Download - Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

Transcript
Page 1: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

Lan eta lan, emakumea Bergaran

Juan Martin Elexpuru ArregiIdoia Etxeberria Elorza

Azterlan hau Badihardugueuskara elkarteko bi kidekegin dute, Bergarako Udalakeskatuta.

Juan Martin Elexpuru bergararra da, Uberakoa. Euskal Filologian doktore,idazlea eta besteak besteBergara aldeko hiztegialanaren egilea.

Idoia Etxeberria oñatiarrada, baina ama Bergarakoadu. Kazetaria eta filologoada, eta azken urteotan genero ikuspegia lantzenjardun du.

Ju

an

Mart

in E

lex

pu

ru,

Ido

ia E

txeb

err

ia

XX. mendearen lehenerdiko bizimodua

Lan

eta

lan

, em

akum

ea B

erga

ran

Ju

an

Mart

in E

lex

pu

ru,

Ido

ia E

txeb

err

iaLan

eta

lan

, em

akum

ea B

erga

ran

Page 2: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

Lan eta lan, emakumea Bergaran

XX. mendearen lehen erdiko bizimodua

Juan Martin Elexpuru

Idoia Etxeberria

Page 3: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

2

Izenburua: Lan eta lan, emakumea Bergaran

Egiletza: Badihardugu Euskara Elkartea. Juan Martin Elexpuru Arregi, Idoia Etxeberria Elorza.

Argitaratzailea: Bergarako Udala

Lehenengo edizioa: Bergara, 2014

Diseinu grafikoa: Gertu Inprimategia. Oñati

Inprimaketa: Gertu Inprimategia. Oñati

I.S.B.N. 978-84-938106-3-4

Lege Gordailua: SS-338/2014

cc-by-sa Euskal Herriko Ahotsak proiektuko testigantzak

cc-by-sa testua: Badihardugu Euskara Elkartea.Juan Martin Elexpuru Arregi,Idoia Etxeberria Elorza.

© Bergarako Udala

Azaleko argazkia: Bergarako Udal Artxiboko bilduma (L. M. Lonbide)

Page 4: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

3

ESKERRAK

Eskerrak eman nahi dizkiegu aldez edo moldez lan hone-tan parte hartu duten guztiei. Bereziki euren bizipenak kon-

tatu dizkiguten emakumeei. Eta baita ere informazioa etaargazkiak lortzen lagundu digutenei, besteak beste Arantxa

Aiastui, Patxi Berraondo, Angelita Elorza, Lourdes Elorza,Maddi Garcia, Jone Miren Hernandez, Arantzazu Loidi,

Arantzazu Oregi, Olatz Pagaldai, Lorentzo Laskurain, Iñaki Mujika eta Aran Unanue.

Page 5: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina
Page 6: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

5

Hitzaurrea .................................................................................................91. Aurkezpena .........................................................................................11

Lana eta demografia, mende hasieran ..................................................13Bergara, ehunaren herria .....................................................................14

2. Nesken ikasketak.................................................................................172.1. Ikastetxeak ...................................................................................18

Ospitaleko Eskola.............................................................................20Mariaren Lagundia Ikastetxea: Enseñanza........................................21Frontoiko Eskola ..............................................................................26Gerra aurreko ikastola......................................................................28Gerraosteko ikastolaren sorrera........................................................30Auzoetako eskolak............................................................................31Baserritarren ikasketak ....................................................................34Eskolaz kanpoko ikasketak ..............................................................37“Escuela del Hogar” ..........................................................................39

2.2. Goi mailako ikasketak...................................................................41Magisteritza, Erizaintza, Idazkaritza eta Merkataritza .......................42Unibertsitateko ikasketak.................................................................44

3. Bergarako emakumeen ogibideak.........................................................513.1. Lantegietako langileak...................................................................51

Bergarako lantegiak, mende hasieran ...............................................51Emakumea Bergarako lantegietan ....................................................53Ehungintzako langileen testigantzak.................................................56Beste lantegi batzuetako beharginak ................................................66Lantegietako ohiturak eta baldintzak................................................68

3.2. Jostunak eta bordatzaileak ...........................................................73Josten ikastea ..................................................................................73Jostunak..........................................................................................77Jostunen lan baldintzak ...................................................................81

3.3. Zerbitzariak...................................................................................87Baserritarrak neskame .....................................................................87Aberatsen etxeetan zerbitzari............................................................89Sukaldariak......................................................................................92Umezainak eta inudeak ....................................................................93Hotelak eta apopilo-etxeak................................................................95Neskameen denbora librea................................................................97Neskameen lan baldintzak................................................................98

Aurkibidea

Page 7: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

3.4. Emakumea osasungintzan ..........................................................100Erizainak........................................................................................100Emaginak.......................................................................................103Kuranderak eta sasimedikuak ........................................................107Mojak gaixoak zaintzen...................................................................108

3.5. Maistrak .....................................................................................1103.6. Idazkariak, bulegariak eta telefonistak ........................................118

Idazkariak eta bulegariak ...............................................................119Telefonistak....................................................................................123Emakumeak ardura postuetan .......................................................125Espezializazioa lanean ....................................................................129Bulegarien lan baldintzak ...............................................................130

3.7. Merkatariak, tabernariak eta negozio arduradunak .....................130Merkatariak eta dendariak..............................................................131Tabernak, jatetxeak eta gozotegiak .................................................136Ile-apaintzaileak .............................................................................143Negozioen jabeak ............................................................................145Emakumezko “merkatariak” 1930eko erroldan ...............................148

3.8. Baserritarrak ..............................................................................149Baserriko lanak ..............................................................................150Baserriko “etxeko lanak”.................................................................152Kalera saltzera................................................................................154Baserriko ekonomia........................................................................158Ezkontzearen garrantzia, baserrian ................................................160Baserritik kanpo lan egitea .............................................................164Lana eta festa, baserrian ................................................................167Emakume baserritarrak 1930eko erroldan......................................168

3.9. Beste lanbide batzuk...................................................................170Abarketagileak................................................................................170Arropa-garbitzaileak, “lixiberak” .....................................................171Lisatzaileak ....................................................................................172Koltxonerak....................................................................................172Trapu-biltzaileak ............................................................................172Errekadistak...................................................................................173Arrain-saltzaileak ...........................................................................174

4. Emakumea, politika eta gerra ............................................................1774.1. Emakumea politikagintzan..........................................................177

Emakume Abertzale Batza: Emakumeetakoak ................................178Beste emakume talde batzuek ........................................................185

6

Lan eta lan, emakumea Bergaran

Page 8: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

4.2. Gerraren ondorioak emakumeen bizitzan ....................................188Hildako emakumezkoak..................................................................188Emakumeak, etxeko ekonomiaren arduran.....................................189Ihesaldia.........................................................................................190Emakumeen kontrako errepresioa ..................................................192Gerrako eta gerraosteko ekonomia..................................................195

4.3. Frankismoaren ondorioak ...........................................................197Sección Femenina...........................................................................198

5. Lana eta familia .................................................................................201Familiaren ardura ..............................................................................202Umeen zaintza ...................................................................................203Etxeko ekonomia................................................................................205Etxeko lanak......................................................................................207Heriotzarekin lotutako erritualak .......................................................208Auzoa, familiaren luzapena ................................................................209Ezkondu ostean lana egitea................................................................210

6. Lana eta aisia ....................................................................................217Umetako jolasak ................................................................................217Emakumeak eta kirola .......................................................................220Zinema, dantza eta erromeriak...........................................................222Kalean gora eta behera, paseoan ........................................................227Emakume aitzindariak .......................................................................228Aisialdia baserri eta auzoetan.............................................................232Erromeria giroko koplak.....................................................................236

7. Emakumea eta erlijioa .......................................................................239Erlijioarekin lotutako taldeak .............................................................242Moja joateko ohitura ..........................................................................244

8. Emakumeak eta artea........................................................................247Musika...............................................................................................248Bergarako Orfeoia ..............................................................................250Dantza ...............................................................................................252Antzerkia ...........................................................................................254Pintura...............................................................................................257

9. Ondorio modura ................................................................................25910. Lekukoak.........................................................................................26311. Bibliografia ......................................................................................271

7

XX. mendearen lehen erdiko bizimodua

Page 9: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina
Page 10: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

9

Historia garaileek idazten dutela diote, garaileek eta gizonezkoek, nos-ki! Emakumea, hein handi batean baztertuta geratu da historia ofi-zialetik. Hala ere, jakin badakigu emakumeok bizitza publiko zein pri-

batuan ekarpen garrantzitsuak egin ditugula.

