NAFARROAKO HITZA - Berria...2021/01/29 · [email protected] Edurne Elizondo A rrain hilak, usain...
Transcript of NAFARROAKO HITZA - Berria...2021/01/29 · [email protected] Edurne Elizondo A rrain hilak, usain...
NAFARROAKOHITZA
BERRIA
-KO
DIS
EIN
U TA
LD
EA
Leziza Bizirik plataforma sortu berri dute Arbizuko herritarrek, Agotzaina enpresak ibaian egindakoisurketak salatzeko b Nafarroako Gobernuak ikerketa bat jarri du martxan, herriko udalak eskatutab 2-3
Ingurumenazaintzeradeituak
Turismoa Autokarabanaerabiltzaileek bidaiatzeko mota
horren aldeko neurriak eskatu dituzte
5Ludopatia Aralar elkarteakprebentzioa lantzeko eskatu dio
gobernuari; lege berria egiten ari dira
4Ostirala
2021eko urtarrilaren 29aXII. urtea476. zenbakiaPREZIOA: 0,50 €
Edurne Elizondo
Arrain hilak,
usain txarra,
eta aparra ur
gainean. Ago-
tzaina enpre-
sak 1985ean
hasi zuen bere jarduera, eta Arbi-
zun egindako bidean horiek dira
utzi dituen arrastoetako zenbait:
arrain hilak Leziza ibaian; usain
txarra herriko etxeetan; eta apa-
rra gainezka inguruan. «Herrita-
rrak nekatuta daude», erran du
Arbizuko Udaleko alkate Francis-
co Javier Razkinek, azkeneko ur-
teotako egoeraz.
Urte luzez pilatutako neke ho-
rrek mugiarazi ditu arbizuarrak:
batetik, udalak Nafarroako Go-
bernuko Ingurumen Departa-
mentuko kideengana jo du, iker-
keta abia dezaten; bertzetik, Lezi-
za Bizirik plataforma sortu dute
herritarrek, Agotzaina enpresak
egiten dituen «isurketak salatze-
ko», eta «neurriak» har ditzaten
eskatzeko. «Presioa egin nahi
dugu, behingoz, herri garbi bat
lortzeko», laburbildu du plata-
formako kide Ainara Razkin Ba-
randiaranek.
«Goi kalitateko oboproduktu
likido pasteurizatuak» egiten
ditu Agotzaina enpresak, bere
web orriko informazioaren ara-
bera; Bekoetxe markarekin sal-
tzen ditu. Azken urteotan, gaine-
ra, bere «negozio esparrua» za-
baldu du etxe horrek, eta haragi
produktuak ere ekoizten eta sal-
tzen hasi da. Ingurumenari bu-
ruz, ondokoa jaso du Agotzainak
webgunean: «Konpromisoa har-
tzen dugu ingurumena zaintze-
ko, etengabe; konpromisoa har-
tzen dugu gure bezeroentzat pro-
duktu seguruak lortzeko; eta
konpromisoa hartzen dugu
ekoizteko pertsonen eta anima-
lien oinarrizko eskubideak erres-
petatuz». Gizakiz bertzeko ani-
maliak esplotatzen ditu enpresak,
aipatutako produktu horiek guz-
tiak merkaturatzeko.
Araztegi txikiaArbizuarrak aspaldi hasi ziren
ezbaian jartzen ustez Agotzainak
ingurumenarekin duen konpro-
miso hori. «Urtetik urtera, gora
egin du enpresak; gero eta gehia-
go ekoizten du, eta dituen azpie-
giturak ez dira nahikoak eragin-
dako hondakinak kudeatzeko»,
erran du Arbizuko alkateak,
Francisco Javier Razkinek. Ondo-
rioz, Agotzainaren hondakin ho-
rietako anitz ibaira edo herriko
estolderiara ailegatzen dira.
«Enpresak duen araztegia txiki
gelditu zen, aspaldi», erantsi du
Leziza Bizirik plataformako Aina-
ra Razkin Barandiaranek. Herri-
tarrek udalak hasitako bidea la-
gundu nahi dute, eta sinadurak
biltzeari ekin diote, enpresako eta
Nafarroako Gobernuko ardura-
dunei helarazteko. Arazoa aspal-
dikoa dela berretsi du, eta badela
garaia konpontzeko. Iazko udan
egoerak «nabarmen okerrera»
egin zuela gogoratu du, eta Leziza
ibaiko urak «aparrez beteta»
agertu zirela. «Estolden bidez
etxeetan sartzen den usainak,
gainera, buruko mina eragiten
die herritar askori».
Buruko min hori fisikoa eta
metaforikoa ere bada. Arbizuko
Udaleko agintariek ongi dakite.
Aurreko legegintzaldian ere egin
zuten saioa Nafarroako Gober-
nuak esku har zezan, baina orain
arte ez dute lortu. «Isurketa bat
orain, gero beste bat; gertaerak
banaka hartu dituzte, orain arte,
baina bada garaia dugun arazoari
bere osotasunean heltzeko»,
erran du alkateak.
Asmo horrekin berarekin jo
zuen Arbizuko Udalak Inguru-
men Departamentuko aginta-
Arbizuko bizilagunen eta agintarien nekeak goia jo du, eta urrats bat egin dute aurrera, Agotzainaenpresak herriko ibaira egindako isurketak salatzeko: udalak Nafarroako Gobernura jo du, etaikerketa jarri dute abian; herritarrek, berriz, Leziza Bizirik plataforma sortu dute, «presioa» egiteko.
