Historiaurrea. praktikan jarrita

Post on 06-Aug-2015

57 views 8 download

Transcript of Historiaurrea. praktikan jarrita

AZKEN XEDEA: LAPBOOK BAT EGITEA.

GAIA: HISTORIAURREA (PALEOLITO

GARAIA).

Azken xedeak esanguratasuna emango dio ikasleak sekuentzia bitartean burutuko

dituen ekintza guztiei. Ikasleek hasieratik jakingo dute zein den azken xedea eta

egiten dituzten jarduerak, aprendizaiak… azken xedea ahalik eta ondoen egitera

bideratuta egongo dira.

Edukien bidezko hizkuntza metodologia erabili dugu: arlo bakoitzaren

helburuak eta edukiak (hizkuntzak eta ingurunea) leku propioa izango dute; era

berean, arlo bakoitza lanabes bezala erabiliko da beste arloei dagozkien edukiak

barneratzeko eta ezarritako helburuak lotzeko; beraz, edukien antolaketak

gainditu egingo ditu arlo akademikoen banaketan sortzen diren mugak,

diziplinarteko programa martxan jarriz.

GAIAREN AURKEZPENA: gaiarekiko motibazioa pizten…

IRAKASLEAK:

Zer dago poltsa honetan?

Nork ekarri du poltsa hau?

IKASLEEK (irudimena, ahozkotasuna lantzen) :

- Agian, Olentzerok berriz ekarri dizkigu opariak.

- Estralurtar bat izan daiteke.

- Txakur bat.

...

GOAZEN IKUSTERA ZER DAGOEN!

Iduneko bat… eta eskutitz bat!!! Norena izango da? Goazen irakurtzera!

Eskutitza irakurtzen

-Narelen eskutitza:

Kaixo, Abetxukoko ikasleak!

Ni Narel deitzen naiz. Orain dela milaka urte, historiaurrean,

Euskal Herriko kobazulo batean bizi nintzen, Ekain kobazuloan.

Zein desberdinak zareten orain. Zelako etxe, jantzi, jostailu…

arraroak dituzuen.

Nahi duzue jakin orain dela urte asko-asko, historiaurrean nola

bizi ginen?

Bai? Ba… goazen esploratzera eta ezagutzera orain dela urte pila

bat nola bizi nintzen ni eta nire familia. Horretarako denon

artean liburuak irakurriko ditugu, interneten informazioa

bilatuko dugu, familiakoei galderak egingo dizkiegu...

Abentura honetan sorpresa politak egongo dira!!!

AURREZAGUTZAK IDAZTEN TALDEKA:

Irakaslearen galderak:

Nola uste duzue bizi zela Narel? Non? Zer jaten zuten?...

IKASLE BATEK:

Behiak jaten zituzten…

IKASLEEK IDAZTEN:

Behiak jaten zituzten.

HPB-KO IKASLEA:

Behiak (ez du esaldi osoa idatziko, “behiak” hitza idatziko du)

IRAKASLEA ETA HPB-KO IKASLEA:

Irakaslea: nola idazten da behia? Non dago behia gelan idatzita?

ZER DAKIGU? ZER JAKIN NAHI DUGU?

Irakasleari diktaketa egiten.

GURASOEI GUTUNA IDATZI BAINO LEHEN TESTU EREDUAK AZTERTU

Beste batzuk egindako testuak aztertu: hutsuneak bete, markak aurkitu,

zuzendu…

Testua egokituta ikaslearen beharrak kontutan hartuz

GURASOEI GUTUNA IDATZI (gaia: historiaurreari buruz informazioa ekarri).

NOLA: ikasleek irakasleari gutuna diktatu eta irakasleak arbelean idatzi. Ondoren,

ikasleek gutuna orri batean kopiatu.

-HPB-ko ikasleek gutuna laburtuta idatziko dute, PT-aren laguntzarekin.

Hitz bat idatzi baino lehen ikasle hauek hitza nola idatzi behar duten pentsatu

behar dute. Horretarako PT-a beraien gida izango da honako galdera hauek

eginez:

- Adibidez,” familia” hitza idazteko:

.Irakasleak: itxi begiak eta pentsatu. Nola idatzi behar duzu familia

hitza? Irudikatzen duzu “fa” zure buruan?

.Ikasleak: ez dakit.

Beste ikasle batek “f” letra bizkarrean idatziko dio behatzarekin.

.Irakasleak: orain, badakizu?

.Ikasleak: bai.

