519 interneterako

24
2013ko urriaren 24a 11. urtea www.anboto.org DURANGALDEKO ASTEKARIA 519. alea Durango 4 Ekaitz 5 urteko umearentzako hezur-muin emaile bila dabiltza Durangaldea 2 Berbalagunek hamarkada bat bete du Durangon eta Berrizen Izurtza 7 Udala Aldundiagaz batzartu da biribilguneari buruz hitz egiteko Mallabia 6 Mapa toponimikoa jendaurrean erakutsiko dute Urriko jaietan Ara Malikianek zabalduko du Musika Hamabostaldiaren egitaraua Durangon 13 Eguenetan batzen dira Durangon. Eurak ere gaixorik daudela eta laguntza behar dutela azaldu dute elkarteko kideek 3 Al-Anon, alkoholikoen senideen helduleku Kultura Burger King janari lasterreko enpresak han- burgesategia zabaldu gura du gabonetarako Abadiñoko Hiper Eroskin. Autoak konpontze- ko garaje bat zegoen lokalean zabalduko dute egoitza berria. Hanburgesategiaz gainera, es- kaerak kotxez jasotzeko Auto King zerbitzua ere jarriko dute martxan. Lanaldi finko eta al- di baterakoen artean, guztira 27 lanpostu ingu- ru sortuko direla-eta, pozik agertu da Jose Luis Navarro Abadiñoko alkatea. Burger Kingek hanburgesategia zabalduko du Abadiñon 15 Ordu aldaketa Urriaren 27an, 03:00etan 02:00ak

Transcript of 519 interneterako

Page 1: 519 interneterako

2013ko urriaren 24a 11. urtea

www.anboto.org

DURANGALDEKO ASTEKARIA

519. alea

KulturaKultura

Durango 4Ekaitz 5 urteko umearentzako hezur-muin emaile bila dabiltza

Durangaldea 2Berbalagunek hamarkada bat bete du Durangon eta Berrizen

Izurtza 7Udala Aldundiagaz batzartu da biribilguneari buruz hitz egiteko

Mallabia 6 Mapa toponimikoa jendaurrean erakutsiko dute Urriko jaietan

KulturaAra Malikianek zabalduko du Musika Hamabostaldiaren egitaraua Durangon 13

Eguenetan batzen dira Durangon. Eurak ere gaixorik daudela eta laguntza behar dutela azaldu dute elkarteko kideek 3

Al-Anon, alkoholikoen senideen helduleku

Kultura

Burger King janari lasterreko enpresak han-burgesategia zabaldu gura du gabonetarako Abadiñoko Hiper Eroskin. Autoak konpontze-ko garaje bat zegoen lokalean zabalduko dute egoitza berria. Hanburgesategiaz gainera, es-kaerak kotxez jasotzeko Auto King zerbitzua ere jarriko dute martxan. Lanaldi finko eta al-di baterakoen artean, guztira 27 lanpostu ingu-ru sortuko direla-eta, pozik agertu da Jose Luis Navarro Abadiñoko alkatea.

Burger Kingek hanburgesategia zabalduko du Abadiñon 15

Ordu aldaketaUrriaren 27an,03:00etan 02:00ak

Page 2: 519 interneterako

DURANGALDEA

Berbalagunek hamarkada bat bete du Durangon eta BerrizenHerri bietan Berbagalun martxan ipini zenetik hamar urte joan direla ospatzeko jaialdia antolatu dute urriaren 30erako, Plateruenean

JOSEBA DERTEANOBerbalagun egitasmoa martxan da aurten ere. Elorrion orain 13 urte hasi ziren, eta Berrizen eta Durangon hamarkada bat be-teko du egitasmoak. Urteurren berezi hori ospatzeko jaialdia antolatu dute urriaren 30erako, 19:30etik aurrera, Plateruenean. Lehenengo Mikel Martinez ak-toreak Denboraren korapiloak izeneko bakarrizketa eskainiko du. Ondoren, Berbalagun egitas-moaren aurkezpena egingo du-te, eta amaitzeko, luntxa egongo da bertaratzen direnentzako. Ekimena Esne Beltza taldeko Zi-gor DZ DJak girotuko du.

Berbalagun egitasmoak eus-karaz hitz egiteko ohitura duten lagunak euskaraz hitz egiteko ohiturarik ez dutenekin elkar-tzen ditu. Horrela, euskaldun

berriek euskara praktikatzeko aukera izaten dute. Elorrio, Durango eta Berrizen ez ezik, Zaldibar, Abadiño eta Iurretan ere sortzen dira berbalagun tal-deak. Iaz 218 berbalagunek parte hartu zuten 30 berbataldetan.

Izena eman gura dutenek Durangaldeko AEK euskal-tegietan ([email protected]), Durangoko Udal Euskalte-gian, Hizkuntza Eskolan, kultur etxeetan eta udaletako euskara zerbitzuetan dute horretarako aukera. Blog bat ere badute: www.durangaldea.blogspot.com.

Gurasolagun egitasmoaren kanpaina ere abiatu dute eskual-deko ikastetxe guztietan. Euska-raren transmisioan eragitea da helburua; gurasoak euskaraz dabiltzala, seme-alabengan eus-karaz egiteko ohiturak sortzea.

2 2013ko urriaren 24a, eguena | anboto

Herririk herriAnboto Komunikabideak

Ekimeneko kudeatzaile eta laguntzaileak martitzenean eskainitako prentsaurrekoan.

Domekan Markesaren jauregia eta Legañoko ikerketa bisitatuko dituzteGoizean, herritik egingo da bisita gidatua; Legañokoa arratsaldean izango da

A.U.Europako Ondare Jardunaldien harira, bisita gidatu bi egingo dituzte domeka honetan, Berri-zen. Goizean, herriko hainbat eraikuntza eta paisaia zelan aldatu diren ikusteko ibilaldia egingo dute, eta arratsaldean, Legañon izango da bisita, ber-tan egindako indusketen berri emateko.

Goizeko bisita, 11:30ean ha-siko dute, euskaraz, eta ordu erdi arinago gaztelaniaz. Elizan elkartuko dira, eta bertatik,

Kultur Etxera joko dute. Gero, Berrizbeiti baserritik Berriz-burura joango dira, eta handik udaletxera, Markesaren jaure-gira bajatuko dira. Herriko leku horiek urteotan zelan aldatu diren eta lehengo zer arrasto

dauden erakutsiko dute ordu bi inguruko bisita gidatuan .

Legañora bisitaArratsaldean, 16:30ean Kultur Etxean elkartu, eta Legañora joango dira, bertan bisita gida-tua egiteko. Gaztelaniaz emango dituzte azalpenak. Arkeologoek bertan egindako lanetan Erdi Aroko aztarnak topatu dituzte. Orain arte egindako induskete-tan zer aurkitu duten azalduko dute Jose Luis Ibarra Alvarez eta Roman Rodriguez Callejak.

BERRIZ

Autozainketa ikastaroa zaintzaileei zuzendutaZaintzaren antolaketa eta zaintzailearen osasun fisikoa eta emozionala edukiko dute berbagai

AMAIA UGALDEMendekotasuna daukaten per-tsonen senideei zuzendutako autozainketa ikastaroa hasiko dute laster, Berrizen. Azaroaren 11n egingo dute lehen saioa, eta sei astelehenetan, zaintza lanek norberarengan duten eragina landuko dute.

Zaintzaren antolaketari bu-ruz jardungo dute ikastaroan, eta zaintzaileen osasun fisikoa, mentala eta emozionala zain-

tzeko zer egin aztertuko dute. Zaintzaile lanak eskatzen duen esfortzua eta denbora dela eta, osasun sozialari buruz ere egin-go dute berba.

Ikastaroa Berrizko Kultur Etxean emango dute, astelehe-netan, 16:30etik 18:30era. Doako ikastaroa da, eta izena emateko udaleko gizarte zerbitzuetara jo behar da. Informazio gehiago-rako 946 824 525 telefonora deitu daiteke.

Arkeologoek Legañoko indusketetan zer aurkitu duten azalduko dute domeka arratsaldean

ZALDIBAR

Igerilekuen erabiltzaileei zuzenduriko diru-laguntza Urriaren 31ra arte, diru-laguntza eska dezakete inguruko herrietako igerilekuen erabiltzaileek

I.E.Abadiño, Berriz, Eibar, Elorrio, Ermua eta Durangoko kirol-degietako igerilekuak erabil-tzen dituzten zaldibartarrek urriaren 31ra arte eska dezakete udalak ematen duen diru-lagun-tza. Hil guzti honetan egon da eskariak aurkezteko epea, eta, esan bezala, datorren eguenean amaituko da aukera hori.

Diru-laguntza eskabidea, NANaren fotokopia, eta aipatu-

riko herri horietako bateko ki-roldegian igerilekua erabiltzeko egindako ordainketen agiria aurkeztu beharko du diru-la-guntzaren eskatzaileak.

Baldintza horiek betetzeaz gainera, eskabideak erreferen-tzia egiten dion denboran Zal-dibarren erroldatuta egotea da inguruko herrietako kiroldegie-tako igerilekuen erabiltzaileek diru-laguntza jaso ahal izateko betekizun nagusia.

Emakume Eskola martxan egongo da bihartik aurrera

M.O.Emakume Eskolak sei ikastaro eskainiko ditu. Bihar hasiko dena Pepa Bojók emango du, Trabajando nuestras emociones. 17:30etik 20:30era bitartean egin-go dute saioa, eta ikastaroak guztira 24 orduko iraupena edu-kiko du. Gainerako bost ikasta-roak hauek dira: zaintzaileen-tzako ikastaroa, enplegurako motibazio tailerra, emakume identitatea lantzeko ikastaroa, tupper sex pedagogikoa eta bizi-kleta mantentzeko tailerra.

ELORRIO

Ikuskaritzak arrazoia eman die Nanukeko langileei

MARKEL ONAINDIAEusko Jaurlaritzako Lan Ikus-karitzak arrazoia eman die Na-nukeko grebalariei. Eroskiko zentralean sartu ahal izango di-ra. Berez, bulegoa beste leku ba-tean daukate, baina jardunaren gehiengoa Eroskirentzat egiten dute. Horregatik, Lan Ikuska-ritzak adierazi du langileak Eroskin sartu ahal direla. Orain arte ez diete utzi sartzen. Legea-ren arabera, greba egiten duten langileek euren lana bete barik dagoela ziurtatzeko eskubidea daukate. Nanukeko grebalariek uste dute Eroskik beste langile

batzuekin bete duela eurek utzi-tako hutsunea, eta, beraz, euren greba eskubidea urratu dela.

Orain arteko debekuengatik, Eroski ekonomikoki zigortu dezakete. Isuna 6.250 eurokoa izatera hel daiteke.

Bulegoa beste leku batean daukate, baina jardunaren gehiengoa Eroskirentzat egiten dute

Page 3: 519 interneterako

2013ko urriaren 24a, eguena | anboto Herririk herri 3

DURANGO

Alkoholikoen senideak elkartzen hasi dira, argi printza baten esperantzanOtsailean hasi ziren batzen alkoholikoen senideak Al-Anon taldean, eurak ere gaixorik daudela ohartuta

MARKEL ONAINDIAEskutik helduta hasten dituzte batzarrak Al-Anon elkarteko kideek. Alkoholikoen senideak dira, eta babesa ematen diote elkarri. Gehienak, hasieran, gaixoarentzako soluzio bila joan ziren, baina taldea ez da horre-tarako. Lehenengo bileraren ostean, ohartzen joan dira eurak ere gaixorik daudela, etxean sor-tutako egoera dramatikoaren erruz. Lotsak, eztabaidak, go-rrotoak... Alkoholismoak fami-lia osoari eragiten dio. Otsailean hasi ziren batzen Durangon.

“Trenbide berean, paraleloan goazen tren bi gara alkoholikoa eta gu”. Elkartean urte dezen-te daroazen emakume baten berbak dira –batzuk, aurretik, beste herri batzuetan egon dira Al-Anon elkartean–. Euren ara-zo pertsonala gainditzen ahale-gintzen dira, autoestimua lan-duz, esaterako. Eurek hobetuta,

alkoholikoa sendatzeko bidean eragin ahal dutela uste dute. Baita etxeko giroan ere. “Niri hemen ez zidaten arraina eman, arrantzatzeko kanabera baizik”, esan du metafora bidez. Gogoan dauka zelan konturatu zen sena-rraren gaixotasunaz eta etxeko arazoaren tamainaz. Semea psi-kologoarenera eroan, eta maite zituenekin mailak egitea eskatu zion. Semeak ez zuen aita inon ipini. Bere kabuz hainbat saia-kera egin ostean, Al-Anonera batu zen: “Orduan hasi nintzen bizitzen”.

Batzarretan, bakoitzaren sen-tipenez eta momentuko arazoez jarduten dute. Lasaitasuna eta sosegua dituzte helburu. Tal-deari buruz hunkituta egin dute berba. “Al-Anon argi printza bat da tunel ilun eta luze batean”, dio beste emakume batek.

Duela 60 urte AEBetan sor-tutako elkartea da Al-Anon.

Alkoholiko Anonimoen elkar-tetik independentea da. Elkarte horretan egon zein ez, Al-Anon elkartean egon ahal dira seni-deak. Elkartean ez dute politi-kaz edota erlijioaz berba egiten. Era askotako jende anonimoa batzen da, interes komun bera-gaz. Eta, euren bizi egoerak ere askotarikoak dira. Badira elkar-tera batu berri direnak, baita arazoa gainditu eta oraindik batzarretara joaten direnak ere. Kide batek, adibidez, senarra hil ostean ere jarraitu du joaten. El-kartetik jaso duena bueltatu gu-ra du: “Al Anonengatik ez balitz, ez dakit non nengokeen”. Fami-lia bat dela diote, babesgune bat.

Eguenetan batzen dira Lan-dako kiroldegiaren beheko gele-tan, 19:00etan. Beste egunen ba-ten behar izanez gero, Bizkaiko beste herri batzuetan ere egiten dira batzarrak astelehenetik domekara. Gainera, seme-a-

labentzako talde bereziak ere badaude. Gura duenak 944 242 498 telefonora deitu ahal du in-formatzeko. Batzarretan parte hartzeko, batez ere, lanerako bo-rondatea edukitzea ei da garran-

tzitsua. Laguntza behar horren sintomak ugari izan daitezke. Esaterako, edan duena gezu-rrekin estaltzen saiatzea edota etxean edariak bilatzen ibiltzea.

Soluziorik ez, baina horre-tarako tresnak konpartitzen dituzte. Euren antzeko egoeran daudenek badaukate ilunetik argira irteteko aukera, Al-Ano-neko kideei eskutik helduta.

Al-Anon elkarteko kideak Landakoko kiroldegiko gelan. Anonimoak dira taldeko kideak.

“Trenbide berean, paraleloan goazen tren bi gara alkoholikoa eta gu”

Barcinari tartak bota zizkioten ekintzaileen berbaldia

M.O.2011ko urriaren 27an Yolan-da Barcina Nafarroako presi-denteari tartak jaurti zizkioten AHTaren kontrako hiru ekin-tzailek. Tolosan (Frantzia) izan zen, Pirinioetako Lan Komuni-tatearen batzar batean. Momen-tuan ez zituzten ekintzaileak atxilotu, baina bai Nafarroara heltzean. Kasua Auzitegi Nazio-nalera ailegatu zen, eta 5 eta 9 urteko kartzela zigorra eskatzen diete. Azaroaren 18an izango da epaiketa. Horren harira, ekin-tzaile bik, Mikel Alvarezek eta Gorka Ovejerok, berbaldia es-kainiko dute urriaren 31n Hitz liburu-dendan, 19:30ean. Ostean, Khantoria taldeak kontzertua emango du.

Mugitu! mugimenduak epai-keta kritikatu du, eta esan du ekintzaileei eskatzen zaien zigo-rra desproportzionala dela.

Bildu koalizioko Arrate Elkorok zinegotzi kargua utzi du asteon

M.O.Arrate Elkoro zinegotziak (Bil-du) kargua utzi zuen martitze-nean izandako ohiko udalbatza-rrean. 2011ko udal hauteskun-deetan aurkeztu zen lehenengo bider, Bilduko zerrendan biga-rren postuan zegoela. Elkorok adierazi du arrazoi pertsonalak tarteko hartu duela erabakia. Ondorioz, Bilduko zerrendako beste kide batek hartu beharko du bere lekua.

