BAT BIGA HIRU - files.eke.eusMota : prosa, poesia, antzerkia, ipuina, gogoeta artikulua, bertsoa,...

22
BAT BIGA HIRU EUSKAL KULTUR ERAKUNDEA Lota Jauregia - PK 6 - 64480 - UZTARITZE Kontaktuak : Pantxika MAITIA / Daniel LANDART Tel. 05 59 93 25 25

Transcript of BAT BIGA HIRU - files.eke.eusMota : prosa, poesia, antzerkia, ipuina, gogoeta artikulua, bertsoa,...

Page 1: BAT BIGA HIRU - files.eke.eusMota : prosa, poesia, antzerkia, ipuina, gogoeta artikulua, bertsoa, komikia, dokumentala… Ondotik, hiru sareetako aholkulariek beren baimena eman ondoan,

BATBIGAHIRU

EUSKAL KULTUR ERAKUNDEA

Lota Jauregia - PK 6 - 64480 - UZTARITZE

Kontaktuak : Pantxika MAITIA / Daniel LANDART

Tel. 05 59 93 25 25

Page 2: BAT BIGA HIRU - files.eke.eusMota : prosa, poesia, antzerkia, ipuina, gogoeta artikulua, bertsoa, komikia, dokumentala… Ondotik, hiru sareetako aholkulariek beren baimena eman ondoan,

2

BA

T B

IGA

HIR

U

Bat

ekm

ila, e

uska

l mun

duak Aitzinsolasa

« BAT BIGA HIRU » saila, besteak beste, Euskal kultur erakundeak kudeatzen duen « Batekmila » urteaskotako egitasmoan sartzen da.

Ikusirik joan den ikasturtean 600 haurrek parte hartu zutela, segida bat eman nahi izan diogu. Helburua da haurrek irakur eta idatz dezaten euskaraz, idazle batekin solastatzeko parada eskainiz.

Iparraldeko euskal idazleak argitan ezarri nahiz, galdegin diegu « Euskal munduak » gaiaz zerbait berri idatz zezaten. Hamazazpi erantzun ukan ditugu.

Alazne Petuya, Maite Oxandabaratz eta Yves Haran hiru sareetako pedagogia aholkulariek idazkiak irakurri dituzte eta erabaki dute denak eskoletara igortzea, hautaketa irakasle bakoitzaren gain utziz.

Euskal kultur erakundeak eskertzen ditu proiektu honetan parte hartzen duten irakasleak eta ikasleak.

Hautatuak izanen diren idazleekin harremanetan sartzeko, deitu behar duzue zenbaki honetara : 05 59 93 25 25 (Pantxika Maitia edo Daniel Landart galdeginez).

Milesker eta uzta ona izan dadila !

Pantxoa ETCHEGOIN Zuzendaria

Page 3: BAT BIGA HIRU - files.eke.eusMota : prosa, poesia, antzerkia, ipuina, gogoeta artikulua, bertsoa, komikia, dokumentala… Ondotik, hiru sareetako aholkulariek beren baimena eman ondoan,

3

BA

T B

IGA

HIR

U

Bat

ekm

ila, e

uska

l mun

duak BAT BIGA HIRU (2006-2007)

Idatz - Irakur – Ikus

IDATZ :

Idazleak idazlan berri bat egin behar du, baldintza hauek kontutan hartuz

Gaia : Euskal munduak.

Luzetasuna : orrialde bat makinaz joa (400 hitz gehienez).

Norentzat : 8-11 urte arteko haurrentzat.

Mota : prosa, poesia, antzerkia, ipuina, gogoeta artikulua, bertsoa, komikia,

dokumentala…

Ondotik, hiru sareetako aholkulariek beren baimena eman ondoan, Euskal kultur

erakundeak testuekin bilduma bat apailatuko du.

IRAKUR :

Proiektuan parte hartzeko izena eman behar da 2006ko URRIAREN 13ko. Irakasleak testu bilduma URRI ondarreko eskuratuko du.

Hautua : testu guziak irakurtzea ez bada posible, irakasleak hautatuko ditu,

haurren mailaren arabera.

Ariketa posibleak :

- Haur bakoitzak testu zatiak irakurtzen ditu, lerroka ikasten, eta gero,

multzoka gora erraiten dituzte,

- haur bakoitzak hamar lerro idazten ditu (gogoetak, kontra-iritzak,

asmakizuna edo/eta idazleak erabili hitz bakar batetarik abiatuz),

- haur bakoitzak bere lana ilustratzen du.

IKUS :

Idazleak eta eskolako haurrek elkar ikusteko parada ukanen dute

- Irakasleek jakinaraziko diote Euskal kultur erakundeari zein idazle

ekarrazi nahi duten beren eskolara : hautu horrek abendu ondarreko

egina izan behar du.

- EKE idazlearekin harremanetan sartuko da eskolako egutegia

finkatzeko. Ekitaldia, bazkoko oporrak aitzin iraganen da, edo bestenaz,

idazleak ahalko duelarik.

Idazlearen bisita eskolan :

Haurrek irakurtuko edo/eta erakutsiko diote beren lana idazleari

Haurren eta idazlearen arteko elkarrizketa sortuko da.

Page 4: BAT BIGA HIRU - files.eke.eusMota : prosa, poesia, antzerkia, ipuina, gogoeta artikulua, bertsoa, komikia, dokumentala… Ondotik, hiru sareetako aholkulariek beren baimena eman ondoan,

4

BA

T B

IGA

HIR

U

Bat

ekm

ila, e

uska

l mun

duak

Aurkibidea

Donibane Garazi – Orreaga oinez… / Piarres AINTZIART 5

Zortzi auzo gorrien artetik… / Koldo AMESTOY 6

Burneteneako zubia / Aurelia ARCOCHA 7

Makila : pastoraltzailearen beharrezko tresna / Pier-Pol BERZAITZ 8

Cow-boy-aren lehengusua / Eneko BIDEGAIN 9

Biduze / Itxaro BORDA 10

Zakua nola bete / Jean-Louis DAVANT 11

Euskal Herriko gauak / Jamattitt DIRASSAR 12

Hamahiru urtetan soldado aitzindari… / Henri DUHAU 14

Ene haur mundu haundiak / Lucien ETXEZAHARRETA 15

Euskal munduak / Arantxa HIRIGOYEN 16

Aments piratak… / Mattin IRIGOYEN 17

Oilasko xuria / Peio JORAJURIA 18

Errobi bazterrean… / Daniel LANDART 19

Aitatxi eta Amatxi / Gexan LANTZIRI 20

Eñauten mundu berria / Mattin LARZABAL 21

Errotara joateko… / Auxtin ZAMORA 22

Page 5: BAT BIGA HIRU - files.eke.eusMota : prosa, poesia, antzerkia, ipuina, gogoeta artikulua, bertsoa, komikia, dokumentala… Ondotik, hiru sareetako aholkulariek beren baimena eman ondoan,

5

BA

T B

IGA

HIR

U

Bat

ekm

ila, e

uska

l mun

duak

Donibane Garazi – Orreaga oinez…

Goizeko 7ak. Goazen. Hastetik, Napoleon errebidean edo Garaziko bortuetan, patar xuta, zinez.

