551 guaixe

16
SAKANAKO ASTEKARIA • 2016ko maiatzak 6, ostirala • 2. aroa • 551. zenbakia Eskola txikien identitatea agiri batean jasoa dute >>9 Auzo-konposta egin nahi duten altsasuarrendako deialdia >>7 Lakuntza eta Altsasuko aktoreak eszenara >>15 Irurtzungo kirol ekitaldiak martxan >>11 Europako musika eskolen jaialdia Altsasun >>14 Iturmendin San Migelak eta Altsasun Alde Zaharreko festak eta artisau azoka. Asteburuan bada zer ospatu Sakanan Rubor-tenis txapelketak irabazleak ditu Sakanerria >> 6 Kirolak >> 13 Maiatzarekin udaberria >>6 Altsasuko Udalak haur eskolako lanei oniritzia eman die >>7 Memoria historikoko ekitaldia antolatu dute Olatzagutian bihar >>3 eLe festa, euskaldun berriei aitortza egiteko >>5

description

 

Transcript of 551 guaixe

Page 1: 551 guaixe

SAKANAKO ASTEKARIA • 2016ko maiatzak 6, ostirala • 2. aroa • 551. zenbakia

Eskola txikienidentitatea agiribatean jasoadute >>9

Auzo-konpostaegin nahi dutenaltsasuarrendakodeialdia >>7

Lakuntza etaAltsasukoaktoreakeszenara >>15

Irurtzungo kirol ekitaldiakmartxan >>11

Europakomusika eskolenjaialdia Altsasun >>14

IturmendinSan Migelak etaAltsasunAlde Zaharreko festak eta artisauazoka. Asteburuan bada zer ospatuSakanan

Rubor-tenistxapelketakirabazleak ditu

Sakanerria >> 6Kirolak >> 13

Maiatzarekin udaberria

>>6

Altsasuko Udalak haur eskolako laneioniritzia eman die >>7

Memoria historikokoekitaldia antolatu duteOlatzagutian bihar >>3

eLe festa,euskaldunberriei aitortzaegiteko

>>5

Page 2: 551 guaixe

Guaixe • 2016ko maiatzaren 6a2

Bazkideekdeskontua

Bazkideek:

Bakarra:

MusikaEuropako Musika Eskolen Jaialdikokontzertua. Maiatzaren 6an, ostiralean,18:00etan Altsasuko Iortia kultur gunepareko plazan. Informazio gehiago 14. orrian.

Skalari Rude Band, Ritxi Skatalite etaRoberto Tortuga. Maiatzaren 6an, ostiralean,22:00etan Altsasuko Gaztetxean. Ondoren,festak Lezea tabernan segituko du.

Europako Musika Eskolen Jaialdikokontzertua. Maiatzaren 7an, larunbatean,11:00etan Altsasuko Iortia kultur gunepareko plazan. Informazio gehiago 14.orrian.

Joan-Etorriko bidaiak, itxiera festa.Maiatzaren 7an, larunbatean, 19:30eanAltsasuko Iortia kultur gunean. TxefoMendez, Bero, Jone, Unai eta beste.

Gazte txokoko gazteen kontzertua.Maiatzaren 9an, astelehenean, 18:00etanAltsasuko Intxostiapunta gazte gunean.

AntzerkiaAquel invierno. Maiatzaren 6an, ostiralean,22:00etan Altsasuko Iortia kultur gunean.Iortia antzerki tailerra.

Gora ezkonberriak! Maiatzaren 7an,larunbatean, 18:30ean eta 19:30eanLakuntzako kultur etxean. Txingurriye etaLakuntzako Udala.

Tengamos sexo. Maiatzaren 7an,larunbatean, 20:00etan Altsasuko Iortiakultur gunean. Aqui hay madera.

Toma el dinero y corr(omp)e. Maiatzaren8an, igandean, 20:00etan Irurtzungo kulturetxean. Migel Munarriz eta Marta Juaniz.

Bizikleta irteerak Altsasu-Gasteizko urtegia-Altsasu.Maiatzaren 7an, larunbatean, 9:30eanAltsasuko Baratzeko bide plazakolokomotoratik. 103 km. Zikloturista taldea.

Xabierko gaztelua. Maiatzaren 8an,domekan, 6:45ean Barranka txirrindularitaldeko mendi bizikleta taldearen Altsasukobajeratik. 118 km.

PinturaArtea azaltzen (bi koadro). Maiatzaren10ean, asteartean, 19:30ean AltsasukoHaritza tabernan. Hizlaria: Kitz Mendiola.Sarrera: 2 euro.

ErakusketakPintura erakusketa. Maiatzaren 8an,igandean, 12:00etatik 14:00etara eta18:00etatik 20:00etara Etxarri Aranazkokultur etxean. Pintura ikastaroko ikasleak.

Joan etorriko bidaiak. Maiatzaren 8ra arte,astegunetan 18:30etik 21:00etara etadomeketan 19:00etatik 21:00etaraAltsasuko Iortian. Txefo Artea Tailerra.

Nire lorategiko arrosari. Maiatzaren10etik 25era arte, astegunetan 18:30etik21:00etara eta domeketan 19:00etatik21:00etara Altsasuko Iortian. Itziar Nazabal.

Hitzaldiak Independentzia VS langabezia etaprekarietatea. Maiatzaren 6an, ostiralean,19:30ean Irurtzungo udaletxean etamaiatzaren 12an, ostegunean, 19:00etanLakuntzako kultur etxean. Hizlariak JoneEtxeberria eta Joseba Permach. Sortu.

Irurtzungo kirola eta kirolariak.Maiatzaren 6an, ostiralean, 20:00etan,Irurtzungo Kultur Etxean. Mahaingurua.Hizlariak: Tamara Angulo, Fermin Escudero,Jose Javier Zabaleta, Imanol Arregi, TxominNagore, Mikel Lasarte, Alejandro Maya etaLuis Martil. Moderatzailea: Mikel

Goldarazena. Irurtzungo Kirol Ekitaldiak.

Sendabelarren eta kostu txikiko natur-terapien iraultza goxoa. Maiatzaren 9ean,astelehenean, 18:00etan eta 20:00etanArbizuko kanpineko Amari yoga aretoan.Hizlaria: Josep Pàmies.

Respuestas combativas ante la violenciamatxista. Maiatzaren 12an,ostegunean,19:00etan Altsasuko Gure Etxea eraikinean.Neskendako. Altsasuko mugimendu feminista.

Kirola eta osasuna. Maiatzaren12an,ostegunean, 20:00etan IrurtzungoKultur Etxean. Hizlaria: Eduard Casanovas(OREKA, fisioterapia eta osteopatia).Irurtzungo Kirol Ekitaldiak.

BertsolaritzaSakanako bertso eskola. Maiatzaren 12an,ostegunean, 18:00etan AltsasukoIntxostiapunta gazte gunean.

Bestelakoak Talde jolasak. Maiatzaren 7an, larunbatean,21:15ean Altsasuko Intxostiapunta gaztegunean.

Foru plazara irteera. Maiatzaren 8an,domekan, 17:00etan. AltsasukoIntxostiapunta gazte gunea.

Aniztasunaren II. Astea. Maiatzaren 9tik13ra, astelehenetik ostiralera (asteazkenasalbu), 15:00etatik 16:30ean AltsasukoZelandi eskolako jantokian. Gurasoendakosaioak.

Taekwondo erakustaldia. Maiatzaren 9an,asteartean, 18:00etan Altsasun.

Deialdiak Euskal Presoak Euskal Herrira! Maiatzaren6an, ostiralean, 20:00etan Arbizuko etaEtxarri Aranazko plazetan, elkarretaratzeak.

Memoria historikoa, ekitaldia. Maiatzaren7an, larunbatean, 12:30ean, kultur etxeanudala bilkura berezia eta, 13:00etan,Sutegin. Olazti Memoria taldea.

Euskal Presoak Euskal Herrira! Maiatzaren8an, domekan, 20:00etan Altsasuko plazan,elkarretaratzea.

Ainetz LazkozGineaZORIONAK polita!! 6 urte dagoeneko. Seituguai arte bezain alai tazoriontsu. Muxu pilabat familia guztiarenpartetik.

maiatzak 6-12Sakanan antolatzen diren ekitaldien berri emateko: [email protected]

ZORIONAK Maialen!!Igandean zortzi urtebeteko dituzu, prime-ran pasako dugu!!Aita,ama,Uxue,Patxieta Iker.

Argazkiak emateko lekuak: • Altsasu: Foru Plaza 23-1 • [email protected] • Ordainketa, Guaixeren bulegoan edo ondoko kontu zenbakian egin daiteke:

3035 0018 47 0181012564 ZORION agurrakEta orain... 4 euro argazkia eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsen opari-papera doan! Bazkideek 3,50 euro!ARGAZKIAK ASTEBETE LEHENAGO EKARRI, TOKIRIK GABE GELDITUKO ZARA BESTELA!

Dantzari txikiakAltsasun elkartu ziren Altsasuko Musika eta Dantza Eskola-ko dantzari txikiak eta Urretxuko dan-tza taldekoak Atsasun elkartu zirenlarunbatean. Goizean kalejira egin zuteneta erromeria arratsaldean. +www.guai-xe.eus

Mendezek erakusketadespeditzeko festaantolatu duLarunbatean, 19:30ean Altsasuko Iortiakultur gunean

Txefo Mendezen Joan etorriko bidaiakerakusketa domekan despedituko da.Zurez eta banbuz egindako eskulturaketa koadroak dira nagusi erakusketan.Erakusketak ez zuen mustutze ekital-dirik izan, baina bai itxiera festa. Men-dezek emanaldi akustikoa prestatu dubiharko. Bero altsasuarra, Jone olaz-tiarra, Unai eta Iruñeko beste musika-ri batzuk poesia, gitarra eta abestiakeskainiko dituzte. Tea dastatzeko auke-ra izanen da ere.

Zinta dantza dantzatzeko prest.

»

Altsasu»

Page 3: 551 guaixe

Guaixe • 2016ko maiatzaren 6a 3

ezkaatza >>

Larunbatean, 12:30ean, udal bilkuraberezia kultur etxean eta 13:00etanekitaldia memoria Sutegin

Olazti Memoria taldeak, udala-ren laguntzaz, memoria historiko-ari buruzko ekitaldia antolatu dubiharko. Memoria historikoraaurreneko hurbilpena izan nahidu biharko ekitaldiak. Haren bidez“herritarren zerbitzura zegoenestatu baten zilegitasuna defenda-tzeagatik erailak edo errepresalia-tuak izan ziren pertsona haieiaitortza eta omenaldia” egin nahizaie. 33/2013 Foru Legean jasota-koari jarraituz, ekitaldi horrekin1936ko kolpe militarraren ondoriozeraildakoei eta errepresaliatuta-koei aitortza eta erreparazio mora-la egin nahi zaie. Udalak bilkuraberezia eginen du kultur etxeaneta gero Sutegi parkean ekitaldiaizanen da.

Francok estatu kolpea eman zue-la 80 urte beteko dira aurten. Gerra

eta errepresioa ekarri zuen horrek.Eta Olatzagutia ez zen salbuespe-na izan. Gaur egunera arte, OlaztiMemoriak argitalpenetatik eta olaz-tiarren lekukotzetatik jasotako tes-tigantzen arabera 17 olaztiar erailzituzten (gazteenak 17 urte zituen);beste bost frontean hil ziren; gutxie-

nez 27 olaztiar espetxeratu zituzteneta batzuk lan-zelaietan lanean ari-tzera behartu zituzten; bost funtzio-nariok lanpostua galdu zuten;gutxienez 10 olaztiarri ondasunakkendu zizkieten; bi errefuxiatu eginziren eta 11 emakumeri ilea moztueta publikoki umiliatu zituzten.

Erailak

Meliton Agirre Lezea, Juan Arre-gi Pozueta, Epifanio Amiama Fer-nandez, Domingo Bados Garcia,Eustaquio Bengoetxea Bengoe-txea, Miguel Bengoetxea Garabie-ta, Hilario Goikoetxea Agirre, FelixJimenez Aguilar, Felix JimenezPinel, Domingo eta Felix JimenezRobles, Fco Lopez Ezker, MigelMikelez Agirre, Moises PierolaAcedo, Faustino Rubio Bujanda,Gregorio Sarasola Arizkorreta etaMigel Bergara Bereau.

Frontean hilak: Alejandro EzkerGastaminza, Eduardo eta Grego-rio Fdez Otegi, Lucas GalbeteGanuza eta Jesus Lezea Galbete.

Espetxeratuak: Andres Gastamin-za Galarza, Antonio España Araña,Dimas Pozueta Gastaminza, Emi-lio Baztarrika Galdos, Eulogio Espa-ña Exposito, Fdo Lasa Otegi, Flo-rencio Agirre Lezea, FlorentinoRubio Gonzalo, Fco BengoetxeaGarabieta, Fco Lopez Albeniz, Hila-rio San Roman Ormazabal, JesusLopez Albeniz, Jesus Migel RiveroSanchez, Jose Askargorta Lasa,Jose Galbete Lopez, Jose Otegi

Ariztimuño, Jose Rubio Bujanda,Jose Zubikoa Exposito, Juan RubioSagasti, Julian Gastaminza Eraso,Leandro Etxandia Gastaminza,Manuel Gastaminza Galarza, MateoHilario Sarasola Arrizabalaga, MigelEtxandia Gastaminza, Rafael LasaOtegi, Tomas Aramendia San Romaneta Valeriano Santamaria Acedo.

Araztuak: Manuel Amiama Urre-ta, Fco Aramendia San Roman,Angel Arnaiz Salas, Pablo GuardePanero, Angel Gurmindo Etxandia,Feliciano Larrion Martinez, TomasLopez Albeniz, Martina LopezLopez, Teodoro Nazabal Bengoe-txea, Julian Pozueta Galarza, MigelRekarte San Migel, Sofia RubioBujanda, Pablo Uriarte Allende etaAntonio Zubieta Gorriti.

Ilea moztutako emakumeak Delfina, Encarnacion, Maria etaPilar Amiama Fdez, Dionisia Etxan-dia Gastaminza, Josefa, Juliana etaMaria Gastaminza Lezea, Domiti-la Guerra Gonzalez, Maria OlmosBayon eta Patricia Rubio Bujanda.

Errefuxiatuak: Jacinto ZeberioImaz eta Toribio Dorronsoro Bes-cansa.

Euskarairakurtzearen sariaEuskarazko lite-raturara lotzekogonbidapena daIrakurri, Gozatueta Oparitu (IGO)kanpaina, Eus-kaltzaleen Topa-guneak Sakana-ko Mankomuni-tatearen EuskaraZerbitzuaren etabeste hainbat eragileren laguntzazantolatu duena. Herrietako liburu-tegietan liburua maileguan hartu,hura irakurri eta iritzia eman ondo-ren, euskarazko liburu bat eroste-ko deskontu txartela jasoko da.Sakanako liburu-dendetan liburuakerostekoan deskontua izanen da.Liburua norbaiti edo norberari opa-ritu ahal zaio. Horixe da IGOren dinamika. Gaine-ra, hartan parte hartzen duten guz-tien artean zozketak izaten dira. Kan-paina indarrean den lehen hilabe-tean parte hartu duten guztienartean 30 euroko zortzi txeke zoz-ketatu dira eta honakoak izan dirasarituak: Frida Mendibe (Arbizu),Marisa Zabala (Etxarri Aranatz),Garazi Albarracín (Olatzagutia),Mariaje Perez (Ziordia), Yahya El Bah-kaoui (Etxarri Aranatz), Asier Zelaia(Altsasu), Iñigo Orella (Etxarri Ara-natz), Josebe Sagastibeltza (Arbizu).Maiatza akaberan beste zortzi txe-ke zozketatuko dituzte.

