1. AURKEZPENA - · PDF fileurratsa (aurkezpena) 3. Efektu kateatuen proiektua: 1. urratsa...

Click here to load reader

  • date post

    20-Oct-2019
  • Category

    Documents

  • view

    5
  • download

    0

Embed Size (px)

Transcript of 1. AURKEZPENA - · PDF fileurratsa (aurkezpena) 3. Efektu kateatuen proiektua: 1. urratsa...

  • 1.

    AURKEZPENA

    Teknologiak garrantzi gero eta handiagoa hartu du pertsonen bizitzan eta gizartearen antolaketan. Teknologia hauxe dela esan dezakegu: gizakiek banakoen zein taldeen arazoak konpontzeko eta beharrizanak asetzeko sortzen dituzten objektu, sistema eta inguruak egiteko erabiltzen dituzten zientzia- eta teknika-ezagutzen eta ekintzen multzoa. Lehenengo unitate honetan ikasleek ezagutuko dute nolako garrantzia izan duen teknologiak historian eta gizakiaren bizitzan. Horrez gain, beste hauek ere ezagutuko dituzte: prozesu teknologikoaren oinarriak, teknologiaren arloak, lantegi-ikasgelaren eta erreminten ezaugarriak, eta teknologiako materialen segurtasun, erabilera eta higiene arauak. 2.

    HELBURUAK

     Teknologiaren funtzioa eta zibilizazioaren garapenean daukan garrantzia ulertzea.  Prozesu teknologikoaren faseak identifikatzea eta bereiztea.  Lantegi-ikasgelaren funtzionamendua eta arloko jarduera ezagutzea.  Teknologiako gelako erreminten, lekuen eta instalazioen higiene-, erabilera-,

    zaintza- eta segurtasun-arauak ezagutzea eta betetzea.  Lantegiko oinarrizko lanak egiteko erreminta egokiak eta kasuan-kasuan bete

    beharreko segurtasun-arauak ezagutzea eta erabiltzea.  Teknologiako gelan baldintza egokiak zaintzen laguntzea, bai norberaren bai besteen

    materialari dagokionean.  Objektu teknologiko bat modu ordenatuan aztertzea, haren anatomia, funtzioa,

    teknologia eta alderdi ekonomiko eta sozialak kontuan hartuta.

    3.

    EDUKIAK

    1. UNITATEA: ZER DA TEKNOLOGIA?

    KONTZEPTUAK PROZEDURAK JARRERAK

    Teknologia, giza premien

    erantzun gisa. Lan eta txosten errazak egitea. Teknologiarako interesa.

    Prozesu teknologikoaren

    faseak. Prozesu teknologiko egokia aplikatzea.

    Objektu teknologikoak nola

    dabiltzan deskribatzeko

    jakin-mina.

    Teknologiako lantegi-

    ikasgelako guneak eta

    instalazioak.

    Erremintak, makina erremintak eta

    neurtzeko aparatu eta tresnak erabiltzea,

    erabilera-, zaintza- eta segurtasun-arauak

    betez.

    Poza arazoei konponbidea

    ematean.

  • Teknologiako lantegi-ikasgela

    erabiltzeko segurtasun-eta

    higiene-arauak.

    Objektu sinple bat zatitzea eta osagai

    fisikoak aztertzea.

    Ordena, garbitasuna,

    zehaztasuna, kalitatea eta

    segurtasuna balioestea.

    Erreminten sailkapena. Objektu teknologiko baten bilakaera

    historikoa ikertzea.

    Teknologiako gelan

    jokabide- eta segurtasun-

    arauak onartzea.

    Objektuen azterketa formal,

    tekniko, funtzional eta

    sozioekonomikoa.

    Objektu teknologiko bat aztertzea.

    Teknologiak ingurumenean

    duen eragina.

    4.

    SEKUENTZIA DIDAKTIKOAREN EGITURA

    Jarraian, sekuentzia didaktikoaren denborazko antolamendua aurkeztuko dugu. Dena dela, irakasleak baliabideen taula

    du eskuragarri, baliabideak bere irizpideen arabera hautatzeko eta askatasunez erabiltzeko irakasgaiaren didaktikan.