Baina aldapa eztitu zait, etxeen edertasunari so nago. Laster, ezker, gizon bat bere zakurrarekin

etxean sartzen ari da, itxuli bat eginik. Bi hitz, euskaraz, nolaz ez hemen ? Erreluxeko etxeak

orai…

Liburu gidak erranik, badakit hiru kilometro zailenak ene beha daudela, Huntto etxadian pasatuko

naizelarik, ezker utziko dudala Eiheralarrera doan errebidea. Zinez patartsua, bai, bidea. Ni baino

goizago bazen jendea Donibanetik abiatua eta ezpondan jarriak daude bi emazte. Hona iturria

hantxe, eskuin, eta ezker norabide mahaia. Jarri naiz beste batzuen ondoan eta jan dut. Hamar

bat gaude hemen. Ele guti gehienek : «Hauek ere aski lan !» ari naiz ene baitan. Besteen penak

nirea arindu dit. Jo berriz.

Eta hona laster, eskuinera zihoan bihurguneak kukutzen duen Orizoneko aterbe berria. Kanpoko

jarlekuetan, jende frango, hatsa hartzen ari. Kafe on batek piztu nau, baina ospitaleroaren hitzak

doi bat hoztu, euri egin behar duela erran didalakotz. Beilariak aitzinean, gibelean. Bata berdin

fededun, bestea behar bada ez. Bide berean denetarik. Milaka eta milaka europar pasatu da

hemen, gure lurretan, duela hamar mende hasirik.

Jarri naiz berriz eta ogitartekoari lotu. Ardi «manexak» hor berean dauzkat eta bat hurbildu zait

janari eske. «Tok tok» egin diot mutur borobilean, eta ezpain-hortzen artean sartu nahi zuena.

Goazen berriz. Denbora ilunduz doa eta ondarrean lainope lodi baten barnean nago. Gaude, zeren

talde batean sartu naiz ohartu gabe. Urkulura doan bidea utzi dugu eta eskuinera egin, Orizuneko

Birjina doi-doia ikusi ondoan.

Leizarateka muinoaren eskuinetik bagoaz. Bai, hona alanbrea, muga gainean dugula seinale.

Berehala, ezker, iturri eder eta nasaia, bere inskripzioarekin : «Bidea, iturria, bizia». Hitz

miresgarriak, Lepoederreko azken patar gaixtoa kasik eztitzen didatela ! Lanbroaren ondotik

euria : aitzinean dabiltzanen silueta erdi irrealistak, pontxoen gerizapean, argazkigailuan sartu

ahal izan ditut. Ikusiko.

Argitu du ondarrean, goizeko akidura aspaldian ahantzia dut : gorputz zaharra iraunkor ! 1400

metro gora gara. Patar beheiti xutena hautatu dut, haltzadi ederra zeharkatu nahiz. Bakardade

hau, zuhaitzen artean, maite dut.

Eta Orreaga agertu zait. Arratsaldeko hiruak. Zortzi oren xuxen eman ditut bidean. Patar xolan,

erreka garbia, aurpegiaren freskagarri ! Beti bezala, Orreagan, loriatua naiz. Europaren eta

Euskal Herriaren gune mitikoa !

Piarres AINTZIART

Page 6: BAT BIGA HIRU - files.eke.eusMota : prosa, poesia, antzerkia, ipuina, gogoeta artikulua, bertsoa, komikia, dokumentala… Ondotik, hiru sareetako aholkulariek beren baimena eman ondoan,

6

BA

T B

IGA

HIR

U

Bat

ekm

ila, e

uska

l mun

duak Zortzi auzo gorrien artetik…

Gure herria eraiki zen, hemen, iturri honen inguruan, lau bideak kurutzatzen diren gune honetan.

Eta hori, garai batez eskualdeko jendea honara etorri zelako. Eta beste batzu, bidea segituz,

urrundu... Baina ez dakit zergatik holako jendetza bidez bide zebilen eta zendako, azkenean

gehienak hemen paratu ziren.

Dena dela, mendi eta oihanetako basa-fruitu biltzaile eta artzainak beren bidexkatik jautsi ziren,

lehenetarik. Eta laster beren aldetik, zelai eta haranetako laborariak eta aberezainak beren

orgabidetik abiatu. Behin, bi bidetako taldekideak, «perdeak» deituko ditugunak, iturri honen

inguruan elkartu ziren. Eta ezagutzak eginik, gehienek bertan egotea erabaki zuten eta topalekua

«bide kurutze perdea» deitu.

Orduan, bideek markatu lau txokoetan kokatu zen jendea. Bakoitza berean. Hor ziren, basa-fruitu

biltzaileak fruitu eta barazki saltzaile bilakatu, artzainak ardi esne eta gasna salketan abiatu,

laborari uzta biltzaileak talogile eta okin ofizioan sartu, eta abeltzainak, abere hazkuntzan eta

haragi banatzaile lanean hasi.

Berantago, beste jende mota bat agertu zen honara. Bakoitza bere bidetik. Eki aldetik, harrizko

bide bat eginez etorri ziren gizon kurutzedunak, arropa xuriz jantzita, eta hauekin batera, oihal

banatzaileak. Iparreko errepidetik aldiz, oilarrak espalda gainean kantuz, gizon ezpatadunak

agertu ziren, kapa xuriak bizkarrean, beren laguntzaile burdin langileak aldean zituztela.

Bi multzo «xuriak» ere iturrira hurbildu ziren. «Bide kurutze perdearen» gainetik iraganez, hau

ez balitz bezala ! Eta topagune berria, «bide kurutze xuria» deitu zuten. Bixtan dena, berehala,

lehenik plantatu «perdeekin» kalapitak piztu zirela. Baina denborarekin, «perdeak» eta «xuriak»

nolabait moldatu ziren, eta iduriz, bideak ere !

Ondorioz, «perdeen» lau auzoko herria osoki itxuraz aldatzen hasi zen, «xurien» jiteak dena

nahasi baitzuen. Lau biden kurutze izkinetan zortzi auzogune berri zeuden orain. Barazki, gasna,

ogi eta haragi saltzaileak alde ttipiagokoetan kokatu behar izan zuten. Eta etorri berriak, beste

lauetan plantatu ziren.

Kurutzedun «xuriek» beren auzotxoan elizak eta eskolak eraiki zituzten. Eta oihal banatzaileek,

mota guzietako oihalak ehundu eta, trapu saltokiak ideki beren txokoan. Ezpatadunek berriz,

beren diru kutxak gordetzeko, eraikidurak moldatu zituzten inguruan, «bankoak» deitutakoak.

Eta burdin langileen kartierrean ere, norberak bere ola edo tailerra altxatu zuen. Horra !

Horra beraz gure herria moldatzen ari zela. Bazuen ingurua eta bazuen barnea. Bazituen

ere bideak : bi bide perde eta bi bide xuri. Baina, Herriko Etxeak behartzen gintuen, zortzi

kartierretako etxe, eraikin, karrika eta plazak denak, harri gorriz edo brikaz eraikitzera eta teilaz

estaltzera. Parkeetako zolak eta jokoak, lorategietako landare eta loreak ere berdin, ahalaz denak

gorri, gorrail edo gorrastak izatea nahi zuen.

Horrela, bide perde eta xurien kurutzatzeak zortzi auzo gorrien artetik, biziki itxura ederra

emanen ziola gure herriari...

