Jesusen Berri Ona XXI. menderako

12
Jesusen Berri Ona XXI. Menderako Joxe Arregi

description

Joxe Arregik Arratiako Igorren emondako gogoeta baten testua

Transcript of Jesusen Berri Ona XXI. menderako

Jesusen Berri Ona

XXI. Menderako

Joxe Arregi

Jesusen Berri Ona

XXI. Menderako

Joxe Arregi© Joxe Arregi© Arratiako elizaISBN: 978-84-92413-Lege Gordailua:

Diseinua, maketazioa eta ekoizpena: Joseba Berriotxoa - www.erroteta.com

Argitalpena: Arratiako eliza - 2011

Printed in EU.

Galarazita dago liburu honen kopia egitea, osoa nahiz zatikakoa, edozein modutaradelarik ere, edizio honen Copyright-aren ja been baimenik gabe.

Joxe Arregi5

Jesusen Berri Ona XXI. menderako

JESUSEN BERRI ONA XXI. MENDERAKO

Gaur Elizak dituen “erronkak” aipatzen ditugu sarri? Hi-tzak berak deseroso sentiarazten gaitu. Erronkak ditugu, etaez dakigu nola egin aurre. Erronkak ditugu, eta ez gara gaiaurre egiteko. Gaizki eginaren edo ezinaren edo ezjakinarensentipenak harturik gaude, olatu erraldoi batek bezala. Lehe-nengo esan nahi nizueke: kontuz kontzientzia txar horrekin,ez digu ezertan laguntzen. Halakoxe garaian egokitu zaigukristau izatea, eta ez dira besteak baino garai okerragoak. Ezdiezaiogun utzi ezkortasunari gutaz jabetzen.

Ez gaude erronka handietarako, eta hobe dugu erronkanez hasi. Jar gaitezen xumeago, apalago. Bada berri on bat es -ker onez hartzeko eta apalki eskaintzeko. Ebanjelioak “berriona” esan nahi du: berria eta ona, berria eta ongarria, ezeza-guna eta kontsolagarria. Begira nola hasten zaigun San Mar-kos Jesusen historia: “Joan Bataiatzailea kartzelan sartu eta gero,Jesus Galileara etorri zen eta Jainkoaren berri ona hots egiten zuen.Honela zioen: ‘Betea da garaia, eta bertan duzue Jainkoaren erregetza.Bihotzberri zaitezte eta sineti berri ona’” (Mk 1,14-15).

Berri on horrek Jesusen ezpainetan eta eskuetan izan zi-tuen oihartzun nagusiak aipatuko dizkizuet. Jesusen berrionaren ardatz eta giltzarri nagusiak. Ez dira erronkak, bizia-ren doinuak dira.

4

Joxe Arregi

Bai urrun gabiltzala Itun Berriko mezutik! Eta bai urrungabiltzala geure bihotzetik! Badirudi Jesusen zorion-logikaazpikoz gain irauli dugula. Badirudi zorionaren ebanjelioaharlauza astunen eta dogma ulertezinen eta erakunde zurru-nen azpian estali dugula. Estali eta ito. Zoriona baino sarriagoesan eta entzun ohi ditugu bestelakoak, aginduak eta salake-tak: eskoletan erlijioa erakutsi beharra, homosexualen ezkon-tza-debekua, abortu-legearen salaketa... Betiko kontuak.

“Zorionekoak!” Zoriontasunak ditugu ebanjelioaren ma -mia, eta mami horixe bihurtu behar genuke biziaren legamia,gizartearen legamia, Elizaren orantza, munduaren orantza,dena zorionduko eta onduko duen jainkozko altxagarria. Zo-riondu eta ondu: horixe. Ez al da ogia bezain sinplea? Zorio-naren ontasuna eta ontasunaren zoriona: biak batera. Ez al dabiziaren legea, Jainkoaren legea? Zerk egin gaitzake on zorio-nak baizik? Eta zerk egin gaitzake zoriontsu ontasunak ezik?

Zorionak egingo zaitu on. Ez zaitu on egingo harrizko le-geak, ez hitzezko dotrinak. Ezerk egitekotan, zorionak egin -go zaitu on. Zorionak egingo zaitu apal eta gozo, errukitsu

Joxe Arregi

1. Zoriontsu eta on izaten ikasi, izaten erakutsi

Ebanjeliotik hitz bat bakarra hartu behar banu, eta gaine-rako guztiak utzi, hauxe hartuko nuke: “Zorionekoak!”. Hitzhorrekin hasi zuen eta hitz horretan bildu zuen Jesusek beremezua osorik. Garai guztietako profeten sugarra zeraman ba-rruan, eta mendira igo zen, Moises aspaldi igo zen bezala, etaharlauzatan idatzitako aspaldiko hamar agindu astun haienordez zortzi aldarri alai zabaldu zituen lau haizetara: “Zorio-nekoak zuek!” Behartsu, gaixo, pertsegitu eta errukarri guztieizoriona iragarri zien: “Zorionekoak zuek, ez, noski, pobreakzaretelako, pobreak izateari utziko diozuelako baizik! Zorio-nekoak zuek, ez negarrez ari zaretelako, negarraren ordezpoza izango duzuelako baizik! Zorionekoak zuek, ez pertsegi-tuak zaretelako, askapena badatorkizuelako baizik! Jainkoak li-bratuko zaituzte! Jainkoak xukatuko ditu zuen malkoak! Jain-koak kontsolatuko zaituzte! Oraintxe da garaia. Kontsola eza-zue elkar, Jainkoak kontsola zaitzaten! Goza itzazue elkarrennegarrak, Jainkoak goza zaitzaten! Libra ezazue elkar miseria-tik, Jainkoak libra zaitzaten! Izan zaitezte zoriontsu, Jainkoabera ere zoriontsu izan dadin! Zorion-garaia da!”

