Download - Udalberriak 183 eusk

Transcript
Page 1: Udalberriak 183 eusk

Martxoak 6ko Udalbatzan mar-txoaren 8ko adie-razpen instituzio-nala onartu zen, beste gauza batzuen ar-tean.6.-7. orr.

Apirilaren 11n eta 12an Mini Basket txapelketa egingo da Balmasedan. Emakumezkoen zein gizonezkoen taldeak egongo di-ra. 14. orr.

Balmasedako Uda-lak martxan jarri ditu familiako eko-nomiarentzako la-guntzak, beste di-ru-laguntza batzuez gain. 8.-10. orr.

ASTE SANTUAASTE SANTUA

DOAKO ALEA - ALE KOPURUA: 4.200 - GURE UDALAREN INFORMAZIOA - 12. URTEA - APIRILA 2015 - 183. ZK.

Page 2: Udalberriak 183 eusk

LaburkiUdalBerriak2

OHITURA

BALMASEDAKO 2015EKO PASIO BIZIDUNA

Heldu da Balmasedako Gurutze-bi-dearen pasioa berriro bizitzeko or-dua. Herri osoak dena ematen du Na-zareteko Jesusen azken egunak antzezteko; tradizio horrek erlijioa gainditu du eta gure herriaren be-rezko zati bat bihurtu da. Jarraian, aurtengo Pasio Bizidunaren inguruko datu garrantzitsuenak argitaratuko ditugu.

Aurkezpena Carlton hoteleanHilabete askotan entsegu eta presta-lanak egin ondoren, komunikabideei egiten zaien aurkezpena ezinbesteko hitzordua izaten da Balmasedako As-te Santua izango denaren zirrikituak ezagutzeko. Aurten, berriz ere, Bil-boko Carlton hotelean egin zen mar-txoaren 26an.

AntzezpenaOstegun Santua: apirilak 2Azken Afaria:21:30etik aurrera le-henengo antzezpena hasiko da San Severino plazan, elizako portalea eta udaletxeko ataripea erabiliz. Zuzien argi naturalak jazoko diren gertaldie-tatik aterako diren sentsazioak hau-temateko giro bikaina sortuko dute.Gutxi gorabehera ordubetean eszena hauek jokatuko dira: Apaizen Kontzi-lioa, Azken Afaria, Olibondoen Ba-

ratzeko Otoitza, Jesusen atxiloketa eta epaiketa Kaifas buru den apaiz-taldeen aurrean.Ostiral Santua: apirilak 3Gurutze-bidea: Balmasedako Pa-sioko gertaldi ezagun eta drama-tikoena 09:30ean hasiko da, Mojaze-lain. Hiru zati izango ditu, oso desber-dinduak. Pilatoren epaiketa Judaren urkamenduaz hasiko da. Ondoren, epaiketa bera antzeztuko da, baita Jesusen zigorraldia, Barrabasen as-kapena eta Ecce Homo ere. Kondena-tutakoan, Jesusi gurutzea, 65 kilo bai-no gehiagokoa, eramanaraziko diote, eta, Dimas eta Gestas lapurren la-guntzaz, Gurutze-bidea hasiko du. Lehen erorikoa eta Maria Magdale-narekiko eta Andre Mariarekiko to-paketak gertatuko dira. Ekitaldi guztian, Kolitza Abesbatzak Balmase-dako antzinako kantak, Pasioari buruzkoak, abestuko ditu.Gurutze-bidea gune historikoko ka-leetan egingo da, gurutziltzaketa antzezten den tokiraino. Ibilbidean, bigarren erorikoa eta hirugarrena gertatuko dira, Foru Plaza eta San Se-verino plazan, hurrenez hurren. Era berean, ekitaldi horretan Jesusi gu-rutzea eramaten lagundu dion zire-nearra atxilotuko dute eta Veronika-rekiko eta emakume errukitsuekiko topaketa antzeztuko da. Azkenik, pe-nitenteek bat egingo dute.

Kristoren kalbarioaren azken egonal-diak 50 metro zabal eta 15 metro altu den agertoki baten gainean egingo dira. Kolitza Abesbatzaren laguntza duen ekitaldi bat izango da, ikusga-rritasun eta dramatismo handikoa: Jesusek, bere azken hitzak esan on-doren, azken arnasa emango du. Eraitsi egingo dute eta hilobira era-mango dute. Horrela amaituko da antzezpena.

ProzesioakOstegun Santua: apirilak 2Pasoen prozesioa: 19:00etatik au-rrera izango da. San Severino plazatik Hedegile eta Martín Mendia kaleeta-rantz abiatuko dira, eta ondoren abiapuntura itzuliko dira. Erromata-rrek eta penitenteek (oinutsik da-biltzanek eta txanoa eta gurutzeak daramatzatenek) lagun egingo diete pasoei. Kolitza Abesbatzak eta Azkoaga musika-taldeak ere parte hartuko dute.Ostiral Santua: apirilak 3Ehorzketaren prozesioa: 19:00etan hasiko da. Aurreko egune-ko pertsonaia eta pasoekin batera, Magdalenak, Andre Mariak, Vero-nikak, Apostoluek eta goizeko antzezpeneko beste pertsonaia ba-tzuek desfilatuko dute. Pasoen kalita-tearen eta pertsonaien egoera goibe-laren artean, prozesio honi tristura

Gurutze-bide txikiaGure herriko txikien Gurutze-bi-dea aurten apirilaren 10ean eta 11n egingo da (larunbatean eta igandean, hurrenez hurren). Au-rreko edizioetan bezala, ostira-lean Baratzeko Otoitza, Azken Afaria, Atxiloketa eta Epaiketa Sa-nedrinaren aurrean antzeztuko dira, 21:30ean. Larunbatean, 10:30etik aurrera, Guardiaren ka-lejira, Judaren urkamendua, Epaiketa Pilatoren aurrean eta Gurutze-bidea jokatuko dira. Bal-masedako kaleetan barrena ibi-liko dira, Hedegile kaletik Dorre kaleraino; han amaituko da, guru-tziltzaketaz, “Iturriak” izeneko kokalekuan.Parte hartu nahi duten 14 urteko eta gutxiagoko haur guztiek pa-zko-astelehenean 16:30etik au-rrera eman ahalko dute izena He-rriko Etxean (udaletxeko etxabee-tan).

Berrikuntzak haurren Gurutze-bideanApirilaren 7, 8 eta 9rako, entse-guen ostean, haurren Gurutze-bi-dearen antolatzaileek aisialdiko jarduera batzuk prestatu dituzte pare bat ordutan umeak jarduera desberdinetara hurbiltzeko.Multiabentura: apirilaren 7an arku-tiroa, slackline-a, RKB-a, bu-ggy-a eta multiabenturarekin ze-rikusia daukaten gauza asko ge-hiago egin ahalko dituzte.Txiki-Chef: apirilaren 8an parte-hartzaileek errezeta dibertigarri bat prestatuko dute beren eskuez.Zirkua: apirilaren 9an zirkua egongo da; devil stick-a, pilotak, oreka-zilindroa, zapiak, kariokak, jauzilariak, trikimakoak, uztaiak, indiakak, diaboloak, globoflexia, monozikloa etab. ikusiko ditugu bertan.

Aurten Invencible Compañía Farisaica delakoaren 150. urteurrena ospatzen dugu

Page 3: Udalberriak 183 eusk

BALMASEDAKO 2015EKO PASIO BIZIDUNALaburki

3Apirila 15

Gurutze-bide GazteaApirilaren 11n, larunbatean, 21:00ak inguruan, Santo Domin-goko Gurutze-bide Gaztea ha-siko da, eta gure herriko gazteek Azken Afaria eskainiko dute. Apirilaren 12an, igandean, 10:30 inguruan, Baratzeko Otoitza eta Pilatoren epaiketa hasiko dira. Herriko kaleetan ze-har ibili ostean, gurutziltzaketa antzeztuko da. Aurten, aldaketa bat egongo da; izan ere, Azken Afaria eta Pilatoren epaiketa udaletxearen aurrean egingo di-ra eta ez Iturrietan, orain arte egin den bezala. Parte hartu nahi duten gazte guztiek izena eman ahal izango dute udaletxean, pa-zko-astelehenean, 17:00etan. Bestela, aldez aurretik izena eman nahi izanez gero, elkarteak Emakumearen Etxeko azken so-lairuan duen lokalera jo daitezke. Bete beharreko betekizun baka-rrak dira gogoa izatea eta 4 eta 18 urte arteko gaztea izatea. Ani-ma zaitez eta lagundu zure par-taidetzarekin gure-gurea den ohiturari eusten.

MisererePasa den martxoaren 28an, Ko-litza Abesbatzak Aste Santuko jarduerei hasiera eman zien Mi-serere kontzertu jadanik tradi-zionalarekin. Julio Lanuzaren zu-zendaritzapean, Martín Rodrí-guez Seminario jaunaren lan pa-regabea eskaini zen San Severi-no Parrokian. Jose Antonio Ro-mano eta Manuel Jimenez teno-reen, Susana Zabaco sopra-noaren, Sorne Gorozika eta Ja-vier Aguirre bakarlarien eta Abesbatzaren beraren ahotsek, María Jesús Eguía organistare-kin batera, gure herrian arte-on-daretzat dugun lan honekin be-rriro hunkitu gintuzten. Kontzer-tuaren bigarren zatian Balmase-dako Aste Santuko kantu tradi-zionalak eskaini ziren.

sakoneko eta bildutasuneko giro bat ematea erdietsiko da. Ibilbidea San Severino plazan hasi, Hedegile eta Martín Mendia kaleetatik igaro eta abiapuntura itzuliko da.Isiltasunaren prozesioa: 21:30eta-tik aurrera azken paso-prozesioa ha-siko da. Guardia erromatarrak herio-zko isiltasunean lagun egingo die Hi-lerriko Kristoaren eta Nahigabetua-ren pasoei hilerriraino. Han, erres-pontsu labur baten ostean, Kristoaren pasoa bere ohiko kokapenean ipiniko da, kaperako horma batean. Nahiga-betuarekin parrokia-elizara itzuliko dira. Ibilbidea San Severino plazan hasiko da, Pío Bermejillo eta Martín Mendia kaleetatik igaroko da, Millo-nario zubia zeharkatu eta hilerrirako bidea hartuko du.Ostegun eta Ostiral Santuetako erli-jio-ofizioak 18:00etan izango dira, San Severino elizan.

Sarreren salmentaAurten Gurutze-bide Bizidunaren elkarteak plano bat sartu du bere we-bgune berrian, eserleku libreak kontsultatu ahal izateko, egunero gaurkotzen baita. Programa izeneko atalean aurki dezakezu, webgune ho-netan: www.viacrucisbalmaseda.com.

-Enkartur Turismo Bulegoa (Martín Mendia, 2): Ostegun Santuan 17:00etatik 21:00etara.-Klaret Antzokiko txarteldegia (San Juan plaza): Ostiral Santuan 08:00etatik 09:15era.

Prezioak:Ostegun Santuko antzezpena:Aulkiak: 3 euroOrokorra: doanOstiral Santuko antzezpena:1. ilarako aulkiak: 13 euro2. eta 3. ilarako aulkiak: 11 euro4. ilarako aulkiak: 9 euroTribuna: 7 euroZutik: 5 euro

Herri-bazkariaAurten, Balmasedako Gurutze-bide Bizidunaren Elkarteak, orain arteko lunch tradizionalaren ordez, herri-ba-zkari bat antolatuko du. Datorren apirilaren 18an izango da, udal-frontoian, 15:00etan.Senidetasun-bazkari horrek modu batean edo bestean urtez urte herriko Aste Santuan parte hartzen duten emakumeak eta gizonak areago lotzeko balioko du.Joan ahal izateko aldez aurretik erre-serba egin behar da. Elkarteak bere webgunearen bidez (www.viacrucis-balmaseda.com) erreserba hori egite-ko epeak eta moduak iragarriko ditu.

