ARRAÑO_06012.eus

15
ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013 ARRAÑOKO AUZO BATZARRA Astelehena, 2012ko ekainaren 11, 18:00 Tokia: Herriko Plazako udal bilera-gela Bertaratutakoak: Udal ordezkari politikoen mahaia: Natxo Urkixo (Alkatea BILDU), Koldo Zabala (BILDU), Amets Meaza (BILDU), Mikel Lasa (EAJ), Maider Basterra (EAJ), Julian Larisgoitia (PSE-EE), Nerea Gonzalez (OMNIA) Udal teknikariak eta langileak: Jokin Arruti (Obra, Zerbitzu eta Mantentze-lanen Arloko burua), Felipe Markuartu (Obra eta Zerbitzuen arduraduna), Miren Larrinaga (Ingurumeneko goi teknikaria) Moderatzailea: Jose Cerro Aktak: Epi Zurimendi Auzokoak: 8 pertsona (5 gizon, 3 emakume) Batzarrari hasiera emateko, Mahaia eta langile teknikoak aurkeztu dira eta dinamizatzaileak azaldu du zein izango den batzarraren ordena, honako hau, hain zuzen: 1.- Gobernu taldeak 2012ko udal aurrekontuak azaltzea. 2.- Aurreko puntuari buruzko galderak edota argibideak. 3.- Gobernu taldeak 2011ko batzarrean proposatutako gaiak erantzutea. 4.- Aurreko puntuari buruzko argibideen txanda, zalantzak, galdera edo iritziak. 5.- Gobernu taldeak 2011ko batzarretik datozen gaiak aurkeztea, inbertsioetan eragina izan dezaketenak. Gai horietan zehaztuko dira gero lehentasunak. 6.- Aurreko puntuari buruzko eztabaida. 7.- Batzarrean bertaratutakoek lehentasunak adieraziko dituzte, horretarako emango zaizkien orrietan.

description

Akta zuzenduta

Transcript of ARRAÑO_06012.eus

Page 1: ARRAÑO_06012.eus

ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

ARRAÑOKO AUZO BATZARRA

Astelehena, 2012ko ekainaren 11, 18:00

Tokia: Herriko Plazako udal bilera-gela

Bertaratutakoak:

Udal ordezkari politikoen mahaia: Natxo Urkixo (Alkatea – BILDU), Koldo Zabala

(BILDU), Amets Meaza (BILDU), Mikel Lasa (EAJ), Maider Basterra (EAJ), Julian

Larisgoitia (PSE-EE), Nerea Gonzalez (OMNIA)

Udal teknikariak eta langileak: Jokin Arruti (Obra, Zerbitzu eta Mantentze-lanen

Arloko burua), Felipe Markuartu (Obra eta Zerbitzuen arduraduna), Miren Larrinaga

(Ingurumeneko goi teknikaria)

Moderatzailea: Jose Cerro

Aktak: Epi Zurimendi

Auzokoak: 8 pertsona (5 gizon, 3 emakume)

Batzarrari hasiera emateko, Mahaia eta langile teknikoak aurkeztu dira eta

dinamizatzaileak azaldu du zein izango den batzarraren ordena, honako hau, hain zuzen:

1.- Gobernu taldeak 2012ko udal aurrekontuak azaltzea.

2.- Aurreko puntuari buruzko galderak edota argibideak.

3.- Gobernu taldeak 2011ko batzarrean proposatutako gaiak erantzutea.

4.- Aurreko puntuari buruzko argibideen txanda, zalantzak, galdera edo

iritziak.

5.- Gobernu taldeak 2011ko batzarretik datozen gaiak aurkeztea, inbertsioetan

eragina izan dezaketenak. Gai horietan zehaztuko dira gero lehentasunak.

6.- Aurreko puntuari buruzko eztabaida.

7.- Batzarrean bertaratutakoek lehentasunak adieraziko dituzte, horretarako

emango zaizkien orrietan.

Page 2: ARRAÑO_06012.eus

ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

1. puntua. Gobernu taldeak 2012ko udal aurrekontuak azaltzea.