Horrela mintzatu zen Jesus mendi gainean, eta hitz horre-tantxe laburbildu zuen esateko zeukan guztia: “Zorione-koak!” Eta lau ebanjelioak eta Itun Berri osoa, egia esan, ezdira hitz horren oihartzun luzea besterik. Erreparatu hitzari:ba al dakizue zenbat aldiz agertzen den Itun berrian hitz hori:“zorioneko”? 50 aldiz agertzen da. Pentsarazi egin behar li-guke, zer den garrantzizkoa Jainkoarentzat, zer den funtsez-koa kristautasunean, zerk izan behar lukeen inportanteenaElizarentzat. Zoriona da munduari eragiten dion indar gel-diezina. Zorionak erakartzen eta mugiarazten gaitu denok.Zorionaren bila dabiltza izaki guztiak. Eta Jainkoa? Zorion-egarri unibertsalaren hondoa eta sorburua da Jainkoa. Zo-riona da Jainkoaren lehen ametsa eta agindu gorena izaki guz-tientzat. Izan zaitez zoriontsu!

Jesusen Berri Ona XXI. menderako 76

eta bakegile. Zorionak egingo zaitu negarrez daudenen kon-tsolatzaile eta justiziaren gose-egarri. Zoriontsuago eta apa-lago, zoriontsuago eta errukitsuago, zoriontsuago eta zorion-emaileago. Eta larrialdiak eta erasoak badatoz ere -eta eto-rriko dira- zorionak gordeko zaitu onik, zorionak eutsikodizu ontasunean tente.

Hori lehenengo, edo hori batetik. Eta horrekin batera bes-tea, edo gauza bera besteraka: zorionak egingo gaitu on, bainazerk egingo gaitu zoriontsu? Hori ere erakusten digu Jesusekzoriontasunen mendian: ontasunak egingo zaitu zoriontsu.Apaltasunak egingo zaitu zoriontsu, ez handitasunak, ez ha-rrokeriak. Negarrez ari direnen errukiak egingo zaitu zorion-tsu, ez axola-gabeziak, ez gogorkeriak. Bake-minak egingozaitu zoriontsu, ez gorrotoak, ez indarrak, ez indarkeriak.

Biak batera, beraz: zoriona eta ontasuna. Zoriontasunakegingo gaitu on, eta ontasunak zoriontsu. Eta nahi duzun al-detik hasi, bi aldeak funtsean alde bera baitira. Nolanahi ere,alferrik saiatuko gara on izan gabe zoriontsu izaten, baita zo-riontsu izan gabe on izaten ere. Alferrik saiatuko gara legea-ren derrigorrez onak izaten, baita handitasunaren poderiozzoriontsuak izaten ere. Zer da Jesusen ebanjelioa? Horixe: Zo-rionaren ontasuna eta ontasunaren zoriona. Ondu eta zoritugaitzala Jainkoaren misterio hurbilak. Zer da Jainkoaren mis-terioa? Horixe: Ontasun zoriontsua eta zorion ongilea. Gau-zarik sinpleena eta beteena. Eta zer da, hori ez bada, erlijioa-ren muina, eta Elizaren funtsa? Zertarako dira legeak eta dog-mak eta gure teologia guztiak, zoriontsu eginez on egiten ezbagaituzte, eta on bihurtuz zoriontsu bihurtzen ez bagaituzte?

2. Sua ere bai

Jesusen berri onean ez dira falta berri txar diruditenak ere.Esate baterako: “Lurrean sua jartzera etorri naiz, eta nahiago nukedagoeneko piztua balego!” Badirudi kale-borroka sustatzen aridela. Eta kale-borroka ez ezik, famili gatazka ere bai, honelabaitio gero: “Hemendik aurrera, etxe bateko bost senideak elkarre-

9Jesusen Berri Ona XXI. menderako

kin banaturik egongo dira: aita-semeak eta ama-alabak eta amagina-rreba-errainak, denak elkarren aurka”. Eta kale-borroka eta fa-mili gatazka ez ezik, mundu guztiko gerra ere bai, eranstenbaitu: “Munduari bakea ematera etorria naizela uste al duzue? Baizera! Bakea ez, ezpata ekartzera etorri naiz”.

Beharbada kosta egiten zaigu, Jesus horrela hitz egitenimajinatzea. Ba Jesusek horrelaxe hitz egin zuen, egon se-guru. Ebanjelioek Jesusen ahotan jartzen dituzten beste hain-bat esaldi ez, ez zituen Jesusek sekula esan, baina hitz horiekbai, Jesusek berak esanak dira zalantzarik gabe; halaxe diotegaurko ikerle eta aditu guztiek. Ebanjelio apokriforik zaha-rrenean ere, Tomasen ebanjelioa deritzanean, antzera hitz egitendu Jesusek: “Sua bota dut mundura, eta suari eutsiko diot su hartuarte” (10). Eta ebanjelio berean aurreraxeago: “Nigandik hurbildagoena, sutatik gertu dago” (82).

Jesus gozoa zen, bai, baina beroa. Jesus maitagarria zen, bai,baina iraultzailea. Jesus poeta zen, bai, baina profeta. Poetagozo maitagarria bezainbat, profeta bero iraultzailea zen Jesus.Iraultza iragarri zuen, eta iraultzarako egin zuen dei. Ez armakeskuan hartuz, hori seguru, ez kalean su emanez, ez erromatareta handiki zapaltzaileak garbituz. Baina Jesusek iraultza iraga-rri zuen eta iraultza bultzatu zuen, hori ere seguru.

