Iraila 2017 Berriak - Bilbao · 2017-10-09 · Iraila 2017 SOL GILTZAN 8 urterekin hasi nintzen...

9
MUSIKA ESKOLA UDAL BANDA “Batzen gaituen haizea” hasi da Ikasturte berriarekin batera, hemen da Musika Bandaren kontzertuen denboraldi berria. Bai, azkenik, Banda jada ohikoak diren bi eszenatoki nagusietara bueltatuko da kontzertu ziklo arrakastatsuari ... Gehiago irakurri > Iraila 2017 Gustu guztietarako emanaldiak Bilboko Udal Txistulari Bandak 2017-2018 denboraldirako antolatu dituen kontzertu zikloa berritasun eta sorpresaz beterik dator: euskal… Gehiago irakurri > TXISTU BANDA AGENDA Gaur norekin... Fco. Javier Font Calatayud Errekintoa 8 urterekin hasi nintzen musika ikasten Cullerako Sociedad Musical Instructiva Santa Cecilian. Han herriko bi Bandek, abendutik martxora arte kontzertu denboraldi bat egiten dute. Nire aita kontzertuetara joaten zen eta berarekin eramaten ninduen. Eserita eta adi- adi egoten nintzela ikustean Elkartera joan ginen eta lagun baten bultzadatxo batekin Santa Ceciliako Musika Eskolan izena eman nuen... Gehiago irakurri > MUSIKA ESKOLA SOL GILTZAN UDAL BANDA TXISTU BANDA Bandak arrakasta handia izan du WASBEn 2017 Joan den uztailaren 19an, Bilboko Udal Musika Bandak Utrechtera bidaia egin zuen WASBEk antolatutako Bandentzako Nazioarteko Konferentzian parte hartzeko... Gehiago irakurri > AGENDA UDAL MUSIKA ESKOLA Iraila: 9, 27 Urria: 8, 19 Azaroa: 19, 20, 25, 30 Abendua: 11, 12, 13, 14, 15, 18, 19, 20 UDAL MUSIKA BANDA Iraila: 8, 22, 24 Urria: 1, 8, 11, 22 Azaroa: 5, 19 Abendua: 3, 17 UDAL TXISTULARIEN BANDA Iraila: 28 Urria: 7, 8, 16, 19 Azaroa: 6, 27 Abendua: 19 Informazio gehiagorako > Apunteak berreskuratzeko ordua heldu da Oporrak bukatu dira. Udari agur esan diogu… Gehiago irakurri > Musika, musika eta musika! Audizio, kontzertu, erromeria, kalejirak… Publiko aurrean eskaintzen diren... Gehiago irakurri > ERREPORTAJEA Berriak ZK 33 Urria 2017 Ezinbestekoa… Mikel Albistur Bilboko Udal Musika Eskolako oboe irakaslea... Gehiago irakurri >

Transcript of Iraila 2017 Berriak - Bilbao · 2017-10-09 · Iraila 2017 SOL GILTZAN 8 urterekin hasi nintzen...

MUSIKA ESKOLA UDAL BANDA

“Batzen gaituen haizea” hasi daIkasturte berriarekin batera, hemen da Musika Bandaren kontzertuen denboraldi berria. Bai, azkenik, Banda jada ohikoak diren bi eszenatoki nagusietara bueltatuko da kontzertu ziklo arrakastatsuari ...Gehiago irakurri >

Iraila 2017

Gustu guztietarako emanaldiakBilboko Udal Txistulari Bandak 2017-2018 denboraldirako antolatu dituen kontzertu zikloa berritasun eta sorpresaz beterik dator: euskal…Gehiago irakurri >

TXISTU BANDA AGENDA

Gaur norekin...

Fco. Javier Font Calatayud Errekintoa

8 urterekin hasi nintzen musika ikasten Cullerako Sociedad Musical Instructiva Santa Cecilian. Han herriko

bi Bandek, abendutik martxora arte kontzertu denboraldi bat egiten dute. Nire aita kontzertuetara joaten zen eta berarekin eramaten ninduen. Eserita eta adi-adi egoten nintzela ikustean Elkartera joan ginen eta lagun baten bultzadatxo batekin Santa Ceciliako Musika Eskolan izena eman nuen... Gehiago irakurri >

MUSIKA ESKOLA

SOL GILTZAN UDAL BANDA TXISTU BANDA

Bandak arrakasta handia izan du WASBEn 2017 Joan den uztailaren 19an, Bilboko Udal Musika Bandak Utrechtera bidaia egin zuen WASBEk antolatutako Bandentzako Nazioarteko Konferentzian parte hartzeko...