II. argazki-lehiaketa tematikoaJavier María Santa Colomaren oroi-menezko argazki-lehiaketa tema-tikoaren lehen edizioak eduki zuen arrakastaren ostean, Balmasedako Gurutze-bide Bizidunaren Elkarteak urte honetarako parte-hartzea zabal-du du berriro. Sariak nabariak dira; izan ere, irabazleak 1.200 euro jasoko ditu, bigarren saria 800 euro dira eta, horrez gain, 200 euroko accesita emango zaio tokiko obra onenari.Interesa duten pertsona guztiek api-rilaren 2ko 12:00ak baino lehen eman dezakete izena viacrucisbalma-seda.com/concurso web orrian. Arga-zkiak antzezpen guztian atera ahalko

dira, haren igarotze normala eragotzi gabe. Parte-hartzaile bakoitzak ge-hienez bi obra aurkeztu ahal izango ditu. Jatorrizkoak eta argitaragabeak izan beharko dute, formatu bakarra, 30 × 40 cm-koa, eduki beharko dute eta argazkiaren neurri bereko euska-rri zorrotzean edo luma-kartoian bi-dali beharko dira. Horrez gain, euska-rri informatiko bat erantsi beharko da, JPEG edo TIFF formatuan (gehie-nezko bereizmena, 300 DPI) eta RGB ereduan. Obrak 32. posta-kutxara (48800 Balmaseda-Bizkaia) bidaliko dira, Balmasedako Gurutze-bide Bizi-dunaren Elkartearen izenean, edo zu-zenean Pasio Bizidunaren Interpreta-zio Zentroan utziko dira. Argazkien atzealdean goiburu bat eta obraren izenburua ipini beharko dira. Era be-rean, gutun-azal bat bidaliko da; ho-rren barruan, goiburu bera eta egilea-ren datuak egongo dira. Aurkezteko epea apirilaren 21etik maiatzaren 24ra arte egongo da zabalik.

Herritarren eta merkatarien lankidetzaAurreko urteetan bezala, lerro haue-tatik eskatzen dugu apirilaren 2ko 21:30etik 23:00etara, gutxi gorabe-hera, San Severino plazaren inguruko etxebizitzetako eta ostalaritza-esta-blezimenduetako argiak itzaltzeko eta ahalik eta isiltasun handiena gor-detzeko. Gogoan izan ordu eta erdi horretan debekatuta egongo dela ka-le hauetatik zirkulatzea: Dorre, Santo Domingo, La Magdalena pasealekua, Magdalenabarren, Aldapa, Pío Ber-mejillo eta Hedegile.Halaber, arren eskatzen dugu Oste-gun Santuko antzezpena hasi aurreko uneetan etxera ahalik eta modu an-tolatu eta taldekatuenean sartzeko eta establezimenduak 21:15etik au-rrera itxita uzteko.Balmasedako Gurutze-bide Biziduna-ren Elkarteak dendariei orobat es-katzen die beren erakusleihoak Aste Santuarekin zerikusia daukaten moti-boez apaindu eta dekora ditzaten.

Aurten Invencible Compañía Farisaica delakoaren 150. urteurrena ospatzen dugu

Page 4: Udalberriak 183 eusk

LaburkiUdalBerriak4

OHITURA

Trenak Ostiral SanturakoBalmasedako Gurutze-bidearen antzezpena dela-eta, Ostiral San-tuan, apirilak 3, lanegunetan fun-tzionatzen ohi duten trenek zirku-latuko dute. Beraz, honako hauek izango dira ordutegiak:Bilbo-Balmaseda: 7:50, 8:20, 8:50, 9:20 eta 10:20.Balmaseda (Galtzada)-Bilbo: 12:47, 13:17, 13:47, 14:17 eta 14:47.

Tabernak ixteko ordutegiaHonako hauek izango dira Aste Santuan (ostegunetik, apirilak 2, astelehenera arte, hilak 6) taber-nak ixteko ordutegiak:-II. taldea: 04:30era arte.-III. atala: 06:00etara arte.Gogorarazi nahi dugu kanpoal-dean ez dela beirazko edalontzirik erabili behar eta tabernak ixtean dena garbi utzi behar dela.Egun berezi hauetan, udalak beren aisialdi-eskaintzan musika euskal-duna sartzera animatu nahi ditu ostalariak.

Balmasedako Pasioaren Interpretazio ZentroaGogorarazi nahi dugu apirilaren 21etik aurrera Balmasedako Pasio Bizidunaren Interpretazio Zen-troak, Santa Klararen elizan koka-tutakoak, ateak zabalduko dituela berriro.

PERTSONAIA NAGUSIAKHauek izango dira 2015eko Gurutze-bide-ko pertsonaia garrantzitsuenak hezurma-mituko dituzten balmasedarrak:Jesus: Ander MazaZirenearra: Juan Carlos SantibáñezSan Pedro: Juan Carlos MenaSan Joan: Iñigo ZugastiDone Jakue Nagusia: José BorrajoJuda: Alberto AlvaradoAndre Maria: Zuriñe OrioMagdalena: Lorena MonteroVeronika: Ana Laura SantamariaDimas: Gorka MarroGestas: Antón OlazabalBarrabas: Jon Koldo CidPontzio Pilato: Tomás MazaZigorra: Ivan FernándezKaifas: Julen IbargüenKleofas: Juan Ramón GonzálezZerath: Anen ValleJeremias: José Ramón BañosNikodemo: Fernando AgustinoEhuntaria: Eneko Beraza

Invencible Compañía FarisaicaJoan den martxoaren 14an Invenci-ble Compañía Farisaica delakoaren fundazioaren 150. urteurrenaren oroitzapenezko bazkaria egin zen. Bertan, Gurutze-bidean noizbait fari-seu gisa parte hartu duten ia berro-geita hamar pertsona bildu ziren. Zenbait belaunaldi, baita familia be-reko kideak ere, zenbait garaitako beste erromatar batzuekin bildu zi-ren. Anekdota gisa, nabarmendu de-zakegu La Invencible-ren fundatzai-leetako baten zuzeneko ondorengo bi joan zirela. Bizipenak partekatuz gozatu zuten guztiek. Zalantzarik ga-be, gogoan izateko egun bat.

Jesusen bazkariaJoan den martxoaren 21ean Balma-sedako Aste Santuan Jesu Kristo pertsonaia antzeztu duten pertsonen XII. bilera izan zen. Jardunaldi hori dagoeneko tradizional bihurtu da. Azken Afariaren oraingo entsegua-ren aurretiko bilera bat izan zen eta, gero, senidetasun-bazkari bat egin zuten Ander Mazari, aurten Jesu Kris-to antzeztuko duen gazteari, babes osoa emateko.Pertsonaia hori hezurmamitu zuen pertsona bizi zaharrenak 1943an

egin zuen, eta 50eko eta 60ko ha-markadetan egin zuten pertsona batzuk erregulartasunez joaten dira bazkarira. Oroitzapenak eta bizipe-nak 1943. urtetik gure garaira arte.

Magdalenen bileraEra berean, Maria Magdalena antzeztu duten emakumeak ere egun horretan bildu ziren, duela 8 urtetik tradizionala den moduan, Lorena Monterori, 2015eko Magdalenari, babesa emateko.

DoluminaBalmasedako Gurutze-bide Bizidu-naren Elkarteak lerro hauek erabili nahi ditu Alberto Barcenillaren fami-lia eta adiskideei dolumina adieraz-teko. 1991n Jesu Kristo izan zen eta gure Gurutze-bidean parte hartzen zuen eta konpromisoa zeukan. Zure galera nabarmen sentitzen dugu, la-guna. Ez adiorik.

Gurutze-bidearen bazkariak, bilerak eta oroigarriak

Ander Maza y Lorena Montero

Balmasedako Pasio Bizidunaren Interpretazio

Zentroa

Alberto Barcenilla

Page 5: Udalberriak 183 eusk

Aurten, Berdintasun Arloak mar-txoaren 8a, Emakumearen Nazioar-teko Eguna, ospatzeko antolatu di-tuen jarduerei, lehenengo aldiz, fa-milian kirola egiteko egun bat gehitu zaie, "Emakumeak Aurrera" izeneko berdintasunaren aldeko txapelketa abiapuntutzat hartuta. Ez dago za-lantzarik jarduera horrek aparteko arrakasta lortu duela. Izan ere, 800 pertsonak baino gehiagok eman du-

te izena, eta 1.973,85 euro bildu dira; San Filippo-ren sindromea ikertzeko eta haren aurka borrokatzeko erabi-liko dira. Lehiarik gabeko proba hori baino gutxi gorabehera bi aste lehe-nago, izena ematean oparitzen zituz-ten kamisetak amaitu egin ziren, eta txapelketaren egunean ibilbidea emakumeen, gizonen eta umeen marea arrosa bihurtu zen.Berdintasun Arloak eskerrak eman nahi dizkie ekitaldi hau eta Errotare-na kiroldegian antolatutako gaine-rako kirol-jarduerak posible egin di-tuzten boluntario, laguntzaile eta parte-hartzaileei, bai eta Zoko Mai-teri, Balmasedako Txirrindularitza Elkarteari, Herri Krossari, Babes Zibi-lari, Gurutze Gorriari, Enkarturri, Euskalvasori eta Kaikuri ere. Eskerrik asko guztioi. Zalantzarik gabe, dato-

rren urtean berriz egingo dugu.Aurtengo beste berrikuntza bat Ber-dintasunaren aldeko Selfie eta Goi-buruen Lehiaketaren lehen edizioa izan da, eta Jon Borregan balmase-darrak irabazi du. "Koloreak kolore! Emakumeak Adore!" goiburuaz, emakumeek bizitzari baikortasunez aurre egiteko dituzten kemena, au-sardia, indarra, energia eta ikuspegi koloretsu hori irudikatu nahi izan di-tu. Horretarako, koloreekin eta "ado-re" hitzarekin jolastu da, euskaraz adiera asko ditu-eta, goian aipatu-riko ildotik. Zorionak, Jon!Ohi bezala, martxoaren 8ko aste guztian beste jarduera batzuk egin dira, hala nola txangoak, hitzaldiak, bideo-foruma, etab. Udalak berriro ere berdintasunarekin duen konpro-misoa gogorarazi nahi izan zuen, adierazpen instituzional baten bidez. Horren inguruan gehiago jakin nahi baduzu, ikusi martxoko ohiko osoko bilkurari buruzko artikulua, zenbaki honetan bertan (6. or.).Eskerrak eman nahi dizkiegu jardue-ra horiek aurrera eramateko parte hartu duten eta elkarlanean aritu di-ren pertsona guztiei. Lan ugari egin behar da oraindik. Beharrezkoa da gogoraraztea gizonek eta emaku-meek baldintza beretan bizi behar dugula gizarte hobe bat lortzeko. Emakumeak aurrera!

Laburki

5Apirila 15

Masaje linfatikoaMasaje linfatiko batez geure burua zaintzeko hurrengo hitzor-duak apirilaren 23an eta maiatzaren 21ean izango dira, 9:00etatik 13:00etara. Saio horie-taz gozatzeko ezinbestekoa da aurretik Emakumearen Etxean hitzordua eskatzea. Aurten ere prezioa 32 euro izango dira, Ber-dintasun Zinegotzitzak laguntzen baitio zerbitzu horri.

