Post on 21-Jun-2020
2015 2016
Ikastetxearen Urteko Plana
2019
2020
urteko plana 19/20 2
AURKIBIDEA
1.- SARRERA ETA JUSTIFIKAZIOA
2.- HELBURU OROKORRAK ETA JARDUEREN PLANIFIKAZIOA
3.- IRAKASKUNTZA JARDUERERN PROGRAMA
3.1 Hobekuntza plana
3.2 Ikastaldeak eta aniztasunaren trataera
3.3 Esperientziak, programak eta proiektuak
3.4 Ohiko proiektu pedagogiko nagusiak
3.5 Berrikuntza eta prestakuntza proiektu pedagogikoak
4.- ESKOLAZ KANPOKO JARDUEREN PROGRAMA
5.- ESKOLAKO ZERBITZUAK
6.- EKONOMIA KUDEAKETA
7. HEZKUNTZA KOMUNITATEARI INFORMAZIOA HELARAZTEKO ERAK
8.- IUP-ren JARRAIPENA ETA EBALUAZIOA
ERANSKINAK
urteko plana 19/20 3
1. SARRERA ETA JUSTIFIKAZIOA
Ikastetxeko Urteko Plana, antolakuntza eta funtzionamendu mailan nahitaezko tresna da, bertan jasotzen
baitira ikasturte bakoitzerako planteatzen diren helburu eta jarduerak.
Ikasturteko IUP honetan aurreko ikasturtean egindako jardueren ebaluazioa eta berrikusketak egin
ondoren jasoketa egin nahi izan da. Gainera Zuzendaritza Proiektuan jarritako helburuak ere jarraitu dira.
Hainbat iturburutik emandako gomendioak, kontuan hartu dira IUP egiteko momentuan. Hurrengo taulan
agertzen dira laburbilduta:
2. HELBURU OROKORRAK ETA JARDUEREN PLANIFIKAZIOA
Aurtengo ikasturterako planteatzen diren helburu nagusiak irizpide hauetan oinarritzen dira:
Aurreko ikasturteetan egindako lanei jarraipena emanik, berrikuntza proiektuak aurrera eramatea eta
aniztasunaren trataerari erantzuteko neurriak ezartzea.
Ikasle eta irakasleen arteko harreman hurbila eta eskola eta familia arteko elkarlana bultzatuz denon
arteko harremana sendotu nahi dugu.
Komunikaziorako teknologia berrien erabilera sustatu ikaste-irakaste prozesuan.
Ikastetxeko Hezkuntza Proiektuan agertzen diren printzipioek eta helburuek eragina dute eta kontuan
hartzen dira Plan honetan. Hauek dira ikastetxeko printzipioak:
o Euskalduna.
o Parte hartzailea, demokratikoa, plurala.
o Akonfesionala eta irekia.
o Ingurura errotua.
o Aniztasunaren trataera.
o Kohezitzailea eta Hezkidetza.
o Ingurumenaren garapen iraunkorraren sustatzailea.
bai ez zer - nola
Klaustroa X Planak onartu
Mintegi buruen batzordea X Mintegi buruen koordinazioa dokumentuetan
Mailako tutoreen bilerak X Orientazio-tutoretza planetan
Proiektuen arduradunak X Memoriak
Departamentu didaktikoak X Mintegiko bileren aktak eta memoria
Ikasleriaren ordezkariak X OOGren bidez eta tutoretza planetan
Gurasoen ordezkariak X OOGren bidez
Admin. eta Zerbitzuen langileria X
Zuzendaritza taldea X Zuzendaritza proiektuan eta Hobekuntza planean
urteko plana 19/20 4
Ikasturte honetarako planteatutako helburu orokorrak hauek dira
Helburu orokorrak Iturburuak
1. Ikasleek duten maila akademikoa haien ezaugarri kognitibo-
afektiboetara egokitzea haien garapena ahalik eta hoberen izan dadila
lortzearren.
2. Elkarbizitzan, egun dugun giroa mantendu eta hobetzen ahalegintzea.
3. PEG (Prestakuntza Ekimen Globala) garatzen jarraitzeko Irakurriaren
ulermena, hitzez eta hitz gabeko komunikaziorako konpetentzia eta
irakurketa plana konpetentzien garapenarekin jarraitzea
4. Berritutako Ikastetxeko Hizkuntza Plana onartzea
5. Komunikazioa hobetzea : ikasle, irakasle eta familien artekoa tresna
digitalen bidez. Horretarako Einika programaren ezaugarrietan
sakontzen jarraituko dugu.
6. Ikastetxeko dokumentazioa adostutako formatu berean idaztea.
7. Ikastetxeak aurrera eramaten dituen proiektu desberdinetan
ikastetxeko estamentu desberdinen esku-hartzea handitzea.
8. Hezkuntza Premia Bereziei erantzuteko ditugun baliabideei etekin
ahalik eta handien ateratzea
Hezkuntza proiektua
Zuzendaritza proiektua
AJA
Hobekuntza plana
Hizkuntza proiektua
Urteko memoria
Emaitza akademikoak
Ikasleriaren
proposamenak
Familien proposamenak
Aniztasunari
erantzuteko
proposamena
3. IRAKASKUNTZA JARDUEREN PROGRAMA
Ikasturte eta irakasleen antolaketari buruzko informazio orokor eta zabala eranskinetan dago.
3.1 - Hobekuntza Plana.
Hobekuntza Planak hainbat ardatz hartuko ditu, Urteko Plan honetan atal desberdinetan aipatzen direnak.
Laburbilduz aspektu hauek hartzen ditu:
Arlo pedagogikoa:
ikasgaiak. Mintegiak , irakasgaiak ikasturtero egokitzen/eguneratzen dira agertzen diren berrikuntzen
baitan.
laguntza pedagogikoak. Azalduta agertzen dira geroxeago.
Elkarbizitza arloa. Zuzendaritza proiektuan gauzatzen da eta Ikuskaritzaren azterketa du. Ikastetxearen
egunerokoan bizi duguna eta Institutuaren inguruan dauden agente guztiak inplikatzen dituena. Gaur egun
zuzendaritzarentzat eta irakasle taldearentzat gero eta pisu gehiago hartzen duena.