Ideia nagusiak (batzarrean erabilitako aurkezpen digitalari dagozkion diapositibak

ikusi):

Orain eman dizuegun eta gero komentatuko dugun udal aurrekontuari buruzko

dosierra informaziorako baino ez da. Agiri horren helburua da udal

aurrekontuaren funtzionamendua ulertaraztea, hau da, nondik datozen sarrerak

eta zertan gastatzen ditugun azaltzea. Aurrekontua Udalaren Osoko Bilkuran

onartutako agiria denez, aurkezpen honen helburua ez da bera aldatzeko

ekarpenak edo balorazioak hartzea. Funtsean nahi dugu zuek aurrekontuaren

tresna eta haren mekanika ezagutzea. Batzarreko inork aurrekontuari loturiko

gairen batean sakondu nahi badu, harremanetan jar daiteke Udaletxean Amets

Meazarekin, Ogasun eta Ondare Arloko zinegotziarekin.

Udal aurrekontua da herriak duen tresnarik garrantzitsuena. Aurrekontuari esker,

espaloiak konpontzen dira, belarra mozten da, ura etxeratzen da, zaborrak biltzen

dira, etab. Aurrekontuan ere auzo batzarretako eskaeren isla dago.

Laudion, aurrekontua maiatzeko Osoko Bilkuran onartu zen. Orain ari da

izapidetzen eta behin betiko izango da, ekainaren erdialdean, gutxi gorabehera.

Une horretatik aurrera erabili ahal izango dira partida ekonomikoak, inbertsioak

barne, zein bere helburu zehatzerako.

Hau azalpen laburra izango da, Udalak lan egiteko zenbat diru duen jakin

dezagun, baita nondik datorren dirua eta nondik doan ere.

Diru-sarrerak: Onartutako aurrekontua aurrekontu orekatua da, sarrerak eta

gastuak bat datoz eta. Aurrekontua guztira 22.205.730 eurokoa da. Kopuru

horretatik, sarreren % 23,33 zerga zuzenetatik dator, OHZ, Ibilgailuen gaineko

zerga, Ekonomia jardueren gaineko zerga eta Gainbalioa, hain zuzen. Sarreren %

1,17 zeharkako zergetatik dator, esaterako, EIOZ (Eraikuntzen, instalazioen eta

obren gaineko zerga). Tasengatiko sarrerak % 16,55 dira eta honako hauek dira:

estolda-sarea, zaborra, hiltegia, ikastaroak, larreak, bide publikoa okupatzea,

lizentziak, isunak, ura… Sarreren atal garrantzitsuena (% 57,38) transferentzia

arruntetakoa da, Toki Erakundeak Finantzatzeko Foru Funtsetik, AFArekiko edo

Eusko Jaurlaritzarekiko hitzarmenetatik eta diru-laguntzetatik datozenak.

Azkenik, ondarearengatiko sarreren % 1,40 eta finantza-aktiboen % 0,18 daude.

Ikus dezakezuenez, udalok kanpoko finantzaketaren mendekoak gara.

Page 3: ARRAÑO_06012.eus

ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

Gastuak: langileriaren kapituluak (% 54,62) eta gastu arruntak (% 38,53)

hartzen dute gastu gehiena ia-ia. Ekitaldi arrunt honetan, inbertsioak –

auzokideen eskaera batzuk agertzen diren aurrekontu-zati hori- praktikan

lekukotza baino ez dira. Inbertsioetarako baliabide ekonomikoen falta hori

konpentsatzeko, diruzaintza orokorreko gerakinaz, udalaren aurrezkiez baliatu

gara, 956.522 euro, aurrerantzean ikusiko dugunez.

Arloka: Obra eta Zerbitzuak (% 31,03) eta Hezkuntza, Emakumea eta Gazteria

(% 21,95) dira gastu gehien behar duten arloak. Obra eta Zerbitzuetan honakoez

arduratzen dira: babes zibila, herriko argiak, lorategiak eta parkeak, eraikinak,

ura, estolda-sarea, kale-garbiketa, zaborrak, hilerria, hiltegia eta bide publikoak.

Hezkuntza, Emakume eta Gazteria arloan honakoez arduratzen dira:

emakumeentzako programak, Lanbide Heziketako Ikastetxea, haur eskola,

eskola publikoak, Ikastolarekiko eta La Milagrosarekiko hitzarmenak, HHE eta

gazteentzako programak.

