516 guaixea

16
SAKANAKO ASTEKARIA • 2015eko garilak 10, ostirala • 2. aroa • 516. zenbakia Asteazkenean festen lekukoa hartuko dute Irurtzunek eta Iturmendik. Bi herrietan bost eguneko ospakizunak izanen dira Zinema kalera aterako da udan Irurtzunen Sakanerria >> 10 Kultura >> 14 Beleixeguaixe txartela erabiltzeak saria dakar >>5 Arakilgo Udalak sei langile kontratatu ditu 6 hilerako >>9 Astelehenean hasiko da FyTren kontrako epaiketa >>8 Alkateak goi tentsioko linearen kontra >>7 Herri kirolari sakandarrak sanferminetan lehiatzen >>12 Sakanako plaza digitaleko kide egiteko aukera azokan >>3 Galtzadan, auzolan >>5 Auzolandegira etorritako batzuk galtzada agerian uzteko lanean.

description

 

Transcript of 516 guaixea

Page 1: 516 guaixea

SAKANAKO ASTEKARIA • 2015eko garilak 10, ostirala • 2. aroa • 516. zenbakia

Asteazkenean festen lekukoahartuko dute Irurtzunek etaIturmendik. Bi herrietan bosteguneko ospakizunak izanen dira

Zinema kaleraaterako da udanIrurtzunen

Sakanerria >> 10Kultura >> 14

Beleixeguaixetxartelaerabiltzeaksaria dakar >>5

Arakilgo Udalaksei langilekontratatu ditu6 hilerako >>9

Asteleheneanhasiko daFyTren kontrakoepaiketa >>8

Alkateak goi tentsioko linearen kontra >>7

Herri kirolarisakandarraksanferminetanlehiatzen >>12

Sakanako plazadigitaleko kideegiteko aukeraazokan >>3

Galtzadan, auzolan>>5

Auzolandegira etorritako batzuk galtzada agerian uzteko lanean.

Page 2: 516 guaixea

Guaixe • 2015eko garilaren 10a2

Argazkiak emateko lekuak: • Altsasu: Foru Plaza 23-1 • [email protected] • Ordainketa, Guaixeren bulegoan edo ondoko kontu zenbakian egin daiteke:

3035 0018 47 0181012564 ZORION agurrakEta orain... 4 euro argazkia eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsen opari-papera doan! Bazkideek 3,50 euro!ARGAZKIAK ASTEBETE LEHENAGO EKARRI, TOKIRIK GABE GELDITUKO ZARA BESTELA!

ZinemaNoche en el museo. El secreto delFaraón. Garilaren 14an, asteartean,22:00etan Irurtzungo Foru plazan.

Diumenge a les 5. Garilaren 16an,ostegunean, 22:00etan EtxarriAranazko plazan.

Mendi irteerakErkuden. Garilak 12, domekan,goizean Altsasuko kirol etxetik.Altsasuko Mendigoizaleak.

Bizikleta irteerakAltsasu-Maeztu-Altsasu. Garilaren11n, larunbatean, 8:30ean Altsasukokultur gune paretik. 133 km.Zikloturista taldea.

MusikaLa banda del jefe Bigun. Garilaren16an, ostegunean, 23:15ean Altsasukoigerilekuan.

Bestelakoak Guaixe.eus-eko komunitateko kideegiteko. Garilaren 15ean,asteazkenean, 11:00etatik 13:00etaraAltsasuko azokan.

Festak herritik herriarendako.Garilaren 16an, ostegunean, 19:00etanAltsasuko Gure Etxea eraikinean batzarra. Herri mugimendua.

Udako festa goxoa . Garilaren 16an,ostegunean, 21:00etan Altsasukoigerilekuan. 12 urtetik aurrerakogazteendako.

Deialdiak Euskal Presoak Euskal Herrira!Garilaren 10ean, ostiralean, 20:00etanLakuntza, Arbizu eta Etxarri Aranazkoplazetan, elkarretaratzeak.

Euskal Presoak Euskal Herrira!Garilaren 12an, domekan, 20:00etanAltsasuko plazan, elkarretaratzea.

Yepe Markel!

Ostiel hontan 2 urte! Zenbategun ya hitas gozatzen. Mu-ttil ttiki alai bet eeñik hagoo,eta alkar juntetuko gettukegun hontan hii zorionak os-patzeko. Zorionaaaakkk... hIifamelikuek.

garilak 10-16Sakanan antolatzen diren ekitaldien berri emateko: [email protected]

Egoi UrtasunEtxeberriaZORIONAK trastotxiki!! Gaur 5 urte bete-ko dituzu. Oso ongi pa-sa, mila kilo muxu aittu-na eta amiñaren partez.

Urdiaingo festetan giro bikaina egon da, eguraldia lagun. Igandeko San Pedro erromerian David Oroz alkateak dantzatu zuen lehen zortzikoa. Dantzaldiak herrian segitu zuen.

Page 3: 516 guaixea

www.guaixe.eus web guneakhelburu hori du eta sakandarrenparte hartzea sustatzeko web-arentresnetako bat komunitatea da.Haren kide nola egin azalduko duguhurrengo hiru asteazkenetanAltsasuko azokan, 11:00etatik13:00etara

Guaixe.eus Sakanako herritar,erakunde eta talde guztiendakoleiho irekia da. Web orriak par-te-hartzea eta elkar-eragintzabideratu eta forma ematekoKomunitatea izeneko gunea du.Guaixe.eus-eko Komunitateanedozeinek kontua ireki eta arti-kulu, argazki eta galeriak igoditzake. Komunitateko partaide-ak eurak kide izateaz aparte,berriemaile eta ekintzaile bilaka-tzen dira horrela, eta baita albis-te iturri. Guaixe.eus ireki etaparte-hartzaileagoa bilakatzendu Komunitateak.

Hala, gizarte, kirol eta kultur tal-deek euren jardunaren berri Saka-na guztiari emateko aukera eskain-tzen du. Edo norberaren errezetak,ikerketak, artikuluak eta bestela-koak zabaltzeko ere. Edozein sakan-

dar, dagoen tokian dagoela, infor-mazio eta iritzi sortzaile bihur dai-teke. Leiho ireki horri esker, Komu-nitateari esker, Guaixe.eus sakan-darren ataria da, informaziorako,entretenimendurako eta komuni-kaziorako. Sakanaz euskaraz sare-an aritzeko sakandarren topalekua,azken finean.

GonbiteaOinetako, arropa, fruta, barazki,etxe tresnak eta bestelakoen arte-an heldu diren hiru asteazkene-tan Altsasuko azokan Guaixe.eus-en eskaintza freskoa izanen da.Bierrik fundazioko kideak azoka-ra joanen dira eta interesa duenguztiari Komunitatea ezagutueta bertako kide egiteko aukeraemanen dio. Sakandarrek edoibarreko taldeek eta erakundeekeuren profilak sortu eta, harenbidez, euren argazkiak, argazkigaleriak, testuak, bideoak etaaudioak partekatu ditzakete. Gai-nera, iruzkinak egiteko aukeraere ematen du.

Sakandar euskaldunok, euska-raz bizi garenok, bizi nahi dugu-nok euskarazko komunikabide-ak behar ditugu: gure berri izaneta zabaltzeko; gure existentzia,bizitasuna, bizinahia, bizipenaketa bizipozak konpartitzeko;komunikatuta bizi eta komuni-tate izateko. Sakanako euskara-dunen komunitatea trinkotu,saretu eta indartzeko tresna Guai-xe.eus eta bere Komunitatea. Gurehizkuntzan bizitzeko espazioaeta unea eskaintzen du.

Gainera, Aztiker etxeak eginda-ko ikerketak erakusten dutenez,Guaixeren eragina ez da Sakana-

ko euskarazko komunitateramugatzen, erdaldunengan ereeragin positiboa du, euskararahurbiltzeko motibazioa izan dai-teke. Eginez eta eraginez euska-

raz biziko den herria eta ibarralortuko dugu horrela. Auzolane-an eta elkarlanean. Azken Korri-karen leloa gogoa ekarriz, ahal-dundu gaitezen.

Guaixe • 2015eko garilaren 10a 3

ezkaatza >>

Egutegia

Garilak 15Garilak 22Garilak 29

SAKANA

Sakanako plaza digitala

Informazio gehiago: www.guaixe.eus/info/komunitatea

Edozein, eta edozein gailurekin, erraz asko egin daiteke omunitateko kide.

Page 4: 516 guaixea

Guaixe • 2015eko garilaren 10a4 iritzia

LAGUNTZAILEAK:

GuaixeERREDAKZIO BURUA: Alfredo Alvaro Igoa • [email protected]: Maider Betelu Ganboa • [email protected]: Ainhoa Etxeberria PikabeaPUBLIZITATEA: Maria Saez de Albeniz • [email protected] eta Eneida Carreño Mundiñano • [email protected] ERREDAKZIO LAGUNTZAILEAK: Maialen Huarte Arano, Eñaut

Agirrebengoa Apaolaza eta Larraitz Amadoz LazkanoZUZENTZAILEA: Felix AlzelaiARGITARATZAILEA: Bierrik Fundazioa. Foru plaza 23-1. 31800Altsasu • 948 564 275 • 948 562 107 • 618 882 675 KOORDINATZAILEA: Goizeder Anton Iturralde • [email protected] ZERBITZUA: Guaixe Komunikazioa • Amaia AmilibiaSalgado • [email protected]: Gixane Andueza Goikoetxea • [email protected]

LEGE GORDAILUA: NA-633/1995TIRADA: 3.200

BAZKIDEAK

XXI. mendeko borrokalariaZenbaitetan, pertsona bat ezagu-tuta sentsazioa izaten da benetanmerezi izan duela, eta aingura edomarka moduko bat uzten dute nor-beraren gogoan. Duela egunbatzuk horrelako pertsona batezagutzeko ohorea izan nuenEtxarriko Mandoibai elkarteakantolatutako hitzaldi batean.

Pertsonaren lehenengo itxuraikusita, nahiko alternatiboa esa-nen nuke, zalantzaren bat sortzen

da: berrogeita hamar urte ingu-rukoa, metro eta laurogeitikgorakoa eta koleta batean har-tutako ile erabat urdindua. Ala-baina, haren prestakuntza eta lanesperientzia ikusita, benetanaintzat hartzeko modukoa: inge-niaritzan eta agroekologianlizentziatua eta hainbat masteregina, Unesco-FAO-NBE eta bes-te erakunderentzat aholkulari-tza lanetan aritua, hainbat eta

hainbat naziotan ikastaroakemana, eta abar.

Nekazaritza organikoa da beregaia. XXI. mendeko borrokalariakekonomia globalaren nagusi “psi-kopatak” ditu jomugan, eta haienmenpeko unibertsitateak zien-tzialari morroiak sortzeagatik.Munduko aniztasuna xahutuz,monokultiboak inposatzen dituz-te. Pertsonen eta herrien aberas-tasunaren ordez, lobbien espeku-

lazio irabazia. AEBko Monsantoda heriotzaren ikurra, hazi trans-genikoen eta pestiziden ekoizle-rik handiena.

Jario handiko hiztuna, komu-nikazioa estrategiak nahieraraerabiltzen dituena, argia, ezagu-tzan jakintsua, lotsagabea, hizte-gi dotorea batzuetan, gordina bes-teetan; edozein modutan, arretaz,harrituta, eta entretenituta entzu-teko modukoa.

Jairo Restrepo kolonbiarrakbizitzaren aldeko erabaki kon-tzientea hartua du eta aurre egi-ten dio mundua hondamendiraeta heriotzara daraman erral-doiari. Energia transmititzendu eta erakusten du gauzak bes-te modu batera ere egiten ahaldirela.

Aingeru [email protected]

Argia moztu didate... Hitz hauenesaldi batek ez du ezer onik ira-gartzen. Gehienetan, argi etete-ak fakturak ez ordaintzearenondorio izaten dira. Arautegiakadierazten du horniketa bakarriketen daitekela konpainiak ordain-keta eskatu zuenetik bi hilabeteigarotzen direnean, hau da, ezinzaio inori argia moztu ordaina-

giria ordaintzeko epea igaro etaegun batzuk beranduago ordain-du ez badu ere.

Kasu honetan, enpresak duda-rik gabe jakinarazpena bidalibehar du azaltzeko ordainagiri-bat zor duela eta, ez bada bi hila-betetan ordaintzen, argi gabe gel-dituko dela. Enpresaren erantzu-kizuna da jakinarazpena egin

duela frogatzea, eta azaldu behardu zer egunetan etengo den hor-niketa.

