KONPOSIZIOA _ ERRITMOA eta OREKA (labur) _ DBH3
description
Transcript of KONPOSIZIOA _ ERRITMOA eta OREKA (labur) _ DBH3
KONPOSIZIOA (konposizioa I.ppt 1-27, 78-80 + erritmoa-oreka)
• KONPOSIZIOA ideia edo mezu bat transmititzeko asmoarekin elementu
plastikoek espazioan duten antolamendua da; baliabide plastiko guztiena
(grafiko eta kromatikoak).
• Osotasun bat eratzen dute: irudia.
• Elementuren bat aldatzen bada, osotasunean eragiten du.
• Gaien antolamenduarekin batera, irudian harmonia, proportzioa, erritmoa,
tentsioa … eragiten duen elementu formal guztien artikulazioa ere ematen da
konposizioan.
• Formak espazioan duten antolamendua da askotan irudiari zentzua ematen
diona. Ez da berdina ASKO edo SOKA.
• Konposizio bat eraikitzea, 2Dtako ala 3Dtako espazio batetan elementu
plastikoak antolatzea eta banatzea da, ikusizko adierazpen batek irakurketa
ulergarria izateko moduan, modu honetara ideia edo sentimendu bat
adieraziz.
• Konposizio bat eraikitzeko, beraz, beharrezkoa da arau batzuk (aldagarriak)
aztertzea, ikusleari nahi den irudiaren ideia hori transmititzeko.
• Forma konpositiboak edukia adierazten du.
• Edukia informazioaren izaera, mezua da.
• Mezuak helburu bat betetzen du (esatea, adieraztea, azaltzea,
zuzentzea, onartzea, zirikatzea …) konposizioaren bidez.
• Konposizioa bitartekari interpretagarria da, mezua jasotzen dutenek
ikusizko mezu hau berrinterpretatzeko modua kontrolatzen duena.
• Forma konpositiboa ikusizko formulazio batetan gura izandako
emoziozko efektu baten alde oinarrizko elementuek duten antolaketa
da.
• Forma konpositiboan biltzen dira:
• Gaia
• Baliabide plastikoak
• Adierazpen moduak
• Momentuaren, intentzioaren … arabera, hauen artean oreka emango da ala
hauetariko bata edo bestea gailenduko da.
ESPAZIO-FORMATUA
• 2Dtako espazio mugatua, dimentsio zehatza duena, non ikusizko ekintza
garatzen den, EUSKARRIA.
• Formak, tamainuak eta orientazioak irudiaren adierazkortasunean eragiten
du.
Formatu laukizuzen eta horizontala: Konposizioari egonkortasuna,
baretasuna eta jarraitasuna ematen dio.
Formatu karratua: Ikusmena zentratzen du eta ikusizko tentsioa orekatzen
du.
Formatu laukizuzena eta bertikala: Gorapen, seriotasun eta orekaren
arteko jokoa
Formatu zirkularra: Mugimendu inguratzailea eta esekidura sentsazioa
Formatu hirukia: Kontzentrazio eta presio giroa sortzen du.
IKUS EREMUA
• Formatu batean ikus elementuak sortzen eta antolatzen ditugunean, ikus
eremu batean bihurtzen ari gara.
• Ikus elementu hauek dinamikoak dira: elkarren artean harremanean daude,
baita espazio-formatuarekin berarekin ere.
• Ikus eremua, beraz, konposizio bat (itxia, irekia, eskultorikoa, eszenografikoa,
arkitektonikoa … ) garatzen den gunea da.
◘ ERLAZIO DINAMIKOAK eta TENTSIOAK IKUS -EREMUAN
• Irudi bat behatzen dugunean, pertzepzio arauak eta tentsioak aktibatzen dira
hautematearen prozesu psikologikoan.
• Begirada alde batetik bestera mugitzen da, ikus elementuen arteko eta
hauek espazio-formatuarekin duten harremanen dinamikoek gidatuta.
• Ikus elementu guztiek besteengan eragiteko gaitasuna (indarra) dute, baina
batzuek besteek baino gaitasun gehiago dute.
• Indarrak tentsioak eragiten ditu: ikus elementu bakoitzak tentsioak edo
harreman dinamikoak sortzen ditu, eta eremu batetako elementu guztien
artean ere tentsio edo harreman dinamikoak sortzen dira.
• Harreman dinamikoak ez daude arauen menpe eta alda daitezke. Baina
badaude nolabaiteko joerak; halako tentsio batzuk eragiten dira (nahiko
konstanteak), baldintza hauen arabera sortutakoak:
1. Ikus elementuaren itxura fisikoa
2. Igorleak tentsioak sortu ditzake ikus elementuen hautaketarekin eta
hauek espazio-formatuarekin duten harremanarekin.(*)
3. Hartzailearen hautemate gaitasunak ere tentsioak sortu ditzake.
(*)Erritmo bisuala
• Erritmoa espazio batean forma errepikatuen segida harmonikoak osatzen du,
ordena bat jarraituz eta ibilbide desberdinak osatuz: horizontalak, bertikalak,
okertuak …
• Formen ibilbideetan espazioa hutsak eta beteak tartekatzen dira, hauek
erritmoa deitzen diegun sentsazio dinamikoak eragiten dituztelarik.