Inbertsioak: inbertsioen kapitulua azalduko dugu. Lehen diapositiban inbertsio

guztiak jaso dira, baita 2011tik datozenak ere. Horietariko batzuk amaituta

daude (Gardeako espaloia) eta beste batzuk egiten ari dira (Altzarrate plaza,

Estatuaren diru-laguntza izenduna duena). Aurreikusitako inbertsio guztietan,

gastuaren % 56 auzo batzarretan landutako gaiei dagokie. Inbertsio berrietan

jarrita, ekitaldi honetan sartutakoetan (977.272 €), gastuaren % 72 (712.207 €)

auzo batzarretan landutako gaiei dagokie.

Lan eta Zerbitzuen Foru Plana: Aurrekontuaz gain, udal proiektuak

finantzatzeko beste modu garrantzitsu batzuk daude, azpiegiturei loturikoak,

alegia. Lan eta Zerbitzuen Foru Plana da. AFAk diru-kopuru bat ematen du, guk

kopuru hori gure aurrezkien kargura osatu behar dugu (gehienez % 80raino,

proiektu-motaren arabera). Gainera, proiektu zehatzetarako baino ez du balio.

Oraingoan, LZFP 2012-2015 laurtekorako deitu dute eta gehienez bi proiektu

aurkezteko aukera izan dugu. Proiektuetako bat hitzartuta zegoen, Lamuza

parkekoa (saneamendua eta azpiegiturak). Gogora ezazue AFAk eten zituela

lehengo foru gobernuak Lamuza parkea berregokitzeko hartuta zituen

konpromisoak. Inguruabar horrek eraman gaitu proiektuaren parte bat laurteko

plan horren bitartez finantzatzera, gure aurrezkiak horretarako jarrita. Beste

proiektua Jose Matia kalea, Geltokiko plaza eta Maestro Elorza urbanizatzen

segitzea da. Hasiera batean aurreikusita genuen Zubiko kaleraino heltzea, hor

etxebizitza-blokeen barruan saneamendu-arazo gehiago dutelako. Azkenik, eta

hartu dugun programa osoa arriskuan ez jartzearren, oraingoz, proiektuaren

azken fasea egin gabe utzi beharra suertatu zaigu, Zubikori dagokiona, nahiz eta

Page 4: ARRAÑO_06012.eus

ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

lehentasunezkoa izan. Horrela egin ezean, diru-laguntza guztia galtzeko arriskua

genuen, uko partzialik onartzen ez dutelako. Batzuek esan dute Udala oker ibili

dela lehentasunak aukeratzen, Zubikoko lanak Geltokiko tunelak baino premia

handia zuelakoan. Baina, tunelaren lana sartu ezean, oker ibiliko ginatekeen;

izan ere, gerora tunela egiteko, urbanizazio berria apurtu beharko genukeelako.

Zubiko lana egiteko, segitzen dugu aldi baterako irtenbideak eta finantzaketa

bilatzen.

Azken sei hiletan hasi edo bukatu diren obren berri ere eman nahi dizuegu.

Diapositiban ikus dezakezuenez, hauexek dira: Altzarrate plaza, Estatuak diruz

lagunduta; Gardeako ikastetxearen aurreko espaloia, amaitu egin dutena; Granja

plazako jolasak ere instalaturik daude, HHEko eta Rosalia de Castroko estalkiak,

Latiorrondotik Goikoganerainoko oinezkoentzako arrapala, Latiorron;

Goikogane eta Apaloeta arteko oinezkoentzako ibiak; Santa Luziako horma

berreraikitzea, eta Gasteiz kalea urbanizatzea (gehien bat AFAk finantzatuta).

Auzo Batzarren Jarraipen Batzordearen azken bileran eskatu ziguten egiteke

zeuden proiektuen zerrenda. Hori aurkeztu nahi dizuegu azken taula honetan eta

aurrekontuari buruzko dosierraren azken orrialdean.

2. puntua. Aurreko puntuari buruzko galderak edota argibideak.

Ez da parte-hartzerik izan, aurreko puntuari dagokionez (aurrekontuak).

3. puntua. Gobernu taldeak 2011ko batzarrean proposatutako gaiak erantzun.

