Download - LAN-U RTE RA - euskerazaleakZER LAN-U RTE RA OPORRAK ETA JOLASAK Gure artean udaldia, oporren eta jaien aldia izaten da. Egin egiten da lan an or emen, baiña isillean eta lotsaturik

Transcript
Page 1: LAN-U RTE RA - euskerazaleakZER LAN-U RTE RA OPORRAK ETA JOLASAK Gure artean udaldia, oporren eta jaien aldia izaten da. Egin egiten da lan an or emen, baiña isillean eta lotsaturik
Page 2: LAN-U RTE RA - euskerazaleakZER LAN-U RTE RA OPORRAK ETA JOLASAK Gure artean udaldia, oporren eta jaien aldia izaten da. Egin egiten da lan an or emen, baiña isillean eta lotsaturik
Page 3: LAN-U RTE RA - euskerazaleakZER LAN-U RTE RA OPORRAK ETA JOLASAK Gure artean udaldia, oporren eta jaien aldia izaten da. Egin egiten da lan an or emen, baiña isillean eta lotsaturik

ZER

LAN-U RTE RAOPORRAK ETA JOLASAK

Gure artean udaldia, oporren eta jaien aldia izaten da. Egin egiten da lan an or emen, baiña isillean eta lotsaturiklez. Giroa, ingurua, jaien eta oporren artean dabillana da.

Atseden-aldi au bearrezkoa izan dogu, besterik ezean lanari lotuta beti bizi barik, alkar ezagutzeko eta barriakalkarrari emoteko; gizarteko jakintza alkarren artean zabaltzeko be erea izan dagigun.

Ez da izan jaiak egiteko be alkartasun osorik. Politikako alderdiak batera ez dirala etorri-eta, izan dira jaiakeratzeko aldatzak errietan. Eta mingarria da, benetan, euskaldunak ezerterako be ez alkartzea: jaiak eratzeko be ez.Zenbat kalte egiten dautsogun Erriari geure alkar-ulertu eziñak dirala-ta.

* * *

POLITIKARIAK

Geien agertzen jakuzan langilleak, politikariak dira. Orreik irratia ta urrutikuskiña eurakandu dabez eta itxurabaten esan lei eurak bakarrik dabiltzala batera ta bestera, lanean eta erriaren alde jokatzen.

Oporrean izan dira orreik be eta ondo jakin dogu nondik nora ibilli diran eta noiztik nozerako atsedena artu da-ben. Zalantza barik, guri esaten ez dauskuezan ibillaldi ta jolas-aldi asko be egingo zituen.

Eldu da oneintzat be lan-urtea eta or aurkitzen doguz mai ederren ostea:p, nor-etorriko itxaroten. Egingo al dabeErriak bear deuan lan bateratzaille ta aurreratzaillea. Ba-dago zer-egin, errigintza ta dirugintza indartu bear ba'dira

* * *

IKASLEAK

Ikasleak dira gogotsu ta benetan oporra artzen dabenen beste talde bat. Eta ikasleakaz batera irakasleak be bai.Danentzat dago Ian apur bat ikasketak ondo bete ez diralako, baiña udako ikas-aldiak nasaiak izaten dira.

Eta ikasleak be, liburu barriak euren zorroetan artuta or doaz bakoitxa bere ikastetxeTa, adiñez eta lanbidez be-rezituta.

Bearrezkoa da, ezelako aurrerapenik nai ba'dogu, ikasleen eta irakasleen lana. Eta batez be, gure jakintza edokultureari begiratu ezkero, bearkizun ori negargarri biurtzen jaku.

Laster izango dira lan-izteak eta geldi-aldiak arlo orretan, bear ba'da nastaztailleen batzuk orretarako eraginda,baiña ikasketak bear dan egokitasunez egiten ez ba'dira, Erriarentzat zori txarra baiño ez da etorriko, ez epe labur bate-rako, epe luzerako baiño.

**

LANGILLEAK

Nork ez dau poz pizka bat bere barruan asmau Polonia'ko lan-iztea izan dala-ta? Eta pozaz batera itxaropena)An izan dan zapalketa, eta dana, kentzea nai dogulako. An ez zan iñoz olako lan-izterik izaten. Emen ostera olako oporegiteakaz ia naikotuta gagoz.

Ba-dator ba, langilleentzat be lan-urte barria, opor-egunak igaro ondoren. Onein atseden-egunak urriagoak izandira eta ez dabe uda guztiko atsedenik izan, baiña geienak bai zerbait.

Beste asko, ostera, aspaldion dagoz lanik egin barik, lan-tokirik ez daukelako. Ekarriko ete dau lan-urte barrioiek aspaldiko larrialdiaren urtenbiderik?

**

ERLATOKI LEZ

Ona emen barriro, gizartea erlatoki lantsu lez, bakoitxa bere maillan guztiak edo geienak lagille dituala. Batzukdiru-truke eguneroko ogia erosteko sariaren billa, beste batzuk gizarteari laguntza emoteko eta lan-bitarteetan alegiñakegiten mundua obetu daiten, baiña guztiok lanean.

Ulertuko al dogu lanak daukan gizarte-esangurea, alkar-laguntzaren eskaria, eta izango al da lana gizonak al-kartzeko bidea, diruaren norberekeri estuak alde batera itzirik, zuzentasuna zapaldu barik, ez-bardintasuna ugaritu ba-rik...

— I —

Page 4: LAN-U RTE RA - euskerazaleakZER LAN-U RTE RA OPORRAK ETA JOLASAK Gure artean udaldia, oporren eta jaien aldia izaten da. Egin egiten da lan an or emen, baiña isillean eta lotsaturik

BERTSOETAN

TXORI LOTUAK, MENDIA AMESAmesti utsa nozu neurez;Orain lotuta naukazunez,Txori baituak mendia lezNeuk be beti dot kalea ames.

Zeŕñen ederra bake gozo,Azke ibilteko zelai, baso,Arizain erara lxislulari,Txorien antzo abeslari.

Bakean bizi giñanehn,Ba-zan, bai, poza gure etxean;Zaarrak soloetan lanean,Umeak jolas etxaurrean.

Udabarria etortean,A inbat loralxo baratzean;Txoriak alai, zugatzetan,Artaldeak beeka landetan.

Izadi dana jantzi barriz;Euzkiak goian argi diz-diz,Eta illuntzean, izarrakin,Iretargia gau-erregin.

Gu zelaietan, azke, pozik,Jainkoa lagun gendularik,Ameska bell zorunian,A ingerutxoen jauregian.

Olan zalarik gentzaldia,Amaigabeko udatia,Zelan bizi ez AberrianAinbat atsegiñen erdian?

Udaren jarrai, negu illun,Pozak biurtuz naigabe itun...Bake gozoaren ostean...Guda... dana auts-egin naiean.

Guda beti da gauza zatar,Gorroto jantzi baltza dakar...Umeak bildur, zaarrak dar-dar...Euskal-Erriak ulu-negar...!

Leengo txorien doñu ordez(1) «Cappronni» baltzak, arrano lez,Bizkai guztia su ta garrezTriska, birrindu, austu naiez.

Lorategi zan baraztxua,Zulo zakar bat biurtua...!Pagadipeko itzalpean,Odol-osiñak lur gainean.

Gure soloak apurtuak,Ainbat baseixe ondatuak...Ama... umeek... zurtz...l negarrez...Aita... semeak... ageri ez...l

4 ndre, gizonak espelxeetan...Aurrak bakarrik etxeetan.../Zenbat alargun jantzi baltzez,Negar, otoika illen aldez.

Ainbat zoriotxar ikusirik,Zelan egon ez gogoauldurik?Zelan guda ballzaren ordez,Bake gozoaz ez eŕn-ames?

Gentza ederra! Nora ziñan?Zugaz gu pozik bizi giñan.Benetan alai baserrian...Orain zergaitik baitegian?

Bake...! Zu gugaz ziñanean,Ez gendun ames gudatean...Bahia jo gaitu, jo gogorrez...Ta orain emen zu zaut ames.

Erdu, bai, arin gudan ordez...Euskal-Erriak lei, yoranez,Txori lotuak mendia lez,ARKATASUNA bai-dau ames.

Ames!! utsa nozu neurez,Baiña lotuta nagotsunez,

. Txori baituak mendia lez,Nik be kalea dot oin ames.

Aita BATIZ'ek

Nanclares de Oca'ko espetxean, 1938/8/13

(1) Cappronnl izena eben Euskel'erria aputtzera italiarrak bialdu zituen egazkiñak. Alemanak, barriz, JUNKER eta HEINKEL izene-koak ziran.

Aingerutxa zeruraGOIRIA

Seaskatxoan dago aurtxoailtzen eriotz-atean;

bere ondoan ama gaxoa,samin-ituna barnean.

Ume gaxoak abots makalezseaskatxotik diñotso:

Zergaitik zagoz itun-negarrez?Zergaitik goibel, amatxo?

Zuk ez negarrik, ama laztana,ar nire azken mosua;

laster ilko naz eta pozarrenzabalik dakust zeru a.

Agur amatxo, zerura arte;ez dot nai bizi munduan;

gaurdanik zu-zai aingerutxo batizango dozu zeruan.

Oa ba seme, oa zerura,ar eik bai nire patxoa;

ez ik aztu an zeru aundianire amatxo gaxoa.

Eta umeak bere begi taespanak itxi ebazan,

eta aingeruen talde-arteanzeru aundira joan zan.

Bilbao - 1930

— 2 —

Page 5: LAN-U RTE RA - euskerazaleakZER LAN-U RTE RA OPORRAK ETA JOLASAK Gure artean udaldia, oporren eta jaien aldia izaten da. Egin egiten da lan an or emen, baiña isillean eta lotsaturik

Estibaliz

ELEIZEA

Benito Deunato Euskalerria

LENAGO

Gure artean ondo zabalduta dago, le-kaideak zelako lana egin daben erriarenalde, baiña ez da aiztu bear lekaideakEuskalerrian Benito deuna baiño lenago-koak dirala. Gero Benitoiren araudipeanbarriztatze ta indar aundia lortu eben.

Ez uste izan beneditarren lana,lekaide-lekaimeen lana, gogo utsezkoaizan danik. Eziketan, etxegintzan, lur-langintzan, liburugintzan... eta zenbat ar-lotan izan daben euren eragiña, ez dauaiztu bearko Europa guztiak, eta ez Eus-kalerriak be.

MENDEURRENA

Aurtt:n mundu guztiko bededitarrakBenito c'eunaren XV mendeurrena ospat-zen dab e.

Ori dala-ta, Oñati'ko lekaime benedi-tarren etxean otoitz eta gogaketa-aldiaizan d t, Lazkao'ko, Estibaliz'ko etaOñati'ko beneditarrak eratzaille dirala.Egunak, uztaillaren 21, 22, 23, 24.

Egun gogoangarriak izan doguz, baibertako giroa ain gizatia ta euskalduna,baita bertan ezagutu doguzan eleiz-gizoneta emakume apal eta biotz onekoak eza-gutzeko erea izan dogulako be.

EUSKERAZ

Gure izkuntzak ez dauala aurrerape-nik lortzen eta illetea joten ibilten gara

sar r itan. Ba antxe izan dogu sekulakoerea euskerearen aurrerapen aundi batikusteko.

Euskalerri guztitik (Naparroa'tik izanezik) batu ziran an batzarkideak eta ezzan berbarik be egin euskeraz izan ezik.Orain urte batzuk, amar bat urte, olako-rik ames be ezin zeitekean egin, baiña zo-rionez lekaideak sasoiz artu eben, isi-llean, bide egokia. Orra or ondoren zuze-na.