Gehiago irakurri >

AGENDAUDAL MUSIKA ESKOLAIraila: 9, 27Urria: 8, 19Azaroa: 19, 20, 25, 30 Abendua: 11, 12, 13, 14, 15, 18, 19, 20

UDAL MUSIKA BANDAIraila: 8, 22, 24Urria: 1, 8, 11, 22Azaroa: 5, 19Abendua: 3, 17

UDAL TXISTULARIEN BANDAIraila: 28Urria: 7, 8, 16, 19Azaroa: 6, 27Abendua: 19

Informazio gehiagorako >

Apunteak berreskuratzeko ordua heldu da Oporrak bukatu dira. Udari agur esan diogu… Gehiago irakurri >

Musika, musika eta musika! Audizio, kontzertu, erromeria, kalejirak… Publiko aurrean eskaintzen diren... Gehiago irakurri >

ERREPORTAJEA

BerriakZK 33 Urria 2017

Ezinbestekoa…Mikel AlbisturBilboko Udal Musika Eskolako oboe

irakaslea...

Gehiago irakurri >

Iraila 2017

Joan den uztailaren 19an, Bilboko Udal Musika Bandak Utrechtera bidaia egin zuen WASBEk antolatutako Bandentzako Nazioarteko Konferentzian parte hartzeko, munduko musika topaketarik garrantzitsuenetariko bat, non munduko 15 bandarik onenak biltzen diren eta maila handieneko haize eta perkusio musikari lotutako mundu osoko profesional garrantzitsuenak elkartzen diren.

"Spanish winds through the three centuries" lelopean eta José R. Pascual-Vilaplanaren zuzendaritzapean Bilboko Bandako musikariek hiru mendetan zehar musika bandek kultura eta hezkuntza difusio gisa erabili dituzten estilo eta autore desberdinak erakutsi zituzten.

Bilboko Bandak banda profesional gisa ekitaldian parte hartzen zueneko lehenengo aldia izan zen, baina musikako profesionalengandik jasotako kritikak kontuan izanik, ziur ez dela azkenengoa izango.

Izan ere, musika kritiko guztien iritziak bat datoz errepertorioaren aukeraketa ezin hobea izan zela. “Fraseatzearen sofistikazio-mailak eta adierazpenak hunkitu ninduten gehien” adierazi du Glenn D. Price, WASBEko presidente ohi, WindStudies - Cincinnati College-Conservatory of Music (CCM)-ko presidente eta Performingand Visual Arts - California Institute of Technology-ko zuzendariak. “Programa benetan interesgarria izan zen eta hainbat zailtasun erakutsi zituen, bai teknikoak, baita musikalak ere. Pieza guztiak modu miresgarri

batean interpretatu zituzten” adierazi du. “Espainian zenbait talde zuzentzeko aukera izan dut eta beste hainbeste entzun izan ditut, baina uste dut hauxe izan dela entzun ditudan Espainiako banden interpretazio guztietatik onena” esatera ere ausartzen da.

Ikuskizunean zehar Juan Cantó Francésen “Andante y Polonesa”, Jesús Guridiren “Una aventura de Don Quijote” (J. Franco eta Pascual-Vilaplanaren moldaketa), José Franco Ribateren “Agüero”, Amando Blanquer Ponsodaren “Caleidoscopio”, Miguel Asins Arbóren “Ballets” eta José Miguel Fayos Jordánen “Tribal Elements” entzun ziren. Baina badirudi guztiak geratu zirela gehiagorako gogoz. Izan ere, Wind Band Literature-eko Andy Peasen esanetan “gehiago erregutu genuen, baina banda handienek ere agertokia utzi behar dute noizbait”. Zuzendariak gainera bandaren aparteko kalitateagatiko eta bere zuzeneko profesionaltasunagatiko gogobetetasuna erakutsi du: “sekzio bakoitza instrumentu bat bailitzan entzuten zen eta Pascual-Vilaplana maisuak aparteko musikaltasuna erakutsi du, bereziki rubatoetan, musikariek zehaztasunez eta adierazpenez interpretatu dituztenak”.

William V. Johnson, WASBEko presidente ohia eta San Luis Obispo Kaliforniako Estatuko Unibertsitate Politeknikoko irakasle emeritua, gehien hunkitu zuenak “interpretazioan guztiek erakutsi zenuten maitasun eta integritate izugarria” izan zen.

Laburbilduz… “Orkestra-soinu sinestezinezko leuna, orekatua, epela. Sendoa baina garrasirik gabea, piano baina kolorearekin, pasioz betea baina inoiz kontrola galdu gabe" adierazi du Blasmusikeko Alexandra Linkek.

Esandakoa, interpretazio hunkigarri eta inspirazio-iturri bat, jaso zuten txalo-zaparrada luzeak agerian utzi zuen bezala.

Bandak diska berria aurkeztu du

Nazioarteko konferentzia honetako parte hartzea dela eta, Bilboko Udal Musika Bandak taldeak denboraldi honetan zehar interpretatutako 3 obra esanguratsuenez osatutako diska bat grabatu du. Besteak beste, David Jason Snowren “Guernica”, Albert Guinovarten “Les mans del vent” eta Santiago Quinto Sernaren “Metamorphosis for band”.

