Edurne Laka eta Aitziber Orozkorekin solasean

Click here to load reader

  • date post

    08-Apr-2016
  • Category

    Documents

  • view

    243
  • download

    13

Embed Size (px)

description

...Altzaga ikastolan komunitateko baliabideak eskolaratzerakoan izaten ari diren esperientziei buruz.

Transcript of Edurne Laka eta Aitziber Orozkorekin solasean

  • EDURNE LAKA ETA AITZIBER OROZKO,

    ALTZAGA IKASTOLAKO IKASKETA BURUA ETA GURASOEN ELKARTEKO KIDEA:

    "HERRIAN DAUDEN BALIABIDEAK APROBETXATU EGIN BEHAR DIRA IKASTETXE BARRUAN"

    Herrigune Leioa es una red de relaciones que hace que la comunidad se beneficie una y otra vez. En la ikastola Altzaga estn viviendo una

    experiencia en esta linea: reciben peridicas visitas de Iaki Lbano, experto en arqueologa, para hacer talleres de talla de slex o de hacer

    fuego. Adems de su inters intrnseco, esta experiencia ejemplifica muy bien lo que es (lo que queremos que sea ms an) Herrigune Leioa:

    Alguien del AMPA de un centro pblico conoce a alguien que participa en una actividad de Herrigune (Irakale Zientzia Kalera 2014) y le propone

    ir a su centro a compartir sus conocimientos.

    -NONDIK DATOR EKIMEN HAU?

    EDURNE LAKA- Altzaga ikastolan astean behin tailerrak egiten dira 2. eta 3. zikloan arratsaldez, eskola ordutegi barruan. Ume kopurua ikusita, zazpi tailer antolatu behar dira eta guk bakarrik ezin dugu, orduan aurten tailer baten antolaketa Gurasoen Elkarteari eskatu genion, urte osorako. Proposatzerakoan bi gauza izan genituen kontutan: batetik, gurasoek ikastetxe barruan parte hartzea ona dela, hezkuntza ez dela gauza bat isladatzen dena hemen eta besteak hortik baizik eta bateratuta joan behar dela, bestetik lehen egiten zen esperientzia bat zen eta orain egin duguna da errekuperatu. Tailerrean gurasoek parte hartzea proposatu genien beraz, haiek onartu

  • zuten eta gero haiek antolatu dituzte ekintza batzuk Herrigunek eskaintzen dituen baliabideen poltsa erabilita, errekurtso horiek ikastetxera ekartzeko. Eta guk hori oso ondo ikusi genuen, geuk ere hartu izan dugu parte Herrigunen.

    Pasa den urtean eta orain dela bi urte atera izan gara Zientzia Kalera Irakalearen barruan esperimentuak kalean erakustera. Horretan urtero parte hartzeko ahaleginak egiten ditugu. Aurten ere lotura hori eduki nahi dugu, hemengo ikasleek erakustea besteei, ez? komunitatearekin harremanetan jartzeko. Guk apustu hori egiten dugu: beti edozein planeamendu egiterakoan edo barneko helburuak finkatzerakoan beti esaten dugu: ikastetxeak zerikusia daukala herriarekin eta herriak ikastetxearekin, hor sartuta daudela gurasoak eta danak. Eta dauden baliabideak aprobetxatu egin behar direla. Hartu dugu parte unibertsitatean ere bai, oso gauza txikia izan zen baina oso esperientzia ona.

    -KOMUNITATEAREKIN HARREMAN HORI EGOTEKO GURASOEN PARTE HARTZEA OSO GARRANTZITSUA DA, EZTA?

    EL- Beharrezkoa ikusten dugu, gurasoak bitartekariak bezala izan behar baitira. Irakasle gehienak ez dira bertakoak orduan ez daude sartuta herrian. Guk argi daukagu, eta hobeto egin behar dugula ere pentsatzen dugu.

    AITZIBER OROZKO- Ados nago Edurnerekin, eta guk ere begi onez ikusten dugu gurasoen parte hartzea bai tailerretan eta bai edozein gauzatan. Zeozer ikusten dugunean ezberdina edo interesgarria ere, haiengana etortzen gara eta kontatzen diegu ea zer egin ahal dugun eta horrela. Gero batzutan posible da eta beste batzuetan ez, baina guk beti apuntatu egiten dugu eta haiek ere.

    -ZEIN TAILER ESKAINTZEN DITUZUE GURASOEK?

    Tailer hauek hamabostean behin egiten dira. Egiten ditugu Gomaeva tailerra, guk egiten duguna, Iaki Libanorena, gero unibertsitateko bi irakasleek geologiari buruz egiten dutena (meteoritoarena, lurraren geruzak aztertu...), gero beste bi amek ere RSPA tailerra egiten dute (nola lagundu pertsona bat infarto bat daukanean). Horietarik bi beraz Herriguneren bidez lortu ditugu.

    -NOLAKOA IZAN DA IAKI LIBANOREKIKO ESPERIENTZIA?