Ameriketatik etorritako eta Atxondo'-ko alabea dan lekaime bat be ezagutugenduan: Zelako poza arena, batzar guz-tiak euskeraz izango zirala «Vida Nueva»aldizkarian irakurri ebanean! Geiago ba-rik izena emon eban. Euskeraz berba egi-teko gaiztasun apur bat ba-eukan, baiñaerri-miña barruan!

Bel, Te

Eta ez batzarrak beste barik! Eleizakoabesti guztiak, orduen Liturjia oso-osoan, Meza guztiak... Dan-dana euske-raz abestuta, egunero iru edo lau saio-aldi egin ondoren. Gauza ederra benetan!Alkar-izketa guztiak be euskeraz!

BERBALDIAK

Egunean itzaldi bat izan genduan: Le-nengo egunean Pedro Nuñez Sakramen-tinoarena, «Bibliaren irakurketa otoitz-gi-roan» gai dala; bigarrenean, Oñatibia'tarIgnazio'rena, «Liturji-otoitza ta bizitza»gai dala; irugarrenean Juan Mari UriarteGotzaiñarena «Lekaideak Eleizan gaur»gai dala; eta laugarrena Zunzunegi'tarJose Mari'rena «Lekaide beneditarrakEuropa'n: Sebitzari ta Testigu» gai dala.

Gogoangarriak berbaldi guztiak, batezbe Zunzunegi'k azaldu euskuzan Benedi-tarren lanak eta Uriarte gotzaiñak agertueuskun Lekaideen gaurko zeregiña,aiztu-eziñak izan ziran.

Azkenean iru txosten: «Benito Santua-ren bizitza ta erregela» deritxon liburu-aren aurkezpena, Lekaide euskaldunenizenak munduan eta Basile Joannateguyidaztearen barriak. Apaolaza, Mujika,Ozaeta eta Baztarrika beneditarrak izla-ri.

BIZKAIA'N?

Aspaldion diardugu entzuten Biz-kaia'n lekaide Beneditarren etxe bat sortubear dala. Ziarrutza'n izango ete zan beentzun genduan. Gauza ederra litzake.Noiz izango ete da egi? Gaurko gizonJainko-zaleentzat opor-egunak igarotekoera egokia be ba-dira lekaide-etxe oneik.

OLAZAR'tar Martin'ek

Page 6: LAN-U RTE RA - euskerazaleakZER LAN-U RTE RA OPORRAK ETA JOLASAK Gure artean udaldia, oporren eta jaien aldia izaten da. Egin egiten da lan an or emen, baiña isillean eta lotsaturik

ERESA

JOSE DOMINGO UGARTETXEAMUSIKALARIA

( GOIAN BEGO)Aurten izan dira berrogei urte. Sevilla'n, Aste Santuko

Kofradietako batek sari ugariak iragarri zituan, Kofradiorren ez dakit zenbakarren urtea zala-ta. Sail askotan ba-nandutako sariak. Ba-ziran literatura-saillekoak, istori-sai-llekoak eta abar. Musika-saillekoa be bai bat, latiñez Jesu-sen buru zaurituari kantua: Salve, caput cruentatum. Ko-fradiaren sariketa orrek ez eban esateko erantzunik artu.Musika-saillerako bi agertu ziran, biak saritu eta aipatuak,biak euskaldunak, biak Carmona'ko espetxean egozanak:Modesto Arana, Berriz'ko semea, gero Bilbo'ko «Socie-dad Coral» zanaren zuzendari izango zana, abade gaztea;eta Jose Domingo Ugartetxea, karmeldar praille adthekoa,Markiñarra.

Berezkoa zanez, espetxeko abade praillcak goragora-ka artu eben espetxe-lagunen sari irabaztea. Eta ez abade-prailleak bakarrik, euren espetxe-lagun ebel Besteiro os-petsuak be bai. Aste Santuan, Bariku Sartuz, izan zankantu saritua, lau abotsetara, entzuteko aukerea, arratsal-deko elizkizun baten. An zan kapillan Besteiro be, bere la-gunen kantu ori entzutearren.

Modesto Arana, gazte saritua, urte mordoa da il zala;Jose Domingo, barriz, oraintxe joan jaku joan dan garilla-ren 18'an, bere jaioterri maitea eban Markiñan, errikojaien barruan.

Beronen barri emotean, beioa aurretik orain berrogeiurteko gomutapen au. Nok usteke eban orduan ain zartz-aro ederrera elduko zanik iru urte lenago militarren es-kuz ilteko etetean egon zan praille au? Izan be, Zorront-za'ra lenen sartu ziran militarrak praille mordoa iltekoagindua ekarren. Bat il eben: Aita Erroman. Baiña JoseDomingo eta beste praille bi, Jaungoikoz, bizirik eroanebezan Durango'ko komandantearen aurrera. «Zer? Bizi-rik dakazuez?», militarraren asarrezko itauna. Orain ezdakie zer egin. Prailleai iñon ziranak esanda gero, gero taartegago, alango baten badiñptse prailleai: «Ba-dozuegero ezagunik, zuon alde erantzun daikenik-edo?». EtaJose Domingok: «Nik, Gazteizen, Jil Yuste jeneralas. Iruprailleak orduantxe iges egin eutsen eriotzeari. Baiña ezespetxerik espetxe ibilteari.

* * *Baiña nor genduan praille au? Irakurleak igarri dau

onezkero musikalari baten aurrean gareala. Musikalariaizan da ume-umetatik. Markiña'n jaioa 1888'an, orain 92urte. Txiki-txikitatik jo eban musikara. Mutikotxu zala asizan organu joten. Bein organistearen utsunea bete izanbear eban erriko jai-egun baten. Artegatxo bera, lenengo-

ko plazaratze orrek zelan urtengo ete eutsan arduraz.Osaba batek, adore emoteko, badiñotso: «Ez estutu, mutil.Ondo jo, txarto jo, joa jo. Ez bildurtu». Bildurrak bildur,ez ei eutsan organista-lanak txarto urten.

Pakotxu'ren anal bik (Frantzisko eban bataio-izena),abadetzarako bidea artuta euken; berak praille karmelda-rretarakoa artuko dau. Abadetarik bata be gero praillekarmeldar sartuko zan. Pakotxu, prailletan izen barria ar-tuta, Jose Domingo biartu da, eta prailletzan girorik ede-rrena aurkitu dau musikarako, eleiz-musikea Pio X'arenbidetik barriztau gura eben prailleen giroa. Erreztasunguztizkoak emon deutsez musika-ikastea aurrera eroate-ko. Inguruko maisurik onenak ipiñi deutsoez: Balentin La-rrea, Beobide, Birgala... Gregoriano deritxon musikanmaisuago egiteko, Solesmes'era izango da.

* * *

Laster asten da musikagiñen, ikasitako eskola ona etabere trebetasuna erakusten. Kantu barriakm ek iz-kantak,erri-kantak, latiñezko, euskerazko naiz erderazkoak, alka-rren ondoan datoz. Diskotan be atera deutsoe bat edo bes-te, Bilboko «Coral» zana kantari. «Vesperale Romanum»atera dauanean (1924), Monserrat'eko beneditarrak, arri-turik, eleiz-musikalari andi aurrelaritzat izentau dabe,Gregorianisten artean benetan maisu. Sail onetan jarraitu-rik, geroago beste «Vesperale» bat geiago, eta baita «Ma-tutinale», eta «Graduale» aterako ditu. Leku askotatik da-torkioz musika-eske: Sortu barri dan «Txistulari» aldizka-ritik, eleiz-soñuak edo organu musikea batzen diarduenenaldetik, Euskalerriko musikalariak Asis'ko Franzisko do-neari egin gura eutsoen omenaldirako eta abar.

* * *

Gazteiz'en eta Iruñan emon ditu urterik onenak, Na-gusi edo nagusi ordeko, kalmeldar ikasle gazteen ardura-dun, organista gazteen maisu eta koruko zuzendari. Gaz-teiz'ko Eleizbarrutian musika-batzordeko izan zan, baita,euskerazko liburuai eleiz-baimena emoteko azterlari. Gaz-teiz'en, España guztitik batuta, ospatu zan Eleiz-musikaBatzar Nagusia eratu eta aurrera eroaten lan andia egiteaegokitu jakon.

Osperik zabalena, bear ba'da, 1926'an, Bolibar'en,Bizkaian, Amerikarrak euren Askatzailleari egin eutsenomenaldirako ereserkiak, imnoak, emon eutson. Euske-razko eta erderazko bertsotan egiña dago, baiña Ipar-Amerikan ingles bertsoak ezarri eta Amerika'ko imnonausien artean zabaldu eben Jose Domingo'ren musika-Ian au.

* * *

— 4 --

Page 7: LAN-U RTE RA - euskerazaleakZER LAN-U RTE RA OPORRAK ETA JOLASAK Gure artean udaldia, oporren eta jaien aldia izaten da. Egin egiten da lan an or emen, baiña isillean eta lotsaturik

ERESA

Zorrontza'n, Larrea'ko bakelekuan dogu 1936'garrenurtean, ango praille gazteen maisu eta bertako bigarrennagusi. Orduantxe dago lenengoz euskal-giro garbiko baz-ter euskaldun baten, praille egin dan ezkero. Baiña bake-lekua zoritxar-leku biurtu jako dakigun gerratea ekarriebenen zitalkeriz. Urtea baiño lenago, militarrak aurreradatozela, etxeari jabe egitearren, ondo bearrez, bertan gel-ditu da. Len esan danez, Gazteiz'en zala militar andi ba-ten ezaupidea egin izanak atera eban militarren eskuz lo-tsagarriro ilda gelditzetik. Iru urte dabil gero espetxerik es-petxe: Gazteiz, Begoña, Nanklares, Dueñas eta Sevilla on-doko Carmona'raiño. Espetxean ez eutsan itxi musika-la-nari, bein kopia lanetan, bein kantu barriak asmetan edozarrak atonduten, eta ango praille-abade kantarien zuzen-dari... Gitxien uste eban lekutik etorkiozan musika-es-keak, Oviedo'tik, Lamiako'tik eta abar. Espetxean ezarrieutsan itzaurrea bere musika-liburu bati.

Espetxeak ez eban gure musikalaria garraztu ez lurrajota itxi. Espetxeko ordu latzetan beretzat musikea goza-garririk onena. Espetxetik urten dauanean, 1940'an, er-bestealdia ezarri deutsoe, Santander aldean. Eta emenSantander'ko musikalariak eta musikea ezagutzeko auke-rea izango dau, eta ango kantu batzuk be argitaratuko di-tu, berak abotsetara atonduta. Andik asiko da bere kan-tuak txortaka argitara emoten. Erbestetik Euskalerrira-tzean, lengo lanari ekingo deutso karmeldarren ikastetxee-tan, Begoña'n, Gazteiz'en, Erroma'n, eta Zorrontza-La-rrean, 1967'an bere jaioterrira (Markiña'ra) ekarri ebenarte.

Erromatik etorri barritan, orain ogetaka urte, ondoezkezkagarri bat agertu jakon. Osagilleak edegi eutsoen ba-rrua, eta ez egoan zer egiñik. Biziari alik luzaroen iraune-razo besterik ez. Eta ez dautsoe gitxi iraunerazo be! An-dik urte gitxi barru, Kataluña'n'aurkitzen da Jose Domin-go. Meza barri bat atera dau moja batzuentzat, eta beraikusi nai dabe meza orren zuzendari. Meza-aurretxoan ba-dago organuan jarrita, eta abade bat urreratu jako. Meza-ren partituran Jose Domingo izena ikusi dau eta ba-diño-tso berari: «Jose Domingo? Nire osaba Viñaspre musikala-ri zanaren adiskide andia! Gixajoa, lengo urte baten il eida». Eta Jose Domingok, barreari eutsi eziñik: «Egia diño-zu, Viñaspre ori ta ni adiskide andiak giñan, izan be». Vi-ñaspre'ren lloba orrek iltzat eukana aurrean eukan bizi-bizirik.