Sinetsia zegoen garaiko gizarteari, garaiko ekonomiari, ga-raiko erlijioari su eman behar ziela antzinako profetek bezala,eta su eman zien, bazterrak sutan jarri zituen. Familiarekin hau-tsi zuen, gizarteko konbentzio guztiak hankaz gora irauli zituen,erlijioko lege sakratuak urratu zituen, gizarteko botere guztiaksalatu zituen, erlijioko botere guztiei aurre eman zien. Sua eka-rri zuen. Eta jakina, bere suak beste su bat piztu zuen, eta su ho-rrek erre zuen bera: diruaren eta erromatarren eta erlijioarenbotereak erre zuten Jesus. Jesusen sua, ordea, ez zuten itzali.

Eta gaur zer? Jesusen suak ba ote du oraindik guregantxinpartarik? Non da gure gizartean Jesusen txingarra? Etanon du gure elizan Jesusen sugarra? Iruditzen zait, Jesus ezbezala, daukagunarekin konforme eta eroso bizi garela gehie-nok, konformidadezko gizartean, mundu zabalean nagusi

Joxe Arregi8

Jesusen txinpartak ez dira inor kiskaltzeko, denak argiz etaberoz berritzeko baizik. Berri onaren txinparta mundu ilunaargitzeko, mundu zauritua osatzeko. Berri on da Jainkoa guz-tientzat, eta guztiak nahi ditu bere ezteietan mahaikide. Inorbaztertu gabe. Galtzailerik gabe. Denok mahaikide nahi gaitu,gizarteko eta erlijio guztietako galtzaileak aurrena direla.Denok mahaikide, denok adiskide, azkenekoetatik hasita.

3. Zauriak sendatu

Kristau izatea ez da dogma batzuk sinestea, edo Jainkoabadela sinestea, ezta hamar aginduak banan-banan txintxobetetzea ere. Bihotza bete errukiz eta gupidaz, zaurituen la-gunurko, “laguntzaile hurbileko” bihurtzea da kristau izatea.Bidertzeko zaurituari gupidaz eta arduraz zauriak sendatzeaeta Jainkoa bihotz-bihotzez maite izatea ez dira bi gauza. Zerda, izan ere, Jesusen Jainkoa, gizaki eta izaki zauritu guztio-kiko gupida hondogabea baizik? Eta zertarako da Eliza Jain-koaren gupida hurbil eta sendagarriaren irudi izateko baizik?Ez, Eliza ez da elizak eraikitzeko, elizak zaintzeko, elizkizunederrak eginez Jainkoari ospe emateko, baizik eta bide-bazte-rretako zauritu eta kaltetu guztiak jaso eta sendatzen Jain-koari laguntzeko. Horrelaxe emango diogu Jainkoari ospe.Horrelaxe egingo dugu Jainkoa zoriontsu, Jainkoak ez baituizaki guztion osasuna beste ondasunik eta izaki guztion zo-riona beste zorionik.

Samariar on izatea ala ez izatea: horra gakoa. Eta argi ai-tortu behar: fedededun-izena daramagunok, tenpluetara joanohi garenok, kristau-eliza osatzen dugunok, ez gara horretaninor baino hobeak. Gure elizkizunetan agertu ohi ez den zen-batek ez digu aurrea hartzen, Jesusen parabolako samariarrakapaizari bezala! Jesusek, ordea, samariarra –garaiko judu gehie-nen begietan arrotza, odolez kutsatua eta erlijioz herejea zensamariarra– jartzen digu egiazko gupidaren eta jainko-maitasu-naren eredu. Ez al luke gaur gauza bera egingo?

Jesusen Berri Ona XXI. menderako 11

den diru-sistemaren agindura txintxo asko. Eta eliza? Eliza,berriz, konformidadearen euskarri, berak eraiki duen siste-man preso eta munduan nagusi den sistemaren mirabe.

Tamalez, eta erabat ezustean, krisi ekonomikoak hankazgora jarri digu sistema osoa. Baina hala ere, ahalegin guztiakegiten ari gara sistema bera berriro tente jartzeko. Bankueksaldu gintuzten, eta geure saltzaileak erosi behar izan geni-tuen. Bankuek hondatu gaituzte eta bankuei lagundu eta la-gundu jarraitzen dugu. Eta beste inor baino txintxoago kris-tauok. Non dugu Jesusen su iraultzaile hura, gizarteari etaplanetari eta erlijioari su eman nahi zion txinparta?

Nekez imajinatzen dut Jesus gaurko gure gizartean hiritarotzan, morroi esaneko. Egingo nuke, beste zerbaiten bilaabiatuko litzatekeela gartsu. Egingo nuke gaur ere sua piz-tuko lukeela, berriro baletor. Egingo nuke gatazka sortuko lu-keela gure gizartean, zer esanik ez gure elizan, eta batzuekidealista kaskarin joko luketela, beste batzuek probokatzailelotsagabe, beste batzuek herexe arriskutsu. Eta egingo nukebere suaren beldurrez piztutako beste su gaiztoren batekerreko lukeela gaur ere Jesus, luzaro baino lehen.

