Udal Informazio Aldizkaria

12
Lazkao 2013ko martxoa 5. zkia. Udal informazio aldizkaria Parte hartze prozesuaren emaitzak

description

Udal Informazio aldizkariaren bostgarren alea

Transcript of Udal Informazio Aldizkaria

Page 1: Udal Informazio Aldizkaria

Lazkao2013ko martxoa • 5. zkia.Udal informazio aldizkaria

Parte hartzeprozesuarenemaitzak

Page 2: Udal Informazio Aldizkaria

02 Lazkao Udal informazio aldizkaria PARTE HARTZEA2013ko m

artxoa|

Bi bilera txanda egin ondoren, martxan jarrikodira herritarrek proposatutako hainbat proiek-tu, bizi dugun garaiak eta aurrekontuak asmohandiak garatzeko unea ez dela erakustenduten arren. Asko eskertzen diegu bileretanproposamenak ekarri, eta gurekin bat herriandauden arazoei konponbidea ematen saiatudirenei. Udalak garbi du herritarren ikuspegitikegindako ekimenek duten garrantzia, eta berri-ro ere animatzen zaituztegu, dinamika honetandenona den herria hobetzen jarraitzeko zureekarpenak egitera.

Aurrera eraman diren egitasmoakSan Prudentzio auzoan norabide bakarra izango dahemendik aurrera eta erdiguneko lorategia murriztu egingoda. Bertan kotxeak aparkatzeko egokiagoa den espazioasortuko da. Lurrean seinalizazioa jarriko da, norabide baka-rraren egoera berriari laguntzeko.

Mikelar eta Santa Madalena auzoen artean dagoen biri-bilgunearen irteeran, zebrabide berria egingo dugu.Irisgarritasun baldintzak betetzen dituena izango da eta erdi-ko bideartean kono bidezko babesak izango ditu. Honek,nabaria zen pasoa leku egokiagora eramateadu helburu, herritar gehienek egun zebrabideajoan behar den lekutik egiten baitute joan-etorria.

San benito ikastolaren parean, Mikelar auzo-rako zebrabidea ere jarriko dugu, irisgarritasu-na bermatuz eta ikastolako umeei zein herri-tarrei bide nagusi bezala erabiltzen dutenpuntuan oinezko konexioa eginez.

Gurutze auzoan ere, irisgarritasunarekin ditugun arazoeiaurre egiten hasiko gara eta 1-6 bitarteko etxe-atarietakoespaloiak moldatuko ditugu. Ezinduentzat dauden koskakegokiago jarriz. Honek, luzarora begira, konponketa sakona-goa behar du, baina gutxinaka egiten joango gara.

San Inazio auzoan euri urak bideratzeko arketa bat jarridugu eta auzoan beharrezkoa den errepideko margoketaegingo dugu. Zebrabide berri baten beharra ikusten zenauzoaren eta zubiaren artean. Baita auzoan, autoentzakonorabide bakarra jartzea ere. Erabaki horren inguruan ados-tasuna bilatuko dugu hurrengo partehartzeko bileran, bidebatez, erreka ondoko aparkalekuak ere finkatuta geratukoliratekelarik.

Iturgaitzaga auzoan aparkaleku berria egin da, orain arteerabiltzen zen aparkalekuaren ordezkoa izatera datorrena.

Parte hartze prozesuafruituak ematen hasi da

Azken urteetan utzita egon den jolas parkea berriro eremartxan jarriko dugu, parkean txukunketa lanak eginez.Hirigintza proiektuan egungo kokalekuan parkerik aurreikus-ten ez bada ere, oraingoz erabilgarri jartzea beharrezkoaderitzogu.

Uhaitz auzoan arratoiei mugak jartzen jarraitzen dugu etaarketetan zeuden zuloak estali ditugu. Ea oraingoan asma -tzen dugun, eta arazoa amaitzen den.

Herrian zehar, errepidean dauden tapa, erregistro eta arke-ten hotsak direla eta, errebisio bat egin dugu eta hainbatlekutan berritu ditugu hotsik ez ateratzeko. Honen ondotikbertan zein herri osoan zehar dauden brea zuloak tapatzenhasi gara. Topatu ahala saiatzen gara baina herritarrenlaguntza ezinbestekoa da topatzen laguntzeko. Arizti Handizelairako bidean abiadura jeisteko neurriak hartu ditugu bisi-bilidade gutxiko lekuan arriskua murrizteko asmoz.

Herrian zehar gaizki aparkatuta egoten diren kotxeenarazoa konpontzeko, diru bilketa helburu ez duen Isun siste-ma bat planteatzen ari da udala.

Argiteria. Gune batzuetan argi gutxi dagoela kexatu zenjendea. Herri guztiko argiteriari erantzunaeman nahian lanketa bat egin behar da.

Lorazaintza. izan diren kexak direla eta,mentenimendua daraman enpresari azal-du zaizkio kexak.

Txakurren kakak direla eta herrian zeharkexa asko jaso genituen. Honi irtenbideaeman asmoz, herrian egin gabe zegoen

txakurren zentsu bat egin zen. Txakur jabe guztiei idatzi batbidali zitzaien (beraien txakurren kakak jaso behar dituztelaesanez) eta jardinetan seinale berriak jarri behar dira.

Gurutze auzoan txakurren jabeek sortzen dituzten arazoeiirtenbidea eman asmoz, Gurutzeko futbol zelai ondoan, txa-kurrentzako gune bat egokitzea proposatu zien Udalak auzo-kideei. Auzokideei ez zitzaien ideia gustatu eta beraz atzerabota zen egitasmoa.

