ADMINISTRAZIO-KLAUSULA BEREZIEN AGIRIA, UDAL-ERAIKINAK ...€¦ · UDALA Udal eraikinak garbitzeko...
Transcript of ADMINISTRAZIO-KLAUSULA BEREZIEN AGIRIA, UDAL-ERAIKINAK ...€¦ · UDALA Udal eraikinak garbitzeko...
UDALA
Udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren
lizitazioa
1
ADMINISTRAZIO-KLAUSULA BEREZIEN AGIRIA, UDAL-ERAIKINAK
GARBITZEKO ZERBITZUA PROZEDURA IREKIAREN BIDEZ
KONTRATATZEA ARAUTUKO DUENA
1. KLAUSULA. KONTRATUAREN XEDEA
Kontratuaren xedea da MARKINA-XEMEINgo Udalaren eraikinak eta bulegoak
garbitzeko zerbitzua ematea. Eraikinak eta bulegoak udal-mugartean daude, eta
preskripzio teknikoen agiriaren I eranskinean zerrendatzen dira. Agiri horretantxe
zehaztu dira, halaber, bai egin beharreko lanen oinarrizko baldintzak, bai eraikuntzak
eta bulegoak behar bezala garbitze aldera esleipendunak nahitaez bete beharreko
baldintzak.
Definitu berri dugun kontratua zerbitzuen administrazio-kontratu bat da, azaroaren
14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuak 10. artikuluan agintzen duenari jarraituta –
Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bategina onetsi du arau horrek,
SPKLTB; II eranskina, 14. kategoria: eraikinak garbitzeko zerbitzuak–, eta
SPKLTBko 301. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari lotuko zaizkio, bai eta
urriaren 12ko 1098/2001 Errege Dekretuak 195. artikuluan eta hurrengoetan xedatu
denari ere –Herri Administrazioen Kontratuei buruzko Legearen Erregelamendu
Orokorra onetsi zuen, HAKLEO–.
Hona hemen zein den kontratu honen xedearen kodea, kontratu publikoen hiztegi
bateratuaren nomenklaturarekin bat etorriz, 2007ko azaroaren 28an Batzordeak eman
zuen 213/2008 Erregelamenduan (CE) agindu denari jarraituta –horrek 2195/2002
Erregelamendua (CE) aldatu zuen, Europako Legebiltzarrak eta Kontseiluak
emandakoa–: 90911200-8 (eraikinak garbitzeko zerbitzua).
2. KLAUSULA. HAUTATZEKO ETA ESLEITZEKO PROZEDURA ETA KONTRATAZIO-ORGANOA
2.1. Kontratua esleituko da prozedura irekiaren bidez. Enpresaburu interesdun orok
proposamen bat aurkez dezake, baina ez dago kontratuaren aldeak negoziatzerik,
azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren 157. artikuluan agindu denari
jarraituta –Sektore Publikoaren Kontratuei buruzko Legearen Testu Bategina onetsi
zuen arau horrek–.
Proposamenak balioesteko, eta jakiteko zein den eskaintzarik onuragarriena ikuspegi
ekonomikotik, kontratuaren xedearekin zuzenean lotutako hainbat irizpide hartuko dira
kontuan, azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuak 150.1. artikuluan
UDALA
Udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren
lizitazioa
2
xedatzen duenaren arabera –Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bategina
onetsi du arau horrek–.
2.2. Kontratazio-organoa Udalbatza da, eta Udalaren izenean jardungo du.
Organoak administrazio-kontratua esleitzeko ahalmena du eta, hortaz, kontratua
interpretatzeko, betetzean sortzen diren zalantzak konpontzeko, herri-intereseko
arrazoiak direla-eta aldatzeko, suntsiarazpena erabakitzeko eta suntsiarazpenaren
ondoreak zein diren zehazteko ahalmenak ditu, ezargarri diren arauek ezartzen dutenari
lotuta. Horren inguruan ematen dituen erabakiak betearazleak dira; nolanahi ere,
kontratatzaileak auzibide eskudunera jo dezake aurka egiteko.
3. KLAUSULA. ARAUBIDE JURIDIKOA
Agiri hau kontratazio baterako oinarria da, eta kontratazioak administrazio-izaera du;
horrenbestez, bi alderdiak arau hauek agintzen dutenaren menpe daude: azaroaren 14ko
3/2011 Legegintzako Errege Dekretuak –Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu
Bategina onetsi zuen–; maiatzaren 8ko 817/2009 Errege Dekretuak –SPKL zati batean
garatzen du–; urriaren 12ko 1098/2001 Errege Dekretuak –Herri Administrazioen
Kontratuei buruzko Legearen Erregelamendu Orokorrak onetsi zuen–, aurrekoak
ezartzen duenaren aurkakoa xedatzen ez badu; eta administrazio-klausula berezi
honetan bildu diren klausulek.
Orobat, Estatuko administrazio-kontratazioa arautzen duten gainerako xedapenak ere
aplikatuko dira, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoak bere eskumenen barruan ematen
dituenak ere.
4. KLAUSULA. KONTRATATZEKO GAITASUNA
4.1. Administrazioarekin pertsona naturalek edo juridikoek kontrata dezakete,
espainiarrak zein atzerritarrak, baldin eta, jarduteko gaitasun osoa izanda, SPKLTBko
60. artikuluan aurrez ikusten diren inguruabarretatik bat ere ez badute.
Europar Erkidegoko estatu kideetako enpresek, espainiarrak ez direnek, jarduteko
gaitasuna badutela egiaztatu behar dute SPKLTBko 72.2. artikuluan xedatu den bezala.
Enpresak pertsona fisikoak edo juridikoak izan behar dira, eta beren helburuek edo
jarduerek kontratuaren xedearekin zuzeneko lotura izan behar dute –estatutu edo eratze-
arauetatik hala ondorioztatuko da–; gainera, antolaketan, kontratua ondo betetzeko
bitarteko pertsonal eta material nahiko izan behar dute.
UDALA
Udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren
lizitazioa
3
4.2. Aipatu betekizunoz gain, interesdunek kaudimen teknikoa, ekonomikoa eta
finantzarioa egiaztatuko dute, sailkapen nahikoa egiaztatuz.
Zerbitzu-kontratuen kasuan, enpresaburuari ez zaio sailkapenik galdatuko,
SPKLTBko 65.1.b) artikuluaren arabera. Lizitazioaren iragarkian edo prozeduran parte-
hartzeko gonbidapenean eta kontratuaren pleguetan, kaudimen ekonomikoari eta
finantzarioari eta kaudimen teknikoari edo profesionalari buruzko oinarrizko irizpideak
eta betekizunak ezarriko dira, bai SPKLTBko 75. eta 78. artikuluetan arautu diren
aldeetan, bai gutxienez eskatzen den sailkapen- nahiz kategoria-talde edo azpitaldeei
begira; beti ere, kontratuaren xedea indarreko sailkapen-talde edo azpitalderen baten
sailkapen-eremuan badago. Horretarako, kontuan hartuko da kontratuaren CPV kodea.
Halakoetan, enpresaburuak kaudimena egiazta dezake kontratuaren sailkapen-taldean
edo azpitaldean bere sailkapena egiaztatuta, edo lizitazioaren iragarkian edo prozeduran
parte-hartzeko gonbidapenean galdatutako kaudimen-betekizun bereziak betetzen
dituela egiaztatuta, kontratuaren agirietan zerrendatu direnak, alegia. Halakorik ez
badago, kaudimena egiaztatuko du erregelamendu bidez ezartzen diren betekizunekin
eta bideetatik, kontratuaren izaera, xedea eta gutxi gorabeherako balioa, bitartekoak eta
betekizunak zein diren kontuan hartuta; betekizunok modu osagarrian beteko dira, hala
denean pleguetan zerrendatu direnekin alderatuta.
4.3. Enpresa batek ezin du lizitazioan parte hartu baldin eta kontratuaren zehaztapen
teknikoak prestatzen parte hartu badu, betiere parte-hartzeak lehia askeari mugak jarri
ahal badizkio edo tratu abantailatsua ekar badiezaioke gainerako enpresa lizitatzaileei
begira.
4.4. Administrazioarekin kontratatzen dutenek norberaren izenean egin dezakete edo
ordezkaritza bidez, horretarako ahalorde egokia duten pertsonen bidez.
5. KLAUSULA. KONTRATUAREN IRAUNALDIA
Kontratuak 2 urteko iraupena izango du, administrazio-agiria gauzatu denetik
hasita.
Kontratu hau 2 urte gehiagoz luzatu daiteke, Udalaren eta esleipendunaren arteko
berariazko itunaren bitartez; baina, guztira ere, ezin da 4 urte baino luzeagoa izan,
luzatzeak barne. Luzatu nahi dela jakinarazi behar da kontratua edo luzatzea
bukatu baino hiru hilabete lehenago; hala ere, luzatzearen erabakia hartu baino lehen,
fiskalizazio-txostena egin behar da nahitaez.
6. KLAUSULA. KONTRATUAREN AURREKONTUA
UDALA
Udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren
lizitazioa
4
6.1. Kontratuaren gutxi gorabeherako balioa, luzatzeak barne, eta SPKLTBko 88.
artikuluarekin bat etorriz kalkulatu ondoren: 808.477,2 euro.
Urteko gehienezko aurrekontua kalkulatzeko langile baten urtean urteko ordu/urteko
lan karga bider prezioa/unitateko (IVA barne) hartu da oinarri, garbiketako materialen
eta tresneriaren kostuari eta gastu orokorrei eta industria irabaziari dagozkien
portzentajeak barne.
LANGILEAREN
KATEGORIA
PREZIOAK
UNITATEKO,
BEZAREKIN
Garbitzailearen prezioa 21,60 euro/ordu
Lizitazioaren tasa honek osatzen du: 2016, 2017, 2018 eta 2019ko urtean urteko
ordu/urte lan karga; alegia, kontraturako urtean gehienez dagoen aurrekontua zehazteko
balio izan duena, eta I. eranskinean jaso dena.
Urteko lan karga, igonda baino ezingo da hobetu, eta lizitatzaileek aintzat hartu
beharko dute eskaintza aurkezterako orduan.
6.3. Esleipendunak zerbitzua jarraian eman behar du Udalak hala eskatzen duenean.
Kontratuaren guztirako zenbatekoa ez da doitasunez zehaztuko, udalaren beharrizanen
menpe dagoelako. Prestazioak definituz joango dira kontrataziorako gehienez dagoen
aurrekontuaren hainbeste izan arte.
7. KLAUSULA. AURREKONTU-KREDITUA
7.1. Urte askotan egingo den gastua denez, kontratua horrela finantzatuko da:
2016 urtea: 203.472,00 euro, BEZa barne.
2017 urtea: 201.258,00 euro, BEZa barne.
2018 urtea: 201.776,40 euro, BEZa barne.
2019 urtea: 201.970,80 euro, BEZa barne.
7.2. Urtean urteko udal-aurrekontuan aurrekontu-kreditu nahikoa izan beharko da
kontrataziotik jaioko diren betebehar ekonomikoei aurre egiteko.
Hala, kontratazioko organoak urteanitzeko gastuaren konpromisoa hartuko du horien
aurrekontuaren kargura, kontratuak eragindako gastuari aurre egiteko. Kontratazioa
UDALA
Udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren
lizitazioa
5
egiteko organo eskudunak konpromisoa hartuko du, baita ere, kontratuaren eraginpeko
hurrengo urteetako aurrekontuan behar den besteko kreditua izendatu eta gordetzeko.
Kontratua luzatuko bada, kontuan hartuko da aurrekontuan behar den besteko
kontsignazioa dagoela.
8. KLAUSULA. BEHIN-BEHINEKO BERMEA
SPKLTBko 103. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, lizitatzaileek ez dute behin-
behineko bermerik eratu behar.
9. KLAUSULA. PROPOSAMENAK AURKEZTEA ETA EPEA
9.1. Aurkezteko lekua.
Proposamenak honako lekuan aurkeztuko dira:
- Markina-Xemeingo Udalaren erregistro nagusian, Goiko portala 3an dagoena,
09:00etatik 13:00etara, astelehenetik ostiralera.
Proposamenak postaz, telefaxez edo bide elektronikoz, informatikoz zein telematikoz
aurkez daitezke, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 38.4. artikuluan aipatzen dituen
lekuetatik edozeinetan –Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio
Prozedura Erkideari buruzkoa da arau hori–.
Proposamenak postaz bidaltzen direnean, enpresaburuak zuritu behar du bidalketa
zein egunetan egin den postetxean, eta bidali dela jakinarazi kontratazio-organoari
telexez, faxez edo telegramaz, egun horretan bertan. Halaber, espedientearen zenbakia,
kontratuaren xedearen izenburu osoa eta lizitatzailearen izena adierazi behar dira.
Edozelan ere, data heldu eta hamar egun igaro badira agiriak jaso gabe, eskabidea ez da
onartuko ere.
Erabil daitezkeen bide elektronikoek, informatikoek eta telematikoek, gainera,
SPKLTBko hamaseigarren xedapen gehigarrian ezarri diren betekizunak izan behar
dituzte.
Lizitatzaile bakoitzak ezin du proposamen bat baino gehiago aurkeztu, ezta beste
enpresaburu batzuekin aldi baterako batasunean ezelako proposamenik izenpetu ere,
jadanik banaka aurkeztu badu edo aldi baterako beste batasun batean badago. Arauok
urratzen badira, ez da onartuko berak sinatutako proposamen bat ere.