Kontsumitzaileak, faktura,dagozkion interesekin ordaindu,eta hurrengo egunean berrezarri-ko da horniketa. Gainera, kone-xioa berriz ezartzearen zenbate-koa ordaindu beharko du. Zerbi-tzuaren eteteak bi hilabete baino

gehiago irauten badu, konpai-niak kontratua ezezta dezake.

Telefonoa moztu didate… Tele-fonia finkoaren arloan, zerbitzuaaurretik abisua emanda eten dai-teke, bezeroak zor duena hilabe-te batean ordaindu ez badu.Behin-behineko etete legezkoaberriz gertatzen bada edo kontsu-mitzaileak hiru hilabete beran-

duago ordainagiria ez baduordaindu, konpainiak kontratuaezeztatutzat eman dezake etalinea behin betiko eten. Telefoniamugikorraren kasuan, linearenetetea kontratuan adierazi behar-ko da, baina askotan, ordainke-ta soil bat ez egiteagatik zerbitzuaeten daiteke.Iratxe

Gure gizartean alkoholaren kon-tsumoa oso normalizatuta dago,ospakizunetan erabiltzen dugueta gizarte harremanetan lagunizaten dugu askotan. Irudi hauguztiz zabalduta dagoenez hel-duen artean ez ezik, nerabeenartean ere alkoholaren kontsu-moa zabaldu da, eta goizegi has-ten dira alkohola edaten.Ikerketek adierazten dute nera-be eta gazteentzat alkohola kal-tegarriagoa dela helduentzatbaino, batez ere burmuinaribegira. Adin hauetan burmui-na oraindik garatzen ari da eta

garun-funtzioetan konponezine-ko kalteak eragiten ditu, oroime-narekin lotutakoak, koordina-zioarekin…

Gainera 15 urte baino lehenalkohola edaten hasi direneklau aldiz errazago garatu ahaldute alkoholaren menpekotasu-na, 21 urte eta gero hasi direnekbaino. Pentsatzekoa bada, beraz,noiz eta nola hasten garen alko-hola edaten. Hona hemen ondo-rio batzuk:Epe laburreko ondorioakHitz egiteko zailtasuna, goraka-dak, beherakadak, buruko mina,

urdaileko mina, arnasteko zail-tasunak, koordinazio falta,konortea galtzea, koma…Epe luzerakoakNahi gabe jasotako lesioak: autoistripuak, erorketak, erredurak.Nahita eraginak: etxeko indar-keria, su-armaz eginak, bortxa-ketak. Osasunekoak: burukoisuria, gibel gaixotasunak, ner-bio kalteak, sexu arazoak, gas-tritisa, ultzerak, baita aho etaeztarriko minbizia ere.Nola gutxitu ahal ditugu ondo-rio latz hauek?Edan ala ez edan baino garran-

tzitsuagoa da edateko modua.Mozkor bat uste duguna bainokaltegarriagoa da, eta horretazkonturatu behar gara. Etxeanfamiliaren hurbiltasuna osogarrantzitsua da , gai honi buruzhitz egin beharra daukagu etainformazioa izan behar dute gaz-teek. Administrazioak ere badubere lana, informazioa eta sen-tsibilizazioaren bidez, batez ere.Udako kanpainaSakanako eta Leitzako gizartezerbitzuetako aurtengo preben-tzio programak udako kanpai-na martxan ipini du. Kanpaina

14, 15 eta 16 urte bitartekoeizuzenduta dago (eskualdearenarabera) eta haren ardatza daadin gutxikoetan alkoholarenkontsumoak epe labur eta ertai-nean duen eragina.Familientza-ko eta nerabeentzako informa-zioa emateaz gain, motxila bateere banatuko da. Bertako logo-ak era subliminalean denboraeta edandako kantitatea etaondorioak agerrarazten ditu.Etxean jasoko dute.

Prebentzio programak

hara zer dien

Alkoholari buruzko hausnarketa: benetan ezagutzen al ditugu ondorioak?

barrutik kanpora

Ez diezadatela moztu

astekoa

Aingeru Mikeo

Zuzenketa >>Aurreko astean txistuari eta txistula-riei buruz argitaratutako artikuluanJose Ignazio Ansorena beharreanIsidro Ansorena aipatu genuen.

Page 5: 516 guaixea

BeleixeGuaixe txartela duten etaerosketa egiten duten guztienartean sari eder bana zozketatukodira hurrengo hiru asteetan. Txartelfreskagarria kanpainak Sakananbertan erosketak egitera bultzatzeaeta bertako komertzioak sustatzeadu helburu

Sakanako 80 establezimenduetanbaino gehiagotan dago BeleixeGuai-xe txartela erabiltzeko aukera. Hel-du diren hiru asteetan Txartel Fres-kagarria kanpaina martxan izanenda. Denbora tarte horretan estable-zimendu horietan erosketaren bategiten duten txarteldun guztiak saribaten zozketan sartuko dira.

Berdin da establezimendukoabantaila baliatzeko gutxienekogastua ez egitea. Erosketa egitea-gatik bakarrik dendariak izen-abizenak eta harremanetarakotelefono zenbakia idazteko txartelbat emanen dio bezeroari. Etajasotako guztien artean, ostegune-ro, BeleixeGuaixeko txartela dute-nen artean sari eder bat zozketa-tuko dugu. Sarituen berri Guaixeastekarian argitaratuko da agorri-lera arteko ostiraletan.

1550 txarteldun Bierrik Fundazioak sustatzen duBeleixeGuaixe txartela eta harenerabilerari bultzada emateko anto-

latu du Txartel Freskagarria kan-paina. Fundazioaren babesle diren1.550 sakandarrei gonbitea luza-tu zaie heldu diren hiru asteetanatxikiak dauden establezimendue-tan erosketak egin eta euren txar-tela erakusteko eta zozketan par-te hartzeko.

BeleixeGuaixe txartelaren jabe-ek erosketa ondoren datuak ematehutsarekin hiru sari ederren zozke-tan sartuko dira. 1.550 dira BierrikFundazioaren babesleak. Guztiekerosketa txiki bat eginda ere Saka-nako establezimenduei bultzadaematen diote. Aldi berean, ibarre-an erostean sakandarren artekoharremanak ere sustatzen dira,

herriei aberasta-sun sozialaemane z.Sakananerosiz gureherrietakojarduera etadinamismoa sus-pertzen ditugu eta,gainera, orain sariairabazi dezakegu.

Txartela martxan jar-tzearen arrazoietako bathori izan zen. Eta, hare-

kin batera, Sakanan 20 urtezeuskarazko hedabideak (Guai-xe astekaria eta Beleixe Irra-tia, FM 107,3) sustatzen duenBierrik Fundazioaren auto-finantziazio maila igotzea.Fundazioko babesleeitxartelaren bidez esta-

blezimenduetan abantailakeskaintzen zaizkie.

BeleixeGuaixe txarte-la lortzekoTxartel Freskagarria kanpai-na martxan jartzearekin bate-ra, atxikitako establezimen-duetan txartelaren abantailaguztiak jasotzen dituen esku-orria eskuratu daiteke. Haren

atalbatean

b a z k i d eegiteko fitxa

ere egonenda. Bestela, 948

564 275 eta 948562 107 telefono

zenbakietara edowww.guaixe.eus ata-

rian sartu eta BierrikF u n d a z i o k obazkide/babesle egin.Urteko 50 euro ordain-du behar dira eta tru-kean etxean txartela

jasoko du. BeleixeGuaixetxartela erabi-

li daitekeeladioten identifikatzaileak daudeestablezimenduen sarreretan.Erosketak Sakanako dendetan egi-ten dituzten babesleek erraz erre-kuperatuko dute ordaindutakoa.Gainera, errenta aitorpenean %25desgrabatuko du foru administra-zioak.

sakanerria >>Guaixe • 2015eko garilaren 10a 5

Galtzada agerian uzten Bernoako galtzada azaleratzekoauzolana egin zen larunbatean

Dozena erdi etxarriar, iturmendia-rra eta atzerritik auzolandegira eto-rritako 11 emakumeak elkarrekinlanean aritu ziren larunbatean. Lehe-nak Etxarri Aranazko Udalak egin-dako auzolan deialdiari erantzunezjoan ziren. Bigarrenak bi aste ema-nen dute eginkizun horretan. Etxa-rrin aritu ondoren, Bakaikun, Itur-mendin eta Urdiainen aritu dira lane-an. Bi egun eta erdi bakoitzean.

SAKANA

Sarituen izen-abizenak Guaixeastekarian argitaratuko dira.

Txartel freskagarria

Laburrean1. BeleixeGuaixe txartelakoabantailak dituen establezimen-duetan erosketa egin. 2. Txartela erakutsi. Izen-abize-nekin eta kontakturako telefo-noarekin paperak egin. 3. Ostegunean zozketa. 4. Ostiralean Guaixe astekariansarituaren berri emanen da.

Ekinez galtzada agerian uzten ari dira Etxarri eta Urdiain artean. Auzolandegikoak lanean.

»

Bernoako galtzadaazalerazteko auzolana Larunbatean, 9:00etan, Itur-mendiko plazatik abiatuta.Sakandar guztiendako deialdiaAurreko larunbatean Etxarri Ara-nazko Udalak egin bezala, Itur-mendiko eta Urdiaingo UdalekBernoako galtzada berreskuratze-ko auzolana deitu dute. Partehartu nahi dutenek bihar, 9:00etan,Iturmendiko plazan egon behar-ko dute. Handik Haitz-Txikiraabiatuko dira, lanera. Horretara-ko, aitzurra eraman behar dute.

Page 6: 516 guaixea

600 sinadurak Osasunkontseilariari, NafarroakoArartekoari eta Behatokiari bidalidizkiote

Etxarri Aranazko osasun etxekozerbitzua eta Emakumeen Arre-ta Zerbitzua euskalduntzeko 600sakandarren sinadurak jaso zituz-ten udaberri bukaeran. Hainbateragile jasotzen dituen Osasun-gintza Euskaraz taldeak susta-tzu zuen bilketa. Sakandarrekhaien bidez hiru eskaera zehatzegin dizkiote foru administrazio-

ari: osasun etxeko lanpostuekplantilla organikoan euskaraeskakizuna izan dezatela; dagoe-neko lanean ari diren eta beha-rra duten langileek euskalduntzeplan bat izatea eta, azkenik, ida-tzizko euskarriak ere euskarazegotea bermatu dadila (hizkun-tza paisaia, agiriak, zitazioak,txostenak, aholku-zerrendak…).

Eskaera horrekin bat egin duteikastetxeetako orientatzaileek.Izan ere, Emakumeen Arreta Zer-

bitzutik sexu heziketa programagaratzen da ikastetxeetan. Leitza,Larraun eta Sakanan ikasle gehie-nak D ereduan ikasten dutela gogo-ratu dute, gaineratuz: “sexualita-tearen heziketa euskaraz eskain-tzea eskubidea izateaz gain,oinarrizko behar bat da eskolakomunitatearentzat. KalitatezkoHezkuntzaren garapenak eta ber-meak hizkuntzaren, euskararen,betekizuna bere baitan behar du,berezkoa du”.

Lakuntza»

Irurtzun»

Etxarriko Osasun Etxea euskalduntzeko eskaerak eregistratuta

Guaixe • 2015eko garilaren 10a6 sakanerria

Olatzagutia»

Olatzagutia»

Udarako euskarazko aisialdi pro-gramaren eskaintza egin du Ola-tzagutiko Udalak. 5 eta 12 urte bitar-teko 88 haur parte hartzen ari dira.Zortzi taldetan daude banatuta, Dereduko bost eta B ereduko 3. Haie-taz bederatzi begirale arduratzendira. San Juan bezperan hasi zenUdan Euskaraz programa eta gari-laren 17ra arte luzatuko da.

Aste gunetan 10:00etatik13:00etara elkartzen dira haurrak.Eguraldia lagun, ur jolasak egindituzte. Zientziarekin ere ausar-tuko dira eta esperimentuak egi-nen dituzte. Gorputza margotu,ukenduak egin, mugimendua lan-du, apar festa… denetariko dina-mikak programak irauten duenlau asteetan.

Estatuko bigarren lokomotorazaharrena da, Iruñeko Udalakzaharberritu eta Kosterapeankokatuko du

Porlandegiko lokomotora Iruñe-ko Udalaren esku geldituko da,enpresak hari emateko interesaazaldu eta gero. Hura arduratu-ko da ibilgailua zaharberritzeaz.Zehazki, lixatu, herdoila kendu,saneatzeko masak eman, egoeratxarrean dauden txapak ordezka-tu, margotu eta bernizatu eginendu. Lan horiek guztiak despedi-tu ondoren, Iruñeko Udalak loko-motora Kosterapea parke berrianjarriko du, Olata eta Plazaolazubien artean. Horretarako uda-la Nafarroako TrenbidearenLagunen Elkartearekin elkarla-

nean ari da.