Liburutegiko hotsaren arazoa zela eta liburutegiaren bir-moldaketa bat egin da.

Beste proiektu batzuk ordea, ez dira aurrera atera edo gara -tzeko astirik ez dugu oraindik hartu. Hala ere proposamenaklantzen ari gara, eguneroko elkarbizitza hobetzeko asmoz.Azkenik gonbidapena luzatu eta eskerrak ematea besterikez dugu.

Page 3: Udal Informazio Aldizkaria

03PARTE HARTZEA Lazkao Udal informazio aldizkaria

2013ko m

artxoa|

PRIMEROS FRUTOS DE LA

PARTICIPACIÓN CIUDADANA

Tras realizar dos reuniones con los ciudadanos, se proce-derá a llevar a cabo las diferentes propuestas que se hanpresentado. Desde el ayuntamiento agradecemos lasaportaciones que nos habeis hecho para realizar mejorasen elmunicipio

Proyectos en marcha

En el barrio San Prudentzio los coches circularán enuna única dirección y esto se señalizará en el suelo. Sereducirá el jardín central y aquí se adaptará una zona enla que se podrán aparcar los coches.

En la salida que hay en la rotonda entre Mikelar y SantaMadalena se ubicará un nuevos paso de cebra paramejorar la accesibilidad. También se establecerá un nuevopaso de cebra en frente de la Ikastola San Benito endirección a Mikelar.

Para empezar a mejorar la accesibilidad del barrioGurutze, se mejorarán las aceras de los portales del 1 al6, adaptando rampas para inválidos. Este es el primerpaso, dentro del proceso de mejora.

En el barrio San Inazio se ha puesto una arqueta paralas aguas pluviales y se van a pintar las señalizaciones delsuelo. En la siguiente reunión se tomarán decisionessobre la única dirección y los aparcamientos.

En el barrio Iturgaitzaga se ha hecho un nuevo aparca-miento. Se ha vuelto a poner en marcha el parque y serealizarán mejoras en breves.

Seguimos poniendo barreras a las ratas en el barrioUhaitz y hemos cerrado los agujeros que había en lasarquetas. Esperamos que esta vez lo solucionemos y des-aparezca el problema.

En las tapas, registros y arquetas que hay en las carrete-ras se han realizado revisiones y en muchos puntos loshemos arreglado para que no hagan ruido. También se haempezado a cubrir los agujeros con brea.

Para los coches mal aparcados, se está planteando unsistema de sanciones, sin ánimo retributivo.

Para dar respuesta a la quejas por falta de alumbrado,se está elavorando un plan. Tras recibir quejas sobre jar-dinería, se le han expuesto las quejas a la empresa quese encarga de este trabajo.

También se han recivido muchas quejas sobre las cacasde perro. Se ha realizado un censo de perros y se leshan enviado cartas a los propietarios y se instalaran nue-vas señales en los jardines. Se ha propuesto un proyectopara resolver los problemas que surgian los dueños de losperros en Gurutze, pero los vecinos del barrio no lo hanaprobado, por lo que no se llevará a cabo.

Debido a los problemas de ruidos que había en la biblio-teca, se ha reorganizado la distribución.

Page 4: Udal Informazio Aldizkaria

04 Lazkao Udal informazio aldizkaria OGASUNA2013ko m

artxoa|

Aurrekontuak 2013

Ongizatea (395.767€)Ongizate sailean, hain zorrotz astintzen gaituen krisi garaihonetan, aurrekontuan ezfortzu handia egin da behar guztieiaurre egiteko. Garrantzi handia eman zaio larrialdi kasuetara-ko dirulaguntzak mantentzeari, geroz eta jende gehiago bai-tago laguntza horren eske 50.000€

Beste alde batetik etxe desjabetze kasuak direla eta25.000€-ko diru hobari berezia sortu da, beharrean iza-nez gero erabiltzeko.

Etxeko laguntza zerbitzua ere oso garrantzitsua da geroz etajende gehiago baitago laguntza horren beharrean 215.000€(aurrekontuaren zatirik garrantzitsuena izanik).

Familia laguntzetarako 8.000€, zerga laguntzetarako15.000€, beste zenbait laguntza 2.500€. Iparra-Hegoa pro-grama, Odol Emaile, Gurutze Gorri eta beste laguntza bat-zuetarako 67.840€. Gastu orokorretan 12.427€

Hezkuntza, euskara (294.600€)Euskara normalizatzeko bidean, 27.600€-ko partida dagoaurtengo aurrekontuetan. Diru honekin euskararen erabilerabultzatzeko zenbait ekintza burutuko dira: herritarrak euska-ra ikasteko diru laguntzak, beste eragileek antolatzen dituz-ten ikastaroak euskaraz izateko laguntza eskeini, errentaaitorpena euskeraz egitea ahalbideratu, gida baimena eus-keraz egiten dutenaren diru laguntza...

Ikastolarentzat diru laguntza 43.500€ takoa izango da etaikastolako eraikin ezberdinen mantenu eta funtzionamentu-rako 223.500€ (garbiketa, energia elektriko, karburante…)

Lazkaoko Udalak 7.279.670€ tako aurrekontua izango du2013 urterako. Politika ekonomiko zorrotza eramango daaurrera, gauden krisi garaiari aurre egiteko.

Aurrekontuko sarrera irteerak ezkontzeko, gastu arrunteanahalik eta doikuntza gehien egin dira, arlo sozialari lehenta-

Enplegu sustapena (82.000€)Kontsumoa (2.600€)

Merkataritza (10.000€)Herriko merkatariei laguntzeko asmoarekin, aurtengo aurre-kontuan aurreikusitako dirua iazkoaren bikoitza da. Gauregungo egoera kontutan hartuta Udalak bertako komer -tzioari, tabernei... bultzada bat eman nahi die ekintza desber-dinak burutuz.