Elkorok argitu du udaletik kanpo beharrean jarraituko duela: “Zinegotzi lana hemen amaitzen da, baina ez borroka politikoa”. Gainera, lan hori de-fendatu gura izan du: “Nahiz eta batzuei ez gustatu, beti egongo naiz pankartaren atzean”.

Aitziber Irigoras alkateak (EAJ), eskerrak eman zizkion egindako ekarpenagatik.

Page 4: 519 interneterako

4 Herririk herri 2013ko urriaren 24a, eguena | anboto

DURANGO

Ekaitzen transplanterako hezur-muin emaile bila Ekaitz Laraudogoitiak 5 urte ditu, eta hezur-muin transplante baten zain dago

JONE GUENETXEAIazko abuztuaren 28an, Gironan oporrak pasatu eta gero, Ekaitz Laraudogoitiari leuzemia linfo-blastikoa diagnostikatu zioten. Momentu horretan bost urteko ume durangar horrek eta bere familiak gaixotasunaren aurka-ko borroka abiatu zuten.

Lehenengo tratamenduare-kin arazoa gaindituta zegoela uste zuten arren, berriro gai-xotu da, eta kimioterapia trata-mendu gogorragoa eman behar izan diote. Hilabete batzuk ba-rru hezur-muin transplantea egitea aurreikusi dute medi-

kuek. Susana del Amo Ekaitzen amak dioenez, “badakigu sen-datze prozesua iraupen luzeko lasterketa baten parekoa izango dela”.

Ekaitzen guraso eta lagunek deialdi zabala egin dute Duran-galdean donazioari buruzko in-formazioa zabaltzeko. Susanak dioenez, “jendea informatu nahi dugu donazioa zer den azaltze-ko, eta beharrizan bat dagoela adierazteko. Ondoren, bakoitzak erabakiko du emaile izan edo ez”.

Transplante bat bateragarria izateko, gaixo bakoitzeko 50.000 emaile egon behar direla gogo-

ratu du del Amok. Beraz, muin bateragarri bat aurkitzeko auke-rak hazteko, emaile kopurua ere hazi egin behar da. Odol analisi bat egiten da Gurutzetan, Gal-dakaon edo Basurton bateraga-rritasuna aztertzeko (Bizkaiko transplanteen koordinazioa: 944 033 601). 18-55 urte arteko edo-zein pertsona izan daiteke emai-lea. Nazioarteko muin donazio sarean sartzean, Ekaitzi zein nazioartean beharrizana duen edozein pertsonari donazioa egi-tea posible da. Ondoren, muin puntzio batekin edo aferesiare-kin odola emanda gauzatzen da.

“Arrakasta biribila” izan dute jaiekEguraldia izan ei da emaitzaren giltzatako bat

M.O.Joan zen domekan amaitu ziren San Fausto jaiak. Oraindino udal gobernuak ez du balan-tze ofizialik egin, baina Natxo Martinez zinegotziak hasiera-ko sentsazioak zeintzuk diren azaldu, eta datu batzuk eman ditu. Bere ustez, aurtengo jaiek “arrakasta biribila” izan dute. Eguraldia izan ei da emaitza positibo horren giltzatako bat. Jaien arrakastan eguraldiak %80ko garrantzi maila daukala adierazi du, eta jaietako astebu-ru bietan egindako eguraldia udatiarra izan da. Horregatik, ekitaldi guztiak programatuta-ko lekuetan egin ahal izan dira.

Martinezen berbetan, ekital-di guztiak ondo atera dira, eta jende askok parte hartu du, ba-tzuetan “gainezka” egiteraino kasik. “Jaien antolaketan gabil-tzan guztiok oso pozik gaude”,

esan du zinegotziak. Gertakari esanguratsurik ere ez da egon.

“Sorpresa atsegina”Nobedade nagusietako bat Dis-fraz Eguneko kuadrillen desfi-lea izan da. Berez, ez da ekintza berria, duela 25-30 urte inguru ere egiten zen-eta. Baina, tradi-zio hori galdu egin zen, eta aur-

ten berreskuratu dute. “Sorpre-sa atsegina izan da”, aipatu du zinegotziak. Dozena bat lagunez osatutako hogei kuadrillak egin zuten Madalenatik Andra Mari-rako desfilea.

Martinezen berbetan, ekitaldi guztiak ondo atera dira, eta jende askok parte hartu du

Udal tasetan %2,2ko igoera onartu dute EAJk eta PSE-EEkHobariekin, familia kaltetuenei lagunduko dietela uste du PSE-EEk

M.O.Durangarrek %2,2 gehiago or-daindu beharko dituzte 2014ko udal tasak. Martitzenean egin-dako udalbatzarrean onartu ziren ordenantza fiskal horiek, EAJ eta PSE-EEren babesagaz. Sozialistek hamabi zuzenketa egin zizkioten jeltzaleen pro-posamenari, eta horietatik ba-karra geratu da onartu barik. Modu horretan, krisiagatik kaltetuenak diren familiei la-gunduko dietela adierazi zuen PSE-EEko Pilar Riosek. Goiztidi Diaz jeltzalearen ustez, ez da erraza oreka mantentzea: “Beti ezin dira tasak izoztu”. Lan-

gabetuei lagunduko dietelako pozik agertu zen EAJko boze-roalea.

Tasen igoeraren aurrean, zenbait hobari ezarri dituzte. Esaterako, PSE-EE alderdia-ren zuzenketa izan da zaborren tasan %80ko hobaria ematea langabezian daudenei. Horrez gainera, langabetuek zabalduko dituzten komertzio berrietara-ko lizentzietan %75eko hobaria egongo da.

Bilduk, Aralarrek eta PPk ez dituzte ordenantza fiskalak ba-bestu. Eider Uribek (Bildu) azal-du zuen zerga sistema progresi-boa ezarri beharko litzatekeela,

errentaren arabera kobratuta. Gainera, udalaren zerbitzuen azterketa egitea, eta horien kos-tuen datuak eskatu zituen. Hari beretik, Dani Maeztuk (Aralar) kritikatu zuen gobernu taldeak ez duela ondorioen arabera jokatzen: “Ez duzue aurreikus-penik egiten”. Alderdi biek etxe hutsen jabeei gain zerga ezar-tzea gura zuten, Ondasun Higie-zinen gaineko Zerga (OHZ) edo zaborrena erabilita.

Juan Jose Gastañazatorrek (PP) azaldu zuen bere ustez go-bernu taldeak gehiago egin zezakeela arazoak dituztenei laguntzeko.

Ateak irekitzeko egunagaz abian da ludoteka

J.D.Astelehenetik martxan da Otxandioko ludoteka. Arrasa-teko Txatxilipurdi elkarteak kudeatuko du, baina otxandiar bi dira hezitzaileak: Oier Nafa-rrate eta Oihane Sanchez. Lehe-nengo aste bietan haur eta gura-soek egitasmo berria ezagutzeko

irekita izango dituzte ateak. Izen-ematea ludotekan (Andresa Landan) egin daiteke, astelehe-netik eguenera (17:00-19:00).

Berramesten izeneko egitas-moak hainbat aldaketa dakar-tza: 3-12 urtekoek elkarrekin jolasteko aukera izango dute; euskara zerbitzuetatik abiatu-ta, herriko kale eta parkeetan ere arituko dira, jolaserako espazioak berreskuratuz; eta gurasoek ekintzetan zein anto-laketan parte hartu ahalko dute.

Oier Nafarrate eta Oihane Sanchez hezitzaile otxandiarrak.

OTXANDIO

Errekak garbitzeko deialdia, barikuanErrekako zikinkeria garbitzera irtengo dira

J.D.Otxandiko Gazte Asanbladak Erreka Eguna ekimena anto-latu du barikuan. Urtero legez, herri inguruko erreka guneak garbitzera irtengo dira. Parte hartu gura duten guztientzako 09:00etan ipini dute hitzordua, udaletxe pareko plazan. Batzen diren guztien artean taldetxoak

eratuko dituzte, eta bakoitza errekako eremu bat garbitzera joango da. Ondoren, batuta-ko zikinkeria eta zabor guztia plazan ikusgai ipiniko dute, herritarrak kontzientziatu eta errekak garbi mantentzea zein garrantzitsua den erakusteko. Azkenik, parte hartzaileekin luntxa egingo dute gaztetxean.

GARAI

Momoitio bisitatu dute hainbat lagunekIñaki Garcia Caminok eman zituen azalpenak

M.O.2009an Aostarri proiektua aur-keztu zuten Garaiko Momoitio auzoan, San Juan baselizaren alboan. Erdi Aroko nekropolia lehengoratu zuten, eta Iñaki Garcia Caminok zuzendu zuen arkeologo taldearen lana. Ha-rrien ezaugarriak aztertu eta sasoi hartako bizimoduaren in-guruko emaitzak ondorioztatu zituzten. Garcia Caminok berak eman zituen zapatuan azalpe-nak, Europako Ondare Jardu-naldien harira egindako bisita gidatuan. Hainbat lagunek par-te hartu zuten.

Berez, 80ko hamarkadan za-baldu zuen Momoitioko ikerke-ta Garcia Caminok. Hasierako emaitza haiek kontuan hartuta egin zuten Aostarri egitasmoa 2009an.Zapatuan, baseliza alboko nekropolira egindako bisita.

Page 5: 519 interneterako

2013ko urriaren 24a, eguena | anboto Publizitatea 5

Eusko Label oilaskoa zatitu eta gatz-pipertu ondoren, kazola batean ipiniko dugu olioagaz, labera sartzeko. 180 bat graduan eta 35-40 bat minutuan edukiko dugu. Alde batetik eginda

dagoela ikusten dugunean zatiei buelta emango

diegu, alde bietatik egin daitezen.

Oilaskoari laguntzeko postre gozo bat prestatuko dugu: Eusko Label esneagaz egindako arroz-esnea. Horretarako, esnea kazola batean berotu

eta arroza gehituko diogu. Kanela apur bat ere botako

diogu. Su txikitan egiten dagoen bitartean koilara bategaz eragingo diogu azpian itsatsi ez dadin.

Oilaskoari laguntzeko saltsa Eusko Label eztia, mostaza eta currya nahastuz egingo dugu. Saltsa horrek zapore gozoak eta

garratzak batzen ditu, eta su txikitan apurka egin ostean, lagungarri aproposa dira labean egiten den

oilaskoarentzat.

Oilaskoak kolore egokia hartu duela uste dugunean labetik atera, eta platerean aurkeztea bakarrik falta zaigu. Eusko Label esneagaz

eta patatekin egindako purea egokia da oilaskoari laguntzeko. Eztiagaz eta mostazagaz egindako saltsa

botako diogu gainetik.

Eusko Label errezeta: Oilasko errea eztiagaz eta mostazagaz, eta arroz-esnea

OSAGAIAK:

• Eusko Label oilaskoa

• Eusko Label eztia

• Mostaza

• Currya

• Piperbeltza

• Olioa

• Gatza

• Gurina

• Eusko Label esnea

• Arroza

12

43

Eusko Label produktuekin osatutako otzara irabazi gura baduzu, bidali

mezua zure izen eta telefono zenbakiarekin [email protected]

helbide elektronikora. Asteburuan jasotzen ditugun

mezuen artean zozketatuko dugu.

Errezetaren bideoa ikusgai www.anboto.org webgunean

Mari Carmen

Jaka / Lazaro MilikuaOtea-Loran elkartea (Garai)

Page 6: 519 interneterako

ABADIÑO

Burger Kingek hanburgesategia zabaldu gura du gabonetanHiper Eroskin jatetxea zabaltzeko proiektua aurkeztu du udaletxean

JONE GUENETXEABurger King janari lasterreko enpresak Abadiñon hanburge-sategia zabaltzeko asmoa du. Murueta auzoan, Hiper Eroski dagoen lekuan zabalduko du egoitza berria. Orain dela gu-txira arte, autoak konpontzeko garaje bat zegoen lokala aton-tzea dute helburu. Eroskigaz akordiora heldu dira, eta orain, udaletxearen baimenen zain daude. Jatetxe zerbitzuaz gai-nera, eskaerak kotxez jasotzeko

Auto King zerbitzua ere eskai-niko dute.

Astelehenean aurkeztu zuten proiektua udaletxean, eta gabo-netarako inauguratzeko asmoa dute.

“Albiste ona”Jose Luis Navarro Abadiñoko alkateak Burger King herri-ra etortzea “albiste ona” dela azaldu du. Gaineratu duenez, “enpresak zarratzera ohituta gaude, eta kasu honetan zabal-

du egingo dute. Diru-sarrerak dira udalarentzat, eta baita lan-postuen sorrera ere”. Lanaldi finko eta aldi baterakoen artean 27 lanpostu sortuko direla baiez-tatu du alkateak.

6 Herririk herri 2013ko urriaren 24a, eguena | anboto

MALLABIA

Mapa toponimikoa jendaurrean erakutsiko dute Urriko jaietanPello Mugarzak eta Justo Azagirrek egin dute toponimia ikerketa

JONE GUENETXEAMallabiko mapa toponimikoa-ren erakusketa antolatuko dute urriaren 24tik 31ra bitartean. Arrratsaldetan, 16:00etatik 20:00etara eta urriaren 29an, 11:00etatik 13:00etara ere ikus-gai egongo da, liburutegian. Egun horietan herritarrek ekar-pen eta gomendioak egiteko au-kera izango dute. Pello Mugarza eta Justo Azagirre mallabita-

rrek iazko urte hasieran ekin zioten lanari. 110 elkarrizketa baino gehiago egin dituztela eza-gutzera eman dute. Guztira 3.000 toponimo batu dituzte. Mikel Gorrotxategi Euskaltzaindiko toponimia arduraduna bidela-gun izan dute lanaren egileek. Herritarren ekarpen eta gomen-dioak aintzat hartu eta gero, ma-pa toponimikoaren aurkezpen ofiziala egiteko asmoa dute.

20. urteurrenaIzar Gorri elkarteak bere 20. ur-teurrenean, Urriko jaietako txu-pinazoa jaurtiko du barikuan. 1992an 30 lagun inguruk sortu zuten kultur elkartea. Gaur egun gazteek ere parte hartze-ko aukera dute, eta guztira 50 bazkide inguru ditu. Taberna eta txokoa edukitzeaz gainera, hainbat kultur ekintza antola-tzen dituzte.

Gerea auzoan ere egin dute ikerketa toponimikoa.

ATXONDO

Tasa gehienak berdin mantenduko dituzteAldaketa esanguratsu bi egongo dira aurtengo tasetan: OHZ eta igerilekuen sarrerak

MARKEL ONAINDIAUdal tasa gehienak bere horre-tan mantenduko ditu Atxondo-ko Udalak 2014rako. Aldaketa esanguratsu bi egongo dira: bata, Ondasun Higiezinen gai-neko Zergan (OHZ), eta bestea, igerilekuko sarreretan. Aho batez onartu zuten asteleheneko udalbatzarrean gobernu taldea-ren proposamena.

OHZren neurria 0,95era igo-ko dute. Rosa Elizburu alkateak (Bildu) azaldu zuen 2012an tasa horren inguruko hausnarke-ta egin zutela, hainbat urtean 0,70ean egon zelako, mugitu ba-rik. Orduan 0,95era igotzea pro-posatu zuten, etxe hutsen jabeei zigorra ezarri asmoz. Tasa ho-rren %50 gainerakoei bueltatzea gura zuten, baina foru arauak ez zien utzi. Horregatik, iaz 0,45ekoa ezarri zuten, konpen-tsazio lez. Aurten, 0,95era igoko dute 2012ko asmoa berrartuta. EAJk galdetu zuen ea beharrez-koa ote zen igoera hori, ordain-duko dutenak herritarrak izan-go direla argudiatuta. Horren

aurrean, Elizburuk erantzun zuen “herria denen artean egin” behar dela: “Ez balego diru itu-rririk, ez litzateke egongo gestio handirik egiteko aukerarik”. Kritikatu arren, jeltzaleek onar-tu egin zuten tasa berria.

