Oihu 9.zbk
-
Upload
barakaldoko-gazte-asanblada-barakaldo-gaztea -
Category
Documents
-
view
238 -
download
3
description
Transcript of Oihu 9.zbk
11 5.000 PERTSONA EUSKAL PRESOPOLITIKOEN ESKUBIDEEN ALDE
(BIZKARTZE)
Pasaden urtarri laren 1 2an 11 5.000
pertsonek, euskal preso politikoen
eskubideak errespetatuak izan
daitezen exij itu zuten:
Dispertsioarekin bukatzea presoak
Euskal Herrira ekarriz, gaixo dauden
presoak askatzea, Parot doktrinarekin
bukatzea eta zigor osoa bete duten
preso guztiak askatzea, zigorraren
3/4na bete dutenek askatasuna
berreskuratzea. . . Laburbilduz
estatuek beraien legeak bete ditzatela
eta presoen giza eskubideak
errespetatuak izan daitezela.
Egunaren kronika egitera mugatu
beharrean aurreko lana aipatu
beharko genuke baita ere. Aurreko
egun eta hilabeteetan egindako lana
manifestazioko eguna bezain
garrantzitsua izan zen, mobil izazio
hau aurrera eramateko eta arazo hau
sozial izatzen jarraitzeko.
Hilabeteak egon dira milaka pertsona,
Euskal Herri osoan zehar
mobil izazioa lantzen: auzoz auzo,
herriz herri, lantegietan,
ikastetxeetan. . . Hamaika ekimen
burutu dira euskal presoen
eskubideen alde eta Bilbora joateko
deialdia zabaltzeko: kartelak,
kalej irak, kontzentrazioak. . . Betiko
tresnei idei berriak gehitu zitzaizkien:
herri gehienetan egin ziren bideoak
adibidez. Arlo ezberdinetako
ekimenak burutu dira baita ere:
kulturalak, kirol mundukoak (Athletic
eta Errealeko jokalari ohiek jokatu
zuten partidua adibidez. . . ).
Euskal Herrian lan handia egin zen,
baina baita nazioarteko herri askotan
eta herrialde askotatik
mobil izazioaren aldeko mezuak bidal i
zizkiguten eta bertan ere ekimenak
burutu ziren, nazioarteko tuitazoa
esate baterako.
Lan guzti honi esker eta egunero
egiten den lanari esker presoen
inguruko arazoa sozial izatzeko
urtarri laren 1 2an Bilboko kaleak
jendez gainezka egon ziren.
Mobil izazioak 1 .000 atxikimendu
baino gehiago jaso zituen, Euskal
Herriko zein nazioarteko eragile sozial
eta politikoen eta pertsona ezagunen
(politikako, sindikal ismoko, kulturako,
kiroleko, kazetaritzako. . . mundukoak)
partez heldu ziren. Manifestazioa
arratsaldea izan bazen, Bilbon
goizetik eduki genuen aukera
gozatzeko eta giro paregabea sortu
zuten, Herrirak antolatutako ekimen
ezberdinei esker: kale animazioa,
kontzertuak, bertsolariak. . .
Arratsaldera heldu arte. Goiz goizetik
Euskal Herriko toki guztietatik
autobusak atera ziren, 300 baino
gehiago, metroa eta trena jendez
gainezko egon ziren, arratsaldean
batez ere, manifestazioa hasi baino
lehen. Kanpotik ere bai jende ugari
hurbildu zen: Madri letik eta Katalan
Herrialdeetatik autobusak etorri ziren
baita ere, baina ez hori bakarrik:
Asturiesetik, Okzitaniatik, Aragoitik,
I tal iatik. . . etorri ziren baita ere.
Arratsaldeko lehenengo orduetatik la
kasil lako inguruak eta autonomia
kalea jendez betetzen hasi zen eta
manifestazioa hasterakoan kalea
jendez gainezka zegoen, errepidea
eta espaloiak ere bai. Ekitaldia bukatu
ondoren, jende asko Zabalburutik
jaisten jarraitu zuen.
Nabarmendu behar dugu
mobil izazioaren inguruan herritar
ugarik egin zuen lana antolakuntzan.
Azpimarratzea ere bai herri
komunikabideek egindako lana
manifestazioa jarraitzeko, batez ere
Info 7k eta Hamaika Telebistak
egindakoa. Bi komunikabide hauei
esker momentu guztian
mobil izazioaren informazioa eta
irudiak zuzenean edukitzeko aukera
izan genuen, elkarrizketekin batera.