Bandak arrakasta handia izan du WASBEn 2017

REPORTAJE

ERREPORTAJEA

PORTADA

BerriakZK 33 Urria 2017

MUSIKA ESKOLA UDAL BANDA TXISTU BANDA AGENDA

Iraila 2017MUSIKA ESKOLA

Audizio, kontzertu, erromeria, kalejirak… Publiko aurrean eskaintzen diren emanaldi hauek klaseetan lortzen diren jakintzen eta aurrerapenen osagarriak dira. Ikasleen ikaskuntzarako beharrezkoak diren sesioak, alegia. Hori dela eta, gure ikasleek ekitaldiz beteriko agenda izango dute 2017an. Betikolez, kontzertu guztiak doakoak izango dira eta sarrera librea, leku-kopurua bete arte.

Martxan. Peña Doctor Fleming taldeak urtero hots handikoa izan zen Fleming omentzeko helburuarekin antolatzen duen ekitaldiaren barruan, urriaren 8an, Big Bandak kontzertu ikaragarria eskainiko du Doctor Fleming Enparantzan (Zabala), 12:00etatik aurrera.

Urteko ekitaldirik garrantzitsuenetarikoak azaroan izango dira. Hilaren 19an, klarinete eta saxofoi bi taldek Adineko Pertsonen Nazioarteko XXXVIII Astearen amaiera ekitaldian hartuko du parte. Jarduna Sarrikoko Ekonomia eta Enpresa Fakultatean izango da, 12:00etan. Eta azaroaren 22an, Santa Zezilia, musikaren patroiaren eguna da. Jaia behar den bezala ospatzeko, Eskolako irakasleek ekitaldia eskainiko dute azaroaren 20an, astelehena, 19:00etan, Campos Elíseos Antzokian. Sarrera librea izango da (lekuak bete arte), bai, ikasleentzat, baita gure irakasleekin egun hau ospatu nahi duten pertsona guztientzat ere. Azkenik, hilaren 25ean Ondarroako Santa María Elizan Santa Zeziliako txistularien topaketa ospatuko da, 19:00etan.

Eta abenduan, musika, musika eta musika gehiago izango dugu, gure ikasleek eskainiko dituzten audizioei esker. Hilaren 11an, adibidez, konboko ikasleek Bilborocken jardungo dute 19:00etan eta 12an perkusiokoek 18:30etan, La Galeran eta dantza eta musika tradizionaleko sailak erromeria bat antolatu du 19:00etan Bilborocken. Hurrengo egunean, abenduak 13, sinfoniko sailaren kontzertua izango dugu La Galeran 19:45tan eta ostiralean, hilak 15, soinu ikasleek kontzertua eskainiko dute, 19:30etan La Galeran, baita ere. Bukatzen joateko, urteko azkeneko ekitaldietako bat jada ohikoa den musika talde handien Gabonetako Kontzertua izango da eta abenduaren 18an, astelehena, 19:30etan, Campos Eliseos Antzokian ospatuko da. Orkestrak, bandak, fanfarreak, txistu taldeak, etab. hartuko dute parte. Azkenik abenduaren 19an, gitarra ikasleek La Galeran kontzertu aparta eskainiko dute 18:30etatik aurrera.

Aipagarria da ere, ikasleek hilabetean behin, ostegunetan, 19:30etan Hika Ateneoan ospatuko diren Jam Session-etan parte hartuko dutela. Jam Session-ak musika topaketa informalak dira, non parte hartzaileek idatzi gabeko edo entsegurik gabeko musika jotzen duten. Blues, rock, rap, musika folklorikoaz, baina, batez ere jazz-az gozatzeko aukera paregabea. Sesio hauek urriaren 19an, azaroaren 30ean eta abenduaren 14an izango dira.

Denboraldia aurrera doan heinean, ekitaldi gehiago programatu eta prestatuko dira eszenatoki desberdinetan, besteak beste: Bilbao Musikako Auditorioa, Campos Elíseos Antzokia, BilboRock, Hika Ateneo... Denak doakoak izango dira (sarrera librea edukiera bete arte). Nobedade horiek guztiak, Bilbao Musikako web orrialdean emango dira aditzera: www.bilbaomusika.eus

Musika, musika eta musika!

BerriakZK 33 Urria 2017

UDAL BANDA TXISTU BANDA AGENDAMUSIKA ESKOLAPORTADA SOL GILTZAN

Iraila 2017MUSIKA ESKOLAApunteak berreskuratzeko ordua heldu daOporrak bukatu dira. Udari agur esan diogu eta ikasturte berria hasi da. Orain, liburuak berreskuratu eta ikasturte berria energiaz hasi behar dugu.

Gu, jada, martxan jarri gara eta den-dena prest dugu aurten eskolako geletatik pasatuko diren 1.700 ikasleen beharrei erantzuteko; euren artean zerikusirik ez duten era guztietako ikasleak, hain zuzen ere, adin, jatorri, maila, musika gustu, motibazio eta helburu desberdinak dituztenak.

