zirriborro 2

28
1 KOLDO MITXELENA B.H.I. 2.ZENBAKIA 2005eko Apirila

description

zirriborro aldizkaria KM

Transcript of zirriborro 2

Page 1: zirriborro 2

1

KOLDO MITXELENA B.H.I.

2.ZENBAKIA – 2005eko Apirila

Page 2: zirriborro 2

2

• Editoriala -3-

• Ipuinak -4-

(Ametsen urperatzea, Ume heldu batentzako gutunak, Neska

hura, Dei baten zain,…Como siempre…,Retrato en blanco y gris

eta Lágrimas de esperanza)

• Bertsoak/Poemak

-16- (Euri zaparradaren hotsa, Sólo dile…, Etorkizuneko

zoriontasuna, Reloj, Esfera negra eta Orain lehengoa)

•Elkarrizketak

-19- (Kirmen Uribe eta Oinatz Bengoetxea)

•Iritzia -24-

(Bisita kulturala Salamancan)

•Abestiak

-25- (Berri Txarrak)

•Musika atala

-27- (Txistu eta gaita bandak)

Page 3: zirriborro 2

3

Gure lehenengo zenbakiak izan duen arrakasta dela medio

aldizkaria hau argitaratzea posiblea egiten dugunen partez

eskerrak eman nahi dizkizuegu irribarre batekin gure lana

baloratu eta gogo onez irakurri duzuenoi.

DBHko institutura ere iritsi da Zirriborro. Han hainbat

pertsona izan ziren beren idatziak Zirriborron argitaratu nahi

zutenak, nahiz eta lanik ez entregatu beren kolaborazio eta

konpromezua ez da bertan behera geratuko, hurrengo zenbakia

argitaratzeko beraien idatziak kontuan izango ditugu.

Baina Zirriborroren ibilaldia ez da Koldo Mitxelenan

gelditzen, ez, interneten ere irakurgai dituzue aldizkariaren

lerroak. Institutuaren web orrian sartuz gero;

www.koldomitxelena.net Zirriborrok duen laukian klikatu eta

Akrobat programan ikusgai izango duzue, aldizkarian agertutako

argazkiak koloretan ikustea nahi izanez gero, aldizkaria eskuratu

ezin baduzue eta abar…

Bigarren ale hau lehenengoan bezala ipuinek hasiko dute;

Ametsen urperatzea; Itziar Sáez de Cámarak idatzitakoa, Ume heldu

batentzako gutunak; Garazi Agirrek idatzia, Neska hura; Artadik idatzita,

Dei baten zain; A.M.-k idatzia …Como siempre…; izenpetu nahi ez duen

batek egina, Retrato en blanco y gris; Livia Bartolomék izenpetutakoa

eta Lágrimas de esperanza; Estitxu Díaz-ek erredaktatutakoa. Poemak

A.M.-k idatzitako Euri zaparradaren hotsa eta Itziar Vianak idatzitako

bost poema; Sólo dile..., Etorkizuneko zoriontasuna, Reloj, Esfera negra

eta Orain lehengoa. Elkarrizketak Oinatz Bengoetxea pilotariari

Zirriborrok egindakoa eta Garazi Agirrek eta Itziar Vianak Kirmen Uribe

poetari gauzatutakoa. Hurrengoa iritzia da, bertan Zirriborrok

Salamancan egindako bisita kulturalaren gorabeherak agertzen dira.

Ondoren Maitane Gómez, Eukene Unzalu eta Nerea Holgadoren eskutik

Berri Txarrak musika taldearen Libre diskaren Denak ez du balio eta

Kanta goibelak kantuen letrak irakurgai ditugu. Zenbaki hau ixteko

musika atalean txistu eta gaita banden hainbat bitxikeria azalduko

dizkigu Daniel Compañonek.

Espero dugu bigarren ale honekin ere lehenengoarekin izan

genituen adina irakurle lortzea eta zuek idaztera animatzea. Besterik

gabe irakurketarekin goza dezazuen opa dizuegu.

Zirriborro

Page 4: zirriborro 2

4

AMETSEN URPERATZEA

Urtarrila da, urtarrilaren ez dakit zein egun. Gaua da, bukaezinak diren gau madarikatu horietakoa hain zuzen. Anai txikia belaunetan daramat, berari begira nagoen bitartean min guzti-guztiak kentzen zaizkit. Zoritxarrez, min horiek berehala bueltatzen dira itsasontzi baten argiak ikusten ditudanean; jendea urduri jartzen da eta asko negarrez hasten dira, seguru aski, haien ametsak urperatzearen beldurrez. Nik, ez dut ametsik. Nire anaiak, ordea, baditu. Inoiz ez dizkit bere ametsak kontatu, baina, egun batean, bere marrazki bat topatu nuen egongelan. Marrazki horretan, gure familia osoa azaltzen zen, guztiok irribarre bat geneukan ahoan eta janariz beteriko mahi baten inguruan geuden. Malkoak aurpegitik erortzen zitzaizkidan bitartean, nire anaia zoriontsu izango zela zin egin nion nire buruari. Orain, Espainiarako bidean gaude; bide luze eta hotz, oso hotz, batean. Ama Marrakexen geratu da amona gaixoarekin; aitak, orain dela hamar urte utzi gintuen inoiz ez bueltatzeko. Hau idazten nagoen bitartean, anaiak, irribarre bat bota du. Afrikatik irten baino lehen jateko asko eta etxe politak dauden toki batera eramango dudala zin egin diot; amona eta ama geroago etorriko direla ere esan diot. Nik esaten diodan guztia, jainkoak esango balu bezala sinesten du; askotan nik egiten ditudan keinuak kopiatzen dizkit. Gizajoa.

Ez dakit gau honetatik bizirik irtengo naizen, nik neramatzan arropa guztiak nire anaiari jarri dizkiot eta geroz eta hotz gehiago sentitzen dut; bihotza dagoen aldetik hotzikara izugarriak sentitzen ditut eta asko ikasi ez badut ere, badakit hori ez dela batere hona. Jainkoari arrenka eskatzen

diot, nire anaia, nik lehentsuago prometatu nizkion gauza zoragarri horiek izan ditzala.

Page 5: zirriborro 2

5

Mesedez eta faborez, gutun hau esku artean daukanak, nire anaiari berriro barre egiteko gogoak eman diezaizkiola erregutzen diot. Bere familia txiroa ahaztarazi eta zoriontsu izateko aukera eman diezaiola. Nire azken desioa hori da. Zerutik bera zainduko dut eta nire amodio guztia transmitituko diot, baina, nitaz galdetzen baldin badu, ez naizela existitzen pentsarazi egin iezaiozue, ametsetako pertsonai irreal bat nintzela esanez. Bizitza berri bat behar du; familia berri bat; zoriontsu izateko aukera bat; haurra izateko aukera; bizitzeko aukera. Nire familiak bizi izan duen egoera, milioika pertsonek bizitzen ari dira Afrika osoan. Batzuk txalupa-bidai batean gure aurrezki edo lapurtutako diru guztia gastatzen dugu bizitzeko aukera baten bila, beste batzuk, Afrikan geratzen dira gosez hiltzen edo diru gutxiren truke hamabi orduko lanaldi gogor eta neketsuetan. Zeruan jainkoarekin topatzen banaiz, nire herria laguntzeko eskatuko diot. Horren truke dirua eskatzen badit, nire arima salduko diot. Mila esker. Patera betean hildako beste beltz bat. Eskubide gabe jaioa eta eskubide gabe hila.

