IKASTETXEAREN ELKARBIZITZA ETA FUNTZIONAMENDURAKO …

12
IKASTETXEAREN ELKARBIZITZA ETA FUNTZIONAMENDURAKO ARAUTEGIA 2015/2016 IKASTURTEA

Transcript of IKASTETXEAREN ELKARBIZITZA ETA FUNTZIONAMENDURAKO …

Page 1: IKASTETXEAREN ELKARBIZITZA ETA FUNTZIONAMENDURAKO …

IKASTETXEAREN ELKARBIZITZA ETA

FUNTZIONAMENDURAKO

ARAUTEGIA

2015/2016 IKASTURTEA

Page 2: IKASTETXEAREN ELKARBIZITZA ETA FUNTZIONAMENDURAKO …

2

Arautegi honek gure ikastetxeko funtzionamendu eta

antolamendu egokiak bermatzea ditu helburu, elkarbizitza on eta

lan giro aproposa lortzeko.

Guztion ardura da arautegi honen betetzea eta bere jarraipena

gurasoen, ikasleriaren, irakasleriaren, langile laguntzaileen eta

zuzendaritza taldearen gain dago.

Dokumentu hau errebisatu eta ebaluatuko da ikasturte

bakoitzaren hasieran, funtzionamendu egokirako beharrezkoak

diren egokitzapenak eta zuzenketak egin ahal izateko.

SARRERAK ETA IRTEERAK

LEHEN HEZKUNTZAKO 2.MAILAKO IKASLEAK ARTE SARRERA

9:00ETATIK 9:10ERA, ETA IRTEERA 16:20ETATIK 16:30ERA,

IZANGO DA.

Lehen Hezkuntzako 2. maila arteko ikasleen familiak klaseen

hasieran zein bukaeran geletaraino sartuko dira, ikasle

bakoitzeko familiar bakarra lagunduta.

Garrantzitsua da sartzeko eta aterako erabiltzen den 10

minutuko epea zintzotasunez errespetatzea.

LEHEN HEZKUNTZAKO 3.MAILATIK GORAKOENTZAKO IKASLEEN

SARRERA 9:00TAN ETA IRTEERA 16:30TAN IZANGO DA.

3. mailatik gorakoentzako ikasleen sarrera modu autonomoan

eta helduen laguntzarik gabe eta irteera irakasleak dagokien

ateraino lagunduta egingo da.

Page 3: IKASTETXEAREN ELKARBIZITZA ETA FUNTZIONAMENDURAKO …

3

GOIZETAN PATIOKO KANPOKO ATEA 9:15ETAN ITXIKO DA.

Eguerdietan (12:50 eta asteazkenetan 13:00) azkeneko saioaren

arduraduna den irakasleak lagunduko ditu ikasleak irteeraraino. 3

urteko ikasleak 5 minutu lehenago aterako dira, irteeren

aglomerazioa saihestearren.

Etxean bazkaltzen duten L.H.ko 1. maila arteko ikasleak beraien

familiekin batera sartuko dira geletara (14:50). Ez, aldiz, L.H.ko 2.

Hezkuntzako bigarren mailako ikasleak, guraso gabe sartuko

direlarik.

EGUERDIETAN PATIOKO KANPOKO ATEA 13:00ETAN ITXIKO DA

IRTEERETAN (ASTEAZKENETAN 13:15ETAN) ETA 15:00

SARRERETAN.

Hezkuntza komunitatearen elkarbizitza egokirako oso

garrantzitsua da irteerak eta sarrerak puntualtasunez eta

lasaitasunez egitea.

PAI-D ereduko Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailetako ikasleak eta

PAI-A/G ereduko 5 urtekoak atezaintzako patioko atetik sartuko

dira eta lehenengo solairura bertan dauden eskaileretatik igoko

dira.

Haur hezkuntzako PAI-A/G ereduko 3 urteko ikasleak, 4 urteko

PAI-A/G eta Lehen Hezkuntzako 2. mailako PAI-A/G eredukoak

Page 4: IKASTETXEAREN ELKARBIZITZA ETA FUNTZIONAMENDURAKO …

4

kristalezko ate berdetik sartu eta aterako dira, lehen

hezkuntzakoak eskaileretatik 2. solairura igoko dira.

PAI-D ereduko Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urtekoak eta PAI-A/G

ereduko 1. mailako ikasleak, ereduko 4 urtekoak, baratza aldera

jotzen duen patioko atetik sartuko dira.

