Landareen erreinua
-
Upload
saraydelafuente -
Category
Documents
-
view
4.377 -
download
4
Transcript of Landareen erreinua
LANDARE TALDEAK
• Bi talde daude:– Lorerik gabeko landareak
– Landare loredunak
LORERIK GABEKO LANDAREAK• Ez dute inoiz lorerik sortzen. Ez dute ez
hazirik ez fruiturik eta esporen bidez ugaltzen dira.
• Esporak zelula bereziak dira eta estalki gogorra dute.
• Lorerik gabeko bi landare-talde daude: Goroldioak: Oso landare txikiak dira.
- Zurtoin eta hosto txikiak dituzte. - Badute sustraitxo bat lurrean finkatzeko, ez
ura hartzeko; gorputz osoan zehar xurgatzen dute ura.
- Leku hezeetan bizi dira. - Gorputzetik zutabetxo fin bat ateratzen da; bere
muturrean kapsula lodiago eratzen da. Kapsula horretan esporak sortzen dira.
Kapsula
hostotxoak
zurtointxoa
sustraitxoa
Iratzeak: Goroldioak baino handiagoak dira.- Leku hezeetan bizi dira.- Lurpeko zurtoina dute: Errizoma.- Errizomatik ateratzen dira sustraiak eta hostoak- Hostoak handi samarrak dira: fronde.- Esporak hostoen azpialdean sortzen dira: soro.
LANDARE LOREDUNAK
• Ugaltzeko loreak eta haziak sortzen dituzte.
• Lorea ez dute urte osoan izaten; normalean, udan eta udaberrian.
• Bi talde daude: – Gimnospermoak: zuhaitzak eta
zuhaixkak.– Angiospermoak: talde ugariena da.
Gimnospermoak. Zuhaitzak eta zuhaixkak dira.- Hosto iraunkorrak, luzeak eta estuak dituzte.
- Loreak ez dira ikusgarriak.- Ez dute fruiturik sortzen.- Haziak pinaburuetan sortzen dira.- Pinuak, zedroak, izeiak …
Hazia
Angiospermoak. Haziak fruitu baten barruan sortzen dira.
- Loreak sortzen dituzte: ikusgarriak- Zuhaixkak (erromeroa), zuhaitzak
(gaztainondoa, pagoa), belarrak eta loreak daude.- Landare talde ugariena da.- Gure elikaduran erabiltzen ditugu.
LANDAREEN ELIKADURA
• Landareek ez dute elikagairik hartu behar; beren elikadura sortzen dute.
• Elikagaia sortzeko substantzia batzuk behar dituzte: ura, gatz mineralak, karbono dioxidoa eta eguzkiaren energia.
• Landareek elikagaia sortzeko egiten duten prozesua fotosintesia da.
• Prozesu hori hostoetan eta zurtoin berdeetan gertatzen da
NOLA GERTATZEN DA FOTOSINTESIA?• Landareek lurretik ura eta gatz mineralak
hartzen dituzte, sustraien bidez.• Sustraiek ile xurgatzaileak dituzte.• Uraren eta gatz mineralen nahasketak
izerdi landugabea sortzen du.• Izerdi hori sustraietan eta zurtoinean joaten
da: hodi zurkara izeneko tutu mehe - mehe batzuetatik hostoetaraino heldu arte.
• Karbono dioxidoa atmosferako gas bat da. Estoma izeneko irekigune txiki baten bidez sartzen da hostoetan.
URA
GATZ MINERALAK
ILE XURGATZAILEAK
HODI ZURKARA
ESTOMA
EGUZKIA-ARGIA
KARBONO DIOXIDOA
• Fotosintesia oso konplexua da. Landareek hartutako ura, gatz mineralak eta karbono-dioxidoa hostoetaraino heltzean, elikagaia bihurtzen dira, eguzki-argiaren energiaren bidez.
• Landareek eguzki-argia hartzen dute, kolore berdeko substantzia baten bidez: klorofila.
• Klorofila kloroplastoen barruan daude.• Fotosintesian, oxigenoa sortzen da.• Fotosintesiaren bidez, izerdi landua sortzen
dute.• Izerdi landua liber-hodien bidez garraiatzen
da landarearen atal guztietara.• Hodi-zurkarak eta liber-hodiak ez dira
nahasten.
IZERDI LANDUGABEA
IZERDI LANDUA
HODI-ZURKARA
LIBER-HODIAK
ARNASKETA• Landareek arnasa hartu behar dute. • Arnasketan, landareek oxigenoa hartzen
dute airetik eta karbono-dioxidoa botatzen dute.
KONTUZ!!!!!!!Fotosintesian: karbono-dioxidoa hartu;
oxigenoa bota.Arnasketan: oxigenoa hartu; karbono-
dioxidoa bota.
OXIGENOA
KARBONO DIOXIDOA
KARBONO DIOXIDOA
OXIGENOA
FOTOSINTESIA
ARNASKETA
LOREAK: UGALTZE - ORGANOAK• Loreak landareen ugaltze-organoak dira.
Loreek atal ar bat eta beste atal eme bat dute.
• Lorearen atal arra estaminea da. Estaminek antera batzuk dituzte. Antera horietan polena sortzen da.
• Lorearen atal emea pistiloa da. Pistiloak obulutegia du; eta obulutegian, obuluak sortzen dira.
• Korolak eta kalizak inguratzen dituzte babesteko.
UGALKETA SEXUALA
ATAL ARRA
ATAL EMEA
ESTAMINEAK
PISTILOA
OBULUTEGIA
ANTERAK
polena
• Ugalketak hiru pauso ditu:–Polinizazioa–Fruitua eta hazia eratzea.–Hazia ernetzea.
POLINIZAZIOA• Lehen pausoa da polinizazioa.• Polinizazioa polena anteretatik pistilora
igarotzeko prozesua da.• Bi forma daude: intsektuen bidez eta
haizearen bidez.
Intsektuen bidezko polinizazioa: lore handi eta ikusgarrietan gertatzen da.
• Lore hauek likido gozo bat sortzen dute: nektarra.
• Intsektuak lorez lore ibiltzen dira haien nektarraz elikatzeko.
• Hori egitean, polena itsatsi egiten zaie, eta beste lore batzuetara joaten direnean, polena askatzen dute lore haietan.
Haizearen bidezko polinizazioa: haizeak garraiatzen du polena lore batetik bestera.
• Lore hauek txikiak izaten dira eta ez oso ikusgarriak.
HAZIA ETA FRUITUA• Polinizazioaren ondoren, hazia eta
fruitua sortzea da hurrengo pausua.• Obuluak haziak bihurtzen dira.• Obulutegia fruitua bihurtzen da. • Fruituak haziak ditu barruan. Fruituak
haziak babesten ditu.
ERNEA ERNETZEA• Ugalketaren azken pausua.• Hazia lurrera erortzen denean eta
baldintzak egokiak direnean, hazi erne egiten da.
UGALKETA ASEXUALA
• Landare asko beren atal batzuen bidez ugaltzen dira: ugalketa asexuala da.
• Hainbat sistema erabiltzen dute ugaltzeko:– Estoloiak: lurzoruaren gainean
horizontalean hazten diren zurtoinak dira. Batzuetan sustraiak sortzen dituzte eta landare berri bat jaiotzen da. Adibidez, marrubiak.
– Errizomak: lurpeko zurtoin horizontalak dira. Errizomei ere zurtoinak ateratzen zaizkie gorantz eta beste landare sortzen da. Adibidez, lirioak.
– Tuberkuluak: errizoma mota bat da. Errizoma hau lodituta dago. Adibidez, patatak.