Hori hala bada halabiz ! Hala ez bada halatsu ! Koldo AMESTOY

Page 7: BAT BIGA HIRU - files.eke.eusMota : prosa, poesia, antzerkia, ipuina, gogoeta artikulua, bertsoa, komikia, dokumentala… Ondotik, hiru sareetako aholkulariek beren baimena eman ondoan,

7

BA

T B

IGA

HIR

U

Bat

ekm

ila, e

uska

l mun

duak Burneteneako zubia

«Okerra» deitzen genuen, ez okerra zelakotz preseski baina bi begiak kolore ezberdinekoak zituelakotz. Bata azula, bertzea gaztain kolorekoa. Katu balientea zen. Gorrantza, ile laburra. Marra laranja arin batzuek trebesatzen zioten gorputza. Amua hartzen nuelarik, harrak eta zizareak ontzietan sartzen, bazekien zipa arrantzara nindoala : harendako besta. Erotua baitzen zipetara. Bagindoazen hiruak, etxeko katua eta etxeko zakurra, zipa arrantzara. Burnetenea deitu etxearen eta erregebidearen artean zen zurezko zubi hertsira buruz. Amua prestatu ondoan, zubi erdialdean, ura sakonenik zen alderdian, luze-luzea etzaten nintzen. Uraren dirdira, arrain handien bizkar berde ilunak harri goibelen pean sartzen, erreka zolaren goroldio kolorea, xipa ttipien gain beltxak... Moriko ere etzaten zen, zain, burua patten artean, begiak erne, belarri puntta makurdunak zut. Okerra ene saihetsean, aldi batzuetan gorputza bildua, begiak erdi-hetsiak, alegia lo. Bertze batzuetan etzana, begiak eguzkiz betetzen. Aldizka bere buruaren milika apaintzen aritzen zen. Zeruan eguzkia kurri zihoan. Zurezko zubia, errekako ura, har zuriz betea nuen ontzia, bestea zizarez betea nuena, zipendako nuen kazola... Azkenean, nihaur amu, zubi, ur bihurtzen nintzen amu arrantza arratsalde horietan. Bat-batean, nyloneko haria tiraka hasten zen. Ene bihotza panpaka. Tiratzen nuen gora amua. Zakurra zutitzen zen, buztana mugituz. Katuak bi begi handiak emeki zabaltzen zituen. Kalmeki begiratuz. Opariaren beha.

Aurelia ARCOCHA

Page 8: BAT BIGA HIRU - files.eke.eusMota : prosa, poesia, antzerkia, ipuina, gogoeta artikulua, bertsoa, komikia, dokumentala… Ondotik, hiru sareetako aholkulariek beren baimena eman ondoan,

8

BA

T B

IGA

HIR

U

Bat

ekm

ila, e

uska

l mun

duak Makila : pastoraltzailearen beharrezko tresna

Berriz horra delarik pastoral sasua, mustrakak hasi baiko negüko gaü xurietan, lehen lanetarik

bat makilen biltzea. Handi ala ttipi, oroek berena nahi ezi artzaina mendian edo beilaria xendan

bezala pastoral aktürra ez delakoz ebiliko gabe. Bakoitxak badüke mustrakakua «astegünena»

pezüxka, fite fitea lantürik eta gero «igantena» ejerra kolorezko arrübant gorri edo urdinareki,

itze hoillieki ontsa prestatürik.

Haurrek nula ez düe maite pastoralaren misterioa. Gehitien parean beren joküetan laket dira

makileki gerlan. Ber denboran Dartagnanen ezpata eta ere Buffalo Billen xixpa...

Makilak emaiten deio jelkaldiari eta pastoral osoari bere ritmoa. Hala nula gure bihotza

bularrean tanpa tanpa ari den : zale edo baratx nola agit. Kiristiak emeki sartzen dira tauletan,

deplauki beren ürrats eleganteki. Beren makila preziuski hartzen düe esküan. Türkak hurak

aldiz bortizki. Haien makilek behar düe izan arin eta azkar ezi kaska handirik ükeiten düelakoz.

Andana bat hautseko düe jei egüna arte …

Makilak inportantzia handia dü gure jokü zaharrean, axaltzen eta argitzen düalakoz gure bizi

modü eta üsaintxak. Ez dü orano hain aspaldi gizon gazteak makila errezebitzen zian esküala

gehitü zelarik. Artzaina ez zen gabe bortüalat abiatüko sekülan. Ber denboran bideko lagün eta

defendatzeko tresna.

Egün makilak gehienetan ikusten ahal ditügü tximinea gainetan edo han eta hor Euskal touch

opari bezala eskeintürik mündüko Jauner.

Xiberoko pastoralak orano bere kargüa ofiziala emaiten deio. Ritmoa eman dezan jei zaharrari

bihotzak bizia korpitzari dion bezala.

Pier-Pol BERZAITZ

Page 9: BAT BIGA HIRU - files.eke.eusMota : prosa, poesia, antzerkia, ipuina, gogoeta artikulua, bertsoa, komikia, dokumentala… Ondotik, hiru sareetako aholkulariek beren baimena eman ondoan,

9

BA

T B

IGA

HIR

U

Bat

ekm

ila, e

uska

l mun

duak Cow-boy-aren lehengusua

Goizik iratzarri da Lydia, gaur. Ergeldurik dago. Egun handia da. Bezperan amak lisatu soineko

ederra armairuan zintzilik dago. Laster etorriko da janzteko tenorea. Beste ehunka neska-

mutikok bezala, milaka lagunen aitzinean dantzatuko ditu euskal dantzak, munduaren beste

puntako dantzak.

Gaur euskal besta handia da Boisen. Boise Amerikako Estatu Batuetako hiri bat da, Idaho

estatuko hiri nagusia, ipar mendebaldean. Nevadatik, Kaliforniatik, Wyomingetik eta bertze leku

anitzetatik Boisera buruz joan dira Ameriketako euskaldunak. Lydiak ez du euskara mintzo. Ez da

sekulan izan Euskal Herrian, bere aitamak ere ez. Hala ere, bihotza pil-pil jartzen zaio dantzariz

jantzirik publikoaren aitzinera ateratzen denean, txistuaren notak aditzean, aitatxiren negar

malkoa hautematean.

Negar egin zuen aitatxik itsas-ontzia abiatu zenean. 21 urte zituen. Ordu arte inoiz ez zen atera

Aldudetik. Etxaldea utzi zuen, bihotza hanturik. «Langile ona haiz, aterako haiz, ez diat dudarik».

Aitak kemena eman nahi zion, zintzurreko korapiloa ezin gordez. Ama malkotan urtu zen

semearen besoetan. Amatxik bazekien zer zen pena hori, duela 50 urte joan zitzaion Ganix semea

ez baitzen berriz itzuli. «Agian osaba ikusiko duk, eman goraintziak etxekoen partez».

Lydiaren aitatxik urte zailak iragan zituen Idahora heldu berrian. Han artzain, egunak eta egunak

iragaten zituen mendian, nehor ikusi gabe. Zuhaitzetan marrazten zituen bere penak, sortetxetik

eraman sakeleko ganibetarekin.

Euskaldun gehiago ezagutu zuen han. Bizkaitarrak bereziki. Urtero elkarretaratzen ziren, euskal

giroan. Ez zen Euskal Herria, etxekoak ez ziren han, ez zen etxeko gasna, ez eta ere etxeko

xingarra, baina Euskal Herriaren zati bat han balitz bezala zen, bihotzaren zati bat. Inork ez

dezake pentsa zer bozkarioa sendi zuen fandangoaren doinuarekin dantzan hastean. Orduan

oinak arin zituela!

Euskal Herrian zen bitartean dantzariei ez zien kasurik egiten, edo guti. Baso bat arno edanez

egiten zuen besta lagunekin. Idaho zokora heldu arte baizik ez zuen sentitu dantza bihotz erdi-

erdian. Bere herria ikusten zuen, herri mina pixka bat kontsolatzen zitzaion.

