Ekoizpen ekologikoa -...

3
AZTERKETA EGIN DUGU ELIKAGAI EKOLOGIKOEN EKOIZPENA ETA KONTSUMOA ESPAINIAKO ESTATUAN ZERTAN DEN JAKITEKO Zer da produktu ekologiko bat? Espainiako Nekazaritza, Arrantza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak (MAPAMA) egiaztatu zuen kontsumitzaileak ez zekiela oso ongi zer esan nahi duen kontzeptu horrek, eta okerreko ikuspegia ere bazuela batzuetan. 2009. urtean egin zen ikerlan batek, Marketing y productos ecólogicos izenekoak (Marketina eta produktu ekologikoak), honela definitu zuen: nekazaritza edo abeltzaintza ekologikotik datorrena, sintesiko subs- tantzia kimikoak erabili gabe ekoizten dena (pestizidak, ongarriak edo medikamentuak), landareen eta animalien hazte erritmoa errespetatuz lortzen dena, eta substantzia artifizialik erantsi gabe lantzen dena, adibidez gehigarriak, koloratzaileak, zapore-emaileak eta lurrinak. Urtetik urtera ikus daiteke elikadura ekologikoak garrantzi handia duela merkatuetan, eta, ondorioz, erakunde nazionalek eta nazioarte- koek sustatu egiten dute elikadura mota hori. Hori dela eta, EROSKI CONSUMERek argitu egin nahi izan ditu produktu ekologikoak ekoizteko eta egiaztatzeko moduaren inguruko kontzeptuak, eta jakin egin nahi izan du Espainiako Estatuan zertan den elikagai ekolo- gikoen ekoizpena eta zer-nolako kontsumitzaileek erosten dituzten produktu horiek. ESPAINIAKO ESTATUAK 1,7 MILIOI TONA PRODUKTU EKOLOGIKO EKOIZTEN DITU LANDARE JATORRIKOAK ETA KONTSUMOAK 1.500 MILIOI EURO EMATEN DITU BARNE MERKATUAN Ekoizpen ekologikoa: gorantz doan merkatua sakonean 24 25

Transcript of Ekoizpen ekologikoa -...

Page 1: Ekoizpen ekologikoa - revista.consumer.esrevista.consumer.es/web/eu/20170501/pdf/tema-de-portada.pdf · medikamentuak), landareen eta animalien hazte erritmoa errespetatuz ... Ugalketa

AzterketA egin dugu elikAgAi ekologikoen ekoizpenA etA kontsumoA espAiniAko estAtuAn zertAn den jAkiteko

Zer da produktu ekologiko bat? Espainiako Nekazaritza, Arrantza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak (MAPAMA) egiaztatu zuen kontsumitzaileak ez zekiela oso ongi zer esan nahi duen kontzeptu horrek, eta okerreko ikuspegia ere bazuela batzuetan. 2009. urtean egin zen ikerlan batek, Marketing y productos ecólogicos izenekoak (Marketina eta produktu ekologikoak), honela definitu zuen: nekazaritza edo abeltzaintza ekologikotik datorrena, sintesiko subs-tantzia kimikoak erabili gabe ekoizten dena (pestizidak, ongarriak edo medikamentuak), landareen eta animalien hazte erritmoa errespetatuz lortzen dena, eta substantzia artifizialik erantsi gabe lantzen dena, adibidez gehigarriak, koloratzaileak, zapore-emaileak eta lurrinak. Urtetik urtera ikus daiteke elikadura ekologikoak garrantzi handia duela merkatuetan, eta, ondorioz, erakunde nazionalek eta nazioarte-koek sustatu egiten dute elikadura mota hori. Hori dela eta, EROSKI CONSUMERek argitu egin nahi izan ditu produktu ekologikoak ekoizteko eta egiaztatzeko moduaren inguruko kontzeptuak, eta jakin egin nahi izan du Espainiako Estatuan zertan den elikagai ekolo-gikoen ekoizpena eta zer-nolako kontsumitzaileek erosten dituzten produktu horiek.

Espainiako Estatuak 1,7 milioi tona produktu Ekologiko EkoiztEn ditu landarE jatorrikoak Eta kontsumoak 1.500 milioi Euro EmatEn ditu barnE mErkatuan

Ekoizpenekologikoa: gorantz doan

merkatua

sakonean

24 25

Page 2: Ekoizpen ekologikoa - revista.consumer.esrevista.consumer.es/web/eu/20170501/pdf/tema-de-portada.pdf · medikamentuak), landareen eta animalien hazte erritmoa errespetatuz ... Ugalketa

sakoneanAzterketA egin dugu elikAgAi ekologikoen ekoizpenA etA kontsumoA espAiniAko estAtuAn zertAn den jAkiteko

Produktu Ekologikoa1. ZER DA?

