Download - Pueblos60 Ene2014 Dossier-eusk Web

Transcript
Page 1: Pueblos60 Ene2014 Dossier-eusk Web

MAR

ÍA R

EYES

GUI

JARR

O.

Gizarte politikak Latinoamerikan, justizia kontuaGiza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren lehenengo artikuluaren arabera “Gizaki guztiak libre eta ber-dinak jaiotzen dira duintasunari eta eskubideei dagokienez”. Gizarte politikak hain dira garrantzitsuak pertso-nen bizitzan eta hainbesteraino dute eragina baliabide naturalen banaketan, non funtsezkoak diren lehenengo artikulu hori betetzeko bidean emandako aurrerapausoak eta atzerapausoak neurtzeko. Pueblos - Informazio eta Eztabaida Aldizkariko dosier honek Latinoamerikako bost herriko (Argentina, Brasil, Kolonbia, El Salvador eta Venezuela) gizarte politiken inguruko artikuluak ditu barruan. Artikuluek herri horietako buruzagiak neurri hauez interesatuta daudela agerian uzten dute. Neurri horiek, aberastasuna banatzearen bitartez, biztanle ge-hienen bizi-maila igotzera zuzenduta dauden heinean, giza eskubideak betzeko interesa ere adierazten dute.

Informazio eta Eztabaida Aldizkariawww.revistapueblos.org

Dosierra 60 aleaLehen hiruhilekoa 2014

Page 2: Pueblos60 Ene2014 Dossier-eusk Web

2 2014 Lehen hiruhilekoa PUEBLOS Informazio eta Eztabaida

Rosaura Audi*

2003) ezarri zela Etxeko nagusiak plana. Langa-beei lan komunitarioak ordaindu bitartez, plan honek pobrezia deu-seztatu nahi zuen. Planak jasan zitzakeen pertsona kopuruak baino askoz jende gehiagok eman zu-ten izena eta denboraren poderioz hartu-emana izan beharran diru-la-guntza bilakatu zen.

Aipatu beharreko beste momentu bat presi-dentearen arreba, Alicia Kirchner, 2006an Gizar-te Garapen Ministeriora heldu zenekoa da. Sail horretako zenbait lanki-deren arabera, Gizarte-Langintzan doktorea den emakume hau motor isil eta geldiezina izan zen. Haien esanetan, be-

Gaur egun, Argentinako estatuak, pobrezia murriztearren, esku hartzen du berriro ere. Horretan datza he-rrialde horretako gaurko gizarte politika; izan ere, diktadura amaitu ostean neoliberalismoa ezarri eta, on-dorioz, 2001. urterako pobrezia ehuneko 60koa izatera heldu zen. Politika berri horren gakoa seme-alaba bakoitzeko diru-laguntza unibertsala (Asignación Universal por Hijo, AUH) dela esan daiteke, eskola adina duten 3,6 milioi haur babesten dituena. Ekintza honen osagarri lan kooperatiboari zuzendutako laguntza daukagu. Hala ere, badago irauten duen pobrezia muina. Oposiziaren iritziz, nazio-mailako planen arteko antolaketa eskasa da eta plan hauek orokortu behar dira bezerokeria zirkuituetatik kanpo ateraz.

“Hau izan zen argentinar guztiok irabazitako hamarkada, lor-tu dugun gauza guztiak lortu

izanagatik. Hauteskundeetan garaile izanda gobernua galtzea posible da. Gizartearen eta ekonomiaren suspe-rraldiari eta 40 milioi argentinarren berdintasunari dagokionez, hamarka-da irabazi zen”. Cristina Fernández de Kirchner-ek 2013an legebiltzarraren batzarraldiei hasiera ematean esan-dako hitzak dira hauek. Bere senarra, Nestor Kirchner, 2003an presiden-tziara ailegatzean hasitako denboral-diaz ari zen. Bi urte lehenago, aurreko denboraldian ezarritako politika neo-liberalak krisi ekonomikoa eta poli-tikoa, eta gizarte zatiketa latza ekarri zituen. Kirchnerrek joera horrekin hautsi zuen.

Gaur egun, gizarte plan eta progra-ma ugari eta askotarikoak daude eta ministerio ezberdinen menpe daude. Esan beharra dago Eduarde Duhalde-ren trantsizio gobernu garaian (2002-

Gizarte justiziak eta berdintasunak Estatu sendoa behar dute

Argentina

MAR

ÍA JO

SÉ C

OMEN

DEIR

O.

Page 3: Pueblos60 Ene2014 Dossier-eusk Web

Informazio eta Eztabaida PUEBLOS Lehen hiruhilekoa 2014 3

Gizarte politikak Latinoamerikan, justizia kontua DOSIERRA

”“ Behartsuenek ere,

gurpil-zoro baten menpe, bezerokeriaren

logika onartzen zuten

ERABAKI POLITIKOAK2008an, AUH indarrean sartu aurre-tik, gobernuak garrantzizko erabaki politikoa hartu zuen erretiro-pen-tsioen kapitalizazio sistema deusezta-tuz. Kapitalizazio sistema horretan pentsioen sail hori Erretiro eta Pen-tsio Funtsen Administratzaile (AFJP, gaztelaniazko siglen arabera) ziren zenbait enpresa pribatuk kudeatzen zuten. Hau, presidentzian egondako hamar urteetan zehar Carlos Saúl Me-nemek hartutako pribatizazio neurrie-tako bat izan zen.

Neurri horren eraginez, Gizarte Segurantzaren Administrazio Nazioa-nalak (ANSES, bere gaztelaniazko siglen arabera)1 baliabide gehiago izan zituen gizarte-ongizate politika batera bideratzeko eta AUH lagun-tzaren kudeaketa bere gain hartu zuen. Herrialdeko sektore erreakzionarioek asko kritikatu badute ere, haur argen-tinarrez aparte, legezko erresidentzia duten atzerritarrek ere AUH jasotzen dute. Hau ere, nabarmendu beharreko datua da.

Gobernuaren kontrako zenbait alderdirentzat, AHUk duen problema bat unibertsaltasun eza da. “Oroko-rrean, politika unibertsaletan oinarri-tutako ikuspegia ezartzen genuen, ez bakarrik pobrezia murrizteari dago-kionez. Estatuaren rola zein zen ze-haztu nahi genuen, eta gobernuak edo alderdi batek boterea lortzeko meka-nismoak eta estortsio mekanismoak sortzen duten bezerokeria planak ezereztu”, esan zuen eta Koalizio Zi-bikoko diputatu ohia eta Unen alian-tzako ordezkaria den Fernanda Reyes ekonomistak.

Ekonomista honen esanetan bera kide duen indar politikoaren ikus-puntutik diru-laguntza horrek “ber-dintasun, hezkuntza eta osasunerako sarbidea duen gizarte sare” batean izan behar du oinarri eta “irabazien gaineko zergan oinarritutako zerga-erreforma baten bidez, bitartekorik gabe”ko fi nantzamendua izan behar du. Fernanda Reyesen arabera diru-laguntzak dituen beste arazoen artean infl azioa dago, eta planak “gurasoen lan-egoerara lotuta jarraitzen du. Ez dago haurraren egoerari lotuta enple-guari baizik”.

rak, gestioa bere gain hartu zuenean, Ministerioko eraikina arakatzen zuen orriak, deiak eta pertsonala lortu as-moz. Hortik ministerioko aparatua lurraldeetara mugitu zuen. Lan Mi-nisterioa eta Plangintza Federalaren Ministerioa, Carlos Tomadaren eta Julio de Vidioren eskuetan geratu ziren, hurrenez hurren. Ministerio bi hauek, gizarte politika antolamen-duaren ardatzak izan ziren. Hala ere, beste zenbait idazkaritzak eta erakun-dek, hala nola, Kirol idazkaritzak, Teknologia Industrialaren Institutu Nazionalak edota Nekazaritza eta Abeltzaintza Teknologiaren Institutu Nazionalak programetan parte har-tzen zuten.

2009. urtean Sema-alaba bakoi-tzeko Diru-laguntza Unibertsala ezarri zen. Diru hau, neska-mutil adingabe guztiek kobratzen dute (baldin eta es-kolara joaten badira eta osasun-arreta badute), baita adin guztietako per-tsona minusbaliatu orok ere. Neurri horren aurrekari bat oposizioko Koa-lizio Zibikoak aurkeztu zuen legebil-tzarrean, zenbait urte lehenago. Gaur, AUH aita langabeak edo gutxieneko soldataz azpiko diru-sarrerak dituzten familiei zuzenduta dago.

Gizarte Garapen Ministerioaren txosten baten arabera “haurtzaroari zuzendutako politika publikoak fa-miliak eta erkidegoak gizarte antola-menduaren bitartez sendotzeari estu lotuta daude”. Ministerioaren datuen arabera, hainbat adierazlek zentzu horretan lortutako eragin positiboak frogatzen dituzte: pobrezia murriztea (ehuneko 54tik 2003ko lehenengo hiruhilekoan ehuneko 5,4ra 2012ko bigarren hiruhilekoan); erabateko pobrezia murriztea (ehuneko 27,7tik 1,5era epe bererako); hezkuntza eta osasun indizeak hobetzea; haurren he-riotza-tasa murriztea (milako 16,5tik 2003an 11,7ra 2011n) eta lanpostuak sortzea eta langabezia-tasa murriztea (ehuneko 20,4tik 2003ko lehenenho hiruhilekoan 7,9ra 2013ko lehenen-go hiruhilekoan). Lan Ministerioaren menpe dagoen AUH emakume haur-dunei ere zabaldu zen; hortaz, 3 hila-bete baino gehiagoko haurdun dauden emakumeak diru-laguntza kobratzen hasi ziren.

