‘BESARKATU ZURE BALOREAK’ - static.noticiasdenavarra.com · oreka-ariketak, akrobaiak,...
Transcript of ‘BESARKATU ZURE BALOREAK’ - static.noticiasdenavarra.com · oreka-ariketak, akrobaiak,...
2018ko maiatzaren 18a, OstiralaZenbakia: 484
Sendaviva, udarako planakEguraldi ona, gutxinaka bada ere, hurbiltzen doa. Aisialdira-ko planak egiteko garaia! Hementxe, proposamen interesga-rri bat ekartzen dizugu. 2. ORRIA
‘BESARKATU ZURE BALOREAK’
San Adriango Alfonso X El Sabio ikastetxeko haurrak, Nafarroako Parlamentuan. OSKAR MONTERO
ANIZTASUNAREKIN
KONPROMETITUTAProiektua Nuestra Señora del Huerto eta Alfonso X El Sabio ikastetxeetako haurrek, Aldeas Infantiles SOS-ek antolatzen duen plenoan parte hartu zuten. 4-5. ORRIAK
HISTORIAREN TXOKOA
JOSÉ MARÍA ÍÑIGO, KAZETARITZAKO MAISU BAT 8. ORRIA
NAFARROAN BARRENA
ORGIKO OIHANA, PARADISU BAT DENON ESKUTARA 6. ORRIA
22018ko maiatzaren 18a, Ostirala
AISIA Sendaviva
NAHASTE-BORRASTE
DENETARIK
Ibaiertzean Jaialdia ospatuko da, gaur eta bihar, Etxabakoitzen Ibaiertzean jaialdiaren bigarren edizioa egingo da gaur eta bihar Etxabakoitz auzoan. Sustatzaileen arabera, “astebetez, musika, kalea eta komunita-tea”. Iruñeko Udalak antolatzen du programa, Iru-ñea NOLA? kolektiboarekin eta Etxabakoitz Bizi-rik auzo-plataformarekin elkarlanean, musika-emanaldiak, lantegiak eta hitzaldiak eskainiko dira. Hiru ardatz dauzka jaialdiak: bat, musikare-na; bi, formakuntzarena; eta hiru, auzoan esku-hartzearena. Horregatik, horma irudia margotu dute, hain justu, Etxabaikozko Herri parkean, Gru-po Urdanozen 7. zenbakian, jaialdiari begira.
Iruñea Nola taldeko kide Luis Soldevillak azaldu du “normalean, jaialdietan parte hartzaileen %90a gizonezkoa dela eta musika gehiena anglosaxoia dela” eta horri “buelta ematen” saiatu direla.
ANTZERKIA
Teatro Parai´soren ‘Xocolat’ emanaldiak itxiko du Haurrentzat Antzerki Eszenatokiak zikloa
Teatro Paraíso taldearen ‘Xocolat’, urte 1etik 3ra bitarteko Haurrentzat Antzerki Eszenatokiak zikloaren azken kontzertua izango da, bihar, larun-batarekin. 11:00etan eta 12:30ean eskainiko dira emanaldiak, Mendilloriko Civivoxean. Sarrerak
(3 €.) www.iruñakulturada.eus eta www.pamplo-na.es webgunetan bidez erosi ahalko dira, edo civi-voxetako lehiatiletan (leku-kopuru mugatua: 70 leku saio bakoitzeko).
Teatro Paraísok ustekabe eszeniko gozoa sortu du: Xocolat. Bizitzeak, imajinatzeak eta zokomi-ran ibiltzeak dakarten plazeraren aldeko lana, betiere Small Size
Performing Arts for Early Years (2014-2018) Euro-pako Proiektuaren baitan. Konpainia hau errotua da eta esku hartzeko proiektu global bat darabil, antzerkiari, haurrei eta artehezkuntzari lotuta; halaber, publikoa hezteko ekintza etengabean ari da. Haur eta Gazteendako Arte Eszenikoen Sari Nazionala eskuratu zuen 2012an, Hezkuntza, Kul-tura eta Kirol Ministerioak emanda.
SENDAVIVA, AISIALDI PLANAK PRESTATZENJarduera bikainak etxetik hurbil Udara heldu zaigu jada, bada garaia aisialdi egunetan egingo ditugun planak prestatzen hasteko, ezta?