UDALA
Udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren
lizitazioa
6
Proposamen bat aurkezteak esan nahi du enpresaburuak agiri honetan bildu diren
klausulak baldintzarik eta oharrik gabe onartzen dituela.
9.2. Aurkezteko epea.
SPKLTBko 159. artikuluan xedatu denaren ildotik, proposamenak aurkezteko epea
15 lanegun dira, kontratu honen iragarkia Bizkaiko Aldizkari Ofizialera argitaratu den
egunetik hasita.
Epearen azken eguna larunbata bada, igandea, edo administrazioarentzat egun
baliogabea, epea luzatutzat joko da larunbata ez den hurrengo egun baliodunera arte.
Zuritzen denean, kontratazio-organoak lizitazioa eten dezake, edo proposamenak
aurkezteko epea luzatu, iragarki bidez, lizitazioa zein bidetatik iragarri eta horrelaxe.
9.3. Interesdunek plegua eta agiri osagarriak azter ditzakete lizitazio-iragarkian
adierazi diren bulegoetan.
10. KLAUSULA. PROPOSAMENEN EDUKIA
10.1. Proposamenek hiru gutun-azal itxi izango dituzte; kanpoaldean adieraziko da
zein lizitaziotan parte hartuko den, lizitatzailearen izen-abizenak edo sozietatearen
izena, telefono- eta fax-zenbakiak, eta helbide elektroniko bat, halakorik badu, bai eta
lizitatzailearen edo ordezkariaren sinadura ere.
Gutun-azal bakoitzaren edukia orrialde bereiz batean zerrendatuko da, eta betekizun
hauek izango ditu:
10.2. A GUTUN AZALA: Izenburu honekin: “A GUTUN AZALA: Agiri orokorrak,
prozedura irekiaren bidez Markina-Xemeingo Udalaren eraikinak eta bulegoak
garbitzeko zerbitzua kontratatzeko, ____k aurkeztuta.”
Azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuak 146. artikuluko 4. idatz-
zatian aukera ematen du 1. idatz-zatian egiten den agiriak ekartzeko eskaeraren ordez,
lizitatzailearen erantzunkizunpeko adierazpena ekartzeko galdatzea –Sektore
Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bategina onetsi du arau horrek–. Horren harira,
lizitatzaileak aukera hori baliatuko du, eta adieraziko du badituela administrazioarekin
kontratatzeko legez ezarri diren baldintzak. Hala bada, lizitatzaileak, esleitzeko
proposamena bere alde egin baita, kontratazio-organoari egiaztatu beharko dio,
kontratua esleitu baino lehen, galdatu zaizkion agiriak badituela eta baliozkoak direla.
Hona hemen aitorpen artatsu hura zein ereduri egokituko zaion:
UDALA
Udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren
lizitazioa
7
“____ jaunak/andreak, nik, ____ NA zenbakidunak, neure izenean edo ____
enpresaren legezko ordezkaria naizenez, HAUXE ADIERAZTEN DUT, NEURE
ERANTZUKIZUNPEAN:
1. Administrazioarekin kontratatzeko legez ezarri diren baldintzak betetzen ditudala,
leialtasunez, azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuak galdatzen duenaren
arabera, eta bertan zehazten diren zehaztapenekin eta baldintzekin –Sektore Publikoko
Kontratuen Legearen Testu Bategina onetsi zuen arau horrek–.
2. Ez nagoela (eta/edo ordezkatzen duen enpresa, administratzaileak edo ordezkariak
ez daudela) kontratatzeko ezelako debeku- eta bateraezintasun-egoeratan; hau da,
azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuak 60. artikuluan xedatu
dituenetan, bertan zehazten diren zehaztapenekin eta baldintzekin –Sektore Publikoko
Kontratuen Legearen Testu Bategina onetsi zuen arau horrek–.
3. Zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharretan egunean
nagoela (eta/edo ordezkatzen duen enpresa), indarreko xedapenek ezartzen dituztenetan;
eta, orobat, ez dudala (eta/edo ordezkatzen duen enpresak) zerga-zorrik ordainarazpen-
aldian Markina-Xemeingo Udalarekin. Hartara, administrazio-kontratatzaileari baimena
ematen diot, esleipendun proposatuz gero, informazio hori eskura dezan, hitzarmenik
sinatu duen beste herri-administrazio batzuen datu-baseen bidez.
Era berean, konpromisoa hartzen dut kontratazio-organoaren aurrean egiaztatzeko,
kontratua esleitu baino lehen, legez galdatzen diren agiriak baditudala, eta baliozkoak
direla. Agiriok azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren 146.
artikuluko 1. idatz-zatian jaso dira –Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu
Bategina onetsi zuen arau horrek–.
Lekua, data eta sinadura”.
Enpresaburuen aldi baterako batasunen kasuan, enpresaburuek aurreko lerroaldean
aipatu den adierazpen artatsu bana aurkeztuko dute; gainera, agiri bat ere aurkeztuko
dute, beraien legezko ordezkariak sinatuta, eta bertan datu hauek agertuko dira:
enpresaburuen aldi baterako batasuna zeinek eratzen duten; bakoitzak zein partaidetza
duen batasunean; kontratuaren esleipendun izatekotan, modu formalean enpresaburuen
batasuna eratuko duten konpromisoa; eta nor izendatu duten batasunaren ordezkari edo
ahalordedun bakarra, kontratua hasi eta bukatzen den arte sortzen diren eskubideak
baliatzeko eta betebeharrak betetzeko ahalmenarekin.
Oharra:
UDALA
Udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren
lizitazioa
8
(Lizitatzaileek aurkeztu behar dituzten agiriak jatorrizkoak izango dira, edo kopiak,
gaiaren inguruko indarreko legeriak ezartzen duenarekin bat etorriz benetakoak badira
edo konpultsatuak badaude. Behin-behineko bermea eratu den egiaztagiria, halakorik
eratu bada, jatorrizkoa izango da beti. Orobat, lizitatzaileek agiriak aurkeztuko dituzte,
edo gaztelaniaz, edo dena delako hizkuntza ofizialkidean).
10.3. B GUTUN AZALA: Izenburu honekin: “B GUTUN-AZALA: Agiri teknikoak,
zuzenean balioetsi ezin diren irizpideen balioztatzeari buruz, hurrengo kontratazioan
parte-hartzeko: prozedura irekiaren bidez Markina-Xemeingo Udalaren eraikinak eta
bulegoak garbitzeko zerbitzua kontratatzeko. ____k aurkeztuta.”
1. Egitasmo teknikoa, zehatza eta zehaztua; horren arabera beteko da zerbitzua.
Hurrengoak adieraziko dira:
- Txosten teknikoa; zerbitzua horri jarraituta emango da, eta eraikinen nahiz
bulegoen ezaugarriak zehaztuko dira: azalerak, korridoreak, eremu erkideak, komunak
eta aldagelak, zoladura motak, kristalak, eskailerak, hormak eta sabaiak, altzariak,
telefonoak, argiak eta lanparak, ateak, urre-koloreko eta metalezko osagaiak, pertsianak
eta gortinak, bai eta, eraikin nahiz bulego bakoitzaren ezaugarriekin eta instalazioekin
zein tamainarekin bat etorriz, zerbitzua behar bezala emateko behar den beste edozein
datu ere.
Gainera, ohiko garbiketa egiteko lanak eta metodologiak zehaztuko dira, orokorrak
nahiz zehatzak. Horretarako, eskaintzailea bera hara joan eta kontratu honen xede diren
bulego guztiak azter ditzake.
Halaber, oroitidazki horretan hauexek sartuko dira:
a) Eraikin eta bulego bakoitzeko lan-kargaren laburpen-taula.
b) Bitarteko materialen laburpen-taula. Eskaintzaileak proposatuko du, eta ondokoak
jasoko dira:
- Zerbitzua emateko erabiliko diren makinak, ekipamenduak eta baliabide osagarriak.
- Zerbitzua emateko erabiliko diren garbitzeko gaiak eta materialak; berorien fitxa
teknikoak eta segurtasun-fitxak atxikiko zaizkio egitasmo teknikoari, agiri bereiz
batean, eta azalean berariaz aipatuko da.
- Zerbitzua emateko erabiliko diren segurtasun-bitartekoen zerrenda.
UDALA
Udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren
lizitazioa
9
2. Hobekuntzak. Lizitatzaileak, hala denean, hobekuntzen banakako ezaugarriak eta
zehaztasun teknikoak deskribatuko ditu, eta, gainera, betetze-kostuak ere zehaztuko ditu
banan-banan. Ez da igoerako partidarik onartuko. Eskainitako hobekuntzen laburpen-
taula erantsiko da, beti ere, bai eta berorien diruzko balioztatzea ere.
Proposatutako hobekuntzak kontratuaren xedeari buruz izango dira, eta tipologia
hauetakoren batean sartu: erantzuteko denbora hobetzea; garbitze-lanen maiztasuna
hobetzea; kudeaketa, eraginkortasuna, kalitatea eta jasangarritasunaren inguruko
hobekuntzak; eta zerbitzuarekin lotutako bestelako hobekuntzak.
Hobekuntzak ez dira baloratuko diruzko balioespenik ez badute. Diruzko
balioztatzeari udaleko zerbitzu teknikoek oniritzia eman behar diote eskaintzak
balioesterako orduan. Udalak onartuko ditu hobekuntzok, eta eskainitako baldintzekin
bat etorriz burutuko dira, kontratuaren arduradunak emandako jarraibideei jarraituta.
Hobekuntzen kostua ez da eskainitako aurrekontuan sartuko, eta ezin da aurkeztutako
eskaintzatik bereizitako kontzeptu gisa jasanarazi, hobekuntzak doan eskaintzen
direlako, udalari ezelako kosturik ekarri gabe.
Udalak onartutako hobekuntzetatik edozein ez bada burutzen bat-bateko
inguruabarrak direla eta, berorien zenbatekoa kontratuan egin beharreko beste
hobekuntza batzuei egotziko zaie, udaleko zerbitzu teknikoek egoki deritzenei. Udaleko
zerbitzu teknikoen iritziz behar besteko funtzionaltasuna lortzeko aski ez diren
hobekuntzak 0 punturekin baloratuko dira.
10.4. C GUTUN-AZALA: Izenburu honekin: “C GUTUN-AZALA: Agiri teknikoak,
zuzenean balioetsi daitezkeen irizpideen balioztatzeari buruz, hurrengo kontratazioan
parte-hartzeko: prozedura irekiaren bidez Markina-Xemeingo Udalaren eraikinak eta
bulegoak garbitzeko zerbitzua kontratatzeko. ____k aurkeztuta.”
Gutun-azalean proposamena sartuko da, eredu honi jarraituta:
«____ jauna/andrea adin nagusikoa da, eta nortasun-agiriaren zenbakia ____ du.
Bere izenean dihardu (edo ____(r)en izenean, eta sozietatearen egoitza ____n du, bai
eta IFZ ____ ere), eta jarduteko gaitasuna eta gaitasun juridiko osoak ditu.
Administrazio-klausula berezien eta preskripzio teknikoen agiriak ezagutzen ditu,
alegia, prozedura irekiaren bidez Markina-Xemein Udalaren eraikinak eta bulegoak
garbitzeko zerbitzuaren kontratazioa arautuko dutenak, eta, hala izanda, zerbitzua
emateko konpromisoa hartzen du honi datxekion oroitidazkian adierazi denarekin bat
etorriz, eta honako prezioan: _____________________________ euro, BEZ barne,
2016an, eta _____________________________ euro, BEZ barne, 2017an.
UDALA
Udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren
lizitazioa
10
Data eta lizitatzailearen sinadura.»
11. KLAUSULA. ESKAINTZAK BALIOESTEKO IRIZPIDEAK ETA
ESLEITZEKO IRIZPIDEAK
SPKLTBko 67.2. artikuluan ezarri dena betetzeko, eta SPKLTBko 150. artikuluan
arautu denari jarraituta, aurkeztu diren proposamenak balioesteko eta ekonomiaren
ikuspegitik eskaintzarik onuragarriena zein den jakiteko, hurrengo irizpideak hartuko
dira kontuan:
A. Zuzenean formula bidez zenbatesteko moduko irizpideak (55 puntu
gehienez):
Baloratuko den gehienezko jaitsiera, lizitazio prezioaren gaineko %10ekoa izango
da, eta eskaintza baxuenari 55 puntu emango zaizkio gehienez. Gainerako eskaintzak
proportzionalki baloratuko dira. Hala nola, gehienezko puntuazioa ken gehienezko
puntuazioari eskaintza bakoitzari baloratuenarekiko dagokion portzentajea aplikatzeak
ematen dituen beste puntu gutxituz.
B. Zuzenean formula bidez zenbatesteko modukoak ez diren irizpideak, balio-
judizio baten mendean daudenak (45 puntu gehienez):
B.1.- Proposamen teknikoa (20 puntu gehienez).
1) Lanerako programa: egin beharreko lanak: OHIKOAK ETA APARTEKOAK.
2) Funtzionamendu plana: egitekoak eta hauen maiztasuna.
3) Ingurumen irizpideak eta hondakinak kudeatzeko erabiliko den modua.
