Pueblos 52 Jun2012 Dossier Eusk

16
OSCAR ANTÓN LOBATO Palestinako auzia deiturikoa maiz agertzen da he- dabideetan, baina zenbatek dakigu benetan zer gertatzen ari den Palestinaren eta Israelen arteko gatazkan? Zenbateko sakontasunarekin aztertzen da gaia? Informazio asko izateak ez du esan nahi zehazki ondo informatuta gaudenik. Askotan, datu gehiegi izateak ekarri ohi du desinformazioa, eta hori ez da egiten eskuzabalki, baizik eta guztiz bestela. Informazioaren erabilera giltzarria da gatazkan, ba- lak edo okupazio-estrategia bezainbat edo gehia- go, orri hauetan aztertzen den bezala. Horrez gain, beste gizarte-eragile batzuek, hala nola presoek eta emakumeek, gatazkan zer egiteko duten nabarmentzen da hemen. 2012ko apirilaren 17an hasitako kanpainaren izenak akuilu izan duen espiritua adierazten du, “Karameh” (“duintasuna” arabieraz). Egun horretan, 1.200 preso inguruk gose-greba jendetsu bat hasi zuten, horien arteko talde txiki bat zuela hilabete baino lehenagotik egi- ten ari zenarekin bat eginez. Palestinar emakumeek gatazkan duten egite- koari dagokionez, beharrezkoa da kontuan izatea emakumeek arabiar gizartean duten rola edo lekua eta zer garrantzi duten lurralde okupatu batean irauteko borrokan. Aldarrikapen feministak sakon- ki loturik daude erresistentziarekin eta Palestinako herriaren aldarrikapen nazionalistekin. DOSSIER 52 zenbakia Q Ekaina berezia Q 2012 Informazio eta Eztabaida Aldizkaria Q www.revistapueblos.org Begirada bat Palestinako gatazkari Berezia: Palestinako auzia

Transcript of Pueblos 52 Jun2012 Dossier Eusk

Page 1: Pueblos 52 Jun2012 Dossier Eusk

OSCAR ANTÓN LOBATO

Palestinako auzia deiturikoa maiz agertzen da he-dabideetan, baina zenbatek dakigu benetan zer gertatzen ari den Palestinaren eta Israelen arteko gatazkan? Zenbateko sakontasunarekin aztertzen da gaia? Informazio asko izateak ez du esan nahi zehazki ondo informatuta gaudenik. Askotan, datu gehiegi izateak ekarri ohi du desinformazioa, eta hori ez da egiten eskuzabalki, baizik eta guztiz bestela.Informazioaren erabilera giltzarria da gatazkan, ba-lak edo okupazio-estrategia bezainbat edo gehia-go, orri hauetan aztertzen den bezala.Horrez gain, beste gizarte-eragile batzuek, hala nola presoek eta emakumeek, gatazkan zer egiteko

duten nabarmentzen da hemen. 2012ko apirilaren 17an hasitako kanpainaren izenak akuilu izan duen espiritua adierazten du, “Karameh” (“duintasuna” arabieraz). Egun horretan, 1.200 preso inguruk gose-greba jendetsu bat hasi zuten, horien arteko talde txiki bat zuela hilabete baino lehenagotik egi-ten ari zenarekin bat eginez. Palestinar emakumeek gatazkan duten egite-koari dagokionez, beharrezkoa da kontuan izatea emakumeek arabiar gizartean duten rola edo lekua eta zer garrantzi duten lurralde okupatu batean irauteko borrokan. Aldarrikapen feministak sakon-ki loturik daude erresistentziarekin eta Palestinako herriaren aldarrikapen nazionalistekin.

DOSSIER52 zenbakia Ekaina berezia 2012

Informazio eta Eztabaida Aldizkaria www.revistapueblos.org

Begirada bat Palestinako gatazkari

Berezia: Palestinako auzia

Page 2: Pueblos 52 Jun2012 Dossier Eusk

2 2012 Ekaina berezia PUEBLOS Informazio eta Eztabaida

BEREZIA Palestinako auzia

Noiz, zergatik eta nazioarteko zein bermerekin sortu zen Israel? Nor bizi zen lur horretan estatu hori sortu aurretik? Zein da sionismoaren eta semitismoaren arteko desberdintasuna? Eskubide berberak al dituzte israeldar guztiek? Zein dira Israelen mugak, NBEren arabera? Zenbat palestinar bizi dira beren lurretik kanpo? Zer diote arabiarren eta israeldarren arteko gatazkari buruzko Segurtasun Kontseiluaren ebazpenek? Betetzen al ditu Israelek ebazpen horiek? Palestinar eta israeldarren arteko gatazka apur bat ulertu nahi dutenei sortzen zaizkien oinarrizko galdera logikoak dira horiek, eta horien erantzuna ez dugu komunikabideetan aurkituko, nahiz eta egunero sortzen diren eskualde horri buruzko albisteak.

“Atentatu basatiak”. Hitz hori erabili zuen editorial batek

Israelen hiru pertsona hil zitueneraso suizida bat izendatzeko.

El Paiseko editoriala, 2007-01-30

“Akats piloa”. Izenburu hori ipini zioten editorial bati Israelek Gazako zerrendaren aurkako

itsas eraso batean Hamaseko buruzagi bat eta hamar palestinar zibil, horien

artean arratsaldea hondartzan pasatzen ari ziren hiru ume eta hiru emakume,

hil ondoko egunean. El Paiseko editoriala,

2006-06-10

Palestina eta Israelen arteko gatazkari buruzko

DesinformazioaPascual Serrano*

PAULA CABILDO

Page 3: Pueblos 52 Jun2012 Dossier Eusk

Informazio eta Eztabaida PUEBLOS Ekaina berezia 2012 3

Palestinako auzia BEREZIA

Komunikabideen egunerokota-sunak eragotzi egiten du aurre-kari historiko eta testuinguru-

elementu horiek denak ezagutzea, ezinbestekoak arabiarren eta israelda-rren arteko gatazka ulertzeko. Segur aski, herritar batek prentsa egunero irakurriz eta gauero telebistako al-bistegiak ikusiz eskualdean gertatzen dena ulertu nahiko balu, ez luke lor-tuko. Elkarren artean gaizki jositako berrien jario bat ikusiko luke, eta ja-kingo luke atzo buruzagien bilera bat izan zela, gaur bi palestinar hil dituz-tela, bihar suizida batek autobus bat leherrarazi duela... Balio al dute in-formazio horiek ezer ulertzeko?

2007ko ekainean, Hamasek urte-bete lehenago harrapatutako israeldar soldaduaren grabazio bat zabaldu zela albiste1 esporadikoa izan zen. Hala, hedabideek ia ahazturik baitzeukaten, gogora ekarri ahal izan genuen atxi-loketa hura, Israelgo armadak Gazako azpiegiturak suntsitzea eta 400 palesti-nar, erdiak zibilak, hiltzea eragin zue-na. Hori jarraian datorrenaren adibide bat besterik ez da: hedabideek gaurko-tasun berehalakoarekin daukaten obsesioak eta horren ondoko ahanz-turak galarazi egiten duela gertaerak ulertzeko beharrezkoa den ikuspegia eskaintzea. Bestalde, hedabideek transmititzen duten nahasmenaren on-dorioz, ikus-entzuleek ezin dute ulertu gatazkan parte-hartzen duten aktoreen jarrera. Komunikabideak aztertzen baditugu, badirudi arazoa funtsean palestinar eta juduen arteko intole-rantzia eta indarkeria direla, bestelako elementu sakonagorik eta testuingu-rurik gabe. Beste askotan, hedabideek atsegin handiegia hartzen dute “esta-tuburuen goi-bilerekin, mandatarien eta antzekoen bidaiekin eta interesik ez duten baina ez sinesteko moduan iruzkintzen diren beste xehetasun eta anekdota batzuekin. Azken batean, xedea da auziaren funtsean ez eta bes-te edozertan jartzea arreta eta jendea xehetasunetan galtzea”2.

Profesionalei izugarri eragiten dien beste kontu bat da Israelek ki-kildu egiten dituela, arrazoi ezta-baidaezin batengatik: juduak izan zirelako holokaustoaren gertaera ankerraren biktima nagusiak. “Israel-

go estatua bere biktima-izaeratik bizi da (izaera hori ez zaie ematen palesti-narrei, nahiz eta haien biktimakizan) eta “antisemitatzat”3 jotzen du bere mandatarien jarduna zalantzan jartzen duen oro”. Kazetariek ez dute inoiz jotzen israeldarrek palestinarrekiko duten portaera ikertzen duen biblio-grafi ara. Esate baterako, The Ethnic Cleansing of Palestine (Palestinako garbiketa etnikoa) lanean, Ilan Pappek, historiagile israeldar eta juduak, azal-tzen du 1948ko palestinarren erbeste-ratzea erakunde armatuetako buruzagi juduek arretaz diseinatutako estrategia baten parte izan zela (orduan erai-kin zibiletan jartzen zituzten haiek bonbak, hala nola Jerusalemgo King David hotelean, 91 hildako eraginda, baina inork ez ditu jotzen “terrorista-tzat”), Palestina historikoaren zatirik handienarekin geratzeko.

