Post on 21-May-2020
Nomofobikak“ S A R E A N K A T E A T U A K ”
OLATZ BEOBIDE BELÉN CRUZ AMAIA LIZARRALDE
2016ko “Poltsiko Antzerki Sorkuntzako lehen saria”
L A B U R P E N ANomofobia aitzakitzat hartuta. Hiru emakumek ikusleekin batera terapia bati egingo diote aurre.
Hasteko ekarrekin test bat egiten dute menpekotasuna zenbatekoa den neurtzeko. Ondoren gizartean hain hedatuta dagoen gaitz hau, kasu ezberdin ugaritan ikusteko parada izango dugu: O�zio ezberdinetako langileek, umeek, nerabeek, adineko emakumeek, batzuetan sketch tankeran eta bestetan bakarrizketa gisa, euren bizipenak aurkeztuko dizkigute, beti ere umorea lagun, burua astintzeko asmotan.
Nomofobia: Agian eritasunak jota zaude eta oraindik ez dakizu. Sakeleko edo mugikorren-ganako menpekotasuna, askorentzat XXI. mendeko gaixotasuna da. Adituek diotenez, biztanle-riaren parte handi bati eragiten dion gaitz bezala diagnostikatu daiteke egun; hori bai kaltetuak ez dira gaitzaren garrantziaz ohartu ere egiten.
INKESTA
1- Kalera mobilik gabe ateratzen bazarete, urduri jartzen zarete?
2 - Mobila Itzali behar duzuenean, zinean edo ospitalean adibidez, konzentratzeko arazoak dituzue?
3 - Bateria bukatzeak egonezina eragiten dizue?
4 - Mezuak eta emailak etengabe begiratzen dituzue?
5 - Datuak eta zalantzak etengabe kontsultatzen dituzue?
6 - Kargadorea gainean eramaten duzue?
7- Aplikaziorik erabiltzen al duzue?
BAI EZ
BAI EZ
BAI EZ
BAI EZ
BAI EZ
BAI EZ
BAI EZ
GALDERA GUZTIEI BAIETZ ERANTZUN BADUZUE, KONTUZ! NOMOFOBIKO ERABATEKOA ZARETE.
ALAZNE UNTXALOK JARRITAKO BERTSOAK
Badu egutegi, ordu,
Iratzargailu aukera,
Youtube, bideo-jokoak,
GPS, argazki kamera,
Eguraldi igarlea,
Kalkulagailu ta zera…
Whatsapp, mezu, twitter, Facebook,
Hori guztia batera.
Aukera mugagabe hau
Beharrezkoa ote da?
Baina jendearendako
Ezer ez dauka sobera!
Mugikorrarentzat beti
Izaten dugu tartea,
Momentu oro irekiz
Sareratzeko aukera
Mobila mezuz betea
Ahaztu zaigu solastea
Zein da tumore horretara
Lotzen gaituen katea?
Egin ezazu aukera
Ta izan zaitez askea
Birtuala dena utzi
Bizi errealitatea!
k o l a b o r a t z a i l e a k
BEHAR TEKNIKOAK:
Soinu ekipoa eta mikro bat. Bertako argiztapena.
NEURRIAK: 3 x 2 m (gutxienez)
IRAUPENA: 40 Minutu
KATXETA: 600€ (BEZa barne)
KONTAKTUA:
OLATZ 699 46 14 91
AMAIA 639 21 94 41
BELEN 656 79 25 02
B E H A R R A K
KANPO BEGIRADA:
AGURTZANE INTXAURRAGA
DISEINU GRAFIKOA:
IURRE ARANBURU
M I L A E S K E R !
Informazio gehiago:
Facebook: SAREAN KATEATUAK