Gurasoei zuzendutako saioakarratsaldez izanen dira. Ikasleekkultur aniztasunari buruzkojarduerak herenegun etaasteazkenean izanen dituzte

“Joan den urteko arrakasta iku-sirik, bigarrenez AniztasunarenAstea antolatu da Zelandi eskolapublikoan”. Bego Zestau BaraibarSakanako MankomunitatekoMigrazio eta Aniztasun teknika-riaren azalpena da. Zelandi esko-lako hezkuntza komunitatea elkarhobe ezagutzeko eta elkarren arte-ko harremanak estutzeko saioakantolatu dira astelehenetik ostira-lera, asteazkenean salbu. Ikaste-txeko jangelan elkartuko dira.Migratzaileek Altsasun bertanizandako bizipenak kontatukodituzte lehen saioan. Ondorenbakoitzaren sorterrian hezkun-tza, osasungintza edo sukaldari-tza nolakoa den azaltzeko saioakere izanen dira.

Ikastetxean bizi den kultur aniz-tasuna azaleratzeko balioko du pro-gramazioak. Zestaurekin bateraberau antolatzen Burunda mende-baldeko Oinarrizko Gizarte Zerbi-tzua, eskola, Zelandiko gurasoelkartea eta ama talde bat aritu dira.

Ikasleen bidaiak Herenegun eta asteazkenean Zelan-diko ikasleak munduko bost etxe-

etara “bidaiatuko” dute. Horrela,Txina, Maroko, Portugal, Altsasueta Alemaniako hainbat gauza eza-gutuko dituzte: jakiak, istorioak,kondairak, janzkerak…

Ekimena Olazti Memoria taldeak antolatu du, Olaztiko Udalaren laguntzarekin.

SAKANAAltsasu»

Egitaraua >> Maiatzak 9, astelehena 15:00etatik 16:30era MundutikAltsasura: zailtasunak, nahiak…

>> Maiatzak 10, asteartea15:00etatik 16:30era Munduanbarrena hezten.

>> Maiatzak 11, asteazkenaGoizez, txoko anitzak ikaslegoarendako.

>> Maiatzak 12, osteguna15:00etatik 16:30era Mundukoosasungintzak.

>> Maiatzak 13, ostirala15:00etatik 16:30era Munduko jakiak.

Aniztasunaren asteaZelandi eskolan

Olatzagutia»

36an hildakoen etaerrepresaliatuei oroimenaeta aitorpena

KALTE-ORDAINAK KOBRATUTA ITXI DA GA-MESAKO LAN GATAZKA:Nafarroako Lan-ar-loko 3 zk.ko Epaitegiak onetsitako kalte-or-dainaren kobrantza egin ondoren, ELAk jaki-

narazi duenez, Gamesako gatazka juridiko-sindikala bukatu da. Gatazka 2010ean hasizen Gamesak Altsasuko lantegia itxi zuenean.

Page 4: 551 guaixe

EITB: agurrik ez, gero arte baizik astekoa

Aingeru Mikeo

Oier Sanjurjo eta Pucko Etxarri Aranatzen:

Osasuna Fundazioak antolatuta, Osasunako Oier Sanjurjo eta Pucko jokalariak Etxarri Aranazko kultur etxean izan ziren asteazkenean. Izan ere, Etxarrin Osasuna Futbol Eskola eskaintzen da, bi txandatan. Eskolan parte hartzen du-

ten 43 haurrek eta ekitaldira hurbildu zirenek Sanjurjoren eta Puckoren azalpenak entzun zituzten, nahi adina galdera egin zizkieten eta eurekin argazkia ateratzeko aukera izan zuten. Zozketak eta beste ere izan ziren. Ekitaldian

Osasuna Fundazioko presidentea, Osasunako babesle Lacturaleren ordezkariak, Etxarri Aranazko Silvia Marañon zinegotzia eta beste izan ziren.

Guaixe • 2016ko maiatzaren 6a4 iritzia

Berlingo harresia bota zenetik 25urte pasa badira ere, gero etagehiago dira gaur egun eraikitzenari direnak Europak zehar: Ceu-ta eta Melilla; Israel eta Zisjorda-nia; bi Koreak; Uzbekistan eta Kir-guizistan; Arabia Saudi eta Irak;Maroko eta Sahara ekialdekoa;Irak eta Kuwait; India eta Ban-gladesh; Botsuana eta Zimbaue;EEBB eta Mexiko; Bulgaria-Tur-kia/Grezia…

Milaka poliziek zaindutako

harresi igaro ezinak dira gaureraikitzen direnak; gosetea,gerrak, pobrezia eta miseriatikihesi doazen milioika pertsoneizonalde ziurrago baterako esku-bidea urratzen dieten lotsaren(edo lotsarik gabeko) harresiak.Gaur egungo Europaren baliodemokratikoen krisia agerianuzten dituzten harresiak, etahorrekin batera, krisi politikoaeta humanitarioa.

2015ean esan zitzaigunez, esta-

tu espainiarrak 8.000 errefuxia-tutik gora hartu behar bazituenere, urte bukaeran 18 besterik ezzituen hartu. Gauza bera Fran-tzian (300etik 7 soilik), Nafarro-an 16 besterik ez… Eta hau guz-tia gutxi balitz, Austriak migra-zioen kontrako le g erikzorrotzenetakoa onartu berridu. Babeserako eskubideamurriztuko duen legea. Horinahiko ez, eta 400 metroko harre-sia eraikitzeko asmoa dauka Ita-

liako mugan. Europak ezin uka dezake bere

mugetan gertatzen ari dena. Etamunduan zein den bere paperabirplanteatu behar luke. OrainEuropara datozenak, Europangertatzen ari dena, akatsez bete-riko nazioarteko politika batenondorio baita.

Europar Batasunak honen guz-tian duen erantzukizunaz gain,norberakoek ere ulertu behardugu, erabateko erantzukizuna

ez badugu ere, nolabaiteko zeri-kustekoa ere badaukagula hone-tan guztian.

Eta zer egiteko asko ere: ongiinformatuak egotea, iritzi kri-tikoa izatea, mugitzeko grina, etaenpatikoak eta solidarioak iza-tea okerren pasatzen ari denharekin.

Ez dadila egoera hau gehiagoluzatu, ez gure izenean behintzat.

Sakanako Immigrazio Zerbitzua

hara zer dien

Berlingo harresia bota eta hamaika eraiki???

LAGUNTZAILEAK:

GuaixeERREDAKZIO BURUA: Alfredo Alvaro Igoa • [email protected]: Maider Betelu Ganboa • [email protected]: Ainhoa Etxeberria PikabeaPUBLIZITATEA: Maria Saez de Albeniz • [email protected] eta Eneida Carreño Mundiñano • [email protected] ERREDAKZIO LAGUNTZAILEAK: Maialen Huarte Arano,

Eñaut Agirrebengoa Apaolaza, Larraitz Amadoz Lazkano etaErkuden Ruiz BarrosoZUZENTZAILEA: Maria Luisa Zelaia MendiaARGITARATZAILEA: Guaixe Fundazioa. Foru plaza 23-1. 31800Altsasu • 948 564 275 • 948 562 107 • 618 882 675 KOORDINATZAILEA: Goizeder Anton Iturralde • [email protected] ZERBITZUA: GK• Ainhoa Etxeberria Pikabea • [email protected]: Gixane Andueza Goikoetxea • [email protected] GORDAILUA: NA-633/1995TIRADA: 3.200

BAZKIDEAK

Atzotik, Nafarroan ez dugu Eus-kal Telebista TDT bidez ikuste-rik. EITBk Nafarroan emititzea-ri utzi dio, Estatuko IndustriaMinisterioak egindako isunmehatxuak tarteko. Eta hori guz-tia, UPNk jarritako helegite batenondorioz.

Ez ditugu ikusiko Xabier Euz-kitze eta Josean Tolosa pilotapartiden ahozko azalpenak ema-ten, ezta Ane Urrutia eguraldia-ren iragarpena egiten, ezta JulenIantzi lesakarra El Konkis aur-

kezten, eta ezta Julen Telleria Guta Gutarrak gaztetxoen ikuskizu-na aurkezten. Horiek denak etabeste asko desagertu eginen diragure egongelako tresnatik, etabaita, neurri batean, geure bizi-tzatik ere.

Ez da historia samurra izanNafarroan euskarazko telebistaizatearen borroka, urte asko,ilusio asko eta elkarlan askobizi izan dituena. InozentzioAierbe San Migeleko kaperauuhartearrak harrotasunez azal-

tzen zuen Guardia zibila berta-ratuta ere, berak giltzapeturikzeukala sakristian EITBrenantena, haiek harrapa ez zeza-ten. Udalen, herritarren eta Ikas-tolen sareak sustatu zuten ante-nen hedapena. Azken aldi hone-tan, bai ta Naf ar roakoParlamentuak eta AldaketarenGobernuak ere aldarrikapenaeta kudeaketa egin dute EITB eranormalizatuan ikus dadin. Halaere, ez da nahikoa izan.

Ez da nahikoa izan UPN alder-

diaren setakeria, itsukeria etamaltzurkeriagatik. Edozein gizar-tetan, zeinetan demokrazia, elkar-bizitza, kultura eta jakintza gara-tuta dauden, ez litzateke ulerga-rria izanen XXI. mendean,teknologien eta komunikazioarenaroan, informazioari halako ate-ak ixtea. Baina Nafarroan posi-ble da. Posible da alderdi politi-ko garrantzitsu bati bidezkoairuditzen zaiolako beraiek beza-la pentsatzen ez duen hiritargoakulturalki zapaltzea eta deusez-

tatzea, hain zuzen ere, euskalkultura bizi duten nafarrak. UPNda Nafarroaren berezko jatorria-ri uko egin dion lehenengo belau-naldia, aurreko belaunaldietanabertzaleek, liberalek, karlistek,integristek eta abar, denek argizutelako nafarren euskal jato-rria. Horra hor UPNk euskara etaEuskal Herriaren “asmakizuna-ren” aurrean duen sukar-ametseroaren oinarria.

EITB agurrik ez, gero arte baizik.

objektibo tik

objektibo tik: [email protected]

Page 5: 551 guaixe

5Guaixe • 2016ko maiatzaren 6a

Etxarri Aranatz» SAKANA

Altsasu»

sakanerria >>URBASA FOSIL AURKIKUNTZEN MAPA-MUNDIAN:www.paleobiodb.org web orriakmunduko fosil aurkikuntzen mapamundiadu eta bertan Urbasa agertzen da. Web orria

fosiletan adituendako da. Taxonomia zienti-fikoekin batera, geologia aroen izen zerren-da oro zehatza erabiltzen ditu.

Larunbatean, 12:00etan, AltsasukoForu plazan 18 sakandar omendukodituzte eta antolatu denmintzodromoan euskaldunak partehartzera gonbidatu dituzte

Euskalduntzeko ahalegina eginduten pertsonei eta hizkuntzajarioa hobetzeko mintzakide pro-graman luze daramaten sakanda-rrak omenduko dituzte bihar. eLefesta izena eman diote praktikaeta ospakizuna uztartuko dituenekimenari: “ekitaldiak ikasketaprozesua despeditu eta eurenburua euskaldundu dutenei etaeuskaraz aritzeko soltura bila Min-tzakide programan izena emandutenak omentzea du helburu”.

Eta hortik heldu da ospakizu-naren izena ere. Batetik, “elea,hitza edo berba da. Baina, bestal-de, L hizki maiuskulak ibilgai-luen gida baimena atera berriduten gidariek autoetan eramatendute. Ikasi ondoren praktikatzenari direla adierazten du”. 18 omen-duek, aitortza gisa, hasierako eki-taldian opari bana jasoko dute.Ondoren, euren komunitatearekineuskara praktikatzeko aukera iza-nen dute, mintzodromoa antolatubaita. “Haiekin euskaraz hitz egi-nez omenduei egindako ahalegi-na eskertuko diegu. Eskertu, Saka-nako euskaldunon komunitatea

zabaldu eta handitu egin dutela-ko eta lehendik euskaldunak gare-nak euskaraz jende gehiagorekinhitz egiteko aukera eskaini digu-telako”.

Sakanako AEKk, SakanakoMintzakide programak, Sakana-ko Mankomunitatearen EuskaraZerbitzuak eta Guaixe fundazio-ak antolatu dute eLe festa etasakandarrak bertan parte hartze-ra gonbidatu dituzte. Azaldu dute-nez, haurrendako txokoa izanenda, gurasoek mintzodromoanlasai parte hartu dezaten. Ospa-kizuna auzatearekin despeditu-ko da.

Euskaldun berriei aitortza eLe festan

Astean behin euskara praktikatzera elkartzen diren mintzakideetako batzuk.

Errepresaliatutakoemakumeak bihar gogoanHaien omenez SartagudakoMemoriaren Parkean bihar mustukoden eskultura sustatzeko laguntzaeman dute Irurtzun, Lakuntza etaZiordiko udalek

Nafarroako 58Udalek, tarteanIrurtzun, Lakun-tza eta Ziordiko-ek, Gerrate Zibi-lean eta Frankis-moan errepresal iatutakoemakumeen omenez SartagudakoMemoriaren Parkean larunbateanmustuko den eskultura bat sustatudute. Rodrigo Romeroren lana da,Nafarroako Afusilatutako FamilienElkarteak eta Pueblo de las ViudasElkarteak sustatuta, “duintasunare-kin bizi eta sufritu zuten emakume-en omenez” egindakoa. Obrarenbalioa 35.500 eurokoa da eta Nafa-rroako 58 udalek eskultura susta-tzeko diru ekarpenak egin dituzte,Irurtzungo, Lakuntzako eta Ziordi-ko udalak tartean. Eskultura larun-batean Sartagudan ospatuko denNafarroako Memoria Historikoa-ren Egunaren barruan mustuko da.

Altsasu institutuko DBHko 4. mai-lako ikasleek atzo Pako Etxeberria-ren hitzaldian izan ziren Iortia kul-tur gunean. Forentseak hilobienaurkikuntza, indusketa eta iden-tifikazioak nola egiten dituztenazaldu zien, baita hainbat pasar-te ezagun kontatu ere, batez gureinguru hurbilekoak. InstitutukoGizarte Mintegiko irakasle AnderLeonek argitu digunez, ikastetxe-an zortzi urte daramate memoriahistorikoa lantzen. “FrankismoanSakanan eguneroko bizimoduaazaltzen duten ahozko testigantzakjasotzea da gure helburua”.

Ahozko historia hori jasotzekoikasleek adineko pertsonak elka-rrizketatu dituzte. Makina bat gai-ri buruzko galderak egin dizkie-te: haurtzaroa, eskola, gaztetasu-na, jaiak, ezkontza, bikoteharremanak, lana, politika, erli-jioa… Dagoeneko 300 bat elkarriz-ketako artxiboa dute, ikasleekbakoitzaren transkripzioarekin,laburpenarekin eta audioan edobideoan elkarrizketa jasotzen duendiskoarekin. Egitasmo horrenbarruan, ahozko historia jasotze-

ko metodologian aditua den Lau-ra Benadiba historialari argenti-

narra ezagutu zuten ikasleek joanden urtean.

Administrarilaguntzailelanetarako zerrenda osatzekoudalaren deialdiaEtxarri Aranazko Udalak adminis-trari laguntzaile lanetan aritzekozerrenda sortu behar du, beha-rren arabera etorkizunean behinbehineko kontratazioak egiteko.Interesa dutenek honako baldin-tzak bete beharko dituzte: adinnagusia, eskola-graduatua, 1.mai-lako Lanbide Heziketa edo hauenbaliokidea, C1 euskara maila etadeialdian aipatzen direnak. Ize-na emateko epea hilaren 13an,14:00etan, despedituko da. Ins-tantzia, nortasun agiria eta meri-tuen zerrenda aurkeztu beharkodira. Euskara ziurtagiririk ez dute-nei maiatzaren 16an, 9:30ean, egi-nen zaien proba, Utzuganen, Arbi-zuko industrialdean. Azterketateoriko praktikoa, berriz, 18an egi-nen da, 8:00etan, Etxarri Aranaz-ko udal liburutegian. Deialdiarenoinarriak www.etxarriaranatz.eusweb orrian, udal bulegoan etaAltsasuko Nafarroako EnpleguZerbitzuan kontsultatu daitezke.

»

Ikasleak Pako Etxeberriarekin

Gerra Zibilaren berri eman zien Etxeberriak Institutuko ikasleei.

