NOAUA! 382 alea

20
Euskara ikasi edo hobetzeko, inoiz baino aukera eta laguntza gehiago Euskara ikasi edo hobetzeko, inoiz baino aukera eta laguntza gehiago ASTEKARIA - 2009ko urriaren 16an - XIII. urtea - Usurbil, 382. zenbakia S uitzatik datorr uitzatik datorr en en organo-jolear organo-jolear en kontz en kontz er er tua tua www.noaua.com

description

 

Transcript of NOAUA! 382 alea

Page 1: NOAUA! 382 alea

Euskara ikasi edo hobetzeko,

inoiz baino aukera eta laguntza gehiago

Euskara ikasi edo hobetzeko,

inoiz baino aukera eta laguntza gehiago

ASTEKARIA - 2009ko urriaren 16an - XIII. urtea - Usurbil, 382. zenbakia

SSuitzatik datorruitzatik datorren en

organo-jolearorgano-jolearen kontzen kontzerertuatua

ww

w.n

oaua

.com

Page 2: NOAUA! 382 alea
Page 3: NOAUA! 382 alea

3Noaua! - 2009ko urriaren 16an

ATA R I KO H A I Z E A

AurkibideaNOAUA! Kultur Elkartea Bordaberri 3 Eguzkitzaldea - 20.170 Usurbil943 36 03 21 - [email protected] - www.noaua.com

Jendaurreko ordutegia: 10.00-14.00 / 16.00-19.00 astegunetan

Elkarteko lehendakaria: Ana Aizpurua, [email protected]

Aldizkariko koordinatzailea: Imanol Ubeda, [email protected]

Idazkaria: Alaitz Aizpurua, [email protected]

Publizitatea: Bea Alda, [email protected]

Kolaboratzaileak: Lontxo Zubiria, Ane Manzisidor, Maria AngelesArruti, Ainhoa Salsamendi, Maria Jesus Urbieta, Nerea Korta, AritzGorriti, Jone Eizmendi, Ainara Arnaiz, Begoña Rekondo, IñakiAgirresarobe, Ana Urdangarin, Eneko Harreguy, Iñaki Labaka, KoldoHuegun, Aloña Loidi, Imanol Goenaga, Agustin Esnaola, Alex Tello,Pako Agudo, Sara Lazkano, Nerea Aizpurua, Alazne Begiristain, XabierArregi, Edorta Agirre, Pello Aranburu, Ainara Uribe, Joseba Pellejero,Maider Makazaga, Aloña Pulido, Ainhoa Azpiroz, Aitor Landaluze,Josu Aranberri, Luis Aranalde, Nerea Zinkunegi, Idoia Torregarai.Denborapasak: LUMA, O.E.

Erredakzio kontseilua: Imanol Ubeda, Aritz Gorriti, Alaitz Aizpurua.

Informatika: Topaguneko informatika zerbitzua.

Banaketa: Lourdes Kamino, Olatz Rezola.

Tirada: 2.800 ale

Lege-Gordailua: SS-668-96 - ISSN: 1136-6818

Inprimategia: Antza. Zirkuitu Ibilbidea, 2. 20160 Lasarte-Oria.

Euskal Herrira!

Euskal presoak

14. Or.ESPERIENTZIA ESKOLA, MARTXAN

ORGANO KONTZERTUA PARROKIAN

EUSKALTEGIAN IZENA EMATEKO ORDUA

5. Or.

6. Or.

13. Or.

2010EKO ORDENANTZA FISKALAK

Albistea iruditan

Krisiari aurre egiteko

dekalogoa adostu dute Buruntzaldeko sei sindikatuk

ELA, LAB, ESK, STEE/EILAS,EHNE eta HIRU sindikatuek krisia-ren aurka borrokatzeko premiazko

hamar neurriz osatutako dekalogoa sinatuberri dute. Urriaren 13an Hernaniko kulturetxean burutu zen prentsaurrekoan aurkeztuzuten. Jakinarazi zutenez, dekalogo honenbidez justizia sozialean, berdintasunean, abe-rastasun eta lan produktibo zein erreprodukti-boaren banaketan oinarritutako eredu ekono-miko eta sozial desberdin baten aldeko apustuaegiten dute.

Dekalogoa sinatu duten sei sindikatuekordezkaritza duten enpresatan batzarrak buru-tuko dituzte datozen asteotan. Horrekin bate-ra, sinadura bilketari ekingo diote. Guztia,aurkeztu berri den dekalogoa gizarteratu etababesa jasotzeko. Oraindik datak zehaztu gabeegon arren, udazken honetan bi elkarretaratzedeituko dituztela iragarri zuten.

ELA ETA LAB SINDIKATUETAKO ORDEZKARI BANA, ASTEARTEAN

ESKAINI ZUTEN PRENTSAURREKOAN.

Page 4: NOAUA! 382 alea

4 Noaua! - 2009ko urriaren 16an

HE R O R R E K E S A N

UNAI AGIRRE

Prozesioa irekitzen, danbor nagusia, XIX. mendekomilitarrez jantzita, danbor hotsak traktoreen pa-

pa-pa isilarazi nahian. Atzetik, kantinera bat banderatxuri-urdina astintzen, ezker-eskuin. Eta orduan bera,Odon handia, bere bizkartzainez inguratua. Atzetik gre-mio ezberdinen infanteria duela, lanak egiten. Bai, ikusiez nuen arren, honela pentsa nezake gauzatu zelaZubietako inbasioa. Bi aste pasa dira, baina nabariakdira donostiar inperioaren ikurrak. Errebote plazan,paretaren altueraren ia erdia hartzen duen pintada eskui-nean, “Donostia Kirola” dioena. Ezkerrean berriz,“Donostiako Udala”, halako tamainakoa hau ere.

Zubietako bide bazterretan, ia-ia etxe bakoitzekobat, kaleen izenak, hori bai, Donostiako armarria age-rian. Hainbesterako, non berdin dioen zein udalerri-tan, bai Donostia zein Usurbilen. Zenbaitentzako ezdago mugarik. Fhürerraren indarrak ere Hendaiarainoiritsi ziren.

Eta hau anai txikiak. Anai handiak ere bereak egin

ditu, famili kontuak ote? 35.000 herritarrek zaborkudeaketa jasangarri baten aldeko sinadura bilketaegin ostean, euskal herriko zati bateko legebiltzarreraeraman zituzten. Nonbait, aurretik bete beharreko fil-tro guztiak pasata. Eta araudiaren arabera, horreninguruko eztabaida abiatu behar zuten. Baina ez omenda legerik behar, instituzio ezberdinen artean badago-elako adostasuna zabor kudeaketan, eta 35.000 sina-dura zakarrontzira. Hori ere ez zuten ba birziklatuko!Adostasunarekin ez omen da legerik behar, nahiz etaadostasun horrekin legea urratzen den, materia organi-koaren bilketan adibidez. Demokraziaren arauak.Lehenik gizartea eraldatu nahi dutenak legez kanpo,demokraten artean boterea banatzeko. Gizarteari bainabideak utzi dizkiote, hori bai, amildegian bukatzendutenak. Garaiak aldatu dira, duela 40 urte Francisco,orain Patxi. Baina Espainiako estatuburua bera ereFranciscok izendatu bazuen, ez ote ziren hainbestealdatuko?

Luis Aranalde - Aitor Landaluze - Imanol Ubeda - Aritz Gorriti - Nerea Zinkunegi - Maialen Unanue - Joxe Piñas - Unai Agirre - Idoia Torregarai

Ikurrak

IKA MIKA ATALERAKO IDATZIAK GEHIENEZ 2.000 KARAKTERE IZANGO DITU. ALE BAKOITZEAN EZ DIRA BI IKA-MIKA BAINO GEHIAGOARGITARATUKO. IKA-MIKA BAT BAINO GEHIAGO IRISTEN BADA, NOAUA!k IDATZI HORIETAKO BAT HURRENGO ALE BATEAN ARGITARATZEKO

ESKUBIDEA IZANGO DU. NOAUA!k ez du bere gain hartzen IKA MIKA atalean adierazitako esanen eta iritzien erantzunkizunik. Hurrengo alea: urriak 23. Idatzia ekartzeko azken eguna: urriak 19.