Igerilekuetan, sarrera goraIgerilekuetan eguneko sarrerak igoko dituzte, baina abonuak ez. Sarrera %10 igotzea erabaki dute. Eguneko txartelak 4 euro balio bazuen, aurten 4,4 izango da. Alkateak esan zuen igerile-kua defizitarioa dela, eta zorra urtero jaisten joan arren, defi-zitarioa izaten segituko duela. Oraindik ez dakite aurtengo zo-rraren kopurua, uraren faktura abenduan helduko da-eta.

Aho batez onartu zuten asteleheneko udalbatzarrean gobernu taldearen proposamena

Gestamp enpresaren urteurreneko ekitaldiaEnpresak 25 urte bete ditu aurten, eta lehendakaria eta ahaldun nagusia gonbidatu dituzte

I.E.Metalgintzaren alorrean dihar-du, eta automobilgintzarako osagaiak diseinatu eta fabri-katzen ditu Gestamp Bizkaia enpresak.

Atzo, lantegia ireki zutela 25 urte bete direla ospatzeko eki-taldia egin zuten Lebarioko lan-tokian. Besteak beste, Iñigo Ur-kullu lehendakariak, Jose Luis Bilbao ahaldun nagusiak, eta Jose Luis Navarro alkateak par-

te hartu zuten ospakizunean. Mercedes Benz furgonetarako osagai metalikoak fabrikatzeko enpresaren proiektua aurkeztu zuten ekitaldian.

Nazioarteko enpresa da Ges-tamp: Abadiñoko Lebario au-zokoaz gainera, ekoizpenerako beste 96 lantoki, eta ikerketa eta garapenerako 12 zentro dauzka munduko 19 herrialdetan. De-nera, 29.000 langilek dihardute Gestamp taldean.

Urkullu lehendakariak eta Bizkaiko ahaldun nagusiak parte hartu zuten ekitaldian.Autoak konpontzeko garajea zegoen lekuan zabaldu gura du Burger Kingek hanburgesategia.

Jatetxe zerbitzuaz gainera, eskaerak kotxez jasotzeko Auto King zerbitzua ere eskainiko dute

Page 7: 519 interneterako

2013ko urriaren 24a, eguena | anboto Herririk herri 7

DURANGALDEA ASTEON

IZURTZA

Biribilgune baten beharra beste behin adierazi diote AldundiariUdala “ahalegin ekonomiko” bat egiteko prest dago; Aldundiak, aldiz, aurten ezingo dela izan adierazi du, eta 2014an ere zaila izango dela uste du

JOSEBA DERTEANOIrailaren 27an Izurtzako alkate Luis Ballarin Aldundiko Herri Lan eta Garraio Saileko ardu-radun nagusia den Itziar Ga-ramendigaz batu zen. Arbizola industriagunerako sarreran segurtasunagatik udalak beha-rrezko ikusten duen biribilgu-nea izan zuten berbagai. Biri-bilgunearena aspaldiko eskae-ra da, 2008tik hona datorrena. Orain arte, Aldundiak ezezkoa eman die arazo ekonomikoak argudiatuta. Egoera desblokea-tu guran, udalak hitzarmen bat sinatzeko proposamena luzatu zion Aldundiari. Udala “aha-legin ekonomiko” bat egiteko prest dagoela jakinarazi zien, eta eskaria industriaguneko hainbat enpresatako enpresa-rien sinaduragaz (industriagu-nea urbanizatzeko plan bat mar-txan du udalak) lagundu zuten.

Garamendiren erantzuna

orain arteko bera izan zen: aur-ten hitzarmenik sinatzeko atal ekonomikorik ez dutela adie-razi zuten, eta 2014an ere gaitza izango dela. Dena dela, idatzizko erantzun bat eskatu du udalak, eta oraindik ez dute ezer jaso.

Udalak sarritan jakinarazi dio Aldundiari Arbizola indus-triagunerako sarreran biribil-gune bat egiteko garrantzia: “Al-darrikapen hori oso garrantzi-tsua da Izurtzarako. Durangotik Mañarira bidean sei biribilgune egin ditu Aldundiak, eta horie-tako bat ere ez Izurtzan. Segur-tasunerako eta trafikoaren abia-dura moteltzeko inportantea da. Gainera, etorkizunerako aurrei-kusita dagoen saihesbidea lotze-ko ere balioko luke”, adierazi du Luis Ballarin alkateak.

Aurrerantzean ere “behar den beste bider” saiatzen jarrai-tzeko borondatea adierazi dute udal ordezkariek.Arbizola industriagunerako sarreran biribilgunea egiteko eskaera aspaldikoa da.

MAÑARIA

Euskal Jaiaren antolatzaileak, pozik120 ume eta gaztetxok egin zuten dantza domekan

M.OJoan zen domekan ospatutako Euskal Jaian 120 ume eta gazte-txok egin zuten dantza. Maña-riko Andra Mari elkarteak urte birik behin antolatzen du jaial-dia, eta emaitzagaz pozik ager-tu dira. Eguraldi onagaz, giro aparta egon zela azaldu dute.

Durangaldeko zazpi dantza taldetatik etorri ziren ume eta gaztetxoak. Mañaria, Elorrio, Atxondo, Abadiño eta Duran-goko taldeak izan ziren, eta guztira 120 dantzari batu ziren bertan. Arratsaldean egin zuten alardea, plazan.

Egun osoko jaia izan zen. Dantzariak goizean heldu zi-ren Mañarira, eta herritarren etxeetan bazkaldu zuten. Eus-kal Jaiaren hurrengo edizioa urte bi barru ospatuko dute.120 ume eta gaztetxok parte hartu zuten domekako Euskal Jaian.

IURRETA

‘Erakusleiho literarioak’, liburutegia plazaratzeko Urriaren 31ra arte luzatuko dute ekimena, gaur ospatuko duten Bibliotekaren Egunaren haritik

A.BBibilotekaren Eguna da gaur, eta horren haritik Erakusleiho literarioak ekimena abiatu du bibliotekak: liburuz osatutako otzarak ipini dituzte komer-tzioetan, herritarren eskura. Guztira, 27 merkataritza gune atxiki dira. “Harrera ona izan dugu, eta zortzi otzara jarri di-tugu, ahalik eta zabalkunde handiena emanez”, dio Ziortza

Onaindia arduradunak. Urria-ren 31ra arte egongo dira. Gaine-ra, liburutegian mailegu bat egi-tean liburu bat oparituko dute.

Iaz FEMP saria irabazi zuen bibliotekak, eta hori ere ospatu-ko dute gaur: Apika umeentza-ko jaialdia egongo da 17:30ean eta txokolatada 18:30ean. Unai Abaunza eta Peru Magdale-nagaz Aranburu kantu-poesia errezitaldia hasiko da, 20:00etan.

Bizidun elkarteak, Durangaldeko nagusien elkarteak, hiru berbaldi antolatu ditu dato-zen asteetarako. Lehenengoa hilaren 30ean izango da: Hiritargoarentzat bizikidetza. Josu Novo piskologoak eskainiko du. Aza-roaren 6an Pello Sarasuak egingo du berba, eta azaroaren 13an Marisa Iglesiasek. Ber-baldiak 16:30ean izango dira, Behargintza-ren egoitzan.

Autobus zerbitzua hobetzeko iritzia jakin guran, Mallabian

Maristetako ikasleak, Europako Parlamentura

Domekako Euskal Jaian, 450 ume eta gaztetxo dantzan

Bizidun elkartearen berbaldiak martxan, hilaren 30etik aurrera

Gipuzkoako Foru Aldundia autobus zerbitzuak hobetzeko prozesu batean murgildu da. Mallabira ere heltzen di-renez bertako autobus batzuk, udalak iritzia ematera gonbidatu ditu herri-tarrak. Batzar bat egongo da Eibarre-ko Portalean hilaren 29an, 18:30ean. Gainera, udaletxean ere egin ahal dira ekarpenak azaroaren 15era arte.

Durangoko San Jose Maristak ikastetxeko ikasle talde bat Eu-ropako Parlamentuan, Estras-burgon, egongo da domekara ar-te. Euroscola lehiaketan garaile izan dira EAE mailan. Europari buruzko galderak erantzun zi-tuzten, eta ikastetxean Europa-ren Eguna antolatu ere bai.

Umeen Euskal Jaiaren 47. edizioa ospatuko da domeka honetan Du-rangon, Tronperri eta Txoritxu Alai taldeek antolatuta. Durangaldeko hainbat herritatik etorrita, 450 dan-tzarik parte hartuko dute.

Eguerdiko 12:00etan kalejira egin-go dute, eta 17:00etan alardea hasiko da, Ezkurdi plazan.

Page 8: 519 interneterako

Berbaz8 2013ko urriaren 24a, eguena | anboto

Aitor Montes Lasarte | Familia medikua da Aramaion | Basauriarra

> AMAIA UGALDEZure aldarrikapenetako bat historia klinikoa euskaraz egon ahal izatea da.Helburua haratago doa, baina historia klinikoa giltzarria da. Osakidetzan, euskara zerbitzu hizkuntza izateaz gainera, lan hizkuntza izatea lortu behar-ko genuke. Horretarako neu-rri zehatzak hartu behar dira. Bat da aplikazio informatikoak euskaratzea; gero, bestetik, era-kundearen barruan euskara zirkuituak sortu behar dira. Ere-duak ere sortu beharko lirateke, hezkuntzan bezala, horrela, jen-deak aukera egin dezan.

Zer esan gura duzu euskara zir-kuituekin?Gaixoak ibilbide bat egiten du: Familiako medikuarengana etortzen da belauneko mina daukalako, adibidez. Nik pen-tsatu dezaket meniskoa apur-tuta daukala, eta erradiografia teknikariarengana bidaliko dut. Durangon, Landakotik Ez-kurdira bidaliko zaituzte ziu-rrenik plakak ateratzera. Gero handik traumatologoarengana joan beharko duzu... Ibilbide bat dago. Identifikatu beharko lira-teke langile euskaldunak, eta euskara teknikoan trebatu. Zer-tarako? Osasun arreta euskaraz

eskaintzeko, baina ez ahozkora mugatuta, idatzizko harremane-tara ere bai. Zu nigana bazatoz, euskaraz egingo dugu, idazten dudana euskaraz egongo da, traumatalogoak ere euskaraz hartuko zaitu, eta berak idaz-ten dituen txostenak euskaraz egongo dira. Dokumentazio hori guztia historia klinikoa da. His-toria klinikoa euskaraz badago, horrek berez dakar osasun arloa euskaratzea.

Zer zailtasun dago historia kli-nikoa euskaratzeko?Borondate kontua da. Zailta-sunik ez. Katalunian osasun arreta ahoz eta idatziz katalanez daukate. Mentalitate kontua da. Hezkuntzan, prentsan... aurre-rapen asko egin ditu euskarak. Baina osasun arloan ez gara ausartu. Inor ere ez da ausartu. Ez langileok, ez erakundeak... Gizartea bera ere ez da ausartu euskalduntzea eskatzera. Osa-sun arloan muga psikologiko moduko bat dago.

Gaixoekin euskarari buruz ber-ba egiteko aukera izan duzu? Ez. Mito bat dago: Beti pentsatu izan dugu idatzizko paperak, odol analisiak, ekografiak edo bestelakoa izan, euskaraz uler-tezinak direla. Nire ustez, medi-

kua izanik, erresonantzia baten informea ez da erraza gaztela-niaz ulertzea. Ezta beste edozein hizkuntzatan ere. Beti eman zaio garrantzia arretari berari, ka-litateari, eta mito hori ez dugu apurtu: Garrantzitsuena me-dikua da, baina jakin beharko genuke kalitatea eta hizkuntza banaezinak direla. Kalitatezko osasun arreta erabiltzailea-ren hizkuntzan eskaintzen den arreta da, eta ez besterik. Hori mundu mailan onartuta dagoen egia da.

Zeuk esana da osasun sistemak euskararen osasunean eragin dezakeela. Orain arte, euskararen norma-lizazioan lehentasuna hezkun-tzari eta hedabideei eman diegu. Zein da hurrengo pausoa? Zer dago gizartearen erdigunean Karrantzatik Oihartzunera? 30.000 langile baino gehiago ditu Osakidetzak. Inguruan mugitzen den jendeagaz, 40.000 baino gehiago. Adin guztietako jendea joaten da kontsultetara, eta harreman asko egoten dira egunero. Osasun arloa euskal-dunduko bagenu, euskara salba-tuko genuke.

Osakidetzaren euskara plana 2012an amaitu zen. Osakidetza orain dela 30 urte sortu zen. Handik hogeita bi urtera sortu zen lehenengo eus-kara plana, eta azken ebaluake-taren arabera, lehen euskara plana ez da osotasunean bete, helburuetatik oso urruti geratu da, baina gainera, ez zen plan egokia.

Lanorduen luzapena euskal-duntzeko erabiltzea proposa-tu duzu. Legeak eskatzen du lanorduak luzatzea, eta baita osasun arre-ta euskaraz ematea ere. Aukera

ona da legea bete nahi badute legea betetzeko: Lanorduaren luzapena euskalduntze prozesu baten inbertitu daiteke. Horre-kin lortuko genuke trebakuntza saioetan lanpostuak betetzeko orain kalera bota dituzten ordez-ko guztiak berriro sartzea; bide batez, ordezko euskaldun asko. Baina horretarako asmorik ez daukatela uste dut, diru gehia-go beharko litzatekeelako. Ordu gehiago eta merkeago lan egitea da kontua. Lehentasun kontua da. Zer nahiago duzu, euskara ala AHTa? Euskara ala San Ma-mes Barria? Euren lehentasune-tan inbertitzen dute.

Zer diote gaiari buruz Osakide-tzako lankide eta langileek? Denetarik topatuko duzu. Jende askok aurkako jarrera dauka, hizkuntza eskakizuna inposake-ta bat dela diote. Nik kontrakoa esango nieke. Pribatizatzeko mehatxua dagoen honetan, Osa-kidetza erakunde publiko mo-duan babesteko bide egokiena euskara bultzatzea da. Zure pro-posamena zerbitzu euskaldun bat sortzea bada, hori enpresa pribatu batek ez luke egingo, euren hitzetan ez da ekonomi-koki bideragarria. Hori egin dezaketen bakarrak erakunde publikoak dira.

“Kalitatezko osasun arreta erabiltzailearen hizkuntzan eskaintzen den arreta da” Argi dauka Aitor Montesek: “Osasun arloa euskaldunduko bagenu, euskara salbatuko genuke”. Norabide horretan dabil mugitzen, eskariak plazaratu eta Osakidetzan presioa egin guran. Bere ikuspegia azaldu du asteon Plateruenean emandako berbaldian.

Hezkuntzari eta hedabideei eman zaie lehentasuna euskararen normalizazioan. Hurrengo pausoa osasun arloan eman behar da”

Page 9: 519 interneterako

2013ko urriaren 24a, eguena | anboto Publizitatea 9

Page 10: 519 interneterako

10 2013ko urriaren 24a, eguena | anboto

Anbotok ez du bere gain hartzen kolaboratzaileen zutabeetan, iritzi artikuluetan edo gutunetan adierazitakoen eta iritzien erantzukizunik.

Aldizkari honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du

Laguntzaileak: Zuzendaria:Jone Guenetxea.Erredakzio burua:Joseba Derteano.Administrazio burua: Itziar Belar.Administrazioa: Miren Abasolo.Publizitatea: Goretti Alonso, Amaia Huarte, Itxaso Altuna.Erredakzioa: Aitziber Basauri, Itsaso Esteban, Markel Onaindia eta Amaia Ugalde.Maketazioa: Eider Alberdi.Zuzentzailea: Jon Ander Urkiaga.Argazkilariak: Kepa Aginako, Zaloa Fuertes.

Lege gordailua: BI-2268/01 ISSN: 1578-7028 Tirada: 10.600 ale

Bixente Kapanaga, 948215-Iurreta

(Bizkaia)Tel.: 94 681 65 58

Erredakzioa:94 623 25 23Publizitatea:94 621 79 02

[email protected]

2013ko urriaren 24a11. urtea - 519. alea

Iritzia [email protected] eguazteneko 17:00ak arteko epeaGUTUNAK

SEI HANKAKO MAHAIA

Karetak

Gure herriaz ari garenean, hau da, Eus-kal Herriaz, egoera berezi batean bizi garela inork ez du zalantzan jartzen. Ha-la ere, sarritan esaten den moduan, fik-zioak errealitatea gainditzen du.

