Immigranteen ordainetan - Derio · da azken argazki albuma begiratzea, ikusteko herriak eta guztiok...

14
Immigranteen ordainetan Arte mezuduna sinbolo berri batean Gurea Aretoko ikuskizunen saila eta segurtasunerako gomendioak jasotzen ditu ekaina 2014 105 zenbakia

Transcript of Immigranteen ordainetan - Derio · da azken argazki albuma begiratzea, ikusteko herriak eta guztiok...

Immigranteen ordainetanArte mezuduna sinbolo berri batean

Gurea

Aretoko

ikuskizunen saila

eta segurtasunerako

gomendioak jasotzen

ditu

ekaina2014

105zenbakia

2

ARTEA ORDAIN GISA

Maiatza jai eta hauteskundez beterik iritsi zaigu, demokraziaren jaia deritzotenarekin.

Baina benetako festa San Isidro da. Nahikoa da azken argazki albuma begiratzea, ikusteko herriak eta guztiok batera harmonian herri egiteak duen garrantziaz. Herria martxan, martxa herrian. Europa plurala jokoan egon zen paperak eskuan, eta emaitzak azken ale honetan jaso dira. Nork bere ondorioak atera ditzala. Gaur, ordea, artearen bidezko omenaldia ekarriko dugu hona, emigrazioaren ordainetan. Andrés Montesantoren Andrés Montesantoren “El inmigrante” eskultura Malagan eginiko “El emigrante” izenekoaren isla da. Bada, Derion, horren gogorrak eta aldi berean beharrezkoak izan ziren migrazio fluxu horien ordain gisa jaso da. Jada aspaldi alde egin zuen hainbat pertsonak lurralde batetik bestera oparotasun bila. Indianoak itsasoz bestaldera joan ziren. Hala egin zuten gure auzokide zaharrenetako askok: penintsulako beste leku batzuetatik abiatu eta gure herrira iritsi ziren duela mende erdi, eta orain egoera prekarioan dauden beste latitude batzuetako pertsonek egiten dute. Fluxu horiei guztiei duela gutxi gertatutakoa ere gaineratu behar zaie: hainbat eta hainbat gazte beste lurralde batzuetara joan dira, lan bila. Orain ulertuko duzue zer-nolako hutsunea sentitzen duten emigratzea erabakitzen duen pertsonek, eta orain ulertzen da eskulturaren silueta. Bada, Derio egin duten eta egiten duten pertsona guzti-guztien garrantziari eskainita dago obra. Bidezkoa da ordain hori. •

02 Editoriala03 Europako Hauteskundeak03 San Juanada solidarioa04 El Inmigrante, Deriorako obra05 Ipar-Alde abesbatzaren kontzertua06 Jaietako albuma08 Merkatarien zozketak08 Baloi bat, kontzientzia hartzeko09 La Herederas del Sol: arrakasta betea09 Bizkaiko Artisten Elkartearen erakusketa10 Doyan: urreari fidel10 Garitanok Eibar igo du11 TA21: Kontsumo taldea mintzo da12 Txapela buruan: Yolanda en La Alberca14 Gurea Aretoa: karteldegia15 Segurtasun gomendioak

Azaleko argazkia:El Inmigrante eskultura, Andrés Montesantorena.(Egilea: DerioKOmunikazioa)

EDITORIALA

BEITU [email protected]

Legezko Gordailua: BI–1377–04I Inprimatzea: Graficas Mungia

Beharrezko telefonoakDERIOKO UDALA 944 541 019AYUNTAMIENTO FAX 944 542 832UDALTZAINGOA - POLICIA MUNICIPAL 944 543 725SERVICIOS SOCIALES 944 542 243SUHILTZAILEAK – BOMBEROS 946 555 337KULTUR BIRIKA 944 659 714GARBIGUNE 944 034 090HERRI IKASTETXEA – ESCUELA 944 541 246UDALSAREAK - AVERIAS DE AGUAS 944 873 187BEHARGINTZA TXORIERRI 944 540 370INSTITUTUA – INSTITUTO 944 543 258EUSKALTEGIA 944 540 062MANKOMUNITATEA 944 540 350KIROLDEGIA – POLIDEPORTIVO 944 540 159GAZTELEKU 944 540 469BIBLIOTEKA 944 540 210NAGUSIEN ETXEA 944 540 763AEK 944 543 967KZ GUNEA 944 033 335OSASUN ZENTROA - CENTRO DE SALUD 944 543 004TAXI DERIO 944 800 909