Page 6: 551 guaixe

6 sakanerria Guaixe • 2016ko maiatzaren 6a

Altsasuko Gazte Asanbladak anto-latutako Alde Zaharreko festak,Europako Musika Eskolen Jaialdi-ko gaurko eta biharko kontzertuaketa domekako artisau azokak dirahiru egun hauetako ospakizunenardatza. AGAk ospakizunen aurre-ko egitaraua prestatu zuen. Hala,asteartean Nafarroako proiektusostengaezinen egoeraren berrieman zuten Sustrai Erakuntza fun-dazioko kideek. Atzo, berriz, LoreaAgirrek eta Onintza Iruretak eus-kara eta feminismoa izan zutenhizpide emandako hitzaldian. Ondo-ren, afari begetarianoa izan zen;aurreko guztia bezala, gaztetxean.

Egitaraua >> Maiatzak 6, ostirala17:00etan Haurrendako jolasak.17:15ean Kalejira Altsasuko Musika etaDantza eskolako perkusio taldearekin. 18:00etan Emusik kontzertua Koloniakohaize orkestra sinfonikoa, AltsasukoMusika eta Dantza Eskolako konboak etaeskolania eta Erkudengo Ama abesbatza. 18:30ean Txokolate-jana. 22:00etan Aquel invierno antzezlana.Iortia antzerki tailerra, kultur gunean. 22:00etan Skalari rude band, RitxiSkatalite eta Roberto Tortuga. Festak Lezea

tabernan segituko du.

>> Maiatzak 7, larunbata11:00etan Emusik kontzertua: AltsasukoMusika eta Dantza eskolako dantzariak,Burundar Txistulariak, Hungariakotradiziozko musika tresna taldea eta Italiakoabesbatza, soka orkestra eta rock taldea. 12:00etan Ele festa. Euskaldun berrieiaitortza eta mintzodromoa. 12:30ean Hamabitakoa. 13:30ean Aizkora apustua.14:30ean Herri bazkaria, plazan.Ondoren, Goizargi txarangarekin Burundapilotalekura. 17:00etan II. Pilota goxua txapelketaren

finalak. Ondoren, magrak gaztetxean.18:00etatik 21:00etara Josketa,lentzeria eta ehoziri ikastaroetako lanenerakusketa, Gure Etxea eraikinean. 20:00etan «Tengamos el sexo en paz»antzezlana. Aquí hay madera taldea, Iortiakultur gunean. 23:00etatik 3:00etara Dantzaldia Eingoal deu taldearekin.

>> Maiatzak 8, domeka9:00etan Dianak Zangitu fanfarrearekin,Alde Zaharrean. 10:30etik 14:30era Artisau azoka etataloak, Foru plazan.. 11:00etatik 14:00etara Josketa,

lentzeria eta ehoziri ikastaroetako lanenerakusketa, Gure Etxea eraikinean. 13:30ean Bildots zozketa. 17:30ean Ludoteka eta gazte txokoa (+12urte) plazara! Ginkana, tailerrak eta jolasak. 19:30etik 21:30era Dantzaldia Luis etaAna bikotearekin, Foru plazan.

Oharrak:- Larunbatean, 12:00etatik 24:00etara, GartziaXimenez kalea oinezkoendako izanen da. -Eguraldiak lagunduko ez balu, Emusikkontzertuak Burunda pilotalekuan izanenlirateke. - Larunbatean Jai Busak ohiko ordutegiaizanen du.

22 artisau postu

Lentzeria eta ehoziri udal tailerre-tako kideen lan mahaiekin bate-ra beste hainbat artisau lanean ikus-teko aukera izanen da domeka goizpartean Altsasuko Foru plazan:Anjel (ardi-moztailea), Patxi Ami-

llano (gaztagilea), Marian Mayo (iru-lea), Alejandro Rellan (makilak), zuralantzeko eskola, Asier Crespo(larrua), Alvaro Garcia (zeramika),Iñaki Villanueva (zura), Cañama-res anaiak (egurra), Batuta (berzi-klapen tailerra), Juan Manuel Herre-ro (kilikiak eta kiliki tailerra), Agus-

tin Lopez de Zubiria (isetsak edoilarriuntzia), Ramon Paniagua(momotxorroak), taloak, Santi Saez(zaharberritzea), Pedro LazkozMarin (harria), Rodolfo Rivero(uztarriak), Ion Dufurrenea (kai-kuak), Carmelo Llena (pilotak) etaItziar Nazabal (margoa oihalean).

Talogile taldea gosetiak asetze-ko lanean izanen da: Tiscar Duran,Maite Yeregi, Arantza Asuraba-rrena, Mari Navarrete, MaripiLarrea, Juanita Mazkiaran, IdoiaGanuza, Mari Jose Elizalde, PetriGarcia, Belen Rubio eta Jose LuisFernandez.

San Migel festakhemen diraMaiatza jaso ondoren, San Migel fes-ten txanda iritsi zaie iturmendia-rrei. Gaurko eta biharko ospakizunegitaraua antolatu dute herriko era-gileen artean eta sakandarrak Itur-mendiko festetaz gozatzera gonbi-datu dituzte.

Egitaraua>> Maiatzak 6, ostirala20:00etan Triki-pintxo-poteagaztetxean eta bi elkartetan.Ondoren bokata-jatea, gaztetxean.

>> Maiatzak 7, larunbata13:00etan Herriko dantzariak plazan. Auzatea17:00etan Pilota partiduak frontoian. Gero herri kirol apustuak.20:00etan Auzatea plazan. 20:00etatik 22:00etara DantzaldiaTxikiband taldearekin. 22:00etan Herri afaria Aitzkozarelkartean.00:00etatik 3:00etara DantzaldiaTxikiband taldearekin. Eta gaupasa Gaztetxean eta Aritzagaelkartean.

Ennecorekin batUharte Arakilgo, Bakaikuko eta Itur-mendiko udalek eta Nafarroa Bizi-rik fundazioak lankidetza hitzarmenbana sinatu dute. Azken horrek sus-tatzen duen Enneko, haritzarenmemoria egitasmoa legegintzaldiosoan lagunduko dute udalak. Lagun-tza hori eskertzeko Nestor Baste-rretxeak parkean jartzeko diseina-tu zuen eskulturaren errepika jasodu Uharte Arakilgo Udalak.

Suarez euskaltzainurgazleEuskaltzaindiak osoko bilkura eginzuen ostiralean Iruñean eta euska-raren akademiak sei nafar euskal-tzain urgazle izendatu zituen. Horienartean dago Castillo Suarez Garciaaltsasuarra. Euskal Filologian lizen-tziaduna. Idazlea, poesia eta haurliteratura generoak landu ditu.Lan-bidez euskara teknikaria da, azke-neko 13 urteetan Sakanako Man-komunitatean. Bada beste euskal-tzain urgazle sakandar bat: Jose LuisErdozia Mauleon etxarriarra, 2006komaiatzaren 26tik.+www.guaixe.eus

Soken eta oinarrien laguntzaz jaso zuten etxarriarrek maiatza. Haize hotz eta elurfitsak erortzen zirela aritu ziren bakaikuarrak lanean.

50 bat iturmendiarren artean 24 metroko maiatza jaso zuten. Mendi gainean eta herriko parkean maiatza bana jaso zituzten ziordiarrek.

Maiatzak gora

Altsasu»

SAKANA

Altsasu»Iturmendi»

Festa giroa bueltan etorriko da.

Esku-langileak lanean ikusteko aukera izanen da domekan. Irudian ehoziriekin lanean.

Asteburu bete ospakizun

Page 7: 551 guaixe

sakanerria 7Guaixe • 2016ko maiatzaren 6a

Altsasu»

»

Lanak udan hasi eta abenduaren31rako despedituak egotea nahi duudalak. Gaur egun 42 ume daudehaur eskolan.

Aho batez Altsasuko Udalak onar-tu zuen Txirinbulo udal haur esko-la egiteko proiektuaren eta lanenexekuzioaren konpromisoa. Horre-kin batera, lanak egiteko aurrekon-tu aldaketa onartu zuen ere. Nava-rro Villoslada eraikineko behekosolairuan egonen da udal haureskolaren egoitza. Lanak egitekoenpresek euren proposamenak aur-kezteko hilabete izanen dute. Auke-ratutakoak 4 hilabete eta 3 astetandespeditu beharko ditu lanak(2009an lanen herena egin zen),abenduaren 31rako. Horrela, udalhaur eskola 2017-2018 ikasturtera-ko erabilgarri egongo da.

Txirinbulo haur eskolako lanek585.000 euroko aurrekontua dute.Haietara Nafarroako Gobernuak250.000 euro bideratu ditu. Horre-tarako hitzarmena sinatu beharda eta zirriborroaren gainean lane-an ari dira aldeak gaur egun. Altsa-suko Udalak lanetara 335.000 eurobideratuko ditu. Haietatik258.270,01 euro moduluen sutearenondoren aseguru-etxeak ordaindu-takoak dira (gazte guneko egoki-tzapenean zerbait gastatu zen) etagainontzeko 76.729,99 euroak uda-laren diruzaintzako gerakinetikaterako dira. Beraz, udalak berezerbitzu baterako egoitza egitekoez du zorpetu beharko.

Haur eskola berriaNavarro Villoslada eraikinerako2009ko proiektuak zortzi unitateeta 1,3 milioi euroko aurrekontu-koa zen. Irailaren 3ko sutearenondoren egindakoa 6 unitate eta900.000 euroko aurrekontua zuen.Hezkuntza Departamentutikazken 10 urteetako jaiotzak etamatrikulazioak kontuan izaniklau unitateko haur eskola egiteaegokiena litzatekeela adierazizuten. Txirinbulo berriak 1-2 urte-ko umeendako unitate bat izanendu, 2-3 urteetakoendako beste bat,unitate mixta bat, bularreko ume-endako unitatea eta jangela iza-nen ditu.

Txirinbuluko hezitzaileak bil-kuran izan ziren eta erabakiare-kin “oso pozik” atera ziren, “suzi-riak botatzeko moduan. Altsasu-

ko familia guztien beharrak ase-tzeko moduko eskola izanen dugu”.Matrikulazio epea hilaren 20tik30era izanen dela gogorarazi zuten.Moduluak erre zirenean “zer egin”jakin gabe egon zirela aitortu diguRosa Goikoetxea hezitzaileak. Gai-neratu du gaur egungo behin behi-neko egoitzan “leku gutxi dugu bai-na gure lanarekin segitu dugu”.Goikoetxeak haur eskola zazpiegoitzetan ezagutu du: DomingoLunbier, Navarro Villoslada,mojen ikastetxea zena eta obrakegin dituztenean ludotekan, libu-rutegian, Zelandi eskola eta modu-luetan. Haur eskolaren diseinuanhezitzaileek esku hartu dutelaesan digute.

Diruzaintzako gerakina

Gastu orokorretarako udalakduen dirua 1.895.417,15 € dira.Haietatik 244.337,9 € zintzilikdauden hirigintza gaietarakobideratuko dira. Aurki Otadia-ko 3. sektoreko epaia emanendu auzitegiak. 900.000 eurogorde dira kontrako epaia iza-nez gero ordaindu ahal izateko.Beraz, erabilgarri 751.079,25 €ditu. Haur eskola egiteko 335.000€ bideratuko direnez, 416.079,25€ gelditzen dira. Talde guztiekadostuko dute zein inbertsio egin.

Iritziak

Javier Ollo Martinez alkateak(Geroa Bai) aldeko botoa emate-rakoan esan zuen udalak “Txirin-bulo udal haur eskolarekin zor etaardura politiko eta etikoa” due-la. “Hezitzaileek egiten duten landuina legegintzaldi honetan behinbetiko egoitza batean egin deza-tela espero dut. Behin behinekoegoitzetan urte asko eman dituz-te eta bada garaia udalak ahale-gin handia egin eta egoera kon-pontzeko”. Arantza Bengoetxea Intxausti(EHBildu) baiezko botoarekin bateraalkatearen eta departamentuarengaiaren kudeaketarekin guztizados ez zeudela adierazi zuen. “Ustedugu bai udalak nola departamen-

tuak ez dutela sakonean aztertuTxiokak bere azpiegiturak haureskola han jartzeko egindakoeskaintza. Hala egin balitz agianorain jarriko den dirua altsasua-rren beste behar batzuetara bide-ratuko litzateke”. Alkateak gaiakudeatzerakoan Ongizate Batzor-deko lehendakariarekin harrema-nik ez duela izan adierazi zuen. Era-bakia hartzerakoan udalarenazaparte departamentuaren txoste-nak ere izatea nahiko luketelaesan zuen. Eta eskatu zuen uda-lak eta departamentuak sinatubeharreko hitzarmenean “beha-rrezko berme guztiak jaso ditza-la lana beharrezko baldintzetanegin dadin, epeak, ezusteak...” Alkateak argitu zuen Txiokak kon-tsortzio publiko-pribatu bat sor-

tzeko proposamena aurkeztu zue-la (udala buru eta udalaren eta Txio-karen bina ordezkarirekin batera).“Kudeaketa eta zuzendaritza-peda-gogikoa Txiokaren eskutan izateaproposatzen zuten. NafarroakoGobernuan galdetu genuen etahalako erakunde batek ez zuelatoki-kontsortzio izaera izanen etaezin izanen zuela diru-laguntza-rik jaso adierazi zuen”. Geroa Baikudeaketa eta zuzendaritza Txio-karen eskutan gelditzearekin adosez zegoela gaineratu zuen. Juan Migel Perez Hurtado (PSN)adostasuna azaltzearekin batera,Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza “motz” gelditu zela etaaurrekontua estaltzeko falta ziren77.000 euroak ordaintzea eskatuzuen, “udalak diruzaintzako-gera-

kinetik ez gastatzeko”. Javier PazOngizate Batzordeko buruak“eskertuak” egoteko arrazoiakzeudela erantzun zion:”diru-lagun-tza 900.000 euroko proiektuarieman diote, eta ez eginen den585.000 eurokoari. Diru-laguntzatxikiagoa litzateke orduan”. Virginia Alonso Apariciok(GoazenAltsasu) eskerrak eman zizkienurteetan haur eskola publikoarenalde lanean ari diren guztiei: garaibateko eta oraingo familiei, haureskolako lantaldeari, udal tekni-kariei eskerrak. “Poz handia sen-titzen dugu. Zerbitzu hau gureherriko premia handienetako batdela uste dugu”. Javier Lopez Patus(UPN)proiektua aurrera egiteare-kin pozik azaldu zen. Lanak egite-ko epeekin kezka adierazi zuen.

Udalak haur eskola egiteko erabakia hartu du

Beheko solairuak hartuko du Txirinbulo udal haur eskola.

Maiatzaren 13an jarri nahi diramartxan. Izena eman nahi duenak900 730 450 doako telefonora hotsegin dezake

Sakanako Mankomunitateko Hon-dakin Zerbitzuak auzo-konpostagai-lu bana Otain eta Navarro Villos-lada ikastetxea zenaren ondoanjarri zituen 2014ko abenduan. AldeZaharreko eta Otai aldeko 33 fami-liek eta zabalguneko bik auzo-kon-posta egiteko izena aspaldi emana

dute. Mank-etik azakdu dutenez,auzo-konpostagailu bakoitza, gehie-nez, 35 familiek erabiliko dute.

Bai batean bai bestean auzo-kon-posta egiteko izena emateko auke-ra dago. Altsasuko zabalguneanHondakin Zerbitzuak kartelak jarriditu interesatuek izena eman deza-ten. Hilaren 11ra arteko epea iza-nen da. Eskaerak jasotze ordena-ren arabera onartuak izanen dira.

Jende gehiagok izena emanen baluitxaron zerrenda osatuko litzateke.