Baliteke iaz gaiak azalarazi zituzten pertsonetariko batzuk hemen ez egotea.

Hala eta guztiz ere, saiatuko gara Udalaren jarrera argitzen, landutako gai guztiei

dagokienez. Denboraldi honetan aztertzen ibili gara 2011ko batzarretan

aurkeztutako gaiak, agiri bakarrean jaso ditugu eta Beharren mapa deitu diogu,

eta saiatu gara zentzuz erantzuten, nahiz eta seguruenik beti oso egokiro ez egin.

Agiri hori itzulita egon bezain pronto, herritarren parte-hartzerako webgunean

jarriko dugu; azken ukituak ematen ari gara eta laster abiatuko dugu. Ez dago

esan beharrik kontu batzuetara ez garela heldu, nahiz eta nahi ez dugun inork

interpretatzea Udalak ez duela interesik izan.

Ondoren azalduko dizkizuegu Udalak gai horietan izan dituen jarrerak,

planteamenduak; hala ere, bakarrik aipatuko ditugu datorren aurrekontuari

begira, gure iritziz, lehenetsi behar ez diren gaiak.

Page 5: ARRAÑO_06012.eus

ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

Aldapeta kalea: oinezkoentzako arriskua. Udaltzaingoari honen berri eman

zaio eta arduradunak proposatu du abiadurarako erreduktoreak jartzea, Jose

Matia kalean jarritakoen antzekoak.

Jose Mardones 4-6: lorezaintza. Egia esan, lurzatia Jose Mardones kaleko 2.

eta 4. zenbakien artean dago. 165. lurzatia da eta lurzoru pribatua da.

Garbiketa: Kezka azaldu da Mardoneserako eskaileren garbiketaz. Esan behar

da puntu hori egunero garbitzen dela, nahiz eta taulen atzean garbitzeko

zailtasunen bat izan. Berriro esan garbiketa egunerokoa dela, nahiz eta inoiz

salbuespen gisa gainetik egin behar izan den. Baina egunero garbitzen da.

Emandako mailaren arabera, auzoko gainontzekoa astean behin edo bitan

garbitzen da. Garbiketa zerbitzuek Udalari jakinarazi diote Aceros etxeen eta

probalekuan sartzeko arrapalaren arteko zarama-postua sistematikoki gaizki

erabiltzen dela eta egunero uzten direla gauzak edukiontzietatik kanpo.

Arrañoko kirol kantxako hesia. Konpondu egin da.

Jose Mardoneseko eskudela. Eskudela egokia da, hasieran finkatu zen

helbururako, euskarri gisa (izatez laguntza-eskudela da). Babesteko helburua ere

izan behar badu, eraberritu beharko da.

Arraño-Luxa bidea. Obretan zehar behin-behineko egin zen bidearen egoera

nahiko ona dela, izan behar duen erabilerarako. Ibilgailuak ez igarotzeko,

langaren zutoinen ondoan, pibote ateragarria jar liteke.

Jose Mardones: HAPO. LKS enpresarekiko kontratuaren deuseztapena

ebazteko izapideak egiten ari gara; enpresa horrek izan du plana berrikusteko

esleipena. Izapide hori amaitu ostean, berriro egongo ginateke plana berrikusten

nola jarraitu aztertzeko moduan, lehen unetik bertatik herritarren parte-hartzea

barne sartuta.

Igogailuaren funtzionamendua. Urtarrilaz geroztik ari gara igogailuaren

funtzionamenduaren jarraipen trinkoa egiten, urte batzuk baditu eta. Batez beste

egunean 400 bidaia egiten ditu. Martxoan zehar, hainbat arazo eragin ditu.

Azken aldi honetan, eta berorik handiena egin duen egunekin batera, arazoak

eragin ditu, ekipo hidraulikoaren hozte-sistemak gaizki funtzionatu duelako.

Probak ari dira egiten, ea aldatu behar den. Mantentze-enpresari ekipoaren

aurrekontua eskatu zaio.

Zumalakarregiko bus-geltokia. Autobusak aparkatzeko gunea handitu da.

Auzoko etxebizitzen seinaleztapena. Orain gutxi eskatu da.