3

105 Zenbakia

Ekaina2014

EUROPAKO HAUTESKUNDEAK DERION2014an lortutako emaitzak eta 2009ko datuak

Hauteskunde berriak gure udalerrian. Joan den maiatzaren 25ean, Europako

Parlamentu berria aukeratzeko eguna iritsi zen. Horrek berarekin alderdi berriak agertzea ekarri du, bai eta alderdi edo talde bakoitzak lortutako emaitzen inguruan azterketa zehatzak egitea ere. Jarraian erantsitako koadroan daude ikusgai, Europar Batasuna osatzen duten 27 estatuetan aldi berean eginiko hauteskundeei buruzko datuen artean, Deriori dagozkionak. •

Europako hauteskundeen emaitzak DerionErrolda 4.681 Abstentzio: % 52,38

Urtea 2014 2009EAJ-PNV 784* (726)PSE-EE 413 (712)EH-BILDU 374** (245)PODEMOS 145PP 140 (204)IU-E. ANITZA 105 (29)UPyD 49 (16)BESTEAK 236 (114)BALIOGABEAK 21 (16)

* Coalición por Europa-ren baitan** Los pueblos deciden-en baitan

% 52,38ko abstentzioa egon zen.

GEHIEN ELIKATZEN DUEN SOLSTIZIOASan Juaneko diru-bilketa Elikagaien Bankurako izango da

Dagoeneko hainbat urte dira San Juan su tradizionalak ondo pasatzeaz eta gau

laburrenaz gozatzeaz harago beste helburu batzuk dituena. 2013. urtean bezala, oraingo honetan txitxiburduntzia prezio onean egongo da, eta biltzen den diru guztia herriko Elikagaien Bankura bideratuko da, hain zuzen ere, DEES elkartera. Duela gutxi sortu da elkartea, eta horrek kudeatzen du elikagaien banaketa.

Duela urtebete zortziehun euro baino zertxobait gehiago lortu ziren eta guzti-guztia eman zitzaion Gure Señeak elkarteari. Edizio honetan, espero dute dinamika berarekin jarraitzea eta ekintza solidario baten bidez laguntzea. Oraindik zehazteko hainbat

alderdi badaude ere, San Juanen gau-ekitaldi tradizionalaren programa joan den urtekoaren antzekoa izango da. Aurreko urtean, suarekin batera dantzak, erromeria, txokolate-jana eta txitxiburdintzi tradizionala ere egon ziren. Xedea: ondo pasatzea eta gainera laguntzea, kasu honetan bertako Elikagaien Bankuari. •

4

ESKULTURA MEZUDUNAAndrés Montesantok itzala utzi du “El inmigrante” obrarekin

Derioko arte ondarearen barruan sartu behar dugu Andrés Montesanto eskultore

italo-argentinarraren “El Inmigrante” obra berria. Kultur Birikaren sarrerako eskalinataren ondoko lorategian dago, eta ez da gure ingurua apaintzen duen pieza bat gehiago, ezpada ideia edo proiektu orokor eta plural baten amaiera, eta Deriora bertan geratzeko eta gure zibilizazioaren historian behin eta berriz jazotzen den gertaera baten berri emateko etorri da.

Jatorrizko obraGoazen 2008. urtera: Genalguacileko

(hiribildu-museoa da) arte topaketetan (zehazki, udalerri horren goiko aldean) amaitu zuen Montesantok “El Emigrante” izeneko obra. Sinbolikoa da guztiz, eta bidaia horien egoera latza irudikatzen du familia eta lagunen silueta moztu batean. Silueta horri figura nagusia falta zaio, beste lurralde batzuetara emigratu duen pertsona hori, hain zuzen ere. Une hartan aitortu zuen “norbaitek emigratzen duenean, hutsunea uzten duela bere familian eta bere inguruan. Hutsune hori denborak berak ere ezin du kendu, itxaropenaren leiho bat besterik ez baita.Hormigoi armatuko eskultura hiribildu honen ikurra da jada, eta ehunka obra baino gehiago ditu topaketa artistiko horien emaitza diren bertako kale estu zurien artean.