Ez bakarrik emakumeak historian zehar egindako ekarpenak, beste hain-bat gauza ere kontatu gabe geratu ohi dira. Gerrak, konkistak, hitzarmenak,eta hauetan protagonista nagusiak izan diren gizonezkoen izenak buruz ika-si ditugu, inolako testuinguru barik, zentzu handirik hartu ez arren. Zorionezarkeologiak eta historiografia modernoak arreta berezia jartzen diete ekono-miari, antolaketa sozialari, teknologiari eta eguneroko bizitzarekin zerikusiadaukaten alderdiei, eta horiekin batera generoari.

Eskuetan dugun ikerlan hau Bergarako Udalaren I. Berdintasun Planaren(2010-2013) testuinguruan kokatzen da. Berau burutzeko enkargua Ba-dihardugu Euskara Elkarteko kide diren Juan Martin Elexpuru eta Idoia Etxe-berriari eman zitzaien. Badihardugu Elkarteak ibilbide luzea du euskalkiak pres-tigiatzen eta euskaldun hiztun jatorren historiak jaso, sailkatu eta argitara-tzen. Historia hauek guztiak ahotsak.com web orrian edonoren eskura aur-ki ditzakegu.

Bergarako Udalak historia horietako batzuk erreskatatuz bere ekarpentxoaegin nahi izan dio historiaren puzzleari eta begi-bistan jarri nahi izan du Ber-garako historian emakumeak izan duen papera.

Lerro hauen bitartez eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu lan hau posibleegin duten emakumeei, besteak beste, eskuzabaltasunez euren bizipenak gurekinpartekatu dituztelako eta herriko historia hobeto ezagutzeko aukera eman di-gutelako.

Bejondaigula!

Hitzaurrea

Jaione IsazelaiaBergarako alkatea

Page 11: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina
Page 12: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

11

Bi helburu nagusi ditu ikerke-ta honek: batetik, Bergarakoemakumeen historia jasotzea

eta, bestetik, bertako emakumeek he-rriari egindako ekarpenak ezaguta-raztea. XX. mendean Bergaran ema-kumeek izan duten bizimodua eta eginduten lana azaleratu nahi dira.

Ikuspegi askotatik jorra daitekeBergarako emakumeen historia: fa-milia, hezkuntza, ekonomia, politika,erlijioa, aisialdia, sexualitatea, artea,gizarte mugimenduak… Alabaina, alordenak jorratuz gero ikerketa oroko-rregia geratuko zen, sakontasunikgabea. Izan ere, elizak eta debekuekemakumeengan izan duten eragina az-tertzen hasita bakarrik lan mardulaegin daiteke.

Lan mundua izan da gure ikerke-taren ardatza. Emakumeak lanarekinizan duen harremana XX. mendean.Lan mundua ikertzerakoan, bestehainbat eremu ere ukitu ditugu: hez-kuntza, familia, aisialdia, erlijioa...Zera izan baita azterlan honetako in-teresguneetako bat, emakumeek fa-milia, aisia eta lana nola uztartzen zi-tuzten jakitea.

Zein ziren garai hartako emaku-meen lanak? Bergarako emakumegehienak etxekoandre izan ohi ziren.Kanpoan lan egiten zutenek etxeko la-nak ere egiten zituzten normalean; gai-nera, ezkondutakoan lana uzten zuten(diru arazoak zituztenek, baserritarreketa familian negozioa zutenek izan

ezik). Etxe barruko lanari ataltxo bateskaini diogu, baina dirua irabaztekobidea ematen zuten lanei erreparatudiegu batez ere, hau da, ogibideei.

Ikerketarako gure helduleku na-gusia adineko emakumeen testigan-tzak izan dira, Bergaran 1888 eta 1945urteen bitartean jaiotako emakumeak.Bi edo hiru belaunalditako emaku-meen lan-esperientzia ezagutzeko au-kera izan dugu, eta bide batez, gauregungo bizimodura gerturatu gaituz-ten aldaketak ikusteko.

Horretarako, www.ahotsak.comproiektuan jasota zeuden elkarrizke-tak aztertu ditugu lehenik, 40 ema-kume bergararri egindako grabazioak.Horietako batzuek aspaldi hil ziren.Helburu diferenteekin egindako elka-rrizketak dira, hainbat garaitan egi-nak, antzinakoenak 80ko hamarka-dakoak. Emakumearekin eta lanare-kin lotutako pasarteak identifikatu di-tugu, eta informazio aberatsa jasodugu horietatik. Gero, 2013. urteanzehar, beste bederatzi emakume ber-garar elkarrizketatu ditugu, denakgerra aurrean jaiotakoak, bat izan ezik.Ogibideren batean nabarmendutako-ak guztiak. Administraria, kimikaria,musikaria, bordatzailea, jostuna, den-daria, irakaslea, margolaria eta en-presa bateko kudeatzailea. Elkarriz-ketatutako pertsona guztien izenak az-pimarratuta datoz azterlanean.

Beste informazio-iturri batzuk ereerabili ditugu, jakina. Zorionez, az-

AURKEZPENA 1

Page 13: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

12

Lan eta lan, emakumea Bergaran

❖ Bergarako ikuspegi orokorra, XIX. mendearen amaieran. Bergarako Udal Artxiboko bil-duma (E. Biain)

terketa ugari egin da gure herriaren le-henaldiaz. 1990eko hamarkadan be-deratzi lan monografiko eder argitaratuzituen Udalak Bergarako historiarizuzendutako bilduman. UNEDeko ira-kasleak izan ziren egileak. Gure lane-rako oso baliagarriak izan zaizkigu, ba-tez ere talde lanean egindako Casa yfamilia y trabajo en la historia de Ber-gara (1993) izenburua duena. Etabadira beste batzuk ere gure herriarenhistoriaz dihardutenak, Antonio Ur-zelai ‘Abrain’en Bergara: irudi etakondaira (1993), esaterako, edo Algo-donera de San Antonio ehun fabrika-ren historia aztertzen duen El mundoazul de Tavex (1996).

Udal Artxiboa ere jorratu duguapur bat. Erroldak, zerga-bilketak etabestelako agiriak aztertuz beste inonaurkitzen ez diren datuak eskura dai-tezke. Emakumearen lan-jarduerak ez

dira aintzat hartu izan, eta nekezagertzen da aipamenik agiri zaharre-tan, baina aurkitu aurki daitezke,paperak ondo arakatuz gero. Esate ba-terako, negozioaren jabea emakumealarguna denean, emakumeak lante-gi batean diharduenean, edo eta ogi-bidez jostuna edo irakaslea denean.

Izen propioak bilatzen ere saiatugara. Eta ehundik gora izen-abizen lor-tu ditugu. Hainbat emakumeren ka-suan biografia laburrak ere osatu di-tugu; ahalik eta ogibide gehienei lotutaegin dugu hori.

Esan bezala, emakumea eta lanaBergaran, XX. mendean, da ikerketahonen gaia. Mendearen lehen erdianipini ditugu batik bat begiak. Bainaaurreko garaiei eta ondorengoei begi-ratutxo bat bota diegu, gauzei bere tes-tuingurua emate aldera.

Page 14: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

Lana eta demografia, mende hasieran

XIX. mende bukaeran Bergarak 6.000biztanle inguru zituen. Nola joan dahazten? Bereziki XX. mendean jarrikodugu arreta. Hona hemen biztanle-riaren bilakaera, errolden arabera:

Bergararen hazkundean lanak izanduen eragina ikusiko dugu segidan,zertzelada handietan:

Taulan ikus daitekeenez, 1877tik1940 arte % 25 inguru hazi zen Ber-garako biztanleria. 1927an Angiozareta Ubera auzoak Bergarara bildu zi-rela kontuan izan barik, jakina (1.000biztanle inguru). Igoera apal samarrada. Aipatzekoa da ehun-lantegietaraherri askotako jendea etorri zela la-nera. 1930eko erroldan Euskal He-rriko beste herri batzuetan jaiotakoasko agertzen da: Zumarraga, Elgeta,

Lesaka, Irun, Ermua, Zumaia, Elgoi-bar, Deba… eta baita kanpoko bana-ka batzuk ere: Madril, Leon… Ema-kume gehienak ehungintzarekin lo-tutako lanetara etortzen ziren. Nes-kameak ere bazeuden tartean. Sasoihorretan izan ziren biztanleen behe-rakada eragin zuten faktoreak ere:Ameriketarako emigrazioa (askotanlegez kanpo egina), gripe izurritea(1918-19) eta 1936ko gerra.