B.2.- Hobekuntzak (25 puntu gehienez).
Lan kargak, orduak/urteko eta beste proposamen batzuk. Horietatik balorazio
ekonomikoa dutenak baino ez dira aintzat hartuko, eta zerbitzuarentzako egokiak eta
eraginkorrak direla egiaztatzen direnak.
Onartutako eskaintzak eta hobekuntzak honela baloratuko dira: eskaintza ekonomiko
onenari 25 puntu emango zaizkio gehienez eta gainerako eskaintzak horren arabera
baloratuko dira. Alegia, gehienezko puntuak ken eskaintza onenari emandako
UDALA
Udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren
lizitazioa
11
puntuazioari lizitatzaile bakoitzak eskainitako hobekuntzen desbideratze-portzentajea
aplikatzeak ematen dituen beste puntu.
12. KLAUSULA. KONTRATAZIO-MAHAIA
Kontratazio-mahaiak, kontratu honetarako, kide hauek izango ditu:
_
Mahaiburua: Juan Jose Txurruka Txurruka, Alkate-Udalburua.
Bokalak:
- Iratxe Rementeria Otxandio (udaleko idazkari eta kontu-hartzailea).
- Txema Iriondo Maguregi (udal arkitekto-aholkularia).
- Aitor Odiaga Garate (EH Bildu udal talde politikoko ordezkaria).
- Ainara Gandiaga Longarte (EAJ/PNV udal talde politikoko ordezkaria).
Mahaiko idazkaria: Inma Aransolo Arizmendiarrieta, udaleko funtzionarioa.
Ezin dira kontratazio-mahaiko kide izan bitarteko funtzionarioak.
_
Mahaiaren bileretara behar beste funtzionario edo aholkulari aditu joan daitezke,
eztabaidatu beharreko gaiak zein diren kontuan hartuta, hitzarekin bai, baina botorik
gabe.
_
Mahaikide guztiek hitza eta boto eskubidea izango dute, idazkariak izan ezik, hitza
baino ez baitu izango.
_
Mahaia behar bezala eratu dadin, kideen gehiengo osoa bertaratu behar da, eta, beti
ere, hauek: mahaiburua, mahaiko idazkaria, eta aholkularitza juridikoko nahiz
organoaren ekonomia- eta aurrekontu-kontrolerako zereginak dituzten bi bokalak.
13. KLAUSULA. PROPOSAMENAK IREKITZEA ETA ESLEIPENA EGITEA
Kontratazio-mahaia proposamenak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo
astearte baliodunean eratuko da, 09:00etatik aurrera.
Kontratazio-mahaiak lizitatzaileek A gutun-azalean aurkeztu dituzten agiri orokorrak
kalifikatuko ditu; agiriotan akats materialik antzemanez gero, mahaiak fax, telegrama
edo posta elektroniko bidez jakinaraziko dio kasuan-kasuko lizitatzaileari, eta
jakinarazpen hori egin dela espedientean idatziko du. Akatsak zuzentzeko, ez dio hiru
UDALA
Udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren
lizitazioa
12
egun baliodun baino epe luzeagorik emango. Hori bai, lizitatzaile baten agirietan
oinarrizko akatsik edo zuzendu ezin den gabezia materialik badago, ez zaio onartuko
lizitazioan parte-hartzea ere.
Aurreko lerroaldean aipatzen den zuzentzea alde batera utzita, kontratazio-mahaiak,
lizitatzaileek kaudimena egiaztatu dutela ziurtatzeko, eska diezaieke, egoki baderitzo,
aurkeztu dituzten ziurtagirien eta agirien gaineko azalpenak ematea, bai eta bestelako
agiri osagarriak aurkezteko errekerimendua egin ere; hala bada, errekerimendua
egutegiko bost egunetan, asko jota, bete beharko dute, betiere proposamenak onartzeko
adierazpena baino lehen.
Kontratazio-mahaia berriro bilduko da jendaurreko ekitaldian hurrengo astearte
baliodunean 09:00etatik aurrera, prozedura honi jarraituta:
Aurrena, mahaiburuak bertaratuei aditzera emango die zenbat proposamen jaso diren
eta zein den lizitatzaileen izena; ildo beretik esango die zein den A gutun-azaletan
aurkeztu dituzten agiri orokorren kalifikazioa, onartutako eta baztertutako lizitatzaileak
zein diren, eta zergatik baztertu zaien. Bertaratuei bide emango die oharrak egin
ditzaten, egoki baderitzote, eta aktan jasoko dira. Nolanahi ere, mahaiak ezin du une
honetan agiririk aintzat hartu, eskaintzak onartzeko edo akatsak zein gabeziak
zuzentzeko epeen barruan aurkeztu ez bada.
Jarraian, mahaiko idazkariak irekiko ditu onartutako lizitatzaileek aurkeztu dituzten
B gutun-azalak, zuzenean zenbatetsi ezin daitezkeen irizpideei buruzko agiri teknikoak
dituztenak, eta beroriek balioesteko ardura duen organoari emango dizkio, horren
inguruan txostena idatz dezan. Egindako guztia agiri bidez jasoko du.
Txosten teknikoa jaso ondoren, interesdunei idatziz aditzera emango zaie zein
egunetan eta lekutan eratuko den kontratazio-mahaia, diruz zenbatetsi ezin
daitezkeen irizpideen haztatzea jakinarazteko, eta C gutun-azalak irekitzeko;
horietan, zuzenean balioetsi daitezkeen irizpideen balioztatzea egiteko agiri teknikoak
bildu dira. Beroriek ebaluatzeaz eta balioesteaz arduratuko den organoari
helaraziko dizkio, horren inguruko txostena igor dezan. Egindako guztia agiri bidez
jasoko du. Txosten horretan, zuzenean baliozta daitezkeen irizpideen puntuazioa jasoko
da, eta aurkeztu diren proposamenak sailkatuko dira, beheranzko hurrenkeran, eskaintza
bakoitzari begira bi irizpide motak kontuan hartuta lortu diren puntuazioen batura
oinarri hartuta. Halaber, baztertutako eskaintzarik badago, zergatik ukatu diren labur
azalduko da, bai eta esleipendunaren izena eta berak aurkeztu duen proposamenaren
ezaugarriak eta abantailak zein diren ere, hura hautatzeko erabakigarriak izan direnak.
UDALA
Udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren
lizitazioa
13
Behin txosten tekniko hori prestatu denean, jendaurrean eratuko da kontratazio-
mahaia berriro ere, behin bilera noiz eta non izango den interesdunei jakinarazi
ondoren. Kontratazio-organoari kontratua esleitzeko proposamena aurkeztuko zaio.
Proposamenean, beti ere, agiri honetan adierazi diren irizpideak haztatuko dira, eta
mahaiaren bileren aktak jasoko, jardunetan sortu diren agiriekin eta, halakorik eskatu
bada, igorritako txostenekin batera.
Kontratazio-organoak lizitatzaileari eskatuko dio, ikuspegi ekonomikotik
eskaintzarik onuragarriena aurkeztu duenari, hamar egun baliodunetan, udalaren
errekerimendua jaso eta biharamunetik hasita, egiaztagiri hauek aurkez ditzala:
batetik, SPKLTBeko 146. artikuluko 4. idatz-zatiak agintzen duenaren arabera
(hala badagokio), manu horrexen 1. idatz-zatian galdatzen diren agirien edukitzari
eta baliozkotasunari buruzko egiaztagiriak; eta, bestetik, zerga-arloko eta Gizarte
Segurantzarekiko betebeharrak beteta dituen egiaztagiriak. Edo, bestela,
kontratazio-organoari eman diezaiola, bai aurreko egiaztagiriak, bai, SPKLTBko 64.2.
artikuluarekin bat etorriz, kontratuari atxikiko dizkion bitartekoak benetan badituen
egiaztagiria –konpromiso hori hartu baitu–, bai dagokion behin betiko bermea eratu
duen egiaztagiria zuzenean lortzeko ahalmena (SPKLTB, 151.2. artikulua).
Ziurtagiriok bide elektronikoetatik, informatikoetatik edo telematikoetatik igor
daitezke, pleguetan besterik xedatzen ez bada.
Autonomia mailako arauek, SPKLTB garatzen dutenek, lerroalde honetan aurrez
ikusitakoa baino epe luzeagoa ezar dezakete; baina ezingo da hogei egun baliodun baino
luzeagoa izan.
Errekerimendua epe barruan behar bezala bete ezean, lizitatzaileak eskaintza kendu
duela ulertuko da eta, eskaintzak sailkatuta gelditu diren hurrenkera zein den, hurrengo
lizitatzaileari agiri berberak eskatuko zaizkio.
Halaber, prozesua ondo bukatuko dela bermatze aldera, kontratazio-organoak,
esleipen-proposamena eman baino lehen edozein unetan, lizitatzaileei eska diezaieke
ekar dezatela kontratuaren esleipendun izateko galdatzen diren baldintzak betetzen
dituzten egiaztagiria. Gaitasunaren eta kaudimenaren betekizunak badituztela kontuan
hartzeko une erabakigarria, betekizunok administrazioarekin kontratatzeko
nahitaezkoak baitira, proposamenak aurkezteko epea bukatzen denean izango da
(SPKLTBko 146.4. artikulua, amaieran).
Prozedura horixe bera jarrai daiteke harmonizatutako arauei lotuta ez dauden
kontratuak direnean, jadanik hasita eta suntsiarazita dagoen kontratu bat betetzen
jarraitu nahi denean.
UDALA
Udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren
lizitazioa
14
SPKLTBko 64. artikuluko 1. eta 2. idatz-zatietan agindutakoarekin bat etorriz,
kontratuari bitarteko pertsonalak eta/edo materialak atxikitzeko konpromisoa
kontratuzko oinarrizko betebeharra da.
Zerga-betebeharretan egunean dagoela egiaztatuko da ondoko agiriok aurkeztuta:
- Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren azken ordainagiria, edo alta hartua duen
agiria, baldin eta alta berriki hartu badu eta oraindik ez bada ordaintzeko betebeharrik
sortu. Alta atxiki behar da, beti, ordainagirian ez bada jardueraren epigrafea
agertzen. Agiriok kontratuaren xedeari dagokion epigrafeari buruzkoak izan behar dira;
izan ere, diharduten lurralde-eremuan aritzeko ahalmena ematen diete; eta osatuko dira
lizitatzailearen aitorpen artatsu batekin, zergan baja hartu ez duela adierazten duena.
- Estatuko Administrazioaren organo eskudunak igorritako administrazio-ziurtagiria,
berekin dituen zerga-betebeharren inguruan.
Kontratazio-organoak kontratua esleituko du agiriak jaso eta hurrengo 5 egun
baliodunetan.
Esleipena bi hilabetean egingo da, gehienera ere, proposamenak ireki eta
biharamunetik hasita; dena dela, beste eperik ere zehatz daiteke, SPKLTBko 161.2.
artikuluan agintzen denarekin bat etorriz, eta kontratazio-espedientean behar bezala
zuritzen bada. Epe hori hamabost egun baliodunetan luzatuko da, SPKLTBko 152.3.
artikuluak aipatzen dituen izapideei jarraitu behar bazaie.
Esleipena ez bada egiten epe barruan, aurreko bi lerroaldeetan zehaztutako epean,
lizitatzaileek proposamena kentzeko eskubidea izango dute.
Esleipena egiteko arrazoiak azalduko dira, lizitatzaileei jakinaraziko zaie eta,
aldi berean, kontratatzailearen profilean argitaratuko da. Jakinarazpenean
SPKLTBko 151.4. artikuluan aipatu diren aldeak jarri behar dira. Esleipena
egiteko arrazoiei konfidentzialtasunaren salbuespena ezar dakieke, hots, SPKLTBko
153. artikuluan jaso dena. Nolanahi ere, hala jakinarazpenean, nola kontratatzailearen
profilean, kontratua zein epetan gauzatu behar den adieraziko da SPKLTBko 156.3.
artikuluari jarraituta.
Aurkeztu diren proposamenak, bai onartu direnak, bai ireki gabe ukatu direnak edo
behin irekita gaitzetsi direnak, zein bere espedientean artxibatuko da. Kontratua
esleituta eta errekurtsoak jartzeko epeak igarota halakorik jarri gabe, proposamenekin
batera aurkeztu ziren agiriak interesdunen eskueran jarriko dira.
UDALA
Udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren
lizitazioa
15
14. KLAUSULA. BEHIN BETIKO BERMEA ERATZEA
SPKLTBko 151.2. artikuluan arautu denari jarraituta, ikuspegi ekonomikotik
eskaintzarik onuragarriena aurkeztu duen lizitatzaileak egiaztatu behar du esleipenaren
zenbatekoaren %5eko bermea eratu duela –BEZ kenduta–, eta, horretarako,
errekerimendua jaso duen unetik hasita hamar egun baliodun izango ditu.
Errekerimendua epe barruan behar bezala bete ezean, lizitatzailea eskaintza atzera
botatzen duela ulertuko da.
Bermea eratu daiteke SPKLTBko 96. artikuluan adierazten diren moduetatik
edozeinetan, eskudirutan, abal baten bidez, balore publikoekin zein pribatuekin, kauzio-
aseguruaren bidez, edo prezioaren zati bat atxikita, HAKLEOko 55. artikuluan
eta hurrengoetan jaso diren moduan eta baldintzekin.