Doako zerbitzu juridikoaBerdintasun Sailak Emakumearen Etxean doako zerbitzu juridikoa eskaintzen jarraitzen du, astele-henero txandakako ordutegietan. Arazorik badaukazu eta legeak horri buruz zer dioen jakin beharra baduzu, erabaki egokiena hartze-ko lege-aholkularitza jaso nahi baduzu edo legearekin zerikusia duen edozein zalantza badauka-zu, hitzordua eskatu eta zerbitzu hau erabil dezakezu. Jarraian da-tozen asteetarako egutegia argi-taratuko dugu:-Apirilak 13: 16:30etik 19:30era.-Apirilak 20: 9:30etik 12:30era.-Apirilak 27: 16:30etik 19:30era.-Maiatzak 4: 9:30etik 12:30era.-Maiatzak 11: 16:30etik 19:30era.

Bideo-foruma: “Dos días, una noche”Apirilaren 30ean Jean-Pierre Dardenne eta Luc Dardenne-k zu-zendutako “Dos días, una noche” filmaz gozatuko dugu. Sandrak bere lagunak bisitatu eta aparteko ordainsariari uko egiteko konben-tzitu behar ditu asteburu baka-rrean, horrela, berak bere lanare-kin jarraitu ahal izango baitu. Bere senarrak laguntzen dio babesa emateko. Emanaldia 17:00etan izango da Emakumearen Etxean eta, jarraian, kafea prestatuko du-te filmaren inguruan hitz egiteko.

Berdintasunari eskainitako astea

2015eko gazte-trukeak

BERDINTASUNA

GAZTERIA

Balmasedako Gazteria Zer-bitzua, BalmaZ, urte honeta-rako trukeak prestatzen ari da. Oraingoz, badakigu bat 15 eta 17 urte bitarteko gazteentzat eta beste bat 18 eta 24 urte bi-tartekoentzat izango dela. Par-te hartu nahi baduzu, ez izan zalantzarik eta joan edo deitu BalmaZen bulegoetara. Era be-rean, [email protected] helbi-dean informa zaitezke. Aurretik izena emateko epea apirila-ren 24ra arte izango da. Go-goratu plazak mugatuta dau-dela.

Marea arrosa Hedegile kalean

Jon Borreganen selfia

Jantokiko eta eskola- jolastokiko begirale-ikastaroa

BalmaZ Dance Club

Magia-lantegia18 eta 30 urte bitartean badauzkazu eta jantokiko eta eskola-jolastokiko begira-le gisa trebatu nahi baduzu, BalmaZek aukera eskaintzen dizu antolatzen ari diren ikastaro baten bidez. Apirilaren 28an eta 30ean eta maiatzaren 5ean eta 7an emango da, arratsaldeko ordutegian. Prezioa 15 euro izango da Balmasedan erroldatutakoentzat, eta 25 euro beste udalerri batzuetan errol-datutakoentzat. Apirilaren 18a baino le-hen eman beharko da izena, BalmaZen bulegoetan, eta gure herriko pertsonek edukiko dute lehentasuna. Tokia orain-dik baieztatzeke dago. Mugi zaitez, pla-zak mugatuta daudelako.

BalmaZek 12 eta 16 urte bitarteko gaz-teentzako dantza-ikastaro bat antolatu du. Apirilaren 14tik ekainaren 18ra arte, gor-de itzazu astearteak eta ostegunak Emaku-mearen Etxean dantzatzen ezin hobeto pa-satzeko. Eman izena lehenbailehen Balma-Zen bulegoetan, 10 euroan, plazak mugatuta daudelako.

Atsegin duzu magia? BalmaZek datorren apirilaren 16an 19etan Gaztetxokoan emango den lantegi batean parte hartzera animatzen zaitu. 12 eta 17 urte bitartean ba-dauzkazu, zatoz fantasiazko mundu hori eza-gutzera Oliver Magoaren eskutik. Aldez au-rretik eman izena, apirilaren 10era arte.

Page 6: Udalberriak 183 eusk

Martxoko ohiko osoko bilkura joan den 6an egin zen eta puntu-zerrenda luzea eduki zuen. 2014ko abendua-ren 29ko eta 2015eko urtarrilaren 16ko bilkuren aktak aho batez onartu ostean, iazko laugarren hiru-hilekoko berankortasun-txostena aurkeztu zen. Horri dagokionez, az-pimarragarria da aldi horretan egin-dako 418 ordainketetatik % 85 epean egin direla eta egiteke dauden 22 ordainketetatik % 68 epean dau-dela. Batez besteko ordainketa-al-dia, araudiak adierazten dituen for-mulak aplikatu ostean, -0,24 egun dira. Aurreko hiruhilekoan, bilakaera konparatzeko, epean ordaindutako fakturak % 48 izan ziren, eta batez besteko ordainketa-aldia, berriz, 13,41 egun.Eguneko hirugarren puntuan, aurre-ko Udalberriak aldizkarian aurreratu genuen proiektu bat aurkeztu zen; hori egiteko, udaleko sail guztiek lan egin dute. Izapideen Eskuliburua da, eta martxoaren 20tik aurrera udalaren web orrian (www.balmase-da.net) kontsultatzeko eskuragarri egongo da. Alkatea aurkezpen horre-taz baliatu zen bere izenean eta go-bernu-taldearen izenean proiektu hori egitean tartean egon diren lan-gile guztiei esker ona adierazteko eta zoriontzeko. Hurrengo orrialdean daukazu horren gaineko informazio gehiago.Ondoren, 2015eko Euskara Bizibe-rritzeko Plan Nagusia onartu zen, CLIren abstentzioarekin eta ordezka-ritza duten gainerako taldeen boto

positiboarekin. Aurten, ekintzeta-rako eta jardueretarako partida 49.000 euro dira, eta kopuru horri udalak Eusko Jaurlaritzatik eta Bi-zkaiko Foru Aldunditik jasotzen di-tuen diru-laguntzak gehituko zaiz-kio.Azpimarragarria da aurreko urteetan harrera edo balorazio onena izan du-ten jarduerek, adibidez Mintzodro-moak eta Bertsolaritzak, jarraituta-suna edukiko dutela. “Lagun txikiak zapatuetan”, aldizkari honetan ja-danik aipatu dugun proiektua, aur-ten egingo diren berrikuntzetariko bat da.Aurretiazko Jakinarazpenaren Ordenantzaren hasieran aho batez onetsi zen. Arestian aipatutako Izapi-deen Eskuliburuaren lantaldearen barruan, errepikatu diren gaietariko bat izan da garrantzi txikiko obratzat jo daitekeenean obra txikiko lizen-tzia eskuratzeko prozeduraren sin-plifikazioa izan da. Ordenantza be-rriak eskari horri erantzun nahi dio eta mota horretako lanak erraztu eta azkartuko ditu.Aurretiazko jakinarazpenaren inpri-makian bertan honako hauek sar-tuko dira: lizentziaren menpe dau-den obrak, aurkeztu beharreko doku-mentazioa eta jakinarazpen bat. Azken horrek obrak hasteko gaitzen du eskatzailea baldin eta 7 eguneko epean eta udal-tasak likidatu ostean aurkako berariazko komunikaziorik jasotzen ez badu.Era berean, Elkarwork lokalari buruzko ordenantza, laster funtzio-

natzen hasiko diren enpresen minte-gia erabiltzekoa, hasieran aho batez onetsi zen, baina aurretik EH Bilduk aurkeztutako zazpi zuzenketa bozka-tu ziren. Talde guztien aldeko bo-toekin, bi onetsi zien: Elkarworken Marko Legalari dagokion bigarren artikuluan indarrean dauden Orde-nantza Fiskalak sartzea eta hilabete-ko epean espazio-eskaerak ebazteko konpromisoa. Halaber, ekintzai-leentzat garestiegitzat jo zen honda-kin bereziak ezabatzeko betebeha-rra, udalean badaudenak baliatu ahal dira-eta. Hala ere, onetsi zen udalarekin sinatuta daukan ezein kontratutan xedatuta ez dagoen hondakinen ezabaketa adjudikazio-dunaren kontura izatea, kostu gehi-garri bat dakarrelako.CLIren abstentzioarekin eta PNVren, EH Bilduren eta Talde Sozialistaren aldeko botoarekin (kasu honetan, alkateak bere botoa ez erabili nahia-go izan zuen), León Trucios egoit-zarentzako diru-laguntza onetsi egin zen. Nabarmentzekoa da hertsi-ki ez dela udalbatzaren eskumena, baina talde politiko guztiei parte ha-rrarazi nahi izan zitzaien.Diru-laguntzaren arrazoia aipatu-tako egoitzak otsailean egin zuen es-kaera da, eraikinean zentzumen anitzeko gela bat instalatzeko. Zer-bitzu berri horrek egoiliarrentzat ekar ditzakeen onurez gain, funda-zioarentzako jarduera berri bat ere bada; izan ere, dauzkan baliabideak erabiliz, diru-sarrera gehigarriak sortzeko aukera izango luke.

Laburki6

Hurrengo osoko bilkuraUdal eta Batzar Nagusietarako hauteskundeak direla-eta, dato-rren maiatzaren 25ean izango baitira, maiatzeko ohiko osoko bilkura apirilaren 29ra aurrera-tu da. Horrela, gai-zerrendan hauteskunde-mahaien zozketa sartu ahal izango da. Beti bezala, goizeko 09:00etan izango da, Udaletxeko Osoko Bilkuren Are-toan (1. solairuan).

Poposatu ikastaro bat UdalariIkastaro bat egiteko gogoa duzu eta Balmasedan izatea nahi du-zu? Ikasi nahi duten balmaseda-rren behar eta gustuak ezagutze-ko, ikastaroak eta tailerrak pro-posatu ditzazun eskatzen dizugu. Anima zaitez eta esan zure inte-resak, orrialde honetan agertzen den kupoia betez eta Emakumea-ren Etxean eta Gaztezerreko bu-legoetan aurkituko dituzun ku-txan botaz. Abuztuaren 17ra ar-te duzu.

UdalBerriak

MARTXOAREN 6KO OHIKO OSOKO BILKURAUDALBATZA

Zinegotziak emakume eta gizonen arteko berdintasunaren alde

Gizona naizEmakumea naiz

Ikastaro hauek ditut gogoko:

IKASTARO ETA TAILERRAK

Page 7: Udalberriak 183 eusk

LaburkiApirila 15 7

Atzerritartasunari buruzko hitzaldiaDatorren apirilaren 23an, 17:30etik 19:00etara, Immigrazio Sailak atzerritartasunari buruzko doako hitzaldi bat eskainiko du. Jardueraren formatua pertsonali-zatua izango da; izan ere, berta-ratzen den jendearen kasu praktikoak azalduko dira. Jose Za-rauzek, atzerritartasun eta immi-grazioren gaineko zuzenbidean adituak, eskainiko du hitzaldia. Anima zaitez parte hartzera eta atzerritarrei buruzko legearen, egin beharreko izapideen eta aba-rren inguruan dituzun zalantza guztiak argitzera. Kultur Etxean.