1940tik 1970era igoera handia izanzen, % 60 ingurukoa. Hala ere, igoerahori gerraostean edo gose garaian(1940-1950) baino gehiago 1950etik1970era gertatzen da, hau da, indus-trializazioa eta inmigrazioa direla bide.Etorkinak kasu honetan Euskal He-rritik kanpokoak dira gehienak.

Garraioak eta industria dira Ber-garako hazkundean zeresan handiaizan zuten bi faktore aipagarri: Trena1888an iritsi zen Bergarara (Ferroca-rriles Vascongados, Bilbo-Durango-Zumarraga linea), eta komunikazio-gune garrantzitsu bilakatu zen.1919an Bergara-Gasteiz linea (An-glo-Vasco-Navarro) jarri zuten.

Algodonera, Bergarako lehen ehun-lantegia, 1846. urtean jarri zuten;gehiago sortuko ziren pixkanaka. La-sagabaster, esaterako, 1893. urteaneta Movilla 1897. urtean. XX. mende-aren hasieran, berriz, Unión Cerraje-ra de Mondragón enpresa sortu zen,eta horren ondorioz Labe Garaietakoauzo guztia. Burdina eta ehuna, biakziren industria esanguratsu eta osa-suntsuak. Hasieran ehungintzakolantegietan arduratuta zeuden burdi-naren industriak konpetentzia egingozielako; izan ere, ehungintzan solda-tak dezente txikiagoak ziren, eta lan-

13

XX. mendearen lehen erdiko bizimodua

Urtea Biztanleak Hazkudea %

1877 6.194 0,28

1900 6.196 0,00

1910 6.761 0,88

1920 7.435 0,83

Angiozar eta Ubera biltzen dira

1930 9.307

1940 9.499 0,20

1950 10.373 0,88

1960 13.162 2,41

1970 15.148 1,42

1975 15.933 1,02

1981 15.759 -0,18

Page 15: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

14

Lan eta lan, emakumea Bergaran

❖ Algodonera ehun-lantegia, mende hasieran. Bergarako Udal Artxiboko bilduma (E. Biain).Eustaquio Agirreolea

gileak galtzeko beldur ziren. Horrega-tik, Labe Garaietako lehenengo langi-leak kanpotik ekarri zituzten.

XX. mendearen hasierarekin ba-tera, mahoiaren kontsumoa handitzenjoan zen (I. Mundu Gerrak Europaneragindako krisiak ere izan zuen era-ginik horretan), eta 1920ko hamar-kadan, oraindik horretan jardutenzuten enpresa berriak sortzen ziren;denak elkarren lehian ibiltzen ziren.Kotoiaren gune bihurtu zen Bergara.

Gerraosteko industrializazioarenondorioz, eskaria handitu egin zen, etaEspainiako estatu osoan ekoizten zi-ren laneko arropen % 90 Bergaranekoiztera iritsi ziren. 1970 inguruan 16ehungintza-enpresa zeuden Berga-ran, eta guztira 2.000 langile ziren,emakumeak gehienbat.

Bergara, ehunaren herria

Duela sei edo zazpi mila urte ikasiomen zuen gizakiak ehuna egiten li-nuzko eta artilezko haria erabiliz.Emakumeen lana izan da batik batehungintza.

Bergara bere ehun-lantegiengatikizan da ezaguna azken 150 urtean,baina aspaldikoa da tradizioa. 1497ko -ak dira ordenantza ezagun batzuk, Or-denanzas de los pañeros vergareses delsiglo XV izenez argitaratu zirenak.Confirmación de unas hordenanças delos fazedores de los paños de Vergara,dio agiri originalaren hasierak. Ehun-gileek beren lana nola egin behar zu-ten arautzen da. Hamar ehungilerenizenak, ehundegien jabeak ziurrenik,azaltzen dira, eta denak dira gizonez-koak. Dena den, horrek ez du esannahi haria ere beraiek egiten zutenik.

Page 16: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

Ehungintza industria handia ze-goen, nonbait, Bergaran, XV. mende-an. Baina hurrengo mendeetan ez daindustria honen aipamenik agertzen.Desagertu egin zen, itxura guztien ara-bera. Burdinazko produktuak egingodira batik bat herriko lantegietan; il-tzeak, aiztoak eta guraizeak batezere.

Antzinatetik, etxe askotan egitenzen haria artilez edo linuz, eta ehun-degi txikiak nonahi izaten ziren barnekontsumorako. Lehengai bila ere ez zi-ren urrin joaten, linazia soroan erein-da hartzen baitzen linua, eta ardiakmoztuta artilea.

Nolanahi ere, XIX. mendearen erdialdera arte ez da berpiztuko Bergaran

ehungintza industriala. Orduan, in-dustria modernoa ezartzeko proze-suan bete-betean sartu zen Bergara.Burdinaren merkatuaren aldeko apus-tua egin zuen, baita ehungintza sek-torearen alde ere. Ehungintzakoa zenBergaran ezarri zen lehen industrie-tako bat, Oriako Brunet etxearen on-doren Gipuzkoako bigarren ehun-lantegia. 1846an Fois, Silva, Blanc yCía elkartea sortu zen, laster Algodo-nera de San Antonio bihurtuko zena.Kotoizko ehunaren joskintza eskalahandian egiteko. Fabrika hori izangozen beste ehun-lantegi askoren min-tegia eta herriaren jarduera industrialamarkatuko zuena mende eta erdiz.

15

XX. mendearen lehen erdiko bizimodua

Page 17: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina
Page 18: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

Bergaran, neskek 1732. urtetikdute oinarrizko ikasketak egi-teko aukera. Hori ez da herri

denetan gertatu: Bergarako Soleda-deko Nesken Eskola moja ikastetxeaaurreratua izan zen sasoirako. Han 6urtetik 16 artera arteko neskak onar-tzen zituzten, 60 ikasle gehienez ere,eta debaldekoa zen. Eskolaren hel-burua, garaiko pentsamoldeari ja-rraituz, kristau eta etxekoandre onaksortzea zen; beraz, kristau ikasbidea-rekin batera, josten eta beste “ema-kume-zereginak” egiten erakusten zu-

ten, eta baita irakurtzen eta idaztenere; gaztelaniazko gramatika eta or-tografia, besteak beste (ikasleek de-bekatuta zuten eskola barruan eus-karaz egitea). Soledadeko eskolanmoja frantziskotarrak ziren maistrak.Doña Clara Berroeta izeneko serorazuten buru. Zuzendaria, ordea, gizo-nezkoa zen: Manuel Elkoro. Baita es-kolako araudia idatzi zuena ere: AitaLarramendi jesuita eta euskaltzalefamatua. Soledadeko eskola MariarenLagundia moja ikastetxeak ordezkatuzuen, 1799. urtean.

17

NESKEN IKASKETAK 2

❖ Mariaren Lagundia moja ikastetxea, mende hasieran. Bergarako Udal Artxiboa (E. Biain).Egilea: Eustaquio Agirreolea

Page 19: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

1857. urtera arte, baina, hezkun-tza ez zen derrigorrezkoa, ez nesken-tzat ez mutilentzat. Moyano Legeakekarri zuen derrigorrezko hezkuntza,6 urtetik 9 urte bitarteko umeentzat.1909ko beste lege batek, berriz, 12 ur-tera luzatu zuen derrigorrezko hez-kuntza. 6tik 12rako tartea hartu zuen,orduan. Esan beharra dago, hala ere,dezente kosta zela lege hori betearaz-tea. Izan ere, haurrak lanean jartzenzituzten, lantegian zein baserrian.

1925. urtean, umeak eskolara bi-daltzen ez zituzten gurasoei isunak jar-tzen hasi ziren. Mariaren Lagundikomojei ere pasa zieten abixua, ikasleenasistentzia kontrolatzeko. Fabriketan11-12 urteko neskatoak lanerako har-tzen zituztela salatu zuten mojek:“Esa costumbre perniciosa, estableci-da en las fabricas de esta localidad deadmitir a niñas de once y doce años ensus talleres con perjuicio evidente dela salud fisica y formacion moral e in-telectual de las niñas”1.