• Eta Jose Domingo'k aurretik botako zituen iltzat eu-ken edo laster iltekotzat euken asko. Baña ez eban il nai,orraitio, bere aspaldiko ames bat egi biuertu arte, StabatMater bat, orkesta ta guztikoa, atera arte. Alan egingodau. Stabat Mater ori 1961'ean entzun zan lenengoz,Markiña-Xemeingo eleizan, Gernika'ko Abesbatza kanta-ri eta Bilbo'ko orkestea, Verkos maixuagaz, laguntzaille.

* * *

Azkenengo lana, azkenengo kukurrukua? Atakotzateukan berak. Baiña baita zera bel Berak uste baiño geiago

luzatu eutsan Jaunak bizia. Eta ez narraseko bizi be gero!Larogeta zortzi amar urte zituela be, askok esaten ebenMarkiña'n, bera kalean zear ikusita: «Daukazan urteakaz,orrek dauka jaikia! Nok esango leuke orren zarra danik?».Eta jakiña, musika barik ezin bera bizi. Askok esateneben musikeak bizi ebala, musikeak iraunerazoten eutsalabeti gazte. Azken-urteotakoak ditu ainbat musika-lan ba-rri: Suite Vasca (pianoz eta bioliñez), Agate deunarenabesti-txorta (9 guztiz), Pasiñoko abestiak (7), Salbea, On-darruri, Berrituri eta Markiñari ereserkiak, Biribilketa(kantuz eta txistuz), eta abar.

Abar onetan sartu bearko da Goikoetxearen Mezea,orkestaz ornidua, argitaratzea be. Alegria, Santander'komusikalariak meza orri orkesta-laguntza ezin obea ezarrieutsala-ta, Araba'ko Diputazioñari axe argitarazo arte ezeban onik izan. Eta emen agertu zan praille zar onen gaztesasoia. Alegria beraren baimena bear-ta, ara non joakunaregana, Santander'era, eguraldirik euritsueneko egun ba-tez, egunean berean atzera Markiñaratzeko asmotan. Etabaimenagaz Markiñara zanean, Alegria adiskideagazerrukiturik etorren: «Gixajoa, oso aguretuta aurkitu dot»/-Berak zituen urteen gomutarik be ez.

* * *

Jose Domingo'k musika-lanik askotxo egin dau berebizian, banaka argitaratukoak, txortaka emonak, organu-rako, txistuz joteko, kantetako, berak asmauak eta kon-ponduak. Eleiz-kantak santu askorentzat emon zituen.Gaienakaz tomo lodi bat atera eban, espetxetik urtendagero. Bardin egin eban euskalkantuekaz. Argitaratu ba-koak asko gelditu jakoz, gure errietako kantari taldeai itxi-ta. Mezak be bost bat itxi deuskuz: Euskal-meza bat, etalau latiñezko, Andra Maria'rentzakoa bat, eta iru gabon-meza abotsetara. Eurotariko bat, iru abotsetakoa, berro-getamar urtez jarraian abestu izan da Azpeitin, igaz bero-getamargarrenez: Jose Domingo bera entzule ebela.

* * *

Gure markiñar oni zartzaro andira eltzen diran askorijazo oi jakoena jazo jako: luzaroegi bizi izanaz, bere, ide-ko lagunik inguruan ez ikustea. Non dira gaur bizian bide-lagun izan zituen ainbeste musikalari adiskide? StabatMater emon eban egunetan il izan ba'litz, lagun geiagoklagunduko eutsoen illobira, eta ots andiagoa aterako ebaninguruan.

Alan be, illetako mezan, an ikusi genduzan gaur osoospetsu diran musikalari bi: Azkue organujolea, Europa'neta Amerikan ospe andia lortu dauana, koruan organuajoteko Donostiatik etorria. Eta Bilbo'tik etorrita, an zanAnton Larrauri, gaurko musikalarien artean gorengo mai-llakoa, Aita Jose Domingo zanari asko ikasia.

An zan Markiña'ko kantari-taldea, koruan kantari,euren erriko semeari azken agurra egiten. Eta ezin aitatubarik itxi Markiñako Ansola anai txistulariak. Guztionotoitzak lagun, goian bego Jose Domingo (beretarren Pa-ko) Ugaetetxea Urkieta praille musikalaria.

L. AKESOLO

— 5 —

Page 8: LAN-U RTE RA - euskerazaleakZER LAN-U RTE RA OPORRAK ETA JOLASAK Gure artean udaldia, oporren eta jaien aldia izaten da. Egin egiten da lan an or emen, baiña isillean eta lotsaturik

ANTZERKIA

"TARTUFO" BILBON

ANTZERKI-LAN NAGUSIAK

Munduko antzerkitegian ba-dira «nagusiak» izendatuleikezan Ian batzuk, eta onein artean, zalantza barik Mo-liēre'n «Tartufo» da bat. Ondo egiña, irakatsi aundikoaaldi guztietarako, elertian eztabaida-bako garrantziadaukana... Bilbo'ko jaietan eta Adolfo Marsillach zu-zendari dala antzerki-lan eder au ikusteko erea izan doguaurten. Aztertu dagigun pizka bat.

KUNTZE EDO SEKSU-ARAZOA

A spaldiko zine ta antzerkietan kuntze edo seksu-ara-zoa nabarmen agertzen da, nabarmenegi bear ba'da, etaantzerki onek be, berez, eskintzen eban olako zerbaitagertzeko erea: Tartufo'ren maite-min zoroa eta azalu-tsak agertzen edo gazteen maitemiña erakustean.

Baiña orretan Marsillach'ek ez dautso ikusleen egarrilizunari ezelako pozik emon. Irudibidez eta Valle-Incla-n'en «esperpento»-tankeraz. Bear ba'da aldakuntza au beez da ain egokia izango gaurko ikusle(\'ntzat.

* * *

ALDAKUNTZAK

Adolfo Marsillach'ek bere erara agertu edo antzeztudau elerti-lana: Guztiz gaurkotuta, ikus leak errez-errezesangurea artzeko eran eta Moliere'n oiñarria edo ariagaldu barik.

Egia esan, neuk naiago izango neban, antzerkia danlez antzeztu ba'leu, eta gaurkotze-lana neuk egingo ne-ban, erreztasun aundiaz egin be. Baiña onetan ikusle ba-koitxak bere eritxia izan daike eta ez ni iñor ori ezeztute-ko. Nitzat pozik aundiena Moliere'k idatzi eban lez an-tzerkia ondo antzeztuta ikustea izango zan.

POLITIKALARIAK

Moliēre'k berak be antzerkia idatzi ebanean gogoaneukan politika-arazoa eta Sakramentu-Bazkunekoen tar

-tufokeria, baiña bere antzerkia bizitzako beste egoeraasko aztertzeko be egokia zan. Marsillach'en antzez-bideonek, ostera, ez dauko politikearena baiño beste urtenbi-derik. Ikuspegi bat artuz, idaz-lanaren zabaltasuna gitxi

-Eu egin dau.Moncloa'ren aurrez eta Suarez jaurlari-buruaren au-

rrean Tartufo nor dan argi 9

gērtzen da, bear leiteken bai-ño be argiago bear ba'da.

* * *

IKUSLEAK

Ikuslediari begira, nitzat gauzarik arrigarriena ikus-lerik geienak gazteak zirala jakitea izan zan. Olako an-

tzerkiak lenago zarren eta aberatsen gogo janari eztitsuaizaten ziran, baiña ainbeste gazte aretoan ikustea pozga-rri izan jatan.

Antzezlariak aldi egoki batzutan jente-artetik urteneta ager-tokira urreratzea, aspaldiko oiturea dogu antzer-kietan. Barrikeriak egin bear gaurkotzeko edo olakobarri-usaiña emoteko. Ez dago txarto.

Eta agertokia bera be, Moliēre'n oarrak kontuan artubarik eta oso egokia izan zan. Aldakuntza aundi barik,Monkloa izan zeitekean etxe eder aundi bat beti aurreandala, autor-lekuak ara ta ona, zentzun aundi barik, alda-tzen dirala, bear diran erredizak etxearen azpitik, ateeta-tik ateraten dirala...

* * *

TXALO OTZAK

Ikusleen txaloak otzak izan ziran geure ustez. An-tzezlariak naikoa ondo egin eben euren lana, gaia guztizgaurkoa ta interesgarria izan zan, aretoa beterik egoan...zergaitik orduan ain txalo urriak eta otzak? Euskal-ara-zoa agertzen ez zalako? Ez da erreza izaten ikusleenerantzupena neurtzea!

* * *

EZIBIDE

Gure eritxi-emote au amaitzeko, gauzatxu bat baka-rra gogoratu geunskie irakurleai: Antzerkia erriarenezibidean izkillu gogoangarria dogula eta guk euskaldu-nok be ez geunkala baztertzen dogun, bestean baztertubear. Izan beitez itz oneik gure antzerki-idazleak eta an-tzezlariak indartzeko ta adoretzeko.

OLAZAR'tar Martin'ek

— 6 —

Page 9: LAN-U RTE RA - euskerazaleakZER LAN-U RTE RA OPORRAK ETA JOLASAK Gure artean udaldia, oporren eta jaien aldia izaten da. Egin egiten da lan an or emen, baiña isillean eta lotsaturik

KONTU-KONTARI

Txindorra txori txikia da, baiña baipolita!

Papu gorria dauka, ta buru baltza.Txindorra gizonen laguna da. Ne-

guko otzetan gure mendi ta soloak edu-rrez beteten diranean, gure etxekoganbaran egiten dau abaro. An aiir-kitzon ditu bear alango berogarria tagarau gizenak.

Txindorra txori kantaria da. Etaeguzkiak solo-mendiak argitzen di-tuanean, ganbarako leiotillatik egan,aurreko aretx tontorrean jarri, tatxiruli-txiruli emoten ditu ordu lu-zeak.

UDABARRil

Eta etorri zan, noizbait, udabarria.Zoratu bearrean jarri zan txindo-

rra. Ez zan gau ta egun aspertzen,kanta ta kanta, beti.

Etxe aurreko sagastia zan aren at-seden ta atsegin-leku. Bertoko saga-rraren adarraren puntaren puntan ko-katurik, bazter guztiak alaitzen zi-tuan, txirulika...

Aren txinta alaiak maitemindu, talaster etorri jakon bear eban laguna,txindor-eme liraiña.

Arin asi ziran biok bat, iñon ego-zan bedar-izpi, zotz eta oroldio billa.Aretx-enbor baten zulotxoan egineben euren abia. Eta iru arrautz txikita nabarrez jantzirik agertu zan, an-dik laster, abi txikia.

Arrautz-gaiñean emoten ebazantxindor-amak bere orduak. Etazugatz-gaiñean txindor-aitak, txiruli-ka beti.

KUKUA

Une berean zabaldu zan basoetankukuaren sorgin-kanta be.

Poztu ziran zaarrak: kukutik-ku-kura, beste urte bateko bizia eukiela-koan...

Poztu zaran, euren sakeletan bostogerleko eukeezan, txiroak: urteosoan diruak ez eutselakoan utsikjegingo.

