teknologiaberriaklanosoa[2]
Transcript of teknologiaberriaklanosoa[2]
TEKNOLOGIEN ERABILERA JESUITINASEN IKASTETXEA
Ikastetxe honetan Haur, Lehen Hezkuntza eta DBHa dago. Informatika arloari
dagokionez ez daukat gauza handirik esateko garrantzi gutxi ematen baitiote. Guraso
elkarteak 4 bost urte daramatza web orria eskatzen eta ez dute kasurik egiten, ez dela
behar diote.
Irakasle gelan 2 ordenagailu daude eta normalean erabiltzen dituzte azterketak
prestatzeko eta interneten informazioa lortzeko. Inpresorak eta eskanerra gela horretan
daude, eta musika aparatuak, nik dakidanez Haur Hezkuntzako gela bakoitzak bat
dauka. Portatila zuzendariak erabiltzen du bakarrik. Fotokopiagailu handi bat dago.
Kanoia eta proiektorea badaude, DVDa eta bideoa ere bai. Kurtso hasieran
gurasoekin bilerak egiten direnean Power Pointa erabiltzen dute.
3 argazki kamara digitala daude.
Badago premia bereziak dituen 8 urteko mutikoa eta horregatik ordenagailu
berezia behar du, eskolak ez dio jarri eta erabiltzen du gurasoen elkarteak daukan zahar-
zahar bat.
Irakasle batzuekin hitz egin ondoren, ez dituzte informatikako ikastaroak egiten,
norberak dakiena aplikatzen du.
Nire gela
Ikusten denez, ordenagailua bai, baino txoko batean baztertuta. Bere atzean
ikusten erabiltzen den musika aparatua, baino ez dut uste ekaina arte iraungo duenik.
Andereñoak esaten zuen Erregeek berri bat ekartzeko, baino epe hori luzeegia dela uste
dut.
Ni, 3 urteko gela batean egon naiz, eta argazkiak azaltzen duen bezala,
ordenagailua ez da erabiltzen. Andereñoak ez zekien USBa zer den, eta gaztea da.
5 urteko gelan bai eta libreki erabiltzen dute haurrek: Xango eta Clig programak.
Dena dela beste andereñoarekin hitz egin nuen 3 urteko ordenagailuari buruz eta esan
zidan ordenagailu hau hondatuta dagoela eta konpondu arte ezer ez. Baino, berak bai
erabili izan duela ordenagailua 3 eta 4 urtekoekin. Ikusten denez, beti bezala,
andereñoak markatzen du dena.
TEKNOLOGIA BERRIAK OIARTZUNGO
HAURTZARO IKASTOLAN
Aurtengo praktikak Oiartzungo Haurtzaro ikastolan egin ditut, hiru urteko
haurren gela batean. Ikastola aspalditik ezagutzen dut, izan ere, txikitatik bertan ikasi
baitut. Informatika edo teknologia berriei dagokionez, Haurtzaro ikastolak eremu bat
eskaintzen die teknologia berriei. Hasteko, interneten, web orrialde bat du, bertan,
ikastolako funtzionamendua adierazten da, zerbitzuak, argazkiak…
Bi ordenagailu gela daude, bat Lehen Hezkuntzako ikasleentzat eta beste bat
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat. Hauetan ordenagailu dexente daudela
esan daiteke eta astean x ordu dituzte informatika gelan lanean aritzeko. Bertan,
ordenagailuko hainbat programa erabiltzen, web orriak sortzen, azkar idazten… ikasten
dute. Gainera, orain dela denbora gutxi ikastolan obrak egin dituzte internet edukitzeko
ikastetxe osoan zehar.
Haur Hezkuntzari dagokionez, gela bakoitzean ordenagailu bat dago. Haur
Hezkuntzan, Urtxintxa proiektua erabiltzen dute, eta material honetan urte bakoitzerako
C-Rom bat dago. Beraz, tarteka irakasleak ordenagailua pizteko aukera ematen die eta
jolasean eta lanean ibiltzen dira Txantxo lagunarekin. Material ona dela iruditzen zait,
aukera asko eskaintzen baizaizkie: jolasak, pintatzeko irudiak, olerkiak, abestiak,
ipuinak… Irakasleak libre uzten die ordenagailuan jolasean eta beraiei gehien gustatzen
zaiena abestiak entzutea da. Lehengo urtean praktikak egin nituenean, lantzen ari ziren
gaiari dagokion atalarekin jolasten uzten zien, baina aurten, beste irakasle honek nahi
duten gaiko ariketak egiten uzten die. Gelan ere musika aparatua dago, hau Urtxintxak
dituen CD-ak entzuteko erabiltzen dute eta musika egiteko (ttutti da capo).