Aurrekari historikoak hain dira garrantzitsuak arabiarren eta israel-darren arteko gatazka ulertzeko non Israelgo Gobernuaren oinarrizko printzipioetako bat (bi bandoetan di-rua, boterea eta hedabideetan eragi-teko eragina duen bakarra) historia bere alde manipulatzen saiatzea den. Operazioa Wikipediara ere iritsi da. 2008ko martxoan, Electronic Intifada atariak4, Ali Abunimah estatubatuar-palestinar kazetariak kudeaturikoak, salatu zuen israeldar talde bat, Ekial-de Hurbilari buruzko Informazioaren Zehaztapenerako Ameriketako Ba-tzordea (CAMERA), boluntarioak biltzen zebilela online entziklopedia argitaratzeko eta modu horretara “is-raeldarren aurkako editoreek Israe-lekin loturiko artikulu askotan era guztietako kalteak eta akatsak sar zi-tzaten”5 eragozteko.

“Hedabideek transmititzen duten nahasmenaren ondorioz, ikus-entzuleek ezin dute ulertu gatazkan dauden aktoreek duten jarrera”.

BI NEURRIZalantzarik gabe, arabiarren eta is-raeldarren arteko gatazkan bi neu-rri erabiltzen dira gehienik. Noam Chomskyk hedabideetan oihartzun guztiz desberdina izan zuten bi gertae-ra aipatzen ditu: batetik, Achille Lau-ro (1985eko urria) transatlantikoaren bahiketan palestinar komando batek hil zuen estatubatuar elbarriaren ger-taerak, terrorismoaren historian sartu baitzuten; eta, bestetik, 2001ean Jeni-nen gurpil-aulkian bandera zuriarekin ihesi zihoan palestinar elbarri baten tiroz jositako hilketa, isiltasunera kondenatu zutena6. Israel/Palestinako egoeraren analisian eta kritikan gai-lenduriko talde batek, Estatu Batue-tako hiru telebistak Palestinako Inti-fadari 2004an7 emandako estaldura estatistikoki aztertu zuen eta estaldura nabarmen desitxuratua ematen zela ondorioztatu zuten. Aztertutako he-dabideek batez beste palestinar hau-rren heriotzaren berri baino hamar aldiz gehiago eman zuten israeldar haurren heriotzaren berri. Kontuan hartuta aztertutako aldian israeldar haur bakoitzeko 22 palestinar haur hil zirela, agerikoa da estalduraren desoreka.

Baina ikus ditzagun adibide zeha-tzagoak. 2006ko ekainean, egunka-ri batek izenburu hauxe ekarri zuen: “Hamasek su-etena hautsi du eta Is-raelen aurka suziriak jaurti izana al-darrikatu du”8. Testuan ikus dezakegu hurrengoaren erantzuna izan zela hori: “Atzoko Israelgo armadaren itsas era-soak, zazpi palestinar zibilen heriotza eragin zuen”. Ondorioz, Israelek zazpi zibil hiltzen ditu, Hamasek zazpi suzi-rirekin erantzuten dio, inor hil edo zau-ritu gabe, eta su-etena hautsi dutenak, indarkeria sortu dutenak, palestinarrak dira. Beste titulu hau ere irakur dezake-gu: “Palestinako Intifadaren 3.000. biktima”9. Pentsa litekeenaz bestela, ez da palestinar ekintzaileen eskuetan hildako israeldar bati buruzko berria; aitzitik, hildakoa palestinar polizia bat zen, Israelgo armadak Gazan egindako sarraldi batean hila. Palestinarrak ere Intifadaren biktimak dira. Nazioarteko komunitatearen irudikarian, biktimak bi bandoetakotzat jotzen dira, baina batzuk terrorista gisa agertzen dira eta besteak gobernu demokratiko baten

Page 4: Pueblos 52 Jun2012 Dossier Eusk

4 2012 Ekaina berezia PUEBLOS Informazio eta Eztabaida

BEREZIA Palestinako auzia

armada erregular gisa. 2000. urtetik 2008ko martxora, Israelgo armadak mila palestinar hil zituen eta Anapolis-ko Konferentziatik, 2007ko azarotik, hirurehun eta hogeita hamaika pales-tinar hil dituzte, horien artean hogeita hemeretzi haur10. Beraz, egoera hauxe da: “palestinar terrorismoak” hiltzen dituen soldaduak baino haur gehia-go hiltzen dituela Israelek “terroris-moaren aurkako borrokan”.

Bi neurriak ezin hobeki ikusten dira erabiltzen den hizkuntzan. Eta are gehiago iritzi-artikuluetan. “Aten-tatu basatiak”11 irakur dezakegu Israe-len hiru pertsona hil dituen palestinar eraso suizida bati buruz ari direlarik,

Telebistan “bahitutako 19 urteko gaz-te” bati buruz hitz egiten entzun dugu13. Oso modu berezia palestinar miliziek harrapatutako israeldar soldadu bati buruz hitz egiteko. Albiste batean titu-lu hau ere irakur dezakegu: “Israelgo soldaduek Naser al Shaer Palestinako lehen ministrordea atxilotu dute”. Eta azpitutulu hau: “Joan den ekainean Gi-lad Shalit hebrear soldadua bahitu on-doren Israelek Hamaseko kideen aurka egin dituen ekintzen barruko operazioa da”14. Ikus bedi Palestinan ministro zi-bil eta ez-armatuak, zeintzuen etxeetan indarrez sartzen baitira hebrear solda-duak, “atxilotu” egiten dituztela, eta israeldar militar armatuak, palestinar

miliziek harrapaturikoak, “bahitu” egiten dituztela. Ildo berean, harresia ez da harresia, baizik eta segurtasun-hesia; erradikal juduak ortodoxoak dira; eta palestinar erradikalak, berriz, terroristak.

ITURRIAK ETA ANALISTAKPalestinaren eta Israelen arteko gataz-kari buruzko informazioa emateko joera nagusia hauxe da: «Ipar Ame-rikako hedabideek kazetari juduak erabiltzen dituzte, eta, hala, kasuen ehuneko 99etan, informazio desitxu-

eta “Akats piloa”12, ostera, Israelek Hamaseko buruzagi bat eta hamar pa-lestinar zibil, horien artean arratsaldea hondartzan pasatzen ari ziren hiru haur eta hiru emakume, hil ondoko eguneko editorial baten titularrean. Palestina-rren eta israeldarren arteko gatazkan, hizkuntzaren borroka ezinbestekoa da Israelentzat; inork ez du zalantzan jartzen irakurle gehienek titularrei soilik erreparatzen dietela eta horiek erredakzioburuek hautatzen dituztela eta ez berriemaileek. Horren eredu da “harrapatua” edo “bahitua” erabiltzea.

ratua eta lerratua jasotzen dute». Na-hiz eta eskualdean dauden espainiar hedabideetako berriemaileak espai-niarrak izan, «horien ia erdiek kaze-tari juduak dituzte beren bulegoetan. Inork ez du palestinar kazetaririk, ezta kolaboratzailerik ere, eta esan beharrik ere ez dago juduak ez direla sartzen palestinarren lurraldeetan, eta ezta es-kualdeko herrialdeetan ere»15. Bestal-de, «erosotasunagatik, mendebaldeko berriemaile gehienak ez dira sartzen Gazan edo Zisjordanian, non eta ger-tatzen dena oso larria ez izan; Gaza leku deserosoa da, higiene aldetik ba-daezpadakoa eta ibiltzeko zaila: milaka historia daude kontatzeko, baina ger-

takizun horiek ez dute gogobetetzen; beraz, palestinarrei buruz argitaratzen den informazioa hutsaren hurrengoa da israeldarrei buruz argitaratzen diren historiekin alderatuz gero»16.

Hedabideek beren ildo editoriala modu ez esplizituan lerratzeko duten ohiko mekanismo bat analistak hauta-tzea izan ohi da. Iritzi-emaile baino ge-hiago adituen itxura emanda, sinadura horiek eman nahi den ildo politikoa errepikatzen dute, aurrez hedabidearen ideiak partekatzen dituzte, hautatzeko teknikaren bitartez. «Espainian dagoen

SANDRA BARRILARO

Page 5: Pueblos 52 Jun2012 Dossier Eusk

Informazio eta Eztabaida PUEBLOS Ekaina berezia 2012 5

Palestinako auzia BEREZIA

israeldar lobbya, munduko gainerako lekuetan dagoena bezala, oso bote-retsua da, eta berehala konpontzen da ‘ondo’ kideko jendearekin erredakzioe-tan (batzuetan erredaktoreburuak edo haragokoak), informazioa bideratzeko, erabilitako hiztegia zalantzan jartzeko edo ‘adituen’ iruzkinak ‘saltzeko’, bai eta Tel Aviverako bidaia ordainduak eskaintzeko ere, handik ‘erakuste-ko’ harresia ez dela harresi baizik eta hesi bat, palestinarrak arrazoirik gabe kexatzen direla eta haien herria arabiar bizilagun desatseginek eginiko meha-txuen biktima dela, gorrotoa zainetan jaio baitziren»17.

Beste desoreka bat gertaera jakin batzuk jorratzen dituztenean hauta-tzen dituzten pertsonak eta analistak dira. El Pais egunkariak, Nakbaren urteurrenaren bezperan (750.000 pa-lestinar egotzi zituzten eguna), honela eman zuen berria: Daniel Baremboi-ni egindako elkarrizketa bat, israelgo orkestra-zuzendari bakezale bat, oso errespetagarria, jakina, baina israel-darra, Israelen Espainiako enbaxado-rearekin izandako topaketa digital bat eta Bush Israelera iritsi zen unea (hain zuzen, Jerusalem zen, ez Israel, inork adierazten ez duen ñabardura).