Hurrengo geltokia: DerioAndrés Montesantok uste du bere obra

ez dagoela osatuta eta emigrante horrek

penintsulako iparraldeko herri batean isla izan behar zuela. Bada, egoera bitxia gertatzen da: Derioko hogei familia inguruk sustraiak Malagako herri txiki horretan dituzte. Hor hasi ziren elkarrizketak gure udalerriak har zezan ahaidetasuna duen obra, horrela eskultura multzo paregabea sortzeko. “El Inmigrante” obrak jatorrizko eskulturaren negatibo gisa balioko luke, alderantzizko irudi gisa, gizarteari iristen direnen berri emateko eta berriz ere itxaropenerako leihoa erakusteko. Gure historian edo inguruan eragina izan duten migrazio fluxu horien guztien ordaina edo omenaldia:duela mende mordoa Ameriketara alde egin zuten indianoena, estatuko beste leku batzuetara emigratu zuten gure gurasoetako askorena, izen desegokia duen hirugarren munduko herrialdeetatik etorkizun hobea bilatzera duela gutxi etorritakoena edo gaur egun

5

105 Zenbakia

Ekaina2014

ezinbestean Europako beste herrialde batzuetara lan bila joaten ari diren gazteena.

Inaugurazioa eta horri loturiko erakusketaEkainaren 7an 12:30ean inauguratuko

da Malagan finkatutako Buenos Airesko artista honen eskultura lan hau. Maiatzaren lehenengo hamabostaldia udal brigadaren laguntza ordainezinarekin igaro ondoren, jendartean aurkeztuko da hilabete honetako lehenengo larunbatean. Aurreikusi da bertara bi udalerrietako udal ordezkariak eta eskultorea bera etortzea. Gainera, beharrezkoa izan den emigrazio horren omenaldi gisa ere balioko du, Derio anitzagoa, gizatiarragoa eta irekiagoa egin duten guztiek dutelako bertan. Era berean, Kultur Birikan aurkeztuko da hurrengo astean Montesantok sortutako formatu txikiko eskulturen erakusketa, kasu honetan, giza

eskubideei buruzkoa. Immigrante honek bezalaxe mezua igortzen diguten obrak, jada Derioko arte ondarean giltzarri gisa geratu diren pieza gisa. •

IPARRALDE ABESBATZAREN KANTU EGUNEANXXXI. edizioa Amorebietan ospatuko da ekainaren zortzian

Ipar-Alde abesbatzak azken garaietako dinamika onean jarraitzen du, emanaldi

ugari eskaintzen, eta aurten Udaberriko Kontzertu klasikoa eman ezin izan badute ere, euren ahots goxoez gozatzeko aukera egongo da ekainaren bigarren igandean. Zehazki, Abesbatzaren Kantu Egunean izango da, oraingo honetan, Amorebietan.

Joan den urtean (aurtengoa jada XXXI. edizioa da), Portugaleten izan zen emanaldia eta berrogeita lau taldetako mila ahots bildu zituen. Topaketa hau dela eta, abesbatza ezberdinek egingo dituzten emanaldiekin batera, gehiago ala gutxiago inprobisatutako beste zenbait emanaldi egingo dira herriko

tabernetan zehar arratsaldea girotze aldera.Beste alde batetik, abesbatzak mezu

argia helarazi nahi dio jendeari, musika talde honetan parte hartzera anima daitezen. Horrela, taldea berritzea eta taldeko kide-kopurua handitzea bermatuko da, euren bertsiorik onena ematen jarrai dezaten. •

6

PregoiaNagusien Etxeari egokitu zitzaion

omenaldia. Jubilatuek euren eginkizunaren eta garrantziaren esker

ona jaso zuten, alkatearen beraren hitzetan. Hala, Maite eta Joséri eman

zien hitza. Hizketaldi atseginean, herria eraikitzearen garrantzia azpimarratu

zuten.