Ika-mika

Aurpegia emanez

Hilabete bada Usurbilgo EArenantolaketa desagertzen zela adi-

tzera eman zela. Ez ordea, Usurbil erai-kitzen hamarkadetan zehar lanean arituden giza-taldearen eta jakinduriarendesestrukturazioa.

Giza talde horrek, pertsona berrienaportazioekin, herri mailan antolaketaberri bat osatzen ari da. HAMAIKABAT(H1!) proiektu politikoa, bai antolaketamailan, bai ideologikoki erreferente iza-nik. Herri mailan, azken hauteskundee-tan guregan konfiantza jarri zutenekinhartu genituen konpromezu elektoralakmantentzen ditugu. Gure egitekoa egi-nez jarraituko dugu Usurbilen eta usur-bildarren alde.

Prozesu ireki eta partehartzailearenbidez alderdi politiko berri bat osatzenari da. Alderdiaren antolaketa era etaideologia oinarriak eztabaidan dira; etalan honetan, proiektu honekin identifi-katuak sentitzen garen usurbildarrokpisu garrantzitsu bat izaten ari gara.Sorrera hau politika-berrikuntzaren adi-bidea izatea nahi dugu, proiektu haueuskal abertzaletasun historikoaren giza-tasuna eta sozialdemokrazia modernoa-ren baloreak uztartuz osatu nahi dugu.

Sorrera prozesu honek, asteetan zeharluzatuko dena, urriaren erdialdetik aza-roaren amaiera arte, antolaketa oinarriak–partehartzailea, irekia eta anitza–, oina-rri politikoak eta sozial-ekonomikoak

zehaztuko ditu.Sorrera prozesu zirraragarri honetan

parte hartu nahi dutenak, inolako kon-promezurik gabe, hortara gonbidatuakdaude. Hortarako, izena eman besterikez dute; www.h1usurbil.net gunea erabi-liz edota idatzi hau sinatzen dutenekinharremanetan jarriaz. Pertsona hauekHamaikabat Usurbil talde sustatzailea-ren kide dira.

Epe laburrean proiektu politiko berrihonen aurkezpen publikoa egingo da.

Jokin Zubiaur etaImanol Zubiondo; Hamaikabat

Usurbil talde sustatzailearen kideak.

Page 5: NOAUA! 382 alea

5Noaua! - 2009ko urriaren 16an

KO N T Z E J U TX I K I A

2010eko ordenantza fiskalak hasieraz onartu diraJarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren igoera ez zen onartua izan

Urte amaiera gerturatzen ariden honetan, Udala 2010urteari begira dago jada.

Urte berrirako Ordenantza Fiskalakaztertu zituzten udal ordezkariek, irai-laren 29ko ohiko osoko bilkuran.Hasieraz onartu zituzten tasa guztiak,Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaizan ezik.

Zergena ez, zerbitzu igoera Haur EskolanHaur Eskolaren hezkuntza zerbitzuko

tasak bere horretan uztea proposatzendu gobernu taldeak. Halere, bada berri-kuntzarik 2010. urteari begira, gurasoeta haurren beharretara egokituko litza-tekeen zerbitzu eskaintza zabaltzekoasmoa baitago. Hala, orain arteko zerbi-tzuei, merienda dastatzeko aukera edota0-6 hilabete arteko haurrei biberoi zer-bitzuak erantsi zaizkie. Beti bezala, bitarifa mota finkatuko dira datorrenurtean. Usurbilen erroldatuta daudenguraso zein haurren eta ez daudenenarteko desberdintasuna izango da.Bestalde, hobariak aplikatuko zaizkie bianai-arrebatik gorako sendiei.

Gobernu taldetik jakinarazi zutenez,egitasmoaren bideragarritasuna etagurasoen poltsikoa arriskuan ez ditujarriko 2010eko tasak. Gobernu talde-tik proposatutako aldaketen alde agertuzen Aralar. Iñaki Illarramendi (EAJ-PNV) Partzuergoan sartzearen aldekoakzirela gogorarazita tasen aurka zegoelaadierazi zuen. Alkarbidetik LuismariOrmaetxeak bultzatu nahi ziren aldake-ten eraginak biltzen zituen txosten eko-nomikoaren beharra sumatzen zuen.

Hondakin kudeaketarentasan, igoerarik ez

KPIren azken erreferentzia ezagunanegatiboa izanda eta urte amaierakoaurreikuspena 0 izango delakoan, hon-dakin kudeaketaren tasa bere horretanuztea, hau da, 2010ean igoerarik ezaplikatzea proposatzen du gobernu tal-deak. Bestalde, aipatu zergari dagokio-nez, hobariak jasoko dituzte; %40koa

etxean autokonpostajea egiten dutenekedota zehaztua dagoen diru-sarrerakopuru batetik behera jasotzen dutenherritarrek.

Alkarbidetik Luismari Ormaetxeakatez ateko bilketa sistemarekiko aurka-kotasuna beste behin agerian utzi zuen.Ondorioz, baita zabor-tasa berriarekikodesadostasuna ere. Aralarretik JoxeRamon Furundarenak 2010eko tasetan,industria alorreko sortzaile txikiak ereaintzakotzat hartzea eskatzen zuen.Baita Iñaki Illarramendik (EAJ-PNV)ere. Gobernu taldeak oposiziotik luza-tutako eskaera aintzakotzat hartzea era-baki zuen. Industria txikietako honda-kin sortzaileak onartzear ziren tasetantxertatzea adostu zen beraz.

Bozketa, gaika2010eko Ordenantza Fiskalak gaika

bozkatzea proposatu zuen gobernu tal-deak. Emaitzak honakoak izan ziren:

Mantentzen diren tasak: aurkaAlkarbide. Gainerakoak, alde.

Hondakin kudeaketaren tasa man-tentzea (industria sortzaile txikiakbarne): Alkarbide, aurka. PSE-EE abs-tentzioa. Gainerakoak alde.

Haur Eskolaren tasa bere horretanuztea: gobernu taldea eta Aralar alde.Alkarbide, EAJ-PNV aurka.

JARDUERA EKONOMIKOAREN GAINEKO ZERGA ZEHAZTERAKOAN EZ ZIREN ADOSTASUNERA

IRITSI ETA EZ ZEN UDAL GOBERNUAREN PROPOSAMENA ONARTUA IZAN.

Jarduera Ekonomikoen

gaineko Zergan,

adostasunik ez

2,03an kokatu da datorren urte-rako udalerriko Jarduera

Ekonomikoen gaineko Zergaren igo-era koefizientea. Udal ordezkarienaldetik irailaren 29ko osoko ohikobilkuran babesik izan ez zuena.

Luismari Ormaetxeak (Alkarbide)neurri ez eraginkor gisa definituzuen gobernu taldearen proposame-na.

Egungo egoeraren larritasuna aipa-tzen zuen Iñaki Illarramendik (EAJ-PNV).

Gobernu taldetik Xabier MikelErrekondok erantzun zienez, igoerainguruko udalerrien neurritara aile-gatzeko egindako proposamena da.Zentzuzko eta neurrizkotzat jo zuenaplikatu nahi den aldaketa.

Igoera ez zen onartuJarduera ekonomikoen gaineko

zerga igotzea: alde, gobernu taldea.Gainerakoak aurka. Ez zen onartuaizan.

Page 6: NOAUA! 382 alea

6 Noaua! - 2009ko urriaren 16an

ER R E P O R TA J E A

Ikasturte berriari ateak zabaldu dizkio

Etumeta-AEK euskaltegiak

Alfabetatze taldeak, euskara ezdakitenentzat ikastaroak,EGA prestatzeko saioak…

2009-2010 ikasturteari begira, eskain-tza zabala prestatu dute Etumeta-AEKeuskaltegikoek. Bertaratzeko gonbitaluzatu nahi diete, Usurbila bizitzeraetorri berri diren herritarrei. Gonbita,euskara maila hobetu nahi duten eus-kaldun zaharrei edota hutsetik ikastenhasi nahi duten ikasle berriei. Klaseakabian diren arren, matrikulazio epeakzabalik jarraitzen du. Euskara ikasiedota lantzera animatzen dute berta-tik… “garena ikasteko”.