    1. SAIOA:

    Ordu bat – Kontzeptu-mapa erabilita, unitatea aurkeztea; sarrera-testua egitea; taldeko iruzkinak egiteko galderak prestatzea, eta gela birtualean argitaratzea. Ordu bat – “Definizioa” kontzeptu blokea; bakarkako hiru ariketa, ikasitakoa finkatzeko, eta iraupen ertaineko beste hiru ariketa, taldekoak, ikasitakoa testuinguru errealetan aplikatzeko. 2. SAIOA:

    Ordu erdi – “Faktoreak” kontzeptu-blokea; bakar-ariketa bat eta talde-ariketa bat, biak laburrak eta ikasitakoa finkatzeko pentsatuak. Ordu erdi – “Prozesu teknologikoa” kontzeptu-blokea; lau bakar-ariketa labur, ikasitakoa finkantzeko, eta talde-ariketa luze bat, ikasitakoa zabaltzeko edo etxean lan egiteko. Ordu bat – “Lantegiko lana” kontzeptu-blokea; hiru bakar-ariketa labur, euretako bat ikasitakoa finkatzeko eta bestea ikasitakoa errepasatzeko edo zabaltzeko. Bestalde, bi talde-ariketa luze proposatzen dira, lehena ikasitakoa zabaltzeko eta bigarrena gelan elkarlana egiteko.

    3. SAIOA:

    Ordu bat – Bi proiektu txiki aurkezten dira, gelan hasi eta etxean jarraitzeko. Dena dela, irakasleak erabaki dezake proiektu txiki bakarra egitea komeni den gelan ordu guztian. Ordu bat – Irakasgaiko hiru proiektu globalak aurkezten dira. Lehenengo unitateari lehenengo urratsa dagokio, hots, unitateko kontzeptuak aplikatzea lantaldeetan. Ariketa hau gelako orduan egiteko eta etxean amaitzeko pentsatuta dago.

  • Ondorengo taulan, baliabide didaktikoak, ariketa motak, baliabide bakoitzak lantzen dituen gaitasunak eta irakasleak behar dituen IKT gaitasunak daude zehaztuta. Gaitasun orokorrak sigla bidez adierazi dira, honela:

     HK: hizkuntza- komunikaziorako gaitasuna  MAT: matematikarako gaitasuna  ZTO: zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna  IKT: informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna  II: ikasten ikasteko gaitasuna  GIZ: gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna  AE: autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna  GA: giza eta arte-kulturarako gaitasuna

  • 1. UNITATEKO SEKUENTZIA DIDAKTIKOA: ZER DA TEKNOLOGIA?

    BALIABIDEA LAN MOTA IKASLEAREN GAITASUNAK IRAKASLEAREN IKT

    GAITASUNAK

    1. SAIOA:

    - AURKEZPENA

     Kontzeptu-mapa  Sarrera  Pentsa dezagun: galderak  Ikasgela birtuala

     Kontzeptuak argitu  Lehenago ikasitakoarekin

    lotu

     Elkarlana  Sarean argitaratu

     HK / ZTO / IKT / II / GIZ  Nabigazioa zuzentzea

     Sistema teknologikoak kudeatzea eta erabiltzea

     IKTen erabilera irakasgaiaren didaktikarekin

    eta metodologiarekin

    erlazionatzea

     Ikasleak beren kabuz ikasteko motibatzea IKTen

    bidez

     Ekipamendu informatikoa erabiltzeko eta periferikoak

    (PDI) konektatzeko

    autonomoa izatea

     Ikasleen artean IKTen erabilera bultzatzea

    - DEFINIZIOA

    Ikasi: teknologiaren

    definizioa

    1. TJ: bideoa eta galderak

    2. TJ: iruzkina

    3. BJ: zertarako balio duten

    teknologiek (Smart)

    4. BJ: oinarrizko

    beharrizanak eta bigarren

    mailakoak (JClic)