Zenbait aholkularitza pribaturen arabera infl azioa ehuneko 20 eta 25 artekoa da eta monsinore José María Arancedok apezpikuak bat egin zuen kritika horrekin: “Lan planek gober-nua kezkatu dute, baina plan horiek mugatuak dira. Kontsumoa momentu konkretu batean sostengatzeko balio dute baina azkenean lanpostuak sortu beharra dago” esan zuen irrati elka-rrizketa batean.

PARADIGMA ALDAKETA“Gizarte politiketan irabazitako ha-markada paradigma aldaketak marka-tu zuen. Arreta hauetan jarri zen: eskubideetan, tresna eta teknika be-rrien asmatzean, gai horri lurralde-ikuspuntu integral eta intersektorial batetik heltzean; hau guztia, proiektu nazional, herrikoi eta demokratiko baten eremuan” dio Alicia Kirchne-rek orain dela gutxi argitaratutako Gizarte eskubideak Giza Eskubideak dira liburuan.

Honek proposatzen duen para-digma aldaketa horretan “asistentzia soilean oinarritutako ikuspuntua eta politikakeria errotuta zeuden. Behar-tsuenek ere, gurpil-zoro baten men-pe, bezerokeriaren logika onartzen zuten”. Kirchnerek, abiatutako al-daketaren beharra azpimarratzen du, “eskubide eta berdintasunean oina-rritutako lurralde politika sortu nahi duena, gizarte eragile ezberdinekin ekintzak bateratuz”. Bere ustez, ha-mar urte horietan “egindako aldaketek (...) gizarte politikak proiektu politiko honen bizkarezurra direla erakusten dute, iritzi publikoa sortzen dutenek isilean gordetzen dituzten arren”.

Page 4: Pueblos60 Ene2014 Dossier-eusk Web

4 2014 Lehen hiruhilekoa PUEBLOS Informazio eta Eztabaida

DOSIERRA Gizarte politikak Latinoamerikan, justizia kontua

*Rosaura Audi kazetari argentinarrak Pueblos – Informazio eta Eztabaida Aldiazkariko

erredakzio batzordeko kidea da.1 Ikus: www.anses.gob.ar.

“Mugimendu kooperatibo hauek argentinar gizartearen heldutasun politikoarekin lotuta dagoen antolaketa maila baten emaitza dira; baina antolaketa hau ezin zatekeen hazi Gizarte Garapen Ministeriotik dirua jaso izan ez balu

Fernanda Reyesen iritzia oso bes-telakoa da. Bere ustez, hamarkada gal-dua izan zen eta Kirchneren politiken arazo nagusitzat plan eta programen “antolaketa eta ardatz eza” hartzen du, “herrialdeko gizarte-politikak be-rriro zehaztu behar direla” adieraziz.

KOOPERATIBISMOA SOSTENGATUBeste programa bat Gizarte Garapen Ministerioaren menpe dagoen Ar-gentina trabaja da. Horren barnean Manos a la obra, Microcreditos a fa-milias eta Marca colectiva bezalako planak aurki ditzakegu, gizarte ehu-na leheneratzeko bokazioa dutenak. Zerrenda honi Lan Saileko Trabajo autogestionado eta etxebizitza esku-ragarri bihurtzeko Procrear kreditu plana gehitu behar zaizkio.

Alberto Ferrari kazetariaren esan-tean “zalantzarik gabe, gizarte poli-tikak funtzionatzen du”. Bere ustez, “kooperatibek sostengu handia izan zuten, eta egindako lan horren emai-tzak iraungo du 2015ean zer gertatzen den ere”, urte horretan izango baitira hauteskunde presidentzialak. “Diru asko inbertitu dute proiektu koope-ratiboetan herrian barrena. Nekazari txikientzat ere egon da Capital Semi-lla planaren bitartez (zero tasako kre-dituak ekoizle txikientzat), hau oso ezaguna ez den arren” adierazi zuen.

Datu ofi zialen arabera, batez bes-te hogeita hamarna kide duten 200 ekoizpen-gune kooperatibo dago he-rrialdean. Ferrariren aburuz, koopera-tiben sustapena “elkarlana” izan zen. Alde batetik, “mugimendu koopera-tibo hauek argentinar gizartearen hel-dutasun politikoarekin lotuta dagoen antolaketa maila baten emaitza dira; bestetik, antolaketa hau ezin zatekeen hainbeste hazi Gizarte Garapen Mi-nisteriotik dirua jaso izan ez balu”.

Hain zuzen, kooperatiba batzuk antolaketa esperientzia ezberdineta-tik sortu ziren; hala nola, gosearen kontrako borrokan eta aukera eta lan bilaketan, neoliberalismo garaiko industria nazionalaren suntsiketa os-

tean. Militante piketeroak kalera irte-ten ziren ehun milaka familien elika-dura bermatu behar zituzten planen eske, eta ahalegin handiz, oinarrizko antolaketa horretatik abiatuta fami-liek osatutako lan-kooperatibak sor-tu zituzten. Sektore hori estatuaren laguntzaz baliatu zen bere jarduera hobe zezaketen makineria astuna eta trebakuntza lortzeko.

KIROLARI EKITEN ZAIO AUZOAN Ferrarik, gizarte politikari dagokio-nez, funtzionatzen duen beste kasu bat aipatu zuen. Gizarte Garapen sailaren eta Kirol Idazkaritzaren baterako ini-ziatiba da, haur eta nerabeak kale eta drogetatik ateratzeko neurriak ezar-tzen dituena. Buenos Aires probin-tzian dagoen Ezeizako Jolas-Zen-troan, 50.000 mila pertsona inguru barne hartzen duen zenbait kirol liga amateur dago.

Onibar handi hori Juan Domin-go Perónen lehenengo gobernuetan (1946-1955) sortu eta bizkortu zen, baina gero alde batera utzi zen. Kir-chneren garaian kooperatiben lana-ren bitartez lekua berreskuratu eta leheneratu zen. Zirkulua onibarraren berreraikuntzan, auzoko kirol klu-ben lanean eta ligetan datza. “Horrek

gizarte- eta lan-ehuna leheneratzen laguntzen du. Jende honek, ez bada kooperatiba batean, ez du lekurik bes-te inon” adierazi zuen Ferrarik.

KANPOAN GERATUTAKOAK Hala ere, badago pobreziaren muin bat, urteak joan, urteak etorri, irauten duena. “Egia da, badagoela multzo bat ez dena lan-merkatuan inola ere sartuko. Eta horra zuzendu behar dira gizarte planak jendea ekoizten has da-din”, adierazi zuen Ferrarik.

Bitartean, Pagina 12 egunkariak argitaratutako elkarrizketa batean Buenos Aireseko Unibertsitateko gi-zarte langilea den Adrianda Clemen-tek hau esan zuen: “pobrezia iraunko-rraren problematikari era berean egin beharko litzaioke aurre, baina kon-tuan hartuta neurri horien eta merka-tua suspertzearen bitartez soilik ez dela hamarkada askoz dirauen egoera hori aldatuko. Galdera zera da: Nola heltzen ari da zerbitzua lurraldeetara? Eta ez: Nola espero du zerbitzuak fa-miliak heltzea? Ikuspegi hau 2001ean errotu zen, eskariak eztanda egin os-tean, zerbitzu publikoek ez zuten es-kari gehiago sortu. Gaur egun, eskari hori sortu beharko lukete erakunde publikoa zutitu delako eta baliabide ugari duelako”.

Clementek esan bezala, estatistika eta errolda institutuak (INDEC, bere gaztelaniazko siglen arabera, infl a-zioari dagokionez behintzat zalan-tzan jartzen den erakundea) egindako azken Etxebizitzen Inkesta Etenga-bearen arabera, “asko jota 300.000 etxebizitzaz ari gara herrialde mai-lan”. Bere esanetan, “kokaleku batera bazoaz, jakin beharko duzu etxebizi-tza hauek hor daudela; baina modu homogeneoan hartzen badituzu, hauek begien bistatik ezkutatzen dira eta multzo baterako politika egiten da eta honek pertsonei heldu gabe jarrai-tuko du”. Reyesek bezala, Clementek sektore honentzako politika espeziali-zatuak behar direla uste du, hots, es-trategia bereziak.

Page 5: Pueblos60 Ene2014 Dossier-eusk Web

Informazio eta Eztabaida PUEBLOS Lehen hiruhilekoa 2014 5

Laura Daudén*

GOVERNO DA BAHIA (BRASIL).

Brasileko Programa Bolsa Familiarenlorpenak, kritikak eta etorkizuna

Erraza da ulertzen eztabaida antzu hau zerk eragiten duen: gaur egun, 13,8 milioi familia

(50 milioi pertsona inguru, hau da, ia herrialdeko laurdena) PBFz balia-tzen dira. Gobernuaren datuen arabe-ra, 36 milioi pertsona baino gehiago erabateko pobrezia egoeratik irten dira programa hasi zenetik. Horren aurrean igoera hori seinalatzen duen lerro ekonomiko, politiko, sozial eta ideologiko horren hautazkotasuna ar-gudia daiteke. Hemen ez da ulertzera eman nahi familia horiek ez dutenik, euren bozkaren bidez (bozkatzera de-rrigortzen zaie), lehen ukatu zaizkien (eta, oraindik ere, ukatzen zaizkien) onura ekonomiko eta sozialak man-tentzeko zilegitasuna. Seinalatu nahi da, ordea, eztabaida hauteskundeei begira erabili dela eta horrek progra-maren hutsak eta mugak eztabaida-tzeko aukera hondatu duela.