Jai tropikalaIrudimena eta dekorazioa uztartuz eta musikarekin bat eginez, gau tropikala hasi zen Zizka Mizka taldeak eskainitako soinuekin. Talde nabarmendua da, gero eta seguruago daude, gainera. Mojitoak giroa berotu zuen eta gau erdialdean amaitu zen. Dantzek, berriz, goizaldera arte iraun zuten. Kolorez eta zaporez beteriko ekimena.

AzokaTxikiek animaliak egotea faltan sumatzen jarraitzen badute

ere, agertu dute asmatu egin dutela azoka udalerriko oinezkoen kale nagusietan jartzearekin. Salmentetan

krisia nabarmendu zen, baita talo goxoan ere, baina tokiko erakusmahaietan giro ona ez zen falta.

SukalkiaNola edo hala zertxobait atzeratu baziren ere “a mesa puesta” delakoan, suarekin izandako arazo bat tarteko, 500 bazkaltiar izan ziren eta asebeteta geratu ziren. Gure Señeak taldeak bere burua eskaini zuen mahaiak zerbitzatu eta jartzeko, eta ondoren bazkaloste ezin hobea egon zen karaokeari eta kuadrillen lehiaketako dantzari esker. Amaiera bikaina izan zuen.

Idi probakParte-hartzaileak Kantabriakoak eta Loiukoak izan ziren, baita Derioko gazte-kuadrilla animatu bat ere. Aldi berean Xaibor sutsuaren emanaldiarekin bat egin bazuen ere, jende asko erakarri zuen probak. Dagoeneko entrenatzen has daitezela Dani, Josean, Eneko, Andrés, Luis, Gontzal eta Tomás, jendeak gehiago nahi du eta.

JAIETAKOALBUMA

7

Kuadrillen lehiaketaAurtengo nobedade arrakastatsuenetariko bat izan da.

Podiumeko garaile suertatu zen Eroskitxoko, eta Txokolokok eta La Cuadrillak osatu zuten. Proba orijinaletako bat izan

zen erloju baten bidez gauero erretiratzen ziren azkenak puntuatzen zituena. Irribarre gehien piztu zituena, berriz,

zalantzarik gabe, karaokea.

ElektrotxarangaGazteak, dinamikoak, profesionalak, alaiak… larunbat arratsalde aspergarria festa bihurtzeko gai dira. Denok ezagutzen ditugun kantak: rock-etik hasi eta folk-eraino, eta xehetasun guztiak zainduta. Herri osoan zehar ibili ziren, eta dibertsioa ez zen gainbehera etorri. XXI. mendeko txaranga edo fanfarre martxosoena.

Haurrentzako goizaInor zaintzekotan, txikienak zaindu behar ditugu, jai hauen

eta herri honen etorkizuna baitira. Eguzki distiratsuak eman zion hasiera San Isidro egunari, eta Herriko Plaza puzgarriz

eta aukerez beteta egon zen: margotua izateko, margotzeko eta saria jasotzeko; izan ere, Odol Argiak, berriro ere,

errekorra gainditu zuen: jende-kopuruaren eta kalitatearen errekorra.

XaiborOhikoa dugu San Isidrotan, baita preziatzen den edozein jaitan ere. Etorri, ikusi eta irabazi egiten du; baina, aurretik dantzan jartzen ditu neska-mutiko guztiak. Adina eta sexua aintzat hartzen ez dituzten abestiak: bertaratzen diren guzti-guztiek egiten dute dantza. Ostegun arratsaldea jai bihurtu zuen tipo dibertigarria. Etor dadila berriro ere 2015ean!

Herria Martxan, Martxa HerrianEkimen honen hirugarren urtea da herrian kultur edo kirol

ekintzaren bat egiten duen kolektibo edo pertsona oro bildu eta ikusgai jartzen duena. Kukukeren dantzak ireki zuen

ekitaldia, parte-hartzaile protagonista gisa, eta animazio hori polka alai bakoitzaren bidez transmititzen zen.