Teknologia berriei dagokionez, beste material batzuk erabiltzeko aukera ere
badute irakasleek. Esate baterako, maila bakoitzeko argazki kamara bat dute eta behar
dutenean, erabiltzeko aukera dute. Ondoren, irakasleek badute beraientzat gela txiki bat,
bertan bi ordenadore daude eta hauek beraien lanak egiteko eta argazkiak deskargatzeko
erabiltzen dituzte. Idazkaritzan, idazkariak ordenadorea du eta bertan fotokopiagailua
dago, zerbait fotokopiatu behar badute, bertan utzi eta idazkariak egingo ditu, horregatik
denborarekin eraman behar dira.
Bideo gela ere badago, bertan bideoa dago eta dvd-a ere. Irakasleek aukera dute
ikasleekin bertara joateko pelikulak, dokumentalak… ikustera. Bideo portatila ere
badago gelara eramateko eta bertan pelikulak ikusteko, baina dvd-a ez. Eskanerra eta
inpresora idazkaritzan daude.
TEKNOLOGIEN ERABILERA ANDOAINGO IKASTOLAN
Bertan, haur hezkuntza eta lehen hezkuntza dago. Ikastolak web orrialdea dauka
ikastolako informatikako irakasleak egindakoa.
Ikastolan, irakasle gelan, bi ordenagailu daude eta batek soilik dauka interneta.
Irakasleek zerbait aurkitu nahi dutenean edo prestatu behar dituzten jarduerentzako
ordenagailu hau erabiltzen dute. Orokorrean irakasleek izaten duten denbora librean
erabiltzen dute ordenagailu hau. Gela honetan ere ikastolan dagoen fotokopiadora
bakarra dago. Irakasleek fotokopiak atera nahi badituzte, gelatik atera eta irakasle gelara
jo behar dute. Inpresora ere ordenagailu honetan aurkitzen da.
Bestetik, ikastolan eskaner bat dago ere. Hau, irakasle baten gelan aurkitzen da
izan ere, Marisolek asko erabiltzen du bai ikastolarako eta bere lanerako prestatzen
dituen lanetan. Eskanerra beharrez gero, irakasleak bertara joaten dira.
Gela bakoitzak ere musika aparatua dauka. Dantzak eta abesti desberdinak
ikasteko.
Ikastolako gela bakoitzean ordenagailu bat dago; ordenagailu hauek ez dute
interneta eta irakasleek erabiltzen dute gehienbat prestatu behar dituzten jarduerentzako.
Ni egon naizen gelan, irakasleak jarduera desberdinak prestatzen ditu ordenagailuan;
esate baterako haurrentzako fitxak: batuketak eta kenketak, marrazkiak, diktaketak,
olerkiak… ordenagailuan ere batzuetan haurrentzako marrazki bizidunak jartzen dizkie
irakasleak.
Bestetik, irakasleak ere argazki dezente ateratzen dizkie haurrei; bai egindako
irteeretan eta baita egiten dituzten lanei ere. Argazki kamera berea da, ez du ikastolak
eskaintzen. Ondoren argazkiak ordenagailuan sartu eta askotan power point bat
prestatzen du gelako haurrek ikus dezaten. Hau ikustea asko atsegin dute haurrek baina
irakasleak prestatzen duen lana da.