Altsasun auzo konposta egitenmaiatzaren 13an hasi nahi dute.Hala izateko, izena emanda daude-nendako argibide hitzaldiak izanendira. Haietan konposta sortzekoprozesua azaldu eta materialak(pertza, gida eta giltza) banatukozaizkie. Bi auzo-konpostagailuakmartxan jartzeko baldintza baka-

rra dago: izena eman dutenen arte-an gutxienez boluntario bat egondadila. Bere edo beraien egitekoamantenu egokiaz arduratzea litza-teke: buelta ematea, lehorra bada-go ura botatzea, zerbitzuari arazo-ak komunikatzea… Altsasuko Uda-lak auzo-konpostagailuen inguruandagoen eremua garbitu eta noize-an behin txukun uzteko konpromi-soa hartu du.

Auzo-konpostagailuak martxan jarriko dira

Bi gazte auzo-konpostagailuen ondoan.

Page 8: 551 guaixe

8 sakanerria Guaixe • 2016ko maiatzaren 6a

Altsasu»Altsasu» SAKANA

Alonsoren obraonena klinikanikusgaiLizarrako Florencio Alonso Sevillamargolariak bere lanik onena Jose-fina Arregi klinika piskogeriatriko-ari eman dio. Bere ama klinikan ingre-satua egon zen eta altan joan ondo-ren komunikabideetan ikusi zuen,klinika ez zela gai aurrera egitekoez baitzituen ekonomikoki aurreraateratzeko ahalbiderik. Hori horre-la, pentsatu zuen bere obrarik one-na eman ahal izango zuela. Jendeasentsibilizatu eta arazoaz kontura-tzeko, baita laguntza ahalbidetzenlaguntzeko ere. Beraren ustez, kli-nika oso garrantzitsua da pertsonahauendako klinikari esker beraienbizi kalitatea hobetzeaz gain, tra-tamenduak oso zehatz ezartzendirelako, oso pertsonalki. +www.guaixe.eus

Ezkila errepikakhemen dira Maiatzeko gurutzetik irailekora,asteartetik irailaren 14ra arte, eguer-dietan ezkila-errepikak entzunen diraAltsasun. Aurreneko errepikan AsierBeramendi (1988an hasi zen erre-pika jotzen, 10 urterekin), FelixMartinez (1990tik), Jesus Irisarri(1985etik) eta Jesus Bengoetxea(2008tik) aritu ziren. Lau bat minu-tuko txandatan aritu ziren ezkilanagusiekin eta txikiak jotzen lanapartekatu zuten. Azken langintzahorretan Anjel Aldasororen, Txarro-ren, eta Pedro Jimenezen laguntzaizan zuten. 18 minutu inguru iraunzuen aurreneko errepikak. Guztia-ren zuzeneko lekuko izan zen Javie-ro Ollo alkatea. Errepika berresku-ratu zuen Enrike Zelaiak Foru pla-zatik jarraitu zuen errepika.

Florencio, eman duen koadroarekin.

Asteartean aritu zirenetako batzuk.

»

»

»

LHko ikaslea sarituaLanbide Heziketako ikasketen sariberezia jaso du Sakana Lanbide Hezi-keta institutuko Iñigo Gonzalez ikas-leak. Sari horiek Lanbide Heziketa-ko ikasketa bakoitzeko espedienteonenak saritzeko balio dute. Gon-zalezek industria mekatronika ikas-ketak egin zituen iruindarrak aurre-ko ikasturtean Altsasuko ikastetxe-an. Saria Jose Luis Mendozakontseilariaren eskutik jaso zuen. EskaintzaMerkataritza Zerbitzuetako Oinarriz-ko Lanbide Heziketa (berria), gra-du ertaineko ikasketetan soldadu-ra eta galdaragintza eta mantenuelektromekanika. Goi graduko indus-tria-mekatronika (lehengo industriamantenua). Eta Mendi ertainekoerregimen bereziko kirol ikaskete-tako lehen eta bigarren nibelak. Pro-fesionaltasun ziurtagiriak lortzekoikasketak ere eskaintzen dira insti-tutuan. Martxotik industria arlokomantenu eta muntaia profesional-tasun ziurtagiria lortzeko ikasketakeskaintzen ari da.

CUNetikOsasunbidearaMaiatza hastearekin batera ClinicaUniversidad de Navarrari (CUN)lotutako pertsonen lehen mailakoosasun artatzea sare publikoan egi-tera pasa da. Orain arte pertsonahorien CUNen jasotzen zuten zer-bitzu horregatik Nafarroako Gober-nuak bost milioi euro ordaintzenzituzten. Osasunbideak, beraz, 7.050pertsona berriri ematen die zerbi-tzua orain. Haietatik, 48 sakanda-rrak dira Diario de Navarrak zabal-du duenez. 22 Irurtzungo osasuneskualdekoak dira, 20 Etxarrikoaketa 6 Altsasukoak.

Parlamentuakgobernuari: klinikasare publikoan sartuedo ituna sakonduParlamentuak Nafarroako Gober-nua premiatu du bai Josefina espe-zializatuak erreferentzia zentro gisagauzatzen duen funtsezko lana baiklinikak Osasunbidean sare publiko-aren barnean behar duen egonkor-tasuna. Edo egungo ituna sakondudezan, ezinbesteko baliabide horrenbideragarritasuna bermatzeko.Osasun Batzordeak herenegun egin-dako bilkuran, bestalde, adierazi zue-nez, “epe ertain-luzera, Alzheimergaixotasunak gero eta pertsonagehiagori eraginen die Nafarroan”.Hori dela eta, Parlamentuak gober-nua premiatu du “azterlan bat egindezan, errealitate hori kontuan har-tuta, eta Erriberan Ospitale-gune batsortzearen aukera azter dezan,Nafarroako herritar guztiei ekita-tea eta irisgarritasuna bermatzekoasmoz”. Geroa Baik, EH Bilduk, AhalDuguk, PSNk eta I-Ek alde eginzuten. UPN eta PP abstenitu ziren.

Egitarauak Intxostiapunta gaztegunea ekitaldiz beteko du

Altsasuko Udaleko Gazteria Sai-lak antolatutako aisialdi progra-mak aurten 10 urte beteko ditu.Astelehenetik aurrera gazteekhainbat ekitaldiren eskaintzazabala izanen dute. Musika, kiro-lak, tailerrak, bertsoak, dantza,lehiaketak eta beste izanen dirahurrengo astean. Guztiak dohai-nik dira, mus txapelketa eta afa-ria izan ezik.

Egitaraua >> Maiatzak 9, astelehena 18:00etan Gazte txokoko gazteenkontzertua.

>> Maiatzak 10, asteartea18:00etan Taekwondo erakustaldia.

>> Maiatzak 11, asteazkena18:00etan Sukaldaritza tailerra

>> Maiatzak 12, osteguna18:00etatik Sakanako Bertso Eskolarensaioa.

>> Maiatzak 13, ostirala18;00etan Herri kirolak.19:30ean Sandwich lehiaketa.

>> Maiatzak 14, larunbata12:00etan Dantzarimaren erakustaldia.17:00etan Mus txapelketa (5 euro

bikoteak). 21:30ean Afaria (3 euro). 23:00etan Kontzertuak: Frenetik etaRaperos de Emaus.

>> Maiatzak 15, domeka 17:00etan 3x3 areto futbol txapelketa. 18:00etan Zunba. 19:00etan Gure gorputza artez apaintzendugu. Helena Santanorekin.

Euskal Herrian amiantoaren era-ginez aurten zazpi hildako izandira, haien artean Sunsundegui-ko langile ohi bat. LABek lan osa-sunaren nazioarteko egunean,ostegunean, haiek gogoan izanzituen. Ehun bat pertsona elkar-tu ziren ekitaldian sindikatuaksalatu zuen estatistika ez dela erre-ala “ administrazioek ez baitituz-te kasu asko aitortzen”. Amianto-arekin kontaktua izan eta gaitza45 urtetara agertu dadila gaztiga-tu zuen Gaizka Uhartek, hura pro-duktu horren moduan etorkizune-an kaltegarriak izan daitezkeenhainbat produkturekin gaur egunlan egiten dela nabarmendu zuen.

Honako eskaerak egin zituenLABek: enpresek eta erakundeekamiantoa duten eraikinak kontro-

latzea, administrazioek amiantoakentzeko beharrezko neurriak har-tzea, amiantoak eragindako gaixo-tasunen erregistroa sortzea irizpi-de epidemiologikoak aintzat hartu-

ta, amiantoarekin lan egin dutenenpresen erregistroa sortzea, pro-duktuak kaltetutakoei hainbat arlo-tan laguntza ematea eta haiei kalteordaina ordaintzeko funtsa sortzea.

Naturaren defentsarako Nafarro-ako funtsak, Gurelurrek Inguru-men Departamentuan salaketaaurkeztu dio. Erakunde ekologis-tak dioenez, Urbasa-Andia natur-parkean dagoen harrobia “guztizlegez kanpo ari da eta ingurumeninpaktu nabarmenak eragiten arida”. Gurelurrek dioenez, harrobijarduerarako baimena 1997koabenduaren 31n iraungitu zen.Erakundeko kideek gogorarazidute 14 urte daramatela dagokionkontseilariaren aurrean salaketaaurkezten eta harrobia berehalaixteko eskatzen. Kexu dira Gure-lurrekoak: “gaian ardura dutenerakundeek, Ingurumen Departa-mentua barne, 1999tik ez dute ezeregin”. Urbasa-Andia natur parke-

ko patronatua joan den ostirale-an bildu zen eta Gurelurrek gaiabileran azter zedin saiatu zen, bai-na departamentutik idatzizkoerantzuna emanen zaiela jakina-razi zieten.

Nafarroako aurreko gobernuan

Lourdes Goikoetxea Zubelzu Lan-da Garapen, Industria, Enplegu etaIngurumen kontseilaria izan zen etaberak 2012ko ilbeltzaren 17an par-lamentuan jakinarazi zuenez,harrobiko ustiapen baimena 2024kootsailaren 2an despedituko da.

Gazteek hamaika ekitalditan parte hartzeko aukera dute.

Pala eta kamioia harrobitik karearria ateratzeko lanetan. Gurelur

Amiantoak hildakoak gogoan

LABek amiantoan hildako langileak izan zituen gogoan.

Altsasu»

Lizarraga»

Hamargarrenez, Gazte 2 Aste

Gurelurrek portuko harrobiagatiksalaketa aurkeztu du

Page 9: 551 guaixe

sakanerria 9Guaixe • 2016ko maiatzaren 6a

SAKANA

Uharte Arakil / Arbizu / Iturmendi / Urdiaiin / Olatzagutia»

PATXI GALARZAI R U R T Z U N

% 5eko deskontua harategianeta supermerkatuan 100€rengatik txistorra opari.

JM AGIRRE HARATEGIAL A K U N T Z A

50 €ko erosketa eginez geroetxeko produktua opari.

DANTZALEKU TABERNA

A L T S A S UBazkarietan eta afarietankafea edo kopa doan.

KAXETAE T X A R R I A R A N A T Z

% 5eko deskontua irakurke-tako liburuetan.

KATE INFORMATIKAI R U R T Z U N

% 5eko deskontua 30 €tikgorako erosketan.

CITROËN SAN MIGUELA L T S A S U

total olioetan %30eko des-kontua. Pneumatikoen alda-ketetan %30 deskontua.

IRUBIDE JATETXEAA L T S A S U

Gosaria (kafea+pintxoa edobolloa+laranja zuku natura-la) 2,50€.

SAKANA OPTIKAA L T S A S U

%15eko deskontua gradua-tutako betaurreko osoetan(montura+lenteak). %10ekodeskontua beste edozeinartikulutan eta ikusmena-ren errebisioa doan.

HOSTOAK LOREGINTZAL A K U N T Z A

40 €ko erosketarekin, %10ekodeskontua lorontzietan.

www.guaixe.eus-enzerrenda osoa ikusgai

BAZKIDETZA 50€948 564 275

Nonerabili

Iturri zaharreko ur berriagoiburua zuen ekitaldiarekinSakanako eskola txikiek eurenidentitatearen berri ematen duendokumentua aurkeztu zutenLakuntzan pasa den ostegunean

Ibarreko bost eskola dira agirialandu dutenak: Uharte Arakil-goa, Arbizukoa, Iturmendikoa,Urdiaingoa eta Olatzagutikoa.Elkarlanean egindako aurkezpe-nean eskola txikietan egindakolana Sakanara zabaldu nahi izanzuten, “hemen gaude adieraziz”.Dokumentua, sinbologia askore-kin, era poetikoan aurkeztu zutenartea, dantza eta musika tarteka-tuz. Jose Luis Mendoza hezkun-tza kontseilaria osteguneanLakuntzan izan zen. Berak “esko-la txikiek herrietan duten garran-tzia” nabarmendu zuen.

Aurkeztutako dokumentuak biatal ditu, bata, eskolen identitate-ak osatzen duten aspektuak jaso-tzen ditu, eta eskolen lanaren zuta-beak direnak bestea. Aitziber Vito-ria irintarrak eta Uharte Arakilgoeskolako irakasleak zutabeak zeindiren azaldu dizkigu: “gure hizkun-tza, euskarari garrantzia handiaematen diogu; kultura; publikoakgarela; aniztasuna; ekitatea etaerrespetua. Horiek oinarri hartu-ta hainbat balore landu nahi ditu-gu: pedagogiari garrantzia ematendiogu; ikasleek, irakasleek, gura-soek zer nolako eskola nahi dutenentzun dugu; euskara balore gisajarri dugu, asko baloratu, estima-tu eta bulkatu nahi dugulako; hez-kuntza komunitate guztiaren arte-ko harremanak eta sormena”. Vito-

riak azaldu duenez, “balore horiekguztiak lantzen ditugu Sakanakoetorkizuna gure eskola txiki haue-tan dagoelako eta haien hezkuntzaketorkizuneko Sakanan asko eragi-nen duelako”.

Agirian elkarlana eta talde lanaere aipatzen dituzte. “Hain esko-la txikietan, esaterako Iturmendinhiru irakasle gaude, azkenean,partekatzea, beste irakasle batzue-kin hitz egitea eta esperientziaktrukatzea behar duzu. Elkarlanaezinbestekoa da gure eskoletan”.

“Dokumentua mamitsua da,baina irakurterraza egiten saiatugara” dio Vitoriak. Agiria lan tres-na bihurtu zaie. Amaia Zubiriaurdiaindarrak eta IturmendikoArrano Beltza eskolako zuzenda-riak esan digunez, “lehenik etabehin gure ikastetxeetara etortzendiren irakasle berri guztiek agiriairakurri eta eurena egin beharkodute. Eskoletan gelditzen direnzuzendarien lana hori bermatzeada. Hortik abiatuta hezkuntzaproiektuak egin nahi ditugu. Doku-mentua lanean segitzeko oinarriaizanen da”.

ZergatiaZubiriak identitatearen hori azal-du digu: “konturatu ginen eskolahauek iraganeko historia gogorraeta latza dutela eta horrek eskolahauen izaera pixka bat markatuzuela. Gaur egun garai horretakoeskolarekin ez dute zerikusirik. Ezzegoen definitzen gintuen ezer”.Bost eskolen koordinazio bileretanjabetu ziren. Zubiriak azaldu digu-

nez, “bost eskolen artean komunagenuen zerbait bilatu beharkogenuela konturatu ginen. Nortzukgaren jakin eta, pixka bat iragana-ri begiratu, hura zer izan zen iku-si, motxila hori gainetik kendu etaberriro zer izan nahi dugun”. Azkenhorretarako izan nahi zutena erai-ki behar izan dute. “Horretan datzagure identitatea, orain arte inonjasoa eta definitu gabe zegoena”.

Vitoriak azaldu digu guztiarenprozedura. Lehenik argitu diguJuan Migel Ruizek lagundu diela

prozesua aurrera eramaten. “Esko-la nazionala izan ziren horretatikhasi. Zein beldurra eta nola funtzio-natu izan duten garai haietan. Bes-te fase bat, ametsarena deitu dio-guna: zertara iritsi nahi dugun”.Zubiria: “gaur egun identitatea etazutabeak badaude, baina prozesuhonetan bizi, sentitu eta gureak eginditugu. Paper batean idaztea osoerraza da”. Identitate dokumen-tuan jasotakoa eurena egiteko bosteskoletako klaustrokideek partehartu zuten prozesuan.