Kultura (332.050€)Iazko aurrekontuaren antzekoa dago kulturan aurtengorako.Aipatzekoa da kultura taldei dirulaguntzak emateko irizpide-ak finkatu direla, ikusi 10. orria.

Kultur etxea 32.500€Gabonak 11.100€Areria 93.800€Gastu orokorretarako 13.000€Festak 125.300€Kultura entitateei laguntzak 56.350€(Musika Eskola, Oin Arin, Abesbatzak…)

Aisialdia (98.300€)Gazteriari dagokionean, 49.200€ tako aurrekontua izangoda ludoteka eta gaztelekurako. Gazteleku zerbitzua, aurtenere eskeiniko da. Ludotekaren zerbitzuari dagokionez, zuenerabilera eskasa ikusirik eta inkesta bidez ausnarketa eginondoren, oporraldiko egunetan bakarrik emango du zerbi -tzua.

Orobioneko mantendu eta funtzionamenturako 40,800€

DIRU SARRERAK

1. Zuzenean ordaindutako zergak: IBI, Ibilgailu, Plusbalia, Jarduera... 1.397.896,80€2. Zeharka ordaindutako zergak: Eraikuntza eta obren gaineko zerga 100.000,00€3. Tasak eta bestelako sarrerak: Zabor, Ura, Ikastaro, Hirigintza lizentzi... 1.309.244,00€4. Transferentzi arrunta: Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundi... 3.042.050,00€5. Ondarezko sarrerak: Interesak, alokairuak 15.250,00€6. Inbertsio Erreal eta Hirigintza Aprobetxamentuak 250.000,00€7. Kapital Transferentziak: Inbersioetarako Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundi 1.164.229,16€8. Aktibo Finantzieroak 1.000,00€9. Pasibo finantzieroak 0€Guztira 7.279.669,96€

suna emanez eta beharrak betetzeko hauetara zuzendutadauden partidak igoaz.

2013rako herriko eta bailarako eragile ezberdinei: kultura,kirol talde eta ikastolari esaterako, diru laguntza mantentzealortu da.

2013 URTEKO EGITASMOA ETA DIRU IRTEERAK

Page 5: Udal Informazio Aldizkaria

05OGASUNA Lazkao Udal informazio aldizkaria

2013ko m

artxoa|

Kirola (528.880€)Kirolean aurtengo apostua iazko diru-laguntzei eustea izanda. Berritasun bezala, berriz, kiroldegiko gastuen igoera daaiapgarriena, 10. orrian azaltzen den bezala.

Kiroldegia 436.250€Igerileku Estaligabea 40.930€Futbol Zelaia 23.000€Kirol entitateei laguntzak 21.600€Gastu orokorretarako 7.100€

Komunikazioa (40.600€)Informazioa herritarrengana iristeko bi bide berri sortu nahidira. Alde batetik panel informatiboak herrian zehar jarriaz,eta bestetik herritarren ataria den web gune berria sortuz.Udal Informazio Aldizkari honek, bere horretan jarraituko du.19.000€. Goierriko komunikabidei ematen zaien dirulagun -tza 21.600€ takoa izango da.

Zerbitzuak (1.418.400€)Herri bideak 125.100€Berdeguneak 111.000€Hilerria 4.800€Ura 412.500€Hondakinak 302.000€Kale garbiketa 312.000€Herri argiteria 151.000€

Administrazioa (772.521€)Administrazio orokorrean dagoen lantaldearekin pozik gaudeeta herria aurrera ateratzeko makinariaren pieza garrantzi -tsua da. Herritarrei ematen zaion zerbitzua mantentzen daeta gastua neurtzen jarraitzen dugu.

Gastu orokorra 204.851€Kreditu globala 306.507€Diru ekarpenak 18.800€Finantza, Maileguak 242.363€

Ingurumena, nekazaritza-abelzaintza (49.800€)Martxan jarri ditugun proiektuak aurrera eramaten jarraitukoda eta auzolanak bultzatuko dira. Honela, bizi dugun egoeraekonomikoari denon artean aurre egin ahalko zaio.

Dirulaguntzak 21.400€(Goimen, Enirio-Aralar, Goieki Agenda 21)Sanmieletako azoka berezia 15.000€Azterketa eta lanketa 7.800€Osasuna 5.500€

Hirigintza (116.000€)Hirigintzako jarduerak garai onak ez dituela bizi jakina da.Gastu handiak sortzen dituzten proiektuak izaten dira etadiru xahuketa handientzako baino, beste eredu jasangarribaterantzako joera dugu. Mantenu lanei erreparatu nahidiegu eta duguna zaintzen ahalegindu. Gutxinaka berritugabe urteak pasa dituzten auzoei txukundu bat eman etaegokitu aurrera jarrai dezaten.

Hala ere ikusten den bezala, gure ardurei aurre egiten diegu,eta Iturgaitzagako garapen handiari ere etorkizun bat ema-ten ari gara. Eremuan bertan dagoen Lazkaomendiko biribil-gunea amaituko dugu, eta hari lotuta doan Kanpandegikoaere gauzatuko dugu.