Lokomotoraz1863an egindako tren lokomotorada Olatzagutitik Iruñera erama-nen dutena. 2015 zenbakidun MZA(Compañía de los Ferrocarriles deMadrid a Zaragoza y Alicante)serie bateko lokomotora bat da.Creusotk izena izenez ezagunakegin ziren eta bidaiarien tren azka-rretarako, onenetarako, erabiliziren halako lokomotorak. Hiruserie egin zituzten.

1901ean bestelako lokomotorekordezkatu zituzten eta enpresagarraiorako erabili ziren. Aipatu-takoa, lehenik, Iruñeko azukre-lan-tegian erabili zuten. 1946 urte ingu-

ruan Olatzagutiko porlandegiakeskuratu zuen eta 30 bat urtez era-bili zuen. Aurrerapenekin batera,enpresaren sarreran, trenbideondoan erakusgai gisa urteakeman ditu. Bere historia balioa-gatik lokomotora Nafarroako etaestatuko Ondasun HigigarrienInbentario Nagusian dago sartua.

Datuak34.430 kilo pisatzen ditu hutsiketa 49.680 kilo zerbitzuandagoenean. 14 metro luze ditueta 3.500 kilo ikatzerako gai-tasuna du.

Udako euskarazkoaisialdia

Udan Euskarazko parte-hatzaileak.Utzitakoa

Porlandegiko lokomotorak Iruñera bidaiatuko du

Porlandegian dagoen lokomotorak Iruñeko Kosterapean bukatuko du.

Osasungintza Euskaraz taldeko kideetako batzuk aurkeztu zituzten sinadurak.

ITBren garagarzaroko errepasoan ikus daitekeen irudietako bat.

Garilaren 8an, urtero moduan, SanFermines 78 Gogoan plataformakGerman Rodriguez omentzeko eki-taldia egin zuen Iruñean. 1978an poli-ziak tiroz hil zueneko omenaldiandiktadurako eta trantsizio garaikobiktima guztien aitorpena eta sor-tutako kaltea konpontzeko eskatuzuten. Rodriguezen senide eta lagu-nekin batera, ekitaldian beste hain-bat biktimen senideek parte hartuzuten, haien artean Mikel Arregilakuntzarrarenak. Estreinakoz, Iru-ñeko Udaleko alkatea eta zenbaitzinegotzi izan ziren omenaldian.

Uda ITBn Maiatzeko Irurtzun Telebista (ITB)errepasoa kirolez betea etorri bazen,garagarzarokoa udari eskainia da.Igerilekuen sasoi berriaren berriematearekin batera San Joan bez-peran suaren inguruan, plazan,sorginek egindako akelarrearenirudi ikusgarriek osatzen duteITBren azken emanaldia, www.irur-tzuneuskaraz.com web orrian ikus-gai dagoena.

Mikel Arregiren senideek Rodriguezen oroigarrian lore eskaintza egin zuten.

Arregiren senideak GermanRodriguezen omenaldian

SAKANA

Page 7: 516 guaixea

Atxikimendua www.udalbiltza.eusweb orriaren bidez egin dezaketealkate eta zinegotziek

Udalbiltzak, Euskal Herriko udaleta udal hautetsien biltzarrak,hautetsien atxikitze prozesuariekin dio. Erakundetik nabar-mendu dutenez, udal hauteskun-deen ondoren Euskal Herria

aitortzen duten hautetsien kopu-ruak gora egin du. Udalbiltzakbere nazio gobernua udazkene-an berritu nahi du, eta hori eginahal izateko lehenik hautetsiekerakundean izena eman behar-ko dute.

Udalbiltza duela bi urte berre-ratu zenetik 183 alkatek eta 1.500

hautetsiren babesa jaso du. Udal-biltzaren “erronka hautetsienaniztasuna, babesa eta parte-har-tzea handitzea da. Eta denak bate-ra Euskal Herriaren antolaketanaritzea”. Udalbiltzaren atxikitzeprozesuarekin bat egiten lehene-takoa Etxarri Aranazko alkateEneka Maiz Ulaiar izan da.

Udal hautetsiak Udalbiltzan izena ematera deitu dituzte

Guaixe • 2015eko garilaren 10a sakanerria 7

Etxarri Aranatz»

SAKANA

»

Altsasun egindako batzarreanDeikaztelu eta Itsaso artekolinearen egitasmoa sektoreelektrikoaren garraio sareenestatuko planifikaziotik kentzekoeskatu dute

“Gure herrietako etorkizunare-kin dugun konpromisotik eta bizi-modu duina izateko eskubidetik”,Deikaztelu eta Itsaso arteko proiek-tuak kaltetzen dituen herrietakoalkateek, proiektuari euren opo-sizioa berretsi diote. Aldi berean,Nafarroako eta Euskal AutonomiErkidegoko gobernuei eskatu die-te Industria, Energia eta Turismo-ko Ministeriora zuzentzeko etaeska diezaiotela 2015-2020 Sekto-re Elektrikoko, Garraio SarearenPlanifikaziotik, Itsaso -Deikazte-lu arteko goi tentsioko linea egi-tasmoa kentzeko.

Duela bi urte argindar linea-ren kontra 174 herritako alkateek,220 udal eta kontzejutan onartu-tako mozioaren sentipena jaso

zuen larunbateko adierazpenak.Orduan proiektuaren tramitazioagelditzea eskatu zioten EnergiaMinisterioari, baina ez zuen hala-korik egin, eta egitasmoa informa-zio publikoan jarri zuen. Horrierantzunez erantzunik jaso ezduten 14.000 alegazio aurkeztuzituzten egitasmoak ukitutakoudalerrietako herritarrek.

Egitasmoaz2015-2020 Garraio Sarearen Plani-fikazioa jasotzen duen dokumen-tuaren arabera Sakanan barnaOrkoien eta Itsaso lotzen dituzten220 kVeko bi lineak berrindartueginen lirateke, “Nafarroa etaGipuzkoarako aurreikusitakobeharrak estaltzeko”. Eta Deikaz-telu eta Itsaso arteko 400 kVekolinea berria eginen litzateke “Fran-tziara esportatzeko”.

Alkateen batzarrak argi dulinea proiektu berria “ez dela iga-

rotzen den herriek dauzkatenbeharrak hornitzeko, baizik etaestatu espainiarraren eta fran-tziarraren arteko lotura handi-tzeko eta hau informazio publiko-ra bidali zen dokumentua ere ezzegoen jasota”. Alkateen iritziz,“127 km-ko autopista elektrikoa,erabat bateraezina da pasatzenden eskualdeetako garapen aurrei-kuspenekin eta horrez gain ingu-rumenean, osasunean eta ehunproduktiboan eragin bortitza eka-rriko du”.

Nafarroako Gobernu berriaeratzeko lau alderdien arteanonartutako akordioan argindarlinearen egitasmoari aipamenaegiten zaio. Alkateek “akordioenterminoen” aurrean harriduraazaldu zuten. Gobernu berriarieta hura sustatzen duten alder-diei Altsasun esandakoa entzu-teko eta berehala gaiari heltzekoeskatu diete.

Trenbidea ezgurutzatzeko, hesiaMaiatza akaberaz geroztik EtxarriAranazko tren geltokitik ezin daBasopokale kalera joan. Hori era-gozten duen hesia jarri dute Etxa-rri Aranazko Udalak eta trenbide-en kudeaketaz arduratzen den Adifenpresak. Elkarlanean aritu dira, iku-si baitzuten etxarriar askok, bana-ka edo taldeka, trenbidea zeharka-tzen zutela, nahiz eta oinezkoenda-ko pasabiderik ez izan. Etxarri Aranazko Udalak bandobidez gaztigatu zuen debekatutadagoela trenbidea gurutzatzea horre-tarako propio egokitutako pasabi-derik ez badago. Trenbidea oinezedo bizikletaz zeharkatzea oso arris-kutsua dela ere nabarmendu duteudaletik.

Udalbiltzari atxikimendua azaldu diotenen artean Etxarriko alkatea dago.

Alkate edo haien ordezkariak,kopuru hori izan zen larunbate-an Altsasun. Sakanatik: Arakil,Arbizu, Etxarri Aranatz, Itur-

mendi, Uharte Arakil, Bakaiku,Lakuntza, Arruazu, Irañeta etaUrdiain (festetan zeudenez, ezzen agertu).

33 alkate

Alkateak goi tentsioko linearen kontra azaldu dira

Page 8: 516 guaixea

Orain arte 14 pertsonak, 2 etxarriartartean, auzi berean epaitzekoakziren baina sarekada bakoitzekoepaiketa bana eginen da EspainiakoAuzitegi Nazionalean

Ekinen kontrako 2010eko eta2011ko sarekadetan atxilotutakoeuskal herritarrei fiskaltzaren etaakusazioaren zigor eskaerak jaki-narazi dizkiete. Aurreneko sare-kadan atxilotutako bederatzieta-tik zortzirendako, tartean JoxeAldasoro Jauregi etxarriarra, fis-kaltzak 8 urteko espetxe zigorraeta 12 urteko inhabilitazioa eska-tzen du. Dignidad y Justicia aku-sazioak, berriz, 12 urteko espetxezigorra eta inhabilitazioa. Sareka-da horretan atxilotutako bestebatendako 12 eta 15 urteko zigo-rrak eskatzen dituzte, Haika gaz-te erakundearen epaiketan 6 urte-ko espetxe zigorra jaso zuelako.Guztiei erakunde terroristako

zuzendaritzako kide izatea lepora-tzen diete. Epaiketarako datarikez dute oraindik, baina udazkene-an edo neguan izan liteke

Bigarren sarekadan atxilotuta-ko bost pertsonen artean PatxiArratibel Gartziandia dago. Haien-dako zortzina urteko espetxe zigo-rra eskatzen dute, ETAko kide iza-tea leporatuta. Epaiketarako dataez diete jakinarazi. Ekin-ek 2011kolastailaren 1ean bere desegiteairagarri zuen. Barne eztabaidabaten eta ezker abertzalearen alda-keta sakonaren ondorio izan zelairagarri zuen orduan.

AtxiloketezAldasoro 2010eko irailaren 14anatxilotu zuten Ekin-eko zuzenda-ritzako kide izatea leporatuta. 3egun eman zituen Guardia Zibi-laren eskuetan. Epailearen aurre-

an tratu txarrak salatu zituen.Soto del Real eta Navalcarneroespetxeetan izan zuten. 22 hilabe-te preso egin ondoren 9.000 euro-ko fidantzapean aske utzi zuten.

Arratibel 2011ko ilbeltzaren18an atxilotu zuen Guardia Zibi-lak Ekineko kide izatea leporatu-ta. Kuartelean 5 egun eman zitueneta hainbat aldiz buruan poltsajarri ziotela eta kolpe ugari jasozituela salatu zuen. Polizi dekla-razio batean, bere sinadurarenondoren aztnugal idatzi zuen(laguntza atzekoz aldera idatzita).Epailearen aurrean tratu txarraksalatu zituen. Horiek ez ikertzea-gatik Europak Espainia zigortuegin du. Arratibelek 18 hilabeteeman zituen behin-behineko espe-txealdian eta bermea ordaindutaeta hainbat kontrol neurrirekinaske utzi zuten.

Astelehenetik asteazkenera bitar-tean epaituko dituzte Falange yTradición taldeko hiru kide Espai-niako Auzitegi Nazionalean. Tal-de terroristako kide izatea lepora-tu diete Javier Lopez Monreali,Jose Ignacio Irustari eta BorjaIllerari. Gutxienez 19 ekintzarenardura leporatzen diete.

Horien artean dago 2009ko ago-rrilaren 20an Arbizun egindakoa.Egun hartan lau zinegotziren ize-nak eta haien kontrako heriotzamehatxuak (“orain zelatan, biharhilko zaituztegu”) agertu zirenidatzita Arbizuko udaletxeko fatxa-

dan. Aldamenean Falangeren logo-tipoa eta “Otsaportillo 1936.GoraBarandalla!” idazkia zeuden. Gero-ra Falange y Tradición taldeakbere gain hartu zituen EuskalHerrian egindako 25 eraso, bainazerrendatu gabe. Urte hartako las-tailaren 23an atxilotu zituzten tal-deko bost kideak.

Epaiketa duela hilabete bat eginbehar zen. Baina epaituetako batenprokuradoreak auto istripua izanzuen maiatzean eta zauriak senda-tu bitartean epaiketan ezin zenezegon, hura atzeratzea onartu zuenFernando Grande Marlaskak.