Aurreko astean harrituta geratu nin-tzen Anboto astekaria irakurtzerakoan PNVko bozeramailearen zutabera heldu nintzenean. Jaietan pankarta eta mani-festazio ugari egon zirela zioen, eta bere ustez ez zen egokia horien presentzia.

Jendeak pankarta eta manifestazio horiek ez ditu denbora pasatzearren egiten, baizik eta zerbait salatzeko beha-rra ikusten duelako. Zoritxarrez, gure herrian asko dira eta ia egunero salatu beharrekoak, eta gobernu desberdine-tan daudenek, baita udaletxeetan gaude-nok ere, salaketa horiek entzun, eta nola konpondu pentsatu behar dugu, aldiz, PNV alderdia salaketa horiek alde bate-ra uztea eskatzen dabil.

PNV alderdia, orokorrean, azken aldian, iparra galduta ikusten dut. He-rrira elkarteko kideak atxilotu zituzte-nean kontra-alde agertu zirenean ope-razioarekin, adibidez. Ez dugu ahaztu behar, nahiz eta, publikoki operazioaren kontra agertu, Ertzaintza bidali zutela Guardia Zibilarekin batera operazioa burutu zezan. Ertzaintza, Eusko Jaur-laritzaren eskumena da, eta horrela izanda gobernu taldeak (PNV) aukera zeukan ez parte hartzeko, gainera ikusiz beraien ustetan ere operazioak ez zuela inongo zentzurik. Nola ulertzen da hori?

Ez dugu ahaztu behar Jaurlaritzan PNV eta Bildu alderdiek parlamentuko bi herenak dituztela, hau da, gehien-go abertzalez osatua dagoela. Gauzak horrela, kanpainan sarritan aipatzen zuten autogobernua indartzea kontu erraztzat hartu zitekeen. Aldiz, beraien abertzaletasuna gertuago dago PSOE eta PP alderdietatik, eta autogobernua-ren lanketan, aurretiaz egondako 30 urteetan bezala dirau, geldirik. Nola ulertzen da hori?

PNV ez dago egoerak eskatzen duen maila ematen. Herritarren aurrean aur-pegi bat erakusten ari da, eta beraien bu-legoetan kontrakoa egiten dute. Baina jendea ez da inozoa, eta badaki euren ka-retak antzematen urrutitik. Ongi etorri Estrasburgo!

URDASPAL BOLINAGABildu

Zure iritzia, gutuna edo fotodenuntzia helarazteko helbideak: Bixente Kapanaga 9, 48215 [email protected]

• Izen-abizenak • telefonoa • helbidea • Nortasun Agiriaren zenbakiaAlderdi, elkarte edo taldeko iritziak kide baten izenean sinatuta eta ANBOTOren irizpidean jarraituz zuzenduta publikatuko dira.

-DATUOK BARIK EZ DA GUTUNIK ARGITARATUKO-

Guka

Durangoko San Fausto jaiak amaitu diren honetan, es-kerrak eman gura dizkizuegu Guka proiektuan parte hartu duzuen lagun guztioi. Jaiak euskaraz bizitzeko helburuagaz sortutako ekimenak bere lekua egin du aurten ere Durangoko jaietan. Eta hori, euskaltzale, zuri esker izan da. Txandetan, muntaian, otartekoak presta-tzen, Aiko erromerian dantza egiten zein gure karpan gozatzen ibili zarelako posible izan da Txosnagunean bigarren urtez karpa jartzea. Baina, euskarak urteko 365 egunetan gu guztion konpromisoa eskatzen duenez, jaietatik kanpo ere hortxe izango gaituzue, euskaraz bi-zi gura dugunontzako eremuak sortzen.

Mila eskerGuka, lehenengo pertsonan, pluralean.

Euskal Herrian Euskaraz AEK Ibaizabal ikastola Berbaro Taldea (Berbaro euskara elkartea, Plateruena Kafe Antzokia eta Anboto astekaria)

Bidegorria edo bideurtegia?

Antzinako trenbidea Elorrion bidegorria edo bideurtegia den gal-detzen du Anbotoren irakurle batek. Horrekin batera, argazkia ere bidali du.

Elorrio

Page 11: 519 interneterako

2013ko urriaren 24a, eguena | anboto 11

Kultura

“Plateruena eguneratu behar dugu denon artean: aurrera egin eta garai berriei ekin”Durangoko Plateruena Kafe Antzokia zabaldu zutela bederatzi urte beteko dira urriaren 31n. Urteurren hori ospatzeko ekitaldia egingo dute datorren eguenean, 20:00etan hasita

ITSASO ESTEBANDurangoko Udalaren jabegoa den Lan-dakoko hiltegi zaharra 870 herritarrek emandako laguntza ekonomikoagaz eraberritu ostean, Plateruenak ateak za-baldu zituela bederatzi urte beteko di-ra datorren astean. Durangaldeko kul-turgintzaren erdigunea, orain arteko ibil-bide oparoa ospatu, gogoeta egin, eta eguneratze lanari ekiteko gogoz dago. Jone Miren Goenaga lehendariak urteu-rreneko ekitaldira bertaratzeko, eta “de-non artean Plateruena eguneratzeko” gonbita zabaldu du.

Gogoeta prozesu baten hasieran, eta Plateruenak bide berri bat abiatu behar duenean dator 9. urteurrena. Zer gorpu-tzaldi urteurrenerako?Gorputzaldi ona. Urtero ospatu izan dut Plateruenak urte bat gehiago izatea. Izu-garria iruditu izan zait beti, herritarren artean honelako proiektu bat martxan jarri, iraun eta urteak betetzea. Azken urteak gogorrak izan dira. Egungo egoe-ra ekonomikoak asko estutu gaitu gu ere. Horregatik, doble pozten naiz beste urtebetez eskaintza kultural zabala eta ostalaritza zerbitzu egokiari eusteko gai izan garelako.

Urriaren 31n, zer egongo da Plateruena antzokian. Nori zuzenduta?Eguen hori Plateru eta herritar guztiei zuzendutako ospakizun eguna da. Ospa-kizun jai bat izango da eta urte osoan he-men jira eta bira ibilitako bazkide, langile, laguntzaile, musikazale, dantzari, ber-tsozale, antzerkilari, kultur sortzaile eta eragile, festazale… herritarrak, biltzea du helburu. Etxeko ateak zabalik izango di-tugu, eta nahi duen guztiari luzatzen diot gonbitea. Deskuidu batean, datorren oste-gunean, Plateruenak lepo egiten badu de-nok etorri zaretelako… asko poztuko gara.

Atzera begiratuta, zer balantze egiten duzue orain arteko ibilbideaz?Balantze positiboa egiten dugu. Bederatzi urte hauetan izan ditugu gure akats eta ez asmatuak… baina atzera begiratu eta etxe honetako kultur eskaintza zabala ikusten dugu. Ibilbide oparoa egin dugu denon artean… eta uste dut asko gozatu dela ber-tan izan diren ikastaro, elkarrizketa, saio, kontzertu eta ikuskizunetan. Plateruena eguneratu behar dugu denon artean: au-rrera begiratu eta garai berriei aurre egi-tea tokatzen da.

Urtebeteko parte-hartze prozesua abia-tu duzue. Zer helburugaz? Plateruena, kulturgune herritarra eta erreferentziazkoa izaten jarraitzea. Du-rangaldeko sortzaile eta kultura zaleekin, proiektu hau indaberritu eta herriratu nahi dugu. Hamargarren urtetik aurrera ere, orain arte bezala, bidea oparoa izan dadin. Herritarren partaidetza eta gertu-tasuna landu behar genituela uste genue-lako jarri dugu martxan prozesua.

Baduzue eredugarri begitantzen zai-zuen horrelako parte-hartze prozesurik?Euskal Herrian badira arretaz jarraitu ditugun egitasmoak. Bakoitzetik alde in-teresgarrienak hartzen ahalegindu gara, Plateruenak bere bidea egin dezan. Bide hori parte hartu nahi duten guztiekin egin nahi dugu, eta ez diogu mugarik jarriko. Prozesua parte-hartze handiarekin egiten bada, asetuta geratuko gara.

Delphy ikerketaren bitartez, Durangal-deko iritzi sortzaileen iritziak ezagutu di-tuzue. Zertan datza ikerketa hori?Delphy ikerketa, galdetegi batekin hasi eta parte hartzen duten pertsonen artean ez-tabaida sortzea helburu duen teknika bat da. EHUko Gizarte eta Komunikazio Zien-tzien Fakultateko kideen laguntzagaz egin da ikerketa hori uda aurretik; eta Duran-galdeko 30 bat pertsonek parte hartu du-te. Jarduera oso ezberdina duten pertso-na anonimoak izan dira galdetegi zabal bati erantzun diotenak, eta Plateruenean azken urte hauetan egin denaren inguru-ko iritzi nagusiak ezagutu ditugu. Orain, EHUko Parte Hartuz ikerketa taldeko kide

den Alicia Suso eta Marta Calvoren tutore-tzapean, ikerketaren ondorioekin lanean hasi, eta datorren urteetan Kafe Antzokia izango denaren oinarriak jartzeko proze-su parte-hartzaile herritarra jarri nahi du-gu martxan.

Zer informazio jaso duzue ikerketatik? Zeintzuk dira ikerketa horretatik atera dituzuen ondorio nagusiak? Ikerketa horren ondorioz, Plateruenaren nortasuna ondo ezagutzen dela, begi onez ikusten dela, egiten diren ekarpenak onar-pen zabala dutela... jakin dugu. Baina bai-ta herritarrek kultur espazioaren antola-ketan parte hartzeko aukera izan nahi du-tela ere. Hari mutur horiei tiraka hasiko da orain gogoeta prozesua.

Zelan lortu sortzaile eta kultura zaleak prozesu horretan inplikatzea?Ezinbestekoak ditugula esanda? Gehie-nak nahiko inplikatuta dabiltza, hemen edo beste mila lanetan… Orain, Platerue-naren momentua dela esanda. Honelako

prozesuetan ezinbestekoa izaten da jen-dearen inplikazioa eta partaidetza. Au-rrekoan urteurren festarako gonbita lu-zatu dizuet eta lanerako deia egiten dizuet orain. Bidelagun behar zaituztegu… Zuen laguntza ezinbesteko izango dugu.

Jone Miren Goenaga | Andoain, 1969. | Platerueneko lehendakaria

Izugarria iruditu izan zait beti herritarren artean horrelako proiektu bat martxan jarri izana”

Ostegunean Plateruenak lepo egiten badu denok etorri zaretelako... asko poztuko gara”

Herritarren partaidetza landu behar genuela uste genuelako jarri dugu prozesua martxan”

Herritarrek kultur espazioaren antolaketan parte hartzeko aukera izan nahi dute”

Page 12: 519 interneterako

12 Kultura 2013ko urriaren 24a, eguena | anboto

GEURE DURANGALDEA

Hego haizea. Hileta-mar-txaren lehen notak txis-tu eginez. Odoldu dira bazterrak, orbelak esta-li du lurra, paradisurako alfonbra-gorri amaigabe bat osatuz. Isildu dira txori kantariak. Heriotza-kan-paiak atsedenik barik agur-tu ditu izakiaren zalaparta eta grina oro.

“Kemenak uts-eta nekez bainoa, / zalantza dut zârtu naizelakoa… / Udazkenak aulagotzen dit atsa, / orbe-lak ozenagotzen oin otsa, / aldapak larriagotzen bio-tza… / Lênetan ez bezin autsia natza”.

40 zatian hautsia.Eskeletoetan barre-

na, arima ikus dakieke zuhaitzei. Isiltasuna ere inoiz baino ozenago entzun daiteke. Baina ederra da horrelakoetan kaleetatik zehar paseatzea, presarik gabe, zu ere arbola batetik eroritako hosto bat izan-go bazina bezala, pisutsu, ezerezean kulunkatu, eta lurra laztandu arte.

Baina, ohartu gabe, “Aritzak, eundaka, / aier zazkio goiari, / argi lênen-kia / egarri baitute, / arako urrezko zauria, / izanik iturri. / Orregatik daude / luze-luze egiñik, / artean oñak illunik, / azken arbaz-ta-begiez / udaberrirako / ornitzen biziez”.

Eta bihar ez bada etzi, arnas berri bat emango diezuelako udazkenean ahotsik gabe geratutakoei. Edo emango diozue sola-saldi bat, edo edaten eman-go egarri denari, edo tor-tilla pintxo egin berri bat gose denari.

Eskainiko diozue natu-ra berri bat herri zahar eta beharrizan berriei. Urteko edozein urtarotan, herriko edozein izkinatan.

Libre

Kazetaria

JON ANDER URKIAGA

MUSIKA

Kanta ezagunen bertsioak jo, eta hiru kanta estreinatuko ditu Silboberrik, DurangonHainbat kanta ezagunen txisturako moldaketak eskainiko dituzte, urriaren 26an, Landako Gunean

I.E. Urriaren 26an, 20:00etan, Duran-goko Landako Gunean eskai-niko du kontzertua Silboberri elkarteak. Txistu kontzertuaren XIX. edizioa izango da, eta Ja-bier Ituartek zuzenduko du.

Hiru kanta estreinatuko di-tuzte, eta hainbat kanta ezagu-nen bertsioak ere joko dituzte: Queen taldearen Bohemian rap-sody, John Lennon-en Imagine, La Misión filmeko Ennio Morri-cone-ren soinu-banda, edo 80ko hamarkadako Urretxindorra taldearen Nahi nuen kantatu, kasurako. Bestalde, Durango blues edo Plateruena kantak, eta Mikel Laboaren Baga, biga abestiaren bertsioa ere eskaini-ko du Silboberrik.

Kontzertura bertaratzen di-ren entzuleei “programazio ani-tza eta erakargarria” eskaintzea izan da, txistu kontzertuaren XIX. edizio honetan ere, Silbobe-rri elkartearen helburua.

Aitor Amilibia, Iñaki Martin, eta Sergio eta Ortzi Torices txis-tulariek, metal boskote batek, EHUko abesbatzak eta Gasteiz-ko Udal Folklore Akademiak parte hartuko dute, besteak bes-te, urriaren 26ko emanaldian, baina beste hainbat instrumen-tu ere izango dira entzungai: perkusioa, teklatua, baxua eta abar. Guztira, 160 parte hartzai-lek jardungo dute Landako Gu-neko emanaldi horretan.

Emanaldirako sarrera doa-koa izango da, eta Eitb-k grabatu egingo du, lehenengoz, ondoren telebistaz eskaintzeko.

Donostiako Victoria Eugenia Antzokian aritu ziren joan zen eguenean Silboberri txistu tal-deko Aitor Amilibia, Iñaki Mar-tin, Fernando Aurrekoetxea, Sergio Torices eta Elur Arrieta musikariak. Musika garaikide-ko zikloaren barruan jo zuten,

eta txisturako eta perkusiorako sorturiko bost obra interpretatu zituzten, horietako bi estreine-koz. Iñaki Estradak txistu bigaz eta perkusioagaz jotzeko sortu-riko Hiru, eta David Cantalejok lau txistuk jo dezaten egindako Contacto estreinatu zituzten.

Donostiako Victoria Eugenia Antzokian aritu ziren, joan zen eguenean, Silboberriko txistulariak

Guztira, 160 parte hartzailek jardungo dute, bihar, Landako Gunean.

BERTSOLARI TXAPELKETA NAGUSIA 2013

Igor Elortza aurreraPasa den zapatuan, Legazpin jokatu zuten Bertsolari Txapelketaren bosgarren kanporaketa

JOSE GARAIZABALOihana Bartra, Igor Elortza, Iñigo Mantzizidor Mantxi, Beñat Lizaso, Jokin Uranga eta Ainhoa Agirreazaldegi bertso-

lariek kantatu zuten Legazpin, giro ederrean. Lau egun aurre-tik sarrerak agortuta, ordu er-di aurretik Urbeltz pilotalekua ia beteta, ordurako gainezka.

Hasierako agurrean bakoi-tzak bere asmoen berri eman zuen. Mantxi-k, ez zela epai-leentzat kantatzera joan; Agi-rrezabaldegik: “beti baitago argia, itzal guztien gainetik”.

Zortziko nagusian eta txi-kian seirak ondo.