3 urteko PAI-D ereduko ikasleak, bai goizeko sarrera, nola

arratsaldeko irteera, baratzeko atetik egingo dituzte.

PAI-D ereduko 3. eta 4. mailako ikasleak kalera ematen duen

larrialdietako atetik sartuko dira.

PAI-A/G ereduko 3. eta 4. mailako ikasleak erdiko atetik sartuko

dira, eta eskaileretatik bigarren solairura igo. Atzeko

eskaileretatik jeitsi eta lehen solairuko atera abiatuko dira.

Harrera garaian, 3 urteko ikasleak atezaintzako ate nagusitik

sartuko dira ezarritako ordutegian. Era berean, familiak geletara

sartuko dira umeen bila, dagokien orduan. Urriaren 1etik aurrera

3 urteko ikasleak era orokorrean egokitutako atetik sartu eta

aterako dira.

Haur-aulkiak soilik egokitutako guneetan erabiliko dira. Zentzu

honetan, familien laguntza ezinbestekoa da pasabideetan ahalik

eta hobekien ibili ahal izateko. Haur-aulkientzako egokitutako

guneak sarrera bakoitzean seinaleztatuak daude. Ahal den

neurrian aulkiak tolestea eskatzen dugu.

Ohiko ordutegitik kanpo sartzeko atea atezaintzako ate nagusia

izango da. Kasu honetan, atezaintzan dagoen sarrera-

jakinarazpenerako partea bete beharko du eta atezaina izango da

Page 5: IKASTETXEAREN ELKARBIZITZA ETA FUNTZIONAMENDURAKO …

5

ikaslea gelaraino lagunduko duena. Partean atzerapenaren

arrazoia azaldu beharko da.

Era berean, ikasleren batek ikastetxetik ordu lektiboetan atera

behar badu arrazoia behar bezala justifikatu eta atezaintzan

dagoen irteera jakinarazpenerako partea bete beharko du.

Familiaren bat ikaslearen bila berandu iristen bada azkeneko saio

horren arduraduna den irakaslearen zaintzapean geratuko da, 15-

20 minutuz, eta irakasle berak deituko ditu familiakoak. Denbora

hori pasatu eta gero ikaslea zuzendaritzaren ardurapean geratuko

da eta ezarritako neurriak abiaraziko dira.

16:30etatik aurrera eta 18:30ak arte ikastetxeko komunak erabili

ahalko dira (jantokian daudenak), eta sartzeko eta ateratzeko ate-

zaintzako ate zuria erabiliko da. Haurrak, betiere, heldu batek la-

gunduta sartuko dira. Askaria, patinekin, txirrindulekin… sartzea

guztiz debekatua dago.

Garbitasun arrazoiak direla medio ezin izango da ikastetxean

sartu 16:30tatik aurrera (gelak, liburutegia, pasabideak…), ares-

tian aipatutako komunetara ez bada.

Ikastetxeko instalakuntzak guztionak dira eta guztion esku dago

ongi erabiltzea eta zaintzea. Era berean, langileekiko errespetua

eta begirunea eskatzen dizkizuegu.

18:30etatik aurrera ikastetxeko atea itxiko da, ez ordea patioko

ateak, 21:30 arte irekiak egongo baitira.

Page 6: IKASTETXEAREN ELKARBIZITZA ETA FUNTZIONAMENDURAKO …

6

ARROPA

Haur Hezkuntzan, arropa ahalik eta erosoen izango da.

- Botoidun eta tirantedun arropa, gerrikoak eta abarrak

ekiditu… haurraren arropa aldaketa eta autonomia

oztopatzen baitituzte.

- “Velcro”-dun edota kremaileradun zapatak ekartzea

komenigarria da (batez ere psikomotrizitatea edo gorputz

heziketa duten egunetan).

- Klasera ekarriko den arropa zikindu ahalko da.

- Bakoitzaren gauzak eta jantziak izen-abizenekin ongi

markatuta egongo dira. Galtzen diren gauzak kutxa batean

bilduko dira atezaintzan.

Hiru urteko gelen ateen ondoan, pasabidean, familiek etxetik

ekarritako arropa aldagarria gordeko dugu. Irakasleak arduratuko

dira arropa hori garbia eta modu erabilgarrian egon dadin.

Lehen Hezkuntzan, hezkuntza fisikoa duten egunetan, jarduera

hori egiteko arropa eta oinetako egokiak ekarri beharko dituzte.

