Hilak 16, astelehena, eta 19, Hilak 20, ostirala, 19:00etan ......narentzat) eta Metro Bilbaok Moyua...

6
/ Nabarmentzekoak > “Kultura eta Agenda 2030” eztabaidagai Tokiko Elkartasunaren Europako Jardunaldian (2. or.) > "Etorkizuneko mezuak" online kongresuak Arte Eszenikoen etorkizuna irudikatuko du (2. or.) > Dortokentzako putzua, Larrañazubiko Ingurumen Aretoan inauguratutako baliabide berria (4. or.) Odola ematea. Hilak 16, astelehena, eta 19, osteguna, Algortako eta Areetako Geltokia plazetan, hurrenez hurren. Goizez eta arratsaldez. Antzerkia. Hilak 20, ostirala, 19:00etan, Muxikebarrin, “La fuerza del cariño”, Lolita Flores, Antonio Hortelano, Luis Mottola eta Sara Moraledarekin. Sarrera: 20. #GetxoBiziEzazu Doako alea 1.613 zk. www.getxo.eus Azaroak 12 >> Azaroak 22 2020 “Horacio Echevarrietaren 150 bizitzak” liburua argitaratu da (3. or.) Azaroko ikuskizun eta ekitaldien ordutegiak egokitu dira araudi berrira Osasun-araudi berrira egokitzeko, Kultur Etxeak -Romo eta Algortan dituen bulegoak 21:00etan ixten dira- azaroko zenbait ikuskizun eta ekitaldiren ordutegiak aldatu ditu, jendea 22:00etan etxera itzu- liko dela bermatzeko. Agendan (2. orrialdea) jasotako aldaketez gai- nera, hilaren 29an Dena DeRosek Pio Lindeegarden omenez eskai- ni behar zuen kontzertua bertan behera geratu da. Muxikebarriko Zinemabarri zikloan, 19:00etara aurreratuko da En realidad nunca estuviste aquí film luzearen ema- naldia (hilaren 26an), Zine-Klu- baren Sobre lo infinito filma beza- la (hilaren 27an), Romo Kultur Etxean. Miguel Ituarte piano-jole getxota- rraren Beethoven y el piano kantaldi musikatua (hilaren 25ean) 18:30ean izango da, baina laburtu egingo da. Antzerki programazioan, berriz, Birritan bortxatua antzezlanaren bi saioak (hilaren 27an), 17:30ean eta 19:30ean izango dira, hurrenez hurren. Ezeztapenak eta itzulketak Dagoeneko iragarritako ezeztape- nekin batera, Ophelia antzezlana ere (abenduak 4) bertan behera ge- ratu da. Sarreren itzulketa ezer egin gabe egingo zaie txartelaz ordaindu dutenei. Eskudiruz ordaindu dute- nak Muxikebarriko txarteldegira joan beharko dira (10:00-13:00 eta 17:30-19:30, astelehenetik ostiralera). Kasu horretan, Getxon edo ondoko udalerrietan bizi ez direnak mu- gikortasun murrizketa amaitu eta gero joan ahal izango dira. Ordutegi-aldaketak direla eta, onli- ne edota telefono bidezko salmen- taren kasuetan, 94 466 01 23 (aste- lehenetik ostiralera, 08:30-14:30) edo [email protected] bitar- tez egingo dira itzulketak, sarreren argazkia erantsiz eta izen-abizenak eta harremanetarako telefonoa zehaztuz. Txarteldegian edota Kul- tur Etxeetan erositako sarrerak (eskudirutan zein zein datafonoz), Muxikebarriko txarteldegian erre- klamatu beharko dira. Fadura eta Gobela Udal kiroldegiak ere 21:00etan ixten dira. Hori dela eta, banakako jardue- rarako instalazioak erreserbatzeko azken ordu-tartea 19:30etik 20:30era da. Gainera, ezin dira aldagelak era- bili. Oraingoz, kirola banaka egin daiteke, instalazioen edukieraren %40 gainditzen ez bada eta aldez aurretik erreserba egiten bada. Azkenik, eskola-kirola eta kirol fe- deratua bertan behera geratu dira (kirol federatuan, klub profesional edo erdiprofesionalak jardun dai- tezke). OSTALARITZA: • Baduzu bilketa-zerbitzurik lokalean eta/edo etxean entre- gatzeko zerbitzurik? Konta ie- zaguzu!: [email protected] /944660140. Zure zerbitzua zabaltzen lagundu nahi dugu HERRITARRAK: • Helbide honetan, etengabe eguneratzen ari dena, lokalean bilketa-zerbitzua eta/edo etxean entregatzekoa eskaintzen du- ten Getxoko jatetxe, taberna eta abarren zerrenda aurkituko duzu. www.getxo.eus/lahoste- leriadegetxoentucasa

Transcript of Hilak 16, astelehena, eta 19, Hilak 20, ostirala, 19:00etan ......narentzat) eta Metro Bilbaok Moyua...

  • / Nabarmentzekoak> “Kultura eta Agenda 2030” eztabaidagai Tokiko

    Elkartasunaren Europako Jardunaldian (2. or.)

    > "Etorkizuneko mezuak" online kongresuak Arte Eszenikoen etorkizuna irudikatuko du (2. or.)

    > Dortokentzako putzua, Larrañazubiko Ingurumen Aretoan inauguratutako baliabide berria (4. or.)

    Odola ematea. Hilak 16, astelehena, eta 19, osteguna, Algortako eta Areetako Geltokia plazetan, hurrenez hurren. Goizez eta arratsaldez.

    Antzerkia. Hilak 20, ostirala, 19:00etan, Muxikebarrin, “La fuerza del cariño”, Lolita Flores, Antonio Hortelano, Luis Mottola eta Sara Moraledarekin. Sarrera: 20€.

    #GetxoBiziEzazu

    Doako alea

    1.613 zk. www.getxo.eus

    Azaroak 12 >> Azaroak 22

    2020

    “Horacio Echevarrietaren 150

    bizitzak” liburua argitaratu da (3. or.)