Itziar Sáez de Cámara.

Page 6: zirriborro 2

6

UME HELDU BATENTZAKO GUTUNAK [Gauekoak XI. Ipuin Laburren Lehiaketan euskara modalitatean

2.sariko irabazlea] 1996-11-26 Joan zinenetik aste bat igaro da jada. Arratsalde hartan inoiz baino goizago ailegatu nintzen etxera, baina ez zintudan aurkitu. Ez zen zure arroparen arrastorik, gitarra klasikorik ezta gutunik ere ageri, utzi zenidan bakarra, mikrohuinen makinaren barruan oraindik epel zegoen kafesne bat izan zen. Faltan botatzen zaitugu, bai Mixik eta baita nik ere. Gauero telebista piztu eta burmuina itzaltzen dugu, denbora labur batez. Gero Mixi miauka hasten zait eta zuri buruz hitz egin behar diot isilarazteko. Hasieran, gure historioa kontatu nion; Ni ogitara jaitsi nintzen udako goiz batean eta zu han zeuden, egunkarien artean, soineko motz samar bat zenuelarik zure gorputz ederra estaltzen. Gerturatu egin nitzaizun, laguntza eskaintzera, eta zuk irribarre zabal batez erantzun zenidan. Erosten zenuen lehenengo egunkaria zela kontatu zenidan, baita zure kezka ideologikoak ere. Azkenean, kafe bat hartu genuen elkarrekin ondoko tabernan eta egunkari berdina irakurri genuen. Geroztik, urte baten buruan ez zintudan berriro ikusi. Instituto batean negoen, tutore gisa, batxillergoko bigarren mailako talde batean, eta matematikak ematen nituen. Han zeuden zu ,Iris, klaseko beste guztien ondoan, bere artean mugitzen zen izar disdiratsu bat bezala. “Ezin liteke” pentsatu nuen. Nik hogeitabost urte nituen, zuk zenbat ote zenituen?. Zure klaseko beste neskekin konparatzen zintudan, baina hurak baina are azkarragoa, ederragoa, helduagoa ikusten zintudan, eta beldurrak jota nengoen. “Zer gertatuko ote zitzaidan norbaitek nabarituko balu?” “eta okerragoa zena oraindik: “Zer gertatuko zen zuk jakingo bazenu?”. Zu Iris zinen. Begi-ninia esan nahi du “iris” gaztelaniaz, eta jainkosa greko bat ere bazen greziar mitologian. Zure begi-niniak gau itxi baten kolorekoak ziren;urdin ilunak. Eta begiaren urdin argiarekin, benetako jainkosa bat ematen zenuen, agian ez jainkosa grekoa, baina bai euskal jainkosa bat, nire euskal jainkosa. Hara! Txoro-txoro eginda nenbilen zurekin, eta argia zinen oso, honetaz konturatzeko. Matematiketan problema handiak zenituela esan zenidan behin , eta ea fabore gisa bakarkako saioak eman ahal ninzkizun galdetu zenidan. Noski baietz. Nire jainkosarengatik edozer gauza egingo nuke, ai,txikitxo! Jakingo bazenu... Matematikako klaseen osteko saioak hasi ziren nire etxean, baino ez genuen zenbakirik aipatu ere egin. Horren ordez zuk zure nahiak kontatzen zenizkidan. Bidaitu nahi zenuela, mundua ezagutu, jende ezberdinarekin topatu, monotoniarekin apurtu... abenturazalea zinen oso. Ni ,ordea, tipo lasaia naiz. Platon eta Sokratesen filosofiaren eta Pitagorasen zein Ruffiniren teoremen artean igeri dabilen gazte bat, besterik gabe.

Page 7: zirriborro 2

7

Pare bat aste igarota lotsa galtzen joan zinen eta zure gitarra klasikoa ekartzen hasi zinen, etxe honetako horma txuri aspergarriak giro neo-hippi batekin alaitzeko. Ez dakit zure gogoen eta bizitza ikusteko moduaren inbidia ote zen, edo zu zaintzeko beharra sentitzen ote nuen, edo zer letxe zen (eta barkaizkidazu nire kaleko hizkuntzaren esaerak), baina maite zintudan. Egunak joan egunak etorri , arratsaldero etortzen hasi zinen. Batzuetan kafea hartzera, nire etxeko liburutegitik libururen bat lapurtzera (Beckerren poema liburua izan zen zure gustokoena) edo Mixirekin egotera, berdin zitzaizun. Mixik maite zintuen. Zure ohitura berditsuak zituen: handik-hona ibiltzeko gura, zuen bion alde independientea baina gizartekoia aldi berean, jatorduak...dena! Gitarra jotzen zenuenean Mixik irribarre egiten zuen. “Nola liteke- galdetuko duzu- katu batek irribarre egitea?”, “nola liteke hemeretzi urteko ikasle bat horrela maitatzea?”Nik gauero neure buruari galdetzen nion bezala. Ostiral arratsalde batean berandurarte geratu zinen, eta etxera bueltatzeko ordua zela esan nizunean, ezetz erantzun zenidan, lagun batekin lo egingo zenuela esan zenuela etxean eta nirekin pasatu nahi zenuela gaua. Ezetz erantzun nizun, noski, nire kasuan edozeinek egingo lukeen modura, baina zuk ez zenuen etsi: “Larrua jo nahi dut zurekin”, bota zenidan. Txundituta utzi ninduzun. “Larrua jo?!Larrua jo?!- Hunkituta esan nizun- nik ez dut larrua jotzen, nik amodioa egiten dut.” Barre algara bat bota zenuen eta zure irribarre gozoa jarriz, zera esan zenidan: “Zuk amodioa egin nahi baduzu, nik amodioa egingo dizut.” Pentsakor gelditu nintzen une batez, baina zuk eskua nire zakilera jaitsi zenuen, eta gorputza hormonak jariatzen hasi zen, dena urdina bilakatu zen, eta “tira” ito bat besterik ez nizun erantzun. Gau osoa pasa genuen ohean, eta zazpirak aldera izar goiztiarrei begira geratu zinen logelako lehioan,larru-gorritan, lotsagabea halakoa! Nola maite zaitudan! Horrela izan zen ostiral gauero. Jada gurasoak, beste irakasleak, ikasleak... denak berdin zitzaizkidan. Orain hemen nago, arrastorik uzti gabe joan zarelako nire bizitzatik. Mixi laztantzen ari naiz ezkerreko eskuarekin, idazten dudana ahotz gozoez irakurtzen diodan bitartean. Patxadaz etzanda dago nire magalean zu beste norbaiten magalean egongo zaren antzera, suposatzen dut. Ez da gitarra klasikoaren soinurik entzuten, alkoholik gabeko garagardo batek eragindako korroskada ozenen bat besterik ez, noizean behin (barkaidazu berriro). Kafesneak mikrohuinen makinean jarraitzen du, jada bere berotasuna guztiz galduta, baina geratzen zaidan oroitzapen fisiko bakarra da. Kafea eta katua; kaka. Gauzak honela, irudika dezakezu nire egoera! Telebistako filme Amerikar bateko yanki bat ematen dut, ai ama! Olentzerok ikusiko banindu ez nituzke oparirik jasoko gabon hauetan. Ohera joan beharra daukat. Bakardadeak ez dit oxigenatzen uzten, eta idazten jarraitzen badut, ito egingo naiz, beraz, gaurkoz: aio.

