Google Itzultzailea

19
Google itzultzailea eta Euskalterm ikastaroa KZguneak egina Creative Commons lizentziapean aurkitzen da. Hain zuzen ere, Aitortu- EzKomertziala-PartekatuBerdin 3.0 (CC BY-NC-SA 3.0) GOOGLE ITZULTZAILEA ETA EUSKALTERM

description

Hitzak, testuak edo Web orrialdeak nahi dituzun hizkuntzetara itzuli Internet bidez. Tresna erraz eta erosoa.

Transcript of Google Itzultzailea

Page 1: Google Itzultzailea

Google itzultzailea eta Euskalterm ikastaroa KZguneak egina Creative Commons lizentziapean aurkitzen da. Hain zuzen ere, Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 3.0 (CC BY-NC-SA 3.0)

GOOGLE ITZULTZAILEA ETA EUSKALTERM

Page 2: Google Itzultzailea

2

Google Itzultzailea eta Euskalterm

Aurkibidea

1. SARRERA ........................................................................................ 3

1.1. SARRERA ..................................................................................................................... 3

2. ZER DA GOOGLE ITZULTZAILEA? .................................................... 4

2.1. ZER DA GOOGLE ITZULTZAILEA? .................................................................................... 4

3. TESTUAK, DOKUMENTUAK ETA WEB ORRIALDEAK ITZULTZEA ....... 5

3.1. TESTUAK, DOKUMENTUAK ETA WEB ORRIALDEAK ITZULTZEA ........................................... 5

4. ZER DA EUSKALTERM? ...................................................................13

4.1. ¿ZER DA EUSKALTERM? ............................................................................................... 13

5. TERMINOA BILATZEA ....................................................................14

5.1. TERMINOA BILATZEA .................................................................................................. 14

6. BESTE ITZULPEN-PLATAFORMA BATZUK ........................................19

6.1. BESTE ITZULPEN-PLATAFORMA BATZUK ........................................................................ 19

Page 3: Google Itzultzailea

3

Google Itzultzailea eta Euskalterm

1. SARRERA

1.1. SARRERA

Gustatuko al litzaizuke testuak hainbat hizkuntzatara itzultzea?

Imajinatzen al duzu testuinguruaren arabera hitz baten euskarazko itzulpen zehatza

aurkitzea?

Eta zure testuetako eta Web orrialdeetako hizkuntza aldatu ahal izango bazenu?

Zer iruditzen zaizu beste herrialdeetako Web orrialdeetan informazioa bilatu eta

automatikoki zure hizkuntzara itzuli ahal izatea?

Imajinatzen al duzu hori guztia zure etxetik egin ahal izatea?

Hori guztia egin dezakezu Google Itzultzailea eta Euskalterm erabilita

Erabili Internet hitzak, testuak eta webguneak

nahi duzun hizkuntzara itzultzeko.

Page 4: Google Itzultzailea

4

Google Itzultzailea eta Euskalterm

2. ZER DA GOOGLE ITZULTZAILEA?

2.1. ZER DA GOOGLE ITZULTZAILEA?

Testuak, dokumentuak eta Web orrialdeak itzultzeko erabiltzen den tresna da.

Hala eta guztiz ere, itzulpen automatikoa oso konplexua denez, hitzen esanahia

erabilitako testuinguruaren araberakoa izaten delako, egun existitzen den

softwarerik sofistikatuenak ere ez du jatorrizko hiztunak adinako etorria eskaintzen,

ezta itzultzaile profesionalaren gaitasunak ere, horregatik, lortutako itzulpenekin

kontuz ibili eta egiaztatu egin behar dira.

Page 5: Google Itzultzailea

5

Google Itzultzailea eta Euskalterm

3. TESTUAK, DOKUMENTUAK ETA WEB ORRIALDEAK ITZULTZEA

3.1. TESTUAK, DOKUMENTUAK ETA WEB ORRIALDEAK ITZULTZEA

Google Itzultzailea erregistratu beharrik gabe has zaitezke erabiltzen.