    Azaroko ikuskizun eta ekitaldien ordutegiak egokitu dira araudi berrira

    Osasun-araudi berrira egokitzeko, Kultur Etxeak -Romo eta Algortan dituen bulegoak 21:00etan ixten dira- azaroko zenbait ikuskizun eta ekitaldiren ordutegiak aldatu ditu, jendea 22:00etan etxera itzu-liko dela bermatzeko. Agendan (2. orrialdea) jasotako aldaketez gai-nera, hilaren 29an Dena DeRosek Pio Lindeegarden omenez eskai-ni behar zuen kontzertua bertan behera geratu da. Muxikebarriko Zinemabarri zikloan, 19:00etara aurreratuko da En realidad nunca estuviste aquí film luzearen ema-naldia (hilaren 26an), Zine-Klu-baren Sobre lo infinito filma beza-la (hilaren 27an), Romo Kultur Etxean. Miguel Ituarte piano-jole getxota-rraren Beethoven y el piano kantaldi musikatua (hilaren 25ean) 18:30ean izango da, baina laburtu egingo da. Antzerki programazioan, berriz, Birritan bortxatua antzezlanaren bi saioak (hilaren 27an), 17:30ean eta 19:30ean izango dira, hurrenez

    hurren.

    Ezeztapenak eta itzulketakDagoeneko iragarritako ezeztape-nekin batera, Ophelia antzezlana ere (abenduak 4) bertan behera ge-ratu da. Sarreren itzulketa ezer egin gabe egingo zaie txartelaz ordaindu dutenei. Eskudiruz ordaindu dute-

    nak Muxikebarriko txarteldegira joan beharko dira (10:00-13:00 eta 17:30-19:30, astelehenetik ostiralera). Kasu horretan, Getxon edo ondoko udalerrietan bizi ez direnak mu-gikortasun murrizketa amaitu eta gero joan ahal izango dira.Ordutegi-aldaketak direla eta, onli-ne edota telefono bidezko salmen-

    taren kasuetan, 94 466 01 23 (aste-lehenetik ostiralera, 08:30-14:30) edo [email protected] bitar-tez egingo dira itzulketak, sarreren argazkia erantsiz eta izen-abizenak eta harremanetarako telefonoa zehaztuz. Txarteldegian edota Kul-tur Etxeetan erositako sarrerak (eskudirutan zein zein datafonoz), Muxikebarriko txarteldegian erre-klamatu beharko dira.

    Fadura eta GobelaUdal kiroldegiak ere 21:00etan ixten dira. Hori dela eta, banakako jardue-rarako instalazioak erreserbatzeko azken ordu-tartea 19:30etik 20:30era da. Gainera, ezin dira aldagelak era-bili. Oraingoz, kirola banaka egin daiteke, instalazioen edukieraren %40 gainditzen ez bada eta aldez aurretik erreserba egiten bada. Azkenik, eskola-kirola eta kirol fe-deratua bertan behera geratu dira (kirol federatuan, klub profesional edo erdiprofesionalak jardun dai-tezke).

    OSTALARITZA:

    • Baduzu bilketa-zerbitzurik lokalean eta/edo etxean entre-gatzeko zerbitzurik? Konta ie-zaguzu!: [email protected] /944660140. Zure zerbitzua zabaltzen lagundu nahi dugu

    HERRITARRAK:

    • Helbide honetan, etengabe eguneratzen ari dena, lokalean bilketa-zerbitzua eta/edo etxean entregatzekoa eskaintzen du-ten Getxoko jatetxe, taberna eta abarren zerrenda aurkituko duzu. www.getxo.eus/lahoste-leriadegetxoentucasa

    mailto:sarrerakitzulketa%40getxo.eus?subject=mailto:getxolan%40getxo.eus?subject=www.getxo.eus/lahosteleriadegetxoentucasawww.getxo.eus/lahosteleriadegetxoentucasa

  • “Kultura eta Agenda 2030” eztabaidagai Tokiko Elkartasunaren Europako

    Jardunaldian

    “Etorkizuneko mezuak” online kongresuak Arte Eszenikoen etorkizuna irudikatuko du

    Dirulaguntzak, GKEen

    jarduerarakoAzaroaren 19ra zabalik egon-go da udalerriko GGKEak in-dartzen laguntzeko eskaerak aurkezteko epea. Diru-lagun-tza horietarako Udalak aur-ten 18.720€ zuzenduko ditu. Eta, besteak beste, langileen, egoitzen mantentze-lanen eta heziketako gastuak ordain-tzen laguntzeko izango dira. Diru-laguntza eskatu ahal izango dute Eusko Jaurlari-tzaren Elkarteen Erregistroan eta Getxoko Erakundeen Udal Erregistroan erregistra-tuta dauden dirua irabazteko asmorik gabeko elkarteek. Eskabideak eta beharrezko agiriak bulego elektronikoa-ren bitartez aurkeztuko dira: https://bit.ly/32MMCqr

    Garapen jasangarria lortzeko kultura-jasangarritasunari buruzko eztabaida eta Kultu-ra, 2030eko Agendan aurrera egiteko giltzarri gisa, izango da hurrengo Tokiko Elkar-tasunari buruzko Europako Jardunaldiaren gaia. Egungo osasun egoera dela eta, jardu-naldi hori online egingo da, Euskal Fondoaren Youtubeko kanalaren bidez: https://bit.ly/35lGO90. European Days of Local Solidarity-ren bosgarren edizioko hitzordua dato-rren ostegunean, azaroaren

    Azaroaren 18an eta 19an (Arte eszenikoen) Etorkizunerako me-zuak doako online kongresua egingo da, Euskadiko Ekoizle Eszenikoen Elkartea-Eskenak antolatuta, bere 25. urteurrena dela eta, eta Getxoko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak babes-tuta. Ekimen horren helbu-rua da jarduera eszenikoaz hausnartu, ideiak trukatu eta adorea emateko proposamen bat egitea, proposamen (ez hain erraz) baten bidez: bede-ratzi hizlarik arte eszenikoen sektoreak izango duen etor-kizunari buruzko mezu ba-tzuk plazaratu, hausnartu eta eztabaidatuko dituzte. Mezu horiek, era berean, hiru ikus-pegitatik igortzen dira: iraun-kortasuna, zentzua eta esteti-ka, eta eszenako komunitatea.