ISRAELEN DEMOKRAZIAHedabideek diskurtso politiko hau erre-pikatzen dute: Israel dela eskualdeko demokrazia bakarra. Baina «demokra-zia bitxia da, militarrek maiz funtzio giltzarriak baitituzte. Pentsa bedi, esate baterako, Ariel Sahron, Ehud Barak, Benjamin Netanyahu, Isaac Rabin eta Menahem Begin-engan. Denak dira militarrak edo denak datoz erakunde militarretatik. Eta denak iritsi dira Is-raelgo lehen ministro izatera18.

Amnesty Internationalek, 2001ean zabalduriko «Arrazismoa eta Justi-zia Ministerioa» izeneko txostenean, agerian utzi zuen «Israelgo demokra-ziaren» arrazismoa; izan ere, hainbat lege berariaz dira baztertzaileak, herri juduarentzako estatu judu baten pre-misa baitute oinarri. Ondorioz, baz-tertu egiten dituzte judu ez direnak, zehazki belaunaldiz belaunaldi lur horietan bizi izan diren palestinarrak. Zenbait kasutan, berariaz bermatzen dute herritar juduei lehentasunezko

tratu bat ematea, hala nola hezkuntza-ren, etxebizitza publikoaren, osasuna-ren eta lanaren arloan19.

KONTATZEN EZ DUTENAGaur egun, gutxienez zabaltzen den beste informazio ezkutatzen da. Pales-tinarrek jasan behar dituzten baldintza gogorrak nekez islatzen dira komu-nikabideetan. Eta are gutxiago Israelgo Gobernuak eta armadak aplikatutako politikei loturiko albisteetan. Esate baterako, Zisjordaniako palestinarrek urtean 50 m3 ur baizik ez dute beren premia guztiak asebetetzeko: edatea, garbitzea, janaria prestatzea, nekazari-tza, industria eta abar. Alabaina, legez kontrako kolono bakoitzak 2.400 m3 ur ditu erabilgarri urtean. Baina, gai-nera, palestinarrek fi nantzatzen dute ura; izan ere, israeldarrek halako bi ordaintzen dute kopuru berberagatik. Argindarrarekin antzeko zerbait gerta-tzen da; Israelek Palestinan argindarra ekoizten zuen enpresa bakarra suntsitu zuen, eta galarazi egin zien palestina-rrei sorgailu berriak erostea; beraz, dena Israeli erosi behar diote, israelda-rrek halako bi ordainduta20.

Palestinaren eta Israelen arteko gatazka geldirik dago agendan, hil-dakoen eta zaurituen gerra-parteak lakonikoki zabaltzeko formatuaren bidez. Palestinar baten berri izen-abizen eta guzti etortzen bazaigu, au-rrez haren martirioaren bideo-irudiak ditugulako izan ohi da; inoiz ez dira agertzen lankidetzaren eta elkarrekiko laguntzaren bidez bizirik irauteko bo-rrokatzen diren palestinarrak.

Isilarazi egiten dira, orobat, Israe-len politika salatzeko altxatzen diren ahotsak. 2006ko uztailean, Literatu-rako bi Nobel saridunek, Jose Sarama-gok eta Harold Pinterrek, nazioarteko ospea duten beste bi idazlerekin batera,

Herritar batek prentsa egunero irakurriz eta gauero telebistako albistegia ikusiz eskualdean zer gertatzen den ulertu nahi izango balu,ez luke lortuko

John Berger eta Noam Chomskyrekin batera hain zuzen, «En defensa del pueblo Palestino»21 izeneko idazkia zabaldu zuten. Espainiako prentsan, El Pais egunkarian baizik ez zen agertu, zuzendariarentzako gutun batean22. Eta hori, nahiz eta herri baten sarras-ki betean publiko egin ziren Israelen eta Libanoren arteko eskualde-gerra bat, hainbat herrialderi eta eskualde osoari eragiten ziona, NBEko Segur-tasun Kontseiluko krisia eta milaka herritarrek kaleetan egindako manifes-tazioak. Intelektual entzutetsu horien salaketa zuzendariarentzako gutun gisa geratu zen, bizilagun batek udal zabor-bilketaren inguruan egindako kexa bat balitz bezala. Horrek kontrastatu egi-ten du Nobel saridun horietako batek, Jose Saramagok, 2003an Kubako he-riotza-zigor batzuk kritikatzeko lerro labur batzuk idatzi zituenean izan zuen tratuarekin. Orduan, egunkari horrexe-tako azala merezi izan zuen, eta leku pribilegiatu bat, iritzi-artikulu gisa; ar-tikulu hori, gainera, hedabide eta agen-tzia guztiek jaso zuten.

*Pascual Serrano kazetaria da.Testu hori bere Desinformacion. Cómo los medios ocultan

el mundo (Península, 2009) liburuan dakarren Asiari buruzko kapituluaren laburpen bat da.

1 El País, 2007-06-262 Agustín Velloso. Egileari egindako elkarrizketa. 3 Mónica G. Prieto. Egileari egindako elkarrizketa.4 http://www.electronicintifada.net/ 5 G. Prieto, M. “¿Se puede reescribir la historia?”, El Mun-

do, 2008-04-236 Chomsky, N. Piratas y emperadores. Terrorismo inter-

nacional en el mundo de hoy. Ediciones B. Bartzelona. 2003ko ekaina.

7 Ikus http://www.ifamericansknew.org/media/net-report.html8 El Mundo, 2006-06-109 El País, 2003-03-01

10 Ramonet, I. “Por una resistencia de masas no violen-ta contra Israel”. Mustafa Barghouti palestinar liderrari egindako elkarrizketa. Le Monde Diplomatique. 2008ko maiatza

11 El Paíseko editoriala, 2007-01-3012 El Paíseko editoriala, 2006-06-1013 Tele 5, 2006-06-2614 El País, 2006-08-1915 Mónica G. Prieto. Egileari egindako elkarrizketa. 16 Ibídem. 17 Ibídem. 18 Ramonet, I. “Por una resistencia de masas no violen-

ta contra Israel”. Mustafa Barghouti palestinar liderrari egindako elkarrizketa. Le Monde Diplomatique. 2008ko maiatza

19 Amnesty Internationalen txostena, 2001ekoa: Racism and the Administration of Justice (Arrazismoa eta Jus-tizia Ministerioa)

20 Ramonet, I. “Por una resistencia de masas no violen-ta contra Israel”. Mustafa Barghouti palestinar liderrari egindako elkarrizketa. Le Monde Diplomatique. 2008ko maiatza

21 Hemen aurki daiteke: Rebelion.org. http://www.rebelion.org/noticia.php?id=34982

22 El País, 2006-07-21

Page 6: Pueblos 52 Jun2012 Dossier Eusk

6 2012 Ekaina berezia PUEBLOS Informazio eta Eztabaida

BEREZIA Palestinako auzia

Gatazka gutxik sortu dituzte hain modu jarraituan Palestinaren eta Israelen artekoak bezainbeste albiste. Errefuxiatu-esparrua, es-tatu judua, PAE, Intifada, solda-du-ezarpena, lurralde okupatua, bake-prozesua eta halako termi-noak gutako gehienok hazi garen

“informazio-paisaiaren” parte dira. Beraz, ez da izan behar asko irakurria, bidaiatua edo soi-lik gaian interesatua han, mun-duko bazter hartan, Mediterra-neoaz bestalde, gertatzen denari buruzko iritzi bat izateko. Kasurik gehienetan, aski da proba egitea

eta galdetzea, hauxe izaten da iritzia: “hori ez dago ulertuko due-nik”, “horrek ez dauka konponbi-derik”; edo, helburu historikoak dituen iruzkinaren ereduari jarrai-tuz, “hori oso aspalditik dago ho-rrela” eta “ez dago konponduko duenik, ez dago ulertuko duenik”.

Palestina: Irudia eta errealitatea

Teresa Aranguren*

FLICKR.COM: GLADYS MARTÍNEZ

Page 7: Pueblos 52 Jun2012 Dossier Eusk

Informazio eta Eztabaida PUEBLOS Ekaina berezia 2012 7

Palestinako auzia BEREZIA

Hizkuntzak errealitatea azaltzeko zein desagerrarazteko balio du; hori beti jakin dute prentsa-ka-

bineteek eta komunikabideetan aditu direnek. Egitateak hobeki ezkutatzen dira hitzen hormen atzean isiltasuna-rekin baino.

DISKURTSOAREN GARRANTZIAPalestinako drama ez da inola ere as-paldikoa; aitzitik, jatorri eta erantzu-kizun konkretuak ditu, eta fusilekin eta bonbekin baino lehen hizkuntza-rekin hasi zen. Lehenik, historiaren diskurtsoa, narratiba sortu zen, eta on-doren etorri ziren lurraren espoliazioa eta okupazioa.

Arrazoi ekonomikoak eta estra-tegikoak edo, bestela esanda, interes kolonialak, zalantzarik gabe eraba-kigarri izan baziren ere Palestinako biztanleak abaildu zituen hondamen hura sortzeko, ez dira aski bere oso-tasunean azaltzeko. Batzuetan, zer gertatzen den ulertzeko, ez da aski «zergatik» galdetzea, «nola» ere gal-detu behar da.