Eskuragarri dago Izapideen Eskuliburua

Udal-webgunean kontsulta daiteke jadanik Izapideen Eskuliburua, “Uda-la” atalean. Hasierako orrialdetik zu-zeneko estekaren bidez edo berri ho-nen amaieran aurkituko duzun lotu-ratik sar zaitezke. Era berean, proiek-tu hori formatu digitalean eskuraga-rri dago Issuu.com webgunean. Uda-leko sail guztiek lagundu dute agiria

osatzen, eta herritarrek udalarekin egin ditzaketen izapideei buruzko in-formazioa modu argi eta errazean biltzen du. Izapide bakoitzerako fitxa bat sortu da. Bertan, honako hauek azaltzen dira: zertan datzan, nork es-ka dezakeen, zein agiri aurkeztu be-har den, non izapidetzen den, kostua (edukiz gero), ebazteko epea, izapi-dea oinarritzen den lege-esparrua, eskaera jaso ostean bideratzen den prozedura, geroko izapideen labur-pena eta, azalpen gehigarririk behar izanez gero, oharrak ere bai. Zenbait kasutan, aurkeztu behar diren agiri batzuk zuzenean fitxatik deskarga daitezke.Nabarmendu behar da Izapideen Es-kuliburua agiri bizia dela eta proze-durak aldatzen diren heinean alda-tuko dela. Halaber, guztien laguntzaz hobetzea nahi dugu. Horretarako,

erabiltzaileak beren iradokizunak bi-daltzera animatzen ditugu akats edo hobetzeko aukeraren bat ikusten ba-dute. Horretarako, mezu bat bidal de-zakete [email protected] helbide elektronikora.Datozen asteetan Eskuliburu hori zenbait udal-bulegotan kontsultatu ahal izango da. Modu horretan, pa-perezko kopiak egongo dira Udalaren Bulego Orokorretan, Bulego Tek-nikoan, Zerga-bilketarako Bulegoan, Kultur Etxeko Bulegoan, udal-liburu-tegian, Emakumearen Etxean, Erro-tarena kiroldegian, Gazteria Bule-goan, Enkarturren eta etorkizuneko Elkarwork lokalean (Pío Bermejillo, 38). Erabilera errazte aldera, QR kode bat sortu da telefono mugikor adimendu-naren bidez ere Izapideen Eskuli-burua ikusteko.

MARTXOAREN 6KO OHIKO OSOKO BILKURAPNVren aldeko botoekin, CLIren eta Talde Sozialistaren abstentzioarekin eta EH Bilduren aurkako botoarekin, Ur Partzuergoaren Estatutuen Al-daketa onetsi egin zen zenbait ar-tikuluei dagokienez, erakunde hori Bizkaiko Foru Aldundiari atxikitzeko asmoz.CLIren, EH Bilduren, Talde Sozialista eta PNVren aldeko botoekin, Talle-res Fabio Murgarekiko (TFM) hitzarmenaren aldaketa onetsi egin zen. Obren errealitatea eta proiektu konplikatuaren bilakaera direla-eta, aldaketa horren bidez udalak TFMk jarritako 6 milioi euroak itzultzeko epea luzatu du, aipatutako funtsak planta berria eraikitzeko obrak hasteko erabili behar izan arte eta, gehienez, urte honetako aben-duaren 31ra arte. Bestalde, TFMk 2015eko ekainaren 30era arte luzatu du udalak Arlako lurzati pribatu guztiz urbanizatua emateko gehie-nezko epea.Eguneko hamargarren eta hamaika-garren puntuak aho batez onetsi zi-ren. Horrela, Miren Josune Santama-rina Rodríguezek 125 zenbakiko mendiko 25. eta 29. lurzatien titular-tasuna aldatzeko eta Manuel Santa-marina Fernándezen izenean ipintze-

ko egindako eskaerari baiezkoa eman zitzaion. Halaber, Manuel An-drés Becerrak 125 zenbakiko men-diko 49. lurzatiaren titulartasuna al-datzeko eta Manuel Becerra Romá-nen izenean ipintzeko egindako es-kaerak baiezkoa jaso zuen.

Bigarren zatiaOsoko bilkuraren bigarren zatira zen-bait mozio eraman zituzten, baita EH Bilduk aurkeztutako galderak eta eskaerak ere. Modu horretan, Bal-masedako Udalaren mozioa aho ba-tez onetsi zen; horrek Enkarterritik EHUrako ibilbidea egiten duen auto-busa (orain dela gutxi abiarazi baita zerbitzua) Gurutzetako Ospitalean ere gelditzeko aukera mahai gainean jarri da, zerbitzu medikoen erabiltzai-leen eskaerari erantzuteko.EH Bildu abstenitu egin zen, eta gai-nerako taldeek PNVk aurkeztutako mozioa, gure eskualdean ospitale bat abian jartzeari buruzkoa, ones-tearen aldeko botoa eman zuten.EH Bilduk gure herrian sinbolo fran-kistak kentzeko eskatzeari buruz aur-keztutako mozioak aho batez aldeko erantzuna jaso zuen.Martxoaren 8a, Emakumearen Na-

zioarteko Eguna, dela-eta egindako adierazpen instituzionalaren onespenak boto-korrelazio berbera izan zuen. Aurreko urteetan bezala, udalak argi utzi nahi izan du emaku-meen eta gizonen arteko berdinta-suna giza eskubide bat ez ezik gure gizartearen giza garapenerako, gara-pen sozialerako eta ekonomikorako funtsezko eta beharrezko faktore bat ere badela. Horregatik, Euskadi aske eta garatu baten aldeko apustua egin du, eta hori ezinezkoa da biztan-leriaren erdiak aukera berak ez badi-tu.Era berean, balmasedar guztiak erre-bindikazio horretan parte hartzera animatu zituen.Osoko bilkura bukatzeko, EH Bilduk presazko mozio bat aurkeztu zuen etxerik gabeko pertsonentzako ha-rrera-eraikin bat arinago abian jartzeko asmoz. Mozioaren presako-tasuna baztertu egin zen, PNVren aurkako botoekin eta CLIren eta Tal-de Sozialistaren aldeko botoekin, eta, hortaz, mozioa hurrengo osoko bilkurarako utzi zen.Osoko bilkura horren eta aurrekoen bideo osoa udalaren webgunean (www.balmaseda.net) ikusi ahal izango da laster.

Izapideen Eskuliburua

·Instalazioak·Konponketak

·Aparatu sanitarioak·Sukalde eta komunetako

konponketak...

Telefonoa: 687 535 874 BALMASEDA

Page 8: Udalberriak 183 eusk

Laburki8

Uholdeak direla-eta egin beharreko eraikuntza lanakUrtarrila amaierako eta otsaila hasierako euri indartsuek kalte ugari eragin dituzte. Kalte horiek konpontzen ari dira eta berriro ez gertatzeko neurriak hartzen da-biltza. Horrela, Enkarterri etorbi-dearekin mugakide den mendia-ren mazela uholdeek eraman zu-tenez, urak biltzeko kutxatila bat buxatu egin da, 57. zenbakidun atariaren parean eta 44tik 54ra. Larrialdietako lehendabiziko jar-duerak burutu ondoren, edukiera handiagoko beste kutxatila bat egiteko erabakia hartu da, uretan gora jardungo dute berriz erama-tea ekiditeko dekantazio-putzu batekin eta gorago aipatutako bi puntuen artean betoizko ubide bat egingo dute uraren abiadura moteltzeko osagaiekin. Euriek hilerriko hormaren zati bat ere jaustea eragin zuten. Horma osorik hormigoi armatuarekin be-rrezartzeko lanak hasi dira.Salinillas futbol zelaiaren ezpon-daren zati bat higitu egin da. Jau-sitako lurrak eta lokatza garbitu egin dira, atzealdeko zelaia garbi-tu egingo da urak ezin hobe biltzeko egokitzeko eta betoizko horma bat egingo da orain da-goen hormaren lekutik harmaila-rekin lotzen deneraino, ezponda-ren lurrak geldiarazteko.Euriak berekin eraman zituen sa-neamendu orokorraren kutxatila-ren estalki batzuk; ondorioz, ku-txatiletan ura eta mota guztietako hondakinak sartu ziren. Kolekto-rearen garbiketa orokorra egitea eta estalkiak berriz jartzea propo-satzen da. Pandozales auzora sartzeko erre-pidearen alde bat hondoratu dela ere hauteman dute. Sortutako pitzadurak konpontzeko, galtza-da-tartea altxatuko da eta zoru zurrun baten bidez jarriko da be-rriz.Presa Encimera kaleko mazela ere irristatu egin da pilatutako euriak direla-eta. Horri irtenbidea ema-teko, mazela irristatzen denean kontrolatzeko erabiltzeko sistema bat instalatuko da.

UdalBerriak

69.000 EURO FAMILIAKO EKONOMIEI LAGUNTZEKOUdalak berriz ere martxan jarri ditu familiako ekonomientzako diru-la-guntzak. Diru-laguntzak 58.000 eu-rokoak izango dira gehi beste 11.000 euro premiazko beharrizanetarako. Diru-laguntzak ez dira elkarrekin ba-teragarriak eta eskabidea aurtengo irailaren 1etik azaroaren 3ra aur-keztu behar da udaleko bulego nagu-sietan. Diru-laguntza hauek guztiak ematea aurrekontu gordailu nahikoa egoteak baldintzatzen du eta au-rreikusitako kreditua eskaera guztientzat nahikoa ez bada, hainba-natu egingo da. Diru-laguntza horien onuradun izan daitezke Balmasedan erroldatutako eta gutxienez 3 urteko antzinatasun etengabekoa duten pertsona eta fa-milia unitateak, baliabide ekono-miko nahikorik gabekoak. Diru-la-guntza emateko, familiako diru-sa-rreren kalkulua laneko errentak ge-hituz egingo da. Horretarako, 2014ko ekitaldikoak zenbatuko dira eta ezin izango da izan familia buruko 14.000 € garbi baino gehiago. Muga hori bi-der 1,2 egingo da hirugarren kide bat balego, bider 1,3 laugarren kide bat balego eta bider 1,4 bost kide edo gehiago baleude. Pentsioetatik era-torritako diru-sarrerak beste familia buru bat bezala zenbatuko dira, zurztasun-pentsioak izan ezik. Gura-so bakarreko familia unitateen ka-suan, familia buruak 17.000 euroko diru-sarrerak izan behar ditu, gehie-nez. Era berean, ezin izango da eduki balio nabarmeneko ondasunik, ohiko etxebizitza, garajea eta trastelekua kenduta.Hauek dira diruz lagunduko diren kontzeptuak:OHZren ordainketaEskatzailearen ohiko etxebizitzaren Ondasun Higiezinen gaineko Zerga-ren (OHZ) ordainagiriaren kon-pentsazioa aurtengo ordainagiriaren % 90 izango da gehienez, bai titula-rra izan zein errentaria, eta familia unitate bakoitzarentzat 200 euro izango dira gehienez. Diru-laguntza honetara bideratutako partida 11.000 eurokoa da.

Eskolarako arropa eta kirol materiala22.500 euroko partidarekin esko-latzetik eratorritako familia zamak arintzen laguntzea da asmoa, gure herriko txikizkako merkataritza-rentzako laguntza sustatzeko. Diru-laguntzaren zenbatekoa 50 eurokoa izango da gehienez Haur Hezkuntzan matrikulatutako ume bakoitzeko (30 eurokoa baldin eta fakturen osotasuna Balmasedako txikizkako merkataritzari ez badago-kio) eta 120 eurokoa Lehen Hezkuntzan edo Derrigorrezko Biga-rren Hezkuntzan matrikulatutako ume bakoitzeko (90 eurokoa baldin eta material guztia gure dendetan erosi ez badute). Zenbatekoa ez da izango ume bakoitzak justifika de-zakeen kirol materiala eta eskola-rako arroparen gastuaren % 100 bai-no gehiago. Horretarako, Balmase-dako txikizkako merkataritzatzat hartuko dira gure herriko ikastetxee-tako Guraso Elkarteek emandako fakturak.