Nekazaritza eta abeltzaintza ekologikotik dator.

Horien osagaien %95 EKOIZPEN EKOLOGIKOTIK DATOZ

2. NOLAKOA DA EKOIZPENA?

Lau zutabe ditu:

A. Teknika natural eta tradiziona-lak erabiltzen dituzte:

Ongarri organikoak

Animalia jatorriko ongarriak Txandaka landatzen dituzte lur eremuak

Lugorri uzten dituzte lur eremuak

B. Galarazita daude transgenikoak

C. Galarazita daude pestizidak, eta ohiko ekoizpenean baino elikadura-gehigarri gutxiago erabil daitezke

D. Animalien ongizatea errespetatzea:

Zaindu egiten dira horien bizi zikloak

Ez da mutilaziorik egiten

(zikiratu, adarrak moztu, mokoa moztu)

3. ZIURTAGIRIAKDatu hauek ageri dira:

Agintaritzaren eta kontrol erakundearen kodea

edo kontrol erakundearen izena eta kodea dakarren logo espezifiko bat

Europako Batasuneko logo ekolo-gikoa ere eraman dezakete:

Iturria: elaborazio propioa, Europako legeditik atera dugun informazioa oinarri hartuta (Araudi hauek (CE) 834/2007, 967/2008, 889/2008 eta 1254/2008); eta horrez gain, kontsumitzaile elkarte desberdinetatik lortutako datuak, besteak beste, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Elkartea (OCU).

Ez dago ebidentzia

zientifikorik mantenugai,

bitamina, mineral... gehia-

go dituztela esateko.

nipulatu genetikoki, ez landatzeko eta ez anima-liak bazkatzeko ere. Hirugarrenik, pestizidak ere ez daude baimen-duta, eta albaitaritzako sendagaiak salbuespen egoeretan baizik ez daitezke erabili, eta ziur-tagiri ekologikoak ematen dituzten erakundeen baimenarekin baino ez. Txertoak erabil daitezke eta baita antibiotikoak ere, baina zuhurtziaz eta beharrezkoa denean bakarrik. Ildo horretan, ohiko moduen bidez ekoitzitako produktuentzat baino elikadura-gehigarri gutxiago onartzen dira ekologikoentzat.Eta ekoizpen ekologikoaren laugarren zutabeak esaten du errespetatu egin behar dela anima-lien ongizatea, hau da, zaindu egin behar direla horien bizi zikloak eta saihestu egin behar di-rela mutilazioak (zikiratzea, adarrak moztea edo mokoa moztea). Ugalketa lagunduko teknikak ere galarazita daude, intseminazio artifiziala izan ezik. Animaliek modu naturalean elkar estal dezaten bilatzen da eta kumeak amarekin bizi daitezela, haren esnea hartuz horretarako ga-raia denean. Erabiltzen diren arrazak, berriz, au-toktonoak izaten dira; ez dira hain emankorrak, baina hobeto gainditzen dituzte gaixotasunak.Nolanahi ere, ustiategi bat ekologiko gisa izen-datzeko, arau horietara egokitzeko trantsizio epe bat pasatu behar du aurrez. Tarte horretan ekoizten diren produktuak ez daitezke saldu ekologiko gisa.

bEti al da Ekologikoa?Produktu ekologikoak gisa horretan izendatzeko, osagai guztien %95ek izan behar dute ekoizpen

EkoiztEko mEtodoakEuropako Batasuneko Batzordearen 834/2007 Araudiak, ekainaren 27koak, zehazten du produk-tu ekologikoen ekoizpenak eta etiketak zer-no-lakoa izan behar duen, eta definizio hau ematen du ekoizpen ekologikoarentzat: nekazaritza ku-deatzeko eta elikagaiak ekoizteko sistema orokor bat da, zeinak konbinatu egiten dituen inguru-men jardunbiderik onenak, bioaniztasun maila handia, baliabide naturalen babesa, animalien ongizatearen inguruko arau zorrotzak eta ekoiz-pen modu bat, zeina bat datorren substantzia eta prozesu naturalen bidez lortutako produktuak bi-latzen dituzten kontsumitzaileen lehentasunekin. Horretaz gain, araudiak dio ekoizpen ekolo-gikoan erabiltzen diren metodoek bi zeregin betetzen dituztela: alde batetik, produktu eko-logikoak eskaintzen dizkiote merkatu espezifiko bati, kontsumitzaileek halaxe eskatzen dutelako, baina, era berean, onura publikoak ere ematen ditu, babestu egiten baititu ingurumena, anima-lien ongizatea eta landa garapena.