    Atzera begiratu, aurrera jarraitzeko goiburu pean, joan den asteartean, azaroak 10, Getxok Memoriaren Eguna ospatu zuen. Amaia Agirre alkateak eta EAJ-PNV, EH-Bildu, PSE-EE eta Elkarrekin Podemoseko udal ordezkariek elkarre-taratze isilean hartu zuten parte Udaletxearen aurrean. Aurtengo leloak bizikidetza adiskidetua eraikitzeko me-moriak duen ahalmen pedagogikoa balioetsi nahi izan du. Horretarako, Gogora-Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak hainbat baliabide jarri ditu eskura-garri, eta bere webgunean kontsulta daitezke. Informazio gehiago: https://bit.ly/3llSONh

    Memoriaren Eguna

    19an, izango da, 10:30ean, Kultura eta Agenda 2030 izen-buru pean. Udalak, Euskal Fondoak eta Platformak (Hezkuntza globalerako eta nazioarteko lankidetzarako Europako hiri eta eskualdeen Sarea) antolatutako saioa da. Jardunaldiaren egitaraua 10:30ean hasiko da (izena eman beharrik gabe), eta Begoña Guzmán UNESCO Etxeko kultur arduradunak sarrera egingo du. 11:00etan, mahai-ingurua egingo da: Arte- eta kultura-adierazpe-

    nak garapenerako nazioar-teko lankidetzan. Parte-har-tzaileak: Carlos Vázquez (KCD), Arantza Acha (UNES-CO Etxea) eta Raúl San Ro-man Otegi (Euskal Fondoa). Ondoren, 11:50ean, Kultura eta Giza Garapena, ikuspegi bat Euskaditik mahai-ingu-ruan, Getxoko Udaleko Xa-bier Paya, Agirre Lehenda-karia Centerreko Juan José Ibarretxe eta Munduko Hiz-kuntza Ondareko UNESCO Katedrako Inés García izan-go dira.

    Hizlariek eszenaren mun-dutik datoz, besteak beste, Andrés Lima, Juan Mayorga eta Calixto Bieito, adibidez; beste batzuk, literaturaren sektoretik, Remedios Zafra, adibidez; zenbait kultur era-kundeen zuzendaritzatik, Fátima Anllo eta Sergio Oslé, adibidez; komunikaziotik, Arantxa Vela, eta arlo akade-mikotik, Fernando Bayon eta Lluis Bonet. Gainera, Karmele Jaiok eta Carlota Ferrerrek ere

    parte hartuko dute, arte esze-nikoen etorkizunari dagoz-kion mezuak gehituz.Bestalde, Getxoko Turismo Bulegoarekin elkarlanean, zozketa bat egingo da (hotel-gau bat, afaria eta kultura-jar-duera bat Getxon bi pertso-narentzat) eta Metro Bilbaok Moyua geltokia utziko du Eskenaren 25 urteak labur-biltzen dituen erakusketa ba-terako. Egitaraua: https://bit.ly/3eLpmh2

    STAF

    F > Getxoberri eGetxoko Udaleko Komuni-kazio Sailak kaleratutako argitalpena

    da eta horretan udalari eta tokiko bizi -tzari lotutako albisteak eta informa-zioak agertzen dira astero.Komunikazio zinegotzia: Ainhoa GaldurozZuzendaria: Javier García.Erredaktoreburua: Itziar Aguayo.Erredakzioa: Nekane Ardanza.

    Monika Rodrigo, Iñigo Olondo.Urgull Kalea z.g., 4º. Tel. 94 466 03 20. 48991 Getxo.E-posta: [email protected] arduradunak: Bostnan Bilbao S.L.Inprimaketa: Bilbao Editorial Producciones S.L.U.Banaketa: Lantegi BatuakGordailu legala: BI-388-87

    Tratu txarren biktimak artatzeko Eusko Jaularitzaren telefono zerbitzua: 900 840 111

    AZAROAK 12 OSTEGUNA Zinemabarri. Muxikebarrin (Aree-ta aretoa), 18:00etan, “La trinchera infinita” (Jon Garaño, Aitor Arregi eta José Mari Goenaga). 16 urtetik gora. Sarrera: 3,50€.

    AZAROAK 13 OSTIRALA Haur antzerkia. Muxikebarrin (Arrigunaga aretoa), 18:00etan, “Drag-E uraren bila”, Logela Mul-timediaren eskutik. Euskaraz. 4 urtetik gora. Sarrera: 10€.Kontularien Kluba. Algortako Kultur Etxean, 19:00etan, ipuin-kontalaria izan edo ipuinak en-tzun nahi duten helduentzako saioa. Sarrera dohainik, edukiera bete arte.Zine-kluba. Romo Kultur Etxean, 18:00etan, Jatorrizko azpititulu-dun bertsioan, Diano Yinanen “El lago del ganso salvaje” filmaren proiekzioa eta foruma. 16 urtetik gora. Sarrrera: 3,50€.

    AZAROAK 14 LARUNBATA Ipuin kontaketa: Storytime. 11:00etan, Romo Kultur Etxean, “Under the sea”, Kids&Us Ge-txo-Algortaren eskutik. Ingelesez, familia osoarentzat. Gonbidapena eskatu behar da: [email protected] / [email protected]. Ingurumen Aretoa. 10:30-13:30. Inguruko zuhaitzak ezagutzeko ginkana autogidatua (6 urtetik gora). www.ingurumenaretoage-txo.eus

    AZAROAK 15 IGANDEA Kontzertua BERTAN BEHERA: Erramun Martikorena.Zinematxiki. Muxikebarrin (Areeta aretoa), 12:00etan, “Zapatos rojos y los siete trolls”. Adin guztientzat. Sarrera: 2,50€.Haur zinea. Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan, 17:00etan, “Trasto”. Adin guztientzat. Sarrera: 2,50€.Ingurumen Aretoa. 10:30-11:45 eta 12:15-13:30. Txiki tailerra: “Egi-zu eta koloreztatu zure buztinezko dortoka”. 4 urtetik gora). Benetako dortokak ikus daitezke. www.ingu-rumenaretoagetxo.eus

    AZAROAK 16 ASTELEHENA Odol-emate. Algortako Geltokia plazan. Goizez eta arratsaldez.

    AZAROAK 17 ASTEARTEA Getxoarte 2020: artista bat au-zoan. Topaketa. Romo Kultur Etxean, 18:00etatik 19:30era, Helena Goñiren eskutik, bere lan prozesua eta argazkigintzan zein beste diziplinatan dituen interesak partekatzeko. 14-18 urte. Sarrera dohainik edukiera bete arte.