Batera, herri garbi baten alde
Arbizuko Udalak Agotzainarekin egindako bilerari buruz antolatutako batzarra, joan den larunbatean, herriko etxeko areto nagusian. Eskuinean, Francisco Javier Razkin alkatea. ENDIKA PORTILLO / FOKU
2 NAFARROAKO HITZAOstirala, 2021eko urtarrilaren 29aAstekoa
Kutsadura
Urtetik urtera gora egindu Agotzainak; dituenazpiegiturak ez diranahikoa hondakinakkudeatzeko»Francisco Javier RazkinArbizuko alkatea
«Estolden bidezetxeetan sartzen denusainak buruko minaeragiten die herritaraskori»Ainara Razkin BarandiaranLeziza Bizirik plataformako kidea
«Arazo zehatza zein denez dakigu; halere, joanden udatik ari garaaraztegia handitzekolanean»Agotzaina enpresa
‘‘
E. Elizondo
«Lasai egon gaitezke, justiziak
bat egin baitu gurekin, azkenean;
jarrai dezakegu Montejurra ba-
besten kutsagarria izan daitekeen
jarduera batetik». Iguzkitzako
Udaleko alkate Jose Ignacio Urrak
erran ditu hitzok, Iruñeko Admi-
nistrazio Gaietarako Hirugarren
Epaitegiaren sententzia jaso eta
gero: epaileak berretsi du udala-
ren erabakia, eta ez du baimendu
Aridos Reciclados de Navarra en-
presak Azketan egin nahi zuen
lohien konpost planta.
2011koa da proiektua. Urte ho-
rretan eman zion Iguzkitzako
Udalak enpresari lehendabiziko
jarduera lizentzia. As-
moa zen indusketa lane-
tatik eratorritako lurrak,
obra hondakinak eta
inausketa eta lorategie-
tako hondakinak erabil-
tzea lorategietako lurrak sortze-
ko. 2013an, Nafarroako Gober-
nuaren baimena jaso zuen Arena
etxeak, jarduera esparrua zabal-
tzea erabaki eta gero. Obrak hasi
bazituen ere, ez zuten inoiz mar-
txan jarri lohiak tratatzeko plan-
ta. Ondorioz, Iguzkitzako Udalak
«iraungitzat» jo zuen emandako
lizentzia.
Arena enpresak erabaki horren
aurkako helegitea aurkeztu zuen,
eta justiziak arrazoia eman zion,
hasiera batean. Enpresak, baina,
administrazioak agindutako zen-
bait neurri ez zituen hartu, eta
Iguzkitzako Udalak lizentzia ber-
tan behera uzteko erabakia
berretsi zuen. Erabaki hori ontzat
jo du orain bertze epaile batek, eta
planta martxan jartzeko atea itxi
dio Arenari.
Zigor txostenaIguzkitzaibarko herritarrek ha-
sieratik izan dute kezka proiektu
horrek Montejurran eta inguruko
lurretan eta uretan eragin zezake-
en kutsaduragatik. Iguzkitzako
alkate Urrak garbi dauka Monte-
jurrako hegala ez dela «toki egoki
bat» lohiak tratatzeko planta bat
jartzeko, eta, ondorioz, «kon-
tent» hartu du epaileek proiek-
tua hutsean utzi izana. Urrak
gogoratu du Nafarroako Gober-
nuak enpresaren aurkako zigor
txostena egin zuela, isurketak
egiteagatik.
Justiziak bat egin duIguzkitzarekin, etalizentzia ukatu dulohien plantarakoArenak 2011n jaso zuen baimena b IguzkitzakoUdalak kendu egin zion, urratsik ez egiteagatikbErabaki hori berretsi du orain epaile batek
Lizarran, plantaren aurkako sinadurak biltzen, 2017an. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
riengana, 2020. urteko bukaeran.
Datuak bildu eta gobernuko
kideen esku jarri zituzten. Ingu-
rumen Departamentuak ikerketa
abiatzea erabaki zuen, eta, ondo-
rioz, ikuskaritza egin zion Ago-
tzaina enpresari, iazko azaroan.
Departamentuko arduradunek
ez dute deus erran nahi izan iker-
ketaren emaitzen inguruan:
«Zigortzeko prozedura bat dago
martxan, eta, amaitu arte, ezin
dugu informaziorik eman»,
adierazi dute departamentu
horretako komunikazio saileko
iturriek.
Batzarra, herriko etxeanArbizuko Udaleko agintariek he-
rritarren esku jarri dute, une oro,
lortutako informazioa. Larunba-
tean egin zuten azken batzarra,
herriko etxeko areto nagusian.
Agotzaina enpresako kideekin
egindako bileraren berri eman
zieten udaleko arduradunek he-
rritarrei, bertzeak bertze: Ago-
tzaina enpresako kideek ezaguta-
razi dietela egun dagoen araztegia
aldatzeko, eta azpiegitura han-
diago eta egokiago bat jartzeko
asmoa dutela. «Zerbait egiteko
bidean direla esan digute», be-
rretsi du Razkin alkateak.
Bitartean, enpresak bere ekoiz-
pen erritmoa mantsotu egin be-
harko duela garbi du Arbizuko
Udalak. «Egun, udalak emanda-
ko lizentziarekin ari dira lanean.
Nafarroako Gobernuak esan du
ingurumen baimen integratua
behar dutela. Lortu arte, egokitu
dezatela jarduera duten baime-
nera eta baliabideetara», exijitu
du alkateak.
Aldaketa sumatu dela erran du
Leziza Bizirik plataformako Raz-
kin Barandiaranek, hain zuzen
ere; hobera egin duela egoerak,
azken boladan. «Nafarroako Go-
bernua hasi da mugitzen; egun
oro ez bada, bi egunean behin
etortzen dira basozainak, ingurua
zaintzera», azaldu du.