Haurrek biziki gozatzen dute parkean. CEDIDA
Diario de Noticias
Udara iristear dagoela, aisialdira-ko planak pentsatzeko unea iritsi da. Eta dudarik gabe, gure i ngu-
ruan daukagun aukera hobereneta-ko bat Sendaviva Natur Parkea da. Argedasen kokatua, aukera desberdi-nak eskaintzen dizkigu parkeak.
Horietako bat, Mundu zooraga-rria izeneko aktibitatea da. Moni-toreek lagunduta eta areto temati-ko batean, parte-hartzaileak “mun-duan barnako bidaia” bat eginen du esploratzaile bat balitz bezala, eta gure planetan bizi diren anima-lia bitxi batzuk aurkituko ditu; haiek ikusteaz gainera, ukitzeko eta haiekin interakzioan aritzeko auke-ra ere izanen du.
Edo, Sendavivan galduta izeneko
jarduera, non bisitariak, abentura-zale bihurtuta, “galduta” egonen diren parkean. Eskarmentu handi-ko bi esploratzailek lagundu egi-nen diete kanpamentua aurkitzen, munduan zehar bizitako pasadi-
zoak kontatzen dizkieten bitartean; horrela, “arriskuetatik” salbu jarri eta haiekin batera ibiliko dira par-keko zenbait bidexka eta bazterre-tan barna. Abentura horretan zehar, bisitariak zinez egoera diber-
tigarrietan egonen dira azkenean beren kanpamentua topatu arte.
Animaliak zaintzeko parada ere eskaintzen digu parkeak, Belarja-leekin hausnartzen jardueran. Eli-kadura-tailer hori Sendavivako
XEHETASUNAK
3 Atrakzioak: 30 atrakzio handi
zein txikientzat: tirolina, bide
berdea, zaldiko-maldiko,aulki
hegalariak, behatoki interakti-
boa, etxe sorgindua... Denetarik
aurkituko duzu.
3 Animaliak: 800 animaliatik gora,
200 espezietakoak, 9 bidetan
banatuta.
3 Zirkua: Sendavivako Zirkuak
txunditu egiten ditu bisitariak
oreka-ariketak, akrobaziak,
malabarismoak eta magia-joko
liluragarriak eskainiz.
3 Sarerak: Sendavivako atra-
kzioak, ikuskizunak eta anima-
liak ezagutu nahi badituzu, ez
itxaron parkera iritsi arte zure
sarrera erosteko! Webgunearen
bidez Sendavivara etortzeko
sarrera ziurta dezakezu, eta gai-
nera, 3 euroko deskontu zuzena
izanen duzu sarrera bakoitzean.
Belarjaleen bidean egiten da; orei-nak, orkatzak, adarzabalak eta halakoak ezagutzeko aukera iza-nen duzu, bai eta animalien haus-narkarien bitxikerien berri jakiteko ere.
Baserriaren mundua hurbiletik ezagutzeko parada ere eskaintzen da. Arratsalde partean, baserriko animaliak gose esnatzen dira sies-ta egin eta gero, izan ere. Jakin nahi al duzu zer hartzen duten merien-da gisa? Galde iezaiezu parkeko zaindariei jakin nahi duzun guztia eta azaldu eginen dizute animaliek zer nahiago duten.
Baliatu Sendavivak eskaintzen dizun aukeraz parkeko aterpean gaua emateko; izan ere, Bide ber-deko animaliak esnatzeko aukera paregabea izanen duzu. ■
2018ko maiatzaren 18a, Ostirala 3
IKASTETXEAK Ekimenak
SORTZEN JAIA 2018
IGANDEAN OSPATUKO DA!Euskal Eskola Publiko Berria EgunOn! lemapean, Sortzen Jaiaren edizio berria prest dago bes-tari ekiteko. Iruñeko Antoniutti parkea ikuskizun, jarduera eta aldarrikapenez beteko da.