Poztu ziran maiteminduak: eurenmaitasuna laster loratuko zalakoan...

Poztu ziran umeak bere: lasterkuku-abitan asiko ziralakoan...

Entzun bai, baiña ikusi ez: ez ebaniñork iñun kukuaren egorik ikusi, ezaren abirik topau. Nundik-nora eteebillen sorgiñezko txoria...?

KUKUAK ARRAUTZA ERRUN

Pozik ziarduan, bitartean, txindor-ama bere arrautzak berotzen. Etanoizean bein laguna egoan adar mu-turrera joaten zan, eguzki-billa.

Baiña, andik abiratu zan baten,beste arrautz andi bat topau ebanbere abian.

Arritu zan txori-ama, benetan arri-tu: «nundik-nora etorri ete jat olangoarrautz galant ori? Dana dala, neureabian dot bai, eta neuk berotuko dot».

Arrautzok euren azala, noizbait,galdu, ta txorikumeak agertu zira-nean, amaitu ziran txindorraren atse-dena, amaitu atsegiña, amaitu kan-tak...

Txori-aita ta txori-ama, eurok biokbatera, be, ez ziran lau kume areek

janaritzeko lain. Areen batera ta bes-tera ibilli bearra!

Laugarren kuma buru-andi a zanbatez ere asekatx. Ao-zabalka egonbeti. Eta txori-ama gaixoa mokotxc akokoz baterik ebala etorrenean,realako baten altzau, ta rau!, arrapa-tzen eutsan guztia. Bildur bere ba-zantxori-ama, ez ete eban bera be iruntsi-ko, alako batean.

KUKU-KUMEA, BAKARRIK

Bere mokotxoa kokoz beterik eto-rren bein, erdi utsik topau eban txin-dorrak bere abia: kuku-kpmea egoanbakarrik, bere ao-andia abalka.

Kumeak anditu-ala, txikituz joanzan abi-zuloa. Eta azaldautzen asiakziran txorikumeak alkar-bultza, zipota mokoka...

Ta, jakiña!, kuku-kume koko-lapi-koak irabazi dema: irabazi ta lagu-nak abitik jaurti!

Gure Txindorraren naigabe ta oi-ñazea...! Lengotan jarraitu eben, alanbere, txindor zoribakoak: kokoakbatu ta batu. Lengotan jarraitu ebankuku-kume babalastoak be: txindo-rrak batutakoa iruntsi ta iruntsi...

* * *Ba-dago ta ba-dabil geure

euskal alorretan be, besteen abian azita besteen lepotik bizi dan ainbatkuku babalasto ta berbalapiko...!

Ez gaitezan, baiña, larregi kezka-tu...: «Sanjuanetan, kuku; Sanpedroe-tan, mutu».

ESTONBAT'tar Manuel

— 7 —

Page 10: LAN-U RTE RA - euskerazaleakZER LAN-U RTE RA OPORRAK ETA JOLASAK Gure artean udaldia, oporren eta jaien aldia izaten da. Egin egiten da lan an or emen, baiña isillean eta lotsaturik

LARRAKOETXEA,ABADE EUSKALDUN

(ONAINDIA'tar Alberto'k)

ZEANURI'KO UDALAIZ ETA PARROKIAK, «EUSKERA-ZAINTZA»'REN LAUNTZAZ, LARRAKOETZEA'TAR BEDITAAITARI OMENALDIA EGIN DAUTSOE. PLAZAN EGIN ZIRANIRIJ ITZALDIA AGERTZEN DOGUZ «ZER»ONETAN.

ZORIIONA SHAKESPEARE'REN ITZULTZAILLEARI!

AMA ALBERTO ONAINDIA (Padre Olaso) OMENALDIAN.

OMENALDIA

Adiskideok:Aita Benitto, eldu da zure eguna. Zuri be

adiskideak omenaldia egin gura izan dau-tzue. Eta emen gagoz, orretarakoxe etorri ga-ra. Bear ba'da, naiago izango zenduan zukzeure gelan, isil eta bakean, egotea, zeure ba-kartadetik urten barik. Baiña, lekaide on be-zala, zu beti bizi izan zara agindupean etaba-dakizu besteen itaia beteten. Gaur gureguraria egiten zagoz. Esker bero bat.

Undurraga auzoan, «Altzagutxi» base-rrian jaio ziñeen zazpi neba-arrebok. Euske-ra baiño ez zenduen entzun zuen jaiotetxean.Oso polito diñosku zure anai Ipolito karmel-darrak. Entzun: «Nire euskal irakaslerik le-lengoak eta onenak, ama ta amt,ma (izan zi-ran). Ez batak ez besteak ez ekIen erderarikarean be. Baiña gura eben edozl;r esateko ezeben erderara jo-bearrik asmetan. Ezta, er-derarik ez ekielako, isildu-bearrik be».

Ze zakona dan oar au. Barru-barrutik ur-teten eutseen eurai bear ebezan itz barriak.

Iturriari darion urak lez, niri be —diño aitaIpolito'k— orrexek berez-berez eriongo. Zu-ri, bardin jazoten jatzu.

Zeanuri'n, gizon ospetsu ta euskal-zaleasko izan dira: Zuek anai biok eta baitaManterola Gabirel nire adiskide on, abadeapal eta argia, irakurle amaibakoa, ainbestebazkari ta apari ziztrin eta otz Inglaterra'njan ebazana eta beti alaitsu ta pozik ager-tuten zana.

Gabriel'ek bai ondo irabazita daukalaomenaldi anaitsu ta bero bat!

Gero Gioikoetxea anaiak, erririk errikristau-itzaldiak egiten ibilli ziranak.

Eta zuen aurretik, karmeldar ospetsu aitaJoakin, eta batez be Urraburu filosopo agur-garria, ainbeste liburu ta ain apaiñak latiñezidatzi ebazana!

Zelan aztu Zeanuri'ko eliza nagusianI935'garreneko urtean sei erriko semek egunbaten eta batera, euren lenengo Meza esanebela, Orduko gure Gotzain Mateo Mujikaburu ebela, altara nagusian? Euretariko bat,Sagarna abade gaztea, urrengo urtean ileben faszistak Larruskain'go eleiz-buru zala!

ZEANURJ!ARTZAIÑEN

BASERRITARREN

LANGILLEEN

LEKAIDEEN

LEKAIMEEN

ABADEEN

ETA I DAZLEEN ERRIA!

OMEN EGIEZUZURE SEME

OSPETSUEI

Zure erria zan, Euskalerri guztian abaclekaide ta lekaimerik geien eukana! Ez d

uste gaur bardin izango danik.

Zure anai aita Ipolitto, Karmeldarra, n,erri maite Markiña'n il zan eta antxe da!obiratuta. An izan nintzan, erbestetik etoreran bere illobian otoitz egiten.

Irakurriko zenduen, ziur nago, Aita Ipcto'ren lantxu bategaz.Aita Moriones karm,darrak idatzi dauan liburua. Bere izen bur«Euzkadi y el Vaticano 1935-1936». Pariko Nuntzioak, gure diputatuak Erromaegin eben ikustaldiaz argi-bidea eskatu ettan. Egia esateko, gure Diputatuak ez zir,ibilli Erroma'n guztiz egoki. Ba, neuk eskEneuntsazan Aita Ipolito'ri Erroma'ko F

rriak eta berak bialdu eustan idaz-lanetikbaita Agirre Lendakari, Irujo Don Manteta Landaburu Xabier'ek be bialdu euste,netik antolatu neban Nuntzioari emon nctsan argibidea.

Nire paperak beste baten eskuetara jaIziran eta berak argitaldu ebazan. Morioraitak, emendik artuta, emon dausku libu)txu ori.

Zeanuri'ra oraintxe iru urte etorri nint7Manterola Gabirel ikustera eta orduan azInengoz itz egin neuntsan. Gero Itzalditbat egin neuntsen ementxe Zeanuri'ko g,teeri, don Martin Olazar'eri eskerrak.

Eta zutzaz zer, aita Benitto?

— 8 —

Page 11: LAN-U RTE RA - euskerazaleakZER LAN-U RTE RA OPORRAK ETA JOLASAK Gure artean udaldia, oporren eta jaien aldia izaten da. Egin egiten da lan an or emen, baiña isillean eta lotsaturik

OMENALDIA

L 6 ^111111 ^ l IMI

1 0,30'otan: Andra Maria ren eleizan, MEZA NAGUSIA

Meza-emoille: Bedita ails to abade- Lagunak.— Bertsolariak.— Dautzarlak.— Txistulariak.•

14'otan: Udaletxeko Ekintza-Areioan, ITZALDIAK.

— "Larrakoetxea'tar BedIta aita, abade euskaldun"Izlaria ' Onalndla'lar Alberto lenna.

— "Larrakoetxea ta Shakespeare".Izlaria: Onaindia'lar Sand aita.

— "Z.eanuri'ko Idazleak".Iztueta: Olazar lar Martin Jauna.

Ordu Wotan: Onrenaldiko bazkaria.

Omenaldi au Zeanuri'ko Udalak eta Parrakiak, Euskera-zaintza (Euskerearen Erri-Akadernia), run laguntzaz eratu dabe.

ETORRI GUZTIOK

Berrogei ta bat urte igaro dira alkar eza-gutu genduanetik. Ingalaterra'n izan zan.Southanpton'go St. Edmungo'ren elizan. Biegun aurretik eldu nintzan ni ara eta lenengoigandean joan nintzan lenengo mezara. ZeukMeza eta zeuk itzaldia. Garillaren 23'a zan.Arrituta geratu nintzan. Gure aita Benito in-gelez itzaldia egiten, erriko eleizarik aundie-nean. Zuk ordurako ingelez izkuntza barru-barruan zeunkan.

Eta gogoratzen zara biarko egunez, biarberrogei ta bat urte, dagonillaren 17'an, norajoan gintzazan?

Isle of Wight'era.Zelako egun alaitsua igaro genduan biok!

Goizetik Southanpton'erako trena artu, Li-mingthton'en aldatu eta gure aurrean gizonbat jarri zan, zuri begira, zugandik begiakkendu-eziñik. Bear ba'da, orientalen bat zi-ñala uste izango eban.

Nungoa ete zan gizon au? Ingelezen kolo-niaren batetik etorria?

Eta, bat-batera baimenik eskatu gabezas!, lenengo batari, zuri, eta gero niri, af-gazki bat atera euskun bioi. Parka eskatueuskun eta... egun batzuk geroago neuk artuneban argazkia. Zuk ez ba'daukazu, gaurkoegunean zuri emoteko asmoz kopia bat eka-rri dautzut. Ezagutzen ete dozu zeure bu-rua? Benetan gomuta ederra. Biar berrogeita bat urte!

Zelako poza, zelako alaitasuna, egun are-tan. Aurreko urtean an ibilli ziñan zu gureumetxoeri lagun egiten. Gure umetxu erbes-tetuak! Zenbat eta zelako oroipenak! Iñokez ditu idatzi. Emen ibilli da aurten aita biz-kaitar baten Kalifornia'n jaiotako alaba bat,Legarreta'ren emazatea. bost seme-alabarenama, eta filosofiko «doktora» euskal ume-txuen barriak batzen etorrita eta barri asko

batu ditu. Urte bi edo iruren barruan gaionetzaz liburua argitaratuko dau: Euskalume erbestetutaz. Zuk ikusi dozu nire ustezemakume ori.