Aitatxi harro zen Lydia dantzan ikusteaz. Hamar urteko neskatxa amerikanoa zen, errotik.

Integratua. Hori arras ongi zitzaion aitatxiri, berak ingeles hitzik jakin gabe iragan baitzituen

lehen urte luzeak. Haurrek ez zuten halako arazorik ukan. Eta euskal erroei atxikiak ziren.

Lehen aldikotz, gainera, Lydiaren lehengusua ere dantzen ikustera joanen da gaur. John cow-boya

da. Autentikoa. Amaren aldetik, jatorri irlandesa du. Aita gazterik hil zitzaion, eta horrekin euskal

erroak mozturik gelditu zen. Hala ere, bihotza kilika jarri zaio dantzei begira. Ez zituen ezagutzen.

Baina barne-barnean gorderik zeukan nortasunaren alderdi bat iratzarrarazi diote.

Eneko BIDEGAIN

Page 10: BAT BIGA HIRU - files.eke.eusMota : prosa, poesia, antzerkia, ipuina, gogoeta artikulua, bertsoa, komikia, dokumentala… Ondotik, hiru sareetako aholkulariek beren baimena eman ondoan,

10

BA

T B

IGA

HIR

U

Bat

ekm

ila, e

uska

l mun

duak BIDUZE

Mineralaren hotzetikZurgatuz uren nasaia,Harpearen bihotzetikIratzartzen da ibaia.

Donaixti eta ArrozeDitu lerroan ezarri:Erreka beti da goseEta harriak egarri.

Oztibarreko zelaiakUrratzen ditu handiki;Zubi ederren lasaiakEskertzen dio nagiki.

Donapaleura heltzeanZabaltzen doa Biduze:Arbolen itzal beltzeanHedatzen da Amikuze.

Gamue eta GabadiZolan dabila andere:Eihera, mugitu hadi,Ogia ehoz bedere !

Erriberritik aitzinaArankuko oihanetan,Baduke segur aizinaKukutzeko aranetan.

Akamarreko portuanGabarra laua kulunka:Biduzeak du bortuanUr adiskide ehunka.

Gazteluaren maldetanBerme dago Bidaxune:Haize beroen kaldetanEz da urruti Gixune.

Azken jolasen ondotikAturrira da botatzen:Akiduraren hondotikBakea du ohoratzen.

Lur minetik itsasoraUren bidea da luze,Aturriaren altzoraErori dela Biduze.

Itxaro BORDA

Page 11: BAT BIGA HIRU - files.eke.eusMota : prosa, poesia, antzerkia, ipuina, gogoeta artikulua, bertsoa, komikia, dokumentala… Ondotik, hiru sareetako aholkulariek beren baimena eman ondoan,

11

BA

T B

IGA

HIR

U

Bat

ekm

ila, e

uska

l mun

duak ZAKUA NOLA BETE

Bizi honetan behar direnak, hiru baizikan ez diraBizia bera, horren haztea, denen goitik zorionaBeste guziak alferrik daude, zerrendatik erretiraBizia lehen, bizia beti, bizia bai guziona.

Zorionaren ibai luzeak sortzetikan du distiraLehen izena, denen gogoan, amattorena jakinaEta harekin haurtzaroaren parabisuzko denboraBizi osoan iturri zaigu Nartzisoren mirail fina.

Mantenuaren zama zein astun, ez gehiegi kargatuSoinekoaren aberasteko, soinaz askok axolik ezMendizaleak ongi badaki zakua nola mugatu.

Airean dabil urostasuna, hegala du maitasunaNorabidea zuzen izartu, bestela gabiltza nekezGeure burua maitatu gabe, nola maitatu laguna ?

Jean-Louis DAVANT

Page 12: BAT BIGA HIRU - files.eke.eusMota : prosa, poesia, antzerkia, ipuina, gogoeta artikulua, bertsoa, komikia, dokumentala… Ondotik, hiru sareetako aholkulariek beren baimena eman ondoan,

12

BA

T B

IGA

HIR

U

Bat

ekm

ila, e

uska

l mun

duak EUSKAL-HERRIKO GAUAK

GAUAK BAT...

Uda betean, beroak bero, Urtsu mendiko aldeangelditu nintzen, gogoa harro, baserri pollit bateanbai eta jarri, hatsa hartzeko, borda baten sahetseanberanta bildu, ohartu gabe, haitzño baten itzalpeanbeti han nintzan, lilluratua, gaua etorri zenean...

Udako gauak, Euskal-Herrian, gau zinez paregabeakgau alegerak eta sanoak, eztitasunez beteakilunak ilun, zernahi argi, goxoan lo artaldeakmendi gainetik itsasoraino, lorietan gaubeleakhor ametsetan egonen nintzen asteak eta urteak!

Desagertuak, aspaldixkoan, mamuak eta laminakandere xuri ile luzeak eta lehengo sorginakatso itsusi sudur makurrak, kasik denak mutzurdinakbasajaun ausart, atrebituak, herensuge tzar ozpinakdenak joan dira, bakean gaude, bota beraz irrintzinak!

Erdi lotarik noizbait entzun dut xoriño baten kantuatiruliruli tirulirula, airoski zen plantatuaxoriño horren mezua hor dut, burutan ongi hartuabake goxo bat dela gauak gau bazterretan hedatuabake hortarik xurgatuz daukat bihotza loriatua!

Lasaitasunez jauntziak dira, lekukoen xoragarrioihan zabalak eta pentzeak, hori da zinez pozgarriudako gauak, bakez hantuak, guzien atsegingarriametsetarik ikusi ditut, ez dea hau harrigarriaxeria ta kuku zahar bat musuka ari elgarri!

Page 13: BAT BIGA HIRU - files.eke.eusMota : prosa, poesia, antzerkia, ipuina, gogoeta artikulua, bertsoa, komikia, dokumentala… Ondotik, hiru sareetako aholkulariek beren baimena eman ondoan,

13

BA

T B

IGA

HIR

U

Bat

ekm

ila, e

uska

l mun

duak

... ETA GAUAK BI

Udako gauen arinaurrezko zetaz egina! ixil ixila hortxet dabila

Amets gose pinpirinagoxoan hartuz aizina!

°°°Zeruan gora izarrakargi tttipitto zilarrak

keinuka ari so dagonari

ikusten ditut bakarrakamodiozko pindarrak!

°°°Udako gauen goxoa!Nun ote da lo xoxoa?

xori pollita frango hardita!

Loriatua gaixoaametsetarik haurtxoa...

°°° Ur hegian mila lorebazterrak dena kolore

mendi mazelan erreka zolan

nor izana da pintore?Nundik hoinbeste fagore?

°°°Udako gauen grazia!larrean gaindi hazia

dena kurrinka eta putarka

bestan dago ihiziazoin eder haren bizia!

°°°Udako gauen ederra!denentzat oi zer plazerra!

lasai ardiak maltso behiak!

Jauzi punpaka akerra!Nun gordea da eperra?

°°°Itsasoa urrunean dagola zabalenean

uhainak dantzan ari hondartzan

oi zoin eder izarpeanilargi xuri betean! °°°Udako gauen zilarra!Pottokak legun bizkarra! harrro da huntza! hor balitz hartza!

Sarri kantari oilarra!ttirrittak joko gitarra!

°°°Oihaneko zuhaitzerita mendiko arkaitzeri

ezti eztia badu astia haizea berri kondarizeruaren mezulari!