bEtEkizunakEkoizpen ekologikoak lau zutabe nagusi ditu. Lehenik eta behin, izaki bizitzat hartzen du lurra, eta funtsezkoa da hura babestea eta zaintzea. Horretarako, teknika naturalak eta tradizionalak erabiltzen ditu, adibidez ongarri organikoak, ani-malia jatorriko ongarriak, lurrak txandaka lan-datzea eta lugorri uztea.Bigarrenik, transgenikoak erabat galarazita daude. Hori dela eta, landareak ez daitezke ma-

ekologikotik lortuak. Beste %5a bakarrik (gehie-nez ere) etor daiteke ohiko ekoizpen moduetatik, eta justifikatua egon behar du horiek erabiltzea, hau da, ekoizpen ekologikoan eskuratzerik ez dagoen osagaiak izan behar dute. Bestalde, osagai biologikoak %70 eta %95 arte-koak badira, ezingo du eraman produktu eko-logikoaren izena, baina adierazi daiteke osagai ekologikoak erabili direla egiteko. Azkenik, garrantzitsua da zehaztea ekoizpen integratua eta nekazaritza ekologikoa ez direla gauza berdina. Ohiko ekoizpen sistema da inte-gratua esaten zaiona, baina ahalik eta gutxiena erabiltzen ditu ura eta pestizidak. Europan ez dago araudirik ekoizpen modu horrentzat (auto-nomia erkidegoek arautzen dute), baina baditu zenbait logotipo identifikatu ahal izateko.

ziurtagiriakMAPAMAk azaltzen du Espainiako Estatuan au-tonomia erkidegoen zeregina eta eskumena dela ekoizpen ekologikoa kontrolatzea eta ziurtagiri bidez egiaztatzea. Merkatuan dauden produktu ekologikoek agintaritza organoaren eta kontrol erakundearen kodea eraman ohi dute inprima-tuta, edo logo berezi bat, kontrol erakundearen izenarekin eta kodearekin. Era berean, Europako Batasunaren logo eko-logikoa ere eraman dezakete. Nahitaezkoa da EBn ekoitzi diren produktu ontziratu guztie-tan, eta borondatezkoa ontziratu gabekoetan edo handizka saltzen direnetan, eta berdin EBtik kanpoko beste herrialde batzuetan ekoizten direnetan.

“Produktu ekologikoak gisa horretan izendatzeko osagai guztien %95ek izan behar dute ekoizpen ekologikotik lortuak”

2726

Page 3: Ekoizpen ekologikoa - revista.consumer.esrevista.consumer.es/web/eu/20170501/pdf/tema-de-portada.pdf · medikamentuak), landareen eta animalien hazte erritmoa errespetatuz ... Ugalketa

sakoneanAzterketA egin dugu elikAgAi ekologikoen ekoizpenA etA kontsumoA espAiniAko estAtuAn zertAn den jAkiteko

gainazal EkologikoaEspainiako Estatuak 1,9 milioi hektarea baino gehiago ditu erregistratuta gainazal ekologiko gisa, eta horrek esan nahi du landatzeko, belarditarako eta bazkaleku gisa erabiltze-ko diren gainazal guztien %8 hartzen duela (gainazal osoa 25 milioi hektareakoa da). Eremu ekologiko hori eskualde gutxi batzuetan biltzen da, hegoaldean bereziki: Andaluzian dago %51, Gaztela Mantxan %19a, eta gainerakoa (beti %7tik behera) Katalunian, Extremaduran, Valentziako Erkidegoan, Murtzian, Aragoin eta Nafarroan. Gainerako autonomia er-kidego guztiek %7a egiten dute elkartuta.Ekoizpen ekologikoan diharduten nekazariak eta abeltzai-nak, berriz, 34.600 baino gehiago dira. Nekazaritzan aritzen dira %86, abeltzaintzan %6 eta beste %8ren jarduna mistoa eta beste era batekoa da. MAPAMAren arabera, badu ezau-garri bat ekoizpen arlo horretan ezarri den oinarrizko egi-tura produktiboak: oso gutxi garatu dela animalia jatorriko ekoizpen ekologikoa. Abeltzaintzako ustiategiak, izan ere, nahiko gutxi dira. Guztira, 7.500 inguru daude, eta horietatik, abelgorriekin aritzen dira %47, ardiekin eta ahuntzekin %38, eta hegaztiekin eta beste animalia batzuekin %4.

