515 guaixe

download 515 guaixe

of 16

  • date post

    22-Jul-2016
  • Category

    Documents

  • view

    275
  • download

    6

Embed Size (px)

description

 

Transcript of 515 guaixe

  • Nafarroako Gobernuak hizkuntzapolitika berria eta azpiegituraegitasmoen berrikuspena eginen du

    SAKANAKO ASTEKARIA 2015eko garilak 3, ostirala 2. aroa 515. zenbakia

    Ttunttuneroen garaia. Udakofestekin batera txistu doinuakbatean eta bestean entzunen dira.Eta hari lotuta, dantza izanen da

    Urdiain, festak ospatzekobost egun

    Kultura >> 14-15Sakanerria >> 6

    Bidelagunelkarteadinamizatzensegitzera >>5

    Izurdiagakotrenbide-pasa,agorrileankentzera >>6

    Altsasuk autoklasikoentopaketahartuko du >>12

    Berrenoako galtzada azaleratzekolanak hasi dituzte atzerrikogazteek. Biharko, auzolana >>5

    >>3

    Urbasako saroiko lezean eraildakoen senideak eta ikerketan lagundu zutenak elkartu ziren igandean.

    >>7

    Duintasunez, lurrera

  • MusikaChuchin Ibaez y Los Charros.Garilaren 3an, ostiralean, 19:30eanUrdiaingo igerilekuan.

    Arrebote.Garilaren 4an,larunbatean,20:30eanAltsasukoZumalakarregiplazan.

    DCapricho. Garilaren 5ean, igandean,20:00etan Irurtzungo igerilekuan.

    Mendi irteerakHecho-Lizara-Gabardito. Garilaren4an eta 5ean, larunbatean etaigandean. Etxarriko Larraeta menditaldea.

    Bizikleta irteerakAltsasu-Erreniega-Altsasu. Garilaren

    4an, larunbatean, 8:30ean Altsasukokultur gune paretik. 130 km.Zikloturista taldea.

    Bestelakoak Zorri azoka, merkatu soziala.Garilaren 5ean, igandean, 11:30etik14:30era Etxarri Aranazkoestalopean.

    Udako festa goxoa. Garilaren 9an,ostegunean, 21:00etan EtxarriAranazko igerilekuan. 12 urtetikaurrerako gazteendako.

    Deialdiak Euskal Presoak Euskal Herrira!Garilaren 3an, ostiralean, 20:00etanLakuntza, Arbizu eta EtxarriAranazko plazetan,elkarretaratzeak.

    Euskal Presoak Euskal Herrira!Garilaren 5ean, domekan, 20:00etanAltsasuko plazan, elkarretaratzea.

    Guaixe 2015eko garilaren 3a2

    Argazkiak emateko lekuak: Altsasu: Foru Plaza 23-1 zorion@guaixe.eus Ordainketa, Guaixeren bulegoan edo ondoko kontu zenbakian egin daiteke:

    3035 0018 47 0181012564 ZORION agurrakEta orain... 4 euro argazkia eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsen opari-papera doan! Bazkideek 3,50 euro!ARGAZKIAK ASTEBETE LEHENAGO EKARRI, TOKIRIK GABE GELDITUKO ZARA BESTELA!

    garilak 3-9Sakanan antolatzen diren ekitaldien berri emateko: gutunak@guaixe.eus

    Unai RazkinZorionakUnai. Uz-tailaren 8-an ia 7 urte!!Segi horrela ta muxuhaundi bat aita, ama taNaroaren partetik.

    Xabat MuozSesmaZorionakmaitia!!! Zure le-henengo urtebetetzea...zein ondo!! Segi hain alaitsubihotza, izugarri maite zai-tugu. Familiye .

    Oier OngayZORIONAKpolitezure 2. urtebetetzean!!Iraia eta biok asko mai-te zaitugu!

    Irune KarasatorreSureda1, 2, 3...10! Gure Irunek ha-mar urte bete ditu! Urte as-kotarako! Zorionakmaitia.Maite zaitugu, etxekoek.

    Altsasu

    Uharte ArakilArruazuLizarragabengoa

    Auzate ederrak izaten dira festetan. San Pedroko erromerian bapo meriendatu zuten arruazuarrek. 15. urteurrena ospatu zuen Uharteko konpartsak. N. Mazkiaran

    Bero izugarriari aurre eginez, zortzikoek ez zuten huts egin San Pedron.