Tabernetako terrazak. Udala modu orokor batean ari da lantzen terrazak

baimentzeko gaia. Zerbitzu teknikoak ari dira aztertzen, establezimenduz

establezimendu.

Adinez nagusientzako egoitza berriko oinezkoentzako bidea. Zonalde

horretako oinezkoentzako ibien antolamendua ikertuko da. Beraz,

oinezkoentzako pasabide goratuaren proposamena baldintzatuta dago, ea

ikerketa horretan zer-nolako irtenbidea ematen zaion ibien banaketari.

Aceros etxeetako urbanizazioaren I. fasea 2012ko aurrekontuan (zenbatekoa:

43.627 €)

Page 6: ARRAÑO_06012.eus

ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

Antena lekuz aldatzea. Bera izapidetzen segitzen dute. Obra- eta jarduera-

lizentzia eman da.

4. puntua. Aurreko puntuari buruzko argibideen txanda, zalantzak, galdera edo

iritziak.

Auzoko batek dio Galindezen pareko saretak altxatuta daudela eta dagoeneko

eragiten dutela abiadura moteltzeko efektua, Arrañoko aldapan gomazko

erreduktoreak jartzeko udal proposamenari dagokionez.

o Felipe: denak aldatu behar dira, txarto asentatuta daudelako.

o Auzokoa: harritzen nau hori entzuteak; izan ere, obra egiten ari zela, esan

egin genuen eta ez zitzaigun kasurik egin. Orain bospasei urte

konponbidea errazagoa zatekeen.

o Felipe: ereduak ez du emaitza onik izan.

o Auzokoa: badakit diru gutxi dagoela, baina erronka handia litzateke dirua

ondo erabiltzea. Gaizki erabiltzeagatik xahutu egin da. Arrañoko obran

kontrol falta handia izan da. Erronka da inbertsio publikoetan dirua ondo

erabiltzea.

Auzokide batek galdetu du ea zergatik eten den ura kirol kantxako iturrian eta

jakinarazi du kantxan berean farola bat apurtu dutela.

Auzoko batek dio Okondoko jendeak baietz, Arraño-Luxako bidea erabiltzen

duela, ordu gorietan. Bide hori halako egunean itxita egon zen eta behin-

behineko zabaldu zen, Arraño urbanizatzeko obretan zehar. Konpromisoa izan

zen bera kentzeko urbanizatzeko lanak amaitutakoan.

o Jokin: zalantzak izan genituen kendu ala ez. Ertzaintzak larrialdietarako

mantentzea planteatu zuen, eta horrela egin da.

o Auzokidea: auzokideen arteko istiluak izan dira gai hori dela eta.

Arrañoko batzar batean behin-behinekotasuna onartu zen. Arazoa da;

izan ere, hainbat ordutan, autoa ekartzen duten gazteak bildu ohi dira eta

hortik abiadura handian jaisten dira, eta zonaldean ez dago mugarritutako

espaloirik. Egia ere bada, Luxako auzokideek bera ez ixteko eskatu

dutela.

Auzokide batek dio ez duela ulertzen nola esan daitekeen, egoitza berriaren

parean oinezkoentzako pasabide goratu bat jartzea proposatu eta 5 urteren

ostean, aztertu egingo dela.

o Jokin: teknikaria ez zen proposamen horren aldekoa.

Page 7: ARRAÑO_06012.eus

ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

o Koldo: guk ez dugu ezetz esaten. Aukera guztiak aztertu nahi ditugu

(inguruko ibi guztiak), ondo egiteko.

Hainbat auzokidek galdetu dute antenaren lekualdaketaz.

o Mirenek, Ingurumeneko arduradunak, dio AFAren baimenaren zain

dagoela, erabilera publikoko mendia da eta. Avertisen eta Udalaren

arteko hitzarmen ekonomikoa lortzeko zain ere badagoela, lekuz

aldatzeko lanei ekin ahal izateko.

o Auzokide batek galdetu du zein den gutxi gorabeherako epea antena

lekuz aldatzeko eta instalazio zaharrak behera botatzeko.

o Miren: AFAk erantzuten ematen duen denboraren araberakoa da, baita

enpresaren eta udalaren arteko tasa-hitzarmena lortu artekoa ere. [Ez da

epe zehatzik eman

o Auzokide batek galdetu du ea aurreikusita dagoen egungo kokalekuko

guztia behera botatzea. Ba al da konpromiso irmorik dauden elementuak

hortik kentzeko?