Astelehenarekin hurbildu garaEtumeta-AEK euskaltegira. Aste hasieraizanagatik, bertan bildutako ikasleakgogotsu eta animatuta daude. Bigarrenklase eguna dute, baina jada ekin dioteberen urteko erronka bihurtu den EGAziurtagiria prestatzeko lanari.Irakaslearekin egindako lehen ariketakzuzentzen ari ziren. Datorren udaribegira, EGA esku artean eduki eta ikas-leetako batek dioen moduan, “datozenSantixabeletan ospatzeko moduan egonnahi genuke”.

Titulua zergatik eskuratu nahi dutengaldetuta, oro har, ikasleek bi arrazoinagusi aipatzen dituzte; ikasle batzuekeuren lanposturako behar beharrezkoadute. Gainerakoek, euren euskara mailahobetu edo landu nahi dutelako presta-tu nahi dute proba.

EGA prestazeko aukeraEGA eskuratzeko ikasleek jorratu

beharreko bideak, urratsez urrats gain-ditu beharreko hiru geltoki izango ditu;martxoan izango dute lehen froga, ehungalderez osatutako test moduko atarikoproba. Hura gaindituz gero, proba ida-tzira aurkeztu ahal izango dute. Etaazkenik, ahozkora. Guztira, 2010. urte-an zehar, lau aukera izango dituzte eus-karari lotutako ziurtagiriren bat eskura-tzeko. EGA-ri dagokionez bi deialdi, etaHABE-ren euskara profileko azterketaegiteko beste pare bat aukera.

Euskaldunak eta euskara batuaTestak eta ariketa desberdinak egiten

hasi berriak diren honetan, ikasleek dio-tenez eurentzat zailena, “aditz taula etaberridazketak dira”. Horretan trebatzenhasiak dira jada. Astean bitan pare batordu eskaintzen dizkie bederatzi batikaslez osatutako taldeak, halako jardue-rei. EGA prestatzeko dauden ariketakbakarka egitean oinarritzen dira klasegehienak, nahiz irakaslearen helburua,“klaseak dinamikoak izatea den”.Euskaltegiko saioetan egindakoaren osa-garri dira etxeko lanak ere; ikasleek pres-tatu beharreko idazlanak edota gramati-

ka ariketak. EGA prestatzeko euskaltegian biltzen

den ikasle taldeak aspaldi ikasia eta bar-neratua du euskara. Euskaldun zaharraizatea, EGA prestatzeko abantaila edodesabantaila ote den galdetuta, erantzu-nen artean zalantzak ageri dira. Norkbere euskalkian argi du nola hitz egin,esan nahi duena nola adierazi, euskarabatuan ordea ez hainbeste. “Hitz egitenari zaren artean, zalantzak sortzen zaiz-kizu eta neronen buruari galdezka has-ten naiz”; dio ikasle batek. Eta eurek ezdute ahazten ezta, erdarak hizkuntzagisa gure artean duen eragina. Zalantzakzalantza, ikasturte hasiera honetan plan-teatutako erronkari eutsiko diote EGAprestatzen ari diren ikasleek. Animatuta,gogotsu daude eta.

Denontzat lekuaEuskaldun berrientzat soilik ez, eus-

kaldun zaharrek ere bere tartea izan ohidute euskaltegian. EGA prestatzeko tal-deaz gain, baita alfabetatze taldeetanere. Bai baita bere garaian ama hizkun-tza euskara izan arren, ikasketak hizkun-tza berean burutzeko aukerarik izan ezzuenik. Adibide moduan, Lapurdiko

IKASTURTEA HASITA DAGO BAINA MATRIKULATZEKO GARAI ONA DA ORAINDIK.

“Martxoan izango dutelehen froga, ehun galderez

osatutako test moduko atariko proba”

EGA PRESTATZEN

Page 7: NOAUA! 382 alea

7Noaua! - 2009ko urriaren 16an

ER R E P O R TA J E A

Eskaintza zabala 09-10 ikasturtean

Ikasturte berria abiatu bada ere,matrikulazio epeak zabalik jarrai-

tzen du Etumeta-AEK euskaltegian.Honako eskaintza dute aukeran.

Gau EskolaEuskara ez dakitenentzat, gau eskola: 20:00-22:00.

Alfabetatze TaldeaOrdutegia: 18:00-20:00.

EGA prestatzeko taldeaOrdutegia: 18:00-20:00.

Zerbitzu osagarriakere eskaintzen diraTutoretza klaseak, gramatika edota

mintzamena indartzeko. Astean biorduz, matrikulatuta dauden ikasle-en arabera zehazten da ordutegia.

MatrikulazioaIkastaroren batean izena emateko honako bide hauek zabalik daude:-Euskaltegian bertan: Kale Nagusia, 43 (Zumarte ondoan).-Telefonoz: 943 372 001.-E-postaz: [email protected]

TUTORETZA KLASEAK ERE ESKAINTZEN DIRA IKASTURTE HONETAN.

Iaz 34 ikasle, udal diru-laguntzen onuradun

Guztira 11.100 euroko lagun-tza banatu da, euskara ikaste-

ko Udalari diru-laguntza eskatu dio-ten 34 ikasleren artean. Iaz bainobost eskaera gehiago izan dira, duelaurtebete baino 973 euro gehiagobanatu ditu Udalak. Ekainaren biga-rren hamabostaldian zehar laguntzakeskatzeko zabaldutako epean, aurtenlehenengoz autoikaskuntza ikastaro-etako ikasleek ere laguntzak eskatze-ko aukera izan dute. Bide horretatik,Udalak helduen euskalduntze etaalfabetatzean eragin nahi du, ikastur-

te amaieran banatu ohi dituen diru-laguntzekin.

Abantaila ugariEuskara ikasteak ez du aitzakiarik

Usurbilen. Are gehiago, euskaltegianduten eskaintza kontuan izanda.Aitzakiarik ez, merkea baita, batbaino gehiagorentzat doakoa izan lite-ke. Besteak beste, Usurbilen errolda-tuta egon edota klaseen %80ko asis-tentzia izan bada, euskara ikasten ariden herritarra udal diru-laguntzenonuradunean bihur daiteke. Hain

zuzen, ikasleek ikasturtean zehar egin-dako lana sustatu asmoz Udalakhonako diru-laguntzak banatu ohiditu:

Euskara ikasleek: matrikula kos-tuaren %80a jasoko dute.

12 urtez beherako seme-alabakdituzten gurasoek: matrikulazioaren%100a jasoko dute.

Langabetuek: matrikulazioaren%100a jasoko dute.

UEUko ikasleek: matrikulaziotarifaren %60a jasoko dute.

hiriburuko talde baten kasua aipatu duEGA taldeko irakasleak. “Iaz Baionakoeuskaltegian irakasle lanetan jardunnuen. 60-70 urteko emakume talde batzegoen. Txikitan, euskaraz ikasi arren,gerora ikasketak frantsesez burutu etaeuskara berreskuratu nahi zutenak”,oroitzen du Agarak.

Euskaldun zaharrei soilik ez, Usurbilabizitzera etorri direnei ere euskaltegirahurbiltzeko gonbita luzatu nahi dieteEtumeta-AEK-tik. “Jende berria etorrida hona bizitzera. Haientzat herrianintegratzeko modu on bat izan litekeeuskaltegia”, adierazi du Agarak.

Alde horretatik, ikasleek modu baiko-rrean azpimarratzen dute etorkinek euska-ra ikasteko egin ohi duten ahalegina.“Kontzientzia handiagoa dute”, diote.Baina gaineratzen dutenez, ez hainbestelaguntza eta horrenbestez, euskara ikastenjarraitzeko zailtasun gehiago dituzte.Galdutakoa berreskuratzeko, dugun mailalandu edo hobetzeko, etorkin zein euskal-dun zaharrentzat, guztiek dute tarteaEtumeta-AEK euskaltegian, euren alda-rriak dioen moduan, “garena ikasteko”.