Nafarroako Gobernuak egin-
dako urratsek eragin dute Arbi-
zuko herritarrek sumatu duten
aldaketa, herriko alkateak arbi-
zuarren aurrean azaldutakoa be-
rretsi baitute Agotzaina enpresa-
ko arduradunek: Ingurumen De-
partamentuak behin-behineko
neurriak hartzera behartu ditue-
la, eta produkzioa jaitsi dutela,
ondorioz. Arbizukoa ez da duten
planta bakarra, eta produkzioa-
ren zati bat bertze batera bidera-
tzea ere aztertzen ari dira. «Nafa-
rroako Gobernuak bere txostene-
an jasotako arazo guztiak
konpontzeko borondatea dugu,
ingurumen arau guztiak betetze-
koa», azaldu du enpresak.
Arbizuko Udalak emandako
lizentzia ez dela nahikoa onartu
du Agotzainak ere; ingurumen
baimen integratua behar duela
Arbizuko lantegiak, alegia. «Bai-
men hori lortzeko urratsak egiten
hasi gara jada», erran dute lanto-
kiko ordezkariek.
Arbizuko plantan 48 langile
ditu Agotzainak; oboproduktu li-
kidoen produkzioaz arduratzen
dira egoitza horretan, eta 18.900
tona inguru ekoizten dute, urte-
an, enpresak emandako datuen
arabera. Herritarrek salatutako
isurketen inguruan, arazoaren ja-
torria zein den ez dakitela erran
dute enpresako arduradunek:
«Arazo zehatza zein den ez daki-
gu; halere, joan den udatik ari
gara egun dugun araztegia handi-
tzeko eta automatizatzeko lane-
an», erantsi dute. 2007an eta
2014an ere araztegia moldatzeko
lanak egin zituztela gogoratu
dute. Enpresak Nafarroako Go-
bernuan aurkeztu du jada arazte-
gia handitzeko proiektua, eta hel-
burua «lanak ahalik eta azka-
rren» egitea dela berretsi dute
arduradunek.
Eskumena, mugatuaEgoera noiz konpondu zain dira
Arbizuko Udaleko arduradunak
eta herritarrak. Arazoak luze
iraun duela ere garbi dute denek
herrian, urteak eta urteak eman
dituztelako isurketekin eta usain
txarrekin. «Udalak ahal zuena
egin du orain arte, baina gure
eskumenak mugatuak dira»,
erran du Francisco Javier Razkin
alkateak.
Nafarroako Gobernuak orain
hartu du esku, eta martxan jarri
duen zigortzeko prozedurak age-
rian utzi du zer konpondu badela.
Aipatzekoa da Agotzainak diru
laguntza publikoa jaso duela, gu-
txienez, 2020ko lehiakortasuna
hobetzeko deialdiari esker.
Arbizuko Leziza ibaia, asteburuko irudi batean. ENDIKA PORTILLO / FOKU
Aparra gainezka, Agotzainakoen araztegian, azaroko irudi batean. LEZIZA BIZIRIK
2011. urtekoa da Arenaetxekoen proiektua: Azketaneraiki nahi zuten lohiaktratatzeko planta bat
3NAFARROAKO HITZAOstirala, 2021eko urtarrilaren 29a Astekoa
Kutsadura
Edurne Elizondo Iruñea
Nafarroan gero eta
gehiago dira joko
eta apustu etxeen
kontrako taldeak.
Duela urtebete,
plataforma batean egin zuten bat
Iruñerriko guztiek, eta manifes-
taziora deitu zituzten herritarrak.
Aralar ludopaten elkarteko kide-
ak ere han izan ziren. Eskertu
egin dute herritarren presio hori,
eta garbi daukate lan horrek la-
gundu dituela azken boladan
egindako urratsak.
Iruñeko Udalak eman duena da
horietako bat: iaz onartu eta
otsailean amaitzekoa zen mora-
toria luzatzea erabaki du, eta ber-
tze urtebetez eutsiko dio joko eta
apustu etxe berriak zabaltzeko
debekuari. Nafarroako Gober-
nua, berriz, jokoaren legea mol-
datzeko bidean da. «Prebentzio-
aren alde egin dezala eta jokoaren
auziari alde guztietatik hel die-
zaiola espero dugu», erran du
Aralar elkarteko koordinatzaile
Sergio Garciak.
Aralar elkarteak 25 urte bete
ditu, eta prebentzioaren garran-
tzia jarri nahi izan du erdigunean,
hain zuzen ere. «Iruñeko Udala-
ren debekua berri on bat da, baina
ez da nahikoa jokoaren auziari
aurre egiteko».
Lege berriak «datozen hilabe-
teotarako» prest egon beharko
lukeela uste du Garciak, baina
Nafarroako Gobernuko Barne
Zuzendaritza Nagusiko Jokoaren
eta Ikuskizun Publikoen Ataleko
buru Jose Antonio Sueirok garbi
azaldu du «auzia luzatu» eginen
dela. «Oraindik luze joko du,
orain hori ez baita gobernuaren
lehentasuna», aitortu du.
Koronabirusaren pandemiak
jarri du jokoaren legea egokitzeko
prozesua bigarren mailan, Nafa-
rroako Gobernuko arduradunek
erran dutenez; ez da hori gaur
egungo osasun krisiak ekarri
duen ondorio bakarra. Ludopa-
tiak jota daudenei «modu ezber-
dinetan» eragin die krisiak, Ara-
lar elkarteko koordinatzaileak
nabarmendu duenez: «Iazko
konfinamenduan, aretoak itxi
izanak mesede egin zien arazoa
txanpon makinekin eta bingoe-
kin dutenei».
Bertzetik, baina, etxean egon
behar izateak kalte egin zien ara-
zoa Internet bidezko jokoarekin
dutenei. «Online jokoan gastatu-
tako diru kopuruak gora egin
zuen 2020. urtean», nabarmen-
du du Sergio Garciak.
2020. urtean, 70 pertsona ingu-
ruk egin zuten bat Aralar elkarte-
ko kideekin, jokoarekin eta apus-
tuekin dituzten arazoengatik.
«Denek erabaki zuten sinatzea
online jokatzea galarazten dien
agiria». Bostehun nafar baino
gehiagok egin dute urrats hori.