105 Zenbakia

Ekaina2014

8

OPORRAK FAMILIAREKIN HOGEI EUROAN

Danerik Parajek bidaia bat zozketatuko du maiatzean eta ekainean egiten diren erosketen artean

Danerik Paraje merkatarien elkarteak bidaia bat zozketatuko du berriz ere.

Oraingo honetan astebetekoa izango da, eta herriko kontsumoa sendotzen jarraitzeko proposamen honetan buru-belarri sartuta dauden 74 saltokietako bezeroen artean banatuko da. Zozketan parte hartzeko baldintza oso erraza da: bi saltokik sinatutako txartela aurkeztu besterik ez da egin behar, horietako bakoitzean gutxienez hamar euroko zenbatekoa gastatuta. Gastu hori maiatza eta ekaina bitartean egin beharko da. Ekainaren 30ean emango da Kultur Birikan irabazleen berri, zortzi eta erdietan, eta irabazleek aukeratu ahal izango norakoak eta datak aukeratu ahal izango dituzte, saria familiako

beharrizan eta kideen arabera moldatuta, hori guztia Viajes Ecuador Derion.

Sari gisa bidaia izango duen zozketa hau ez da gehiegi aldentzen egin zen azkenengo zozketatik. Aurrekoa maiatzaren 18an egin zen, jaietan bete-betean, eta bizikleta bat eman zitzaion sari gisa Arianna Carrillo Sánchezi. Orduan, kontsumitzaileek tokiko merkataritzari buruzko hiru galdera zuzen erantzun behar izan zituzten. Modu benetan orijinala herritarrek herrian dauden saltokien gainean gehiago ikas dezaten. •

BALOI BAT, KONTZIENTZIA HARTZEKOMankomunitateak eta Ekobeirak birziklatze-kanpaina originala jarri dute martxan

Beira berariazko edukiontzietara botatzeko ohitura oso finkatuta dago. Hala ere,

Mankomunitateak eta Ekobeirak aurreko maiatzaren 7an kanpaina berri bat aurkeztu zuten birziklatze-maila igotzeko, gazteen artean batez ere.

Honetan datza egitasmoa: baloi handi baten forma duten edukiontzi deigarri batzuk jarri dituzte kirol-guneetan edo horien inguruetan, besteak beste, Sondikan, Lezaman, Loiun, Zamudion eta Derion. Gure udalerrian, Ibaiondo futbol-zelaiaren inguruan jarri dituzte.

2013an, Mankomunitatean 518.365 kg beira birziklatu ziren, aurreko urtean baino % 2,1 gehiago. Proposamen original eta probokatzaile honen bidez, asmoa da gehiago birziklatzea eta ingurumenari eta ingurua zaintzeari buruzko kontzientzia sustatzea. •

9

105 Zenbakia

Ekaina2014

OSO ARRAKASTATSUA LAS HEREDERAS DEL SOLSutondoan antzerki taldeak bete egin ditu Derio eta Berango.

Maiatzean izango dugu hitzordua Sutondoan taldearekin eta euren antzezlan berriarekin,

eta Gurea bete egingo dute. Las Herederas del sol lanari esker beste urrats bat eman zuten antzezleen ibilbidean. Drama bat antzeztu zuten, zenbait unetan komedia ukituarekin. Baina, era berean gordintasun handiko antzezlana da, eta emakumeak ditu protagonista. Eszenografia oso zaindua eta antzezle bikainak ditu; beraz, ez dago artista amateur hauen taldeak eginiko ahaleginaren aurrean amore ematea beste aukerarik, betiere Fernando Ansoleaga eraginkorraren gidaritzapean. Obra hau Ricardo

López Aranda egile garaikidearena da, eta herrian egin dituen bi aurkezpenen ondoren, Berangoko Antzerki Lehiaketara joan zen, eta bertan txaloaldi eta gorespen handia jaso zituen. Beste urrats bat zaletasuna ona bada inoiz ez dela berandu erakusten duten talde honentzat. •

