Amara Berri ikastetxearen IKTeen hausnarketa

download Amara Berri ikastetxearen IKTeen hausnarketa

If you can't read please download the document

description

Amara Berri ikastetxearen IKTeen hausnarketa

Transcript of Amara Berri ikastetxearen IKTeen hausnarketa

Antoranz, AneLedesma, TaniaValencia, Ainhoa

AURKIBIDEAIkastetxearen kokapena eta hainbat ezaugarri

Baliabide eta azpiegitura teknologikoak

Irakasleek IKTen inguruan duten jarrera

Gure proposamena jarduera didaktiko moduan

Bibliografia

AMARA BERRIAmara Berri eskola Donostiako Amara auzoan kokatzen da. Eskola publikoa da, B eta D ereduak eskaintzen dituena.

Haur eta lehen hezkuntza egiteko aukera dago, eta eskola bost eraikinetan banatzen da: Ferrerias (LH), Morlans (LH), Salaberria (HH), Urbieta (HH) eta Loiola (HH). Ziklo bakoitzeko sei linea daude, maila ezberdinak zikloka nahasten direlarik. Esate baterako, lehenengo eta bigarren mailako ikasleak elkartuta daude, hirugarren mailakoak laugarren mailakoekin eta bosgarren mailakoak seigarren mailakoekin. Sistema honi Amara Berri sistema deritzo. Sistemaren ezaugarri nagusiak honakoak dira:Gelak txokoka antolatuta daude.

Irakasgai bakoitzeko departamentu bat dago.

Ikasleak dira ikaskuntzaren eraikitzaileak. (Konstruktibismoa sustatzen da).

Autonomia bultzatzen da.

Ikasle bakoitzak bere erritmoaren eta gaitasunen arabera lan egiten du.

Ez dute testulibururik erabiltzen, proiektuka lan egiten dute.

Aniztasuna ematen da.

Departamentu desberdinak aurki ditzakegu, adibidez, telebista, irratia, prentsa, txikiweb, mediateka... Horrez gain aretoa, gimnasioa, jolastokia, jantokia, aterpea, psikomotrizitate gela eta ukimenezko pantaila bat dagoen gela bat daude.Taldeko partaideak Ane Antoranz, Tania Ledesma eta Ainhoa Valencia gara. Eskola honetan praktikak egin dituena Ainhoa izan da, izan ere ikasle ohia da eta sistemaren egitura gustuko du. Gainera, IKTak erabiltzeko aukera anitza dago, baina, ez denez gehiegi aprobetxatzen aukera ona iruditu zaigu lan hau egiteko. Esan dugun bezala, eskola hau IKTeen munduan oso murgilduta dago, departamentuetan banatuta:Prentsa: Hirugarren zikloko ikasleek egunero eskolako egunkaria egin eta argitaratu egiten dute ABE deiturikoa (Amara Berriko Egunkaria). Portadan egunkariaren egileak aurkezten dira, albiste garrantzitsuenak jartzen dituzte eta aurkibidea errazten dute. Gainontzeko orrialdeetan ikasleek egindako lanak biltzen dira: jokoak, albisteak, elkarrizketak, inkestak... Hau guztia burutzeko MAC ordenagailuak erabiltzen dituzte.

Prentsako baliabideak:

2 ordenagailu Mac.

Inpresora.

Argazki kamera.

Egunkariak.

Irratia: Ziklo guztietako ikasleak joaten dira beraien lanak aurkezteko. Taldeak osatzen dira eta taldeko partaideek eginkizun desberdinak dituzte, adibidez, musikaren arduradun bat dago, nahasketa mahaia kontrolatzen duen beste ikasle bat... Guztiek kaskoak daramate, eta hizlariek mikrofono bana.

Irratiko baliabideak:

Ordenagailu Mac.

2 aurikular.

4 mikrofono.

Nahasketak egiteko mahaia.

Grabadora.

Musika aparatua.

Irratia.

Telebista: Astean behin zuzenean egiten den ordu bateko albistegia aurkezten da zikloko ikasle guztiek ikus dezaten. Bestalde, irratian bezala, egunero egiten diren lanak grabatzen dira. Bi arduradun daude kamarak eramaten dituztenak. Gainera, telebista gunearen barruan editatzeko zona bat dago baliabide propioekin.

Telebistako baliabideak:

4 kamera.

Kamerak kontrolatzeko mahaia.

5 mikrofono.

2 telebista.

2 argi foku.

DVD erreproduktorea.

3 musika aparatu.

Edizioaren baliabideak:

Mac bat.