Oso erraza da erabiltzea, testua idatzi, itzuli nahi duzun Web orrialdearen URLa

idatzi edo dokumentua hautatu besterik ez duzu egin behar. Gero, nahi duzun

hizkuntza aukeratu eta automatikoki testua itzulita agertuko da.

Erabiltzeko hemen sartu behar duzu: http://translate.google.com/

Helbide honetatik sar gaitezke Google Itzultzailea orrialdera:

http://translate.google.com

Erregistratzea ez denez beharrezkoa, Google itzultzailea zuzenean erabiltzen has

daiteke

Page 6: Google Itzultzailea

6

Google Itzultzailea eta Euskalterm

Hitz bat itzuliz hasiko gara

Lehenik eta behin, idatzitako hitzaren hizkuntza aukeratuko dugu, kasu horretan,

dagoen bezala utziko dugu

Goitibeherako menuan zer hizkuntzetara itzuliko den aukeratuko dugu

Adibidez, “Alemana” hautatuko dugu

Page 7: Google Itzultzailea

7

Google Itzultzailea eta Euskalterm

“Ikasi" hitza idatziko dugu

Itzulpena eta lotura duten beste aditz batzuk azalduko dira

Page 8: Google Itzultzailea

8

Google Itzultzailea eta Euskalterm

Nahi izanez gero, esteka horren itzulpen hobea proposa dezakezu

Beste aukera Web orrialdeak beste hizkuntzetara itzultzea da

Web orrialdea idatzita dagoen hizkuntza aukeratuko dugu, kasu horretan, ingelesa

Gero, zer hizkuntzetara itzultzea nahi dugun aukeratuko dugu

Itzuli nahi dugun Web orrialdearen URLa idatziko dugu

Amaitzeko, “Itzuli” botoia sakatu

"www.cinema.com" orrialdea partzialki itzulita agertuko da, orrialdeko irudiak ez

baitira itzuliko, testuak soilik itzuliko dira

Page 9: Google Itzultzailea

9

Google Itzultzailea eta Euskalterm

Nahiz eta itzulita dagoen, ingelesezko jatorrizko testua ikus daiteke sagua testuaren

gainean ipinita

Page 10: Google Itzultzailea

10

Google Itzultzailea eta Euskalterm

Google Itzultzaileak ematen duen beste aukera dokumentua igo eta automatikoki

itzultzea da

Horretarako, aukeratu “Dokumentua igo” esteka

“Arakatu...” botoia agertuko da eta, sakatuta, artxiboa zabalduko dugu

Page 11: Google Itzultzailea

11

Google Itzultzailea eta Euskalterm

Zure ordenagailuko “KZgunea” dokumentua aukeratu

Eta “Ireki” botoia sakatuko dugu

Page 12: Google Itzultzailea

12

Google Itzultzailea eta Euskalterm

Dokumentua aukeratu ondoren, jatorrizko testuaren hizkuntza eta zer

hizkuntzetara itzultzea nahi dugun aukeratuko dugu

Adibide honetan “Italiera” aukeratuko dugu

Amaitzeko, “Itzuli” botoia sakatu

Page 13: Google Itzultzailea

13

Google Itzultzailea eta Euskalterm

Testua italierara itzulita agertuko da

Zorionak! Orain badakizu nola itzuli testua, dokumentua eta Web orrialdea

4. ZER DA EUSKALTERM?

4.1. ¿ZER DA EUSKALTERM?

Eusko Jaurlaritzak kudeatutako eta eskainitako Euskal Terminologia Banku Publikoa

da.

Hiztegi terminologikoak UZEIk landutako hiztegi eta lexiko guztiak jasotzen ditu,

bestelako erakundeek ekarritako askotariko katalogoez gain. Egun milaka fitxa

terminologiko biltzen ditu, espainierako, frantseseko, ingeleseko eta latineko

baliokideekin (taxonomian). Terminoak etengabe eguneratzen dira

Euskaltzaindiaren arauen eta normalizazio-proposamenen arabera.