“Jende berria etorri da honabizitzera. Haientzat, herrianintegratzeko modu on bat

izan liteke euskaltegia”

INTEGRATZEKO, EGOKIA

Page 8: NOAUA! 382 alea

8 Noaua! - 2009ko urriaren 16an

PI L-P I L E A N

Udal aurrekontuaren 5. kreditu

aldaketa, hasieraz onartua izan da

Etxez etxeko

laguntza zerbitzua esleituko du Udalak

Udal baliabideekin hornitu ezindiren orduetan ere etxez etxe-

ko zerbitzua eskaini nahi du Udalak.Horretarako, kontratazio espedienteaonartu eta prozedura irekira deitukoda.

Interesdunek lizitazioaren iragarkia

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialeanargitaratu eta hurrengo egunetik zen-batzen hasita, proposamenak aurkez-teko 15 egun naturaleko epea dute.Irailaren 29ko osoko ohiko bilkuran,esleipenerako baldintzak aho batezonartu ziren.

Gobernu taldeak bederatzigastu partida gehitu dizkie

aurtengo udal aurrekontuei.Honako egitasmoak bultzatzekoburutu nahi da aldaketa; besteakbeste, Mikel Laboa plazan jarri nahiden eskultura egitasmoa bideratze-ko, Behemendi Elkarteak Usurbileneskaintzen dituen zerbitzuak ordain-tzeko, atez ateko hondakin bilketasistemak behar dituen tresneriaerosteko, edota Sekañako urbaniza-zio lanen bigarren faseari ekiteko.

26 partida gutxitu, kreditu aldaketa babestekoDiru partida batzuk agortu direla

eta, gobernu taldeak kreditu gehiagoizendatzea erabaki du. Kreditu alda-keta osorik finantzatzeko 26 gastupartida gutxitzea nahi du gobernutaldeak. Proposamena hasieraz onar-tu edo ez erabakitzeko, gaia irailaren29ko osoko ohiko bilkuran aztertuzen. Gobernu taldearekin batera,EAJ-PNVko zinegotziak aldeko

bozka eman zuen. PSE-EE etaAralarreko udal ordezkariek absten-tziora jo zuten. Alkarbideko hiruudal ordezkariak aurka agertu ziren.

Saharari buruzko

afari-tertulia Elkartasun

Astearen hasieran

Datorren astean, beste herrialdebatzuetako errealitatea ezagu-

tzeko aukera aparta izango da.Urriaren 21ean asteazkenaAndatzpen egingo den afari-tertulian,Sahara izango da aztergai. BrahimDahane Saharako Giza Eskubideendefendatzaileak hartuko du parte afa-rian. ASVDHko kide da eta Saharakolurralde okupatuetan bizi da.

Urriaren 21ean, 20:00etan hasikoda afari-tertulia baina izen-emateaurriaren 19an astelehena amaituko da(15 euro). Txiriboga, Txirristra etaBordatxo tabernetan jarri dira izen-emate orriak. Argibide gehiago: 646449 358.

Palestinari buruzko pelikulaUrriaren 23an ostirala, Palestinako

gatazkari buruzko pelikula eskainikoda Sutegin. "Los Limoneros" duizena eta 22:00etan hasiko da proiek-zioa. Sarrera doan izango da.

Urriaren 24an, hamaiketakoaUrriaren 24an larunbata, hamaike-

takoa egingo da Sutegi aurreko plaza-txoan. 12:00etatik aurrera, haragiegosia, txorizoa, tortila... Dastatuahal izango da. Gonbidapena irekiada baina bereziki gonbidatuko dituz-te iaz Elkartasun Astean parte hartuzuten etorkin guztiak.

Bidezko merkataritzako produk-tuak egongo dira salgai eta Mundubateta Mugen Gainetik gobernuz kanpo-ko erakundeetako materiala egongoda salgai.

MIKEL LABOA PLAZAN JARRI NAHI DEN

ESKULTURA FINANTZATZEKO BALIATU DA

KREDITU ALDAKETA BERRIA.

Page 9: NOAUA! 382 alea

9Noaua! - 2009ko urriaren 16an

PI L-P I L E A N

Berdintasunerako Udal Plana

osatzeko herritarren iritzia bilduko da

Berdintasunerako UdalPlanaz jarduteko herritarreizuzendutako bilkura sorta

antolatu dute Udalak eta ElhuyarAholkularitzak, urria amaieratikaurrera. Helburua, etorkizunean gaihonen inguruan egin daitekeenariburuz hitz egitea litzateke.Herritarrei zuzendutako parte hartzeprozesuko lehen bilkura, kulturarilotutakoa, urriaren 28an burutukoda Artzabalen, 18:30etan hasita.

Igaro den udazkenetik ElhuyarAholkularitza eta Udala herrian ema-kumezko zein gizonezkoen aukeraberdintasuna sustatzeko elkarlaneanari dira. Diagnosia burutu zuten lehe-nik, herritarren ekarpenak kontuanhartuta. Eta egun, BerdintasunerakoUdal Plana diseinatzen ari dira.Oraingoan ere, herritarren iritziakjaso nahi dituztenez, lau bilkura irekiantolatu dituzte, urria amaieratikaurrera.

Egungo egoera zertan den erakuste-ko, egina dagoen diagnosiko emaitzakaurkeztuko dira. Jarraian, bilkurakoparte hartzaileen artean, aurrera begi-ra zer egin zehaztea da asmoa.

Elhuyar Aholkularitzatik gonbitaluzatzen diete herritarrei, datozenasteotan burutuko diren bilera irekie-tan parte har dezaten. Euren esanetan,herritar guztiek dute eta zer esana etaUsurbilen bizi izanda, inork bainohobeto ezagutzen dituzte zeintzukdiren beraien beharrak, herriko hutsu-neak eta hobetu beharrekoak.

Hona hemen lau bilkuretan jorratu-ko diren gaiak:

Kultura - Zer egin liteke herriko kulturgune-

etan emakume eta gizonek protago-nismo bera izan dezaten?

- Herriko kultur jardueratan ema-kumeen parte-hartzea bultzatu beharal da? Nola?

- Emakumeen interesak eta beha-rrak kontuan hartzen al dira kultur-ekintzak antolatzerakoan?

- Zer egin beharko litzateke familia-ardurak dituzten emakumeek aisial-diaz gozatzeko aukera izan dezaten?

Noiz: urriak 28, asteazkena.18:30ean Artzabalen.

Kirola- Zer egin kirolean berdintasuna

bultzatzeko? - Emakumeen interesak eta beha-

rrak kontuan hartzen al dira kirol-ekintzak antolatzerakoan?

- Kirolean emakumeen parte-har-tzea bultzatu behar al da? Nola?

- Zer egin kirol-ekintzetan emaku-me eta gizonek protagonismo beraizan dezaten?

Noiz: azaroak 3, asteartea.19:00 etan Artzabalen.

“GREASE” ANTZEZLANAREN PASARTE BAT. KULTURA MUNDUKO BILERA URRIAREN

28AN ASTEAZKENA EGINGO DA. 18:30EAN, ARTZABALEN.

Hezkuntza eta ongizate

arloetako bilerak

azaroan egingo dira

Berdintasunaren Udal Planadiseinatzeko antolatu diren

azken bi bilera irekiak azarokolehen hamabostaldian burutukodira.

Ongizatea eta Gizarte Zerbitzuak-Zer hobetu emakume, etorkin,

guraso bakar, adineko edota baz-terketa egoeran daudenen behareta aukerei erantzuteko?

Noiz: Azaroak 10, asteartea, 17:30 ean, Artzabalen.

Hezkuntza-Nola hezi neska-mutilak berdintasunean?Noiz: Azaroak 17, asteartea18:00etan, Udarregi ikastolan.