-Irakasleak: “mi” ikusten duzu zure buruan?

-Ikaslea: bai.

-…

Hitz guztia bere irudimenean irudikatu eta gero, hitza idazteko

momentua izango da.

GAIA: SUA

“Sako misteriotsua” berriz azaldu da gelan, eta oraingoan Naira azaldu da,

familiako ama. Testu hau suaren gaiari hasiera emateko erabili dugu, ikasleen

motibazioa eta jakin-mina piztuz.

Hobetzeko: sakoan sua egiteko erabiltzen zuten materiala sartu.

“ZEIN OTE DA GIZAKIAREN ASMAKIZUN NAGUSIENETAKO BAT?” testua

irakurri dugu.

Zertarako irakurri behar dugu testu hau? gaiari buruz ikasteko eta testuan

azaltzen den informazioa modu laburrean lapbook-ean idazteko.

Irakurri aurretik: aurrezagutzak aktibatu gaiari buruz. Ulermen estrategiak:

izenburua irakurriz zeri buruz uste duzue izango dela testua?

Irakurri bitartean: irudiak ikusirik hipotesiak egin. Zertarako uste duzue

erabiltzen zutela sua?...

-Egokitutako testuak. Ikasle honek “s” letra lantzeko SUA hitza idatzi du:

ZERTARAKO ERABILTZEN ZUTEN SUA? Lapbookean 4 argazki itsatsiko dituzte

eta bakoitzari dagokion azalpena idatzi. Azalpena irakurri dugun testuan azaltzen

da.

Ikasle batzuk PT-aren laguntza jasoko dute azalpenak idazteko. Idatziko dutena

laburragoa izango da.

Internet informazio iturri bezala erabiltzen: bertan pertsona bat sua egiten

bilatzen aritu dira, lapbook-ean jartzeko.

Aurkitutako irudia lapbook-ean.

Ordenagailuan testu txiki bat idatziko dugu (galdera bat) lapbook-ean jartzeko.

GAIA: ZER EHIZATZEN ETA JATEN ZUTEN?

Berriz azaldu da sako magikoa. Oraingoan familiako aita azaltzen da, Samai.

Pertsonaia hau baliagarria izango da ehizaren gaiari hasiera emateko,

aurrezagutzak aktibatzeko eta interesa pizteko.

Kaixo! Nire izena Samai da eta familia honetako burua naiz. Nire lanik

garrantzitsuena janaria bilatzea da. Horretarako ehizatzera joaten gara. Ezagutu

nahi al duzue nola ehizatzen genuen, zein tresna erabiltzen genituen...?

-“ZER JATEN ZUTEN?” testua irakurri dute. Irakurketa estrategiak: gaiari

buruz aurrezagutzak aktibatu, irudiak interpretatu, hipotesiak egin…

Testua egokituta ere egongo da, gelan dagoen aniztasunari erantzuteko.

-EHIZATZERA JOANGO GARA!!! Karetak (mamutak, zaldiak, oreinak eta

hartzak) eta lantzak prestatu ditugu.

Zertarako? Saio batean ehizatzera joango gara eta bertan ateratako argazkiak

lapbook-ean jarriko ditugu.

Hobetzeko: kareten irudiak beraiek bilatu eta aukeratu ahal dituzte interneten

(guk ez dugu denborarik izan).

EHIZATZERA GOAZ!!! (argazki hauek sobre batean sartuko dituzte eta

sobrea lapbook-ean itsatsi).

-Ehizaren taldeko argazkia sobre batean itsatsi dute. Ondoren, arestian aipatu

dudan lez, ehiza egunaren argazki batzuk sartu dituzte.

Ikasle bat beste bati (HPB) laguntzen:

Argazki bakoitzaren atzean animaliaren izena idatzi dute. Adibidez,

Irakasleak: zer dira hauek?

Ikasleak (HPB): zaldiak.

Irakasleak: zaldiak dira…(feedback).

Irakasleak: Non jartzen du zaldia?

Argazkiaren atzean “zaldia” izena idazten:

“Zer ehizatzen zuten?” esaldia sobrean idazten (PT-aren

laguntzarekin)

Hobetzeko proposamena: argazki bakoitzaren atzean azalpen testu bat idatzi, bertan azaltzen

den animaliari buruz. Hori egin baino lehen, testu eredu bat aztertu animalia baten

deskribapenari buruz.

GAIA: NOLA BIZI ZIREN?