Joxe Arregi10

dea bekatari bihurtzen da. Eta Jainkoaren legean argi dago:bekatariak bekatari dira, eta zintzoak zintzo. Errugabeakerrugabe dira, eta errudunak errudun. Eta errudunarentzat biaukera bakarrik daude: damua edo zigorra”. Hori da erlijio-maisu eta zintzoen diskurtsoa. Erlijio moralista ernegatuarendiskurtsoa, kontsolamendurik gabeko erlijioaren logika. Etazer dio Jesusek? Esaldi soil batekin erantzuten die, diskurtsohandien premiarik gabe: “Ez dute osasundunek behar senda-gilea, gaixoek baizik”. Lege-maisuek eta fariseuek legea eta“bekatua” aipatzen dituzte; Jesusek “gaixoak” eta “osasuna”aipatzen ditu. Beste erlijio bat da hau.

Guretako gehienok hezur-mamietan itsatsia daramagu le-gearen eta bekatuaren diskurtsoa: “Bekatua errua da, etaerruak zigorra merezi du, eta barkatuko bada baldintza ba-tzuk behar dira”. Eta Jainkoaren beldurra asmatu genuen, etaapaizak eta aitortzak jarri genituen bekatuen barkamena lor-tzeko. Ez da hori Jesusen ikuspegia. Jesusi ez zaio inporta norden errudun eta nor errugabe. Jesusi ez zaio inporta bekatua,gaixotasuna baizik. Ez zaio inporta barkamena, osasuna bai-

Jesusen Berri Ona XXI. menderako 13

* * *

Beste behin, zergak biltzeko mahaian eserita zegoenMateo, eta Jesusek esan zion: “Zatoz gurekin”. Mateo zerga-biltzailea zen; Erroma gorrotatuarentzat zergak biltzea zuenogibide. Ogibide eta lapurreta-bide. Lapur-fama ondo iraba-zia zuten zergalariek.

Jesusek, berriz, nor aukeratuko, eta zerga-mahaian eseriadagoen horixe aukeratzen du. “Mateo, zatoz zu ere gurekin”,esaten dio Jesusek. Mateok ezin du sinetsi, ederregia baita.“Ni, benetan ni? Zuk juduen askapen-mugimendu berriasortu nahi ez duzu, bada? Zertarako nauzu ni? Lapur gizarajobat besterik ez naiz; herritar txukunek eta zure taldeak des-tainaz begiratzen naute”. “Berdin dio, Mateo! -esaten dio Je-susek-. Zatoz zu ere gurekin. Amets eder bat daukagu elka-rrekin egiteko. Gure herriaren, mundu osoaren egiazko aska-pena daukagu elkarrekin amesteko eta gauzatzeko”. Lepotikzama ikaragarria erori eta hegoak atera balitzaizkio bezalasentitzen da Mateo, eta han uzten du zerga-mahaia, eta hordoa, guztiz kontsolaturik, Jesusekin batera amets egitera.

Eta zorionak bihotza zabaltzen dio, bihotza eta patrika etamahaia. Afari eder bat ematen du etxean nahi duen guztiaren-tzat; han ez dago etiketarik, ez dago debekurik, ez baldintzarik.Han biltzen dira ateak itxita aurkitzera ohituak dauden guztiak.Han biltzen dira prostituta umiliatuak, eta zergalari gorrota-tuak, eta erlijio-betebeharrak zuzen betetzen ez dituzten beka-tari mespretxatuak. Han ez du inork bere burua besteak bainozintzoagoa ikusten, ezta besteak baino gaiztoagoa ere. Denakkabitzen dira: elkartasunak pozten ditu eta pozak elkartzen, etaelkarrekin mundu berri bat eraikitzeko borondatea dute ba-rruan irakiten. Horixe zen Jesusen ametsa eta gertatzen ari da.

Jakina, Jesusen ametsa ez da guztien gustuko. Berehalahasten dira marmarrean beren ustetan zintzo direnak: “Zerdabiltza horiek, zintzoak eta bekatariak mahai berean nahas-turik?” Sutan daude, batez ere, lege-maisuak eta erlijio-agin-tariak: “Hau ez dago ametitzerik! Jainkoaren legeko mugaguztiak hausten ari zaigu nazaretar hau. Bekatarien mahaiki-

Joxe Arregi12

trinko batean bilduak, ez hesi gotor batez inguratuak. Zaba-lik gaude, hauskor gara, min hartzen dugu. Bizi gara. Eta bi-ziari ez zaio arriskurik falta. Eta beldurrak laguntzen digu,hain zuzen ere, arriskuak sumatzen. Beldurrak jartzen gaituerne, arriskuez jabetu gaitezen, eta biziaren mehatxuei aurreegin diezaiegun. Bizidun sentikor garelako gara beldurti. Bi-zidun hilkorraren babesgarri da beldurra. Jaio ginenetik bel-durrik izan ez bagenu, aspaldi hilko ginen. Eskerrak, beraz,beldurtiak garen.

Askotan, ordea, gehiegitan, beldurra bera gertatzen daarriskurik handiena. Edonoiz eta edonon mehatxuak ikusteragaramatza sarri beldurrak. Funtsik gabeko mamu beltzak sor-tarazten dizkigu maiz. Hesiak eta gotorlekuak eraikitzera,geure baitan ixtera, etsaiak nonahi ikustera, geure burua kostaahala kosta defenditzera, etsai izatera eragiten digu. Beldurraketsaiak ugaltzen ditu, eta ondorioz mehatxuak. Eta horreladoa gure mundua. Inoizko segurtasun-sistemarik seguruenakeraiki ditugu, beldurraren beldurrez, eta inoizko mundurikez-seguruenean bizi gara. Zenbat eta ustez gotortuago, hain-bat eta babesgabeago. Ez dago zalantzarik: gizakiarentzatnahiz gizartearentzat, beldurra bera da arriskurik beldurga-rriena. Lasaiago biziko bagina, geuregan eta elkarrengan kon-fiantza gehiago bagenu, eta segurtasun-sistematan inberti-tzen ditugunak elkarrizketan eta justizian inbertituko bage-nitu, askoz ere mundu seguruagoan biziko ginateke.