Eta «nola» horrek zerikusi handia du Mendebaldearen hiztegi historiko eta kulturalarekin, izugarri erraz piz-tu baitzen Palestinako errealitatea eta existentzia ukatzen zuen diskurtsoa. Bestela esanda: hiztegia pentsamen-du kolonial bat zen, “besteari” (ara-biarrak ziren eta dira palestinarrak, gure “beste” nagusia) gizatasuna edo behintzat guk dugun gizatasun-mota kendu ziona. Edo guri dagoki-guna. Bestea gauza bihurtu zuen eta subjektu-izaera kendu zion begiratu kolonial horrek zilegitu zuen Pales-tinako errealitatea oztopo soil bihur zedin garai hartako potentzia handien interes estrategikoetarako. Palestina, Palestinaren existentzia, konpondu beharreko arazo bihurtu zen.

Dei bibliko batek eta bi publizita-te-iragarkik gidatu zituzten aurrera-pen sionistaren lehenengo urratsak eta horren kontrako alderdia, Palestina-ren espoliazioa: “Jahvek agindutako lurra” zen mitoa; “herririk gabeko lur bat lurrik gabeko herri batentzat” eta “Israelek basamortua loraraziko du”, propaganda-kanpainaren ardatzak.

Adierazgarria da mito bat eta bi gezur, zeinak hala direla erraz egiazta

litekeen, nolako naturaltasunarekin iritsi ziren egitateen kategoriara eta zein eraginkorrak izan ziren orduko Palestinako errealitatea ezkutatzeko eta ondoren etorri zenaren ulertzeko modua eratzeko.

Palestina ez zen lur aurkitugabe eta ezezagun bat, haren historia doku-mentatuta zegoen, eta esan liteke, gainera, munduko beste leku batzue-takoa baino askoz ere modu zorrotza-goan zegoela dokumentatua. Jakina zen bazela herri bat Palestinan, bazi-rela biztanleen erroldak, jabetzaren erregistroak, merkataritza-kontratuak, egunkariak, idazleek eta bidaiariek deskribatuak zituztela Palestinako jen-dea eta paisaiak; jakina zen Palestina ez zela basamortu bat, ez eta eremu huts bat ere. Jakina zen bazela merka-tarien, nekazarien, negoziolarien, idaz-leen, poeten, aberats eta behartsuen, kontserbadore eta progresisten gizarte bat, memoria historikoa zuena eta etor-kizunerako asmoak zituena. Herri bat azken batean. Eta hala ere...

HISTORIA LAPURTZEAPalestinako lehen lapurreta haren his-toriaren lapurreta izan zen eta, horren ordez, Bibliako kontakizun bat ezarri zen, ezagun egiten zaiguna eta esko-lan “historia sakratu” gisa (termino kontraesankorra errotik beretik, his-toria defi nizioz ezin baitaiteke sakratu izan) ikasi duguna. Bibliako denbora mitikoaren eta gaur egungo denbo-raren arteko zentzuari jarraipen bat eman behar zitzaion, eta, horretarako, beharrezkoa zen Palestinako benetako historia ezabatzea; izan ere, haren iraganaren kontakizuna ez zetorren bat mugimendu sionistaren diskurtso baztertzailearekin. Hortik etorri da arkeologiak Israelen hartu duen zen-tzu errotik politikoa eta Palestinako ondare historikoaren aztarnen gai-neko interes eskasa, ez ikusi egiteko borondatea ez esatearren, izan ondare hori greziarra, feniziarra, erromata-rra, bizantziarra eta, jakina, arabiarra. Horrek azaltzen du, orobat, zergatik izan duten Israelgo Gobernuak eta haren babesle zintzo Estatu Batuek hain erreakzio muturreko eta sumin-dua oraindik orain Palestina Hezkun-tzarako, Zientziarako eta Kulturarako

Egia da okupazioak ez duela beti hiltzen,

baina beti eragozten du bizitzea

Nazio Batuen Erakundean (Unesco) eskubide osoko kide gisa onartu du-tela eta.

Israelgo estatua sortu aurreko eta ondoko hilabeteetan egin zen garbike-ta etnikoaren operazioan, xedea ez zen soilik arabiarren lurraldea hustea, baizik eta haien presentziaren eta ira-ganaren arrastoak ezabatzea; horrega-tik, hango biztanleak egotzi ondoren, suntsitu egiten zituzten herriak, eta haien izenak ezabatu egiten zituzten mapan. Arkeologia bezala, toponimia ere kontu politikoa da Israelen.

Badakit argudia daitekeela hori dena iraganeko kontuak direla eta Pa-lestinako errealitatea gaur egun beste bat dela, lurralde okupatuena, harre-siarena, soldadu-ezarpenena, nego-ziazioena, bake-prozesuarena, Gaza-ren blokeoarena, barne-banaketarena. Eta egia da, kontua ez da egin zen eta jadanik guztiz konpondu ezingo den bidegabekeria anker hartan ainguratu-rik geratzea, baizik eta etorkizunerako irtenbide behintzat nahiko bidezkoak bilatzea. Baina kontuan hartzen badu-gu Israelgo Gobernuak Palestinako al-derdiari ezarri asmo dion baldintzarik oraintsukoena ez dela estatu gisa duen legitimitatea baizik eta “estatu judua”, eta erreklamazio horrek ez duela alar-marik eragin, ez eta ia erreakziorik ere, mendebaldeko estamentu politikoetan eta komunikabideetan, ikusiko dugu zenbateraino irauten duten garai ba-tean egindako garbiketa etnikoaren logikak eta Palestinako biztanle “ez juduak” deuseztatzeak ahalbidetu zu-ten pertzepzio-mekanismoek.

Israel “estatu judu” gisa aintza-testeko asmoak, nahiz eta deusezta-tu egiten duen Frantziako Iraultzaz geroztik Europan fi nkatzen joan zen erlijioaz edo arrazaz haragoko herri-

Page 8: Pueblos 52 Jun2012 Dossier Eusk

8 2012 Ekaina berezia PUEBLOS Informazio eta Eztabaida

BEREZIA Palestinako auzia

tarren kontzeptua, ez du eskandalurik sortzen, eta ez da salatzen demokra-ziaren oinarriaren beraren aurkako eraso gisa. Bere garaian “Bibliako promesaren” argudio zentzugabeak edo “herririk gabeko lurraren” gezu-rrak eskandalurik sortu ez zuen beza-la. Ez gaude lur birjina batean, lurra kutsaturik dago.

terrorista suizidarena nola Israelgo armadaren aurka harriak jaurtitzen dituen umearena), nahiz eta erreali-tatearen datuek eta kopuruek erakus-ten duten okupazioaren eguneroko indarkeria askoz ere hilgarriagoa eta ankerragoa dela. Jakina, hildakoen etengabeko jarioa berekin dakarren indarkeria horrek nekez merezi du

minoa, edo zergatik hitz egiten den le-gez kanpoko koloniez, legezko kolo-niarik balego bezala, okupatzailearen mintzaira geure eginda eta okupatua-ren mintzaira ez baizik eta nazioarte-ko legezkotasunarena baztertuta.

Zisjordaniako operazio militar bati buruzko kronika batean, ohi den bezala «Israelgo armada» edo «Is-

HIZKUNTZA ARMA GISAPalestinaren kasuan, hizkuntza beti izan da arma bikaina; geure buruari galdetu behar diogu nola lortu den “indarkeriaz” eta, diskurtso diplo-matikoan”, “indarkeria amaitzeko premiaz” hitz egitean “palestinar in-darkeriaz” ari direla ulertzea (hala

prentsako tituluetan nabarmentzea edo albistegi bat horrekin hastea, non eta aldi bakar batez ez diren hamar pertsona baino gehiago hil. Eta geure buruari galdetu behar diogu zergatik agertzen den “okupazio” terminoa konta ahaletan eta zergatik dagoen ia desagerturik “okupazio-indarrak” ter-

raelgo defentsa-indarrak» aurkitu be-harrean “Israelgo okupazio-indarrak” terminoa aurkitzen badugu, berehala ondorioztatzen dugu kazetaria “pales-tinarren aldekoa” dela. Zer esanik ez Ekialdeko Jerusalemi buruz norbait honako hau esatera ausartzen bada: Jerusalem okupatua. Eta, aldiz, na-

FLIC

KR.CO

M JO

SÉ M

. RU

IBÉR

RIZ

Page 9: Pueblos 52 Jun2012 Dossier Eusk

Informazio eta Eztabaida PUEBLOS Ekaina berezia 2012 9

Palestinako auzia BEREZIA

zioarteko legediaren arabera, ekialde-ko Jerusalem lurralde okupatua da eta Zisjordanian dagoen Israelgo armada okupazio-indar bat da. Egitateen des-kribapen hutsak harritzen gaitu, par-tzialaren itxura hartzen diogu. Eta, se-gur aski, Israelgo enbaxadak protesta egingo du, sumindurik, hedabidearen zuzendaritzaren aurka, eta, ondorioz, kazetari ausarta “antisemitismoaz” akusatuko du; hala, ziurrenik, kazetari horrek birritan pentsatuko du hurrengo kronikan, hurrengo kronikarik bada, zehatzak direlako eta legezkotasuna-rekin bat datozelako ohiko joeratik ir-teten diren terminoak erabili aurretik.