«Eraginkorra» dela garbi erran
du Sergio Garciak, baina oharta-
razi du agiri horrek ez duela balio-
rik joko eta apustu etxe fisikoe-
tan. «Agiriaren debekuak ez du
balio areto horietan; ea lege be-
rriak hori aldatzen duen».
Gazteak eta salbuespenakNafarroako Gobernuko Barne
Departamentuaren esku dago
jokoaren legea aldatzeko proze-
sua; Aralar elkarteko kide Sergio
Garciak eskatu du, halere, bertze
zenbait departamentuk parte
hartzea ere. «Hezkuntzarekin,
gazteekin, kirolarekin lotutako
auzi bat ere bada; denen ikuspegi-
tik jorratu behar da, jokoaren au-
rrean gazteei bertzelako alterna-
tibak eskaini ahal izateko».
Ludopatiak jota dauden gaztee-
kin «bereziki» kezkatuta daude
Aralar elkarteko kideak, bai eta
herriz herri apustu etxeen aurka
sortu diren taldeetako kideak ere.
Jokoaren lege berriak gazteak be-
reziki babestu beharko lituzkeela
uste dute. Oraingoz, ez da hori
gertatzen ari, ordea, eta joko eta
apustu etxeen kontrako Iruñerri-
ko plataformak —barruan dago
Aralar elkartea— salatu du, ondo-
rioz, Nafarroako Gobernuak pan-
demiaren inguruan hartutako
azkeneko erabakiek joko eta
apustu etxe horiei «mesede» egi-
ten dietela.
Izan ere, herrialdeko tabernen
barruan sartzeko debekuak jokoa
du salbuespen: bezeroak sar dai-
tezke, baldin eta txanpon maki-
nak erabiltzeko edo apustuak egi-
teko bada. Ez hori bakarrik. Plata-
formako kideek erantsi dute joko
eta apustu etxeek zabalik jarrai-
tzen dutela, ostalaritzaren debe-
kuaren gainetik.
Aralar elkarteak «kezkagarri-
tzat» jo du egoera hori. Nabar-
mendu du legea aldatzea «ezin-
bertzekoa» dela, eta prebentzioa-
ren alde egin behar dela,
«berandu baino lehen».
Iruñeko Udalak urtebetez eutsiko dio joko etxe gehiago zabaltzeko debekuari. Aralarludopaten elkarteak arau berrian «prebentzioa» jorra dezala eskatu dio gobernuari.
Jokoaren legea aldatzeko zain
Apustu etxeen aurkako elkarteen Iruñerriko plataformak antolatutako protesta, iazko otsailean, Iruñeko Gazteluko plazan . JAGOBA MANTEROLA / FOKU
Pertsona bat kirol apustu-etxe batean, artxiboko irudi batean. IÑIGO URIZ / FOKU
Bostehun nafarrekbaino gehiagok sinatudute agiri bat berenburuari ‘online’ jokatzeagalarazteko
4 NAFARROAKO HITZAOstirala, 2021eko urtarrilaren 29aLudopatia
Edurne Elizondo Iruñea
Toki bat. Horixe es-
katu dute Tximele-
ta Nafarroako auto-
karabana erabil-
tzaileen elkarteko
kideek, Nafarroako Parlamen-
tuan egindako agerraldian: toki
bat Nafarroako Gobernuaren
agendan; toki bat Nafarroako Tu-
rismo Kontseiluan, eta toki bat
beren ibilgailuentzat.
Azken bospasei urteotan na-
barmen egin du gora autokaraba-
na erabiltzaileen kopuruak Nafa-
rroan. Gero eta gehiago dira turis-
mo mota horren aldeko apustua
egin duten herritarrak, eta koro-
nabirusaren pandemiak ekarri
duen jokalekuak mesede baino ez
dio egin hautu horri: «Seguru bi-
daiatzeko aukera ematen du au-
tokarabanak».
Tximeleta elkarteko idazkari
Patxi Izkuerenak dira hitz horiek.
«Kontent» azaldu da parlamen-
tuan agerraldia egin eta gero, eta
nabarmendu du taldeek, behin-
tzat, jarduera horren gorakada
onartu behar izan dutela. Haren
ustez, horrek ekartzen du neu-
rriak hartzeko beharra: neurriak,
turismo mota horren inguruan
egungo legeek dituzten «hutsu-
neak betetzeko», eta erabiltzaile-
ek turismoaren inguruko jardue-
retan beren iritzia emateko auke-
ra izan dezaten; eta, neurriak,
halaber, turismo mota hori bul-
tzatzeko, autokarabanentzat ere-
mu berriak sortuz eta daudenak
sustatuz.
Izkuek garbi du herritarren bi-
daiatzeko ohiturak «gora» egin
izanak eta bidaia horiek «askata-
sunez» egiteko nahiak azaltzen
dutela gero eta autokarabana era-
biltzaile gehiago izatea. Haientzat
«erreferente» izan nahi du Txi-
meleta elkarteak. 2011. urtean
sortu zuten. «Hogei erabiltzailek
jarri zuten martxan, elkartzeko
eta esperientziak partekatzeko
asmoz, eta egun, jada, 130 bazki-
de inguru gara».
Herrialdean, autokarabanen-
tzako 30 eremu inguru badira,
baina «eskasak» dira haien ingu-
ruko datuak, herrialdeko turis-
moaren inguruko informazio itu-
rri ofizialetan. «Nafarroako
Gobernuak duen turismo web-
gunean sartzen den erabiltzaileak
deus gutxi jakin ahal izanen du
eremu horien inguruan», erran
du Izkuek. Egoera hori aldatu
nahi dute, eta gobernuko ardura-
dunei eskatu diete elkarteak duen
informazioa balia dezatela.