Gaurko Elizan ere, beldurra da nire ustez arriskurik han-diena.

Jesus gure artean balego –eta hemen dago–, bere ikasleeibezalaxe esango liguke –eta esaten digu– bihotz-bihotzera:“Ez izan beldurrik! Jainkoaren Espiritua etorkizun berria erai-kitzen ari da, eta gorderik dagoen bizia agertuz, garatuz,joango da. Ez izan beldurrik baztertuen alde jartzeagatik jasanbeharko dituzuen oinaze eta pertsekuzioei! Ez izan beldurrik,zuen muga, arrisku eta oinaze guztietan, Jainkoa zuekin bai-tago beti. Ez izan, ba, beldurrik!”.

Jesusen Berri Ona XXI. menderako 15

zik. Arazoa ez da nor den errudun, baizik eta nor den gaixoeta nola sendatu, eta nola izan elkarrentzat ongile, sendalari?

Erruaren eta zigorraren obsesioak harrapaturik gauzka.Jakina, errudunak besteak izan ohi dira beti, legea norberakbere erara egiten duenean. Legearen eta justiziaren izenean,Guantanamo asko eraikitzen dira.

Oso bestelakoa da Jesusen ikuspegia. Eta marmarrean aridirenei esaten die: “Gaixo daudenek behar dute sendagilea, ezsano daudenek”. Eta hori ulertzeko bihotzik ez zutenei esatendie: “Errurik ez duenak, jaurti dezala lehenengo harria”. Utzdezagun, beraz, erruaren, bekatuaren, zigorraren ikuspegia. Jargaitezen Mateoren eta Jesusen mahaian, geure zauriak eta bes-teenak sendatzera, elkarrekin pozik jatera eta amets egitera.Zabal diezazkiogun bihotzak kontsolamenduari eta ateak elka-rri. Sar dezagun erlijio-egituren eta egitura politikoen barne-barneraino Jesusen printzipio kontsolagarri eta iraultzailea:“Nahiago dut errukia, legea eta zigorra baino”.

Nortara edo hartara galduta edo errudun edo zauriturikedo gizartean bazterturik edo elizan kondenaturik sentitzenbazara, zaude lasai. Zuregana dator Jesus, Jainkoaren ezteie-tarako gonbitea luzatuz. Ez zaude, beraz, inolaz ere galduta.Poztu zaitez, uxa itzazu beldurrak, utzi barruari gozatzen,zatoz konfiantzaz Jainkoaren ezteietara. Eta hasi zu ere, Jesu-sekin batera, mundu honetako galduak eta galtzaileak, zaurituguztiak, Jainkoaren ezteietako mahaira gonbidatzen. Gureesku dago Jainkoaren eztei-zoriona.

4. Beldurrak arindu, beldurrak uxatu

Behin eta berriz esaten du Jesusek ebanjelioan: “Ez izanbeldurrik!”. Uste dut, horixe entzun behar genukeela eta horixealdarrikatu behar genukeela guk ere behin eta berriz: “Ez izanbeldurrik!” Beldur gehiegi daramagu barruan. Beldur gehiegida gure munduan, eta bertako gure gizartean. Beldur gehiegidauka Elizak, gure Eliza maiteak ere. Oso beldurtiak gara.

Eta ez uste, beldurra ez da txarra berez, bere neurrian.Izaki mugatuak gara, baina ez geure mugetan itxiak, ez oskol

Joxe Arregi14

gana hurbildu dituenak beldurrak urruntzen ditu Jainkoaren-gandik lehentxeago edo geroxeago. Eta egia esan, beldurraematen duen Jainkoarengandik urrunduta hobe, hura ez de-lako Jainkoa, besteak beste. Noski, Biblian ere badira Jainkoa-ren mendekuari eta zigorrari buruzko hainbat esaldi. Bai, Bi-blian ere denetik dago, nola Itun Zaharrean hala Itun Berrian.Jainkoren zigorra sarri aipatzen da, gizakiek idatzi baitzuten,eta gizakiek giza esperientziaz baliatuz hitz egiten dute betinahitaez Jainkoari buruz. Eta haserrea, mendekua, zigorra,giza esperientziak dira, giza esperientziarik ilunenak. Ez dira,ordea, Jainko-esperientzia. Jainkoarengan ez dira. Jainkoaren-gan ez da haserrerik, mendekurik, zigorrik. Hori guztia ez daJainkoa. Giza beldurrek sorturiko mamu handia besterik ezda. Begira Jesusi: behin batean, joan zen Nazareteko sinago-gara, eta Isaiasen testu bat irakurri zuen, baina Jainkoaren zi-gorrari buruzko aipamena kenduz intentzio osoarekin. Etaesaten die: “Jainkoa -sinestazue, adiskideok-, Jainkoa graziahutsa da. Onginahi hutsa. Ontasun hutsa. Ontasun dena”.

Munduaren eta erlijioaren hasieratik hezurretan itsatsitadaramagu beldur iluna, hainbat Jainko-irudi makur sortarazidigun beldur zitala, elkarren inbidiaz eta gorrotoz bizi izateragaramatzan beldur gaiztoa, geure buruari eta besteri hainbatkalte eginarazten digun beldur beldurgarria. Beldurra senda-tzen digu Jesusek eta, beldurra sendatu ahala, on bihurtzengaitu. Munduko beldur eta zigor guztiek ez dute hitz gozobatek adina indar on egiteko eta on izanarazteko. Beldurrakgauza on asko eginaraz dezake, baina beldurrak ez gaitu ez oneta ez zoriontsu egingo. Gure egintza on guztiak, berriz, ko-lokan izango dira, harik eta barrua ontzen eta zoriontzen ezzaigun bitartean.