Jarduera plastikoetarako, gela bakoitzean, familiek ekarritako

kamiseta eta mantala komunak erabiliko ditugu.

Eskolan galduta jasotzen den arropa guztia atezaintzan dagoen

baulean utziko da.

Data hauetan: abenduak 22, martxoak 22, ekainak 21, jaso gabe

gelditzen den arropa guztia Emauseko Traperoetara eramango

da.

Page 7: IKASTETXEAREN ELKARBIZITZA ETA FUNTZIONAMENDURAKO …

7

HAMAIKETAKOA

Ikastetxeko beste momentu hezgarria hamarretakoarena da.

Une honen helburu garrantzitsuena hamaiketako osasuntsu eta

konpartitua egin dezatela izango da.

Nafarroako gobernuko “Hamaiketako osasuntsua”

ekimenarekin bat egiten dugu eta hainbat egunetan fruta

ekologikoa ekartzen digute bertatik.

Abisua eman arte familiek egunero ekarri beharko dute fruta

eskolara, ahal bada garaikoa eta anitza.

Hamaiketakoaren hondakin organikoak baratzean dagoen

konpostadoran botako ditugu.

Lehen Hezkuntzako 1.mailatik gorako ikasleak bestelako jaki

osasuntsuekin (ogia, etxean egindako mermelada, eztia, olioa…)

hamaiketakoa osatzen hasiko dira, eskolak duen hamaiketako

osasuntsu eta partekatu baten aldeko filosofiarekin jarraituz.

Urtebetetze egunak etxetik ekarritako bizkotxoarekin ospatuko

ditugu. Ez ditugu umeen gonbidapenik luzatuko.

Ezin izango dira gozokiak eta opilgintza-produktuak ekarri, ez eta

urtebetetze gonbidapenak egin.

OSASUNA

Haurrek eri daudenean ezingo dute eskolan egon, pediatraren

iritziaz harago, eta honako egoeratan:

- Konjuntibitisa.

Page 8: IKASTETXEAREN ELKARBIZITZA ETA FUNTZIONAMENDURAKO …

8

- Gastroenteritisa, gorakoa, beherakoa…

- Katarro akutua goiko arnasbideetan.

- Azal infekzioak fase aktiboan (herpesa, onddoak…).

- Zorriak.

- Eritasun exantematikoak (elgorria, errubeola, barizela…).

- Sukarra edo febrikula (37ºCtik gora).

Ongi justifikatutako salbuespenetan izan ezik (txosten medikua,

baimen berezia sinatuta…), orokorrean ikastetxean, ez da

botikarik banatuko.

Istripu edo larrialdi kasuetan, lehenik eta behin, haurra artatuko

da, ondoren familiari abisua emango zaio eta beharrezkoak diren

neurriak hartuko dira (osasun etxera eraman, larrialdietara

eraman…).

PATIOA

Hezkuntza taldeak bereziki zaindutako eta ongi pentsatutako

espazio hezgarria dugu patioa.

Helburuak:

- Elkarbizitza.

- Jolasteko, erlazionatzeko eta elkartzeko tokia.

- Alderdi linguistikoa.

Page 9: IKASTETXEAREN ELKARBIZITZA ETA FUNTZIONAMENDURAKO …

9

Ezaugarriak:

- Jolas-tokian hezitzaile guztiak daude eta behaketa zein

esku-hartze pautak partekatzen dituzte.

- Haurrak atxikimendu, maila eta hizkuntza erreferente

garbia izatea oso garrantzitsua da.

- Patioa, jolas eta erlaziorako tokia den neurrian,

irakaslearentzako aparteko behatokia izan daiteke, ikasleak

gelatik kanpo behatu eta hobe ezagutzeko aukera ematen

duelako, eta honenbestez, sortu daitezkeen balizko

gatazkak bideratzeko aukera ere ematen duelako.

- Irakasleak dagokien zonaldean egongo dira eta egokitutako

txanda beteko dute.

- Patioan, umeek materiala ugari eskura izanen dute

(trizikloak, patinak, motorrak, uztailak, malabareak,

indiakak, plater txinatarrak, hula hop…..).

Garrantzitsua:

- Hezkuntza taldeak egindako hausnarketaren ondorioz,

erabaki da baloia soilik erabiliko dela irakasleak antolaturiko

jarduerak aurrera eramateko; berdintasunezko talde-harremanak

sustatzeko baliogarri eta hezkidetzaren aldeko apustu garbia

delakoan. Lehen hezkuntzan, heziketa fisikoaren arloan,

baloiarekin erlazionaturiko ekintza fisiko ludikoak sustatuko dira.