BIZKAIKO ELKARTE ARTISTIKOAK ‘EXPOSICIÓN 275’ AURKEZTUKO DU

Euren margolanak Kultur Birikan egongo dira ikusgai ekainean

1945. urtean Bizkaiko Elkarte Artistikoa (AAV) sortu zenez geroztik, bertako kideak oraindik

jarraitzen dute “artearen gisako abentura zirraragarri honetan parte hartzeko eta jendea parte hartzera animatzeko ilusioz”. Horrelaxe deskribatzen du Roberto Zalbidea AAVko kide eta margolariak eta ‘Exposición 275’-ren komisarioak. Izenburu hori du “zenbaki hori delako hain justu egin diren erakusketen kopurua”. Bertan, elkarteko kideek gorde izan duten artearen parte bat dago ikusgai, zehazki, mota askotako hogeita hamar bat margolanen bidez: “paisaiak, erretratuak, bodegoiak, pintura abstraktua eta kubismoa”.

Zalbideak gogorarazten duenez, 1945.

urtean egin zen lehen erakusketa; hala ere, jatorria 40ko hamarkadaren hasieran du, Bilboko plaza berriko taberna batean izandako hizketaldi baten ondorioz, hain zuzen ere, bertan elkartzen baitziren gaur egungo elkarte horretan sinesten zutenak. 1945. urtean, jada, elkarte gisa eratu ziren eta euren lehen erakusketak egiten hasi ziren. Exposición 275 erakusketa posible izan da aurreko presidente Fernando Zamoraren laguntzari esker. Derioko bizilaguna da, eta “erakusketaren egilea” adierazi du Zalbideak. Bada, ekainaren 26ra arte egongo da ikusgai. •

10

GURE TAEKWONDOK URRE ZAPOREA DUDoyan kirol kluba gailendu egin zen Euskadiko txapelketan

Gure Taekwondok denbora darama elitean, eta joan den apirilaren 26an

berriz ere erakutsi zuen hori Euskadiko kadeteen txapelketan. Getxon izan zen txapelketa. Asier Rodríguezek bideratzen duen taldea 27 kirolarekin bertaratu zen hitzordura eta urrezko 5 domina, zilarrezko 7 eta brontzezko 9 eskuratu zituen. Emaitza bikaina, urte askotan egindako lan gogorra islatzen duena. Gainera, nabarmentzekoa da kadeteen kategorian lortutako emaitza onena dela. Taldea 14 mutikok eta 13 neskak osatzen dute, eta Euskadiko talde onena dela erakutsi zuen.

Txapeldunek eta bigarren sailkatu zirenetako batzuek aukera izan zuten Espainiako txapelketan parte hartzeko.

Maiatzaren 31n izan zen, Castellónen. Bestalde, Asierrek, Klubeko maisu eta zuzendariak, baieztatu du harro dagoela eraiki duen taldeaz. Eskerrak eman nahi dizkie bidean lagundu duten pertsonei eta nabarmendu du garrantzitsua dela taldearen barruan, multzoaren barruan eta taldea osatzen dutenen barruan, norberaren gaitasunetan sinestea. •

EIBAR LEHENENGO MAILAN DERIOZTAR BATEN GIDARITZAPEAN

Gaizka Garitanok historia egin du Euskadiko eta estatuko futbolean

Duela zenbait hilabete susmoa genuen eta ziur geunden amaiera zoriontsua

izango zuela, baina optimistenek ere ez zuten irudikatzen Euskadiko futbol klub xumea elitean arituko zenik. Beharbada Gaizka bai. Arrazako entrenatzaileak, futbola gutxik bezala bizi izan duen pertsonak, eraman du herri armagineko taldea estatuko futboleko lehenengo mailara. Gogoratzeko moduko denboraldian, Gaizkak esker ona jaso du, mister gisa eginiko lan onagatik. Eta Eibar

primerakoa da, bai horixe. Athletic Ipuruara eta Eibarkoak San Mamesera, ligako lehiaketan buru-belarri. Ez da ametsa. Eta ez da ametsa izango Messi, Cristiano Ronaldo, Neymar edo Diego Costa Gipuzkoako hiribilduko zelai txikian ikustea. Eskuadra txapeldun horretako lider eta protagonista ukaezina derioztar bat izan da. Benetan harro egoteko arrazoia gure herriarentzat. •