Jainkoak, ordea, ontasunez zoriontsu egiteko eta zorionta-sunez ontzeko dohaina du. Eta Jainkoa horixe da, horixe daJainkoaren magia. On hutsez zoriontsu eta on bihurtzekomagia miresgarria du Jainkoak. Guk ez. Guk eginahalak egi-ten ditugu kalte eginez on bihurtzeko uste usteletan. Alferrikgabiltza. Kartzelak ez du inor ontzen. Zigorrak ez du inor gi-

Jesusen Berri Ona XXI. menderako 17

5. Jainkoa berri ona da

Jesusek ez zuen Jainkoari buruz asko hitz egiten. Gukgehiegi. Jesusek Jainkoaren erregetzaz hitz egiten zuen; ezJainkoa badela, eta sinetsi egin behar dela; ezta Jainkoa zerden ere, baizik eta Jainkoak zer egiten duen; Jainkoaren pre-sentzia onaz, ongarriaz. Hurbil da, eta ona da. Ez da berritxarra. Ez da berri on eta txarra, biak batera. Horrela gor-puztu, mamitu, haragiztatu zuen Jainkoa bere hitzetan etaegintzetan. Berri ona da, berri ona bakarrik. Horrela hitz eginzuen eta horrela bizi izan zuen Jesusek Jainkoa. Jainkoaukendu gozo eskaini zion gure arima zaurituari. Beldurra sen-datzen digu Jesusek.

Erlijioa bezain zaharra da Jainkoaren beldurra, erlijioa berabaino ere zaharrago. Baina argi dago: beldurrak Jainkoaren-

Joxe Arregi16

sendatzeko, neurosiak eta korapiloak askatzeko, jendea zo-riontsu eta libre egiteko. Hori ez da gutarra: debeka iezaiozuzure izenean sendatzen aritzea”.

Jesusen taldean bertan ageri zaigu, beraz, jelosia kolekti-boa, inbidia kolektiboa. Zoritxarreko “gutarrak eta besteak”!Talde guztietan ageri da. Ikus, esate baterako, alderdi politi-koak: “Guk dena ongi egiten dugu, guk bakarrik. Baina gukegiten dugun ona gaitz bihurtzen da, besteek egiten badute.Eta etengabeko sestran bizi gara. Jelosia kolektiboa ez dagaiztakeriara ere iristen. Kaskarkeria da, zirtzilkeria.

Horrelako jelosia kolektiboak, berriz, are zikoitzago etaare arriskutsuago bihurtzen dira, Jainkoaren, erlijioaren,Ebanjelioaren izenean zuritzen direnean. Eta horixe egitendu Joanek, zein eta apostolu den, edo apostolu delako behar-bada: “Debeka iezaiozu sendatzea, ez baita gutarra”, esatendio Jesusi. Zorioneko “gutarra”! Guk badakigu, besteak okerdaude; guri Jainkoak errebelatu digu, besteei ez, guri adina ezbehintzat; gu Jainkoak aukeratu gaitu, besteak ez, gu bezain-bat ez behinik behin. Oso sarri entzuten eta irakurtzen dugu,esate baterako, eliztar askoren diskurtsoetan: “Baliteke Jain-koarengan sinesten ez duena ona izatea, baina, Jainkoarengansinesten ez badu, azken batean ez du aurkituko ona izatekoarrazoirik, eta lehentxeago edo geroxeago aise utziko dio onizateari. Erlijiorik gabeko etikak ez du oinarririk, eta oinarri-rik gabeko etika galbidean da. Erlijioa galdu duelako dagogaurko mundua hain galdua. Erlijioak bakarrik salba dezakeetika, humanismoa, munduaren etorkizuna. Guk bakarrik,alegia. Gu gara benetako erlijioa”.

Hala hitz egin ohi da sarri. Baina iruditzen zait, Ebanje-lioak hautsi egiten dituela gure eskema eta muga horiekdenak: Jainkodunak eta Jainkogabeak, fededunak eta fedega-beak. Eta iruditzen zait “fedegabea” omen den gaurko mun-dua ez dela inondik “fededuna” omen zen hura baino oke-rragoa. Iruditzen zait, Jainkoaren eta fedearen izenean egindirela historian zehar egin izan diren krudelkeriarik handie-nak. Iruditzen zait, herrialde eta gobernu izenez kristauek

Jesusen Berri Ona XXI. menderako 19

zatiarrago egiten. Iruditzen zait, urte asko barru gure kar-tzela-sistema krudel eta zentzugabe hau lotsagarri joko duelagure gizarteak. Hala joko ahal du!

Ontasunak eta zorionak onduko dituzte gure sustraiak, ezbeldurrak, ez zigorrak. Hala sinesten zuen Jesusek, eta horiiragarri zuen Nazareteko sinagogan: Jainkoaren graziazkourtea, betidanik sortu eta betidaino iraungo duen Jainkoarengrazia-garaia. Zauri guztiak sendatu eta gaizkile guztiak on-duko dituen Jainkoaren ontasun handia. Zigorra kentzen duJesusek Jainkoaren iruditik, eta grazia bakarrik uzten, baina azer nolako grazia eraginkorra! Behartsuei berri ona, itsueiikusmena eta preso guztiei amnistia iragartzen dien Jainkoa-ren ontasun ahaltsua.