“Egungo egoera zertanden erakusteko, azkendiagnosiaren emaitzak

aurkeztuko dira”

BILKURA IREKIAK

Page 10: NOAUA! 382 alea

10 Noaua! - 2009ko urriaren 16an

PI L-P I L E A N

Bertsolariak, ludotekan

Urriaren 10ean Aginagarahurbildu ginen. 19:30akpasata, “bertsolariak,

hasiak izango dira”, gure artean.Frontoira iritsi eta inor ez. Galdezkahasi eta “hor goran, ludotekan abes-tu behar dute”. “Ludotekan?”, tira.Iñaki Agirresarobe Tola aritu zen,beste behin ere, gai-jartzaile lanetan.Aurkezpen hitzetan, IkerZubeldiaren ordez Sustrai Colinahurbildu zela argitu eta gero, agurre-ko bertso bana eskatu zien bertsola-riei. Amets Arzallus izan zen lehenakantatzen, eta kokalekua ez zen ohar-kabean pasa. Maiz aritu direla fron-toietan, antzokietan edota elizetan.Ez ordea ludoteka batean...

AZKEN ORDUKO ALDAKETAK TARTEKO, IKER ZUBELDIAREN ORDEZ

SUSTRAI COLINA ARITU ZEN SAN PRAIXKUTAKO SAIOAN.

Page 11: NOAUA! 382 alea

Euskal Jaia eta gero, bizikleta “desafiyua”

Eguraldiak ez zuen lagundubaina zubietar askok hartuzuten parte urriaren 12ko

Euskal Jaian. Festarekin bat eginzuten Kantu Taldekoek. Frontoianhasi ziren abesten baina atertu zuene-an Alamandegi aurrean aritu zirenkantuan. Euskal Jaia eta gero, “desa-fiyuaren” bigarren edizioa iragarridute Zubieta Lantzen taldekoek.

Iaz egin zuten lehen aldiz bizikleta“desafiyua” Zubietan. Bigarren edizioaigande honetan izango da, urriaren18an. Hernani eta Goizueta artekoibilbidea osatuko dute baina, lehia-kortasunetik gutxi eta aisialditik askoizango du bizikleta martxa honek.

Bazkaria ondorenIaz bezala, taldeka jokatuko da.

Baina akaso eguneko onena ondoren-go bazkaria izango da. Lasterketanizena emateko zein bazkarian partehartzeko izena eman behar da aldezaurretik.

Zubieta Lantzenen blogaren bidezizena eman daiteke(www.blogak.com/zubietalantzen)edo telefonoz, honako hauei deituz:Eñaut (678 453 148) edo Denis (658721 427).

II Bizikleta DesafiyuaNOIZ: urriaren 18an igandea.IBILBIDEA:Hernani-Goizueta, 25 kmABIAPUNTUA: 10:00etan Hernanin,

Zikuñagarako biribilgunean (Zubieta-tik abiatzekotan, 09:00etan).

Bazkaria, Mixkuren sagardotegian.Animatu Aranoko maldan txirrindu-lariei hauspoa ematera.

Igandean, Euskal Jaia ospatu zuten Zubietan. Irudian,Kantu Taldekoekin batera, Alamandegi aurrean abesten.

11Noaua! - 2009ko urriaren 16an

PI L-P I L E A N

Lagun asko dituzte Pirritx eta Porrotx pailazoek

Frontoia txiki geratu zen aurrekolarunbatean, Irrien Lagunak ize-neko ikuskizunean. Lagun asko

aritu ziren kantuan, Pirritx eta Porrotxpailazoekin batera: OndarroakoSenegaldarrak, Oreka Tx taldeko txala-partariak, Duo Jade bikote kubatarra,Oskar Estanga kantaria, bertsolariak...Eta ikusle moduan ere, mundu bat.

Aulki denak beteta, askok eta askokzutik jarraitu behar izan zuten saioa.Beste behin ere, pailazoekin txiki geratuzen Usurbilgo frontoia. Hala ere, bilduziren guztiak ikuskizun aparta batenlekuko izan ziren.

AURKEZLE LANETAN ARITU ZIREN PIRRITX ETA PORROTX.

IRUDIAN, ONDARROAKO SENEGALDARRAK TALDEKOEKIN BATERA.

IAZKO “DESAFIYUAN” PARTE

HARTU ZUTEN TXIRRINDULARIAK.

Page 12: NOAUA! 382 alea

12 Noaua! - 2009ko urriaren 16an

NO A U A! TX I K I

Bizikletan, autorik gabeko egunean

Irailaren 25ean ospatu zen auto-rik gabeko eguna. Udarregi ikas-tolako DBHko ikasleok

Txokoalderuntz joan ginen, batzukbizikletaz eta besteak oinez, egunaospatzeko asmoz. Arratsaldean ereAskatasuna plazan jai giroa zen nagu-si, trikitilari eta txistulariei esker. Seiakaldera, DBH4ko ikasleok banatugenuen txokolatada eta ondorenburuhandiak irten ziren. Haur ugarizeuden bertan, bi bizikleta eder zozke-tatzen baitziren. Guztiarekin batera,kilometrotako errifak ere saldu geni-tuen. Beraz, ez zen ezer ere falta izanarratsaldeaz ederki gozatzeko.

DBH 4ko ikasleak “TXOKOALDERA JOAN GINEN, BATZUK BIZIKLETAN ETA BESTEAK OINEZ”.

Igande honetan antzerkia Sutegin,

“Kanpanila eta Peter Panen itzala”

Igande honetan, urriak 18,ipuin zoragarri batean oinarri-tzen den antzezlana ikusi ahal

izango dugu Sutegin. Sarrerak, eurobatean, dagoeneko salgai diraNOAUA!n.

Mende hasieran idatzi zuen JamesMatthew Barrie eskoziarrak Peter Panantzezlana eta eleberria; berehala, lite-raturaren klasiko bihurtu zen. Txalokonpainiak istorioaren bertsio bereziataularatuko du igande honetanSutegin.

Aktore gazteen eskutikArantza Arteaga, Iraitz Lizarraga eta

Jorge Santos aktoreek antzeztukodituzte Kanpanila, Peter Pan eta Hook

kapitaina. Begoña Bilbaok zuzendudu lana.

Txalo konpainiakoek egin dutenegokitzapenean, Maddi haurrak betieramaten du bere liburua aldean etabehin eta berriro irakurtzen du. Baina,egun batean, Kanpanila maitagarriaMaddiren gelan agertuko da, PeterPanen itzalari jarraika. Maddik lagun-duko dio Peter Pan topatzen.

Sarrerak salgaiNOAUA! Kultur Elkarteak antolatu

du haurrentzako ikuskizun hau.Arratsaldeko 17:30ean hasiko daantzezlana.

Sarrerak NOAUA!n eskura daitezkealdez aurretik, euro batean. Eguneanbertan eta takilan, 2 eurotan.

PETER PANEN IPUINAK ANTZEZLAN

ITXURA HARTUKO DU URRIAREN 18AN.

Page 13: NOAUA! 382 alea

13Noaua! - 2009ko urriaren 16an

PIL-PILEAN

Salbatore parrokian,

erromantiko garaiko doinuak

Organo ErromantikoarenZikloak 10 urte bete dituaurten. Dozena bat kon-

tzertu egingo dituzte Azkoitian,Bergaran eta Azpeitian, urriaren 25erabitartean. Cyrill Schmiedlin suitzarrakorgano kontzertua emango duBergarako elizan, urriaren 17an. Bainabezperan, Usurbilen joko du.

Salbatore parrokiko organo berrituarineurria hartzeko saio egokia izango daurriaren 16koa. Erromantizismo garai-ko konposaketak joko ditu CyrillSchmiedlin organo-jotzaile suitzarrak.

URRIAK 16, OSTIRALA

20:00 Salbatore Parrokian, doanAntolatzailea: Organoaren Lagunak

Irakeko kurduei

buruzko dokumentala eta solasaldia

Arabiar, turkiar eta pertsiarrenondoren, kurduek Ekialde

Hurbileko laugarren giza-taldea osa-tzen dute. Estaturik gabeko naziorikhandiena da munduan; Turkia, Irak,Iran eta Siriak zatitutako 40 milioilaguneko herria. “Irakeko kurduak,bizitza bazterbidean” dokumentale-an, kurduek Iraken bizi duten egoe-ra islatzen da.

Karlos Zurutuza kazetariak gida-tuko du Aitzaga elkarteak antolatuduen ekitaldia. Diaporamak ereproiektatuko dira eta, ondoren,kazetariarekin solasean aritzekoaukera izango da.

1991ko Golkoko lehen gudazgeroztik, Irakeko kurduek autono-mia maila handiagoa garatu dute.