Erabiltzaile guztien beharrak, modu guztiz pertsonalizatuan, asetzeko helburuarekin, gure eskolak maila eta estilo guztiak barne hartzen ditu. Izan ere, 27 ikasgai espezialitate (akordeoia, alboka, baxu elektrikoa, bateria, dultzaina, gitarra elektrikoa, pianoa, saxofoia, txistua...), 21 talde instrumental (orkestra, banda, konboa, fanfarria, pianoa 4 eskutara, taldeak Banda Txiki...) zein bestelako ikasgai osagarri ugari (Musikoterapia, Pro Tools, Band in a Box, Informatika kreatiboa, Dantza tradizionala, Inprobisazioa, Abesbatza...) eskaintzen ditugu.

BerrikuntzakEta aipatutako guztiarekin gutxi balitz bezala… beste bi ikastaro berri antolatu ditugu: bata, 5 Musika hizkuntza eta analisia eta bestea, Kultura Musikala.

Musika hizkuntza eta analisia izenekoa musika eta berau osatzen duten elementuak hobeto ulertzeko ikasgaia da, obra sinpleen azterketaren bidez egiten dena. Aurretik egindako Hizkuntza Musikaleko lau urteen jarraipena litzateke. Eta bestalde, Kultura Musikala ikasgaiak musika era gogotsu eta sakon bizitzea du helburu. Ikasgelako lana musika pieza desberdinak entzutea eta eztabaidatzea izango da. Batez ere, zuzeneko errepresentazioetara joateari emango diogu garrantzia, eta horrez gain ikus-entzunezko edukiak erabiliko ditugu.

Izena emateko epeak zabalik jarraitzen du Ez dago aitzakiarik. Ikasturte berria jada hasia den arren, eskaintza zabala dela eta, oraindik ere plaza libreak geratzen dira. Hortaz, interesatuta dauden pertsonak, oraindik ere garaiz dabiltza izena emateko eta musikaz gozatzeko eta ikasten hasteko Bilbao Musikako instalazioetan klase ematen duten 52 profesionalen esku. Era berean, etxeko txikiek eskolaz kanpoko klaseetan bertakotzeko aukera zabalik

BerriakZK 33 Urria 2017

dute oraindik, besteak beste Txurdinagako Pío Barojan, CEIP Indautxu, Campo Volantíneko Viuda de Epalza eta Deuston eskaintzen diren klaseetan, hain zuzen ere.

Plaza libreen zerrenda eskaeraren arabera aldatuz doa. Oraindik ere plaza libreak dituzten ikastaroak www.bilbaomusika.eus web orrialdean kontsultatu daitezke, baita bakoitzaren ordutegia eta lekua ere.

UDAL BANDA TXISTU BANDA AGENDAMUSIKA ESKOLAPORTADA SOL GILTZAN

Iraila 2017MUSIKA ESKOLAEZINBESTEKOA... MIKEL ALBISTUR Oboe irakaslea

Txikitan aiton amonen etxera astebururo joaten nintzen Donostiara, eta gaur balitz bezala gogoratzen dut osabak etxe horretan zuen musika ekipo berria, merkatura iritsi berriak ziren Compact Diskak irakurtzeko zeukana. Berak, osabak, gehien entzuten zuen diska “Heinz Holliger” oboe jole famatuaren bat zen, “I Musici” musika talde entzutetsuarekin batera jotzen zuen hura. “Concerti Per Oboe”, zen diskaren izenburua, eta bertan oboeak eta musika barrokoak orokorrean daukan altxor bat entzun zitekeen: “Alessandro Marcelloren” oboe kontzertua. Osabaren gelan kontzertu hori entzuten zenbat denpora pasatuko ote nuen oboearen soinu gozo horrekin imnotizatuta! Asko seguru. Handik gutxira hasi nintzen oboea jotzen, eta noski Marcelloren kontzertua jotzea zen nire helburua, Heinz Holligerrek jotzen zuen modura gainera!

Garai horrek aspaldi pasatu ziren, eta horain oboe jole eta irakasle bihurtu naiz. Instrumentua jotzen ordu asko pasatu ditut, eta noski, estilo desberdinetako oboe kontzertu asko jo ditut: Mozarten oboe kontzertua, Vivaldi, Bach, Haydn, Strauss, Martinu… Zerrenda oso luzea da, eta denek daukate momento unkigarriak, asko lan izugarri politak dira. Marcelloren Re menorrean dagoen oboe kontzertua ez da izango oboerako idatzi den obra borobilenetako bat, baina zerura gertuen garraiatzen zaituena seguru. Bigarren mugimentua, hau da adagioak daukan espresatzeko kapazitatea ez dut beste musika lan batean aurkitu eta lehengo mugimentuak daukan melodia erakargarri ta imnotizantea musika lan gutxik daukate.

Allesandro Marcello Beneziar errepublikan jaio zen 1673. urtean. Diziplina anitzeko gizona izan zen, poesia, matematika, filosofia eta beste hainbat arlo jorratu zituen, baina musikan nabarmendu zen bereziki. Vivaldiren garaikidea zen, eta berak bezala instrumentu desberdinetarako hainbat kontzertu idatzi zituen. Ez du Vivaldik lortu duen fama lortu, baina gutxik lortu dute bere oboe kontzertua bezalako obra bat idaztea. Hain da ona Johan Sebastian Bachek kontzertua kopiatu eta Klabezinerako transkibitu zuela.