o Miren: ez dago argi nork kendu behar dituen.

o Koldo: kendu egingo dira, nahiz eta ez dakigun nork ordainduko duen

eraispena.

o Mikel: lehengo batzarrean dena kentzekotan geratu ginen.

o Koldo: Negoziazioa konplexua da, hainbat interes daudelako, hala ere,

serio ari gara lantzen egungo instalazioen lekualdaketa eta kenketa.

o Nerea: enpresaren jarrera argia da; ahalik eta etekinik handiena lortu

nahian dabil.

Auzokide batek, udal aurrekontuaren gaiari berriro helduta, galdetu du ia iseinatu

den Herriko Etxean baliabideak optimizatzeko programaren bat, esaterako,

energia-eraginkortasunaren arloan.

o Natxo: eraginkortasunaren gaia lantzen ari gara, EEEk egindako ikerketa

baten bitartez (Energiaren Euskal Erakundea).

o Auzokoa: horretaz gain, jakin nahi dut ea Udalak baliatu behar izan duen

Hornitzaileei Ordaintzeko Plana.

o Natxo: herriaren ekonomia onbideratuta dago.

o Auzokoa: egunean al dago Udala hornitzaileei ordaintzeko epeak

betetzen?

o Amets: egunean ordaintzen saiatzen gara.

o Auzokoa: Ba al dago eperik ordainagiria egiten denetik?

o Amets: 40 egun.

o Auzokideak: Aurrekontuei begira, kontuan hartzen ari al da erosketa eta

Page 8: ARRAÑO_06012.eus

ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

kontratazio publiko berdea? Hau da, ingurumen-irizpideak Udalaren

erosketetarako eta kontratazioetarako, kontuan izanik produktuek eta

zerbitzuek duten bizitza-zikloa, auzokideok eta bizilagunok ez ditzagun

zertan geure gain eta kargu hartu behar ingurumenaren kanpo aldeko

ondorio negatiboak?

o Amets: kontratazio-gaietan, orain arte, ez dira irizpide horiek bereziki

kontuan hartu, ez bada pleguetan aldez aurretik adierazi dela.

5. puntua. Gobernu taldeak 2011ko batzarretik datozen gaiak aurkeztea,

inbertsioetan eragina izan dezaketenak. Gai horietan zehaztuko dira gero

lehentasunak.

Dagoeneko esan dugunez, batzarren helburuetako bat da bertaratzen zaretenok

adieraztea auzo bakoitzean zein diren lehentasunak edo gai premiazkoenak. Atal

hau amaituta, tarte bat izango duzue adierazteko zuetariko bakoitzaren ustez

premiazkoena zein den. Hiru jarduera adierazteko eskatuko dizuegu, modu

honetan: garrantzitsuenari 1, hurrengoari 2 eta garrantzian hirugarrenari 3 bat

jarrita.

Ondoren, 2011ko batzarrean proposatu eta gure ustez inbertsioa behar duten, eta

ondorioz lehenetsi beharko liratekeen gaiak aurkeztuko dizkizuegu. Uste

baduzue inbertsio-proposamenen bat jaso barik dagoela eta nahi baduzue

eztabaidan sartzea, esan eta taulan “besterik” izeneko lerroan sartuko dugu.

Ekaineko 24 batzarrak amaitzen direnean, inbertitzeko 24 proposamen izango

ditugu eta horiei buruzko informazio guztia jaso eta aurkatu beharko dugu, gero

azaroko batzarretan, eta horretarako berariaz sortutako guneetan, udal mailako

lehenespena egiteko.

Gogoratu jarduerak lehenesteko ekintza funtsezkoa dela, udalaren baliabide

ekonomikoak mugatuak direlako eta proposatutako guztia egin ezin delako.

Zentro soziala. Landaluzeko batzarrean proposatu zuten egoitza zaharra Zentro

Sozialerako aukera gisa. Ondo baloratu dugu proposamena, Landaluzeko eta

Arrañoko beharrak batera beteko dituen loka sozialaren eskaera erantzuteari

begira. Hala ere, egia da oraindik ez dugula behin betiko erabakirik hartu, baina

hori posible egiteko modua baloratzen ari gara.