URRIAK 22, OSTEGUNA

“Irakeko kurduak, bizitza bazterbidean”.Hizlaria: Karlos Zurutuza, kazetaria.19:30 Sutegin, sarrera doan. Antolatzailea: Aitzaga elkartea.

Cyrill Schmiedlin suitzarra

ostiral honetan arituko da,

20:00etatik aurrera.

Pello Añorga, udal liburutegian

Urriaren 20an, 6 urtetikgorakoei zuzendutako

saioa eskainiko du Pello Añorgaipuin kontalariak. Emanaldihonekin, Liburutegien Nazioar-teko Eguna ospatuko da.

URRIAK 20 ASTEARTEA

18:00etan, Udal Liburutegian.6 urtetik gorakoentzat, doan.

Ramon Agirreeta Ane Gabarain

Sutegin izango dira

Ahuntza edo nor da Silvia?antzezlanaren hasieran,

egoera barregarriak ikusiko dituikusleak, baina berehala ohartu-ko dira istorio honen tragediaz.

URRIAK 30 OSTIRALA

Aktoreak: Ramon Agirre, AsierHormaza, Ane Gabarain, AsierOruesagasti.

19:30ean, Sutegin. Sarrerak: aldezaurretik 8 euro (kiroldegian salgai),egunean bertan 10 euro.

Page 14: NOAUA! 382 alea

14 Noaua! - 2009ko urriaren 16an

PIL-PILEAN

Matrikulazio epea zabaldu dute

Esperientzia Eskola tailerrean

50 urtetik gorako herritarrek zerikasia izango dute azarotikaurrera, hirugarrenez antolatu

den Esperientzia Eskolako Tailerrakateak irekiko baititu. Nork bere ezagu-tza maila eguneratu edota hobetu,ondo pasa, lagun berriak ezagutu…Izena emateko, urria bukatu artekoepea dago.

Aipatu hezkuntza eskaintza ikas gunebat baino gehiago da, eta bertan partehartu ohi dutenek ederki dakite.Tailerrean parte hartzen hasten direnikasleek, hain gustura sentituta, bigarrenikasturtean Esperientzia Eskolan jarraituizan ohi dute.

Denetariko gaiak landuko dituzte aur-ten ere; Gipuzkoako historia, gorputzadierazpena, literatura, artearen histo-ria… Hori bai, beste hainbat eskolekinalderatuta, tailer honetan ez dago etxeko

lanik, ezta ikasturte bukaerako azterke-tarik ere.

Ikastaro hau Artzabalen eskainiko daAzaroan hasi eta maiatza bukaerara

arte luzatuko da aurtengoan gune berriaestreinatuko duen Esperientzia EskolaTailerreko ikasturtea. Lekuz aldatukodira klaseak, ikasturtea Artzabalen eskai-niko baita. Klaseak beti bezala, asteanbehin eta bi orduz eskainiko dira; astear-tetan, 16:00-18:00 artean.

Esperientzia Eskolan matrikulatzekoedota informazio gehiago jasotzeko,honako telefono zenbaki honetara deitubehar da: 943 224 146.

Izena emateko urria amaitu artekotartea dago.

DUELA BI URTE JARRI ZEN MARTXAN

ESPERIENTZIA ESKOLA.

Buruntzaldeko kirol web orria, martxan

Buruntzaldeko sei udalek elkar-lanean egindako euskararenalorreko web orria martxan

jarri zuten urte hasieran. Kirol alorrekoafalta zen. Duela aste gutxitik bisita lite-ke, nahiz aurkezpen ofiziala pasa denurriaren 9an egin zuten, Iametza enpre-sako kideek. Euskararen alorrean ezbezala, kasu honetan, sei ezBuruntzaldeko lau udal daude web orriberri honen atzean; Andoain, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbilgoak hainzuzen. Hernani eta Astigarragakoakkirolaren alorreko elkarlan horretatikkanpo geratzea erabaki zuten iaz.

Kirol eskaintzak, albisteak, abonuak…Udalerri bakoitzak duen kirol eskain-

tza ezagutzeko parada ematen du kiro-lak.buruntzaldea.org atari berriak.Bilaketa herrika edo kirol jarduerakaegin liteke. Informazioa izango baitabertako zutabe nagusietako bat.Proiektuko sustatzaileek adierazi zute-nez, web orria bi modutan eguneratukoda; batetik, udalerri bakoitzean sortuta-ko kirol albisteak zintzilikatuko dira.Bestalde, erabiltzaileek urtean zehar etauda partean antolatzen diren kirol ekin-tzen berri izango dute.

Udalerri bakoitzeko instalakuntzennondik norakoak jakin eta abonuak ereweb orrian egin daitezke, bertan esekitadauden formularioak beteta.

HTTP://KIROLAK.BURUNTZALDEA.ORG/HELBIDEAN AURKITUKO DUZUE

WEBGUNEA.

Denetariko gaiak landukodira; gorputz adierazpena,literatura, artearen historia…

IKASTARO ABERATSA

Yoga ikastaroa

antolatu da Aginagan

Yoga ikastaroa martxan daAginagan. Helduentzako tal-

dea asteazkenetan biltzen da ludote-kan iluntzeko 20:00etatik 21:30era.Peti Martikorena pasaitarra da irakas-lea.

Klaseak hiru ataletan banatatutadaude: arnasketa ariketak, flexibilita-tea lantzeko ariketa eta luzaketak,erlajazio saioak.

Interesatuak bertaratzea besterik ezdu. Hilabeteko kuota 27 eurotakoada (9 hilabetez).

Adingabeak atenditzeko,

harrera familien premia

Foru Aldundiko gizarte zerbi-tzuen bidez, adingabeko batzuk

harrera familiekin egon ohi dira, adi-nez nagusiak izan eta etorkizunaeuren kabuz erabaki arte. 9-10 urtetikgorako gaztetxo gehienak ordea,adingabeko egoitzetan daude. Beharbezalako harrera izan arren, harrerafamilien elkartetik jakinarazten dute-nez, ez dira nahikoak gazteon garapenemozional eta pertsonal egokia izate-ko. Horregatik dabiltza, harrera fami-lia berrien bila. Informazio gehiago:www.asberoa.com edo 943 245 604.

Page 15: NOAUA! 382 alea

15Noaua! - 2009ko urriaren 16an

IZERDI PATSETAN

Buruntzaldeak baditu milaka ibilbide

Kirola eginez, bailarako landa-ingurune naturala ezagutaraz-tea da igande honetarako,

urriak 18, Andoain, Lasarte-Oria,Urnieta eta Usurbilgo udalek antolatuduten Buruntzaldeko IbilbideenEgunaren bigarren edizioko helburunagusia. Hamar ibilbideren arteanaukeratu ahal izango dute herritarrek.Lehiarik ez da izango, partaideak edo-zein herritan hasi eta buka dezaketeberen ibilaldia. Herri bakoitzean kon-trol gune bat izango da, argibideak jasoedo jan edana eskuratzeko. Amaieranberriz, norbere bizilekura itzultzekoautobusak izango dira.

Andoain, Lasarte-Oria, Usurbil etaUrnietako landa inguruneak eskura ditu-gun ibilbideetan barrena oinez joandaezagutu litezke. Bailarako lau udalerrioklotzen dituzten ibilbideak bultzatzeko,udalek igande honetarako, urriak 18,Buruntzaldeko Ibilbideen Eguna antola-tu dute.

Ekimenaren bigarren edizioaren aur-kezpen ekitaldian, herritarrak parte har-tzera gonbidatu zituzten antolatzaileek,euren esanetan, ingurunea eta osasunaindartu behar direlako; ingurunea, bela-ze, baso edo baserriak ezagututa eta osa-suna, oinez ibili eta beraz, kirola eginez.Proba ez da puntuagarria izango. Guztiraia 50 kilometroz osatutako ibilbide sare-ra ahalik eta herritar gehien erakartzea daantolatzaileen asmoa. Eta modu horretanibilbide hauen erabilera indartzea.