    AO- Pasa den urtean Ezagutzen Azokan ezagutu genuen Iaki, eta Zientzia Kalera Irakalean unibertsitateko beste bi irakasle ere ezagutu genituen, izan ere Iakiz gain unibertsitateko andereino diren bi emakume etortzen ari dira ere Geologia tailerra ematera. Irakale horren barruan Leioako kaleetan zehar Geologia Ibilbidea egin zenean ezagutu genituen, interesgarria iruditu zitzaigun eta iruditu zitzaigun beharrezkoa dela ere hori hona ekartzea. Eta bueno, ematen du gustora ari dela Iaki...

    -AZALDU EGIGUZUE PISKA BAT ARKEOLOGIA TAILERREAN ZER EGITEN DUZUEN...

    AO- Guk Iaki ezagutu genuenean tailer bat egiten ari zen kalean, eta tailer horretan sua egiten zuen. Horretaz aparte ere, silex-aren bidez lanzak eta horrelako tresnak egiten zituen, eta antzinako historia ere apur bat azaltzen zuen. Eta nire seme nagusia, adibidez, hori ikusi zuenean zeharo harrituta geratu zen, eta horregatik interesagarria iruditu zitzaigun, ez bakarrik guretzat baizik eta guztientzat. Iakiren telefonoa hartu genuen eta proposatu genionean baietz esan zigun, eta bera oso gustora nahiz eta erdaraz hitzegin, baina hori ez da arazo handirik izan, gu egon baikinen gelan sartuta

  • laguntza moduan, bai hizkuntza aldetik eta baita tailerraren alde. Hiruhilabetero etorriko dela geratu gara, bi orduko tailerra ematera arratsalde batez. Profesional hutsa da bera eta gainera gustora egiten duenez pila bat nabaritzen da, eta haurrak ere oso gustora daude. Orain dela bi asteko saioan eguraldi txarra izan genuenez ezinezkoa izan zen kalera irtetzea sua egiteko, ea hurrengo saioan posible den.

    -NOR DA IAKI LIBANO?

    Berak goizez arotz lana egiten du, baina bere denbora librean paleontologo moduan ikertzen ariztea gustoko du, yazimiento batzuk ere badauzka Punta Luzeron eta dirulaguntza daukanean hori egiten du, apasionatu hutsa da, horregatik, gustora egiten duelako, eta hori transmititzen du eta gainera gizona oso jatorra da eta haurrekin ere nabaritzen da filin daukala.

    -HORI DA AZKEN FINEAN HERRIGUNE: EZ GERATZEA BAKOITZA BERE ZENTRUAN SARTUTA BAIZIK ETA BALIABIDEAK GUZTIEN ESKURA EGOTEA ETA SARE HORRETATIK BAKOITZAK ESKURATU AHAL IZATEA, ETA JOANETORRIAK EGOTEA.

    EL- Bai, txikiekin adibidez ez dugu planteatu oraindik halako gauzak egitea eta nik uste egin beharko genukeela ere. Txikiek ere proiektua egiten dutenean gai bat aukeratzen dute, eta adibidez aurten batzuek arrainei buruz ari ziren eta ni Ondarrukoa naizenez eskatu zidaten arrantzarako tresnak ekartzea eta ekarri nien, baina laster eramango dute ama bat arraindegia daukana. Eta eramango du arrain bat zabalduta, garbituta, ikusteko arrainaren hezurrak nolakoak diren. Kasu horretan gelako ama bat joango da, baina askotan erabili ahal dira Herrigunek eskaintzen dituen errekurtsoak "Baduzue errekurtso hau?" ...eta hortik hartu. Nik uste dut lan gehiago egin behar dugula hor.

    -JUSTU ORAIN LEIOAZTARREN EZAGUTZEN SAREAREN ("ZER IKASI NAHI DUZU? ZER PARTEKATU NAHI DUZU?") DATU BASEA PUBLIKO EGITERA GOAZ, EDONORK IKUSTEKO MODUAN JARRIZ JENDEAK ESKAINI EDO ESKATU DITUEN EZAGUTZAK, NOLABAIT IKASKETA PROZESU HORIEI MUGIMENDU GEHIAGO EMAN AHAL IZATEKO...

    EL- Asko interesatzen zaigu hori, alegia, jakin ahal izatea zein jakintza dauden eskuragarri, horrela zu gero lantzen ari bazara proiektu bat begiratu dezakezu eta: "A,

  • ba datorrela hau gai hau azaltzera". Hori komenigarria izango litzateke, bai, oso interesgarria.

    -...ETA LORTZEN BALDIN BADA LEIOAKO PERTSONA BAT HONA ETORTZEA EZAGUTZA BAT PARTEKATZERA, POSIBLE IZANGO ZEN GURASOEZ GAIN BESTE HERRITAR BATZUK ERE ZENTRURA SARTZEA SAIO HORIETARA? HORREK ARE ABERASGARRIAGO EGINGO LUKE, EZTA?

    EL- A, ba oso ondo dago hori, bai, asko interesatzen zaigu. Ezagutzen Sare hori erabiltzen hastea oso ondo dago. Klaro, jendeari hasieran kostatzen zaio baina hasi behar gara, bai. Oso inportantea da.

    AO- Oso garrantzitsua da haurrek ikustea ere gurasoek disfrutatzen dutela.

    EL- ...Eta ikustea gurasoek ere parte hartzen dutela eta ez irakasleek bakarrik, denek ikasi dezakegula besteengandik, guztiok garela ikasketa prozesu beraren parte.