Teresa Campello Brasileko Gi-zarte Garapen ministroak orain dela gutxi adierazi du dagoene-

ko eztabaida ez dela Gobernu Federalaren Programa Bolsa

Familiaren alde edo aurka. Adierazpen horrek, ezker edo eskuinetik etengabe egindako kritik ei ez ikusia egiten badie

ere, argi erakusten du mun-duko errenta tranferentzia han-

dienaren inguruko eztabaida politikoaren statusa: gobernuak eta oposizioak ez dute aurrera

egiten Bolsa Familiak behar dituen hobekuntzak zehazteko

eztabaidan; aitzitik, norbere burua ikusten du hamar urte

dituen programa horren egile eta programaren ekarpen

sozialak politikoki kapitalizatu nahian dihardute biek.

Hau ez da problema berri bat, hau-teskunde-ziklo berri bakoitzean erre-pikatzen da. Bolsa Familia Progra-ma, gaur ezagutzen dugun moduan, 2003an sortu zuen orduko presiden-tea zen Luiz Inacio Lula da Silvak baina, egia esan, Fernando Hernique Carodosoren Gobernuaren asistentzia proiektuak bilduta jaio zen. Ereduak lortutako arrakasta eta ospea ikusita, urte askoz, oposizio sozial-demokra-tak PBFz arnegatu zuen. Estrategia hori ezin zen denbora luzez manten-du eta, bere ohiartzun falta ikusita, Langileen Alderdiko oposizioa pro-gramaren aldeko korura batu zen. Aldaketa hau hedabideen diskurtsoan ere agerikoa izan zen: PBFren hamar-garren urtebetetzeak gorazarrezko erreportaje luzeak ekarri zituen. Go-gorarazi nahi zioten, hala ere, masa pobreenari hura ez zela eskubide bat, kontzesio mugatua baizik.

Page 6: Pueblos60 Ene2014 Dossier-eusk Web

DOSIERRA Gizarte politikak Latinoamerikan, justizia kontua

6 2014 Lehen hiruhilekoa PUEBLOS Informazio eta Eztabaida

”“Politika kontraesankorrak

hautematen dira Gobernuaren beste

eremuetan: nekazaritza erreforma izoztea

eta garapenkeria politikak

*Laura Daudén ikerlari eta kazetari brasildarra da Pueblos – Informazio eta Eztabaida Aldizkaria

batzordeko kidea da.

EREDU ARRAKASTATSUAPBFk hamar urte betetzean, lehen al-diz distantzia ikuspuntu batetik aztertu ahal izan ziren proiektuaren lorpen eta hutsak. Horri esker, Brasilen dagoen desberdintasuna gainditzeko eman beharreko pausoen inguruko eztabai-darako bide inpartzialagoa zabaltzen da. Orain aurkeztuko diren datuak programaren mugak testuinguruan ja-rri eta programak izandako inpaktua azaletik aurkeztu nahi dituzte.

Familiei transferitutako hileroko irabazien batez besteko balioa 152 errealekoa da (48,2 euro). Sortu ze-nean 74 errealekoa zen (orduko 21,4 euro). Brasileko gutxieneko soldata 678 errealekoa da, hau da, 215 euro. Datu hauek eskuinaren argudio nagu-sietako bat baliorik gabe uzten dute: pobreak “alfer” bilakatuko direla eta lan egiteari utziko diotela programa-ren lepora bizitzeko: lan egiten duenak legeak bermatutako gutxieneko zenba-tekoa lortzen badu, ez zaio komeni lana uztea. Laguntza jasotzen duten familiak oso egoera estuan bizi dira; izan ere, 150 erreal alde handia da euren aurrekontuetan (programan sar-tzeko hileroko per capita errentak 140 errealekoa izan behar du gehienez).

Bolsa Familiak Brasileko Barne Produktu Gordinaren (BPG) ehune-ko 0,5 kontsumitzen du. Programak barrualdeko hiri txiki eta pobreen ekonomian duen inpaktua izugarria bada ere, datu horrek frogatzen du proiektua osea merkea dela adminis-trazioarentzat. Gobernuarentzat pro-grama ez da lehentasun bat aurrekon-tuetan baina, aditu askoren arabera, PBF herrialdeko gizarte asistentziaren motorra da. 2002an, programa jaio aurretik, sail horrek baliabideen ehu-neko 3,2 jasotzen zuen. Orain, ordea, gastuen 9,2 da.

Giza Garapenaren Indizea (GGI) era nabarmenean hazi da azken urteotan. 2000. urtean, Ikerketa Aplikatuen Intitutuaren (Ipea) arabe-ra, Brasileko udalerrien ehuneko 41k oso GGI baxua zuten. 1991 eta 2010

artean udalerrien GGI ehuneko 47,5 hazi zen.

Ipea-k berriki argitaratutako txos-ten batek onuradunen profi la deskri-batzen zuen. Izena emandakoen ehu-neko 72 erabat pobreak dira (hilean 70 real per cápita baino gutxiago); familiaburuen ehuneko 64 inguruk ez zuten oinarrizko hezkuntza bukatu, eta baliabideen erdia pobreena ipar-ekialdeko eskualdeko biztanleek har-tzen dute. Izena eman dutenen ehune-ko 38 baino gutxiagok daukate, aldi berean, iturriko ura eta isurien bilke-ta sistemak. Brasileko ikerketa sozial eta ekonomikoen institutuak (Ibase) 2008an egindako beste ikerketa baten arabera, PBFaren titularren ehuneko 94 emakumeak dira eta horien ehune-ko 64 beltzak edo mestizoak dira.

ERRONKAK ETA KONTRAESANAKTirabira bat dago Bolsa Familiaren inpaktu sozial ukaezinaren eta haren garrantzi sinbolikoaren artean. Ez dago onuradunak duen lan egiteko gaitasunaren edo errentaren egiazta-penaren menpe, Chilen eta beste zenbait herritan gertatzen den beza-la. Atxikimendua errazteaz aparte, errentaren auto-aitorpenak, asisten-tzia proiektu bat baino gehiago, PBFk izaera politiko-ideologiko argia duela erakusten du eta Brasileko errenta konzentrazioa aitortzen du, esklabu-tzan eta beltz eta pobreen mendera-

tzean oinarritutako mendeek marka-tuta. Onuradunen erregistro bakarra garrantzizko beste aurrerapen bat izan zen; izan ere, noraino iristen den iden-tifi katu, sailkatu eta kontrolatzea posi-ble egiten du.

Halaber, ezin dira mugak alde batera utzi. Campiñaseko Uniber-tsitateko Walquiria Domingues Leão Rego soziologoak bezala, beste zenbait adituk programa eskubide konstituzional bilakatzea defenda-tzen dute. Gregory Duff Morton an-tropologo estatubatuarrak bi urtez bizi izan zen Bahiako estatuko es-kualde pobreenetariko batean PB-Fren inpaktua aztertzeko. Bera ere, iritzi berekoa da. “Bolsa Familia ez da eskubide bat, gizarte programa baizik. Horrek urduritasuna sortzen du laguntza jasotzen dutenen artean edozein momentuan buka daitekeela baitakite. Ez dago bermerik”.

Baina kritikak harago doaz. Bra-sileko ezkerreko pentsalari garran-tzitsuenetariko bat den Francisco de Oliveira soziologoaren esanetan, programa “porrot-aitorpena” da. Bere hitzetan: “PBF herri miseriaren alder-di bati erantzuna ematen dion politika kontserbadorea da, baina ez du eral-daketa agintzen”.

Ikuspegi hori indartsuago bihur-tzen da gobernuaren beste eremuetan politika kontraesankorrak hartzen di-rela hautematen denean. Horietako batzuk aipatzeko: lur banaketa eza; nekazaritza erreforma izoztea; ga-rapenkeria politikak Amazonaseko eskualdean, nekazaritza eremuaren mugak bultzatu, herriak egotzi eta herri txikien egiturak gainkarga-tzen dituztenak; zoritxarreko politika ekonomikoa, ehuneko 10eko inte-res-tasarekin (munduko altuenetako bat), commodityen exportazioan eta erauzketa industrian oinarritzen dena. Programaren eraginkortasuna berma-tzeko, gobernuak (hurrengo urtetik aurrera dena dela) pobrezia baino sa-konagoak eta egiturazkoak diren ara-zoei egin beharko die aurre.

Page 7: Pueblos60 Ene2014 Dossier-eusk Web

Informazio eta Eztabaida PUEBLOS Lehen hiruhilekoa 2014 7

DOSIERRA

Alberto Bejarano S.*

Negoziazio mahaikidea izatea be-rrautaketarako abal gisa erabil-tzen ari da Juan Manual Santos

presidentea. Zein da berrautaketarako aurkezten duen agenda eta zein da legealdi honetan garatutakoa? Azken hileotan, FARC taldearekin nego-ziatzeko baldintzak eztabaidatu dira baina, aldi berean, ezarritako admi-nistrazio ereduak desberdintasunak areagotu ditu, enpresek duten nagu-sitasuna larriagotu du, eta baliabideak

transnazionalei eta inbertitzaile han-diei eman dizkie.

Santosen gobernua abiatu zenean, Batasun Nazional izeneko legegintza agenda indartsua inposatzen hasi zen biktimen hainbat proiekturen bitartez, hala nola, biktimen eta lurren legea, zerga-jasangarritasunarena, erregalie-na, lehen enpleguaren legea, osasun-sistemaren erreforma, garapen plan nazionala, hiritarren segurtasun legea edo lurralde antolaketaren legea. Le-

gealdiaren lehenengo egunetan age-rian geratu ziren gobernagarritasun proiektu neoliberal gogorra (Europa kolapsatu duenaren berdina) eta on-dare publikoaren eta lurraldearen erabateko merkantilizazioa. Prozesu honen muina Kongresuaren lege-gintzaldi berriarekin baieztatu zen 2011ko martxoan, 2010-2014 Ga-rapen Plan Nazionala. Danontzako oparotasuna izeneko plana behin be-tiko aurkeztu zenean.

