466 guaixea

16
SAKANAKO ASTEKARIA • 2014ko garagarrilak 6, ostirala • 2. aldia • 466. zenbakia Elkartasun festa zaunkaria Altsasun >>8 Irurtzunen hamaika arroz mundu bat islatzeko >> 6 Irakurri, gozatu eta oparitzeko gonbitea egina Erabakitze eskubidearen katea Plan estrategikoa gauzatzera >>7 >>5 Altsasu, atzera ere, mendi bizikleta zaleen topaleku Kirolak >> 13 Kultura >> 15 Lakuntza Aralar mendi lasterketan berritasunak Kirolak >> 11 Enplegu-tailer berria martxan da >>3

description

 

Transcript of 466 guaixea

Page 1: 466 guaixea

SAKANAKO ASTEKARIA • 2014ko garagarrilak 6, ostirala • 2. aldia • 466. zenbakia

Elkartasunfesta zaunkariaAltsasun >>8

Irurtzunenhamaika arrozmundu batislatzeko >> 6

Irakurri, gozatu eta oparitzekogonbitea egina

Erabakitze eskubidearen katea

Plan estrategikoa gauzatzera>>7

>>5

Altsasu, atzera ere,mendi bizikletazaleen topaleku

Kirolak >> 13Kultura >> 15

Lakuntza Aralarmendi lasterketanberritasunak

Kirolak >> 11

Enplegu-tailer berria martxan da >>3

Page 2: 466 guaixea

Guaixe • 2014ko garagarrilaren 6a2

Argazkiak emateko lekuak: • Altsasu: Foruen Plaza 23-1 • Irurtzun: kate informatika, Bi ahizpak, 9(atzea) • Ordainketa, Guaixeren bulegoan edota 3035 0018 47 0181012564 kontu zenbakian ingre-satuta egin daiteke.ZORION agurrak

Eta orain... 4 euro argazkia eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsen opari-papera doan! Bazkideek 3,50 euro!ARGAZKIAK ASTEBETE LEHENAGO EKARRI, TOKIRIK GABE GELDITUKO ZARA BESTELA! Jarraitugaitzazu

Bazkideekdeskontua

Bikoitza:

Bakarra:

MusikaKaos Urbano eta Ladis Lao. Garagarrilaren7an, larunbatean, 23:30ean EtxarriAranazko gaztetxean.

Xaiko, Vendetta eta Tximeleta.Garagarrilaren 8an, igandean, 15:30eanEtxarri Aranatzen. Gure Esku Dago.

DantzaAltsasuko Dantza Topaketa.Garagarrilaren 6an, ostiralean, 18:00etanAltsasuko Iortia kultur gunean.

Proiekzioak Jimbar. Explorando el abismo etiope.Garagarrilaren 8an, igandean, 20:00etanIrurtzungo kultur etxean. Evaristo Noveletaeta lagunak.

DokumentalakEuskal Herriko altxorretan barrena.Garagarrilaren 6an, ostiralean, 19:00etanLakuntzako udaletxean. Arkaitz AstiazaranSalegi.

Mendi irteerakDima-Balzola. Garagarzaroaren 8an,igandean, 7:00etan Irurtzundik abiatuko daautobusa. Sakanako Mendizaleak.

Bardoiza eguna. Garagarrilaren 8an,domekan. Altsasuko Mendigoizaleak.

Bizikleta irteerakXIX. mendi bizikleta zeharkaldia.Garagarrilaren 8an, domekan, 9:00etanAltsasuko plazatik. 50 km. Burunda klubekomendi bizikleta taldea.

ErakusketakUraren gazte foroa. Garagarrilaren 15eraarte, astegunetan 18:30etik 21:00etara etadomeketan 19:00etatik 21:00etaraAltsasuko Iortia kultur gunean. AralarkoMikel Donea institutua.

Bestelakoak Munduko Arrozak. Garagarzaroaren 7an,

larunbatean, 10:00etan Irurtzungo plazan.

IV. Txakur Elkartasun Jaialdia.Garagarrilaren 7an eta 8an, larunbatean etadomekan, Altsasuko kaputxinoetan.

Eskolako jaia. Garagarrilaren 7an,larunbatean, egunean zehar Lakuntzan.

Andra Mari ikastolaren jaia.Garagarrilaren 7an, larunbatean, eguneanzehar Iturmendin.

Iñigo Aritza ikastolaren jaia.Garagarrilaren 7an, larunbatean, eguneanzehar Olatzagutian.

Etxarriko gaztetxearen VII. urtemuga.Garagarrilaren 7an, larunbatean,

12:00etatik aurrera.

Gure Esku Dago giza katea. Garagarrilaren8an, igandean, 12:00etatik 12:30eraSakanan.

Deialdiak Zorri azoka, merkatu soziala.Garagarrilaren 6an, ostiralean, 17:00etatik21:00etara Etxarri Aranazko estalopean.

Hipotekek kaltetutakoen Plataforma.Garagarrilaren 6an, ostiralean, 19:00etanAltsasuko Gure Etxeko lehen solairuko 1.gelan, bilera.

Euskal Presoak Euskal Herrira!

Garagarrilaren 6an, 20:00etan Lakuntzako,Arbizuko eta Etxarri Aranazko plazetan,elkarretaratzeak.

Herri Ostiralak, elkartuz errepresioagaindituz. Garagarrilaren 6an, 20:30eanAltsasuko Foru plazan. Gero afaria. Ospamugimendua.

Euskal Presoak Euskal Herrira!Garagarrilaren 8an, domekan, 20:00etanAltsasuko plazan, elkarretaratzea.

Sakanako Langabetuen Asanblada.Garagarrilaren 9an, astelehenean, 15:30eanAltsasuko Gure Etxea eraikinean.

garagarrilak 6-12Sakanan antolatzen diren ekitaldien berri emateko: [email protected]

Peru GoikoetxeaIrisarriZure 9.urtegunien familia osuen partez ZORIONAK TA UR-

TE ASKOTARAKO!!

Etxarrin zorri azoka bueltan

Gaur, ostirala, 17:00etatik 21:00etara Etxarri Aranazko udaletxeko estalopean. Hileko lehen ostiralarekin batera bueltan da Zorri Azoka, azoka sozia-la. Azokan bertako barazki ekologikoak, artisautza, bertako produktuak, artea eta musika opa daiteke. Gainera, Zorri Azokaren produktuen zozketa bate-an parte hartzeko aukera izanen du bisitariak. 19:00etatik 20:00etara gauzak trukatzeko aukera izanen da azokan bertan. Bere produktuak azokan jarrinahi dituenak [email protected] postara eskaera bidali behar du.

Page 3: 466 guaixea

Guaixe • 2014ko garagarrilaren 6a 3

ezkaatza >>GAZTETXEAREN 7. URTEBETETZEA BIHAR:Gazte Asanbladak Etxarriko gaztetxeko 7.urtemuga ospatuko du bihar: 12:00etanJosu Anduaga “Dux”-i omanaldia eta

auzatea; 14:30ean bazkaria gaztetxean;17:30ean, Gazte Asanbladen artekoOlinpiadak; eta, 23:30ean, kontzertuak:Kaos Urbano eta Ladis Lao.

Teknologia berrien bidezirudiak moldatu etainformatika aplikazioaksortzeko eskola tailerrean18 gazte ari dira trebatzen

Pasa den asteartetik Utzuganek,Sakanako Garapen Guneak, Saka-na Animatika 3D eskola tailerrahartu du. 30 urte baino gutxiagoduten langabetuei zuzendutakoikastaroa da eta 15 hilabeteko irau-pena izanen du. Enplegu eskola tai-lerreko ikasleek jasoko duten pres-takuntza bereziki praktikoa iza-nen da eta ikasketak bukatzean lanmerkatuan ikasleek opatuko dute-nean oinarritua. Guztiak lan mer-katuan sartzea erraztu nahi dute.

Ikasleei bi arlotan eskainikozaie izaera praktikoko prestakun-tza osoa. Batetik, ikus-entzunezkoproduktu interaktiboen garapena.Harekin ikasleek katalogo komer-tzialak, web eta blog multimediakedota liburu eta entziklopedia inte-raktiboak egin ditzakete, gailu digi-tal tradizionaletarako, telefono adi-menduetarako edo multiplatafor-mako gailu berriendako.

Bestetik, ikasleek 3D animazio-an ere trebatuko dira. Horrek fik-zioaren eta animazio zinemarenateak zabalduko dizkie. Izan ere,modelatze, testura emate, eszena-toki, argiztatze ezagutzak jasokodituzte eta gidoiko aspektuak isla-tzen jakinen dute haiek gero zine-ma, telebista, publizitatea, efektuberezi, argazki-errealismo, errea-litate handitu eta bestelakoetara-ko sormen oinarri izateko. Akabe-ran, bai batak bai besteak akredi-tazio ofizialeko 3. mailako ZiurtagiriProfesionala emanen die ikasleei.

Hiru irakasle eta 18 ikasleUrko Mauduit 3D garatzaile irur-tzundarrarekin batera BegoñaEguaras (bideo, grafiko eta beste-lakoetan aditua) eta Diego PerezRandez (informatika-multimedianaditua) izanen dira adituak. Haienesanetara 18 ikasle izanen dira, 60hautagairen artean aukeratuak.

Helburua, lanpostuak sortzeaEz zuten ikasle guztiak sakanda-

rrak izatea nahi. “Denak espezia-lizazio bera izanik, ezer ez izatetikgehiegi izatera pasako ginatekeeta hori ere ez da ona. Lana opa-tzeko sakabanaketa ona da. Helbu-rua lanpostuak sortzea da”. Horre-gatik, Sakanako 11 ikasle daude,Larraungo 1 eta Iruñerriko 6.

Gainera, hautatutakoek aurre-tik zituzten ikasketak ezberdinakizatea nahi zuten. Batzuendakolanbide aldaketa izateko eta bes-teendako aurreko lanbidearen osa-garri izan dadin. Azken horiekenplegu aukera hobeak izan ditza-kete. Eta lanbide berri gisa har-tzen dutenek, berriz, autoenple-guan sakondu beharko dute.

Egitekoak

Lehen hilabeteak ikasten emanendituzte ikasleek eta gainontzeko-etan lanean. Utzuganeko ikasketagunea hiru espaziotan banatu dute.Batetik, ordenagailuak dituen geladago, bestean teoria gela eta, azke-nik, jangela. Aurreneko bi espazio-etan ikasleek lan tailer eremuak sor-tuko dituzte, coworking-erako,haiek sortutako mikro-enpresekeuren lanak egin ditzaten. Eskola-tailerraren asmoa eduki digitalaksortzea eta enpresa txikien kude-aketa egiten erakustea da.

Enpresa txiki horiek lan karga iza-teko tailerreko arduradunak Saka-nako enpresa eta toki erakundee-tara jo dute. Dagoeneko, Irurtzun,Arbizu eta Altsasuko Udalen, Saka-nako Mankomunitatearen, Sakana-ko Garapen Agentziaren eta Saka-nako Enpresaren Elkartearen babe-sa jaso du. Lacunza Calor de Vida,Inox Naparra edo Euro Alloys enpre-sek ere interesa azaldu dute. Inorkeskola tailerrean praktika garaiansortuko diren edukien premia badu,ongi etorria emanen diete. Web batzabalduko dute egiten dituztenlanak erakusteko.

Gela teknologikoaerabilgarriBestalde, Utzuganen jarri dutenordenagailu gela, eskola-tailerraklibre uzten duenetan (arratsal-deak eta larunbatak) libre gera-tuko da, prestakuntzarako edo-zein ekimenerako erabilgarri.Eskola-tailerreko arduradunekjakinarazi dutenez, aurreragoteknologia garatuagoen eskain-tza egitea dute buruan.

Informatikaaplikazio eta 3D sortzaileenmintegia

SAKANA

18 gazte irudiak moldatu eta informatika aplikazioak sortzeko eskola tailerrean trebatzen ari dira.

Page 4: 466 guaixea

“Hiri egolatra batek behar zuenalkate egolatra”. Halaxe defini-tu zuen irrati solastari giputzbatek Iñaki Azkuna haren herio-tza ondoko egunean. Luze etazabal jo zuen Azkunaren kano-nizazioak Bilbon eta euskal (bai-ta espainiar) bazter batzuetaneta “munduko alkate”aren azke-nak Bilboren gaineko topikoakplazara ekarri zituen berriro.

Azkunak bere jardun mediati-koan bilbotarrismo txirene, bego-ñatar, operazale, burges, txikite-ro, monarkiko eta liberala hobe-tsi zuen. Bestelako ereduak harzitzakeen halaber, aurrekoabezain bilbotarrak: langile giro-ko, rockzale, errepublikano, eus-kaltzale edo otxarkoagatar. Una-muno beti gogoan, Gabriel Ares-ti katakonbetan.

Bilbo eta bilbotarrak maite ditu-gu, haien gehiegikeria eta espan-tuekin. Kontua da Bilbo eta bil-botarrak Pirinioari baino CastroUrdiales eta Laredori begira dau-dela eta euskaltasuna hitzetan baibaina egintzetan lander eta “Ath-letic geuria” esatearekin askizaie. Batzuei gustatu ala ez Bil-bo euskal metropolia da eta Euro-pan zernahi naziok ( politiko zein

kultural) metropoli engaiatu batedo batzuk behar du/ditu oina-rri sendoez egituratuko bada.Metropoli engaiatu, adoretsu etaeskuzabala.

Bilbo ausart eta kementsu sar-tu zen XX. mendean eta hainbatideiaren eta ekimenen sarbideaizan zen Euskal Herriarendako.Autonomiarekin batera Jaurla-ritza Gasteizera eraman zuten eta

Donostiari “kultur hiriburu”balizko titulua eman zioten. Iru-ñea hiriburu historikoa beti. Bai-na dirua, bankuak eta benetakoerabakiguneak Bilbon, beti Bil-bon. Euskal metropolian. Bada,ongi dago Unamuno gogoan iza-tea eta munduari begira egotea,baina Aresti nor izan zen eta Kan-pezu, Erriberri edo Zuberoa, nondauden ahaztu gabe.

Guaixe • 2014ko garagarrilaren 6a4 iritzia

Hau da publizitateak saltzen due-na, telebistan ikusi duguna, ira-garkiek kontatzen digutena, bai-na hala da benetan?

Edari energetikoek ez dizutehegalik ematen ezta indarrik ere,gertatzen dena indar handiagoaduzula sentiarazten dizutela,kafeina pilo bat dutelako.

Bai, edari hauek kafeina pilobat dute, lata bakoitzean gutxigorabehera 3 katilukada kafe.Non dago arriskua? Inork ezditu hartzen 4 kafe jarraian, bai-

na edari hauek jarraian har-tzen dira, freskagarri moduan;ez dira freskagarriak, ordea;horregatik da hain erreza toxi-katzea.