6. Muga guztiez haraindi

Jesusen sendalari fama bizkor zabaldu zen, eta bat bainogehiago probatu ziren garai hartan, ea beraiek ere gauza oteziren Jesusen izena aipatuz gizon-emakume gaixoengandik“espiritu gaiztoak” uxatzeko, hau da, gizaki gaixoen barru etakanpoko korapilo ilun bihurriak askatzeko.

Behin batean, sendalari horietako batekin topo egin zutenJesusen ikasleek, eta jeloskor jarri ziren. Eta Joan Zebedeoapostoluak Jesusi esan zion: “Hori ez da gureetakoa. Ez dueskubiderik Jesusen izenaz baliatuz deabruak uxatzeko”. Zo-ritxarreko jelosia! Zoritxarreko inbidia! “Ondamua” ere esa-ten diogu euskaraz, horixe baita izan: onaren damua, bestea-ren ona dela-eta tristatzea. Edo “bekaitza” ere esaten diogu,eta ezin esan egokiago, ze horixe baita azken batean: begie-tako gaitza, bestearen ona ikusi ezina.

Baina badira jelosia kolektiboak ere. Jelosia kolektiboaadierazten digute Joan apostoluaren ebanjelioko hitzek:“Hori ez da gutarra -esaten dio Jesusi-, eta ez du zure izenazbaliatzeko eskubiderik inor sendatzeko. Ez da gutarra, eta ezluke ahalmenik izan behar inor askatzeko. Guri bakarrikeman diguzu eta guk bakarrik dugu ahalmena eta eskubidea

Joxe Arregi18

Kultur aldaketa sakon batean murgildurik gaude. Norbai-tek dioen bezala, gure aroa ez da aldaketa-aroa, aro-aldaketabaizik (G. Amengual).

M. Guerra Camposek idatzi du: “La Iglesia está enferma.No me refiero a los pequeños o grandes achaques que con fre -cuencia se le atribuyen: que si es autoritaria; que si es rica; quesi está siempre del lado de los poderosos; que si los curas de-berían casarse; que si la mujer debería poder ser sacerdote, etc.(…). Se quedó dormida en la Historia. Empeñada en encerrarla fe en fórmulas que fueron válidas para otros tiempos, intentaque los hombres y mujeres de hoy comulguen con verdaderasruedas de molino”. “Llevamos quiñientos años pataleandopara que nada cambie”. Eta aholku bat ematen die gotzainei:“Que tomen el libro en el que de forma vinculante funda-mentan sus trabajos, el Catecismo de la Iglesia católica; que leden un respetuoso beso y lo encierren en el sagrario de una ca-pilla abandonada; después que tiren la llave (…). A continua-ción, sin tiempo para arrepentirse, que hagan ejercicios espiri-tuales en alguno de los muchos monasterios que conocen(…)…, y traten de formular la Buena Noticia con palabras yconceptos adecuados a la cultura en la que vivimos”.

Eta M. Legaut-ek: “En estos tiempos en que el universomental de los hombres, al menso en occidente, ha cambiadomás en estos últimos decenios que a lo largo de los mileniosancestrales, el edificio doctrinal, en el que antaño los cristia-nos vivieron seguros y con evidencia, protegiéndose de larealidad a la que entonces sólo sabían cantar y soñar, se en-cuentra sacudido como nunca”.

Mons. Albert Rouet, Poitiers-eko gotzainak, berriz, esanberri du: “La Iglesia tiene dificultades para situarse en el agi-tado mundo de hoy. Y ese es el corazón del problema. Mepreocupan dos cosas de la situación actual de la Iglesia. Se dahoy en ella una congelación de la palabra. Por tanto, cualquiercuestionamiento de la exégesis o de la moral se juzga blas-femo. El cuestionar es algo que ya no se produce automáti-camente y es una pena. Al mismo tiempo, en la Iglesia reina

Jesusen Berri Ona XXI. menderako 21

ekarri dutela gure mundua gauden egoera jasangaitz hone-tara. Iruditzen zait, eskolan erlijioa ikasi izan arren -edo es-kolan ikasi zuten erlijioa ikasi zutelako beharbada, hain zuzenere- bihurtu zela gure gizartea fedegabe duela 50 urte.

Eta iruditzen zait gaur ere Jesusek esaten digula: “Ez ie-zaiozue eragotzi! Ez iezaiozue ukatu inori ona izateko eta onegiteko duen jainkozko eskubide sakratua, jainkozko ahalmensantua. Ez ezazue behartu inor Jainkoaren izena zuen eraraerabiltzera, ez iezaiozue debekatu inori Jainkoaren izena zuekez bezala erabiltzea. Poztu zaitezte besteek egiten duten onaz,nahiz eta ez izan zuetarrak. Eta ez zaitezte deskuida: Jainkoa ezdago presente haren izena erabiltzen duzuenean, sendatzen za-retenean eta sendatzen duzuenean baizik. Ontasuna non, handago Jainkoa, edozein izenekin edo inongo izenik gabe”.

7. Hizkera berritu

Edo teologia gaurkotu. Nekez iragar dezakegu berri onahizkera zaharrean. Eta gure hizkera oso zaharra da. GureJainko-irudiak, gure otoitzak, gure dogmak, gure teologiaguztia ikaragarri zaharkitua gelditu zaigu.

Ez dut esango lehengoa txarra zenik, baina gaur ez dubalio. Ez dut esango gu garenik lehen fededun modernoak,baina gure hizkera gaurkotzen ez badugu, ez gaitu inork uler-tuko, eta ez da inorentzat berri on izango? Norentzat ari gara,beraz? Ez dut esango teologia berria behin betikoa izangodenik –nola bada?–, baina gerokoek izango dute euren zere-gina, guk geurea dugu.