Kanpoko eragileekin duen lotura. Guraso Elkartearen bitartez antolatzen diren eskolaz kanpoko jarduerak:
abesbatza
idazkera digitala
ingelesa
euskal dantzak
urteko plana 19/20 5
Irakasleen formazioa. Honen baitan aurtengo formazioetan landuko ditugun atalak hauek dira:
Lanpostuen arriskuen ebaluazioa.
Hizkuntza Plana. Hizkuntza Planean agertzen diren bi helburu burutu nahi ditugu: euskararen
erabilgarritasuna Institutuko esparru eta erlazio guztietan, eta irakasgaietako programazio laburretan
euskararekiko ebaluazio irizpideak gauzatu.
PEG (Prestakuntza Ekimen Globala) Eusko Jaurlaritzako programa 7 moduluetan burutzen dena. 5
moduluak egin ditugu eta aurtengorako geratzen dira hurrengo moduluak:
Irakurriaren ulermena. Testuen idatzizko eta ahozko ulermena. Gai guztietan kontuan izango
da oinarrizko zeharkako konpetentziari buruz ari garelako. Ildo horretan, hitzezko
komunikazioan, ez hitzezkoan eta komunikazio digitalean hobetzeko ahalegina egingo da.
Irakurketa plana.
Hizkuntza trataera integratua
Bi ez ohiko ebaluazioak: urrian eta maiatzean.
Mintegietako formazioa. Berezko kurrikulumarekin erlazionaturikoa.
Zehar konpetentziak. Nota buletinetan nola gauzatu.
Diabetesen inguruko formazioa.
Berritzegunearekin adostutako aditu baten formazioa (zuzendarien bileretan proposatutakoa).
3.2 - Ikastaldeak eta aniztasunaren trataera.
a) Ikasleen taldekatzeak
DBHko 1. eta 2. mailetan
Ziklo honetan ikasle bakoitzak erreferentzia-talde bat izango du eta tutore bat izango da talde
horren buru. Ikasleen taldekatzeak antolatzeko ondoko irizpideak erabili ditugu:
Ziklo honetan, ikasleen taldekatzea egiterakoan ikasleen heterogeneotasuna bultzatuko da,
horretarako, taldeetan sexua, gaitasuna, etekin akademikoa eta abar izan ditugu kontuan.
Portaera desegokia edo jarrerazko arazoak dituzten ikasleak talde desberdinetan banatu dira,
taldeak orekatuak izan daitezen.
DBHko 1. mailan, LH6an zeuden taldeak mantendu dira.
DBH 2ko taldeak mantendu dira.
DBHko 3. mailan:
DBH1 eta 2an izandako esperientziaren arabera, zeuden taldeak ez dira mantendu 3. mailan, eta ikasleak
ber-taldekatzea erabaki da.
Ikasleen taldekatzeak antolatzeko ondoko irizpideak erabili ditugu:
Ikasleen heterogeneotasuna bultzatu da, taldeetan sexua, gaitasuna, jarrera, etekin
akademikoa eta abar kontuan izanik, taldeak orekatuak izateko.
DBHko 4. mailan:
Taldeak mantendu egin dira.
urteko plana 19/20 6
Errepikatzaileak (DBH 2 eta 4) irizpide akademikoak eta bizikidetzarekin lotutakoak baloratuz banatu dira.
Horren guztiaren arabera ikastaldeak hauek dira:
MAILA TALDEA IKASLE KOPURUA GUZTIRA
DBH1
DBH 1A 21
62 DBH 1B 20
DBH 1C 21
DBH2
DBH 2A 24
69 DBH 2B 23
DBH 2C 22
DBH3 DBH 3A 18
37 DBH 3B 19
DBH4
DBH 4A 20
70 DBH 4B 21
DBH 4C 19
DBH 4DK 10
238
b) Aurreikusitako laguntzak
Behar pedagogiko horiei guztiei erantzun nahian ikastetxeak horrela planteatzen ditu indartze pedagogikoak:
Behar bereziak dituzten ikasleak: Ikastetxeko Pedagogia terapeutikoko bi irakasleek asetzen
dituzte. Taldeak irekiak izanda PTko irakasleak beste ikasleak ere hartzen dituzte.
Ikastetxean dauden laguntzak aniztasunari erantzuteko. Taldeak irekiak dira eta ikasturtean
zehar sartu edo atera daitezke ikasleak.
DBH 4. mailan Aniztasun taldearekin jarraitzen dugu.
Maila-ikasgaia Ordu kopurua Interbentzioa, nola
DBH1 - Euskara laguntza 6 ordu Asteko 2 saiotan ikasle batzuk 2.irakasle batekin
aritu
DBH1 - Matematika laguntza 9 ordu 4. talde bat sortu
DBH2 - Euskara laguntza 4 ordu Asteko 4 saioetan ikasle batzuk 2. irakasle
batekin aritu (3 taldeek ordutegi bera Euskaran)
DBH2 - Gaztelania laguntza 4 ordu 3 taldeek ordu berean, eta horietatik ikasle
batzuk atera 4. talde batera
DBH2 - Matematika laguntza 6 ordu 2 talderekin besta talde bat sortu (3 ordu). 3.
taldetik beste talde bat sortu (3 ordu)
DBH2 – Teknologia laguntza 1 ordu Tailerrean, talde bateko saio batean bi irakasle
DBH2 – Fisika Kimika laguntza 3 ordu Asteko saio batean 2. irakasle bat taldean.