Eta hau da, Alessandro Marcelloren Re menorrean idatzita dagoen oboe kontzertua, nik bereziki entzutea gomendatzen dizuedan obra. Musika barrokoan idatzi den musika maisu lan bat izateaz gain, oboea ezagutzen ez duenarentzako ezagutzeko obra aproposena da. Seguru nago ez zaituztela hotz utziko eta nork daki, agian niri gertatu zitzaidana gertatuko zaizue, oboea jotzen hasteko grina!

BerriakZK 33 Urria 2017

UDAL BANDA TXISTU BANDA AGENDAMUSIKA ESKOLAPORTADA SOL GILTZAN

Iraila 2017SOL GILTZAN

8 urterekin hasi nintzen musika ikasten Cullerako Sociedad Musical Instructiva Santa Cecilian. Han herriko bi Bandek, abendutik martxora arte kontzertu denboraldi bat egiten dute. Nire aita kontzertuetara joaten zen eta berarekin eramaten ninduen. Eserita eta adi-adi egoten nintzela ikustean Elkartera joan ginen eta lagun baten bultzadatxo batekin Santa Ceciliako Musika Eskolan izena eman nuen.

Solfeo hasi nuen (egun musika-hizkuntza dena) Elvira irakaslearekin. Santa Ceciliako musikari gehienek beraren oroitzapen handia gordetzen dute, eta urte baten buruan gutxi gorabehera, klarinete bat eman zidaten. Irakasle asko izan ditut baina aztarna sakonena utzi didana Juan A. Fenollar (egun Valentziako Udal Bandako bakarlaria) izan da. Esku txikiak nituenez eta eskuineko eskuarekin zuloak ez nituenez ondo estaltzen, horren ondorioz ateratzen ziren txistuekin, irakasleak errekintora aldatzeko proposatu zidan eta berarekin gelditu nintzen. Urte bitan bakarrik jo nuen gutxiago klarinetearekin Goi maila bi egin behar nituelako. 1998an Bilboko udal bandarako oposizioa gainditu nuen eta hona etorri nintzen gaur arte.

Hasieran izugarrizko aldaketa izan zen. Familia, haurtzaroko lagunak, etab. uzten dituzu 600 Km-ra eta bizitza berri bat hasten duzu. Baina nire kasuan zortea izan nuen Juan Vicente Codinak ere gainditu zuelako. Zortea diot Cullerakoa delako eta musika ikasten hasi ginenetik lagunak gara, eta horrek asko laguntzen du. Hala ere, pasadizorik onenetariko bat ez da berarekin izan, Jerryrekin baizik, zuzendariorde ohia, banda zuzentzen zuenean. Entsegu baten ez dakit zer komentatu nuen, egia esan, eta berak esan zidan: “Oye chato, tú qué eres, ¿el gracioso de la banda?”. Eta nik erantzun nion: “¿Lo de chato me lo ha dicho a mí?” Barre-algara orokorra izan zen, ni sudurmotza hain zuen ere ez bainaiz.

Bilbokoa bezalako banda baten egoteak estilo oso desberdinak jo eta konposizioak estreinatu ahal izateko aukera ematen dizu. Nik errekinto eta bandarako Don Manuel Lillo Torregrosaren “Obviam ire siglo” 3. Kontzertua Euskaldun Jauregiko Auditorioan estreinatzeko aukera izan nuen. Egun Bilboko Bandan jotzeak harrotasunez betetzen nau inguratzen nauen guztiagatik, baina batez ere kontzertuetara etortzen den publikoarengatik: asko zor diet bere denborako zati bat gu entzuten emateagatik.

Fco. Javier Font CalatayudErrekintoa

BerriakZK 33 Urria 2017

UDAL BANDA TXISTU BANDA AGENDASOL GILTZANMUSIKA ESKOLAPORTADA

Iraila 2017UDAL BANDA

Ikasturte berriarekin batera, hemen da Musika Bandaren kontzertuen denboraldi berria. Bai, azkenik, Banda jada ohikoak diren bi eszenatoki nagusietara bueltatuko da kontzertu ziklo arrakastatsuari hasiera emanez: Azkuna Zentroa eta Euskalduna Jauregiko Auditorioa. “Batzen gaituen haizea” lelopean denboraldi berrian ibilbide berezia egingo da gizakiaren historiaren zenbait unetan zehar, musika-bandak gizarte-kohesiorako ardatz izan diren uneak, hain zuzen ere: Frantziako Iraultza, 1861eko italiar berbatura, Ipar Amerikako Sezesio-gerra, Kolonbiako gobernuaren 2004ko Bizikidetzarako Musikaren Planaren hezkuntza eta gizarte mailako bultzada…