Guaixe • 2015eko garilaren 10a8 sakanerria

Arbizu»

Etxarri Aranatz»

Arruazu» SAKANA

Errausketarenkontrako mezuatxupinazoan Iruñeko festei hasiera ematen dientxupinazoaren zain udaletxeko pla-zan zeuden pertsonek hainbat pan-karta zabaldu zituzten. Haietakobatek errausketaren kontra etaCementos Portland Valderrivasekbere egitasmoa gelditzeko eskatzenzuen. Ez da lehen aldia Sakanakoaldarrikapenak Iruñeko festen hasie-ran tokia dutena. 2012an eta 2013anInasako langileek euren lan gataz-karen berri munduari emateko era-bili zuten txupinazoa.

Erakunde internazionalista legezkanporatzea eta sei kide zigortzekoeskaera duen epaiketa lastailaren19tik azaroaren 2ra eginen da.Aurretik espainiar estatuinperialistaren aurkako herriepaiketak egitera deitu dute

Aritz Ganboa De Migel eta bestebost euskal herritarrendako seiurteko espetxe zigorra eskatzendute ETAri laguntza ematea lepo-ratuta. Askapena eta hari lotuta-ko beste erakunde batzuk legezkanporatzeko eskaera ere eginadago. Epaiketa udazken hasieranhasiko da. Hura salatzeko HerriakLibre dinamika jarri du martxanAskapenak.

Larunbatean aurkeztu zutenhura Gasteizen. Aitziber Martinezde Lagosek adierazi zuenez, “ezdugu onartzen estatu espainia-

rrak euskal internazionalistak etaeuskal eragile internazionalistak

epaitzea. Ez dugu inolaz baimen-duko hamaika herriren zapalke-

ta, ukazio eta suntsiketak eragindituen Estatu inperialista honek,Espainiar Estatuak hain zuzen,herrien askatasunaren alde borro-katzen dugun kide eta eragileakepaitzea”.

Horregatik, “Euskal Herri erre-beldeari eta nazioarteko mugi-mendu konprometituei” dei egi-ten zien: “ikasturte berriarekinbatera, irailean, espainiar estatuinperialistaren aurkako herri epai-ketak burutzera”. Horretarako,udan auzo, herri eta ibarretanantolatzeko deia egin zuen, iraile-rako dena prest izateko. Jakina-razi zuenez, egiten diren herriepaiketa guztien sententziak baka-rrean batuko dira lastailaren 12an,“espainiar estatu inperialistarenkontrako herri epaian”.

Askapena beharrean espainiarestatua epaitzera deitu dute

Askapenako auzipetuak eta kideak Herriak Libre dinamika aurkezten.

Ekin-eko auzietako zigor eskaerak zehaztu dituzte

FyTko kideen epaiketa heldu den astean

2009ko irailean gertatutakoa salatzeko manifestazioa egin zen Arbizun.

Lehen atxiloketa salatzeko etxarriarren protesta. Artxiboa

Page 9: 516 guaixea

Guaixe • 2015eko garilaren 10a sakanerria 9

Arakil»

Altsasu»

Aurreko ostegunean AltsasukoUdalak legegintzaldiko aurrene-ko bilkura egin zuen eta berebarne egitura zehaztu zuen.Aurretik, garilaren 25ean eta30ean, Geroa Baiko ordezkariakbeste alderdietakoekin bilduziren eta han jasotako ekarpene-kin zehaztu zen udal egitura.Hala, Tokiko Gobernu batzorde-an Pedro Jimenez Elvira (GeroaBai) , Arantza BengoetxeaIntxausti (EH Bildu), Juan MigelPerez Hurtado (PSN) eta VirginiaAlonso Aparicio (Goazen Altsa-su) izanen dira. UPNk alkatetza-ren eskaintza atzera bota du.Geroa Baik onartu dutenen jarre-ra eskertu du. Bestalde, GeroaBaiko, EH Bilduko eta PSNkoburuak izanen dituzte batzorde-ek. Goazen Altsasukoek laneanaritzeko prestutasuna azalduzuten.

Batzordeak Altsasuko Udalak 11 batzorde sor-

tzea erabaki du. Ekonomia gara-pena, Merkataritza, Turismoa etaEnplegua eta Parte-hartze batzor-deetako buru Javier Ollo Martinez(Geroa Bai) alkatea izanen da.Ogasun batzordearen ardura UnaiHualde Iglesiasek (Geroa Bai) har-tuko du. Udal antolaketa eta gizabaliabideen batzordeko ardura-duna Manuel Bergera Ijurko(Geroa Bai) izanen da. Mari Car-men Otaegui Saez de Maturana(Geroa Bai) Nekazaritza, Abel-tzaintza, Mendiak eta IngurumenBatzordeaz arduratuko da. PedroJumenez Elvirak (Geroa Bai) Kul-tura eta Jaien Batzordea kudea-tuko du.

Bestalde, Osasun eta GizarteZerbitzuen lehendakaria FcoJavier Paz Miño (EH Bildu) izanenda. Haizea Ramirez de Alda Pozue-ta (EH Bildu), aldiz, EuskaraBatzordeko buru izanen da. MirenArantza Bengoetxea Intxaustirenesku izanen da Emakumea etaBerdintasun batzordea. Juan

Migel Perez Hurtado (PSN) Hiri-gintza Batzordeaz arduratuko da.Julia Cid Gonzalez (PSN) Gazte-ria eta Kirol batzordeko buru iza-nen da.

Udal bilkuretan Geroa Bairenbozeramailea Unai Hualde Iglesias

izanen da. EH Bildurena ArantzaBengoetxea Intxausti. PSNko ele-duna Juan Migel Perez Hurtadoizanen da eta Goazen Altsasukoa,aldiz, Virginia Alonso Aparicio.Azkenik, UPNkoa Javier LopezPatus izanen da.

BilkurakUdalak hileko azken asteazke-nean eginen ditu bilkurak,20:00etan. Jai eguna bada, aurre-ko egunean eginen da.

Arakilgo Udalak urte erdiko kon-tratua egin die sei pertsonari.Haietako bost udalak eta kontze-juek adostutako herri-lanak egi-ten ari dira. Esaterako, Satruste-giko hilerriko atea zabaldu egindute, Errozko garbitokian manten-tze lanak egin dituzte eta kalerenbatean ere. Ihabarko kale txikibateko zorua ere berritu dute. Etabide bazterretako landaretza moz-ten ere aritu dira bostak.

Herri lanetan ari diren bosteta-ko bat pala gidaria da, eta harenlaguntzaz Izurdiagan zeuden bi urihes handi konpontzeko aukeraizan du Arakilgo Udalak. Trenbi-de-pasabide berria egiterakoan ursarea berritu eta halakorik gehia-go ez errepikatzea espero duteherrian. Bide batez, Ruben GoñiUrroz alkateak jakinarazi digu uda-lak agorrilaren erdian hartuko due-la trenbide-pasabidea kentzekolanez arduratuko den enpresa.

DeialdiaUrte erdirako kontratatu duen sei-garren langileak kultura, kirola,aisialdia eta euskara gaien ardu-ra du. Goñik jakinarazi digunez,udalaren asmoa lanpostu hori pla-za finko bihurtzea da. Beharrasumatzen dute eta deialdia pres-tatzen hasi dira, baina ez diguzehaztu ahal izan noizko egonenden prest eta noiz deituko den pla-za. Lanaldi erdiko lanpostua sor-tuko luke Arakilgo Udalak.

Bi lan Bestalde, bi lan ematea aurreikus-ten du Arakilgo Udalak. Deialdimugatu bidez eginen du bost batenpresari aurrekontua eskatuzeta eskaintzen artean egokienahartzeko asmoz. Lehen lana aurriegoeran dagoen Etxarrengo Pas-kal etxean eginen da. Teilatuaerdi eroria du eta gelditzen denakendu eta eraikina egonkortzeko

18.000 euro bideratu ditu udalak.Beste lana Aizkorben egitekoada. Luizi batek bide baten zatiaestali zuen eta halakorik berriro

ez gertatzeko harri-lubeta bategin nahi du udalak. Lan horrek12.000 euro aurrekontua izanendu.

Igogailua

Arakilgo udaletxean igogailuakanpotik jarriko da, “horrelaerabilera publikoa eta udale-txekoa izanen ditu”, argitu diguGoñik. Izan ere, udaletxearenzehar-aldean, Aralar kalean,dagoen aparkalekutik osasunetxera, udaletxeko sarreraraigotzeko aukera emanen dioedozein herritarri. Eta, horre-kin batera, Arakilgo udaletxe-an gora eta behera ibiltzekoaukera izanen da. Goñik jaki-narazi digunez, egitasmoaren-dako baimena eskaera Irur-tzungo udaletxean aurkeztudute. Aurten egin nahi lituzke-te lanak, 85.000 euroko aurre-kontua dutenak. Alkateakzehaztu digu erabilera hitzar-mena ere adostu nahi dutelaIrurtzungo Udalarekin.

Garagarrilaren 30ean egindakobilkuran Olatzagutiko Udalak berebarne antolaketa erabakia utzizuen. Batetik kontuen batzordeberezi bat izanen da, zinegotziguztiek osatuta eta alkatea burudena. Bestetik, zortzi batzorde iza-nen ditu udalak eta haiek hiru hila-betean behin elkartuko dira gutxie-nez. Batzorde guztien lehendaka-ritza EH Bilduko zinegotzienbizkar izanen da. Hala, GurutzeRodriguez Armendariz alkatea

hiru batzorderen buru izanen da:Hirigintza; Gizarte Gaiak, Ber-dintasuna eta Gazteria eta Langi-leria, Ekonomia eta Ogasuna.

Ingurumen eta Mendi eta Eus-kara batzordeetako buru MikelAzkargorta izanen da. Patricia Fer-nandez, aldiz, Kultura eta Jai Batzor-deaz arduratuko da. Kirol eta Turis-mo batzordea Egoitz Aldaz en ardu-ra izanen da eta Ibai BarandiaranParte-hartze eta Komunikaziobatzordeko lehendakaria da.

Udalak 8 batzorde izanen ditu Olatzagutia»

Lanean dira udalak kontratatutako langileak

Udalak bere barne egituraketa onartu du

Aurreko urtean bezala aurten ere palarekin hainbat lan eginen dira.

Altsasuko Udala osatzeko bilkurako une bat.

Page 10: 516 guaixea

San Pedro zelaiko hariztian festaegunerako Altsasuko hainbatkolektibok pankartak jarri zituz-ten. Altsasuko herri mugimendu-tik salatu dutenez, jarritako pan-karta guztiak kendu egin zituzten.Adierazi dutenez, haien bidez eus-kara, internazionalismoa, gazte-ria, presoak edota sexu-erasoeninguruko aldarrikapenak zabal-tzen ziren. Aldarrikapen “guztizherrikoiak eta zilegiak” zirelaazaldu dute.

Herri mugimenduko kideekagerraldia egin zuten ostiraleaneta adierazi zuten “gertaerahauen atzean zehatz-mehatz nordagoen ez jakin arren, guztiz argidaukagu indar errepresiboenesku hartzea tartean egon dela.Argi gelditu da herri honetakoaldarriak isilarazi nahi dituzte-la herri mugimenduaren aurkajoz”. Agerraldian adierazi zute-nez, “ez dugu gure jarduna gera-tuko eta kaleak aldarrikapenez

betetzen jarraituko dugu, herrimugimendu bizi bat garelako etabizi dugun errealitatea kaleanislatzeko beharra ikusten dugu-

lako”. Aldi berean, adierazpenaskatasunaren alde agertu etagertaerekiko ezadostasuna azal-tzeko eskatu zioten.

Guaixe • 2015eko garilaren 10a10 sakanerria

FESTAKIrurtzun:

Iruñari lekukoahartuta, bost festaegun aurretik

>> Garilak15, asteazkena17:00etanFestetako kartelenerakusketa,udaletxeko bilkuraaretoan. 17:30ean Zapiak eta Erraldoi etaBuruhandien konpartsaren liburua emanenzaie 2014an jaiotako haurrei. 18:00etan Txupinazoa, festei hasieraemateko. Kalejira Erraldoi eta Buruhandienkonpartsarekin, gaita-jotzaileekin, Orritzdantza taldearekin eta Izengabe txaranga-rekin. 20:00etan Orritz dantza taldearenemanaldia. 21:00etan Dantzaldia Izengabe txaranga-rekin. 22:00etan Larrain dantza. 22:25ean Zezensuzkoa eta buruhandiak,kultur etxean hasi eta Gernika parkeanbukatu. 23:30etik 3:30era Dantzaldia Sukartaldearekin.