Eskola txikiek etorkizuneko lan zutabeaketa baloreak zehaztu dituzte

SEBek ekainarenlauko bat egin duNafarroako euskalgintzako eragile-en bilera deituta dago larunbatera-ko Iruñean. Sakandarren presentziahan bermatzea erabaki zuen Saka-nako Euskalgintzaren Bilguneak(SEB) larunbatean egindako bileran.Horrekin batera Nafarroako euskal-tzaleek garagartzaroaren 4rako Iru-ñean izanen den manifestazioare-kin bat egin eta haren zabalkundeaeginen duela erabaki zuen. SEBekhurrengo bilera irailean deituko du.

Langile eguna zela eta Sakanakohainbat gizarte eragilek deituta 150bat pertsonek manifestazioa eginzuten Altsasun igandean. “Denonindarrak batuta itotzen gaituen sis-tema txikitzera goaz, Sakanakoetorkizuna berreraikiz”. Ibilbide-an zehar ikasleen, feministen,

ingurumenaz kezkatutakoen,indar errepresiboen aldegiteaeskatzen dutenen, gazteen eta bes-teren aldarrikapen sektorialenberri eman zituzten. Sindikatueidagokienez, LABek ibarrean eginzuen ekitaldia eta gainontzekoekIruñean. +www.guaixe.eus

Gizarte eragileak langilearenegunean kalean

»

Maiatzaren 1ean gizarte eragileek manifestazioa egin zuten Altsasun.

Bidea

Hasieratik garbi izan zuten laguntza behar zutela eta ezin zutela irakasleek bakarrik egin.Zubiriak aitortu digu “prozesu luzea” izan dela eta “erakunde askorekin hitz egin dugu.”Hitz egitea prozesuaren funtsa izan dela aitortu digu ere, “asko hitz egin dugu”. SakanakoMankomunitateko lehendakariarekin eta lehendakari-ordearekin, bost herrietako udale-kin, Sakanako ikastolekin (“beraiei esker ireki zen eskoletan euskaraz ikasteko eskubidea”),ibarreko gainontzeko eskolekin eta Franco garaiko ikasle ohiekin. Ametsen fasean udale-kin, gaur egungo irakasle, gurasoekin eta ikasleekin hitz egin zuten. Irakasleendako proze-sua “oso aberasgarria” izan dela aitortu digute biek. Bide batez, parte-hartzaile guztiei eske-rrak eman dizkiete, “izan duten jarrera oso ona izan baita”. +www.guaixe.eus

Page 10: 551 guaixe

Guaixe • 2016ko maiatzaren 6a10 oharrak

Eskertzak eta eskelak ostegunekogoizeko 11:00ak arte jasotzen ditugu.

Euskara hutsean argitaratuko dira.

Bidali mezua [email protected] hots egin 948 564 275 telefonora

Lana/ NegozioakLAN ESKARIA

Sukaldaritza-laguntzailea lana bilatzen ari da,eskarmentua du. Zuriñe 600 27 73 03.

HigiezinakETXEAK

SALGAI

Etxebizitza lursailarekin salgai EtxarriAranatzen. 4 gela, 2 komun, sukalde-egongela,garajea eta 130 metro karratuko lursaila.Interesatuek deitu 676 92 71 65 telefonora.

Opatutakoak / galdutakoakOPATUTAKOAK

Altsasuko Udaltzaingoak Altsasun galduta-ko gauza hauek ditu: diru-zorroak, poltsak etanezeserrak: 31. Audifonoa: 1. Betaurrekoak etabetaurreko-zorroak: 42. Euritakoak eta makilak:19. Belarritakoak, kateak, eskumuturrekoak,eraztunak, erlojuak eta imitaziozko bitxiak: 31.Arropak eta oinetakoak: 48. Bizikletak eta pati-nak: 10. Beste objetu batzuk: 8. Etxeko giltzak etaibilgailuak.

IkastaroakUdako Euskal Unibertsitateak (UEU). Bereudaberriko eskaintza aurkeztu du. Otsaila etamaiatza bitartean 4 ikastaro eta 4 hitzaldi antola-tu ditu Nafarroan, www.ueu.eus

Eko-ogiak. Maiatzaren 10ean (ore ama), 17an(hobekuntza) eta 24an (glutenik gabeko ogia),astearteetan, 18:00etatik 21:00etara. Arakilenerroldatuek 50 €, saio bakarragatik 20 € ordain-du behar dituzte. Arakilen erroldatuta ez daude-nak 60 eta 25 €. Izen ematea eta informazioa:[email protected] edo 948 500 101.

Arakilgo Udala.

Oharrak Cava festa Lakuntzan maiatzaren 20an, 21eaneta 22an izanen da. Txingurriyek bazkariak etaafariak emanen ditu. Lagundu nahi duenak [email protected] helbidera idatzi dezala.

Nicoleren aldeko diru-bilketa. Garun paralisiaduen neska olaztiarra atzerrian operatzeko diru-bilketan ekarpena egin nahi duenak kontu korron-te honetan sartu dezake dirua: ES 33 2100 53652301 0002 9770.

GoiEner Iruñean. Landarek utzitako lekuan,Joaquin Beunza, 9 behea, Errotxapean, hilabete-ko lehenengo eta hirugarren asteazkenetan,17:00etatik 19:00etara etor zaitezke informazioajasotzera, zalantzak argitzera, ekarpenak egitera...

Autoenplegurako laguntza . Zure lanpostuasortu nahi baduzu Cederna-Garalurrek honakolaguntza eskaintzen du: ideia aztertzea, proiektuagaratzea, enpresa sortzea edota martxan dagoenjarduera sondotzea. Argibide gehiago: 948 56 7010 , [email protected] [email protected]

Mintzakide proiektua. Egonkortzeko denonlaguntza behar dugu, lagundu zabaltzen etafinantzatzen: http://goteo.org/project/zu-gabe-ezin

Nafarroako Elikagaien Bankuaren alde. Diruekarpenak kontu korronte hauetan egin daitezke:Laboral kutxa 3035 0069 52 0690024878,Rural kutxa 3008 0001 16 0700279128 etaCaixabank 2100 2173 87 0200346965.

Euskonews ekonomikoki laguntzeko kanpai-na. Informazio gehiago:

www.euskonews.com/[email protected], 943- 32 22 94.

3MBk kontu korrontea zabaldu du. Ruralkutxan eta jendeak han egin ditzake ekarpenak3008 0093 66 2460985811

Auzolana Josefina Arregui klinikan.Auzolanean parte hartu nahi dutenek 948- 56 3850 (klinika) edo 689- 03 51 20 (Patxi) telefonoe-tara hots egin dezatela.

Bazkideak Josefina Arregi klinikarako.Bazkidea izan nahi duenak urtean 12 € edo nahiduen kopurua eman dezake. Informazio gehiago:amigosjosefinaarreguilagunak.blogspot.com [email protected]

Eskuratu zure beleixeguaixe txartela. 50€kokuota urtean eta deskontu eta abantaila parega-beak betirako. Deitu 948 564 275 eta izena emanedo bete formularioa gure webgunean www.guai-xe.eus.

Nafarroako Ondarearen DefentsarakoPlataforma laguntzeko. Eliza katolikoak,Iruñeako eta Tuterako Elizbarrutiaren bidez,Nafarroako herrietan egiten ari zen ondare publi-koen inmatrikulazioei aurre egiteko sortu zen.Egoitza Iruñeko Estafeta kaleko 57. zenbakiandago. Liburua argitaratu dute, hitzaldiak eman.Laguntza jasotzeko ondoko kontu korronteazabaldu dute Nafarroako Kutxan: 2054/0142 689152623199.

Lugorri produktu ekologikoen elkartea etadenda. Sakanan produktu ekologikoak zuzeneaneskuratzeko gunea da Lugorri, inguruko nekazarieta abeltzainekin harremanetan jarriz edo horni-tzaile desberdinei eskatuz. Bertako eta urtarokoproduktu ekologikoen alde egiten du Lugorrik.Lugorriko partaide egiteko 50 euroko kuota

bakarra eskatzen da. Lugorriko Lakuntzako den-dan (Mankomunitatearen parean) salgai dagoe-na: fruta, barazkiak, ogia, ardoa, olioa, gazta,arroza, pasta, gailetak, txokolatea, haragia, behiesne eta esne begetalak, eztia, arrautzak, gara-gardoa, lekaleak, ozpina… Informaziorako: 656711 130 (Gorka).

Herrialde behartsuak laguntzeko Etxarrikoboluntarioen kanpaina. Haietan premiazkoakdirenak, eta Etxarrin jasotzen direnak: udakoarropa eta oinetakoak; sehaskak; ohe arropa;esku oihalak; sukaldeko tresneria; idazteko maki-nak; ordenagailuak; kanpin dendak… Nora era-man: Etxarriko Eliz korta kalera, gaztetxe ondora,irratia zegoen tokira, astelehen eta asteazkene-tan. Harremanetarako: 948 460 804 edo 948460 875 telefonoak.

Kultur bitartekaritza+ itzulpen zerbitzuaSakanan. Sakanako MankomunitatekoImmigrazio Zerbitzuak martxan jarria, etorkinekinharreman zuzenean ari diren profesionalei, etabaita etorkin beraiei ere, bai ahozko nola idatzizkoitzulpen zerbitzua eskaintzeko. Eskaintzen dena:itzulpenak bai frantsesera nola arabierara, eta hiz-kuntza ezberdinak direla medio, sor daitezkeengatazken aurrean bitartekaritza zerbitzua.9:00etatik 10:30era osasun zentroetan,11:00etatik 12:30era ikastetxeetan eta 13:00eta-tik 14:30era gizarte zerbitzuetan. AstelehenetanEtxarri Aranatzen, astearteetan Irurtzunen etaostegunetan Altsasun. Aurretik txanda eskatu648 07 07 10 edo [email protected] posta elektronikoan.

Gazteendako sexualitate aholkularitza .Hileko lehen astearteetan, 15:00etatik17:00etara Altsasuko Intxostiapunta gazte gune-an (Burunda kaletik sartuta. 948 564 785 telefo-noa edo [email protected] helbidea). Adina:

12-30 urte.

Izan zaitez Mintzakide! Euskara ongi dakienbat ikasten edo trebatzen ari den bizpahiru per-tsonarekin biltzen da, astean behin, ordu batez.Taldeak gustuko duena egitea aukeratzen du:kafea hartu, paseatu… baina beti euskaraz.Informaziorako: 607 624 392 telefonoa, [email protected] e-posta edosakanamintza.blogspot.com ataria.

1 HIGIEZINAK

2 TEKNOLOGIA

3 LANA/NEGOZIOAK

4 DENETARIK

5 IBILGAILUAK

6 HARREMANAK

7 AISIA/KIROLA

8 FAMILIA/ETXEANORBANAKOEN IRAGARKIAKWebgunean: guaixe.iragarkilaburrak.com-en doanGuaixe astekarian: Saldu/erosi, erretan eman/ hartu, lan eskaintzak 11 euro + BEZ / 3 aste

HARREMANETARAKO

Telefonoa: 948-56 42 75Posta elektronikoa: [email protected]

Jaiotzak

• Alain Rodriguez Sanchez,apirilaren 19an Altsasun.• Arai Goñi Sanchez, apirilaren22an Etxarri Aranatzen.• Eire Audikana Portuondo,apirilaren 23an Olaztin.• Maier Busto Sueskun, apirilaren24an Altsasun.• Aiora Trevejo Carrera, apirilaren29an Etxarri Aranatzen.

Ezkontzak

• Nicolas Falcon Pino eta NaroaFlores Lizarraga, apirilaren30ean Arbizun.

Heriotzak

• Jose Aramendia Agirre,apirilaren 28an Ziordian.

Informazio hau epaitegietan etaudaletan jasotzen da. Agertu nahi ez

duenak, han jakinarazi dezala.

Mª del Mar Albarrazin RazkinAntonio Goikoetxea Fernandez

Mª Angeles Ayestaran GoñiMª Angeles Sanz Aizpun

Ismael Igoa EzkutariAntonio Jimenez Mendiola

Fidel Salinas Ferrer

Parrandan ere gogoan zaituztegu.

1960ko kintoak

Page 11: 551 guaixe

Pena handiarekin Buruz Buruko-ari agur esan behar izan zion Jose-ba Ezkurdiak. Berak eta egungotxapeldun Mikel Urrutikoetxeakorain arteko Buruz Burukoko par-tidarik lehiatuenetakoa eskainizuten Bilbon. Tamalez, zortea ezzen arbizuarraren alde egon, etanahiz eta partidako lehen zatianEzkurdia ikusgarri aritu eta Urru-tikoetxeari alde ederra atera –11eta 17 aurreratuta egon zen Ezkur-

dia– partidari buelta ematea lor-tu zuen Urrutikoetxeak, deneta-rik gertatu zitzaion Ezkurdiarenaurrean. Komeria latzak izanzituen arbizuarrak. Pilota batekbete betean eman zion eta bekai-nan zauria sortu zion eta eskuintxorkatilan bihurritua izan zuen.Oinazeekin hasi zen Ezkurdia etaazkenik, finalerdietara pasatzealortu zuen Urrutikoetxeak, 22 eta19 irabazi eta gero.

Zortea ez du alde Ezkurdiak:agur Buruz Burukoari

Guaixe • 2016ko maiatzaren 6a 11

Pilota KiroldegiaPilota

Harrijasotze eskolako arduradun Mikel Lasarte izango da gaurko hizlarietako bat.

Ezkurdiak lehen zati ikusgarria egin zuen baina zorte txarra izan zuen gero.

kirola >>MAGNA GURPEA SEIGARRENA: Lehenmailako areto futboleko liga erregularradespeditu da. Azken partidan Magna Gur-pea Xotak eta Peñiscolak launa berdindu

zuten. Maiatzaren 13an El Pozoren kontrajokatuko duen play-offetako final laurde-na prestatzen ari da talde berdea.

Txapeldunen bilaII. Bikotekako Pilota GoxuaTxapelketako finalak jokatuko dirabihar, larunbatean, 17:30ean,Altsasuko Burunda pilotalekuan

Altsasuko Gazte Asanbladak etaPilotajauku klubak antolatutako II.Bikotekako Pilota Goxua Txapelke-tako txapeldunak nor izango direnbihar erabakiko da. Martxoaren4an hasi zen txapelketa eta ordu-tik astebururo pilotaka aritu dira ber-tan izena eman duten bikoak. Hirumailatan jokatu da txapelketa etaaurreko asteko finalerdiek zehaz-tu zuten nork jokatuko dituzten Altsa-suko Alde Zaharreko festen barruanantolatutako final handiak. Altsa-suko Gazte Asanbladatik adierazidutenez, finaletan giro paregabeaespero da, txaranga batek anima-tuko baititu final guztiak.

XII. Sakanako Ikastetxe Arteko HerriKirol Topaketan aritu dira, Altsasun

Sakanako Mankomunitateak anto-latuta, XII. Sakanako IkastetxeArteko Herri Kirol Topaketak izanziren asteazkenean AltsasukoBurunda pilotalekuan. Lehen Hez-kuntzako 6. mailako ikasleak izanziren bildu direnak , 199 guztira,eta ekitaldia antolatzeko 17 irakas-le aritu ziren laguntzen.

Kañamares aita semeen tron-tza eta aizkora erakustaldiarenondoren, taldeak sortu eta herrikirol proba konbinatuetan arituziren ikasle guztiak.

Irurtzungo Kirol Ekitaldiak antolatudituzte maiatzaren 4tik 14ra

Irurtzungo kirol taldeak eta KirolBatzordeak Irurtzungo Kirol Eki-taldiak antolatu dituzte. Herrianlantzen diren kirolak, kirola etaosasuna, Irurtzun eta bere ingu-runea… eta beste izanen dituztehizpide. Ekitaldiak maiatzaren4an hasi ziren, Magna GurpeaXota eta Gurpea Xotaren artekokonbinatuaren arteko partidabatekin, eta maiatzaren 14an des-pedituko dira, herri kirol mistoa

eta gaitasun-probekin eta herriafariarekin.