Azterketa eta lan teknikoa 10.000€Aholku tekniko eta juridikoa 75.000€Defensa juridikoa 6.000€Gastu orokorra 24.000€

Goi kargu eta pertsonalgoa (1.342.600€)Inbersioak(1.795.552€)Kultura: Altzariak eta Liburuak 24.000€Nekazaritza-Abelzaintza: Lartxai Elkartea 31.000€Administrazioa: Ekipo informatikoak 2.000€Hirigintza:Kanpandegiko errotonda 1.021.298€Kanpandegi bidegorria 187.254€Hiribarreneko bidegorria 30.000€Iturgaitzaga 500.000€

Page 6: Udal Informazio Aldizkaria

06 Lazkao Udal informazio aldizkaria OGASUNA2013ko m

artxoa|

PRSUPUESTOS DE 2013El Ayuntamiento de Lazkao contará con un presupuesto de7.279.670€ para el 2013. Hará una ajustada política eco-nómica para hacer frente al tiempo de crisis que padece-mos. Para poder nivelar gastos e ingresos se han ajustadolos gastos corrientes y se ha dado prioridad al apartadosocial, subiendo las partidas para satisfacer las necesida-des sociales. Por ejemplo se mantienen las subvenciones adistintos agentes culturales, deportivos, ikastola... tanto delmunicipio como de la comarca.

INGRESOSlos gastos comunes y se ha dado prioridad al apartadosocial, subiendo las

1. Impuestos directos: IBI, Vehículos, plusvalía, actividad... 1.397.896,80€

2. Impuestos Indirectos:impuesto sobre construcción y obras 100.000,00€

3. Tasas y otros impuestos:basura, agua, cursos, licencias urbanas... 1.309.244,00€

4. Transferencias ordinarias:Gobierno Vasco, Diputación... 3.042.050,00€

5. Ingresos por patrimonio:intereses, alquileres... 15.250,00€

6. Inversión real y aprovechamientos urbanísticos 250.000,00€

7. Transferencias de capital:inversiones Gobierno Vasco y Diputación 1.164.229,16€

8. Activos financieros 1.000,00€9. Pasivos financieros 0€Total 7.279.669,96€

GASTOS

Bienestar (395.767€)El área de bienestar ha hecho un gran esfuerzo a la horade elaborar los presupuestos, para hacer frente a la crisisque nos acecha. Se ha dado preferencia a mantener lasayudas para casos de emergencia, 50.000€. También hasido prioritario crear una ayuda de 25.000€ paracasos de desahucios. Pero la parte más importante delpresupuesto se destina a la ayuda domiciliaria, 215.000€,dada la cada vez mayor cantidad de solicitudes de esteservicio.

Educación, euskera (395.767€)Se han destinado 27.600€ a la normalización lingüística.Con esta partida se potenciará el uso del euskera median-te: ayudas para aprender euskera, para realizar cursillos eneuskera, para potenciar que se haga la declaración de larenta en euskera...

La ikastola recibirá una subvención de 43.500€, ademásde los gastos de mantenimiento de sus diferentes edificios,223.500€.

Promoción de empleo (82.000€)Consumo (2.600€)

Comercio (10.000€)Se ha duplicado la partida destinada a potenciar el comer-cio local.

Cultura (332.050€)El presupuesto es parecido al del año pasado. Es destaca-ble que por primera vez se han establecido unos criteriosobjetivos para repartir las subvenciones a las asociacionesculturales. Casa de cultura 32.500€, Navidades 11.100€,Areria 93.800€, gastos generales 13.000€, fies-tas125.300€, subvenciones a asociaciones culturales(Escuela de música, Oin Arin, Coros...) 56.350€.

Tiempo libre (98.300€)La comisión de juventud dispondrá de 49.200€ destinadosa la ludoteca y el gazteleku. Para el mantenimiento y fun-cionamiento del hogar de jubilados se destinarán 40.800€.

Deportes (528.880€)El reto ha sido mantener las subvenciones teniendo encuenta la subida que supondrá la gestión del polideportivotal y como se especifica en la página 10. Polideportivo436.250€, piscina descubierta 40.930€, campo de fútbol23.000€, ayudas a entidades deportivas 21.600€ y gastosgenerales 7.100€.

Comunicación (40.600€)Se han abierto dos nuevas vías de comunicación con laciudadanía: la pagina web lazkaotarrok.org y nuevos pane-les informativos que se colocarán en distintos puntos delmunicipio.

Servicios (1.418.400€)Caminos rurales 125.100€, zonas verdes 111.000€,cementerio 4.800€, agua 412.500€, residuos 302.000€,limpieza urbana 312.000€, alumbrado público 151.000€.

Administración (772.521€)Gasto general 204.851€, crédito global 306.507€, aporta-ciones monetarias18.800€, finanza, prestamos 242.363€.

Medio ambiente, agricultura-ganadería (49.800€)Subvenciones (Goimen, Enirio-Aralar, Goieki Agenda 21)21.400€, feria extraordinaria de San Miguel 15.000€,estudios y desarrollos 7.800€, salud 5.500€.

Urbanismo (116.000€)No son tiempos de grandes obras, pero los debido a com-promisos adquiridos anteriormente, se está llevando a cabola urbanización de Iturgaitzaga, así como las dos rotondasde la variante. Además se harán labores de mantenimien-to, así como obras en barrios que han estado mucho tiem-po sin reformar.

Estudios y trabajo técnicos 10.000€, asesoramiento técni-co y jurídico 75.000€, defensa jurídica 6.000€, gastogeneral 24.000€.

Altos cargos y personal (1.342.600€)Inversiones (1.795.552€)

Page 7: Udal Informazio Aldizkaria

07INTERNET Lazkao Udal informazio aldizkaria

2013ko m

artxoa|

Martxan da dagoeneko Udalak bultzatuta sortu den ataria:www.lazkaotarrok.org . Lazkaon antolatzen edo egiten denguztiak bere tokia izateko sortu da webgunea.