Kanpalekuan eta handik atToki bateko edo bertzeko turis-
moa sustatzeko ere balio dezake-
te autokarabanentzako eremuek,
Tximeletako kideek parlamen-
tuan defendatu dutenez. Hautu
horren ordezkari izateko lortu
nahi dute toki bat Nafarroako Tu-
rismo Kontseiluan. «Premiaz-
koa» da, haien ustez, egun dau-
den hutsuneak betetzea.
Izan ere, turismoaren legeak
eta autokarabanen inguruko de-
kretuak eragiten diete ibilgailu
horien erabiltzaileei. «Bietan,
kanpalekuak baino ez dira aipa-
tzen». Kanpalekuetatik kanpo,
baina, autokarabanek badute
espazio bat: batetik, ibilgailu
horientzat herriz herri dauden
eremuak; eta, bertzetik, karrika
bera. Kontua da, udalez udal
aldatzen dela egoera, autokara-
banentzako lege zehatzik ez da-
goelako.
Egun falta den arau orokor eta
bateratzailea nahi du Tximeleta
elkarteak, autokarabanen bidez-
ko turismoari «bere lekua» ema-
nen diona. 2020an ere, autokara-
banen salmentak Nafarroan «%3
gora» egin zuela nabarmendu du
Patxi Izkuek. Erosteko orduan,
35.000-50.000 euro artekoa da
autokarabanen prezioa. Aloka-
tzea da bertze aukera, baina hori
ere ez da merkea: 100-120 euro
egunean, hain zuzen ere. «Aska-
tasunez» bidaiatzeko ordaindu
behar den prezioa da, Izkueren
hitzetan. Nafarroako Parlamen-
tuan egon eta gero, Nafarroako
Gobernuko turismo arduradune-
kin biltzea dute helburu Tximele-
ta elkarteko kideek. Nahi duten
tokiaren alde segituko dute.
Tximeleta Nafarroako autokarabanaerabiltzaileen elkarteko kideek turismomota horren aldeko neurriak eskatudituzte Nafarroako Parlamentuan. 2011nsortu zuten taldea; 130 bazkide ditu jada.
Toki bat nahi dute
Tximeletako Patxi Izkue, asteburuan, Gorraitzen, bere autokarabanaren barruan, txakurrarekin. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
INGENIARITZAARRASATE OTSAILAK 6
MARTXOAK 13
ORONA IDEO OTSAILAK 6
BILBO MARTXOAK 10
GOIERRI MARTXOAK 13
EKINTZAILETZA BIDASOA OTSAILAK 27
OÑATI OTSAILAK 27
BILBO MARTXOAK 6
ENPRESA KUDEAKETABILBO URTARRILAK 30
OTSAILAK 6
OÑATI OTSAILAK 6
BIDASOA OTSAILAK 20
HEZKUNTZAESKORIATZA OTSAILAK 27
BILBO OTSAILAK 27
KOMUNIKAZIOAARETXABALETA OTSAILAK 27
HUMANITATEAKBILBO OTSAILAK 27
GASTRONOMIA Basque Culinary Center
DONOSTIA URTARRILAK 30
ATE IREKIAKUNIBERTSITATE GRADUAK
Izena eman:
www.mondragon.edu/ate-irekiak
Zalantzarik baduzu
Tel.: 943 71 21 85
10.000ZENBAT AUTOKARABANA
ERABILTZAILE DAUDEN
Nafarroan, 10.000 autokarabana
erabiltzaile inguru daude. Kontuan
hartu behar da autokarabana ba-
kar batek zenbait erabiltzaile di-
tuela. Bikoteek eta seme-alabak
dituzten familiek erabiltzen dituzte,
batez ere.
5NAFARROAKO HITZAOstirala, 2021eko urtarrilaren 29a Turismoa
Hogei erabiltzailek jarri zuten martxan,elkartzeko asmoz, eta egun, 130 bazkideinguru gara jada»
«Turismo webguneansartzen denak deusgutxi jakin ahal izanendu autokarabaneneremuen inguruan»Patxi IzkueTximeleta elkarteko idazkaria
‘‘
6 NAFARROAKO HITZAOstirala, 2021eko urtarrilaren 29aIritzia
RHURBILDU ETA LAUAmets ArangurenArrieta
Arma, tiro, pum!