11

Tokiko Agenda 21Agenda Local 21

Tokiko Agenda 21Agenda Local 21

KONSUMO TALDEA KALERA ATERA DAKontsumitzeko beste modu bat posible delako

Maiatza oso hilabete emankorra izan da kontsumo-taldearentzat; izan

ere, bertako ekoizle edo hornitzaileek bi proposamen aurkeztu zituzten Batetik, San Isidro azokan parte hartu zuten postu batean, eta, bestetik, bisita bat eskaini zuten Dañon duten barazkien baratzera. Kontsumo-taldea egitasmoa aurreko urtean sortu zen Tokiko Agenda 21en, eta denboraldiz denboraldi kideak irabazten ari da.

Azokako postuaKontsumo-taldeak ez zuen galdu nahi

izan nekazaritza-azokan egoteko aukera, eta postu bat jarri zuten euren mezua zabaltzeko, hain zuzen, kontsumitzeko beste modu bat ere posible dela. Hiru Anaiak (hala dute izena) taldearekin batera, EHNEko (Euskal Herriko Nekazarien Elkartea) langileak, Txaramela pasta ekologikoaren ekoizleak eta Esnetik esne-kooperatiba ere han izan ziren, eta leku berean elkartu ziren denak herritarrei azaltzeko ekoizle eta kontsumitzaileen arteko gertutasuna abantaila bat dela erosketako saskia betetzeko. Goiza lasai joan zen, baina pixkanaka-pixkanaka animatuz joan zen, eta jende asko gelditu zen Esnetiken gazta probatzeko eta esnekiren bat erosteko eta

Txaramelako neskei pasta ekologikoa erosteko. Beste batzuk proiektuari buruzko informazio bila gerturatu ziren postura, galderak egiteko eta kontsumo-taldean parte hartzeko informazioa eskatzeko.

TA21ren ibilbideaBeste proiektu bat ere egin zuten

ekoizleak eta kontsumitzaileak elkartzeko asmoarekin: TA21ek irteera bat egin zuen larunbatean 31n kontsumo-taldeko ekoizleek Zamudion duen baratzera. Topaketa honetan, baratzea bisitatu zuten, hazitegi bat egin zuten, lurra landu eta babarrunak erein zituzten. Eguna amaitzeko, anfitrioiek eta gidariek ondo merezitako hamaiketakoa prestatu zuten, eta bisitariek hor eskainitako produktuak dastatu ahal izan zituzten. •

Kontsumo-taldeak nekazaritza-azokan parte hartu zuen bere mezua zabaltzeko, eta irteera bat antolatu zuen bere baratzera, bisitariek hornitzen

dituzten ekoizleei laguntzeko.

Azokan eta ibilbidean parte hartuz

Postuan giro ona nabari zen.

12

DERIO, ETXEA BEZALAKORIK EZ DAGO

Bi urtean, Yolanda hanka bat hemen eta bestea La Albercan bizi izan da

Emigratzeak beti dakar lagunak, etxea, familia eta bizitza osoa atzean uztea. Yolanda

Gonzálezek honako hau aitortzen du: “izugarri kostatu zitzaidan”. Lehen bi urteetan “hanka bat hemen eta bestea han bizi nintzen” ekarri du gogora; izan ere, “hilabetean behin ihes egiten nuen, astetxo baterako gutxienez”. La Albercatik egiten zuen ihes, Salamancako lurretan dagoen Erdi Aroko leku zoragarri batetik. Berak hartutako erabakia zen, bere interesei jarraikiz hartutakoa, kasu honetan gaur egun familiako aita den senarrarenganako maitasunagatik, baina han egokitzeak ahalegin handia eskatzen du, nahiz eta “inoiz” ez zuen sentitu kanpotarra zelako baztertu zutenik.