Bermea abal edo kauzio-aseguru baten bidez eratuz gero, sinadurak legeztatu behar
dira. Fede-emaile publiko batek egiaztatuko eta askietsiko ditu sinatzaileen ahalordeak,
eta atzealdean jarriko du horren gaineko eginbidea.
SPKLTBko 96.2. artikuluarekin bat etorriz, irailaren 27ko 14/2013 Legearen 44.
artikuluak eman zion idazkeraren arabera –ekintzaileei eta nazioarteko egiteari
laguntzeko legea da–, lizitatzaileak behin betiko bermea eratzeko eska dezake
kontratuaren prezioaren zati bat atxikita: kontratistari ordaindu beharreko lehenengo
fakturatik edo hurrengoetatik kopurua kenduko da, zenbateko osora heldu arte. Hartara,
lizitatzaileak idatziz adieraziko dio hori kontratazio-organoari aipatu hamar egun
balioduneko epean.
15. KLAUSULA. IRAGARKIEN GASTUAK
Esleipendunak kontratua aldizkari ofizialetan iragartzeak dakartzan gastuak
ordaindu behar ditu; gehienera ere, 500 euro izango dira.
Esleitzeko erabakian esleipendunari jakinaraziko zaio gastuok zenbat diren, zehatz-
mehatz, udal-diruzaintzan ordain ditzan, kontratua gauzatu eta egutegiko hogeita hamar
egunetan.
Esleipendunak ez baditu iragarkiok ordaintzen epe barruan, kontratistari ordaindu
beharreko lehenengo fakturatik kenduko da kopurua.
16. KLAUSULA. KONTRATUA GAUZATZEA
UDALA
Udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren
lizitazioa
16
Kontratua administrazio-agirian gauzatuko da, idatziz, lizitazioaren baldintzei
zorrotz doituta, eta agiri hori titulu nahikoa izango da edozein erregistro publikotara
sartzeko. Zernahi gisaz, kontratistak eska dezake kontratua eskritura publikoan egin
dadila; hala bada, bere kontura izango dira gastuak.
Kontratua gauzatzen den agirian ezin da, inola ere, esleipenaren zehaztapenak
aldatzen dituen klausularik sartu.
Ezin da kontratua gauzatu harik eta lizitatzaileei eta hautagaiei esleipen-
jakinarazpena bidali eta hamabost egun baliodun igaro arte.
Kontratazio-organoak esleipendunari eskatuko dio kontratua gauzatu dezala
errekerimendua jaso eta biharamunetik bost egunetan edo lehenago, behin aurreko
lerroaldean aurrez ikusi den epea igaro denean, eta ez bada jarri kontratua gauzatzea
eten duen errekurtsorik. Gauza bera gertatuko da errekurtsoa ebazteko organo
eskudunak etetea baliogabetzen badu.
Kontratua gauzatu aurretik, esleipendunak udalari eman behar dio lokala baduelako
egiaztagiria; hau da, plegu honen 19.A.5. klausulan aipatzen dena. Hori egiaztatu
ezean, ez da kontratua gauzatuko kontratistaren erruz, eta SPKLTBko 156. artikuluan
arautu denari jarraituko zaio.
Ezin da kontratua betetzen hasi aldez aurretik gauzatu ez bada; salbuespenak dira
SPKLTBko 113. artikuluan jaso diren egoerak.
Kontratuak gauzatu direla kontratazio-organoaren kontratatzailearen profilean
argitaratuko da, eta, gutxienez, esleipenaren iragarkian aipatu ziren datuak jarriko
dira; gainera, gauzatu dela probintziako aldizkari ofizialean argitaratuko da, gauzatu
denetik berrogeita zortzi egunetan edo lehenago. Orobat, epe horretan iragarkia Europar
Batasuneko Aldizkari Ofizialera bidaliko da eta Estatuko Aldizkari Ofizialean
argitaratu.
17. KLAUSULA. ARRISKU ETA USTEKABEEN PRINTZIPIOA
Kontratua kontratistaren arrisku eta menturara egingo da, SPKLTBko 215.
artikuluan arautu denarekin bat etorriz.
18. KLAUSULA. KONTRATUA GAUZATZEN DELA IKUSKATZEA
UDALA
Udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren
lizitazioa
17
Kontratazio-organoak pertsona bat izendatuko du zerbitzuak zuzentzeko,
gainbegiratzeko eta ikuskatzeko; kontratuaren arduraduna izango da, eta kontratua
betetzen dela gainbegiratuko du, bertan ezarritakoari jarraituta betetzen dela egiaztatuz.
Halaber, kontratistari kontratazio-organoaren aginduak nahiz jarraibideak emango
dizkio.
Kontratuaren arduraduna, udal aparejadore dena izango da.
19. KLAUSULA. KONTRATISTAREN BETEBEHARRAK ETA
ESKUBIDEAK
A. KONTRATISTAREN BETEBEHARRAK
Preskripzio teknikoen agirian jaso direnak ez ezik, hauek ere izango ditu:
1. Kontratistak Udalarekin dituen idatzizko harremanak euskaraz izango dira, edo
euskaraz eta gaztelaniaz, hau da: fakturak, memoriak, eskariak, oharrak eta
komunikazio guztiak.
2. Zerbitzua eman zehaztu den denboran eta moduan, bere-bere erantzukizunpean;
eta lanari, gizarte-segurantzari eta lanean segurtasuna nahiz higienea izateari buruzko
arauak bete, indarrean diren xedapenak, bai eta oro har bete beharreko beste edozein
ere.
Kontratista izango da pertsonen eta ondasunen segurtasunaren erantzule bakarra, eta,
beraz, kontratua bete bitartean gainontzekoei nahiz langileei eragin dakizkiekeen
kalteen, ondare-ondasunen edo pertsona-ondasunen erantzulea. Zorigaitzak eta kalteak
saihesteko behar diren arretak hartuko ditu, eta zerbitzua dabilenean sortzen diren
guztien gaineko erantzukizuna izango du.
3. Kontratua bete bitartean erantzukizun zibileko aseguru bat eduki eta indarrean
izan, urtean 600.000 euroko gutxieneko estaldura duena, kontratua bete artean
gainontzekoei edo ondasunei zuzenean nahiz zeharka eragin dakizkiekeen kalte
pertsonalak eta/edo materialak babeste aldera.
Poliza hori indarrean egon behar da kontratuaren iraunaldi osoan. Gauzatu baino
lehen, esleipendunak polizaren kopia eta kasuan-kasuko prima ordaindu duen
frogagiriaren kopia ekarriko ditu. Urtero, frogagiriok aurkeztuko ditu poliza indarrean
dela egiaztatze aldera, kontratua bukatu arte.
UDALA
Udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren
lizitazioa
18
Kontratistak sortzen dituen istripuak edo kalteak aseguru-erakundeari jakinarazi
behar dizkio, aseguruaren legeriak agintzen duenari jarraituta, eta legean galdatutako
epeetan.
4. Esleipendunak beste instalazio edo zerbitzu batzuei eragiten dizkien kalteen
gaineko erantzukizuna du, eta beroriek konpondu beharko ditu, dela bere kabuz, dela
bere kontura.
Garbitze-zerbitzua eman bitartean enpresa esleipendunaren langileek ondasun
higikorretan eta/edo higiezinetan eragiten dituzten kalteak esleipendunaren kontura
konponduko dira.
5. Zerbitzuari atxikiko ibilgailuen eta gainerako makinen aseguruak indarrean egon
behar dira, legeak ezinbestean galdatzen baititu, eta, halaber, unean-unean ezargarri
diren arauetan zehazten den ikuskaritza teknikoa gaindituta eduki behar da.
6. Zerbitzua behar bezala emate aldera, kontratistak hurrengoak edukiko ditu
behintzat:
- Erabiltzeko moduko lokala, kontratua betetzeko.
- Ibilgailuak, kontsumigarriak eta materialak banatzeko, adituek bere burua
garbitzeko eta makinak nahiz langileak garraiatzeko.
- Igotzeko gailuak, iristeko zail diren kristalak eta altu kokatutako beste osagai
batzuk garbitu ahal izateko; oinarrizko tratamenduetarako eta zoladurak garbitzeko
makinak; presiozko ura botatzeko makinak, atxikitako orbanak eta zikinkeria
garbitzeko; eta baporearekin garbitzeko gailuak, edo antzekoak, oihalezko osagaiak
garbitzeko.
7. Giza baliabideak eta baliabide materialak, bere garaian kontratistak
proposamenean eskaini dituenak, eta esleipendun izateko oinarri izan direnak, horiek,
gutxienez egon beharrekoak izango dira; kontratistak giza baliabide eta baliabide
material horiek handitu behar ditu, jarduketak egiteko eta zerbitzua betetzeko
beharrezkoak badira, plegu honetan eta preskripzio teknikoen pleguan ezarri denarekin
bat etorriz.
Kontratistak bere gain hartuko ditu giza baliabide eta baliabide material osagarriok,
eta horrek ez du kontratuaren prezioa handituko.
UDALA
Udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren
lizitazioa
19
Langileek uniformea eramango dute, bere burua identifikatuta eramango dute, eta
hornituta joango dira; hori guztia udaleko zerbitzu teknikoek ematen dituzten
jarraibideekin bat etorriz.
8. Informazioa edo agiriak eman, udaleko zerbitzu teknikoek eskatzen dutenean
estatistikako kontrolak egite aldera, edo egindako garbiketa-jardunen zein lanen berri
izateko, erabilitako materialen berri, e.a.
9. Ikuskatzaile eta koordinatzaile bat eduki, erabakitzeko ahalmen zabalarekin,
udaleko zerbitzu teknikoekin solaskide aritzeko baliozkotasunez. Eguneko 24 ordu egon
behar da non dagoen jakiteko moduan, urteko egun guztietan, larrialdiak edo premiak
artatzeko.
Hartara, bi telefono-zenbaki emango ditu.
Ikuskatzaileak eta koordinatzaileak instalazioak ezagutu behar ditu, bai eta zerbitzua
nola ematen den ere, bete bitartean sortzen diren zalantzei erantzun ahal izateko, eta
ezarritako baldintzak betetzen direla zaindu ahal izateko, bere eskaintzari jarraituta.
Udaleko zerbitzu teknikoek eskubidea dute enpresaren solaskideari uko egiteko, egin
beharreko jardunetan aritzeko pertsona egokia ez dela uste badute.
10. Preskripzio teknikoen agiriarekin bat etorriz, esleipendunak gailuak, eskailerak,
aldamioak, plataforma jasotzaileak, gaiak garraiatzeko orgak, e.a. Bere kontura
muntatuko, desmuntatuko, garraiatuko, biltegiratuko, konponduko eta berriak jarriko
ditu, esku-oihalak garbituko ditu, eta kontratua indarrean den bitartean garbitzeko gaiez,
komunetako materialen ordezkoez (kontsumigarriak), eta komunetako eskuilez
hornituko du, eta, halaber, zelulosa nahiz xaboiak egunero aldatu edo birjarriko ditu.
Kontratua betetzen hastean, esleipendunak, dauden gailuekin, birjarpenak zenbatero
egingo diren planifikatu behar du, eta plangintza hori udaleko zerbitzu teknikoek onetsi
beharko dute.
Halaber, eta preskripzio teknikoen agiriak betetzeko, zerbitzua ematen hasi baino
lehen, zerbitzuaren arduradunek lan-egitaraua onetsi beharko dute, bertan zehaztuko
dela zerbitzua zein lan-zentrotan emango den eta halako bakoitzean astero zein lan-
karga egongo den.
Lan-egitarau hori gertatzen diren aldaketen arabera aldatuko da; esaterako, altak,
bajak eta/edo bulego-handitzeak, eta zerbitzuaren gainerako beharrizanak, interes
publikoko arrazoiak tartean direla hori egitea zuritzerik badago.
UDALA
Udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren
lizitazioa
20
11. Zerbitzuari atxikita dauden langileek gaitasun eta praktika nahikoa dutela
bermatu, zerbitzua egiteko aski dena; horretarako, prestakuntzarako tresnak ezarriko
ditu, zerbitzu-ematean ahalik eta eragingarritasun handiena lortze aldera.
12. Langileak bakarrik enpresa esleipendunaren menpe egongo dira eta, beraz,
enpresa esleipendunak izango ditu ugazaba izateari datxezkion eskubide eta eginbehar
guztiak; hartara, lanari eta gizarte-segurantzari buruzko betebehar guztiak bete beharko
ditu bere ardurapeko langileei begira.
Langileek edozein motatako istripurik edo kalterik badute kontratua betetzeagatik,
esleipendunak indarreko arauetan xedatutakoa bete beharko du, bere erantzukizunpean,
eta erantzukizun hori ez zaio, inola ere, Markina-Xemeingo Udalari helduko.
Lizitatzaileak bere eskaintzan hurrengoak adieraziko ditu: aldi baterako ezgaitasunak
direla-eta egon diren bajak; oporrak; baimenak; e.a. Edozein modutan, ordezko
langileak egongo dira horiek betetzeko, behin zerbitzua esleitu denean.