Hala ere, ez dago kafeinan baka-rrik arazoa, lata bakoitzak dituengainontzeko aditiboetan baizik.

Ikerketek diotenez, edari hauekhaurrek eta nerabeek hartzendituzte, zer hartzen duten bene-tan jakin gabe. Ezin dugu ahaz-tu lata batean kafe normal edokola freskagarri baten kafeina

hirukoitza dagoela eta kantitatehandian hartuz gero, zenbait sin-toma azaldu daitezkeela: haserre-kortasuna, umore aldaketak, era-sokortasuna, irrika…

Baina gogoratu dezagun nolasortu ziren edari hauek eta zer-tarako.

Gehiegizko esfortzua ematenziren momentuetarako pentsatuziren, baina gaur egun beste hel-buru batekin erabiltzen hasiakdira; festa giroan eta alkoholare-kin nahastuta.

Medikuek alarma gorria piztudute praktika honen arriskuezjabetzeko, hau da, edari energe-tikoak alkoholarekin nahastea-ren moda. Gero eta gehiago diraurgentzietara doazen gazteak,antsietatea eta takikardiekin eda-ri energetikoak alkoholarekinnahastuta edan ondoren.

Edari hauekin, beste gauzaaskorekin bezala, mitoak dau-de: “edari energetikoek odole-an dagoen alkohol kontzentra-zio maila jaitsi egiten dutela

esaten dute”. Kafeinak ez dau-ka magia hori. Alkohola kanpo-ratzeko modu bakarra denborapasatzea da, eta badakigu gor-putzak ordu bat behar duelaalkohol unitate bat (adibidez bigaragardo) kanporatzeko.Beraz, edari haueiez ez diezaie-gun eman ez daukaten indarra,eta gogoratu gorputz bakarradugula eta bakoitzari dagokigu-la ondo zaintzea!!

Prebentzio programak

hara zer dien

Edari energetikoek hegalak ematen dizkizute???

astekoa

Raf Atxuri

barrutik kanpora

Adostasunetik ekintzetara

LAGUNTZAILEAK:

GuaixeERREDAKZIO BURUA: Alfredo Alvaro Igoa • [email protected]: Maider Betelu GanboaMAKETATZAILEA: Ainhoa Etxeberria PikabeaPUBLIZITATEA: Maria Saez de Albeniz • [email protected] eta Eneida Carreño Mundiñano • [email protected] ERREDAKZIO LAGUNTZAILEAK: Maialen Huarte Arano

ZUZENTZAILEA: Patxi FloresARGITARATZAILEA: Bierrik Fundazioa. Foru plaza 23-1. 31800Altsasu • 948 564 275 • 948 562 107 • 618 882 675 KOORDINATZAILEA: Ainhoa Urretagoiena Arruabarrena • [email protected] ZERBITZUA: Guaixe Komunikazioa • Amaia AmilibiaSalgado • [email protected]: Gixane Andueza Goikoetxea

LEGE GORDAILUA: NA-633/1995TIRADA: 3.200

BAZKIDEAK

Bilbo eta Euskal Herria

Aurreko larunbatean Sakana 2020Plan Estrategikoa onartua izanzen erabateko adostasunarekineta orain dela 6 urte hasitakoibilbideari jarraipena eman zion.Lehenengo pausua gure baila-rak bizi zuen egoera salatzea izanzen eta ondoren eragile sozial,ekonomiko eta politikoen arteankomuneko diagnostikoa egiteraesertzea. Bailararen errealitate-aren irudia egin eta gero zer eginbehar genuen adostu zen eta bete-

behar ohien artean zegoen pla-naren garapena. Orain artekolana ez da makala izan, bainahemendik aurrerakoa ere itzelaizango da.

Gure jarrera kritikoari jarrai-tuz, prozesuaren inguruan sor-tzen zaizkigun kezkak azaldukoditugu, beno kezka nagusia soi-lik, zeren bakarra izanik bere-biziko garrantzia duela ustedugu. Larunbatean Sakanakoeragile gehienek babestu zuten

Sakanako Sozio-ekonomia Beha-tokiak hilabete hauetan eginda-ko lan izugarria. Alderdi politi-koek, sindikatuek, eragile eko-nomiko eta sozialek garapenplana onartu zuten eta hori poz-garria izanik hau da gure kez-ka. Ba al du gizarteak plan honenberri? Argi daukagu plana egi-ten ibili diren pertsonek lan izu-garria egin dutela plana ezagu-tarazteko; batzarrak eta hitzal-diak herrietan zehar, ekarpenak

egiteko bideak erraztu dira, epealuzatu biztanleriaren parte-har-tzea bermatzeko… Baina planagizarteratzea lortu da? Ezetzuste dugu.

Sakanako gizartearen gehien-goa apatiatik hurbil dagoela ustedugu, aspertua baino gehiagodago, luze doan krisialdi honekindarrak xahutu dizkio eta bita-minak eta proteinak behar ditu.

Plan estrategikoa eta berare-kin batera doan leloa, adostasu-

netik ekintzara, pilula interesga-rria izan daitekeela uste dugu.Prest gaude beste eragileekinbatera kalera ateratzeko eta esfor-tzu berezi bat egiteko sakanda-rrek merezi eta behar duten ani-moen eta etorkizunarengatikborrokatzeko eta planak lagun-du egingo duela ziur gaude. Kon-tatu gurekin.

Abian plataforma

Page 5: 466 guaixea

Guaixe • 2014ko garagarrilaren 6a 5

sakanerria >>49 IKASLE UNIBERTSITATEAN SARTZEKOPROBETAN: Herenegun hasi eta gaur arteSakanako 49 ikasle unibertsitateansartzeko probak eginen dituzte: Aralarko

Mikel Donea institututik 43 ikasle (Dereduko 39 eta A-ko 4) eta Iruñeandagoen Biurdanatik D ereduko 6 ikasle.

Zer da erabakitze eskubidea?Gure etorkizuna erabakitzeko es-kubidea dugula pentsatzen dugu.Eta herri bezala erabakitzeko,herritarrok zeresan handia dugu-la uste dugu. Beste hark esan zue-na: politikoen eskuetan uztekogarrantzitsuegia da hau. Zeresa-na badute. Baina herritarrok ba-dugu zer egin eta zer esan.

Gizarte arlo guztietara zabaltze-ko aldarria da hemen dagoena?Hau mugatua da. Baina badirahalako aldarriak beste arloetan

eskubide hori aldarrikatzen aridirenak: hondakinen kudeake-tan, errepublikaren alde… Herri-tarra jabetzen ari da bere ahotsaeta berak zer pentsatzen duengarrantzitsua dela.

Zergatik zaudete batzordeanlanean?Zerbait egin beharra zegoela so-matu genuen. Garagarrilaren 8agertu zegoen eta ibarrean ez ze-goen mugimendurik.

Zer harrera izan du ekimenak?Oso ona. Alkate ohiek bilera deial-dia egin zuten eta adin guztietako80 bat bakaikuar elkartu ziren. Ha-sieratik harrera ona izan du.

Egunerako oharrik?Jende asko etorri behar duenez,

10:00etarako jende gehiena beretokian kokatuta badago, hobe.Gosaria eraman nahi badute, ho-be. Bestetik, Burunda aldetik gizakatean parte hartzera joanen di-renendako autobusak izanen di-ra. Bizikleta da ibilgailu egokienaeta dagokion metroraino joandaiteke jendea. Autoekin ezinizanen da hori egin. Aparkatzekoprestatutako tokietan utzi behar-ko dira.

Eta eguna pasa ondoren, zer?Argi dago 8a abiapuntua dela.Baina udazkenean, berriz, indarhau guztia aprobetxatu egin be-har da. Jende asko ekimen ho-netara biltzea, ezin da hori albobatera utzi, lanean jarraitukodugu. +www.guaixe.net

gertutik >>Erkuden Barandiaraneta Osane Leitza

Bakaikuko Gure Esku Dago

Gero festa Etxarrin

Katea bukatu ondoren, hainbatherritan ospakizunak antolatuditu Gure Esku Dago ekimenak.Haietako bat Sakanan izanen da.Hasiera batean Arbizun aurrei-kusia bazegoen ere festa Etxa-rri Aranatzera lekualdatu da.

14:00etan Ekitaldi nagusia. 15:00etan Bazkaria*. 15:30ean Kontzertua: Xaiko, Vendettaeta Tximeleta. Haurren gunea, tailer eta puzgarriekin.

Oharra: barra, bokatak… izanen dira. *1000 pertsonarendako da, bitxandatan. Azken txartelak gaur LekuOna Tabernan izanen dira salgai.

Zuzenekokontakizuna Guaixe astekariak eta BeleixeIrratiak (FM 107,3) beste 20 heda-biderekin batera, horien arteanAltsasuko Hitzondo ataria, gizakatearen zuzeneko jarraipenaeginen dute. Beleixe Irratiak (FM107,3), Info 7 irratiak eginen duensaio berezia zabalduko du10:00etatik aurrerra. Saioawww.guaixe.net bidez ere entzundaiteke. Guaixe.net atarian jarrai-pen berezia eginen zaio ekime-nari, baita sare sozialetan ere.Hedabideen ekimen baterature-kin argazkiak partekatu nahidituzten herritarrek 647 319 747whatsapp-era bidali ditzakete. Bestalde, Iturmendiko EztandaIrratiak (FM 107,7) Irati Irratia-rekin eta Eguzki Irratiarekin bate-ra saio berezia eginen du igan-dean, 10:00etatik aurrera. Sare-ak zabalik izanen dituzte, baita948 220 758 tlfnoa eta 645 442420 whatsapp-a. Bestalde, Berriakigande arratsaldean edizio bere-zia argitaratuko du Etxarrin.

Pintxoak

Goizetik eta giza katea pasa arte,Lizarragabengoako elkartea zaba-lik egonen da taberna gisa eta pin-txoak eta bokatak ere izanendituzte. Ateratako dirua isunakordaintzeko izanen da.

Kontu Ganbera:Mank-en finantzaegoera ona daFiskalizatze erakundearen araberaMank-en kontuek, oro har, ongiislatzen dituzte ondare eta finantza-egoera

Nafarroako Kontuen Ganberak Saka-nako Mankomunitatearen 2012kokontuak aztertu ditu pasa den aste-artean aurkeztu zuen txostena Nafa-rroako Parlamentuan. Fiskalizazio-aren eskaera Parlamentuak berakegin zuen, UPN taldeak eskatuta.Mank-en kontuak eta bere menpe-ko Sakanako Garapen Agentziasozietatea aztertu dute. Kontuen Ganberak dioenez, Mank-en 2012ko kontuek, oro har, ongiislatzen dituzte ondare eta finan-tza-egoera, eta aurrekontu likida-zioa. “Dena den, finantziazio-des-bideratzeen kalkuluan huts batzukdaude, eta horren ondorioz diru-zaintzako gerakina uste bainomurritzagoa da”. Bestalde, KontuGanberak esan du mankomunita-tearen ondasun guztiak biltzendituen zerrenda gaurkoturik ezdagoela. Bi salbueslpen horiekkenduta, Kontu Ganberak ibarre-ko erakundearen kontuen aldekoiritzia du. Legezkotasunari dagokionez, txos-tenak dio mankomunitatearen jar-duera finantzarioa indarrean dago-en legediaren arabera egiten dela.Kontu Ganberaren txostenak finan-tza egoera ere aztertu du. 2012an,diru-sarrerak 3,6 milioikoak izanziren. Gastuak, berriz, 3,3 milioiko-ak. Gastuetan langileriarena (1,3milioi) eta ondasun arrunten eta zer-bitzuen erosketak (1,2 milioi) diranagusiak. Diru-sarrerei dagokienez,tasa eta prezio publikoei esker 1,8milioi bildu zuen, eta transferentzienbidez milioi eta erdi euro.Mankomunitatearen finantza ego-era ona da. Batetik, aurrekontu-defizitarik ez duelako eta likide-zia duelako hurrengo ekitaldieta-ko gastuei aurre egiteko. 2012koabenduaren amaieran milioi bateuroko zorra zuen, hamabi mai-leguren artean banaturik, eta milioierdi euro diruzaintzan, gastueiaurre egiteko.

Erabakitzeko eskubideaaldarrikatzeko Gure Esku Dagoekimenak giza katea antolatu duiganderako eta Sakanaren zati handibat zeharkatuko du

Durango eta Iruñea artean 123 kmdaude eta igandean bi muturraklotuko dituen giza katea osatuko da,eguerdian eta ordu erdiz. Erabaki-tzeko eskubidearen alde EuskalHerrian lanean dagoen Gure EskuDago herri ekimenak antolatu dumobilizazioa. Igandean urte batbeteko da jendaurrean aurkeztuzela. Euskaldunon erabakitze esku-bidearen alde herri aktibazioa etaatxikimendua lortzea du hasiera-ko helburu. Horretarako, dinami-kak aniztasuna eta askotarikotasu-na printzipioak hartu ditu ikurtzat.Hau da, ezberdinen arteko gogo-kidetasuna bilatu dute.

EtziDagoeneko 60.000 pertsonak erosiadute giza kateko metro bana. Etaizanen da azken orduan parte har-tzea erabakiko duenik ere. Lizarrus-titik sartu eta Aizkorbetik aterakoda giza katea Sakanan, 30 bat kmeginez. Sakandarrek haietako bi

beteko dituzte. 83 eta 84, Lizarraga-bengoako trenbide gaineko zubitikArbizuko bidegurutzera arte bat etabestea Lakuntzako industrialdekobidegurutzera arte. AurrenekoanAizkorbe, Errotz, Etxeberri, Egia-rreta, Etxarren, Ekai eta Satruste-gikoeikin batera Irurtzundarrak etaburundarrak izanen dira. Bigarre-nean Urritzola, Izurdiaga, Zuhatzu,Hiriberri eta Ihabarkoekin batera,Irañeta eta Etxarri Aranatz bitar-teko herritarrak izanen dira.

Kalejiran

Gertutasunagatik bi kalejira anto-latu dira elkarrekin dagokien toki-ra elkarrekin joateko. Igandean,10:15ean Lakuntzako udaletxeanjarri dute hitzordua. Uharteko erral-doiak eta buruhandi konpartsak,Lakuntza Kantuzek eta trikilarieklagunduta abiatuko da kalejira hori.Beste kalejira Etxarritik aterakoda, 10:00etan abiatuko da erroton-datik, 10:30ean Arbizuko kirolde-gian egoteko. +www.guaixe.net

SAKANA

Kateatuko gaituzte

Urdiaindarren modura beste herrietan ere bideoak egin dituzte.