Page 8: zirriborro 2

8

1996-12-26 Hilabete bat igaro da joan zinenetik eta gauzak nahiko aldatuak daude. Nire bizitza duela hiru aste baino are ilunagoa eta arraroagoa da. Hasierako bi astetan amets arraroak nituen. Larrutan geunden nire ametsean, eta gero lehiora joaten zienen izarrei begiratzera, baina buelta ematerakoan kolore marroi, gorri eta txuriko iletxo laburrak hazten zitzaizkizun gorputz bazter guztietatik zehar. Ondoren, bibotetxo luze bat nagusitu egiten zitzaizun sudurpean, eta azkenik, katu batean bilakatuta, nire ohera inguratzen zinen ixilik, kontu handiz, eta plum! Tanta bat bezala labaintzen zinen nire ondora. Orduan zure katu mingainarekin, behatzak miazkatzen zenizkidan, eta nik tentetze ikaragarria sentitzen nuen. Orduan bat-batean esnatzen nintzen, eta Mixik behatzak txupatazen zizkidan bitartean, nik... beno,nik.... ametsa bukatzen nuen, bai horixe! Bakardadeak eta tristurak erogo izugarriak ekartzen omen dizkio gizkiari, baina bi aste horietako momentu beroetan, Jon Miranderen idazlanen batetik ateratako pedofilo, zoofilo bat bezala sentitzen nitzen, eta zeharo gorroto nuen nire burua. Eskerrak, pasa den astean Mixik etxetik ospa egin zuela. Auskalo nora! Berak, zure antzera ez bait du gutunik utzi, esnez beteriko ontzi gorri ttipi bat, besterik ez. Mixi joan zenetik libreago sentizten naiz. Jada ez daukat zure oroitzapen fisikorik. Beno, gezurretan nabil, kafesneak mikrohuinen makinan jarraitzen du, ez dut ate hori berriro ere ireki nahi, sukaldatzen dudan janari eskasa bitrozeramikan egiten dut. Telebistaren aurreko sofan etzanda nago, eta noizbaitean zutaz galdetzen diodanean, saskibaloi partiduren batekin, edo eta usain txarreko kolonia garestien iragarki petralekin erantzuten nau. Egia esan, duela zortzi gau ez dudala amets arrarorik eduki, gauzak bere betiko egoera lasaiera bueltatzen hasiak dira, eta eskerrak. Jakin badakit oraindik ez zaitudala guztiz ahaztu, bestela ez nizkizun gutunik idatziko, baina jada ez dut berdina sentitzen laztana, bizitzaz aldatuko dut. Ea zer egingo dudan? Oraindik ezin dizut kontatu, baina denborarekin esango dizut, ondo ibili. 2004-11-26 Zortzi urte igaro dira ordutik apenas gogoratzen nuen gurea. Ohe azpiko zapatentzako kutxa txiki batean aurkitu ditut gutun hauek. Eskerrak nire emazteak ikusi ez dituen! Ez dakit patuaren gauza izango ote den baina gaur, ostirala, Biarritzen jatetxe batean geundela, zu ikustea iruditu zait. Aurreko autobus geltokian zeuden, baina bat-batean buelta eman duzu eta ikusi egin zaitut. Michele komunean zegoela aprobetxatuz, kalera irten naiz korrika batean zu agurtzera, baina autobusa ailegatu da. “Iris”-deitu zaitut, eta zuk buelta eman duzu baina ez nauzu ezagutu.- “Iris, Ander naiz!”. Momentu batean ezer esan gabe gelditu zara, nire ondoan zutik. Gero zure irribarre gozoa bota didazu, eta ezpainen artetik: “barkaidazu” bat esan duzu. Barkatzen zaitudala

Page 9: zirriborro 2

9

esan nahi nizun, gauzak kontatu nahi nizkizun, baina zuk autobusera igo zara eta beirazko harresiaren beste partetik negar batean hasi zara, irribarrea zure aurpegitik borratu ezinik. Gero eskuarekin agurtu nauzu, eta nire atzean zegoen zerbaiti begira geratu zara: Michele. “Bera da, ezta?” galdetu dit berak, “bai laztana” erantzun diot “lehen baino koxkortuagoa, lehen baino ederragoa, baina bai, bera da”. Goibeltasunez begiratu nau eta jatetxera bueltatzeko eskatu dit. Ordutik ez dugu gehiegi hitz egin, nik zure gutunak bilatzen igaro bait du egun osoa. Noizbaitean aitortuko nizula agindu nizun eta hemen daukazu gutuna. Asko aldatu zen nire bizitza zurekin. Institutotik berriro ez bueltatzera gonbidatu zidan bertako zuzendariak, baita Gasteizko beste guztiek ere. Ogibidez eta bizilekuz aldatu behar nuela argi zegoen, beraz, Donibane Lohitzunera joan nintzen, bizitza berri bat hastera. Bertan kafetegi batean hasi nintzen lanean, eta ateratzen nuen diruarekin pisu baten alokairua eta gitarra klasikoko klaseak ordaintzen nituen. Han ezagutu nuen Michele Choiseul idazle erdi-famatua, eta denboraren poderioz elkarrekin maitemintzen bukatu genuen. Berak Xarpa izeneko txakur txuri beldurti bat zuen. Artzaia, eta iletsua. Mendira igotzen ginenean aurrera eta atzera ibiltzen zen gure inguruan. Xarpa ni bezalakoa zen, ez zuen Mixiren antzik. Kafetegiaren jaun eta jabe izaten bukatu dut, eta matematikak irakasten ditut nire denbora librean (hamabi urtetik beherako umeei, bada ez bada ere). Bi seme alaba ditut. Batek Iris izena du, eta besteak Jan Pierre. Iris zugatik jarri genion, eta Jan Pierre Micheleren amodio batengatik. Irisek sei urte ditu, eta Jan Pierrek ordea hiru. Frantsesa hitz egiten ikasi dut, eta Micheleri euskera eta gaztelania erakutsi dizkiot. Biarritzeko hondartzara etortzen gara ia ostiralero, haurrak ikastolatik atera orduko. Hemengo argia, usaina, giroa... maite ditut. Batzuetan Irisekin “Testre des Marechaus” izeneko plazatxo txiki eta lasai batera noa. Irisek eta nik “agure maiteminduen txokoa” deitzen diogu. Zazpi bankutxo eta zazpi zuhaitz ttipi daude hemen, eta inoiz kusi dudan gauzarik ederrena da. Zuk hiri asko ezagutu dituzula suposatzen dut. Bertako eraikin eta jendeak liluraz beteriko begi urdinekin begiratuko zenituela ziur nago, eta hizkuntzak ikasi dituzula, eta era askotako jendea ezagutu duzula, eta berriro maitemindu zarela, eta liburuak irakurri zein idazti dituzula, Becquerrek bezain ondo edo hobeto agian, nire bihotzeko haurtxoa. Pozik bizitzea opa dizut, ezagutu nuen alaitasun eta ziurtasun hura, bizitzaren zirrikitu ilunetan ez galtzea. Oraingoan bai, agur bero bat, Iris.