Baldin eta gaixotasuna, istripua edo beste edozein arrazoirengatik lanean bajarik
gertatzen bada, kontratistak kaltetutako pertsonaren ordez lanbide-kalifikazio bereko
beste pertsona bat jarriko du, baja zein lanalditan gertatu eta lanaldi hori hasi denetik 48
ordutan, gehienera ere.
Berehala emango zaie baja horien eta ondoriozko ordezkapenen berri udaleko
zerbitzu teknikoei.
Halako egoerak hileroko txostenen bitartez jasoko dira, adieraziz zenbat ordu
galdu diren arrazoi horiengatik.
Baimen pertsonalak direnean eta araudiz ezarritako oporraldietan, kontratu honi
atxikitako langileen ordez lanbide-kategoria bereko beste pertsona batzuk jarriko dira.
Aldez aurretik, baina, kontratuaren arduradunei jakinaraziko diete, zerbitzua non
ematen duten eta bertako arduradunei, baimenaren aldia nahiz oporraldia, eta
ordezkapena egingo duten pertsonak.
Grebarako deialdia egiten bada legeari jarraituta, enpresa esleipendunak gutxienez
eman beharreko zerbitzuak zehaztuko ditu, agintari eskudunak esandakoak. Orobat,
udaleko zerbitzu teknikoekin harremanetan egongo da uneoro, grebaren nondik
norakoak aldian-aldian azaltzeko.
UDALA
Udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren
lizitazioa
21
Behin garbiketa-greba bukatutakoan, ezinbestean txosten banakatua aurkeztuko du
enpresak, eta bertan azalduko ditu zein diren gutxienez eman beharreko zerbitzuak,
zenbat ordu ez den zerbitzua eman, hala badagokio, eta zein ez-betetze egon den zentro
bakoitzean.
Geroago, udaleko zerbitzu teknikoek kalkulatuko dute zenbat kenduko den
fakturatik, hala badagokio, eman ez diren zerbitzuak direla eta.
Azkenik, hori idatziz jakinaraziko zaio esleipendunari ordainketa egin
dezan. Enpresak zentroa garbitu eta atonduko du ahalik eta arinen, Markina-Xemeingo
Udalari ezelako kosturik eragin gabe.
13. Udaleko zerbitzu teknikoei eman, kontratua gauzatu eta hilabetean, bere
zerbitzura dauden langileen zerrenda, lan-maila, tokia eta ordutegia zein den adieraziz,
horrela idatziz agertzeko hala ordutegiaren nola lan-esparruen banaketa enpresak berak
bere eskaintzan jasotakoarekin bat datorrela.
14. Langileak joan direla eta zein ordutan sartu eta irten diren kontrolatu. Garbitze-
zerbitzuaren langileak lan-egiteko zein toki esleitu zaien eta bertan egon behar dira nork
bere ordutegiaren barruan. Esleipendunak erantzukizuna izango du kontratatutako lan-
karga eta ordutegia betetzen ez direnean, ordezpenak egiten ez direnean, edo beste
edozein gabezia gertatzen denean, zerbitzua kontratu honetan ezarritakoaren arabera
ematea eragozten duena.
Nahiz eta, hasieran, langileren bati bulego jakin batera joateko esan, gerta daiteke,
inguruabarrak tartean direla, beste batera joan behar izatea.
15. Antolaketa egokirako baliabide nahiko izan, edozein eskaerari aurre egiteko eta
udaleko zerbitzu teknikoen arduradunek adierazitako premiazko beharrizanei erantzun
ahal izateko.
Zerbitzuaren ordutegia eta antolaketa ezartzea Markina-Xemeingo Udalaren
eskumena izango da azkenik.
16. Udaleko zerbitzu teknikoei berehala jakinaraziko zaizkie, 48 orduko epean,
gehienera ere, lanetan aritzean zerbitzuarekin lotuta antzematen diren gabeziak eta
ezohikotasunak.
17. Kontratuaren arduradun teknikoari ekarri, kontratua gauzatu eta
hilabetean, honako agiriak:
UDALA
Udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren
lizitazioa
22
- Eskainitako egitasmoaren kopia, formatu digitalean.
- Eskainitako hobekuntzak betetzeko egitaraua.
- Gizarte-segurantzaren diruzaintza nagusiaren “tc2” inprimakia, langile guztien
izenen zerrendarekin, eta bakoitzak zein zentrotan edo eraikinetan egiten duten lan.
- Bulego bakoitzean lana zein ordutegiren eta plangintzaren arabera beteko diren.
B. KONTRATISTAREN ESKUBIDEAK.
1. Plegu honetan, preskripzio teknikoen pleguan eta, hala denean, esleitzeko
erabakian zehaztu den zerbitzua emateagatik diruzko ordaina jasotzeko eskubidea.
2. Markina-Xemeingo Udalarengandik zerbitzua emateko behar den laguntza
jasotzeko eskubidea.
20. KLAUSULA. UDALAREN ESKUBIDEAK ETA BETEBEHARRAK.
A) UDALAREN ESKUBIDEAK:
1. Udalak ikuskatze- eta kontrol-ahalmenak izango ditu kontratua plegu honetan eta
preskripzio teknikoen pleguan adierazi denarekin bat etorriz betetzen dela ziurtatze
aldera.
2. Kontratua interpretatu eta aldatu legean xedatu diren egoeretan, prozedurari
jarraituta eta hedapenarekin.
B) UDALAREN BETEBEHARRAK:
1. Esleipendunari eman zerbitzua emateko behar duen laguntza.
2. Kontratuaren prezioa ordaindu.
3. Kontratistari informazioa eta datuak eman, kontratua betetzeko nahitaezkoak
badira.
4. Energia elektrikoa eta ur-hornidura nahikoa eta beharrezkoa ekarri, dagozkion
hartuneen bitartez, esleipendunak lan-osagaiak eta garbitze-makinak (xurgagailuak,
zoruak distiratzeko makinak, e.a.) erabil ditzan, preskripzio teknikoen pleguan jaso
diren garbitze-lanok eta ekintzok ondo eta behar bezala gauzatze aldera. Aurrekoa
UDALA
Udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren
lizitazioa
23
gorabehera, udalak esleipendunari jasanarazi ahal dizkio, osorik nahiz zati batean,
zentzuzko erabilerarekin alderatuta egiten diren gehiegizko kontsumoen
kostuak. Enpresak zainduko du zerbitzua bitartean ura eta elektrizitatea egokiro
erabiltzen direla.
21. KLAUSULA. LANGILEAK SUBROGATZEA
Esleipendunak bere kargupean hartuko ditu aurreko kontratutik datozen langileak,
eraikinak eta lokalak garbitzeko enpresen sektorearen hitzarmen kolektiboan arautu
denarekin bat etorriz, Bizkaian indarrean dena. Subrogatu beharreko langileen zerrenda
preskripzio teknikoen agiriaren II eranskinean jaso da.
Hitzarmen horri jarraituta, zerbitzuaren aurreko titularrak bere langileei zor dizkion
likidazioak eta gainerako ordainsari- eta gizarte-ordainak berak ordainduko dizkio
kontratua bukatzean.
Orobat, zerbitzua uzten duen enpresak zerbitzua utzi duela jakinaraziko dio
zerbitzuaren arduradun berriari, kontrata galdu dela jakinarazi eta berehala, eta enpresa-
aldaketaren xede den lan-zentroko langileen zerrenda emango dio. Horretan, lotutako
langileen lan-baldintzak egiaztatuko dira hitzarmen kolektiboan aipatu diren gainerako
aldeekin batera, eta, halaber, gizarte-segurantzaren araubide orokorrean ordainketak
egin dituela, gizarte-izaerako bestelako zamak ordaindu dituela, eta horietan guztietan
egunean dagoela egiaztatuko du, baita mota guztietan ordainketetan ere. Horretarako,
gizarte-segurantzaren kotizazio-buletinak aurkeztuko ditu, azken 4 hilabeteetakoak
(TC1 eta TC2), soldata-orriak, gizarte-segurantzarekin egunean dagoen ziurtagiria –
kontrata aldatu baino lehenagoko 4 hilabeteren bateko data izango du– eta, lan-
kontraturik badago, idatziz egindako lan-kontratuen kopiak.
Subrogazioa egiteko, eta hitzarmenarekin bat etorriz, enpresa esleipendun berriak
langilearen eta aurreko enpresaren arteko kontratua beteko du nahitaez, bai eta
horretatik jaio diren eskubide guztiak ere, esaterako, maila, soldatak, antzinatasuna,
lanaldia, ordutegia, e.a.
Era berean, esleipena bukatzen denean zerbitzua uzten duen enpresak ordaintzeke
dituzten hartzekoen likidazioa (aparteko sarien proportziozko zatiak, oporrak, e.a.)
emango die langileei, halakorik badagokie. Aurreko betebeharra betetzea agerian jarriko
diote enpresaren langileek udalari, plegu honen 27. klausulan aipatzen duen agiria
aurkeztuta. Esleipendunak aurkeztu beharko du hori azken fakturarekin batera.
22. KLAUSULA. BERMEAREN EPEA ETA BERMEA ITZULTZEA
UDALA
Udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren
lizitazioa
24
Ez dago berme-aldirik, egin beharreko zerbitzuak nolakoak diren jakinda. Hala ere,
ez da behin betiko bermea itzuliko, harik eta kontratuaren indarraldia bukatu eta
kontratuaren arduradunak berori behar bezala bete dela adierazi arte, aldeko txosten
baten bidez.
23. KLAUSULA. KONTRATUA SUNTSIARAZTEA
Hurrengo klausularen arabera kontratua suntsiaraztea eragin dezaketen ez-betetzeak
gorabehera, kontratua suntsiarazteko zioak izango dira, SPKLTBko 223. artikuluan jaso
direnak ez ezik, 308. artikuluan agertzen direnak ere, arau bereko 309. artikuluan aipatu
diren ondoreekin.
Kontratua suntsiarazteko zioren bat dagoenean, kontratistari entzunaldia egingo zaio
espedientean, eta dagozkion eskubideak nahiz bere betebeharrak eta erantzukizunak
zehaztuko dira.
24. KLAUSULA. KONTRATISTAREN EZ-BETETZEA
1. Kontratuaren ondoreetarako, falta zigorgarria da esleipendunaren egite eta ez-egite
oro, plegu honen eta preskripzio teknikoen pleguan jaso diren klausulak ez betetzea
badakar. Gure udalak, orduan, esleipendunari dagokion erantzukizuna eska diezaioke,
zehapena nolakoa den eta zein kalifikazio duen kontuan hartuta.
2. Ez-betetze oso larriak dira:
a) Plegu honetan, preskripzio teknikoen pleguan eta ezargarri diren gainerako
arauetan jaso diren betebeharrak ez betetzea, baldin eta zerbitzuari edo interes
publikoari, erabiltzaileei, udalari edo gainontzekori ondorio kaltegarri oso larriak
eragiten badizkiete.
b) Lan-arloko eta/edo gizarte-segurantzari nahiz lan-arriskuak prebenitzeari buruzko
arauak ez betetzea, aginduz bete behar direnean.
c) Behin eta berriro eta bitan baino gehiagotan desobeditzea gai berari dagokionez,
kontratuaren arduradunak ordenari, formari eta araubideari buruz idatziz emandako
aginduen inguruan, kontratuaren arabera.
d) Urtebetean 3 falta larri egitea.
e) Esleipendunak eskainitako eta udaleko teknikariek onetsitako hobekuntzak ez
egitea, halakorik badago.
UDALA
Udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren
lizitazioa
25
f) Erantzukizun zibileko aseguruaren ordainagiriak ez ordaintzea mugaegunean;
aseguru hori izenpetu beharra plegu honen 19.A.2 klausulan jaso da.
g) Unean-unean ezargarri diren arauekin bat etorriz, legean nahitaez galdatzen diren
aginduzko aseguruak indarrean ez izatea, zerbitzuari atxikitako ibilgailuei dagokienez,
eta/edo ikuskaritza teknikoak ez gainditzea.
h) Aparteko lanak egitea, kontratuaren arduradun teknikoak aldez aurretik eskatu ez
baditu preskripzio teknikoen pleguan arautu denari jarraituta eskaera-orriaren bitartez.
i) Zerbitzua lagatzea edo azpikontratatzea udalaren baimenik gabe.
j) Segurtasun-biderik ez erabiltzea halakorik behar duten lanak egiteko.
3. Ez-betetze larriak dira:
a) Zerbitzuak atzerapenarekin ematen hastea, behin baino gehiagotan, zehaztutako
ordutegiari begira ordu erdi baino denbora-tarte luzeagoan.
b) Ez izatea ez baliabide nahikorik, ez antolaketa egokirik, preskripzio teknikoen
agirian zehaztu denari jarraituta, edozein eskaerari aurre egiteko edo udaleko
ikuskaritza- eta kontrol-zerbitzuaren arduradunek adierazitako premiazko beharrizanei
erantzun ahal izateko.
c) Zerbitzuaren gastuak, hornidurak, tributuak, maileguak eta enpresei, erakundeei
edo norbanakoei ordaindu beharreko gainerako zenbatekoak ez ordaintzea, baldin eta
enpresa esleipendunak bere kontratuzko betebeharrak direla-eta ordaindu behar baditu.
d) Nahiko langile ez izatea zerbitzua behar bezala emate aldera, edo langileok tratu
ezegokia ematea. Era berean, jaiegunetan eta oporraldietan, langilerik ez izatea edo
nahikorik ez izatea, ezta material nahikorik ere, udalak agindua eman ondoren.
e) Zerbitzua betetzeko txosten teknikoa ez idaztea preskripzio teknikoen agirian
ezarri denarekin bat etorriz.
f) Urtebetean 3 falta arin egitea.
g) Zerbitzuak emango dituzten langileek uniformetasun egokirik ez gordetzea,
betiere gabezia hori 48 ordutan zuzentzen ez bada; eta zerbitzuari atxikitako langileak
edo ibilgailuak ez identifikatzea preskripzio teknikoen pleguan ezarri denaren ildotik.