Iraila “Post-data: maite zaitut....” emanaldiarekin estreinatu da, Isabel Mª Rubio zuzendari gonbidatuak zuzendutako ikuskizun aparta. Ekitaldia irailaren 8an, ostirala, izan da Azkuna Zentroko Kulturen Atarian. 19:00etatik aurrera, musika zaleek R. Baños, P.A. Grainger, F. Tichelli, D. Bourgeois eta E. Elgaren obrez gozatzeko aukera izan zuten. Isabel Mª Rubio 2016ko urrian Bilboko Udalaren Bandak antolatutako Orkestra Zuzendaritzari buruzko I. Topaketetako irabazle suertatu zen; eta horren saria kontzertu honetan bandaren zuzendari gisa aritzea izan zen. Eta, hain zuzen ere, bi aste geroago, irailak 22, ostirala, Azkuna Zentroko Kulturen ataria Musika Bandaren eszenatoki nagusi bihurtuko da. Okasio honetan, José R. Pascual-Vilaplana izango da zuzendaria. Bere batutapean bandako 45 musikarik baino gehiagok J. Cantó, M. Asins Arbó, A. Blanquer eta J.M. Fayosen obrak eskainiko dituzte “Hurbileko inguruneak” izena daraman kontzertuan.

Eta urrian, eszenatokiz aldatuko dugu. Azkuna Zentrotik, Euskalduna Jauregiko Auditoriora lekualdatuko gara. Kontzertuak igandetan egingo dira, 12:00etatik aurrera eta sarrerek, kasu gehienetan 2 euroko prezio herrikoia izango dute, urriaren 22ko eta abenduaren 17ko kontzertuak izan ezik, hauek 5 euroko prezioa izango dute (salgai Euskalduna Jauregiko txarteldegietan, www.euskalduna.eus webgunean edota BBKko zerbitzu anitzeko kutxazainetan). Hauek zenbakidunak izango dira, ikusleek gustuko eserlekuak hautatzeko aukera izan dezaten. Lehenengo kontzertua urriaren 8an izango da. “Ekialdetik Mendebaldera” lelopean José R. Pascual-Vilaplanak bandako musikariak zuzenduko ditu eta ikus-entzuleek C. Saint-Saëns, F. Schmitt, J. Strens, J. Giroux eta B. Appermonten obrez gozatu ahal

izango dute. Urriaren 22an, batuta Iñaki Urkizu zuzendariordearen eskuetara pasatuko da. Noa Lur abeslariarekin batera “Eskuz esku” izeneko ikuskizuna eskainiko dute. Ekitaldian Patxi González aktore eta abeslaria ere izango da eta musikari dagokionez, C. Gardel, H. Warren, L. Denza, N. Estrada, B. Lertxundi, D. Ellington, B. Crewe, J. Tizol eta L. Prima artisten obrak interpretatuko dira.

Urritik, azarora. Igandean, azaroak 5, Euskalduna Jauregiko Auditorioan estreinaldi ugari entzungo dira. Nabarmentzekoak dira, besteak beste, M. Gould, W.F. Mcbeth, J.R. Pascual-Vilaplana, V. Vallés eta A. Blanquerren lanak. Bandaren zuzendari titularrak berak zuzenduko du “Estetikak batzen” izena daraman sesioa. Emanaldi berezia izango da oso, Bilboko Bandarekin batera Barcelona Clarinet Players laukoteak (Alejandro Castillo, Martí Guasteví, Manuel Martínez eta Javier Vilaplanak osaturik) jardungo baitu. Eta hilabetea bukatzeko, azaroaren 19an beste gonbidatu berezi bat izango dugu: Isabelle Ruf-Weber, Stadttheater de Sursee (CH)-ko musika zuzendaria den maisu suitzarra. Berak zuzenduko du “Garaiak eta gertakariak” kontzertua, non M. Gandolfi, Y. Ito, F. Cesarini eta O. Waespiren obrak interpretatuko diren.

Eta 2017a behar den moduan bukatzeko, abenduan zehar 3 kontzertu izango ditugu. Lehenengoa, abenduaren 3an izango da, igandea. “Apeninoetatik Andeetara” lelopean, C. Pirola, N. Rota, C. Chávez eta A. Ginasteraren lanak joko dira. Egun berezia izango da oso, Jordi Ripoll bakarlaria (fagota) gurekin izango baitugu. Beste alde batetik, abenduaren 17an, banda “Itxaropen-garaia” kontzertuarekin bueltatuko da eszenara, Bilbao Musikako haur eta gazte abesbatzarekin eta Carmen Climent aktorearekin batera. Luxu handia benetan. Okasio honetan, A. Reed, D. Brossé, F. Tichelli eta J. Guridiren lanak interpretatuko dira. Eta berriz ere, urtea guztiz bukatzeko… eszenatokiz aldatuko dugu. Abenduaren 19an BBK Aretora lekualdatuko gara, non, jada ohikoa den Gabonetako Kontzertua eskainiko dugun Musika eskolako taldeetako ikasleekin batera.