    AZAROAK 18 ASTEAZKENA Liburuen aurkezpena. Algor-tako Kultur Etxean, 19:00etan,

    Iñaki Bernaolaren “El célibe” eta “Plegaría por un niño” liburuen aurkezpena, idazlearekin. Sarrera dohainik, edukiera bete arte.“Cuando la música canta” zikloa. Musika ilustraturiko hitzaldia. 19:30ean, Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan, “Mª Callas: talento y oficio como ofrenda al repertorio”, Mercedes Albainarekin. Sarrera: 3€.

    AZAROAK 19 OSTEGUNA Odol-emate. Areetako Geltokia plazan. Goizez eta arratsaldez.Ipuinaren ordua. Villamonteko haur-liburutegian, 18:00etan, Badut Taldearen eskutik, “Ipui-nak jo eta musikak kantatu”. Euskaraz, 4-10 urte. Sarrera dohainik, edukiera bete arte.Eskena BERTAN BEHERA. Eus-kadiko Ekoizle Eszenikoen El-kartearen 25. urteurreneko os-pakizun-ekitaldia.Zinemabarri. Muxikebarrin (Areeta aretoa), 18:00etan, ja-torrizko azpitituludun bertsioan, “Mateoren ama” (Aitor Arregi eta José Mari Goenaga) film laburra eta “La verdad” (Lulu Wnag) film luzea. Sarrera: 3,50€. Ibar Nagusien Etxearen asan-blea. 17:30ean, Romo Kultur Etxeko ekitaldi-aretoan, urteko batzarra. Jarduera-balantzea, kontuen egoera eta karguak be-rrestea batzorde berrian.

    AZAROAK 20 OSTIRALA Antzerkia. Muxikebarrin (Ereaga aretoa), 19:00etan, “La fuerza del cariño”, Pentación taldearen eskutik. Lolita Flores, Antonio Hor-telano, Luis Mottola eta Sara Mo-raledarekin. Sarrera: 20€.Zine-kluba. Romo Kultu Etxean, 18:00etan, Jatorrizko azpititulu-dun bertsioan, Greta Gerwigen “Mujercitas” filmaren proiekzioa eta foruma. Adin guztientzat. Sa-rrera: 3,50€.

    AZAROAK 21 LARUNBATA Kontzertua. Muxikebarrin (Erea-ga aretoa), 19:00etan, Joseba Tapia: “Tranpaldo”. Sarrera: 10€.Ingurumen Aretoa. 10:00-14:00. “Naturaren detektibeak” + “Es-ploratzaile txikiak” (3 urtetik gora). www.ingurumenaretoagetxo.eus

    AZAROAK 22 IGANDEA Kontzertua BERTAN BEHERA: John Primer & The real Seal Blues. Band.Zinematxiki. Muxikebarrin (Aree-ta aretoa), 12:00etan, “Sonic, la película”. Adin guztientzat. Sarre-ra: 2,50€.Haur zinea. Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan, 17:00etan, “100% Wolf: pequeño gran lobo”. Adin guztientzat. Sarrera:2,50€.Ingurumen Aretoa. 10:00-14:00. “Bolueko hezegunetik Ginkana 2.0 autogidatua” + “Altxorraren bila” (6 urtetik gora). www.ingurumena-retoagetxo.eus

    https://bit.ly/32MMCqrhttps://bit.ly/35lGO90https://bit.ly/35lGO90https://bit.ly/3llSONhhttps://bit.ly/3eLpmh2%20https://bit.ly/3eLpmh2%20mailto:getxo%40kidsandus.es?subject=mailto:getxo%40kidsandus.es?subject=mailto:algorta%40kidsandus.es?subject=http://www.ingurumenaretoagetxo.eus/?lang=euhttp://www.ingurumenaretoagetxo.eus/?lang=euhttp://www.ingurumenaretoagetxo.eus/?lang=euhttp://www.ingurumenaretoagetxo.eus/?lang=euhttp://www.ingurumenaretoagetxo.eus/?lang=euhttp://www.ingurumenaretoagetxo.eus/?lang=euhttp://www.ingurumenaretoagetxo.eus/?lang=eu

  • “Horacio Echevarrietaren 150 bizitzak” liburua argitaratu da

    Enpresaburua hurbilagotik ezagutu zuten lagunen ekarpenak ditu, eta 100 irudi harrigarri baino gehiago erakusten ditu

    Horacio Echevarrietaren 150 bizi-tzak liburua argitaratu berri da. Kultura Paisaiak eta Ondarearen Unesco Katedrako irakasleak di-ren María Peraita eta Gonzalo Arroitaren eta formatu eta kalita-te grafiko handiko argitalpenetan espezializatutako editorea den Ja-vier Amezagaren lana da. Edizio hau, krisiari, gerrei eta pandemiei aurre egin zien enpresaburu bil-botarraren jaiotzaren 150. urteu-rrena ospatzeko ondu da eta Bil-boko Portuaren laguntzari esker egin ahal izan da. Hitzaurreak Eduardo Mendoza idazlearenak eta Juan Ignacio Vidarte Bilboko Guggenheim Museoko zuzendari nagusiarenak dira; eta azala, be-rriz, Mikel Rico diseinatzaile ge-txotarrarena. Enpresaburua hurbilagotik eza-gutu zutenen ekarpenak ditu liburuak, baita hitzaurreak, tes-tigantzak eta Getxo eta Barakaldo-ko alkateen mezuak ere, besteak beste; eta 100 irudi harrigarri bai-no gehiago ditu, eta, horretarako, funtsezkoa izan da dokumenta-zio-zentroen laguntza, Algortako San Nikolaseko Liburutegiaren parte-hartze bereziarekin. Edizio mugatua da, irudia nagusitzen delarik, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez idatzita dago, eta mila aleko tirada bakarra du. Udal li-burutegietan egongo da eskura-garri.Argibide gehiago: www.hora-cioechevarrieta.com

    PertsonaiaLiburuak Iberdrola, Iberia, Ce-mentos Portland-Cemex, Astille-ros de Cádiz, Bartzelonako me-troa, Niagarako transbordadorea, Juan Sebastián Elcano eskola-on-tzia edo Bilboko Zabalguneko eta Madrilgo Kale Nagusiko urba-nizazioak proiektatu eta sustatu zituen euskal enpresaburuaren ibilbidea kontatzen du.XX. mendeko lehen hamarka-detako Europako enpresaburu emankorrenetako bat izan zen, hiru Lurralde Historikoetako ku-tuna izendatu zuten Foruen alde egiteagatik, langileen eskubideen defendatzaile aitzindaria izan zen (kartzelan sartu zuten 1934an As-turiasko meatze-iraultza bultza-tzeagatik), baita artisten (Estatuko arte-bilduma nagusietako bat izan zuen) eta Euskal Herriko profesio-nal berritzaileen mezenas, mundu mailako kirolari saritua eta Na-zioarteko Batzorde Olinpikoko euskal kide bakarra; eta garraio, energia, komunikabide, arkitek-tura eta hirigintzan aurrerapenak sustatzeko ameslaria ere.