Bainuontzia kendu eta dutxa platera jartzea6.500 euroko partida ere prestatu da eskatzailearen ohiko etxebizitzan bainuontzia kendu eta dutxa-platera jartzeko. Ezinbestekoa da obra 2014ko azaroaren 4aren eta eskabi-deak aurkezteko epearen artean burutu izana. Diru-laguntzaren zenbatekoa, gehienez, gastuen oso-tasunaren % 20koa izango da eta 300 euro izango da muga.Aurkeztutako eskabideek kontzeptu hau finantzatzeko aurreikusitako kreditua gainditzen badute, lehenta-suna emango zaie % 33 edo gehia-goko eta % 65 baino gutxiagoko ez-gaitasun-maila aitortu zaien pertso-nei, mugitzeko gaitasuna murriztuta baitute; ondoren, % 65 edo gehia-goko ezgaitasun-maila duten pertso-nei; mugikortasuna kaltetuta ez du-ten pertsona ezgaituei eta, azkenik, pertsona jubilatuei. Diru-laguntzaren zenbatekoak % 30 murriztuko dira egoitza fiskala Bal-masedatik kanpo duten enpresek burutzen badituzte obrak.

DIRU-LAGUNTZAK

Page 9: Udalberriak 183 eusk

LaburkiApirila 15 9

Lapurretak saihesteko segurtasun aholkuakAste Santuaren etorrerak, ospa-kizunetan egongo den jendetza dela-eta, Balmasedako herriaren eguneroko errutinan aldaketa handia dakar. Zoritxarrez, ohikoa da egun horietan lapurretak ger-tatzeko, diru zorroa edo sake-lakoa kentzeko eta beste delitu batzuk gertatzeko arriskua han-ditzea. Horregatik, Balmasedako Ertzaintzak honako aholku hauek ematen dizkigu:Poltsa eramanez gero, horrek ire-kitzea zailtzen duen itxigailua izan behar du eta beti ikusteko moduan eraman behar da, adibi-dez, gorputzaren aurrealdean eta poltsaren gainean esku bat jarriz. -Baliozko objektuak poltsaren barruko konpartimenduetan ba-natu.-Ez eraman diru guztia diru zo-rroan. Erabili, adibidez, aurreal-deko poltsikoak.-Besteak beste eskaerak eta dokumentuak sinatzera gonbi-datzen gaituzten pertsonez mes-fidatzea, izan ere, diru zorrotik NAN ateratzea beharrezkoa da jarduera horietan.-Ez erakutsi sakelakoa leku jen-detsuetan.Lapurreta, gorabehera, susmo, eta abarren aurrean, jo Ertzaintzarengana 946102478 telefono zenbakian, udaltzain-goarengana 657795800 telefono zenbakian edo deitu 112 zenba-kira.

Lapurretak nola saihestu

69.000 EURO FAMILIAKO EKONOMIEI LAGUNTZEKO

Euskara ikasteaDiru-laguntzak jaso ahal izango di-tuzte 2014-2015eko ikasturtean HA-BEk homologatutako euskaltegi pu-bliko zein pribatuetan euskara ikas-taroak burutu dituzten pertsonek. Barnetegiei dagokienez, matrikula gastuak besterik ez da diruz lagun-duko. Ez dira diruz lagunduko Guraso Elkarteek edo zentroek eurek antola-tzen dituzten euskarari lotutako es-kolaz kanpoko ekintzak, ez eta en-presek diruz laguntzen dituzten ikas-taroak ere.Ikaslea gutxienez emandako orduen % 90era joan behar izango da eta egindako maila gainditu behar izan-go du edo ikastaroa ondo baliatu duela egiaztatu.Diru-laguntza ordaindutako ma-

trikula gastuen % 40rainokoa izan daiteke. Ikastaroa egiten duena De-rrigorrezko Bigarren Hezkuntzan edo Batxilergoan matrikulatuta baldin badago, diru-laguntza ordaindutako matrikula gastuen % 60rainokoa izan ahalko da. Eskatzaileak haurtzaroarekin harreman estua ba-du, guraso, ama (familia harreman homologoa ere) zein Lehen Hezkuntzako 6. mailara arteko umeen hezkuntza edo aisialdiko lan-gile izateagatik, diru-laguntza % 70ekoa ere izan daiteke. Pertsona bakoitzak diru-laguntza bakarra es-ka dezake. Euskara ikasteko au-rreikusitako partida 8.500 eurokoa da.Teilatuak, aurrealdea eta ezkaratzakTeilatuak, fatxadak eta ezkaratzak birgaitzeko eta horrela etxebizitza-rako sarbidea hobetzeko, 6.000 eu-roko partida prestatu da. Diruz la-gundu ahal izango dira birgaitzeko jarduketa babestuak (% 9 emango zaie Birgaitze Integralaren guneko etxebizitzei eta % 4,5 gune horreta-tik kanpo kokatzen direnei), fatxade-tarako pintura materialen kostuak, betiere Gune Historikoaren kolore katalogoan oinarrituta, herri jabaria aldamioekin okupatzeagatik sortu-tako kostuak (60 euro 10 m2-ko eta 15 egunean behin edo frakzioko 300 euroko mugarekin), edukiontziak (30 euro bakoitzeko eta 7 egunean behin edo frakzioko 150 euroko mugare-kin) eta fatxada eta teilatuak bir-gaitzeko proiektu teknikoen obren idaztea eta zuzentzea (% 50eraino, 300 euroko mugarekin).Diru-laguntzaren zenbatekoak % 30 murriztuko dira egoitza fiskala Bal-masedatik kanpo duten enpresek burutzen badituzte obrak. Obra 2014ko azaroaren 4a eta eskabideak aurkezteko epearen artean burutu izan beharko da.

Igogailuak jartzeaAurrekontuko 1.500 euroko partida-rekin igogailua ez orain ez inoiz izan ez duten 15 urte baino zaharragoak diren eraikuntzen elementu komune-tan igogailuak jartzeko obrak ere di-ruz lagunduko dira. Eusko Jaurla-ritzak diru-laguntza eskaintzen dien obrei bakarrik diruz lagunduko zaie. Zenbatekoa proiektua idazteak eta zuzentzeak kostatzen duenaren % 50 izango da, gehienez 300 euroko mugarekin eta gehienez % 20 igo-gailua jartzetik eratorritako gastuen derramatik, gehienez 300 eurorekin, eskatzailearen partaidetza kuotaren arabera.Diru-laguntzaren zenbatekoak % 30 murriztuko dira egoitza fiskala Bal-masedatik kanpo duten enpresek burutzen badituzte obrak. Obra 2014ko azaroaren 4a eta eskabideak aurkezteko epearen artean burutu izan beharko da.Langabetuentzako joan-etorriakAzkenik, Lanbidek homologatzen di-tuen prestakuntza jarduerak egiten dituzten langabetuen joan-etorrie-tan laguntzeko 2.000 euroko partida gordailatu da. Eskatzaileak Euskal Enplegu Zerbitzuan izena eman izan beharko du eta 16 urte baino gehia-go izan beharko ditu. Pertsona bakoitzeko diru-laguntza bakarra ja-so ahal izango da eta gehienezko zenbatekoa 6 euro eguneko izango da, eta ikastaroko gehienez 240 eu-rokoa izango da muga. Kilometroak ordainduko dira, gehienez 60 egu-nean. Ikastaroa 2014ko azaroaren 4a eta eskabideak aurkezteko epea-ren artean burutu izan beharko da.

Diru-laguntza horien oinarriak osorik kontsultatu daitezke udaleko bulego nagusietan (lehenengo solairua).

Decoraciones Javi

Aldapa, 16/18Tel. eta Faxa: 946 801 752

Balmaseda

Pintura, burdineria, paper pintatuta, etxeko

tresneria eta opariak

Page 10: Udalberriak 183 eusk

LaburkiUdalBerriak10

LANA

Gizarte Larrialdiko Laguntzetarako (GLL) eskaerak2015eko lehen seihilekoko Gizarte Larrialdiko Laguntzen (GLL) eskae-rak aurkezteko epea apirilaren 1etik 30era izango da, biak barne. Ez da eskaerarik onartuko ez egun horien aurretik ez ostean ere. Infor-mazio gehiago nahi izanez gero, joan udaleko Gizarte Ekintza Saile-ra (1. solairua) edo deitu 946102491 telefono-zenbakira.

Lana bilatzeko ikastaroakGogorarazi nahi dizugu Lantegi-Eskolan dagoen Lanbide Enplegu Zentroak (Martín Mendia, 15) or-du gutxiko ikastaroak eskaintzen dituela hilero, langabezian dau-denei lana aktiboki bilatzeko ba-liabideak erakusteko helburuare-kin. Joan zaitez instalazioak eta antolatzen dituzten jarduerak ezagutzera edota eskaintzen di-tuzten zerbitzuen berri izan 946800477 telefono-zenbakira deituz.

Azoka TurtziozenOstiralean, maiatzak 1, Turtzio-zen abeltzaintza eta nekaza-ritzako azoka egingo da. Bertan, mota horretako artisau-produk-tuak egongo dira eta eremuko azienda-arrazak ikusgai jarriko di-ra. Horrez gain, artisautza-erakus-ketak, ibilaldiak pottokaz, idi-gur-diak, trikiti, txosnak eta beste jar-duera asko egongo dira.

Urbegi Fundazioak, Bizkaiko Foru Al-dundiaren Ekonomia Sustatzeko Sai-laren elkarlanarekin, Enkarterriko pertsona ekintzaileei zuzendutako proiektua burutuko du maiatzetik aurrera, eskualdean lana sortzeko gai izango diren enpresa-proiektuak martxan jarri nahi dituztenentzat.Ekimen hori hasierako trebakuntza-fasean Balmasedan garatuko da,

Enkarterri Etorbideko Foru Ogasune-ko lokal ohietan, hain zuzen, eta 2015eko azken hiruhilabetekorako gure eskualdean kokatuta egongo diren sei industria-enpresa berri ego-tea du helburu.Enpresak proiektu honetan parte hartzen duten pertsonek zuzenduak izango dira eta Urbegi Taldearen la-guntza izango dute garapenaren ha-

sierako jardunetan. Proiektuaren aurkezpen publiko eta zehatzaren ondoren, apirilaren hirugarren as-tean burutuko baita, aurkezpen bat egingo da eskualdeko udalerri bakoitzean; eta Balmasedan apirila-ren 15ean burutuko da, 19:00etatik 20:00etara, Emakumearen Etxean.

SEI INDUSTRIA-ENPRESA BERRI SORTZEKO PROIEKTUA

Enplegua sustatzeko tokiko ekintzakLangabetuak kontratatzeaGogorarazten dizuegu udalak beste-ren konturako langileak kontratatze-ko diru-laguntzen deialdiaren epea zabaldu duela. Kanpaina horreta-rako aurrekontu osoa, enplegua sus-

tatzeko tokiko ekintzen barruan sartzen baita, 50.000 eurora igo da eta onuradun izan daitezke enpresa, denda eta ostalaritza zerbitzu guztiak, lehentasuna helbide soziala gure herrian dutenei emango zaien arren. Kontratatuko diren pertsonek Balmasedan erroldatuta egon be-harko dute gutxienez urtebete lehe-nagotik, eta langabezian eta Lanbi-den izena emanda egon beharko du-te gutxienez hilabete lehenagotik. Eskaerak aurkezteko epea kreditua agortzen denean amaituko da edo, edonola ere, aurtengo abenduaren 30ean.Enpresa proiektu berriakBestalde, pertsona ekintzaileek ere jaso ditzakete diru-laguntzak, kasu honetan enpresa eta inbertsio proie-ktuak sortu eta martxan jartzeko. Gutxienez enpresa proiektuaren

sustatzaileetako batek Balmasedan erroldatuta egon beharko du 2015eko urtarrilaren 1a baino lehe-nagotik. Horrez gain, langabezian eta Lanbiden izena emanda egon beharko du EJZn alta hartu baino hi-labete lehenagotik. Enpresa bakoitzeko 3.000 eurorainoko diru-laguntza ezartzen da, gehienez in-bertsioaren % 75rekin.Epea bukatuko da gordailatutako partidako 25.000 euroko kreditu he-dagarria agortutakoan eta, edonola ere, 2015eko abenduaren 30ean.