DBH3 - Matematika laguntza 6 ordu Bikoizketak talde eta ordu guztietan
DBH4 - Matematika laguntza 6 ordu Asteko 2 saiotan ikasle batzuk 2. irakasle
batekin atera
urteko plana 19/20 7
DBH1 eta DBH2. Pedagogia
terapeutikoa
25 ordu Berezko diseinu kurrikularra duten ikasleei
eskainitakoak
3.3 – Esperientziak, programak eta proiektuak
a) Ikastetxekoak
a. Azaroak 25. Emakumeen indarkeriaren aurkako eguna.
b. Euskararen nazio arteko eguna eta euskararen astea: abenduak 2, 3 eta 4.
c. Inauteriak eta Ihoteak.
d. Martxoak 8. Emakumeen Eguna.
e. Zuzendaritzako Proiektua, lau ikasturterako: Elkarbizitza.
f. Motibazio Saioak (euskara), Hezkuntza Afektibo-sexuala, Gerta Dakizuke,
Drogomenpekotasuna, HIESa, Emagina, Alkoholiko Anonimoak.
g. Ospakizunak. Hainbat Guraso Elkartearekin edo mailako gurasoekin lotuak: Bertso bazkaria,
Txerri Eguna, San Tomas, Ihoteak, Inauteriak, Elizalde eguna.
h. Hizkuntza Proiektua.
b) Eusko Jaurlaritzarekin lotuak:
a. Prestakuntza Ekimen Globala. Berritzegunetik bideratuta, konpetentzien lanketa.
b. Bizi Ikasi programa. Eskolako jazarpenari nola erantzun.
c. Agenda 21. Klima Aldaketa gaia.
d. Hizkuntza Normalkuntza Plana.
c) Udalarekin lotuak:
a. Adin Txikikoen Mahaia
b. UEMA elkarteak planteatutako programa. Euskara sustatu, erabili eta sendotu.
c. Euronet 50/50. Nola murriztu energiaren kontsumoa.
d. Kuadrillategi
e. Gizarte zerbitzuak
d) Guraso Elkartearekin lotuak:
a. Eskolaz Kanpoko jarduerak
b. Irteerak
3.4 - Ohiko proiektu pedagogiko nagusiak
Euskara. Hizkuntza Normalkuntza Proiektua.
Elizalde institutua D eredukoa izateak, gaztelania eta atzerriko hizkuntza izan ezik, arlo guztiak
euskaraz ematea dakar. Hala ere, euskararen normalkuntza hobeto gauza dadin, maila
zabalagoetara hedatu behar dugu euskararen erabilera.
Ulibarri Programan parte hartzen dugu, eta horren baitan, besteak beste, ikasleen Euskara Batzordea
sortzen dugu urtero: Ttirikittauki.
Hizkuntza-gaitasuna eta komunikazioa lantze aldera, honako hauek ere egiten ditugu ikasleekin:
Bekoplaza aldizkaria ateratzen lagundu, Oiartzungo Prosa eta Poesia lehiaketan parte hartu.
urteko plana 19/20 8
Eskolako Agenda 21.
Oiartzun herriak, Tokiko Agenda 21ean lanean ari zela eta, bere momentuan Udalarengandik
Eskolako Agenda 21ean parte hartzeko gonbidapena jaso eta onartu genuen.
Aurten “Klima Aldaketa 2” gaiarekin jarraituko dugu, baina Elikadura Jasangarriaren ikuspuntutik
abiatuz. Udalak kontratatutako enpresa baten laguntza egongo da ikasturtearen hasieratik,
proiektuaren fase desberdinak aurrera eraman ahal izateko.
50/50 proiektua
Udalak proposatutako 50/50 proiektuarekin jarraituko dugu aurten ere, LH-ko ikastetxearekin
batera. Proiektuaren helburua ikastetxearen energia eta uraren kontsumoa murriztea da.
Horretarako, ikas-komunitate osoak parte hartuko du proiektuan (ikasle, irakasle, guraso, jangelako
arduraduna, garbiketako arduraduna, atezaina).
Kontsumo horietan aurreztutako diruaren %50a efizientzia energetikoa handitzeko hornikuntzetan
erabiliko da, eta beste %50a Energia batzordeak erabakiko duen ikastetxearen hobekuntzarako
proposamenetan
3.5 - Berrikuntza eta prestakuntza proiektu pedagogikoak.
IRAKASLEEK IKASTETXEAN BURUTZEN DITUZTEN JARDUERAK.
ZER GAIAK NORTZUK NOIZ IRAUPENA
HIZKUNTZA MINTEGIAK
- Curriculum mailako
eztabaidak eta
zehaztapenak
- Mailen arteko koordinazio
pedagogikoa
- Eskolako gaiak
- PEG modulua.
Irakurmenaren ulermena
DBHko
hizkuntzetako
irakasleak
Ostegunetan
Ordubeteko
saioa
MATEMATIKA MINTEGIA
- Curriculum mailako
eztabaidak eta
zehaztapenak
- Mailen arteko koordinazio
pedagogikoa
- Eskolako gaiak
DBHko
matematikako eta
informatikako
irakasleak
Ostiraletan Ordubeteko
saioa
NATUR
ZIENTZIAK
MINTEGIA
- Curriculum mailako
eztabaidak eta
zehaztapenak
- Mailen arteko koordinazio
pedagogikoa
- Agenda 21
- 50/50 proiektua
- Eskolako gaiak
DBHko Natur
zientzietako
irakasleak Astelehenetan
Ordubeteko
saioa
urteko plana 19/20 9
ZER GAIAK NORTZUK NOIZ IRAUPENA
GIZARTE
ZIENTZIAK
MINTEGIA
- Curriculum mailako
eztabaidak eta
zehaztapenak
- Mailen arteko koordinazio
pedagogikoa
- Eskolako gaiak
DBHko gizarte
zientzietako,
musika, eta gorputz
hezkuntzako
irakasleak
Asteazkenetan Ordubeteko
saioa
TEKNOLOGIA PLASTIKA
MINTEGIA
- Curriculum mailako
eztabaidak eta
zehaztapenak
- Mailen arteko koordinazio
pedagogikoa
- Eskolako gaiak
- Azaroak 25. Partehartzea.
DBHko teknologia
eta plastikako
irakasleak Ostegunetan
Ordubeteko
saioa
KLAUSTROA
- Irakasleen prestakuntza
eta formazioa
- Pedagogia koordinazioa
- Besteak
DBHko
klaustrokideak
Ikasturtean zehar
zazpi ohiko
klaustro.
Asteazkenetan
Bi orduko
saioa
EUSKARA
NORMALKUNTZA BATZORDEA
- Hizkuntz Normalkuntza
Proiektua ekoiztu eta garatu.
Hizkuntza
Normalkuntza
Teknikaria eta
Euskara
Normalkuntzako
partaideak
Asteartean Ordu
beteko saioa
IKT BATZORDEA
IKTak garatu IKT arduradunak Asteazkenetan Ordu beteko
saioa
ORIENTAZIO
MINTEGIA
Orientazio eta tutoretza
mintegia bideratu
Orientatzailea
Pedagogia
Terapeut.