Kolonbian, FARC gerrillaren eta gobernuaren arteko borrokarekin amai dezaketen bake

akordioak lortzearen garrantzi eta behar historikoa argia da. Honen inguruan nahikoa

borondate politikoa dago; izan ere, helburu hori kolonbiar gizartean hedatzen ari da,

itxaropen eta esperantzarekin. Baina Habanako elkarrizketen erdian, eta Amerikako agenda

atzerakoienetako bat garatzen duen bitartean, gobernuak berrautaketa lortu nahi du, bere esanetan, “bakea sendotzeko”.

Bakearen inguruko negoziazio politikoaren atzean Santos gobernuaren

kurrika ezkutatzen da

MAR

ÍA JO

SÉ C

OMEN

DEIR

O.

Page 8: Pueblos60 Ene2014 Dossier-eusk Web

DOSIERRA Gizarte politikak Latinoamerikan, justizia kontua

8 2014 Lehen hiruhilekoa PUEBLOS Informazio eta Eztabaida

BOGOTÁ. ARGAZKIA: OSCAR PACIENCIA.

tuzionalizazio larriagoa dakar. Hala, bada, erreforma honek zuzenbide penal substantiboa eta estatuak justi-zia administratzeko duen eskumena subrogatzen duen ikusmoldea indar-tzen du; giza eskubideen urraketa la-rriak hitzartu, antolatu, planifi katu eta estaltzeagatik prozesatu, sindikatu, ikertu, salatu eta kondenatu direnen onurarako”.

Aurrekoarekin bat, Senatuaren osoko bilkuraren azken eztabaidan Foro penal militarra handitzen duen erreforma konstituzionala onartu zen. Iniziatiba horren eraginez juztizia pe-nal militarraren ordurarteko eredua desmuntatu zen eta Zigor-Bermeen Auzitegi berri bat sortu zen Mili-tar Erretiratuen Elkartearen menpe. Azken honek, Justizia Penalaren es-kumenak erabaki behar ditu jardu-nean dauden militarrei giza eskubi-deen urraketak egozten zaizkien.

GUZTIAREN SALEROSKETAAgenda honi gehitzeko, 2012ko abenduan Senatuaren ohiz kanpoko bilkuran onartutako Zerga-errefo-maren aipatu beharra dago (2012ko abenduaren 26ko 1607 Legea). Erre-forma hau onartzeko gobernuak bere ahalegin guztiak egin zituen. Bere bezerokeria baliabide guztiak erabiliz Kongresuko ofi zialistak mobilizatu eta oso denbora laburrean iniziati-ba onartu ahal izan zuen. Maniobra horiek agerian utzi zuten Santosen

gobernuak garatutako ekonomia- eta zerga-politikak herriaren kontrako izaera korporatiboa zuela eta desber-dintasunak larriagotzen zituela.

Erreforma honek, kredo neolibe-ralean fi nkatzen zen neurrian, idea bat ezkutatzen zuen bere oinarrian; alegia, krisi garaian kapital handiak babestu eta krisiaren pisua jasan ohi duten klaseen diru-sarrerak jotzen jarraitzeko. Era berean, erreformak enplegu zerbitzu nazionalak (SENA) eta Familiaren Ongizatearen Kolon-biako Institutua (ICBF) mantentzen zituen parafi skalitatea desmuntantu egin zuen. Zerga-erreformaren era-ginez, erakunde horien berehalako desfi nantzamendu arrisku larria dago estatuaren aldetik.

2013ko lehenengo hiruhilekoan osasun-sistemaren erreforma abiatu zen. Hau egiteko bi lege-proiektu aur-keztu ziren kongresuan: lehenengoak estatutu-izaera du eta Gorte Konsti-tuziogilearen 2008ko T-760 epaiak aldarrikatzen duen osasunerako oi-narrizko eskubidea arautzen du; bi-garrena osasun-sistema orokorra erreformatzen duen lege-proposamen arrunta da. Gobernuaren iniziatibak dira biak, eta hauek lotzen dituen ze-harkako ildo programatikoak agerian uzten du osasun eskubidearen bitar-tekotza neoliberalaren eta interes pri-batu eta korporatibo handien aldekoa dela osasunari zuzendutako baliabide publikoekiko espekulazioan.

GARAPEN PLANA2010-2014Polo Demokratikoa 2010-2014 Gara-pen Plan Nazionalaren kontra agertu zen Senatuan hau argudiatuz1: “Plan horrek, ‘Merkatua, posiblea den hei-nean eta Estatua, beharrezkoa den heinean’ lelopean, burujabetza, idio-sinkrasia eta nortasun nazionalari eraso zien, guzti-guztia salerosiz. Honen froga dira Estatu Batu, Kana-da, Suitza eta Europar Batasunarekin sinatutako hitzarmenak eta Gobernu Planean agertutako arau multzoa. Azken hauek meatzaritza, energia eta monolaborantza megaproiektuei eta inbertitzaile handiei lurraldeak, eremu estrategikoak eta erreserba naturalak ematea proposatzen zuten. Hala, bada, petrolioa, koltana, ika-tza, urrea, nikela, gasa, fl ora, fauna eta, orokorrean, baliabide naturalak (lurra barne) aldebakarreko era ho-rretan emateak ingurumen, gizarte eta kultura kostu larria dauka eta Ko-lonbiako lurraldea kalte atzerazinekin mehatxatzen du”.

2011ko uztailaren 20tik 2012ko ekainaren 16ra balantza politikoa eskandalu politikoak markatu zuen. Santos gobernuak eta bere BatasunNazionala legebiltzar-taldeak Justi-ziari Erreforma lege-egintza proiek-tua onartu zuten Kongresuan. Alabai-na, iritzi publikoan sortutako errefu-sari esker, azkenean proiektua bazter-tu behar izan zuten.

Batasun Nazionala legebiltzar-tal-deak 2005eko Justizia eta Bake Lege edo 975 Legearen eskumenak handi-tzeko lege-proiektua ere onartu zuen. Honek, karguak batera ikertu eta ego-tzi bitartez, erasotzaileentzako ber-meak mantendu eta sakontzen zituen.

Alexander Lopez senatariak2 ho-rrela azaltzen du: “Orain, gizartea-ren eta biktimen mesederako baizik, erasotzaileen mesederako legeak egitearen kontraesanak gainditzeko, 975 Legearen erreforma eskaintzen zaigu. Honek ikerketa logika berria proposatzen du, krimen larriak bate-ra ikertu eta epaitu nahi dituena; eta makro kriminalitate jokabide eta pro-zesuak determinatzearen bitartez, zi-gor-prozeduraren eta gizabanakoaren erantzunkizun kriminalaren desinsti-

Page 9: Pueblos60 Ene2014 Dossier-eusk Web

Informazio eta Eztabaida PUEBLOS Lehen hiruhilekoa 2014 9

DOSIERRA

*Alberto Bejarano S. Alexander Lopez Maya senatariaren Unitate Teknico Legegileko kidea da..

1 Ikus: www.polodemocratico.net2 Senatuaren osoko bilkura 2012ko urriaren 17an. 2011ko 193 Lege-proiektuaren kontrako botoaren ziurtatzea. 3 Apirilean, Alexander Lopezek eskutitz bat bidali zion Errepublikako presidenteari. Horretan zera idazten zion: “Presidente Jauna, Errepublikako senatari eta kolonbiar hiritar naize-

nez gero, kolonbiarrei telefonia mugikor eskema berria eskaintzeko aukera paregabea duzula jakinarazi nahi dizut; zerbitzu honen erabiltzaileei estaldura, kalitatea eta kostu baxuak bermatuz. Claro eta Movistar operadoreen kontzesio kontratuak 2014ko martxoaren 31an amaitzen direlarik, horiekin ez jarraitzeko erabakia hartuta lor dezakezu hori; izan ere, Konstituzioak eta legeak horrela agintzen du eta data horretarako ez dago kontzesio horiek mantentzeko inolako aukerarik. Hau da, beraz, presidente jauna, zure esku daukazun aukera historikoa: Espektroaren enkantea berpentsatzea eta Telefonia Mugikor Zelularraren kontzesioa ez berritzea operadore berri gehiago eta eskaintzaren arautze handiagoa duen merkatu berria sortzeko eta, horren bidez, kolonbiarrak operadore bi hauen gehiegikeriez babesteko. Gaur egun, kolonbiarrek, presidentearen egoitzak barne, nahitaez erabili behar dute Claro – Movistar duopolioak eskainitako zerbitzuen eskanitza. Merkatu berri horrek, duopolio horrek eskainitako zerbitzuaren arazoei soluzio sakonak emateko aukera sor dezake.

4 Ikus: www.mintrabajo.gov.co/tlc-plan-de-accion-laboral.html

“Santosen ahaleginak hasiberriak eta ezegonkorrak izateaz gain, kanpoko adiskidekomertzialen kezkak baretzera zuzenduta daudela dirudi, lan justizia eta autonomia sindikala bermatzera baino

Lege berri honen izapidearen au-rrean erresistentzia sendo eta orokorra aurkeztu dute medikuek, egoiliarrek eta beste osasun langileek, baita ikas-le eta pazienteen elkarteek. Proiektu eztabaidatu honen inguruko eztabai-dak 2014an jarraituko du.