Arrañoko sarbide mekanikoa. Proiektua idazteko 30.000 euroko partida dago

aurrekontuan.

Aceros etxeak urbanizatzeko II. fasea. Aceros etxeak urbanizatzeko proiektua

bi fasetan banatuta dago. Dagoeneko esan dugu lehen fasean aurtengo

aurrekontuan sartu dela, gerakinen bidez. Bigarren fasearen proiektua diapositiba

Page 9: ARRAÑO_06012.eus

ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

honen planoari dagokio eta haren aurrekontua 96.423,13 eurora heltzen da.

Aparkalekuak. Udalerri osoan aparkalekuen arazoa orokorra da, seguruenik

automobilen kulturak eragindako presio altuarengatik (Laudion, erroldaren

arabera, 10.792 ibilgailu daude; beraz, 18.500 biztanle izanik, biztanleko 0.6

ibilgailu dago. Datu horrek hausnarketa sakona eragin behar digu.)

Arrañoko 2 aldeak lotzea. Badakizue udal baliabideak mugatuak direla, eta,

nahiz eta lotura hori egiteko inolako proiekturik ez izan, proposamena batzarrera

ekarri dugu, lehentasunen atalean sartuta, baloratzeko proposamen hori

premiazkoa den ala ez, zeuen ustez, jakina.

Zumalakarregi-Arraño eskailerak hobetzea. Aurrekoaren antzera, ez dugu

proiekturik zonalde horretan, batez ere, euria egiten duenean sortzen diren arazo

guztiei aurre egiteko. Hori ere balora dezakezue lehentasunak zehazteko orduan.

Udalerrian atsedenleku itxi bat egokitzea: institutua. Proposamena ez zen

horrela egin iazko batzarrean, hala ere, gune itxi bat izan beharra planteatu zen,

egun euritsuetan udalerriaren erdigunean umeekin egon ahal izateko.

Kokalekuaren proposamena Erdiguneko batzarrean egin zen. Udalaren

borondatea da irakaskuntza-zentroarekin eta Hezkuntzarekin hitz egitea, eurak

baitira titularrak. Hala ere, hor dago, garrantzia adierazteko.

6. puntua. Aurreko puntuari buruzko eztabaida.

Auzokide batek dio gai batzuk lehengo urteetatik datozela. Nola daude? Ari naiz

Auzoko airetiko hari elektrikoak kentzeaz. Badakit dena ez dela posible,

Udalaren konpromisoa beti ezin delako gauzatu, partikularrei dagokien zatia

finantzatzea dakarrelako, eta batzuetan partikularrak ez daude hori egitearekin

ados. Hala ere, berrikusi beharko litzateke nola dagoen; izan ere, etxebizitza

batzuk berregokitu direnez, egon daiteke hari elektrikoaren beste zati batzuk lur

azpian sartzeko aukera. Beste alde batetik, etxebizitza batzuek ez dituzte

zerbitzu guztiak (telefonoa, etab.). Bazegoen Euskaltel eramateko konpromisoa;

egia esan, lurpean lau hodi daude. Azkenik, andre nagusi batek eskaera bat egin

zidan, ea jar daitekeen bolatokiaren zonaldean nagusientzako ariketa-

ekipamendurik.

o Natxo: nabarmendu nahi du zeinen garrantzitsua den auzokideek

dagokiena betetzea, hariak lur azpian sartzen segitu ahal izateko.

o Auzokoa: proposatu du baloratzea ea posible den airetiko hari-zati

gehiago deuseztatzea, obrak egiten direlako eta horrek, agian, airetiko

hari-zatiak lurperatzeko aukera eman dezakeelako. Izatez, zonalde

Page 10: ARRAÑO_06012.eus

ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

batzuetan badago deuseztatuta, egoiliarrek etxebizitzatik kontagailurako

hartunea egin dutelako.

Auzokide batek proposatu du hausnartzea, bere ustez, parte hartzeko tresna hau

Tokiko 21 Agendaren planarekin lotzeko aukera galtzen ari delako.