◘ Erritmoa eta oreka
Gure kulturan oreka asko estimatzen den ondasuna da: oreka bilatzen da bizitza
pertsonalean, profesionalean … Orekarekiko dugun harreman hori dela eta
inplizituki ala intuitiboki ikusten, ukitzen, entzuten, usaintzen eta dastatzen dugun
horretan orekaren presentzia ala gabezia hautemateko joera dugu.
Diseinuan, orekak formaren katalizatzaile moduan jokatzen du: elementuak
espazioan aktibatzen eta ainguratzen ditu. Begirada oraindik ebatzi gabeko
diseinuaren puntu zehatz bati begira geratzen denean, hau elementuen
lekutzea, proportzioa eta espazio negatiboaren arteko harremanarengatik izaten
da, funtzionatzen ez dutelako: handiegiak direlako, elkarrekiko hurbilegi
daudelako, lauegiak direlako, gaizki lerrokatuak daudelako …
Orrialde gaineko elementuek harreman fisikoak gogoratzen dituzte. Ikusizko oreka
elementu ezberdinen pisua uniformeki, proportzionalki banatzen denean sortzen
da; forma - espazioaren arteko oreka mantenduz. Elementu handiak txikien
kontrapuntu izango dira, ilunak argienak.
Egonkortasuna diseinu simetrikoarekin bat ematen da: ardatz batekiko alde
bietan elementu berak aurkezten dituena. Dena den, orekak ez du zertan
estatikoa izan behar. Diseinatzaileek tamaina, ehundura, balore, kolore eta
formen arteko kontrastea erabiltzen dute elementu baten pisua konpentsatzeko
ala azpimarratzeko eta honela oreka dinamikoa sortzeko.
Erritmoa patroi erregular eta markatu baten errepikapena da. Hizketa, musika
eta dantzak erritmoa erabiltzen dute forma denboran espresatzeko. Diseinatzaile
grafikoek erritmoa erabiltzen dute irudi estatikoak eraikitzeko, baita mugimendua,
iraupena eta sekuentziazioa duten grafikoetan ere. (iragarkiaren bideoa*)
Patroien diseinuak etenik gabeko errepikapena erabiltzen badu ere, diseinu
grafikoaren formarik gehienek aldaketa – eraldaketa – bariazioa duten erritmoak
bilatzen dituzte. Liburuen diseinuan adibidez kolorearen tonu eta eskala
ezberdinak erabili daitezke orrialdeetan zehar egituran osotasun – batasun bat
izanik. Orekak eta erritmoak, egonkortasun eta sorpresa gaitasuna dituztenak,
batera dihardute diseinugintzan.
◘ Simetria eta asimetria:
Simetria ezker-eskuin, goi-behe eman daiteke. Organismo natural askok simetria
jarraitzen dute oreka lortzeko (nahiz eta zehatza ez izan): animaliengan (hanken,
besoen banaketa uniformea …) mugikortasuna bermatzeko, zuhaitzetan zutik
mantentzeko (pisuaren banaketa orekatua enborraren inguruan) …
Baina, simetria ez da oreka lortzeko modu bakarra. Diseinu asimetrikoak askotan
aktiboagoak izaten dira simetrikoak baino eta diseinatzaileek oreka sortuko
duten kontraste elementuak sartzen dituzte hauetan, konposizioan begirada
mugitzen doan bitartean egonkortasun sentsazio orokorra eraiki dezaten.
◘ Errepikapena eta bariazioa:
Laborantza lurretan, aparkalekuetako kotxe lerrokatuetan … errepikapena giza
ingurunean dagoen ezaugarria da. Musikan melodiak eta disonantziak bezala,
errepikapenak eta bariazioak bizitzako ikusizko justaposizioak esnatzen dituzte.
Edertasuna bien arteko nahasketatik sortzen da.
◘ Erritmoa eta denbora:
Soinuarekin erritmora ohituak gaude. Musikan patroiak denboran zehar aldatzen
doaz: gainjarriz, elkarrengan oinarrituz, entzumenezko kontrasteak sortuz …
Audioan soinuak anplifikatu ala leuntzen dira musika – lanean eraldatzen
garatzen den erritmoa sortzeko.
Diseinatzaile grafikoak antzeko egiturak erabiltzen ditu bisualki. Elementuen
(zirkulu, linea, erretikulu …) errepikapenak erritmoa sortzen du, tamainaren
/tonuaren /intentsitatearen /noranzkoren … bariazioak sorpresa sortzen duen
bezala. Animazioan, diseinatzaileek batera orkestratu behar izaten dituzte
entzumenezko eta ikusizko erritmoak. (iragarkiaren bideoa*)
◘ Erritmoa eta progresioa:
Diseinatzaileak askotan orrialde askotan zehar banatzen den edukiekin lan egiten
du. Orrialde bakarreko konposizioetan bezala, diseinu sekuentzialak koherentzia
orokorra izan behar du. Irudiek, tipografiak, eremu kromatikoak … puntu fokalak
sortzeko asmoarekin egituratzen dira, ikuslearen begirada pieza osoan zehar
gidatzeko. Erretikuluak orrialdeen progresioan ordena sortzen laguntzen du;
bariazio elementu bat, sorpresa elementu bat gordetzea funtsezkoa da interesa
mantentzeko.