Kamiseta opariGoizeko 9:00etan hasi eta 14:00ak arte

luzatuko da ibilbideetan barrena ibiltze-ko kirol ekimena. Udalerri bakoitzeankontrol gune bana jarriko dute antola-tzaileek. Usurbilgoa Santuenean,Zorrotzeko zubiaren parean egongo da.

Bertan, partaideek nahi adina argibidejasoko dituzte eta jan edana eskuratzekotokia ere izango da. Kontrol gune hauekibilbideak hasi edo bukatzeko tokiak ereizango dira.

Norberak aukera dezake nondik ibil-tzen hasi. Partaide bakoitzak hasierantxartel bat jasoko du, abiapuntuko zigi-luarekin. Ibilbidean zehar galtzeko arris-kurik ez dago, norabide, distantzi, gezieta bestelakoez hornituriko informazio

panelak aurkituko ditu eta oinezkoak.Seinaleen koloreak udalerrika desberdi-nak izango dira; hala nola, Usurbilenlaranja kolorekoak, Urnietan berdeak,Lasarte-Orian urre zahar kolorekoak etaAndoainen urdin itxurakoak.

Bi ibilbide egiten dituenak kamisetabat jasoko du opari gisa. Andoain-Usurbil ibilbidea behin osatzen duenakbezala. Ibilbidea amaituta, etxera buelta-tzeko autobus zerbitzua izango da.

USURBILDIK ABIATUKO DEN IBILBIDEA HEMENDIK HASIKO DA.

“50 kilometroko ibilbidesarea ezagutaraztea daantolatzaileen asmoa”

AUKERAN, IBILBIDE UGARI

Urriak 18 igandea,

Buruntzaldeko Ibilbideen EgunaOrdutegia: 9:00-14:00.Aukeran, hamar ibilbide-Urnieta-Andoain (berdea-urdina).-Andoain-Urnieta (urdina-berdea).-Urnieta-Lasarte-Oria (berdea-urre zaharra).-Lasarte-Oria-Urnieta (urre zaharra-berdea).-Andoain-Lasarte-Oria (urdina-urre zaharra).-Lasarte-Oria-Andoain (urre zaharra-urdina).-Andoain-Usurbil (urdina-laranja)-Usurbil-Andoain (laranja-urdina).-Usurbil-Lasarte-Oria (laranja-urre zaharra).-Lasarte-Oria-Usurbil (urre zaharra-laranja).

Kontrolguneak-Usurbilen: Santuenean, Zorrotzeko zubiaren parean.-Andoainen: udaletxe azpian.-Lasarte-Orian: San Pedro elizaren atzeko aldean.-Urnietan: udaletxe azpian.

Herrira itzultzeko autobusak-Urnietatik (kioskoko geltokitik): 12:00,12:50,14:00.-Andoaindik (Goiko plazako atzealdeatik): 12:10,13:00,13:50.-Lasarte-Oriatik (Dorretxeko biribilgunetik): 12:20,13:10,14:00.-Usurbildik (Udaletxe aurretik, Nagusia 22): 12:30,13:20,14:10.

Page 16: NOAUA! 382 alea

16 Noaua! - 2009ko urriaren 16an

INGO AL DEU?

*Tren-bus zerbitzu berrituak, 2009ko irailaren 14an eguneratuak

Page 17: NOAUA! 382 alea

Agenda

Eguneko goardiako farmaziak

Urriak 15, ostegunaUrbistondo, San Francisco 1, Lasarte

Urriak 16, ostiralaGil, Kale Nagusia 24, Lasarte

Urriak 17, larunbataDe Miguel, Kale Nagusia 32, LasarteIturralde, Borda Berri 1, Usurbil*

Urriak 18, igandeaDe Miguel, Kale Nagusia 32, Lasarte

Urriak 19, astelehenaAcha-Orbea, Hipodromoa 6, Lasarte

Urriak 20, astearteaUrbistondo, San Francisco 1, Lasarte

Urriak 21, asteazkenaOrue, Jaizkibel plaza 2, Lasarte

Urriak 22, ostegunaDe Miguel, Kale Nagusia 32, Lasarte

Urriak 23, ostiralaRodriguez, Nagusia 42 atz Lasarte

Urriak 24, larunbataGil, Kale Nagusia 24, LasarteOa, Kontseju Zarra 11, Usurbil*

Urriak 25, igandeaGil, Kale Nagusia 24, Lasarte

GOARDIAKO FARMAZIA,GAUEZCastilla Farmazia (22:00-09:00),Urbieta kalea, 7 Hernani (943 552 941)*Usurbilen, soilik eguerdira arte

Urriak 16 ostirala- Organo kontzertua, 20:00etan

Salbatore parrokian.

Urriak 18 igandea- “Kanpanila eta Peter Panen itzala”,

17:30ean Sutegin.

Urriak 20 asteartea- Pello Añorga ipuin kontalaria,

18:00etan Udal Liburutegian.

17Noaua! - 2009ko urriaren 16an

INGO AL DEU?

Diplomak,

Usurbilgo odol emaileentzat

Gipuzkoako gainontzekobailaratan bezalaxe, Oria-Beheko odol emaileen

artean diplomak banatuko dira igan-de honetan. 2008 urtean zehar, 25,40, 60 eta 75 aldiz odola ematera iri-tsi direnei eskerrak emateko eguna.

Usurbilen, 25 odol-emate kopuru-ra iritsi dira honako hauek: JoseAntonio Bereziartua Salsamendi,Julian Borda Izagirre, Jose RamonLasa Muguruza, Igor Maiz Pagola etaArantza Uranga Manterola.

Dagoeneko 40 aldiz odola emandutenak: Maria Jesus AstigarragaOrbegozo, Maria Dolores LeundaDorronsoro, Mari Luz Errasti Arruti.

60 aldiz (emakumeak): Maite Leunda Dorronsoro.

75 aldiz (gizasemeak):Jose Mari Argote Aizpurua, Manuel

Begiristain Azurmendi.

Azaroak 2, hitzordu berriaOdola emateko hitzordu berria aza-

roaren 2a izango da, beti bezala, anbu-latorioan, 19:00etatik aurrera.

URTETAN ODOLA EMAN DUTENEI

ESKER ONA ADIERAZI NAHI ZAIE.

Urdaira eta Saizarko

sagardoak, sarituak

Ezkio-Itsasoko Igartubeiti muse-oan Sagardo Astea ospatu berri

da. Aurkezpen ekitaldian,Gipuzkoako Foru Aldundiak antola-tzen duen VII. Sagardo Lehiaketakoirabazleei sariak banatu zitzaizkien.

Lehiaketa honekin, botilaratutakosagardo naturalaren kalitatea baloratueta saritu egiten da. Lehenengo sariaAstigarragako Oyarbide sagardotegi-ko Sebastian Zabalegirentzat izan zen.Bigarrena, Urdaiara sagardotegiaren-tzat izan zen eta, hirugarrena, Saizarsagardotegiak jaso zuen.

Asteburu honetako

pilota partidak

Urriaren 16an ostirala, iluntze-ko 20.00etatik aurrera,

Gipuzkoako Txapelketako partidahauek jokatuko dira Aginagan.

PALETA GOMA GIZONAK 3.mailaUSURBIL - MUNDARRO 2(Josu Arruti-Patxi Arruti) (Astigarraga)

ESKUZ BINAKA 1.mailaUSURBIL 1- LIZARDI IGELDO(Xabier Errasti-Julen Urruzola)

Page 18: NOAUA! 382 alea

ZorionakA n e !Urr i a ren18an zurelehen urte-b e t e t z e aospatuko duzu. Muxuhandi bat Eñaut, aitatxo,amatxo eta familia guztia-ren partez.

18 Noaua! - 2009ko urriaren 16an

GAZI, GOZO, GEZA

HILDAKOAKSantiago Raposo Garcia76 urterekin, urriaren 7an

Z o r i o n a kZaparro!Aurten ez duknahi bezainbes-teko giro goxo-an igaroko urte-betetzea baina,lasai, hire adop-zioko herrikide-ak topa egingodiagu hire izenean. Hori bai, ahal bezain laster hire konturaegiteko itxaropenarekin, jakina.