Auzokide berberak galdetu du ia Udalak planteatu dituen ala ez erabiltzaile -

anitzeko autoa, auto partekatua, bizing delakoa (erabiltzaile anitzeko bizikleta

zerbitzua) legezko mugikortasun iraunkorreko aukerak.

o Natxo: Oraingoz, ez, izan ere horiek gauza oso berria baitira.

Aparkalekuaren arazoari dagokionez, auzokide batek proposatu du ezpondaren

metro erdi bat kentzea, auzoaren goiko aldean (azken kalea), goiko aldeko

aparkaleku gehiago izateko, oso gutxi dago eta.

o Natxo: aparkalekuaren arazoa etxe ondoan aparkatu nahi izatea da, nahiz

eta hurbileko aparkalekuetan tokia egon. Ohitura kontua da.

o Auzokoa: ez. Aparkalekua gero eta beteago dago. Mardoneseko jendeak

ere erabiltzen du, erabili ere.

Auzokide batek proposatu du aparkalekuaren arazoari beste ikuspegi batetik

ekiteko. Neurririk onena sarbide mekanikoa litzateke. Ona litzateke lurzati

partikularretan garajeak egiteko baimenak ematea, eta arauak egokitzea, lur

azpian egin litezkeen aparkalekuek oso neurri murritzak ez izateko; bizpahiru

auto gordetzeko aukera izen gero, auto horiek kaletik kenduko liratekeelako.

Irizpide estetikoak homogeneizatu beharko lirateke, baina lur azpiko aldea ez

dadila gera oso mugatuta, neurri murriztaile zorrotzak egoteagatik. Gainera,

Udalak horrelako jardueretan ez luke inolako kosturik izango.

Auzokide batek galdetu du zer egingo den institutuko jolastoki estalian.

o Natxo: proposamen bat dago, erabilera publikoa izan dezan, eskola

ordutegietatik kanpo. Gaia konplexua da, Hezkuntzak (Eusko

Jaurlaritza), organo eskuduna den aldetik, gune horretarako planak

dituela ematen du eta. Jarduera publikoetarako erabili denean,

institutuaren baimenaz izan da.

Auzokide batek galdetu du ea egingo den Arraño urbanizatzeko proiektua.

o Natxo: 2012ko aurrekontua behin betiko onartu arte, ezin gara egiten

hasi.

7. puntua. Batzarrean bertaratutakoek lehentasunak1 adieraziko dituzte,

horretarako emango zaizkien orrietan (ikus I. eranskina).

1 Lehentasunak zehazteko emandako 6 orrietatik 2 baino ez dira ondo bete.

Page 11: ARRAÑO_06012.eus

ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

GAIA ESKUMEN

A

ZENBAT € LEHENTASU

N-MAILA2

HAZTAPENA

Zentro soziala Udala

Arrañorako

irisgarritasun

mekanikoa

Udala 11 2

Aceros etxeetako

urbanizazioaren

II. fasea

Udala 23 1.25

Aparkalekua Udala

Arrañoko bi

alderdien arteko

bide-

komunikazioa

Udala

Zumalakarregi-

Arraño

eskailerak

hobetzea

Udala 32 1.25

Instituturako

sarbide zuzena

Lamuza plazatik

Hezkuntza

(EJ)

Lehentasunak adierazteko orrialdearekin batera, beste orrialde bat emango da, eta bertan

eskatzen zaie bertaratutako pertsonei, “udal azalpenak entzun ostean”, zehazteko

sakondu behar diren gaiak (ikus II. eranskina). Proposatutako gaiak ondorengoak dira:

Auzoaren aldizkako garbiketa.

Kirol kantxako “botilatzarra” kontrolatzea.

Gustatuko litzaidake urteetako gaiek laster amaiera izatea: igogailua, eskailerak,

irisgarritasuna…

Irisgarritasuna.

Igogailuaren funtzionamendu eta mantentze txarra.

Lantzeko gai gehiagorik gabe, batzarra amaitutzat eman da.

2 Haztapen-balioak: 1 = 1, 2 = 0,75, 3 = 0,5

Page 12: ARRAÑO_06012.eus

ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

I. ERANSKINA:

Page 13: ARRAÑO_06012.eus

ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

Page 14: ARRAÑO_06012.eus

ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

II. ERANSKINA

Page 15: ARRAÑO_06012.eus

ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013