XX. mendearen hasieran ikasketeiez zieten gaur egungo garrantzirikematen. Mutilen kasuan, ogibide batikasi, eta lehenbailehen lana aurkitzeazen ohikoena. Eta nesken ikasketeioraindik eta garrantzi gutxiago ema-ten zieten. Josten eta kontuak egitenikasten bazuten, nahikoa zuten. Gu-raso askorentzat doktrina jakitea in-portanteagoa zen eskola bera baino.

Neskek aukera gutxiago zutenikasteko mutilek baino. Gainera, he-rrian bertan ere ez zegoen aukerarikgoi mailako ikasketak egiteko. 50eko

hamarkada arte, akademia jarri zutenarte, Batxilerra mojetan interna zeu-denek soilik egin zezaketen. Eta ka-rrera ikasteko, berriz, Bergaratik kan-pora joan beharra zegoen. Batak zeinbesteak kostu ekonomiko handia su-posatzen zuten. Familia oneko alabenesku zegoen bakarrik.

Mutilek Bergaran karrera ikastekoaukerarik ez zuten, baina lanbide he-ziketa bai. 1903an Escuela de Artes yOficios ireki zuten, eta bertako ikasledenak mutilak ziren. 1929. urtean, be-rriz, Bergarako Udalak Elementalalanbide eskola jarri zuen, ehungin-tzako lantegien laguntzarekin. Beste-ak beste Mekanika ikasketak egin zi-tezkeen han. Emakumeek ez zuten ha-lako aukerarik.

2.1. Ikastetxeak

Neskek eta mutilek ez zituzten ikas-ketak elkarrekin egiten. Bergarakoume gehienek aparte ikasi zuten: nes-kak mojetara edo Frontoiko Eskolarajoaten ziren. Mutilak, berriz, fraideta-ra edo eskola publikora. MariarenLagundia moja ikastetxean debaldekoeskolak eman zituzten hasieratik. Ho-rregatik, 1908an herriko nesken es-kola publikotzat hartu zuten, ofizial-ki. Izan ere, herrietan eskola publiko-ak jartzen hasi zirenean, Bergaran ho-rren beharrik ez zegoela ikusi zuten.Pribatua eta erlijiosoa zen arren, mojaikastetxeak hutsunea betetzen zuela.Frontoikoa, berriz, eskola pribatuazen.

18

Lan eta lan, emakumea Bergaran

1 Urra Olazabal, Manuela. La Compañía de María en Bergara/ Bergarako Mariaren Lagundia.Eusko Jaurlaritza, 1999.

Page 20: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

Aipatutako bi ikastetxe horiez gai-nera, bazen hirugarren aukera bat ere,haur txikientzat: Ospitaleko Eskola.Haurtzaindegi modukoa zen. Aldi ba-tez, II. Errepublika garaian, ikastolaere egon zen Bergarako Batzokian;ikasketak euskaraz egiteko aukeraematen zuen, gainerako ikastetxeek ezbezala. Bi eskola hauek neska-muti-koentzat ziren, mistoak; elkarrekinzeuden gelan.

Herriguneko eskolez aparte, auzo-etan ere hainbat eskola zeuden. Auzoeskola batzuek mistoak ziren, etabeste batzuetan mutilak maisuarekinegoten ziren eta neskak maistrarekin;batzuetan, herrigunetik urruti gera-tzen zirenetan, ikasleek 14 urte arteikasten zuten.

Bergarako neskek eskura zituztenikastetxeak, XX. mendearen lehenerdian:

19

XX. mendearen lehen erdiko bizimodua

Ospitaleko mojen haur-eskola

PribatuaMistoa (neska-mutilak elkarrekin) Debaldekoa

Mariaren Lagundia mojaikastetxea

Publikoa Neskak bakarrikDebaldekoa (ordainpeko aukerak ere bai)

Frontoiko Eskola Pribatua Neskak bakarrik Ordainduta

Ikastola Batza(1933-1936)

Pribatua Mistoa (elkarrekin) Ordainduta

Auzo-eskolakGehienakpublikoak

Mistoak (elkarre-kin zein bereizita:mutilen gela etaneskena)

Gehienak debaldekoak

Page 21: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

Ospitaleko Eskola

Bergarako neska-mutiko asko ibiliziren Ospitaleko moja eskolan, Sor Eu-femia irakaslearekin (ikus haren bio-grafia Maistrak atalean). Urte askoanume txikientzat soilik izan zen, haur-eskola modukoa. Han ikasi zuten, bes-teak beste, Asuntxi Uribesalgok, Ma-ria Victoria Arizmendik eta Elisabet

Agirrezabalek, mojetara joan aurretik.

Hori bai, 40ko hamarkadan, ikas-ketak luzatzeko aukera eman zuten.Lide Oregi hantxe ibili zen; bost urte-rekin hasi 1940. urtean, eta 13-14urte bete artean: “Ni eskolara joan ni-tzan Ospittalera, eta hor ibili nitzan…kurso horretan tokau zan profesorabat ekartzia, eta etorri zan eta hasi zan

20

Lan eta lan, emakumea Bergaran

❖ Ospitaleko Eskolako ume taldea, Sor Eufemia Barrinzo mojarekin, 20ko hamarka-dan, Madalena plazako kapera aurrean. Behetik gora, ezkerretik eskuinera, 1. ilaran:Maritxu Berraondo (1.), Anita Ugarteburu ("Lokonekua") (2.), Amalia Beain (5.), Tere-sa Bilbao (7.), Julitxu Saizar Alberdi (9.), Asunción Ibarzabal (10.), Jasone Marcó Gan-txegi (11.). 2. ilaran: Ramonita (Frantxuleten iloba) (2.a), Pilar Zulaika Txintxurreta (3.),Maritxu Alberdi (4.), Isabel Muruamendiaraz (5.), Josefina (Martokokoa) (6.), Yayo (7.),Esperanza Zulaika Txintxurreta (9.), Felipa Mujika (10.). 3. ilaran: Pilar Gallastegi (2.),Mari Tere Etxeberria (4.), Maria Zorita Jauregi (5.), Maria Asunción Basterra (6.), Eu-sebia Akizu (7.), Elena "Zurra" (8.), Lide Mujika Zubeldia (9.), Miren Osinaga Agirre (10.),Avelina Sarasola (11.). 4. ilaran, zutik: Maxima (1.), Isabel Torre (2.), Pilar (Frantxule-ten iloba) (3.), umezurtza (4.), Carmen Ibarzabal (5.), Maria "la mejicana" (6.), Maria "Sil-veriorena" (7.), Torre (8.), Ignacia Etxaniz Artetxe (9.). Atzean bakarrik: Sor Eufemia mais-tra. Bergarako Udal Artxiboko bilduma, Fernando Unamuno Zorita

Page 22: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

ya… zeatik lehenau ‘parvulitos’ baka-rrik zeuan, eta hori bukatuta erten egi-tten zeban, baina gure sasoian etorrizan profesora hori, eta orduan horrekjarraipen bat emun zoskun, eta hanjarraittu neban ba nik ez dakitt, ha-mahiru-hamalau urte arte edo”. Mais-tra hori Sor Rosario zen, Sor Eufemiabezalaxe jatorriz Burgosko probin-tziakoa. Oregik dioenez, Ospitaleko Es-kola mutilentzat ere bazen, bainaadin batetik aurrera aparte egoten zi-ren.

Mariaren Lagundia Ikastetxea:Enseñanza

Sei urtetik aurrera, mutil gehienak Se-minariora joaten ziren, eta neskak mo-jetara, Enseñanzara. 4 urtetik 14 urtebitarteko ikasleak hartzen zituzten.Hiru motako ikasleak zeuden han: in-ternak (bertan bizi ziren), pentsio er-dikoak (zerbait ordaintzen zuten) etaexternak (debaldekoak). Mariaren La-gundian sorreratik zegoen barnetegia.Pentsio erdiko aukera, baina, 1899.urtean sortu zen.