ADISKIDEAK BARETU 2013ko lehenengo hiruhilekoan, te-lekomunikazio empresa publikoak desegitearen kontrako eztabaida go-gorra ematen da. Gobernuak espek-tro radioelektrikoa Claro-Movistar duopolioari emateko asmoa dauka, 4G operazioari dagokionez3. Alexan-der Lopez senatariak, honen kontrako eztabaidaren buru bilakatzen da.

2013ko azaroan James McGovern eta George Millerrek Estatu Batuetako Kongresuari aurkeztutako txostena ar-gitara ematen da. Horretan, gertaera larriak ziurtatzen dira, esaterako, Esta-tu Batuetan badaudela elementuak fro-gatzeko Kolonbiako Gobernua ez dela hitzartutako zenbait akordio betetzen ari, hain zuzen, 2011an Estatu Batue-kin Merkataritza Askeko Ituna lortze-ko Santos presidenteak sinatutako Lan Ekintza Planeko lan-akordioak.

Aldi berean, mugimendu sindika-lak Senatuan aurkeztutako zenbate-koen arabera, 2011an 52 sindikalista hil zituzten Kolonbian. Alvaro Uriberen legealdian, guztira 557 sindikalista hil zituzten eta oraingoan 62. Lan Ekintza Planaren segimendu batzordearen ara-bera4, Santos eta Obama presidenteek

plana sinatu zutenetik ehun sindikalis-ta baino gehiago hil dituzte.

Kolonbiako lan sektorearen pre-miazko eskaeren aurrean, Santos pre-sidentearen eta bere Lan Ministerio gaztearen ahaleginak hasiberriak eta ezegonkorrak dira. Horrez gain, ko-lonbiako langileek eskatutako lan jus-tizia eskaini eta autonomia sindikala bermatzera baino, ahalegin horiek kanpoko adiskide komertzialen es-kaerak eta kezkak baretzera zuzen-duta daudela dirudi, adibidez Estatu Batuenak.

Jarraian, adibide bakar bat es-kaintzen dugu. Meta eta Casanare-ko goi-lautadako petrolio-langileen egoerak arreta berezia merezi du. Santos presidentearen politikak eta Pacifi c Rubiales bezalako transnazio-nalek Puerto Gaitaneko herrian egin-dako operazioak petrolio astunaren booma sustatzen dute eta, ondorioz, gizarte ehuna, ur iturriak, lurraldearen baliabideak eta peroleoaren ustiapen eremuetako elkarbizitza suntsitzen dute langileen gainesplotazio testuin-guru batean.

Gauzak horrela, gatazkaren ne-goziazio politikorako bidea luzea eta estua izango da. Berrautatze proiektu horrek, beharbada, negoziazio ma-haira eraman gaitzake La Habanan; baina Kolonbian gatazka sortu zuten baldintzei erantzuna eman diezaieken trantsizio demokratikotik urruntzen gaitu. Errugabetu eta bermatu be-harko ote dugu halako proiektua?

2013ko ekainean Errepublikako Senatuko osoko bilkuran 2013ko 209 Estatutu-Lege proiektua onartu zen. Honek “osasunerako oinarrizko eskubidea arautzen du” eta “beste zenbait xedapen” ematen du. Lege honek ondorio latzak izango lituzke interes orokorrarentzat ; izan ere, ho-rrekin, osasun-sistemak ez luke Gorte Konstituziogileak agindutako osasun eskubidea bermatuko. Legeak baditu, ordea, eskubide horretarako zenbait muga. Era berean, 100 Legean ja-sotako oraingo osasun eskemaren ardatz nagusiak mantentzen ditu, enfasia osasun-arretaren artekaritza pribatuaren marjinak mantentzean jartzen dituelarik.

Page 10: Pueblos60 Ene2014 Dossier-eusk Web

10 2014 Lehen hiruhilekoa PUEBLOS Informazio eta Eztabaida

DOSIERRA

ARGAZKIA: CONCHI ABASCAL.

Gizarte politikak El Salvadorren:

gaurkotasuna, estaldura,

aurrekontua, arazoak

eta erronkak

Margarita Posada*

Bake Akordioek elementu ga-rrantzitsuak sortu zituzten, hala nola: Askatasun Nazionalerako

Farabundo Marti Frontean (FMLN) bildutako indar matxinatuak alderdi politikoa sortzea; Guardia Nazionala, Haziendaren Polizia eta Polizia Nazio-nala bezalako errepresio-erakundeak deuseztatzea; Indar Armatua ehune-ko 30ean murriztea; estatuaren insti-

tuzioen jarduera zaintze aldera Polizia Nazional Zibila eta Giza Eskubideen Babeserako Prokuradore-bulegoa sor-tzea. Bake akordioen huts handiena arlo ekonomikoan izan zen: herriaren jabeek ez zituzten gerra sortu zuten kausak ezerezteko egitura-aldaketarik egin, esaterako, lurraren jabetza.

1989 eta 2009 artean, El Salvador eskuin muturreko Alderdi Liberalak eta Aliantza Errepublikar Nazionalis-tak, ARENAk, gobernatu zuten. Hauen gestioan emandako pribatizazio proze-suen bidez estatuaren aktiboak alder-di horietako zenbait buruzagiri eman

zitzaizkien, oinarrizko zerbitzuak eu-ren eskuetara helarazten, askotan iru-zurren bidez; hala nola, telefonia, erre-tiro-pentsioak, energia elektrikoaren banaketa, bankuak, hotelak, baimenak tramitatzea eta ibilgailuen erregistroa. Aldi berean, zenbait instituzio itxi zi-ren, besteak beste, Horniduren Erregu-lazio Institutua (IRA, jatorrizko siglen arabera) eta Hiri-Etxebizitza Institutua (IVU, jatorrizko siglen arabera). Gaur egun, ARENA alderdiko kideak dira oinarrizko zerealen eta lekaleen inpor-tazioari eta etxebizitza minimoaren eraikuntzari onura ateratzen dietenak.

El Salvador, 21.000 kilometro karratu eta 5,7 milioi biztanlerekin, Latinoamerikako herrialde txikienetariko bat da. Bere historiak, aberats eta pobreen arteko desberdintasun sakonak izan ditu adierazgarri. Hauek gatazka sozialak sortu ohi dituzte eta, azken mendeko historian, 12 urtez iraun zuen gerra zibila eragin zuten. Chapultepec-eko Bake Akordioek amaiera eman zioten gerrari 1992ko urtarrilean. Gaur, instituzio eta erakundeetatik egoera gainditzeko eta berdintasunezkoagoa eta bidezkoagoa den gizartea lortzeko lan egiten da.

Page 11: Pueblos60 Ene2014 Dossier-eusk Web

Informazio eta Eztabaida PUEBLOS Lehen hiruhilekoa 2014 11

Gizarte politikak Latinoamerikan, justizia kontua DOSIERRA

”“ 2009an, esparru

landatarrean eragin handia izan

duten aldaketa-segida abiatzen dira

gizarte politiketan

“ Liderrak parte-hartze aktiboa dute Osasun Ministerioaren micro

sareetan proposamenak eginez eta erreforma

benetan aplikatzen dela ziurtatuz

Osasun arloan, 2002. urtean, Fran-cisco Flores presidentea El Salvado-rreko Aseguru Sozialaren Institutua-ren zerbitzuak pribatizatzen saiatu zen. Iniziatiba jendearen borrokak gelditu zuen baina, hala ere, Osasun Ministerioaren hiru arreta-mailetan “borondatezko” kuotak ordaindu be-harra inposatu zen. Ordaindu beharra zerbitzuen erabilerarako oztopoa da.

2009KO ALDAKETA2009ko martxoan gizarte programe-tan eragina duen funtsezko aldaketa ematen da: presidentetzarako hautes-kundeetan Askatasun Nazionalerako Farabundo Marti Fronte Alderdiak lortzen du garaipena. Gizarte poli-tiketan aldaketa-segida abiatzen dira, eragin handikoak, gehienbat erabate-ko pobrezian dauden erkidego landa-tar ahaztuetan.

Urte horretarako aurreikusitako inbertsio publikotik ehuneko 61,3 gizarte garapen proiektuetara zuzen-du da. Aldi horretan ezarritako poli-tika sozial garrantzitsuenak osasun, hezkuntza, nekazaritza, etxebizitza eta emakumeentzako arreta espeziali-zatuaren arlokoak dira.

URRATS GARRANTZITSUAK OSASUN ARLOANOsasun arloan, 2010an, zortzi ardatz dituen Osasun Erreforma Integra-la eran partizipatiboan diseinatu eta abiatu zen. Ardatzak, hauek dira:• Osasun-zerbitzu sare integral eta

integratuak garatzea. • Medikuntza-Larrialdi Sistema Na-

zionala. • Sendagai eta txertoen beharrari

erantzuna ematea. • Sektore arteko eta sektore barne-

ko lana. • Osasun Institutu Nazionala. • Gizarteak parte hartzea. Osasun

Foro Nazionala. • Osasun-arloan Giza Baliabideak

Garatzea. • Informazio eta Plangintza Estate-

giko Sistema Bakarra. Erreformak zerbitzuak erkidego pro-breenetara helaraztea du helburu, 481 Familiaren Osasun Komunitate-Talde (ECOS, gaztelaniazko siglen arabera) eta 36 ECOS espezializaturen bidez.

Erabateko pobreziaren mapan oinarri-tuta 164 udalerri barne hartzen ditu.