TALDE KOOPERATIBOA. Testu berdina 3 ikasleren artean banatzen da. Ikasle

bakoitzak testuaren paragrafo bat dauka, baina beste biak falta zaizkio. Ikasle

bakoitzak besteei azaldu behar die irakurritako paragrafoa. Besteek horrela

beraien testuan falta den informazioa osatuko dute.

Zertarako? Ikasteko eta jasotako informazioa lapbook-ean idazteko.

Testua irakurri baino lehen, ikasleentzat ezezagunak izan daitezkeen hitzak

identifikatu ditugu eta ikasleei azaldu dizkiegu irudien bidez, ahoz… Esate

baterako, ikasle batek (HPB) ordenagailuan idatzi du” nomada” hitza eta ondoren

besteei erakutsi die. PT-aren laguntzarekin idatzi du:

PT: Non jartzen du “N” (irakasleak pistak eman)? Nire behatzetan non dago “o”

(irakasleak bokalak ditu behatzetan idatzita)?

Letra bat ez dakienean, bizkarrean… idatzi daiteke. Informazaio ez da bakarrik begietatik

eta belarrietatik sartzen.

Ondoren, kobazuloaren atzean idatzi dute historiaurrean nola bizi ziren.

GAIA: ARTELANAK

Poltsa misteriotsua berriz azaldu da. Oraingoan semea etorri da bisitan, Kael.

Artelanak gaiari hasiera eman dio.

Kaixo! Kael nauzue, Narelen anaia. Ba al dakizue nola margotzen genituen gure

etxeak eta zer margotzen genuen?

Kaelen argazkiarekin batera artelan batzuen irudiak atera ditugu sakotik.

Gero gu izango gara artistak, eta lapbook-ean itsatsiko ditugu gure artelanak;

beraz, ondo aztertuko dugu nola margotzen zuten garai hartan.

Artelanari buruz testu bat irakurri dute.

Testua egokituta:

Fitxan azaltzen diren artelanen marrazkiak egin behar ditu eta hauen izena idatzi.

Non jartzen du oreina? Oreina hitza aurkitu ondoren, hitza marrazkiaren ondoan

idatziko du.

-“Gu ere artistak!” Lapbook-ean margotzen.

Ura janarien koloraztearekin (laranja) nahastu dugu animaliak margotzeko.

GAIA: EUSKAL HERRIKO KOBAZULOAK.

Ekain eta Santimamiñe kobazuloei buruz argazkiak moztu dituzte. Bakoitzari

buruz 3 argazki: kobazuloaren sarrera, barrualdea eta margolan bat.

Hobetzeko proposamenak: Ekain kobazuoko web gunea ikusi, Euskal Herriko mapa

batean kobazulo batzuk kokatu…

GAIA: LANABESAK.

Argazkia moztu eta itsatsi dute sobrean. Gero barruan puzzle bat sartu dute.

Hobetzeko proposamenak: lanabesen argazkiak ikasleek bilatu eta aukeratu

interneten.

Puzzlea:

PORTADA prestatzen:

Eskuak margotzen.

HIZTEGIA ETA IRAKURKETA LANTZEN (HPB):

Argazkiak (animalien ehiza, etxolak, kobazuloak…) eta hauekin lotzeko hitzak.

4. mailakoei erakusten.

Gure lapbook-ak

HOBETZEKO PROPOSAMENAK:

3. hiruhilekoan egin dugu lapbook-a, baina berandu hasi gara; hori dela eta, ekintza

batzuk ezin izan ditugu egin.

-Kreatibitatea gehiago lantzea.

-Sakoen barruan gauza gehiago sartu; adibidez, sua egiteko materiala.

-Kontrol zerrenda: testu bat idatzi baino lehen kontutan hartuko ditut honako

hauek: esaldiaren bukaeran puntua erabiliko dut, hasieran letra larria…

-Informazioa bilatzeko aukera gehiago eman: animalien karetak, Euskal Herriko

kobazuloak…

-Herriko eta eskolako liburutegira joatea informazio bila.

-Beste maila batera lapbook-a erakustera joan baino lehen, ahozko azalpen testua

landu. Nola azaldu besteei lapbook-a nola egin dugun, zer ikasi dugun…

-Ehiza eguneko argazkien atzean azalpenezko testuak idatzi: mamuta, zaldiak,

oreinak… Horretarako, aurretik testu eredu batzuk aztertu.

-Denon arteko ebaluazioa egin: gustura egon zarete, zer gustatu zaizue, zer ez,

zer ikasi duzue, nola sentitu zarete…