Ander

Garazi Agirre

Page 10: zirriborro 2

10

NESKA HURA

Orduantxe ikusi nuen neska, zetorren autobusa begiratzeko

bueltatu zenean. Ikusi eta momentuan bertan berea egin ninduen, uhin eskerga batek jasoa bezala, menperatua nengoen. Bai, erabat eta betiko maitemindu ninduen, zalantzarik onartzen ez duten egia horiek duten indarraz.

Momentu hura giltzarria zen nire bizitzan eta berehala ohartu

nintzen: niri zegokidan emakumea zen hura, nire asmo, grina ageri eta ezkutuak bete zitzakeen bakarra. Izaki miragarria: adierazi ezinezko xarma zuen eta adats beltza buruaren jirarekin batera mugitu zuenean, une batez autoak, umeak, jendea, geldirik eta mutu geratzen zirela iruditu zitzaidan. Venus jainkosa haragitan.

Ahoa bete hortz, mugitu ezinik, han nintzen, espaloi hartako bazterrean iltzatu banindute bezala. Bihotzak eztarrira salto egin zidan, eta arnasa ere moztu zitzaidan. Hain zen ederra, ... munduan merezi litekeenaren irudi bizia. Orduan zigarroa lurrera bota eta salto labur batez autobusera igo zen, honen atea itxi, ... Harako mugimendua hasi nuenerako autobusa bazihoan aurrera, ke-adar jostalari burlatiak atzetik utziz. Geroago hasi zitzaidan sufrikarioa. Bere irudia burura ekartzen saiatu naiz, behin eta berriro, baina bera gogoratzeko ez naiz gauza. Eta amesgaiztoa bihurtu da niretzat kalean berarekin gurutzatu eta ezagutzen ez dudala pentsatzea. Lo eta esnaren arteko instant lainotsu horiek soilik ekartzen didate zerbait gogora: bere begien isla urruna, zehazgabeko gorpuzkera lirainaren marra, ... baina beti lanbro artean, ilun; ezdeus, finean.

Gauza bakarra oroitzen dut ondo, oraintxe bertan aurrean balego bezala: espaloian geratu zen bere zigarro hondakina, lurzoru lohituan oraindik ketan, muturrean karmin gorrizko marra finak margotuta. Hori da altxor baten moduan gorde izan dudan irudia, orduak, egunak, asteak, autobus geltoki hartan zai ematen ditudan bitartean.

Artadi 2005eko otsailean.

Page 11: zirriborro 2

11

DEI BATEN ZAIN

Egunero bezala esnatu eta gosaldu ondoren etxea garbitzen du amarekin batera. Erosketak egitera atera eta itzultzean bazkaldu egiten du. Arratsaldean telebista pixka bat ikusi, siesta bota eta gero dutxatu egiten da. Dei baten zain dabil azkenaldian. Hasiera batetan kalean topatutako zuelakoan zegoen, eta horretarako prestatzen zen. Bere arropa dotoreenekin. Gaur ere horrela egin du. Arropa dotoreenak jantzi, orraztu eta aurpegian kolore pixka bat eman du. Dei bati erantzuteko. Badaki gaurkoan ere ez duela deia jasoko. Ez du kalean aurkituko. Ez du bere berririk izango. Geldika-geldika bihotza mila zatitan apurtzen dauka, eta egunero zati horietako bat itsasora botatzten du bertan urtu eta askatzeko. Baina gogor eutsi behar du. Ez da oso momentu ona pasatzen ari, baina garai hau ez da ona inorentzako. Dei galdu bakarrarekin konformatuko zela zin egin dio itsasoan bizi den Askatasuna jainkosari. Baina ezinezkoa da. Bien burua jarriko luke arristuan dei galdu bakarrarekin. Berak ezer ez duela egin garraxika esateko gogoak ditu, baina, nork egin du ba? Inork ez du ezer egin, eta bera dei baten zain dago. “Ondo nago, maite zaitut” batekin konformatzen dela zin egin du, ez duela gehiagorik eskatzen. Ezin duela modu honetan gehiagorik jasan. Ezin duela jakin ondo dagoen, harrapatu duten, torturatzen ari ote diren. Ez zer egingo dioten bere maiteari. “Ondo nago” bakar bat. Etxera bueltatuko da itsasertzean negarrez beste bihotz zati bat jainkosari eskaini ondoren. Bihar bueltan itzuliko da mugikorrarekin eskuan. Berriro eskaera berdina egingo du, eta bere maitea ondoan eserita duela amestu. Bihar zalantzan jarriko du bere maitasuna. Bihar dudatan ibiliko da aurrera jarraitu ala ez. Berak ez baitu ezer erabaki. Baina bere maitea horrela maite du berak. Bihotz garbi, sendo eta puruarekin. Horretxek eraman baitu egoerara. Iheslari politiko izatera.

A.M.

Page 12: zirriborro 2

12

…COMO SIEMPRE… Todos los días a la misma hora, ella le hace una visita. Sabe que físicamente ya no está, pero en su corazón él sigue vivo. Hace ya mucho tiempo que ocurrió, ella lo sabe, pero mantiene la misma costumbre desde aquel fatídico día. Se levanta a las nueve, se viste, desayuna, coge un papel que anteriormente ha dejado encima de la mesa y sale a comprar las flores que minutos después posará sobre el cemento que rodea al hombre que ha amado toda su vida. ¡Cómo le añora! Echa de menos sus abrazos y sus besos, sus “te quiero cariño” y sobre todo que le dijera “siempre estaré a tu lado”. Sabía que esto último iba a ser difícil de llevar a cabo, pero ella le sentía a su lado todos los días. Seguía preparando comida para dos y planchaba las camisas que él solía ponerse para llevarla a dar paseos. Quería creer que él seguía allí, vivo. Que sólo se había ido por una temporada, de viaje a algún lugar. Aquel lugar lo llamaba el País de Nunca Jamás, porque era donde él siempre había querido ir; un lugar situado en nuestros corazones siguiendo el camino de la imaginación. Cuando iba a visitar su cuerpo, ella no sólo le llevaba flores, también le llevaba una frase diferente cada día, escrita con el corazón y firmada con su sangre. La ponía entre las frescas flores, y esperaba, sin saber porqué, que él se levantara, saliera de su caja de cemento, y antes de volver a meterse en ella, se las llevara consigo. La última vez que la besó fue el día en que celebraban las bodas de oro. Llevaban cincuenta años de casados. Él estaba muy ilusionado. Lo había planeado todo. Tanta era su ilusión, que pudo más que su propia vida. Lo mató la ilusión y el amor por su mujer. Ella todavía no lo entendía. Él era un hombre fuerte, muy fuerte para su edad. Por eso no comprendía cómo un infarto pudo acabar con su vida.