    Punta-puntako ekonomia-, kultu-ra- eta gizarte-gunea sortu zuen.Europako monarkiekin harreman onak izan arren, errepublikano konbentzitu eta militantea izan zen beti, eta, bere bizitza eta onda-sunak arriskuan jarriz, Afrikako Gerrako presoak erreskatatzeaga-tik (in situ egin zuen ekintza hori) Alfontso XIII.ak eskaini zion mar-kes titulua baztertu egin zuen.Juan Ignacio Vidartek honela dio: “Horacio Echevarrieta Pittsburghen jaio izan balitz, seguru asko Holly-woodeko aktore ezagun batekin el-kartuko ginateke, bizitza berezian oinarritutako film bateko protagonis-ta gisa (...) atentzioa ematen du Or-son Welles ‘Kane Hiritarra’ filmean

    inspiratu zuten Howard Hughes edo Randolph Hearst-ekin tentuz konpa-ra litekeen pertsonaia hain ezezaguna izatea gure artean, eta gaur egun era-bateko aintzatespen falta izatea”.

    Bere etxea eta galeriak Punta Be-goñanIbilbide horren barruan, Punta Be-goñako etxeak eta galeriak hartu zituen beti lehen postuan; teknika abangoardistenekin eta arte-ele-mentu bikainenekin diseinatuta eta eraikita zeuden, eta bertatik bere ontziak munduko edozein lekutara joaten eta edozein leku-tik etortzen ikusten zituen. Han, proiektu asko asmatu zituen eta enpresaburuak eta agintariak

    hartu zituen. Gerra Zibila iritsi ze-nean eta gerraosteko fasean, etxe eta galeriarik gabe lotu zen. Bere hitzak idatzita geratu ziren: “dena saltzeko gai naiz, etxe hau izan ezik”. Horregatik, munduko edo-zein lekutatik Getxora inguratzen zenean Cosme y Jacinta bere lurru-nontzian, alaitasunik handiena etxera irratiz deitzea eta monu-mentu-multzo osoa argiztatzeko eskatzea zen. Multzo horren ti-tulartasuna berreskuratzen ari da udalerria herritarrentzat, eta UPV/EHUren bidez lantzen ari da haren berreskuratze fisiko eta funtzionala. Getxok pertsonaia-ren nazioarteko ibilbidean duen garrantzia Amaia Agirre alkateak emandako ildoetan ere laburbil-tzen da. Hobetzeko eta erresilien-tziarako mezua, egoera kritikoei aurre egin zien figura batean ere-duz adierazia: I. Mundu Gerra, 18ko gripea, Afrikako gerra, 29ko crack-a edo Gerra Zibila. Krisi handiak, egungoa bezala, histo-riarekin bat datoz. Bata bestearen atzetik gertatzen dira, eta gain-jarri ere egiten dira, baina horiek ere gainditu egiten dira.

    Cosme y Jacinta, Abran

    Spanish Aerocar, Niagarako TransbordadoreaHoracio eta Alfonso XIII.a

    Iberia, lehen Rohrbach Roland hegazkinaAbd El Krim-ekin batera

    www.horacioechevarrieta.comwww.horacioechevarrieta.com

  • “Drag-E uraren bila” haurrentzako obra, Muxikebarrin

    “Musika eta zure begirada” berdintasunerako hezkuntza-tailerrak

    Kontakizun, idazki, poesia eta abarretan oinarritutako Arte lehiaketa

    María Calasi buruzko hitzaldi ilustratua musikarekin

    Helena Goñik bere lan prozesua

    partekatzen duMuxikebarriko Arrigunaga are-toan, ostiral honetan, hilak 13, 18:00etan, Drag-E uraren bila hau-rrentzako antzezlana eskainiko du Logela Multimedia taldeak. Antzezpena euskaraz egingo da eta 4 urtetik gorako umeei dago zuzendua. Sarrera 10€ da.

    Sinopsia2800. urtea: Lur planetan ez da ur arrastorik antzematen. Ez dago dena galduta, oraindik badago itxa-ropen txiki bat. Drag-E robotak eta bere lagunek ura aurkitzeko misioa abian jarri dute. Natura ulertu eta maitatu beharko dute arrakasta iza-teko. Drag-E uraren bila, antzerkia, dantza, bideo-interakzioa, musika eta robotika biltzen dituen ikuski-zuna da.

    Artista bat auzoan proiektuaren biga-rren fasearen esparruan, datorren asteartean, hilak 17, Helena Goñiren txanda izango da. Getxoarte 2020ren esparruan, artista getxotarren lana publikoari gerturatzeko ekimena da.Goñik antolatutako topaketan, Romo Kultur Etxean (18:00-19:30), 14 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzendua, ar-gazkilaritzaren baitan eta hortik kan-po dituen interesak partekatuko ditu, baita proiektu bat garatzean aurrera eramaten duen metodologia edo bere irudietan azaltzen diren pertsonenga-na gerturatzeko era. Gainera, ariketa praktiko bat egingo du, erretratuaren inguruko tailer antzeko bat.Sarrera dohainik da, edukiera bete arte.