Sortzen Jaiaren antolatzaile eta laguntzaileak, ekimenaren aurkezpen egunean, Iruñeko Gayarre Antzokiaren atarian. IBAN AGUINAGA
Diario de Noticias
Igandean, euskal eskola publiko berriaren jaia ospatuko da Iruñeko Antoniutti parkean. Sortzen Jaiak,
EgunOn! lemapean, ekitaldi, jardue-ra eta ikuskizunez betetako progra-ma bat prestatu du bere edizio berri-rako. Ez da aspertzeko paradarik izan-go, beraz, animatu bertaratzera!
“Egitarau anitza dugu egun honeta-rako ere prestatua”, azaldu zuten anto-latzaileek ekimenaren aurkezpenean. “Jaiaren izaeraren baitan, dimentsio orokor bat garatu nahi izan dugu. Etorkizunean nahi dugun eskola ere-dua indartzen duten elementu eta esparru ezberdinak landuz”.
AZPIMARRATZEKO
3 Euskarakilo: Euskarakilok, ikasle
euskaldun eleaniztunen eskola-
rekin amets egiten duen
barraskiloa, bat egin du Ikaski-
lorekin, Auzo Bizi Onaren esko-
larekin amets egiten duen
barraskiloarekin.
3 Lema: EgunOn!, eguna euskaraz
hasteak duen garrantziaren irudi-
kapen gisa, edo eta eguna
euskaraz hasi nahi duen orok
hasteko aukera duela adieraz-
teko modu gisa. Dakienak era-
biltzeak duen garrantziaren adie-
ra gisa.
Besta egunari goizeko 10.00etan emango zaio hasiera, Iruñeko Uda-letxeko plazatik programazioaren gune nagusi izango den parkeraino iritsiko den kalejira batekin, #Euska-raOfizialaNafarroaOsoan! lemapean.
Behin Antoniutti parkean, besta bi eszenatoki nagusitan banatuko da: Auzo Bizi Ona Eszenatokia eta Euska-rakilo Eszenatokia. Bertsoak, dantzak, kontzertuak (Afu, Skabidean, Triki-teens), Zirika Zirkus... Denetarik eskai-niko da bertan.
Bestalde, gune osoan zehar ere bes-telako jarduerak, tailerrak eta txokoak izanen dira egun osoan zehar: Haur Txokoa eta Edozkitze Gunea, Artisau Azoka, Tonbola eta Denda, Euskaraz
Mintza Ginkana, Guraso Elkarteen Tailerrak, Saharako Kabiak, Euskara Azoka (AEK, Topagune, EHE, IA…), Iruñerriko Mankomunitatearen Bir-ziklapen Tailerra, puzgarriak, mura-lismo tailerra, photocall, jolas tradizio-nalak, rokodromoa, Euskaraz Min-tza Txokoa, Nomadak Zirko Tailerra... Denetarik egonen da!
Landare Elkarteko osagai ekologi-koez osatutako paella dastatzeko aukera izango da, La Unica Peñak sukaldatuko duena eta, modu berean, eskainiko diren ogitarteko eta pizzek bertako (zero kilometroko) jaki natu-ralak izango dituzte.
Jaian bertan, Mugikortasunaren Zerbitzuarekin elkarlanean, txirrin-
gak aparkatzeko aukera egongo dela adierazi dute antolatzaileek, baita Lorategien Zerbitzuak Takoneraren inguruan ibilbide bat eskainiko due-la ere.
Aldarrikapena “Gaur egungo Hezkuntza Ereduen letra zopa gaindituz, denona den euskara herritar guztiok ezagutzeko eskubidea bermatuko lukeen hizkuntza ereduaren zabalpena esa-terako, ikasle euskaldun eleaniztu-nak sortuko duen hezkuntza eredua” da aurtengo jaian aldarrikatzen dena, antolatzaileek adierazi beza-la. “EgunOn! aldarrikatzailea da gurea beraz”.
42018ko maiatzaren 18a, Ostirala
GAUR EGUN ‘Besarkatu zure baloreak’
GAZTEAK, ANIZTASUNAREKIN KONPROMETITUTA20. edizioa Iruñeko Nuestra Señora del Huerto ikastetxeko eta San Adriango Alfonso X El Sabio ikastetxeko haurrek, Aldeas Infantiles GKE-ak antolatutako jardunaldian parte hartu zuten.