Esfortzu honen adierazle, jaio aurreko arretari dagokion estaldura handitzea da, ehuneko 54,8tik 2008an 90,7ra 2012an. Gestio horretan Me-dikamentuen Lege Nazionala onartu zen, elementu garrantzitsuak ditue-na, besteak beste, prezioak arautzea. Arautze hau aplikatu eta lehenengo seihilekoan 31 milioi dolar aurreztu die El Salvadorreko familiei. Orain, familia horiek tratamendu osoak eros ditzakete eta, hortaz, biztanlegoaren osasuna hobetu da. Legearen beste ekarpen bat Medikamentuen Zuzen-daritza Nazionala izan da. Erakun-de nagusi honek botika-industriaren ohiko parte-hartzea debekatzen du sektorearen arautzean. Medikamen-tu-horniketa ehuneko 50tik (FMLN gobernura heldu baino lehen) 85era hobetu du.

Lehen aldiz, erreformaren ar-datz den Osasun Foro Nazionalaren bitartez, herritarren parte-hartzea eskaintzen da osasun erreformaren parte integral gisa. Orain, 450 komu-nitate-batzorde dago 64 udalerritan. Liderrak parte-hartze aktiboa dute El Salvadorko Osasun Ministerioaren (MINSAL) micro sareetan proposa-menak eginez eta erreforma benetan aplikatzen dela ziurtatuz.

Sexu- eta ugalketa-osasun politika garatu da eta, horren bidez, amen he-riotza-tasa jaistea lortu da, bizirik jaio-tako 100.000 jaioberriko 56 emaku-metik 50, 8 emakumera 2011an. Milurteko Garapenerako 5. Helburuak (“amen osasuna hobetu”) bizirik jaio-tako 100.000 jaioberriko 52,8 amen heriotzan jartzen du muga, beraz, 2011an helburu hori betetzea lortu zen. Munduko Osasun Erakundeak lorpen hori aitortu du nazioartean.

Osasun-arloan, gobernu horrek egindako inbertsioa historiako altue-na izan da. 2008ko 391.3 milioi do-larretik 628 milioi dolarrera 2013an, Barne Produktu Gordinaren ehuneko 2,45 izanik. Kanpainan ehuneko bos-tera ailegatuko zela agindu zen bai-na, nazioarteko fi nantza krisiaren eta enpresa handien zerga-ordainketen sahieste altuaren eraginez, ez da po-sible izan.

AURRERAPAUSOAK HEZKUNTZANEducando para la vida (Bizitzarako hezten) eta beste zenbait programa-rekin Hezkuntza Plan Soziala susta-tzen ari da. Programa honen inguruan alfabetatze-kanpainak garatu dira na-zio-mailan. Gaur artean, 18 udalerri analfabetismo gabekotzat jo dira eta analfabetismo-tasa orokorra, Estatis-tika eta Errolda Zuzendaritza Oroko-rraren (DIGESTYC) datuen arabera, ehuneko 18,09 zen 2007an eta, gaur egun, 12,03 da. Ehuneko hori 50.000 alfabetatzaile boluntarioren laguntza-rekin 142.785 pertsona inguru alfabe-tatu izanaren adierazgarri da.

Eskola uztea eragotzi duen beste programa bat eskola-paketeena da. Horien bitartez, zapatak eta unifor-meak doan ematen zaizkio 1,3 milioi ikasle baino gehiagori. 4500 horni-tzailek ere onura lortzen dute pakete hauekin. Urtean, gutxi gora behera,

Page 12: Pueblos60 Ene2014 Dossier-eusk Web

12 2014 Lehen hiruhilekoa PUEBLOS Informazio eta Eztabaida

“Etxebizitza programak funtsezko elementua dira El Salvadorreko familien duintasuna

bermatzeko. Hala ere, beharrezkoa

da emakumeei etxebizitzen jabetza

lortzen laguntzea

*Margarita Posada El Salvadorreko Osasun Foro Nazioanala koordinatzen du.

DOSIERRA Gizarte politikak Latinoamerikan, justizia kontua

47.000 lanpostu zuzen edo zeharkako sortzen ditu programak, tokian mi-kroenpresen eta enpresa txiki eta er-tainen garapena sustatuz.

Horrez gain, Esne basoa progra-ma bultzatzen da. Hala, bada, 800.000 ume eta nerabe baino gehiagok bi baso esne jasotzen dituzte astean es-kolako elikaduraren osagarri gisa. Aipatzekoa da esnea tokiko ekoizleei erosten zaiela.

Gobernuak hezkuntza sendotzeko egin dituen ahaleginak gorabehera, gaur egun inbertsioa BPGren ehuneko 3,3koa da, Latinoamerikako baxuene-tako bat izanik.

EGITEKE DAUDEN KONTUEI AURRE EGITENTokiko Garapenerako Gizarte In-bertsio Funtsaren (FISDL jatorrizko siglen arabera) bitartez, azken lau ur-teotan 388 milioi dolar inbertitu dira gizarte kontuetan. 200 milioi gizarte programetan inbertitu dira eta beste 188 milioi komunitateetako azpiegitu-ra lanetan (inbertsio hau azken aldiko gestioetako garrantzitsuena izan da).

Hondamendien prebentziorako 20 milioi dolar inbertitu dira Lempa Baxuko eskualdeko kalteberatasuna murrizteko lanetan. Honi beste 9,2 milioiko inbertsioa gehitu behar zaio edateko uraren inguruko proiektuetan.

El Salvadorren historikoki egon den zorra jabetza tituluena da. 1992ko Bake Akordioak sinatu eta lurrak biztanle landatarraren eskuetan geratu ziren arren, orain arte ez dira lur ho-rren jabetza tituluak eman. Legealdi honetan 47.000 titulu eman dira eta helburua, 2014ko ekainean agintaldia amaitu baino lehen, 50.000ra ailega-tzea da. Honek garrantzi handia du biztanleria landatarrarentzat; izan ere, urteak egon dira euren lurren jabetza lortzeko zain, besteak beste, etxebizi-

tza duina, ekoizpenerako laguntzak eta fi nantza zerbitzuak lortu ahal iza-teko. Arlo honetan dagoen erronka hau da: lurraren jabetza gizon eta emakumeen artean era zuzenean banatzea, emakumeek lurren jabe-tzaren ehuneko 15 baino ez baitute, gure herrian egindako zenbait ikerke-taren arabera.

Etxebizitza arloko hutsuneak ere lekua izan du azken lau urteotako gizarte programetan, agenda nazio-nalean. Baliabide gutxiko familiei bizitoki duina eskaintze aldera, go-bernuak hainbat etxebizitza programa gauzatu ditu.

Herri Etxebizitza Funts Nazionala-ren (FONAVIPO) estatistiken arabera, 2009. urtez geroztik 440 milioi dolar inbertitu dira gutxieneko soldata eta horren hirukoitza arteko diru-sarrerak dituzten 100.000 familiaren onura-rako. Hau funtsezko elementua da El Salvadorreko familien duintasuna ber-matzeko. Hala ere, emakumeei etxebi-zitzen jabetza lortzen laguntzea falta da, izan ere, emakumeak etxebizitzen

ehuneko 40ren jabe baino ez dira eta horrek egoera ahulean kokatzen ditu gizonen aurrean.

Beste alderdi garrantzitsu bat emakume pobreenentzat mesedegarri diren programa bereziak garatzea da, emakume hauek justizia, osasun eta ekonomiaren partaide izateko aukerak handituz. Horien artean aipagarriena Emakume Hiria da, emakumeentzako zerbitzu espezializatuen sistema inte-gral eta integratua bi arlotan: sexu- eta ugalketa-osasuna eta autonomia eko-nomikoa, bai enplegu formalaren bi-detik bai ekintzailetasuna sustatzearen bidetik. Gainera, genero berdintasu-nerako araudia eraginkor bihurtuz eta Salvadortar Emakumeentzako Ber-dintasun eta Zuzentasun Plan Nazio-nalaren bidez, emakumeen kontrako indarkeria ezerezteko programak eta kanpainak garatu dira. Lehenbi-ziko aldiz, Pertsonen Salerosketaren aurkako Politika Nazionala onartu da eta emakumeen hilketak era nabarme-nean jaistea lortu da.

2013ko urrian Mauricio Funes presidenteak Gizarte Garapen eta Babes Legea aurkeztu zion Biltzar Legegileari. Horren helburua, gizarte programen jarraitutasun eta iraunkor-tasun juridiko eta fi nantzarioa berma-tzen duen corpus juridikoa eskaintzea da, programa hauek ekarpenak egiten jarrai dezaten 2014ko maiatzean le-gealdia bukatu eta gero.

Asko gara gizarte erakundeeta-tik Lege proposamen hau sostengatu eta Biltzar Legegileari onar dezan eskatuko diogun pertsonak. Beti be-zala, horren defentsan eta kontraloria lanean arituko gara, gizarte progra-mak gure komunitate pobreen, gure emakumeen eta gure haurren mesede-rako gara daitezen.

Page 13: Pueblos60 Ene2014 Dossier-eusk Web

Informazio eta Eztabaida PUEBLOS Lehen hiruhilekoa 2014 13

VENE

ZUEL

A, 20

13. A

RGAZ

KIA:

Mª C

RUZ T

ORNA

Y.

1999an onartutako Venezuelako Errepublika Bolivartarreko konsti-

tuzioak “zuzenbide eta justizia estatu demokratiko eta sozial” gisa de-

finitu zuen herria. Era berean, herritarren berdintasuna, oparotasuna

eta ongizatea bete beharreko printzipiotzat jo zituen. Arauak onartu-

tako bermeek pobrezia murriztu1 eta gizarte eskubideak milioika per-

tsonen eskura jarri dituen gizarte politika gidatu dute. Hala, Milurteko

Garapen Helburuak 2015 baino lehen lortzeko aukera agertu da.