>> Garilak 16, osteguna10:00etan Dianak. 11:00etan Haurrendako margotzelehiaketa. Plazan. (Materiala antolatzaileenesku). 13:00etan Musika eskolako fanfarrea. 12:00etatik 14:00etara Haurrendakoparkea: piratak. 17:00etan Gorputz-makillajea. 16:45etik 19:45era Haurrendako parkea:piratak. 19:30ean Haurrendako txokolate-jana. 20:30ean Javier Segarraren Enradiadoikuskizuna. 22:00etan Larrain dantza. 22:25ean Zezensuzkoa eta buruhandiak,kultur etxean hasi eta Gernika parkeanbukatu. 23:30etik 2:30era Nemux disko mugikorra.

Iturmendi:

Karmengo festakhemen dira

>> Garilak 15, asteazkenaBezpera. 16:00etan Ginkana eta txalupak, XimonaGaztetxeak antolatuta. 19:00etan Etxajua: Maialen Aramendiatxirrindulariak piztuko du.19:30ean Herriko dantzariak.20:30etik 22:00etara Dantzaldia Gozo-Gozo taldearekin. 22:00etan Herri afaria, Aitzkozar elkarteakantolatua.00:30etik 3:30era Dantzaldia Gozo-Gozotaldearekin.

>> Garilak 16, osteguna.Karmen eta haurren eguna.11:00etatik 14:00etara Haurrendakojolasak, pilotalekuan. 12:00etan Meza, herriko zaindariarenomenez.13:30ean Balkoien lehiaketa, ilusioarenomenez.17:00etan Haurrendako aparra, kalean. 18:00etan Pilota partidak, Altsasukoeskola.22:00etan Zezensuzkoa.20:00etatik 22:00etara Dantzaldia Ametstaldearekin.22:00etan Emakumeen afaria, pilotale-kuan.00:00etatik 3:00etara Dantzaldia Ametstaldearekin.

Oharra: egunero auzatea egongo da,eguerdian eta arratsaldean.

Garilaren 16an, ostegunean,19:00etan Altsasuko Gure Etxeaeraikinean izanen da

Beste hainbati bezala, Altsasukoherri mugimenduari ere festakantolatzeko ordua iritsi zaio. “Fes-ta herrikoi, parte-hartzaile etaalaietan” sinesten dute mugimen-duko kolektiboetako kideek,“herritik herriarendako” feste-

tan hain zuzen ere. Hori dela eta,“ezinbestekoa ikusten dugu gaz-te zein helduak elkartu eta guztiongogo eta indarrez hausnartu etaideiak aurrera eramatea”.

Herri mugimenduko kideeniritziz, “arrazoi batengatik edobesteagatik, azken urtetako fes-tetan jendearen parte hartzeagutxitu egin dela ikusi dugu”.

Horregatik, herri mugimendu-ko kolektiboek elkarlanean ari-tzeko deia luzatu dute. Elkarla-na bideratzeko “modu eraginko-rrena batzar irekia antolatzea”dela uste dute, eta, horregatik,herri mugimendutik heldu denostegunean, 19:00etan, eginenden asanbladan parte hartzeradeitu dute.

Irañeta»

Altsasu»

»

»

Hiru igande, hiru erromeria. Ago-rrilaren aurreko hiru igandeetanhala ibiltzen dira irintarrak, erro-meriaz erromeria. Erromeri aldiaherri sarreran dagoen San Gre-gorio ermitan eginen den meza-rekin abiatuko da igandean. Hila-ren 19an San Migel Berri ermi-tara joanen dira irintarrakerromerian. Azkena, hilaren26an, Basabeko bordan izanen

da meza. Zabal dermioan, handikgertu, erorita dagoen San PedroMartir ermitaren ordezko egoi-tza da borda berritua. Ondorenotamena izanen da.

Irintarrek euren erromeri aldiaurtero Aralarko santutegian ixtendute, agorrileko lehen igandean.Hau da, abuztuaren 2an. Meza iza-nen da eta ondoren aterpean baz-kaltzera geldituko dira.

Erromeri aldiahastear

Basabeko borda mustu zenekoa.

Ermita txiki batean altsasuarrekduten igurai ona da ErkudengoAma. Haren irudia urte guztianegoten da ermitan, baina hilaren2an herrira, elizara ekarri zuten.Orduz geroztik, egunero, 20:00etanmezan bederatziurrena egin da.Hura bukatzearekin batera, Erku-dengo Amaren irudiak bere etxe-ra buelta eginen du.

Domekan izanen da. 9:30 alde-ra altsasuarrek irudia bizkar gai-nean hartu eta ermitarako 3,5 kilo-

metroak osatuko dituzte. Meza11:00etan izanen da ermitan. Huradespeditzeko, urtero moduan, AmaBirjina Erkudengoa abestia kan-tatuko da.

Elizkizuna egin eta gero, uda-lak ardoa banatuko du. Altsasua-rrek gosaltzeko eraman dituztenpuskak bultzatzeko balioko duedariak. Jatekoen ondoren, zortzi-ko, jota eta porrusalden txanda iza-nen da. Lagun taldeak bazkaltze-ra elkartuko dira gero.

Ulaiarko Erkuden eguna

Erkudengo ermitako aterpean ama birjiniaren irudia eta altsasuarrak.

Altsasuarrak festak hasi berritan.

Herri mugimenduko kideak adierazpen askatasuna aldarrikatzen. topatu.info

Herri mugimenduak festakprestatzeko batzarra deitu du

San Pedron jarritakopankartak kentzeasalatu dute

Page 11: 516 guaixea

Guaixe • 2015eko garilaren 10a oharrak 11

HigiezinakETXEBIZITZAK

ERRENTAN EMAN

Iruñeko Miguel Astrain kalean pisu bat alo-katzen da. Unibertsitatetik 5 mitutuetara; 3logela 3-5 pertsonendako. Interesatuek hots egin679 07 36 02 telefonora. Washapa ere badugu.

LOKALAK

ERRENTAN EMAN

Etxarri Aranazko Gure Ametsa JubilatuElkarteko taberna alokatzen da. Izen emateauztailaren 14a baino lehen elkartean, Juntako kidebati eman edo 948 46 18 12 telefonora hots egin.

Galdutakoak/ OpatutakoakOPATUTAKOAK

Haur baten zapatila opatuta Altsasun. Galduduenak hots egin dezala Guaixera, 948 56 42 75.

LehiaketaArgazki lehiaketa. Nafarroako LandaTurismoko Federazioak Igo Argazki Lehiaketa

antolatzen du Nafarroa bisitatzen dutenei zuzen-duta. Argazkiak e-mail bidez bidali [email protected] helbidera edozuzenean www.turismoruralnavarra.com weborrialdera igo. Azken horretan dago lehiaketariburuzko informazio guztia.

Oharrak Haurrak Aralarko goiangeruari aurkeztu.Hilaren 19an izanen da Aralarko santutegian.Hilaren 12a baino lehen izena ematen duten hau-rrek ekitaldiaren ondoren pergaminoa jasokodute. Ondoren izena ematen dutenek agorrilaren2tik aurrera jaso beharko dute santutegian.

Odol-emaileak. Garilaren 14an, 15ean eta 16an,arratsaldez Altsasun; eta 17an goizez Altsasun.

Saharako haurrak ekartzeko laguntza zozke-ta. Zenbaki hauek atera dira: 0833 -1130 - 3153eta 2824.

Bertso udalekuak. Euskal Herriko osoko haureta gazteek parte har dezakete bertso-udalekue-tan. Euskal Herriko Bertsolari Elkarteak antola-

tzen ditu. Informazio guztia: http://www.bertso-zale.eus/eu/bertso-udalekuak.

Autoenplegurako laguntza. Zure lanpostuasortu nahi baduzu Cederna-Garalurrek honakolaguntza eskaintzen du: ideia aztertzea, proiektuagaratzea, enpresa sortzea edota martxan dagoenjarduera sendotzea. Argibide gehiago: 948 56 7010 , [email protected] [email protected]

Mintzakide proiektua. Egonkortzeko denonlaguntza behar dugu, lagundu zabaltzen eta finan-tzatzen: http://goteo.org/project/zu-gabe-ezin

Nafarroako Elikagaien Bankuaren alde. Diruekarpenak kontu korronte hauetan egin daitezke:Laboral kutxa 3035 0069 52 0690024878,Rural kutxa 3008 0001 16 0700279128 etaCaixabank 2100 2173 87 0200346965.

Euskonews ekonomikoki laguntzeko kanpai-na. Informazio gehiago:www.euskonews.com/[email protected], 943- 32 22 94.

3MBk kontu korrontea zabaldu du. Ruralkutxan eta jendeak han egin ditzake ekarpenak3008 0093 66 2460985811

Auzolana Josefina Arregui klinikan.Auzolanean parte hartu nahi dutenek 948- 56 3850 (klinika) edo 689- 03 51 20 (Patxi) telefonoe-tara hots egin dezatela.

Bazkideak Josefina Arregi klinikarako.Bazkidea izan nahi duenak urtean 12 € edo nahiduen kopurua eman dezake. Informazio gehiago:amigosjosefinaarreguilagunak.blogspot.com [email protected]

Eskuratu zure beleixeguaixe txartela. 50€kokuota urtean eta deskontu eta abantaila paregabeakbetirako. Deitu 948 564 275 eta izena eman edobete formularioa gure web gunean www.guaixe.net.

Euskal Memoria Fundazioak babesleakbehar ditu. Euskal Herriaren memoria berresku-ratzea helburu duen Euskal Memoria Fundazioak6000 babesle behar ditu. Informazio guztia:www.euskalmemoria.com web gunean.

1 HIGIEZINAK

2 TEKNOLOGIA

3 LANA/NEGOZIOAK

4 DENETARIK

5 IBILGAILUAK

6 HARREMANAK

7 AISIA/KIROLA

8 FAMILIA/ETXEANORBANAKOEN IRAGARKIAKGuaixe astekarian: Astebete: 3€ / 3 Astez: 8€ (BEZ barne). Argazki bakoitzeko 3€.Lan eskaerak/eskaintzak eta pribatuak ez diren ikastaroak: doan.Webgunean: guaixe.iragarkilaburrak.com-en.

HARREMANETARAKO

Telefonoa: 948-56 42 75Posta elektronikoa: [email protected]

Eskertzak eta eskelak ostegunekogoizeko 11:00ak arte jasotzen ditugu

Bidali mezua [email protected] hots egin

948 564 275 telefonora

Jabier Larraza Goikoetxea

Eskerrik asko Jabier,pertsona ona izatea zer den

erakutsi diguzulako.

Sakanako Mendizaleak

Javier Larraza Goikoetxea

Zurekin bizitako momentuak

gogoan izango ditugu.

Arbizuko ehiztariak

Jaiotzak

• Hodei Garmendia Etxabe,uztailaren 7an Etxarri Aranatzen.

Heriotzak

• Salvador Iriarte Armendariz,ekainaren 28an Hiriberrin.• Valentin Abuin Moro, ekainaren30ean Altsasun.• Pedro Jose Landa Orue,uztailaren 1ean Altsasun.• Pedro Mari Irigoien Galarza,uztailaren 1ean Urdiainen.• Consuelo Andueza Mendinueta,uztailaren 1ean Arbizun.• Francisco Javier LarrazaGoikoetxea, uztailaren 3anArbizun.

Informazio hau epaitegietan etaudaletan jasotzen da. Agertu nahi ez

duenak, han jakinarazi dezala.

Javier Lauzurika"Apolo"

Ez adiorik

Mª Esther eta familia

Bakaiku

Page 12: 516 guaixea

Nazabal Nafarroako BinakakoAizkora Txapelketan ariko daigandean, Julen Kañamaresekinbikotea osatuta, eta Beltza, Erdoziaeta Resano Nafarroako II. mailakokanporaketan lehiatuko dira gaur.Astelehenean Uriak eta Agirrek 3.mailakoan parte hartuko dute

Sanferminek eguerdiro herri kiroljaialdiak ekarriko dituzte Iruñe-ko Foru Plazara, eta aizkorak tokigarrantzitsua izango du.

Gaur, ostiralean, hilak 10, Nafa-rroako II. Mailako kanporaketajokatuko da Iruñean. 11 aizkolarilehiatuko dira, hiru sakandar tar-tean: Goizeder Beltza eta JuanJose Erdozia etxarriarrak eta IbanResano dorrobarra. Haiekin bate-ra Manolo Kañamares, Aitor Seno-siain, Asier Pellejero, Eneko Sara-legi, Jesus Etxeberria, Xabier Min-degia, Migel Angel Etxeberria etaMikel Indakoetxea lehiatuko dira.Guztiek bina kanaerdiko eta 60ontzako bana erdibitu beharkodituzte, eta onenek eginen duteaurrera txapelketan.