Goazen barriro be Isle of Wight'era. Egunaretan Vitoria kaiser-andre edo «Empera-triz» a il zan etxea ikusi eta España'ko Erre-gin Vitoria Eugenia'ren jaiotetxea igaro tagero, gauzak aldatu egin ziran. Bat-batera!Zer edo zer susmatu genduan aizean bertan.Jentea bata besteari izketan eta... gudariak,gudariak ugari! Guda ei dator! esan eus-kuen. Robentrop eta Molotov'ek Hitler etaStalin'ek alkartzea izenpetu eben eta erriguztietan guda-zaratea entzuten asi gi-ñan. Guk biok, lenengo gudariak Isle ofWight'en, biarko egunez ikusita genduzan.Gero ba-dakigu zer etorri zan: Guda, ludikoeta edestiko gudarik aundiena eta bildurga-rriena.

Egun batzuk geroago, zu Ameriketarajoan ziñan: Uruguay'ra ta Arjentina'ra.Franco'k bialdu zinduzan ain urrinera etaberari eskerrak, gaur Shakespeare euskera-tuta dauk.lgu. Franco izan ez ba'litz, bearba'da, emen egongo ziñan, Oñati'n edo Alsa-sua'n latie eta eladeraz irakasten. Zure na-gusiak ez ziran oartu zure deia, zure bokazi-ñoa, ez ::. ala irakasle txiki izatea. Agintaribatzuk uste izaten dabe, batez be abade etalekaide-lekaimeen artean, nagusiak agintzendauana Jainkoaren naia dala. Besterantzuste bear leukee, Jainkoaren guraria izanbear dala euren naia. Zure nagusien artean,zu irakasle ez-ezagun bat izango zintzazan.

ZEANURI'KO ELEIZEA ORTXE ASI ZANBEDITA AITAREN KRISTINAU-BIZITZEA.

Eskerrak Franco'ri, erbestera, u'rriñera,urrindu zindualako.

An, biotz illunez, naigabez zengozan zuEuskalerritik urrin.

Unamuno'k esan eban egun baten: «Meduele España». Zuk be esango zenduan or-duan: «Euzkadi'ren miña daukat». Biotzekonekea, barruko samintasuna. Zeuk esanzeunstan egun baten: I Alberto'n naiagoanSalta'ko Laterandarren Irakastetxean, boitzillunaz, eusko moñaz eta min ori aztutekoasi nintsoan Shakespeare'ren lanak euskera-tuten. Bat egin, eta gero beste bat, eta geroirugarrena... Geldi-geldi zure barrua bero-tzen asi zan. Ez zenduan buruan eta biotzeanbeste ardurarik: Shakespeare euskeratu!

Lan onek, asmo onek beteten eban zureizate guztia.

Bai, Franco'ri eskerrak eta baita zure pi-peari be! Pipa barik zuk ez zendun egingoegin dozun Ian miragarria! Berak berotu, be-rak zure biotza jaso, berak keagaz argituzinduzan baten baiño geiagotan.

Gaurko omenaldi au, baita 'cure pipea-rentzat be ba-da. Ezin neinke .tik asmatuDon Benito pipa gabe. Or zagoz argazkian,bear dan patxaran pumatzen, odeiak egiten,baketsu, barruko argia ondo bi;:tuta.

Jakiña ba, zuk beste lan baduk be eginzenduzan: Mezea esan, itzaldiak egin, au-tortzeak entzun, b teoak emon, gaisoakikertu, illak illobira eroan, gizon guztien aldeotoitz egin eta zure nagusien esanak egin,euren esanak entzun eta euren menpean bizi.Baiña zu emendik aurrera, urte askotara, mi-lla urtera, zuk euskeraz egin dozun Janagai-tik ezagutua izango zara. Lan ori ez da gi-zon batek egitekoa, talde batena izan bearre-ko lana baiño. Zure izena beti Shakespeare'-ren izenaz batuta joango da euskaldunen ar-tean.

Aita Santi onaindia karmeldarrak, zukeuskera larritasunean ikusi zendualako lanau egin zenduala diño. Euskera larritasuñean?Bai, egia da. Baiña baita zeu be barrukotristura ta larritasunean aurkitu zintzazan.«Felix Culpa», esan geinke geuk be. Eske-rrak Franco'ri, eskerrak zure erri-miñari,gaur aberats gora zure idazlanarekin.

Zure euskera ederra Bizkai'koa da, obetoesateko, Zeanuri'koa. Entzun zer diñoanaita Santi'k: «Norbaitzuek auxe egotzi lei-

, keoe: Lan lekukoa dala, eta Arratia'ko izke-ran egiña dala, euskalki guztietako itzik etaesaerarik asko daukazan arren. Baiña txoko-koegi izatea ortatik errez atera daikegu ezdala alde aundirik Euskalerriko alde batetikbestera».

Aita Benitto! Amaitzera noa. Zuk bizitzabetea euki dozu, eta Jaunari eskerrak! Gureerriaren alde lan aundia ta ederra egin dozu!Zuri eskerrak! Kardaberaz Bazkunak argi-taratu ditu liburu oneik. Bere buru diran la-gunai be eskerrak!

Eta danoi agur bero bat!

— 9 --

Page 12: LAN-U RTE RA - euskerazaleakZER LAN-U RTE RA OPORRAK ETA JOLASAK Gure artean udaldia, oporren eta jaien aldia izaten da. Egin egiten da lan an or emen, baiña isillean eta lotsaturik

OMENALDIA

Larrakoetxea

to

Shakespeare

Emen daukaguz gizon bi: Shakespeare ta Larrakoe-txea. Bata ingles teatru idazle azkar errimea ta bestea giza-seme argi ta trebe orren teatru-lanak, osorik, euskeraz ipi-ñi dituna: Aita Benito Larrakoetxea, bertoko seme zin-tzoa. Eta besterik bage, sar gaitezan lan-arloan, teatru-egi-llearen gurentasuna ta itzultzaillearen azkartasuna zerbaitazaldu ta adierazoaz.

W. SHAKESPEARE

Gizaseme Qrrime baten aurrean gagoz. Amaseigarrengizaldi aren azkenaldirantza ta amazazpigarrenaren lenen-go urteetan engelandar andikiak, eta baita erria be, bereerti-lan gain-gaiñeko ta ezin-obeakaz alaitu ta eskolatu zi-tuan Shakespeare'k. Arima-munduak ditun egite ta zergai-tien barru-mamiña agiri-agirian jarten dauskuz, iñok ezbezela, samur eta gogor; gauza ezkutuen eta giza-arimarenikuskizun zabala ondo argi agertzen dauskuz begi au-rrean.

Gaztetxo zala bere berezko senari jarraituz eta teatru-talde bateko egiñik, antzol3irako idazten asi zan, barruanborborka lez Croian leian askatasuna emonaz. Eta laster,amar bat urteren buruan, jenteak maiteen eben teatru-idazle biurtu jakun. Eguzki barri bat sortu zan .Inglaterra'-ko zeruan, odeiak uxatu ta biotz guztiak gar-erazoz: erre-ge ta erregiña be, lilluraturik, aren antzerkiak ikusten joia-zan. Pizkaka-pizkaka, ederrez eta egiaz orrela dardar-azoeban Londres alde guztia, ogei urtez beintzat. Eta gero ge-rokoak, aren izena bada, gaur be, zabal ta nasai dabilkigu-na da.

Teatrugille auxe dogu, izan be, ortan langillerik gore-nengoa; gerkarrak baiño be pentsamentuz sakonago, ta

(Santi ONAINDIA'k)nor-izakeraz ugari ta aberatsago. Goethe ta Schiller be,ba-leiteke Lirikuagoak izatea, baiña ez sakonagoek. Bizia-ren ispillu izan bear dau kornediak, trajedi naiz dramak,onari bere-berea dauan arpegia igarri ta adierazten dakia-na. Antzerkiak, zuzen jokatz,:kotan, bere elburu gurenaridagokionez, giza-bizia antzeztu bear dau bere artu-emonguztietan: munduaren kondaira ta istoria antzeratu beardau bizi ta egoki. Eta lan au, egia esan, munduko literatu-ran ezta oindiño iñor agertu Shakespeare'k baizen bizi,egoki ta giartsu osotu dauanik. Asko-askoren eritxiz be-rau dogu munduko teatru-idazlerik gorengoena. Miresga-rriak dira aren lanak.

Gaia aukeratzen mutilla dogu Shakespeare. Gai orreninguruan sortutako notin e, do pertsonak maixuki mugatuta bizi-bizi antzera giñak dagoz; ez dira itxura utsak areniduriak, bakotxak llau bere bizi-moldea; buru bakotxakazkar agertzen dau nor dan egiaz ta biziaz beterik bait da-goz. Aren asmapenak aragitu dauzan pertsonajeak, zerbakotxak bere lekua artzen dau ingurukoakaz nastu ezike-ño era zoragarrian. Eta guzti au errekan beera doan ura-ren antzera, ez idazlea ez ikuslea, igartzeke.

Notin edo pertsonaje onei gagokiezala, onela idaztendausku Larrakoetxea'k berak: «Eladetar eta Erromarrenolerkietatik biztu izango jakon , Shakespeare'ri ederrerakogoze-egarri ase-eziña ta ludi au ederrez beteago egitekogogo bizia. Amaikatxo irudi notin itzalezko ederto antzez-tu izan dauskuz gure olerkariak. Urteak dira au il zala,baiña onek antze tuko irudi-notiñok ez d ira ilgo gizadiakludi onetan diraueño. Notiñok ez dira zartzen, beti dirauegordin, gizonen seme-alabak belaunik belaun legetxe. Sha-kespeare'k il-ezin eta zar-ezin sortu ebazan-eta».

Eta izkera? Guri, barria dau, gatz-ozpiñez pikortua.Berezko jario oparo onen ostean, or datorkigu bere antzeedo arte taiuketa gorengoena. Antzerkiak eder, oso ta ga-noraz, egiten ez dau oraindik parekorik izan. Shakespea-re'n lan bakotxa, bete osoa dogu: norki bakotxak lan guz-tia, era ta modu erabatekoan, azkeneraiño eroanik.

— 1 0 —

Page 13: LAN-U RTE RA - euskerazaleakZER LAN-U RTE RA OPORRAK ETA JOLASAK Gure artean udaldia, oporren eta jaien aldia izaten da. Egin egiten da lan an or emen, baiña isillean eta lotsaturik

OMENALDIA

ZEANURI'KO PLAZAN: AITA SANTI ONAINDIA BERBAZ.

Labur esanda, arek osoturiko teatru aberatsak, indarberebizikoa dau. Giza barrua lau ertzetatik ezagutu eban;aren antzez-notiñak, giza-berbak eta esaerak ain edertomainduz gaiñera, ikur eta giburu egiñak geratu jakuz:Hamlet'ek, esaterako, dudamuc'.a esan nai dau; Mac-beth'ek, gora-naia; Otel'ek, barruko kezka; Erromi taYulitxu'k, maitasuna; Shyloch'e , zikoizkeraria.

na; 2) II Errikarta bakaldunaren bizitza ta eriotzea; 3) IVEndika Bakaldunaren lenengo atala; 4) IV Endika bakal-dunaren bigarren atala; 5) V Endika bakalduna lenengozatia; 6) Seigarren Endika bakaldunaren bigarren zatia; 7)Seigarren Endika bakaldunaren irugarren zatia; 8) Iruga-rren Errikarta Bakaldunaren bizitza ta eritzea, ta 9) Zort-zigarren Endika bakalduna.—IV. 1) Erromi ta Yuletxu; 2)Lear errege; 3) Otel, Binixa'ko mairua; 4) Atenai'ko Ti-mon; 5) Macbeth; 6) Hamlet, Danemarka'ko Erreseme;7) Toril eta Kerside.—V. 1) Kinbelin; 2) Yuli Kaisar; 3)Andoni ta Kelopatere; 4) Koriolan; 5) Tita Andornika; 6)Perikel Tiro'ko errege.