Laburbilduz, denboraldi honetan bandarekin bat egiten duten ikus-entzuleek bandaren eskuzabaltasunaren desiran ilusioz eta ahaleginez betetako lanaz gozatu ahal izango dute.

“Batzen gaituen haizea” hasi da

BerriakZK 33 Urria 2017

UDAL BANDA TXISTU BANDA AGENDAMUSIKA ESKOLAPORTADA SOL GILTZAN

AGENDA

Iraila 2017TXISTU BANDA

Bilboko Udal Txistulari Bandak 2017-2018 denboraldirako antolatu dituen kontzertu zikloa berritasun eta sorpresaz beterik dator: euskal musika, tradiziozko musika, Erdi Arokoa, Berpizkunde eta Barroko garaikoa, musika eta dantza ikuskizunak, kolaborazioak profesionalekin eta ohorezko gonbidatuak.

Denboraldiari irailean bertan eman zitzaion hasiera, hilak 28an, osteguna, hain zuzen ere. Garikoitz Mendizabalek (zuzendaria), Idoia Kareagak, Gorka Zabaletak, Sabin Bikandik eta Asier Garciak osatutako bandak Euskalduna Jauregiko ikus-entzuleei formatu tradizionaleko honako obrak eskaini zizkieten: “Zugana Manuela (Zortzikoa)”, “Aitona”, “Triptikoa”, “Mari Zeli (polka)”, “Bilduma”, “Mendian, bai alai”, “Ametsa”, “Bolero”, “Txapel gorri (fandangoa)” eta “Kontradantza".

Bestalde, urriaren 6an, Bilboko Txistulariek konpainia ezin hobea izan zuten, Pablo Sarasate Musika Kontserbatorio Profesionaleko (Iruñea) ikasleak. Txistua protagonistatzat izan zuen musikarik onenaz gozatzeko aukera paregabea luzatu zitzaien ikusleei.

Azaroaren 6an, Euskal Herriko Txistulari Elkarteak antolatuta, Txistu Bandarako I. Konposizio Lehiaketa ospatuko da eta Udal Txistu Bandak saritutako hiru obra interpretatutako ditu. Azaroaren 27an, Bilboko Musika Banda, Euskalduna Jauregiko eszenatokira bueltatuko da. Okasio honetan, eta “Ansorenatarren danbolina” lelopean, Ansorena familiari (Jose, Isidro eta Jose Inazio) omenaldi txiki bat eskainiko zaio, txisturako gehien idatzi duen saga, hain zuzen ere. Honakoak entzun ahal izango dira, beste batzuen artean: “Beti Nigan gertu (zortzikoa)”, “Ertilari”, “Aguztin, Xantin, eta Juan Joxe”, “Kañoietan”, “Joxe Mari Maixua” eta “Euskal Herriko Zelaietan”. Kontzertu honetan Arkaitz Pascuas eta Nagore de las Cuevas, dantzariak, parte hartuko dute.

2017ko denboraldirako programatutako ekitaldiak abenduan bukatuko dira jada ohikoa den Gabonetako kontzertu bereziarekin. Jarduna abenduaren 19an izango da Euskalduna Jauregiko A1 aretoan. Bandak, aurten urterari agur esango dio Bogoroditsie koroarekin batera. Hogeita lau kidez osatutako ahots nahasietako koru elkartea da Bogoroditsie. Ion Ugarrizaren zuzendaritzapean, hastapenetatik Bogoroditsie Abesbatzak autore berrien lanak ikertu eta ezagutzera eman nahi izan ditu, publikoa musika ikuspegi berrietara hurbildu nahian. 20 urte beranduago, horrek jarraitzen du izaten taldearen helburu nagusia.

BerriakZK 33 Urria 2017

Gustu guztietarako emanaldiak

UDAL BANDAERREPORTAJEA TXISTU BANDAMUSIKA ESKOLAPORTADA SOL GILTZAN

UDAL MUSIKA ESKOLA

Iraila:09 Txistu topaketa //

Ondarroa. 12:30.27 Flamenko-kontzertua "Santurtzitik…Sevillara" // Bilbao Musikako liburutegia. 19:00.

Urria:08 Big Band kontzertua //

Doctor Fleming enparantza. 12:00.19 Jam Session //

Hika Ateneo. 19:30.

Azaroa:19 Klarinete eta saxofoi taldearen kontzertua.

Adineko Pertsonen Nazioarteko XXXVIII Astearen amaiera ekitaldia // Sarrikoko Ekonomia eta Enpresa Fakultatea. 12:00.

20 Santa Zeziliako irakasleen kontzertua // Campos Elíseos Antzokia. 19:00.

25 Santa Zeziliako txistularien topaketa // Santa María Eliza. Ondarroa. 19:00.

30 Jam Session // Hika Ateneo. 19:30.

Abendua:11 Moderno sailaren kontzertua. Konboak //

Bilborock. 19:00.12 Perkusio audizioa //

La Galera. 18:30.12 Dantza eta musika tradizio sailaren

dantzaldia // Bilborock. 19:00.