Haurrek ostiral arratsaldero erabiltzen dute ordenagailua. Esan, ordenagailua
irakaslearen mahaietan dagoela kokatua. Irakasleak urtxintxako Cd romm-a
ordenagailura sartu eta bertan dauden jokoekin aritzen dira haurrak. Txandaka joaten
dira ordenagailura eta jokoa bukatu ondoren hurrengo gelakidea hurbiltzen da
ordenagailura. Banaka aritzen dira jolasten eta batzuetan ezin badute, irakasleak
laguntzen die. Cd a, bost urtekoei dagokien maskotarena da: xango. Bertan batuketak
eta kenketak lantzen dituzte eta irudiak ikusiz parejak lotu behar dituzte. Hauek dira
erabiltzen dituzten bi jolasak. Esan ere, parejetako loturetan agertzen diren irudiak,
haurrek gelan lantzen dituzten unitatearenak direla. Horregatik ongi ezagutzen dute zein
den irudi bakoitza. Adibidez haurrek inauteriak landutakoan, jolas horretan, leku
desberdinetako bikoteen jantziak agertzen dira; haurrek gelan landutakoak: kaskarotak,
ziripot…
Haurra jolasa egiten ari den bitartean, Xango maskotak hitz egiten du eta animo
asko ematen dizkio errima desberdinak sortuz; adibidez: “estutu garuna laguna!”, edo
“animo, azkarra zara eta!”…
Haurrek urtxintxako jolasak egiteko soilik erabiltzen dute ordenagailua. Eta esan
ere, joku hauek bost minututan egiten dituztela. Behin jokoa eginez gero, ez dute
errepikatzen.
3 ESKOLEN TAULA:
Jesuitinak ikastetxea:
HARDWARE Irakasleen gela Nire gela Zuzendaritzan
Ordenagailua 2 1Inpresora 2Eskanerra 1Argazki kamara 3Portatila 1Proiektorea 1Dvda 2Bideoa 1Bideo kamara
Musika aparatua 7 1Fotokopiagailua 1
SOFTWAREUrtxintxa
Power point
INSTALAZIOAK
Ordenagailuen gela
6
Irakasleen gela 4
Andoaingo Ikastola
HARDWARE Irakasleen gela Nire gela Zuzendaritzan
Ordenagailua2 1
Inpresora 1
Eskanerra Beste irakasle baten gelan 1
Argazki kamara 1
Portatila 1
Proiektorea 1
Dvda 1
Bideoa Bideo gelan 1
Bideo kamara
Musika aparatua 1
Fotokopiagailua 1
SOFTWARE
Urtxintxaxango
Power point Bai
(irakasleak)
Interneta Bai
(irakasleak)
Web orria Bai
INSTALAZIOAK
Ordenagailuen gela
Ez
Irakasleen gela Bai
Haurtzaro Ikastola
HARDWARE Irakasleen gela Nire gela Zuzendaritzan
Ordenagailua2 1 1
Inpresora 0
Eskanerra 0
Argazki kamara 1
Portatila 1 0
Proiektorea 1 0
Dvda
Bideoa
Bideo kamara
Musika aparatua 1
Fotokopiagailua 1
SOFTWARE
UrtxintxaTtantto
Power point Bai
(irakasleak)
Interneta Bai
(irakasleak)
Wifi Ez dakit
Web orria Bai
INSTALAZIOAK
Ordenagailuen gela
Bai, asko
Irakasleen gela Bai 2
HARDWARE Irakasleen gela Nire gela Zuzendaritzan
Ordenagailua 6 3 3
Inpresora 3 0 3
Eskanerra 3 0 3
Argazki kamara 3 0 3
Portatila0 0 3
Proiektorea 3 0 3
Dvda 0 0 0
Bideoa 0 0 0
Bideo kamara 3 0 0
Musika aparatua 3 3 1
Fotokopiagailua 1 0 0
SOFTWARE
UrtxintxaTtantto, Xango
Power point Bai
(irakasleak)
Interneta Bai
(irakasleak)
Wifi Ez
Web orria Bai
Hiru eskolen konparaketa
Hiru eskolak aztertu ondoren, teknologien ekipamendua oso antzekoa dela
ondorioztatu dugu, baina erabileraren aldetik, eskola batek desberdintasun handia
dauka beste biekin alderatuta. Hau da Jesuitinak ikastetxeak teknologi berrien arloa
utzita dauka. Haur hezkuntzan ez da aplikatzen. Dauden ordenagailuak irakasleek
erabiltzen dituzte lanak prestatzeko. Internet ere irakasleen esku dago eta beraien lanak
prestatzeko ere erabiltzen dute. Beste bi eskoletan Aita Larramendi eta Haurtzaro
teknologien erabilera handiagoa da. Andoaingo ikastolan irakasleak power pointak
prestatzen saiatzen da haurren argazkiekin; horrela haurrak ordenagailuan ikus daitezke.
Bestetik urtxintxako cd-ak erabiltzen ditu haurrek bertan dauden jolasak egiteko.
Haurtzaro ikastolan ere Urtxintxako cd-ak erabiltzen dituzte. Bi eskoletan, haurrek
ordenagailua Urtxintxako cd-ekin jolasteko erabiltzen dute.