  • Guaixe 2015eko garilaren 3a 3

    ezkaatza >>

    VALCARCEO L A Z T I

    006ko deskontua litroko,erregai guzietan.

    EDERNE ILEAPAINDEGIA

    L A K U N T Z A30ko gastuarekin biboteadepilatzea doan. Ileapain-degiko zerbitzuekin, maki-laje ukitua doan.

    GUAIXE KOMUNIKAZIOA%5eko deskontua argitalpeneta diseinu zerbitzuetan.

    XAGUA L T S A S U

    %5eko deskontua, 30tikgorako erosketa eginez gero.

    LIBURUNDAA L T S A S U

    %5eko deskontua paperte-gia eta irakurketarako libu-ruetan.

    GOIKO LOREDENDAA L T S A S U

    30tik gorako erosketetan%10eko deskontua (Baratzaeta garaiko loreetan izanezik. Eskaintza ez metaga-rria).

    MARI JOSEILEAPAINDEGIA

    A R B I Z UGarbitu, moztu eta apaindu26.

    FRUITIS FRUTA DENDAI R U R T Z U N

    %10 eko deskontua fruitu tro-pikaletan.

    EROSKI BIDAIAKA L T S A S U

    %5eko beherapena, hiri hote-letako eta garraio hutsenerreserbak izan ezik. Eskain-tza ez metagarria.

    www.guaixe.eus-enzerrenda osoa ikusgai

    Nonerabili

    SAKANA

    Horiek jasotzen dira NafarroakoGobernua osatzeko lau alderdiksinatutako akordioan. Zortzi gai utzidituzte adosteko eta horien arteandago Euskararen Lege berria egitea

    Geroa Baik, EH Bilduk, Podemos-Ahal Duguk eta Izquierda-Ezke-rrak 614 neurri dituen gobernuakordioa itxi dute. Uxue Barkosekzuzenduko duen Nafarroakogobernu berriaren jarduna gida-tuko duen akordioa da. Hizkuntzapolitikari dagokionez, lau inda-rrek adierazi dute euskara mino-rizazio linguistiko egoeran dagoeta berreskuratze prozesu batenbeharra du eta hartatik nafar guz-tiak aberastu eta onurak jaso behardituzte. Horregatik, herritarguztien hizkuntza eskubideak ber-matuko duen hizkuntza politikaberriaren alde egin dute.

    Lau alderdien iritziz, Nafarro-ako Gobernuak izan behar du hiz-kuntza politika proaktibo eta posi-tibo baten bultzatzaile nagusia, halanahi duten herritarrei administra-zioarekin euskarazko komunika-zioa bermatuz. Gizarte arloan, estra-tegikoak jo dituzte helduen alfabe-tizazioa eta euskalduntzea etaeuskaraz ari diren hedabideak.

    Azpiegitura egitasmoezToki garapenari bultzada emate-

    ko Cederna-Garalur moduko egi-turak sendotzea aurreikusten dugobernu akordioak. Sakana uki-tzen duten azpiegitura zenbait egi-tasmo aipatzen dira lau alderdienarteko akordioan. Batetik, trengarraioari dagokionez, NafarroaMediterraneoa-Atlantikoa arda-tzetik kanpo ez gelditzea erabakidute, horretarako nazioartekoestandarrekin bateragarria denkonponbidea emateko lan egi-nen du gobernu berriak.

    Hondakinei dagokionez, lauindarrek ahalik eta hondakingutxien sortzera jotzeko jarrera

    garbia hartu dute. Hondakinenmurrizketaren, berrerabilpena-ren eta birziklatzearen aldekoapustua egin dute. Plan berri batenbarruan, gizartearen eta eragile-en parte hartze prozesu batenbidez errefusaren tratamendu ego-kirako teknikak zehaztuko dira,ekonomia, gizarte eta ingurumenikuspuntuak kontuan izanik. Bes-tetik, gobernu berriak Olatzagu-tiko porlandegiak hondakinakerrausteko duen baimenaren ego-era juridikoa aztertuko du.

