zorionak eta mila esker. F.F. u GILLERMO INTXAUSTIREN ALBUMA Gure aita, Gillermo Intxausti, 102 urterekin hil zen. 100 urte bete zitue -

HITZ ETA KLIK22

“Askorentzat gure hizkuntza ez da ingelesa bezain erakargarria saltzeko”

Ainhoa Lendinez

Iosu Juaristi

Ez kolorerik, ez usainik, ez zapore-rik. Halakoa behar luke, Elgoiba-rren bezala Saharan, Txinan edo

Perun. Baina ura ere estalki erakarga-rrietan saltzen digute, eta edukia ahaz-tuta, koloreak, mezuak edo formak

gidatuta erosten dugu. Alzola, basque water lehenengoz ira-kurri nuenean pentsatu nuen askorentzat gure hizkuntza ez delaingelesa bezain erakargarria saltzeko, baina geurea kanpoansaltzeko formula eraginkorra izan zitekeela. Botilako azalpenakgaztelania hutsean irakurri nituenean pentsatu nuen, etxetik 2kilometrora botilaratzen den ur hori ez dela horren etxekoa

agian. Baina polita da botila eta erosi egin dut, edo salduegin naiz. Azken bi asteotan pertsona bati, bakarrari begiraikusi dut mundua. Elgoibarren bezala Saharan, Txinan edoPerun berbera den pertsona. Estalkia jartzen saiatu dira intere-sen arabera saltzeko, eta horrek berak agerian utzi du, badelanor. Zer den erakargarritasuna berezko izatea, nolako indarradaukan eta nolako beldurra sortzen duen. Argizaiola itzaltzensaiatu denik ere bada, ez baitago ikusi nahi ez duena bainoitsu handiagorik. Baina batzuontzat ez dago inolako estalkirikgabe menditik behera datorren ura esku ahurrean edateabaino ederragorik. Egarri ginen eta eman diguzu ura. Harro-keriarik gabe, harro. Ongi etorri.

984 alea:Maquetación 1 10/03/16 12:59 Página 22

Page 23: Rahma Zaroual: emakumea, elgoibartarra · Zorionak eta mila esker. F.F. u GILLERMO INTXAUSTIREN ALBUMA Gure aita, Gillermo Intxausti, 102 urterekin hil zen. 100 urte bete zitue -

I. URTEURRENA

Paula Arrate Arriaga2015eko martxoaren 20an hil zen, 87 urte zituela. Haren oroimenez

I. urteurreneko meza izango da, zapatuan, martxoak 12, arratsaldeko19:00etan Elgoibarko San Bartolome Deunaren eliz-parrokian.

Joango zaretenoi aldez aurretik eskerrak.

Jose Maria Altuna Leyaristi2016ko martxoaren 5ean hil zen 84 urte zituela.

Sendiak bihotzez eskertzen ditu jasotako doluminak, bai eta hileta elizkizunetara agertu izana ere.

Fernando Alcorta Aulestiarte2016ko martxoaren 9an hil zen, 92 urte zituela.

Sendiak bihotzez eskertzen ditu jasotako doluminak, bai eta hileta elizkizunetara agertu izana ere.

Mertxe Ondarra Etxabe2016ko martxoaren 9an hil zen, 79 urte zituela.

Sendiak bihotzez eskertzen ditu jasotako doluminak, bai eta hileta elizkizunetara agertu izana ere.

984 azala:Maquetación 1 10/03/16 13:01 Página 3

Page 24: Rahma Zaroual: emakumea, elgoibartarra · Zorionak eta mila esker. F.F. u GILLERMO INTXAUSTIREN ALBUMA Gure aita, Gillermo Intxausti, 102 urterekin hil zen. 100 urte bete zitue -

San Bartolome 22 - 20870 Elgoibar Tel.: 943 366 377

Ortodontzia: hortzak zuzen,

polit bezain osasuntsu

Askotan pentsatzen dugu ortodontzia hortzak zuzen etapolit jartzeko dela, baina gero eta zuzenago eta horzkada

hobea izan orduan eta onura gehiago izango ditu,

5. Buruko min gutxiago.Ahoa gaizki ixteak artikulazio-etan arazoak eragin ditzakeeta hori da buruko min kroni-koen arrazoi nagusia.

1. Hortzen garbiketa hobea.Hortzak elkarrekin estu bildutabaldin badaude bakterioplaka handiagoa metatzendute. Beraz, zuzenduz geroerrazagoa da eskuilarekin gar-bitzea edo hortzetako hariapasatzea.

2. Fonetika hobea. Hor-tzak pilatuta izateak hizketaoztopatzen du eta norbereburuarekiko konfiantzaneragina izan dezake.

3. Hobeto mastekatu.Ahoa gaizki ixteak arris-kuan jartzen du masteka-tze funtzioa. Arazodigestiboak sor ditzake.

4. Hortzetako traumatismogutxiago.Okertutako hortzekapurtzeko edo jaustekoarrisku gehiago daukate. 6. Entzia osasuntsua.

Hortzak ondo garbitzeakentzietako arazoak prebe-nitzen ditu.

10. Autoestimu hobea.Hortzak hobeto izateaknorbere buruarekikokonfiantza handitzen du,baita norbera poztu etairribarre polita atera ere.

9. Hortzetako pronostiko hobea.Eskuila hobeto pasatuz gero, hor-tzaka egoki eginez gero, eta entzie-tan arazo gutxiago izanez gero,haginek luzaroago iraungo dute.

8. Etorkizunean tratamendugutxiago. 100% inbertsio se-gurua da. Ekonomikoagoaeta errazagoa da ortodontziatratamendu bat garaiz egiteaetorkizunean berritu behar iza-tea baino.

7. Osasun hobea. Txantxarrek eragiten dituztenbakterioak eta entzien arazoak bihotzeko proble-mekin lotuta daude.

984 azala:Maquetación 1 10/03/16 13:01 Página 4