»

Page 6: 466 guaixea

Guaixe • 2014ko garagarrilaren 6a6 sakanerria

SAKANASAKANA

»

Sozio-ekonomia eragileen artekosinergiak sortu eta Sakanara etakanpora begira erreferentziazkogunea izan nahi du; Sakanakogarapenerako motor garrantzitsuabihurtu nahi dute

Sakanako Plan Estrategikoan(SPE) jasoa dagoen ekintzetako batda garapena sustatuko duen erre-ferentziazko espazio bat sortzea.Toki hori ibarreko sozio-ekonomiaeragileen bilgune izateaz aparte,haien arteko sinergiak eta elkar-lana sustatuko ditu. Aldi berean,espazio hori erreferentzia izannahi du edozein negozio ideiagaratu nahi duen edozein sakan-darrendako, edo ibarrera etorrinahi dutenendako. Toki hori Arbi-zuko Utzubar industrialdean dago,Cederna-Garalurren eraikinean.Izena ere badu: Utzugane, Saka-nako Garapen Gunea.

SPE aurrera egiteko lanean

aritu den Sakantzen Sareko JonEtxeberriak azaldu digunez, pla-na garatzen den neurrian garatu-ko da Utzugane. “Orain arte sozio-ekonomi agenteen (SakanakoGarapen Agentzia, Cederna-Gara-lur, Sakanako Enpresarien Elkar-tea, Sakantzen Sarea eta beste)arteko hartu-emanik, sinergiarikez zegoen. Agente batzuen artekoproiektuak zeuden, baina ez zego-en loturak eta sinergiak sortukolituzkeen iturririk”. Planarenlaguntzarekin dagoeneko loturaksortzen hasi direla esan digu Etxe-berriak.

Gehi batBertrand Russellen teoria Sakana-rako metafora egokia izan daite-keela uste du Etxeberriak. 2+2=5da teoria hori. Hau da, “eskualde-an sozio-ekonomi agente bakoitza

bere kabuz, bere erara ibiltzenzen. Orain ikusten duguna da era-gile horiek Utzuganen batuz geroemaitza bost dela. Gehi bat, horida Utzugane, puntu estrategikoa”.

Dugunarekin gure indar endo-genoak sortu, gure esperientzie-kin gure ekintzaile sistema txikiasortu behar dugula uste dute pla-neko sustatzaileek. “Ziur gaudeSakanan talentua badagoela.Talentua sustatu behar da hemen,baita kanpokoa hona erakarriere”. Erdigunea Utzuganen koka-tu dute

Hala ere, zentroak funtzionatze-ko lau sozio-ekonomi eragileakegotea baino gehiago beharko da:“bertako eta kanpoko eragileekerraztu behar ditugu metodolo-giak, esperientziak, prestakun-tza… Espazio honetan edozeinpertsonak bere ideia garatzeko

aukera izan behar du, esaterako,enpresa-mintegi bidez, lanerako

elkarlan espazioen bidez, presta-kuntza ikastaroen bidez…”

Gobernuarenenplegurakoprestakuntza-ikastaroetako izenematea zabalikNafarroako Enplegu Zerbitzuak (NEZ)antolatu dituen enplegurako presta-kuntza-ikastaroetan izena ematekoepea astelehenean zabaldu zen. NEZekhiru ikastaro eskainiko ditu Altsasun:teknologia, gaztelerazko komunika-zioa eta matematikak. Hirurak ere irai-laren 23an hasiko dira, Kualifikazio-edo prestakuntza-maila txikia dutenlangabetuei zuzenduriko ikastaroakdira hiruak, NEZek eta HezkuntzaDepartamentuarekin batera eskain-tzen dituenak.

Erreferentzia

Utzugane tresna gisa erabiliko delaargitu digu Etxeberriak: “eskual-deko edozein agentek edo pertso-nak ideia bat martxan jarri nahibadu edo enpresa batek zerbaitbehar badu, izan dezatela denekburuan espazio hau hemen dago-ela. Ibarrerako garapen ekonomi-

korako gunea da”. Kanpora begira ere erreferen-tziazko tokia izan nahi du Utzu-ganek. “Askotan gertatzen zen, ezsoilik eskualde mailan, jendeakez zekiela nora jo. Bazekiten agen-teak zeudela, baina ez non zeu-den kokatuak ez ezer. Horretara-ko Sakanako Garapen Gunea pun-tu estrategikoa izanen da”.

Utzugane, Sakanakogarapenerako guneestrategikoa

Bilera eta ikastaroetarako tokia dago, besteak beste, Utzuganen.

Geroa BaikGobernuari SPErekinbustitzeko eskatu dio Sakanako Geroa Baik dei egin dio Nafa-rroako Gobernuari Sakanako PlanEstrategikoa (SPE) baliozkotzat jotze-ko. Aldi berean, plana gauzatzeko akti-boki bustitzeko eskatu dio koalizio-ak gobernuari. Geroa Baitik gogora-razi dute sozio-ekonomi garapenarloko eskumenak gehienak gober-nuarenak direla: “beraz, ezinbeste-koa da gobernuak konpromiso insti-tuzional eta ekonomikoa hartzea”. Koalizioak “hausnarketa bateratu-tik” sortutako SPEren balioaren garran-tzia nabarmendu du. Adostutako agi-ri estrategikoa izanik, “emaitzagatikelkar zoriondu behar dugu”.

Garapenerakolankidetzaproiektuetarakolaguntza deialdia Irurtzungo Udalak egin duen deial-diak bi xede ditu. Alde batetik,Gobernuz Kanpoko Erakundeei(GKE) diru-laguntza ematea Hiru-garren Munduko herrialdeekin lan-kidetza proiektuak egiteko. Horre-kin batera, irurtzundarrak sentsibi-lizatzeko eta parte-hartzeasustatzeko jarduerak sustatzea;bereziki, iparraren eta hegoarenarteko desoreka ekonomiko, sozialeta kulturalen arazoen inguruan. Deialdia irabazi asmorik gabekogobernuz kanpoko erakundeek etaelkartasunezko erakunde nafarreizuzenduta dago eta 30 egun dituz-te eskaerak aurkezteko.

Irurtzun» Etxarri Aranatz»

Irurtzun» SAKANA

SAKANA

Mank-ek Munduko Arrozak festaprestatu du biharko Irurtzungo Foruplazan eta bertan parte hartzekodeia egin die sakandarrei

Beste behin, MankomunitatekoImmigrazio Zerbitzuak, Irurtzun-go Udalaren, Itxipuru taldeareneta Irurtzungo Boluntario Taldea-ren laguntzarekin, Munduko Arro-zak ekitaldia prestatu du biharko,Izan ere, arroz aleak berdinak dira,baina arroza prestatzeko moduaaldatu egiten da herrialdeka. Moduberean, oinarri bera izanda ere, jaio-terriaren arabera ezberdinak garapertsonak. Eta horixe da Mundu-ko Arrozak ekimenaren bidezImmigrazio Zerbitzuak adierazinahi duena: “desberdinak gara,baina berdinak ere bai”.

Horrela, arroz berbera banatu-ko zaie bihar Irurtzunen goizeko10:00etan topo egingo duten jato-rri ezberdineko sakandarrei, bai-na bakoitzak bere modura presta-

tuko du. “Kultura ezberdinetatikdatozen pertsonen arteko hurbil-tasuna eta hartu-emana sustatunahi dugu, kulturen arteko elkar-bizitza, topaketa eta ezagutzaerraztu” adierazi du Mank-ekoimmigrazio teknikari Bego Zes-tauk. Sukalde ezberdinetara hur-bildu eta errezetak trukatzekoaukera paregabea eskainiko du

Munduko Arrozak ekitaldiak,arrozak sukaldatzeko sekretuakikasteko parada. +www.guaixe.net

Asteartean jokatutako finalekindespeditu zen Nafarroako ipar-mendebaldeko adinekoen mahaijokoen txapelketaren seigarren edi-zioa. Musean Felix Ollok eta JuanMartinezek (Uharte) Pedro Arizeta J. Mª Zeberiori (Bakaiku) ira-bazi zieten. Briskan Asun Aldaz etaPili Albiztur (Urdiain) BegoñaBerastegi eta Mª Luisa Araña (Arbi-zu) baino hobeak izan ziren. Tute-

an, berriz, Ignazio Gorriti eta J. M.Larrañaga (Bakaiku) Antonio Urro-zi eta Mª Luisa Lacalleri (Uharte)nagusitu zitzaizkien. Azkenik, par-

txisean Begoña Boriak eta AntoniaRodriguezek (Irurtzun) BernardaVelascori eta Ines Perianezi (Olaz-ti) irabazi zieten. +www.guaixe.net

Mahai jokoenberora elkartuta

Hamaika arroz, hamaika mundu

Mank-etik nahi duen guztia arroza egitera animatu dute. Artxiboa

Informazio gehiagoKultur arteko elkarbizitza topa-ketari buruz gehiago jakiteko:648 070 710.

Sekulako amuarrainaHalakorik Etxarri Aranatzen sekulaarrantzatu gabeak zirela nabarmen-du digu Patxi Barandalla Iriartek.Ostiral goizean 4,576 kiloko eta 72cm luzeko amuarraina atera zuen ibai-tik. Hain handia izanik labean sartzenez zenez, erdia sartu zuen gero jate-ko; gainontzekoa izoztua gorde zuen.

15 minutu behar izan zituen ateratzeko

Page 7: 466 guaixea

Guaixe • 2014ko garagarrilaren 6a sakanerria 7

Lau lantaldeak 2014-2015 aldirakolehentasunak markatzen hasi diraaste honetan. Lanpostu iraunkorraksortzeko baldintzak

Sakanak 2020 urtera arteko bide-orria du. Hala onartu zuen Saka-nako Sozio-ekonomia Behatokiaklarunbatean. Arbizuko UtzuganeSakanako Garapen Gunean elkar-tutako guztiak aho batez emanzioten baiezkoa Sakanako PlanEstrategikoari (SPE). Ergoienaneta Ziordian udalek bilkurak eginzain, ibarreko gainontzeko udalekaho batez onartu dute plana. Hurawww.sakanagaratzen.com orriankontsultatu daiteke, “anbizio han-diko plangintza da; helburugarrantzitsuak ditugu” laburbil-du du Iker Manterolak, SakanakoGarapen Agenteak.

Behin plana onartuta bi dirasegituan emanen diren urratsak.Batetik, haren edukiaren berriNafarroako Gobernuari eta Par-lamentuari emanen zaio. Baitaherrialdeko gainontzeko eragile-ei aurkeztu ere. Sakanan planaaurrera ateratzeko elkarlana beha-rrezkoa izan eta izanen da bainaherrialdeko erakundeen elkarla-na ere bilatuko da, plana gauzatuahal izateko, bestelako laguntzakbeharko baitira. “Bidea egin aha-la konfiantza eta elkarlan espa-rruak zabaltzen joan beharkodugu, planarekin egin dugunmoduan” esan digu Manterolak.

Azken urtean Sakanan eginden lana ez da udalen eskumena,Nafarroako Gobernuari dagokio.“Dugun egoera ikusirik planaegiteko konpromisoa hartu zutenudalek eta gainontzeko erakun-

deek”, azaldu digu Manterolak.Nafarroako Gobernutik aurre-tik izandako harremanetan Saka-nan plana adosteko eskatzenzuten gero haiek lagunduko zute-la adieraziz.

Horrekin batera, SakanakoGarapen Agentzia eta Cederna-Garalur SPE jasotako ekintzenartean lehentasunak markatzenhasi dira, 2014-2015 eperako lanakzehazteko. Horien berri aurki ema-tea espero da. Izan ere, aste hone-tan bertan lau lantaldeak horiekzehazteko lanak hasi baitituzte.

Lau esparruakSakanan krisi ekonomiko gogorra eta%23ko langabezi tasa baino handia-goa izanik, planaren helburu nagu-sia ekonomia, gizarte eta ingurumenjasangarritasunean oinarritutakoenplegua sortzea da. Horretarako lauesparru estrategiko zehaztu dira: elikadura (lehen sektorea eta elika-gaien industria), industria (industriaeta enpresa-zerbitzuak), energia

(basogintza, energia berriztagarriaketa eraikuntza) eta turismoa (turis-moaren sektorea). Esparru guztie-tan arlo transbertsal gisa hezkun-tza eta merkataritza gehitu zaie. Esparru estrategiko guztietan elkar-lan espazioak bilatuko dituzte. Enpre-sa eta eragile guztien bat etortzeasustatuko da jarduera ekonomiko-en kokapen estrategikoa hobetze-ko dinamiketan sar daitezen.

DatuakUrte bat lanean.4 lan talde.8 dinamizatzaile.51 parte-hartzaile.4 esparru estrategiko.13 ardatz.54 lan ildo.160 ekintza zehatz. 3 aurkezpen publiko. 50 baino gehiago ekarpen ida-tziz.50 baino gehiago ekarpen ahoz.

Sakanako plan estrategikoa onartuta

»

Elikadura

Tokiko ekoizpen sistemak arti-kulatu nahi dira: dauden balia-bideei balioa emateko eta lehensektoreko eta industriako enpre-sa ekoizleen artean sareak sor-tzeko (elkarlan, berrikuntza,merkaturatze edo produktuberria sortuko espazioak gara-tzeko). Bestalde, kontsumitzai-leen inplikazioa bilatuko da,horretarako auto-elikatuko denprozesuan sartzea bulkatukoda. Europatik sustatzen ari dena-rekin bat, nekazaritza eta abel-tzaintza ekologikoarekin zeriku-sia duen guztia jasotzen da.

Planaren kudeaketa eredua

SPE egiten aritu den Sak-in Kontsultingeko Joseba Garmendiak plana aurrera eramateko ezinbestekotzat jozuen: “borondateak bat etortzea, sareak sortzea. Horretarako, elkarlana, konfiantza, elkarrekikotasuna, jarreraeraikitzaile eta positiboa. Hori guztia lortzeko planak gobernu eredu bat izan behar du”. Hiru oinarri izanen ditu.

Motore dinamizatzailea

Sakanako Garapen Agentzia eta Cederna-Garalur, elkarlanean, izanen dira SPEren dinamizatzaileak. Moto-rea martxan jarriko dute eta bestelako eragileen elkarlana bilatuko dute. “Elkarlanak denendako balioasortzen duela eta krisi egoerari erantzuna emateko balio duela erakustea lortu behar da” zehaztu zuenGarmendiak. Arbizun dagoen Utzugane Sakanako Garapen Zentroa izanen da gunea.

Lan batzordea

Egiten diren pauso guztiak aztertuko ditu. Etengabeko jarraipena eta ebaluazioa eginen du; eta moldatu beharrabadago hala eginen du. Horretarako SPEn hainbat adierazle zehaztu dituzte. Lan Batzordearen beste egitekoa iza-nen da dinamizatzaileei babesa ematea. Udal guztiak, Sakanako Mankomunitatea, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaeta lantalde bakoitzeko bi pertsonek osatuko dute. Lanean nondik hasi jakiteko planean jasota lau arloetako bakoi-tzean dauden ekintzetako batzuei lehentasuna emanen diete. Horretarako kontuan izanen dituzte: dauden beha-rrak, dauden presak eta Sakanak dauzkan gaitasunak (teknikoak eta ekonomikoak).