Amak elikadura burujabetzaren alde

Venezuela

Mª Cruz Tornay*

Gizarte politikei zuzendutako inbertsioa Barne Produktu Gordinaren (BPG)2 ehuneko

18 hartu du. Hau ez zatekeen posible izango petroleoaren erauzteak sor-tutako aberastasunaren banaketarik gabe. “Petrolio-errenta” delakoa gi-zarte eskubideak biztanleria osoaren eskura jarri eta desberdintasun his-torikoak murrizten dituzten politiken sostengua izan da. Iraultza bolivarta-rrak desberdintasunak puntu batean jaistea lortu du 12 urtetan3.

Politika neoliberala zenbait ha-markadaz izan zen nagusi. Ondorioz, milioika pertsonak ez zuten osasunaz, hezkuntzaz eta elikaduraz gozatzeko aukerarik. Aukera falta horiek biztan-leriaren ongizatea eta herriaren gara-pena kaltetzen zuten egiturazko arazo bilakatu ziren. 1998an Venezuelako familien ehuneko 20,3 erabateko po-brezian zeuden eta ehuneko 21k gosea pairatzen zuten. Analfabetismoak eta hezkuntzara heltzeko zailtasunak sek-tore ahulen abantzamendua eragozten zuten. Hau izan da emakumeen eta historikoki baztertutako taldeen kasua.

Testuinguru honetan, behar-beha-rrezkoa zen gizarte arrailari premiaz-

ko erantzun masiboak ematea. Eran-tzun hau misio sozialistek eman zuten 2003an. Misioak oinarrizko beharrak asetzeko komunitateetara heltzen di-ren programak dira. Kubako profe-sionalen laguntza eta aholkuari esker, misioek inpaktu izugarria lortu dute Venezuelako biztanleengan. Barrio Adentro (Auzoan barrena) misioari esker osasun estaldura unibertsala lortu da; era berean, bi milioi pertsona baino gehiagori begietako ebakuntza egin zaie Milagro misioari esker.

Kubako errepublikarekiko lanki-detza hitzarmenak erabakigarriak izan ziren lehen hezkuntza bukatu ez zuten biztanleen hezkuntza maila igotzeari

Page 14: Pueblos60 Ene2014 Dossier-eusk Web

DOSIERRA Gizarte politikak Latinoamerikan, justizia kontua

14 2014 Lehen hiruhilekoa PUEBLOS Informazio eta Eztabaida

“Gizarte eskubideak zabaltze eta egoera ahulenean dagoen biztanleriaren beharrak asetze aldera, gizarte politika herrialdeko misioek eta misio handiek bideratzen jarraitzen dute

begira. Biztanle guztiak era azkar eta eraginkorrean alfabetatzeko helburua Kubako Yo si puedo (Ni kapaza naiz) alfabetatze programari esker lortu ahal izan da. Programa hura Venezue-larako sortu zen, berariaz, eta bi urte-tan herria analfabetismorik gabe utzi omen zuen Robinson misioari esker. Era berean, Ribas eta Sucre misioek alfabetatzeari jarraipena ematen zio-ten ikasi ezin izan zuten pertsonek unibertsitate ikasketak lor ditzaten.

Sortu eta hamar urtera, gizarte eskubideak zabaltze eta egoera ahu-lenean dagoen biztanleriaren beha-rrak asetze aldera, gizarte politika herrialdeko misioek eta misio handiek bideratzen jarraitzen dute. Gobernua-rentzat erreferentea da Gran Mision Vivienda Venezuela misioa. Biztan-leriak duen etxebizitza arazo larriari erantzuna ematearren, misio honek etxebizitzen eraikuntzan (2.900.000 2019. urterako) jartzen du arreta. Beste programen artean: gazte haur-dunentzako babeserako Hijas e hijos de Venezuela misioek egoera ahulean dauden familientzako diru-laguntza zuzenak eskaintzen dituzte; Amor Mayor misioak pentsioak eskaintzen die hirugarren adineko pertsonei; eta Madres de Barrio misioa erabateko pobrezia egoeran dauden amei zuzen-duta dago.

Misio sozialisten adierazgarri Ve-nezuelako emakumeen garapen eta boteretzean lortutako inpaktua dugu, bereziki egoera ahulean dauden eta familiaburu diren emakumeen kasuan. Osasunera, hezkuntzara eta lanerako prestakuntzara zuzendutako misioe-tan emakumeak gehienak dira. Horrek pobreziaren eta desberdinasunen mu-rrizketarako gobernuaren gizarte poli-tiken “aliatu” bilakatu du emakumea.

AUZOKO AMAKBeste hainbat lekutan bezala, Vene-zuelan pobreziak emakume aurpegia du eta, askotan, bere seme-alaben kar-gu egin behar duten amen aurpegia. Hau da bazterketa arriskuan dauden familien profi l nagusia. Egoera hau arintzeko Madres del Barrio Josefa Joaquina Sanchez misioa sortu zen. Misioa erabateko pobrezia egoeran zeuden amei, hau da, familiaren elika-

dura bermatzeko zailtasunak zuten amei zuzenduta zegoen.

Madres del Barrio misioari esker, 82.557 mila emakumek hileroko diru-laguntza jasotzen dute euren familiak mantentzeko. Baina beste zenbait mi-siok bezala, honek trebakuntza ezber-dinak ere eskaintzen dizkie jarduera produktiboan integra daitezen.

Agroekologia prestakuntzari es-ker, Aragua estatuko Villa del Cura herrian Madres del Barrio taldeko berrogeita bost emakumek Consuelo Fernandez Jabetza Sozial Zuzen Ko-munal Agroekologikoaren Enpresa sortu zuten.

Enpresa sortu aurretik emakume hauek janaria edo arropa era informa-lean kalean saltzen zuten edo etxeko langileak ziren. Misio honen onura-dunak bihurtu zirenean lurra lantzera pasatu ziren. Haiek lantzen duten lur hori, aspaldi, aran emankor horretara heldu zen lehenbiziko familia espai-niarrarena izan zen, eta familia horrek dirutza handia egin zuen lur horre-tan kafea eta anilaren laboreei esker. Familia horren azken belaunaldiak produzitzeari utzi zion eta estatuak bostehun hektarea horiek erosi ahal izan zituen duela lau urte. Harrez ge-roztik, Simon Bolivarren familiarena izan zen etxe koloniala trebakuntza agroekologikoaren egoitza da. Tre-bakuntza horrek soroan egindako praktikak du osagarri.

Kolektiboko kidea den Celia Ji-menezek ezer gutxi zekien agroeko-logiari buruz Madres del Barrio misioak Trebakuntza eta Hezkuntza Sozialistaren Institutu Nazionaleko (INCES) zenbait ingeniari agrono-mok emandako tailerretan parte har-tzera gonbidatu zuenean. Irakasleek ikusmolde teorikoak aurkeztu behar zituzten, baina etxe inguruko ortuek ikasitakoa praktikatzeko aukera pare-gabea eskaini zuten.

Ereintzaren, birziklatzearen, onga-rrigintza organikoaren eta elementuen berrerabileraren inguruan gehiago ikasten zuten heinean eskolako lurrak “nekazaritza-basogintza-artzaintza sistema” bilakatu ziren. Hura osatzen duten 14 elementuei esker, etxaldeko baliabide guztiak integratzen dituen ekosistema iraunkorra da.

IZENEKINRoberto Soares ingeniari agronomoak zazpi hilez trebatu ditu Madres del Barrio taldeko emakumeak. Celiaren esanetan, trebakuntzari esker “landare bat ere landatzen ez zekiten” emaku-meak arreta eta ikasketa behar duen ekosistema bat mantentzeko gai bi-hurtu dira.

Celia eta beste berrogeita bost kide produkzio unitateetan hartzen dute parte: landare zurgaien eta labore estrategikoen mintegian, ortu labore erdi babestua eta zabalean, inguru-neko materialekin egindako onga-rrigintza organikoan, bertako hazien bankuan, cachamaren hazkuntzarako urmaelan...

Page 15: Pueblos60 Ene2014 Dossier-eusk Web

Informazio eta Eztabaida PUEBLOS Lehen hiruhilekoa 2014 15

1 Datuak: Estatistika Institutu Nazionala, www.censoinfo.ine.gob.ve 2 Errepublika Bolivartarra Txostena: Cumpliendo las metas del milenio, 2012.3 1999an indizea 0,498 zen. 2011. urterako 0,397. Latinoamerika eta Kariberako Komisio Ekonomikoa (CEPAL), Anuario Estadístico de América Latina y el Caribe, 2012.

*Mª Cruz Tomay genero alorrean espezializatutako komunikatzailea da. Pueblos – Informazio eta Eztabaida

Aldizkariko erredazkio batzordeko kidea da.

VENEZUELA, 2013. ARGAZKIA: Mª CRUZ TORNAY.

Herrian dauden beste zenbait proiektuk bezala, egindako lana era-ginkorra izate aldera eta ereindakoak emandako uzta batu ahal izateko, tai-ler eskolak Kubako bi agronomoren aholku teknikoa du.

Ekosistema honetan ekoiztutako elikagaiek helbide solidario eta al-ternatiboa dute, familiek toxikorik gabeko elikagaiak bidezko prezioan eskuratzeko aukera izan dezaten. Uztaren zati bat instalazioetan lan egiten duten pertsonek erosi ahal izateko gordetzen dira. Honi esker, diru-sarrerak lortzen dira proiektuak

mantentzeko, beste zati bat, tokiko merkatu eta komunitateetan saltzen da eta azken bat tokiko beste ekoiz-leekin trukatzen da.