Herrian elkarte ugari eta biziak ditugu, baina askotan ez dajakiten bakoitza zertan ari den, edo zer antolatzen duen.Arazo honi aurre egin, eta herriko bizitzan herritarren partehartzea bultzatzeko asmoarekin jarri da martxan webguneberria.

Bertan, herriko elkarteek eta taldeek beraien tartea dute,webgune nagusiaren barruan bakoitzak du bere webgunea,egiten duenaren berri emateko: ekitaldiak, albisteak, argaz-kiak, nahiz bideoak igo ahalko ditutzte. Hau da, elkartebakoitzak bere espazioa kudeatzen du.

Interesa agertzen duten norbanakoek ere izango dute tartealazkaotarrok.org atarian, horretarako beraien ekarpena [email protected] helbidera bidali behar dute.

Webgunean garrantzi berezia du herriko ekitaldien agendabateratuak. Bertan agertzen diren gaiak sare sozialen bidezbanatuko dira, baita intgeresa dutenek ere astean behinjasoko dute emailez.

www.lazkaotarrok.orgLazkaon gertatzen den guztia klik batean

UdalaAmalurAntzar gazteak txistulariakAntzar KorrikalariakAreria kulturguneaGazte AsanbladaGaztelekuaGerriko kultur elkarteaGiaselHerriraJaiakJun da jo txarangaKantaka abesbatzaKiroldegiaLazkao Antzar Pilota Kirol ElkarteaLazkao Kirol ElkarteaLazkao Txiki Musika EskolaLazkaotarron txokoaLazkao XtremeMaizpide EuskaltegiaOin arinOrobione jubilatuakSan Benito IkastolaTxistulariak

www.lazkaotarrok.orgPor iniciativa del ayuntamiento, ya está en marcha la pági-na web www.lazkaotarrok.org, con la finalidad de difundir atodo lo que acontece en Lazkao.

En dicha página tienen cabida todas las asociaciones,clubs o grupos del municipio. Cada asociación gestiona supropia página, pudiendo subir lo que está haciendo u orga-

nizando, además de fotos, videos... Tiene especial impor-tancia la agenda unificada para poder ver todo lo que seorganiza en Lazkao.

Todo lazkaotarra interesado también tiene un sitio en lapágina, para ello puede mandar su aportación a la direc-ción [email protected], y los gestores de lapágina lo publicarán.

PARTE HARTZEN DUTEN TALDEAK

Page 8: Udal Informazio Aldizkaria

08 Lazkao Udal informazio aldizkaria URTEURRENAK2013ko m

artxoa|

San Benito ikastolak 50 urteSan Benito Ikastola 1963. urtean sortu zen. Harrez geroztiketa hasierako gurasoen erabakia eta ausardiari esker, erein-dako haziek uzta oparoa eman dute, gaur egungo ikastolalortu arte. Ikasturte honetan 50 urte, beteko ditu ikastolak,eta urteurrenak behar eta merezi duen bezala ospatzekoasmoa dute. Ospakizun honek hurrengo helburuak ditu:Ospatzea: hezkuntza komunitatearen barruan eta hezkun -tza komunitatetik kanpo ospakizunak egitea, aitortzak etaeskerronak egitea... Gogoeta: aurrera begirako hezkuntzaeta antolakun tza egitasmo nagusiak: Hezkuntza proiektua,plan estrategikoa... Barne kohesioa indartzea: Hezkuntzakomunitatearen talde izaera eta kohesioa areagotzea, belau-naldi ezberdinen arteko harremanak sendotzea eta ikastola-ren inguruko komunitate-sarea indartzea. Gizarteratzea:Ikastolaren izaera, Historia (liburua eta multimedia), irudia,erronkak... Ikastolak herriaren eraikuntzan izan duengarrantziaz jabetzea.

San Benitoren sorrera ezin uler daiteke jendearen boronda-tezko lanik gabe. Ikastolaren kudeaketa ere berezia da ikus-pegi horretatik, herriak gehiago hartzen duelako parte horre-tan. Ikastolak eta herrigintza elkarri lotuta egon dira beti.Ikastolak Lazkaon eragin nabarmena du, baita herriak ikas-tolan ere, kontutan izanik herrian ikastetxe bakarra dagoela.

Helburu hauek lortu nahian ekimen ezberdinez beteriko pro-gramazioa osatzen ari dira:

- Liburua eta DVD-a: ikastolaren ibilbidea eta bilakaera.- Mendi martxa, apirilaren 14an- Rally-a, ekainaren 1ean- Kamisetak logo berriarekin- Argazki erakusketa- Antzerki berezia ikastolako taldeen eskutik- Ekitaldi nagusia, maiatzaren 25ean eta 26an.