Mendebaldeko munduan, are Is-raelgo armadak egindako ankerkerien irudiek iritzi publikoaren sentikorta-suna eta kontzientzia astintzen dituz-tenean ere, Israelen aurkako kritika arlo honetan geratu ohi da: “abusua salatzea eta ez erabilera”. Eta, hala, erantzun neurrigabeaz hitz egiten da, esate baterako 2008ko abendu-tik 2009ko urtarrilera Gazaren aurka egindako erasoez edo 2006ko uztai-lean Libanon egindako inbasioaz hitz egitean eta han izandako hildako eta suntsipen kopuru izugarriak ematean; horrek, inplizituki, Israelen bertsioa geure egitea dakar, hots, “defenda-tzeko” direla haren ekintza erasotzai-le guztiak, hasi errefuxiatu-esparru batean egindako bonbardaketa masi-botik eta auzo-herrialde baten inba-sioraino. Hizkuntzaren okertzea are arriskutsuagoa da “berez” sortzen de-nean, okertzen ari garela jakin gabe, alegia. Soil-soilik joera nagusiari ja-rraitzen zaionean sortzen denean. Eta joera nagusia, nahiz eta noizean behin jauziak eta zurrunbiloak izan, Israe-len diskurtsoak markatutako bidean doa, eta diskurtso hori da, nahiz beste maila eta ñabardura batzuekin, Men-debaldearen bertsioa ere.

OBJEKTIBOTASUNA, AUZI GILTZARRIAHorrenbestez, informazioan eta ko-munikazioan erabakigarria den kon-tu batera iritsi gara: objektibotasuna. Errazena da arazoa garbitzea “objek-tibotasunik ez” dagoela esanda; oso bide lagungarria baita hori arazoa saihesteko eta gauzek beren bideari jarrai diezaioten uzteko. “Informatzea

gertatzen dena kontatzea eta egitateak bilatzea da, ez egitateak biltzeko era-biltzen diren hitzak”. Egia da, gerta liteke, justizian edo demokrazian be-zala, ez izatea zentzu absoluturik, baina badago bilaketa bat, eta objek-tiboagoak, demokratikoagoak eta bi-dezkoagoak izateko ahalegina. Eta hor badago erantzukizuna. Bai eta eran-tzukizuna exijitzeko arrazoiak ere.

Objektibotasuna ez da inpartzialta-suna, ez da distantziakidetasuna, ez da konpontzen batzuen eta besteen arra-zoiak edo bertsioak alderatuz. Errea-litatea ez da bertsio-kontua. Badira egitateak gezurtatzeko, estaltzeko, justifi katzeko landutako bertsioak, eta faltsuak ez ezik oso boteretsuak dira, plaza eta hedabide handiak dituzte za-baltzeko eta jendearen kontzientzian fi nkatzeko. Palestinaren kasuan, ob-jektibotasunak edo objektibo izateko ahaleginak berekin dakar isiltasunare-kin, erdi-egiekin eta gezur biribilekin ehundu den eta iragana ezabatzeko eta oraina ezkutatzeko baliatu nahi izan den amarauna zeharkatzea eta egita-teei gertatu ziren eta gertatzen diren bezala begiratzea.

Ez da egia komunikabideetan agertzen ez dena existitzen ez denik. Gertatzen dena da bizi dutenentzat soilik existitzen dela. Badirudi haiei baizik ez zaiela axola. Harresiaren errealitatea, kolonoen indarkeria, kontrolak, blokeoa, erregistroak, atxiloketak, eguneroko sarraldi mili-tarrak, okupazioaren errealitatea eta egunez egun Palestinako lurraldeetan egiten den lurren lapurreta pixka-nakako eta geldiezina ia ez dira age-ri ere hedabideetan; beraz, halakorik badenik ere apalki hautematen dugu; negoziazioei berriz heltzeaz, bake-prozesua berriro abiarazteaz, indar-

Informatzea gertatzendena kontatzea etaegitateak bilatzea da,ez egitateak biltzekoerabiltzen diren hitzak

keria amaitzeko beharraz hitz egiten duten tituluek defi nituriko errealitate baten alboko elementu gisa agertzen zaizkigu ia, ondo ulertuta palestinar indarkeria dela bake desiratua era-gozten duen indarkeria. Gauza ez da hedabideek nahita esaten dituztela ge-zurrak, behintzat ez denek eta ez beti; gauza da mugitzen garen informazio-dinamikak berak mugiarazi egiten gaituela diskurtso ofi zialen esparruan geratzera eta egunez egun bizitzaren esparruan gertatzen denari ez ikusia egitera. Informatzea, gertatzen dena kontatzea eta egitateak bilatzea da, ez egitateak biltzeko erabili diren hitzak. Eta Palestinan, aspalditik, eguneroko ankerkeria eta tragediaren zenbaterai-nokoa ezkutatzen duen errezel gisa balio dute hitzek.

Palestinar zinemagile eta lagun batek hauxe esan zidan behin: “Egia da okupazioak ez duela beti hiltzen, baina beti eragozten digu bizitzea”.

Badira egitateak gezurtatzeko, estaltzeko,

justifi katzeko landutako bertsioak, eta faltsuak ez ezik

oso boteretsuak dira

Historian kasu gutxi batzuetan baizik ez dira izan errealitatearen desitxuratzea eta ezkutatzea Pales-tinaren eta Israelen arteko gatazkan bezain eraginkorrak. Baina errealita-tea oso burugogorra da, ez dakit nork esan zuen, eta nahiz eta ez ikusi edo ikusi nahi ez izan, jardun egiten du. Bere bidea egiten du. Eta egun batean ezustean harrapatzen gaitu, gure mu-turraren aurrean jarrita.

* Teresa Aranguren kazetaria eta idazlea da. Ekialde Erdikoko berriemaile berezia izan da hainbat

hedabiderentzat.

Page 10: Pueblos 52 Jun2012 Dossier Eusk

10 2012 Ekaina berezia PUEBLOS Informazio eta Eztabaida

BEGIRADA POLITIKO BATBEGIRADA POLITIKO BAT

Karameh:Preso politikoak etaduintasunaren aldeko borrokaMaría M. Delgado*

Xalabiren gose greba luzeekin ba-tera eman zen kontsigna izan zen: “Duintasuna bizitza baino garran-tzitsuagoa da”. Apirilaren bukae-ran, grebalarien kopurua 2.000ra igo zen. Sei emakume presoek ira-garri zuten maiatzaren 1ean egingo zutela bat grebarekin.

Hori ez da espetxe politikoetan egin den lehen gose-greba kolekti-boa. Eta ez da berria Israelgo agin-taritzen erreakzioa ere; izan ere, ja-danik hasiak dira gose-grebalariak

zigortzen eta neurri hori utz dezaten estutzen: borrokalariak banatzeko bakartzeak eta lekualdatzeak; fa-miliakoen bisitak etetea; abokatue-kiko kontaktua debekatzea; irratiak eta gailu elektronikoak konfi ska-tzea; miaketa bortitzak eta gauza pertsonalak suntsitzea; probokazio etengabeak eta presio psikologikoa —giltzapetze-lekuak jatetxe bihur-tu dituzte eta guardiek baraugileen aurrean jaten eta edaten dute—; eta abar.

«Nik esaten diet: jarrai ezazue aurrera Jainkoaren graziaz, eta garaile irtengo zarete.

«Duintasunaren borroka» deitu duzue zuek: ez huts egin zuen familiei eta gainerako presoei.

Segi aurrera zuen eskakizunak lortu arte» Khader Adnan, aske geratu ondoren, gose

greba egiten ari ziren kideei zuzenduz.

Intifada gero eta ozenago bat ari da ernetzen Israelgo espetxe poli-tikoetan. Apirilaren 17an, Palesti-

nar Preso Politikoen Egunean, 1.200 preso inguruk gose-greba jendetsu bat hasi zuten, horietako talde txiki batek hilabete baino lehenagotik egi-ten ari zenarekin bat eginez1. Egun hartan hasitako kanpainaren izenak akuilu duen espiritua adierazten du: “Karameh” (“duintasuna” arabieraz).

Segur aski, izen horren oina-rria Khader Adnanen eta Hana

WWW.FLICKR.COM

Page 11: Pueblos 52 Jun2012 Dossier Eusk

Informazio eta Eztabaida PUEBLOS Ekaina berezia 2012 11

BEGIRADA POLITIKO BAT

GAI BETI GATAZKATSUA«Duintasunaren borroka» deiturikoak «atxiloketa administratiboa» izeneko sistema amaitzea exijitzen du. Izan ere, jardun hauek guztiak baimentzen ditu: mugagabeki atxilotzea, kargurik eta epaiketarik gabe; presoak bakar-tzea (batez ere liderrak); tortura fi -sikoa eta psikologikoa sistematikoki erabiltzea; presoak lurralde okupatue-tatik Israelgo barnealdera lekualda-tzea (Genevako IV. Hitzarmeneko 76. artikulua urratuz); talde zaurgarriak atxilotzea, hala nola haurrak, zaharrak eta desgaitasunen bat duten pertsonak; epaitegi militarrak erabiltzea zibilak epaitzeko; zigor kolektiboak ezartzea presoen familiei, hala nola baimen lorgaitz2 batzuk eskuratzeko gestioak egin behar izatea, distantzia luzeak eta kontrolguneetako itxaronaldiak jasan behar izatea eta azterketa-proze-dura laidogarriak pasatu behar izatea (are emakumeek eta haurrek).

Nahiz eta eskakizun espezifi koen helburua arbitrariotasunak agerian jartzea eta espetxeetako bizi-bal-dintzak hobetzea izan, ez da ahaztu behar gose-grebaren azken helburua Israelen okupazio-, kolonizazio- eta zapalkutza-sistemari desafi o egitea dela, Ameer Makhoulek, Itijah-eko li-der denak (Israelen dauden palestinar erakundeen egituraketa) eta 2010. ur-tetik Gilboako espetxean preso denak, adierazi duen bezala3.