21

XX. mendearen lehen erdiko bizimodua

❖ Mariaren Lagundiko ikasle taldea 20ko hamarkadaren bukaeran. Internak, lorate-gian. Eserita, ezkerreko lehenengoa, Florita Sañudo Lasagabaster da, Lasagabaster ehun-lantegiko jabeen alaba. Zutik, ezkerretik hasita 4.a, Maria Victoria Oiarzabal Basterri-ka bergararra da, Don Roman medikuaren alaba. Bergarako Udal Artxiboko bilduma, AnaJulia Irigoien Oiarzabal

Page 23: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

Externek osatzen zuten ikasle mul-tzo handiena, familia askok ez bai-tzuten ikasketak ordaintzeko diru-rik. Elkarrizketatutako emakumeenartean, asko dira externa ibilitakoak:Asuntxi Uribesalgo, Gloria Agirrebeña,Eulalia Elkoro, Florita Izuskiza, PilarMurgoitio, Maria Victoria Arizmendi,Lucia Farras, Barrenetxea-Arandoahizpak, Petra Juaristi…

Juana Maiztegi externa ibili zen ha-sieran, eta ‘mediopensionista’ gero,Jaunartzea egin ostean. “Pagatzenzan ‘seis pesetas’ hillian. Dezenteizengo zan”. Hark zioenez, alde na-barmena zegoen bata edo bestea izan.“Alde haundixa” zegoen, “distinziñohaundixak egitten zittuen”. Externekez zuten uniformerik, baina media-pensionistek bai. Urdin iluna; jairako,lepo zuriarekin. Internek ere unifor-mea zuten, baina diferentea. “Katego-rixa gehixagokua”.

Asuntxi Gallastegi eta bere hiruahizpak ere mediapensionistak ziren.Ezin zuten internekin hitz egin. Eztaexternekin ere; debaldekoak gutxia-gotzat hartzea ohikoa zen. Lucia Fa-rrasen arabera, jolaslekuan ere askoztoki handiagoa zuten ordaintzen zu-tenek. Pentsio erdiko ikasleen kopu-rua nahiko handia zen. 1926-27 ikas-turtean, adibidez, 72 interna eta 60 pe-diapentsionista zeuden.

Dolores Altunak dioenez, mojek di-ferentzia handiak egiten zituzten ikas-leen artean: ezin izaten ziren elkarre-kin egon. Urtean egun bakar bateanbiltzen ziren ikasle guztiak; lorategirajoaten ziren, prozesioan. Kanpotik nes-ka asko joaten ziren, familia aberatse-takoak. Haiek astean behin irteten zi-ren kalera pasiora, asteazkenetan.

Elisabet Agirrezabal ere media-pensionista zen. Interna asko kanpo-tarrak zirela dio, madrildarrak eta;haiek bazuten batxilerra ikasteko au-kera, baina beraiek ez. Oso bizkorrazela esan zioten bere aitari mojek. Bai-na ezin zuten interna sartu, oso ga-restia zelako; bere sasoian bergarar ba-karra zegoen interna: Maria VictoriaOiarzabal eta Florita Sañudo berga-rarrak ere (ikus 21. orriko argazkia) in-terna egon ziren. Agirrezabalek ikas-gai solteak hartu behar izan zituen,ikasketak osatzeko. Ordainduta jaso-tzen zituzten aparteko eskolak.

Eskolan ikasten zutena aipatuzuen Juana Maiztegik: “Historia sa-grada, dotrinia… eta aritmetikia. ‘Su-mar, restar y multiplicar y dividir’.Gero geografia be bai”. Eulalia Elkorokgogoan zuen liburuak mojek uzten ziz-kietela; Historia de España, adibidez.Mapak ere egiten zituzten. Dioenez, in-ternek irakasleak ere diferenteak zi-tuzten.

Ikasketak ez ziren berdinak ikas-le guztientzat: internak aparte egotenziren, eta gainerakoek baino aukeragehiago zuten. Aipatu dugu Batxilerraegin zezaketela, eta Magisteritza zeinMerkataritza tituluak ateratzeko ber-tan prestatzea ere posible zen, nahizeta gero azterketak kanpoan egin.Gainerakoek “kultura orokorra” ikas-tearekin konformatu behar zuten.Maribi Arregi oñatiarra interna egonzen Mariaren Lagundian. Hamaika ur-terekin sartu zen. Merkataritza egite-ko prestatu zen han, eta gero Donos-tian egin zuen azterketa. 1926tik ze-goen aukera hori.

22

Lan eta lan, emakumea Bergaran

Page 24: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

Hori bai, ikastetxean bertan bazeneskola partikularrak hartzeko auke-ra, ikasle guztientzat, ordainduta:kontabilitatea, mekanografia, taki-grafia... Idazkari moduan lan egitekoprestatzen ziren neska batzuek, etabulegoetan topatzen zuten lana. Eli-sabet Agirrezabal izan zen horietakobat. Takigrafia eta mekanografia ika-si zituen mojetan, eta bulego bateanhasi zen lanean gero, Aretxabaletan,30eko hamarkadaren bukaeran. Agi-rrezabalek dioenez, frantsesa eta ale-mana ere aparte ikasten ziren, ikas-tetxean bertan.

Mojak 1838an hasi ziren eskolapartikularrak ematen. Hauek ziren sa-soi batekoak: pianoa, kantua, harpa,mandolina, bandurria, lauda eta gi-tarra. Hizkuntzak (frantsesa, ingelesaeta euskara), marrazketa, pintura,sukaldaritza, gozogintza eta kortea. In-terna zeudenek ere aparte ordain-tzen zituzten horrelako klaseak. Bor-datzen eta josten ikasle denek ikastenzuten.

Maria Victoria Arizmendik mate-matiketarako erraztasun handia zuen.Zortzi anai-arreba ziren, lau neska etalau mutil. Baina bere amak denenikasketei eman zien garrantzia. MariaVictoria “externa” zegoen, eta ezinzuenez Batxilergoa ikasi, amak klasepartikularrak hartzera bultzatu zuen:kontabilitadea, mekanografia eta ta-kigrafia. Irakasle onak zeudela dio.“Horrekin neska asko kolokatzen zienfabriketan”.

Miren Azkaratek ere kontabilitateaeta mekanografia ikasi zituen mojetan.Berak 13 urte zituenean, 1942. urteinguruan, jarri ei zuten kontabilitateaikasteko aukera; aurretik ez zegoen.Asuntxi Uribesalgok marrazketa ema-ten zuen han, partikular; huraxe ikas-tea komeni zitzaion, gero bordatzailejardun behar zuelako, etxeko tradi-zioari jarraituz. Maripaz AlustizakMadre Dolores Gaunarekin egin zituenlehen marrazkiak. Moja hura artistazela dio, oso irakasle ona.

Pianoa jotzen ikasteko gogoz gera-tu zen Uribesalgo: “Nik beste piano batikasi bihar neban eta!”. Musika ikas-teko aukera ere bazegoen mojetan. Eu-lalia Elkororen (1921-2012) hitzetan:“Gero aparte emoten zeben... musikianahi zebenak ikasi, hori be bai. Pia-nuak eta zeren, nahi zebanak ikasi,horrek ya pagau biha ziñuan aparte.Ta externak bazeren afiziñua zeuke-nak eta ba ikasi zebenak. Haura apar-te pagau biha ziñuan, baiña bazeu-kazun, e, haura ikasteko opziñua ba-zeukazun”. Asuntxi Gallastegik Mu-sika karrera ikasi nahi zuen, bainahori ezin zen; horretarako internaizan beharra zeukan.

23

XX. mendearen lehen erdiko bizimodua

❖ Maribi Arregi, 2011. urtean aho-tsak.com-erako egindako elkarrizketan.

Page 25: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

24

Lan eta lan, emakumea Bergaran

❖ Mariaren Lagundia ikastetxearen aurreko aldea, mende hasieran. Bergarako Udal Ar-txiboa. B.K.E. fondoa. Egilea: Eustaquio Agirreolea

Etxean dirurik ez bazen, ez zegoenpartikularrik. Petra Juaristik, adibidez,ez zuen aukerarik izan. Mojek esanzieten gurasoei balio zuela ikasteko,baina dirurik ez zen etxean. Laneanhasi behar izan zuen, oso gazterik. Le-hengo bizimodua diferentea zela zio-en. Bere amak-eta ez zutela irakurtzenere ikasi.