Hoy también le va a llevar flores, pero no las va a comprar. Le va a llevar

las flores de su jardín, esas que plantaron entre los dos, y que gracias al cariño crecieron siendo las más hermosas de su pequeño jardín. Va a hacer lo mismo de siempre, se va a levantar temprano, se va a vestir, va a desayunar, cortará las flores de su jardín e irá a visitarle. Pero esta vez va a ser diferente. Va a ser la última vez que haga lo mismo de todos los días. Y la primera después de mucho tiempo en volver a reunirse con él. Porque ahora, va a cambiar su costumbre. Porque ahora, va a visitar el País de Nunca Jamás junto a él. Porque ahora, tiene más esperanza e ilusión que nunca.

Porque, ahora, su amor por él ha podido más que su propia vida.

Page 13: zirriborro 2

13

RETRATO EN BLANCO Y GRIS Un amigo me llamo cuando estaba conduciendo hacia mi casa, no era un amigo cualquiera, era un buen amigo de la infancia. Parecía que le costaba mucho hablar, yo conocía la razón. Su abuelo había muerto hacia dos semanas y fue como haber perdido la mejor parte de su pasado. Quería pedirme si podía acompañarle por la tarde a la casa de su abuelo, a la cual no se había atrevido a ir, pero me confeso, debía hacerlo. Acepte sin pensarlo, haría lo que fuera necesario para ayudarle a salir de este duro trance.

Cuando colgó me quedé mirando el extenso campo que se extendía a

ambos lados de la carretera; todo se hallaba en silencio; confieso que me dio un poco de miedo encender el motor, no quería ser yo quien lo rompiese. Me dirigí a casa de mis padres, los cuales se alegraron de mi visita, lo cierto es que no tenía mucho tiempo para ir a visitarles, pero cuando iba me gustaba quedarme varios días en aquel lugar acogedor que había conocido desde siempre. La casa tenía un jardín, en el centro de este había un viejo nogal, recuerdo lo mucho que me gustaba y aun me gusta sentarme debajo de él, esperando a que llegase ese ser que todos esperamos en algún momento de nuestras vidas.

A las cinco me dirigí al lugar en el que había quedado con mi amigo,

decidí ir andando porque no se hallaba lejos de allí. Él ya estaba delante de la puerta y me miraba con una expresión triste. Le costó bastante meter la llave en la cerradura, le temblaban bastante las manos, pero al final consiguió abrir la puerta. Nada más entrar, subió por las escaleras de madera y se dirigió a una pequeña habitación al fondo del pasillo, dentro de ésta solo había un pequeño televisor, un sofá y unas cuantas cajas. Me acuerdo que mi amigo me contaba que solía quedarse a dormir en esa habitación muchas veces, cuando por cualquier razón no quería volver a casa. Me senté en el sofá mientras mi amigo se acercaba a las cajas y las inspeccionaba. Me quedé observando la habitación largo rato, mirando unas paredes desnudas que no significaban nada para mi. De repente, la voz de mi amigo me sacó de mis pensamientos. Me acerqué a él para averiguar lo que había descubierto. Tenían en la mano un video.

- ¿Qué has descubierto para gritar de esa manera? - Nada, simplemente me ha hecho ilusión encontrar todos estos viejos trastos aquí – dijo mi amigo mientras empezaba a sacar varias cosas de las cajas. - ¿Y eso?- dije yo señalando el video que sostenía en una de sus manos. - No lo sé en realidad, vamos a verlo. Yo accedí, metí la cinta en el video, encendí la pequeña televisión y me senté al lado de mi amigo en el sofá.

El video mostraba varias imágenes de un pueblo, en cuanto lo vi lo reconocí, era mi pueblo natal, en el que nos hallábamos en ese preciso momento. Había tres jóvenes en la pantalla, los cuales yo reconocí al instante, éramos mi amigo, ella y yo. Ella, era una chica que conocía desde hace mucho tiempo y con la cual había mantenido una relación amorosa. Mientras veía el video me pareció oír el sonido de una puerta al abrirse, pero no me giré, lo que

Page 14: zirriborro 2

14

si hice fue mirar a mi amigo, estaba empezando a pensar que el hallazgo del video no había sido pura casualidad. A lo largo de todo el video se mostraban distintos lugares de mi pueblo y en la última escena aparecíamos nosotros mismos en la habitación en la que estábamos viendo el video. También aparecía el abuelo de mi amigo, que había sido como un maestro para nosotros, entonces me di cuenta del sentido de aquel video, de la promesa que habíamos roto. - ¿Lo entendéis ahora? – dijo mi amigo, mientras ella se acercaba y se sentaba en el sofá- hemos roto la promesa que le hicimos a este viejo hombre. - Tienes razón, -contesté- hemos dejado nuestros sueños de lado. - No creo que la hayamos roto del todo – dijo ella- sí, dejamos de lado nuestros sueños y dejamos que nuestras vidas se separasen, aún habiendo prometido seguir juntos, pero todavía podemos arreglarlo.

Salimos de la casa y nos dirigimos al cementerio, hasta ese momento no me había fijado en que ella llevaba un ramo de flores blancas en la mano. Al llegar al sitio donde yacía el anciano, ella se agachó y colocó el ramo encima de la tumba. - Agachaos – nos dijo- rehagamos la promesa, prometamos que, a partir de este momento, persigamos nuestros sueños y mantengámonos unidos. Y allí rehicimos la promesa que habíamos roto durante tantos años. Cuando nos levantamos me acerqué a ella y le dije: - Te vi en el funeral. - Y yo a ti, ¿Por qué no me saludaste? - Tenía miedo. - ¿De qué? - De que no me reconocieses. - Tampoco has cambiado tanto – dijo ella riendo y sacando una foto de su bolsillo de hace varios años. - Tienes razón, tampoco hemos cambiado tanto – dije yo mirando a mi amigo. Y mientras los tres nos reíamos, las hojas de los árboles caían al suelo, cubriendo con un bello manto de color amarillo el pueblo.

Livia Bartolomé

Page 15: zirriborro 2

15

LÁGRIMAS DE ESPERANZA

[Ganador del Concurso de Relatos Cortos de Koldo Mitxelena]

Como otra noche más, esperas en tu cama, acurrucada, encogida. En la más profunda oscuridad, oyes que unos pasos se acercan a tu puerta, los cuales te avisan del horror. Es entonces cuando un escalofrío recorre cada parte de tu cuerpo y se apodera de él.

Sabes muy bien cómo es la rutina: ahora él se meterá

en tu cama y tú te harás la dormida, como intentando escabullirte; pero tus esfuerzos serán vanos. Comenzará a susurrarte cosas al oído. Cierras los ojos y los aprietas fuertemente, como si de esa manera la pesadilla fuera a desaparecer y sólo se quedara como un mal sueño, del que sólo hace falta despertarse para salir de él.