Asteazkenetan Ordu beteko
saioa
IRAKASLEEK IKASTETXETIK AT BURUTZEN DITUZTEN JARDUERAK.
ZER GAIAK ETA
HELBURUAK NORTZUK NOIZ IRAUPENA
Euskara Normalkuntza
Hizkuntza Normalkuntza Proiektuen esperientziak elkar trukatu
Bailarako Hizkuntza Teknikariak Oiartzungo Euskara Batzordea
Hilero, lehengo astearteetan
Behar denean
Bi orduko saioak
Bi orduko saioak
DBHko Zuzendarien bilerak
Bailarako DBHko koordinazioa bultzatu antolaketa eta alderdi pedagogiko- kurrikularra.
Bailarako DBH/DBOHko zuzendariak.
Hilean behin
ostegunetan
Bi orduko saioak
IKT PREMIA
IKT: Ikastetxeko Heldutasun Digitala.
Premia
IKT eta PREMIAko arduradunak
Hilabetean behin,
asteazkenetan
Bi orduko saioak
urteko plana 19/20 10
ZER GAIAK ETA
HELBURUAK NORTZUK NOIZ IRAUPENA
Agenda 21 Herriko eta Eskolako Agenda 21
gauzatu Agenda 21-eko
arduradunak Asteartean
Herrialde, Herri eta Eskolako bilerak
50/50 proiektua Bi hilean behin 50/50 proiektuko
arduradunak Asteartean
Ordu bateko saioa
LAP (Lan Arriskuaren
Prebentzioa)
Ikastetxeetako laneko arriskuen prebentzioaren kudeaketa
LAPeko laguntzailea
Dagokionean
Orientatzailea Orientazioa Bigarren
Hezkuntzako zentroetan Bailarako
orientatzaileak
Ostegunetan
Hilabetean behin edo
bitan
Hiru orduko saioak
UDALA-EUSKARA Euskara herrian Herriko taldeak Hilabetean
behin Bi ordu
UDALA- ADIN TXIKIKOEN
MAHAIA
Elkarbizitza herrian Herriko taldeak Hilabetean
behin
Bi ordu
UDALA- OSPAKIZUNAK
Txerri eguna herrian Herriko taldeak Behar denean Irauten duena
4.- ESKOLAZ KANPOKO JARDUEREN PROGRAMA
Hauek dira aurten programatutako jarduera pedagogiko osagarriak
DBH1
MINTEGIA IRTEERA NOIZ
ENGLISH Storyteller (Elizalde) 2019-XII-2
GORPUTZ HEZKUNTZA Softbol 1.ebaluazioa
GORPUTZ HEZKUNTZA Surf indoor 3.ebaluazioa
GORPUTZ HEZKUNTZA Skate ikastaroa 3.ebaluazioa
GORPUTZ HEZKUNTZA HIP HOP 2. ebaluazioa
GORPUTZ HEZKUNTZA Txuri urdin 3. ebaluazioa
GORPUTZ HEZKUNTZA Mendi irteera Datarik gabe
GIZARTE (Musika) Perkusio tailerra Urtarrilak 22
NATUR ZIENTZIAK Txingudi badia Otsailak 4-5
DBH2
MINTEGIA IRTEERA NOIZ
GAZTELANIA Donostia- Santa Teresa (Antzerkia) Otsailak 6
GIZARTE Arditurri 2019-XII-12 edo 18?
ENGLISH Storyteller (Elizalde) 2019-XII-2
GORPUTZ HEZKUNTZA Softbol 1.ebaluazioa
GORPUTZ HEZKUNTZA Zunba, street dance 2. ebaluazioa
urteko plana 19/20 11
GORPUTZ HEZKUNTZA Lerroko irristaketa 3.ebaluazioa
GORPUTZ HEZKUNTZA Zirkorako trebetasunak 2. ala 3. ebaluazioa
GORPUTZ HEZKUNTZA Txuri urdin 3. ebaluazioa
GORPUTZ HEZKUNTZA Orientazioa eta Mendiko bizikleta 3.ebaluazioa
GORPUTZ HEZKUNTZA Eskalada 3. ebaluazio
NATUR ZIENTZIAK Eureka Zientzia Museoa Abenduak 17
TEKNOLOGIA Pagoeta- Agorregi burdinola Urtarrilak 15 (2B,2C)
eta 17an (2A)
DBH3
MINTEGIA IRTEERA NOIZ
ENGLISH Storyteller (Elizalde) 2019-XII-2
GORPUTZ HEZKUNTZA Mendiko bizikleta 3.ebaluazioa
GORPUTZ HEZKUNTZA “SOS uretan” ikastaroa. 2. ebaluazioa Urtarrilak
7an hasita otsailak 7ra
arte.
GORPUTZ HEZKUNTZA Surf ikastaroa Ekainak 12
GORPUTZ HEZKUNTZA Euskal dantzak 2. ebaluazioa
GORPUTZ HEZKUNTZA Autodefentsa ikastaroa Ikasturtean zehar
GAZTELERA Antzerkia: Donostia
Santa Teresa Eskola Azaroak 6
NATURZ ZIENTZIAK Zumaia-Deba 3. ebaluazioa
DBH4
MINTEGIA IRTEERA NOIZ
GORPUTZ HEZKUNTZA Lehen sorospen ikastaroa 2019ko urria
ENGLISH Storyteller (Elizalde) 2019-XII-2
GIZARTE (Balio etikoak) Olinpiada filosofikoa (*) 2020ko Urtarrilean
GIZARTE (Balio etikoak) Olinpiada filosofikoa (sari banaketa)
(*) 2020ko Martxoan
GIZARTE (Ekonomia) “Zergak eta iruzur fiskalak”
(EJ ekimena) 2020/04/20-24
GIZARTE San Telmo museoa Ekainak 17
GORPUTZ HEZKUNTZA Eskalada Pikoketa (bi egun) Maiatza 2020
GORPUTZ HEZKUNTZA Espeleologia. Itziar Maiatza 2020
GORPUTZ HEZKUNTZA Spining 3. ebaluazioa
NATUR ZIENTZIAK Nanogune/ Tecnalia (*)
Jaizkibel 2020ko Otsailean
GAZTELERA Donostia-Lugaritz (Antiguon) Antzerkia
Otsailak 3
(*) baieztapenaren zain
urteko plana 19/20 12
Mailakako berezko irteerak
DBH 4ko ikasbidaia
Elizalde BHIk DBH 4ko ikasleentzat ikasbidaia egiten du urtero, aste santua inguruan. Aurten, aste santu
ondoren, hoteleko 3/4 gau). Ikasleek lortutako diruaren baitan saiatzen da beste lurralde batera joatea.