Telebista.

2 bideo erreproduktore.

2 DVD erreproduktore.

Bideo kamara.

Aurikularrak.

Txikiweb: Egunkarian bezala, sarreran egileak aurkezten dira. Egunero blog bat osatzen dute eta bertan egindako lanak igotzen dituzte: bideoak, antzerkiak, eskulanen argazkiak, idazlanak...

Txikiwebeko baliabideak:

2 ordenagailu Mac

2 eskaner.

Mediateka: Liburuak hartu beraien kabuz. Mediatekaren barruan bi zona ezberdin bereiz daitezke, liburuak hartzeko gunea eta egoteko gela (irakurtzeko, lanak egiteko).

Mediatekako baliabideak:

Ordenagailua.

Inpresora.

Liburuak hartzeko gunearen baliabideak:

Ordenagailua.

Inpresora/fotokopiagailua.

Egoteko gelaren baliabideak:

Portatila.

Pantaila

Proiektorea.

DVD erreproduktorea.

Telebista.

Bideoak.

PT Gela:

PT gelaren baliabideak:

Ordenagailua.

Portatila.

Inpresora.

Irratia.

Gela arrunta:

Gela arruntaren baliabideak:

4 Ordenagailu.

Mac bat.

Portatila.

Eskola 2.0 armairua.

Telebista.

Bideoa.

Pantaila digitala.

Proiektorea.

HIPI gela

HIPI gelaren baliabideak:

2 ordenagailu.

Mikrofonoa.

3 kasko.

2 musika aparatu.

Telebista.

Laguntza gela:

Laguntza gelaren baliabideak:

Egokitutako ordenagailua (teklatua).

Ukimenezko pantaila.

Musika aparatua.

PROGRAMAKEsan beharra dago eskolan ez dagoela informatika gelarik. Gela gehienetan ESKOLA 2.0 programako portatilak dituzte eskuragarri. Ordenagailu hauek eramateko errazak eta arinak dira. Behar dituztenean erabiltzeko aukera dute, eta bertan informazioa bilatu, lanak garbira pasa eta hezkuntzarako programa desberdinak erabiltzen dituzte: JClik, Thatquiz, PowerPoint, Photostory, Pages (prentsa editatzeko), IWeb (Txikiweba eratzeko)... Egindakoa USB memorietan sartzen dituzte, eta hauek gelan bertan gordetzen dituzte, beste ikasleekin konpartituz.Gela gehienetan proiektoreak eta arbela digitalak daude baina, azken hau, ez dute asko erabiltzen. Portatilak eta ordenagailuak eguneroko lanetan erabiltzeko ohitura duten bitartean, arbela digitalari ez diote ahal den etekina ateratzen. Honen arrazoia ezjakintasunean aurki dezakegu, irakasleek arbela digitala nola erabili behar den ez dakitelako.

IRAKASLEEN JARRERAArestian esan bezala, Amara Berri ikastetxean egunero erabiltzen dituzte IKTak, bai gelan bai gelatik kanpo sortu dituzten eremuetan (telebista, irratia, Iweb...) baina ez dituzte eskolan duten baliabide guztiak ondo erabiltzen, batez ere, arbela digitala. Baliabide hau erabiltzen duen irakasle bakar bat aurkitu dugu ikastetxe osoan eta, gure aburuz, bera erreferentziako pertsona bezala har genezake. Berak ikasi badu, zergatik ez beste irakasleek?

Gehienek ezjakintasunaren aitzakia jartzen dute arbela digitala ez erabiltzeko, baina motibazio falta dagoela nabari daiteke, izan ere, arbelarekin pixka bat saltseatuz nola erabili dezakegun ikas daiteke. Egia da, ikastetxeak kurtsoren bat eskaini beharko lukeela nozio oinarrizkoenak bereganatzeko eta eguneroko lanetan arbela digitala sartzeko, asko baitira baliabide honek eskaintzen dituen abantailak.

JARDUERA:Arbela digitalean ariketak/jolasak egin.

HELBURUAK:- Orokorrak:Arbela digitalaren erabilpena sustatzea.Matematika modu bisual eta erakargarrian lantzea.Parte hartzea sustatzea.Arreta jarraia lortzea.Txandak errespetatzea.Irakaslea eta gelakideak errespetatzea.- Zehatzak:Diruaren erabilpena sustatzea.Diruaren eguneroko erabilpena ikastea.Txanponak bereiztea.Txanponak konbinatzen ikastea.Erlojuaren erabilpena sustatzea.Erlojuaren erabilpena ulertzea eta menperatzea.Zenbakiak desberdintzen ikastea (koloreekin).