UDALA
Udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren
lizitazioa
26
h) Esleipendunak baldintzen agirietan edo esleitutako eskaintzan adierazi diren
baldintzetatik edozein ez betetzea, horren hedadura edo garrantzia ikusita falta arin
kalifikatu ezin denean.
i) Lan-karga ez betetzea, ordezpenik ez egitea edo erantzuteko gehienez dagoen
denbora ez betetzea, hau da, preskripzio teknikoen agirian ezarritako 2 orduko epea.
j) Egoera arriskutsuak saihesteko neurri egokiak ez jartzea.
4. Ez-betetze arinak dira:
a) Zerbitzuak ematen hastean atzeratzea eta, beraz, adierazitako ordutegian ez
ematea; edo ordutegi horren barruan zerbitzu-ematea etetea. Eta hori esleipendunaren
errua bada, eta ez bada ordubete baino tarte luzeagoan, hilabetean behin baino
gehiagotan edo urtebetean seitan baino gehiagotan.
b) Zerbitzu-ematean akatsak egitea, baina ez behin eta berriro.
c) Esleipendunak bere eskaintzan proposatu zuen maiztasuna ez betetzea, material
berriak jartzekoa, kontratuaren arduradun teknikariak maiztasun hori onetsi ondoren.
d) Arduradun teknikoak eskatutako agiriak ez ematea, estatistika-kontrola egiteko,
burututako garbitze-jardunen eta lanen berri izateko, erabilitako materialak zein diren
jakiteko, eta abarretarako direnak.
e) Arduradun teknikoari ez esatea erabiltzen diren gaiak aldatu direla, gai berrien
agiriak ekarrita.
f) Oro har, beste ez-betetze guztiak, plegu honetan ez-betetze larri edo oso larri gisa
berariaz kalifikatu ez badira, eta, nolabait, kontratua betetzean narriorik ekarriko badute,
pleguetan ezarritako baldintzak nola edo hala urratuko badituzte, zerbitzuari kalte arinak
eraginez.
25. KLAUSULA. ZEHAPENEN ARAUBIDEA
Kontratutik jaiotako betebeharrak ez betetzeagatik, udalak kontratua suntsiarazi
dezake edo esleipendunari zehapenak ezarri; berak aukeratuko du nahi duena. Halako
zehapenen araubidea klausula honetan zehaztuko da, alde batera utzita legearen arabera
edo plegu honetan beste modu batera araututa daudenak.
UDALA
Udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren
lizitazioa
27
Horrela zigortuko ditu kontratazio-organoak, kontratuaren arduradunak proposatuta,
kontratistak egiten dituen faltak:
- Falta arinak, 600 eta 6.000 euro bitarteko isunarekin.
- Falta larriak, 6.000,01 eta 30.000 euro bitarteko isunarekin.
- Falta oso larriak, 30.000,01 eta 300.000 euro bitarteko isunarekin, edo kontratua
hutsalduko du.
Edozelan ere, zehapenen kopurua graduatuko da hurrengoak aintzat hartuta:
zerbitzuari edo interes publikoei, erabiltzaileei, gainontzekoei edo udalari eragiten
zaizkien kalteak handiagoak edo txikiagoak diren; antzematen den erruduntasuna; eta
behin eta berriro edo behin baino gehiagotan egin den.
Zehapenen kopuruak ez du zerikusirik zerbitzuak egin ez direlako, bitartekoak erabili
ez direlako, zerbitzuak kalitate murritzarekin eman direlako eta beste hainbat arrazoi
tartean direlako egingo diren kenketekin.
Edozein zehapen jartzeak ez du ekarriko, inola ere, kontratistak salbuetsita geratzea
bere betebeharretik; hau da, zehapena jartzeak sortu zuen gabezia zuzentzetik edo
prestazioa ematetik. Arau-hausteak badirau, zehapenak behin baino gehiagotan jarriko
dira, agiri honetan ezarri denarekin bat etorriz.
Zehapenak jartzen direnean falta arinak egin direlako, espediente laburtua irekiko da,
eta enpresa esleipendunari entzungo zaio. Arau-hauste larriak edo oso larriak egin
direnean, gaiaren inguruan administrazio-arloko arau orokorretan agindu denari
jarraituta zigortuko dira.
Diruzko zehapenak jartzen direnean, kontratistak diru hori udal-diruzaintzan sartuko
du, kasuan-kasuan jartzen den epearen barruan; eratu den bermearen gainean ere bete
daiteke. Kontratistak bermearen kopurua berriro ere jarri beharko du, oso-osorik, organo
eskudunak eskatuta eta berak zehazten dion epean.
Kontratuzko zehapenak, agiri honetan ezarri direnak, egitate berberak direla-eta izan
dezaketen edozein motatako erantzukizunetatik bereizita daude (zibila, merkataritzakoa,
administratiboa, osasun-, tributu- eta zigor-arloetakoa, e.a.), bai eta erabiltzaileei,
udalari edo gainontzekoei sortzen zaizkien kalte-galeren ondoriozko ordaina emateko
betebeharretik ere.
26. KLAUSULA. LANAK EGITEA ETA ORDAINTZEA
UDALA
Udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren
lizitazioa
28
Preskripzio teknikoen agiriarekin bat etorriz, esleipendunak txosten tekniko bat
prestatuko du hilero, zerbitzua nola betetzen ari den deskribatzeko, eta,
zehaztutako lan-egitarauari jarraituta, epe horretan zentro bakoitzean egin diren lanen
txostentxoak erantsiko ditu. Horretan, egin diren garbitze-ekintzak azalduko dira, eta
lanok egin dituzten pertsonen identifikazio-datuak ere jarriko dira. Orobat, aldaketarik
dagoenean, txostentxoekin batera klausula horretan aipatzen diren agiriak ere sartuko
dira.
Eraikin edo bulego bat ez denean operatiboa ikuspegi funtzionaletik administrazio-
xedapen batek hala esan duelako, aldi horretan edo eraikin zein bulego hori ez dabilen
egun horietan zerbitzurik ez ematea erabaki daiteke. Ildo horretatik, eraikin edo lokal
publiko baten zati bat erabileratik kanpo badago, bere ohiko garbitze-lanak murriztea
erabaki daiteke. Hilabetean ez bada kontratu honen xede den zerbitzua ematen,
kontratistak ez du eskubiderik izango ezelako kopururik jasotzeko.
Likidazioa, egindako eragiketen eta lanen ordainketak arautzeko dena, hileroko
fakturazioaren bidez egingo da, epe horretan egin diren lanen gainean.
Urtero, azken hilerokoan, kontratu-betetzearen urteroko lan karga kalkulatuko da
behin betiko likidazioa egite aldera, ondokoei jarraituta:
- Urtean aurrez ikusi diren orduak betetzen ez badira, esleipendunak benetan
egindako orduen ordaina jasoko du, unitateko prezioekin kalkulatuta, eta, ordain
horretatik, igoeran eskainitako ordu guztien ordaina kenduko da.
- Urtean aurrez ikusi diren orduak betetzen badira edo gehiago, baina igoeran
gehienez eskainitako ordu-kopurura heldu gabe, kontratuaren gehieneko aurrekontua
jasoko da; eta, horretatik, igoerako orduak, bete ez direnak, kenduko dira.
Faktura bakoitzarekin batera, kotizazioko TC1 eta TC2 agirien kopiak aurkeztu
beharko dira
Esleipendunak aurkeztu beharko du, azken orduan, zerbitzuari atxikita dauden
langile guztiek sinatutako agiria, bertan adieraziko baita enpresa esleipendunak ez diela
inolako zenbatekorik zor lan-harremana dela eta.
Fakturetan, azaroaren 30eko 1619/2012 Errege Dekretuan galdatzen diren
zehaztapenak beteko dira.
UDALA
Udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren
lizitazioa
29
Likidatutako zenbatekoa kobratzeko eskubidea noiz bukatzen den zehazteko,
SPKLTBko 216. artikuluko 4. idatz-zatian xedatu denari begiratuko zaio.
27. KLAUSULA. KONTRATUA ALDATZEA
Aldaketak, bulego berriei alta zein baja eman zaielako edo kontratua bitartean
bulegoak handitu direlako, enpresa esleipendunak egin behar ditu, udaleko teknikariek
modu ofizialean jakinarazi ondoren.
Aldaketa horiek lan-egitarauan jasoko dira eta, beraz, lanen fakturazioan.
Ez dira kontratuaren aldaketak izango lan-kargak hainbat zentrotan banatzea,
kontratuaren urteko guztirako karga edo kontratuaren prezioa gehienez aldatzen ez den
bitartean.
Baldin eta, kontratua indarrean dela, benetako beharrizanak hasieran aurrez ikusi
direnak baino handiagoak badira, aurrekontuaren edo kontratuaren gehieneko gastuaren
%20 arte, dena delako aldaketa izapidetuko da. Hartara, kontratua zio hori dela eta alda
daiteke, SPKLTBko 106. artikuluan zehaztu denarekin bat etorriz.
Kontratua aldatzeko jarraitu beharreko prozeduran kontratistari entzunaldia
egingo zaio, eta aholkularitza juridikoak nahiz udaleko kontu-hartzailetza
nagusiak txostena igorriko du aldez aurretik, bai eta, aldaketak kontratuaren
prezioa handituko badu, kreditu nahikorik badagoen ziurtagiria.
28. KLAUSULA. KONFIDENTZIALTASUNA, KONTRATUAREN
ISILTASUNA ETA IZAERA PERTSONALEKO DATUEN BABESA
SPKLTBko xedapenak gorabehera, esleipenaren publizitateari eta izangaiei nahiz
lizitatzaileei eman beharreko informazioari buruzkoak, kontratazio-organoak ezin du
enpresaburuek eman dioten informazioa zabaldu, baldin eta enpresaburuek
konfidentziala dela esan badute. Halakoak izango dira, bereziki, sekretu teknikoak edo
merkataritzakoak, eta eskaintzen alde konfidentzialak.
Enpresa esleipendunak hurrengoetan xedatutakoa bete behar du: abenduaren 13ko
15/1999 Lege Organikoan –Izaera pertsonaleko datuak babesteari buruzko legea da–;
abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuan –15/1999 Lege Organikoa garatzen
duen Erregelamendua onetsi zuen horrek–; eta izaera pertsonaleko datuak babesteari
buruz indarrean dauden gainerako arauetan.
UDALA
Udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren
lizitazioa
30
Aipatu legearen 12. artikulua betetzeko –gainontzekoek egiten duten izaera
pertsonaleko datuen tratamendua arautzen du horrek–, enpresa esleipendunak bere gain
hartzen du segurtasunari buruzko ondoko hitzarmenak betetzea; eta betebehar hori
hedatuko zaie posta-igorpenen tratamenduaren edozein fasetan parte-hartzen duten
langile guztiei:
- Izaera pertsonaleko datuak zuhurtasunez tratatu, datuen konfidentzialtasuna eta
osotasuna bermatze aldera. Datuak zaintzeari, biltegiratzeari eta gordetzeari buruzko
neurri teknikoak eta antolaketa-neurriak hartuko dira, datuak aldatzea, galtzea, tratatzea
edo baimenik gabeko sarbidea saihesteko.
- Enpresa esleipendunak soilik tratatuko ditu izaera pertsonaleko datuen fitxategian
sartutako datu pertsonalak, fitxategiaren arduradunak emandako jarraibideen arabera; ez
ditu datuok erabiliko kontratu honetan jaso ez diren helburuetarako, ez ditu aditzera
emango, ezta gordetzeko ere beste pertsona batzuei. Beraiek izango dira datuok
ezagutzeagatik eta kudeatzeagatik egin ditzaketen ez-zilegi administratiboen eta/edo
penalen erantzule bakarrak.
- Kontratu hau bete bitartean esleipendunak erabilgarri dituen datu-baseetan dagoen
informazio guztiaren pribatutasuna gordeko da uneoro, eta uneoro bermatuko da
informazio horren konfidentzialtasuna.
- Kontratu hau bete bitartean esleipendunak erabilgarri dituen eta kontratu honen
xede diren fitxategietan dagoen informazioa eta datuak ezin ditu eskualdatu, bikoiztu
edo adierazi, ez osorik ez zati batean, salbu eta udalak aldez aurretik eta idatziz baimena
eman badu.
- Bide elektronikoak, informatikoak eta telematikoak erabiltzeari buruz eta datuak
babesteari buruz indarrean diren legezko eta arauzko xedapenak zorrotz bete behar
dira. Lizitatzaileak bere gain hartu behar du sistemak egokitu beharra gaiaren inguruko
arau berriei, kontratuak dirauen bitartean indarrean sartzen direnei.