    Aixerrota Institutuko eta Divi-no Pastor eta Nuestra Señora de Europa Ikastetxeetako 150 ikas-le inguru ari dira parte hartzen Musika eta zure begirada berdin-tasunari buruzko hezkuntza-tailerretan. eCivis elkarteak bultzatuta, Emakumusik eta Let ‘s Dance taldeen eskutik, eta Udaleko Berdintasun Sailaren laguntzarekin, DBHko 4. maila-

    Hilaren 30era arte, Antzezaleak tal-deak antolatutako Arte Lehiaketan parte hartu ahal izango da. Kon-takizunetan, idatzietan, poesietan eta abarretan oinarrituta dago, eta irudi artistiko bihurtu ahal izango dugu. Teknika librea izango da eta obrek 25 cm x 35 cm-ko formatua izango dute euskarri zurrunean (testu formatua: A5). Lanek sinatu gabe egon behar dute, eta gutun-

    Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan garatzen ari den Musi-ka kantatzen ari denean zikloaren barruan, María Calas: talento y oficio como ofrenda al repertorio izeneko hitzaldia emango da datorren asteazkenean, hila-ren 18an, 19:30ean. Elkarrizke-

    ko ikasleen gaitasun kritikoaren garapena sustatuko dute bi hila-betez. Horretarako, aztertu eta hausnartu egingo da abestiek zer eragin duten genero-estereo-tipoen, indarkerien eta lotutako mikro-indarkerien eraikuntzan.

    Izan ere, ez gara beti ohartzen horiek harreman pertsonaletan eta afektiboetan duten eraginaz.

    azal itxia erantsiko da, egilearen edo egileen datuekin. Abenduan izango da epaia, eta bi sari izango dira, 500 €-koak eta 300 €-ko beste bat. Horrez gain, bi akzesit ere izango dira, 50na €-koak, materialerako. Lanak entre-gatzeko: Antzezaleak (Arene kalea 8, Algorta), astelehen eta asteartee-tan (17:00-19:00h.) eta asteazkenetan (11:30-13:30h.). www.artistasdegetxo.com, [email protected]

    ten, emanaldien eta grabazioen zatiak izango dira Mercedes Albainaren hitzaldian gidari, Callas apartaren azalpen bio-grafikoa egituratzeko. Hain jainkozkoa eta hain gizatiarra...

    Sarreraren prezioa: 3€.

    Begoña Cigaran getxotarrak Cinco décadas de una abuela teóloga izene-ko liburua aurkeztu berri du Romo Kultur Etxea-RKEn, “bizitza erlijiotik eta Jainkoaren indarretik bizi izan duenaren biografia”, hain zuzen. Testu ho-netan, Teologian lizentziatua eta idazleak, bere bizitza eta sentimenduak kontatzeaz gain, bere erlijiotasun sakona ezagutzera ematen du berrogeita hamar urtez. Liburuak 55 kapitulu ditu (bost hamarkadatan banatuta) eta epilogo bat.

    Begoña Cigaranek “Cinco décadas de una abuela teóloga” liburua aurkeztu du

    www.artistasdegetxo.comwww.artistasdegetxo.commailto:antzezaleak%40gmail.com?subject=

  • Dortokentzako putzua, Larrañazubiko Ingurumen Aretoan

    inauguratutako baliabide berria

    Inauste- eta landare-hondakinen birziklatzea,

    lorezaintzako zerbitzua duten komunitateentzat

    Zuhaitzak berritu eta landatzeak 200 unitate baino gehiago ekarriko ditu aurten

    Getxoko zuhaitzak birjartzeko la-nak azaroan bertan hasi dira. Alde batetik, 109 ale ordeztuko dira (ka-lean lerrokatuta dauden 70 eta par-keetan kokatutako 39); kasu gehie-netan espezie bereko aleak dira berrituko direnak. Bestaldetik, uda-lerriko hainbat puntutan 13 arbola landatuko dira. Zuhaitzak berritze-ko lan horiek urte amaierara arte edo 2021aren hasierara arte luzatuko dira, eta herritarrentzako ezagunak diren aleei (platanoak, xarmak, as-tigarrak, akaziak, urkiak, gerezion-doak, intxaurrondoak edota ezkiak) nahiz horren ezagunak ez direnei (lagunariak, gurbeak, ligustrumak, yedonensisak eta abar) eragingo die.Ordezkatutako arbolez gain, Ma-kaleta etorbideko obretan eta Ma-nuel Gainza aparkalekuan udako hilabeteetan landatu ezin izan zi-ren aleak landatuko dira. Lehenen-go kasuan 53 ale landatuko dira, eta bigarren kasuan 37.Zuhaitzak birjartzearen arrazoiak hainbat dira: denboraleak edo egu-raldi txarrarekin lotutako faktoreak (bereziki haizearekin zerikusia du-tenak), segurtasunari eta iraganbi-

    Larrañazubiko Ingurumen Are-toak beste baliabide bat du: dor-tokentzako putzu bat, udalerriko hezeguneetatik ateratako aleak, hala nola Bolueko hezegunetik, erdi-askatasunean kontrolatutako espazio batean bizi daitezen.Nahiz eta herritarrak gero eta gehiago jabetzen diren animalia horiek egiten duten kalteaz eta natura-ingurunean gutxiago as-katzen diren, etxean maskota ho-rietako bat duten pertsonei aukera ematen zaie Ingurumen Aretora eramateko, bizitzako hainbat go-rabehera direla-eta animalia ho-rren ardura hartu ezin badute.Putzuak beste hezkuntza-baliabide batzuekin bat egiten du, hala nola Tximeleten Oasiarekin edo bara-tzearekin. Bihurtuz elkartearen

    Udalak gogorarazten die lore-zaintzako eta berdeguneetako mantentze-lanak dituzten au-zo-komunitateei zer nolako zer-bitzua duten inausketa-honda-kinak eta landare-hondakinak (loreak eta landareak, hosto leho-rrak, belarra…) birziklatzeko. Horretarako, nahikoa da materia organikorako edukiontzi marroia irekitzeko txartela eskatzea.Materia organikoa jatorrian hautatzea funtsezkoa da 2022an gaikako bilketa eta bereizketan %50era iristeko erronkan aurre-ra egiteko, Europako zuzenta-rauari jarraituz. Getxo bezalako udalerri bateko auzo-komunita-teen inausketa eta landare-hon-dakinak batzea, funtsezkoa da. Horrekin, beste urrats bat egiten da gure hondakinak baliabide-tzat hartzeko; izan ere, inauske-ta, lore, landare, belar... honda-rrekin konposta sortzen da, eta, ondoren, berriro erabiliko da lorezaintzan eta nekazaritzan; gure planetarako garapen jasan-garria lortzeko beste urrats bat da. Izan ere, ekimen horri beste ba-