Bidaia ikastetxeak antolatzen du, gurasoen eta ikasleen onespenarekin, eta bere helburuak arte eta kultura
gaitasunaren eta gizarterako eta herritartasunerako gaitasunaren garapenarekin lotuta daude:
1. Beste lurralde/eskualde bateko errealitatea ezagutzea: bizimodua, kultura, hizkuntza.
2. Ikasleen artean elkarbizitza sustatzea, ohiko guneetatik at.
Bidaiaren finantzaziorako zenbait ekimen burutzen ditugu urtean zehar. Jarduera hauetarako plangintza
eta antolaketa funtsezkoak izaten dira, baita ikasleen ardura eta konpromezua. Beraz, ikasleen
autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna garatuko dugu. Finantziatzio horretan Guraso Elkartearen
laguntzarekin ere kontatzen da.
DBH3ko eski irteera
3. mailan, 3 eguneko eski irteera antolatzen da. Ikasleek lortutako gehi jarritako diruarekin finantziatzen da.
Candanchú-ra joaten da, ohiz. Honetan helburua gizarterako eta herritartasunerako gaitasunaren
garapenarekin lotuta dago: Ikasleen artean elkarbizitza sustatu, ohiko guneetatik at.
Irteeraren finantzaziorako zenbait ekimen burutzen ditugu urtean zehar. Jarduera hauetarako plangintza
eta antolaketa funtsezkoak izaten dira, baita ikasleen ardura eta konpromezua. Beraz, ikasleen
autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna garatuko dugu honetan ere. Finantziatzio horretan Guraso
elkartearen laguntzarekin, aurrekoan bezala, ere kontatzen da.
DBH2ko irteera
Aurten zailtasun bereziak topatzen ari gara irteera hori antolatzeko, ikasleen kopurua handia dela eta.
Saiakerak egiten jarraituko dugu, eta ikasturtean zehar argituko da egoera.
DBH1eko irteera
Bidasoa ibaiaren jaitsiera piraguaz.
Kurtsoaren bukaeran egiten da, ekainean, eta irteera guztiz ludikoa izaten da, eta helburua ere ikasleen
artean elkarbizitza sustatzea da, ohiko guneetatik at.
5. ESKOLA ZERBITZUAK
Jangela.
Elizalde Herri Eskolak eta Elizalde BHI-k jangela konpartitzerakoan kudeaketa ekonomikoa bakarra dago.
Gure jangelako arduradunak, koordinatuz LHko arduradunarekin, gure ikasleen kudeaketa eramango du.
Ikasleen ardura honetan gurea da baita bazkaltiar kopuruaren kontrola zein beken kudeaketa. Lan hau
burutzeko arduradunak daude ordutegi egokituarekin.
Ikasturte honetan Gizarte mintegiko irakaslea (Musika irakaslea) da arduraduna. Idazkariak gestio lanak
burutzen ditu, koordinazioa izanik LHko Jangelako arduradunarekin.
urteko plana 19/20 13
Aurten 90 ikasle inguru daude jangela zerbitzua erabiltzen.
Liburutegia.
Joan zen ikasturteko ikasleen erabilera aztertu ondoren, bazkalondoko tartean ez zabaltzea erabaki da.
Eskolako ohiko zein bereziki programatutako jardutean erabiltzen da.
Garraioa
Hezkuntza sailak ezarritako zerbitzua da. Garraio zerbitzuaren eskubidea Hezkuntza sailak arauten du.
Bi garraio ibilbide ditugu: Pikoketa eta Mendin izenekoak.
Azpiegituren eta espazioen banaketa.
Ikastetxeak dituen baliabideak kontuan hartuz, esparru ezberdinak optimizatzen ahaleginduko gara.
Dauzkagun espazio komunak hauek dira:
Ikasgela arruntak: talde bakoitzak bere erreferentziazko ikasgela dauka. Dagoeneko bere arbel digital bere
ordenagailu eramangarri eta bere proiektorea dituztelarik.
Teknologia tailerra: Teknologia ikasgaien saio praktikoak zein Asmakuntza tailerra ikasgaikoak bertan
ematen dira.
Plastika gela: Plastika eta Artisautza ikasgaiak ematen dira.
Laborategia: Maila guztietako taldeek astero saio bana erreserbaturik daukate laborategiko praktikak egin
ahal izateko. Horretaz gain hainbat saio arruntak bertan ere ematen dira.
Liburutegia: ikasgaietarako ikasgela bezala (Musika) erabiltzen da. Baita ere ekintza berezietarako:
hitzaldiak, bilerak, ,…
Informatika1 eta Informatika2 gelak: Informatikako saio guztiak ematen dira bi gela hauetan, eta okupatuta
ez dauden saioetan aukera dago gainerako ikasgaietan erabiltzeko. Aurten espero da Hezkuntza sailak
Informatika1 gelako ordenagailuak berritzea.
Bikoizketarako 2 gela: 2 gela hauetan ematen dira, ikasle-kopuruen arabera, indartze-neurri desberdinak.
PT-gelak: Bi gela daude, bertan pedagogia terapeutikako irakasleek klase ematen dute. Dbh 4. mailako
aniztasun taldeari erantzuteko PT gelaren erabilera egokitu behar izan dugu. Alderdi batean PTa dago eta
bestean Aniztasun taldea.
Orientatzaile gela: orientazio departamenduaren erabilerarako. Tutoreek, ikasleek, gurasoek eta irakasleek
erabiltzen dute bilerak egiteko. Orientatzaile gela ere laguntza gela bihurtzen da ordu jakin batzuetan.
Kiroldegia eta Frontoia: Udal kiroldegia eta frontoia erabiltzen dira Gorputz Hezkuntzako saioak emateko.