Jesus ez zen izan errepikatzailea, berritzailea baizik. “Ho-lako eta halako dago idatzia –esaten zien entzule harrituei–,baina nik zera esaten dizuet”. “Orain arte hau eta hau entzunduzue, baina nik beste hau esaten dizuet”. “Garai berriak datoz–esaten zien Jesusek–. Iritsia da dagoeneko Jainkoaren garaiberria. Maisu trebatuak hortxe erakusten du bere trebetasuna:kutxa zaharretik gauza berriak ateratzen dakienean. Berritu de-zagun bihotza, berritu dezagun hitza, mundua berri dezagun”.

Joxe Arregi20

Zertarako eskatu, orduan? Izatekotan ere, geure premiazjabetzeko. Edo, hobeto esan, geure konfiantza adierazteko.Edo, hobeto esan, hartzen ikasteko. Edo akaso hobeto esan:Jainkoari eskatzen diogunaren egile eta emaile geure burua-rentzat eta besteentzat bihurtzeko. Bai, izatekotan ere, horre-tarakoxe eskatzen dugu: geure premiaz jabetzeko, eta geurekonfiantza adierazteko, eta Jainkoak etengabe ematen digunahartzen ikasteko, eta azken batean geure buruari Jainkoa beraemateko. Horretarako ez bada, gure eske-otoitza magia hutsada, sinestekoa ez den Jainko batengandik gauzak lortzekomodu dorpea.

Eta egia esan, uste dut magia eta dorpetasun asko dagoelagure otoitzetan. Eta uste dut Jesusek gaur irakatsi behar ba-ligu, ezer eskatu gabe otoitz egiten erakutsiko ligukeela. Ustedut, erakutsiko ligukeela gure mugak eta premiak Jainkoarenaurrean agertzen, eta mugarik gabeko konfiantza adierazten,eta Jainkoa eman eta eman ari zaiguna hartzen, eta Jainkoa-ren dohain guztien eta Jainkoaren beraren iturri izaten. Ustedut Jesusek erakutsiko ligukeela Jainkoaren aurrean negar egi-ten, eta Jainkoaren aurrean dantzan egiten eta bizitza ospa-tzen, eta Jainkoaren aurrean barrua husten eta Jainkoaren be-soetan bizitza uzten, salmoak esan digun bezala: Jauna duzuzaintzaile, Jauna gerizpe: alboan duzu beti. / Ez dizu kalterik egingoeguzkiak egunez,/ ez ilargiak ere gauez. Eta eguzkiak egunez,nahiz ilargiak gauez kalte egiten badizu, Jainkoa zure ondoanizango duzu, zurekin sufrituz eta zuri eskua emanez. Ustedut, hala erakutsiko ligukeela Jesusek. Azken batean, uste dutJesusek erakutsiko ligukeela geure buruarentzat eta mundua-rentzat Jainkoaren ogi eta kontsolamendu izaten, geure bu-ruarentzat eta lagun hurkoarentzat Jainko-emaile eta Jainkoabera izaten, eta Jainkoari berari izaten laguntzen.

Joxe Arreg i2011ko apirilaren batean Igorren emandako hitzaldia Arratiako

Elizak antolatutako Garizuma hitzaldi sorta barruan

Jesusen Berri Ona XXI. menderako 23

una atmósfera de suspicacia malsana. La institución se en-frenta al centralismo romano que se apoya sobre toda unared de denuncias. Ciertas corrientes pasan el tiempo denun-ciando las posiciones de tal o cual obispo, haciendo informescontra uno, guardando fichas contra otro. Y esto se intensi-fica con Internet. Por otro lado, veo una evolución de la Igle-sia paralela a la de nuestra sociedad. La sociedad quiere másseguridad, más leyes; la Iglesia, más identidad, más decretos,más reglamentos. Nos protegemos, nos encerramos. Es laseñal misma de un mundo cerrado, ¡y es un desastre!”.

Eman dezagun, erlijiotik urrun jaio eta bizi den norbaitmezatara etorri dela gaur jakin-minez edo ikusmiran. Zerpentsatuko luke? Askotan egiten diot galdera hau neure bu-ruari? Mezatan entzundakoak entzunda, zer pentsatuko luke?

Esate baterako, Jaun Goiko, ahalguztidun eta zorrotzbaten aurrean bezala jardun ohi dugu, bekatua gora eta beka-tua behera, behin eta berriz barkamen eske, Jainkoak barka-tuko ote digun, ez ote digun dudatan bezala. Ez da hori. Ezda hori. Jainkoak ez gaitu inoiz errudun ikusten, baizik eta su-fritzen eta sufriarazten ikusten gaitu gupidaz beterik. Ezdauka zuri zer barkaturik. Begiradarik samurrenean biltzenzaitu, eta gauza bat bakarrik nahi luke zuregandik, JesusekZakeorengandik bezala: “Ez zaitez geldi hor goian –esatendizu– zeure zaurien eta sareen gazteluan, hain urrun. Jaitsizaitez, eskain iezadazu etxea, gonbida nazazu zeure mahaira,elkarrekin goza dezagun”.

Edo, meza osoan eskatu eta eskatu ari ohi gara: errukieske, barkamen eske, osasun eske, ogi eske, bake eske, ba-tzuen eta besteen alde eske, eta arren eta arren entzutekoeske. Zer pentsatuko luke kanpotik etorri eta entzungo ligu-keen batek? Jainkoak ba ote du guk ezer eskatu beharrik?Gure eskariek emanarazten ote diote berez emango ez lu-keena? Nahi duenean nahi duena nahi duenari ematen dionjauntxo bat ote da Jainkoa?

Joxe Arregi22