Gaur, mahainguruaIrurtzungo kirolari eta kirolarieierrepaso ederra egingo dio gaur,ostiralerako antolatu denmahainguruak. Mikel Goldara-zena moderatzaile dela, TamaraAngulo, Fermin Escudero, JoseJavier Zabaleta, Imanol Arregi,Txomin Nagore, Mikel Lasarte,Alejandro Maya eta Luis Martilariko dira solasean.

GRAVNI torneoa 11. aldiz jarraianirabazi du Nafarroak. Ezker pare-tako frontoian Nafarroa izan dagaraile (122 puntu), Bizkaia (102 pun-tu), Gipuzkoa (101 puntu), Araba (51puntu), Errioxa (50 puntu) eta Ipa-rralderen aurretik (26 puntu). Etatrinketean Nafarroa gailendu zaio(77 puntu) Iparralderi (74 puntu).Gipuzkoa izan da hirugarrena (59puntu), Bizkaia laugarrena (54 pun-tu), Araba bosgarrena (33 puntu)eta Errioxa seigarrena (6 puntu).

Parot, Maiza eta Huizi txapel-dunordeakGRAVNIko finaletan izan da

ordezkari sakandarrik. Trinkete-an, tartean, emakumezkoen pale-ta argentinarreko gazte mailakofinalean Iparraldeko Irigaraik etaBehasteguyk 30 eta 18 irabazi zie-ten Espinal eta Parot nafarrei. Hor-taz, txapeldunordea dugu IzarParot etxarriarra. Senior mailanAmestoy eta Mariscori (Iparral-de) 28 eta 30 irabazi zieten Andue-zak eta Zamorak (Nafarroa). Ezkerparetan, tartean, emakumezko-en pala txapelketako 22 urtez azpi-ko finalean Arrizabalaga eta Villa-nueva bizkaitarrek 30 eta 24 har-tu zituzten menpean Maiza etaHuizi nafarrak.

Finalak

Larunbatean, 17:30ean, Burun-da pilotalekuan3. maila: Larrion-Santamaria /Araña-Lazkoz2. maila: Ansa-Urrizola / Vazquez-Igoa1. maila: Zelaia-Grados / Lopezde Zubiria-Garziandia Nafarroa, GRAVNI

txapelketako txapelduna

»

Irurtzungo kirolarierrepaso ederra

Irurtzungo KirolEkitaldiakMaiatzak 6, ostirala, 20:00etan,Kultur Etxean. Mahaingurua: Irur-tzungo kirola eta kirolariak. Hiz-lariak: Tamara Angulo (IndoorZikloa), Fermin Escudero eta JoseJavier Zabaleta (pilota), ImanolArregi (areto futbola), TxominNagore (futbola), Mikel Lasarte(herri kirolak), Alejandro Maya (txi-rrindularitza), Luis Martil (kara-tea). Moderatzailea: Mikel Golda-razena. Maiatzak 12, osteguna, 20:00etan,Kultur Etxean. Hitzaldia: Kirola eta

osasuna. Hizlaria: Eduard Casano-vas (OREKA, fisioterapia eta oste-opatia).Maiatzak 13, ostirala,20:00etan,Kultur Etxean. Proiekzioa: Irurtzuneta bere ingurunea. Sakanako Ibi-laldia, eskalada Bi Ahizpak pasa-bidean eta Irurtzungo bidexkak.Maiatzak 14, larunbata, 18:00etanForuen plazan: Herri kirolak mis-toa eta gaitasun-probak (Irur-tzungo taldeak)M a i a t z a k 1 4 , l a r u n b a t a ,21:00etan, Barazki Gunean (Kar-pa): Herri afaria. (Txartelak Irur-tzungo udaletxean salgai, 10 euro-tan, maiatzaren 11 baino lehen).

64 bikote XLV.Olaztiko San MigelTxapelketanJoan zen asteburuan hasi zen XLV.Olaztiko San Migel Elkartea PilotaTxapelketa. Batetik txapelketa herri-koia dago jokoan. Bertan 43 biko-te lehiatuko dira guztira, hiru mai-latan banatuta. Bestetik, afiziona-tuen txapelketa dago jokoan. Bertan21 bikote lehiatuko dira. Partidakostiral gauetan eta larunbat arra-tsaldetan jokatuko dira, frontoian.

222 bikote txikienean

Bestalde, Sutegi-San Migel Pilota Txa-pelketa, kategoria txikien txapelke-ta, martxan da apirilaren hasiera-tik. Bertan 222 bikotek parte har-tzen dute, txikienen mailatik hasitagazte mailaraino.

Herri kirolak

199 gazte ikastetxe arteko herri kiroletan Gerrikagoitia: “Herrikirolak bulkatzenjarraituko dugu”Amaia Gerrikagoitia kirol tekni-kariak azaldu duenez, Mank-ekherri kirolak sustatzen jarraitu-ko du. “Gure kirola da eta bulka-tzen jarraituko dugu gure indarguztiekin” azaldu zuen. Ikastetxeezberdinetako neska-mutikoenarteko harremanak bulkatzea dajardunaldi honetako beste hel-buru bat. “Ez da proba lehiako-rra, baina herri kirolek xarmaberezia dute eta gaztetxoek gogobiziz parte hartzen dute. Eta ikus-le daudenak izugarri animatzendituzte besteak” gaineratu zuen.

Asteburukoa

Ostiralean, 20:00etan3. maila: Alegria-Imaz / Azpa-rren-Agirre2. maila: Gorriti-Irañeta / Elor-za-UrbizuNagusiak:Ansa-Irurita / Kande-la-NafarreteLarunbatean, 17:00etan3. maila: Urtzi-Grados / Ruiz deEgino-Galartza2. maila: Barban-Xestero / Tue-ro-Goñi

»

Page 12: 551 guaixe

Guaixe • 2016ko maiatzaren 6a12 kirola

Futbola

Triatloia

Saskibaloia

Irristaketa

Mendi lasterketak

Sakanako Futbol 8Topaketan ordualdaketakAsteburuan Sakanako Futbol 8 Topa-ketetako 16. jardunaldia dago joko-an. Altsasuko Alde Zaharreko fes-tak direnez, partidak ostiraleraaurreratu dira.

Txantrea Sarian lehiatu ziren SakanaIrristaketa Taldeko 25 irristalari

Sakana Irristaketa Taldean federa-tuta dauden 31 irristalarietatik 25ekparte hartu zuten joan zen igande-an Txantrean jokatutako TxantreaSaria proban. Nafarroako KirolJokoen barnean dagoen lasterketahonetan, Sakana Irristaketa Talde-

ko 3 irristalarik sari bana ekarrizuten gurera. Lehenengo sari bat,bigarren bat eta hirugarren bat. Egi-ten den lanak fruitua duela eraku-tsi zuten gure irristalariek. Denbo-raldia aurrera doan heinean, hain-bat dira maila desberdinetanlorturiko sariak eta parte hartzeaere nabaria da.

Lauko Finalean CBASK taldealtsasuarrari 62 eta 75 irabazi zionSan Adriango CBSA El Navarricok

Altsasuko Zelandi kiroldegiak sas-kibaloi festa hartu zuen astebu-ruan. Izan ere, Altsasuko CBASKgizonezkoen senior taldeak Nafa-rroako 1. Maila AutonomikokoLauko Finala edo Final Fourrajokatu zuen. Non eta jaioterrian,Altsasun.

Primerako denboraldia egindu CBASK gizonezkoen senior tal-deak, Nafarroako 1. Maila Auto-nomikoko liga erregularra iraba-zi baitzuen Altsasuko taldeak. Sail-kapenean lehen lau postutansailkatutakoek, CBASK lehenakere, jakina, ligako titulua eraba-kitzeko Lauko Finala jokatu zutenasteburuan Altsasun.

Larunbatean CBASK-ek Iruñe-ko Oberena izan zuen aurkari, etaIruñeko Muthiko Alaiak taldeakSan Adriaingo CBSA El Navarri-co. CBASK-ek eta CBSA El Nava-rricok irabazi zuten, eta igandeeguerdian Zelandin jokatutako finalhandirako sailkatu ziren. Finaleanbi taldeek sekulako ikuskizunaeskaini zuten, eta nahiz eta altsa-

suarrek gorriz jantzitako eurenzaleen babesa izan, final estuanazkenean CBSA El Navarrico gai-lendu zen, 62 eta 75, AltsasukoCBASK-en kontra. Tamalez, altsa-suarrek ezin izan zioten primera-ko denboraldi honi ginda jarri ahalizan, baina bigarren postu honekezin du denboraldi guztian eginda-ko lan bikaina albo batera utzi. 3.eta 4. postuak zehazteko finalean,Oberenak 79 eta 64 irabazi zionMuthiko Alaiak taldeari.

“Makurrena finaleko emaitzaizan zen, baina gainontzeko guztiaprimeran. Jende asko egon da biegunetan, giroa oso ona izan da...eta nola ez, finalaren ondoren Saka-nako taldeak denboraldia apartamahai baten inguruan ospatu zuenfamiliekin batera” esan digute anto-latzaileek.

TaldeaFermin Herrero da CBASK talde-ko entrenatzailea, eta Jon Otermin,Angel Liaño, Unai Mundiñano,Julen Mendia, Jorge Herrero, Ene-ko Casteig, Adrian Senar, JorgeMisiego, Javier Ruieda, Iñaki Herre-ro eta Josu Mendiola jokalariak.

Triathlon Côte Basquen aritu zen

Asteburuan Triathlon Côte Bas-que jokatu da. Senperen lehiatuda Trigoi taldean dabilen IñakiGallego Rosado altsasuarra, sprintmailako proban. 276 triatletek har-tu zuten parte eta Guilhem Pan-toine izan zen azkarrena (1:05:48).Iñaki Gallego 72.a sailkatu zen(1:21:31), bere kategorian, betera-noen V1 mailan bosgarrena.

Bestalde, larunbatean II. Geta-riako Triatloia jokatu zen (750 migerian, 20 km bizikletan eta 5 kmkorrikan). Ander Okamika

(1:01:20) eta Ainhoa Muria (1:07:13)gailendu ziren. Jose IgnazioMiqueo 71.a sailkatu zen (1:11:31).

Aritz Ganboa 13.aVIII. ElomendikoXtreme maratoierdianDavid Mutiloa 6.a izan zen probamotzean

Larunbatean jokatu zen VIII. Elomen-diko Xtreme maratoi erdia. Korrika-lariek bi aukera zituzten, 21 km-koproba, maratoi erdia, edo 11 km-koa.Maratoi erdia 257 korrikalarik osa-tu zuten eta Xabier Zarranz irunbe-rriarra izan zen txapelduna (1:45:20).Aritz Ganboa arruazuarrak lan bikai-na egin zuen eta 13.a iritsi zen hel-mugara (1:58:04). Juan Jose Armen-dariz irintarra 27.a sailkatu zen(2:03:32), Francisco Codon irurtzun-darra 41.a (2:06:14), Mikel Iriarte arbi-zuarra 55.a (2:12:01) eta Gorka Arra-tibel etxarriarra 75.a (2:15:40). Bes-talde, 11 km-ko proba Carles Mañeruagoizkoak irabazi zuen (50:46), hel-mugara iritsi ziren 98 korrikalarirenartean. David Mutiloa irurtzundarra6.a iritsi zen (53:08).

KatarainzortzigarrenaButraitzeko igoeranOñatik bi mendi lasterketa hartuzituen asteburuan. Ostiral gaueanButraitzeko igoera jokatu zen (2,7km). 71 korrikalarik osatu zutengaueko proba hori eta Iban Murua(25:09) eta Ainhoa Lendinez (35:25)izan ziren azkarrenak. Beñat Kata-rain lakuntzarrak 8. postua lortu zuen(30:15) eta Mikel Rubio irurtzunda-rrak 3 minutu beranduago geldituzuen erlojua (33:00). Patxi Rubiouhartearra 36.a sailkatu zen (35:57).

uhartearrak Aloñan

Igandean XII. Aloñako Igoera jokatuzen Oñatin (22,6 km, 1.868 m des-nibel positiboa). Imanol Goñi (2:04:09)eta Oihana Kortazar izan ziren txa-peldunak (2:40:27). Uharte Arakilgotalde bat lehiatu zen bertan. PatxiRubio 50.a sailkatu zen (2:44:42),Javier Gonzalo 144.a (3:07:56) etaAranatzazu Larrañaga 152.a (3:12:43).Larrañaga probako zazpigarren ema-kume azkarrena izan zen.

CBASK-eko jokalariak, zaleen animuak eskertzen.Utzitakoa

Sakana Irristaketa Taldekoak sariekin itzuli ziren Txantreatik. utzitakoa

16. jardunaldia

Ostiralean, Dantzalekun17:30ean: Mediolanum – LagunArtea 17:30ean: Etxarri – Sutegi18:30ean:Dantzaleku – SegurosSayas

UrdiainenUrdiain – Kaixo

»

CBASK, zilarrezkoa

Hiru domina Sakanara

Artaxoako HiriaTrofeoa JosuEtxeberriarendakoLarunbatean Artaxoako Hiria Trofe-oa jokatu zuten kadeteek ( 52 km).Aralar taldeko Irabia Intersportek lanbikaina egin zuen Josu Etxeberria-rendako eta iturmendiarra bakarrikiritsi zen helmugara (1:41:12). Biga-rrena Burundako Quesos Albenize-ko Marcos Pison eta laugarrena beretaldekide Ailetz Lasa izan ziren, 3segundora. Imanol Galarza (I.I.) 13.aizan zen, Mateo Gonzalez (Q.A.) 18.a,Unai Villalobos (Q.A.) 30.a, Josu Jaka(Q.A.) 31.a, Javier Mitxaus (I.I.) 35.aeta Urko Gorrti (I.I.) 47.a. Probako tal-de onena Quesos Albeniz izan zen,eta bigarrena Intersport Irabia. Lasterketa berberan junior mailakoemakumeak lehiatu ziren. Sopela-Ugeraga taldeko Miriam Gardachalizan zen lehena (1:43:54) eta CAF-eko Maialen Aramendia iturmendia-rra bigarrena, denbora berean.

Asier Etxeberria hiruga-

rrena Lacturale sarian

Igandean jokatu zen Juniorren Lac-turale Trofeoa, Etxeberriko Lactu-rale granjan abiatu eta Goldaratzendespeditu zena (69 km). Huesca laMagia taldeko Roger Adria izan zenazkarrena (1:55:36). Quesos Albe-nizeko Asier Etxeberria hirugarre-na izan zen, eta bere taldekide JuanRiaño 21.a, Daniel Izquierdo 32.a,Oihan Vinagre 37.a eta Alex Unci-lla 41.a. Quesos Albeniz probako 3.talde onena izan zen. Bezperan Amurrion lehiatu zirenjuniorrak, Euskal Herriko Txapelke-tako baliagarria zen 3. proban. AsierEtxeberria 15.a sailkatu zen, DanielIzquierdo 29.a, Alex Uncilla 48.a etaHodei Zia 75.a. Sailkapen orokorre-an zazpigarrena da Asier Etxeberria.

Rural Kutxaren garaipena

Afizionatuetan, Rural Kutxa-SegurosRGA talde sakandarreko Jon IrisarrikEspainiako Koparako baliagarria denSantikutz Klasikoa irabazi zuen.

Iñaki Gallego 71.a Senperen

federatutako txapelketa

PREFERENTE MAILA. 1. multzoa30. jardunaldia, azkena

Castillo de Tiebas 1 – Lagun Artea 3

Kiroltasunez betetako partidanatsedenaldia baino lehen Orozek etaAitorrek Lagun Artearen aldeko bi gol sartuzituzten. 2. zatian Tiebasek gol bat sartuzuen, baina partida bukatzear zegoelaAitorrek Lagunen hirugarrena sartu zuen. Aibares 2 – Etxarri Aranatz 1

Oibarren jokatutako partidan etxeko taldeak2 eta 1 irabazi zion Etxarriri.Puntuatu ez izanak eragin zuzena izan dusailkapenean, Etxarrik laugarren postuagaldu baitzuen. Liga seigarren postuanbukatu du Etxarrik. Aldiz, seigarren postuanzegoen Lagun Arteak bosgarren posturaigotzea lortu zuen eta horrela bukatu dudenboraldia. Hurrengo denboraldian LagunArteak eta Etxarrik preferente mailanjarraituko dute.