Bankua kontsultatzea doakoa da eta ez da beharrezkoa erregistratzea.

Page 14: Google Itzultzailea

14

Google Itzultzailea eta Euskalterm

Orrialdera sartzeko helbide honetara jo behar duzu:

http://www.euskara.euskadi.net/q91EusTermWar/kontsultaJSP/q91aAction.do

5. TERMINOA BILATZEA

5.1. TERMINOA BILATZEA

Terminoak bilatzea oso erraza da Euskaltermekin.

Horretarako, lehenik eta behin, sartutako hitzen hizkuntza adierazi eta bilaketa

mugatzeko gaia aukeratu behar duzu, testuinguruaren arabera emaitzak

desberdinak izan baitaitezke. Gainera, aukeratutako terminoaren definizioak ere

emango ditu

Page 15: Google Itzultzailea

15

Google Itzultzailea eta Euskalterm

Euskalterm hiztegiaren orrialdera sartuko gara helbide honetatik:

http://www.euskara.euskadi.net/q91EusTermWar/kontsultaJSP/q91aAction.do

Erregistratzea ez denez beharrezkoa, behin sartuta erabiltzen has daiteke

Terminoa bilatzeko, “Terminoen bilaketa" atalean bilatu nahi den hitzaren edo

hitzen hizkuntza adierazi behar da

Kasu horretan, ez dugu aldatuko

Testu-koadroan bilatu nahi dugun hitza idatziko dugu

Page 16: Google Itzultzailea

16

Google Itzultzailea eta Euskalterm

Bilaketa mugatzeko edozein gai aukera daiteke; izan ere, testuinguruaren arabera,

hitzak hainbat modutara itzultzen dira. Horrela, bilaketa zehatzagoa izango da

Orain ez dugu egingo, beraz, “GAI GUZTIAK" aukera utziko dugu

Amaitzeko, “Bilatu” botoia sakatuko dugu

Page 17: Google Itzultzailea

17

Google Itzultzailea eta Euskalterm

17 termino bilatu dira

Orrialde nagusira itzuliko gara. Horretarako, “bilaketa” esteka sakatuko dugu

Orain beste kontsulta egingo dugu, baina kasu honetan bilaketa mugatuko dugu

Aurrez ateratako emaitza kopuruarekin alderatzeko, “erraketa” idatziko dugu

berriro

Page 18: Google Itzultzailea

18

Google Itzultzailea eta Euskalterm

Orain 3 termino bakarrik aurkitu dira

Orrialde nagusira itzuliko gara “bilaketa” esteka sakatuta

"Bankuaren Edukia" estekak, bere fitxa-kopuruko eta bertsioko, hiztegi libreen

informazioa eskaintzen du

"Kontsultak eta Iradokizunak" estekak hainbat gauza egitea baimentzen digu:

fitxa bat gehitzea edo hitz bat

zuzenketa egitea

kontsulta bat egitea

iruzkina egitea

Guztietan formulario bat bete behar da.

Laguntza estekak pausu batzuk esaten dizkigu hitz-bilaketa ahalik eta hobekiena

egiteko.

Page 19: Google Itzultzailea

19

Google Itzultzailea eta Euskalterm

Zorionak! Orain badakizu Euskaltermen terminoak nola bilatu

6. BESTE ITZULPEN-PLATAFORMA BATZUK

6.1. BESTE ITZULPEN-PLATAFORMA BATZUK

Hauek dira beste itzulpen-plataforma batzuk:

Euskararako:

http://www.euskara.euskadi.net/r59-15172x/eu/hizt_el/index.asp

Beste hizkuntzetarako:

http://www.opentrad.org/

http://www.online-translator.com/

http://www.systranet.com/

http://www.freetranslation.com/