Beraz, egoera aztertu ondoren, Jesuitinak ikastetxea aukeratu dugu, izan ere,
teknologien erabileran hutsune handiak baititu. Gure proposamenak bi atal ditu:
teknologien berrien aldetik hobekuntza eta erabilera sustatzeko, hogei jarduera
INSTALAZIOAK
Ordenagailuen gela
Bai
desberdin planteatzea. Horretarako, Haur Hezkuntzako gela bakoitzean, ordenagailu bat
egon behar du eta irakasleen gelan dagoen ordenagailuak internet izan behar du.
Irakasleek ere teknologia berrien inguruan formakuntza minimo bat izan behar dute;
eskolak ikastaroak eskaini beharko ditu formakuntza hori gauzatzeko.
Gela bakoitzean ordenagailu bat dagoenean, honen erabilpena ziurtatzeko
jarduera hauek egitea proposatuko ditugu. Baina hasi aurretik, ordenagailuarekin
kontaktuan hasteko, Urtxintxa programak eskaintzen dituen cd-ak erabiltzen hasiko
gara, bertan, hainbat jarduera agertzen baitira eta honek ordenagailua erabiltze ikasteko
baliagarria da :tekladoa, arratoia…
Jarraian ikusi dezakegun ariketei esker, haurrek arratoia erabiltzen ikasi
dezakete, izan ere, bikoteak sortzeko eta zenbakiak lotzeko, arratoiarekin klikatu behar
dute.
JARDUERAK
Jarduerekin hasi baino lehenago, irakasleak haurrei ordenagailu, inpresora eta
eskanerraren erabilpenei buruz oinarrizko azalpenak emango dizkie. Helburua da tresna
hauek manipulatzen jakitea eta erabiltzea beste tresna bezala.
Jarduera guzti hauetan, haurrek irakaslearen laguntza izango dute. Haurrekin
batera egongo da jarduerak burutzeko.
Lehenengo hiru jarduera hauek burutu ondoren, haurrek, taldeka, ipuin bat
sortuko dute irakaslearen laguntzarekin. Jarduera hauek ipuina sortzeko erabiliko
dituzte; egingo dituzten irudiak,marrazkiak, idazkiak eta argazkiak ipuinean sartuko
dituzte. Ipuin guztiak amaitu ondoren, gurasoei aurkeztuko dizkiegu; aurkezpen hau
kañoia erabiliz egingo dugu.
1.- Fitxa pertsonala ( Autonomi pertsonala)
Haurrek ordenagailuan fitxa pertsonala egingo dute. Haur bakoitzak bere fitxa
egingo du eta horretarako argazki bat ekarri beharko du. Argazki hau eskaneatu eta
fitxan erantsiko dute. Ondoren, beraien izen abizenak, helbidea eta herria zein den jarri
beharko dute. Haurrek egindako fitxa gordeko dute eta irakasleak karpeta batean
gordeko dute. Horrela, haurrek gelakide baten, kalea, abizenak edo abizenak zein diren
jakin nahi dutenean, ordenagailu txokora joan daitezke eta bertan begiratu.
2.- Neurketa (Autonomi pertsonala)
Hiruhilabetero, irakasleak haurrak neurtuko ditu eta argazkia aterako die. Haur
bakoitzak bere argazkia bere fitxa pertsonalean sartuko du eta zenbat neurtzen duen
jarriko du. Modu honetan haurrek zenbat hazten diren ikusiko dute konparaketa eginez.
3.- Eskanerraren erabilpena : ( autonomi pertsonala)
Haurren adinaren arabera, haurrek orri txuri batean nahi duten marrazki bat edo
idazki bat egingo dute. Ondoren, haur bakoitzak bere orria eskaneatuko dute eta
ordenagailuan gorde bere karpetan. Idazkia egin dutenek, idatzi hori tekladoarekin
berriz idatziko dute, beste adibide moduan edukiz.
4. - Word programak marrazteko eskaintzen dituen herramientak erabili.( autonomi
pertsonala eta errepresentazioa)
Horretarako, haurrek programa irekiko dute (“autoformas”) eta lanean hasiko
dira edozein marrazki eginez, koloreak jarriz. Beraiek, nahi duten marrazkia egingo dute
elementu horiez erabiltzen: karratuak, borobilak, izarrak, arrosa, gorria, etab.