Diru-laguntza horien gaineko infor-mazio gehiago nahi izanez gero, zoaz Behargintza-Enkartur eraikine-ko azken solairura edo deitu 946801102 telefono zenbakira (Ire-nez galdetu).

Page 11: Udalberriak 183 eusk

Helen Groom, Karrantzan bizi den ingele-sa, Balmaseda BHIn toki-ekoizpen agroekologikoari buruzko hitzaldi bat emateaz arduratu da, Eskolako Agenda 21ekin zerikusia daukaten jardueren ba-rruan. Ikastetxeak ikasturtean aztertzeko hautatu duen gaia elikadura arduratsua izan da.Hitzaldi honetan azaldu zen zein den Enkarterriko elikadura-sektorean lan egi-teko modu tradizionala eta zein ondorio duen ingurumenerako. Gaia garatzeko, ai-

patu zen nolakoak diren Groome-ren ba-serriko eguneroko bizitza eta ingurumena errespetatzeko bideratzen diren neurriak.2004an Balmaseda BHI Eskolako Agenda 21en parte hartzen hasi zen eta, orduz ge-roztik, zenbait gai landu dituzte: ura, hon-dakinak, biodibertsitatea, kontsumo ardu-ratsua, energia, etab. Proiektu hori ez da alderdi teorikora mugatzen; aitzitik, ekintza batzuk egin dira aztertutako gaiei dagokienez ikastetxearen kudeaketa hobetzeko.

Laburki

11Apirila 15

Adimen emozionala merkataritzanMerkataritza Dinamizatzeko Bule-goak (MDB) beste ikastaro bat an-tolatu du merkatarientzat; maiatzaren 11tik 21era emango da, astelehenetik ostiralera. Hauxe da gaia: "Nire bezeroekin emo-zioak nola kudeatu: adimen emo-zionala". Kultur Etxean emango da, 14:00etatik 16:30era. Parte hartzeko ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea Merkata-ritza Dinamizatzeko Bulegoan (joan Enkartur eraikineko 3. solai-rura edo deitu 94681002 telefono-zenbakira eta hitz egin Nagorere-kin). Maiatzaren 4ra arte egongo da izena emateko epea zabalik.

Aldi baterako egonaldiak León Trucíos egoitzanLeón Trucíos egoitza egonaldi iraunkorreko egoitzaren zerbitzua osatzen duten zerbitzu berriak es-kaintzen ari da. Aldi baterako ego-naldiak egiteko aukeraz gain (eki-men horrek oso harrera ona izan baitu), orain ostaturik gabe, hau da, lo egiten geratu gabe egoitzan sartzeko aukera ere eskaintzen da. Horri esker, eskaintzen diren zer-bitzu guztiak erabili ahalko dira: zerbitzu medikoa, psikologikoa, sukaldaritza-, fisioterapia- eta errehabilitazio-zerbitzua, terapia okupazionaleko zerbitzua eta egu-neroko oinarrizko jarduerak egite-ko laguntza-zerbitzuak. Dena den, egunez bakarrik erabili ahal izan-go dira.Baldintzak zehazteko eta egon daitezkeen zalantzak argitze al-dera, egoitzarekin berarekin harre-manetan jar zaitezke. Horretarako, deitu 946800601 telefonora, idatzi direcció[email protected] helbi-de elektronikora edo joan zaitez egoitzara (Kubo 9). Instalazioak eta horietan egiten diren jarduerak ezagutzeko: www.residencialeon-trucios.es.

INGURUMENAToki-ekoizpenari buruzko hitzaldia Balmaseda BHIn

35.500 euro inguruko diru-laguntza 5. edukiontzirako

Udalak 35.477,20 euroko di-ru-laguntza bat jaso du gure herrian 5. edukiontzia ezartze-ko. Alde batetik, edukiontziak, konposta egiteko poltsak, etxerako zaborrontziak, giltzak eta herritarrentzako in-formazioa finantzatzen dira.Bosgarren edukiontzia sukal-dean edo lorategian sortutako zabor organikoa (laranja-aza-lak, fruta-arboletako hostoak etab.) birziklatzeko erabiltzen da. Gutxi gorabehera honda-kinen % 40 dira kategoria ho-rretakoak. Hortaz, garran-tzitsua da modu egokian tra-tatzea sortzen dugun zabor gehiena birziklatzea lortzeko.

Txiribita Baby saltoki berberean haurtzaintza-sektoreko marka one-nak (Maclaren, Nuna, Joie, Cybex…) eta lehen mailako moda-firmak (hala nola, Mayoral eta Paz Rodríguez) biltzen dituen denda-kontzeptu bat da, 0 urtetik 16 urterainoko neurrie-

tan. Bi solairuko lokal bat dauka Foru plazako 4. zenbakian. Goiko solairuan askotariko ume-kotxeak, haur-aulki altuak, autorako aulkiak, sehaskak, segurtasuneko haurtzaintza txikiak, elikadura eta higienea jartzen dituzte ikusgai. Era berean, nabarmentze-

koak dira paseorako eta etxerako arropa-bildumak, Uzturre firma entzutetsuarenak.Beheko solairua 0 urtetik 16 urterai-noko modari eskainita dago. “Shop in shop” kontzeptua aplikatuz, Mayoral eta Paz Rodríguez soilik lantzen dituz-te. Horrek marka horien ia katalogo osoa edukitzeko bidea ematen die.Beren enpresa-politikan tamaina handiagoko saltokietan ohikoak diren irtenbideak sartzen dituzte, esate ba-terako, fidelizazio-txartela; bertan, bezero bakoitzak bere erosketak pila-tzen ditu geroago deskontuengatik trukatzeko.Ordutegi honetan egoten da zabalik jendearentzat: astelehenetik ostiralera,10:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara, eta larunba-tetan, aldiz, 10:00etatik 13:30etara.Ezagutu nahi badituzu, sar zaitez haien webgunean (www.txibitababy.com) edo Facebook orrialdean (Txiri-bita Baby). Edozein kontsulta egin na-hi izanez gero, 946036649 telefono-zenbakian emango dizute arreta.

Saltoki berria: Txiribita Baby

Txiribita Baby

MERKATARITZA

Toki-ekoizpenari buruzko hitzaldia

Page 12: Udalberriak 183 eusk

Laburki12

Jarduerak "La Encartada” museoan"La Encartada” museoak hurren-go asteetarako antolatu dituen lantegiek martxoaren 26an inau-guratu zen erakusketarekin dute zerikusia: “Bakea josten: gatazka, zaku oihalak, oroitzapena”. Mun-duko hainbat herrialdetako zaku oihalak biltzen ditu, non emaku-meek gatazketan izandako espe-rientzia eta giza eskubideen urraketaren inguruan dihardute. -Apirilak 7: Artzaina eta artal-dea. Parte-hartzaile bakoitzak, 5 eta 10 urte bitartekoak, artzain bat eta ardi bat egingo ditu hon-dakin-materialak eta material bir-ziklatuak erabiliz. Hurrengo lan-tegien ordutegia 11:00etatik 12:00etara izango da.- Apirilak 8: Artilearekin jolas-tera! Parte-hartzaileek, 4 eta 8 urte bitartekoek, artilezko anima-liak egiten ikasiko dute. - Apirilak 9: Feltrozko apainga-rriak. 5 eta 10 urte bitarteko nes-ka-mutilentzat. Feltrozko apain-garriak eta girgileria egiteko.- Apirilak 10: Kotoizko ardia eta orri markatzailea. 3 eta 12 urte bitarteko neska-mutilentzat. Txi-kiek ardi bat egingo dute kartoia eta kotoia erabiliz, eta nagusiek, orri markatzaile bat.Era berean, apirilaren 18an eta 19an ate irekien jardunaldia izango da Enkarturren ekimena-ren bidez Enkarterri eskualdearen baliabideak ezagutzera eman eta sustatzeko.

Bilboko Koral ElkarteaKolitza Abesbatzak, 60. urteurre-na ospatzeko ekitaldien artean, Bilboko Koral Elkartearen kont-zertu bat antolatu du. Abesbatza 1886. urtean sortu zen, eta ha-rrezkero Jesús Guridiren pareko maisu prestigiotsuek zuzendu izan dute; Europako abesbatza onenetakoen artean saritu dute. Apirilaren 24an izango da San Severinon, 20:15ean, eta Julio Gergely arituko da zuzendaritza-lanetan. Ez galdu aukera eta zatoz hitzordu honetaz gozatzera!

UdalBerriak

Zinema Klaret Antzokian

A P I R I L APERDIENDO EL NORTEApirilak 10: 20:00etanApirilak 11: 19:30ena- 22:30eanApirilak 12 eta 13: 19:30eanGeneroa: Komedia/ Zuzendaritza: Nacho G. Velilla/ Gidoia: Oriol Capel, David S. Olivas, Antonio Sánchez y Nacho G. Velilla/ Interpretazioa: Yon González, Blanca Suárez, Julián López, José Sacristán, Miki Esparbé, Úrsula Corberó, malena Alterio, Javier Cámara, Carmen machi, Younes Ba-chir/ 7 urtetik beherakoentzat ez gomendatuaEspainian dagoen lan falta dela eta, Alemaniara emigratzera behartuta sentitu den prestakuntza handiko gazte-bikote baten ezbeharrak umo-rez kontatzen ditu “Perdiendo el nor-te” filmak. Telebistan “Españoles por el mundo” antzeko programa bat ikusi ondoren, Alemanian euren ara-zo guztien konponbideak eta agindu-tako lurra daudela pentsatuko dute, baina laster konturatuko dira erreali-tatea askoz ere gogorragoa dela.

HOME: HOGAR DULCE HOGAR1Apirilak 18: 19:30eanApirilak 19: 17:00etanGeneroa: Animazioa, komedia, abenturak, zientzia-fikzioa/ Zuzen-daritza: Tim Johnson/ Gidoia: Tom J. Astle eta Matt Ember; Adam Rex-en liburuan oinarrituta/ Publiko guztientzakoEstralurtar baketsu talde bat bere etsaiengandik ihes egiten dabil eta haiengandik Lurrean ezkutatzea era-bakitzen du. Baina estralurtar umil horietako batek, nahi gabe, bere kokalekuaren berri ematen die jazar-leei, eta neska nerabe batekin ihes egitea besterik ez zaio gelditzen.Biak, bitxiki, lagun handi bihurtuko dira, munduan zehar egingo duten bidaia barregarri batean murgilduz. Abentura paregabea izango da eta estralurtarrak gizaki izatearen bene-tako esanahia ulertu ahal izango du azkenean.

Prezio berezia: 4 euro

EL NUEVO EXÓTICO HOTEL MARIGOLDApirilak 18: 22:30eanApirilak 19 eta 20: 19:30eanGeneroa: Komedia dramatikoa/ Zu-zendaritza: John Madden/ Gidoia: Ol Parker/ Interpretazioa: Judi Dench, Bill Nighy, Richard Gere, Dev Patel, Maggie Smith, David Strathairn, Celia Imrie‘Marigold Hotel exotiko berria’ Sonn-yren amets espantsionista da eta daukana baino denbora gehiago es-katzen dio, batez ere Sunaina bere bi-zitzako amodioarekin berehala ezkonduko dela kontuan hartuz. Son-nyk aukera handiko higiezin bati be-gia jo dio, bere lehen enpresak, Pertsona Nagusi eta Maitaga-rrientzako Marigold Hotel Exotikoak, gela libre bakarra duen unean, eta horrek heldu berri diren biri ostatua emateko zailtasun bat ekartzen du. Indiar ezkontza tradizional batek lur ematearekin mehatxatzen duelarik, espero ez den zerbait gertatuko da.