Jamattitt DIRASSAR

Page 14: BAT BIGA HIRU - files.eke.eusMota : prosa, poesia, antzerkia, ipuina, gogoeta artikulua, bertsoa, komikia, dokumentala… Ondotik, hiru sareetako aholkulariek beren baimena eman ondoan,

14

BA

T B

IGA

HIR

U

Bat

ekm

ila, e

uska

l mun

duak

Hamahiru urtetan soldado aitzindari...

Ni, Dede Larrea naiz, 1930ean sortua Senpereko Tartetxarrian eta han bizi. 1943a zen, urriko

egun eder bat ; haize-hegoa. Ortzeguna zelakotz ez nintzen eskolan. Bezperan aitak errana

zidan : «Bihar Ostalenbordarat joan behar duk». Ez zen lehen aldia harat joaten nintzela, familian

baikinen. Ostalenborda Ahetzen da eta oinez joaten nintzen harat oren bat eta laurdenez, guti

gorabehera. Bidea ez zen harriztatua ere. Joan nintzen beraz eta han usaian bezala kausitu nituen

amatxi Elixabet eta osaba Maurice. Ostalenbordan esnea biltzen zuten Miarritzerat eramateko.

Ostalenbordatik beti zerbait ekartzen nuen etxerat : oilasko pare bat bizirik, bi pinta arno, gurina

eta abar, bizkarreko zakuan sarturik.

Delako ortzegun hartan beraz, harat-eta, bazkaldu genuen denek batean, nagusi, etxeko andere,

amatxi, osaba, hiru mutil, denek mahain handi baten inguruan. Baina ohartua nintzen zerbait

berezi gertatzen zela egun hartan ; usaian ez bezalako giro bat senti nuen. Bat-batean osabak

hartzen du kokela bat jatekoz betea eta eramaten selaururat ! Hau, bitxikeria ! Jan ondoan, briu-

brau, sei soldado ingeles jaisten dira selaurutik. Osabak erraten dit :

— « Errak, Dede, etxerat joaki haiz ; Orgabidea badakik non den ?»

Nik baietz, ihardesten diot, bainekien arras ongi nun zen.

— «Orgabiderat eraman behar dituk sei soldado ingeles hauek. Hik aitzinean kurrituko duk eta

hauek segituko haute gibeletik, ehun bat metratan lehena ; bertzeek ondotik, elkarretarik, ehun

bat metrako tartea atxikiko ditek. Alemanekin buruz-buru egiten baduk, hik segi aitzina, Ingelesak

eskapatuko dituk, bakoitza bere alde, eta Alemanak haien ondotik abiatuko baitira, hik segi beti

Senpererat buruz alegia deus ez. Alemanak gurutzatzen badituk oraingo Zikintegi handi horren

inguruan, segituko duk Mikelenbordako errekarat, handik Istilarterat, gero Sarroskirat, gero berriz,

Ibarrarteko azpitik, etxerat. Zikintegitik Senpereratago topatzen badituk Alemanak, Mikelenbordako

bidea hartuko duk eta Luluan gaindi etxerat.»

Baina Orgabiderat ailegatu nintzen Alemanik ikusi gabe, soldado ingelesak jarraikitzen

zitzaizkidala, erran den moldean. Orgabideko nagusia (zendu berri den Danbatit Ithurria horren

aita) hantxe zegoen, ene zain, etxeko atearen parte apalenari ukondoz. Hitzik ez zidan erran, keinu

bat bakarrik, aski zorrotza eta argia, erran nahi zuena etxerat joateko, egin behar nuena egina

nuela ! Hala-halaxe egin ere nuen, listo, etxerat itzuli, beti xendraz-xendra, nehork fitsik erran

gabe konprenitua bainuen ahal bezain guti ikusia izatea hobe zela.

Etxerat-eta, amak lehenik eta aitak gero : «Ongi dire Ahetzen ?» Nik, «bai, arras ongi : sei Ingeles

ekarri ditut, Orgabiderat !» Aitak ez amak, hitzik ez arraposturik ! Ixiltasun adierazgarria ! Hain

adierazgarria nun gertakari hori ez baitut nehori aipatu hogeita hamar urtez bederen...

Ostalenbordakoek Orgabidekoekin hitzartzen ziren Pettikenbordan bizi zen Iñazio baten bitartez.

Hunek, astoz eramaki zituen Orgabide inguruko esneak, egunero, Ostalenbordarat, goizeko seirak

eterdietako han baitzen !

Behin, Orgabide, Alemanek harrapatzear zuten eta gorderik egon behar izan zuen zenbait astez.

Henri DUHAU

Page 15: BAT BIGA HIRU - files.eke.eusMota : prosa, poesia, antzerkia, ipuina, gogoeta artikulua, bertsoa, komikia, dokumentala… Ondotik, hiru sareetako aholkulariek beren baimena eman ondoan,

15

BA

T B

IGA

HIR

U

Bat

ekm

ila, e

uska

l mun

duak

Ene haur mundu haundiak

Haurra nintzelarik, ene mundua zen Martin Beltzenia : Urkoiko etxe bat, XX. mende hastapeneko

Elizaren eskola bat, parte erre zena behin, ene aitamek alokairutan hartu zutena. Ondorioz

bazuen «barne errea» izeneko bazter ilun, ezezagun eta piska bat beldurgarria. Beste etxeetarik,

laborarienetarik, aski ezberdina zen.

Erreka eta latsa harriaren bestaldean zen Tanburteia, otto Xemartinen etxea, barnean

zapatainaren tresneria eta muntadura guziekin : zer larru eta bikiaren usain gozoak, larruzko

daantala, hainbeste lanabes bitxien itxurak, orratz, mailu mota guzietakoak.

Bazen ere Markaritea, ostatu nagusia. Norbait zen Markari, edatera emaiten zuena mahainetan

musean eta kalakan ari ziren gizoneri, luzaz eta mila gauzetaz mintzatuz. Hor zen gure epizeria.

Olioarentzat, bazen dupa alimale bat dutxulu batetarik bere ixurkia emaiten zuena, ekarri

botoilaren betetzeko. Denek barrikatik erosten zuten arnoa. Oihal eta kalamuzko zakuetan lur

sagar, tipula, baratxuriak ziren, zurezko apal, tireta eta mota guzietako untzietan ere denetarik,

makaroniak, xokoleta plakak, gatz biperrak. Haur guziek, begiak dirdir, oñoñak berinazko

untzietan behatzen ginituen.

Beste auzoko etxea, Luberria, ontasun ederrak zituena. Hor bizi zen ene eskolako laguna, Pierro,

irri egitea maite zuena. Belar metetan jostatzen ginen, behizain joaiten edo orgekin batzuetan.

Uztarrien jartzen idi pare baten lepoen gainean eta uhalekin estekatzen maite nuen ikustea.

Bazen ere sagarren tinkatzeko barne bat. Zer gostu ona zuen lakotik ateratu aniz sagarren jusak,

zer pesta zen larrazkeneko hitzordu hura !

Etxe bat mundu bat da eta amets egiten laguntzen du, handiek baino arras hobeki haur bakotxak

badaki. Hura zen hazi nauen euskal mundua. Hor, ene ama, anai arreben erdian beti lanean ikusi

dudana eta, berdin, aita Hazparneko zapata lantegietan aste guzian eta berant arte lanean ari

zena, goxotasun eta maitasunez artatzen gintuztenak.