50 ANIVERSARIO DE LA IKASTOLALa Ikastola San Benito surgió en el año 1963. A partir deentonces, gracias a la valiente decisión de los primerospadres y madres, las semillas sembradas han germinado yla cosecha ha dado sus frutos, hasta llegar a ser la ikasto-la de hoy en día. Este año cumple 50 años y quieren cele-brarlo como la ocasión lo merece.Los objetivos de esta celebración son los siguientes:Celebrarlo: realizar diversos festejos y actos reuniendo atoda la comunidad escolar y al pueblo de Lazkao.Reflexión: los futuros proyectos de educación y organiza-ción, el proyecto educativo en sí, el plan estratégico de lospróximos años… Reforzar la cohesión interna: intensi-ficar el carácter de grupo y la cohesión de la comunidad

escolar, fortalecer las relaciones de las distintas generacio-nes y aumentar la red comunitaria. Entender de laimportancia que ha tenido la Ikastola en la construccióndel pueblo. Integración social: el carácter de la ikastola,la historia, la imagen, los retos...No se puede entender el origen de San Benito sin el volun-tariado de la gente. Desde este punto de vista la gestión dela Ikastola es especial porque es el propio pueblo el quetoma parte. La ikastola y la acción popular siempre han idode la mano. La Ikastola tiene una gran influencia enLazkao, así como el pueblo en la Ikastola, teniendo encuenta que es el único centro escolar. Por ello piden laayuda y el apoyo de los lazkaotarras en los actos del 50aniversario.

1966-1967 ikasturteko argazkia

Page 9: Udal Informazio Aldizkaria

09URTEURRENAK Lazkao Udal informazio aldizkaria

2013ko m

artxoa|

Maizpide euskaltegiak 25 urte1988ko apirilean ireki zen Maizpide, orain 25 urte. Historialuzeagoa du, ordea, helduen alfabetatze-euskalduntzeakLazkaon: 60.eneko hamarkadan jarri zituzten abian AitaBeneditarrek alfabetatze ikastaroak. 1975ean antolatu zirenUdako I. Euskara Ikastaroak, urtez urte ehunka lagun eraka-rri dituztenak. 1982an, berriz, neguko I. barnetegia.

Urte horietan guztietan lazkaotar ugari hurbildu zirenGoiherriko Euskal Eskolara, eta Dionisio Amundarainengidaritzapean, Pax etxean hasitako barnetegi hura handitzenjoan zen: Pax etxeko ikasgelak, jangela bihurtu; Aresokoetxabeetan ikasgelak atondu; ordura arte herritarren etxeanedo han hemenka lo egiten zuten ikasleei Gerrikon lo-lekuegokia eskaini; Gerriko txokoa euskaldun zahar eta berrienbilgune bihurtu... Horra Maizpideren ernamuina.

Herri oso baten ahaleginak ahalbidetu zuen Maizpide, etageroztik ere jaso du herritar ugariren laguntza: mintzalagu-nak, Egonaldiak Familia Euskaldunetan programan partehartzen dutenak, ikasleei euskaraz egiteko aukeraeskain–tzen dioten guztiak...

Euskaltegiak ikaslerik gabe ez dira ezer. Ikasle horiei eske-rrak eman nahi dizkie Maizpidetik «gungan konfiantza izate-agatik, eta, batez ere, arrazoia edozein dela ere, euskaldun -tzeko eta alfabetatzeko erabakia hartu dutelako, izan ere,beraien ahaleginari esker, euskaldunagoa da gaur egun

Euskal Herria». Baina, ikasleak ez ezik, herritarrak ere beharditu Maizpidek, gure lana zabaltzen lagunduko diguten laz-kaotarrak, ikasleei euskaren munduan murgiltzen lagundukodieten euskaltzaleak. Horregatik eman nahi dizkizuegu eske-rrak lazkaotarroi, orain ia 50 urte hasi zen bidaia hau zuekgabe ezinezkoa litzatekeelako, eta, batez ere, aurrerantzeanere alboan nahi zaituztegulako, fin-fin».

Herri oso baten lanaren emaitza da Lazkaok euskararen uni-bertsoan irabazia duen ospea eta izen ona. Horregatik, zorio-nak eta eskerrik asko bai Maizpideri, baita Lazkaon euskara-ren alde lan egin duten guztiei ere.

Maizpide euskaltegiaren inaugurazioa,1988an

25 ANIVERSARIO DE MAIZPIDEEste año se cumplen 25 años desde que se inauguró eleuskaltegi y barnetegi Maizpide. Pero, la historia de laeuskaldunización en Lazkao se remonta a los años 60,cuando los Benedictinos empezaron a dar clases de eus-kera. Paso a paso Goiherriko Euskal Eskola siguió dandopasos en la enseñanza de nuestra lengua hasta llegar a laconstrucción de Maizpide en 1988. Son muchísimos losalumnos que han aprendido euskera en Lazkao, y muchoslos lazkaotarras que han ayudado en esa labor.Felicidades a todos ellos. Y a quienes por diferentes moti-vos no han podido aprender euskera, ¡animo! que nuncaes tarde para intentarlo.

Page 10: Udal Informazio Aldizkaria

10 Lazkao Udal informazio aldizkaria LABURRAK2013ko m

artxoa|

ARERIA KULTUR GUNEAN

ZINE DIGITILA

Udalak 2013ko aurrekontuak osatzerakoan, zinearen hobe-kuntzaren aldeko apostua egin du. Une honetan AreriaKultura Gunea kudeatuko duen kontratua berritzeko lanetanari da udala. Horretarako, dagoen diru partida mantentzeazgain, zinea kudeatuko duen enpresari zine proiekzioarendigitalizazioa eskatuko zaio. Gaur egun, gero eta zine/doku-mental gutxiago ateratzen dira formatu analogikoan. Aldebatetik, emanaldi berriak ematerako orduan sortzen direnzailtasunak ikusirik, eta bestetik, irudi eta soinuan lortukodiren hobekuntza nabariak kontutan izanda, digitalizazioarenaldeko hautua egin da.

JAIAK PRESTATZEKO BILERAK

San Prudentzio jaiak ere ate joka ditugu. Hori dela eta,aurreko urteko esperientziari jarraiki, aurten ere festa bile-ra irekiak ari gara egiten. Otsailean hasi ginen batzorde iri-kiak egiten. Festak prestatzeko bilerak aurrera doaz etaherritar guztiak gonbidatuta daude bileretan parte hartzera,festak denon artean antolatu ahal izateko.