Puntuari erantzuten Igor, Beñat eta Mantxi oso ondo.

Hamarreko handian hiru bikoteak oso ondo.

Kartzelako gaian, –“Pozik zaude horrenbeste jende zo-riontsu egitea lortu duzulako”– Elortza eta Uranga bikain; Lizaso, Agirrezabaldegi eta Mantxi oso ondo.Amaierako agurrean Mantxik: “Herriko tabernetako, suma-rioa hor dago / jo digute baina jada, ezertxo ez da arraro / espainiar gobernua, ezautzen gendun lehenago / gugan sinis-ten al degu, niretzat koska hor dago / gaur hitzak elkartu gai-

tu, euskara ahorik aho / ta hau gobernuarentzat, ezer ez omen da, klaro / soilik herri bat gera-nan, ebidentzi bat gehiago”.

Igor Elortza durangarraHasieran motel antza. Baina aurrera joan ahala hobeto, beti gorantz. Puntuari erantzuten oso ondo, hamarreko handian saio oso ona Jokinekin. Kartze-lan jo zuen goia. Bikain. Kar-tzelakoaren azken puntuak:1. “...hainbat jenderi poz eman diot, sufriarazi ere bai”. 2. “...(aita) han egongo da ezka-ratzean, irratia itzalita”. 3. “...lehengo danak eta gehiago zoriontsu egiteko”.Amaierako agurra: “Denok da-kizue ta, esango dut klaru / he-men bereizten karu, dago oso karu/ bertsozale finentzat gaur zenbat mokadu / zoriontsuak zuek, zoriontsuak gu / bi hila-beterako plazera daukagu”.Argazkia: Alberto Elosegi.

KRONIKA

Page 13: 519 interneterako

2013ko urriaren 24a, eguena | anboto Kultura 13

Suzko zezenari egindako argazki honek jaso du lehiaketako lehenengo saria.

ARGAZKIGINTZA

Bittor Gorosabelen argazkia, jaietako lehiaketako irabazle Suzko zezenari egindako argazkiak irabazi du F-Stop elkarteak antolatu duen lehiaketa

I.E.F-Stop argazki elkarteak lehe-nengoz antolatu duen Durango-ko San Fausto jaietako argazki lehiaketaren hiru sariak banatu dituzte. Bittor Gorosabelek Suz-ko zezenari egindako argazkiari eman diote 300 euroko lehe-nengo saria. Bestetik, Joserra Apellaren Guda osteko paisaiak izeneko argazkiari eman diote bigarren saria: 200 euro. Eta 100 euroko hirugarrena, Peru

Uriarteren Viaje del imserso a Benidorm de Goienkale argaz-kiak irabazi du.

Domekan, Durangoko San Agustin kulturgunean egin zu-ten sari banaketa ekitaldia. Eta urriaren 27ra arte, San Agustin kulturgunean egongo dira lehia-ketara aurkezturiko argazkiak ikusgai. Hogei argazkilarik parte hartu dute lehiaketan, eta guztira 40 argazki bidali dituzte argazkizaleek.

ZIKLOA

Musika klasikoaren aniztasuna erakusteko, lau kontzertuAra Malikian biolinistak eta Fernando Egozkue gitarristak gidaturiko boskoteak zabalduko du, azaroaren 2an, Durangoko Musika Hamabostaldia

ITSASO ESTEBANMusika klasikoaren aniztasu-na islatzeko asmoz, Durangoko Bartolome Ertzilla Musika Es-

kolak lau kontzertu ekarriko di-tuen musika zikloa antolatu du azarorako: musika eskolako lau kantu ikasleren, edota Ara Ma-

likian biolinistaren kontzertua izango dira, besteak beste.

Alfredo Sanz musika esko-lako zuzendariak, Ana Celia

Ormaetxea piano irakasleak, eta Natxo Martinez zinegotziak aurkeztu dute, XXIV. Musika Ha-mabostaldia.

Ara Malikian biolinistak eta Fernando Egozkue gitarristak gidaturiko boskoteak zabalduko du 2013ko Durangoko Musika Hamabostaldia, azaroaren 2ko kontzertuagaz. “Biolinista bir-tuosoa izan arren, musika klasi-koa desmitifikatzeko askotariko ekimenak buruturikoa da Mali-kian”, azpimarratu du Alfredo Sanz zuzendariak. Malikianen boskoteak San Agustin kultur-gunean eskainiko duen kontzer-turako 10 euroko sarrera ordain-du beharko da. Doako sarrera izango dute Hamabostaldiaren barruko beste hiru emanaldiek.

“Musika klasikoa herritar guztiei gerturatzea, eta Duran-gon musika klasikoaren aniz-tasuna erakustea” dira Hama-bostaldiaren antolatzaileen helburuak. “Herrietan baino, hirietan ohikoagoa den eskain-tza” ekarriko du, horretarako, Hamabostaldiak Durangora.

Aurten, gainera, Durango-ko Bartolome Ertzilla Musika Eskolan hezitako musikarien bi emanaldi ere izango dira Mu-sika Hamabostaldiaren progra-mazioaren barruan.

Ana Celia Ormaetxea eta Victoria Gavrilchenko piano ira-kasleek lagunduta, Tchaikovsky edota Brahms konpositore erro-mantikoen obrak interpreta-tuko dituzte, Bidane Txopitea, Edurne Egia, Iratxe Uribelarrea eta Jasone Turunbai eskolako kantu ikasleek. Azaroaren 7an, Kurutzesantu Museoan eskaini-ko dute emanaldi hori.

Bertako sopranoaMusika ikasketei Durangoko Bartolome Ertzillan ekin zien Vanessa Goikoetxea sopranoak ere parte hartuko du aurtengo Musika Hamabostaldian: Mateo Pais pianista italiarrak lagun-duta ariko da, eta operako zein zarzuelako klasikoak eskaini-ko ditu, Andra Maria elizako emanaldian, azaroaren 30ean. “Lehen lerroko, maila oso altu-ko sopranoa da Goikoetxea”, az-pimarratu du Ormaetxeak.

Jazz ukituko eskaintza bat ere badakar, bestalde, Duran-goko Musika Hamabostaldiak: Botxo Boogies taldearena. Juan Crisostomo Arriaga konposito-re bilbotarraren obra jazz eran eskainiko du Botxo Boogies tal-deak, azaroaren 16an.Alfredo Sanz zuzendariak, Natxo Martinez zinegotziak eta Ana Celia Ormaetxea irakasleak aurkeztu dute ekimena.

MUSIKA Exxasens taldearen disko berriko paisaia musikalak, Plateruenean‘Satellites’ disko berriko kantak zuzenean joko ditu Exxasens talde katalanak

I.E.Musika instrumentala egiten du, urriaren 25ean, 22:00etan ha-sita, Durangoko Plateruenean ariko den Exxasens taldeak. Bestelako etiketarik barik, soi-nu paisaien sortzailetzat dute euren burua: “Entzulea melodia landu eta indartsuko unibertso batera daraman musika” egiten dutela diote musikariek.

Taldearen laugarren diskoa, Satellites izenekoa, aurkeztuko dute Durangoko Plateruenean.

Disko hori zuzenean aurkeztera etorri dira aste amaiera hone-tan, Euskal Herrira. Platerue-nean ezezik, Tolosako Bonbe-renean, edo Erandioko Sonora Aretoan ere joko dute.

Jaurtitzen dutenetik berriro lurrera ailegatu arte satelite batek egiten duen ibilbidea zor-tzi kantatan kontatzen duen disko kontzeptuala da Satellites. Orain arteko diskoetan bezala, gitarraren soinua da Exxasens taldearen laugarren diskoaren oinarria, baina pianoa, elektro-nika eta haize eta sokazko ins-trumentuak ere uztartu dituzte.

Jordi Ruiz gitarristaren eki-menez sortu zuten Exxasens tal-dea 2007an, Bartzelonan.

Jaurtitzen dutenetik berriro lurrera ailegatu arte satelite batek egiten duen ibilbidea zortzi kantatan kontatua

Durangoko Musika Eskolan hezitako musikarien bi emanaldi ere izango dira programazioaren barruan

Orain arteko diskoetan bezala, gitarraren soinua da taldearen laugarren diskoaren oinarria.

Page 14: 519 interneterako

14 Publizitatea 2013ko urriaren 24a, eguena | anboto

Page 15: 519 interneterako

@anbotokirola 2013ko urriaren 24a, eguena | anboto 15

Kirola

Eneritz Iturriaga.

ZESTA PUNTA

Markinara joan da San Fausto txapelketa

San Fausto Zesta-punta txa-pelketa Jokin Arbek eta Jon Zabalak osatutako Markinako bikoteak irabazi du. Joan zen zapatuan, Durangoko Ezkurdi Jai-Alai pilotalekuan jokatuta-ko finalean 35-34 irabazi zieten Antxon Alberdi eta Gorka Alda-zabal berriatuarrei.

Partidu luzea eta borrokatua izan zen (ordu bat eta hogei mi-nutukoa) eta bikote biak maila handian ibili ziren. Partiduaren zatirik handienean Markina aurretik joan ondoren, berria-tuarrek 27nako berdinketa lortu zuten, eta hortik aurrerako tan-toak emozioz betetakoak izan ziren. Azkenean, tanto baten aldeak erabaki zuen finala.

ZIKLO KROSA

Murgoitio hamar onenen artean sartzeko zorianJoan zen asteburuan Munduko Ziklo-kros Kopa hasi zuen Egoitz Murgoitio (Hirumet-Orbea) abadiñarrak, Herbehereetako Valkenburg herrian. Lasterketa bikain bat osatu ondoren, bere ibilbidean lehenengoz, Mun-duko Kopako lasterketa batean hamar onenen artean sartzeko aukera zuen, baina azkenengo itzulian katea irten zitzaion, eta denbora baliotsua galdu zuen. Azkenean, 14. tokian sailkatu zen abadiñarra.

Kopako bigarren proba zapa-tu honetan izango du, Txekiar Errepublikako Tabor herrian.

MENDI LASTERKETA

Triguerosek marka berria ipini du Kantabrian

Kantabriako II. desafioa mendi lasterketan (89 km eta 6.200eko desnibela) Silvia Triogueros ba-rakaldoarrak (Abadiñon bizi da) emakumeen sailkapena irabazi zuen, eta sailkapen orokorrean 14. sailkatu zen. Horrez gainera, iazko lehen aldian Mar Ferre-rasek ezarritako marka (14.21) ordu eta erdi baino gehiagoan jaitsi zuen: 12.47.

Bigarren eta hirugarren sailkatu ziren Nerea Martinez (13.07) eta Madi Arrazola (14.03) ere iazko markatik behera ibili ziren.

Txirrindulariak atleten aurka ipiniko ditu zapatuko Atletismo EgunakZapatuan Atletismo Eguna antolatu dute Ezkurdin; askotariko ekintzen artean erronka berezi bat dago; Eneritz iturriaga eta Illart Zuazubizkar ziklistak Orkatz Beitia eta Geraxane Ussia atleten aurka ariko dira

JOSEBA DERTEANODurango Kirol Klubak Atletis-mo Eguna antolatu du zapatuan, Durangoko Ezkurdin. 17:00eta-tik aurrera askotariko ekintzak antolatuko dituzte atletismoa sustatzeko helburuz, eta ho-rietako batzuk kuriosoak dira. Erronka berezi batek txirrin-dulariak korrikalarien aurka ipiniko ditu. Eneritz Iturriaga txirrindulari ohia eta Geraxane Ussia (Espainiako hirugarrena 400 metrotan) esprintean 100 bat metro zuzengunea nork arinago osatu lehiatuko dira. Erronka berari aurre egingo diote Orkatz Beitia atletak eta Illart Zuazu-bizkar txirrindulariak ere.

Horrez gainera, atletismoa sustatzeko askotariko ekin-

tzak antolatu dituzte Ezkurdin. Atletismoaren inguruan da-goen ikuspegi zurruna apurtu gura dute ekimenagaz eta at-letismoak modalitate erakar-

garri asko batzen dituela era-kutsi: “Sarritan jendeak uste du atletismoa kilometro askoan korrika egitea dela; ikuspegi itzi horregaz apurtu eta espeziali-tate asko daudela adierazi gura

dugu: kros luzeak, laburrak, hesiak, xabalina jaurtiketa… hamaika aukera dago. Behar-bada gazte batek ez du bere bu-ruan kilometro askoan korrika ikusten, baina probatzen badu beharbada deskubritu dezake xabalina jaurtitzeko dohai apro-posak dituela”, azaldu du Orkatz Beitiak.

17:00etatik aurrera, 8 eta 13 urte arteko gaztetxoei atletismo-ko hainbat modalitatetan parte hartzeko aukera eskainiko die-te: esprintak, hesi lasterketak, vortex (gaztetxoentzako xaba-linaren ordezkoa) jaurtiketa… Ondoren, nagusien hainbat erakustaldi egongo dira. Alde batetik, xabalina jaurtiketan Euskal Herri mailan onenen

artean dauden Iñigo eta Asier Zarandonak vortex jaurtiketa erakustaldia egingo dute. Be-goña Martinezek hesi proben erakustaldia eskainiko du.

Gau krosa iluntzeanOndoren, 19:30ean, Durangoko hainbat kaletara zabalduko dute ekimena lehenengo gau kro-saren bidez. Goienkaletik eta Durangoko hainbat kaletatik 1,5 kilometroko zirkuitua prestatu dute. Hiru mailetako parte har-tzaileek (gazteak, nagusiak eta beteranoak) hiru itzuli emango dizkiete zirkuituari. Izen-ema-tea egunean bertan egin dai-teke (12 euro). Sari banaketa 20:00etan egingo dute eta hain-bat opari zozketatuko dituzte.

Eneritz Iturriaga, Geraxane Ussia, Begoña Martinez eta Orkatz Beitia martitzenean, Durangoko atletismo pistan.

“Garrantzitsua iruditzen zait horrelako ekimenetan laguntzea”Txirrindulariak atleten aurka lehiatuko dituen erronka bere-ziko protagonistetako bat da Eneritz Iturriaga txirrindula-ri ohia. Orain gutxi, ebakuntza egin diote sasoi batean sor-balda inguruan ipini zizkioten plakak eta torlojuak kentze-ko, baina ez du ekimenera huts egiteko asmorik.

Zergatik onartu zenuen es-kaintza?Atletismoa eta antzeko kirolak

sustatzeko ekimenak garrantzi-tsuak iruditzen zaizkit. Gaine-ra, erronka berezi bat da, ikus-teko polita, eta emakumeen ki-rola sustatzeko ere balioko du. Beste hitzordu batzuk aldatu, eta parte hartzea erabaki dut.

Sorbaldako ebakuntzak zelan eragingo dizu?Oraintsu kendu dizkidate sor-balda inguruko plakak eta eu-rak lotzen zituzten 22 torlojuak. Aspaldiko lesio baten ondorio

ziren. Errehabilitazioan nabil, eta horretan laguntzen ari dire-nekin berba egin ondoren, par-te hartu nezakeela esan zidaten.

Geraxane korrikalari azka-rra da.Bai. El conquistador del fin del mundo telebista saioan ezagutu nuen, neure taldean zegoelako. Sasoi bete-betean dago. Gaine-ra, esprint laburra izango da, eta nire dohainak beti izan dira egokiagoak distantzia luzeeta-rako laburretarako baino. Ira-bazten duenak irabazten duela, ikuskizun polita eskaintzea itxaroten dugu.

Iñigo eta Asier Zarandona xabalina jaurtitzaileek ‘vortex’ erakustaldia eskainiko dute

Page 16: 519 interneterako

16 Kirola 2013ko urriaren 24a, eguena | anboto

ADITUAREN TXOKOA

PILOTA

Etxebarria eta Arandia onenak pilota finaletanAitor Etxebarria gernikarrak eta Ander Arandia arrankudiagarrak jantzi dituzte txapelak

J.D.Joan zen barikuan, Durango-ko Ezkurdi Jai-Alai pilotale-kua goraino bete zen Cafés Ba-qué pilota txapelketako finalak ikusteko. Kadete mailan Ander Arandiak 18-8 irabazi zion Oier Etxebarriari. Hasieran oso par-tidu lehiatua jokatu zuten, eta berdinketa asko izan ziren mar-kagailuan. Baina, partiduaren bigarren zatian, Arandiaren

eskuin biziak erabaki zuen nor-gehiagoka.