Hausnarketa eta erabaki egiturak

Sakanako toki erakundeak, Nafarroakoak eta Sakanako Sozio-ekonomia Behatokia izanen dira.

Energia

Industriatik atera da sektorehori, eraikuntza eta basogintzaarloekin zerikusia duelako. Dau-den baliabide, agente eta enpre-sak zehaztu ondoren, energiaberriztagarrien inguruan jar-duera ekonomikoa sortzea daasmoa. Europatik halako ener-giak eta energia eraginkorta-suna sustatzen ari dira. Bioma-sa, dauden enpresak, haienarteko elkarlana edo berriakerakartzea.

Industria

Egun dauden enpresen kokape-na hobetzea proposatzen du pla-nak. Horretarako ibarreko enpre-sen gaitasun teknologikoak zeindiren, dituzten konpetentziak etabeharrak ezagutuko dira. Horie-tan oinarrituta ekimen jarraituasustatuko da. Horretaz aparte,enpresa berrien sorrera bulkatu-ko da ekintzailetasun motak sus-tatuz eta baliabideak zehaztuz.Enpresak erakartzeko plantea-mendua egina dago. Azpiegitu-rak eta irudia hobetzeko ekintzakere jasoak daude SPEn.

Turismoa

Ibarreko baliabideak eta onda-rea (kulturala, paisaia, arkitek-tonikoa, artistikoa eta abar) zeindiren identifikatu, balioa emaneta probetxua ateratzea da lehe-nik aurreikusi dena. Bestetik,dauden agenteen artean elkar-lan espazioak sortzea, disgrega-zio eta atomizazioarekin buka-tzeko. Elkarrekin, hobe saldu etaeskaintza turistiko hobea eta gai-tasun handiagokoa lortzen da.

Eragile ugarik eman diote oniritzia urte batez landu den plan estrategikoari.

Planaren gauzatzea antzeztu zen onarpena eta gero.

Sakanako Plan Estrategikoaonartuta, orain gauzatzera

Page 8: 466 guaixea

Guaixe • 2014ko garagarrilaren 6a8 sakanerria

Etxarri Aranatz»

SAKANA

SAKANA

Altsasu»

Euskaraz GaraMosaiko erraldoiarekin ekainaren14an UEMA egunean parte hartzekodeia egin du Etxarri Aranazkoeuskalgintzak

Larunbatean, Euskal Festan, Etxa-rri Aranazko euskalgintzak antola-tuta, euskararen aldeko argazkimosaiko erraldoia burutu zen. Aldebatetik, Etxarri Aranatz euskararenarnasgunea dela aldarrikatu nahi izanzuten, eta, bestetik, ekainaren 14anTolosan Udalerri Euskaldunen Man-komunitateak (UEMA) antolatuta-ko Udalerri Euskaldunen Egunerajoateko gonbitea egin nahi zen. “Eltzetik eta altzotik euskaraz gara”leloa izango du UEMA egunak. Ekai-naren 14rako makina bat ekitaldiantolatu dira Tolosan. Haurrenda-ko puzgarriak, kalejira, adierazpeninstituzionala, flash moba, kantuak,bazkari herrikoiak, Irrien Lagunaketa kontzertuak, tartean.

»

Sektore publikokoazpikontratetakoenpleguari eustekoELAren ekimenaSakanan 700 sinadura jaso ditu etaNafarroakoak aste honetanParlamentuan aurkeztuko ditu

ELA sindikatuak Legegintzako HerriEkimena abiarazi du sektore publi-koko azpikontratetako enpleguarieustea eta gutxieneko baldintzabatzuk bermatzeko. “Murrizketeneta erreformen ondorioz lan-baldin-tzak prekarizatu dira, eta berezikiadministrazio publikoetako azpikon-tratetan lan egiten dutenenak. Azpi-kontrata aldatzen denean enpleguamantentzeko, lan-hitzarmenak betedaitezen behartzeko eta enpresenez-betetzeak edo hausteak zigor-tzeko helburua du LegegintzakoHerri Ekimen honek. Esplotaziorikez dugu nahi. Horretarako, Legegin-tzako Herri Ekimena sinatzera gon-bidatzen ditugu sakandarrak” adie-razi dute ELA sindikatutik.

A13k fiskaltzarenasmoaren atzetikherri galdeketakriminalizatzekosaioa ikusi duLekuko gisa deklaratu dute herrigaldeketa sustatu zuen herriekimeneko bi kidek eta lokalarenjabeak

Nafarroako fiskaltzak ikerketa zabal-du du apirilaren 13an Etxarri Arana-tzen independentziari buruzko herrigaldeketaren inguruan. Hura sustatuzuen A13 herri ekimeneko bi kide, ManuGomez eta Mikel Mundiñano, ostira-lean Altsasuko Guardia Zibilaren kuar-telean lekuko gisa deklaratzera deituzituen fiskaltzak. “Ohiko tramitetzat”jo dute fiskaltzatik deialdia. Bien iritziz herri galdeketa eta era-bakitzeko eskubidea bera krimina-lizatzeko saioa dago fiskaltzarenekinbidearen atzean. Fiskaltzarenasmo ezkutua zein den ez dakiteezta inor inputatu ote duen ere. Herrigaldeketaren eta Etxarri AranazkoUdalaren arteko lotura bilatzeko aha-leginean dago fiskaltza, “ea udalakezertan lagundu duen jakin nahi dute”. Antolaketari buruzko hainbat gal-dera egin zizkieten: hautestontziak,ordenagailuak, eta beste nondikatera zituzten; lokalaren alokairuaordaindu ote zuten, errolda erabilizuten. A13ko kideek jakinarazizuten galdeketa herri ekimen batekegitea erabaki zuela eta hark era-man zuela aurrera. “Gauzak publi-koki egin ditugu eta batzarretan onar-tu dira erabakiak” zehaztu zuten biek.Eta berretsi zuten iritzi guztienerrespetuan oinarrituz burututakoariketa demokratiko bat izan zela.Bakoitzak 20 minutuz erantzun zituenfiskaltzatik luzatutako galderak. Zer-gatik deitu zituzten, zertarako edozeren bila galderak ere egin zituztenbi etxarriarrek baina ez dute eran-tzunik jaso. Bezperan, herri galdeke-ta egin zen lokaleko jabea deitu etagaldekatu zuten.

Josefina Arregi klinikaren etaibarreko 3 haurren aldeko terapiakaurrera egiteko festa antolatu duBocalan Biak Bat fundazioak

Bihar eta etzi kaputxinoen komen-tuak 4. Ezgaituen Aldeko Elkar-tasunezko Txakur-Festa hartukodu. Asteburukoa familiek egunpasa eder bat egiteko aukera iza-nen da. Txikiendako gunea izanenda, baina hitzaldiak, hainbat tre-betasunen inguruko erakustal-diak, lehiaketak, hitzaldiak, herribazkariak, barra, ogitartekoak etabeste ere izanen dira. Animalie-kin lagundutako terapiak egitentrebatua dagoen Bocalan Biak Batfundazioak antolatu du asteburu-ko festa, Scooby dendaren eta bes-te hainbaten laguntzaz.

Haurrak laguntzekoBocalan Biak Bat fundazioko kideJosu Mendezek esan digunez, aste-burukoak haien lana erakustekobalioko du, baina batez ere haienjardunak aurrera egiteko babesaemateko. Mendezek azaldu digu-nez, asteburuan lortuko den diruabi proiekturi jarraipena ematekoerabiliko dute. “Txakurrez balia-tuta Etxarriko, Iturmendiko etaOlatzagutiko haur banari lagun-tza goiztiarra ematen hasi gara.Lau saio izan dira eta gauza inte-resgarriak ikusi ditugu” esan digualtsasuarrak.

Elkartasun festatik ateratzenden diruaren zati bat haur horie-kin lanean jarraitzera bideratukodu fundazioak. “Ikasturte berrian

saioak egin edo udan aisialdi inklu-siboa eskaini. Ateratzen denarenarabera erabakiko dugu” argitudigu Mendezek. Izan ere, logope-da, psikologo, txakur gidariak etabeste behar dira terapiak aurre-ra ateratzeko.

Fundazioko kideak esan digu-nez, “zerbitzua garestia da etafamilien egoera zaila da. Guk hala-ko ekitaldien bidez dirua ateratzendugu terapia horiekin aurrerajarraitzeko eta familiek kuota sin-boliko bat besterik ordaindu ezdezaten”. Eta gaineratu du hala-ko haurrendako Sakanan ez dago-ela ezer ez; “Iruñean aukera gehia-go dituzte”.

Baita helduak ereJosefina Arregi klinikako egune-ko zentroan lanean hiru urte eginditu dagoeneko fundazioak. Emai-tzak onak izanda ere, finantzaziokontuengatik nahi baino gutxia-go aritzen dira han lanean ere.Horregatik, asteburuan aterakoden diruaren beste zati bat ibarre-ko adinduekin terapiak egiteko erebideratuko dituzte. Astean behinjoaten dira Bocalan Biak Bat fun-daziokoak klinikara. Lau txakureramaten dituzte eta lau taldetanlanean aritzen dira adinduekin.Bestalde, fundazioak antolatzendituen ikastaroetako praktikakere klinikan egiten dira.

Hiru urteko ibilbideaHori da Bocalan Biak Bat-ek ginduena. Krisi bete-betean animaliek

lagundutako terapiak egitenaurrera egiten segitzen dutela eta“ondo” erantzuten du Mendezekorain artekoaz balorazioa eskatze-rakoan. “Familiendako ahalik etakostu txikienean laguntzen saia-tzen gara. Profesionalendako etaez direnendako ere prestakuntzasaioak antolatzen ditugu”. Duelabi hilabete fundazioak Iruñea-Arbizuko familia bati haiek hazi-tako laguntza txakur bat eman zio-ten. Beste lauzpabost Madrile-rantz joan dira. Lan faltarik ez duteeta haien berri emateko Hego Eus-kal Herrian barna eta inguruetanaritzen dira.

Hilaren 15era arte Altsasuko Iortiakultur gunean Aralarko Mikel Doneainstitutuko ikasleen pasa den urtekoikerketak, lanak eta hiru bideoikusgai daude

Nafarroako Uraren Gazte Foroanparte hartzen ari da Aralarko MikelDonea institutua zazpigarren urtez.Bi arlo nagusitan lan egiten dute:hondakinak eta birziklapena, bate-tik, eta ura eta ibaiak bestetik. Bai-

na horiekin batera, kirol heziketadepartamentuarekin mugikorta-suna lantzen dute, bizikletaren era-bilera sustatuz. Denboraren joane-an emaitzak nabari direla azaldudigu Eukene Durana irakasleak,“pixkanaka arlo guztietan hobe-tzen ari gara, ohiturak eta jarrerakpixkanaka aldatzen ari dira”.+www.guaixe.net

Larunbatean egindako mosaikoa.

Josefina Arregi klinikan txakurrekin lagundutako terapia egiten.

Ingurumen ikasketa praktikoak

Ezgaituen aldekoasteburuko festa zaunkaria

Egitaraua>> Garagarrilak 7, larunbata11:00etan Erreskate operatiboak.Hizlariak: EBYS Navarra elkartekoteknikariak. 11:00etatik 14:00etara Haurrendakojolas gunea (puzgarriak, marrazkiak,jolasak). 11:00etatik 14:00etara Zaldi gaineanpasioak. 12:00etan Erreskate txakurrenerakustaldia. EBYS Navarra eta BocalanBiak Bat Detección. 14:00etan Herri bazkaria. 16:00etan Txakurren herri-lehiaketa(handienari, jatorrenari, originalenari,berezienari… sariak)16:00etan Animaliak lagundutakoterapiez hitzaldia. Esperientzia errealbat. 17:00etatik 20:00etara Haurrendakojolas gunea (marrazki lehiaketa). 17:00etan Pirinioko mastinenmorfologia lehiaketa. 18:00etan Falkoneria erakustaldia. 19:00etan Txakur trebetasunen herritxapelketa.

>> Garagarrilak 8, domeka9:00etatik 11:00etara NafarroakoTxakur Elkartearen lehiaketarako izenematea. 11:00etan Txakur lehiaketa. Nafarroa-ko txapelketarako beharrezko puntu. 11:00etatik 14:00etara Haurrendakojolas gunea (marrazki lehiaketa). 11:00etan Falkoneria erakustaldia.Zaldi gaineko paseoak. 11:00etan Nafar presa-txakurrenproba morfologikoa eta defentsazibileko erakustaldia. 14:00etan Herri bazkaria. 16:00etan Txakur erakusketako etatxakur edertasun lehiaketen saribanaketa. Oparien zozketa. 17:00etatik 19:00etara Mushingariburuzko hitzaldia. Green Heart taldea.17:00etatik 20:00etara Haurrendakojolas gunea. 18:00etan Txokolate jatea. 18:00etan Frantziar ring erakustaldia.Nudacaneko David Pinillos. 19:00etan DiscDog erakustaldia.Txakurtzen. Egunean zehar artisau azoka.

Sakatxartel sariak banatuta Ondintz Artieda eta J. JavierBerastegik jaso dituzte sariak

Bigarren Sakatxartel Asteburua joan-da eta asko izan dira Beleixeguaixetxartelarekin erosketak egitera ani-matu zirenak. Bierrik fundaziokobabesleen 133 txartel jaso genituen.Arbizun aurrena gelditu zen (UrbasaAbentura parkerako bi sarrera eta bilagunendako bazkaria Urbasako kan-pinean) eta Etxarrin bigarrena (Ereinargitaletxeko liburu lote bat eta Belei-xeguaixe txartel bat).Beleixeguaixe txartela Bierrik funda-zioko babesle diren 1.570 pertsonekdute. Sakanako 80 establezimendu bai-no gehiagotan erabiltzeko aukeradute eta zuzenean abantailak edo des-kontuak eskuratu ditzakete urte guz-tian. Sakatxartel Asteburuekin bultza-da gehigarri bat eman nahi izan dioBierrik-ek ibarreko merkataritzari.

SAKANA

Page 9: 466 guaixea

Guaixe • 2014ko garagarrilaren 6a oharrak 9

NORBANAKOEN IRAGARKIAKWebgunean: guaixe.iragarkilaburrak.com-en doanGuaixe astekarian: Saldu/erosi, erretan eman/ hartu, lan eskaintzak 11 euro + BEZ / 3 aste

HARREMANETARAKO

Telefonoa: 948-56 42 75Posta elektronikoa: [email protected]

Hainbataukera

Galdetu

948 564 275

Maria EstherArbizu Lizarraga

Betirako gure bihotzetan egonen zara.Eskerrik asko, amiña.