Sailkapena >>1. Gares . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .61 p5. Lagun Artea . . . . . . . . . . . . . . . . . .47 p6. Etxarri Aranatz . . . . . . . . . . . . . . .46 p

ERREGIONAL MAILA. 3. multzoa30. jardunaldia, azkena

Altsasu 1 - Beti Kozkor 1

Altsasuk etxean jokatu zuen denboraldikoazken partida, Lekunberriko Beti Kozkorrenkontra. Altsasu sendo hasi zen, gol aukeraksortuz. Falta baten jaurtiketari errematebikaina eginez Altsasuren aldeko gola sartuzuen Gorkak. Bigarren zatian, Altsasurenatera iritsi zen lehen aldian, zorigaiztokojokaldi batean baloiak AltsasukoLapuenteren kontra jo eta barrura sartuzen. Horrela berdindu zuen Beti Kozkorrek.Nahiz eta Altsasuk aukera gehiago izan,berdinketarekin despeditu zuen liga. Puntuhorri esker 10. postutik 9.era igo daAltsasu eta liga 9. postuan despeditu du.Aurtengo denboraldia trantsiziozkoa zelaargi zuten Altsasun, jokalari oso gazteakbaititu eta erregional mailari egokitzeabaitzen erronka. Hurrengo denboraldianbeste helburu batzuei egin beharko dieteaurre.

Sailkapena >>1. Doneztebe . . . . . . . . . . . . . . . . . . .74 p9. Altsasu . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .33 p

ELOMENDIKO TXAPELKETA2. faseko 16. jardunaldia. Azkena.

Egiarreta 1 – Eneriz 0

Rincon de Ir. 4 – Zaldua 1

Asteburuan despeditu zen ElomendikoFutbol Txapelketako liga. Orain Kopariekingo diote.

Sailkapena >>1. Bar Mikel . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .37 p2. Egiarreta . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .30 p4. Zaldua . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .25 p

Kopako 1. jardunaldiaBeriain – Egiarreta

(Larunbatean, Beriainen)Bar Poukas – Zaldua

(Larunbatean, Zizurren)

FutbolaTxirrindularitza

Page 13: 551 guaixe

Guaixe • 2016ko maiatzaren 6a kirola 13

VI. Irurtzun Slaloma jokoanBihar, larunbatean, 16:00etatikaurrera Akaborro industrialdean

Larrazpik eta Trinidad Motoclubak,Irurtzungo Udalaren laguntzarekin,VI. Irurtzun Slaloma antolatu dutebiharko, larunbaterako. Akaborroindustrialdean antolakuntzak zehaz-tutako ibilbide konplikatuak osatubeharko dituzte gidariek. Automo-bilismo modalitate honetan abiadu-ra baino gehiago, pilotuen gidatze-ko trebezia baloratzen da.

60 tenis jokalari lehiatu dira berrikijokatu den txapelketan

Tenis Rubor Altsasu Tenis Elkar-teak urte asko daramatza Altsa-sun tenisa sustatzen. Ricardo Can-tero koordinatzaileak adierazidigunez, bi talderekin egiten dutelan. “Batetik, tenis eskola dago, 7urtetik 16ra urtera bitarteko nes-ka-mutikoek osatzen dutena. Aur-ten 65 haur tenisean trebatzen aridira gurekin. Eta, bestetik, hobe-kuntza taldea dago, helduena. 12pertsona inguru aritzen dira ber-tan” azaldu digu Canterok.

Iratxe Soriano eta Xabier Ber-gera dira eskolako monitoreak etaRicardo Canterok du hobekuntzataldeko ardura. Klaseak AltsasuInstitutuko kirol-pista estalian ema-ten ditu Tenis Rubor Altsasu TenisElkarteak. Nahiz eta askotan teni-sa kirol minoritarioa dela uste

izan, gutxiengo baten eskura dago-ena, Altsasun jarraitzaile askodituela argi dago eta sakandarrektenisean aritu nahi badute, bada-kite nora hurbildu.

Txapelketako irabazleakDuela gutxi despeditu zen XI. TenisRubor Txapelketa. Guztira 7 urte-tik 16 urtera bitarteko 60 tenis joka-larik hartu dute parte. Txapelketa-ko aurreneko fasea apirilaren 9aneta 10ean jokatu zen, eta bukaera-ko fasea apirilaren 16an eta 17an.Txapelketako A multzoan 14 pertso-nek hartu zuten parte eta final han-dian Nerea Verak 6-7-6 eta 7-6-0 ira-bazi zion Nora Domingori. B mul-tzoan ere 14 tenislari lehiatu zireneta Iker Claver Oihan Mariñelare-nari 7-7 eta 5-5 gailendu zitzaion. Cmultzoan, aldiz, 4 tenislari arituziren eta Aimar Pechek 4-3-2 eta 3-

4-2 irabazi zion Ainara Teixeirari.D taldean, bestalde, 6 tenis jokalarilehiatu ziren eta finalean LarraitzTejedorrek 6-6 eta 1-0 irabazi zionUdane Valdiviesori. E taldean 8tenislari lehiatu ziren eta Aitor Flo-resek 6-6 eta 1-2 irabazi zion AritzM. Ibarretari finalean. Bukatzeko,F taldean 6 tenis jokalarik hartuzuten parte eta finalean Xabi Ben-goetxeak 6-6 eta 4-4 hartu zuen men-pean Jon Plissoneau.

Ricardo Canterok adierazi digu-nez, primerako giroa izan da txa-pelketan eta urduritasuna aldebatera utzita, “kalitateko tenisaz”gozatzeko aukera izan zuten txa-pelketa jarraitu zutenek.

Espainiako Supermotard Txapelketakolehen proba jokatu zen Valentzian

Fernando Urra Espainiako Super-motard Txapelketan estreinatuzen, asteburuan Valentziako Albai-dan jokatutako lasterketan. Olaz-tiarrak lan bikaina egin zuen etamaster 35 kategorian hirugarrenpostua lortu zuen, lasterketa osolehiatuan.

Eguraldia oso aldakorra zego-en, ekaitzak tarteko. Lehen laster-ketan zorua bustia zegoen, baina

bigar reneanlehor ra, etah o r r e g a t i kUrrak lau aldizaldatu beharizan zituen gur-pilak guztira. Bilasterketak osoborrokatuakizan ziren eta bietan Urra hiruga-rrena sailkatu zen. Hortaz, hasie-ra bikaina eman dio EspainiakoSupermotard Txapelketari.

638 mendizalek Ibilaldi Luzeahautatu zuten, 385 mendizalekIbilaldi Motza eta 142 Ibilaldi Txikian

Mendiak beti erakartzen du, bai-na urtetik urtera gora egin dubizitza ulertzeko modu honek. Bes-tela, galde diezaietela IrurtzungoIratxok antolatutako XXVII. Saka-nako Ibilaldian parte hartu zuten1.165 mendizaleei. Larunbatekohotz, euri, elur eta eguzki tarteeiaurre egin zieten guztiek, izuga-rrizko animuarekin. Parte-hartzeerrekorra gainditu zuen Irurtzun-go proba ez lehiakorrak.

Gehienek, 638k, Ibilaldi Luzeaaukeratu zuten (54 km, 3.388 m des-nibel positiboa). Nahiz eta egural-diak ibilbidea are gehiago gogor-tu, gustura topatu genituen men-dizaleak Aralarko San Migelekohornidura gunean. Tarteka elurra

ari zuen Aralarren. Ibilbidea gogo-rra baino ederra zela nabarmenduzuten mendizaleek, eta Sakanakoparaje zoragarriak ikustea sari“bikaina” zela.

Ibilbide Motzaren hautua 385mendizalek egin zuten (27,5 km,1.344 m desnibel positiboa). Aipa-tu zigutenez, pare bat zaparradagogor izan zituzten, baina ez zutenaparteko arazorik izan. Azkenik,eta etorkizuneko mendizaleak tre-batzeko, aurten lehenengoz Ibilbi-de Txikia (14 km, 736 m) antolatuzuen Iratxok. 142 mendizalek, han-diek eta txikiek, Trinitatera jozuten, Latasara jaitsi eta Arrantza-leen Xendatik Irurtzunera heltze-ko. Oso txalotua izan zen ekimena.

Iratxo elkarteak 70 pertsona-ko lan taldea gidatu zuen guztiaongi antolatzeko.

Mendia

Automobilismoa

Tenisa

1.165 mendizaleSakanako Ibilaldian

Tenis Rubor txapelketako kadeteen mailako irabazleak, Tenis Rubor elkarteko koordinatzaile Ricardo Canterorekin.

XI. Tenis Rubor Txapelketakbaditu txapeldunak

www.tenisrubor.comAltsasuko taldeko informazio guztia, txa-pelketako emaitzak, argazkiak eta beste. Motoziklismoa

Urra hirugarrena Albaidan

Mendizaleak Aralar igotzen. Tarteka elurra ere egin zuen Aralar gainean.

Page 14: 551 guaixe

Guaixe • 2016ko maiatzaren 6a14

Gôkon

Behin edo behin hitz egin dugu japo-niarrek ez dutela, orokorki hitz egi-nez, erraztasun handirik jendea eza-gutzeko. Beraien gizartearenbarruan rol bat jarraitzen dutela esandaiteke, bat batekotasuna aldebatera utzita.Gazte direnean, duten hezkuntzasistema gogor eta konpetitiboadela eta, beraien artean lehiatzerabultzatuta ikusten dute bere burua.Bestalde, heldutasunera heldu ondo-ren, lanean ere ordu piloa jardutendute. Ohizkoa izaten da lankidee-kin bakarrik erlazionatzea. Lagu-

nak egiteko moduak mugatuakdituzte.Testuinguru honetan, jendea eza-gutzeko modu ezberdinak sortudituzte. Azken finean pertsonekgizartearen beharra dugu, erlazio-natzeko beharra. Normala da, adi-bidez, lan eguna bukatuta lankide-ak batera edatera irtetea, soziali-zatzeko beste modurik ez baituteegun osoa bulego barruan egonondoren. Gazte eta ikasleen artean gôkon ize-neko topaketak aspaldidanik buru-tzen dira. Itsuka biltzen den jendetalde bat bezala deskriba dezake-gu. Sexu bakoitzeko talde bana osa-

tzen da, kopuru berdinean ahal iza-nez gero. Normalean talde bakoi-tzeko arduradun moduko lider batdago, non taldea osatzen saiatzenden. Ondoren, topaketa antolatzendute, arduradunen artean tokia etaordua adostuz. Eta ezezagunez osa-turiko bi taldeak edatera eta jate-ra elkartzen dira.Helduen artean ere sortzen dirahonelako topaketak, baina ikasle-en artean hedatuago dago. Zerga-tia erraza da: ikastetxe asko sexubakarreko ikaslez osatua dago.Beraz, topagune hauek beste sexu-ko lagunak edo bikoteak aurkitze-ko modua dira. Baina ez da arra-

zoi bakarra. Normalean ikasleekikaskide berdinekin urte ugari ema-ten dituzte, eta bilera hauekinberaien zirkulu sozialak zabaltzealortzen dute, lagun berriak eginez. Bilera hauetan denak nahasirikeserita biltzen dira, eta beraien buruaaurkeztuz hasi egiten dute elkarriz-keta. Behin bakoitza nor den jakin-da, edaten eta jaten ematen duteafari osoa, galdera gehiago talde-ka eginez, edo banaka jendearekinhitz eginez. Afaria bukatu ondoren,normala da ere, zenbaitek parran-dan jarraitzea karaoke batean biko-te bila, ondo pasatzera edo gauhorretarako sexu bila.

Bilera hauen bertsio ezberdinak erebadaude. Izen ezberdina dute zer-tarako biltzen direnaren arabera.Adibidez, shumikon izenekoak zale-tasun berdina duten jendea biltzendituen afariak dira. Afaltzen dutenbitartean guztien gustuko den gaiajorratzen dute: zinea, komikiak edomusika mota bat. Asa-gôkon bes-talde, goizeko 5:30ean biltzen direnpertsonak dira, kafea edan etabolo-jokoan aritzeko, lanera joanaurretik. Tira, argi dago oso ezberdinak gare-la, baina baita ere, guztiek bilatzendugula modu batez edo beste batez,laguntasuna.

bazterretik

Jose Luis Asensio

kultura >>

Gaur, 18:00etan, eta bihar, 11:00etan,Altsasuko Iortia kultur gunea parean

Donostiako Europako kulturhiriburutzaren programa-zioaren barruan asteburuan

XII. Europako Musika EskolenJaialdia ospatuko da, Emusik 2016.Baina ez soilik Gipuzkoako hiribu-ruan. Kontinentetik etorritakomakina bat musika eskoletako ikas-leek Euskal Herriko eta Errioxakohainbat herrietan barna kontzer-tuak eskainiko dituzte, tartean,Altsasun. Europatik etorritakomusikariekin batera AltsasukoMusika eta Dantza Eskolako musi-ka eta dantza ikasleak ErkudengoAma abesbatzak eta Burundar Txis-tulariek parte hartuko dute.

EgitarauaGaur, 18:00etan, Koloniako (Alema-nia) Rheinische Musikschule Köln-

de musikae s k o l a k ogazte haizeo r k e s t r asinfoniko-ak, Altsasu-ko Musi-ka etaD a n t z aE s k o l a k ob a t u k a d a k ,konboak eta esko-laniak eta Erkuden-go Amaabesbatzakkontzertuaeskainikodute.

Bihar, 11:00etan, berriz,Toskanako Pratoko (Italia) Guisep-pe Verdi musika eskolako Eupho-nios abesbatza, Orchesta D´Archidella Verdi, 3BieN rock taldea,Altsasuko musika eta dantza esko-

lako dantzariak, Burundar Txis-tulariak eta Szombathelyko (Hun-garia) Bartok Bela Zeneiskolamusika eskolaren instrumentutradizionalen taldea, Hangyaboly,ariko dira.

Sexua antzerkiamateur zikloazabaltzekoLarunbatean, 20:00etan AltsasukoIortia kultur gunean

Aqui hay madera antzerki tal-deak zabalduko du VI. Altsa-

suko amateur antzerki ziloa.Dario Foren Tengamos el sexo enpaz bakarrizketaren egokitzape-na taularatuko du. Fok bere emaz-te Franca Raméren laguntzazhaiek sexua nola bizi zuten azal-du zuen. Talde iruindarrak tes-tua berraztertu eta “umorez etamaitasun handiz” heldu dio gaia-ri; “ditugun zalantzengatik,tabuengatik, trabengatik jende-ak sexua “ezezagun handitzat”jotzen du. Krisi eta murrizketagaraian jendeari sexua gauza osoosasuntsua dela gogoraraztea ezdago batere gaizki” diote.

Komedia da taldeak taulara-tuko duena, sexua, abortua, hile-koa edo orgasmoa dira, besteakbeste, aktoreek antzezpeneanzehar aipatzen dituzten gaiak.Guztia publikoa barre eginaraz-teko.

Kudeaketapublikoaren aldeilunaIgandean, 20:00etan Irurtzungo kulturetxean

Migel Munarrizek sortu du Tomael dinero y corr(omp)e antzez-

lana. Bera da zuzendaria baitaantzezleetako bat, Marta Juanizekinbatera. Camiloren bizipenen berriematen digu obrak. Alprojaren etajaunaren arteko nahastea da Cami-lo. Karrerako funtzionarioa da etainork baino hobeki ezagutzen dituadministrazioaren zirrikituak. 16urte politikagintzan aritu da etahorrek “politikako mundu osoa” eza-gutzeko aukera eman dio. Ibilbideabukatuta, bedel postura itzuli da.