Gazte mailako finalean Aitor Etxebarria gernikarrak 22-16 irabazi zion Gorka Ibarrondo arrankudiagarrari. Etxebarria 11-0 aurreratu zen: zortzi tanto sakez egin zituen, eta beste bi gantxoz. Ibarrondo urduri hasi zen. Bigarren erdian hobeto jo-katu zuen, baina Arandiak aban-taila handia zuen ordurako.

Joan zen barikuko finalen ondoren egindako sari banaketa Durangon.

Juan Carlos Perez

Areto-futbola

Euskadik elitean taldeak zi-tuen urteak eta areto-futbol kluben hazkundea gertatu zen sasoia urrun geratzen ari dira. Gainbeherak neurriak hartzera eraman zituen fede-razioak. Tituludun entrena-tzailea edukitzeko derrigorta-suna ezarri zen (aurten Maila Gorenera zabaldu dutena), eta baita Hirugarren mailako eta Euskal ligako klubek gaz-teen talde bat edo 20 urtez az-piko bat izan behar zutela ere.

Ikusteke dago neurri ho-riek epe ertainera eta luzera ondoriorik izango duten, bai-na laburrera kaltegarriak izan dira. Gutako batek, Aba-diñoko Lagun-ek erretiratu beharra izan du, ez duela-ko entrenatzailerik aurkitu. Hainbat talde erretiratu dira azken urteetan, beste batzuek, gastuen igoerari aurre egin ezinda, ez igotzea erabakitzen duten bitartean. Horrek guz-tiak, lehiaketak osatugabe uzten ditu; 15 talde 2. B mailan eta 3. mailan, eta 11 bakarrik Euskal ligan (bost falta dira).

Oinarri-futbolari dago-kionez, hainbat oztoporen aurrean aurkitzen gara; fut-bola eskola-kirola da kadete mailara arte, eta ondorioz, formazio lana ikastetxeen bi-tartez bakarrik egin daiteke, eta horiek, kasu batzuetan, ‘multikirolak’ legez aritzera behartzen dute kimu mailako bigarren urtera arte; beste ka-su batzuetan umeak zelaiko futbolera bideratzen dituzte, eta benjaminetan futbol 7an lehiatzen dute.

Arau horiek krisi ekono-miko sakon baten testuin-guruan ezarri dira. Horiek horrela, egoerari aurre egi-teko baliabide ekonomikoen bilaketa Ezinezko misioa iru-ditzen zait.

‘Ezinezko misioa’

ESKUBALOIA

Ibaizabal taldeak nagusien mailako eskubaloia berpiztu du DurangaldeanElorrio eskubaloi taldea desagertu zenetik, Durangaldea seniorretako ordezkari barik zegoen; Jesuitak ikastetxean hainbat urtean egindako harrobiko lanaren ondoren, aurten nagusien taldea sortu dute

JOSEBA DERTEANONagusien mailako eskubaloiak talde bat du aurten Duran-galdean. Orain urte batzuk, Elorrioko emakumeen taldea desagertu zenetik eskualdea ordezkari barik zegoen adin na-gusietan eta hutsune hori ema-kumeen beste talde batek beteko du aurten: Ibaizabal eskubaloi taldeak.

Jesuitak ikastetxean urte-tan egin duten harrobi lanaren ondorioa da aurten Euskadiko bigarren mailan ari den taldea. Behe-behetik hasi ziren eta, gaztetxoak hazten zihoazen heinean, nagusien mailara ar-teko egitura osatzen joan dira apurka-apurka. Gaur egun, es-kola kiroleko lau talde dituzte: benjaminetan bat, kimuetan bi

eta haur-kategorian beste bat. Hortik gorako egitura, federatu-tako beste talde bik osatzen dute: kadeteek eta nagusien taldeak.

Guztira 17 jokalarik osatzen dute nagusien lehenengo taldea. Horietako zazpik oraindik gazte mailako adina dute. Entrena-tzaile lanak Begoña Oscoz du-rangarrak egingo ditu. Oscozek entrenatzaile nazional titulua

du eta esperientzia zabala dau-ka jokalari zein entrenatzaile legez. Bere aginduetara jokalari gazteak ditu, gehienak duran-garrak, baina baita, esaterako, Abadiño eta Berrizkoak ere: “Horregatik aukera genuen Ibaizabal izena. Hainbat herri-takoak diren jokalariak ditugu taldean eta denen arteko lotura baten bila genbiltzan. Ibaizabal ibaia herri askotatik igarotzen da eta izen aproposa iruditu zitzaigun”, adierazi du Osko-zek. Entrenamenduak Landako kiroldegiaren (martitzenetan eta eguenetan) eta Jesuitak ikas-tetxearen (barikuetan) artean banatzen dituzte.

Oraingoz garaipenik ezEuskadiko bigarren mailari dagokion ligako lau jardunal-di jokatu ditu dagoeneko talde nagusiak eta bertatik bertara ikusi ahal izan dute kategoria gogorra dela eta maila oneko taldeak daudela. Orain arteko lau partiduetan ezin izan dute garaipenik lortu.

Ibaizabal eskubaloi taldea Landako kiroldegian martitzenean egindako entrenamenduan. Kepa Aginako.

Page 17: 519 interneterako

2013ko urriaren 24a, eguena | anboto Kirola 17

AGENDA

FUTBOLA

OHOREZKO MAILA

Iurretako-Somorrostro· Zapatuan, 17:00etan, Larrakozelaia.

MAILA GORENA

Abadiño-Sporting de Lutxana· Zapatuan, 16:00etan, Astolan.

BIGARREN ERREGIONALA

Ezkurdi-Lekeitio B· Zapatuan, 18:30ean, Arripausuetan.

HIRUGARREN ERREGIONALA

Elorrioko B-Gernika Sporting· Domekan, 11:00etan, Eleizalden.

Zaldua-Ermuko anaitasuna· Barikuan, 17:00etan, Solobarrian.

LEHENENGO ERREGIONALA (emakumeak)

Elorrio-Ugao· Zapatuan, 16:00etan, Eleizalden.

ARETO FUTBOLA

HIRUGARREN MAILA

Elorrioko Buskantza-Goierri· Zapatuan, 18:00etan, Elorrion.

Mallabia-Soloarte· Domekan, 18:00etan, Zaldibarko udal kiroldegian.

MAILA GORENA

Presion Break-Sapuberri· Zapatuan, 16:30ean, Berrizen.

Sasikoa B-Elorrietako Senses· Zapatuan, 16:00etan, Landako kiroldegian.

LEHENENGO ERREGIONALA

Dantzari-Abadiñoko Gaztetxie· Zapatuan, 16:00etan, Iurretako Lanbide Heziketa Institutuan.

BIGARREN ERREGIONALA

Elorrixo Txiki-Mendibeltz· Zapatuan, 15:00etan, Elorrion.

Mallabia B-Gu Lagunak· Domekan, 16:00etan, Solobarrian.

Presion Break B-Saltzaileak B· Zapatuan, 18:00etan, Berrizburun

SASKIBALOIA

LEHENENGO MAILA (emakumeak)

Tabirako Baqué-Zurt Taberna. Zapatuan, 19:00etan, Landakon.

LEHENENGO ERREGIONAL BEREZIA

Tabirako Baqué-Paules. Domekan, 12:00etan, Landakon.

BIGARREN ERREGIONALA

Julza-Zaldua-Seproguin Guerto. Barikuan, 12:00etan, Zaldibarko kiroldegian.

PILOTA

OLAZAR TXAPELKETA

Lau t’erdian:. Elustondo-Errandonea

Binaka:. Arrieta-Gorrotxategi / Albarado-Etxamendi

Urriak 31n, 21:30ean, Zaldibarren.

PADELA

Novillok eta Petralandak errebantxa hartu duteAlejandro Novillok eta Alesander Petralandak jantzi dute gizonetan txapela padel txapelketan

Durangoko II. Padel Txapel-ketako finalak jokatu zituzten joan zen asteburuan. Gizonetan, Alejandro Novillok eta Alesan-der Petralandak jantzi zuten txapela. Iaz, Novillok Alesan-derren aita, Ricardo, izan zuen bikotekide, eta galdu egin zuen

aurtengo bikote beraren aurka: Jordi Monreal eta Xavi Pascual. Aurten gehiago izan dira. Lehe-nengo seta erraz irabazi zuten. Bigarrenean, laurak goi mai-lan aritu ziren, eta txapeldunek tie-break-ean erabaki zuten finala.

Emakumeetan, Teresa Arbu-

lorentzat eta Rakel Garairentzat izan ziren txapelak. Haur-kate-gorian, Paula Marcos eta Lucia Fernandez izan ziren irabaz-leak, finalean, Andoni Garitao-nandia eta Aitor Ciarsolo duran-garrei nagusituta. Durangoko bikote gazteak padelean asko jo-katu dezakeela erakutsi du txa-pelketa osoan zehar. Txapelketa mixtoko finalean, aldiz, Oscar Luquin eta Teresa Arbulo izan ziren onenak. Beraz, Arbulok txapel bi jantzi ditu Durangoko txapelketan.

Bigarren mailan beste lau final jokatu zituzten kategoria berdinetan, eta hauek izan ziren txapelketako irabazleak: Ainara Periañez eta Natalia Berenguer emakumeetan, Igor Zabaleta eta Unai Martin gizonetan, Adela Zalduegi eta Lucia Balanzategui haur-kategorian, eta Aniceto Onaindia eta Eneritz Undaba-rrena mixtoan.

MENDI LASTERKETA

Urkiolako maratoi erdia izango da domekanDurangoko Kirolerrota atle-tismo kirol klubak Urkiolako maratoi erdia mendi lasterke-ta antolatu du domekarako, 10:00etatik aurrera. Ibilbide bi prestatu dituzte: 21 kilometroko bat (maratoi erdiko distantzia) eta 11 kilometroko laburrago bat. Izen-ematea egunean ber-tan egin daiteke, proba hasi baino ordu eta erdi lehenagotik. Izen-ematea 15 euro da ibilbide luzerako, eta 12 euro ibilbide la-burrerako.

Maratoi erdian, gizonetan eta emakumeetan, lehenengo sailkatzen direnek 200 euroko saria irabaziko dute; bigarrenek 100 eurokoa eta hirugarrenek 60 eurokoa. Gizonetan lauga-rren eta bosgarren sailkatuak ere sarituko dituzte (30 eta 20 euro, hurrenez hurren). Ibilbi-de laburrean lehenengo hiru sailkatuek garaikurrak jasoko dituzte.

Alejandro Novillo eta Alesander Petralanda, gizonetan irabazle.

ERRUGBIA

DRT eta Uribealde taldeak batu egin dira emakumeetan, jokalari faltagatikPrintzipioz urtebeterako akordioa da; talde biak jokalariz justu dabiltzalako hartu dute erabakia

JOSEBA DERTEANOD u r a n g o R u g b y T a l d e -ko eta Uribealdea klubeko (Mungia-Plentzia) emakumeen talde nagusiak batu egin dira aurten. Durango-Uribealdea deituko da talde berria. Klub biak jokalari kopuru aldetik justu zebiltzan, eta talde bien etorkizuna kolokan zegoen.

Printzipioz, urtebeterako akor-dioa izango da.

Talde biek, gutxi gorabehe-ra, hamabina jokalari zituzten, eta kopuru hori ez da nahikoa liga lehiakor bati aurre egite-ko. Bi-hiru jokalari lesionatuz gero, partiduak bertan behera uzteko arriskuan zeuden. Azken urte bietan gertatzen ari den

arazoa dela azaldu du Joan Ma-ri Iriondo DRTko presidenteak. Lehenengo zeinak bere taldeari eusteko ahalegina egin dute. Irailean hasi ziren jokalari bila: “Errugbia ezagutzera emateko kanpaina abiatu genuen ikas-tetxeetan, eta beste ate batzuk ere jo genituen. Lan horrek bere fruituak eman ditu, eta jokalari

berri bi batu ditugu, baina hori ez da nahikoa taldearen etorki-zuna eta lehiakortasuna berma-tzeko”, dio Iriondok. Uribeal-deari ere berdin gertatu zaio. Asteon izandako batzarrean adostu dute talde biak batzea.

Astean behin batuko dira elkarrekin entrenatzeko: zapa-tuetan partidurik ez badago, eta, bestela, barikuetan. Gainerako entrenamendu saioak bakoitzak bere kontura egingo ditu. Parti-duak txandakatu egingo dituz-te; asteburu batean Durangon jokatuko dute, eta hurrengoan Mungian.

Euskal liga asteburu honetan hasiko da, baina Durango-Uri-bealdea taldeak atzeratu egin du Getxoren aurka neurtu behar zituen partidua. Oraindik ez dute data berririk ipini. Beraz, bigarren jardunaldian ekingo diote ligari.

Brontzea BartzelonanBestalde, Euskal Autonomia Er-kidegoko emakumeen taldeak –zazpi jokalariko modalitatean– brontzezko domina lortu zuen joan zen zapatuan, Bartzelonan jokatu zen autonomien arteko txapelketan. DRTko jokalari bi izan ziren bertan: Uribarri Ba-rrutieta eta Joana Murray.

DRTko jokalari batzuk aurten Arripausuetan egindako entrenamenduan. Kepa Aginako.

Emakumeetan Teresa Arbulok eta Rakel Garaik osatutako bikoteak jantzi zuen txapela

Page 18: 519 interneterako

18 | Publizitatea 2013ko urriaren 24a, eguena | anboto

Aisialdia AMALURRA

Durangoko udalbatzarrak ez du onartu 2020rako Ekintza Plana

MARKEL ONAINDIAJoan zen astean jendaurrean publikoki aurkeztu zuen gobernu taldeak 2020ra-ko diseinatutako Agenda 21eko Ekintza Plana. Baina, oraindik onartu barik zegoen udalbatzarrean. Beraz, balio barik. Martitzenean ospatu zen Duran-goko hileroko osoko bilkura, eta plana ez zen onartu. EAJ bakarrik geratu zen; Bilduk, PSE-EEk eta Aralarrek kontra bozkatu zuten, eta PP abstenitu egin zen. EAJk esan du Bilduren maniobra poli-tikoa dela: “Kontrako boto honekin, Bil-duk mespretxatu egin du urte eta erdian 240 herritarrek, 35 elkartek, 20 enpresak eta 20 teknikarik Ekintza Planari eskai-ni dioten denbora eta lanerako grina”.

Bost ardatzen arabera zehaztu zuten plana: ingurumenaren kalitatea ho-betzea, gizarte inklusiboa lotzea, sare ekonomiko jasangarria, lurraldearen antolaketa jasangarria eta udal gestio berri bat garatzea. Guztira 114 ekintza zeuzkaten batuta. Esaterako, bidegorria-

ren sarea %30 handiagotzea. Ingurume-naren arloan beste helmuga batzuk ere ezarri zituzten: etxeko zaborren tasaren birziklapena %60ra heltzea eta energia berriztagarrien kuota %20koa izatea.

Bi izan ziren, batez ere, oposizioaren kritikak: partaidetza benetakoa ez iza-tea, eta ekintza eta aurrekontuen kalku-lua erreala ez izatea.

Partaidetza ulertzeko moduakEkintza Plana partaidetzagaz landu dutela azaldu du EAJk. Partaidetza, “funtsezko zutoina” dela adierazi dute udal ordezkariek. Baina, Bilduk gezu-rretan ibiltzea leporatu zion EAJri: “240 lagunek parte hartu dutela ez da egia. Bertaratu garenok badakigu batzarre-tan hogeik baino gutxiagok parte hartu dutela”. Hiru batzar bakarrik egin direla eta ateratako ondorioak ez direla kon-tuan hartu esan zuen Bilduk. “Nahiago duzue datuak ezkutuan eduki, eta sasi-partaidetza bultzatu”. Jende gutxik par-

te hartu duela eta, hori ez dela benetako prozesu parte-hartzaile bat kritikatu zuen Aralarrek. Bilduk eta Aralarrek herritar guztiekin prozesu bat garatzea eskatu zuten, eta Hiri Antolamendurako Plan Orokorra berrizteko erabiltzea.