Kultura taldeei diru-laguntzakemateko irizpideakLazkaoko kultura taldeek urtean zehar herritarrei eskaintzendizkien kultura jarduerei laguntzeko helburuarekin, udaletikdiru-laguntzak banatzen zaizkie.

2012 urteko diru-laguntzak banatzerakoan, KulturaBatzordean banaketa justuago bat nola egin eztabaida era-man zen aurrera. Orain arte, dirulaguntzak urtero ia berdinakizaten ziren. Ez zegoen inongo irizpiderik eta unean unekokultura zinegotziak erabakitzen zuen nola egin banaketa.Aurtengoan ordea, puntuazio sistema garden baten bidez,

dirulaguntzak hainbait irizpideren arabera banatzea erabakida: urteko ekintzak baloratuko dira, ikasle kopurua, dirusarreren kopurua, euskararen erabilera, etab.

Sistema hau aho batez onartu da kultura batzordean, eta2012ko dirulaguntzak sistema honen bidez banatu dira.Honen helburu bakarra, dirulaguntzen banaketa justuago etagarbiagoa izatea izan da. Aurrerantzean ere bide horretatikjarraitzea da asmoa. Udala kultura taldeek egindako lanare-kin oso gustora dago.

ASTE SANTUKO LUDOTEKA

ZERBITZUA

Aste Santuko oporrak gertu ditugu eta haurren oporraldira-ko martxan izango da aurten ere ludoteka zerbitzua. Jolasanagusi izango da, tailer, joku eta beste hainbat ekintzaz ongipasatzeko helburua izango da. Aurten ere, ludoteka Areriakultur gunean kokatuko da. Martxoaren 25, 26, 27an etaapirilaren 2, 3, 4 eta 5ean, goizeko 10,30etatik 13,00etara-ko ordutegiarekin.

KIROLDEGIAJoxemiel Barandiaran kiroldegiko zerbitzua kudeatzenduen enpresarekin udalak zuen kontratua bere amaie-rara etorri delarik, udala plegu berriak prestatzen arida.

Pleguetan berritasun nabarmen bat sartu behar da.2009an sinatutako Gipuzkoako Titulartasun PublikokoKirol Instalakuntzen Hitzarmen berria. Hitzarmenhonek langileen soldatetan igoera nabarmenak ekarri-ko ditu. Hori dela eta, beraien baldintzak bete daitezenbermatze aldera, pleguak ahalik eta zehatzenak ateranahi dira.

Kiroldegiaren publifikazioa une honetan eman ezin denarren, gestioaren kontrolean eskuhartze handiagoaizan nahi du udalak. Helburua zerbitzuaren kalitateaeta langileen eskubideak bermatzea da.

Pleguetan hainbat baldintza exijitzen dira: langileen hit-zarmena aplikatzea, langileei dagozkien soldatakordaintzea, langileen subrogazioa bermatzea, langileenedozein kontratu aldaketa udalaren oniritziarekin iza-tea, etab. Kirol eskaintzari dagokionez, orain arte beza-la, edozein ikastaro eman edo ez eman, udalak eraba-kitzen jarraituko du.

POLIDEPORTIVO

Ha acabado el contrato de la empresa que gestiona elpolideportivo. Para publicar los nuevos pliegos hay quetener en cuenta el convenio firmado en Gipuzkoa el año2009, lo cual implica notorias subidas de sueldos de lostrabajadores.

Aunque hoy en día es imposible la publificación de lagestión del polideportivo, se quiere conseguir mayorcontrol de dicha gestión. El objetivo es garantizar la cali-dad del servicio, así como el cumplimiento de los dere-chos laborales.

Page 11: Udal Informazio Aldizkaria

11LABURRAK Lazkao Udal informazio aldizkaria

2013ko m

artxoa|

Aurten ere badatorkigu Korrrika milaka eta milaka lagunenpartaidetzarekin, Euskal Herria zeharkatzen duen lasterketaerraldoia.

Korrika 18k aukeratu duen leloa, “eman euskara elkarri” da.Euskara da euskal herritarrok elkarrekin bizitzeko aukeratunahi dugun hizkuntza. Elkarri hitz egiteko hizkuntza, elkarentzuteko eta ulertzeko, elkarbizitzarako erabiliko dugun hiz-kuntza izan dadila euskara. Korrika 18k euskalduntzen etaalfabetatzen ari diren milaka eta milaka pertsona omendunahi ditu.

Korrika 18 martxoaren 14an Andoaingo Martin Ugalde par-kean hasi eta martxoaren 24an Baionan bukatuko da.Goierri martxoaren 14tik 15erako gauean zeharkatuko du.Hurrenez hurren herri hauetatik pasako da: Legorreta,Itsasondo, Arama, Ordizia, Zaldibia, Lazkao, Olaberria,

Idiazabal, Beasain, Ormaiztegi, Mutiloa, Zerain, Segura etaZegama.

Korrika martxoaren 14an 21:30ean sartuko daZaldibiatik. Lazkaomenditik jaitsi ondoren herriazeharkatu eta Olaberria aldera joango da.

Korrika dela eta martxoaren 8an, ostirala, 18:00ak alderahasita plazako pilotalekuan kuestazioa, taloak eta jai giroaizan ziren, dantzari eta musikariekin.