Ertzaina ertz zainazelauste zuela esan zidan la-gun batek duela urtebatzuk, ertzak zaintzen
dituena. Izan zitekeen, baina ez,herri zainaomen. Hemendik gu-txira urtebete eginen duen pan-demiak dena gelditu eta mantso-tu duen honetan, batzuek asper-tuta segitzen dute eta aukerariknimiñoena suertatzen deneanere, hor agertzen dira, burutik oi-netarainoko ekipajeaz eta ez eskuhutsik. Eider Rodriguezen Idaz-leen gorputzak liburuan, MirenAgur Meabe elkarrizketatuak ai-patzen du, behin literatur eskolabatean Anariri entzun ziola nahizeta Abiadura Handiko Trenarenkontra egon, ez zaiola horren
kontrako kantarik ateratzen etaberari antzeko zerbait pasatzenzaiola idazteko orduan zenbaitgairekin. Identifikatua sentitunintzen horrekin, baina noiz-behinka eztanda egiten du gor-detako horrek guztiak.Espainiolezko tirar a dar esa-
moldearen itzulpen bila ibili dirakazetariak azken astean. Jotzeratiro egin irakurri diot Argia-nAxier Lopezi. Hala esan zion ur-tarrilaren 20ko gauean herri zainbatek beste bati Donostiako aldezaharrean, gazte miserable anti-
sozialbatzuen kontrako agindubatean, bideo batek frogatzenduen gisan. Bi pertsonari masai-lezurra hautsi, lau atxilotu etagutxienez bederatzi zauritu arin
izan dira ondorioetako batzuk,baina tiro egin zutenek ez zekitenhoriek izan zitezkeenik ondorio-ak… Ja. Alde zaharreko gazteasanblada ez da besoak uztartu-rik gelditu, noski, eta hainbatkontzentrazio eta manifestazioegin dituzte dagoeneko.Afera honetatik guztitik desko-
nektatuta ibili denak galdetukodu…baina zer egin zuten gazteek,bada?Kontua da galdera horrenerantzunik ez dagoela poliziarenjarrera zilegiztatzeko. Berdin dazer egin duten. Berdin da. Ba-tzuetan nahikoa da kontrol bate-an autoritatearikasurik ez egi-tea, honek tiro batez hil zaitzan.Tout le monde déteste la police,baina baita haien atzean daude-nak ere. Eta ikusten ez duenak,betikoa, begiratu nahi ez duelakoez du ikusiko. Bitartean, Galder eta Aitor ara-
barrak Madrilen, Auzitegi Nazio-nalean, espetxean 8 urte pasatze-ko aukera mahai gainean eta
azalduz (guk instituturako era-biltzen genuen) Altus markakomotxila bat ez dela lehergailuakeramateko motxila. Galdera zentzugabeei erantzun zentzu-dunak ematen. Galderak egitendituztenen lagunak Iñigo Caba-casen auziari barrezka. Eta bestehamabi gazte nafar heldu denotsailean telematikoki deklara-tzeko zain, Espainiako koroairaintzea egotzita.Altsasuko auzia itxitzat eman
dute asteburu honetan Altsasukogazteek eta haien guraso eta lagunek lau urteren ondotik, eta,haiekin egon direnei eskerrakemateaz gain, auziaren zentzu-gabekeria eta basakeria azpima-rratu nahi izan dituzte agerral-dian. Altsasu 2.0 baten bila ari al dira?Bortizkeria armarik gabe gau-
zatu badaiteke ere, hau kasuali-tatea bortizkeriaren kontra omen daudenak izatea armadunbakarrak...
Eta beste hamabigazte nafar heldu
den otsaileantelematikoki
deklaratzeko zain,Espainiako koroairaintzea egotzita
Irudiab Iruñea
Altsasuko gazteek itxi egin dute ziklo batAltsasuko gazteek, haien gurasoek eta lagunek itxi egin nahi izan dute duela lau urte luze hasitako auziaren zi-
kloa, eta herritarren babesa eta elkartasuna eskertzeko agerraldia egin dute, Iruñean. Lehen aldiz, hedabideen
aurrean agertu dira 2016ko urriaren 15ean Altsasuko taberna batean bi guardia zibilekin izandako istiluengatik
zigortutako zortzi gazteetako sei –mahaian, erdian, Adur Ramirez de Alda–. Prozesua «luzea eta gogorra» izan
dela nabarmendu dute, eta «sufrimendua borroka» bilakatu dutela herritarrek. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
Hainbat eragilek salatu dute bakarrikdiren migratzaile adingabeen egoera
IRUÑEA bNafarroako Pobreziaren eta Bazterketa Sozialaren KontrakoSarea, Iruñea Harrera Hiria, Paperak Denontzat eta Yoar elkarteek sa-latu dute «okerrera» egin duela bakarrik diren migratzaile adingabe-en egoerak, Nafarroako Gobernuak egin dituen aldaketen ondorioz.Zehazki, salatu dute, batetik, gazteok artatzeko programatik kanpora-tu dituztela adinez nagusi bilakatu direnak, gobernuak 21 urte betearte artatzeko konpromisoa izan arren; bertzetik, adingabeak lagun-tzeko hainbat programa bertan behera utzi dituztela; eta, hirugarre-nik, Migrazio Politiken esku utzi dutela eskumena, «bermerik gabe».
Jon Abrilek, Erika Lagomak eta EstitxuFernandezek Tene Mujika beka jaso dute
IRUÑEA bBortzirietako hiru egile saritu ditu aurtengo Tene Mujika bekak: Jon Abril, Erika Lagoma eta Estitxu Fernandez. Debako Udalak(Gipuzkoa) eta Elkar argitaletxeak ematen dute beka; sari bakarra ba-natu beharrean, bi eman ditu aurtengo epaimahaiak: Jon Abril berata-rrarentzat izan da bat, emakumeen lanbideen inguruko lana osa de-zan; bertzea, berriz, Erika Lagoma eta Estitxu Fernandez lesakarren-tzat; batera ariko dira biok, amatasun disidente eta feministeninguruko liburua prestatzen. Bertzalde, Baztango Udalak, (H)ilbeltzaelkarteak eta Txalapartak (H)ilbeltza beka banatu dute: Eneko Barbe-rena gipuzkoarrak irabazi du.
«PSNk keinuak egin dizkioezkerrari funtsezkoak ez zirenauzietan, baina bat egin dueskuinarekin legegintzaldikogai nagusietan»
Joseba AsironIruñeko Udaleko EH Bilduko bozeramailea
Nafarroako Hitza-k irakurleen eskutitzak plazaratzen ditu. Ez dituzte 1.400 karaktere
baino gehiago izan behar, tarteak barne, eta NAFARROAKO HITZA-k mozteko eskubidea
du. Helbide honetara bidali behar dira, izen-abizenak eta herria adierazita: Iratxeko
Monasterioa 45, 13. 31011 Iruñea. Eskutitzak Internetez bidaltzeko:[email protected]
%
MUSIKA
ATARRABIAReincidentes.
bBihar, 12:30ean, Totem aretoan.
BAZTANGandeia.
b Igandean, 19:00etan,
Elizondoko kultur etxean.
IRUÑEAKulto Kultibo.
bGaur, 17:30ean eta 20:00etan,
Zentral aretoan.
IRUÑEAEl Consorcio.
bBihar, 19:00etan,
Gaiarre antzokian.
TAFALLA Joaquin Taboada:
Tres en diálogos.
bGaur, 19:30ean, kulturgunean.