Naiz-Garako eta Berriako langileek
egun osoan egon ziren mobil izazioa
jasotzen.
Eta orain zer? lanean jarraitu behar
dugu gai honen inguruan euskal
preso politikoen eskubideak
errespetatuak izan arte eta etxean
eduki arte: auzoz-auzo, egunez-
egun. . .
TXAKURREK KOSK, NAGUSIEK TXALO
(ORTIGAL ARA)
Beste behin gertatu da. Bai, beste
behin. Gure segurtasuna
mantentzeagatik lan egiten duten
horiek puntu horren aurka egiteagatik,
hau da, herritarron segurtasuna
bortxatzeagatik ez dute zigorrik jaso.
Xuban Nafarrateren kasuaz mintzo
naiz, 201 2ko Martxoaren 29ko greba
orokorran zauritu larri suertatu zen
gasteiztar gaztea, Ertzaintzak
jaurtitako gomazko bola bat kolpatu
ostean. Ordun, sei egun pasa behar
izan zituen Santiago Ospitalean eta
Ertzaintzaren aurkako salaketa ezarri
zuen alta jaso eta egun batzuk
geroxeago. Azken egunetan, ezagutu
dugu Gasteizko Instrukzio Auzitegiak
kasua amaitutzat jo duela eta,
gainera, Xubanekin batera beste bi
gazteri autoritateari desobedientzia
egotzi die.
Azkenengo urtean, krisi ekonomikoa
dela eta, mobil izazioen ugaritzearekin
batera txakurradaren errepresioa
handitu egin da Euskal Herrian edo,
behintzat, askoz nabarmenagoa izan
da. Xuban Nafarrateren kasuaz gain
beste hainbat antzeko egoera gertatu
dira, Iñigo Cabacasen hilketa kasu.
Horrez gain, bortizkeriaz betetako
ekintza hauek Kataluniako Mossos
d´Esquadra eta Espainar erreinuko
Polizia Nazionala zipriztindu dituzte.
Kasu gehienetan, gomazko bolen
jaurtiketak eragindako lesio larriak
egozten zaizkie indar errepresibo
desberdinei, eta jaurtigai hauen
debekua eskatzen da gizartearen
geihengo batetik. Gainera, Europar
Batasunak estatu osoko isti luen
aurkako poliziak duen gomazko bolen
deuseztapena agindu dio bai Lakuako
gobernuari, bai Espainar gobernuari
ere. Biak ala biak beste alde batera
begiratuz erantzun dute, egungo
isti luen aurkako materiala mantenduz
edo berrituz. Baina hau ez da guztia,
nahiz eta zaurituek haien lesioak
polizien kargen ondorioak direla
frogatu, lekuko gobernutik eta justizia
egoitzatik egoera hau ezeztatzen da.
Horrek ondorio argi batera
garamatza: txakurrak kosk egiten
duen bakoitzean, nagusiak txalo
egiten dio. Hau da, zigorgabetasun
osoz jarduteko baimena dute indar
errepresiboek, agintarien interesak
zaintzeko eta manifestazio zein greba
orokorretan herritarren parte hartzea
kiki ltzeko. Zigorgabetasun hau
frankismo garaitik datorren
herentziaren zati txiki bat baino ez da
eta eremu gehiago ikutzen ditu, hala
nola, Euskal Nazio Askapenerako
Mugimenduko kide mordoak
jasandako torturen gauzatzaileen
zigor eza. Baina, Xuban Nafarrateren
kasura bueltatuz, epailearen
esanetan gaztearen zauriak ez dira
bat etortzen gomazko bolek
normalean eragindakoekin eta
Ertzaintzatik ihesean zihoanean
erortzearen ondorio direla azaltzen
du. Adierazpen hau guztiz ezeztatzen
du Xubanen aitak salaketan
aurkeztutako bideoan, non entzuten
diren Ertzaintzak jaurtitako bolen
soinua eta ikusten da Xubanen
buruko zauria forma biribi la duela.
Gainera, bertan aurkitzen ziren
lekukoen esanetan, ertzainetako
batek gomazko bola bat jaurti zuen
gasteiztar gaztearen burura lau
metrotako distantziatik. Hala ere,
momentuko Lakuako Barne Sailburua
zen Rodolfo Aresek ertzainen jokaera
defendatu zuen, Errekaldeko Kukutza
gaztetxearen desalojoan egin zuen
bezala. Hortaz, hi lzorian utzi zuen
ertzainak bere eskopetarekin kaleak
“segurtasunez” betetzen jarraituko du
eta, gainera, Xubani autoritateari
desobedientzia egotzi diote beste bi
gazterekin batera.