KULTURA

“Mucho Ruido y Pocas Nueces" Klaret AntzokianDatorren apirilaren 26an 19:30ean, Klaret Antzokiak “Mucho ruido y po-cas nueces" antzezlana aurkeztuko du. Las Grotesqués-ek antzeztuko du-te, Sonia Sebastiánen zuzendaritza-pean.William Shakespeare handiaren kome-diaren egokitzapen hau antzerki bi-hurtuko da clown lengoaia fisiko eta aldakor baten bidez. Agertokiko hiru antzezleek laneko hemezortzi pertso-naiak antzeztuko dituzte, ikusleen la-

guntzarekin eta umore asko, askorekin egindako egokitzapen batean.Sarrerak, dagoeneko, 8 eurotan daude eskuragarri, aurrez hartuta, eta 10 eu-rotan antzezpenaren egun berean lei-hatilan hartuz gero.Bestalde, "Txapeldun” antzezlana Klaret Antzokira urriaren 4an hel-duko dela jakinarazten dugu, mar-txoan aurreikusita zegoen data bertan behera utzi behar izan ondoren.

(3D)

Page 13: Udalberriak 183 eusk

LaburkiApirila 15 13

Aguirre musika-estudioko ikasleen entzunaldiaApirilaren 24an eta 25ean, Aguirre musika-estudioko ikas-leek bi musika-jardunaldi es-kainiko dizkigute, erreperto-rioko lanik onenekin. Klaret Antzokian egingo da bi egune-tan, 19:00etan.

Literatura TaldeaJarraitzen du Udal Liburutegian Literatura Taldea 2014-2015. Ekimen honek irakurle talde bat hartzen du eta liburu on ba-ten magia partekatzeko hama-bost egunean behin biltzen da, Esther Espinosaren eskutik. Irakurtzea edo aferei buruz hitz egitea gustuko baduzu, zatoz ostiraletan hamabostero, 18etatik 20etara Liburutegira. Gure liburuzainak landuko den liburua dohainik emango dizu.

Irakurri, gozatu eta oparituUdal-liburutegia eta Euskara Zerbitzua proiektu berri batean elkartu dira. Euskaraz irakurtze-ko zaletasuna bultzatzea du xe-de eta haren goiburua “Irakurri, gozatu eta oparitu” da. Funtzio-namendua oso erraza da. Gure liburutegiaren erabiltzaile batek irakurri duen euskarazko liburu bat itzultzen duen bakoitzean, fitxa sinple bat beteko du eta txeke bat eramango du berekin. Txeke horri esker, % 25eko des-kontua egingo diote oparitzeko euskarazko liburu bat erostean. Berbalagun proiektuan parte hartzen baduzu, deskontua % 50ekoa izango da. Irakurri, go-zatu eta oparitu proiektua api-rilaren 23tik ekainaren 30era egongo da martxan, balmase-dar guztiek horretaz gozatzeko aukera eduki dezaten. Era be-rean, bi zozketa egingo dira, ba-ta apirilean eta bestea ekai-nean, parte hartu duten pertso-na guztien artean; saria 30 eu-roko erosketa-txeke bat izango da.

Joan den martxoaren 25ean Mintzo-dromoaren bigarren edizioa egin zen. Berbalagun-ek eta Balmasedako Euskara Zerbitzuak bultzatzen dute jarduera hori, eta, bertan, parte-hart-zaileek edozein gairen inguruan lotsarik gabe hitz egitea lortu nahi da. Oraingo honetan, iazko giro on

euskalduna errepikatu zen, eta 68 pertsonak aktiboki parte hartu zuten, Errotarena kiroldegian mintzatuz eta goiz bizi batez gozatuz. Berbalagu-nak ez ezik, Balmaseda BHIko, Udal Euskaltegiko eta AEK-ko ikasle eta irakasle batzuk ikusi genituen.

Mintzodromoa, finkatu den jarduera

Lineako liburutegi-zerbitzu berria

Erdi Aroko Azoka 2015

Parte hartzaileak

EUSKERA

Udal-liburutegiak lineako liburutegi-zerbitzu moderno bat dauka, eLiburu-tegia izena duena. Eusko Jaurlaritzak garatutako plataforma bat da. Horri esker, Internet bidez liburu elektro-nikoak irakur daitezke, bai streaming-en, bai ordenagailuz, bai gailu mugiko-rren bidez.eLiburutegia erabili ahal izateko, beha-rrezkoa da udal-liburutegiko kide iza-tea, Internet konexioa edukitzea eta gailu bateragarri bat eta helbide elek-troniko eguneratu bat edukitzea.www.euskadi.net/eliburutegia web

orrian sartuz gero, interesatuak es-kaintzen den katalogoa ikus dezake. Bertan, bilduma zabal bat dago eta, horren barruan, eleberriez gain, asko-tariko liburuak aurki daitezke: filoso-fiari, kirolari, eskulanei, ipuinei, umo-reari, komikiei eta abarri buruzkoak. Deskarga-prozesua oso intuitiboa da. Lehenengo eta behin nahi den obra aukeratu eta "Mailegatu" botoia sa-katu behar da. Ondoren, beste orrialde bat agertuko da, eta, bertan, erabiltzai-lea eta pasahitza eskatuko dira (udal-liburutegian ematen dira). Sistemak

helbide elektroniko bat ere eskatuko du, mailegutik zenbat egun geratzen zaizkigun jakinarazten duten mezuak bidaltzeko. Liburua deskargatu ostean, ordenagailuetan, tabletetan, telefono mugikorretan eta liburu elektronikoe-tan (Kindle-n izan ezik) irakurri ahalko dugu.Liburua 21 egunetarako mailegatzen da eta beste horrenbeste eguneko lu-zapena egin daiteke. Aldi horren os-tean, obra gure ordenagailutik desa-gertuko da. Gozatu liburutegiaz etxe-tik irten gabe, kultura klik bakarrean.

Aurten, Erdi Aroko Azoka maiatzaren 9 eta 10ean os-patuko da. Berriro ere, ma-giaz, eskulangintzaz, jardue-rez, ikuskizunez eta abarrez betetako asteburua bizi ahal izango dugu. Aldizkari honen hurrengo alean informazioa zabalduko dugu, xehetasun guztiak argitaratuz.

Apirilaren 17an 20:00etan Klaret Antzokian Tutxi Balentziaga eta Juan María Otaola balmasedarrek “Pasión por Marruecos” dokumentalaren in-guruan hitzaldi bat emango dute. Dokumentala egun berean ikusi ahal izango dugu. Horrela, Marokora egin-dako trekking bidaiez gozatu ahal izango dugu. Bidai horietan Enkarte-rriko 12 edo 13 pertsonako taldeek hartu dute parte urtero, 2007tik 2014ra. Sarrera doakoa da.

“Pasión por Marruecos”

Joandako urteetan bezala, Balmasedak “Nahi dudalako!” kanpainarekin bat egin du. Kanpaina hori DBH euskaraz ikasi duten ikasleei dago zuzenduta, ikasketak euskaraz egiten jarrai deza-ten. www.nahidudalako.com webgu-nean Batxilergoa, Lanbide Heziketa eta Unibertsitate ikasketak euskaraz egite-ko eskaintzari buruzko informazio ze-hatza aurki dezakezu, baita ikasketak euskaraz egiten jarraitzeko erabakia hartu zuten zenbait gazteren lekukota-sunak ere.

“Lagun txikiak zapatuetan” programa-ren barruan, Euskara Zerbitzuak “Fausti-narekin Munduratuz” eskaintzen dizu apirilaren 18an 17:30ean Kultur Etxeko ludotekan. 2 eta 7 urte bitarteko nes-ka-mutilentzako antzezlana da eta, ber-taratuz gero, munduari buelta emateko aukera izango dute. Eneko eta haren bi-zikleta hiztuna arduratuko dira bidaiaz.

Nahi dudalako!

Faustinarekin munduratuz

Ahaztutako Bidearen Lagunek Done Jakue bideari buruzko hit-zaldia eskainiko dute maiatza-ren 5ean; hain zuzen ere, Ahaz-

tutako Bide edo Mendiko Bide gisa ezagutzen den horretaz mintzatuko dira. Adolfo de Miguel, Bizkaiko Done Jakue Bidearen Lagunen Elkarte-ko presidentea, eta Txomin Etxebarria Mirones, idazle eta historialari ospetsua, izango dira hi-zlariak. Kultur Etxean izango da, 20:00etan.

Ahaztutako Bideari buruzko hitzaldia

Page 14: Udalberriak 183 eusk

UdalBerriak14

Kiroldegia irekita egongo da Aste SantuanAste Santuan Errotarena kirolde-gia irekita egongo da apirilaren 2an eta apirilaren 4an eta 5ean, la-runbatean eta igandean hurrenez hurren, 10:00etatik 14:00etara. Ostiral Santuan eta Pazko Astele-henean itxita egongo da. Bestalde, udal-igerilekuak itxita egongo dira Aste Santuan.

Yosu Gómez, hirugarrena 2015eko TransGranCanaria lasterketanTrail Running delakoaren munduko hitzordu garrantzitsuenetariko ba-tean, North Face TransGranCanaria lasterketan, Yosu Gómez balmase-darrak hirugarren postua lortuz harritu gintuen joan den mar-txoaren hasieran; horrela, nazioar-teko izen handien aurretik kokatu zen podiumean. 45 km-ko trazadu-ra baten gainean, basoak, bideak, itsaslabarrak, dunak eta arroilak zeharkatuz, Yosu lasterketan indar-tu egin zen. Proban 800 lasterkarik baino gehiagok hartu zuten parte, baina haren profil gogorrak eta 30° baino gehiagoko tenperaturek gutxi gorabehera 130 parte-hartzaileri utzarazi zien.Lerro hauetatik Yosu zoriondu nahi dugu eta hurrengo erronketarako zorte handia opa nahi diogu. Zorio-nak!

LaburkiBalmaseda Herriko MiniBasket TxapelketaKIROLA

Balmasedako saskibaloi kluba Mini Basket kategoriako lehiaketa antola-tzen dabil apirilaren 11 eta 12rako,

larunbata eta igandea hu-rrenez hurren. Errotarena kiroldegian izango da eta 9 eta 10 urteko neska-muti-lez osatutako taldeek har-tuko dute parte. Larunbatean taldek "Al-berto Barcenillaren oroitza-penean" jokatuko dute gi-zonezkoen kategorian eta igandean beste taldek "Mª Ángeles San Cristóbalen oroitzapenean" borroka-tuko dute, kasu honetan emakumezkoen katego-rian. Partiduak 09:30ean hasiko dira, eta, bazkaltze-ko geldialdia eta gero, arratsaldeko txanda 16:00etan hasiko da. Egun

bakoitzaren amaieran sariak bana-tuko dira.

Zale diren guztiak, baita aita eta amak ere bertaratzera gonbidatzen ditugu kirol honen etorkizuneko iza-rrez gozatzera. Bertaratutako guztientzat pintxoen barra eta freska-garriak egongo dira.Hauek dira parte hartuko duten klubak:Emakumezkoen lehiaketan: Balmase-da, Berriotxoa (Bilbo), Zast (Zarautz), Piélagos (Kantabria), Loiola, Corazo-nistas (Gazteiz) eta Castro.Gizonezkoen lehiaketan: Balmaseda, Tabirako (Durango), Zast (Zarautz), Piélagos (Kantabria), Loiola, Zaraobe (Amurrio) eta Autocid de Burgos.Klubak kolaboratzaile guztiei eske-rrak eman nahi dizkie, laguntza es-kaintzeagatik: Balmasedako Udala, Bizkaiko Saskibaloi Federazioa, Sony, Embutidos Ríos, Patatas Los Leones eta Orange.