Nazabal laneraAzkenaldian txapelketetatik kan-

po egon ondoren, igandean ere aiz-kolari txapeldun handia laneanikusteko aukera izango dugu,Nafarroako Binakako AizkoraTxapelketan lehiatuko baita Flo-ren Nazabal. Etxarriarrak JulenKañamaresekin osatuko du biko-tea, eta bi biko indartsu izanendituzte arerio: Jon Rekondo-Ruben Saralegi eta Ander Erasun-Donato Larretxea. Bikote bakoi-tzak sei kanaerdiko eta sei 60ontzako erdibitu beharko ditu.Ea Nazabalek txapela janztea lor-tzen duen.

3. mailakoan bi sakandar:Uria eta AgirreAstelehen eguerdian Nafarroako III.Mailako Aizkora Txapelketako kan-poraketa jokatuko da Iruñean. 8 aiz-kolari lehiatuko dira, Abel Uriaolaztiarra eta Iosu Agirre arbizua-rra tartean. Joxean Etxeberria,Oier Kañamares, Esteban Pikabea,Koldo Garcia, Moises Gogorza etaXuban Kañamares dira gainontze-ko partaideak. Bina kanaerdikoerdibitu beharko dituzte.

Magnesitas Navarras eta Gurpeaizango dira Xotako babesle nagusiak2015-2016 denboraldian

Xota klubak Magnesitas Navarraseta Gurpea taldeekin akordioa sina-tu du eta aipatu bi enpresak izan-go dira Xotako babesle nagusiak2015-2016 denboraldian. Horrela,Magna-Gurpea izango da Xotarenizena hurrengo denboraldian.Akordioa ekainaren 19an aurkez-tu zuten Xotako presidente TatonoArregik, Gurpeako kudeatzaileJuan Antonio Ibañezek eta Mag-nesitas de Navarrako zuzendariJavier Creixellek. Hiru aldeak pozikazaldu ziren akordioarekin. “Gur-pea eta Magnari esker, amets ber-deak aurrera jarraituko du” adie-razi zuen Tatono Arregik.

Guaixe • 2015eko garilaren 10a12

kirola >>TXIRRINDULARITZA

ERBITI TOURREAN: Movistarreko Hiribe-rriko txirrindularia Quintana eta Valverdetalde buruak laguntzeko lanetan murgildua

dabil. Egunero sorpresaren bat dakarrenTourrean,aurki Pirinioetara iritsiko dira. Sa-kanako zaletuak bertara hurbilduko dira.

Herri kirolak

Areto futbola

Txirrindularitza

Gorka Arbizu lehen urteko juniorraAieginIntersport Irabiako txirrindulariahirugarrena izan zen helmugan

Larunbatean 19. Aiegi Udaleko Sariajokatu zuten junior mailako txirrin-dulariek, 81 km-ko proba. 33 txirrin-dulari iritsi ziren helmugara, BeolaMotor-Citroen taldeko Imanol Etxe-berria buru zela. Etxeberria bakarrikiritsi zen helmuga (2:00:19), 24 segun-dora Asesores de Navarrako AlvaroPelegrin sartu zen eta 47 segundo-ra Aralar Txirrindularitza KlubekoIntersport Irabia taldeko Gorka Arbi-zu. Arbizu probako lehen urtekolehen juniorra izan zen. Burunda klubeko Quesos Albeniztaldeko Juan Alberto Jimenez 6.asailkatu zen eta bere taldekide AsierEtxeberria 8.a, biak 57 segundora.Irabiako Francisco Javier Lopez16.a sartu zen, 1:48ra, eta bere tal-dekide Izai Mauleon 24.a, 2:54ra. Bestalde, aipatzekoa da Burunda-ko Eneko Aramendia Bizkaiko Biranlehiatzen aritu dela asteburuan,Kantabriako talde bati utzita ta Birabikaina burutzen.

Josu Etxeberria bigarre-

na Tolosan

Burunda klubeko kadeteek larun-bat goizean lasterketa izan zutenTolosako Amarozko auzoan. JosuEtxeberria bigarrena izan zen, AiletzLasa hamazazpigarrena eta HodeiZia hogeita hamalaugarrena. Talde-ka hirugarren talde onena izan zenQuesos Albeniz.

Eskolakoak Urdiainen

Urdiaingo festek txirrindularitzaritokia egin zioten, larunbatean kate-goria txikiko probak jokatu baitzi-ren. Bertan lehiatu ziren Burundaeta Aralar txirrindulari taldeetakotxirrindulariak.

Xotak Magna-Gurpeaizena hartuko du

Akordioaren aurkezpena.

Sanferminek dakartzatena:Nazabalen buelta eta beste

Nazabal iaz Saralegirekin aritu zen.

Pilota

Tolrák Xotari agur

Bartzelonara itzuliko daAzken bi urteetan Irurtzungoklubean aritu da Tolrá, Bartzelo-nak utzita, baina orain bere tal-dera itzuliko da, Bartzelonara.“Marc jokalari berezia da. Beti-rako agur esatea nahiko genuke,horrek Bartzelonan arrakastaizan duela adieraziko bailuke, bai-na gero arte bat bada, berak bada-ki hau bere etxea dela. Kirol mai-lan eta maila pertsonalean ira-bazi gaitu. Gurekin bi urte egonizana harro egotekoa da” adie-razi zuen Xotako presidente Tato-no Arregik. Tolrá ere hunkitutazegoen. “Bi urte hauek nire bizi-tzako onenak izan dira. Etxeanbezala sentiarazi naute” aitortuzuen jokalariak. Tolrá bere garaianAraçak utzitako tokia betetzekoiritsi zen, eta orain paradoxakparadoxa, orain Araça itzuli daTolráren tokia betetzera.

SakandarrakKadeteen Trontza

Txapelketan

Gaur, 12:00etan, Iruñeko ForuplazanNafarroako Kadeteen TrontzaTxapelketa ostiral eguerdiko jaial-dian jokatuko da. 8 bikote lehia-tuko dira, tartean hiru sakandar:Andra Mariko Asier Jaka-UrtziNazabal eta Mattin Petriati-AnderLakuntza eta Iñigo Aritzako JonAranburu-Unai Irigoien. Haiekinbatera Basaburua-BaztanekoUnai Alema-Xabier Mitxelena etaAntton Irigoien-Iker Aleman,Berriozarreko Julen Mailharin-Unai Rodrigez eta Araxes talde-ko Alaitz Olano-laura Saisgos etaMattie Garaikoetxea eta JulenSaralegi ariko dira. Enborrari 10epai egin beharko dizkiote. Bukatzeko, kimuen mailako pro-ba konbinatuen erakustaldia egin-go dute Andra Marik, Araxesek,Basaburuak eta Artzanegik.

Urrutikoetxea eta Beroizen kontragaldu ondoren, ostiralean Irujo etaBarriolaren kontra irabazi beharreandaude Ezkurdia eta Zubieta

Sei bikote daude lehian Sanfermi-netako Binakakoan. A multzoanOlaizola II-Untoria, Berasaluze II-Albisu eta Altuna III-Rezusta, etaB multzoan Urrutikoetxea-Beroiz,Irujo-Barriola eta Ezkurdia-Zubie-ta. Multzo bakoitzan ligaxka joka-tzen ari da.

Asteazken gauean Sanfermi-netako Binakako Torneoan sartuziren lehian Joseba Ezkurdia etaAitor Zubieta. Sakandarrek are-rio gogorrak zituzten: Bengoetxea

VI.a ordezkatu duen Urrutikoe-txea buruz buruko txapelduna etaBeroiz. Partida gogorrean Ase-garcekoak izan ziren jaun eta jabeeta sakandarren gainetik pasaziren, 22-8 gailenduta.

DatorrenaNahiz eta txapelketa hanka oke-rrarekin hasi, egoerari buelta ema-teko aukera, izan, badute. Gaur,ostiralean, Irujoren eta Barriola-ren kontra jokatu beharko dutesakandarrek eta, jakina, horreta-rako derrigorrez irabaztera behar-tuta daude. Baina ez da erraza iza-nen. Sanferminetako lau t´erdikoagaldu eta gero binakakoa lortunahiko du Irujok, eta Barriolarenlaguntza bikainarekin, gauzakizugarri zailduko dizkie Ezkurdia-ri eta Zubietari. Baina ea sakan-darrek dena ematen duten, zorteaere alde duten eta puntutxoa lor-tzeko aukera duten. PartidaETB1ean jarraitu ahal izango da,zuzenean, 22:15etik aurrera. Bes-talde, B multzoan igandean Urru-tikoetxeak eta Beroizek Irujo etaBarriola izango dituzte aurkari.Multzo bakoitzeko onenek finalhandia jokatuko dute uztailaren14an, asteartean.

Irujo-Barriolaren kontrairabaztera derrigortuta

Page 13: 516 guaixea

Guaixe • 2015eko garilaren 10a kirola 13

Automobilismoa-motoziklismoa

Futbola Automobilismoa

Triatloia

Mendi lasterketak

Pilota

Borrega Pasaian etaLakuntza TuteranPasai Donibaneko Triatloian eta 15Ebroko Erronkan maila polita emanzuten bi sakandarrek

Igandean II. Pasai Donibaneko Tria-tloia jokatu zen (750 m igerian, 20km bizikletan eta 5 km korrikan).167 triatletek osatu zuten proba,Brendan Sexton (1:05:59) eta Char-lotte McShane (1:16:05) buru zire-la. Sakana Triatloi Taldeko JavierBorrega 39.a sailkatu zen (1:21:12).

Ebroko Erronka

Igandean Tuteran jokatutako 15.Ebroko Erronkan (750 m igerian, 26km bizikletan eta 5 km korrikan)208 triatleta iritsi ziren helmugara,Saltokiko Martin Ignacio Müller(1:09:03) eta Urolako Ibone Sanchez(1:20:50) azkarrenak zirela. Proban35 graduko tenperaturari egin beharizan zieten aurre triatletek. Mülle-rrek bosgarren aldiz irabazi zuenEbroko erronka eta ia minutu erdi-ko aldea atera zion bere taldekideMigel Etxenikeri, korrikako azkentxanpan. Sakana Triatloi TaldekoMikel Lakuntza 56.a iritsi zen hel-mugara (1:23:04). Nafar Kirol Jolasetarako baliagarriazen Tuterako Ebroko Erronkan,aurrebenjamin proban Sakana Tria-tloi Taldeko Alain Razkin gailenduzen eta benjaminen mailan taldebereko Egoi Lakuntza hirugarrenasailkatu zen.

Sakandarrak 7. Zumaia FlyschTraileanAriz 220.a sailkatu zen maratoierdian

629 korrikalarik osatu zuten, igan-dean, 7. Zumaia Flysch Traila. Horie-tatik 171 korrikalarik maratoiaburutu zuten (42 km) eta gehien-goak, 458k, maratoi erdia (21 km).Maratoia Manuel Morillasek iraba-zi zuen (3:29:00). Aldiz, Raul Garciagailendu zen maratoi erdian (1:37:57).Sakandarrek maratoi erdian partehartu zuten. Juan Pedro Ariz 220.asailkatu zen (2:22:00), Migel Ube-da 225.a (2:22:32), Esteban Tejedor226.a (2:22:34), Juan Garziandia293.a (2:28:45) eta Fernando Maz-kiaran 294.a (2:28:48).

120 ibilgailu pasa bilduziren Altsasuko II.Klasikoen Topaketan

Larunbat goizean jende ugari pasazen Zumalakarregi plazatik. Horre-tarako aitzakia auto klasikoen topa-ketan elkartutako autoak izan ziren.100 auto, 15 motor, bi bizikleta, bikamioi eta kart bat (joan den urte-an 60 izan ziren). Guztiak klasiko-ak eta guztiak ikusgai. Topaketa-ren antolakuntzan aritu zen Aitorde los Santosek esan zigunez, ibil-gailuak Erriberritik, Tafallatik,Donostiatik, Balmasedatik edotaBasauritik ekarri zituzten Altsasu-ra. Sakandarren ibilgailu asko erebazeuden ikusgai. Hala ere, anto-latzaileak kexu ziren “hemen hala-ko auto asko daude eta jendeak ezditu topaketarako atera”.

Auto klasikoen topaketa anto-latzen den bigarren aldia da. Harenprestaketan aritu zen Eneko Pago-lak azaldu zigunez, zaletasun han-dia dutelako ekin zioten topaketaantolatzeari. Plazak izan zituenbisita kopuruak arrazoia eman die.Ahoz ahokoak, kartelek, sare sozia-lek eta klasikoen beste topakete-tan zabaldutako deialdiak oihar-tzun zabala izan zuen. “Autoekikozaletasun handia dago Sakananeta, bestela, halako ibilgailu batikusteak beti sortzen ditu oroitza-penak”.