Martxoak 14Ikastolako haur eta gaztetxoek arratsaldez Korrika Txikiaburutuko dute. Ondoren Maizpide euskaltegiko ikasleekantolatuta, haurrentzako jokuak izango dira plazan. Gauean,Korrika 18ri ongietorria egingo diogu lazkaotarrok musikaeskolak eta txarangak lagunduta.

ERREGISTROA EUSKARAZJaiotza, ezkontza, heriotza erregistroa euskara hutseanegiteko aukera eskaintzen dizu Lazkaoko udaleko epai-tegiak, eta horrelakorik egin behar bada euskara hutse-an egiteko gomendioa egiten dizugu.

Korrika 18: eman euskara elkarri

Jaietako argazki lehiaketa

Lazkaoko Udalak San Prudentzio jaietako argazki lehiake-ta antolatu du. Bertan edozein argazkizalek parte hartudezake, adin mugarik gabe. Argazkilari bakoitzak 4 argaz-ki aurkeztu ahal izango ditu, paper fotografikoan eta30x40ko kartulina fin baten gainean. Saridunei jatorrizkoirudiak formatu digitalena eskatuko zaie.

Argazki irabazleak datorren urteko San Prudentzio jaieta-ko egitarauan argitaratuko dira. Sariak ondorengoak izan-go dira: 1. saria 150€, 2.-1 100€ eta 3.a 50€. Lanakgutunazal itxi batean aurkeztu behar dira, barnean lanarenizenburua eta argazkilariaren datu pertsonalak gehituz,maiatzaren 24a aurretik, Lazkaoko udaletxean. Ez diraurte bat baino zaharragoak diren argazkiak onartuko.Epaiaren erabakia ekainaren 7an, 18:00etan jakinarazikoda udaletxean.

Informazio gehiagorako: www.lazkao.net

Concurso fotográfico

El Ayuntamiento ha organizado un concurso de fotografíacon el tema: fiestas de San Prudencio de Lazkao. Estáabierto a todas las personas aficionadas que lo deseen,sin límite de edad. Las fotografías se deben presentar enpapel fotográfico y presentadas sobre cartulina fina de 30x 40. Cada autor podrá presentar como máximo 4 foto-grafías. A los premiados se les pedirá el original en forma-to digital.

Premios: 1º premio de 150 €, 2º de 100€ y 3º de 50€.Los trabajos se deben presentar en el ayuntamiento antesdel 24 de mayo en un sobre cerrado en cuyo interior seindicarán los datos personales del autor y título de lasfotografías. No se admitirán fotos con antigüedad supe-rior a un año. El fallo del concurso se dará el 7 de junio alas 18:00 horas en el ayuntamiento.

Para más información: www.lazkao.net

2012. urtean izan diren erregistro datuak hauek dira:

euskaraz gazteleraz guztiraJaiotzak 37 26 63Ezkontzak 7 4 11Heriotzak 9 7 16

Page 12: Udal Informazio Aldizkaria

Infromazio gehiago: www.lazkaotarrok.org

MARTXOA12 asteartea

21:00etan ‘Euslandia: hitza eta irudia’,Maizpiden.

14 osteguna

15:30ean Ikastolako ikasleen Korrika Txikia.

17:00etan Haurrentzako jokuak,Maizpideko ikasleekin, plazan.

Iluntzean Pintxopoteoa eta Lazkao Txikimusika eskolako banda.

21:30ean Korrika 18ri ongietorria.

15 ostirala

18:00etan Oin Arin dantza taldearen urtekosaioa, Arerian.

19 asteartea

18:30ean Leire Bilbaoren ‘Scaner’ irakurke-ta eta literatur tailerra, Gerriko txokoan,Liluratuta saioen barruan.

21 osteguna

20:00etan Korrika bertso-afaria, Maizpiden.

18tik 22ra18:30ean Lazkao Txiki musika eskolarenkultur astea, musika emanaldiak, KulturEtxeko erakusketa gelan, egunero,18:00etan.

23 larunbata

II. Gazte Eguna.

APIRILA10 astezkena

18:30ean ‘Independentzia, ondorengoei utzibehar geniekeen herentzia’, hitzaldia. PakoAristi idazlea. Gerriko txokoan.

13 larunbata

Eguerdian Maizpideren urteurreneko baz-karia.

20:00etan Kantako abesbatzaren etaBergarako orfeoiaren kontzertua, San Migelparrokian.

14 igandea

San Benito ikastolaren 50. urteurrena delaeta ibilaldi neurtua Lazkao inguruan.

17 astezkena

18:30ean ‘Euskal Herriaren independentzia,abiapuntu eta helburu’, hitzaldia. GarbiñeBueno eta Esti Mujika, Independentistaksareko kideak. Gerriko txokoan.

20 larunbata

LXX. txirridulari afizionatuen proba.

21 igandea

Lazkao Txikiren urteurrena ospatazeko, bert-so, dantza eta musika emanaldia.

24 astezkena

18:30ean ‘Biktimen (sa)mina, bizi berribaten sormina?’, hitzaldia. Pili Zabala (JoxiZabala zenaren arreba) eta Maixabel Lasa(Juan Mari Jauregi zenaren emaztea).Gerriko txokoan.

LAZKAOTAR guztien esku dago

Lazkaotik kanpo bizi diren herritarrek Lazkao udal informazio aldizkaria hiru hilabetero euren etxean jaso nahi baduteedo, Lazkaon bizi arren, norbaiti ez bazaio iristen, jar dadila harremanetan Udaleko Kultura Sailarekin:

Telefonoa: 943 08 80 80Helbide elektronikoa: [email protected]

Lazkao Udal informazio aldizkaria

agendaABENDUA

URTARRILA