Al principio te niegas a hacer las cosas que él te pide,

pero sabes que si no le haces caso, será peor. Por lo que decides seguir adelante, para así acabar antes con eso que la gente llama “abuso sexual”. Tú nunca habías conocido lo que era, hasta que por primera vez él entró en tu cuarto.

Después de conseguir

lo que quería, desaparece como si tal cosa. Tú, sin embargo, te quedas despierta hasta bien entrado el día, derramando lágrimas de esperanza abrazada a tu osito. Sabiendo que nunca saldrás de ese oscuro infierno al que entraste sin tú querer.

Estitxu Díaz Tena

Page 16: zirriborro 2

16

EURI ZAPARRADAREN HOTSA Euri zapadarraren hotsa hormetan zehar barraiatzen duen etxe batetan BIZI NAHI DUT. Ez etxe handi, pilatuetan, ez eta etxe gogor, sendo, horma lodietakoak. Nahiko kartzela da askatasuna, bera, bakarrik. Baina ez etxe ahul, txikietan, ez eta etxe fin, hotz, horma lodietakoak. Euri zaparradaren hotsa hormetan zehar barreiatzen duen etxe batean bakarrik. A.M.

SÓLO DILE…

Si el tiempo todo lo cura sólo dile; Recuérdame que te olvide. Olvídame que te recuerde. Por el tiempo y el momento. Que no se haga una luz en mi memoria, que mi retina se deshaga partiendo una cebolla. Si una nube de humo era tu querer se disipó con el tiempo en lágrimas de hiel. Con el tiempo, que todo lo cura. Recuérdame que te olvide. Olvídame que te recuerde.

Itziar Viana 12 de enero de 2005.

ETORKIZUNEKO

ZORIONTASUNA Etorkizunari begiratzen diogu etengabe, baina ez gara gai unea gozatzeko. Zoriontasun handiaren zain gabiltza bizitzaren poz txikiei ihes egiten uzten diegun bitartean. Kritikatu egiten gaituzte helduek gauza txikiengatik poztean, ilusioa izatean, baina beraiek dira egunean zehar biharko eguneko planak egiten diharduten etorkizunean giltzapetutako gatibuak.

Itziar Viana 2005eko martxoaren 13an.

Page 17: zirriborro 2

17

RELOJ ESFERA NEGRA

Mi reloj se ha parado. Esferas negras En la esfera aparece reviven palabras que partido en dos no han sido olvidadas. un nombre deseado. La fuerza del tiempo Las manillas marcan la hora, es inútil y redondeada. todo ha terminado. El acero del poder Una quietud silenciosa y el vidrio rayado embriaga el hollín carbonizado. protegen sus colores Mi alma se hiela. y números de espanto. Un espectro se va volando. En la oscuridad más absoluta Un vacío eterno brilla con la luz de neón respira entrecortado cuatro puntos cardinales con el brillo de la luna y el incesante palpitar del y sus rayos plateados. segundo. La noche truena Su ángulo indica en tremendos estrépitos por dónde viene y se irá y el silencio susurra un radar negro carmesí sesgando sonetos. no puede parar de girar. Itziar Viana. Un simple toque 15 de marzo de 2005. en su derecha lo puede detener con su simple fuerza. Sin embargo es imposible detener su curso y justicia

todo lo mueve. Es implacable. La esfera negra. Inevitable.

Itziar Viana. 16 de marzo de 2005.

Page 18: zirriborro 2

18

ORAIN LEHENGOA

Lehen beheko solairuan bazkaltzen nuen, irribarreka. Beirazkoak ziren ur botilak eta altzairuzkoak bandejak. Kafe eta ke usainak kafetegia nahasten zuen. Amak eta biok makarroiak bazkaltzen genituen eta postretzat marrubizko yogurt lerrokatua. Ondoko ohean egiten nuen lo eta tarteka amari uzten nion lekua. Gela zuri desgastatuan kandelen argia ematen zuen bonbilak, gaueko errondan. Botilen txapekin futbolean aritzen nintzen maindire zuriko zelaian. Orratzak gogorrak ziren, aitaren ilea leuna. Orain beheko solairuan bazkaldu dut, pentsakor.

Plastikozkoak dira ur botilak eta plastikozkoak bandejak. Kafetegian debekatuta dago erretzea ez dago usainik, bakarrik nostalgia. Bakarrik bazkaldu dut, entsalada eta sandwich begetala, eta postrea medikuaren hitz jarioa. Besaulkian egiten dut lo eta tarteka begiak irekitzen ditut. Zeru koloreko gela berri eta epelak ezkonberri soineko argia jantzita darama. Maindirezko futbol zelaian discmana eta matematikako koadernoa. Orratzak malguak dira, amaren aurpegia, zuria.

Itziar Viana 2005eko martxoaren 20an.

Page 19: zirriborro 2

19

KIRMEN URIBEREKIN ELKARRIZKETA

Ping-pong galderak Jaioteguna: 1970ko Urriak 5 Jaioterria: Ondarroa Kolorerik gustokoena: Gorria Janzteko kolorerik gustokoen: Beltza Musika talde bat: (pi) πLT Asteko egunik onena: Ostirala Petralena : Igandea Kanpoko idazle bat: Raymond Carver Hemengo idazle bat: Sarrionandia Liburu bat: Obabakoak Nobela bat: Lotsaizuna (Coetzee) Beldurrak (txikitakoak): lotsa, zihurtasun falta Beldurrak (gaur egunekoak): Bakarrik geratzea

Galdera orokorrak Zirriborro-Txikitatik nahi zenuen honetara dedikatu? Bai;

gezurra badirudi ere, eta gainera amak asko animatzen ninduen. Z-Zein hizkuntzatan idazten duzu? Euskeraz idazten dut.

Hala ere nire idatziak itzuliak izatea gustatzen zait. Z-Lehiaketetan parte hartzen zenuen? Ez; lehiaketekin

nahiko kritikoa izan naiz beti, musika letrak eta horrelakoak egiten nituen lagunentzat hasieran eta gero beste taldeentzat ere. Z-Zer eman dizu literaturak? Literaturak hain azkar

pasatzen diren bizitzako hainbat une geldiarazteko aukera ematen dizu.

Z-Eta zer kendu dizu? Ezer gutxi, egia esan.

Z-Damutu al zara idatzitako zerbaitetaz? Bai, damutu izan

naiz, batez ere hasierako letrekin, baina beno, akatsak ere politak dira, zure aldakuntza eta prozesua ezagutzen laguntzen dizute.

Z-Itzultzaile, irakasle, interpretari eta gidoilari lanetan

aritu zara besteak beste Sautrela (ETB1eko lietratur

Page 20: zirriborro 2

20

programa) eta Hasiberriak telesailean... Idazten bentean murgiltzeko tarterik aurkitzen al duzu egunean zehar? Zaila da tarterik lortzea, eta horregatik duela bi urte hori guztia utzi eta idaztera bakarrik dedikatu naiz. Z-2001. urtean Kritika Saria irabazi zenuenetik Bitartean

heldu eskutik poema liburuarekin euskal idazle onenetarikoen artean ageri zara, horrek erantzunkizuna eskatzen dizu, presioa sentitzen duzu idazterakoan? Bai, presioa handia da. Gure laneko gauzarik txarrena hau da, behin maila bat lortuta ezin zarela jaitsi, baina honela gehiago saiatzen zara.