Hori bai, lanean zebiltzan 14 urte-tik gorako neskei eskolak ematen ziz-kieten mojek, debalde. 1896an igan-detan hasi ziren eskola horiek ematen.1911tik aurrera iluntzeetan, gau-es-kola. Eulalia Elkoro mojetako gauekoeskolara joaten zen 30eko hamarka-dan, Otazua ehun-lantegian lanean ze-bilela. “Fabrikara joan arren, nahibaldin baziñuan zeoze ikasi, ikasi zei-kezun, zeatik oportunidadiak bazeren.Monjetan be, monjetan be ipini zebengabeko eskolia. Gure moduan eta

beste askon moduan, behin 14-15urte ezkerio, edo aurretik, urten es-kolatik eta ba fabrikara lanera. Etagero ipini zeben, gabian nahi zebanakjoan, oportunidadia joateko”. Maistraona jarri zietela dio: “Monja ona, ezerozein, ipini zoskuen. Matematikak,eta gramatikia. Dana, nahi ziñuandana. Eta orduan askoz hobeto apro-betxatzen ziñuan gaztiago edo txiki-xagua ziñanian baiño. Hori dudaik peez, e. Nahi zebanak ikasi… hoixe, sa-krifikau egin biha ziñala pixkat. Lanaegin da gero hara joatia… eta orduanez zeuan ‘fin de semana’ eta histori-xaik. Orduan zapatuan be lana egittenzan. Goiz eta atsalde”.

Moja askok jardun zuten irakasle.Mariaren Lagundiko mojak klausu-rakoak ziren. 1930eko erroldan ikusdaitekeenez, sasoi hartan 66 moja zeu-den Mariaren Lagundian. Burua Ama-

Page 26: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

lia Aizpiri zen (Markina, 1864). Mojagehienak Euskal Herrikoak ziren(gehienak gipuzkoarrak, 19 herrita-koak, baina arabarrak, bizkaitarraketa nafarrak ere bazeuden). Hiru mojafrantsesak ziren, bat ingelesa, bestebat irlandarra, eta gainerakoak Madril,Valentzia, Guadalajara, Burgos, San-tander eta Zamorakoak. Lau moja ber-garar zeuden: Inmaculada Gaytan deAyala (1881ean jaioa), Paz Atxa Rote-ta (1888), Carmen Irigoien (1888) etaJuana Unamuno (1896). Urte hartan,54 ikasle zeuden interna. Leku asko-takoak. Kanpotik etorriak: Santander,Zamora, Leon eta Burgos. Bizkaita-rrak: Gernika, Portugalete, Bilbo, Le-keitio, Sestao… Nafarrak: Iruñea, Le-kunberri… Gipuzkoarrak: Eibar,Deba, Pasaia, Zestoa, Beasain, Do-nostia, Tolosa, Oiartzun eta Zuma-rraga. Bergararrik ez.

Pilar Murgoitiok Madre Concesiónzuen gogoan. Barrenetxea-Arandoahizpek Madre Maria Concepción,Madre Anunciación eta Madre Con-suelo aipatu zituzten. TxikienekinMadre Dolores egoten ei zen. Gerra au-rretxoan ibili ziren mojetan. II. Erre-publika garaian. Eskola erdaraz zenarren, moja batek doktrina euskarazematen ziela kontatzen zuen ErritxeBarrenetxea-Arandok. Madre MariaGloriak. “Sukarrietakua zan, eta etor-tzen zan euskerazko dotriñia emotera.Eta gero ‘Xabiertxo’ ta irakurtzen ta…‘Lutelestia’ be bai Madre Maria Lur-desek ta… Euskeraz irakurtzen, akor-datzen naiz urte pare batian edo izen-go zan”. 1934. urtean, udalak diru la-guntza eman zuen, euskaraz erakus-teagatik. Muxikako Juana Ajuria-Au-sokoak laguntza eskatu zuen, etahala hasi ziren euskarazko eskolak

ematen. Madre Soledad zen bestemoja euskaldunetako bat; hark dok-trina erakusten zuen.

Eulalia Elkorok gogoan zuen II.Errepublika garaian mojek abituakendu behar izan zutela. 1935. urte-an gertatu zen hori. 1931tik heziketalaikoaren aldeko hainbat pauso emanzituen gobernuak. “Ni sartu nitzanian,gerra aurretxuan, guregana etortzekoabittua kendu egin zotsen. Gero ba in-presiño haundixa egin zoskun geuri bebai, bakizu. Baiña gero ohittu zien.Baiña gureana etortzeko bakarrik jaz-ten zien hola, e? Bestela, barruan nor-mal jantzitta. Mediapensionistei tahonei, monja jantzitta emoten zotsen.Baina gu publika giñen ta. ‘Escuela’publikua zan guria”. Aipatu dugu le-henago ere: Bergaran mojen eskolakbetetzen zuen neskendako eskola pu-blikoren funtzioa.

Gero, baina, euskararen kontrakojarrera nagusitu zen ikastetxean, urteaskoan. Florita Izuskiza gerraosteanibili zen han. Dena erdaraz ematen zu-ten mojek. Gainera, Cara al Sol kan-tatu behar zuten, Espaloian. Beraiekez ziren joaten, eta gero errieta egitenzieten. “Kastigau egitten zoskuen”.Urte pare bat han egin eta gero fron-toira joan zen eskolara, mojetan ez ze-bilelako gustura.

II. Errepublika aurretik ere, mojekdena erdaraz erakusten zutela zioenJuana Maiztegik. Primo de Riverarendiktadura garaian. “Erderaz egin biharzan han. Han euskeria askok nikuste dot ahaztu egin zebala. Aurretikuste dot euskerazko dotriñia emotenzebela, e?”. Berak erdaraz ikasi zuendoktrina ere. Hori bai, ez zituzteneuskaraz hitz egiteagatik zigortzen. Eli-

25

XX. mendearen lehen erdiko bizimodua

Page 27: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

sabet Agirrezabalek dio sasoi hartanere euskarazko izenak zeuzkateneialdatu egiten zizkietela. Berari Isabeldeitzen zioten. Pilar Murgoitioren ga-raian -1905ean jaioa zen- ere erdarazziren eskolak. “Baina bazeuan madrenbat edo beste euskeraz zekixena, etaharekin juntatzen giñanian euske-raz”. Zigorrik ez zuen ezagutu. “Gero-txuau izan zien horrek”.

1956. urtean, pentsio erdiko ikas-leak eta externak gela bakarrean batuzituzten. Lehenengo maistra sekula-rrak 1963an hasi ziren.

Frontoiko Eskola

Mutilek Seminarioa fraide ikastetxeazgainera, eskola publikora joateko au-kera zuten, San Pedro plazan. Mojekinikasten ez zuten neskentzat, berriz,Frontoiko Eskola zegoen, KontxitaMaiztegi maistrarena (ikus biografiaMaistrak atalean). Eskola pribatuazen, eta txikia. Bera zen maistra ba-karra. Irakasle onaren fama zuenMaiztegik, eta ez zitzaion ikaslerikfalta izaten. Aldiko 80ren bat neska-tila izaten zituen.

26

Lan eta lan, emakumea Bergaran

❖ Frontoiko Eskolako umeak, 1936 urte inguruan, txangoa egin zutenean. Ezkerretikeskubira, lurrean eserita: Garbiñe Oregi (belauniko), Rosita Maiztegi, Hipolita Gallas-tegi, ezezaguna, Marta Urriategi, Julia Pildain, Maria Dolores Peña, Kontxi Garitano,Kontxita Narbaiza, Teresa Urriategi, Ines Arregi, Emilia Moreno eta Zezilia Igarza. Er-dian aulkian eserita: Pilare Mujika, ezezaguna, ezezaguna, Kontxita Maiztegi maistra,Mari Karmen Lazkano, Paulita Zangitu eta Karmen Lazkano. Zutik: Karmen Pildain, Kar-men Iatza, ezezaguna, Benita Garitano, Arantza Oregi, Aurora Telleriarte, Begoña Zu-bizarreta, Irune Azkargorta, ezezaguna, Mari Kruz Urzelai, Maria Pilar Urzelai, Ramo-nita Agirre, Agustina Larias, Terese Mujika, Presen Lonbide, Irene Larrañaga eta Ma-ria Arrieta. Bergarako Udal Artxiboa. Kultura departamentuko bilduma.