Nuestra Señora del Huerto ikastetxeko haurrak, Nafarroako Parlamentuan. OSKAR MONTERO
Garikoitz Montañés
Ez da Mariano Rajoy etorri”, aipa-tu zuen ahots apalez ikasle batek, Aldeas Infantiles SOS erakun-
deak Nafarroako Parlamentuan anto-latu zuen ekitaldian. Urtero ospatzen den ekitaldi berezi honen 20. edizioa izan zen, eta aurten gai garrantzitsuak izan zituzten mintzagai: indarkeria-ren eta bazterketaren prebentzioa, parte-hartzearen sustapena eta kon-fidantzaren balioa. Iruñeko Nuestra Señora del Huerto ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleak eta San Adriango Alfonso X El Sabio ikas-tetxeko LHko 3. mailako ikasleak izan
‘Besarkatu zure
baloreak’ proiektua 26
ikastetxetan eta 2.600
ikaslerekin landu da
ziren parlamentuan bildu zirenak. Horietako askok, lehenengo aldia zuten nafar ganberan. “Askoz txikia-goa zela uste nuen. Polita da”, aipatu zuen Sofia Conejo Toledok, San Adriango ikasleak. Herri honetako 65 ikasle bildu ziren ekitaldian. “Orain arte argazkitan soilik ikusia geneukan leku hau”, gehitu zuen Nuestra Seño-ra del Huertoko Natalia Tomczyk i Aisa ikasleak. Denetara, ikastetxe honetako 50 ikasle egon ziren.
Ospatutako saioan, ikasleen ordezkariak diputatuetan bilakatu ziren egun batez, eta aurretik gelan landutako proposamenak aurkeztu zituzten jendaurrean. “Lehenik eta
behin, proposamenen inguruan haus-nartu zuten etxean, gurasoekin, eta ondoren gelan amankomunean jarri genituen”, azaldu zuen Celia Sánchez Mayayo, San Adriango LH-ko irakas-leak. Saioan zehar, UPN, Geroa Bai, EH Bildu eta PPNko ordezkarietako batzuk egon ziren, Ainhoa Aznaren Parlamentuko lehendakariaz eta Miguel Laparra lehendakari ordea eta Gizarte Eskubideen arduradunaz gain. Bestalde, Aldeas Infantiles SOS erakundeko Pedro Puig presidentea ere bertaratu zen.
Nafarroan, 26 ikastetxek eta LH zein Haur Hezkuntzko 2.600 ikaslek par-te hartu dute Besarkatu zure baloreak
ekimenaren edizio honetan. Ekime-naren helburua, gazteek gizartean parte hartzen dituzten bideak zabaltzea da. Puigen arabera, “pertso-na konprometituak” hezteko proiektu osagarri da. Laparrak, bere aldetik, bozkatzeko esperientziaz gozatzera animatu zituen ikasleak, eta Azna-rezek “parlamentari” berriak urratsez-urrats gidatu zituen saio osoan zehar. Hala, bakoitzak bere ikastetxearen ordezkari gisa, gelan landutako pro-posamenak aurkeztu zituzten Nues-tra Señora del Huertoko Inés Abrís-queta eta Layre Vesperinasek; eta Alfonso X El Sabio ikastetxeko Clau-dia Jiménez eta Nayra Lópezek.
Gelan landu ondoren,
ikasleek konfidantzaren
inguruko proposamenak
aurkeztu zituzten
2018ko maiatzaren 18a, Ostirala5
Haur talde bat, botoak zenbatzen. O. MONTERO Egun batez, diputatuen azalean jartzeko aukera izan zuten ikasleek. OSKAR MONTERO
Ikasleetako bat bere botoa ematen, ikaskideen begiradapean. OSKAR MONTERO Ikasleak, Miguel Laparraren hitzei adi. O. MONTERO
Nra. Sra. del Huertoko ikasleak. Ikasleak, proposamenak entzuten. O. MONTERO
62018ko maiatzaren 18a, Ostirala
NAFARROAN BARRENA Orgiko oihana
Oihana hiru eremuetan antolatua dago. Harrera eremuari Arigartze-ta deritzo; paseoen inguruari, berriz, Tomaszelaieta eta, azkenik, Muña-gorri deitzen zaion aldea dago. Jen-deak ez du azken horretan sartzerik, inguru hori berez lehengoratzen ari delako.