    Bestetik, elektrizitate horni-dura sarearen ikerketa zehatza

    eginen du, hura egoki planifika-tu eta gauzatzeko. Horren barruan,Sakanan barna egin nahi den Dei-kaztelu eta Itsaso arteko goi ten-tsioko linea beharrezkoa den edoez aztertuko da. Horretarako, ener-gia ebakuatu beharra eta sortzenduen ingurumen eragina aztertu-ko dituzte. Horren inguruan egi-tasmoak ukitutako herrien iritziajasoko du gobernu berriak. Azke-nik, lur azpitik gasa hausturahidrauliko edo fracking teknika-ren bidez ateratzea baztertu dutelau alderdiek. +www.guaixe.eus

    1. Herritarren hizkuntza eskubideak ber-matzeko araudi egokia garatzea. 2. Euskararen Legearen azken moldaketagaratu eta Nafarroa guztiko ikasleek D ere-duan ikasteko aukera bermatzea. 3. Hizkuntza politikako antolakuntza uni-tatea egoki kokatu departamendu guztiaketa gobernuaren jarduera guztia hartu etazeharkakotasun izaera izateko. 4. Ekitaldi publiko, komunikazio, protoko-lo ekitaldi eta, orokorrean, foru erakundepublikoen irudi korporatibo guztian euska-raren presentzia egokia bermatu. 5. Gizartean euskararen irudia prestigioaeman eta haren ezagutza eta erabilerariburuzko gizarte sentsibilizazioa sustatukoduen komunikazio estrategia berria, berri-

    tzailea eta integratzailea, garatzea. 6. Euskararen Kontseilua berritu, osaerangizarteari parte hartze handiagoa emanez,baita eskumen gehiago ere. 7. Euskararen egoeraren diagnosi oso etaeguneratua egin, eta Euskara KontseiluakPlan Estrategiko errealista, egingarri eta era-ginkorra diseinatu dezala, gobernuak gara-tuko duen hizkuntza politikaren oinarri iza-nen dena. 8.Hizkuntza eskubideak bermatzeko, admi-nistrazioaren arloan herritarrei ahalik etaarreta gehien euskaraz ematen saiatzekokonpromisoa hartu. Langileriaren diagno-sia egin eta zirkuitu elebidunak martxan jarri. 9. Toki erakundeekin elkarlan hitzarmenaberreskuratu. Erakunde publikoen hizkun-tza politikak koordinatzeko eta optimiza-tzeko eta baliabideak partekatzeko helbu-ruz. Udal euskara zerbitzuak zabaldu, dago-en edo sortu daitekeen eskaera aintzat

    hartuz. 10.Helduen alfabetizazio eta euskalduntze-ra aurten premiazko diru-sail bat bidera-tzea. Euskaltegien egonkortasuna berma-tuko duen elkarlan hitzarmena sinatzea. Hala,azken urteetako murrizketak konpondu etaeuren lana egiteko beharrezko finantziaziomailak berreskuratzeko. 11. Helduen euskalduntze eta alfabetizaziozentro publikoek jasotzen duten eskaera guz-tia erantzutea bermatzea. 12. Euskarazko hedabideen finantziazioaberreskuratu eta hobetu, baita zehaztuta-ko graduan erabiltzen dutenena ere. Horre-tarako, hitzarmenak eta laguntza deialdiakeginen dira. 13. Finantziazio publikoa jasotzen dutenhedabideek programazioaren ehuneko bateuskaraz emititu beharko dute, deialdibakoitzean zehaztuko dira ratioak. 14. Euskarazko hedabideetara nafar guz-

    tien iristea bermatzeko neurriak hartzea. 15. Plan Estrategikoaren barruan, adminis-trazioaren berezko jardueretan euskaraz-ko nahiko eskaintza bermatzea kultura,kirola, aisia eta aisialdian. Baita gizarte era-kundeek egiten dituztenei babesa ematea. 16. Arlo sozio-ekonomikoan euskararen sus-tapena eta erabilera laguntzea, eta enprese-tan eta bestelako erakundeetan euskara pla-nak garatzeko diru-laguntza lerroa zabaltzea. 17. Euskara ezagutza handia eta erabileraorokortua duten espazioen funtzio estrate-gikoa aztertu eta inguru horietan politikaberezituak aplikatzeko aukera aztertu. 18.EAEko eta Iparraldeko instituzio eta era-kunde publikoekin eta euskararen ikerke-ta eta sustapenera gizarte eragileekin (Eus-kaltzaindia eta abar) kolaborazioa normal-du eta hobetu. 19.Adostutako neurriak nahikoa finantzia-zio eta giza baliabide izateko konpromisoa.

    Hizkuntza politika berri