Goizeko 10:00etatik 13:00etaraCitroên historikoak, Renault Alpi-

neak, R5ak, Golfak, BWMak, Seat124ak, Seat 600ak, deportiboak,gerrako kamioi bat eta beste hain-bat ibilgailu ikusteko aukera izan

zuten. Topaketaren ondoren, haie-tako askok Arbizuko bidea hartuzuten. 120 pertsona elkartu zirenbazkaltzera.

Hiru ibilgailu sakandarrek proba utzibehar izan zuten

Asteburuan jokatu da, Errioxan,III. Sanserranoko Rallysprinta-Ardoaren Ibilbidea. Probak 2 sek-zio zituen, eta sekzio bakoitzeanhiru eremu osatu behar izan zituz-ten taldeek. 20 ibilgailu lehiatuziren eta horietatik erdiak lortuzuen proba osatzea. AzkarrenakJoseba Beola pilotua eta Jose Luis

Iratzoki kopilotua izan ziren (Lan-cer Evo IX), 32:15 denborarekin.Etxeberriko Garikoitz Goñi etaRicardo Garriz bosgarrenak izanziren (Megane, 34:56). Sakandarrezosatutako hiru taldek proba utzibehar izan zuten: Garikoitz Flores-Iñaki San Migelek (Lancer Evo VI),Roland Holke-Javier Goikoetxea(Impreza N14) eta Arkaitz Irigoien-Oier Larrañaga (R11).

Auto klasikoen erakarpena

Etxe askotako autoak eta motorrak ikusteko aukera izan zen Altsasun.

Seat 600 gorriak begirada asko erakarri zituen.

Garikoitz Goñi, beltzez, kopilotuarekin.

Goñi eta Garriz bosgarrenakIII. Sanserranoko Rallysprintan

Etxarriko taldeak irabazi zuenAlsasuko Peñek antolatutako Futbol7 Txapelketa

Larunbatean jokatu zen, Altsasu-ko Dantzalekun, Altsasuko Peñekantolatutako Futbol 7 Txapelketa.tenperatura altuei aurre eginez,Etxarriko Danbolintxulok iraba-zi zion, final handian, AltsasukoPiper Crew taldeari. Mayetza tal-dea izan zen hirugarrena.

Maisueneako final laurdenak Bihar, larunbatean, Olaztiko Mai-suenea Gaztetxearen Areto FutbolTxapelketako final laurdenak joka-tuko dira. 17:00etan O.G.A.-k Pete-te Crew izango du aurkari, 18:00etanBakaikuk Piper Crew, 19:00etan AllStarrek Arbizu eta 20:00etan BayerMaroccok Leones del Atlas. Lakun-tzako Parkea Martxan txapelketanez da jardunaldirik jokatuko.

Olaztiko San MigelPilota Txapelketakatsedena hartuko duSanferminetan ez da jardunaldirikjokatuko

Sanferminak direnez, asteburu hone-tan ez da Olaztiko San Migel XLIV.Pilota Txapelketako jardunaldirikjokatuko. Hurrengo asteburuan,yztaukareb 17an eta 18an finaler-diak jokatuko dira eta Olaztiko fes-tetan final handiak.

Pilota ostegunean Itur-

mendiko festetan

Asteazkenean hasiko dira Iturmen-diko festak. Udalak antolatutako egi-tarauaren barruan, kirolei tartea eginzaie. Horrela, ostegunean, 18:00etan,Altsasuko eskolak antolatutako pilo-ta partidak jokatuko dira.

Danbolintxulo Altsasuko Peñentxapelketako txapelduna

9. jardunaldiko emaitzak:

Ostiraleko emaitzak:

2. maila: Ansotegi-Joao 18 / Barban-Zubieta 15

Beñat-Pablo 0 / Dz. de Gereñu-Gonzalez 18

1.maila: Iurgi-Javier 18 / Etxague-Lopetegi 15

22 urtez azpikoak:Murgiondo-Mariezkurrena 22 / Zabala-Txorens 3Txiapuso-Cordon 22 / Santamaria-Ruiz 15

Larunbateko emaitzak

3. maila: Salinas-Aritz 18 / Asier-Victor 0Pleito-Ondatz 18 / Iñigo-Ernesto 15

1.maila:Mikel-Ioritz 0 / Garziandia-L. de Zubiria 18

Loban-Arbizu 18 / Adur-Mikel 14

Danbolintxulokoak, txapeldunak.

Page 14: 516 guaixea

Guaixe • 2015eko garilaren 10a14

bazterretik

Aritz Viñas

Damien Rice

Gaurkoan kantautore berri bat aur-keztuko dizuet ditudan esaldi gutxihauetan. Damien Rice da kantau-tore honen izena, eta ezaguna eginzen 2004an Closer pelikulan berebi abesti atera zirelako. Hau gerta-tu ondoren bere abestiak beste hain-bat telesailetan ere agertu dira, Hou-se, Perdidos eta Misfistsen ereagertu dira abeslari honen abes-tiak.Ezagun bihurtzera eraman dutenabestiak The blowersdaughtereta

Cold Water izan dira, hauek baiti-ra aurretik aipatutako filmean etatelesailetan agertu direnak. Abes-tiek amodioaren gorabeherei buruzhitz egiten dute, sexuari eta fidel-tasun ezari buruz. Bere hiru disko-ak gai berdinei buruz hitz egitendute, letra oso zainduekin eta umo-re zantzuekin batzuetan. Adibidebat jartzeko lehen aipatutako Theblowers daughterabestiaren buka-eran “zugan pentsatzen jarraitzendut… beste bat ezagutu arte” esa-ten du.Nolabaiteko melankolia aurkezten

digu, baina oso ondo landutako abes-tiekin eta sentimenduarekin. Bere bigarren diskoa argitaratuondoren Damien mundutik desa-gertu egin zen, musika industriariihes egiten. Lan egiten zuen disko-grafiarekin mozteko era bat zelaere esaten da. 1999an bere lehenbanda utzi zuela esaten da, haienlehen diskoak hartu zuen bidea ezzitzaiolako gustatzen, Polygramdiskoetxeak presio handia egitenzielako.2008an bere web orrian argitara-tutako hainbat bideo berrik uler-

tzera ematen zuten disko berribatean lan egiten zegoela, bainainork ez zuen horretaz gehiagorikentzun edo jakin. Bitartean Damie-nek kontzertuak ematen jarraitzenzuen, beti aurreko bi disko horie-tako abestiak abesten, disko berribaten pistarik eman gabe. 2011n eman zuen aurrerapausoa:bere neskalaguna zen Melanie Lau-renten diskoko bost abesti idaztenlagundu zuen eta horietako bestebi interpretatu zituen. Baina beredisko berria argitaratzeko unea2014an izan zen. Bigarren disko-

tik hirugarrenera zortzi urte pasa-tzen utzi zituen. My faded fanta-say da bere azkeneko diskoarenizenburua, eta aurrekoak bezalamelankolia da honen abestiak trans-mititzen duten sentimendurikgarrantzitsuena.2002. urtean atera zuen bere lehe-nengo diskoa, ondoren 2006anbigarrena eta azkenik 2014an hiru-garrena. Esan dezakegu Damien ezdela urtero disko bat ateratzenduten artista horietakoa, bainanire ustez hainbeste itxaroteakmerezi du.

kultura >>

Iruñeko Txantrea auzokoMunduko parkean zeudenbi eskulturak egoerapenagarrian zeuden

Hautsita, hondatuta etalurrean botata. Hala zeu-den Dora Salazarren Bes-

tiario 1 eta 2 obrak TxantreakoMunduko parkean. 1991n jarrizituzten eskulturak eta Salaza-rrek erakunde publiko batenda-ko egindako lehenak izan ziren.Herritarrek arriskuaz gaztigatuzuten udala. Artista altsasuarrakberak duela urte bat obrak zahar-berritzeko bere burua eskainizion Iruñeko Udalari baina ezzuen erantzunik jaso. Eskulturenmantenu faltarekin kexu azalduda altsasuarra. Udal berritik adie-razi dute Salazarrekin harrema-

netan jarriko direla gaiaz hizke-tatzeko.

Eskulturak Iruñeko Eskultura Gidan(www.esculturas.pamplona.es)Francisco Javier Zubiaurrek Sala-zarren bi obra horien ingurukoazalpenak ematen ditu. 1. Bestia-rioa obraz dio: “artropodo erral-doi baten hanka moduko baten iru-dikapena da -narrasti batena ereizan litekeena-, askatuta dagoena,lurrean abandonatuta balego beza-la˝. 2. Bestiarioaz, berriz, “enborpiramidala eta planta poligonalirregularra dituen egitura da,mate itxurako 90 xafla galbaniza-tuek osatua; egituraren trunkadu-raren barnean beste egitura batageri da, alderantzizko forma pira-midala duena, zortzi aurpegikoaeta alde aldaezinekoa”.

Zubiaurrek azaltzen duenez,“piezak, osotasunean, animalienmundua gogorarazten ahal du,kontzeptualki, eta, aldi bereangorputzen morfologia sinbolizatu,non ahurtasuna eta ganbiltasunaestu loturik ageri baitira”. Adituakgaineratu duenez, “Dora Salaza-rrek ez du lurreko material birji-netara jotzen, baizik eta materialarrunt eta pobreetara, bai eta guregizarte kontsumistaren hondaki-netara ere”. Eraginak ere aipatzenditu: “Duchampen, Calderren, Pis-tolettoren, 80ko hamarkadakoeskultura objektual britaniarra-ren eta, batez ere, Tinguelyreneraginak nabarmenak dira surre-alismoaren eta dadaismoaren arte-an ibiltzen diren muntaietan, pro-zedura teknikoetan ez ezik mun-tai horiekin jorratzeko erabiltzenduen umore garratzean ere”.

Irurtzungo plaza zinema aretobihurtuta

Euskal Herriko BertsolariElkarteak 18. aldiz egin dueskaintza, hainbat txanda

eta herritan. Irañetako aterpetxe-an 12 eta 14 urte arteko gazte elkar-tuko dira bertso-udalekuan, aste-lehenetik hilaren 22ra arte. Eus-kal Herri osoko haur eta gazteekparte hartzen dute eta bertsolari-tzaz eta ahozkotasunaz gozatzekoaukera izanen dute udalekuan.Hala, bertso afaria eginen da, etagaztetxoek aukera dute euren erre-ferente direnekin jolasteko, hitzegiteko eta bertsotan jarduteko.Kantugintza da udalekuetako bes-

te zutabe garrantzitsuetako bat.Txanda bakoitzean kantuak sor-

tzen dira, eta guztien artean uda-lekuetako diskoa osatzen da.

Salazarren bi eskulturakendu dituzte

Irañetak bertso-udalekua hartuko du

Udako Zinema zikloa bueltanda. Irurtzungo Kultur Kon-tseiluak antolatuta, dozena

erdi film iragarri ditu udarako.Aurreneko emanaldia, festa bez-peran, asteartean izanen da, bai-na gainontzeko bost filmak aste-azkenetan izanen dira. Udako

Zinemako emanaldiak 22:00etanhasiko dira.

Karteldegia

Garilak 14: Noche en el museo.El secreto del Faraon. Garilak 22: En el ojo de la tor-menta.Garilak 29: Anne.Agorrilak 5:Díos mío ¿Pero quéte hemos hecho?Agorrilak 12: Maléfica.Agorrilak19: Loreak.

Argazkiak: Iruñeko Udala

Izaskun Bengoetxea

Page 15: 516 guaixea

Guaixe • 2015eko garilaren 10a kultura 15

ARROXA LIBURUDENDA

E T X A R R I A R A N A T Z%5eko deskontua irakurke-tako liburuetan.

LOPEZ DE GOIKOETXEAHARATEGIA

U R D I A I N50 €ko erosketa eginez gero,etxeko produktua opari.

LARKAA L T S A S U

100 €tik gorako erosketen-gatik 10€ko deskontu balea(beherapenetan izan ezik).

LASTAI GASOLINDEGIAA L T S A S U

0,04 €ko deskontua litroko,erregai guztietan.

FORD GABIRONDOA L T S A S U

Olio aldaketetan %30eko des-kontua. %15eko deskontualan mota guztietako eskula-netan.

JAVIER AUTOESKOLAI R U R T Z U N

% 10eko deskontua matri-kulan.

PATXI GALARZAI R U R T Z U N

% 5eko deskontua harategianeta supermerkatuan 100€rengatik txistorra opari.

JM AGIRRE HARATEGIAL A K U N T Z A

50 €ko erosketa eginez geroetxeko produktua opari.

DANTZALEKUTABERNA

A L T S A S UBazkarietan eta afarietankafea edo kopa doan.