Sail bikain-bikaiña ikusten dogunez. Ogetaamasei anai-tzerki, drama ta trajeri guztiz. Au ezta gero autzaren ga-berdiko eztula, lan zailla ta gogorra baiño. Zeanuri ontakoseme kementsua, alan be, gauza zan ortarako, ta bape ne-katu barik azkeneraiño eroan eban. Bostgarren liburuariitzulzailleak egin eutson sarreratxoan, onela diñosku:«Yaietako soñeko lirain, dotore, txairo, orratzetik arakozjazten dauz Shakespeare'k bere bulko, pentsamentu, bio-tzaldi ta irudi zoragarri-arrigarriak ingalanderaz. Au onandala egoki ete zan ba, aren olango lanak euskera baldar-traketsez emotea?» —Olan ba, darrai: ,«euskera jatorrez, alizan dodanik liraiñen, dotoreen, txair Sen eta txukunenezeuskeraztu dot Shakespeare, irakurrk.go ta zoragarriago,atsegingarriago egiten jakun Shaken eare».

AITA BEDITA LARRAKOETXEA

Eta Ian eder oso onen itzultzaille, edo Ian aundi, opa-rotsu au euskeraz ipiñi dauskuna Aita Larrakoetxea dogu,emengoxe semea, Zeanuri onetan jaio ta gaur geure arteandaukaguna, gizaseme argi ta langillea.

Ez uste itzultze-lana erreza danik. Onako idazle aundibaten lanak batez be euskeratu, bear diranean. Shakespea-re'k ingles apartekoa dau, labur, oparo, mamintsua, esaeraederrez josia, eta guzti ori ganoraz euskeraz jartea naitaezaldatz-gorako lana dogu. Eta alan da guzti be Larrakoe-txea'k, eragozpen guztiak gainditurik, amaira eroan dauanlana. Arrigarria ta guztiz txalogarria burutu dauana.Omenaldi au, auxegaitik bakarrik, ondo merezia daukaladeritxat. -

Larrakoetxea'k egindako itzulpen-lan aundi, eskergata berezi au, bost liburu aunditan argitara emona dogugaur, Kardaberaz-Bazkunak argitaratua nunbait. Bost li-buruok Shakespeare'n lanok dakarrez: I. 1) Ekatxa; 2)Berona'ko Gizazindo bi; 3) Windsor-ko gogaldi onekoemazteak; 4) Neurriri neurri; 5) Okerreko usteetatikobarre-antzerkia; 6) Utsagaitik , utsak ots; 7) Galdurikmaitaketa-nekeak, eta 8) Uderdiko gau-ames.—II. 1) Bini-xa'ko salerosla; 2) Zeuk zelan nai; 3) Basatia ezita; 4)Ondo dator azken onik dauan oro; 5) Amabigarren gaua:naiz, zeuk zer gura; 6) Negu-ipuin.—III. 1) Yon Bakaldu-

Itzultzailleak din ona egiztatzeko, bere itzulian sa ilbatzuk irakurriko neuskizuez, baiña luzatu egingo nintza-teke geiegi. Gogora daiguri auxe: Gorbeia'ra igoteko, beinbidea artu ezkero, gorantz egin bear dala, iñoiz be aspertubarik, gaillurrari gaiñak artu-arte. Onelaxe egin izan dauLarrakoetxea'k.

Itzultzailleak diñona egiztatzeko, bere itzulian sa ildira aurretik: nobere izkuntza, guk euskera, ondo jakineta gero itzuli bear dan izkuntzaren naasmaas eta triki-mai-llu guztiak ezagutu. Gure gizonak, umetatik eta gero, on-dotxo ikasi zituan euskeraren barren-korapilloak, baitaShakespeare'ren izkerak bereak ditun legeak be: izangoebazan ezpairik bage bere buruko miñak aren biurrikeriakeuskeraz emoteko; baiña bere trebetasunari esker, aurrez-aurre izan dabezan eragozpen guztiak azpiraturik, biurke-ra oso-osoa egin euskun. Euskera ederrez datorkiguz an-tzerki danak. Iztegi ugaria, esaera apaiñak, euskerak bere-berea dauan joskera.

Shakespeare'ren antzerkirik geienak bertsoz dagoz,bertso errez, garbi, ta ariñez egiñak, neurria, etena ta az-kena txit arduraz zaindurik egiñak. Larrakoetxea'k itzlauz edo prosaz damoskuz aren lanak; orrek ez dautsoezeren meriturik kentzen, irakurle geiagorentzat errezagota askeago egin baiño. Lan eder au bearrezkoa zan gure li-teraturan. Emen, gaur, guztiok opa genduana egi biurtuta;beraz, gure omenaldirik bero ta bioztiena zor dautsogu Ianorren bikaiñez euskal literatura jantzi ta apaindu dauskungizaseme zintzo langilleari.

A. ONAINDIA

- II —

Page 14: LAN-U RTE RA - euskerazaleakZER LAN-U RTE RA OPORRAK ETA JOLASAK Gure artean udaldia, oporren eta jaien aldia izaten da. Egin egiten da lan an or emen, baiña isillean eta lotsaturik

OMENALDIA

ZEANURI'KO IDAZLEAK(OLAZAR'tar Martin'ek)

JAUN-ANDREOK:

Zeanuri erri-jakintzaren arloetanaberatsa ta jakingarriz bete-beta da,baiña erri-jakintza onek berez-berezdaroa gizon jakitunen jakintzara.Orregaitik, erri onetan idazle trebeaketa asko izan doguz. Ona emen itzal-di labur onen gunera beingo batensartuta.

Gure idazleen artean zarrenaUrraburu aita izan genduan. Berarieskiñŕa dogu erriko enparantza edoplazea, baiña Zutzute'n jaioa dogunidazle jakitun eta ugari onek dana la-tiñez idatzi eban, bere liburu asko taaundietan ez daukagu euskeraz itzikbe, orregaitik ezin dogu sartu euskalidazleen artean, zori txarrez.

* , *

URIARTE TA ODIOZOLA'tarMartin aita

Auxe dogu gure ŕdazlerrik zarre-na, 1879'garren urtean, Ipiiiaburu'koMatiartu basetxean jaioa. 1960'ga-rren urtean ŕl zan.

Nork ez dau ezagutu aita Martingure pulpituetan izan dan'serrnolari-rŕk adoretsuenetarŕkoa? Nok ez ditubere berbaldiak entzun? Eta zenbatsenditan eskiñi ete eutsoen berak ain-beste maite eban akeita, kafe gozoa!

A ita Martin ez zan sermolania bes-te barik, aita Martin idazle on etapunterengoa dogu. Bere idaz-lanikederrenak EGI BIRIBILLAK etaBASERRI-GAIAK dira. Bere itzal-diak be idatzi egiten zituan eta geroburuz bota. «Karmen'go Argia» al-dizkariaren sortzaille ta 1931-1933zuzendari izan zan eta emen idatzizituan esandako gai bitzuk.

Ba-ditu beste idaz-lan batzuk be:—Ume Jesus'en Teresatxu zorun-

dunari bederatzi-urrena (1923).— Karmen go Andra Maria'ni

bederatzi-urrena ta asterokoikustaldia (1924).

—Loretako illa (A rgitaratu barik).—Egi biribillak (Karmen'go Ar-

gia'n)—Baserri-gaiak (Karmen'go Ar-

gia'n).

Ikusten danez, beti erlejiño gaiak,erriko arazoakaz alkartuta.

* * *

ETXEZARRAGA TAARTIÑANO'TARBIZENTE «ZIDORRA»

Alzusta'ko Elleuni'n jaioa dogu au,1891 'garren urtean. Bere senideakemen Plaza- inguruan be ondo ezagu-nak doguz. Zeanurŕ'n bizi izan zan,baiña guda-ostean alde egin-bearraizan eban eta Arjentina'ra joan zaneta 1969 garren urtean il zan. Bosturte egin zituan Balmaseda'ko Ma-rŕa'ren Biotz Semeen ikastetxean.

Bere idaz-lanik geienak aldizka-rietan agiri dira: Jainko Zale'n. Eki

-n'en. Karmen go Argia'n. Euzkadi'n.Euzkerea'n. Arrati'ko Deia'n.

Geienak itz-lauz edo prosaz egi-ñak dira, baiña ba-ditu olerki edopoesi politak be.

Zuek gogoan izango dozue gaiñera, erri onetan berton berak egiteneban Antzerki edo teatro-lana. Orientzun dot, beintzat zuetariko batzunagotik.

Idazle izanez gaiñera, Zŕdorra'kpolitika-lan gogangarria egin eban,Euskalerriaren alde.

***LARRAKOETXEA TAAGIRREZABALA'tar Alejandro

Gaur omenaldia egiten dautsogunBedita aitaren anaia dogu au, aitaIpolito, mundu guztian ezaguna etaAita Santuaren uste osozko lagun

-tzaillea zana. Goikoetxea 'tar Iñakiaita zan Atxondo'tarraŕ buruz itz egi-tera etorteko, baiña ezin izan dau etanauk esan bear zerbait.

A ita Ipolŕto, «Legoaldi» izen-or-dez, Undurraga'ko Altzagutxi'n jaioada eta gero Atxondon bizi ziran bereetxekoak. 1892'an izan zan berejaiotza. Orain lau urte il zan Markiñan.

Karneldarren artean irakasle izanzan eta eleiz-legedia zan bere arlo be-rezia. Gai orretan da mundu guztianezaguna. Oporraldian Euskalerriraetorten zan beti eta emen Zeanuri'n

be igaroten zituan egun batzuk jai

onein inguruan. Emen ezagutu nebanetorri-barri nintzala.

EUZKADI. Y EL VATICANOoraintsu argitaratu dan liburuanagertzen dira berak Erroman gureErriaren alde egin zituan lan eta ibi

-lladi arduragarriak, emengo erri-ar-duradunak Aita Santua ikertzerajoan ziranean.

Bere eleiz-lanak ain ugari ta sako-nak izan arren, ez eban iñoz itzi eus-kal idazle izatea.

Bere idaz-lanak:— A ldizkarietan: Euzkadi, Euzko,

Euzkeltzale Bazkuna, Euzko-Deŕa, Euskal-Esnalea, Karmen'-

go Argia.- ELEIZ-ARAUDIAREN itzulpe-

na.—Simon Bolibar'eri buruz berbal-

dia (1922).

2 eanuni'ko Andra Maria'ren jaŕetakoberbaldia (1927).

—Euskera batuari buruz txostena(1934).

Idazki oneitatik ezagunena tageien irakurria, Grimm anaien ipui-ñak izan dira.

MANTEROLA TAURIGOITIA'tarGabirel (1880-1977)

Guztiok ezagutu dogu gure D. Ga-briel abadea: jakituna, biotz-onekoa,eleŕzkoŕa, asarre-gatxa, autor-entzuleonartua...

Idazlaritzan lan asko egin ebangure Gabirel'ek, gau ta egun azpertubarik.

Abade gaztea zala 1914'an Eibar'era bialdu eben eta an guztiz maita-tua izan zan eta gaur be ba-da.1936 'an Ume- Taldeagaz Inglaterra'-ra joan zan eta 1948'an etorri zanEuskalerrira, Zeanuri'ra.