13 Sinfoniko sailaren audizioa // La Galera. 19:45.

14 Jam Session // Hika Ateneo. 19:30.

15 Soinu audizioa // La Galera. 19:30.

18 Musika talde handien Gabonetako kontzertua // Campos Elíseos Antzokia. 19:30.

19 Gitarra audizioa // La Galera. 18:30.

20 Kantu audizioa // La Galera. 19:30.

UDAL MUSIKA BANDAIraila:08 Bilboko Udal Musika Bandaren kontzertua.

Batzen gaituen haizea. “Post-data: maite zaitut...”// Zuzendari gonbidatua: Isabel Mª Rubio // Azkuna Zentroa.19:00 // Dohainik.

22 Bilboko Udal Musika Bandaren kontzertua. Batzen gaituen haizea. “Hurbileko inguruneak”// Zuzendaritza: José Rafael Pascual-Vilaplana // Azkuna Zentroa. 19:00 // Dohainik..

24 Bilboko Udal Musika Bandaren Kontzertua. 30 Festival de Música Española de León. “Hurbileko inguruneak”// Zuzendaritza: José Rafael Pascual-Vilaplana // Auditorio ciudad de León. 20:30.

Urria:01 Bilboko Udal Musika Bandaren Kontzertua.

Adineko pertsonen Nazioarteko Eguna // Zuzendaritza: Iñaki Urkizu // Areatzako Kioskoa. 12:30.

08 Bilboko Udal Musika Bandaren kontzertua. Batzen gaituen haizea. “Ekialdetik Mendebaldera” // Zuzendaritza: José Rafael Pascual-Vilaplana // Euskalduna Jauregia. 12:00 // 2 euro.

11 Bilboko Udal Musika Bandaren Kontzertua // Zuzendaritza: Iñaki Urkizu // Begoña - SS. Juan XXIII Plaza. 12:00.

22 Bilboko Udal Musika Bandaren kontzertua. Batzen gaituen haizea. “Eskuz esku” // Zuzendaritza: Iñaki Urkizu. Abeslariak: Noa Lur eta Patxi González // Euskalduna Jauregia. 12:00 // 5 euro.

Azaroa:05 Bilboko Udal Musika Bandaren kontzertua.

Batzen gaituen haizea. “Estetikak batzen” // Zuzendaritza: José Rafael Pascual-Vilaplana. Barcelona Clarinet Players // Euskalduna Jauregia. 12:00 // 2 euro.

19 Bilboko Udal Musika Bandaren kontzertua. Batzen gaituen haizea. “Garaiak eta gertakariak”// Zuzendari gonbidatua: Isabelle Ruf-Weber // Euskalduna Jauregia. 12:00 // 2 euro.

Abendua:03 Bilboko Udal Musika Bandaren kontzertua.

Batzen gaituen haizea. “Apeninoetatik Andeetara” // Zuzendaritza: José Rafael Pascual-Vilaplana. Bakarlaria: Jordi Ripoll, fagota // Euskalduna Jauregia. 12:00 // 2 euro.

Iraila 2017TXISTU BANDAPORTADA

AGENDA

UDAL TXISTULARIEN BANDA

Iraila:28 Bilboko Udalaren Txistulari Bandaren kontzertua.

Banda Tradizionala // Euskalduna Jauregia A3. 20:00 // Dohainik.

Urria:07 Bilboko Udal Txistulari Bandarekin Kalejira.

San Francisco // 19:00. 08 Bilboko Udal Txistulari Bandarekin

Kalejira. San Francisco - DR. Fleming enparantza // 10:15.

16 Iruñako Pablo Sarasate goi-mailako Kontserbatorioko txistu ikasleak eta Bilboko Udalaren Txistulari Bandaren kontzertua // Euskalduna Jauregia A3. 20:00 // Dohainik.

19 Bilboko Udalaren Txistulari Bandaren eta Iruñako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko ikasleen kontzertua // Iruñako Goi Mailako Musika Kontserbatorioa.

Azaroa:06 Txistu Bandarako I. konposizio lehiaketan

saritutako obrak // Euskalduna Jauregia A3. 20:00 // Dohainik.

27 Bilboko Udalaren Txistulari Bandaren kontzertua. Ansorenatarren danbolina // Euskalduna Jauregia A3. 20:00 // Dohainik.

Abendua:19 Gabonetako Kontzertua. Bogoroditsie

abesbatza eta Bilboko Udalaren Txistulari Banda // Euskalduna Jauregia A1. 20:00 // Dohainik.

BerriakZK 33 Urria 2017

17 Bilboko Udal Musika Bandaren kontzertua. Batzen gaituen haizea. “Itxaropen-garaia” // Zuzendaritza: José Rafael Pascual-Vilaplana. Aktorea: Carmen Climent. Bilbao Musikako haur eta gazte abezbatzak // Euskalduna Jauregia. 12:00 // 5 euro.

UDAL BANDAMUSIKA ESKOLA SOL GILTZAN