KAXETAE T X A R R I A R A N A T Z

% 5eko deskontua irakurke-tako liburuetan.

www.guaixe.eus-enzerrenda osoa ikusgai

Nonerabili

Azkeneko kanpaina izanliteke aurtengoa.Finantziazio faltagatikindusketa lanakbukatutzat eman beharkodituzte nahiz etaZamartze emankorra izanarkeologia arrastoan

Maialen Huarte Arano

Seigarren kanpaina etaazkena izan liteke aurten-go udakoa. Fran Valle deTarazaga indusketa eta

ikerketa arduraduna Aditu enpre-sarekin ari da lanean Zamartzen.Uharte-Arakilgo eremu hori arke-ologia indusketan oso aberatsadela uste du Valle de Tarazagak."Aurreko bost kanpainetan egin-dako lanek erromatar garaiko jen-dea nola bizi zen eta oro har gizar-tea nola antolatzen zen jakitekoaukera eman digute", azaldu du.Iaz, dena dela, izan ziren euriteenondorioz ezin izan zuten nahi adi-na lan egin. Hala ere, pozik dau-de emaitzarekin material berrialortu zutelako eta erromatar garai-ko eraikuntza zenbaiten zantzuaktopatu zituztelako lur azpian.

Erdi Aroko hilerria dagoen ere-muan orain arte ezagutzerik izanduten arrastorik zaharrenak topa-tu dituzte. Oraindik, hori bai, aur-kitutako monasterio baten arras-toak ikertzea falta da zehazki jaki-teko zein garaikoa zen monasteriohori. Indusketetan aurkitutakogainerako materialarekin erraza-goa izanen da lan egitea manten-tzea oso ona delako. Datu zehatza-goak ezagutzeko aukera izateaespero dute, erromatar garaiarenondorengo gizartearen ezauga-rriak zeintzuk ziren jakiteko.

Erromatar garaiko kronologiaosatzeko lanak ere egin dituzteZamartzen aurkitutakoarekin.Horretarako, baina, iazko kanpai-na ez zen batere aproposa izan.

Eurite asko izan zituzten etahorrek ez zien utzi behar bezalalurra lantzen. Eguraldia ez ezik,Erdi Aroko aurkikuntza bat ereizan zuten tartean eta hori lantzeaere komenigarria izan zitekeela iri-tzi zuten. Zehazki, eraikin batenzantzuak topatu zituzten, bainaoraindik ez dute argitu zein fun-tzio zuen eraikin horrek.

Iazko jardunarekin segitzekoasmoa aurtenErromatar garaiko kronologia egi-ten jarraitzea eta orain arte aurki-tutako piezak nondik datozen argi-tzea izanen da seigarren kanpainahonen xedea. Horrez gain, hile-rrian hilobietatik ateratako gor-puzkinak aztertu eta garai harta-ko jendearen ezaugarriak ezagutze-az gainera bizimodua ere zernolakoa zen jakin nahi dute. Erro-matar garaiko galtzadak ere azter-tzea da asmoa eta inguru horretanbeste eraikinik ba ote zen argitzea.

15 arkeologia ikasle izanen dituValle de Tarazagak berarekin etabeste zenbait arkeologo aditurekinbatera ariko da lanean. Suitzatik,Erresuma Batutik, Estatu Batue-tatik eta Kanadatik joaten diraZamartzera ikasitakoa praktikanjartzera. Uztaila amaieran etaabuztuan izanen dira lanean.

Oraingoz behintzat seigarre-na azken kanpaina izanen dela dioValle de Tarazagak: "arkeologiaindusketan oso aberatsa da Zamar-tze baina finantziazioa behar dalan hauetarako", azaldu du. Denaden, ez da bakarrik diru faltaga-tik izanen. Urteotan egin dituztenaurkikuntzak sakonki aztertzekoaukera izanen dute gainerako kan-painetan. Lurra aztertzeari utzi etaaurkikuntzak ikertzeari ekinendiete, beraz.

300 gorpuzkin dira Zamartze-ko hilobietatik atera dituztenak,500 aurkikuntza material ezberdi-nak uztartzen dituenak eta mila-ka zeramika puska ere bai. Infor-

mazioa eskuratu eta horiek guz-tiak zein garaikoak ziren identi-fikatu behar dituzte datozen urte-etan. Laborategiko lana da aurre-tik dutena. Modu horretan,etorkizunean indusketa lan gehia-go egiteko orain arte aurkitutakoazer den, nortzuk diren, zer egitenzuten eta noizkoak ziren argitzeaezinbestekoa da. Hori argituta,etorkizuneko bilaketa nondik norajoanen den zehaztea etorriko litza-teke.

Aurkikuntzakherritarrendako ikusgai"Une aproposa izan daiteke orainarte Zamartzeko lanetan eginda-koarekin jakin duguna herritarre-kin konpartitzeko", uste du Vallede Tarazagak. Uharte-Arakilgobizilagunendako eta gainerako

sakandarrendako ongi legokeZamartzeko museoan euren lurre-tan agertutako guztiaren berriematea. "Herritarrek euren histo-ria ezagutzeko eskubidea dute,aukera hori eman behar zaie",nabarmendu du.

Indusketa lanean ari direlarikere bada aukera Zamartze bisita-tzeko. Edozein unetan bertaratze-ko aukera dagoela azpimarratu duValle de Tarazagak eta bisita gida-tuak ere eskaintzen dituztela gogo-rarazi du. Larunbatetan izatendira bisitak 11:00etan. Lehenagoizen ematea komeni izaten da, etahorretarako e-posta idatzi beharda [email protected]. Era bereaneta aurreko urteetan bezala, nor-baitek interesa izanen balu indus-keta lanetan boluntarioki aritze-ko ere bidali dezake eskaera.

Zamartzera itzuliko dira arrastoarkeologiko gehiagoren bila

Zamartzera itzuliko dira arrastoarkeologiko gehiagoren bila

Page 16: 516 guaixea

SAKANAKO ASTEKARIA • 2015eko garilak 10, ostirala • 2. aroa • 516. zenbakia

G : tenperatura>>Max. °C Min. °C euria l/m2

Irurtzun 37 . . . . . . . . 14.5 . . . . . . .1.4Etxarri A. 36 . . . . . . . . 12.9 . . . . . . .4.1Altsasu 34.5 . . . . . . 15 . . . . . . . . .2.5Aralar 28 . . . . . . . . . 7.8 . . . . . . .5.4Urbasa 31.2 . . . . . . 13 . . . . . . . . .4.8

: eguraldiaasteko >>

Min: 11 Max: 33 Min: 14 Max: 20 Min: 13 Max: 22 Min: 12 Max: 25 Min: 13 Max: 27 Min: 14 Max: 27 Min: 14 Max: 27

ostirala larunbata igandea astelehena asteartea asteazkena osteguna

euria: 4% euria: 13% euria: 10% euria: 5% euria: 5% euria: 8% euria: 13%

1. Zer da Xalok?18 urtetako lanak sortu du Xalok.Elikadurarekin zerikusia duten ara-zoak lantzen ditugu. Baina ez horibakarrik. Nutrizioaren garran-tziaz ohartarazteaz gainera, kiro-la, estetika eta erlaxazioa ere beha-rrezkoak direla azaltzen diegu gurebezeroei. Osasuntsu egoteko horienguztien oreka lortzea da gakoa.

2. Gorputzeko arazo askokonpondu daitezke jatekomodua aldatuta?Gure gorputzean sortzen direnarazoak, eritasunak edo minak eli-kadura egoki batekin sendatu edohobetu daitezke. Filosofia horre-kin egiten dugu lan.

3. Zer jaten dugun garrantzitsuada, baina ez da gauza bakarraosasuntsu sentitzeko. Elikadura zaintzeaz gainera, osogarrantzitsua da kirola egitea.Gorputza zainduz eta burmuinazainduz lortuko dugulako bene-tako ongizatea.

4. Dietista-nutrizionista izateaaskoren ustez 'mehetzeko aditu'izatea da. Ez da horrela, ordea. Duela 18 urte lanean hasi nintze-nean, egia da niregana etortzenziren bezeroen %100 mehetzeko die-ten bila zetorrela. Pixkanaka, gukdugun filosofiari esker bezeroenhelburuak ere aldatuz joan dira.Gero eta gehiago da ongi jateko ohi-tura hartzen hastea.

5. Modu orekatuan jatekoohitura hartzea kostatzen da?Proposatutako aukeren arteandenetik jateko paradarik bada. Ezdago modu bakar bat ongi jateko.

Norberaren bizitzaren eta gorpu-tzaren beharren araberakoa daeskaintzen ahal diegun jatekomodua. Ez dago jateko modu estan-darrik. Batzuei gehiago kostatzenzaie jateko ohitura egokia manten-tzea; baina ahalegina egiten due-nak hobekuntza sumatzen du.

6. Xalok zentro gisa duela hiruurte zabaldu zenuten. Nutrizionista eta dietista naiz ni,baina elikadura zaintzearekin ezda nahikoa. Bezero askorekin bes-telako profesionalen beharra nue-la antzeman nuen. Kirolari batielikadura mota bat eskaintzendiot, baina horrekin bakarrik ezindu aurrera egin. Prestatzaile fisi-ko baten beharra du, fisioterapeu-ta batena ere bai, agian, eta kirolmedikuarena, adibidez. Xalok ire-ki arte ez nuen aukerarik nire filo-sofia jarraitzen zuten profesio-nalengana bidaltzeko, eta orain,zentro honetan bertan daude.Oinarri berberak segitzen dituguguztiek eta lan egiteko modu ber-bera dugu. Eskaintza osoagoa da.

7. Elikadura okerrak ondorioakdituela sumatu duzu urteotan?Digestio arazo asko dago. Eragi-na gauza askok izan dezake, kasubatzuetan urte askoan medikazioahartzeagatik sortutakoak, drogakontuengatik, estresagatik,antsietateagatik eta bizitzekodaukagun moduagatik.

8. Ez dagoela jateko moduestandarrik diozu. Zeintzuklantzen dituzue Xaloken?Pertsonaren bizimoduaren arabe-ra eta behar duenaren araberakoelikadura erak eskaintzen ditugu.

Dieta batzuk terapeutikoak dira:obesitatea, kolesterola, hiperten-tsioa, diabetea, azido urikoa, ane-mia edo kardiopatiak kontuan har-tuz, adibidez. Dieta alternatiboe-kin ere lan egiten dugu, besteakbeste: disoziatuak, makrobiotiko-ak, barazkijaleak eta proteikoak.

9. Zer nolako jendea etortzen da?Mota guztietakoa, 5-6 urteetatikzahartzarora bitartekoak. Hau-rrak direnean alergia eta intoleran-tzia asko izaten dituzte eta guraso-ei laguntza handikoa zaie hemeneskaintzen dieguna. Nerabezaro-an anorexia eta bulimia ere lantzenditugu. Eta jende helduagorekinedozein motako arazo. Onkologia-tik pasatako jendearekin ere lanhandia egiten ari gara. Kirolariasko ere etortzen da gurera.

10. Uda aurretik etortzen al dajendea "dieta miragarri" eske?Tamalez oraindik bada halako jen-derik. Guk ez dugu miraririkeskaintzeko. Elikadura bizi osoanzaindu beharrekoa da, osasuntsuizateko beharrezkoa. Mehetzekobeharra duenak ere, esfortzua eginbehar du eta ongi janez argaldu.

11. Zein aholku emanen zenukeelikadura osasuntsu bat izateko?Denetik jatea baina modu oreka-tuan. Produktuen kalitatea ere ain-tzat hartzea oso garrantzitsua da.Modu ordenatu batean jan eta eli-kadura egoki bat izatea ohiturabilakatu. Oso garrantzitsua da ohi-tura egokiak ematea haurrak dire-netik. Oreka mantendu behar dajaiotzetik elikadura zainduz etakirola eginez, horrela izanen bai-tugu burmuin osasuntsua.

>>11galdera

Ana Carmen HuarteNafarroako dietista-nutrizio-nisten elkargoko presidentea

Testua: Maialen Huarte Arano

: ilargiaren aldia>>ilberri ilgora ilbete ilbehera

16 24 31 7

Bazkide zozketaGARILEKOSARIAK:

2.,3. ETA 4. SARIA:Katxiporreta lotea, Lacturale

lotea, Artium museorako

sarrerak, Artazako kanpinerako

deskontu balea etaAquariumerako sarrera.

1. SARIA: Ekainberri museorako

2 sarrera, Katxiporreta lotea,

Lacturale lotea, Artium muse-

orako sarrerak, Artazako

kanpinerako deskontu balea

eta Aquariumerako sarrera.