Txus, Xorro, Ane, Isi, Eider eta Hegoi.

Etxarri Aranatzen, 2014ko ekainaren 4an.

Jesus Benito Gonzalez"Txutxin"

Ez jarraitu beldurrari,ez esan beti, ez esan inoiz ez,

utzi libre denboraribidea egiten.

Eguzkia-ko LABeko sindikatu saila

Maria LuisaBengoetxea Garziandia

I. urteurrena

Maitasunaren emale nekaezina.Zurekin ikasitakoa

gure artean betiko geldituko da.

Eskerrik asko izeba Maria Luisa.Pedron itxeko fameliye

Maria LuisaBengoetxea Garziandia

Ekainak 9, I. urteurrena

Izarren hautsa egun batean bilakatu zen bizigaihauts hartatikan uste gabeannoizpait ginaden gu ernai…

Memoriko meza, ekainaren 7an arratsaldeko18:30ean Urdiaingo elizan eginen dugu.

Zure familia

Maider Jimenez LezeaEkainak 7, I. urteurrena

Oso denbora gutxi egon zinengurekin, nahikoa, ordea,betirako zu maitatzeko,

horregatik gurekinjarraitzen duzu.

Izugarri maite zaitugu, Maider.Zure familia

Petra Berastegi TayI.urteurrena

Beti gogoanTristolkonekuek

Lizarraga-Ergoienan, 2014ko ekainaren 9an.

Lana/ NegozioakLAN ESKAINTZA

Begirale bat behar da. Urdiaingo UdanEuskaraz kanpainarako. Curriculuma ekainaren 6abaino lehen Urdiaingo udalera eraman.

Aisialdiko monitoreak behar dituguArbizuko festetarako. Arbizuko Udala.Curriculumak aurkezteko epea udaletxean ekaina-ren 6a arte edo [email protected] helbidera bidali.

HigiezinakLOKALAK

ERRENTAN EMAN

Urdiaingo igerilekuak udan kudeatu. Nahidituzten interesatu guztiak ekainaren 6an, ostira-

lean, arratsaldeko 20:00etan Urdiaingo Aitziberelkartean aurkeztu beharko dira. Juntarekinharremanetan jartzeko eta informazioa eskatzekoondoko eposta erabili behar da: [email protected]

Urdiaingo Aitziber elkarteko taberna alokai-ruan uztaileko eta abuztuko jaietarako.Enkante bidez emanen da, eta elkarteko edozeinbazkidek azken aukera egiteko eskubidea izangodu. Alokairuko hasierako salneurria 2.000 euro-koa da. Interesatuek Aitziber elkartera agertubeharko dute ekainaren 13an, 20:00etan.Kartazal itxian izango da bakoitzaren diru eskain-tza. Kartazal itxian izango da bakoitzaren dirueskaintza. Erabakia egun horretan bertan hartukoda, 20:30ak aldera. Informazio gehiago: aitzibe-

[email protected]

Opatutakoak/ galdutakoakGALDUTAKOAK

Samsung telefono mugikorra. Galdu daEtxarri Aranatzen. Opatu duenak, mesedez,Guaixera eraman edo hots egin dezala, telefonoa948 56 42 75.

IkastaroakAES. “Enpresa ingelera II”, Arbizun, 70 ordu, irai-la-azaroa; “Ingelera elkarrizketa praktikak”, Arbizun,40 ordu, azaroa-abendua;; ETEi aplikatutako treba-tasun pertsonalak, Arbizun, ekaina “Planoen inter-pretazioa eta ordenagailuz lagundutako diseinua”,Altsasu, 60 ordu, urria-abendua; “Adimen emozio-

nala”, Arbizun, 30 ordu, iraila-urria; “ETEei aplika-tutako trebatasun pertsonalak”, Arbizun, 35ordu,ekaina; Informazio gehiago: 948 46 83 07 [email protected]

Cederna. Nire zaletasuna nire lanpostu bihurtu,Altsasu ; Zuzenean saltzeko estrategiak, Arbizun,urria/azaroa zehaztu gabe. Argibide gehiago:

Oskia Lazkoz [email protected] – 94856 70 10.

IFESek hainbat ikastaro antolatu dituIruñean. Informazio gehiago www.ifes.es, 948-15 31 93 edo 948- 46 71 20. On line ikastaroak:izen ematea http://www.ifes.es

Jaiotzak

• Ainere Igoa Flores, maiatzaren17an Etxarri Aranatzen.• Aroa Fernandez Garcia,maiatzaren 24an Altsasun.• Julen Jaca Lopez de Aguileta,maiatzaren 26an Olaztin.• Iker Rubio Areta, maiatzaren28an Lakuntzan.• Leire Razkin Piñas, maiatzaren30ean Lakuntzan.• Alain Agirre Baz, maiatzaren30ean Etxarr Aranatzen.• Intza Karasatorre Aiestaran,maiatzaren 31n EtxarriAranatzen.

Ezkontzak

• Jose Migel Ramos Gallo eta LauraFlores Urriza, maiatzaren 31nArbizun.

Heriotzak• Victoria Lizarraga Aldaburu,maiatzaren 28an Altsasun.• Jesus Benito Gonzalez,maiatzaren 29an Altsasun.• Maria Carmen OlmedilloGoikoetxea, maiatzaren 31nAltsasun.

Informazio hau epaitegietan eta udaletanjasotzen da

Page 10: 466 guaixea

Guaixe • 2014ko garagarrilaren 6a10

Pilota

Botxa

Pilota

Atletismoa

Txirrindularitza

kirola >>FUTBOLA

HAURREN TORNEOA ETXARRIN: Larunba-tean, 10:00etan hasita, haurren mailakotorneoa jokatuko da San Donato zelaian.

Etxarri, Izarra, Danok Bat, Osasuna, Errea-la eta Real Union taldeak lehiatuko dira.Kamisetak eta beste zozketatuko dira.

Irurtzungo TxapelketafinalerdietanBakaikoa, Espinal eta Mariezkurrenalanera

Irurtzungo Pilota Txapelketa-Lactura-le Saria final erdietan murgilduta dabil.

Ongay-Tabar, BerriaTxapelketatik kanpoLemoako Arrese-Galarzaren kontra22-18 galdu zuten

Asteburuan Berria Torneoko finallaurdenak jokatu dira. Tartean, senio-rretan, Irurtzun taldeko Ongayk etaTabarrek Lemoa taldeko Arrese etaGalarza izan zituzten aurkari. Par-tida oso lehiatuan, 22-18 gailenduziren Lemoakoak, Irurtzungo biko-tea txapelketatik kanpo utzita.

Pozik daude Ziordia Running tal-deko kideak. Izan ere, arrakastatsuaizan da igandean jokatutako I. Zior-dia Herri Lasterketa. Lehenik etabehin kategoria txikiko lasterketakjokatu ziren, eta 12:00etan, probanagusia.

110 korrikalari inguruk hartuzuten irteera eta horietatik 104 iri-tsi ziren helmugara. Korrikalarisakandarrak ziren gehienak,batzuk esperientzia handikoak,eta zaletu soilak besteak. Bakoi-

tza bere erritmoan, Ziordia ingu-ratzen zuen zirkuituari 3 bueltaeman eta 6,8 km osatu zituzten.Antonio Etxeberria korrikalariiruindar handia izan zen txapel-duna (22:05), Marcos Gomezi iaminutu bat aterata (23:02). XabierLuisek osatu zuen podiuma (23:20).Emakumezkoetan, Izaskun Beun-za olaztiarra izan zen txapelduna(29:52), Karmele Ormazabal(30:12)eta Mari Gwen Daviesurdiaindarraren (31:17) aurretik.Sakandarrei dagokienez, IzaskunBeunza izan zen lehen emaku-mea, eta Javi Moreno altsasuarra

lehen gizonezkoa, helmugara 4.airitsita (23:50).

Kategoria txikikoei dagokie-nez, aurrebenjeminetan AitorMonroy eta Leire Simon nagusi-tu ziren, benjaminetan Oier Puyoleta Karla Lorea, kimuetan LanderPeral eta Naroa Barriola eta hau-rretan Unai Puyol eta Sara Lorea.

Proba bukaeran auzate ederraizan zen guztiendako eta hainbatproduktu lote zozketatu ziren.

Sakandarrak I. Ziordiko Herri Krosean (6,8 km):

1 .Antonio Etxeberria 22:054. Javi Moreno 23:505. Fco. Javier Gomez 24:416. Javier Borrega 24:467. Sergio Garcia de Eulate 24:508. Iban Gonzalez 24:569. Jorge Azanza 25:0111. Patxi Cano 25:3212. Julen Paniagua 26:0613. Andoni Azanza 26:1014. Isidro Asuraarrena 26:1415. Urko Berdud 26:2016. Mikel Lakuntza 26:4218. Iker Flores 26:4821. Iñaki Ganuza 27:1422. Adur Senar 27:2124. Fernando Ganuza 27:5025. Santi Agirre 27:50

*SAILKAPEN OSOA IKUSTEKO: www.dantzalekusakana.com edowww.guaixe.net

Partidak

Ostirala (18:00etan, Etxarren)Haurrak (finalerdiak)Aizkorbe-Apezetxea (UmoreOna) / Telletxea-Unanue (Erreka)Mata-Cuairan (Oberena) / Bas-tarrika-Gelbentzu (Lapke)

Kadeteak (finalerdiak)Garcia-Cordon (Oberena) / Antso-Eskiroz (Zugarralde)Marcos-Salaberri (Titin) / Sala-berria-Etxeberria (Erreka)

Astelehena (18:00etan, Irurtzun)Kadeteak (finalerdiak)Garcia-Cordon (Oberena) / Antso-Eskiroz (Zugarralde)Jubenilak (finalerdiak)Laso-Martija (Huarte) / Bakai-koa-Medina (Erreka)Espinal-Mariezkurrena (Irurtzun)/ Okiñena-Irurita (Oberena)

Armendariztarrak, zilarrezkoakIturmendin jokatutako Nafarroako Erlojupeko Txapelketan txapeldunordeak izan dira Iturmendiko anai-arrebak

Etxeberria azkarrena Ziordian104 korrikalarik osatu zuten I. Ziordiko Herri Krosa, gehienak sakandarrak, eta Antonio

Etxeberria eta Izaskun Beunza izan ziren txapeldunak

www.dantzalekusakana.comSailkapen osoa, baita kategoria txikieneta-ko lasterketenak ere.

Aitzkozar lasterketa,hurrengo asteanBakaikun jokatuko da, ekainaren14an

Iturmendiko Aitzkozar elkarteaketa Bakaikuko Bakarrekoetxea elkar-teak Dantzaleku Sakana klubarenlaguntzarekin antolatuta, ekainaren14an jokatuko da X. Aitzkozar herrilasterketa. Aurten Bakaikuk hartu-ko du lasterketa. 17:00etan kate-goria txikikoen lasterketak abiatu-ko dira eta 18:30ean emango zaioirteera Bakaiku eta Iturmendi lotzendituen proba nagusiari (8,1 km).

Izena emateko

Aurretik: www.dantzalekusakana.com,web gunean edo ondoko telefonoe-tan: 948 562 034 edo 606 398 802.

Burunda Txirrindularitza Talde-ak antolatuta, igandean II. Itur-mendi Trofeoa jokatu zen, kadete-

en eta jubenilen mailako Nafarro-ako Erlojupeko Txapelketa. Kade-teek 10km-ko ibilbidea osatu zuteneta jubenilek 14 km-koa.

Kadeteetan 59 txirrindularilehiatu ziren eta Javier Fernandezizan zen txapelduna (14:21), DavidOrganbideri 4 segundoko aldeaaterata. Quesos Albeniz taldekoAsier Etxeberria 3.a izan zen (14:47),26 segundora. Emakumezkoen

kadeteetan Mirian Gardachalekjantzi zuen Nafarroako txapeldu-naren maillot gorria (15:57), CafTransport Engineering talde gipuz-koarrean dabilen Maialen Ara-mendia txapeldunorde iturmen-diarraren aurretik (16:26). Jubeni-len mailan lehia bizia izan zutenEuskadiko erlojupeko txapelketairabazi zuen Combustibles Galde-ano taldeko Diego Lopezek eta Que-

sos Albeniz taldeko Eneko Ara-mendia iturmendiarrak, Euska-dikoan bigarren sailkatu zenak.Nafarroakoan Euskadikoan ger-tatu zena errepikatu zen, Lopezekjantzi baitzuen maillot gorria(18:50), Aramendiari 38 segundokoaldea aterata (19:28).Emakumez-koen maila jubenilean Reyno deNavarrako Itsaso Ahechu izan zenazkarrena (24:20), Gudane Araiz(24:58) eta Lucia Bastidaren aurre-tik (26:31).

Rural Kutxako Sole3.a Nafarroako ItzulianLizarteko Antonio Pedrerok ira-bazi du Nafarroako Itzulia (7:47:31),baina sailkapena oso estua izanda. Jakub Kaczmarek izan dabigarrena, txapeldunaren den-bora berarekin, eta Rural Kutxa-ko Arnau Sole hirugarrena, 10segundora. Rural Kutxako OdeiJuango lakuntzarra 27.a izan da,16:46ra, eta sprint berezien sail-kapenean 2.a izan da.

Nafarroako txapeldunordeak

Nafarroako tropeleko onenak lehiatu ziren, tartean Iturmendiko Armendariz anaia-arrebak. BiakNafarroako txapeldunordeak izan ziren, Maialen emakumezkoen kadeteetan eta Eneko gizo-nezkoen jubeniletan.

Sakandarrak Nafarroako ErlojupekoTxapelketan:

Kadeteak mutilak1. Javier Fernandez 14:213. Asier Etxeberria(Q. Albeniz)14:474. Hodei Zia (Q. Albeniz) 15:015. Xabier Maiza (I. Irabia) 15:0211. Alex Unzilla (Q. Albeniz) 15:2412. Gorka Arbizu (I. Irabia) 15:2815. Eneko Vilar (Q. Albeniz) 15:3621. Oihan Vinagre (Q. Albeniz) 15:5122. Josu Gabirondo (Q. Albeniz)15:5128. Asier Juanez (Q. Albeniz) 16:0740. Unai Zubiria (I. Irabia) 16:5045. Raul Granado (Q. Albeniz) 17:0359. Gorka Avella (I. Irabia) 19:07

Kadeteak neskak1. Mirian Gardachal 15:572. Maialen Aramendia 16:26

Jubenilak mutilak1. Diego Lopez 18:502. Eneko Aramendia

(Q. Albeniz) 19:287. Ibai Azurmendi

(Q. Albeniz) 20:4613. Aritz Irigoien (Q. Albeniz) 21:2724. Asier Ormazabal

(Q. Albeniz) 22:1630. Mikel Agerre (Q. Albeniz) 23:21

Jubenilak neskak1. Itsaso Ahechu 24:20

Iratxoko finallaurdenak jokoanZortzi talde lehiatu dira IrurtzungoIratxo Botxa txapelketan, bi mul-tzotan. Hasierako ligaxka jokatuta,A taldean Tirillas izan da onena (6puntu), Lirainak (4 p.), Erik-Agusti-no-Xabier (2 p.) eta Alejandro-Gui-llermo-Iñigo (0 p.) taldeen aurretik.Aldiz, B multzoan Tximeleta etaDesesperados izan dira onenak,launa punturekin, Xabier-Felix-Migel(2 p.) eta AHTrik Ez (2 p.) taldeenaurretik. Asteburu honetan finallaurdenak jokatuko dira.