BERTSOLARITZA
ANOTZSustrai Colina, Sarai
Robles eta Xabier Silveira.
b Igandean, 12:00etan.
DANTZA
ELORTZIBARAdriana Bilbao:
Burdina.
bGaur, 18:00etan,
Noaingo kultur etxean.
IRUÑEAAtena: Mi propio universo.
bBihar, 18:00etan,
Baluarte auditoriumean.
ZINEMA
ANTSOAINUn día más con vida.
bBihar, 20:00etan, antzokian.
IRUÑEA Imitación a la vida.
bGaur, 19:30ean,
Nafarroako Filmotekan.
ANTZERKIA
ARANGURENTtipia:
Basoaren taupada.
b Igandean, 17:00etan,
Mutiloako kultur etxean.
ARANGURENTtipia:
El latido del bosque.
b Igandean, 18:30ean,
Mutiloako kultur etxean.
ATARRABIALa Caja Flotante:
Beautiful Stranger.
bBihar, 19:30ean hasita,
kultur etxean.
BERRIOZAR Iluna Producciones:
Pirados en la isla del tesoro.
bBihar, 18:00etan,
auditoriumean.
ETXARRI ARANATZAdos
Teatroa: Viejos mundos nuevos.
bGaur, 19:00etan hasita,
kultur etxean.
IRUÑEALaida Azkona Goñi eta
Txalo Toloza-Fernandez:
Teatro Amazonas.
bGaur, 19:00etan,
Gaiarre antzokian.
IRUÑEALa fiesta del chivo.
bGaur, 17:00etan eta 20:00etan,
Gaiarre antzokian.
IRUÑEALa Cuerda Teatro:
El baile de las moscas.
bGaur, bihar eta etzi, 19:00etan,
Nafarroako Antzerki Eskolan.
IRUÑEALa Joven: Fortunata
y Benito.
bOstegunean, 19:00etan,
Gaiarre antzokian.
LESAKAMairu Antzerki Tailerra:
Iluntzen.
bBihar, 18:00etan,
Harriondoa kultur etxean.
OLATZAGUTIAMauma:
Kontukantari.
b Igandean, 17:00etan,
kultur etxean.
ZANGOZAOscar Terol:
¡Por comentarlo!.
bBihar, 19:00etan,
Carmengo auditoriumean.
ERAKUSKETAK
IRUÑEAEstitxu Arroyo Sanchez.
bOtsailaren 7ra bitarte,
Ziudadelako Labean.
IRUÑEACelia Eslavaren Develare.
bMartxoaren 14ra bitarte,
Nafarroako Museoan.
IRUÑEAGerardo Lizarraga.
Artista erbestean.
bMaiatzaren 23ra bitarte,
Nafarroako Museoan.
BERTZELAKOAK
BAZTANMaitane Maritorenaren
Anizl, 11 etxe, 11 labe, 22
zetabe, bat bertzearen behartu
gabe liburuaren
aurkezpena.
bGaur, 19:00etan hasita,
Elizondoko kultur etxean.
Gure proposamena b Iruñea
Atena fundazioaren unibertsoa, bihar, BaluartenAtena fundazioaren arte konpainiak Mi propio universo izenburuko ikuskizuna aurkeztuko du, bihar, 18:00etan, Iruñean, Baluarte auditoriumeko
Ganbera Aretoan –irudietan, obrako hainbat une–. Adimen desgaitasuna dutenen familiek sortutako fundazioa da Atena, eta artearen bidez egiten
du lan, kideen gaitasunak garatzeko. 2008an prestatu zuten lehendabiziko lana, Reencuentro con un sueño izenburupean. Bihar Baluarten ikusi ahal-
ko dena 2018an ondutako obra bat da, eta dantza eta antzerkia uztartzen ditu, konpainiako kideen esperientzietatik abiatuta. BALUARTE
7NAFARROAKO HITZAOstirala, 2021eko urtarrilaren 29a Agenda
Urtarrilak 29-Otsailak 4
Uxue Rey Gorraiz Iruñea
Kazetaria da Blanca Oria (Iruñea,1958), eta editorea, eta dokumen-talista, eta baita erakusketa komi-sarioa ere. Oria proiektu askotanmurgildua ibili da urteetan, kul-turaren uretan betiere, eta arteplastikoetan eta zineman eginditu urratsik gehienak. Dena dela,kontatu duenez, «inurrien an-tzera» ematen ditu pausoak, eta,hain zuzen ere, hori maite du berelanetik, batik bat. Gerardo Liza-rraga artista iruindarrari buruzkoikerketa abiatu zuen duela hamarurte baino gehiago, eta, orain,hari buruzko erakusketa bat za-baldu du, Nafarroako MemoriaInstitutuarekin elkarlanean: Ge-rardo Lizarraga. Erbesteko artis-
ta. Maiatzera arte izanen da ikus-gai, Nafarroako Museoan. Nor zen Gerardo Lizarraga?
1905ean Iruñean jaio zen artistabat. Hiriko familia inportante ba-
tekoa zen Gerardo, hau da, goimailako klase batekoa; betiere,Iruñeko testuingurua zein zenaintzat hartuta. Madrilen egin zituen ikasketak, talentu handi-koa zen, eta, gainera, aski baliabi-de zituen etorkizun oparoa izate-ko. Ordea, 31 urte zituela harra-patu zuen gerrak. Erbesterakobidea hartu zuen, eta, handik au-rrera, haren bizitza errusiar men-di baten modukoa izan zen, Mexi-kora ailegatu zen arte. Sorkuntzaartistiko asko egin zituen: margo-lanak, ilustrazioak, kartelak...Iruñean jaio zen Lizarraga, baina
ez du sona handirik Nafarroan.