    Aleak ordezkatuko dira hainbat arrazoirengatik, hala nola, ekaitzengatik, gaixotasunengatik eta bandalismo-ekintzengatik

    deari eragiten dietenak, zuhaitzak edo adarrak erortzeagatik; bide publikoko ezbeharrak (talkak edo trafiko istripuak); gaixotasunak; zahartasuna; usteltzea, ekintza bandalikoak... Ordezkapen gehie-nak denboraleek eta ekintza banda-likoek eragindakoak dira.Hain zuzen ere, lorezaintza eta berdeguneen udal zerbitzuari bu-ruz iaz jasotako 277 abisu, kexa eta iradokizunetatik 186k (%67)

    lankidetzarekin eraiki da putzua eta Xabier Buenetxearen ideiari eta aholkularitzari esker. Buene-txea Bolue Ingurumen Ikerketako basogintzako ingeniaria eta SOS GALÁPAGOS proiektuaren koordi-natzailea da. Proiektu aitzindari ho-rri esker, gizakiok gure ingurunean sartutako ehunka dortoka exotiko inbaditzaile atera dira azken urteo-tan eta Gorlizeko Foru Aldundia-ren berreskuratze-zentrora eraman dira. Dortoka horiek kalte larriak eragiten dizkiote bertako faunari eta bertako galapagoekin lehiatzen dira. Azken horien populazioak ere aztertzen dira proiektu horretan.Putzua egunero bisitatu daiteke, 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 17:30era., eta 10:00etatik 14:00etara asteburuetan.

    tzuk gehituko zaizkio, norabide berean joango direnak, hala nola laster abian jarriko diren lau ma-kina automatikoak, materia orga-nikoa birziklatzeko doako poltsa biodegradagarriak emango di-tuztenak. Makina horiek loreeta-rako eta landareetarako konposta egiteko zaku txikiak ere emango dituzte. Eta berariazko kanpai-na bat ere egingo da etxez etxe, materia organikoaren jatorrizko hautaketa indartzeko.

    Zerbitzuan alta emateaEdukiontzi marroiak erabili ahal izateko, auzo-komunitateek edu-kiontziak irekitzeko txartel elek-tronikoa eskatu beharko dute Algortako (Torrene kalea 3) eta Areeta-Romoko (Las Mercedes 13) Herritarren Arretarako Bule-goetan edo http://getxo.info-citi.es/eu/ web orrian.

    Zerbitzuari buruzko informazio gehiago lortzeko edo zalantzak argitzeko, deitu 94 464 43 80 tele-fono-zenbakira edo idatzi helbi-de elektroniko honetara: [email protected]

    zuhaitzekin lotura zuzena zuten; hau da, hiru abisu, kexa edo ira-dokizunetik bik. Horietatik 121 (%65) iradokizunak izan ziren.

    Jarduketa arruntak Zuhaitzen gaineko jarduketa arrun-taren planak hainbat ekintza har-tzen ditu kontuan: lerrokatzeko zuhaitzen txorkoetako (arbola ba-ten enborraren inguruko espazioa, ureztapenetik nahiz euritik jasota-

    ko ura biltzeko) belar txarren kon-trola eta garbiketa; berdeguneetan eta espaloiko txorkoetan hazitako zuhaitzetan (gazteegiak direlako edo esposizio handia dutelako hala behar dutenetan) zurkaitzak jartzea; sustraietako kimu basalak eta en-borreko berezko kimuak garbitzea; izurriak eta gaixotasunak zaindu eta kontrolatzea, eta zuhaitz altuen egiturazko egonkortasuna eta behe-ko adarren inausketa, baldin eta eragozpenak eragiten badizkiete oi-nezkoei edo interferentziak eragiten badituzte trafiko seinaleekin, sema-foroekin, argiekin, trafikoarekin...Beste jarduketa batzuk honakoe-kin lotutakoak dira: mozketak (eragin berezia zehazten denean eta berreskuratu ezin denean, ken-du egiten da), transplanteak (ber-deguneak okupatzen direnean eta eragindako aleak daudenean, bal-din eta bizirauteko nahikoa berme badute eta garapen eta hazkuntza baldintzek transplantatzea ahal-bidetzen badute) eta landaketak zein lerrokatzeetan nahiz berde-guneetan dauden zuhaitzen nahiz ordezkapenak, aipatu bezala.

    http://getxo.info-citi.es/eu/http://getxo.info-citi.es/eu/mailto:getxo%40getxoR2022.com?subject=mailto:getxo%40getxoR2022.com?subject=

  • Udal talde politikoen iritziaGETXO ERANTZUNKIDE COVID-AREN AURREAN

    Pandemiak ez du etenik eta beren egoera prekarioa eta erakundeen-gandik jasandako abandonua sa-latzen duten sektoreek kezkatzen gaituzte, besteak beste ostalaritzak eta turismoak. Getxon, hainbat kasu ezagutzen ditugu: Artibistak kolektiboko kideek espazioak es-katzen dituzte, kalean ere, beren kultur lanak erakusteko; Helduen Hezkuntzako ikastetxeak esko-

    lak ematen jarraitu ahal izateko espazio duinak eta handiagoak eskatzen ditu, bitarteko nahikorik ez dutelako eta egoera hori COVID-aren ondorioz larriagotu delako; Getxo Kirolakeko monitoreek la-nera itzuliko ote diren ziurgabeta-sunarekin jarraitzen dute. Udale-tik aktibatu ditzakegun laguntzak sakon aztertzeko unea da. Kontaktua: 94.466.02.90

    Pandemia honek ez ditu osasun-on-dorioak izan soilik, gure bizitza so-ziala, ekonomia-ehuna eta, hortaz, enplegua larriki kaltetzen baitabil. Horri guztiari Eusko Jaurlaritzak hartu berri duen neurriaren eragina gehitu behar zaio, ostalaritzako es-tablezimenduak ixtekoa, hain zuzen ere. Zalantza barik, kutsatzeen bi-garren olatua gelditzeko hartutako neurriengatik gehien kaltetu dena da ostalaritzako sektorea. Administra-zioetan sektore horrek jasandako era-gin ekonomiko eta soziala murrizteko beharrezkoak diren baliabide guztiak jarri behar ditugu, udalerrian enple-

    gua eta bizitza soziala sortzeko ezin-bestekoa baita.Udal honek komertziotik, ostalaritza-tik eta zerbitzu pertsonaletatik gertu egoteko konpromisoa hartzen du, egoera honetan bereziki; horrenbes-tez, zenbait neurri bultzatu ditugu, hala nola laguntza zuzenak eta Getxo Bono luzatzea. Alabaina, sektoreak esfortzu handiagoa eskatzen du eta, hortaz, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak erakunde arteko mahaia deitu du eta Covid-19ari aurre egiteko aparteko laguntzen erresistentzia-planaren lu-zapena iragarri du.