Z-Bitartean heldu eskutik, Garmendia eta Zaldun beltza

(haur literatura poema batzuk tartekatuz), Garmendia Errege; haur literaturarekin hasi zara haurrek txikitatik poesiaren presentzia izateko? Bai, umeek poemak ulertzen dituztenean, poesia gustatzen hasteko bidea irekitzen zaie. Poesiarekin askotan ehiztariarena egiten da. Guri txoriaren bizimodua, hegan egiteko modua, kantua... gustatzen zaigu, eta askotan hau edukitzeko hil egiten dugu. Nire ustez poema bat bizirik dagoen txori bat da, eta egiten dena da hil, klasera ekarri eta tripak atera, bere kantua entzun beharrean. Z-Estatu Batuetan egon zinen Zaharregia Txikiegia Agian

diska liburua aurkezten; Zer sentitzen da New Yorkeko Sagar Handian zure poemak euskeraz errezitatzen? Jendeak oso jarrera ona dauka, eta oso gustora egon ginen. Z-Duela egun batzuk notizia izan zinen beste euskal

idazle batzuekin batera datozen apirileko hauteskundeak direla eta, Aukera Guztiak errebindikatzen dituzue, zertan datza zehazki zuen proposamena? Nik idazle eta pertsona bezala nire konpromezuak ditut, nire ustez hau oso ekin zabala da, ezberdinetako jende guztiak partehartzeko egin da. Z-Amaitzeko, zer iritzi duzu Zirriborro bezalako aldizkeriei

buruz? Oso ona. Oso ederrak dira idazteko grina pizteko.

Itziar Viana eta Garazi Agirre

Page 21: zirriborro 2

21

Martxoaren 20an jokatu zen eskuz-binakako

txapelketaren finala Donostiako Atano III

pilotalekuan. Finaleko pilotaririk gazteena

OINATZ BENGOETXEA genuen, hogei

urterekin bere lehenengo finala jokatu duen

leitzarra. Hiru egun eskas beranduago

Zirriborro-rekin mintzatu zen eta honakoak

kontatu zizkigun.

1) Nola sentitzen zara hain gazte final batera iritsita?

Ongi, neretzat gauza handia izandu da hogei urterekin finalera ailegatzea.

2) Nola pasatu zenituen partiduaren aurreko egunak? Beno, piskat nerbioso, baino nik uste normala dela partidu inportante horietako baten aurrean.

3) Gero, naiz eta ez irabazi, finala ospatu zenuten, zer nolako giroa izan zenuten Leitzan?

Ona, afaltzera ere jende asko animatu zen eta irabazi baginu bezala egia esan.

4) Debuta eta finala izango dira zure partidurik gogoratuenak profesionaletan, afizionatuetan, berriz, zein partidu gogoratzen duzu bereziki?

Ba bat esateko, finala irabazi nuenean. Partidu oso berezia izandu zen.

5) Txikitan uste al zenuen orain zauden lekuraino iritsiko zinela?

Beno, beti pentsatzen dozo eta hori nahi izaten dozo, baina argi dago ez dela erreza eta oso kontentu ailegatu izanaz.

6) Zer nolako sakrifizioak suposatu dizkizu pilotak: ikasketak uztea, gauetan ez irtetea... zer?

Entrenatzea ta zentratzea serio eta gogo handiz hartzea ere bai.

7) Gutxi barru, zure enpresan bertan, pilotari gazteek hasiko dute profesionaletan euren ibilbidea. Zer gomendatuko zenieke beraiei eta zuk entrenatzen dituzun ume txikiei?

Page 22: zirriborro 2

22

Ba animo, ilusioa baldin badauke animo. Ilusioa da inportanteena eta pilotan aritzeaz disfrutatzea.

8) Pilota lehen edo gaur egun? Zergatik? Nik oraingoa ezagutu dot, eta oraingoa esan behar.

9) Zer nolako etorkizuna ikusten diozu pilotari? Nik uste gero eta jende gehiagori gustatzen zaiola pilota eta goraka dabilela eta hori ona da.

10) Gaur egun, pilotariak oso ezagunak zarete telebista dela eta, zer moduz daramazu jendeak kaletik ezagutzea? Beno, nahiko ongi, ohitzen zara jendeak ezagutzera eta ez dago problemarik.

11) Zuregan eragin handia dute komunikabideek zuri buruz esaten dutena? Ez dittot irakurtzen ia gauzek. Txapelketetan eta nabilenean ez dittot irakurtzen. Ez da ona, hobe da ezer ez irakurtzea, lasaiago zaude.

12) Pilotan zein da zure dohainik hoberena? Nik uste azkartasuna igual.

13) Lesioen beldur zara? Beti dago bildur hori hor, baino normalean pilotarik izaten ditugu lesio gehienak eta eskutatik ez dut sekula minik izaten ta espero dot horrela segitzea.

14) Pilotari bati zer eskatzen diozu eserlekutik begira zaudenean? Argi dago gustatzen den gehiena errematatzea dela, aurrelarieta nik uste inportanteena errematatzea dela.

15) Pilotari bat?

Page 23: zirriborro 2

23

Asko, gaur egun pilotari onak asko daude, eta horrela bat esateko ez dakit.

16) Pilota mundua matxista al da? Ez, ez, ez dut uste hori horrela dela.

17) Nola ikusten dituzu emakume pilotariak? Ongi, nik uste neskari gustatzen bazaio pilotan jostatzea, nik ez dut problemik ikusten.

18) Zer moduzkoa da pilotarien arteko harremana? Oso ona, oso ona. Gehienetan pike izaten da kantxatan, baino gero kantxatik kanpo denak oso lagun gara.

19) Noren aurka jolastuko zenuke pilota partidu bat? Xalan kontra, ez naiz sekula aritu bere kontra eta

gustatuko litzaidake. 20) Nola ikusten duzu zeure burua 20 urte barru?

Ba eztakit, 20 urte barru... egia esan pentsatzen dut ia erretiratua egongo naizela eta partiduk ikusten segituko dudala.

AZKARRAK I. Hiria ala herria?

Herria II. Bizitzeko leku bat?

Leitza III. Gau giroa ala pilota

giroa? Bik.