Beraz, Arigartzeta deitzen zaio Harrera Eremuari eta hariztiaren sarrera da. Ongi hornitua dago: aparkalekua, askaldegiak, bainuak eta jendeari informazioa emateko etxola. Udan egunero zabalik dago eta gainontzeko hilabeteetan, berriz,
Bisitatzeko hiru eremu nagusiak, basoan barrenaasteburu eta jaiegunetan.
Ibilbideen eremuari Tomaszelaie-ta esaten zaio; 37,5 hektarea ditu eta leku berezi horren ezaugarri desber-din nagusiak erakusten ditu. Hiru ibilbide nagusiak oso ongi seinalez-tatuta daude, eta honako hauek dira:
- Labirintoko bidea erraza eta bihu-rria da -300 metro- eta, hari jarrai-kiz, oihanean barneratuko zara, harik eta “zuhaitz eroria” dagoen tokira iritsi arte. Haritz erraldoia da, aspaldian haizeak bota zuena; gaur egun, beste landare batzuek estalita dago.
- Bideak 1.400 metro ditu, eta hiru-garren ibilbidearekin egiten du bat -Bidexka-. Bi bideetako zenbait txo-kotan zurezko eserlekuak daude, zal-dainak, bai eta hegaztiak ikusteko etxola txiki bat ere. Beraz, ez dago gaizki prismatikoak eramatea.
- Itsasoak leku hau hartua zuen duela 180 edo 200 milioi urte, eta horren aztarna urmael gazi bat da. Hortik barna eramanen zaitu Bidexkak -700 metro-.
Zure ibilian ikusiko duzu Ameri-ketako haritza (gorria) eite txikiago-ko zuhaitzekin batera bizi dela: gorostia, astigarra eta zumarrak. Oihanpea aberatsa da belarretan, iratzeetan, txilarretan eta ipuruetan (orrea).
PARADISUA, GUZTIONTZAKO ESKURAGARRIDenentzat Leku paradisia-koa izateaz gain, bisitari ororentzat egokitutako oihana dugu Orgiko hariztia. Hiritik alde egin eta naturan murgiltzeko inguru ezin hobea.
Bi bisitari, Orgiko hariztian. D.N.
Diario de Noticias
Orgi, Ultzamako hegoaldean dagoen hariztia da, Iruñetik 25 kilometrora. Aspaldi-aspal-
diko oihana da -laurogei hektarea-koa- eta, gaur egun, Nafarroako ipa-rraldeko ibar hezeetan ugari zeu-den hariztien lekuko bakarra. Orgin Aisiarako Natur Eremu bat sortu da, oihanaren kontserbazioa eta bere erabilera publikoa bateraga-rri egiteko. Oso baso urri daude, interes ekologiko handia dutenak.
Ustiatzen mendeak joan eta gero, Orgiko oihana lehengoratze natu-raleko prozesu batean dago. Orgin Aisiarako Natur Eremu bat sortu da hori babesteko, oihanaren kontserbazioa eta bere erabilera publikoa bateragarria izan dai-tezen. Horrela, hiru eremutan banatu da: harrera eremua, ibilbi-deen eremua eta kontserbazioko eremua.
Orgiko oihanean egin daitezkeen
ibilbideak errazak eta lauak dira, oinez egiteko modukoak, bai eta gurpil-aulkian ere. Ibilbide horiek aukera ematen dute paisaia pare-gabe horretako ñabardura guztiez gozatzeko: labirintoak oihan txikian zehar gidatuko zaitu; bideak basoa-ren adinak erakutsiko dizkizu eta bidexkak basoko eremu hezeenera hurbilduko zaitu, betiere oinak bus-ti gabe.
Udan, are xarmangarriagoa da leku hori, aire zabaleko eszenatoki natural bihurtzen baita; hor, ikuskizunak eta ekitaldi ugari egiten dira Cultur programaren barnean.
Iruñetik 20 kilometro iparralde-ra, Gerendiain eta Lizaso artean, Orgiko oihana dago. Oihanak dituen berezitasunen artean, nabar-mentzekoa da badaudela ibar hon-doetako lurzoru istiltsuetan bizi daitezkeen haritzak -quercus robur klasea-. Horietako aunitzek ehun urte dituzte eta bada berrehun urte-ra ere iritsi denik.