Aralarrek eta PSE-EEk inbertsioak egiteko modua kritikatu zuten. Esan zutenez, Ekintza Planeko ekimen ba-tzuek ez daukate zerikusirik Agenda 21 egitasmoagaz. Beraz, plan horretatik kanpo leudeke. Ekimen horiek, 22 milioi-ko aurrekontuaren erdia hartzen dutela ohartarazi zuen Aralarrek: sei milioi Urki-Hegoalde sahiesbidea egiteko, bost milioi merkataritzako mahaia susta-tzeko eta milioi bat Berdintasun Plana garatzeko. PSE-EEk planaren epealdia murriztea proposatu zuen, eta partaide-tza handitzea.

PP ere ez zen ados agertu: “Irrealismo politikoa da”. Ekintza batzuk udalaren eskumenetik kanpokoak direla adierazi zuen alderdi popularrak.

Durangon momentuz ez da egongo 2020rako Ekintza Planik.

Gobernu taldeak publikoki aurkeztu zuen Ekintza Plana, baina martitzeneko udalbatzarrean onartu behar zen, balioa eduki zezan; gainerako alderdiek ez zuten proposamena babestu

Esan zutenez, Ekintza Planeko

ekimen batzuek ez daukate

zerikusirik Agenda 21

egitasmoagaz

Oposizioaren kritikak:

partaidetza benetakoa ez

izatea eta aurrekontuen

kalkulua erreala ez izatea

EAJ bakarrik geratu zen;

Bilduk, Aralarrek eta PSE-EEk

kontra bozkatu zuten,

eta PP abstenitu egin zen

Page 19: 519 interneterako

2013ko urriaren 24a, eguena | anboto Publizitatea | 19

Page 20: 519 interneterako

20 | 2013ko urriaren 24a, eguena | anboto

Inmobiliariak

AUKERA• PLATERUEN PLAZA: 105 m2. 3 logela, egongela,

sukaldea eta komun 2. Ganbara eta garajea. 235.000n.

• IURRETA: 3 logela, egongela handia eta komuna. Jantzia. Berriztua. 156.000n.

• FRANTZISKO IBARRA: Erdi berria. 90 m2. Logela 2 eta komun 2. Terraza 2. Ganbara eta garajea. Aukera.

• BARRENKALEA: 3 logela eta egongela. Berriztua. Eguzkitsua. Etxe osoak kanpora ematen du. 156.000n.

• SAN ROKE: 90 m2. 3 logela eta komun 2. Terraza. Igogailua. Ganbara eta garajea. Eguzkitsua. 220.000n.

• ARAMOTZ: 3 logela. Eguzkitsua. Berogailua. 119.600n.

• OIZ: 3 logela, egongela eta sukaldea. 3 balkoi. Igogailua.

ETXEBIZITZA BERRIAK ESTREINATZEKO

• ZALDIBAR: Kurutzezar plaza/Solonagusia. Garajea eta trastelekuarekin. 118.000 €-tik aurrera. Nafarroako Rural Kutxak %100-ean finantziatua.

• DURANGO: Logela 2 eta komun 2. Ganbara eta garajea. 233.000€.

• IURRETA: estreinatzeko. 1,2 eta 4 logela. 2 komun. Ganbara. Garajea aukeran. 160.000 €.

ETXEBIZITZAK SALGAI• ANBOTO: 3 logela, komuna, sukaldea eta

egongela terrazarekin. 126.000n.• DURANGO: Logela 2, egongela eta

sukalde-jangela. Etxe osoak kanpora ematen du. Eguzkitsua. 149.652n.

• ASKATASUN ETORBIDEA: Erdi berria. 3 logela. Etxe osoak kanpora ematen du. Trastelekua eta garajea. 270.400n.

• TABIRA: Erdi berria. Logela 2 eta komun 2. Trastelekua eta garajea.

• TXIBITENA: 3 logela eta komun 2. Terraza 2. Sukaldea esekitokiarekin. Ganbara eta garajea. Ikuspegi ederra. 266.300n.

• MATIENA: Trañabarren. 3 logela eta komun 2. Terraza. Eguzkitsua. 195.000n.

• SAN IGNAZIO: 105 m2. Erdi berria. 3 logela eta 2 komun. Ganbara eta garajea. 260.000n.

• MONTEVIDEO ETORBIDEA: 3 logela eta egongela. Igogailua.

• ATXONDO: 90 m2. 3 logela, komun 2, egongela eta sukaldea despentsarekin. Terraza. Ganbara. Eguzkitsua. 186.000n.

• FRANTZISKO IBARRA: Logela 2, komuna eta egongela. Esekitokia. Ganbara eta garajea. 235.000n.

• SAN IGNAZIO: 3 loglea, komun 2 eta egongela. Terraza. Ganbara eta garajea. Igerilekua. Eguzkitsua. 240.00n.

• DURANGO: Duplexa. Erdi berria. 3 logela eta 2 komun. Garajea.

• BERRIZ: Txaleta. 365 m2. Estreinatzeko. 1.270 m2-ko lursaila.

• BERRIZ: Iturriza. 90 m2. 3 logela eta komun 2. Despentsa. Terraza. Berogailua. Ganbara eta garajea. 211.200n.

LOKALAK• ERMODO: 65 m2. Egokitua. Alokairuan.• EZKURDI: Bulegoak. 65 m2. 650n. Alokairuan.• F.J. ZUMARRAGA: 100 m2. Egokitua. Alokairuan.

Erakusleihoak dauzka kale bitara. 990n.• KURUTZIAGA: Egokitua. 50.000n.• LANDAKO: 50 m2. Egokitua. Alokairuan.• IBAIZABAL: 40-100 m2. 400n.• MATXINESTARTA: 70 m2. Egokitua. 600n.• ARTEKALEA: Egokitua. 180n.

ETXEBIZITZAK SALGAIETXEBIZITZAK ALOKAIRUANDURANGO• 2, 3 eta logela bakarreko etxebizitzak alokairuan

ETXEBIZITZAK SALGAIDURANGO• ARTEKALE: 8 etxebizitzen eraikuntza hastera goaz.

2 logela eta logela bakarrekoak. Trastelekuarekin. 140.000n-tik aurrera.

• DURANGO: 2 logela, egongela, komuna , sukaldea eta despentsa. Berriztatzeko. 114.000n.

• ERDIALDEAN: 2 logela, 2 komun, egongela eta sukaldea. Berria eta guztiz jantzia. Garajea eta trastelekua.

• ASKATASUN ETORBIDEA: 3 logela, 2 komun, egongela eta sukaldea balkoiarekin. Trastelekua eta garajea.

• FRANZISKO IBARRA: 3 logela, sukaldea, office-a, 2 komun eta egongela. Garajea eta ganbara.

• ERDIALDEAN: 123 m2. Etxe osoak kanpora ematen du. Berriztatzeko. Zonalde onean kokatua.

• ATIKO BERRIA ESTREINATZEKO. 2 logela, 2 komun eta sukalde amerikarra eta egongela. Garaje itxia eta terraza izugarriak.

• BARRENKALE: Duplexak. Eraikuntza berria. Berehalako banaketa. 2 logela, 2 komun, egongela eta sukalde amerikarra.

LEKEITIO • 3 logela, komuna, sukaldea eta egongela

terrazarekin. Garajea. Auzune pribatua. Igerilekua eta frontoia.

ABADIÑO• ITURRITXO: Logela bakarreko apartamentua.

Sukalde amerikarra egongelarekin, komuna eta esekitokia. Ganbara, garaje bikoitza eta trastelekua.

• 2 logela, 2 komun, sukalde-jangela, egongela eta eskegitokia. Garajea, trastelekua eta ganbara. Ikusgarria.

ATXONDO• 2 logela, komuna, sukaldea balkoiarekin,

egongela eta bainugela. Etxe osoak kanpora ematen du. Berria ematen du.

ZALDIBAR• 3 logela, komuna, sukaldea eta egongela

balkoiarekin. Guztiz berriztatua. Trastelekua.

LUR SAILAK SALGAIBERRIZ• 10.000 m2-ko lursaila. Sarbide ona.IURRETA• 5 hektareako lursaila. Abeletxe bat egiteko aukera

dago.MATIENA-ABADIÑO• 2.000 m2-ko lursaila. Laua eta frutarbolekin.OLETA (OTXANDIO)• 2.300 m2. Fruta-arbolak eta abeletxea ditu.Erreka

ondoan kokatuta dagoen lursaila.EUBA• 3000 m2 eta 3.455 m2-ko lursailak. 2 lurzati

bakoitzean bifamiliarra eraikitzeko aukerarekin.ABADIÑO• Bifamiliarra eraikitzeko 1.100 m2-ko lursaila salgai.DURANGO• Lursail erdia familia biko etxebizitza eraikitzeko.

Proiektua barne.ZORNOTZA• LARREA: 27.000 m2-ko lursaila.

BASERRIAK ETA TXALETAK SALGAI

DURANGO• Adosatua. Guztiz jantzia. Erdi berria estreinatzeko.

TXALETAK• DURANGO-ERRETENTXU: Salgai. Adosatuak,

etxebizitza bakarrekoak eta bikoak.

• ABADIÑO, OTXANDIO, etab.

ETXEBIZITZAK SALGAI• ANDRA MARIA: Halla, sukaldea, jangela,

egongela, 2/3 logela, 2 komun eta egongelatxoa.

• ANTSO ESTEGIZ: Halla, egongela, sukaldea, 2 logela eta komuna.

• ARKOTZA: Halla, sukaldea, egongela, 4 logela, komuna eta bainugela. Ganbara.

• ASKATASUN ETORBIDEA: halla, sukaldea, egongela, 3 logela eta 2 komun. Balkoia. Garajea eta ganbara.

• BARRENKALEA: Halla, sukaldea, egongela, komuna eta 2 logela. Ganbara.

• EZKURDI: Halla, egongela-jangela, sukalde jantzia, 3/4 logela eta 2 komun.

• F.J. ZUMARRAGA: Halla, egongela 2, sukaldea, 3 logela eta komuna.

• JUAN ITZIAR: Halla, egongela, sukaldea, 2/4 logela eta komuna. 2 despentsa/trasteleku eta sotoa.

• MURUETATORRE: Halla, sukaldea, eskegitokia, egongela-jangela, 3 logela eta 2 komun. Balkoia. Ganbara eta garajea.

• PLATERUEN PLAZA: Halla, egongela, jangela, sukalde jantzia, 3 logela eta 2 komun. Garajea eta trastelekua.

• SAN AGUSTIN: Halla, sukaldea, 5 logela, egongela eta 3 komun.

• SASIKOA: Halla, sukaldea, egongela-jangela, 3 logela eta 2 komun. Ganbara eta garajea.

• TXATXIENA: Halla, sukaldea, despentsa, egongela-jangela eta 3 logela. Balkoia. Ganbara eta garajea.

• UNDATORRE: Halla, sukaldea, 3 logela, egongela eta komuna.

• ABADIÑO-FERIALEKUA: Halla, sukaldea, 3 logela, egongela eta komuna. Balkoi handia. Ganbara eta garajea.

• ABADIÑO-MATIENA: Halla, sukaldea, egongela 2/3 logela eta komuna. Ganbara.

• ABADIÑO-MUNTSARATZ: Halla, egongela-jangela, sukalde jantzia, 3 logela eta 2 komun. Balkoia. Ganbara. Egoera onean. Igogailua.

• BERRIZ: Halla, sukalde jantzia, egongela-jangela, 2 logela eta komuna. Balkoia. Jantzia. Garajea eta trastelekua.

• ELORRIO: Berreraikitzeko etxea, lursailduna.

• IURRETA: halla, egongela-jangela, sukalde jantzia office-arekin, despentsa, 3 logela eta komuna. Terraza itxia eta trastelekua. Guztiz berriztatua.

• MAÑARIA: Halla, egongela-jangela, sukalde jantzia, 3 logela eta 2 komun. 12 m2-ko trastelekua. Oso egoera onean. Igogailua. Eguzkitsua.

• MARKINA: Iruzubieta. 55.000 m2-ko lursaila erdi berriztatutako eraikinarekin.

• BASERRIA LUR EREMUAREKIN SALGAI MENDATAN ETA BERRIZEN.

BESTE ESKAINTZA BATZUK BULEGOAN

ASKATASUN ETORBIDEA

• 90 m2. 3 logela, egongela, sukalde jantzia eta komun 2. Despentsa. Garajea eta ganbara. 265.000E.

F.J. ZUMARRAGA

• Guztiz berriztua dagoen apartamentua. Logela bakarra. 115.000n.

ANBOTO

• 3 logela, egongela, sukalde handia eta komuna. Balkoia. Igogailua. 135.000n.

EZKURDI

• 174 m2. Durango erdian salgai dagoen etxebizitza. Ganbara. 372.000n.

BERRIZ

• Bi familiarentzako txaleta. 12.000 m2-ko lursaila. 170 m2 ditu etxebizitza bakoitzak. Etxebizitza 2 eta lursailaren prezioa: 725.000n.

www.inmoduranguesado.com

Page 21: 519 interneterako

2013ko urriaren 24a, eguena | anboto 21

LAN ESKAINTZADurangoko Ibaizabal Ikastolak Arreta Soziosanitario izeneko ikastaroa emateko ERIZAINA behar du.

Baldintzak:- Eritzaintzako titulua izatea- Geriatrikoetan esperientzia izatea- Euskaraz jakitea

Interesatuek bidali CVa helbide honetara: [email protected] bidaltzeko azken eguna: 2013/11/1

Page 22: 519 interneterako

22 2013ko urriaren 24a, eguena | anboto

Antzerkia

ANBOTOko agendan ezer iragarri gura baduzu, idatzi [email protected]

helbidera edo deitu 94 623 25 23 telefonora, eguazten eguerdia baino lehen.

AGENDA

Jaiak

Erakusketa kalejira. 17:00etan, alardea, Ezkurdin.

:: MALLABIA

Urriaren 25ean, 16:30ean, umeentzako tailerrak, plazan. Ondoren, buruhan-dien irteera, udaletxean. 18:00etan, txupinazoa eta enkartelada. 19:00etan, elizpeko pilota txapelke-taren finala. 20:00etan, oilasko pintxoak, plazan. Ondoren, triki-bertso poteoa. 20:30ean, NAN jaurtiketa txapelketa, plazan. 22:30ean, Eromen, plazan. 02:00etan, Karaokea, herri-ko tabernan.

Urriaren 26an, 10:00etan, areto-futbol txikia, eskolan. 12:00etan, frontenis txa-pelketaren finalaurrekoak, frontoian. 16:00etan, zinea, kultur etxean. 18:30ean, frontenis txapelketaren finalak, frontoian. 19:00etan, buruhandiak, plazan hasita. 20:00etan, ume eta hel-duentzako toka txapelketa, plazan. 22:00etan, Seiur-te, Gatibu, Vendetta eta eMePebo5t kontzertuan, parkean.

Urriaren 27an, 12:00etan, gaztetxoen arteko pilota partiduak. 16:30ean, mus, tute eta briska txapelke-ta, tabernetan. 16:30ean, ipuin kontalaria, 17:30ean, txokolatada, plazan. Ondo-ren, aizkolariak eta harri-jasotzaileak.

:: DURANGO

Urriaren 25ean, 22:30ean, Exxasens, Plateruenean

:: DURANGO

Urriaren 29an, 18:30ean, ‘Hércules o Ulises’, migrazio doluari buruz, Elkartegian.

Urriaren 30ean, 16:30ean, Josu Novo psikologoaren ‘Hiritargoarentzat bizikidetza’, Behargintzako Atxondo gelan.

:: DURANGO

Urriaren 27ra arte, Amaia Peñaren lanak, Ezkurdi udal aretoan.

Urriaren 27ra arte, San Faus-to jaietako argazki lehiake-tara aurkezturiko lanak, San Agustin kulturgunean.

Urriaren 31ra arte, Zaloa Fuertesen ‘Egun bat, argazki bat’, Plateruenean.

Azaroaren 3ra arte, Jaime Vicarioren ‘Ura’, Arte eta Historia Museoan.

:: ZORNOTZA

Urriaren 26ra arte, Iñaki Mendizabalen argazkiak, Zelaieta Zentroan.

:: BERRIZ

Urriaren 24an, 18:00etan, Lorategian, Kultur Etxean.

:: DURANGO

Urriaren 27an, 19:00etan, Acrometría, San Agustinen.