EkoizpEn EkologikoaLandare jatorriko ekoizpen ekologikoa aski ga-rrantzitsua da, eta 1,7 milioi tona inguru ematen ditu produktu ekologikoetan. Elikagai jakin ba-tzuetan kontzentratzen da: frutak eta berdurak, olioa, ardoa eta fruitu lehorrak, besteak beste. Animalia jatorriko produktu sailak, berriz, bolu-men txikia hartzen du oraindik ere MAPAMAren iritziz, eta honako produktu hauetan kontzen-tratzen da: haragia (bereziki abelgorriarena eta ardiarena), esne gordina (batez ere behiarena eta ahuntzarena), arrautzak eta akuikultura (ba-tez ere gaizkataren arrautzak, muskuiluak eta amuarrainak).Horrela, ekoizpen ekologikoaren balioa 1.619 mi-lioi eurora iritsi zen 2015. urtean (aurreko urtean baino %35 gehiago). Landare jatorriko ekoizpe-nari dagokio %84 eta animalia jatorrikoari %16. Ildo horretan, 6 motatako ekoizpen ekologikoe-tan biltzen da balio ekonomiko horren %83a, eta landare jatorrikoak dira gehienak. Honako hauek dira, handitik txikirako hurrenkeran: ba-razki freskoak, olioa eta patata, haragiak (mota guztietakoak), ardoak, frutak eta fruitu lehorrak.

kontsumoaProduktu ekologikoen barne kontsumoa %24 handitu zen 2015ean, eta 1.500 milioi eurora hurbildu zen. Herritar bakoitzak, hortaz, 32 euro gastatu zuen urtean, eta honako elikagai ekolo-giko hauekin osatu zuen erosketa saskia: pata-tak, barazkiak eta horiekin egindako produktuak (%16); frutak eta horiekin egindakoak (%15); ze-realak, arroza eta eratorriak (%13); haragiak eta haragiz egindako produktuak (%10) eta olioak eta gantzak (%9). MAPAMAren esanetan, desoreka bat dago pro-duktu ekologikoen eskaintzan, zeren landare ja-torrikoak %77 baitira eta animalia jatorrikoak %23.

kontsumitzailEEn profilaElikagai eta edari mota horiek erosten dituen kontsumitzaileek zenbait faktore hartzen dituzte kontuan erabaki hori hartzeko: • Osasuna eta elikadura arloko segurtasuna

(osasungarriagoak eta elikagarriak direla iru-ditzen zaie).

• Ez dute onartzen pestizidak, sintesiko onga-rriak, hormonak, gehigarriak... erabiltzea.

• Kalitate, naturaltasun, freskotasun eta zapore handiko produktutzat dauzkate.

• Ingurumena errespetatuz eta animalien ongi-zatea zainduz ekoizten direla iruditzen zaie.

• Landa gunetik hurbilagokoak direla iruditzen zaie, eta jatorri ezaguna, egiazkoa, autokto-noa eta tradizionala dutela.

• Kultura eta bizi filosofia jakin batekin kohe-rentzian dagoen produktua erosten ari dire-lako irudipena dute.

• Produktuari buruzko informazioa.Nolanahi ere, lehenbiziko arrazoi edo motiba-zioari dagokionez (produktuak osasungarriagoak eta elikagarriagoak direlako irudipena), esan behar da baieztapen hori ez dela frogatu ebi-dentzia zientifikoekin: “Egia da nekazaritza eko-logikoak eragin txikiagoa duela ingurumenean, eta hori hala dela dio Ameriketako Pediatria Akademiak (AAP), baina ez litzateke baieztatu behar, zenbait zirkulutatik egiten den bezala, elikagai ekologikoek askoz kopuru handiagoe-tan ematen dituztela mantenugaiak, bitaminak, mineralak, herdoilaren aurkakoak, oligoelemen-tuak, mikromantenugaiak, eta abar, ekologikoak ez direnek baino”, azpimarratzen dute Julio Basulto nutrizionista ospetsuak eta Antonio Ortí kazetariak (aditua da nutrizioaren arloan).

www.consumer.es

1,9 milioi haGAINAZAL EKOLOGIKOA

Estatuan landatzeko, belarditarako eta bazkatzeko erabiltzen diren gainazalen %8

Eskualde gutxi batzuetan kontzentratua:

Andaluziak %51 hartzen du

1,7 milioi tonaLANDARE JATORRIKO EKOIZPENABatez ere:

fruta berdura olioa ardoa fruitu lehorrak

1.500 milioi eurokoaKONTSUMOA (barne merkatua)

Guztira,

34.600 EKOIZLEEKOLOGIKO:

%86 nekazaritzan

%6 abeltzaintzan

%8 jardun mistoan eta bestelakoetan

Herritar bakoitzak

32 euro urteanGASTUASaski ekologikoan produktu hauek ageri dira nagusiki:

Barazkiak eta patatak

Frutak eta frutekin eginak

Zerealak, arrozak eta eratorriak

Haragiak eta haragiaren eratorriak

Olioak eta gantzak

EKOIZPENA ESPAINIAKO ESTATUAN

%24handitu da

Iturria: elaborazio propioa, Espainiako Nekazaritza eta Arraintza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak emandako datuekin.

2928