Amaitzeko, aurreko guztia aztertuz,
egungo justizia sistema selektiboa
dela argi dago: inposatutako gizarte
ereduaren aurka egiten dutenei zigor
neurrigabeak ezartzen zaizkien
bitartean, egungo sistema
mantentzeko bortizkerian eta giza
eskubideen urraketan oinarritzen
direnei absoluzioarekin eta zigor
ezarekin saritzen zaizkie. Honen
aurrean, herriaren erantzuna sendoa
izan behar da, agintariek ezarritako
justizia ez bada gai hau gauzatzeko,
herriak hartu beharko du justizia bere
eskumen bezala. Haiek koska egiten
badute guk ere hortzak ditugula
erakutsiko diegu, gutako norbait
kolpatzen badute guztioi jotzen
gaituztelako. Ea txalotzen duten esku
horiek burura eramatea lortzen dugun
EZ GAITUZUE IXILDUKO! ELKARTASUNABRIGA, GALIZAKO GAZTE ERAKUNDEAREKIN
(BIZKARTZE)
Galizako Briga, gazte erakunde
independentistak jakinarazi du
errepresioaren kontrako kanpaina
berria martxan jarriko duela,
jasaten duen errepresioa
salatzeko eta honi ekonomikoki
aurre egin ahal izateko, konkretuki
1 2.000€ baino gehiagotara
heltzen diren isunei.
Datozen egunetan eta
hilabeteetan diru hori ordaindu
behar izango dute: Mil lán Astray
faxistaren estatua baten kontra
egiten saiatzeagatik, muralak
egiteagatik, gazteriaren aldeko
VI I . jardunaldietako
manifestazioan parte
hartzeagatik, 2011 . urteko
urtarri laren 27ko greba jardunaldi
batzuetan kalteak sortu omen
zituztelako. . . laburbilduz
adierazpen askatasuna eskubidea
gehiegi erabiltzeagatik eta
sistemari zein estatu espainiarri
aurre egiteagatik. Hasieratik
jazarriak dituzte: atxi loketa
arbitrarioak, salaketa faltsuak,
isunak. . . hau beste adibide bat
baino ez da izan.
Baina oztopo guztien gainetik
aurrera jarraitzeko erabakia hartu
dute isi ldu gabe, askatasuna lortu
arte. Horregatik elkartasuna
eskatzen dute, besteak beste
berri hau zabaltzea eta ekarpen
ekonomikoak. Horretarako kontu
korronte bat zabaldu dute,
Santander bankuan: 0049 679556 2095036710.
GABON EZBERDINAK
(ARROLETZA)
Pasaden gabon hauek zapore
garratz batekin bizi izan ditut.
Mendebaldeko famil ia askok
bazkari eta janari erraldoiekin
tripak betetzen genituen
bitartean, Hegoameriketako
herrialde bat sufritzen ari
zelako. Badakit munduan
zehar data hauetan herri ugari
sufritzen ari direla, baina herri
honetan zentratu nahi dut.
Herri errepresaliatu hau
Guarani kaiowa du izena eta,
euskaldunok bezala, ez dauka
naziorik ez eta lurrik ere.
Indigena hauek
Hegoameriketako zentroan
kokatzen dira (gutxi gora
behera), beraien lurren
gehiengoa Brasilen kokatzen
delarik. Historian zehar hainbat
inbasio jaso izan dituzte,
espainiarren kolonizazioarekin
hasita eta Brasilgo
diktaduraren lurren
lapurretarekin.
Gaur egun, eta Brasilgo
diktadura amaituta dagoela,
beraien lurretara bueltatzeko
erabakia hartu zuten, beraien
ihesaldia bukatutzat hartuta.
Baina arazo larri batekin topatu
ziren, bada, diktadura garaian
lur horiek terratenienteei
salduak izan ziren, eta lur
horiek Brasilgo lehen
sektorearen produkzio
ardatzetako bat bilakatu zuten,
bertan soja, artoa eta azukre
soroak jartzen. Lur jabe hauek
ez daukate inolako intentziorik
diktadurak eman zizkien lurrak
guarani kaiowa herriari
bueltatzeko eta beraien
negozioak bertan behera
uzteko, beraz, paramil itarrak
kontratatu eta beraien buruak
armatu dituzte (diruak erosi
ditzakeen puntako
armamentuarekin, noski)
beraien eskubideak
berreskuratu nahi dituen herria
bertatik uxatzeko. Gatazka hau
gehiegi luzatzen ari da eta
hildako indigenen kopurua gero
eta altuagoa da, beraiek ez
dutelako baliabiderik
terrateniente hauei aurre
egiteko.