»

Final laurdenak

Ostiralean19:00etan: Tirillas – AHTrik Ez20:00etan: Lirainak – Xabier-Migel-FelixLarunbatean20:00etan:Erik-Agustino-Xabier– Desesperados21:00etan: Alejandro-Guillermo-Iñigo – Tximeleta

Giro polita izan zen igandean Ziordian. Bakaikuk hartuko du lekukoa.

Page 11: 466 guaixea

Guaixe • 2014ko garagarrilaren 6a kirola 11

Saskibaloia Irristaketa

Sokatira

Mendi lasterketak

Zabalarte Mendi Klubak hainbatentitateren laguntzarekin antolatu-ta, igandean 11. Lakuntza-Aralarmendi lasterketa jokatuko da, Nafa-rroako eta Euskal Herriko MendiLasterketen Zirkuiturako baliaga-rria. 183 korrikalari daude izenaemanda. Aurreko urtean ImanolGoñi eta Alizia Olazabal izan zirenonenak 200 korrikalariren artean.

Aranguneko portutik jaitsiAurten aldaketak egin ditu Zabalar-tek, probaren azken zatian. Ia 4 kmgutxiago izango ditu probak (28,5 km,2.308 m desnibela). Korrikalariak9:30ean abiatuko dira Lakuntzatik.Atazarko igoeratik Guardetxeraigoko dira (1.035 m). GuardetxetikAlbi eta Mugerdin barneratukodira, Belokiko lepora joz (1.205 m)

eta handik zuzen Unako putzuraailegatuz, gero Hirumugarrietakotontorrera (1.431 m, Aralarko ton-torrik altuena) iritsi arte. OndorenLakuntzarako bidea hartuko duteDesaoko borda eta Pagomari (1.140m) atzean utzita. Sandindegitik bar-na jaitsi beharrean, Arangunekoportutik hartuko dute Lakuntzara-ko bidea.

Kadete eta juniorrendako 16km-ko ibilbidea prestatu dute.Guardetxeraino igo ondoren, Iga-ratzako pista hartu eta Kolosaba-rrenetik Lakuntzara jaitsiko dira.

Bukaeran masajeak hartzekoaukera eskainiko du Surya masa-je eskolak. Eta, jakina, auzate ede-rra izango da korrikalari guztien-dako. 80 pertsona baino gehiagoariko dira antolakuntza lanetan.

AnneLapuente,brontzezkoaEspainiako Kimuen Kopako 1.000 msprintean hirugarrena sailkatu zen

Asteburuan Espainiako kimuenmailako Irristaketa Kopa etaEspainiako haur eta jubenilenIrristaketa Txapelketa jokatu daIruñeko Antoniutti zirkuituan.Bertan Sakana Irristaketa Talde-ko 6 irristalari lehiatu ziren. Tal-deko entrenatzaile Juli Acebesekaipatu digunez, maila oso onaeman zuten sakandarrek. Gaine-ra, Anne Lapuentek brontzezko

domina ekarri zuen Sakanara,kimuen mailako 1.000 m sprint pro-ban hirugarrena sailkatu baitzen.

Sailkapen orokorrean, 62 irrista-larietatik 5.a izan zen Lapuente.Zorionak guztiei!

Tirapu etaUnzurrunzaga ongiCamille Extremen375 korrikalarien artean 46.a eta53.a izan ziren

Izabako Camille Extreme mendi las-terketa ikusgarrian ia 500 korrika-larik parte hartu zuten, eta horie-tatik 375 iritsi ziren helmugara. Espai-niako Mendi FederazioakCamille-Extreme proba EspainiakoMendi Lasterketen Txapelketa auke-ratu zuen, eta Estatutik etorritakomakina bat korrikalari lehiatu ziren31,6 km eta 4.100 metroko desni-bel pilatua duen proba ikusgarriaosatzeko. Ezkaurre gaina (2.047 m)izan zen igo behar izan zen mendi-rik altuena. Andaluziako selekzioko Zaid AitMalek korrikalaria izan zen garai-lea (2:53:21), Hassan Ait Chaoukrenprobako errekorra 6:13 minututanhobetuz. Bigarrena Manuel Merillasizan zen (2:56:49), probako lehenespainiarra eta, hortaz, Espainiakotxapelduna, eta hirugarrena HassanAit Chaou (2:57:58). Emakumezko-etan Laia Andreu izan zen txapel-duna eta Espainiako txapelduna(3:35:20), Aitziber Ibarbiak zuen erre-korra gaindituz (3:46:13). Laura Solaizan zen bigarrena (3:43:56). Sakandarrei dagokienez, lan txuku-na egin zuten gure korrikalariek. Ara-lar Mendi taldeko Javier Tirapu46.a sartu zen (3:23:50). AnderUnzurrunzaga etxarriarra 53.a iri-tsi zen (3:25:35), Alberto Razkin 190.a(4:11:41) eta Iraitz Senar 223.a(4:22:26). Antolakuntzak ez du korri-kalarien jaioterriko daturik eman,eta, hortaz, gerta daiteke sakanda-rren baten datua falta izatea.

Larunbatean, goizeko 8:00etan abia-tu zen Leitzatik Euskal HerrikoMendi Erronka (65 km, 3.500 metro-

ko desnibel positiboa). Proba Saka-natik pasatzen zen, Aralarko san-tutegia eta Aralarko beste hainbatparaje zoragarritatik. 442 korrika-larik lortu zuten proba despeditzea,Iker Karrera (6:34:39) espezialistaamezketarra eta Leire Fernandez(8:02:36) errenteriarra buru zirela.13 korrikalari sakandar iritsi zirenhelmugara eta primerako lana eginzuten guztiek. Joxeja Maiza nabar-mendu behar dugu, etxarriarra10.a iritsi baitzen helmugara, 7ordu eta erdi luze korrikan emanondoren (7:36:52). Sei sakandar sail-katu ziren lehen 50 postuetan.

»

Unzurrunzaga, Camille Extremen.

Anne Lapuente podiumean.

Saskibaloi Topaketa AltsasunHainbat neska-mutiko animatu ziren Sakanako Mankomunitateak larun-batean Altsasun antolatutako saskibaloi topaketan aritzera. Berriki des-peditu diren Sakanako Saskibaloi Topaketetan parte hartu duten taldee-tako jokalariak ziren gehienak. Guztiak nahastuta, hiruko taldeak osatuzituzten entrenatzaileek, eta partidatxoak jokatu zituzten. Egun politapasatzea eta saskibaloiarekin disfrutatzea zen helburua.

EHko Mendi Erronka: Joxeja Maiza 10.aLeitzako 65 km-ko proba Iker Karrerak (6:34:39) eta Leire Fernandezek (8:02:36) irabazi zuten

Sakandarrak Euskal Herriko MendiErronkan (65 km)

1. Iker Karrera 6:34:3910. Jose Jabier Maiza 7:36:5222. Evaristo Noveleta 7:51:0426. Jose Luis Beraza 7:58:0131. Vicente Beloki 8:01:3436. Juanjo Goikoetxea 8:03:0146. Adur Maiza 8:10:2061. Gorka Santesteban 8:18:37

121. Alatz Agirre 8:55:12159. Patxi Rubio 9:14:25221. Jose Antonio Salgado 9:44:52272. Iñaki Lacalle 10:17:39307. Sergio Goñi 10:28:13403. Aitor Salinas 11:25:15

Beraza helmugara iristen.

Aurreko urtean euria izan zen nagusi eta korrikalariek zenbait bide eta xenda urez beteta topatu zituzten.

»

Lakuntza-Aralar: 11. edizioakberrikuntzak ekarriko dituIgandean jokatuko da lasterketa, 9:30ean (24,7 km). Sandindegitik beharrean Aranguneko portu-

tik jaitsiko dira Lakuntzara

Sariak

Sari banaketa 13:15ean hasiko da.Parte-hartzaile guztiek kamisetatekniko bat eta produktu lote banajasoko dute. Irabazleek, gizon etaemakumeak, 350 euro, txapela etagaraikurra jasoko dituzte. Ibilbi-dea aldatu denez, ez da errekorhobetzerik sarituko. Bigarrenek 120euro eta garaikurra, eta hirugarre-nek 80 euro eta garaikurra. Lau-garrenek, bosgarrenek eta seiga-rrenek produktu lotea eskuratu-ko dute. Lehen lakuntzarrek, lehensakandarrek, lehen beteranoek,lehen juniorrek eta lehen kadete-ek trofeoak jasoko dituzte.

www.lakuntza-aralar.comLasterketari buruzko informazio guztia.

Nafarroako 4x4Sokatira TxapelketaAndra Mari txapeldunorde

Larunbatean despeditu zen Nafa-rroako 4x4 Sokatira Txapelketa,Lesakan jokatutako 4. eta azkenjardunaldiarekin. Sakanako tiratzai-leak kadeteen txapelketan lehia-tu ziren (285 kilo). Lau jardunal-dien ondoren, Ultzama sailkatu zenlehena (16 puntu), Andra Mariikastola bigarrena (11,5 puntu),Berriozar hirugarrena (8,5 puntu)eta Putterri laugarrena (4 puntu).Ultzama eta Andra Mari sailkatuziren final handirako, eta finale-an Ultzama izan zen onena, txa-pela jantziz. Andra Mari kadete-en Nafarroako txapeldunordeadugu.

Page 12: 466 guaixea

Guaixe • 2014ko garagarrilaren 6a12 kirola

Tenisa

Triatloia

Taekwondo

Enduro-BTT

Duela bi urte Altsasuko Taekwon-do eskolan irakasle aldaketa izanzen eta Gerardo Montero Riveragaztea hasi zen klaseak ematen.Bigarren ikasturtea despeditzeradoa eta esan digunez, pozik dagoikasleekin eta haiek berarekin erebai. Ikasturte honetan aldaketahandia izan da eta ikasleak askoinplikatu dira: “dagokiena bainogehiago eta dena ikasten ari dirabatzuk. Hori niretako saria da”.

Gaur egun 24 ikasle ditu klubak,19 urte bitartekoak eta gerriko txu-ritik gerriko beltzeko 2. dam-eraarteko maila dutenak. Astearte etaostegun arratsaldetan dituzte kla-seak. Heldu den ikasturtean18:00etan edo hasiko da txikien kla-sea eta ordu bat geroago helduak.

Monterok aitortu digu ikaslez“juxtu antza” daudela: “niri jendezbetetako klaseak izatea gustatzenzait, eta oso dinamikoa izatea. 16-30 ikasle arteko taldeekin ez dut lan

egiteko inolako arazorik. Klasekolektibo dinamikoa egin dezake-zu, ahalegindu daitezela, garapenfisikoa izan dezatela. Ni klaseanbarna mugitzen naiz, bakoitzarigauza zehatzak esanez eta zuzen-ketak eginez”.

Lehiatu edo ez Irakasleak argi du taekwondoa lehia-tu daitekeen kirol bat dela, “bainaez da beharrezkoa jendeak lehiatzea.Ikasleen, gurasoen eta gure arteanlehiatzea ona den edo ez aztertu etaadostasuna lortzen dugu. Guk Altsa-sukoen moduko klaseak eta lehia-ketak asko bereizten ditugu”. Irakas-leak azaldu digunez, lehiaketa etaklasea estrapolatzen saiatzen da.

Nafarroako Kirol Jolasetanborrokan lau parte-hartzaile izandituzte, haietako bi estreinakoz.Emaitzarekin oso pozik dago Mon-tero, laurak finalera iritsi zirelako.Urrezko eta zilarrezko bina domi-

na lortu zituzten. Ane Gilek neskenhaurren mailan zilarra eskuratuzuen. Pisu eta adin bereko bi mutilhaurren mailan finalera iritsi ziren:Joel Agirretxe, urrea, eta Patxi Ber-gera, zilarra. Gainera, taldeka Nafa-rroako hirugarren sailkatu ziren.Nesken junior mailan urrezko domi-

na lortu zuen Lidia Martinek. Nes-ketan taldeka ere hirugarren izanzen Altsasu. Martin ere Espainia-ko Nazioarteko Irekian parte har-tu zuen eta final laurdenetaraino iri-tsi zen. Bihar 21 urtez azpiko eta pro-mozio lehiaketak jokatuko dituzteLidiak eta Oihanek.

Tenis Rubor taldeak antolatutako2014ko tenis txapelketa berriki joka-tu da. Txapelketa maiatzaren 16anhasi zen, eta maiatzaren 23an joka-

tu ziren finalak. Tenis Rubor talde-ko arduradun Ricardo Canterokadierazi digunez “txapelketa boro-bila izan da, bai parte-hartzearen

aldetik eta baita jokalarien maila-ren aldetik ere. Horregatik TenisRubor-Altsasu elkarteko ardura-dunak harro sentitzen gara”. Hala-

ber, txapelketa aurrera eramatekojaso duten laguntza “ikaragarria”izan dela nabarmendu du.

2014ko tenis txapelketan arituziren guztiek dominak eta motxi-lak jaso zituzten opari, eta txapel-dunek eta txapeldunordeek sariaketa erlojuak.

EskariaTenis-Ruborreko arduradunektenisean ibiltzeko azpiegitura fal-ta dagoela adierazi dute bestebehin. “Altsasuko Udalari tenis pis-ta eraikitzeko laguntza eskatzendiogu, Sakana osoan ezin baitugutenisean jokatu”.

Urdiaingo Futbol 7Txapelketa, udakoaukeraTxapelketa ekainaren 27tikabuztuaren 14ra arte jokatuko da

Aurreko urteko esperientzia erre-pikatuz, Urdiaingo Gazte Asanbla-dak Futbol 7 Txapelketa antolatudu udarako. Txapelketa ekainaren27an abiatuko da eta final handiaabuztuaren 14an jokatuko da,Urdiaingo abuztuko festetan. Par-tidak asteburutan jokatuko dira,Urdiaingo futbol zelaian.

Izena ematea zabalik

Ekainaren 22ra arte, ondoko tele-fonoetara deituz edo WhatsAppabidaliz: 610 061 026 / 608 408 762.Bikote bakoitzak 60 euro.