    Erantzuna argia da: itxierak onartzen dira, dirulaguntza ekonomikoekin batera onartu beharko lirateke. Eus-ko Jaurlaritzak erabaki du ostalaritza erabat ixtea, euren egoera arintzeko inolako neurri ekonomikorik gabe. Are gehiago; aurreko astean EH Bil-duk proposamena eraman zuen Eus-ko Legegiltzarrera, ostalarientzat hainbat neurri proposatuz (alokairua ordaintzeko edo gastuak arintzeko diru-laguntzak sortuz, adibidez). Bai-na EAJk eta PSEk ezezkoa bozkatu zu-ten, inolako alternatibarik proposatu barik. Pertsiana jaitsi eta hor konpon.Zortzi hilabete igaro dira osasun-kri-sia hasi zenetik. Martxoan pandemiak bat-batean harrapatu gintuen, baina orain ez dago aitzakiarik. Zer nolako inbertsioak onartu dira osasungintza

    indartzeko, azken urteetako murriz-keten ondoren? Eta erresidentzietako egoera hobetzeko? Garraio publikoan edo hezkuntzan ematen diren pila-ketekin? Indartu dira gizarte zerbi-tzuak? Prekarietateta handitzen ari da; non daude euren lana galdu eta alokairua edo hipoteka ordaindu behar dutenentzako laguntzak?Momentuz onartu diren neurriak norabide bakarrekoak dira: eskubide eta askatasunak murriztu, herrita-rrak erantzule egin (batik bat gazteak) eta euren ardurari uko egin. Europar Batasuneko fondoekin ikusi dugun bezala, argi dago zein den euren lehentasuna: AHT eraiki, Supersurra handitu eta Iberdrola eta Petronor bezalako enpresei etekinak banatzen jarraitu.

    DEBEKUAK ETA ITXIERAK, KALTETUENTZAT INOLAKO DIRULAGUNTZA EKONOMIKORIK GABE?ZERO DIRU-SARRERA, ZERO ZERGA

    PANDEMIAK KALTETUTAKO KOLEKTIBOAK

    COVID-19 LEHENTASUNAK: ENPLEGUA

    Aurreko ostiralean, ostalariek beste kolpe latz bat jasan zuten beren negozioetan: azaro osoan zehar ostalaritza ixtea dekretatu zen. Asko beldur dira agian ezin izango dutelako ireki, oraindik ere gastuak dituztelako beren di-ru-sarrerak murrizten jarraitzen duten bitartean edo horiek zuze-nean zero direnean. Kutsatzeen lehenengo olatuan, PPk eskatu

    zuen zaborraren, estolderiaren eta uraren tasak murriztu daitezela edo ez daitezela kobratu. Zori-txarrez, gobernu-taldeak bizkarra eman zien gure enpresaburuei eta neurri horiek hartzearen aurka agertu zen. Espero dugu bigarren olatu honetan gobernu-taldeak ez ditzala berriz ere ostalariak ahaz-tu. #esnatugetxo

    Getxon, hau da, Getxon bizi edo lan egiten dugun guztiok, duela zenbait hilabetetik bizi dugun osasun-pande-miari aurre egiteko neurriak hartzen lagundu behar dugu eta horiek gau-zatzen parte hartu. COVID-19aren bigarren olatuaren eragina jasaten jarraitzen dugu eta, dirudienez, ga-rrantzitsua da nabarmentzea Getxo-ko herritarrok erantzunkide izan behar garela jendea hiltzen jarraitzen duen birus honen eragina murrizteko neurriak eta gomendioak aplikatzen.Une zaila eta latza bizitzen ari gara berriz ere, non denok garen ezin-besteko Getxon ere koronabirusaren kutsatzeei aurre egiteko. Denok izan behar gara partaide eta jada ondo ezagutzen ditugun gutxieneko neurri batzuk bete: maskara erabili, eskuak garbitu, distantzia soziala manten-du, talde txikitan bildu eta aisialdi-ko jarduerak murriztu. Familiarekin eta lagunekin bazkarietan, afarietan, topaketetan eta zer edo zer hartzen elkartzeko eta maite ditugunak be-sarkatzeko irrikan??? Noski baietz, zelan ez. Baina horretarako beharrez-koa da pertsona, talde, entitate eta

    erakunde guztion erantzunkidetasu-na, derrigorra dena ez ezik, gomenda-tzen dena ere betetzeko.

    Getxoko alkate den Amaia Agirre argi eta irmo aritu da berriz ere, eta hauxe adierazi du publikoki gaia-

    ri buruz: "Getxon azken egunotan egondako kutsatzeen datuei buruz ari gara, hain zuzen ere, eta horien ondo-rioz adierazi nahi dugu garrantzitsua dela Eusko Jaurlaritzak eta Euskadiko osasun-agintariek jarritako neurriak betetzea". Getxoko Udala, haren udal-gobernua, beharrezkotzat jo-tzen diren neurriak aplikatzen da-bil etengabe esparru guztietako udal-zerbitzu eta -jarduerak behar dituzten herritarrei gehieneko osa-sun-bermeak eskaini ahal izateko. Kultur eskaintza aldatu egin da edo atzeratu da, kirol-jarduera osa-sun-neurrietara egokitu behar izan da, egoitzara egindako bisitek ere une bakoitzean beharrezkoak di-ren protokoloak bete behar dituzte, aldez aurreko hitzorduak ematen zaizkie gure herritar eta langileei gehieneko bermeak eskainiz... neu-rri horiek guztiak beti ez dira, ka-suan kasu, zerbitzua jasotzen edo erabiltzen dugunon gustukoak; hala eta guztiz ere, beharrezkoak dira Getxo udalerrian ere COVID birusari aurre egiteko erantzunkide izan gaitezen.