Madres del Barrioko emakumeen trebakuntza emakumeen eta euren familien erabateko pobreziari aurre egiteko elementu estrategikoa da, bai-ta Plan de la Patria planaren helbu-ruetako bat lortzeko aurrera egiteko, alegia, bizitzaren babesean laguntza emateko. Kontsumo eta elikadura pro-duktuak lehia politikoan sartu dira es-pekulazioa eta norbereganatzea direla medio. Testuinguru horretan, lurra eskura izatea lasaigarria izan da infl a-zioaren eraginez erosteko ahalmena galduz doazen familientzat.

Olga Maríak 76 urte ditu eta go-rriak ikusi zituen bera bakarrik eta langabezian bere seme-alabak hez-teko. Programari esker bere etxea apurka-apurka eraiki ahal izan zuen eta haragiaren birsalmentaren bidez moldatu zen. Orain mintegiaren man-tentze-lanean ari da. Bertan sendagai naturalak ekoizteko sendabelarrak daude. Olgak argi dauka zein den lu-rra lantzen ikasi izanaren garrantzia: “Nekazaritzan erabateko pobreziari aurre egiten diogu; izan ere, pobrezia hori jateko ezer ez daukagunean ema-ten da. Orain herrian ekonomia eta elikaduraren esparruetan daukagun gerrari aurre egiten ari gatzaizkio”.

Celiaren iritziz, ikasi izana eta en-presa sozial agroekologikoa martxan

jarri izana momentu latz askoren os-tean errealitate egindako ametsa da. Bakarrik egon ez bazen ere, bere se-narra igeltsero ari zen eta beti ez zuen etxera dirua ekartzen. Bere ogibidea, 12 urte zituenetik, etxeko lanak egitea izan zen, baina bere alaba ertainaren gaixotasunak egoera latzean utzi zuen familia. Misioaren laguntzari esker, Celiak bere alabaren tratamendua or-daindu ahal izan zuen eta orain alaba hark biloba bat eman dio.

Olgak bezala, Celiak badaki eu-ren egitekoa oso garrantzitsua dela komunitatearen elikadura burujabetza bermatzeko: “Gure elikagaiak landa-tzeari esker enpresa pribatuek ezar-tzen dituzten prezioen kontra ari gara. Bidezko prezioan saldu, borrokatu eta aberria eraiki behar da”.

Celia eta Olga, Bolivar familiaren etxe zaharra apaintzera doaz tailer eskola agroekologikoan parte hartu duten 76 emakumeen graduazio os-pakizunerako. Hurrengo hiletan pro-gramaren bigarren fasea hasiko da. Horretan gizarte enpresa martxan jar-tzeko gaitasunak landuko dituzte.

Romulo Alvaradok, eskolako koordinatzaileak, emakumeek jasoko dituzten diplomak amaitzen dituen bitartean, trebakuntza probetxuzkoa gertatu zaiela azpimarratzen du: “Po-break ziren eta enpresari bilakatu dira”. Hori bai, herriaren elikadura burujabetzaren alde lan egiten duten enpresariak dira.

Page 16: Pueblos60 Ene2014 Dossier-eusk Web

16 2014 Primer trimestre PUEBLOS Información y Debate

1 Actuam acchui inc res se caucitili, aute fecum sediena, C Catuam oris? quononsce patui se tumus, que tasdam ocaelabem, coenducii fachilinir inuliam es maxim sena vesimo in aucibest? Ahalicae ad rei sid det graritam implicaet vem peridetrae impribus boniam.

2 Actuam acchui inc resiam. 3 Cctuam acchui inc res se caucitili, aute fecum sediena, C Catuam oris? quononsce patui se tumus, que tasdam

ocaelabem, coendus boniam. 4 actuam acchui inc res se caucitili, aute fecum sediena, C Catuam oris? quononsce patui se tumus, que tasdam

ocaelabem, coenducii fachilinir inuliam es maxim sena vesimo in aucibest? Ahalicae ad rei sid det graritam implicaet vem peridiam.

*Nombre apellido apellido es xxxx en xxxx y colabora con xxxxxxxxxxxxxxx.

“Es viable poner en crisis los arquetipos hegemónicos

y ello se puede hacer en lo cotidiano, en el aquí y el

ahora, como el paso aun proceso de construcción

de poder legitimado en el tejido social

16 2014 Lehen hiruhilekoa PUEBLOS Informazio eta Eztabaida

DOSIERRA Gizarte politikak Latinoamerikan, justizia kontua

Redacción PUEBLOS - REVISTA DE INFORMACIÓN Y DEBATE

BALIABIDEAK

ARTIKULUAK, LIBURUAK ETA TXOSTENAKÁLVAREZ GONZÁLEZ, FREDDY J. (2012): Las políticas públicas

de los pueblos y naciones indígenas, ¿un asunto de técni-cos, de técnicas o de políticos? www.rebelion.org.

BETTO, FREI: “Los desafíos de la educación popular”, he-men eskuragarri: La Jiribilla, www.lajiribilla.cu, 2011ko urtarrila.

CEPAL (2013): Entre mitos y realidades. TIC, políticas públicas y desarrollo productivo en América Latina. Informazio gehiago, hemen: www.cepal.org.

CHRISTOPHE VENTURA: “Breve historia contemporánea de los movimientos sociales en América Latina. Del ascenso espectacular de la última década del siglo XX a las nue-vas contradicciones de la primera década del siglo XXI”. Hemen argitaratuta: www.rebelion.org, 2012/09/15.

CONSEJO CENTROAMERICANO DE PROCURADORES DE DERECHOS HUMANOS (2008): Políticas públicas regionales sobre la reducción de la pobreza en Centroamérica y su inciden-cia en el pleno disfrute de los derechos humanos. Informe Nacional Nicaragua. Giza Eskubideen Amerika arteko Institutuaren web orrian eskuragarri, www.iidh.ed.cr.

CÚNEO, MARTÍN; GASCÓ, EMMA (2013): Crónicas del estalli-do. Viaje a los movimientos sociales que cambiaron Amé-rica Latina, Icaria, Bartzelona.

CRUZ, ALBERTO (2011): Pueblos originarios en América. Una guía introductoria de su situación, Aldea Alterna-tiba Desarrollo.

PNUD (2013): Informe sobre Desarrollo Humano 2013. El ascensod el Sur: Progreso humano en un mundo diverso. Hurrengo web orrian eskuragarri: www.undp.org.

REPÚBLICA BOLIVARIANA DE VENEZUELA (2013): Cumpliendo las metas del milenio 2012. Plangintza Herri Boterearen Ministerioaren web orriaren Ikerketa sailan eskuragarri, http://sisov.mppp.gob.ve.

UGALDE ZUBIRI, ALEXANDER (COORD.) (2013): América Latina en la turbulencia global: oportunidades, amenazas y desafíos, GE-ALC/LAKIT, Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU).

INTERNETANSES (ADMINISTRACIÓN NACIONAL DE LA SEGURIDAD SOCIAL DE

ARGENTINA): www.anses.gob.ar.BARÓMETRO INTERNACIONAL (ANÁLISIS POLÍTICO Y SOCIAL, NACIO-

NAL E INTERNACIONAL, DE VENEZUELA Y EL RESTO DEL MUNDO): barometrointernacional.bligoo.com.ve.

CLACSO (CONSEJO LATINOAMERICANO DE CIENCIAS SOCIALES): www.clacso.org.ar.

COMOSOC (COALICIÓN DE MOVIMIENTOS Y ORGANIZACIONES SOCIALES DE COLOMBIA): www.comosoc.org.

CONECTAS HUMAN RIGHTS (BRASIL): www.conectas.org.CORDINACIÓN COLOMBIA - EUROPA - ESTADOS UNIDOS: coeuropa.

org.co.CUBAINFORMACIÓN: www.cubainformación.tv.ESCUELA NACIONAL SINDICAL (COLOMBIA): www.ens.org.co.FONDO DE POBLACIÓN DE LAS NACIONES UNIDAS EN NICARAGUA

(UNFPA): www.unfpa.org.ni.FORO INTERNACIONAL DEMOCRACIA Y COOPERACIÓN. OBSERVATO-

RIO DE REDES DE ORGANIZACIONES SOCIALES: www.democra-ciaycooperacion.net.

FORO MÉXICO 2013: foromexico2013.org.MINISTERIO DE INCLUSIÓN ECONÓMICA Y SOCIAL DE ECUADOR:

www.inclusion.gob.ec.MINISTERIO DEL PODER POPULAR PARA LA ALIMENTACIÓN (VENEZUELA):

www.minpal.gob.ve.MISIONES SOCIALES (VENEZUELA): misionessociales.com.ve.PLATAFORMA DE INTERCAMBIO DE LA RED DE EDUCACIÓN POPULAR

DE AMÉRICA LATINA Y EL CARIBE: www.redlaedupopular.org.PLATAFORMA COLOMBIANA DE DERECHOS HUMANOS, DEMOCRACIA

Y DESARROLLO - CAPÍTULO BOGOTÁ: descapitulobogota.wor-dpress.com.

PNUD (UNITED NATIONS DEVELOPMENT PROGRAMME): www.undp.org.

POLO DEMOCRÁTICO ALTERNATIVO - COLOMBIA: Web de Wilson Arias Castillo, representante a la Cámara por el Valle del Cauca del Polo Democrático Alternativo, www.wilsona-rias.com.

YO SÍ PUEDO - ARGENTINA: www.yosipuedo.com.ar.

Euskerazko dosier hau, Pueblos - Informazio eta Eztabaida Aldizkariaren 60. zenbakiarekin baterabanatzen da. Itzulpena Iñigo Gallastegik eta maketazioa Gonzalo Triguerosek egin dute. Parte hartuduten beste guztiei ere eskerrak eman nahi diegu. Pueblos aldizkariaren 60. ale hau Garapenerako

Lankidetzaren Euskal Agentziaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin egin da.