Presoen auzia Palestinako agenda politikoko auzirik sentikorrenetako bat da. Palestinako Agintaritza Nazio-nalaren (PAN) aurkariek adierazi dute gai giltzarri hori (errefuxiatuen auzia-rekin, Jerusalemgo estatutuarekin eta israeldar koloniekin batera) geroratu egin dutela palestinar negoziatzai-leek, Israelekin «behin betiko akordio batera» iritsi arte.

INOR EZ DA LIBRATZENNahiz eta presorik gehienak Israelek etsaitzat jotako erresistentzia-erakun-deetakoak izan, espetxea da, orobat, “herri-borroka” deiturikoaren (oina-rrizko ekintza ez-indarkeriazkoaren palestinar izena) gizarte-ekintzai-leentzako zigorra. Azken urteetan, astero harresiaren aurka eta lurrak eta ura4 lapurtzen dizkieten israeldar

kolonien aurka protestak antolatzen dituzten herrixketako buruzagiak eta ekintzaileak atxilotu dituzte, bai eta kazetariak, argazkilariak, giza es-kubideen defendatzaileak eta «herri-borrokako batzordeetako» kideak ere. 2011n, Israelek ia 300 palestinar atxi-lotu zituen.

Addameer-en arabera, 10.000 pa-lestinar emakume inguru pasatu dira espetxeetatik 1967tik. Joan den urrian Gilad Shalit soldaduaren truke Hama-sek Israelekin egindako tratuaren on-doren, gaur egun sei emakume daude preso Hasharongo espetxean. Adda-meer-ek salatu du emakume presoek baldintza bereziak pairatzen dituztela: gabeziak higiene aldetik eta lagun-tza mediko aldetik (are haurdunek), hezkuntzarako sarbidea izateko mu-gak, familien bisiten murrizketak (are seme-alaba txikiak dituzten amei), bakartzea, ziega gainjendeztatuak eta maiz argi naturalik gabeak.

Aparteko kapitulu bat mereziko luke haurren egoerak. Addameer-ek emandako datuen arabera, 700 bat haur atxilotzen dituzte urtean, 10 edo 11 urteetatik aurrera, Israelgo armadari harriak jaurtitzeko delituaz akustatuta. Haurren eskubideen alde-ko erakundeek5 salatu dute palestinar haurrak atxilotzeko baldintzek urratu egiten dituztela adingabeentzat eza-rritako nazioarteko estandarrak. Izan ere, helduei ematen zaien tratu bera ematen zaie. Zisjordaniako lekuko ugarik baieztatzen dute haurrak atxi-lotzeko helburu nagusia izutzea dela, Okupazioaren laguntzaile bihur daite-zen behartzeko.

KHADER ADNAN-EN IRAKASPENAGaur egungo protesta kolektiboa Kha-der Adnanek piztu zuen, Palestinaren

Ez da ahaztu behar gose-grebaren azken helburua Israelgo okupazio-, kolonizazio- eta zapalkuntza-sistemari desafi o egitea dela

borrokaren ikono berriak. Adnanek, joan den otsailean, Palestinako his-torian izan den gose-grebarik luzeena hasi zuen: 66 egunekoa.

Khader Adnan, 33 urteko okin bat, ezkondua eta bere hirugarren semearen zain zegoena, abenduaren 17ko goizaldean atxilotu zuten, bere etxean, Arraban (Jenin). Bederatzi al-diz ere atxilotua zuten lehenago (are PANek ere), Jihad Islamikoa mugi-menduaren bozeramaile izateaz lepo-ratuta; guztira sei urte baino gehiago eman zituen kartzelan, beti atxiloketa administratiboaren pean.

Gose-grebak erresistentziaren sinbolo bihurtu zuen, eta, elkartasun-kanpaina arrakastatsu bati esker, mun-duko palestinar presorik ezagunena bihurtu zen. Haren heriotzak beste In-tifada bat pitz zezakeela zirudienean, Israelek baldintzarik gabe aske uztea onartu zuen. Apirilaren 17an gertatu zen hori.

Haren ereduari jarraituz, Hana Xalabi emakume presoak (Jihad Is-lamikoko kidea ere) 44 egunez egin zuen gose-greba. Hana lehenago 25 hilabetez egona zen atxiloketa ad-ministratibopean, eta 2011ko urriko preso-trukean utzi zuten aske. Lau hilabete geroago, bere etxean atxilo-tu zuten, goizaldean. Hana apirilaren 1ean utzi zuten aske, hiru urtez Gaza-ra deserritzeko baldintzarekin.

Khader Adnan-en gose-grebak, eta neurri handi batean baita Hana Xalabirenak ere, garaipen-sorta ga-rrantzitsu bat lortu zuen:

- Nazioartearen arreta piztea lortu zuen Israelek palestinar pre-soei modu sistematikoan aplika-tzen dien atxiloketa administratibo aberranteaz, urteetan ere edukitzen baitituzte kartzelan epaiketarik egin gabe. Erakunde ofi zial batzuek eta GKE batzuek, hala nola Amnesty Internationalek eta Human Rights Watch-ek, Adnanen aldeko adieraz-penak egin zituzten.

- Nazioartean (are Israelen) elkartasun-kanpaina bat piztu zuen, izugarri eragina. Kanpaina horrek kaleko aktibismoa gizarte-sareen erabilera masiboarekin konbinatu zuen, eta Ekialdeko hedabide masi-bo handiek ere (hala nola The New

Page 12: Pueblos 52 Jun2012 Dossier Eusk

12 2012 Ekaina berezia PUEBLOS Informazio eta Eztabaida

BEGIRADA POLITIKO BATBEGIRADA POLITIKO BAT

soen mugimenduak erresistentzia-mugimenduaren arrisku eta desafi o berberak ditu: banaketa politikoak gainditzea (israeldarrek akuilatuak eta Palestinako agintaritzak berak lagundurikoak) eta batasun-prozesu bat eraikitzea, okupazioaren aurkako erresistentzia gidatzeko behar bezain indartsua eta oldarkorra.

Ez dira gutxi PAN bera kritikatzen dutenak; izan ere, baieztatzen dute agintaritzak hasieratik beretik babes gutxi eman diola presoen borrokari, eta Khader Adnan-enari ez ikusiarena egin nahi izan ziola, ezinezkoa gertatu zitzaion arte. Are gehiago, esaten dute Fatah-eko (PAN kontrolatzen duen alderdia) presoen artean badela agin-taritzaren aginduak jasotzen ditue-nik mugimendua ahultzen saiatzeko. Azken unera arte zalantza ere egiten zen Fatah-eko presoek zer jarrera har-tuko zuten gose grebaren inguruan; izan ere, iraganean askok erabaki zu-ten protesta-neurriekin bat ez egitea.

Kritikak Palestinako gizartean duen eginkizunera zabaltzen dira; izan ere, mugimendua ez babesteko adorea kentzen die afi liatuei, eta iri-tzi publikoaren aurrean haien profi la eskasten saiatzen da. Batzuek disua-sio-taktika horri egozten diote Zisjor-danian, ezen ez Gazan, hain erantzun apala izatea preso politikoei ─gehie-nak Hamasekoak eta beste erakunde armatu batzuetakoak─ babes emate-ko mobilizazio jendetsurako egin den deialdiak.

Mourad Jadallah-ek, Addameer-eko kideak, galdera hauxe egiten dio bere buruari: «PANek eta Fatah-ek herri-borroka bakezalea babesten du-tela badiote, zergatik ez dituzte ba-besten preso politikoak?». Nolanahi ere, azken seihilekoko gertaerek, Ha-masen eta Israelen artean adostutako truketik hasi eta Khader Adnanen garaipeneraino, erakusten dute pre-soen auzia, Palestinako gatazka osoa bezala, gehiago daudela indarren eta eskualdeko agertoki aldakorraren arteko erlazioaren mende, edozein irtenbide legezko edo negoziaturen mende baino.

Eztabaidaezina da mugimendua irabazten ari dela kartzeletan eta ka-leetan, nazioartean gero eta elkartasun handiagoa pizten ari dela eta airean dauzkala hala Palestinako nola Israel-go agintaritzak. Inork ez du gutxies-ten ondorio gisa desobedientzia zibila ekar dezakeen gose-greba jendetsu batek izan dezakeen “ezegonkortze” eginkizuna.

Zenbat Khader Adnan edo Hana Xalabi jasan ditzake zapalkuntza- eta koloniazio-erregimen batek eta haren tokiko laguntzaileek?

* Maria M. Delgado giza eskubideen aldeko ekintzailea da, eta Zisjordanian nazioarteko behatzaile

gisa lanean dihardu. Haren blog pertsonala: http://mariaenpalestina.wordpress.com

1 Bereziki kezkagarria da Bilal Sa’eed Diab-en eta Tha’er ‘Aziz Halahla-ren egoera. Negeveko espetxean giltzape-tuta daude, eta otsailaren 29an hasi zuten gose greba. Hil honen bukaeran, ukatu egin zitzaien hurrenez hurren 2011ko abuztuan eta 2010ean hasitako espetxealdi admi-nistratiboari amaiera emateko apelazioa.

2 Gazako 456 presoen familiek ez dute bisitatzeko auke-rarik ere.

3 «Israelgo larrialdi-legeen aurkako borroka israeldarren-tzat da borroka, ez Palestinako herriarentzat. Palestina-rrentzako eta okupazio- eta kolonialismo-erregimen bat jasaten dutenentzako borroka okupazioaren eta estatu okupatzailearen aurkakoa da eta askapen nazionalaren, gure aberria berreskuratzearen eta errefuxiatu eta erbes-teratuak itzultzearen aldekoa».