IV. Urdina ala gorria? Urdina.

V. Zenbaki bat? Zortzi.

VI. Musika taldea? Metallica.

VII. Data bat? Abuztuak 28.

VIII. Kotxe bat? Nirea, zer esango

dizut? Zirriborro

Page 24: zirriborro 2

24

BISITA KULTURALA SALAMANCAN

Martxoaren 19-20-21 bitartean Koldo Mitxelenako bigarren batxilergoko 25 ikaslek Salamancara ikasbidaia burutu zuten bertako eliza, unibertsitate eta eraikuntza ospetsu aztertu ahal izateko. Autobusez hainbat ordu luze iraun ondoren Toro izan zen bisitaren lehenengo geldigune garrantzitsua. Bertan estilo ezberdineko pare bat eliza eta “Erregeen portada” izeneko atari berezia ikusi ondoren Zamorarantz abiatu ginen helburu onez irakasleek egindako gezurtxo baten ondorioz. Ikasleak nekatuta eta Salamancara iristeko gogoekin egon arren pare bat komeria gertatu zitzaizkien bertako katedralean. Izan ere, zamoratarrak oso erlijiosoak izanik, ikasleei zaila egin zitzaien bertan ohituratzat duten “Kristoa Aste Santuko pasoan jartzea” hainbeste debozioz ikustea, eta hainbat momentu barregarri jazo ziren. Behin Salamancara iritsita probisioak erosi ondoren gaueko giroaren fama ona frogatu zuten, orduan ere kontatzeko asko sortuz. Igande goizean, nekez esnatu eta gosaldu ondoren, hiriburuko eliza nagausiak, unibertsitatea eta hainbat eraikuntza gehiago ikusteko aukera eman zien bisita gidatua izan zuten. Batzuen ustetan luzeegia eta barneratzeko datu berri gehiegirekin eta beste batzuentzat interesgarria eta ederra izan zen bisitaren ostean bazkaldu eta baher-beharrezkoa egin zitzaien siesta ikasleei. Igandea izanik juerga gutxi aurkituko zutelakoan batzuk hotelean geratu ziren giro hertsian, eta beste batzuek kanpora ateratzea erabaki zuten. Goizean goiz, bi irakasleen eskutik, geratzen ziren leku interesgarrian bisitatu eta askok elkarrekin bazkaldu zuten bitartean, beste batzuek “tapeo” tipikoa egin zuten.

Arratsalde inguruan maletak batu eta Gasteizerantzko buelta bidaia luzeari egin zioten. Gaueko bederatziak inguruan iritsi ziren Euskal Herriko hiriburura nekatuta, lo egiteko gogoarekin eta kontatzeko mila bitxikeriarekin.

Zirriborro

Page 25: zirriborro 2

25

DENAK EZ DU BALIO Ez gaudela Erdi Aroan

egutegiak dio, pare bat milenio

diktaketatik kanpo zeuden mezulari denak

(is)hiltzen saiatu diren arren

so tonight we open up our hearts

staring straight into the sky

we are blinded by ambition

to be part of their lie

seperation from these places

seperation from these times

can we transcend this repitition?

transcend this life

Geroa eta iragana ezabatuak izan dira

oraina luze eta antzua, mutu itsua geure aurrean

Ez gaudela Erdi Aroan

egutegiak dio

eta erregeak zer dio txanponetatik kanpo?

gutxiengo direnentzat

sorgin ehizak dirauen arren

hauen arren

So tonight we open up our hearts…

Geroa eta iragana ezabatuak izan dira

Oraina, luze eta antzua, mutu itsua geure aurrean

biharra ez da existitzen eta halere ziur gaude

gaurkoa ez dela amesten genuenaren antzekoa

Ez gaudela Erdi Aroan

denak ez du balio

ezerk ez al du balio?

Page 26: zirriborro 2

26

Geroa eta iragana ezabatuak izan dira

oraina luze eta antzua, mutu itsua geure aurrean

biharra ez bada existitzen

orain antzu hau saiatuko garela aldatzen

aldatzen, aldatzen

I am talking about changing.

KANTA GOIBELAK

Mundua mozkor zegoen ta ihes egin genion

kantu bera entzuteaz nazkaturik

jendea bakarrizketa trukean dabilela

aipatu zenidan eta egia da.

Kanta goibelak ditugu maite

ez galdetu arrazoia

biharko nitaz ahaz zintezke eta

bada ez bada.

Ta zer giro da zurean, nola dabil jendea?

ta zer diozu ispilu horizontalez?

hau irribarre bidezko erahilketa ote den

leporatu nizun eta egia da.

Kanta goibelak ditugu maite...

Bizitza motzegi, orduek luzeegi

dirudite flexo honen argitzaletan

gela txikiegi, ohea handiegi

kanpoan mundua jeloskor nire zai

mundua nire zai.

Kanta goibelek naute maite

ez galdetu arrazoia

eguzkia hilko nuke

orain hemen bazina

hemen bazina.

Maitane Gómez

Eukene Unzalu

Nerea Holgado

Page 27: zirriborro 2

27

TXISTU ETA GAITA BANDAK

Gaurko honetan, Euskal folklorearen barruan dauden bi bandei buruz hitz egingo dizuet, txistu banda eta gaita banda. Zer instrumentu dauden barruan,beraien ezaugarriak eta zer erritmo edo pieza klase jotzen diren banda bakoitzean.

Txistu banda Txistu banda lau instrumentuk osatzen dute : bi txistu, silbotea eta atabala. Dantza erritmoak edo bestalde bandarako abesti espezifikoak egiten dituzte.

TXISTUA Instrumentu hau lau zulo dituen txirula bat baino grabeagoa den eta bi eskala osorik egin ditzakeen haizezko instrumentua da. Jotzean, zuloak tapatuz eta mingainarekin mihia kolpatuz eragiten da soinua. Hau egiteko, zura edo plastikozko materialak erabiltzen dira normalean: ebanoa, makil arrosatua , bog-a ,ebonita eta ABS-a dira. SILBOTEA Txistua baino handiagoa eta ortaz baxuagoa den haizezko instrumentua da. Jotzeko bi eskuak erabili behar dira eta ez txistuan bezala bakarra erabiltzen dela bestean danbolina eramaten delako. ATABALA

Danbolina baino zabalagoa eta handiagoa da. Erritmoa eramateko balio duen bordoi danborra da. Atabalak bi modutakoak izan daitezke: sokadun atabalak eta ziri metalikodun atabalak. Lehenengokoak arkume larruz eginiko partxeak ditu eta tenkatzeko kaniamo sokak. Bigarrenak berriz, plastikozko partxeak ditu eta ziri metaliko

batzuk erroska batzuekin, tenkatu ahal izateko. Atabala bi makilez jotzen da eta ez danbolina bezala esku bakarrez.

Page 28: zirriborro 2

28

Gaita banda Banda hau hiru instrumentuz osatua dago : bi gaita eta gaita danborra.Hauek gehienetan jaietan jotzen dute (dianak, kalejirak eta jotak).

Nafar Gaita edo Dultzaina

Instrumentu hau mihi bikoitzaren familiako instrumentuen artean sar genezake. Soinua egiteko, bi mihiz osaturiko mihian airea botaz eta notak egiteko zuloetan behatzak mugituz egiten da. Bere soinua nahiko altua da; Gaitak ,ebano, bog edo granadillo zurekin egiten dira. Bandek gehienetan jaietan jotzen dute.

Gaita danborra

Abestian zehar erritmoa eramateko erabiltzen da (atabala bezala). Gaita danborrak danbolinaren antzekoak dira baina plastikozko partxe eta zura edo latoizko gorputza izan dezakete. Honek soinuan garrantzia dakar batez ere latoizkoek soinu metalikoagoa ematen dutelako. Atabalaren antzera jotzen da bain erredoblean presioa areagotuz soinu handiagoa sortzeko.

(latoizko gorputzdun gaita danborraren irudia).

Daniel Compañón