Camilo funtzionario akatsga-bea izan zen beti. Baina bere bizi-tzan aldaketa izan da: emakume batezagutu du, Elvira. Hiru urte dara-mate elkarrekin eta Camilo kude-aketa publikoaren alde ilunerapasa da. Langile publiko akatsgabea zena erabat aldatua dago.Bere maitearen zoriontasuna opa-tu asmoz, azken kolpea, kolpe han-dia, emateko prest dago.

IRATIKO OIHANERA LITERATUR BISITA: Ibon Martine-kin Pasaia ezagutu ondoren, Altsasuko Arkatz liburu-dendak La fábrica de sombras liburuko eszenarioak eza-gutzeko literatura bisita antolatu du maiatzaren 29rako.

Europako Musika EskolenJaialdia Altsasura

Page 15: 551 guaixe

Aquel invierno antzezlanataularatuko du Iortia antzerkitailerrak gaur, 22:00etan AltsasukoIortia kultur gunean

Tailerra lastailean hasi zenBirjiñe Albiraen esanetara.“Biziaren kontuak” soiliksei aktore zuzentzera era-

man dute Albira: “gazte asko egondira orain arte, baina ikasketak,bizi-tza, ezkontzak, amatasunak… aur-ten sei gaude eta, egia esan, oso gus-tura ari gara lanean”. Taldeariantzerki teknikak erakusteko tal-de txikia izatea hobe izanik, “aur-ten egin dugun lana ezberdina da.Orain arteko antzezlan guztiak nahi-ko arinak eta surrealistak izan dira.Honetan gehiago sakondu dugu.Beraz, lana erabat ezberdina da”.Drama da Iortia antzerki tailerrakgaur taularatuko duena.

Gerra zibilaren ondoren “ger-tatu ez zen baina gerta zitekeenistorio bat” antzeztuko dute. Albi-rak ziurtatu duenez, “nahiko isto-rio errealista da. Garai hartan bizizen drama horietako bat izan dai-teke”. Irakasle bat da protagonis-ta: “Marcos presente dago, bere ize-na aipatzen da, baina ez da inoizagertzen. Preso dago. Hil eginbehar dute eta bere inguruan ger-tatzen da gertatzen den guztia”.

Istorioaren gordintasunakarreta bereganatzea nahi duzuzendariak, horregatik, aktore-en janzkera oso neutroa da (denakia txuriz jantzita doaz). Aldi bere-an, eszenografia ahalik eta soile-na erabiltzea erabaki dute. Bieszena dira, Rosaliren etxea etaukuilu bat.+www.guaixe.eus

Rosali, irakaslearen emaztea(Amelia Lapuente). Etxean baka-rrik gelditu da eta ilobak aurreraatera behar ditu, haien gurasoakhil egin baitzituzten. “Senarrareneskutitzak jasotzen segitzen du.Azkenekoan zerbait berezia ger-tatu behar dela irakurri du”.Mattin, iloba (Eder Goikoetxea).“Mutil serioa eta oldartsua. Gura-soak hiltzera nola eraman zituztenikusi zuen. Arreba berezia du, betizaintzen ari dena. Ez du inoiz eztan-

darik egiten. Orain arte.”. Felitxu, iloba (Santi Goikoetxea).“Santi mutila da, baina arrebare-na egiten du. Oso egoera bitxia bizidu. Neska etxean, kanpoan aus-kalo. Azken urteak beti kolokanbizi izan da”. Bi ilobak izebarekin“pozik” bizi dira, “baina beti arris-kuan daudela ezin dute ahaztu”. Iloben laguna (Erkuden Palacios).“Beti haien alde jokatzen du. Haienetxearen eta herrian gertatzen dena-ren arteko zubi lanak egiten ditu”.

Postaria (Sergio Moreles). Herriraailegatu den familia oso pobre bate-ko mutila. ˝Rosalik familia babestuegin du eta harreman estua dute. Kar-tzeleko eskutitzak ekartzen ditu”. Emilia, alkatearen emaztea (JuliAlvaro). “Gaiztoena. Alkatearenemaztea izatean, boterea du. Rosa-lirekin gaztetan elkarrekin ibiliziren. Marcosekin ezkondu aurre-tik harekin zerbait nahi izan zuen.Baina, ezin. Orain boterea duela,bereak eginen ditu”.

Zein da zeinGerra zibil ondoko istorio bat

Guaixe • 2016ko maiatzaren 6a kultura 15

Larunbatean, 18:30ean eta 19:30eanLakuntzako kultur etxean. Sarrerakherriko tabernetan salgai daude etabihar txarteldegian izanen dira ere

Lakuntzan bizitzen bukatuduten pertsonen integrazio-aren alde lanean ari da Txin-

gurriye taldea. Integrazioa moduaskotan egin daitekeela argi dute,ez soilik lakuntzar berrien seme-alabei eskola-laguntza emanez edo-ta edozeini euskara erakutsiz.Txingurriye taldeko Emma Larre-

tak argidu jarduera ludikoen bidezere lortu daitekeela lakuntzarrenarteko bizikidetza hobetzea.

Larretak arteak gogoko ditueta joan den urteko Txingurryeegunerako musikalen omenezkoikuskizuna prestatu zuen eta aur-ten “nahasketa komedia” bat idaz-tea erabaki du. “Joan den urtekoikuskizunaren ondorioz jendeakzer egiten dudan badaki eta akto-re lanetarako koadrila eta kezkaezberdinak dituzten lagun talde

anitza biltzea lortu dut”. 20 lakun-tzar ariko diraGora ezkonberriak!antzezlanean paperak jokatzen.“Esperientzia gabekoak dira.Euren izaeraren araberako pertso-naiak sortu ditut”. Aktoreak une-rako propio jantziak daude. Gai-nera, haiek izan dira eszena-tokiaprestatu dutenak. Larretak ez diguazalpen gehiago eman nahi izan,“sorpresa da. Entretenigarria iza-nen da”. Hori bai, helduendakoikuskizuna dela azpimarratu digu.

Gidoigileak azaldu digunez lauhilabete daramate antzezlana pres-tatzen. “Zaila izan da familia etalana ardurekin uztartzea”. Entse-guetan giro berezia sortu delanabarmendu du Larretak: “elka-rrekin ordu asko eman ditugu.Lotsa galdu dute eta herritarrenartean ongi pasatu dute. Jendeanitza da, ikuskizunaren konturaerlazioa handitu dutenak”. Obraneuskara eta gaztelania tarteka-tzen direla ere azaldu digu: “Txin-

gurriyeren helburua integrazioada eta horrekin batera euskara bul-katzea. Baina zubi lanerako etadenek ulertzeko erdara erabiltzendugu ere”.

Itziar Nazabalek amonaren omenezkoNire lorategiko arrosari erakusketaasteartean zabalduko du, hilaren25era arte ikusgai izanen dena;astegunetan 18:30etik 21:00etara etadomeketan 19:00etatik 21:00etaraAltsasuko Iortia kultur gunean

“Ez da erakusketa tristea.Hainbat lore ageri dira koa-droetan. Sentimendua eta

alaitasuna dira loreak. Kolore askodu. Amonak emandako babesa etamaitasun guztia eskertzeko era-kusketa da. Bere ohorez. Berarieskainita. Familiaren omenaldia”.Hunkituta hitz egin dituna ItziarNazabal margolaria da. Joan denurteko apirilean, ezustean, hil zenharen amona. Erakusketarakopropio sortutako koadroak izanendira ikusgai daudenak. Guztietan

loreak izanen dira ikusgai. Haiek sortzeko teknika naha-

sia erabili du Nazabalek. Batzue-tan akrilikoa, akuarela besteetan.Baina guztietan nahasia. Irudiaklihoa, kotoia, papera eta baldosengainean sortu ditu. Azken horre-tan sortzen hasia da. Tamainaguztietako koadroak dira, Nazabalzigilua dutenak:lehenik sentipe-nen leherketa bat, figurazioa ondo-ren eta, despeditzeko, eztandazipriztinak.

DoluaAmonaren omenez hasitako seriebateko loreak dira. “Nere koadro-ak bazituen, baina koadro berezibat oparitu nahi nion. Adituazenez, lore bat zuen koadro bat opa-ritzea erabaki nuen”. Nazabalen

lan guztien jakitun eta konplize zenamona: “biluzien serieko poseakaukeratzen laguntzen zidan”.Sekretuan sortu zuen amonaren-dako loredun koadroa.

“Pozik, gustura sentitu nintzen.Amonarekiko loturak sentipenonak sortu zizkidan eta gauzakmugitu zizkidan”. Atzetik bestebost koadro etorri ziren. “Guztiakamonari erakutsi nizkion oparita-rako bat aukeratzeko eskatuz. Ezerjakin gabe, berarendako propioegindako lorea aukeratu zuen”,kontatu digu hunkituta Nazabalek.Loretan aditua zen amonarenlaguntzarekin serie bat sortzea era-baki zuen margolariak. Udaberri-ko ametsa heriotzak errotik moz-tu zuen, bat-batean. Abendura arteapenas sortu zuen.

BiziaNazabalek berezkoa du erakuske-ta “biziak” egitea, ez da koadroakzintzilikatzera mugatzen. Haienaldamenean koadroen sortze pro-zesua erakusten duten argazkiakjarriko ditu. Eta horien osagarri bijarduera ere antolatu ditu. Erakus-keta asteartean zabalduko bada ere,ostiralean mustutze ekitaldia egi-nen du Nazabalek, 19:30ean. Perfor-

mancea eginen dute margolariakberak, Irantzu Gonzalez dantzariaketa Jorge Cordon piano-joleak. Naza-balek azken urtean bizitakoarenirudikapen kontzeptuala izanen dahiruren artean eginen dutena.

Hilaren 19an, berriz, Nazaba-lek zuzeneko margotze saioa egi-nen du erakusketa gelan bertan,Jorge Cordonen piano musikarendoinura. +www.guaixe.eus

Amonari loreak

Txingurriye taldeak aurkezten du: Gora ezkonberriak!

Page 16: 551 guaixe

SAKANAKO ASTEKARIA •2016ko maiatzak 6, ostirala • 2. aroa • 551. zenbakia

G : tenperatura>>Max. °C Min. °C euria l/m2

Irurtzun 19.5 . . . . . . . 1.5 . . . . . . .6.3Etxarri A. 25.8. . . . . . . -1.3 . . . . . . .6.2Altsasu 26.5 . . . . . . . 2 . . . . . . . . .7.6Aralar 17.3. . . . . . . -2.1 . . . . . . .6.9Urbasa 14 . . . . . . . . . 0 . . . . . . . . .0

: eguraldiaasteko >>

Min: 15 Max: 25 Min: 13 Max: 19 Min: 13 Max: 19 Min: 14 Max: 17 Min: 11 Max: 19 Min: 9 Max: 17 Min: 10 Max: 14

ostirala larunbata igandea astelehena asteartea asteazkena osteguna

euria: 20% euria: 25% euria: 18% euria: 40% euria: 33% euria: 48% euria: 87%

Bazkide sarituak1.- Josefa Galan

Notario(Altsasu)

2.- FranciscoJavierLizarraga(Lakuntza)

3.- Maria JesusBarandiaran(Arbizu)

4.- FelipeHorcada Goñi( Altsasu)

: ilargiaren aldia>>ilbehera ilberri ilgora ilbete

29 5 12 20

1. Ile-apaindegia ireki duzuAltsasun. Bizartegia ere bada.Sakanan zerbitzu berria da, ez?Bai. Bizarra ez du inork lantzen.Azken urteotan gizonek bizarrauzten dute . Geroz eta gehiago pres-tatzen dira, eta zerbitzu hau besteosagarri bat da. Cebado Madridekaukera eman dit bizartegia Nafa-rroara ekartzeko. Espainia mailanmugitu nahi dugu. Hemengoa naizeta hona ekarri nahi izan dut.Beraz, logoa euskaraz egotea nahinuen.

2. Zergatik bizartegia?Duela asko interesatu nintzen bizar-gintzan. Ikasteko aukera sortu zeneta aurrera egin nuen.

3. Leku askotan egon zara.Zergatik ireki duzu Altsasun ile-apaindegi eta bizartegia?Azkenean etxera itzuli behar zare-lako. Herria eta hemengo bizi kali-tatea gustatzen zaizkit. Denetarikdugu baina bizartegi zerbitzua fal-ta zela konturatu nintzen. Jende-ari oso ideia ona iruditu zaio. Due-la urte bat unea zela pentsatu nuen.

4. Nola izan da prozesua?Oso argi neukan zer nahi nuen etanola. Talde handi bat izan dut ondo-an laguntzen. Ni sustatzailea izannaiz, arkitektoek antolamenduaegin zuten, baina dekorazioa nireada. Herriko jendea kontratatu dut,herriko jendeari lana eman diot;hori argi neukan. Bestetik, ile-apaindegian hemengo dendetakoarroparekin janzten naiz. Hemen-go merkataritza laguntzeko modubat da.

5. Bizartegian zer zerbitzueskaintzen dituzu?Lehendabizi diagnostikoa egitendiet. Bizarra nola zaindu beharduten esaten diet. Bizarra aurpe-giaren leku guztietatik ez da ber-din hazten eta, horregatik, ez damaila berdinean moztu behar. Biza-rrarendako dauden hainbat pro-duktu erakusten diet ere: txanpua,olioa, argizaria eta after shavea.

Ondoren italiar errituala egitendiet: eskuoihala bero dago, lurru-nean egon delako, atera eta biza-rraren gainean jartzen diet. Horre-la egoten dira aparra prestatzendudan bitartean. Gero bizar-xaflatradizionalarekin bizarra mozteneta txukuntzen diet. Bizarrarenzaintzearekin zerikusia duten zer-bitzu guztiak eskaintzen ditut,azkenengo tendentziak jarraituz;bizarrak tindatzen ditut, metxakegiten ditut eta gizonentzako depi-lazioa ere egiten dut.

6. Nola txukuntzen da bizarra?Aurpegiaren formaren arabera.Makilatzearen antzekoa da: txuriakkentzen du eta beltzak jarri. Biza-rrarekin berdina gertatzen da. Aur-pegia zabala bada, bolumena behe-an jartzen dugu eta horrela aurpe-gia estutzen da. Bolumenenekinjolasten da. Horrela aurpegiakluzatu daitezke.

7. Modak edo tendentziak daude?Bai. Esaterako, aldeetako bizarraedo beheko bizarra bakarrik uztea.Herrialdearen arabera ere joeraezberdinak daude. Herrialde ara-biarretan bizarra kokotsaren ingu-ruan eramaten dute bakarrik.

Orain bibotea uzteko moda dator.Ez Daliren bibotea, baina biboteaeramatea.

8. Sakanako gizonak bizardunakdira?Bai. Lehen bizarra eramaten zuteneta esaten zitzaien utziak zirela. Bai-na orain bizarra eramatea modandago eta berriz utzi nahi dute.Sakanako hainbat bezero ditut.

9. Beraz, bizarra zaintzen dute.Etorri direnak esan didate bizarrazaintzen erakusteko. Interesa dute,diagnostikoa egiten diogulako.Ulertzen dute bizarra zaindu behardutela. Badakite hilabetero edohilabete eta erdiro etorri behar dire-la txukuntzera.

10. Zer berezitasun dauzka bizartegibat duen ile-apaindegi batek?Bizartegi corner bat dago. Gizonekberaiendako lekua dute. Haienitxoiteko gela, esekitokia... Askozerosogoak sentitzen dira.

11. Ile-apaindegian ereberritasunak eskaintzen dituzu?Bai. Alde batetik, adeitasun pertso-nalizatua ematen dut. Ile-apainde-gian formatu naiz, baita estilismo-an edo aurpegiaren ezagueran ere.Bezeroak ezagutzea gustatzen zait.Gerta liteke orrazkera bat tenden-tzia izatea baina pertsona horrigaizki gelditzea. Azterlan txiki bategiten dut. Gainera, talasoterapiazerbitzua dut ere. Buru-azalarenarazoak tratatzeko zerbitzu bat da.Mikrokamara batekin buru-azalabegiratzen dugu anomaliak ikus-teko eta gero tratatzen dugu.

>>11galdera

Marian Navarro Ile-apaindegia eta bizartegia

Testua: Erkuden Ruiz Barroso