5- Argazkiak atera eta moldatu ( autonomi pertsonala eta komunikazio eta
errepresentazioa)
Jarduera honetan, haurrak patiora atera eta argazkiak aterako dizkiote ikastolari,
inguruari eta beraien artean ere bai. Kamara digitalarekin txandaka ibiliko dira.
Ondoren, gelara itzuli eta ateratako argazkiak ordenagailuan sartuko dituzte.
Haur bakoitzak atera duen argazkia sartuko du bere karpetan. Gero, photo-shop
programarekin argazkia aldatu dezakete.
Azkenik, irakasleak argazki guztiak beste karpeta batean gordeko ditu.
6.- Ipuina power poiten bidez sortu ( komunikazio eta errepresentazioa)
Hiru jarduera hauen erabilpena borobiltzeko, haurrek taldeka, ipuin bat sortuko
dute. Lehenengo jardueran eskaneatutako irudiak eta idazkiak, bigarren jardueran
egindako irudiak eta hirugarrenean ateratako argazkiak erabili ditzakete.
Ipuina taldeka egingo dute, beraz, ordenagailu txokotik pasatzen den taldeak
power pointa egingo du. Haurrek ipuinean, soinuak, musika eta ahotsak sartzeko aukera
izango dute.
Ipuinen aurkezpena kañoia erabiliz egingo da gurasoen aurrean.
7.- Jolas librea ( autonomi pertsonala)
Haurrak libreki interneten jolastuko dira guk emandako helbide honetan. Hemen
sartzeko gure laguntza izango dute.
http://www.aulainfantil.com/recursos/juegos_boletin.htm
Irakaslea interneten sartuko da eta ondoren arbelan idatziko du helbidea..
haurrak banan banan txandaka joango dira ordenagailura eta hamar minutu izango ditu
bakoitzak jolasteko. Haur bakoitzak arbelean dagoen helbidea kopiatu beharko du eta
ondoren, jolasean hasiko dira.
Helbide honetan aurkitzen diren jolasak indibidualak edo binaka jolastekoak
dira, beraz, ordenagailura binaka joateko aukera izango dute.
Honako jolas hauek aurkitu ditzazkegu: burbujas, 4 en ralla, snake, cada oveja
con su pareja, puzzle etab.
Bikotea bilatu Puzzlea egin
8.- Bideo grabaketa ( autonomi pertsonala eta komunikazio eta errepresentazioa)
Jarduera honetan, haurrek bideoarekin, gelan nahiz kanpoko patioan grabatzeko
aukera izango dute. Ondoren, grabatutakoa movie maker programa erabiliz,
ordenagailuan sartuko dute eta bideoa antolatuko dute. Irakaslea laguntzeko egongo da.
9.- Munchy pelutxea ( komunikazio eta errepresentazioa)
Haurrek urte osoan zehar gelan izango dute pelutxea. Pelutxea gelako maskota
izango da eta beste ikastola bateko haur batzuek Munchy ezagutzeko aukera izango
dute. Panpin hau eskola batetik bestera joango da urte osoan zehar, baino haurrek
Munchyren berri korreo elektronikoaren bidez izango dute. Bi eskoletako haurrek
korreoa erabiliz harremanetan jarriko dira elkar ezagutzeko eta Munchyri buruz hitz
egiteko.
Horretarako irakasleak haurrei irakatsiko die nola sortzen den korreo
elektronikoa, gelako korreo izango dute eta astean behi irekiko dute beste ikastetxeko
haurrek bidalitako irakurtzeko, eta era berean beraiek haiei idazteko.
10- Argazkiekin puzzleak sortu: ( komunikazio eta errepresentazioa)
Demagun, udara iristear dagoenez, uda gaia lantzen ari garela gelan. Horrekin
lotuta, interneten sartuko gara eta haurrek udaran inguruko irudiak bilatuko dituzte.
Bilaketa honetan, irakasleak beraiekin egon beharko du eta irudiak bilatzen lagunduko
die: hitz aproposak emanez, adibidez: hondartza, loreak, izozkiak, etab
Ondoren, haur bakoitzak irudi bat aukeratu duenean, irudi hauek tamaina
handian inprimatuko dituzte. Gero bakoitzak bere irudia moztuko du forma ezberdineko
zatiak sortuz. Lana hau bukatu ondoren, jolasteko ordua iritsiko da: haurrek bere irudia
sortu beharko dute. Behin irudia sortu eta gero, haurrek irudiak trukatuko dituzte
elkarrekin jolasteko.