Enkarterriko Emakumeen IV. BiraApirilaren 18an eta 19an Enkarte-rriko Emakumeen Biraren laugarren edizioa ospatuko da, Balmaseda eta Zallako txirrindularitza elkarteek an-tolatuta.Apirilaren 18an, larunbata, erronka-ren abiapuntu eta helmuga Balmase-da inguruko Zalla herria izango da. 16:30ean hasi eta kadete, junior eta elite kategorietako emakumezko ko-

rrikalariek hartuko dute parte. Aurre-ko urteetako ibilbide bera izango da: garaiera alde handiak atzean utzi be-harko dituzte, hala nola Alto de Go-beo, Malabrigo, La Herbosa eta Alto de Avellaneda.Apirilaren 19an, igandean, Balmase-dako herria emakumezkoentzako challenge honen bigarren frogaren agertokia izango da. Froga 10:45ean

hasiko da San Severino plazan eta Magdelana pasealekua izango du helmuga. Etapa honen ibilbide eta ga-raiera aldeak 2014ko edizioko berdi-nak dira eta frogaren blogean kontsulta ditzakezu, izan ere, bloga aldian behin eguneratuko da: http://enkarterrikoemakumeenbira.blogs-pot.com.es/.

Yosu Gómez

Page 15: Udalberriak 183 eusk

TRAMEINSATRANSFORMADORE

MEKANIKO INDUSTRIALAK, S.L.

MetalgintzaBurdina

Altzairu herdoilgaitzaLetoia

Aluminioa

Telefonoa: 94 680 16 16 - Faxa: 94 610 20 58Galtzada, 40 - 48800 BALMASEDA

Apirila 15 15

-Garaje-plazak alokatzen dira Magdalena kalean. 635742209-Garajeko plaza itxia alokatzen da. Enkarterrien etorbidea 2-22. 946801319.-Garajeko plaza alokatzen da. 45 euro hilean. Ateneo eraikina. 1. solairua. 640778806.-Merkataritza-lokala alokatzen da. Balmaseda erdigunean, San Severino Pla-zatik 40 metrotara. 65 m2. Zutaberik gabea. Txoko bat egiteko aproposa. Ura, argia eta keak ateratzeko bidea dauzka. 625706818.-Logela errentan Balmasedako hirigunean. 656710411.-Garajea Magdalena kalean, Gizarte-segurantzatik hurbil. 50 euro. 645700597.

Alokairua

Lana-Balmasedako neska ingeles eta euskara eskola partikularrak emateko prest. Haurrak eta helduak. 652739154.-Balmasedako EGAdun neska Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako eta Ba-txilergoko eskola partikularrak emateko prest. 652739154.-Eskola partikularrak eta euskarazko itzulpenak. Euskaltegietan eskarmentua duen irakaslea. Maila guztiak: 656710411/ 946087086.-Adinekoak zaintzeko, etxea garbitzeko eta abarrerako prest dagoen neska, barnekoa zein kanpokoa. 631447146 (Olivia).-Haurrak zaintzeko, etxea garbitzeko eta abarrerako prest dagoen neska. 617691195 (Mª Jose)

-Neska batek etxeko lanak edo garbiketa orokorrak egiteko eskaintzen du bere burua. Eskarmentuarekin. 691525763.- Mota guzietako etxe-berriketak eta nire furgonetarekin garraioak egiten ditut (altzariak, obra-hondakinak, etab.). 691525762.-Balmasedako neska bat DBHko 2. mailara arteko eskola partikularrak emate-ko prest, esperientziaduna. Irakasgai guztiak. Lokala daukat. 656705590.-Mota guztietako garraiatzeak egiten dira furgonetarekin (altzariak, etxetresna elektrikoak eta behar duzun guztia). Seriotasuna eta prezio doituak. 679276515.-Gazte batek txatarra jasotzen du etxeetan, eta lonjak zein ganbarak garbitzen ditu. Seriotasuna. 618379335.

Salmenta-Mendiko bizikleta erdi-berria salgai. Egoera ezin hobean eta oso erabilera txi-kiarekin. 639960281.-Garaje-plaza bat salgai Kalbario kalean (beilatokiaren ondoan). 615740171.

-Fruta-arbolak dauzkan finka bat saltzen dut. Txoko-taldea eta apeoak. 946102258.-BOE pisua salgai Enkarterrien etorbidean: kanpoaldea igogailuarekin, sukal-

HERRITARRAK

64koen bazkaria

Zilarraren Bideari buruzko hitzaldiak

Aurten, 1964an jaiotakoen ohiko bazkaria apirilaren 18an izango da, la-runbata, Urtegi jatetxean, Ribota de Ordunten. Interesdunek 50 euro sartu behar dituzte, 64koek Laboral Kutxan duten kontu zenbakian, apirilaren 15a baino lehen (asteazkena). Jatetxera joateko eta handik itzultzeko autobusa izango da.

Zoko Maiteak Zilarraren Bidera hurbiltzen jarraituko du Emakumearen Etxean antolatutako doako hitzaldiez. Apirilean bukatuko dute ziklo hau:-Cáceres, Plasencia, Trujillo eta Mérida: apirilak 16, 17:00etan.-Zilarraren Bidearen azken etapa. Sevilla: apirilak 23, 17:00etan.

Trujillo, konkistatzaileen aberria

dea, jan-egongela, bi gela eta guztiz hornitutako komuna. 667305766.-Garajea salgai Enkarterrien etorbideko 20. zenbakian. Oso merkea. 652745241.-Karabanarako hozkailua eta izozkailu horizontala erosten ditut. 626166439.- Kontsumo txikiko erradiadore elektrikoak salgai. 669372397.-Pisua salgai tren geltokiaren aurrean. 104 m2, erabat berrituta, 3 logela, egon-gela, sukaldea, komuna, gas berogailua, tximinia, haritz tronadura. Kanpora ema-ten du eta oso eguzkitsua da. Aukera paregabea: 130.000 euro. 676551252.-LandRover Freelander salgai. 656791355 (Yoli Ureta).-Neskatoentzako jaunartzeko soineko osoa salgai. El Corte Inglésen erosi-ta. Prezioa adosteko. 946800707 – 610448022.-100 m2-ko lonja saltzen edo alokatzen da Enkarterri etorbidea 56. 944434247.

Page 16: Udalberriak 183 eusk

Udaltzaingoak aurkitutakoakMartxoaren 25ean, Udaltzaingoak ho-nako hauek aurkitu ditu: ikusteko be-taurrekoak eta giltza anitz.

KZgunea apirileanApiril honetan, KZguneak bere ateak irekiko ditu, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 13:00etara.Ikastaro eta Mintegiak:-Gizarte-sareak ikastaroa: Apirilaren 13tik 17ra, 11:00etatik 13:00etara.-Skype: apirilaren 23an, 11:00etatik 13:00etara.

-OpenOffice Writer I: Sortu testuak ze-rotik hasita, apirilaren 24an, 11:00eta-tik 13:00etara.-OpenOffice Calc I: Ikasi kalkulu-orriak erabiltzen, apirilaren 27an, 11:00eta-tik 13:00etara.-Gmail: Posta elektronikoa baino as-koz ere gehiago, apirilaren 28an, 11:00etatik 13:00etara.-Google Drive: Dokumentuak biltegi-ratu eta partekatu, apirilaren 30ean, 11:00etatik 13:00etara.IT Txartela:Apirilaren 1ean eta 22an, 9:00etatik 11:00etara.

UdalBerriak Apirilak 1516

Balmasedako Gurutze-bide Bi-zidunaren II Argazkilaritza Te-matikoko II. Lehiaketa: izen-ematea apirilaren 2ko 12:00ak ar-te, www.viacrucisbalmaseda.comJantokiko eta eskola-jolasto-kiko begirale-ikastaroa: izen-emateak apirilaren 18ra arte, Bal-maZGazte-trukeak 2015: behin-be-hineko izen-ematea apirilaren 24ra arte, BalmaZAzken Afaria: apirilak 2, 21:30ean, San Severino PlazaGurutze-bide Biziduna: apirilak 3, 9:30ean, Mojazelai“Pastor y rebaño” lantegia: api-rilak 7, 11:00etan, Txapel Museoa“¡Juega con lana!” lantegia: Apirilak 8, 11etan, Txapel Museoa“Adornos de fieltro” lantegia: apirilak 9, 11etan, Txapel Museoa“Oveja de algodón y Marcapá-ginas” lantegia: apirilak 10, 11:00etan, Txapela MuseoaGurutze-bide Txikia: apirilak 10, 21:30ean; apirilak 11, 10:30ean, Iturriak“Perdiendo el Norte” zinema: apirilak 10, 20:00etan; apirilak 11, 19:30ean eta 22:30ean; apirilak 12 eta 13, 19:30ean, Klaret AntzokiaGurutze-bide Gaztea: apirilak 11, 21:00etan; apirilak 12, 10:30ean, San Severino PlazaBalmaseda Herriko VIII. Mini-Basket txapelketa: apirilak 11 eta 12, 9:30ean, Errotarena Kirol-degiaDance Club: apirilaren 14tik ekai-naren 18ra, BalmaZMagia-lantegia: apirilak 16, 19:00etan, Gaztetxoko“Pasión por Marruecos” hitzal-dia: apirilak 17, 20:00etan, Klaret AntzokiaAte Irekiak Txapela Museoan: apirilak 18 eta 19:V. Enkarterriko Emakumeen Bi-ra: apirilak 18-19, irteerak Zalla Balmasedatik, hurrenez hurren.“Faustinarekin munduratuz” antzerkia: apirilak 18, 17:30ean, Kultur Etxea“Home: hogar dulce hogar” 3D zinema: apirilak 18, 19:30ean; apirilak 19, 17:00etan, Klaret Antzokia

Agenda

Bestelakoak

LANDER ONDOVILLA OTEGUI-ABOKATUA-

Foru plaza, 4-3ºF 48800 BALMASEDA Telefonoa 626 09 28 92(Bizkaia) Faxa 94 680 16 37

“El nuevo exótico Hotel Mari-gold” zinema: apirilak 18, 22:30ean; apirilak 19 eta 20, 19:30ean, Klaret AntzokiaIrakurri, gozatu eta oparitu: apiri-laren 23tik ekainaren 30a arte, Li-burutegiaMasaje linfatikoa: apirilak 23 eta maiatzak 21, 9:00etatik 13:00etara, Emakumearen EtxeaAtzerritartasunari buruzko hitzal-dia: apirilak 23, 17:30etik 19:00eta-ra, Kultur EtxeaBilboko Koral Elkartea: Apirilak 24, 20:15ean, San Severino ParrokiaAguirre musika-estudioaren entzunaldia: apirilak 24 eta 25, 19:00etan, Klaret Antzokia“Mucho ruido y pocas nueces” antzerkia: apirilak 26, 19:30ean, Klaret Antzokia“Dos días, una noche” bideo-foru-ma: apirilak 30, 17:00etan, Emaku-mearen EtxeaAhaztutako Bideari buruzko hitzaldia: apirilak 5, 20:00etan, Kul-tur EtxeaErdi Aroko Azoka: maiatzak 9 eta 10Adimen Emozionala merkata-ritzan erabiltzeko ikastaroa: maiatzaren 11tik 21era, 14:00etatik 16:30era, Kultur Etxea

Invencible Compañía Farisaica