Horien erabileraren arabera eta udalarekin adostutako akordioan adierazten den moduan, ikastetxeak
urtero diru-ordainketa egiten dio udalari.
Ikastetxean arazo nagusi bat dago azpiegituren egoeraren ikuspuntutik: Beheko solairuko larrialdi irteera
jartzea. Aspaldiko beharra izanda, berriro instituzioei jartzea eskatuko zaie. Egoera hori Eusko Jaurlaritzaren
teknikariek egin berriko Lanpostuen arriskuaren txostenean islatzen da.
urteko plana 19/20 14
6. EKONOMIA KUDEAKETA
Hezkuntza Sailetik 2019 eta 2020 urtetarako jasoko dugun diru kantitatea aurreikusita, oreka ekonomikoa
mantentzea izango da gure helburu nagusia.
Sarrera iturriak
Ikastetxeko diru-sarrera iturri nagusiak hauek dira:
- Hezkuntza sailak ikastetxearen funtzionamendurako eta ekipamendurako ematen duena.
- Udala, ikastetxearen mantenuan hartzen duen diru erantzukizuna.
- Udala, gizarte zerbitzuetako laguntzekin.
- Udala euskarako hainbat proiektuetarako (euskara eguna, Bekoplaza aldizkaria, …).
- AGENDA 21 programa bermatzeko Ingurumen sailak ematen duena.
- EVE (Ente Vasco de la Energia) panel fotovoltaikoengatik ematen duena.
- Guraso elkarteak hainbat ekintza berezitarako ematen duen laguntza.
DBHko funtzionamendu eta ekipamenduko diru sarrerak ikastetxeko beharren lehentasunen arabera
banatuko dira.
Ikasleen materiala.
Ikasleen materialetarako (Plastika, Teknologia, Artisautza, Asmakizun tailerra, fotokopiak...) erabiltzen den
diru kopurua handia denez kuota bat ezartzen da. Ikasturte honetan, azkeneko urteetan bezala, 50 eurotan
mantenduko da.
Irteera pedagogikoak
2014ko maiatzaren 19-ko Ordezkaritzako Organo Gorenak onartu zuen moduan, ikasturte honetan
aurreikusten diren irteeren aurrekontua prestatu da. Horren arabera, irteera horien guztien kostua batera
ordainduko da bi kuotatan: bata urrian, eta bestea otsailean. Kobratze hori ikasleen gurasoen diru-kontu
korronteen bitartez egingo da. Aurrekontuen arabera, maila bakoitzeko diru kantitatea desberdina izango da,
jakinda ere antolatzen diren irteeretako ordainketaren % 20a ikastetxeak ordaintzen duela.
Liburu solidarioa
DBH1 eta 2ko ikasleentzako Eusko Jaurlaritzak ezarritako plana. Liburuen erabileragatik Eusko Jaurlaritzak
kuota bat jartzen du ikasleko.
Administrazio-kudeaketa
Jangela eta garraioari dagozkien gestio gehienak arduradunak, administrariak eta zuzendaritza taldekoek
bideratzen dituzte. DBHko eguneroko kudeaketa (bekak, dokumentazio ofiziala, aseguruak, fakturazioa...)
administratzaileak bideratuko du.
urteko plana 19/20 15
7. HEZKUNTZA KOMUNITATEARI INFORMAZIOA HELARAZTEKO ERAK
Hizkuntza proiektuaren berritzearen barruan, komunikazio aldetik hainbat proposamen adostu dira Klaustro
mailan. Hurrengo hauek dira:
- Hizkuntza erabilera gurasoekin bilera orokorretan: Hizkuntza behikularra euskara izatea.
Dokumentazio elebiduna. Azalpenen laburpena gaztelaniaz.
- Nota boletinak: bi eredu egongo dira, euskarazko eredua eta elebiduna izango dena.
- Gurasoekiko komunikazio hizkuntzaren galdetegia aldatu.
Eskolako komunitatearekiko komunikazio tresnak:
- Aurrez aurreko bileren bitartez
- Einika plataformaren bidez. Hizkuntza trataerarako adostutako irizpideak erabili.
Elizalde ikastetxeko web orria. Eguneratua izatea dugu helburu. Hala ere, bere itxura jada nahiko
zaharkitua geratu da. Web orria kudeatzen duen enpresarekin hitz egingo dugu eguneratze hori egiteko.
8. URTEKO PLANAREN JARRAIPENA ETA EBALUAZIOA
Ikasturte bukaeran ebaluazioa burutu eta memoria idatziko da.
Ikasturtean zehar Klaustro eta Mintegietan egindako planean zehazten diren helburuen jarraipena egingo
da. Kasuan kasuko helburu edota konpromiso berriren bat gertatuko balitz, ikasturte bukaerako memorian
txertatuko litzateke.
Balorapen orokorrean helburuen betetze maila, erabilitako bideak, izandako oztopo eta irtenbideak jasoko
dira, besteak beste, Ikasturteko Memoriaren ardatz nagusia bihurtuz eta, aldi berean, datorren ikasturterako
aurreikusten diren beharrak eta arazoak.
Beraz, Ikasturte amaierako Memoria izango da ebaluaketa hau jasotzeko eta hurrengo ikasturterako
proposamenak luzatzeko tresna.
Ebaluaketaren alderdiak hauek izango dira nagusiki:
Planaren diseinua eta Elizalde BHIko errealitatearekiko egokitasuna.
Helburuen baliotasuna eta zuzentasuna.
Ekintza eta jardueren buruketa eta helburuak lortzeko egokitasuna.