Sakana Krew BTT taldeak anto-latuta, igandean jokatu zen I. Arbi-zu Enduro BTT proba Arbizun.Proba honek Sakanan txirrindu-laritza modalitate berri batez goza-tzeko aukera eman zuen. Arbizu-ko Aralar aldean, ia Mezaingobordetara iritsita, lau jaitsiera-ibilbide prestatu zituzten antola-tzaileek. Txirrindulariek denbo-ra bat zuten jaitsietara horietaraigotzeko eta gero, banaka-banakaaterata, lau jaitsiera horien den-borak kronometratu zitzaizkien.Mota guztietako salto, aldapa,

bihurgune eta zailtasunei eginzieten aurre proba osatu zuten 52bikerrek. Azkarrena Aretxabale-tako Markel Uriarte izan zen(19:07). Bere atzetik sailkatu zirenBeñat Oronoz (19:47) eta MartxelOronoz (19:53) hondarribitarrak.

Proban ez zen sakandarrik ari-tu, modalitate honetan ibiltzen dirensakandarrak probako antolaketalanean murgilduta ibili zirelako. Salto ikusgarriak ikusteko aukera izan zen.

Txapelketako kartela.

Altsasun bidea egiten Irakasle berriarekin 24 ikaslek ikasturtea despeditzear dute

Facebook (Sakana DH)Lasterketako informazioa, argazkiak etabeste.

Ikuskizun bikaina ArbizunMarkel Uriarte nagusitu zen I. Arbizu Enduro BTT proban

www.tenisrubor.comTaldeko eta txapelketako informazio guz-tia.

2014ko Tenis Txapelketa:

Benjaminak:1. Igor Aldasoro (Urdiain). 2. Aritz Oiarbide (Etxarri). 5-3 eta 5-3. Kimuak: 1.Xabier Igoa (Etxarri). 2.Oier Gastesi (Altsasu). 3-5, 5-3 eta 7-6.Kategoria mistoa: 1. Jone Apaolaza (Urdiain). 2.Aitor Cantero (Altsasu). 6-2 eta 6-4. Mutilen haurren maila: 1.Aritz Martinez de Ibarreta (Altsasu).2.Xabier Claver (Altsasu). 6-2 eta 6-4. Nesken haurren maila:1.Andrea Aristu (Olazti). 2. Irune Grados (Altsasu). 6-2 eta 6-4.

Etorkizuneko tenislariak5 mailatan jokatu da Tenis Rubor-Altsasu taldeak antolatutako txapelketa

Tenis Ruborreko Ricardo Cantero, sarituetako batzuekin.

Udan, triatloia!Mank-ek Triatloi Campusa antolatudu Altsasuko Zelandi kirolgunean,uztailaren 14tik 25era (8-16 urte)

Sakanako Mankomunitateko Kirol Zer-bitzuak, Sakana Triatloi Taldearen etaAtabo S.L.-ren laguntzarekin 8 eta 16urte bitarteko neska-mutilendako tria-tloi campusa antolatu du udarako. Cam-pusa uztailaren 14tik 25era gauzatu-ko da, Altsasuko Zelandi kiroldegian,goizeko 11:00etatik 13:00etara. Sakana Triatloi Taldeko Aitor Mozoeta Urko Berdud izango dira tria-tloi campuseko begiraleak. Tria-tloiak atletismoa, igeriketa eta txi-rrindularitza biltzen ditu, eta aipa-tu kirolaren teoria eta praktikalanduko dute neska-mutikoekin.

Izena ematea zabalik

Ekainaren 17ra arte, Mank-eko kirolzerbitzuan (948 464 866 [email protected]). Prezioa:40 euro.

Futbol 7

Ikasturte berrirako animatu

Prestatzailea heldu den ikasturtera begira jarri da. Punse edo teknika lehiaketan heldu denurtean bizpahiru aritzea nahi luke. “Borroka prestatzeaz guztiz bestelako lana da punseaprestatzea. Borroka dinamikoagoa da eta haiendako errazagoa da. Teknika lana batez ereburu lana da, behin eta berriz errepikatzea. Teknikan lehiatzen denak burua oso ongi jan-tzia izan behar du”. Borrokako lehiari dagokionez gutxienez sei parte-hartzaile izatea nahiluke, eta dagoeneko heldu den urterako prestatzen ari dira. Irailean egiten dut denboraldi planteamendua. Aurreko urtean hartutako maila kontuanhartuz Montero saiatuko da arlo guztietan hobetu dezatela: teknikoan, taktikoan eta, batezere, fisikoan. “Denboraldiak prestatzerakoan guztiaren ziklo handi bat egiten dugu. Gerozatitan banatzen dugu, lehiaketen arabera, bakarren batek lehiatzen duen edo azterketa-ren bat prestatu behar bada. Horiek klase prestaketan eragiten dute”.

Parapentea

Bihar parapenteeguna IturmendinSakanako Baiza Parapente TaldeakSakanako parapente eguna antola-tu du bihar. 60 parapente hegan iku-siko ditugu (Ikus 11 Galderak).

Page 13: 466 guaixea

Guaixe • 2014ko garagarrilaren 6a kirola 13

Mendi txirrindularitza

FrontenisaAizkora

FORD GABIRONDOA L T S A S U

Olio aldaketetan %30eko des-kontua. %15eko deskontualan mota guztietako eskula-netan.

JAVIER AUTOESKOLAI R U R T Z U N

% 10eko deskontua matri-kulan.

PATXI GALARZAI R U R T Z U N

% 5eko deskontua harategianeta supermerkatuan 100€rengatik txistorra opari.

JM AGIRRE HARATEGIAL A K U N T Z A

50 €ko erosketa eginez geroetxeko produktua opari.

DANTZALEKU TABERNA

A L T S A S UBazkarietan eta afarietankafea edo kopa doan.

KAXETAE T X A R R I A R A N A T Z

% 5eko deskontua irakurke-tako liburuetan.

KATE INFORMATIKAI R U R T Z U N

% 5eko deskontua 30 €tikgorako erosketan.

BAIZA MOTORE T X A R R I A R A N A T Z

Eskaintza bereziak.

KALUXA TABERNAU R D I A I N

Menu edo plater konbinatua-rekin kafea edo txupitoadoan, menu bereziarekinkafea edo kopa doan

CITROËN SAN MIGUELA L T S A S U

Total olioetan % 30eko des-kontua. Pneumatikoen alda-ketetan % 20 deskontua.

www.guaixe.net-enzerrenda osoa ikusgai

Nonerabili

Ostiralean hasi eta uztailaren 4andespedituko da Sakanako Manko-munitateak Etxarri AranazkoGure Pilota klubarekin antolatu-tako Sakanako Emakumeen VII.Frontenis Txapelketa. 8 bikote

lehiatuko dira, eta hiru jardunal-di jokatu ondoren, ekainaren 27anfinalerdiak eta uztailaren 4an finalhandiak jokatuko dituzte. PartidakEtxarri Aranazko frontoian joka-tuko dira.

Bihar, 19:00etan, Urrezko Aizkorakofinal handia jokatuko du AzpeitianAtutxa eta Rekondorekin

Urrezko Banakako Eusko LabelTxapelketako final handia bihar,larunbatean, jokatuko da, Azpeiti-ko Izarraitz kiroldegian. 3 final ego-nen dira jokoan. Gaztetxoenen mai-lan Iker Vicentek eta Julen Larre-ak jokatuko dute txapela; Gazteenmailan, aldiz, Ander Erasunek,Ruben Saralegik eta Eneko Otañokjantzi nahi dute txapela; eta, Urrez-ko mailako final handian FlorenNazabalek, Aitzol Atutxa II.ak etaJon Rekondok lehia estua izangodute Urrezko Aizkora lortzeko.

Nahiz eta Floren Nazabal fabo-rito nagusia izan, katedrak aspal-diko finalik estuenetakoa esperodu, Aitzol Atutxa eta Jon Rekon-dok maila bikaina eman baitutetxapelketan, bereziki Atutxak.Hala ere, aurreko urteko tituluaberritu nahi du atzera ere etxarria-rrak eta bere 9. txapela izango

litzatekeena jantzi, eta dirabazte-ra aterako da. Baina kontu han-dia izan beharko du, Atutxarekinbereziki.

Lana, ondokoa: 45 ontzakoa zei-nek kolpe gutxiagotan moztu; 45ontzakoa erlojuz kontra erdibitu;60 ontzakoa zutik jarrita ebaki; 60ontzakoa ahalik eta azkarren erdi-bitu; kana-erdikoa zutik eta kana-erdikoa etzanda moztu; eta 4 kana-erdiko eta 2 60 ontzako ebakitzea.

Lehen jardunaldia Ostiralean, Etxarrin19:00etan: Edurne-Vanesa / Leo-Maider19:20ean: Yanira-Saioa / Jone-Amaiur19:40ean:Laura-Leire / Andrea-Izar20:00etan: Garazi-Lohitzune /Uxue-Irati

Nazabalek 9. txapela jantzi nahi luke.

Urrezkoa nahi du

Altsasu, bikerren topalekuAltsasuko BTT Zeharkaldiaren 19. edizioa izanen da igandean. Adaniara igoko dira lehenengoz

Burunda Txirrindularitza Talde-ko Mendi Txirrindularitza Sai-lak dena prest dauka igandeko19. Altsasu BTT edo Mendi Txi-rrindularitza Zeharkaldirako.Antolakuntza 800-1.000 txirrin-dulari hartzeko prest dago.Aurrez 395 pertsonak bete duteinskripzioa www.clubciclistabu-runda.com web orrian, eta egu-raldiaren arabera egunean ber-tan gehiago edo gutxiago izanendira. Eguraldi dexentea iragarridutenez, inskripzio ugari espe-ro dira.

Altsasuko BTT zeharkaldia pro-ba ez-lehiakorra da. Euskal Herri-ko egutegian finkatuta dagoenproba da, Nafarroako probetanzaharrena. Helburua gure eskual-dea erakustea da, gure paisaiekingozatzea eta bizikletarekin dis-frutatzea.

Opariak Izena ematen duten lehen 600 txi-rrindulariek kirol kamiseta tekni-koa, Laket txistorra, Katealde pateaeta Kaiku produktua. Kopuruhorretatik gorakoek opari saribatzuk jasoko dituzte. Horretazgain, hainbat sari zozketatuko diraparte-hartzaile guztien artean.

Antolatzaileek Altsasu BTTzeharkaldian parte-hartzera ani-matzen dute, “ibilbidea ederradelako, pribilegiatua”. Dena ongiateratzeko egunean bertan 80 per-tsonak egingo dute lan.

Izena emateko

Igandean, 7:45etik 9:00etara,Altsasuko Gure Etxean (Federa-tuek 21 euro eta federatu gabe-koek 25).

Adaniara lehenengoz

Txirrindulariak goizeko 9:00etan aterako dira Altsasuko plazatik, eta orain arte inoiz pasatu gabe-ko eremuetara helduko dira, ibilbidearen zati batzuk berritu dituztelako. Hasieran Basoitxitik etaBasomuturretik buelta bat emango dute, Garzia Ximenez kalean atera eta Geltoki auzorantz jotze-ko. Gero Ameztia, Zapardi eta Orobeko harrobira joko dute, Sozarretara heltzeko. Torre Txikira igoondoren, bueltatxo bat emango dute, Ulaiarreko merenderoan prestatu duten hornidura guneanatsedenaldia hartzeko. Ondoren iritsiko da probaren berritasun nagusia, Adaniara igoko baitiralehenengoz. Hori izango da eremurik gogorrena. Xendetatik San Pedrora iritsiko dira, eta La Pon-derosaraino joko dute, Urdiaingo igerilekuetan jarritako hornidura likidora heltzeko. Segidan, Urdiain eta Iturmendiko xendetatik barna ibiliko dira, buelta hartu eta Basoitxi-tik Altsasuko plazara heltzeko. “Zailtasunaren aldetik, aurtengoa ediziorik gogorrenetakoaizango da, maila ertain-altukoa. Biker azkarrenek 2 ordu eta laurden beharko dituzte, etagehienek 3 ordu” adierazi digu probako arduradun Julian Claverrek.

Aurreko sari emate ekitaldi bat.

Emakumeakerraketak astintzeraAsteburuan hasiko da Sakanako Emakumeen VII. Frontenis

Txapelketa

Ana Vilches

Page 14: 466 guaixea

Dantzari txikiakelkarrekin EtxarrinDantzari txikiakelkarrekin Etxarrin

Guaixe • 2014ko garagarrilaren 6a14

AbdikazioaGarai bitxietan bizi gara. Txi-kia nintzenean azken ordukoalbiste baten berri izatekoirratia behar zenuen alboan,telebistak orduak behar zitue-lako irudiak eskuratu, edita-tu eta emateko. Askotan one-na zen hurrengo egunekoegunkariari itxoitea, albisteaondo irakurri eta horren ingu-ruan eztabaidatzeko. Gogoanere badut institutuko garaie-tan nola goizero entzutennuen Mariano Ferrer, prentsa-ko albisteak irakurri eta aipa-tzen. Egunkariek markatzenzuten agenda, irratiek iritziaeta telebistek ematen zigutenirudia.Ez da hainbeste denbora iga-ro eta egoera hau hankaz goradago. Astelehena, 9:55. Twi-tterren irakurtzen dut Rajoykurgentziazko adierazpen ins-tituzionala egin behar zuela10:30ean. Kotxea hartu etalanera nindoala aipamenik ezirratian. 10:20, semaforo bate-an geldirik nagoela mezu batiristen zait telefonora: Twitte-rren jarraitzen ditudan 16pertsonek NAIZen txio batenbertsioa egin dute. Begiratueta El Periodicoren arabera10:30ean Rajoyk Juan CarlosI.a Espainiakoaren abdika-zioa iragarriko zuela zioen.10:28, lankide bat kotxeanhartu eta bideari ekiten dio-gu, ez bainuen goiza bulego-an pasa behar. “Erregeak abdi-katuko du”. “Noiz?”. “Bi minu-tu barru”. 10:30, Irratian ezerberezirik ez, 10:32, zuzene-ko konexioa, garrantzitsuaden albistea eta 4 minutulehenago bagenekiena. 11:10. EiTBko unitate mobilaEibarren dago (kasualitatez)eta herritarrei galdetzen dieea zer iruditzen zaien Espai-niako erregearen abdikazioa.Bankuetan dauden jubilatuakdira. Inork ez du ezer ereentzun, normala denez. Kaze-tariak harrituta, jendeak ezdakielako zein den “egunekoalbistea”. 35 minutu igaro diraalbistea publikoa denetik, etaasko Twitter erabiltzera ohi-tuta bagaude ere, jendarteangutxiengoa gara. 11:12. Lehen argazki monta-jea iritsi zait Whatsapp bidez. Asteartea. Idatzizko egunkarie-tan albistearen berri eman da.Ostirala. Guaixen nire errefle-xioa irakurri duzu.

bazterretik

Galder Gonzalez Larrañaga

kultura >>

Aparteko giroa izan zen larun-batean Nafarroako Haureta Gaztetxo Kantarien

Jaialdi Handian. Burlatako kulturetxeko aretoa ia bete egin zuten kan-tu-zaleek. 16 parte-hartzaile, hau da,134 kantari pasa ziren eszenatoki-tik, hasierako ilusioagatik eta emo-zioagatik urduritasunak gainezkaegin zien. Haien emanaldietan hain-bat estilotako kantuak eskaini zituz-ten, batzuk musika tresnez lagun-duta, eta gehien gehienak jantzi etakoreografia bitxiekin osatuta. Par-

te-hartzaile guztiek oroigarri banajaso dute.