Euskaltzaindiaren sorizean kidekoizan zan eta gero urgazle eta ome-nezko bazkide.

Aldizkarietan agertzen dira berelanik geienak: Jaungoiko -Zale'n,Ekin'en, Euzkadi'n, Zeruko Argia'n,Yakintza'n, Argia'n, Karmel'en,Olerti'n, Redencŕon'en, Agur'en.

-- 1 2 —

Page 15: LAN-U RTE RA - euskerazaleakZER LAN-U RTE RA OPORRAK ETA JOLASAK Gure artean udaldia, oporren eta jaien aldia izaten da. Egin egiten da lan an or emen, baiña isillean eta lotsaturik

INTXAURRAGA'TAR SABIN, ZEANURIKO ALKATEA,OROIGAILLUA EMOT1 N.

OMENALDIA

Umeen Kristŕvau-/kasbŕderako li-buruak argitaratzen be lan aundiaegin eban.

Bere liburuak:- Jaungoiko - Zale'ren eguneko

/tzaldŕa (1920).- Goi-1 zpŕak (1920).- Lenengo euskal-egunerako itzal-

dia (1922).Porzŕunkula Nekazka (1924).

- Santuen bizitza laburrak(1925).

- Ipuŕntxoak (1929).- Agirre euskeltzale (1934).- Goi-lzparrak.- Jesu-Kristo'ren Nekaldia.- Gabonetako antzerki Yaunkoia.- Gotzai-Idazkiak.- Irugarrengoen irakaslea.- Itzulpenak: Lecreq'en Moral

cristiana; bere La vida de Cristoen su Iglesia; Gustavo Thils'enCristianismos y cristianismo;Lovaina'ko Estudios Pastora-les'rik El hombre n ievo; DomMarmion'en Doctrir a espiritualThibaut'ena; Fenom unos fisicosdel misticismo Thurston'ena.

Manterola olerkaria De ba-zan etaaldizkarietan agertu dira bere olerki

asko.

LARRAKOETXEA TAAGIRREZABALA'tar Bedita(1894)

Gaur omentzen dogun eta emengure artean daukagun aka Benito.Idazle ugari ta ekinrzaillen. Baiña ezdago geiago ezer esan-bearrik AkaSanti'ren itzaldi jakintsua ta sakonaentzun ondoren.

* * *

ATUTXA'tar Juan (1899)

Undurraga'tarra dogu eta ezagu-na. Agustin Intxaurbe'ren ikasleaizan zan an. Gero jesuita sartu zan.Durangon eta Kolombia'ko Barran-killa'n irakasle izan da.

Bere idazlanak:«Bai edo ez» aldizkarian.

- Gogo Yardunek.- Euskal-Aditza, oraintsu argita-

ratua.

* * *

GOROSTIAGA TAETXEBARRIA'tarEulojio (1904-1932)

Ona emen beste idazle on eta lan-gille nekatu-ezin bat.

Zeanuri'ko Masntalen'en jaioa do-gu, abode Nafarrate'n eta Yurreta'n;1929'an Arratia'ko Areatza'ra etorrizan eta ementxe it zan ogei ta zortziurtekoa zala.

Barandŕaran'en laguntzaille izanzan.

Aldizkarietan be idatzi eban: Eus-kalerriaren aide'n, Jesus'en Biotza-ren Depa'n, Jaungoiko Zale'n, etaEkŕn'en.

Lau liburu idatzi zituan: Jesukris-to'ren nekaldia, Sakramentu Deuna-ren Domingo aba, Jesukristo'ren bi-zitzea umeentzako, eta Autorkuntzaedo konfesiñorako gertaera.

Baiña Masmalen'go abadeakarratiarrentzat beste garrantzi bat beba-dauka: Arrati'rako aldizkari batateraten eban berak? A RRATIA.'l(ODEYA. Urte bitan urten eban eta lauorr'iak/ekoa zan, illerokoa, eta gaiak:erlejiñoa, kulturea, ta olakoak, erri-maillan.

GAURKO lDAZLEAK

Zeanuri'n ez da amaitu idazterakozaletasuna. Gaur be ba-daukaguzidazle harriak.

Orue'kc Beobŕde'!ar Jose Luis akagogoratu hearko dogu lenengo. Las-ter izango dira zuen eskuetan berakbatutako ipuin poll' eta egokiak. AI-dizkarŕetan be agertu dira aita JoseLuis'en Ian batzuk.

Lezea'ko Etxezarraga ta Zulua-ga'tar Jesus Antonio dogu gaur Zea-nuri'n eta idazle lez itxaropenik aun-dŕena emoten dauskun idazle to oler-kari. Beste olerkari on eta eldu ba-tzun artera sartu eta lenengo sariaateratea ba-da itxaropena sortzekobidea. Eta ori egin euskun gure Le-zea'tarrak Laukinis'en izan zanLauaxeta sariketan.

•Ba-dagoz gure errian beste idazleasi-barri batzuk be: Iturtza'ko JosuAstondoa, Intxaurraga'tar Sabin etaKoldo anaiak, Laubreabe'ko Iza'tarabode barria eta beste asko. Eta eus-kerea ikasten gogotsu diarduenak bebai. Baiña gaurko gure gazteen ar-tean idazteko bildur aundia dago,edo batua -ezbatua'ren arazoagai-

tik edo txarto idazteko bildurra -gaitŕk, edo ez dakit zergaitik. Adar •e-!nn beŕtez gure gazteak eta idatzi,Tvarto dagoana, asieran, zuzendukojake eta laster ikasiko dabe ondoidazten. Gure Euskalerriak idazlegazteak ugari ez ba'ditu, here euske

-rea !a euskaltasuna galdu egingo ditueta orŕ ez dogu nai. Egin dagigun Ian,or" jazo ez daiten eta orretarako,idntzŕ, idatzi asko ta undo.

- 1 3 --

Page 16: LAN-U RTE RA - euskerazaleakZER LAN-U RTE RA OPORRAK ETA JOLASAK Gure artean udaldia, oporren eta jaien aldia izaten da. Egin egiten da lan an or emen, baiña isillean eta lotsaturik

G IZAU N DIAK

ARRIETA,

I TSASGIZONA

ITSASOA TA EUSKALDUNA

Mendiak eta itsasoak gatzatu daula auskaldunen izakeeara,esan dau norbaitek.

Ez dira ez euskal mendiok orren andi; baiña bai, trokatsu.Eta gure mendi oneetako basobaltz, meatz eta solo lakarrakegin dabe langille bizkor eusk alduna.

Ez da gure Kantauri itsasoa au orren zabal; baiña bai, asarreta zakar. Eta itsaso gogor onek egin dau ausartsu ta errimegure itsasgizona.

Alako asko egin izan dira ots andiko, ta kondairak gordeditu euren izenak. Guk be az aldu doguz euren egintsariak atalonetan. Zenbat eta zenbat baiña, itsas olatuak, iñungo errezte-nik itzi barik, iruntsiak izan diranak...!

BALE ARRAINKETA

Ez da sekula orrelako arrainkēta andi ta aberatsik izan!150.000 ki!o bai, izan oi ditu itsas-abere onek. Eta dana daukoon: okelea. koipea, burua, muña, bizarra eta azurrak...! Onenkoipek bak arrik 2.000 urre-dukat emon oi eban, orain irureunurte; 200 langillen urtesaria zan ori.

Obari indiko arrainketa...! Eta arrisku andiko arrainketa...!Balea ikusi orduko, or doaz aren ondotik amairu gizon; alangoamabi arraunketan, eta arpolaria txalupa muturrean tente.

Eta aren alboan dagozanean, or jaurtitzen dautsoe arpoiaburura, zuzen. Urpera doa balea, arpoiaren sasta sumatzean,eta dantza izugarria daragio txalupari, tirabiraren arrisku go-rrian.

Arnasa artzera noizbait az aldu, ta arpoi barriak sartzendautsoz arpolariak. Eta or asten da sekulako borroka gogorra:gizonak piztitzarra amaitu nai, ta piztitzarrak gizonak urperaturii ai...

TERRANOBA'KO ITSASOETAN

Gure itsas- inguruko baleak XV gizaldian gitxituta, areen atze-tik joan ziran gure arrantzaleak. Eta euren ibi llaldi luzeetan,Terranoba'ko goi-itsaso ozetera eldu.

Bi millatik gora joan oi ziran u rtero, andik aurrera; eta eu-rok izan ziran iru gidalditan, makallau ta bale-arrantzan mun-duko nagusi. Ainbat nekez irabazitako negusitza...!

Terranoba'ko itsas -ertz eta ondartzak ontzi-ondakiñez bete-rik dagoz; au da, agian, munduko itsas -illerririk zabalena. Orizala-ta, Burgds'ko kontsul-etxean ondamendi-aroan sartu oiebezen euskaldunok euren ontzi ta ontzikoak.

ARRIETA, ITSASGIZONA

Ori bera egin eban Arrieta itsasgizonak be, 1965'an. Oriegin, eta bere erri zan Pasai'ko kaiatik urten zan Terranoba'

-rantz bale-arrantzura. 60 gizon eroiazan 30 metro luze ta 9 za-balako 300 upelkadun ontziak.

Jorrailleko azken egunetan eldu zan ugarteko ur otzetara.Ez zan oraindik itsasoko leia urtu, ta batera ta bestera joiazan

izotz-mendiak. Orrela naiko lanez ugarteari bira emon eta «Ba-lea-baia»'ko itsas kolkoan sartu zan. Uga rte ta Labrador bitar-

tean dago kolko ori; eta Monreal uri nagusiraiño satzen danSan Lorenzo'ren itasa-adarraren aoa da.

Itsas adar orren zokoan emon oi dabe negua baleak. Eta itsas—leiak urtutzen asiak dirala-ta—, gora abiatu tå itsas andiraurten gura dabe oa onen bidez. An dago bitartean, gure Arrietabere lagunokaz prest. Itsas ontziko lau txalupak jetxierazi, taerne dagoz bertoko arpolariak baleak noiz age rtuko zain.

«Balea, balea...», deadar egin dau ontan ontzi tantaietakobegitaleak. Eta arraunketan asi dira txalupakoak. Andik bostordu barru, bale andi biren jabe egin dira gure arrantzaleak.Unama lodiz ontziari lotu, ta or dakarrez itsasertzera.

Be-laiñoa dago ta atxez beterik bideko urak.,., ta lanak ditugure Arrieta'k «Red Bay» izeneko ispazterrera eltzen. Ur-miinluze ta bareko bazterra..., balea zatitu ta aren ganzak urtutzekoleku egokia...!

ONDAMENDl1A

Inditar Kan.alesak bizi ziran ango ertzetan. Sagardoa, bur-diñezko aizto t i aizkorak emon eutsezan Arrieta'k adiskide-zu-rriari. Laster alkar artu, ta balea zatitzen jardun eben Kanale-sak; Euskaldunagaz batera.

Okelak gatzatu ta koipeak urtu, arin bete ebezen m illa upel,ta ontzi barruan sartu. Alako gau baltz batean baiña, aize zaka-rra sortu, ta ontzi-unamak apurturik, aurreko etxetara jaurti, taurpera bota eban...

Ez zan alan be gizonik galdu. Eta urrengo goizean, aizeabaretu zanean, ontziko gaiak salbetan asi ziran. Ez eben baiñagauza andirik atara: euren soiñekoak eta koipez beteriko upelbatzuk...

IKER-LANETAN

Canada'ko berrogei arkeoloji ta itsas jakintsu ikusi gendu-zan joandako illean, Red-Bay'ko ertzetan, Arrieta'ren ontzi oriurgaiñeratu gurean.