Herrimina arinduz joan zen denborarekin eta lana edukitzeak ematen duen ziurtasunarekin; izan ere, “bikoteak jatetxe bat zuen, eta, beraz, lanpostua ziurtatuta nuen”

eta “nire ama Albercakoa da, eta etxe bat du hemen”. Gaur egun, ez du bere burua Derion imajinatzen. Senarrak, seme-alabek eta lanak La Albercara lotzen dute. Herria, Mogarrazekin batera, penintsulako herri politenen zerrendan dago, eta Yolandari, edertasunaz gain, lasaitasuna ematen dio. Gainera, lekua baloratu eta ezagutu egiten du. Hala, nabarmentzen du herritarrek “bizirik eusten dietela arbasoen ohiturei eta gaur egun errespetatzen dituztela, besteak beste, arimen neskatilarena eta San Antongo txerriarena”. La Albercan bizi den arren, Mogarrazera joan behar du egunero lanagatik. Hotel SPA Villa de Mogarrazen egiten du lan, inguruko Erdi Aroko ohiturekin nahasten den lekua batean.

Denak berdin jarraitzen duDerioko ohiturak, jai girora

bideratutakoak, Yolandari “bereziak” iruditzen zaizkio, “jendearekin elkartu eta dibertitzeko modu bat zirelako –eta direlako. Izugarri gustatzen zait leku bakoitzeko jaiei eta ohiturei eustea: txakolina, kalimotxoa, taloa...”; izan ere, aitortzen du gustatzen zaiola pentsatzea denak berdin jarraitzen duela. Horregatik harritzen da “joan nintzenean haurrak ziren eta bat-batean euren familia osatu duten gizon eta emakume bihurtu diren pertsonak” ikusten dituenean. Yolandak ere badu bere familia, eta beti laguntzen dio maiz samar egiten dituen

Maiz bisitatzen du Derio, seme-alabek eta

senarrak lagunduta.

1313

105 Zenbakia

Ekaina2014

bisitetan. Hango lagun batzuek ere lagundu izan dute, eta, esaten duenez, “nik bezainbeste edo gehiago gozatzen dute”. Bereziki haiek nabarmentzen dute jendearen adeitasuna eta inguruko gastronomia, eta horrek harro sentiarazten du; izan ere, Derio bere etxea da, eta etxea bezalakorik ez dago. Izan ere, berdin dio non dagoen, zenbat denbora pasatzen duen… Itzultzen denean inoiz joan ez balitz bezala agurtzen dute; “itzultzen naizenean, etxean bezala egoten naiz”. • Hasieran hilero egiten

nuen ihes

Lanak hemendik urrutira lotzen du.

La Alberca eta Mogarraz artean

Yolanda La Albercan bizi da, Salamancako herri batean; Peña de Franciaren babesean dago eta Erdi Aroko ezaugarri historiko ugari ditu; hori dela eta, bidean gelditzea merezi duen horietako herri bat da. Egunero Mogarrazera joaten da. Leku zoragarria da hura ere, eta han, Hotel SPA

Villa de Mogarrazeko jabea, harreragilea eta arduraduna da. “Xarma handia du hotelak, arreta pertsonalizatua eskaintzen du eta dena xehetasunez zainduta dago” ziurtatu du. Gaztainondoz, gurbitzez eta gereziondoz inguratuta dago, eta Salamancatik ordubetera eta La

Albercatik 8 minutura dago. Mogarraz Erdi Aroko herri bat da, eta monumentu artistiko nazionaltzat jotzen da. Frantziako mendilerroaren eta Béjarrekoaren artean dago. Era berean, Peña de Francia eta halako inguruak ditu mugetan, baita Las Batuecas Parke Naturala ere. Yolandak Peña de Francian argazkiak ateratzea gomendatzen du, eta parke naturalean paseo bat ematea. Bisita horren ondoren,

inguruko sukaldaritza dastatzea gomendatzen du, besteak beste: txingarretan erretako haragiak, “patatas meneas”, “limón Serrano”, zitrikoak arrautza frijituekin eta txorizo freskoarekin konbinatzen dituen entsalada epela eta “el hornazo”. Galdu ezin den eguna abuztuaren 5a da, Elurretako Ama Birjinaren omenezko Mogarrazko zaindariaren jaiak, eta hamar egun geroago, 15ean Asunción Ama Birjinaren jaiak.

14