11.- Dominoa( komunikazio eta errepresentazioa)
Udara gaiarekin jarraituz, berriz ere interneten sartuko gara eta talde bakoitzak
irudi bat ezberdin bilatuko du (baloia, kuboa, hondartza eta eguzkia, adibidez). Lau
irudiak ditugunean, irakasleak irudi horiekin 16 fitxa prestatuko ditu haurren
laguntzarekin. Haurrek fitxa hauek inprimatu dituzte eta hauekin dominoan jolasean
ibiliko dira, irudi bakoitza dagokionarekin lotuz.
12.- Paint programa erabiliz, irudiak margotu eta sortu. ( komunikazio eta
errepresentazioa)
Irakasleak prestatuak izango ditu irudi batzuk margotzeko, ordenadore txokotik
pasatzen den taldea, haur batek (besteak beste zerbait egingo dute bitartean) irakasleak
aukeratutako irudietatik bat aukeratuko du. Haurrak irudi hori eskaneatuko du eta
ondoren irudi hori paint programan irekiko du. Bere lana izango da, hori margotzea eta
paint programak eskaintzen dituen aukerak erabilz hau apaintzea. Lana bukatu ondoren,
bakoitzak bere karpetan gordeko du lana.
Gelako guztiek beraien irudia egina dutenean, denak inprimatuko dituzte eta
hauekin irakasleak liburuxka bat osatuko du. Liburuxka hau gelan egongo da haurrek
nahi dutenean ikusteko eta baita gurasoei erakusteko ere.
13.- Aurpegi berriak sortu( autonomi pertsonala eta komunikazio eta errepresentazioa)
Haurrek beste ikaskideen aurpegien argazkiak aterako dituzte. Denen aurpegiak
ditugunean, talde bakoitzak aurpegi bakar bat osatu beharko du taldekide guztien
argazkiekin. Hori egiteko, taldekide guztien argazkiak hartu eta aurpegi bakoitzetik zati
bat hartuko dut (begiak, belarriak, sudurra...). Argazki bakoitzetik zati bat aukeratu
dutenean, hauek batu eta aurpegi berri bat sortuko dute. Hori egin dutenean, inprimatu
egingo dute eta gelako paretean zintzilikatuko dute. Lan hau egiteko, irakaslearen
laguntza izango dute.
Taldeka egin ondoren, aukera izango dute, tartea dutenean, bakoitzak bere
argazkia hartu eta beste gelakideen argazkiak erabiliz aurpegi ezberdin bat sortzeko.
Ondoren, hau inprimatu eta eskolako karpetan gordeko du.
14.- Gorputzarekin jolasean ( komunikazio eta errepresentazioa)
Talde bakoitzak bere taldekide bakoitzaren argazkia aterako du, gorputz osokoa.
Ondoren, ordenadorean sartu, taldeko karpetan gorde, tamainaz handitu eta inprimatu
egingo dute.
Inprimatu ondoren, irudia hiru zatitan moztuko dute (burua, enborra eta hankak).
Denak moztu ondoren, ordenean jarri eta hauek irakasleak enkuadernatu egingo ditu.
Modu honetan, haurrek beraiek sortutako liburu bat izango dute gorputz zatiak nahasten
jolasteko.
15.- Txontxogiloak sortu (komunikazio eta errepresentazioa)
Etxekoen argazkiak ekarriko dituzte haurrek. Hauek eskaneatu egingo dituzte,
ordenagailuan sartu, handitu eta inprimatu egingo dituzte. Hori egin eta gero, irudi
bakoitza moztu egingo dute (burua, besoak, enborra, hankak) txontxongiloak egiteko.
Behin irudiak moztuta, gorputzaren zati guztietan zuloak egingo dituzte, zati guztiak
tximeleten bidez lotzeko. Lana bukatu ondoren, etxera eramango dute.
16.- Egindako lan guztia borobilduz
Irakasleak haurrak ariketa guzti hauek egiten ari diren bitartean, argazkiak eta
bideo kamararekin grabatuko ditu. Lan guztiak amaitu ondoren, irakasleak material
horrekin (bideoa eta argazkiak) power point bat eta movie maker-ekin bideo bat osatuko
du eta hau gurasoei eta haurrei erakutsiko die kañoiaren bidez. Egindako lan guztiari
amaiera emanez