:: ELORRIO

Urriaren 25ean, 22:00etan, Sexpearemente, Arriolan.

Urriaren 27an, 17:00etan, Urtaroetara jolastuko dugu?, Arriola antzokian.

:: DURANGO

Urriaren 26an, 17:00etan, Durangoko I. Atletismo Egu-na, Ezkurdin. 19:30ean, herri lasterketa, Alde Zaharretik. 20:00etan, XIX. txistu kon-tzertua, Landako Gunean.

Urriaren 27an, 10:00etan, barazkiekin egindako jaki osasuntsuen txapelketa, Landako Gunean. 12:00etan, Umeen Euskal Jaiko taldeen

:: DURANGO

Urriaren 31n, 20:00etan, Plateruenaren 9. urteurreneko ekitaldia, Plateruenean.

Urriaren 31n, 19:30ean, tartalariekin elkartasun ekitaldia: ‘5 eta 9 urte arteko zigorrak AHTren aurkako me-renge tartakadengatik?’, Hitz liburu-dendan.

:: IURRETA

Urriaren 31n, 20:00etan, Jhon Ardila, Herri Bibliotekan.

:: BERRIZ

Urriaren 24an, 22:00etan, La mejor oferta, Kultur Etxean.

Urriaren 27an, 19:00etan, La mejor oferta, Kultur Etxean.

Urriaren 30ean, 20:00etan, Entre les murs, Kultur Etxean.

:: DURANGO

Urriaren 27an, 18:00etan, Aiko erromeria, Plateruena kafe antzokian.

Kontalaria

Musika

Berbaldia

Urriaren 27an, 19:00etan, San Agustinen

AcrometríaPSiRC Bartzelonako taldeak sorturiko ikuskizuna da ‘Acrometría’. Zirkoan oinarrituriko lana da, akrobaziak zein dantzak uztartzen dituena. “Bizirauteko giza geometria berriak asmatzen dituzten” hiru pertsona dira domekako emanaldiko protagonistak.

Urriaren 26an, 22:00etan, Mallabiko jaietan

Vendetta, Gatibu, eMePebo5t, SeiurteMallabiko eMePbo5t taldeak, Berrizko Seiurtek, eta Euskal Herriko eszenako talde oso ezagun bik, Vendettak eta Gatibuk, joko dute urriaren 26an, Mallabiko Urriko jaietan. 22:00etan hasita ariko dira, parkean.

:: DURANGO | ZUGAZA 1. aretoa:Insidious 2Zuzendaria: James Wan

• barikua 25: 19:30/22:00 • zapatua 26: 19:30/22:30 • domeka 27: 19:00/21:15 • astelehena 28: 18:30/21:00 • martitzena 29: 20:00

Turbo 3DZuzendaria: David Soren

• zapatua 26: 17:00 • domeka 27: 16:45

2. aretoa:El quinto poderZuzendaria: Bill Condon

• barikua 25: 19:30 • zapatua 26: 22:30 • domeka 27: 21:15 • astelehena 28: 21:00

Una cuestión de tiempoZuzendaria: Bill Condon

• barikua 26: 19:30 • zapatua 27: 19:00 • domeka 28: 18:30 • astelehena 29: 20:00

Insidious 2

• zapatua 26: 17:00 • domeka 27: 16:45

:: ELORRIO | ARRIOLA Perder la razónZuzendaria: Joachim Lafosse

• zapatua 26: 22:30 • domeka 27: 20:00 • astelehena 28: 20:00

:: ZORNOTZA Gravity 3DZuzendaria: Lee Daniels

• barikua 25: 20:15 • zapatua 26: 19:00/22:30 • domeka 27: 20:00 • astelehena 28: 20:00

Justin y la espada del valor

Zuzendaria: Manuel Sicilia • zapatua 26: 17:00 • domeka 27: 17:00

Ekitaldia

Dantza

Zinema

Page 23: 519 interneterako

2013ko urriaren 24a, eguena | anboto 23

[email protected] eguazteneko 14:00ak arteko epeaZORION AGURRAK

SOS Deiak ................................. 112Gurutze Gorria ......... 94 681 09 49Osakidetza ...............94 600 72 00Ertzaintza ................ 94 466 93 00

Abadiño ................... 94 621 55 30Atxondo ................... 94 682 10 09Berriz ....................... 94 682 45 84Durango ................... 94603 00 00Elorrio ....................... 94 658 27 12Garai ........................ 94 681 63 93Iurreta ...................... 94 620 12 00Izurtza ...................... 94 681 35 48Mallabia .....................94 317 14 61Mañaria ................... 94 681 89 98Otxandio ................. 94 545 00 20Zaldibar ................... 94 682 70 16

Euskotren .....................902 54 32 10Bizkaibus .....................94 448 40 80Pesa .............................. 902 10 12 10Continental Auto ..........945 286 466

Abadiño ................... 94 621 55 33Berriz ....................... 94 682 40 36Durango .................. 94 603 00 00Elorrio ....................... 94 682 02 18Iurreta ..................... 94 620 08 88

Abadiño .......................94 681 44 70Matiena .......................606 459 988Durango geltokia .......... 94 681 10 01Elorrio geltokia ............94 682 00 40 J.L. Uriarte .............. 670 402 002 I. Estebez ............... 670 678 273M. Galeano .................. 670 409 330Iurreta taxi auzunea ......688 618 690Berrizko auzo taxia ......620 022 800

BOTIKAK AZOKA-BASERRITIK-PLAZARATELEFONO INTERESGARRIAK

GARRAIOAK

UDALTZAINGOA

TAXIAK

UDALAK

EGURALDIA

ZAPATUA

ASTELEHENA

DOMEKA

MARTITZENA

24º

24º

22º

14º

13º 12º

BARIKUA, 25 09:00-09:00

• Balenciaga (Ezkurdi plaza 8 - Durango) ZAPATUA, 26

09:00-09:00• Navarro (Artekalea 6 - Durango)09:00-13:30• Balenciaga (Ezkurdi plaza 8 - Durango) • Sagastizabal (Askatasun etorb. 19 - Durango)• Campillo (Montevideo etorb. 24 - Durango)• Unamunzaga (Muruetatorre 2C - Durango)• De Diego (Intxaurrondo 22 - Durango) • Bazan Diaz (Uribarri 5 - Durango)• Urizar (Gabiola 2 - Berriz)09:00-22:00• Jaio-Olabarrieta (Errekakale 6 - Elorrio)

DOMEKA, 2709:00-09:00• Sagastizabal (Askatasun etorb. 19 - Durango)

ASTELEHENA, 2809:00-09:00• Gaztelumendi (J.A. Abasolo 2 - Durango)

MARTITZENA, 29 09:00-09:00

• Etxebarria (Montevideo etorb. 2 - Durango) 09:00-22:00

• Urizar (Gabiola 2 - Berriz)EGUAZTENA, 30 09:00-09:00

• Unamunzaga (Muruetatorre 2C - Durango)EGUENA, 31 09:00-09:00

• Bazan Diaz (Uribarri 5 - Durango) 09:00-22:00

• Larrañaga-Balentziaga (Berrio-Otxoa 6 - Elorrio)

Zure ama eta aitaren partez: Zorionak Nerea! Segi zaren bezain alaia izaten txipristin!

Urriaren 26an Aritz Gomez Espinosak 8 urte betetzen ditu. Zorionak eta mosu handi bat Pauleren partez.

Zorionak Beñat eta Urtzi lehengusuei! Hamabostean behin zotz egin dugun tarta zuei egokitu zaizue. Oparia eskuratzeko txartela gura duzuenean jaso dezakezue, Iurretako gure egoitzan: Bixente Kapanaga, 9an.

Gure etxeko poxpoliñak hiru urte! Jasoizu mosurik handixena etxekuen partez!

Jose Antonio Agirre, 4 946 200 869

Avda. Montevideo, 1 946 204 383

Letxuga...................................0,80 euro

Letxuga haritz hostoa ..................1 euro

Azelga ...................................2 euro/kg

Espinaka txorta .....................1,20 txorta

Berakatz freskoa ...................1,50 txorta

Ilarrak .....................................6 euro/kg

Tomate kontserba........3,90 euro/potea

Arrautzak...........................3,80 euro/dz

Idiazabal gazta......................17 euro/kg

Gari integraleko ogia ..............3,30 euro

ASTEKO SALNEURRIAK:

Abadiño (Traña-Matiena)

Eguaztenetan 10:00etatik aurrera

Durango Zapatu goizetanZornotza Domeka goizetan

Zorionak tia Feli. Oso ondo pasa zure urtebetetzean. Musu handi bat familia osoaren partez.

Zorionak bikote! Azkenien heldu da zuen egune! Zoriontsuak izan eta mosu handi bana zuen lagunen partez!

Urriaren 17an Irati Areitio Cearreta jaio zan. Unaxek badeko oin jolasteko laguna! Zorionak familiaren partez!

Gure osaba Rober-ek 34 urte egingo ditu bihar. Zorionak eta muxu potolo bat Sonia, Yon, Unax eta Uxiaren partez.

Zorionak Ariane! Urriaren 23an 2 urte bete dozulako, muxu handi bat familiaren eta batez ere izekoren partez!

Zorionak Andrea! Oso ondo ospatu zure 23 urteak, orain arte ein dozun bezala... Muxu asko etxekuen partez!

8º12º

2

SUDOKUENSOLUZIOAK

Zorionak Ibai zure laugarren urtebetetzean! Muxu pila bat gurasoen eta Jokinen partez. Asko maite zaitugu, guapo!

DENBORAPASAK

Sudokua

1

Page 24: 519 interneterako

AkuiluaLAUHORTZA

Benetakoa

JASONEAGIRREKazetaria

JIMMY BARCAGLIA | Skate irakaslea eta artisaua | Abadiñon bizi da, 36 urte ditu

“Egiten dudan betaurreko bakoitza desberdina da”

Patinen egurrarekin eguzkitako betaurreko bereziak egiten ditu. Hainbat modelo landu ditu dagoeneko

AMAIA UGALDESkatean asko ibiliz gero, hi-labetean gastatzen hasten da patinaren ohola. Eta pa-tinaren barruan koloretako geruzak daude. Patinen egu-rra birziklatuta betaurreko bereziak egiten ditu Jimmy Barcagliak. Venezuelarra da sortzez, Caracasekoa, eta urte asko daroaz skate mun-

duan. Skate eskolak ere ematen ditu Durangal-deko hainbat herritan.

Zelan bururatu zitzaizun patinekin antiojoak egitea?

Beti eduki dut buruan pati-nak birziklatu eta zer edo zer egitea. Japonen badago bere fa-miliaren tradizioa jarraitzen duen gizon bat, eta eskuz egi-ten ditu egurrezko betaurre-koak, baina eskuz, era zaha-rrean. Haren berri eduki nuen, eta skateko oholekin proba egi-tea pentsatu nuen, patineko kurba egokia da patilak egi-teko. Iazko udan egin nuen lehen aproba.

Zelan irten ziren lehen betaurreko horiek?Etxean dauzkat, hor-man ipinita. Oso barre-

garriak dira. Neska-laguna ba-rrezka hasi zitzaidan. Hasieran lixatu barik erakutsi nizkion, karratuak ziren, ezer findu ba-koak, eta berak barre... Pentsa-tzen zuen ez nintzela hasiko be-taurrekoak egiten. Gero kontua fintzen hasi nintzen, eta polito geratu ziren.

Patin erabiliak batzen arinago hasi zinen.Bai. Ni Carasekoa naiz, eta han ohol bat hemen baino askoz ga-restiagoa da. Oholak asko gas-tatzen dira; hilabetean egune-ro patinatzen baduzu, aurrea eta atzeko aldea zabaltzen has-ten dira, eta patinak ez dizu ber-din erantzuten; daukan kolpea galtzen du. Ni oraindik ere bizi-tza zuten oholak gordetzen ha-si nintzen, eta nire lagunei eska-tzen. Venezuelara joan izan nai-zenean eroan egin ditut, hango lagunei edo plazan patinatzen zebiltzanei emateko. Hara pa-tineteak eroateko proiektu bat pentsatzen hasi nintzen, baina garraioa garestia da, eta kontua konplikatu egiten zen. Tartean betaurrekoena irten zen, eta proiektua albo batera utzi nuen.

Hilabete hauetan betaurrekoak perfekzionatuko zenituen. Bai, hainbat modelo dauzkat orain. Betaurrekoen formagaz txantiloi batzuk dauzkat, horre-kin egurrean markatu, eta ze-rrarekin ebakitzen ditut piezak. Gero eskuz lixatzen ditut. Ba-tzuk biribil samarrak dira, bes-teak karratuagoak... Dagoene-ko existitzen diren formak dira.

Ez dituzu margotzen?Patinen ohola geruzez osatuta dago, eta geruzak koloretakoak direnez, gura dudan kolorea to-patzen ibiltzen naiz. Betaurreko bakoitza desberdina da.

Lehenago ibili zara artisau la-netan?Beti izan naiz eskuekin trebea. Txikitan beti nenbilen gau-zak asmatzen. Caracasen bizi nintzen, hiri barrutik nahiko urrun, naturatik gertu. Arbo-letan txabolak egiten nituen, txintxaunak eta menditik baja-tzeko gauzak ere bai... Nire aita ere nahiko abila zen, eta hortik ere badatorkidala uste dut. Hona etorri nintzenean ere eskuturre-koak eta lepokoak egiten hasi nintzen, banbuagaz, haziekin...

Zelan zabalduko dituzu betau-rrekoak?Banabil denda batzuekin kon-taktuan. Skate eta surf dendak ez zaizkit interesatzen, orain orokortu den filosofiagatik. Mo-dak garrantzi handiegia hartu du. Gazteak hor dabiltza, zer ohol daukaten, zelako zapati-lak... Estetikari garrantzi han-diegia ematen diote, eta skateko estrategiak ikasi guran ibiltzen dira, nor den hobea ikusten. Ni saiatzen naiz ikasleei erakusten patinak daukan alde ona dela ez dagoela patinatzeko modu bakar bat. Guztiz librea da; gura duzun moduan patinatu dezake-zu, gura duzun trikimailuekin. Ez zara besteei kopiatzen ibili behar.

Erraza da skatea zabaltzea?Abadiñon, Durangon, Iurre-tan... gabiltza, eta apur bat kos-tatu egiten da skatea eskoletan sartzea. Jarduera berri bat de-nez, gurasoek ez dute oso ondo ulertzen. Traña-Matienako es-kolan proposatu genuen, baina ezetz esan ziguten, hezur-haus-turengatik! Ikasten hasteko eskolak dira, eta ez dira gauza zailak egiten ibiltzen. Gainera, arrisku hori futbolean, saskiba-loian... mila kiroletan dago.

Ana Maria Matute elka-rrizketatu nuen behin. Irabazi berria zuen Cer-vantes literatura sari ospetsua, eta Bilbora eto-rria zen beste sari askoz txikiago bat jasotzera.

Cervantes saria hartu zuenean eskaini zuen ber-baldia askok goraipatu zuten. Idazle handi asko-ren erretolika hutsala bota beharrean, barrutik irtendako hitzaldi xume, gozo, hunkigarria egin zuen Ana Maria Matutek.

Berbaldi hori irakurri-ta, idazlearen prentsau-rrekora joan nintzen an-dre hura zelakoa ote zen jakin guran. Emakume edadetu, ahul itxurako bat aurkitu nuen, harik eta berbetan hasi zen ar-te. Argia isiotzea legetxe izan zen. Emakume hark piztu egin gintuen denok, gozotasunez, inteligen-tziaz hunkitu, liluratu.

Gero, elkarrizketa egi-terakoan, galdetu egin nion zelan lortzen zuen jendea horrela hunkitzea. Berehala, apenas pentsa-tu barik erantzun zidan “autentikoa naizelako, sentitzen dudana esaten dudalako”.

Horixe zen Matuteren sekretua, benetakoa iza-tea.

Harrezkeroztik, sekre-tu hori gordetzen duten pertsonak identifikatzen ahalegintzen naiz. Ez dira asko, bakanen batzuk bai-no ez, eta andrazkoak ba-tik bat, egia esateko. Eta konturatu naiz ausartak direla, barruko osinera begiratzeko beldurrik ez dutelako; eta libreak ere bai, barruan aurkitutako hori ateratzeko askatasu-na behar baita.