Abbigaleeee......Euskeeeraaaaaaaaaaa!!!!

download Abbigaleeee......Euskeeeraaaaaaaaaaa!!!!

If you can't read please download the document

Transcript of Abbigaleeee......Euskeeeraaaaaaaaaaa!!!!

1. Ipuin hau, Afrikan dauden pertsonei buruz egin dugu, irakurtzen dutenak, ikusteko haien bizimodua ez dela batere erraza. Gaur egun badago, Abbigale izeneko neskato bat, zortzi urte bakarrik dituena. Sudanen bizi da, Afrikako ekialdean. Sudan, herri handixea da eta noski, oso txiroa. Egia esan, txiroenetako bat. Abbigale, ez da oso neska ederra. Ile ilun- iluna eta begi marroixeak ditu. Egunero arropa berdina janzten du, ez duelako aldatzeko aukerarik. Gainera, daukan arropa, misiolariek ekarritakoa da, hau da, nahiko zaharra eta puskatuta. Abbigalen familia, hamabi pertsonek osatzen dute, aiton- amonak, aita eta ama, zazpi anai-arreba eta Abbigale bera. Abbigale ez dauka ikastolara joateko aukerarik, bere herrian, ez bait dago nahiko dirua ume guztiak ikastolara joan ahal izateko. Bere herrian, bakarrik ikastola bat dago, eta bera ez da izan zorteduna aukera hori izateko, ezta bere anai- arrebak ere. Gainera, bere familia, ez dauka xentimorik ez. Bere aiton-amonak zaharregiak dira, eta egun osoa etxean ematen dute, ohean etzanda, biek ihesa bait dute, eta badakigu ihesa oso gaixotasun larria dela, eta gaixotasun hau asko ematen dela Afrikan. Ama, etxean ere eguna ematen du, haiek laguntzen, heriotza laster etorriko bait zaie. Abbigalen aita, berriz, lana egiten du, abereak zaintzen, hau da, mendian ematen du eguna, beroa pasatzen, 2. behiak, astoak etab, zaintzen. Esan dugun bezala, Abbigalekin zortzi anai-arreba dira. Lau neska eta lau mutil, haietako bost Abbigale baino handiagoak dira, horregatik haiek, egunero ur bila joaten dira, eta putzura iristeko hiru ordu bete ibili behar dituzte. Abbigale eta beste bi anai txikiak bi gauza egiten dituzte. Goizean, amari eta aiton- amonei laguntzen diote eta arratsaldean berriz, kalera ateratzen dira, futbolera jolastera. Haien denbora-pasa gustokoena bait da. Hilabete bat pasa eta gero, Abbigalen aitona hil egin zen, oso gaixorik bait zegoen. Abbigaleren ama oso disgustatuta zegoen, baina erabaki zuen Abbigaleri ezer ez, ez estaea, aitonarekiko harremana oso polita eta handia bait zuelako, beste anai-arrebekin konparatuta. Gainera, amak bazekien, oso gaizki jarriko zela Abbigale notizia txar hori jakitean. Horregatik, ama erabaki zuen aste bete bat ondoren, esango ziola. Aste bete pasa ondoren, goiza zen eta ama Abbigalerengana joan zen, esateko nahian, eta gainera ama pentsatuta zeukan zer esango zion. -Abbigale.. -Zer ama? -.. -Zerbait esan behar didazu? -Bai, lehenago esan behar nizun, baina nahiko gogorra zela pentsatu nuen. -Beldurtzen ari zara ama..Zer gertatu da? -Zure aitona duela aste bat hil egin zen, badakit nirekin haserretuko zarela, ez dizudalako lehenago esan. Baina zuen 3. arteko harremana ikusita pentsatu nuen, oso gaizki geratuko zinela, agur esateko aukera izan ez zenuelako. -Baina..nire aitona..zer..ez mesedez..! -Abbigale lasai..ni zure ondoan egongo naiz beti. -Eskerrik asko ama, baina asko sumatuko dut aitona ez dagoela nire ondoan. -Badakit..guztiek faltan botako dugu betirako, egunero egingo dugu otoitz bera ondo egon dadin. Ama, Abbigale lasaitu eta bakarrik utzi zuen bere logelan, pixka bat pentsatu zezan. Urte bat pasa ondoren, bere aitonarena gainditu zuen eta bere betiko bizitza egiten hasi zen. Eta hala bazan eta ez bazan, sar dadila Abbigaleren bihotzean. Ipuin hau irakurriz gero, ondo pentsatu zenbat dugun gu haiekin konparatuta. Egileak: Onintza Parraga eta Ainhoa Segurola.