- Kontratistak datuak beste helburu baterako erabiltzen baditu, aditzera ematen
baditu, edo kontratuaren itunak urratuta erabiltzen baditu, fitxategiaren arduraduntzat
joko da, eta berak egin dituen arau-hausteen gaineko erantzukizuna izango du.
- Behin kontratuaren prestazioa bete denean, izaera pertsonaleko datuen kopiak,
zerbitzua eman duen enpresak baditu, fitxategiaren arduradunari bueltatuko zaizkio,
baita beste edozein euskarri ere, izaera pertsonaleko daturen bat badu.
UDALA
Udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren
lizitazioa
31
- Betebehar horiek guztiek bere horretan jarraituko dute kontratu honen prestazioa
bukatu ostean ere.
- Era berean, esleipendunak udalari adierazi behar dio izaera pertsonaleko daturik
duten fitxategietan, udal-titulartasuneko fitxategietan, ALTA, BAJA edo
ALDAKETARIK egin behar den, datuok Datuak Babesteko Espainiako Agentziarekin
behar bezala erregulariza eta inskriba daitezen.
29. KLAUSULA. AUZIBIDE ESKUDUNA
Kontratu honek administrazio-izaera dauka SPKLTBko 19.1.a) artikuluarekin bat
etorriz, eta, beraz, horretan agertzen diren zalantza guztiak, administrazio-bidean irmo
direnean, administrazioarekiko auzien jurisdikzioan konponduko dira, SPKLTBko 21.
artikuluaren arabera. Bi alderdiak, kontratu honen ondoreetarako, eskumena Bizkaian
duten epaitegien menpe jartzen dira, eta berariaz uko egiten diote beste edozein foruri.
UDALA
Udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren
lizitazioa
32
PRESKRIPZIO TEKNIKOEN AGIRIA, MARKINA-XEMEINGO
UDALAREN ERAIKINAK ETA BULEGOAK GARBITZEKO ZERBITZUA
PROZEDURA IREKIAREKIN KONTRATATZEA ARAUTUKO DUTENAK
1. KONTRATUAREN XEDEA
Kontratu honen xedea da Markina-Xemeingo Udalaren eraikinen eta bulegoen
garbitze-zerbitzua ematea.
Horregatik, preskripzio tekniko berezien agiri honetan definitu dira, hala egin
beharreko lanen funtsezko baldintzak, nola enpresa esleipendunak nahitaez bete
beharreko baldintza guztiak, udalaren bulegoak, ezarpen-eremuan bildu direnak, behar
bezala garbitze aldera.
Berariaz ohartarazi behar da esleipendunak bereganatzen dituen betebeharren
barruan garbitze-zerbitzua ematea dagoela, giza baliabideei (lanaldiak eta lan-orduak)
eta baliabide materialei begira, plegu honen kasuan-kasuko epigrafeetan zehaztu
denaren arabera.
Orobat, kontratistak aparteko lanak ere egingo ditu, kontratuaren arduradun
teknikoek aldian-aldian egiteko eskatzen dizkiotenak, kontratuaren xede diren udal-
eraikinak edo bulegoak higiene- eta osasungarritasun-baldintza onetan zaintze aldera.
2. KONTRATUAREN IRAUNALDIA
Kontratu honek 2 urteko iraunaldia izango du, eta luzapenak izan ditzake,
urterokoak; hala ere, kontratuaren iraunaldia, luzatzea barne, ezin da 4 urte baino harago
joan.
3. EZARPEN-EREMUA
Garbitze-zerbitzua udalaren eraikin eta lokal guztietan emango da, I eranskinean jaso
direnetan, eta horietan dauden bulego edo gela guztietan eta bakoitzean; esaterako:
- Bulegoak eta antzeko gelak.
- Bainugelak, garbigelak, komunak, dutxak eta aldagelak.
- Bilera-aretoak, biltegiak, artxibategiak, jendeari arreta egiteko eremuak, areto
teknikoak, e.a.
UDALA
Udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren
lizitazioa
33
- Esparru erkideak eta sarbideak, bai eta kontratu honen xede diren udal-eraikinen
edo bulegoen sarbideen nahiz perimetroko hormen inguruko espaloiak ere.
- Terrazak eta patioak, kanpokoak zein barrukoak.
- Bestelako eremu bereziak.
Garbitu beharra udal-bulegoetan dauden osagai guztietara hedatuko da (zoladurak,
sabaiak, ateak, altzariak, ekipoak, materialak, kristalak, oihalak, alfonbrak, e.a.).
Eraikin edo bulego bat ez denean operatiboa ikuspegi funtzionaletik administrazio-
xedapen batek hala esan duelako, aldi horretan edo ez dabilen egun horietan zerbitzurik
ez ematea erabaki daiteke. Ildo horretatik, eraikin edo lokal publiko baten zati bat
erabileratik kanpo badago, bere ohiko garbitze-lanak murriztea erabaki daiteke.
Aldaketak, bulego berriei alta zein baja eman zaielako edo kontratua bitartean
bulegoak handitu direlako, enpresa esleipendunak egin behar ditu, udaleko teknikariek
modu ofizialean jakinarazi ondoren. Aldaketa horiek lan-egitarauan jasoko dira eta,
beraz, lanen fakturazioan.
Ez dira kontratuaren aldaketak izango lan-kargak hainbat zentrotan banatzea,
kontratuaren urteko guztirako karga edo kontratuaren prezioa gehienez aldatzen ez den
bitartean.
4. LANEN EZAUGARRIAK
4.1. LAN-MOTAK:
a) ARRUNTAK: Lan arrunten barruan ohiko garbitzea, garbiketa orokorrak eta
garbiketa bereziak daude, lan-egitarauan zehaztu direnak; hain zuzen ere:
- Ohiko garbitzea: egunero egiten dena garbitasun- eta higiene-maila onak
gordetzeko. Garbitze hau berriro egingo da uneren batean, kontratuaren arduradunak,
udal-teknikariak, hala eskatuz gero.
- Garbiketa orokorra: aldian-aldian egiten dena, ohikoa baino sakonagoa.
- Garbiketa berezia: epe luzerako egiten diren lanak; gerta daiteke prozedura, makina
edo tresna berezirik behar izatea.
UDALA
Udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren
lizitazioa
34
Izan daiteke lan-egitaraua eta, hortaz, lan arruntak aldatzea kontratua bete bitartean
bulegoen kopuruan gertatzen diren altak eta bajak direla eta.
b) APARTEKOAK: Kontratuaren xedean egonda ere, plegu honetan ezarri diren lan
arrunten barruan ez dauden aparteko garbitzeak dira, une jakin batean egin beharrekoak,
bai maiztasunari bai burutzeari begira, ezarpen-eremuaren barruko udal-eraikinetan edo
bulegoetan aginduzko higiene- eta osasungarritasun-baldintzak gordetze aldera.
Halaber, aparteko garbitzeak dira, hala bulegoetan egin direnak obra handiak burutu
ostean, nola bulego berrietan hasieran egiten direnak. Nolanahi ere, obra txikiak eta
mantentze-lanak egin ondoren gauzatzen diren garbiketak ezarritako lan arrunten
barruan sartuko dira, eta udalari ez diote kostu osagarririk ekarriko.
Aparteko lanak egiteko, zerbitzuko tekniko arduradunek eskatuko dute ESKAERA-
ORRIAREN bidez. Horretan, egin beharreko lanak, egiteko data eta ordua, eta lanen
balioespena jasoko dira nahitaez, azken hori kontratuaren prezioen arabera, indarrean
direnak. Zerbitzuko arduradunak –zinegotzi ordezkariak– eta kontratistak oniritzia
emango diote.
4.2. EGITEKOAK ETA MAIZTASUNAK
Oro har, I eranskinean jaso dira oinarrizko egitekoak eta maiztasunak; dena dela,
4.1. klausulan aipatu diren aparteko garbiketak ere beteko dira. Zernahi gisaz,
maiztasunak bat etorrizko dira, betiere, unean-unean eta tokian-tokian dauden garbitze-
beharrizanekin.
4.3. BESTELAKO HAUSNARKETAK
Baldintza teknikoak:
Egiteko guztietan ingurumena zaintzeko irizpideak beteko dira, ingurumen-inpaktua
gutxitzeko. Hori horrela dela egiaztatzeko, Udalak egoki deritzon ikuskapenak egin
ahalko ditu.
Garbiketarako produktuen ezaugarri teknikoak:
Garbiketarako erabilitako produktuek ezingo dute eduki:
- Kartzinogenoak, mutagenoak edo teratogenoak izan daitezkeen osagaiak.
UDALA
Udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren
lizitazioa
35
- Produktuek ez dute R42 (arnasketa bidezko sentsibilizazioa) edo edo R43
(azalarekin kontaktu bidezko sentsibilizazioa) etiketarik izango..
- Komuneko papera eta eskuak lehortzeko papera % 100 birziklatuak izan beharko
dira eta klororik gabekoak.
- Zabor-poltsak plastiko birziklatuzkoak izan beharko dute.
Hondakin geldo eta arriskutsuen kudeaketa:
Hondakin geldoak, gaika biltzeko dagoen sistemaren arabera egingo da, bakoitza
bere edukiontzian sartuta.
Hondakin arriskutsuak euren araudiaren arabera kudeatu beharko dira.
4.4. LANERAKO EGITARAUA
Zerbitzua ematen hasi baino lehen, udal aparejadoreak lan-egitaraua onartu beharko
du, eta bertan zehaztuko da zerbitzua zein lan-zentrotan emango den eta halako
bakoitzean astero zein lan-karga egongo den.
Lan-egitarau hori gertatzen diren aldaketen arabera aldatuko da; esaterako, altak,
bajak eta/edo bulego-handitzeak, eta zerbitzuaren gainerako beharrizanak, interes
publikoko arrazoiak tartean direla hori egitea zuritzerik badago.
5. AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK
Kontratuaren lehiaketarako, eskaintzaileak EGITASMO TEKNIKO zehaztua
aurkeztuko du, eta OROITIDAZKI TEKNIKOA eramango du; zerbitzua bi horien
arabera emango da, eta, azken horretan, zentro bakoitzaren ezaugarriak definituko dira:
azalerak, korridoreak, eremu erkideak, bainugelak eta aldagelak, zoladura-mota (zoru
gogorrak, zeramikazkoak, granito leunezkoa; kareharrizkoa; zementuzkoak; zurezkoak;
moketadunak eta alfonbradunak, e.a.), kristalak, eskailerak, hormak eta sabaiak,
altzariak, telefonoak, argiak eta lanparak, ateak, urre-koloreko eta metalezko osagaiak,
pertsianak eta gortinak, bai eta zerbitzua behar bezala emateko beste edozein datu
garrantzitsu ere. Gainera, zentro bakoitzaren, instalazioen eta tamainaren ezaugarriekin
bat etorriz zerbitzua ondo emateko denbora eta lanak planifikatuko eta zurituko dira.
Gainera, ohiko garbiketa egiteko lanak eta metodologiak zehaztuko dira, orokorrak
nahiz zehatzak. Horretarako, eskaintzailea bera hara joan eta kontratu honen xede diren
bulego guztiak azter ditzake.
UDALA
Udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren
lizitazioa
36
Era berean, oroitidazkian hurrengoak adieraziko dira:
a) Eskaintzaileak proposatutako lan-kargaren laburpen-taula.
b) Baliabide materialen laburpen-taula. Eskaintzaileak proposatuko du, eta bertan,
garbitze-zerbitzua emateko, zentro bakoitzean makinak, ekipoak eta tresna osagarriak
erabiltzea zurituko da.
Behin zerbitzua esleitu denean, kontratua gauzatu eta hilabetean, kontratistak
zerbitzua betetzeaz arduratzen den teknikariari hurrengoak ekarriko dizkio:
- Eskainitako EGITASMO TEKNIKOAREN kopia, formatu digitalean.
- ESKAINITAKO HOBEKUNTZAK BETETZEKO EGITARAUA.
6. METODOLOGIA, TEKNIKAK ETA MATERIALAK
Garbitze-zerbitzuak barne hartu behar ditu merkatuan dauden teknika eta lanabes
guztiak, ukitutako bulegoen higienea kalitatezkoa izan dadin. Sistema horiek,
lehentasunez, mekanikoak izango dira, eta enpresa lizitatzaileak garbitze-eragiketa
bakoitzari begira egin duen eskaintzan zehaztuko dira.
Garbiketa-lana prozedurarik egokienaren bitartez burutuko da, xedea edo zikinkeria-
parametroa nahiz maila kontuan hartuta; horrela, garbiketa-prozedura ezegokiak ekar
ditzakeen narrioak saihestuko dira. Erabiliko diren detergente eta garbitzaile guztiak
neutroak izango dira, eta egokiak garbitu beharreko osagaiei begira; orobat, ondo
ontziratuta egongo dira, eta dagokien marka eramango dute. Biodegradagarriak
izango dira. Behar bezala erabiltzeko prozedura eramango dute inprimatuta, ikusgai,
bai eta nola aplikatu eta eskuztatu behar den ere, eta ontzien berezko segurtasun-
baldintzak eta gai bakoitzaren arriskugarritasuna.