Oiartzun, 2019-10-09
urteko plana 19/20 16
Ikastetxeko Urteko Plana 2019-2020. Eranskinak
1.- ARLOAK
2.- EGUTEGIA 19-20
3.- ORDUTEGIA
4.- EBALUAZIO BILEREN DATAK
5.- TUTOREAK
6.- IRAKASLEEN BANAKETA
7.- IRAKASLEEN ANTOLAKETA
8.- OOG-ren ONARTZE AGIRIA
urteko plana 19/20 17
1.- ARLOAK
Arloei dagokienez, hauek dira maila bakoitzean ematen diren ikasgai komunak:
Arloa Saioak
DBH1 DBH2 DBH3 DBH4
EUSKARA 4 4 3 4
GAZTELERA 4 4 3 3
INGELESA 3 3 3 3
MATEMATIKA 3 3 3 4
GIZARTE ZIENTZIAK 3 3 3 3
BALIO ETIKOAK 1 1 1 1
BIOLOGIA GEOLOGIA 3 3
FISIKA KIMIKA 3 3
TEKNOLOGIA 2 2 2
PLASTIKA 1 1 1
MUSIKA 1 1 1
GORPUTZ HEZKUNTZA 2 2 2 2
TUTORETZA 1 1 1 1
DBH 4DK
Esparru soziolinguistikoa 11
Esparru zientifiko teknologikoa 11
Gorputz hezkuntza 2
Ingelesa 3
Balio etikoak 1
Tutoretza 2
Ikasleek ikasgai komunak izateaz gain, aukerakotasunaren barruan hautatutako gaiak ondoko hauek dira:
DBH 1 DBH 2 DBH 3 DBH 4
Informatika tailerra Artisautza tailerra Asmakuntza Tailerra Frantsesa Matematika tailerra
Artisautza tailerra Informatika tailerra Asmakuntza tailerra Ikus entzuneko tailerra
Artisautza tailerra
A AUKERAKOAK: Fisika-Kimika Biologia-Geologia Ekonomia B AUKERAKOAK: Informatika tailerra Plastika eta Espresio Artistikoa Teknologia Frantsesa
1. eta 2. DBHn, astean saio bateko aukerako 2 ikasgai aukeratzen dituzte.
3.DBHn, astean saio bateko aukerako bakarra aukeratzen dute.
4.DBHn, bi motatako aukerako ikasgaiak dituzte:
a) A AUKERAKOAK. Horien artean, astean hiru saioko bi ikasgai aukeratzen dituzte.
b) B AUKERAKOAK. Horien artean, astean hiru saioko ikasgai bat aukeratzen dute.
urteko plana 19/20 18
2.- EGUTEGIA 19-20
3.- ORDUTEGIA
Ikasturte osoan zehar, ohiko ordutegia hau izango da:
Astelehena Asteartea Asteazkena Osteguna Ostirala 08:30-09:25 08:30-09:25 08:30-09:25 08:30-09:25 08:30-09:25 08:30-09:25
09:25-10:20 09:25-10:20 09:25-10:20 09:25-10:20 09:25-10:20 09:25-10:20
10:20-11:15 10:20-11:15 10:20-11:15 10:20-11:15 10:20-11:15 10:20-11:15
11:15-11:35 Jolasgaraia
11:35-12:30 11:35-12:30 11:35-12:30 11:35-12:30 11:35-12:30 11:35-12:30
12:30-13:25 12:30-13:25 12:30-13:25 12:30-13:25 12:30-13:25 12:30-13:25
13:25-13:40 Jolasgaraia
13:40-14:35 13:40-14:35 13:40-14:35 13:40-14:35 13:40-14:35 13:40-14:35
urteko plana 19/20 19
4. EBALUAZIO BILEREN DATAK
NOIZ INFORMEAK IKASLEEI EMAN
AURREEBALUAZIOA irailak 30, urriak 1, 2 eta 3
I . EBALUAZIOA azaroak 25, 26, 27 eta 28 abenduaren 13an
2 . EBALUAZIOA Martxoak 9, 10, 11 eta 12 martxoaren 24ean dbh 3
martxoaren 27an besteak
TARTEKO
EBALUAZIOA
maiatzak 12 eta 13
3. EBALUAZIOA ekainak 10,11, 15 eta 16 DBH 1 eta 2: ekainaren 15ean (ez ohiko-
tara joan beharko dutenak)
DBH 3 : ekainaren 17an
(ez ohiko-tara joan beharko dutenak)
DBH 4 : ekainaren 18an
(ez ohiko-tara joan beharko dutenak)
EZ-OHIKO
AZTERKETAK
ekainak 22 eta 23 ekainaren 24an ( ikasle guztiak)
5.- TUTOREAK
Taldeetako tutoreak eta elkarrizketetarako egunak eta orduak hurrengo hauek dira:
TALDEA ETA TUTOREA ELKARRIZKETARAKO ORDUA
DBH 1A: ITZIAR ZABALETA
Asteazkenetan (10:20 - 11:15)
DBH 1B: KONTXI LULUAGA
Ostegunetan (11:35 – 12:30)
DBH 1C: AINHOA OTERMIN
Asteazkenetan (12:30 - 13:25)
DBH 2A: ISABEL OTAÑO
Asteazkenetan (11:35 - 12:30)
DBH 2B: LUIS MARI ALKORTA
Astearteetan (10:20 - 11:15)
DBH 2C: MARIJO INTXAURRANDIETA
Ostiraletan (10:20 - 11:15)
DBH 3A:
ASIER MARCOS
Astelehenean (11:35 - 12:30)
DBH 3B: URTZI AXPE
Astelehenean (08:30 – 09:25)
DBH 4A: ITZIAR CALAFEL
Ostiraletan (12:30 - 13:25)
DBH 4B: GONTZAL LERA
Ostegunetan (09:25 – 10:20)
DBH 4C: GEORGINA PEÑA
Astearteetan (11:35 - 12:30)
DBH 4DK: IDOIA IBARGUREN/ ARANTZA CALVO
Ostiraletan (08:30 – 09:25) Ostegunetan (08:30 – 09:25)
urteko plana 19/20 20
6- IRAKASLEEN BANAKETA Aitor Okamika Gorputz Hezkuntza: DBH 4
Marcos Nanclares Gorputz hezkuntza: DBH 1, 2 eta 3
Itziar Calafel Gizarte Zientziak : DBH 4
Mari Jose Intxaurrandieta Gizarte Zientziak: DBH 1 eta 2
HNP
Aitor Goñi Balio Etikoak: DBH 1, 2, 3 eta 4
