Hiru itsuak

10
Hauek Joseba, Iker eta Xabier dira. Itsuak dira. Ez dute ikusten. Afrikan daude.

Transcript of Hiru itsuak

Page 1: Hiru itsuak

Hauek Joseba, Iker eta Xabier dira. Itsuak dira. Ez dute ikusten. Afrikan daude.

Page 2: Hiru itsuak

Josebak zerbaitekin topo egin du. Joseba: Hemen zerbait dago.Besteak: Zer da? Joseba: Handia da. Bai, poste bat da.

Page 3: Hiru itsuak

Ikerrek zerbaitekin topo egin du. Iker: Ai ba! Hemen zerbait dago.Besteak: Zer da? Iker: Luzea da. Bai, mangera bat da.

Page 4: Hiru itsuak

Xabierrek zerbaitekin topo egin du. Xabier: Ai ba! Hemen zerbait dago.Besteak: Zer da? Xabier: Argala da. Bai, makila da.

Page 5: Hiru itsuak

Iker, Xabier eta Josebak ez dute ikusten, baina sudurra dute.Iker: Hau animalia bat da. Xabier: Bai, behi lodia da.

Joseba: Ez, ez da lodia, argala da.

Page 6: Hiru itsuak

Iker: Jarri belarria eta entzun.Xabier: Ez da ezer entzuten.

Page 7: Hiru itsuak

Gizona etorri da eta zerbait esaten die baina itsuek ez diote ulertzen.Gizona: Kotu, kotu, olofonto, olfonto!

Page 8: Hiru itsuak

Iker: Ai ba! Animaliak isatsa du atzean eta aurrean tronpa bat. Joseba: Elefantea da. Xabier: Lo dago. Ni bere buru gainean jarriko naiz.

Gizona: Ez, ez, olofonto, olofonto.

Page 9: Hiru itsuak

Elefantea esnatu da eta haserretu da…Broagggg!!!!

Page 10: Hiru itsuak

Gizona: Goazen, azkar! Iker: Non dago elefantea?Joseba: Atzean dago. Goazen, azkar. Xabi: Bai, bai; korri, korri goazen hemendik!