4 Nabi Sale, Bil’in, Nil’in, Beit Ummar, Al Walaja, besteak beste.

5 Ikus, esate baterako, B’Tselem-en Txostena: “No Minor Matter: Violation of the Rights of Palestinian Minors Arres-ted by Israel on Suspicion of Stone-Throwing” (2011); eta Defense of Children International-Palestine erakundea-rena: “Bound, Blinfolded and Convicted: Children held in military detention (2012)”.

York Times, The Guardian, CNN) hartaz hitz egin zezaten lortu zuen.

- Bere jarrera zorrotzarekin, Adnanek baztertu eta deslegitima-tu egin zuen Israelen menderatze-sistema orokorra, eta uko egin zion galdekatzaileen, epaile militarren eta espetxe-sistemaren agintaritza onartzeari.

- Atxilotu zuten egunetik gaur arte, indar politiko guztiek bat egi-teko eta etsaiari baizik onura ekar-tzen ez dioten zatiketak gainditzeko deia egin du. Adnanek adierazi zuen bere gose-greba Palestinaren erre-sistentziaren parte zela, eta 2011ko irailean hasi (batez ere FPLPko presoek, Ahmad Saadat lider zute-la) eta urriko askapenekin eten zen grebaren jarraipena. Batasunerako dei horrek atxikimendu sutsu bat ekarri zuen, batez ere Palestinako gazteen mugimenduan. Hala, mugi-mendu horrek babesa emateko ma-nifestazioak antolatu zituen lurralde okupatu osoan.

Adnan, aske geratu ondoren, he-roi nazional bihurtuta itzuli zen bere herrixkara, eta ordutik elkarrizketak ematen dabil mundu osoko hedabi-deetan. Horrez gain, Ramalan greba-lariei babesa emateko egin zen miti-nean ere agertu zen, eta, han, sutsuki bultzatu zituen bere kideak garaipena erdietsi arte irmo jarraitzera.

ARRISKUAK, DESAFIOAK ETA AUKERAK Espetxeak Palestinako gizartearen mikrokosmosa dira; horregatik, pre-

MOTA KOPURUAPreso-kopurua guztira 4610Atxiloketa administratiboan 322 (24 Legegintza Kontseiluko kide dira)Emakumeak 6Haurrak 203 (31 hamasei urtetik beherakoak dira)Palestinako Legegintza Kontseiluko kideak 27Ekialdeko Jerusalemgoak 1531948ko lurraldeetakoak (gaur Israel) 192Gazakoak (ez dute familiakoen bisitarik izaten) 456Biziarteko kartzela-zigorra duten presoak 52720 urtetik gorako zigor-epaia duten presoak 449Espetxean 25 urte baino gehiago daramaten presoak 23Espetxean 20 urte baino gehiago daramaten presoak 52

KOPURUAK Addameer-en datuak, 2012ko apirilaren 1ean:

Page 13: Pueblos 52 Jun2012 Dossier Eusk

Informazio eta Eztabaida PUEBLOS Ekaina berezia 2012 13

BEGIRADA POLITIKO BAT

Bi zutabe horiek, esklusibismo erlijiosoak eta lurralde- eta eko-nomia-espantsionismoak, beren

defi nizioan bertan dituzte, inplizituki, zuzenbidearen aurkako elementuak. Alabaina, bi ideia horien aplikazio praktikoak jarriko ditu esplizituki agerian elementuok, horien barnean direla bestearen diskriminazioa eta zapalkuntza, bereizketa eta banan-tzea, eta, pixkanaka, herri oso baten, palestinarraren, egozpen behartua eta garbiketa etnikoa.

Nahiz eta egia den mundu osoko emakumeek egunero egin behar die-tela aurre generoaren ziozko diskri-minazio eta zapalketei, Palestinako emakumeek, testuinguru horretan, buru askorekin mugitu behar izan dute bi aldarrikapen-motaren artean, hots, emakume gisa dituzten eskubide sozialen aldarrikapenaren eta palesti-nar gisa dituzten eskubide nazionalen artean, jakinik borroka nazionalean ezinezkoa izango dela arrakasta lor-tzea biztanleen % 50ek, emakumeek, parte hartu gabe.

Emakumeen borroka hori XX. mendearen lehen erdialdeaz geroztik dago birizirk, eta garaian garaiko errealitateetara egokitu behar izan du, eskuarki borroka politikoa lehenetsiz, emakumeen eskubideen aldeko bo-rrokaren kaltetan; izan ere, azken hori lehengoaren mendean jarri dute, ber-tan behera utzi gabe.

Israelgo Estatua Palestina historikoan sortzea, eta horren ostean Ekialdeko Jerusalem, Zisjordania eta Gaza okupatzea baimentzen duen ideologia sionista, lurralde horretako biztanleen etorkizuna eta, ondo-rioz, baita bertako emakumeen errealitatea ere baldintzatzen duten bi zutabe edo oinarritan eusten da.

Palestinako emakumeenegoera eta borroka

Hanady Muhiar*

BORROKA POLITIKOA1917an, Balfour Adierazpena argi-taratu zenean, inork ezin zuen ima-jinatu zer gertatuko zen. Adierazpen horretan jasotako promesa 1947ko lurralde-zatiketarekin, Israelgo estatu

berriaren sorkuntzarekin eta 1948ko gerrarekin burutu zen. Gerra amai-tzean, armistizio-lerroak ezarri ziren, eta, horren emaitza gisa, Palestina historikoak hartzen zuen lurraldearen ehuneko 78 galdu zen eta biztanleen

FLICKR.COM. TAKVER

Page 14: Pueblos 52 Jun2012 Dossier Eusk

14 2012 Ekaina berezia PUEBLOS Informazio eta Eztabaida

BEGIRADA POLITIKO BATBEGIRADA POLITIKO BAT

ehuneko 65 inguru beharturik egotzi zituzten gainerako lurraldearen ehu-neko 22ra (gaur egungo Ekialdeko Jerusalem, Zisjordania eta Gaza) eta aldameneko herrialdeetara; hala, his-toriako populazio errefuxiaturik zaha-rrena sortu zen, eta gaur egun oraindik ez da konpondu hori.

Klase diruduneko eta hezibide oneko emakumeak, ikusirik beren herria diskriminatzen hasiak zirela garai hartako nazioarteko potentzien (Erresuma Batua eta Frantzia) inte-resen zerbitzupeko proiektu kolonial baten alde, 1929an jarrera politiko bat hartzen hasi ziren. Urte horretan ber-tan, Arabiar Emakumeen Kongresu bat egitea erabaki zuten, helburu her-tsiki politikoekin. Garai hartako Pa-lestinako Emakumeen Mugimendua borroka nazionalak markatu zuen; hala, batez ere mugimendu naziona-lista, klasekoa, prebentziokoa eta di-plomatikoa zen. 1929an Jerusalemen eginiko Arabiar Emakumeen Kongre-sua hartzen da palestinar emakumeak gizarte-ehuna mantentzea eta zaintzea xede zuen eragile izatetik eragile po-litiko nagusi izatera igaro ziren lehen alditzat. Horrek Palestinako emaku-meen aktibismo politikoaren hasiera markatu zuen.

1948ko tragediarekin, erbestea iritsi zen, lurra eta etxeak galtzea, familiak zatitzea eta bereiztea, hon-damena, Nakba, eta, horrekin, jen-darteratu egin zen borroka nazionala. Larrialdi-egoera hark modu kolekti-boan antolatzera behartu zituen Pa-lestinako gizartearen maila guztiak. Emakumeak, ikasleak, irakasleak, osasunaren profesionalak, kazeta-riak, intelektualak, nekazariak, denak hasi ziren herri-mugimendu baten oinarriak sortzen. Mugimendu hori 1967an sendotu zen, Ekialdeko Jeru-salem, Zisjordania eta Gaza okupatu zituztenean.

Horren emaitza gisa, sindika-tu ugari sortu ziren, horien artean Emakumeena. Palestinar Emakumeen Batasun Orokorra, 1965ean sortua, Palestinako herriaren eragile mobi-lizatzaileetako bat bihurtu zen (hala barnealdean nola erbestean), gizarte tradizional eta patriarkalak ezarritako oztopoetako asko gainditzea lortu

zuen, eta kontserbadoreenei ere sine-tsarazi zien ez zegoela irauterik, bo-rroka egiterik eta helburu politikoak lortzerik biztanleen erdiak alde batera utzita. Alabaina, lorpenak gorabehe-ra, emakumeek ikusi zuten borroka nazionalaren zerbitzupeko tresna bat gehiago zirela; hori, aldi berean, era-sotzen errazagoa zen helburu bihurtu zen israeldar zapaltzailearen abusuen eskuetan, hasieratik erabili baitzituen tradizioak eta genero-bidegabekeria, bere interesen mesedetan.

bai euren egoera berezia eta bai euren herriarena, eta Palestinako auziaren enbaxadore bihurtu ziren nazioartean, tradizionalki gatazkak zokoratu izan diren espazioetan.