Filosofia: DBH 4
HNP
Urtzi Axpe Gizarte Zientziak: DBH 3
Ekonomia: DBH 4
Arantza Calvo Arlo Sozio-Lingustikoa: DBH 4DK
Gaztelania: DBH 2
Idoia Ibarguren Arlo Zientifiko-Teknologikoa: DBH 4DK
Matematika: DBH 2 eta 3
Nerea Orbegozo Plastika eta Artisautza: DBH 1, 2, 3 eta 4
Asier Etxeberria Teknologia: DBH 1, 2 eta 3
Ikus entzunezko tailerra: DBH 2
Itziar Zabaleta Euskara: DBH 1 eta 2
Georgina Peña Euskara: DBH 4
Indartze neurriak Euskara: DBH 2
Arantxa Goikoetxea Euskara: DBH 2 eta 3
Indartze neurriak-Euskara: DBH 1
HNP
Isabel Otaño Ingelesa:DBH 2
Ingelesa: DBH 4
Frantsesa: DBH 1 eta 4
Asier Marcos Ingelesa : DBH 3 eta 4
Kontxi Luluaga Ingelesa: DBH 1 eta 2
Marivi Chasco Musika: DBH 1, 2 eta 3
Jangela
Luis Mari Alkorta Gaztelania : DBH 1 eta 2
Esther Redondo Gaztelania: DBH 3 eta 4
Irati Bravo Gaztelania: DBH 2
Indartze neurriak-Euskara: DBH 1
Beñat Altuna Informatika: DBH 1, 2 eta 4
PREMIA
Xabier Iribarren Matematika: DBH 1 eta 2
Gontzal Lera Matematika: DBH 3 eta DBH 4
Aitor Ibarguren Matematika: DBH 2A eta DBH 3
Indartze neurriak-Matematika: DBH 2 eta 4
Jose Kaietano Diez Biologia-Geologia: DBH 4
LAP-eko kolaboratzailea
Jangela
AG21
Ainhoa Otermin Biologia Geologia: DBH 1 eta DBH 3
urteko plana 19/20 21
Ana Zabaleta Matematika: DBH 1
Fisika Kimika: DBH 3
Indartze neurriak- Fisika Kimika: DBH 2
Nekane Lizarralde Fisika Kimika: DBH 2 eta DBH 4
A21 arduraduna
Pello Belaskoain Teknologia: DBH 2 eta 4
Kontxi Ugartemendia Pedagogia Terapeutikoa
Testu Liburuen Kudeaketa
Edurne Berridi Pedagogia Terapeutikoa
Nekane Irastorza Orientatzailea
Larraitz Errazkin Asmakuntza: DBH 1 eta 2
Indartze neurriak-Teknologia: DBH 2
7.- IKASTETXEAREN ANTOLAKETA
ZUZENDARITZA TALDEA
ZUZENDARIA: Aitor OKAMIKA
IKASKETABURUA: Pello BELASKOAIN
IDAZKARIA: Jose Kaietano DIEZ
KLAUSTROA
Luis Mari ALKORTA
Itziar CALAFEL
Esther REDONDO
Jose Kaietano DIEZ
Mari Jose INTXAURRANDIETA
Kontxi LULUAGA
Aitor OKAMIKA
Gontzal LERA
Xabier IRIBARREN
Idoia IBARGUREN
Marivi CHASCO
Ainhoa OTERMIN
Asier MARCOS
Irati BRAVO
Asier ETXEBERRIA
Marcos NANCLARES
Georgina PEÑA
Kontxi UGARTEMENDIA
Urtzi AXPE
Arantxa GOIKOETXEA
Nerea ORBEGOZO
Nekane IRASTORZA
Edurne BERRIDI
Aitor GOÑI
Nekane LIZARRALDE
Aitor IBARGUREN
Ana ZABALETA
Beñat ALTUNA
Isabel OTAÑO
Itziar ZABALETA
Arantza CALVO
Pello BELASKOAIN
Larraitz ERRAZKIN
HIZKUNTZA MINTEGIA-1
Esther REDONDO (M. burua)
Luis Mari ALKORTA
Itziar ZABALETA
Georgina PEÑA
Arantxa GOIKOETXEA
Irati BRAVO
HIZKUNTZA MINTEGIA-Ingelesa
Kontxi LULUAGA (Karla RIVAS) Asier MARCOS
Isabel OTAÑO
urteko plana 19/20 22
MATEMATIKA MINTEGIA
Xabier IRIBARREN (M. burua)
Aitor IBARGUREN
Gontzal LERA
NATUR ZIENTZIETAKO MINTEGIA
Nekane LIZARRALDE (M. burua)
Jose Kaietano DIEZ
Ainhoa OTERMIN
Ana ZABALETA
TEKNOLOGIA – PLASTIKA-INFORMATIKA MINTEGIA
Nerea ORBEGOZO (M. burua)
Pello BELASKOAIN
Larraitz ERRAZKIN
Asier ETXEBERRIA
Beñat ALTUNA
GIZARTE ZIENTZIAK MINTEGIA
Marcos NANCLARES (M. burua)
Itziar CALAFEL
Mari Jose INTXAURRANDIETA
Urtzi AXPE
Aitor GOÑI
Aitor OKAMIKA
Marivi CHARCO
ORIENTAZIO MINTEGIA
Nekane IRASTORZA (M. burua)
Kontxi UGARTEMENDIA
Arantza CALVO
Edurne BERRIDI
Idoia IBARGUREN
HIZKUNTZA NORMALKUNTZA BATZORDEA
Aitor GOÑI
Marijo INTXAURRANDIETA
Arantxa GOIKOETXEA
AGENDA 21 eta 50/50 EKIMENA
Nekane LIZARRALDE Jose Kaietano DIEZ
IKT
Beñat ALTUNA
EZ IRAKASLEAK
Administrazio langilea: Edurne DOMINGORENA
Atezaina: Cristina MAGAN
urteko plana 19/20 23
JOSE CAYETANO DIEZ , Oiartzungo ELIZALDE Bigarren Hezkuntzako Institutuko Ordezkaritza Organo Goreneko idazkaria naizenez,
EGIAZTATZEN DUT:
2019ko urriaren 16an izandako bilkuran Institutuko Ordezkaritza Organo Gorenak
(OOG) gehiengo batez onartu duela 2019-20 ikasturteko Ikastetxeko Urteko Plana.
Horrela jasota gera dadin eta dagokion lekuan ondorio egokiak sor ditzan, ziurtagiri
hau luzatu eta sinatzen dut, presidentearen oniritzirekin.
Oiartzunen 2019ko urriaren 16ean
O.I.
PRESIDENTEA
Aitor Okamika Atxabal