Zingiren eremuan dagoen zubietako bat.
Zuhaitzek, paisaia desberdinak eskaintzen dizkigute urtaro bakoitzean.
ORGIKO
OIHANA
2018ko maiatzaren 18a, Ostirala 7
KLASK!
SORKUNTZA SARIKETAK BENJA-MIN DE TUDELAN.110 ikasle, sarituak
izan ziren Benjamín de Tudela institutuak antola-
tzen duen Sorkuntza Lehiaketako 27. edizioan.
Horietako 27 DBHko lehenengo ziklokoak, 33
DBHko bigarren ziklokoak eta 50 Batxilergokoak
izan ziren. Denetara, 348 lan aurkeztu ziren: 112
lehenengo ziklokoak, 104 bigarren ziklokoak eta
132 Batxilergokoak. Denetara, 2017an baino 15
lan gehiago aurkeztu ziren, sekzio desberdine-
tan: zientziatik hasi eta literaturaraino. Saridun
nagusia Celia Carrasco izan zen (17 urte), dene-
tara bost sari eraman baitzituen: artistikoan
(musika, latin eta grekoa), literaturan (hizkun-
tzak), humanistikoan (filosofia, geografia eta his-
toria) eta zientifikoan (fisika eta kimika). I.A. MARTÍNEZ
MUSIKA JAIALDIA. Castejonen, ‘Al tran tran’ musika jaialdiaren lauga-
rren edizioa ospatu zuten duela gutxi. Egunari aurpegi margoketa tailerrarekin
eman zitzaion hasiera, argazkian ikusi daiteken bezala. Ondoren, txikienek
mural bat margotu zuten, Tirik Titá musika taldeak alaituta. Halaber, erraldoi eta
buruhandiak kalera atera ziren, eta ez zen zunba klaserik faltatu. M.A.G.
IRUÑEKO UDALAK HARRERA BEREZIA EGIN ZIEN PEÑA TXIKIEI. Sanferminak hurbil
daudela nabari da. Iruñeko alkateak, Joseba Asironek,
Armonia Txantreana, Muthiko Alaiak, El Bullicio Pamplo-
ne´s, Aldapa, La Jarana eta Los del Bronce peñetako
txikiei harrera berezia egin zien joan zen astean. Iruñeko
Peñen Federazioekin elkarlanean, peña txikiak Sanfer-
minetako ospakizunean inplikatu nahi ditu horrela uda-
lak, eta bidenabar Udaletxea hurbiletik ezagutzeko
parada eman. UTZITAKOA
82018ko maiatzaren 18a, Ostirala
IDATZI GAITZAZU...
HARREMANETARAKO Albiste, argazki, iradokizun edota bestelako infor-
mazioa helbide honetara bidali: AAula de Noticias. Muro Kalea, 19 31.500 Tutera
Tf: 948 847 415 Fax: 948 847 093 [email protected]
DIARIO DE NOTICIASEK EKOIZTUTAKO GEHIAGARRIA: 3 Koordinazioa: NNieves Arigita 3 Erredakzioa: NNieves Arigita, Fermín Pérez-Nie-
vas, Juan Antonio Martínez, Miren Mindegia.
HISTORIAREN TXOKOA José María Íñigo
BIBOTE
AHAZTEZINAKazetaritza maisu Musika kazetaritzan aditua, José Mariá Iñigo bere garaiari aurrea hartu zion kazetaria izan zen. Hamaika programa eta hedabidetan jardun zuen.
José María Iñigo, 2011n egindako elkarrekizketa batean. JORGE MUÑOZ
Diario de Noticias
1970eko hamarkadatik telebis-ta eta irratiko ikonoa, José María Iñigo kazetari bizkaita-
rra berriki zendu da. Iñigoren hasie-rak irratian izan ziren, El gran musi-cal izeneko saioarekin, eta Los 40 Principales ospetsuaren sortzailee-tako bat izan zen. 1970eko hamarka-dan lortu zuen osperik handiena, besteak beste Fiesta, Directísimo edo Estudio Abierto bezalako saioekin. Iñigo Bilbon sortu zen eta irrati zein telebistan ibilbide luzea egin zuen, bereziki musika kazeta-ritzan. Azken urteotan, 2011 eta 2017 urteen artean, TVE-ren Eurovisión jaialdiko komentarista izan zen.