Patxi Labayen Armendariz85 urterekin, urriaren 7an

ETXEBIZITZA

- Gela bat alokairuan pertsona serio batentzat, pisuberri batean. 300 euro, gastuak aparte. Usurbilinguruan. 609 901 734 edo 943 575 788.

- Muna Lurra kalea 16, 3.C salgai. Eguzkitsua etaberritua. Interesatuak deitu: 637225620.

- Pisu bila nabil Usurbilen. Alokairuan nahi nuke.664 885 737.

- 95 metro karratuko etxebizitza salgai Kaxkoan.Erreforma behar du baina aldaketak egitekoaukera asko. 135.500 euro. 671417240.

- Orion babes ofizialeko etxe bat daukat etaUsurbilen babes ofizialeko etxeren bat daukannorbaitekin aldatuko nuke. Interesatuak deitu663600020.

- 230 metro karratuko etxea salgai, 2 solairuko bor-darekin. 2800 metro karratuko lursailean.Kalezarreko eremu urbanoan. 665720913.

- Bordaberri 3 kalean etxe bat daukagu salgai.676910638.

- Baserri bat alokatu nahi nuke, Zubietan,Aginagan edo Usurbilen. 630 274 906.

- Pisu bat salgai Kaxkoan, 3 logela, igogailua, bal-koi luzeak eta ganbara dituena. Dena berrituaeta amueblatua. 45.000.000 pta. 657 71 13 35.

- Usurbilen etxebizitza salgai. 3 logela, sala, komu-na, sukaldea, bi balkoi, igogailua, ganbara.Kaxkoan. 607 924 407.

- Apartamentu-duplex rustikoa salgai. ZubietanElizaren ondoan. 197.000 euro. 678084020.

- Usurbilen bi logelako etxe bat daukagu salgai.666 539284.

- Etxe berria salgai kaxkoan. 3 logela, bainua,komuna,... eta trasteroarekin. 685731792.

- Logela bat alokatu nahi da etxe konpartitu bate-an. 671800275.

-Lasarten apartamentu bat salgai, egoera onean.Erdigunean. Toki lasaia eta berritu berria.Bikote batentzat egokia. 657708866

SALEROSKETAK / GARAJEAK

-Karabana bat salgai. Modelo zaharra da baina ego-era oso onean dago. Prezio interesgarria.646514494

-Mitsubishi L200 bat salgai. SS-AZ eta egoeraonean. 646514494

- Mendiko terrenoak erosiko nituzke. Basoa atera-tzeko edo basorik gabea ere bai. 943362237.

-Atxegalden 33 metro karratu dituen lokal bat alo-katzen da. Sarrera egokia. 943373414. 280euro hilean.

- Garaje bat alokatzen da Bizkarre kalean. Neurriak2,5m x 5m eta 2,1 metrotako altuera.Interesatuak deitu 943361265.

- Usurbilgo industrialde batean 220 metro karratu-

ko pabiloi bat alokatzen da. 616926027.-50cc-ko motorra daukat salgai. Aukera paregabea.

2 urte eta oso kilometro gutxi. Beti garajean,ondo zaindua. 622369646.

- Sotano komertzial bat alokatzen da 600 eurotan.650938489

- Txoko polit bat alokatzen da. 650943847- Atxegalden Aristitxo kalean 90 metro karratu (bi

solairutan) dituen lokal bat alokatzen da.658716970.

- Etxebeste kalean 44 m2-ko lokala alokatzen da.Interesatuak deitu: 943 36 12 19.

LANPOSTUAKLan-eskaerak- Astebukaeratan lan egiteko, parrilarako pertsona

bat eta beste bat zerbitzari moduan aritzekobehar ditugu. 943 36 67 10.

Lan-eskaintzak-Saltzaile, zerbitzari, pertsona helduak zein haurrak

zaintzen edo garbiketa lanak egingo nituzke.Interesatuak deitu 656446835

- Usurbilgo emakume bat, herritarra, eskaintzen dagaixoak zaindu edo etxeko lanak egiteko. Nahiden ordutegia, gaixoekin gaua egiteko ere prest.687348223

- Pertsona helduak zaintzeko neska bat eskaintzenda. Esperientziduna. 606 800 837.

-Mekanikari gisa, baserrian, edota helduak zaintze-ko prest nago. 648 785 026.

-Emakumea interna edo goiz zein arratsaldez ordu-ka lan egiteko prest. 648 785 026.

- Zerbitzari, sukaldari laguntzaile edo garbitasunlanak egiteko neska bat eskaintzen da.664048228

- Emakume bat haurrak zaindu edota orduka etxe-ko lanak egiteko prest. 943 575 788.

- Mendian edo abeltzaintzan lan egiteko prestnago. 666 38 26 97.

-Emakume bat orduka edo interna moduan laneanaritzeko eskaintzen da. 608835033

- Matematika eta estatistika klaseak ematen ditut,edozein mailan, esperientzia handia.646717676.

-Autoen mekanikari gisa lan egingo nuke.943368574.

- Etxeko lanak egiteko emakume bat eskaintzen da.620185927.

-Arratsaldetan umeak zaintzeko neska euskaldunbat eskaintzen da. 685716774.

-Etxeko lanak egiteko neska bat eskaintzen da.630768325.

- Neska bat eskaintzen da haurrak edo pertsona hel-duak zaintzeko eta etxeko lanak egiteko. 620364 176.

- Emakume gazte bat lan bila dabil, orduka edotaplantxan aritzeko: 630 438 571.

-Pintore edo burdinlari gisa lan egiteko prest nago.654 217 752.

- Neska gazte esperientziaduna eta usurbildarra,arratsaldetan haurrak zaintzeko prest. 661 626500 // 943 371 348.

-Fisika eta matematikako klase partikularrak ema-teko prest, neska gazte esperientziaduna. LehenHezkuntzatik Batxilergo mailara arte. 685 772602 // 943 371 277.

- Etxeko lanak egiteko edo haur zein pertsona hel-duak zaintzeko eskaintzen da pertsona bat.671884360.

- Neska bat eskaintzen da umeak zaintzeko zeinetxekolanak egiteko. 679742413.

BESTELAKOAK / GALDUTAKOAK

-Zazpi gazteko lagun taldea gara eta lokal bat alo-kairuan hartuko genuke, 200 bat eurotan. Tlfzenbakia: 606 101 980.

- Ostalaritzako makinaria, kafetegiko altzariak sal-gai; aulkiak, mahaiak, kafe-makina, ontziteria,kaxa erregistratzailea, irabiagailua, zuku-maki-na, ontzi-garbigailua, harraskak, altzairu her-doiltezinezko gainekoa... 607 389 570(Mireia). E-posta: [email protected]

-Atxegalden 30 metro karratuko lokal bat aloka-tzen da (lehen Truke denda zena). 943 373 414.

- Informatikoa naiz. Ordenagailuen edo informati-kari buruz edozein zerbitzu behar izanez gero,deitu: Oskar: 609 46 87 59 / [email protected]

- Ezkontzetan abesteko talde bokal bat nahi badu-zu, deitu 665745071 (Iñaki)

- Belardiak behar dira belarra ontzeko: Usurbil,Lasarte edo Donostia inguruan. Danitaz galde-tu. 607 457 004 / 943 36 60 40.

- Ohea egiten den 3 plazako sofa bat daukat salgai125 euro. Kolore argia, txuri-beig kolorekoa.655731915

-Ezkontza zein ekitaldietan abesteko kantari liri-koa. Interesatua bazaude maketa bat entzungaidaukat. 690784113

- Arrue markako kotxe kapota bat salgai daukagu250 eurotan. 6-8 hilabete arteko umeentzategokia. 616586851.

- Etxebizitzen erreforma orokorrak egiteko zerbi-tzua. Jon 672 173466.

- Pottokak salgai, kalifikatuak eta subentzioa jaso-tzen ari direnak beraien moxal jaioberriekin etaurtebeteko behorra. 626 220925

Oharra: Mezuak, zorion agurrak, hil-dakoen edota jaioberrien aipamenakorri honetan ikusi nahi badituzu,deitu bulego orduetan: 943 360 321.E-posta: [email protected]

Page 19: NOAUA! 382 alea
Page 20: NOAUA! 382 alea