Etxeko sartzean zen ene baratze miresgarria : platana ondoak, adarrak kurutzatu lotuekin,

gordetzeko hain aterbe pollitak eskaintzen zituztenak, landare sasiak, loreak, palmondo ttikia eta

kameliak, bat xuria eta bestea gorria. Eta burdinezko portale ttipia eta bestea haundia, noiztenka

nigar eta garraziez inguratuak, erhiak harrapatzen baitzituzten min xorrotxak emanez !

Eta barne erre hartan ziren burdineriak ! Behin munduko kapitain boteretsuena bilakatu

nintzen : hor kokorikatu eta jostatuz, burdin pezak ibilgailu, hegazkin, kamiun eta itsas untzi

bilakaraziz. Hor, ba, Ameriketaz amets egiten nuela, munduaren zabala eskupean eta bazterretik

bazterrera nindabilala zoriontsu.

Sukaldean bazen TSFa posta. Guti eta gaizki entzuten ahal zen antena hari biribilkatu luzearekin.

Urrungo munduak gauaz entzuten ziren, kraskatzeen erditik. Neguko euri hotzean etzinela

bakarrik senditzen zinuen eta, orai bezala, berri ilunen artetik, biziaren taupadak entzunez.

Bazen ere gaineko gela hetsi baten zokoan, armairu handi bat liburuz betea. Ez naiz sekulan azal

beltzeko liburuen idekitzera menturatu. Geroztik badakit liburu bat, beti misterio eta ametsekin

dela, mundu haundiak ezagutzera emanez...

Lucien ETXEZAHARRETA

Page 16: BAT BIGA HIRU - files.eke.eusMota : prosa, poesia, antzerkia, ipuina, gogoeta artikulua, bertsoa, komikia, dokumentala… Ondotik, hiru sareetako aholkulariek beren baimena eman ondoan,

16

BA

T B

IGA

HIR

U

Bat

ekm

ila, e

uska

l mun

duak Euskal munduak

Nork ez du ezagutzen etxean norbait herritik joanaAitatxi, amatxi, osaba bat aspaldi, urrun izanaHerria, familia utzirik han atzeman nahian lanaGisa bereko istorio frango badugu denek entzuna

Itsasuntziz joaten omen ziren itsasuntzi handietanAitamak (e)ta haurride guziak herrian utziz penetanBidaia luzea egin ondoan heltzen ziren azkeneanHor zuten Euskal Herri berria beren begi aitzinean

Zer harridura, zer zoriona begitartean dirdiraBizi berri bat dastatu nahian haize hotzaren firfiraHerri ezezagunean arrotz, bazter guziei begiraOrduan hasten ziren beharrez ogibide baten bila

Usu, artzain edo laborari joanak ziren luzarakoMendian gora, nahiz etxaldetan izaten zuten lan frangoBizi eta famili berria anitzek egin betikoEuskal Herrirat, halere batzu dira berriz itzuliko

Hemengo edo hango izanik denak erro berekoakMunduan barna, euskal munduak nunahi dira holakoakBatzu, betiko joanak, beste(e)ntzat bizipen gazi-gozoakNungoak giren, norat goazen iraganean gakoak

Arantxa HIRIGOYEN

Page 17: BAT BIGA HIRU - files.eke.eusMota : prosa, poesia, antzerkia, ipuina, gogoeta artikulua, bertsoa, komikia, dokumentala… Ondotik, hiru sareetako aholkulariek beren baimena eman ondoan,

17

BA

T B

IGA

HIR

U

Bat

ekm

ila, e

uska

l mun

duak Aments piratak...

Airea : «Orioko balearena» (Herrikoia)

Goizetik arratserat bada zenbait orenikastolan lanean gehienak iganenarratsa jin deneko lo gagotzi omenbalakite amentsez girela joanen

Itsas untzi handi bat sartzen da ganberanpiratak direla hok ageri banderanuhainen talapastak bota nau gainberanohezura harturik naufragoen maneran

Erridauen xuria eskarniaturikbela animaleak haizeak hanturikuntzia urruntzen da leiho artekatikharrapatu behar dut soka buztanetik

Izerdi trenpan nago hauxe da boketazangapean lerratzen zait orai moketababy-foot-a beharrik hor daukat trebeskaigerika ganbaran ez baita josteta

Itsas untzi handira igan naiz punpeanbi pirata uzkaili lehen hats kolpeannehor ez da xutitzen ene karateandenak zafratu eta nagoke bakean

Ene panpin guziak estatu txarreanmarinela naiz itsas Atlantikarreanpiraten adixkide nago undarreanhamarka oñoñekin beder’ahurrean

Arratsetik goizera bada zonbait orenikastolan lanean gu ariko omenbalakite handiek - ez dute jakinen ! -bezperako amentsek ze segida duten...

Mattin IRIGOIEN

Page 18: BAT BIGA HIRU - files.eke.eusMota : prosa, poesia, antzerkia, ipuina, gogoeta artikulua, bertsoa, komikia, dokumentala… Ondotik, hiru sareetako aholkulariek beren baimena eman ondoan,

18

BA

T B

IGA

HIR

U

Bat

ekm

ila, e

uska

l mun

duak Oilasko xuria

Hegazkinetik jaustean, bero sapa bat gutaz jabetu zen. Afrikak egiten zaikun bere gisako ongi-

etorria. Afrika beltzaren ongi-etorri beroa. Bezperan Euskal Herritik abiaturik, Bolikostak

zizkigun besoak zabaltzen. Gaur egun lurralde horrek ezagutzen dituen nahasmenduen aitzineko

garaia zen, Houphouet-Boigny «Zaharrak» oraino giderrak fermuki atxikitzen zituenekoa.

Abidjaneko aireportutik bi urratsetan ginuen Adjame auzogune herrikoia. Han ginen autobus

batera igan, eraman gaitzan Bolikostako bertze puntara, Man eskualdeko Bofesso-Duma

herrixkara, sei ehun bat kilometro urrunago. Itxura guzien arabera, autobusak adin ederra

zukeen: herdoilak erdi-jana, berinik ez gehiago, jarlekuak doi bat kraskatuak... Laster bete

zen, jendez eta... aberez, oilasko eta pittikak bereziki! Han ginauden tinke, bakotxak bere xokoa

ahal bezala begiratuz, puskeria guzia autobusaren gainean estekan. Abiatzeko tenorean haatik,

autobusaren motorea eztulka, ezin piztuz. Hauxe komedia! Denak jautsi ginen, eta gizonak

autobusa gibeletik pusatzeari eman, arkumaka. Eta oi mirakuilua, motorea piztu! Denak ber-igan

ginen autobus barnera, helbururaino gida gaitzan otoizka. Egun osoan pista luzea segitu ginuen,

kilometroak eta... errautsa iretsiz. Hastapenean larru zuriko bakarrak biga baldin baginen ere,

laster beltzarandu ginen, ororen buru denek aurpegi bertsua ginuela. Pistan, hementxet zilo

lohitsu batzu sigi-saga iraganik, hantxet zubi aurtikitutako baten ondotik ur-erreka ahal bezala

zeiharkaturik, jo ginuen aitzina, trikili-trakala! Eguerditan, bui-bui jantoki xume batean ginuen

bazkaldu, manioka saltsa bixi bat aguti haragiz ontua janez. Agutia da hango garratoin mota bat,

erbi baten heinekoa, hunen haragiari deus zorrik ez diona.