Itsas-bazterretik eun metrora dago, ta amar metroko ur -pean. Aren gain eta inguruko lupetza ataraten diardue orain:ondo garbituta gero karramarro andiz oso-osoan goratzeko as-motan. Ori lortzen ba'dabe, au izango da Ameriketan orain arteaurkitutako itsas ondakiiiik zarrena.

Bien bitartean, euskaldunak itxitako etxe ta labeen ondaki-ñak jaso ta aztertzen diardue beste batzuk. Tresna, bustiñezkoontziak ta bale -azurrek eta ondakiñak ugari aurkitu dabez.

Nundik-nora ikasi dabez baiña, gauza orren barri guz-tiok...?

Gure artxibuetan. Orrelako izen eta barriaz beterik doguzgure Oñate, Tolosa ta Gernika'ko artxibuak. Bardin Burgos,Valladolid ta Sevilla'ko artxibu nagusietan be.

Or doguz gordeta, ondo gordeta gaiñera, gure itsasgizonen«epopeya» nagusia egiteko gai mamintsuak.

Topau egin bear..., orixe!URKIOLA'k

— 14 —

Page 17: LAN-U RTE RA - euskerazaleakZER LAN-U RTE RA OPORRAK ETA JOLASAK Gure artean udaldia, oporren eta jaien aldia izaten da. Egin egiten da lan an or emen, baiña isillean eta lotsaturik

LATERRIAK

CUBA

BARRUTIK

EUSKALDUNEN ITZA

Euskaldunontzat itza emoteak in-dar aundia dau: itza emoten danean,bete bearra izaten dogu. Gaur, bearbada, aitz» onek ez dau leengo besteindar. Baiña orain urte batzuk itzaknotarioaren aurrean izenpetzen zaanpaper baten beste balio eban.

Gogoratzea baiño ez dago «Mari»eta «Peru» izeneko Muxikako zuaitzbien aurrean egiten ziran salerosketaeta ezkontza tratuak. Zuaitz oneinaurrean ez zc,n testigurik bear: itzaemotea naiko zan.

Nik neuk be itza emon neuan Cu-ba'ko enbajadan eta joan bearra sen-titzen neuan. Egia esan ez niñoiannasai, ez. Nire barruan eztabaida ne-roan: kubatarrak euskaldunen itzaeskatu eusten, eta ori eskatzeko ba-ekien gutaz zeozer. Baiña... eta ze-langoa ete zan kubatarren itza? Nireematearen paperak zortzi eguneankonponduko ebezala esan eusten.Baiña... onela izango ete zan?

MUNGIA'TIKCUBA'RANTZ

1978'ko abenduaren 6'a zan. Ga-bon aurrea izan be. Zelan igaroko eteneuazan Gabonakl «Ator, ator, mutiletxera, gaztaina zimelak jatera...»Nire bidea, ostera, alderantzizkoazan: egunik gozoenetan atzerrira.zortzi egun barruan emazteagaz al-kartzeko usteak zerbait poxtutzennindun. Poz igeskor bat zan. Alannai neuan, izan; baiña ez neuan ainargi be ikusten.

Abenduaren seia. Geienetan lez,aldi luze baten egazkiñari begiraizan ostean, urten gendun Madrid'e-rantz, Cuba'rakoa artzeko asmotan.

Madrid'en Centurion izeneko bulego-ra jo neuan.

Bulego au gure lantegi eta Cuba'-ko eroslearen bitarteko egiten ebanada. Ona eltzean maleta bat eta pa-pertxo batzuk emon eustezan. Azke-nengo oneikaz Barajas'en beste male-ta batzuk artu bear neuazan.

BARAJAS'EN

Centurion bulegoan artutako pape-ra erakutsi ostean, emen beste maletabatzuk eskuratu neuazan. BaiñaAduanan banan-banan danak zabal-du eta erakutsi bearra izfn! neuan.Zoritxarrez «referendum constitucio-nal» izeneko a izan zan, izan be. Eta,bildurrak eraginda-edo, zeatz begira-tu'eustezan maletok.

Azkenean, itzi neuazan itzi bearziran tokian. Baiña Cuba'ra sartzekopaperak barriro poliziari erakusterajoateko deitu ginduezan. An erabilliginduezan zorotu eraginda batera etabestera.

AMAR ORDUKOATZERAKUNTZA

Itxaron, gogaitu, zoratu... daneta-rikoa izan neuan Barajas'en. Azke-nean, arratsaldeko bostetan sartunintzan egazkiñera. Laster urtengogenduala-ta guztiz nekatuta negoan.Nire asmo bakarra Cuba'ra eldu etaatseden apurtxo bat artzea zan.

Baiña kubatarrak gu baiño lbarea-goak dira eta gauzak patxada aundizegiten dabez: bide ain luzea egitekoatsedena artu bearra egoalako-edo,egaskiñak seirak aldean piztu eua-zan bere motorrak.

Sei t'erdiak aldean c{faria emoneuskuen: arroza, letxuga orri batzuk,tomate zati bat, guriña, ogia eta ga-ragardoa. Jan dalako bat egin os-tean, eta egun barruko nekaldiak aiz-tuteko edo, ondoan egozanekaz izke-tan asi nintzan. Kubatar batzuk zi-ran. Oso pozik joiazan. Cuba'koarrantzale batzuk ziran. Canariaseta Galicia aldeak oso politak irudi-tzen jakezan. Baiña, euren iritziz, Cu-ba'ren aldean ez ziran ezer: Cubabaiño zoragarriagorik ez egoan.

CUBA!

Ordu aspergarri eta luze areitan,danetariko« egin neuan: itz, lo, ira-kurri, gogaitu eta abar. Alango ba-tean, egazkiñeko komandantearenabotsa entzun genduan: 35.000 oine-ko goieran eta Habana'ko Jose Mariegazkinzelaitik 45 minutotara gengo-zala azaldu euskun.

Azkenengo minutoak oso arin iga-ro jatazan. Egazkiñetik jatsi eta neu-re maletak artzeko gogo bizia neu-kan. Baiña ez nauazan ain arin beartu. Eskuratu neuazanean, Aduana-tik igaro bearra egoan. Madrid'ekoagitxi izan ba'zan, emen be bardiñaegin bearra izan neuan. Baiña nekeguztiak dau bere amaia, eta alan ger-tatu jatan niri be: ez zan makala izannire poza itxarotzen neukazan biakeuskaldunak zirala ikustean!

(jarraitzeko)

Piru LEGARRETA

Egia esan, egun batzuk leenagoCuba'ko Emabajadan gertatutakoizan eta gero, ez nintzan ezertazarritzen. Taxia bera artzen be ez eus-ten lagungu. Neure maletaxoa artueta an abiatu nintzan kaleruntz.

— 15 —

Page 18: LAN-U RTE RA - euskerazaleakZER LAN-U RTE RA OPORRAK ETA JOLASAK Gure artean udaldia, oporren eta jaien aldia izaten da. Egin egiten da lan an or emen, baiña isillean eta lotsaturik

12 IZKI'koakfotografo

9 IZKI'koakreina, desolacionch zrlare, oj

8 I2,'KI'koakprimaveramirarpatada, coz

7 IZKI'koakél mismoen ninguna parteposible

(torre

6 IZKI'koakcarbon (el)escampar

aparecerrescatar, librar

5 IZKI'koakmanifiesto, visibleperdernochebuenatambiénreventaŕ, explotarcocer, digerirabundanteresto, sobrasacarsaben

4 IZKI'koaknuestrocogertampoco i tal

3 IZKI'koaki quŕon?crecertu mismoalientoi que?deudallamagrano, semillaala = meridionalfalta (carencia)a alitturbioSI

2 IZKI'koakpodernomorirlos, lases/ysufrjo: con, porsufrjo; de jerundŕcproximo, cercanoahIbueno (inv.)lo tienebesoyoa, algusano, lombrŕz

20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31

Page 19: LAN-U RTE RA - euskerazaleakZER LAN-U RTE RA OPORRAK ETA JOLASAK Gure artean udaldia, oporren eta jaien aldia izaten da. Egin egiten da lan an or emen, baiña isillean eta lotsaturik

EUSKERAZALEAK

BILBO EUSKALDUNTZEN

Euskaldunak ba-daukaguz olako ames ausarti batzuk. Eta, txarrena, ames orreik egibiurtu ta bizitzan bete bear doguzala bururatzen jaku. Or asten gara geiago barik jo ta ke la-nean.

Eta iñoz ames ori egi biurtzea lortzen dogu.Olako ames bat da talde batentzat, beste talde batzuk be ba-dirala lankide jakin arren,

Bilbo euskalduntzea. Eta lan orretan diardu jo ta ke gure EUSKERAZALEAK TALDEAK.Orretarako dira ainbeste ikasleri emoten jakezan ikas-aldiak, irakasleak sortzeko egi-

ten diran ekiñaldiak... orretarako ateraten diran ikasbideko liburu egokiak... orretarako lasterargia ikusiko dauan gure egutegi barria... Orretarako KILI-KILI... ZER...

* * *

GASTEIZ EUSKALDUNTZEN

Eta Bilbo euskalduntzea ames utsa dala uste dauanak, zer esango dau Gasteiz be eus-kaldundu nai dabenen ekiñaldiak gogoratzean?

Ba-diardue ekiñaldi orreik be gogotsu, ba-dira an be EUSKERAZALEAK eta bestetalde batzuk, naikoa isillean eta egokiro lan egiten, Aldundia be laguntzaille dabela.

* * *

ZELAN LORTU?

Baiña izan gaitezan ikusle argiak, ezarri dagiguzan oiñak lurrean. Olako uri aundi bat,osc-osoan erdeldun dana, euskaldundu lei ala ez?

Oso lan gaitxa iruditzen jaku, baiña erdeldun artean euskaldun batzuk izatea bai lortuleikela ta lortu bear dala. Orreik beti izango dira geroko euskalduntzearen oiñari ta azi.

Baiña Euskalerri osoa euskalduntzeko bide bakar bat baiño ez dogu ikusten; Txiki-txikitatik asita, ikastetxe guztietan guztiai nai ta nai ez euskerea irakastea. Orrelan, urteakjoan eta urteak etorri, erri guztiak ikasiko leuke eta laroge urte barru Euskalerri guztiak jakin-go leuke euskeraz berba egiten.

Guk ez dogula ikusiko? Egia da, baiña pide ori artzen ba'da, itxaropentsu ilgo gara etaitxaropenak bizitzan be lanerako poza emongo dausku.

* * *

AURKALARIAK

Erdera egiten dan lurraldeetan bizi diranak eginbide orren aurkako dira: Jentea bear-tzen ba'dozue, gorrotagarri biurtuko zaree! Euskotar jatorra izateko ez dago euskeraz itz eginbearrik! eta olakoak esaten dabez. Eta ori diñoen artean eskoletan erderea, gaztelerea, bea-rrezkoa da, eta mailla askotan erbesteko izkuntza bat ikastea be bai, ezelako gorrotorik sortubarik.

Artu bei gure Gobernuak, jaurlaritzak, bide ori ezelako bildur barik, Israel'en artu zanlez eta euskotarrak, Euzkadi'n bizi garan guztiak, izan gaitezan euskaldun.

OLAZAR'tar Martin'ek

Page 20: LAN-U RTE RA - euskerazaleakZER LAN-U RTE RA OPORRAK ETA JOLASAK Gure artean udaldia, oporren eta jaien aldia izaten da. Egin egiten da lan an or emen, baiña isillean eta lotsaturik