    5. BJ: objektua eta

    beharrizana (taula)

    6. TJ: definizioa

     Kontzeptuak aplikatu  Identifikatu  Lotu  Elkarlana  Sarean argitaratu  Ikasitakoa sendotu

    1. HK / ZTO / IKT / GIZ 2. HK / ZTO / IKT / GIZ 3. ZTO / IKT / II / AE 4. ZTO / IKT / II / AE 5. HK / ZTO / IKT / II / AE 6. HK / ZTO / IKT / II / GIZ

  • 2. SAIOA:

    - FAKTOREAK

    Sarrera

    Ikasi: teknologiaren faktoreak

    1. BJ: arloak (JClic) 2. TJ: arloak eta ekintzak

    (taula)

     Kontzeptuak argitu  Kontzeptuak aplikatu  Identifikatu  Elkarlana  Ikasitakoa sendotu

    1. ZTO / IKT / II / AE 2. HK / ZTO / IKT / GIZ

     IKT euskarrietan dauden baliabideetara

    eta informazio-

    iturrietara jotzea

     Nabigazioa zuzentzea

     Sistema teknologikoak kudeatzea eta

    erabiltzea

     IKTen erabilera irakasgaiaren

    didaktikarekin eta

    metodologiarekin

    erlazionatzea

     Ikasleak beren kabuz ikasteko motibatzea

    IKTen bidez

     Ekipamendu informatikoa

    erabiltzeko eta

    periferikoak (PDI)

    konektatzeko

    autonomoa izatea

     Ikasleen artean IKTen erabilera bultzatzea

    - PROZESU TEKNOLOGIKOA

    Sarrera

    Ikasi: prozesua

    1. BJ: prozesuaren faseak (Smart)

    2. BJ: eszenak ordenatu (JClic) Ikasi: prozesu teknologikoaren

    faseak

    3. BJ: galleten fabrikazioa (Acceedu azpititulatua)

    4. TJ: horma-irudia 5. BJ: ingurumenaren gaineko

    eragina (foroa)

     Kontzeptuak argitu  Kontzeptuak aplikatu  Identifikatu  Ordenatu  Elkarlana  Sarean argitaratu

    1. ZTO / IKT / II / AE

    2. ZTO / IKT / II / AE

    3. ZTO / IKT / II / AE

    4. HK / ZTO / IKT / II / AE

    5. HK / ZTO / IKT / II / AE

    6. HK / ZTO / IKT / GIZ / GA

    - LANTEGIKO LANA

    Sarrera

    Ikasi: erremintak (bideoa)

    Lantegi-ikasgela (bideoa)

    1. BJ: erremintak (JClic) 2. TJ: ikertu (fitxak) Ikasi: segurtasun-arauak

    3. BJ: erremintak eta segurtasuna (taula)

    4. TJ: ikasgelako arauak (ikasgela birtuala)

    5. BJ: erabilera eta segurtasuna (JClic)

     Kontzeptuak argitu  Kontzeptuak aplikatu  Identifikatu  Lotu  Ikertu  Elkarlana  Sarean argitaratu  Ikasitakoa sendotu

    1. ZTO / IKT / II / AE

    2. HK / ZTO / IKT / GIZ / II / GA

    3. HK / ZTO / IKT / II / AE

    4. HK / ZTO / IKT / II / GIZ / AE / GA

    5. ZTO / IKT / II / AE

  • 3. SAIOA:

    - PROIEKTU TXIKIAK

    Sarrera

    1. Kutxa (taula eta jarraibideak)

    2. Objektu teknologiko bat aztertzea (aurkezpena eta

    acceedu)

     Kontzeptuak aplikatu  Ikertu  Elkarlana  Ikasitakoa sendotu

     HK / MA/ ZTO / IKT / II / AE / GIZ

     IKT euskarrietan dauden baliabideetara

    eta informazio-

    iturrietara jotzea

     Nabigazioa zuzentzea

     Sistema teknologikoak kudeatzea eta

    erabiltzea