Arastirian, hara azkenean Bofesso-Duma. Jautsi ginen autobusetik, bizkarra erdi-hautsirik

bainan pozik, gure zain ginuela, irripartsu, Mamadu adiskidea. Aitzineko urtetan han gaindi

eginikako egonaldi batean ginuen ezagutu. «Nere bihotzeko Euskal Herria yakubatarren

lurraldean, hau poza!» ziola, besarkada tinke batean. Yakuba deitzen da Man eskualdeko

leinua. Baobab zuhaitz ospetsuaren azpira gidatu gintuen Mamaduk. Han bilduak ziren herriko

buruzagia eta gizon asko, tartean Mamaduren aita, bubu jantzi ederrenaz beztitua. Ongi-etorri

gisa, palmondo arnoa eskaini zaukuten, aski samina egia erran, kalabaza baten barnetik edan

ginuena. Edan aitzin haatik, hango ohiduren arabera, bakotxak arno xorta bat ixuri ginuen

lurrera, zendutako arbasoen ohoretan (arbasoak ez dira sekula ahantziak!). Orduan zitzaikun

jin Mamaduren ama, oilasko xuri bat eskuetan, bizirik: «Gure adiskidetasunaren seinale, huna

oilasko xuri hau, ixtantean elgarrekin janen duguna!». Ez zitaikeen ohore handiagorik guretako.

Oilasko xuria, euskaldun bikote bat eta yakubatar herri baten arteko betiko lokarri!

Peio JORAJURIA

Page 19: BAT BIGA HIRU - files.eke.eusMota : prosa, poesia, antzerkia, ipuina, gogoeta artikulua, bertsoa, komikia, dokumentala… Ondotik, hiru sareetako aholkulariek beren baimena eman ondoan,

19

BA

T B

IGA

HIR

U

Bat

ekm

ila, e

uska

l mun

duak Errobi bazterrean…

Urriko goiz iguzkitsu batez, errientsak ikasleei erraten die : «Arratsaldean, Errobi errekaren

bazterrera joanen gara eta han zerbait aipatuko dugu…».

Hori entzun orduko, bospasei haur bozkarioren-bozkarioz erdi-kantuz hasten dira, nahiago baitute

kanpoan egon barnean baino ! Bizpahiru beldurrak jotzen ditu : «Zer ote da aipatu behar

duguna ?». Baina oro har, gehienak lasai daude, bakoitzak berea gogoan !

Bazkaria ikili-miliklik irentsi orduko, autobusa hartzen dute eta hara gure ikasleak ur ondoan…,

zuhaizpe bateko itzalean, goxo-goxoki. Hogei haurrak errondan jartzen dira eta kasik denek

artoski entzuten dituzte errientsaren hitzak :

- «Hamar urte dituzue aurten. Orain handiak zarete ! Proposatzen dizuet, ikasturte ondarreko

besta oraindanik elkarrekin presta dezagun. Ideiak eman beharko dituzue. Ideiak nasaiki. Gure

ikusgarriaren izenburua hauxe izan daiteke : euskal munduak»…

Ikasleak mututuak gelditzen dira. Ba ote du burutik errientsak ?! Sobera zaila da… Hamar urtetan

handiak direla, hori bai, ez da dudarik, baina horrelako gaia kolegioko edo lizeoko ikasle

«zaharrentzat» da !

Isiltasuna. Errientsak, irri ezti batekin, haur bakoitzari begiratzen dio. Denek begiak apaltzen

dituzte. Nehor ez da ausartzen… Azkenean, Dimitri hasten da : «Soka-tira bat gaitza eginen dugu,

mutikoak nesken kontra ! ». Mutiko gehienak ados dira, neskak ez… Larruzko pilota sakelatik

jalgiz, Mathiasek dio : «Pilota partidak antolatuko ditugu, tarteka musikariak eta dantzariak

sartuz»… Marinak, bere botz xorrotxarekin : «kantuak eta bertsuak ere beharko dira…» Elorrik

berehala gehitzen du : «ez dezagun antzerkia ahantz !».

Lehen bilkuraren ondotik, urtean zehar, artistak gomitatzen dituzte eskolara. Historialari eta

idazle bat ere bai. Bakoitzak bere berezitasunaren arabera «euskal» eta «munduak» hitzak

abiapuntu gisa hartuz, argibideak eta adibideak ematen dizkie. Ondotik, errientsarekin barnatzen

dituzte haien solasak, ez baitituzte beti denak lehen ukalditik gogoan hartzen...

Egia erran, haurrak pixka bat aztoratuak dira. Galduak bezala… Ikasi guzi-guziak ahal bezain

polliki agertu nahi dituzte beren ikusgarrian ! Baina ez dakite xuxen nondik has, eta gero, zein

bide segi… Errientsa ere durduzatua eta kezkatua da. Ohartzen da hautatu duen gaia sobera

zabala, sobera aberatsa dela emanaldi bakar batean kokatzeko. Eta beraz idazleari laguntza

eskatzen diote.

Orduan idazleak erraten die : « Zoazte berriz Errobi bazterrera. Ura, biziaren iturria da eta ur

ondoko isiltasunak ideiak argituko dizkizue. Ez da ikusgarriaren prestatzea gauzarik premiatsuena.

«Euskal munduak » ez da besteei erakusteko zerbait, ez hori bakarrik, baizik eta, bakoitzak, bere

baitan, aurkitu behar duen nortasuna. Eta bakoitzaren nortasunak haziko eta biziaraziko ditu

«euskal munduak», beren berdintasun eta desberdintasunekin. Bai, hara zer ikasiko duzuen,

Errobi bazterrean…»

Daniel LANDART

Page 20: BAT BIGA HIRU - files.eke.eusMota : prosa, poesia, antzerkia, ipuina, gogoeta artikulua, bertsoa, komikia, dokumentala… Ondotik, hiru sareetako aholkulariek beren baimena eman ondoan,

20

BA

T B

IGA

HIR

U

Bat

ekm

ila, e

uska

l mun

duak Aitatxi eta Amatxi

Aitatxi eta Amatxi Angelun bizi dira. Itsasotik hurbil. Badu hogeita hamabost bat urte erosi zutela

orain bizi diren etxea. «Chatouna» zeukan izena orduan. Izen gaskoina. Haien lau seme alabak

gotortu zirelarik, denen artean erabaki zuten etxeari izen berri baten emaitea. Asmatu eta

proposatu zituzten izenen artean, «Etxalaia» hautatu zuten. Hots, etxe hartako izanari zegokion

izena.

Seme alabak gogortu zirenean, gazte lagunekin elkarte bat sortu zuten eta «Ipar Izar» deitu. Etxe

ondoko etxolan gela bat beren gisa egokitua zuten. Inauguratze egunean hogei bat neska mutiko

elkarretaratu ziren beren gurasoekin giro ezinago alaian.

Seme alabak handitu ziren eta zenbait urteren buruan familiatzen hasi. Joanes sortu zen lehe-

nik eta gero Oihan. Biak Saran bizi dira. Ondotik Laida Biarritzen bizi dena eta Lenaïg Donibane

Lohizunen. Erran gabe doa, Aitatxi eta Amatxi lorietan direla osasun betean hazten ari diren lau

bilobekin. Astean bizpahiru egunez, aldizka edo binaka, egoiten dira Etxalaian. Batzuetan denak

batean etorri ere egiten dira beren aitamekin, denen gozamenerako. Zer feria orduan !