Erabili beharreko materialek ez dute kutsadurarik sortuko ingurunean, ez eta ur
zikinetan ere, indarreko legeriaren arabera. Enpresak gaien osaera eta jatorria zein
diren adieraziko du bere eskaintza teknikoan. Gai edo substantzia kimiko
arriskutsurik erabiliz gero, fitxa atxikiko da, berorien segurtasun-datuekin.
Gai kimikoei begira, enpresa lizitatzaileek zerrenda bat erantsiko dute erabiliko
dituzten gai guztiekin; aginduzkoa izango da segurtasun-orriak, gaiaren funtzioari
buruzko deskripzioa, eta inguruneari buruzko alde interesgarri guztiak entregatzea. Era
berean, kontratuaren arduradun teknikoari esan behar zaio erabiltzen diren gaiak aldatu
direla, eta gai berrien agiriak ekarri.
UDALA
Udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren
lizitazioa
37
Alfonbrak, moketak eta pertsianak sakon garbitzeko, makina xurgatzaile industrialak
erabiliko dira, berorien koloreak eta zuntzak kaltetzen ez dituzten gaiekin, eta hautsa
erabat kenduta.
Enpresa esleipendunaren kontura dira, bai lanok burutzeko erabili behar diren
gailuak, eskailerak, aldamioak, plataformak, igotzeko gailuak, garbitzeko gaiak, gaiak
garraiatzeko orgak, tresnak, e.a., bai horiek guztiak muntatzea, desmuntatzea,
garraiatzea, biltegiratzea, konpontzea eta horien ordez berriak jartzea, bai esku-oihalak
garbitzea, komunetako materialez hornitzea (kontsumigarriak) eta komunetako
eskuilez hornitzea barne. Enpresa esleipendunak horiek erosteaz, jartzeaz, eta zelulosa
nahiz xaboiak egunero aldatu edo birjartzeaz arduratuko da. Kontratua betetzen hastean,
enpresak, dauden gailuekin, birjarpenak zenbatero egingo diren planifikatu behar du, eta
plangintza hori udaleko zerbitzu teknikoek onetsi beharko dute.
Zerbitzua behar bezala emate aldera, kontratistak hurrengoak edukiko ditu behintzat:
- Erabiltzeko moduko lokala, kontratu honen iraunaldian berori betetzeko.
- Ibilgailuak, kontsumigarriak eta materialak banatzeko, adituek bere burua
garbitzeko eta makinak nahiz langileak garraiatzeko.
- Igotzeko gailuak, iristeko zail diren kristalak eta altu kokatutako beste osagai
batzuk garbitu ahal izateko; oinarrizko tratamenduetarako eta zoladurak garbitzeko
makinak; presiozko ura botatzeko makinak, atxikitako orbanak eta zikinkeria
garbitzeko; eta baporearekin garbitzeko gailuak, edo antzekoak, oihalezko osagaiak
garbitzeko.
7. KONTRATISTAREN BETEBEHARRAK
Garbitzeko zerbitzua ematea lan-egitarauan zentro bakoitzari ezarri zaizkion
eguneroko ordu kopuruarekin zehaztuko da, egiten duten pertsonen kopurua edozein
delarik ere, eta zerbitzua egoki eman bada.
Kontratua gauzatu eta hilabetean, esleipendunak udaleko zerbitzuari, ikuskaritza
eta kontrola egiten duenari, bere zerbitzura dauden langileen zerrenda emango dio,
izenak eta lan egiteko tokia nahiz ordutegia zein diren adieraziz, horrela idatziz
agertzeko hala ordutegiaren nola lan-esparruen banaketa enpresak berak bere eskaintzan
jasotakoarekin bat datozela.
UDALA
Udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren
lizitazioa
38
Garbitze-zerbitzuaren langileak lan-egiteko zein toki esleitu zaien eta bertan egon
behar dira nork bere ordutegiaren barruan. Beste batera joan daitezke soilik
inguruabarrak ikusita nahitaezkoa denean.
Enpresa esleipendunaren erantzukizuna da bere langileei laguntza ematea zentroetan,
ordutegia kontrolatzeko sistema baten bidez, zerbitzua behar bezala betetzen dela
egiaztatzea ahalbidetzen duena.
Esleipendunak udal-zerbitzu teknikariekin erantzukizuna izango du kontratatutako
lan-karga eta ordutegia betetzen ez direnean, ordezpenak egiten ez direnean, edo beste
edozein gabezia gertatzen denean, zerbitzua kontratu honetan ezarritakoaren arabera
ematea eragozten duena.
Garbitze-lanak ez du, inola ere, kontratu honen xede diren bulegoetan eta
instalazioetan burutzen diren jardueren ohiko funtzionamendua eragotziko, eta ez du
langileen, erabiltzaileen edo bisitarien barruko ibilbidea oztopatuko ere. Horretarako,
zentroko jarduerak zein ordutegitan egin eta garbitze-lanen ordutegia ez da horrekin bat
etorriko. Ordutegia enpresak proposatuko du bere eskaintzan.
Enpresa esleipendunak telefono-zenbaki bat izango du 24 ordutan erabilgarri,
kontratatzailearen errekerimenduei arreta egiteko, eta 2 ordutan, gehienera ere, erantzun
behar du.
Enpresa lizitatzaileak baliabide nahikorik izan behar du, baita antolaketa egokirik
ere, edozein eskaerari aurre egiteko edo udaleko ikuskaritza- eta kontrol-zerbitzuaren
arduradunek adierazitako premiazko beharrizanei erantzun ahal izateko.
Kontratista esleipendunak, kontratuak dirauen artean, Markina-Xemeingo Udalari
eman behar dio eskatzen zaion informazio edo agiri guztiak, estatistikako kontrolak
egite aldera, edo egindako garbiketa-jardunen zein lanen berri izateko, erabilitako
materialen berri, e.a.
8. LANGILEAK
Enpresa esleipenduna aurreko enpresaren tokian subrogatuko da, indarreko legerian
adierazitakoaren arabera. Subrogatuko diren langile kopurua aski ez bada, enpresak,
bere betebeharrak betetzeko eta zerbitzu egokia ziurtatzeko, behar diren langileak
kontratatuko ditu. Plegu honi atxiki zaio gaur egun enpresa esleipendunaren menpe
dauden langileen zerrenda (II eranskina), indarrean dagoen kontratuari begira.
UDALA
Udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren
lizitazioa
39
Garbitze-zerbitzua zuzen betetzeko kontratatu beharreko pertsonak, indarreko lan-
legeriarekin bat etorriz, esleipendunaren kontura izango da soil-soilik.
Enpresa arduratuko da pertsonak ordezteaz, baja hartzen dutenean lanbide-ezbeharra
edo ezbehar arrunta gertatu delako edo langileek baimena dutelako beharrezkoa bada,
horrela garbitasunari begira izan nahi diren kalitatezko estandarrak lortze aldera, eta
eskaintzan jaso diren lan-kargak kontuan hartuta, oporraldiak barne.
Langileak ez daudenean oporraldiak direlako, behin-behineko ezgaitasuna dutelako,
e.a. enpresa esleipendunak berehala beteko ditu hutsuneok, ohiko zerbitzua bermatuta
gera dadin, udalari ezelako kosturik ekarri gabe.
Langileak enpresa esleipendunaren menpe egongo dira, beste inoren menpe, eta,
beraz, enpresa esleipendunak izango ditu ugazaba izateari datxezkion eskubide eta
eginbehar guztiak; hartara, lanari eta gizarte-segurantzari buruzko betebehar guztiak
bete beharko ditu bere ardurapeko langileei begira.
Langileek edozein motatako istripurik edo kalterik badute kontratua betetzeagatik,
enpresa esleipendunak indarreko arauetan xedatutakoa bete beharko du, bere
erantzukizunpean, eta erantzukizun hori ez zaio, inola ere, Markina-Xemeingo Udalari
helduko.
9. UDALAREN LAGUNTZA
Hauek dira Markina-Xemeingo Udalak hizpide dugun garbitze-zerbitzuaren
kontratista eta esleipendunarekin dituen betebeharrak:
- Sor daitezkeen eragozpen edo zailtasun guztietan laguntza eman, baldintzen agiri
honen xede diren garbitze-lan eta eragiketa guztiak ondo ematerakoan.
- Energia elektrikoa eta ur-hornidura nahikoa eta beharrezkoa ekarri, dagozkion
hartuneen bitartez, kontratistak eta esleipendunak lan-osagaiak eta garbitze-makinak
(xurgagailuak, zoruak distiratzeko makinak, e.a.) erabil ditzan, baldintzen plegu
honetan jaso diren garbitze-lanok eta ekintzok ondo eta behar bezala gauzatze aldera.
10. TXOSTENAK IDAZTEA
Zerbitzuaren kontratistak eta esleipendunak TXOSTEN TEKNIKO BAT
prestatuko du hilero, zerbitzua nola betetzen ari den deskribatzeko, eta,
zehaztutako lan-egitarauari jarraituta, epe horretan zentro bakoitzean egin diren “lanen
UDALA
Udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren
lizitazioa
40
txostentxoak” erantsiko ditu. Horretan, egin diren garbitze-ekintzak azalduko dira, eta
lanok egin dituzten pertsonen identifikazio-datuak ere jarriko dira.
Txostenean, kontratistak eta esleipendunak Markina-Xemeingo Udalari aditzera
emango dio zerbitzua ondo eta egoki emateko zein arazo ikusi dituen; eta, era berean,
arazook konpontzeko eta hobetzeko egoki deritzen iradokizunak aipatuko ditu.
Gainera, udal-zerbitzuko arduradun teknikoak ondo deritzonean, baita aurretik
aurkeztu denari begira aldaketarik dagoenean ere, agiri hauek ekarriko dira:
- Gizarte-segurantzaren diruzaintza nagusiaren “TC2” inprimakia, langile guztien
izenen zerrendarekin.
- Pertsona bakoitzak zein zentrotan edo eraikinetan egiten duten lan.
- Egindako garbitze-lanak eta eragiketak zein ordutegitan eta antolaketarekin egin
diren.
11. EMANDAKO ZERBITZUA KONTROLATZEA ETA JARRAIPENA EGITEA
Zerbitzua ondo betetzen ari dela kontrolatzeko eta segimendua egiteko, udaleko
zerbitzu teknikoek aldizkako berrikuspenen egitaraua egingo dute, maiztasun zehatz
batzuekin. Berrikuspenok enpresa esleipendunari jakinaraziko zaizkio, zerbitzua
betetzeaz arduratzen den pertsonarekin joan dadin eta behar diren oharrak erraztu
ditzan.
Enpresa esleipendunak kontratuaren arduradun edo kargudun bat izendatuko du,
aldian-aldian lanok ondo egiten ari direla gainbegira dezan (kalitatea, prozedura,
langileen jokaera), eta lanok betetzen ari direla. Kontratuaren arduradun edo kargudun
hori kontratuaren arduradun teknikoaren solaskidea izango da, udaleko ikuskaritza- eta
kontrol-zerbitzuari dagokionez, eta behar diren jarraibideak jasoko ditu.
Arduradunak edo kargudunak instalazioak ezagutu behar ditu, bai eta garbiketa-
zerbitzua nola ematen den ere, bete bitartean sortzen diren zalantzei erantzun ahal
izateko, eta ezarritako baldintzak betetzen direla zaindu ahal izateko, bere eskaintzari
jarraituta.
Udaleko ikuskaritza- eta kontrol-zerbitzuak eskubidea du enpresaren solaskideari
uko egiteko, egin beharreko jardunetan aritzeko pertsona egokia ez dela uste badu.
UDALA
Udal eraikinak garbitzeko zerbitzuaren
lizitazioa
41
12. IRUDI KORPORATIBOA
Zerbitzuko lanak burutzen direla, erabilgarri dituen langile eta ibilgailu guztiak
garbiketa-zerbitzuko gisa identifikatuko dira.
Zerbitzuko langile guztiek nortasun-agiria eramango dute beti, edo enpresa
esleipendunaren egiaztatze-txatela.
13. AURREKONTUA ETA FAKTURATZEA
Kontratuaren urtean urteko aurrekontua, gehienez, honakoa izango da:
2016 urtea: 203.472,00 euro, BEZa barne.
2017 urtea: 201.258,00 euro, BEZa barne.
2018 urtea: 201.776,40 euro, BEZa barne.
2019 urtea: 201.970,80 euro, BEZa barne.
Urtean urteko aurrekontu hori honako hauek oinarri hartuta kalkulatu da: 2016, 2017,
2018 eta 2019ko ORDU/ URTEKO LAN KARGA (I. eranskina) eta LANGILEEN
KATEGORIARI dagokien UNITATEKO PREZIOAK:
LANGILEAREN
KATEGORIA
PREZIOAK
UNITATEKO,
BEZAREKIN
Garbitzailearen prezioa 21,60 euro/ordu
Unitateko prezioaren barruan sartuta daude garbiketako materialen eta tresneriaren
kostuari eta gastu orokorrei eta industria irabaziari dagozkien portzentajeak.
Burututako egiteko eta lanen ordainketa erregulatzeko likidazioa, hilean hileko
beharren fakturazioa aurkeztuta egingo da.
Fakturekin batera, egindako beharren ziurtagiria aurkeztu beharko da, beharrok
lanerako egitarauaren arabera burutu direla egiaztatzen. Hile batean ez badu kontratu
honek xede duen zerbitzurik eman, kontratistak ez du izango eskubiderik ezelako
dirurik kobratzeko.