Page 28: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

Begoña Zubizarreta Maiztegiren es-kolan ibili zen, 20ko hamarkadanhasita. Florita Izuskiza ere bai, ha-markada bat geroago. Gela bakarrazela dio Izuskizak, eta neskak bakarrikzeudela. Mutilak Seminariora joatenziren. 14 urte arte ibili zen han. En-señanzan bezalaxe, Maiztegi irakasle-arekin ere dena erdaraz egiten zuten,gerraostean. Euskaraz hitz egiten ia-ia ahaztu egin zitzaion Izuskizari.

Luz Telleriarte eta bere bi ahizpak(Aurora eta Sol) ere eskola horretan ibi-li ziren. Familia errepublikanokoak zi-ren, eta ez zuten alabentzat heziketaerlijiosorik nahi. Telleriarteren arabe-ra, adin askotakoak batera egoten zi-ren, taldeka antolatuta. Ikasle txikie-nek 3-4 urte zituzten eta nagusienek15 urte inguru.

Mariasun Plazaola sei urterekinhasi zen. Hark dioenez, “hiru maillaedo bazeren” gela bakarrean. Fran-tsesa ikasteko aukera ere bazela dio:

“Gogoratzen naizela, berak frantses bebazekixen, Frantzian egondakua zan.Eta hasi zan ba puxkat frantsesaemuten guri. Eta nik uste dot guk pen-tsatzen giñuala oso nekeza zala, etalaga egin giñuan, pentsaizu. Beraprest zeuan guri frantsesa emoteko,eta gu oinddio umiak, eta ez giñuanbaloratzen hori. Eta laga egin bihar gi-ñuala. Halaxe, gehixao barik laga gi-ñuan”. Maria Dolores Peñari bereetxera joanda erakusten zion frantse-sa, udan.

Kontxita Maiztegiri omenaldia eginzioten, 1969. urtean. Eskola itxi zuen,eta 1971. urtean Maiztegik ikastola-koei utzi zien bere titulua.

Mariñe Barrenetxea-Arandok zio-enez, Kontxita Maiztegiren aurretikbeste maistra bat egon zen FrontoikoEskolan: Juanita Sañudo. 20ko ha-markadaren hasieran huraxe zegoenartean: “Sañudoneko maestria. Baharetxek euki zeban eskolia. Joaten

27

❖ Juanita Sañudo maistra bere ikasleekin, 1922. urtean. Bergarako Udal Artxiboko bil-duma, Jesusa Igarzabal

XX. mendearen lehen erdiko bizimodua

Page 29: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

zien lau urtekuak eta hamalaukuak,danak tropan. Eta hantxe puskatianibili nintzan; gero, sei urtekin harutz(Enseñanzaruntz). Hutsa denbora eginzeban harek, urte bi edo hiru egingozittuan han. Gero jarri zan maistrabat, oso maestra ona (Kontxita Maiz-tegi). Oso ondo erakusten zeban. Ju-bilaziñua hartu arte segidu zeban. Bai-na gu beti monjetara. Frontoikua pa-gau egin biha zan!”.

Gerra aurreko ikastola

II. Errepublika garaian, Maria Oian-guren ‘Txantxote’ren ikastola ere izanzen. Aranzadi Ikastola 1971ko ekai-nean sortu zen, baina bere hazia1933an erein zuen Oianguren ira-kasleak, Bergarako Batzokiko aber-tzaleen laguntzarekin (Agustin Lina-

zisoro eta Telesforo Monzon bereziki).Ariznoako Euzko-ikastolak urtarrila-ren 8an ireki zituen ateak, geroago Mo-zos farmazia egon zen tokian, San Pe-dro kalean. Han neska-mutilek elka-rrekin ikasten zuten, euskaraz. Euz-ko Ikastola Batzako ikastoletako batzen, Gipuzkoako lehenengoa; gehienakBizkaian zabaldu zituzten.

Ikastola irekitzean 5 eta 14 urte bi-tarteko 40 neska-mutiko hasi ziren,eta hurrengo urteetan 62 izatera hel-du ziren. Maria Oianguren zen irakaslebakarra, baina Madalen ahizpak arra-tsaldetan laguntza txiki bat ematenzion, haurrei eskulanak irakatsiz.Ikastolan neska-mutikoak zebiltzan,Batzokikoak eta bestelakoak. Irakur-tzen eta idazten ikasten zuten. Euskalliburu dezente erabiltzen zituzten:Xabiertxo, Martin Txilibitu, Loretegia,

28

Lan eta lan, emakumea Bergaran

❖ Bergarako Euzko Ikastola Batzako umeak, Ariznoa ikastolakoak, 1936 urte inguruan.Iñaki Mujika dago umeen artean. Iñaki Mujika

Page 30: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

Lutelestia… Jabier Linazisoro zenikasleetako bat: “Liburuak? Ba ‘Xa-biertxo’, bat. Gero haren moduan bagauza asko. Kantuan be asko egittengiñuan. Horrek lehengo kantu zaha-rrak eta, bueno! Mordua dakitt nik.Eta gero irakurri, idatzi... Nik han ika-sittakuak dauzkat danak”. Gogoan dubehin Gernikara joan zirela txangoan,ikastolatik, eta argazkia atera zutela.

Edurne Laborda mojetan hasi zenikasten, baina 11 urte zituela ireki zu-ten Goiko Plazako ikastola, eta hanhasi zen. Erdaraz ikasi zuen mojekin,eta ikastolan euskaraz. Osaba apaizaoso euskalduna zen, eta hark esandahasi zen ikastolan. “Ta gero geratu ni-tzan ez euskeraz ta ez erderaz. Kaka-nahastu, ta ezebez”.

29

❖ Ariznoa Ikastola Batzako andereñoak, umeak eta guraso batzuk Gernikako arbolabisitatzen, 1933 urte aldera. Behetik gora eta ezker-eskuin: 1. ilaran, Itziar Aranzabal,Mirentxu Lizarralde, Patxiko Ubillos, Joxe Hernando, Iñaki Arrieta, Josu Murgizu, Ja-bier Lazpiur, Xabier Linazisoro, German Ibarra eta Felix Lizarralde. 2. ilaran: Aintza-ne Marco, Arantxa Arana, Joseba Sotil, Patxiko Azkargorta, Jon Arrieta, Anbortsi Go-enaga, Esteban Zabaleta, Tomas Iturbe, Agustin Linazisoro, Felix Narbaiza eta Jose Ma-ria Unamuno. 3. ilaran: Inazio Iturbe, Maria Luisa Narbaiza, Lierni Gallastegi, Matxa-len Oianguren (Mariaren ahizpa eta laguntzailea), Julia Beistegi, Maria Oianguren (an-dereñoa), Jasone Marco, Elisabeth Arana, Miren Linazisoro, Asuntxi Zorita, Rosarito Bi-llar, Paulita Beitia eta Josu Azkarate. 4. ilaran, guraso juntakoak: Bittori Aranburu (EAB-koa), Txomin Marco, Agustin Linazisoro eta Anita Txintxurreta (EABkoa). 5. ilaran: An-doni Lazpiur, Joseba Laborda, Jesus Berroia, Migel Oianguren eta Xabier Mujika. Ber-garako Udal Artxiboko bilduma, Juste Amenabar

XX. mendearen lehen erdiko bizimodua

Page 31: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

Eskola orduz kanpo ere joaten zi-ren batzuek Txantxoterengana, eus-karaz alfabetatzera. Elisabet Agirre-zabal, adibidez. 14-15 urterekin, arra-tsaldetan joaten zen lagun taldetxobat, mojetatik irtenda. Ordu libreetan.Dena euskaraz ematen zuen bakarrazela dio eta debaldekoa zela, euskaraondo ikasteko.

Ikastola hark ez zuen luzaro iraun.Hiru urte. 1936an, Bergara frankisteneskutan erori zenean, ikastola oku-patu zuten. Bertako ikasmaterial guz-tia erre egin zuten. Gerra hasi zenean,Oianguren Beljikara joan zen, ume tal-de baten kargu (ikus bere biografiaMaistrak atalean).