- Familiei trizikloak eta patineteak ekartzea eskatuko zaie.

- Iturriaren erabilera zainduko dugu, ura edateko baita eta ez,

ordea, jolasteko.

Page 10: IKASTETXEAREN ELKARBIZITZA ETA FUNTZIONAMENDURAKO …

10

- Kokatutako enborrak ezin dira tokitik mugi.

- Erortzeak eta arriskuak saiheste aldera, haurrak ezin izango

dira leihoetara eta futbol-ateetara igo.

- Familiak jolastokian ematen duzuen denbora hortan, lekua

garbi egotearen erantzunkizuna zuena da. Hala nola, joko ele-

mentuen zainketa eta erabilera egoki eta buruzkoa.

- Ezin da patioan txirrindulaz ibili ez eta animaliekin sartu.

ERREFERENTE LINGUISTIKOAREN ERABILERA IKASTETXEAN

Ikastetxeko komunikazio-hizkuntzak hiru dira eta modu

naturalean erabiltzen dira. Hizkuntza bakoitzak bere

berezitasunak, beharrak, testuinguruak eta espazioak ditu.

Beharrezkoa da irakasle bakoitzak bere hizkuntzan aritzea, bai

lankideen artean zein ikasleekin.

ZUZENDARITZA TALDEAREN ORDUTEGIA

Zuzendaritza taldeak familiak eta irakasleak hartzeko honako

ordutegia izango du:

- ASTELEHENAK: 15:00-16:30.

- OSTIRALAK: 9:00-9:45.

Aldez aurretik ordua eskatzea komenigarria da.

Familiek zuzendaritza iradokizun-ontzia eskuragarri dute,

kristalezko sarreraren ondoan. Bertan, dituzten iradokizunak,

Page 11: IKASTETXEAREN ELKARBIZITZA ETA FUNTZIONAMENDURAKO …

11

proposamenak, zalantzak… plazaratu ditzakete. Eskertuko genuke

balizko zalantza hobekuntza proposamenarekin batera etorriko

balitz (eskolako web orrian eskuratu daiteke txantiloia).

ORIENTATZAILEAREN ORDUTEGIA

Familiak hartzeko, orientatzaileak honako ordutegia izango du:

ASTEARTEA eta OSTEGUNA: 9:00-10:30.

Aldez aurretik ordua eskatzea komenigarria da.

ADMINISTRARIAREN ORDUTEGIA

Administrariak familiak hartzeko honako ordutegia izango du:

- ASTELEHENETIK OSTIRALERA: 8:30-12:00.

- ASTELEHEN, ASTEARTE ETA OSTEGUNETAN: 15:00-16:30.

*Ekaina eta iraila (biak barne) bitarteko hilabeteetan

goizeko ordutegia soilik.

Derrigorrezkoa da datu pertsonal eta kontatuzkoetan (helbidea,

telefono zenbakia…) aldaketak izanez gero administraritzan

komunikatzea horrela, eguneratuak izan ahal ditugu eskolatik

idatziz egiten diren komunikazioetarako eta larrialdi abisuak edo

irakasleek egin beharreko informazioetarako.

Erlijio/Hezkuntza Arreta ikasgaian aldaketaren bat egin nahi

duten familiek, administraritza bulegoan egin beharko dute,

maiatzaren azken astean.

Page 12: IKASTETXEAREN ELKARBIZITZA ETA FUNTZIONAMENDURAKO …

12

MATERIALA

Material suntsikorra erosteko eta fotokopiak ordaintzeko familiek

haur bakoitzeko honako ordainketak egingo dituzte:

- HAUR HEZKUNTZA: 30 euroko bi ordainketa, iraila eta

eta urtarrilean.

- LEHEN HEZKUNTZA: 30 euroko hiru ordainketa, iraila,

urtarrila eta martxoan.

Ordainketak familiek eskolara luzatuko duten kontu korronte

zenbakian egingo dira eskolak bankutik giroa eginez.

Horretarako, eskolatik ohar bat bidaliko da banketxearen datuak

bete ahal izateko.

Irteerak bere momentuan ordainduko dira.

Paper eta fotokopien kostua gutxitze aldera, familiei geletako

dokumentazioa USB-ren bitartez emango zaie.

Anai-arrebak egotekotan, eskolako fotokopiak eta beste

motatako informazioak anai nagusiari emango zaizkio.