Borroka nazionala ezagutaraztea-ren ondorioz eta Palestinako Emaku-meen Mugimenduak emandako pau-soen ondorioz, palestinar borrokaren lehenengo herri-matxinada homoge-neo, koordinatu eta antolatua sortu zen: 1987ko Intifada. Emakumeek eta gizonek eskuz esku parte hartu zuten

FLICKR.COM. CARLOS BARBUDO

BORROKA FEMINISTA Emakumeak, alderdietako lerroetan burkide zituzten gizonezkoen portae-raz oharturik, beldur ziren borroka amaitutakoan ez ote zituzten ostera ere arlo pribatura eta tradizionale-ra baztertuko. Egoera horretaz jaki-tun, 70eko urteen amaieran eta 80ko hamarkadaren hasieran, palestinar emakumeak emakume gisa dituzten eskubideei merezi duten pisua ematen hasi ziren. Lau batzorde sortu zituz-ten, horietako bakoitza fakzio politiko bati afi liatuta, emakumeen kontuak modu esplizituan jorratzeko helburua-rekin, eta bat egin zuten mundu osoko emakumeen genero-desberdintasuna-ren, emakumeen aurkako indarkeria-ren eta bereizkeriaren aurkako bo-rrokarekin. Mundu osoko topaketa feminista ugaritan parte hartzearen ondorioz, nazioarteko bihurtu zuten

beren eskubide besterezinen aldarri-kapenean. Bazirudien desagertuak zi-rela emakumeentzako oztopoak.

Alabaina, Intifada 1991n itzali zen, Bake Prozesua hastearekin ba-tera, Osloko Sindromea deiturikoak estalita. Bake Prozesuak ilusioa eta itxaropena ekarri zituen, bai baitziru-dien erantzuna eta irtenbidea ekarriko zizkiola azkenean denbora gehiegi irauten ari zen tragedia bati, eta ho-rrek palestinar emakumeak ere adore-tu zituen, batez ere gazteenak, sinetsi baitzuten gizonen baldintza berbere-tan zeudela eta arazorik gabe esku-ratu ahalko zituztela gizonezkoenak ohi ziren lanpostuak. Sentitzen zuten etorkizuneko Palestinako Estatuaren parte aktibo izango zirela. Alabaina, lau emakume baizik ez zituzten izen-datu 1991n hasitako prozesua egi-turatuko zuten batzorde teknikoetan

Page 15: Pueblos 52 Jun2012 Dossier Eusk

Informazio eta Eztabaida PUEBLOS Ekaina berezia 2012 15

BEGIRADA POLITIKO BAT

parte hartzeko sorturiko 300dik gora lanpostuetarako, eta, orduan, emaku-meak ohartu ziren haien errealitatea beste bat zela oraindik.

Orduantxe hasi ziren Palestinako emakumeak eurentzako espazioak sortzen, ordu arte haien eskubideen al-deko borrokaren aurretik borroka na-zionala jarri baitzuten: emakumeetan espezializatutako ikasketa-zentroak, hertsiki feministak ziren emakume-erakundeak eta batzorde tekniko es-pezifi ko bat, Women’s Affairs Tech-nical Committee, bake-prozesuan genero-ikuspegia txerta zedin eska-tzeko eta Emakumeen Agenda Nazio-nala zehazteko, diseinatzeko eta pro-posatzeko egitekoa zuena. Azkenean, generoaren eta emakumeen arloko gaiak modu zehatzean azter-tzeko be-harrezkoak ziren espazioak sortu zi-tuzten. Zailtasunak gorabehera, auke-ra izan zuten etorkizuneko estatuan emakume gisa zituzten eskubideak nola jaso beharko liratekeen zehazte-ko eta proposatzeko.

Horren emaitza gisa, 2000. urteko otsailean, Palestinako Kontseilu Na-zionalak ondoko ebazpen hau adie-razi eta onartu zuen: «Independentzia Adierazpenaren dokumentua eta Pa-lestinako emakumeek gure borroka sozial eta nazionalean duten eginki-zun aitzindaria oinarritzat hartuta, Palestinako Kontseilu Nazionalak erabaki du Palestinako emakumeen eginkizuna lan nazionalaren arlo guztietan indartzea eta emakumeen parte-hartzea erabakiak hartzeko sail guztietara zabaltzea».

Alabaina, urte horretan bertan, emakumeen lehenengo lorpenak age-rikoak egin zirenean, nabarmen gera-tu zen Bake Prozesua ameskeria hutsa izan zela.

Negoziazio-mahaiaren gainean gai giltzarriak (mugak, errefuxiatuak eta Ekialdeko Jerusalem) jarri behar ziren garaian, Israelek behar-beharrezkoa zuen krisi ikaragarri bat eragitea, ezein Bake Prozesuri buruz eta are gutxia-go gai giltzarri horiei buruz hitz egin zedin galarazteko. Krisi horri Biga-rren Intifada deritzo. Orduko hartan ez zen herri-matxinada antolatu bat, bai-zik eta Israelek Palestinako herriaren aurka egindako beste eraso bat.

Bake Prozesuak eskubideen gai-neko segurtasun-irizpideak ezartzen lagundu zuen, eta Palestinako herria-ren eskubide besterezinak lor zitezen sustatu beharrean, kolonizazio-, oku-pazio- eta banantze-sistema bat sen-dotu zuen, eskubide horiek lor zitezen eragozteko; hain zuzen, sistema ho-rrek esklusibismo eta espantsionismo sionista indartu besterik ez du egin.

Bigarren Intifadaren ondorioz, Israelek 1948ko armistizio-lerroaz harago jarraitu zuen lurraldea anexio-natzen, indar handiagoz jarraitu ere: palestinarrak palestinarrengandik be-reizten dituen 708 bat kilometroko harresi bat eraiki zuen, koloniak azkar hedatu zituen eta lurralde okupatu osoan zehar bostehun bat kontrol mi-litar ezarri zituen; hala, Zisjordania ghettotan zatitu zuen, eta palestina-rrentzako lurrak jatorrizko lurraldea-ren ehuneko 10 baino gutxiagora mu-rriztu zituen.

Palestinarren etengabeko barne-lekualdaketa eta egozpen behartua neurri hauen ondorio izan da: Israelgo Estatuaren barruan palestinar biztan-leen aurkako lege-bereizkeria gero eta handiagoa, lurralde anexionatue-tan bizi diren palestinarren egoitza-eskubideak murrizteko hirigintza-neurriak, legez kanpoko deserritzeak, atxiloketa arbitrarioak, Israelen eta lurralde okupatuan bizi diren familia-kideak zein lurralde anexionatuan eta okupatuan bizi direnak berriro batze-ko neurriak etengabe murriztea, mu-gitzeko askatasuna zorrozki murriztea eta Isralego okupazio-armadak zein kolonoek bereizi gabeko indarkeria erabiltzea.

Gazako Zerrendan ezarritako ixte-politika, Oslokoa baino lehena-go hasitakoa, sendotu egin zen Bake

Lorpenak gorabehera, emakumeek ikusi zuten

borroka nazionalarenzerbitzupeko tresna bat

gehiago zirela

Prozesuarekin. Gazako gaur egungo blokeoak, ixteak, enbargoak eta Pa-lestinako gainerako lurraldearekiko isolamenduak —harresi batekin era-bat hesitu da eta etengabe pairatzen ditu erasoak eta indarkeria— berekin ekarri dute lurraldearen eta lurraldeko egituren suntsipen masiboa, bai eta biztanleen barne-lekualdaketa behar-tu eta etengabeak ere, 80 eta 90.000 pertsona inguru 2008-2009ko «Berun Urtua» operazioan soilik.

Madrilen bake prozesua hasi ze-netik eta horrekin batera Palestinaren eta Israelen arteko gatazkaren amaie-ra begi-bistan zegoelako itxaropen kolektibo partekatua sortu zenetik bi hamarkada luze igaroak direlarik, palestinarrak lurralde zatikatu batean bizi dira. Lurralde hori zapalkuntzak markatzen du eta bertan nagusi dira politika arrazistak eta banakoen eta taldeen oinarrizko eskubideen uka-pena. Negoziazio-bidearen porrotak milioika palestinar utzi ditu, Palesti-nako lurralde okupatuen barnean eta kanpoan, banakoen eta taldeen oina-rrizko eskubideak baliatzeko aukera-rik gabe.

Baldintza horietan, emakumeek, Palestinako herriaren parte gisa, be-ren burua behartuta ikusi dute beste larrialdi-egoera bati aurre egiteko eta berriro ere biziraupena eta borroka nazionala beren eskubideen aurretik jartzeko. Baldintza normaletan jada-nik zaila bada emakumeen eskubideak lortzea, ohiz kanpoko egoera honetan, non Palestinako herria etengabe me-hatxatuta dagoen, askoz ere zailagoa da oraindik, ezinezkoa ia.

Israel da, potentzia okupatzaile gisa, gaur egungo egoerari amaiera emateko erantzule bakarra. Nazioar-teko komunitateak Israelekin etorkor izatea erabaki du, eta, beraz, nazioar-teak ere badu Palestinako herritarren aurka egiten ari diren Giza Eskubi-deen eta nazioarteko giza eskubideen urraketen erantzukizuna.

*Hanady Muhiar, ACSUR-Las Segovias Palestina

Page 16: Pueblos 52 Jun2012 Dossier Eusk

BEREZIA Palestinako auzia

SANDRA BARRILARO

Pueblos 52 aldizkariko ale hau, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntzarekin egin da.

Ale berezi hau, Pueblos 52 - Informazio eta eztabaidarako aldizkaria- zenbakiarekin ba-tera banatzen da. Eskerrak eman nahi dizkiegu PUEBLOS aldizkariko ale berezi honetan parte-hartu duten aditu guztiei eta baita, koordinazio eta maketazio lanetan egon diren pertsona guztiei ere. Euskarazko itzulpena Hori-Hori S.A. enpresak egin du.