Haien artean Lakuntzako esko-lako bi talde eta San Saastin musi-ka eskolako talde batekin bateraAralarko Mikel Donea institutu-ko beste talde bat ere aritu zen.Lakuntzar bat izan zen ere aurkez-leetako bat. Amaia Dominguezantolatzailea pozik zegoen jende-aren erantzunarekin baita emanal-diaren aberastasunagatik ere.Berak jakinarazi digu jaialdiaXaloa Telebistak grabatu zuela.

Orritz, Galtz Orratz, Elai Alai etaEtorkizuna dantza taldeetakodantzariak elkarrekin aritu zirenlarunbatean

Euskal Festak Sakanako Dan-tzari Txiki eguna hartu zuen.Herrian barnako kalejira

baten ondoren ehun dantzari txi-kik baino gehiagok Mikel Arregiplazan, Bureñako plazan eta herri-ko plazan erakutsi zuten dantzanduten trebezia. Irurtzungo Orritz,Lakuntzako Galtz Orratz, Lakun-tzako Elai Alai eta Etxarri Aranaz-ko eta Altsasuko Etorkizuna dan-tza taldeetako kideak izan zirenospakizuneko protagonistak.

Gaur, 18:00etan Iortia kultur guneanAltsasuko Dantza Topaketa

Altsasun dantza ikastekodauden aukeren berriizan nahi duenak gaur

aukera aparta du. Izan ere, eus-kal dantzetako, dantza garaiki-deko eta gimnasia erritmikakoikasleek ikuskizuna eskainiko

dute. Iortia kultur guneko eske-natokitik talde bakoitzeko ikas-leak pasako dira euren koreogra-fien lagin bat erakusteko etaAltsasun ikasi daitekeena era-kusteko. Talde bakoitza 20 minu-tuz ariko da. Gimnasia erritmi-koko ikasle helduenek parte har-tuko dute saioan, haiek eredantzan.

Kantari goaz

Hiru dantza estiloelkarrekin

Page 15: 466 guaixea

Guaixe • 2014ko garagarrilaren 6a kultura 15

Orain arteko parte-hartzaileen arteanliburuak erosteko 30euroko txartelakzozketatu dira

Liburuaren egunetik hilarenakaberara arte martxan daIrakurri, Gozatu eta Opari-

tu (IGO)kanpaina. Euskaltzaleentopaguneak (Aizpea, Kima eta Bie-rrik) eta Sakanako Mankomuni-tateak bulkatu dute euskarazkoliburuen irakurketa sustatzekokanpaina. Orain arte kanpainakharrera ona izan duela adierazidute antolatzaileek eta hurrengoasteetan liburuez gozatzera gon-bidatu dute.

IGO kanpainan parte hartzeko,lehen lehenik, Irurtzungo, Lakun-tzako, Arbizuko, Urdiaingo, Altsa-suko, Olatzagutiako edo Ziordikoliburutegietatik pasa beharko da.Liburu bat aukeratu, irakurrizgozatu eta liburutegira bueltatze-

an dozena erdi galdera erraz dituengaldetegi bat erantzun behar da.Erantzunak idatzi ondoren, liburu-zainak liburu-dendan liburuakerosteko deskontu txartela ema-

nen du. %25ekoa da, baina liburua-ren %50eko deskontua lortuko duteeuskara talde edo fundazioetakokideek. Liburua norbaiti edo eurenburuari oparitu diezaiokete.

Mi k e lOkiñenak Ir uñekoArrosadia auzoan (Gel-

benzu 13-Remigio Mugika 2 kale-ak) Gero Arte mintegia du etaharen bidez arte plastikoen lehia-keta antolatu du. 25 artistek emandute izena. Garagarzaroan zeharhaien lanak Gero Arten ikusgaiizanen dira. Akaberan AlfonsoAskunze, Mari Jose Rekalde, etaMikel Okiñenak osatutako epai-mahaia bildu eta hiru sari bana-tuko ditu. Emandako botoen kon-taketarekin 4. saria emanen dute.

Sakandarrak daude lehiaketa-

ra aurkez-tu direnena r t e a n .M i r e nUstarrozekalabastro zegindako eskul-tura bat aurkeztu du.Mikel Lasarte Artolak egurreanegindakoLotzen gaituzten pentsa-menduetatik ihesi taila aurkeztudu. Helena Santanok, aldiz, solda-tutako hagaxka eta arpileraz egin-dako eskultura du ikusgai.

Lanak aurkeztudaitezke Etxarrikofestetako kartellehiaketan Garilaren 4ra arte aurkeztu daitezkelanak udaletxean. Maila bakarra izanen da

Etxarri Aranazko festak iraga-rriko duen kartela aukeratze-

ko lehiaketa antolatu du udalak.Egile bakoitzak nahi beste lan aur-keztu ditzake, beti ere originalak.Kartelak sortzeko edozein tekni-ka erabil liteke baina A2 neurria(420 mm x 594 mm) izan beharkodute. Lanak plika sistema erabi-liz aurkeztu beharko dira. Txikie-nen kasuan, ikastetxeetatik landu-ko da lehiaketa. Kartel irabazlea-ren egileak 300 euro jasoko ditu.

Udazkeneankamara atzerabueltatuko daTaberna

Lastailean eta azaroan El conte-nido del silencio lana filmatu-

ko du Helena Tabernak. LuciaEtxeberriaren izen bereko elebe-rriaren moldaketa librea izanenda altsasuarrak pantailara era-manen duena. Berak, Andres Mar-torellek eta Nacho Lopezek egoki-tu dute gidoia. Sekta batean sar-tutako arreba desagertu da etaanaia haren bila hasiko da, arre-baren lagun onenaren laguntzaz.

Kanaria Handian, Bilbon,Zarautzen eta agian Nafarroanfilmatuko du altsasuarrak. Fil-mak 2,5 milioi euroko aurrekon-tua du eta Lamia eta ZentropaBerlin ekoizte-etxeen arteko elkar-lana izanen da. TVEk eta ETBk ereparte hartuko dute.

Literatura IGOtzeko gonbitea

Sariak1. 400 euro, bi pertsonarenda-ko bazkaria eta hilabeteko ikas-taroa Gero Arte tailerrean. 2. 300 euro, bi pertsonarenda-

ko bazkaria eta hilabeteko ikas-taroa Gero Arte tailerrean. 3. 200 euro, bi pertsonarenda-ko bazkaria eta hilabeteko ikas-taroa Gero Arte tailerrean.

Sarituak

Euskarazko irakurketa sustatze-ko kanpainan orain arte parte har-tu dutenen guztien artean zoz-keta egin da: liburuak erosteko30 euroko lau txeke. Susana Pele-grin (Arbizu), Marian Mendiola(Etxarri Aranatz), Maider Betelu(Urdiain) eta Izaro Ramos (Altsa-su) izan dira sarituak.

Gero Arteren lehiaketan 25 lan

Page 16: 466 guaixea

SAKANAKO ASTEKARIA • 2014ko garagarrilak 6, ostirala • 2. aldia • 466. zenbakia

G : tenperatura>>Max. °C Min. °C euria l/m2

Irurtzun - . . . . . . . . . . - . . . . . . . . .-Etxarri A. 22 . . . . . . . . . 4.8 . . . . . . .3.8Altsasu 21 . . . . . . . . . 6 . . . . . . . .14.4Aralar 15.2 . . . . . . . 3.4 . . . . . .20.7Urbasa 18 . . . . . . . . . 7 . . . . . . . .10.3

: eguraldiaasteko >>

Min: 15 Max: 27 Min: 16 Max: 26 Min: 12 Max: 25 Min: 12 Max: 25 Min: 14 Max: 23 Min: 12 Max: 21 Min: 12 Max: 22

ostirala larunbata igandea astelehena asteartea asteazkena osteguna

euria: 5% euria: 8% euria: 5% euria: 13% euria: 25% euria: 30% euria: 30%

: ilargiaren aldia>>ilbete ilbehera ilberri ilgora

13 19 27 5

1.Sakanako Baiza parapentetaldea noiz sortu zen?Duela 25 urte. Urbasako bargan,Etxarriko maiatzaren ondoan dago-en dermio batetik dator izena.Magal handi bat da, eta bere garaianhandik egiten ziren hegaldiak.Orduan korrika gehiago egin beharzen hegaldia atera ahal izateko.Ordutik asko aldatu da gauza.

2. Orain nondik abiatzen dituzuehegaldiak?Egungo parapenteekin ez duzubehar halako karrerak egitea hegal-diak egiteko. Ipar haizearekin San-ta Marinatik abiatzen gara, etahegoarekin San Migeletik. Geroamestutako lekua dago, Beriainizan daitekeena. Baina gutxik egindute hegan bertatik, goraino oinezjoan behar zarelako.

3. Baizaren 25. urteurreneanAltsasun hitzaldia eta parapenteerakustaldia egin zenuten. Saiatzen gara herritarrei kirol haugerturatzen, ez delako kirol bat edo-zein momentutan gertutik ikusidaitekeena. Iortian parapenteakjarri genituen jendeak gertutikikusteko, esertzeko, hitzaldiak ereeman ditugu, bideoak… finean jen-dea jabetzeko kirol hau gertu dago-ela eta erabiltzea dutela. Hegan egi-tea ez da zaila, erraza da, eta denon-dako irekia den ekintza da.

4.Edozein poltsikorako?Baietz uste dut. Kirol guztiek duteberen gastua. Ez da garestia, har-tzen duzun ekipoa erabiltzen duzunurte guztietan zehar amortizatzenduzulako. Gainera, 2. eskuko mate-riala har dezakezu edo norbaitekutzi ahal dizu.

5.Parapentean hasi nahi duenak

zer egin dezake? Zuengana jo?Guregana gerturatu dadila. Nik eznuen maila nahikoa nire kabuzbakarrik ibiltzeko. Taldeko bloga,(http://sakanaparapente.blogs-pot.com.es), facebook (SakanaParapente) eta twitter (sakanapa-rapente) bidez Baizakoak ezagutunituen, deitu nien eta eskuzabalikhartu ninduten. Egun taldean nago.

6.Noiz dago bat prest heganegiteko?Beti dago egun seinalatu hori,hegan egitera bakarrik aterakozarena. Jende ezaguna egongo dagertu zuri laguntzen… baina egunhori bakarrik pasatu behar duzu.Parapentean hasi aurretik, Baizakeskaintzen duen biplaza horietakobatean probatzea komeni da, kon-turatzeko zer sentsazio sentitzenden. Hor ikusten duzu benetan gus-tatzen zaizun edo ez. Pentsatzen dagoian sekulako tentsioarekin egonbehar dela bat, baina kontrakoa da.Kirol lasaia da. Zu lasai-lasai zau-de, zure sentsazioekin… merezi du,eta jendeari gomendatzen diotbehintzat behin proba dezala bipla-za batean hegan egiten.

7.Kirol arriskutsua da?Kirol guztiek dute beren arriskupuntua eta gehiago konfiantza har-tzen duzunean. Kotxean ibiltzeabezala. Baina besterik gabe. Saia-tzen gara beti taldean ibiltzen. Ezda komeni bakarrik joatea, zerbaitgertatzen bazaizu ez baitizu inorklagunduko.

8. Bihar, larunbatean, parapenteeguna antolatu du BaizakIturmendin. Zergatik?Urtero egin izan da topaketa hau.Asmoa da bertako eta kanpoko jen-dea elkartu eta egun zoragarri bat

pasatzea hegan egiten. Horretazgain, parapente mundua herriarierakutsi nahi diogu, kanpoko jen-deak Sakana ezagutu dezala, gurepaisajea, landetxeak eta beste.

9.Zuek ere beste tokietakotopaketetan aritzen zarete?Noizean behin mugitzen gara. Bai-na gehienbat hemen ibiltzen gara.Etxean daukaguna edukita, zailada kanpora ateratzea. Ez garaaspertzen, hegan egiten duzunaldi bakoitza ezberdina baita.

10.Zer antolatu duzue biharkoSakana Parapente Egunerako?90 bat pertsonak eman dute izena,espero baino gehiago. Gasteiztik,Urduñatik, Iruñetik, Gipuzkoatiketa Leonetik datoz. Iturmendikobajera batean egun osoan barna ego-nen da zer jan eta zer edan. Goize-ko 10:00etatik aurrera 60 bat para-pente zeruan ibiliko dira hegan. Bes-teak gora eta behera ibiliko garajendea igotzen. 18:30ean azkenhegaldiak izango dira eta ondorenAltsasuko Il Padrinora joango gara,Ordiziko Cabbage City Rockers tal-deak kontzertua eskainiko du etaondoren afaltzera bilduko gara.Herri mailako denda, enpresa, lan-detxeak.. uste genuena baino gehia-go lagundu digute eta eskerrakeman behar dizkiegu.

11. Gure esku giza katea igandean.Goitik ikustea izugarria.Paisajea oraindik ederragoa izan-go da. Hainbat hegan egitera ate-rako gara. Batzuek prentsari lagun-duko diote, bertatik irudi ikusga-rriak hartzeko, eta beste batzukhegan egitera joango gara zeruaribeste itxura bat emateko. Hego hai-zea behar dugu San Migeletik ate-ra ahal izateko!

>>11galdera

Aitor GarciaBaiza Parapente Taldea

Testua: Eneida Carreño eta Maider Betelu

GARAGARRILEKO SARIAK:1. Ekainberri kobazulotarako 2 sarrera, Lacturaleesnea eta yogurtaketa Gaztezulo aldizkarirako 3hilabeteko harpidetza.2. Artazako kanpinean %10eko deskontu balea,Lacturale esnea eta yogurtak eta Gaztezulo aldiz-karirako 3 hilabeteko harpidetza.

3. Lacturale esnea eta yogurtak, Gaztezulo aldizka-rirako 3 hilabeteko harpidetza eta DonostiakoAquariumerako 2 sarrera.4. Lacturale esnea eta yogurtak, Gaztezulo aldizka-rirako 3 hilabeteko harpidetza eta DonostiakoAquariumerako 2 sarrera.

Garagarrilekobazkide zozketa

Alberto Martinez, Aitor Garcia eta Iaio Arratibel. Osorik: www.guaixe.net-en.

Gaur, 11:00etan