Ez, eta, hain zuzen ere, hori berapentsatzen du jendeak haren be-rri izandakoan: Nola da posible?Nondik atera da gizon hau? Sue-dian ezagutuko ez balute, norma-la litzateke, baina hemen hainezezaguna izateak ematen du zerpentsatua. Izan ere, errua ez daartistarena, ezta herritarrena ere.
Norena da errua?
Garai hartako egoera politiko etasozialarena; gerrak, gerraosteaketa erbesteak. Gainera, Lizarraga-rena ez zen izan salbuespena. Ge-rrak izugarri zigortu zituen inte-lektualen ibilbideak, eta askokegin behar izan zuten ihes. Irudi-
tzen zait ez dugula behar adinadeitoratzen hori gertatu izana.Zergatik erabaki zenuen haren
gaineko ikerketa abiatzea?
2009an, margolari nafarrei bu-ruzko erakusketa bat osatu ge-nuen Iruñean, eta hara non ager-
tu ziren Lizarragaren hiru obra.Horietatik abiatuta, ikertzen hasinintzen. Luzea izan zen prozesua,hamar bat urtekoa.Hain justu, Estrellado izeneko
dokumentala estreinatu zenuen
2018an, Lizarragari buruzkoa.
Bai, eta orduan sortu zen Lizarra-garen bizitza eta lanakerakusketa batera ekar-tzeko ideia. NafarroakoMemoriaren Institutukokideek interesa azalduzuten lanarekiko, propo-satu zidaten erakusketabat eta argitalpen bat egi-tea, eta nik, baietz.Erakusketa ez ezik, onli-
ne bidezko jardunaldi
batzuk ere antolatu dituzue.
Zein dute ardatz?
Arreta gehienbat kulturara etasortzaileen bizitzetara bideratuzerreparatu nahi diogu memoria-ri; uste dugu Lizarragaren kasuanzentratuta aise egin daitekeela.
Testuingurua sakonki azaltzea dagakoetako bat. Nafarroako FAN Anime Jaialdi-
ko zuzendaria ere bazara. Nola
iritsi zen hura sortzeko ideia?
Asko gustatzen zait zinema, bizikimaite dut animazioa, eta baita Ja-ponia ere. Gerardo Lizarragarenlanarekin gertatu bezala, honetanere, besterik gabe, ikertzeari ekinnion. Segituan iruditu zitzaidanezin egokiagoa zela Iruñean hariburuzko zerbait sortzea. Hasie-ran, lotura estuagoa zuen gai teo-rikoekin; orain, berriz, alde ludi-koak garrantzi handia du.Nolakoa da afizioa Iruñean?
Handia da, eta jende asko erakar-tzen du jaialdiak. Gainera, harre-ra beroagoa da urtetik urtera:6.000 pertsona inguruk hartu zu-ten parte azken aldian. Aurten,zoritxarrez, oraingoz ezinezkoaizan da deus antolatzea. Denadela, udaberrirako zerbait egitensaiatuko gara, maiatzerako. Artyco aldizkari kulturala edita-
tu zenuen 1990eko hamarka-
dan. Zer bide egin zuen?
Bi urte iraun zuen. Oso konplika-tua da horrelako proiektuak au-rrera eramatea. Orain, pentsaezi-na litzateke orduan egiten ge-nuen bezala jardutea; onlinebidez argitaratuko genuke, duda-rik gabe. Ni, ordea, euskarri ho-rietan aritzeak ez nau gogobete-tzen. Iruditzen zait ez dela gauzabera, telelana eta lantokitik ari-tzea gauza bera ez diren bezala.Gainera, uste dut ez garela gai online bidez egindako gauzakongi gogoratzeko. Oroitzapenhoriek ez zaizkit iltzatzen memo-rian. Izar laino bat sortzen da, etadena lausotzen.Dokumentalista, komisarioa,
editorea... Zer duzu gustukoen?
Nahiko heterogeneoa naiz. Asko-tan esan izan dut kazetaria baizikez naizela, horretarako ikasi nue-lako. Baina, egiari zor, batzuk jan-tziz aldatzen diren adina aldatunaiz ni diziplina batetik bestera.Inurri baten modura aritzen naizlanean, oso gustura, esku arteandudana edozer izanik ere.Zergatik inurrien antzera?
Ordu asko ematen ditut bila,etxean, ordenagailu aurrean edobatetik bestera. Batzuetan, aiseaurkitzen duzu bidea, eta, bestebatzuetan, hilabeteak pasa dai-tezke ia urratsik egin gabe. Partehori ez du inork ikusten, baina,tira, agian hobe da horrela. Nik,nire lan guztietan, maite dut harimutur batetik tira egin eta gauzaknola handitzen diren ikustea. Ha-sieran txikitzat zeneukan hurahandi bilakatzen da pixkanaka,eta izugarrizkoa da horrek sor-tzen duen plazera.
«Maite dut hari batetik tiratueta gauzak handitzen ikustea»
Blanca Oria b Kazetaria, arte komisarioa eta dokumentalista
Lizarraga artista erbesteratuari buruzko erakusketa ondu du Oriak, eta Nafarroako Museoan daikusgai. Komisario izan da, baina ez ditu alboratu beste proiektuak: FANeko zuzendaria ere bada.
IÑIGO URIZ / FOKU
NAFARROAKO HITZAOSTIRALA, 2021eko urtarrilaren 29a
Zuzendaria: Edurne Elizondo. Argitaratzailea: Nafarroako Berriak elkartea.
Mundiñu 9, Arbizu 31839 Nafarroa. Lege gordailua: SS-1517-2010
www.nafarroa.hitza.eus [email protected]
«Gerrak izugarri zigortu zituenintelektualak, eta askok eginzuten ihes. Uste dut ez dugulabehar adina deitoratzen»
«Hasieran, Nafarroako AnimeJaialdia lotuago zegoen gaiteorikoekin; orain, berriz, aldeludikoak garrantzi handia du»