Orotako haurrek bezala, haur bakoitzak bere ohiturak hartzen ditu aitatxi amatxiekin. Hala nola,

jan-edanak amatxiren kondu, eta bixkotx, goxoki ala izozkiak nola ez ! Xatarren aldatzea, nola

gerta, batekin edo bestearekin. Jokoak, kulunka, pilota, baloia, txirrindula etabar, gehienbat

aitatxirekin. Berek minartu dutelako edo kalapitan ari izan direlako nigarrez ari direlarik, orduan

aitatxiren besoek ez dute baliorik… amatxirenak behar izaten dira minaren goxatzeko! Elkarren

artean samurtzen, haserretzen direlarik, haa… orduan aitatxi sartzen da jokoan. Bi anaiak edo bi

lehengusuak doi bat erasiatu ondoan, bien eri edo hatz erakusleak juntatuz «bake pui !» ozen bat

airatzen da aitatxiren ahotik eta denak irriz aritzen dira, jokoa behin eta berriz errepikatuz… min

edo samurdura arin haiek zerbaixta ahanzteko gisan ! Bazkal ondoan, aitatxiren besoetan badoaz

loaldiaren egitera. Ohakoan bere biberoiarekin eman eta, bat izan ala bi izan, istorio labur bat edo

beste bere kantutxoarekin entzunez lokar-tzen dira. Gauaz Etxalaian lo egiten dutelarik halaber.

Aldi oroigarriak izaten dira denentzat lokartu aitzineko horiek...

Alta, amatxirekin erosketak egitera joaten direlarik, karrotxoaren gainean egiten dituzten ibil-

alditxoak ere ez dituzte ba segur ahanztekoak ! Zenbat gauza ez dute ba ikusten saltegiko apal

koloretsuetan… eta zenbat ez lukete eskuratu nahiko, bereziki bi direlarik ! Amatxik badukeela

lan orduan, biloba maitagarriak hein batean atxikitzen !

Nola ez aipa oraino, itsasgain aldera aitatxirekin oinez egiten dituzten ibilalditxoak. Laurden bat

joateko eta beste laurden bat itzultzeko. Bide erditsutan, autoak espaloi gainera igaitera ez uzteko

sartuak diren berrogei zutointxoak, joanaldi oroz, jauzika iragan behar izaten dituzte. Itsasgainera

heldu orduko urrunera doa denen soa, Amaiurren belaontzia ageri denez ikusteko… aitatxik

«bilintxi balantxa» deitu kantutxoa xaramelatzen dielarik bidenabar...

Bai zinez, oroigarriak dira, eta hala izanen denentzat, bilobek beren aitatxi-amatxiekin iragan

dituzten aldiak…

Gexan LANTZIRI

Page 21: BAT BIGA HIRU - files.eke.eusMota : prosa, poesia, antzerkia, ipuina, gogoeta artikulua, bertsoa, komikia, dokumentala… Ondotik, hiru sareetako aholkulariek beren baimena eman ondoan,

21

BA

T B

IGA

HIR

U

Bat

ekm

ila, e

uska

l mun

duak Eñauten mundu berria

Orain arte normal bizi nintzen. Goizean amaren oihu malguak atzarri, mainu gelan zerbita eta

jantziak nire zain, gosaria xokoleta kremarekin, zapatak janzteko prest ate ondoan, kanpoan

aitaren autoko tuta joateko ordua zela oroitarazteko.

Orain arte, klasetik itzultzerakoan arratsaldeko askari sukratua nire zain zegoen, nire ohe

juntatuaren ezkinan zeuden, musikako tresna eta ariketako liburua. Beherekoa kontsumitu eta

gainekoak hartu artean amak beti telefono deiak baldin bazituen ere, gero musika klaserako

bidean, denbora hartuz hitz egiten genuen nire klasez eta lagunez.

Orain arte, gauetan ikusten nituen burrasoak eztabaida eta praktika lanetan, zein izango zen

afaririk egokiena. Ingurumena, ekologia, fruitu eta barazki freskoak, janari biologikoak probatu

behar zirela. Mahai gainean probatzen nuena ez zen arratsaldekoa bezain sukratua, ez nion gostu

handirik kausitzen eta sabela arin hupatzen nintzen nire gelara. Ama askotan telefonoarekin

hartua zelarik, aitak jambon d’york zafla pare bat ekartzen zidan, ez nezan lo egin tripa eskari.

Baina orain arteko bide hori bat batean bukatu zen joan den ekainean. Nire komunione edo

Jaunartzean, txirrindola eta ordenagailua oparitu zizkidatela arras pozik nintzelarik, aldaketa

batzuk sumatu nituen ia. Nire aita eta ama ez ziren elkarren ondoan bazkarian. Biharamunean

aitak eraman ninduen musika klasera, eta etxerakoan erran zidan ama etxetik joana zela, ez

zekiela noiz itzuliko zen, eta hura gabe bizitzen ikasi beharko nuela hemendik aurrera.

Ordutik aurrera, nire bizia erabat aldatua da. Aitak ez baitzuen denborarik musika klasera ni

eramateko, txirrindolaz joan behar nuen. Musikara joateko orde ordenagailuaren ezagutzen hasi

nintzen, Web guneak bila eta bila, nire lagunekin, bereziki neskekin eposta harreman jarraikiak

abiatu nituen. MP3 tresna internetetik hartu musikez betetzen nuen.

Noizean behin amak telefonoz deitzen ninduen, udako oporren bukaeran Ziber taberna batean

ikusi nuelarik izotz gozoki joria eta sakelako telefonoa eskaini zizkidan. «Karta horrek markatzen

duen denbora hainbat telefono dei egin dezakezu, bukatuko zaizunean beste bat eskainiko dizut».

Aita beti lanean zen. Ez zuen janari biologikoez gehiago deus entzun nahi. Astean behin hozkailua

eta konjeladorea betetzen zituen. Irekitzea aski diren janari prestak mikro uhainean berotu, edo

berdin hala-hala jaten ditugu gauetan. Ikasturte berri arentzat musika klasean markatu nauen

egunean erran dit : «zentroko pâtisserie-salon de thé saltegian kontu bat irekia diat, edonoiz han

pasa haiteke, musika klasetik landa». Musikan baino denbora gehiago iragaiten dut gozoki tegi

horretan.

Hots, ordenagailua, telefono mugikorra eta gozoki sukratuak dira nire konpainia bizi berri

honetan, kiloak ere uste gabean sartzen ari zaizkit. Baina nire amari eta aitari inoiz ez diet

gehiago musurik ematen.

Eñaut

Mattin LARZABAL

Page 22: BAT BIGA HIRU - files.eke.eusMota : prosa, poesia, antzerkia, ipuina, gogoeta artikulua, bertsoa, komikia, dokumentala… Ondotik, hiru sareetako aholkulariek beren baimena eman ondoan,

22

BA

T B

IGA

HIR

U

Bat

ekm

ila, e

uska

l mun

duak ERROTARA JOAITEKO...

Errotara joaiteko zen bidexka,sasi laharrek gorde zuten pittaka... ur-bidea galdu zen lohiz beteka... ixildu, eho-harrien tiki-taka... gau ta egun, xira ausikika,zegon errotaren jaten milikaka... Bainan ateari lotzean unkika, irin ahantzi xurista bat beldurka, airatu zen barnetik zirimolaka... Hunek, elur hotzak bezala, ixilka,erre zituen zikinak aztaparka, ber-hasi zen ura ixurtzen xortaka, eho-harriak, karrankaz, itzulika, eta, errota-zain inguma bat, ttanka! agertu zen, dena zaku eta soka!

Baietz ! behar dugu sinetsi noiztenka, berritz sortzen ahal garela gibelka : oraino hartzeko irriz ta putinka, errotara joaiteko zen bidexka...!

Auxtin ZAMORA