Herri indigena honek bere
egoera eta dauzkan aukerak
ikusita, laguntza internazionala
eskatzea erabaki zuen, eta
beraien laguntza oihuari
erantzuna emanez, Brasileko
bolondres talde bat joan zen
bertara ikusle internazional
bezala jarduteko, beraien
bizitzak arriskuan jarriz,
Guarani kaiowa indigenekin 24
ordu egongo zirelako.
Bolondres talde hau abendutik
urtarri lera egon zen bertan,
egoera gertutik bizitzeko eta
bueltan joaten direnean,
jasotako informazioari ahalik
eta hedapen gehien emateko.
Talde horren barnean Brasilen
ikasten dagoen Katalan
herrietako lagun bat zegoen,
Didac deiturikoa.
Urtarri laren amaieran gaudela,
bolondres talde honek bueltan
da, inolako hildako edo
zauriturik suertatu barik, baina
seguru hamaika injustizia
ikusita.
Beraz, nire esker eta agurrik
beroena eskaini nahi diet
bolondres talde honi eta mezu
argi bat helarazi nahiko nien
Guarani kaiowa herriari : eutsi
gogor! Zuekin gaude!
Amaitzeko, irakurleei fabore bat
eskatu nahi dizuet: egoera
honen berri eman dezazuen,
zuen inguru hurbilean,
interneten…ehundaka
komunikabide ezberdin ditugu
mendebaldean, beraietaz balia
gaitezen injustiziak
geldiarazteko!
GORA EUSKAL HERRIA
INTERNAZIONALA ETA
SOLIDARIOA!
UN REY A GOLPES
(PIOLETAZO)
El 23 de febrero de 1 981 tuvo
lugar un intento de golpe de
estado, o al menos es lo que
nos han hecho creer,
perpetrado por los mandos
mil itares, en donde un grupo de
guardias civi les a la cabeza de
Fernando Tejero asaltaron el
congreso de los diputados. Al
mismo tiempo y siguiendo el
plan previsto, en Valencia el
capitán general, Milans del
bosch, desplegó la división
acorazada, que la formaban
1 .800 efectivos y 40 tanques,
en las calles.
La aparición del rey en
televisión supuso el fin del
golpe de estado ya que como
capitán general de los ejércitos
y en defensa de la constitución,
desautorizó dicho golpe de
estado. El golpe quedaba
anulado y la figura del rey
quedaba elevada, desde un rey
poco consolidado hasta la
categoría de héroe salvador. El
plan había salido según lo
planeado, tanto que hoy en día
se sigue hablando del rey
como un salvador, cuando se
sabe que el intento de golpe de
estado fue planeado por el
propio rey. Ya que en 1 980 el
Borbón dio el visto bueno a sus
mil itares Armada y Milans para
que organizaran y ejecutaran el
23F.
Existe una larga l ista de trapos
sucios entorno a la corona de
los que el rey durante años
ha conseguido tapar pero a día
de hoy ya no son ningún
secreto. Entre el las destacan
enriquecerse hasta convertir a
su famil ia en una de las mas
ricas del mundo, ya sea
malversando caudales públicos
o de la corrupción
general izada, recibiendo
regalos multimil lonarios y
también de los denominados
“fondos de reserva” adscritos a
defensa. También el rey fue
partícipe en los encubrimientos
de los delitos del caso Noos y
del caso Urdangarín. Además
de sus escándalos sexuales
que no son ningún secreto, los
que durante tiempo pudo tapar
con mil lones sobornando a sus
amantes. También los más
grabes como la colaboración
con el terrorismo de estado al
poner en actividad a los GAL y
del fratricidio premeditado
cometido a su propio hermano
para nombrarse único sucesor
a la corona.
A Juan Carlos de Borbón no le
ha elegido nadie, la corona la
impuso un fascista l lamado
Francisco Franco. Por
consiguiente y visto todas las
leyes que ha eludido este
personaje, se exige que sea
juzgado por todo y que se
ponga fin a su inmunidad de
monarca y la abolición de la
monarquía, que se pongan a
trabajar.
“Habría que quemarlos como
Rusia hizo con los Zares”