Radio Bilbaon (SER) eman zituen bere lehenengo urratsak kazetari-tzaren alorrean. Ondoren, Radio Popularren (COPE) eta La Gaceta del Norte egunkarian jardun zuen. 18 urterekin Efe Agentzian lan egin zuen, erreportaje berezien sailean. Ondoren, Londresen aritu zen BBCrentzat lanean, eta SER katea-rekin kolaborazioak egiten zituen musika saioetan. Madrilen, SER katean saio batzuk aurkeztu zituen ondoren: El Musiquero, El Gran Musical eta Los 40 Principales, bes-teak beste. Halaber, Actualidad Española, Mundo Joven eta bestela-ko aldizkarietarako ere idatzi zuen.
Telebistari dagokionez, 1968an ekin zion Pedro Olea eta Iván Zulue-tak zuzentzen zuten Último Grito musika saioa gidatzeari, TVE-n. Zuluetarekin batera, Un, dos, tres al escondite inglés filmeko protagonis-ta izan zen. A 45 revoluciones por minuto edo Terapia al desnudo fil-meetan ere lan egin zuen. 1998an, Álex de la Iglesiaren Muertos de
LABURREAN
3 Liburuak: Hogei liburu baino
gehiago argitaratu zituen, horien
artean: La bomba Esther Vilar,
Música pop, música folk, Enci-
clopedia de la música 1900-
1970, Estudio Abierto, Mundo
Fantástico, Ahora hablo yo
(2004) edo Cuando éramos
jóvenes (2004).
3 Irudia: 2006ko‘Supervivientes,
Perdidos en el Caribe’, saioa
gidatu zuen. Horretarako, Err-
publika Dominikarrera bidaiatu
zuen, zuzenekoak egiteko. Saio
honetan agertu zuen bere azken
eguneraino mantenduko zuen
estiloa, betiere bere sinbolo bila-
katu zuen elementua galdu
gabe: bibotea.
3 Eurovisión: 2011 eta 2017
artean Eurovisión saioa gidatu
zuen, ordura arte bertako sin-
boloa zen José Luis Uribarri
ordezkatuz.
Risa-n ere aritu zen, Santiago Segu-ra eta El Gran Wyomingekin bate-ra. TVE-n hainbat saio gidatu zituen: Ritmo 70, Hoy 14.15, Estudio Abierto, Directísimo, Fantástico, La gente quiere saber edo Fiesta, bes-teak beste. Hainbat sari eskuratu zituen bere lanengatik, tartean Tele-bistaren Sari Nazionala edo Ondas saria. ETB2-an, lau urtez Iñigo en Directo saioa gidatu zuen. Telebis-ta pribatuetan ere aritu zen: Las mañanas de Telecinco, ¿De qué par-te estas?, El kanguro, Qué memoria la mía...
Idazle bezala, berrogehi liburu inguru argitaratu zituen.
Iñigo, Geller eta koilarak 1975 urtea zen. José María Iñigo kazetaria oso ospetsua zen une horre-
tan, Francoren diktaduratik atera berria zen Espainiako estatuan. Orduan,
Directísimo saioa aurkezten zuen, 20 milioi pertsonak baino gehiagok
ikusten zutena (gogoan hartu orduan bi telebista kate besterik ez zeu-
dela). Hala, ikusleria zabala zuen saioak, Uri Geller mentalista Iñigoren
saioan agertu zuen unean. Bere garunaren indarra erabiliz, koilara txiki
bat makurtzea lortu zuen, guztion harridurarako. Telebistako zentralita
kolapsatu egin zen, Gellerrek sendatzea nahi zuten pertsonen deiekin.
Dudarik gabe, telebistaren historian betirako gelditu zen une horietako
bat izan zen. “Une telebisibo” deritzon horietako bat izan zen, Mercedes
Miláren elkarrizketak edota lehenengo Gran Hermano saioa izan zen
bezala. Kolektiboaren memoriarako uneak.