EDUKIAK:- Kontzeptuzkoak:Erloju analogikoa eta digitala.Diruaren erabilera eguneroko bizitzan.Zenbakiak (arruntak, hamartarrak, bakoitiak, bikoitiak...).- Prozedurazkoak:Orduak eguneroko bizitzan erabiltzen ikasi.Erloju analogikoa eta digitalaren erabilerak ikasi eta desberdindu.Dirua eguneroko bizitzan erabiltzen ohitu.Txanponak desberdindu eta elkarren artean konbinazio desberdinak landu.Zenbaki desberdinak bereiztu (bakoitiak, bikoitiak, arruntak, hamartarrak...).- Jarrerazkoak:Parte hartu.Arreta jarraia mantendu.Txandak errespetatu.Irakaslea eta gelakideak errespetatu.

MATERIALA:Jarduera hau egin ahal izateko arbela digitala erabiliko dugu, ikasleak honen inguruan U forman eseriz errazago parte hartu dezaten.Denbora: Jarduera hau astean bitan landuko dugu, ordu erdiko saio batean.Maila: Lehen Hezkuntzako lehenengo zikloko ikasleak.

Irakasleak ikasleen gaitasunen eta premien arabera ariketa bat edo beste landuko du.Jarduerari hasiera emateko orduak eta erlojuak landuko ditugu. Ikasle bat aterako da arbela digitalera eta irakasleak esandako ordua markatu beharko du taldearen laguntzaz bai erloju analogikoan bai erloju digitalean. Guztien artean zuzenduko dute egindako ariketa. Ondoren, beste ikasle bat aterako da eta erlojuan nahi duen ordua markatuko du, ondoko ikaskidea atera eta zein ordu den idatziko du erlojuaren ondoan, eta hirugarrengo ikasle batek ariketa zuzendu beharko du. Ariketa hauek txandakatuz eta txandak errespetatuz burutuko dira ikasle guztiek parte hartu arte.Jarraian, dirua landuko dugu:1) Arbelaren ezkerreko partean txanpon batzuk nahastuak azalduko dira eta eskuineko partean produktu bat bere prezioarekin. Ikasleek txanponak konbinatuz produktuaren preziora iritsi beharko dira: txanponak identifikatuz, produktuaren ondora arrastaka eramanez eta prezioaren batura lortuz. Adibidez, zer txanponak behar dira sagar bat erosteko?.

2) Arbelaren ezkerreko partean txanpon espezifiko batzuk ageriko dira. Horien batura produktuaren balioa izango da. Beraz, txanponen batura egin eta produktuaren prezioa lortu beharko dute. Esate baterako, zenbat balio du platano batek?1)

0,35 zent.2)

Zenbat balio du platanoak?

Jarduerari amaiera emateko, zenbakiak landuko ditugu. Arbelean 1etik 100era bitarteko zenbaki taula bat jarriko dugu, eta jarduera desberdinak proposatuko ditugu, adibidez: Azpimarra itzazu 20- 30 zenbaki bitartean dauden zenbaki bikoitiak morez, eta bakoitiak berdez..12345678910

11121314151617181920

21222324252627282930

31323334353637383940

41424344454647484950

51525354555657585960

61626364656667686970

71727374757677787980

81828384858687888990

919293949596979899100

BIBLIOGRAFIAINFORMAZIOA:http://amaraberri.org/files/doss3ciclo.pdf (12/03/13 13:11:39)MAPAK:http://maps.google.es/maps?q=mapa%20donostia&um=1&hl=es&rlz=1C1AVSI_enES459ES459&bav=on.2,or.r_gc.r_pw.r_cp.r_qf.,cf.osb&biw=970&bih=854&ie=UTF-8&sa=N&tab=il (12/03/19 13:56:15)ARGAZKIAK:http://amaraberri.org/ab/front_i/amaraberri_n_o2.jpg (12/03/19 13:56:15)http://amaraberri.org/ab/logos/amaraberri.gif (12/03/19 13:56:15)http://www.romaciudad.com/fotos/monedas.gif (12/03/26 10:45:07)http://www.asinorum.com/wp-content/uploads/2009/11/centimos-euro.jpg (12/03/26 10:46:21)http://blog.kiwilimon.com/wp-content/uploads/2011/11/Manzana-Roja.jpg (12/03/26 10:47:32)http://muybuenasalud.files.wordpress.com/2010/03/platano.jpg (12/03/26 10:49:42)