Gerraosteko ikastolaren sorrera

Herrian ikastola sortzeko mugimenduahasi zenean, 60ko hamarkadan, bi tal-de nor bere aldetik hasi ziren antola-tzen. Batetik, Lide Mujikaren eta Ma-ria Victoria Arizmendiren akademian(ikus Eskolaz kanpoko ikasketak ata-

la) ikastola jartzeko ideia sortu zen.Josu Oregi zen bultzatzaileetako bat,eta Jose Alberto Amilibiak eman zionlege babesa. Hasieran, haur-eskola ja-rri zuten: Santa Infancia zuen izena.Dominika Madinabeitia eskoriatzarraizan zen lehenengo andereñoa han; be-deratzi umerekin hasi zen. Elvira Zi-pitriarekin praktikak egina, Madina-beitia tituluduna zen. Ondoren, LehenHezkuntza jarri zutenean, Lide Muji-kak eta Maria Victoria Arizmendik ereematen zituzten eskolak. Ordura arteikasleekin berbazko harremana bai,baina eskolak gaztelaniaz ematen zi-tuzten.

Geroago, beste talde batek ereikastola jarri zuen, haur txikientzat,Komenio kalean: Koldo Eleizalde ikas-tola. Don Serafin apaiza eta Linaziso-rotarrak ziren, besteak beste, bultza-tzaileak. Pilare Mujika, Izaskun Gi-meno eta Lupe Olabarria izan zirenhan lehenengo andereñoak, guztiak ti-tulu bakoak artean.

Denborarekin, bi taldeak batu eginziren. Eulalia Elkororen arabera,“zeuan euskeria emoteko gertautabastante jente, baina titulo barik. Etadanak batu zien, eta oso lan ona eginzeben”. Kontxita Maiztegiren eskola erebatu zitzaien. Eta 1971. urtean Aran-zadi ikastola sortu zen, Seminarioan.

Hasieran oso material gutxi zego-en euskaraz. Xabiertxo, eta ia besteezer ez. Ikastolako hasierako lan bal-dintzak aipatu ditu Arizmendik. Ga-bonetan paga bikoitza beharrean,paga erdia izaten zuten, opor garaiahaur askori ez zietelako kobratzen.Soldata txikia zuten ikastolan eta Gi-zarte Segurantza ere gutxi kotizatuta.Lide Mujikaren hitzetan: “Hasieran ez

30

Lan eta lan, emakumea Bergaran

❖ Dominika Madinabeitia andereñoa,umeekin.

Page 32: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

genuen kobratu ere egiten. Gurasoeiahalik eta gutxien kobratzen genien.Haur asko genituenez, guztiek jarri-takoarekin nola hala aurrera egitea lor-tzen genuen”2. Bi ikastolak elkartu zi-renean, Maria Victoria hamabost egu-nez egon zen Hondarribian, matema-tikako euskal terminologia ikasten.

Haur-eskolako zortzi gelarekin etaOHOko beste 16 gelarekin zabaldu zu-ten Aranzadi ikastola. Eskolaurrekoandereñoak Maria Asun Lete, MariaPilare Mujika, Lupe Olabarria, AmaiaAzkargorta, Izaskun Jimeno eta Edur-ne Arzelus ziren orduan. Eta OHOkolehen sei kurtsoetan, Mari KarmenAmasorrain, Maria Flora Fernandez deRetana, Pili Fernandez, Kontxita Maiz-tegi, Lide Mujika, Maria Victoria Ariz-mendi eta Jose Amilibia aritzen zirenklaseak ematen. Baita Aita Zamora etaAita Madinabeitia dominikoak ere.

Auzoetako eskolak

San Antonio auzoko ume gehienakLabe Garaietako eskolan zebiltzan,Maria Pilar Larrañagaren arabera.Zerrajerako langileen seme-alabak zi-renak bai behintzat. Labe Garaietakoeskola 1913an ireki zuten. Udaletikdiru laguntza jasotzen zuen (hasieran,300 pezeta urtean). 1938an ume txi-kiendako aurre-eskola eraikitzeko bai-mena lortu zuten.

Labe Garaietan eskola eta eliza zeu-den; ekonomatoa gerora etorri zen. “Al-tos Hornosen mistua zan eskolia.Neskak eta mutillak ibiltzen zien”, La-rrañagaren esanetan. Gerra aurrean,

maistra Doña Julia zen. Julita Ramos(Zumarraga, 1875). Harekin neskabat egoten zen: Enkarna Gonzalez;monja joan zen gero. Umeekin lagun-tzen zion eskolan; hari Enkarna ba-karrik esaten zioten, Doña gabe. Ge-rra aurrean, Florita Idarreta maistraere ibili zen. Ramosek urte asko eginzituen maistra moduan, eta 40ko ha-markadan hartu zuen erretiroa. Harenordez Angelita Lizarralde hasi zen; An-tzuolakoa zen, Uzarraga auzokoa. Ge-rora besteak beste Maria Luisa Orue-ta eta Marisol Peña ere ibili ziren LabeGaraietan.

Labe Garaietako eskola pribatuazen. Auzoetan denetik zegoen: auzo es-kola batzuek publikoak ziren, Udala-renak edo Estatuarenak, eta Udalakdiruz lagundutakoak zeuden bestetik.Baziren beraien kontura eskola parti-kularrak ematen zituzten maistrak ere.Ume taldetxoak euren kargu hartzenzituzten, oinarrizkoa erakusteko.

31

XX. mendearen lehen erdiko bizimodua

❖ Koldo Eleizalde ikastolako umeakMaria Pilare Mujika andereñoarekin,1970. urtean. Bergarako Udal Artxiboa.Miguel Angel Elkoroberezibar fondoa. Egi-lea: Serafin Esnaola

2 Lide Mujikari Eskarrik asko, andereño! webgunerako egin zioten elkarrizketatik hartua.

Page 33: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

Zubietan, bi maistra zeudela zioenErritxe Barrenetxea-Arandok. Umetanbera Gerbaxirekin ibili zen, 20ko ha-markadaren amaieran, “Zubitta ba-rrenian. Gero Amillan (Amillaga) bebai, berriz. Bakaziñotan, Amillan.Gerbaxi hamen be, bai... Gero bestemaestra bat be bazeuala esaten dabe:Xixili”. Natalio Juaristik Lutxi eta Ju-litta maistrak ezagutu zituen Zubietan.

“Zubittan bi eskola zeren: Lutxi maes-tria eta Julitta maestria. Eta hori ize-ten zan ba: dotrinia ta, katoia leitzenta… eskribitzen ta… zeoze bai, bainagauza gutxi. Gero ba herriko eskolara,zazpi urtekin. Hauraxe zan inportan-tia, eta bestiak ba partikularrak, mais-trak eta”. Aurretik, Juaristiren amamakeskola ematen zuen Zubieta kalean.“Gure amamak eskolia euki zeban, geu

32

Lan eta lan, emakumea Bergaran

❖ Julita Ramos Labe Garaietako eskolako maistra umeekin 1927an. Ezkerretik eskuinera:goian, 4. ilaran, Encarna Gonzalez (andereñoaren laguntzailea), Margari Beitia, Cristi-na Beitia, Nati Alberdi, Angelita Arrieta, Miren Azkargorta, Timoti Elorza, Luisa Inciar-te, Teresa Luarizaristi, Julia Ramos (maistra). 3. ilaran: Carmen Narbaiza, Dolores Lua-rizaristi, Maria Teresa Kortabarria, Angelita Lazkano, Clarita Agirre, Luisita Azkarate,Blanquita Jauregi. 2. ilaran: Eulogi "Palomero", Elisabet Baquedano, Maria Goikoetxea,Juli Beistegi, Felisa Kortabarria, Kontxita Castañares, Cristina Arietaleaniz, Felisa Ga-ritano, Maria Luisa Pardina, Carmen Goikoetxea. 1. ilaran: Anita Zeziaga, Carmen Etxe-berria, Maritxu Iriarte Elkoro, Manolita "Palomero", Aurea Aizkorrialde, Maria Beitia,Casimira Luarizaristi, Elisa Alberdi, ezezaguna. Bergarako Udal Artxiboa, Jose Antonio Etxe-berria Luarizaristi

Page 34: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

bizi giñan etxian behian: Joxepa, Zuur-tikua zan”.

San Lorentzo auzoko eskola umetxikiendako bakarrik zen. LorentzoLaskurainek dioenez, Manuela mais-trak euskaraz hitz egiten zien umeei,30eko hamarkadaren hasieran. “Horhasi bi urtetik eta zazpi arte edo.Etxian ez eukitzeko umiak, ba hantxe.

Ta kantuan, aittaguria errezau… ho-laxe. Eta gero haundixauak-eta bakuadernuakin letrak egin puxkat... Be-ran ondora jun kuadernuakin etaikasi, eta bittartian juerga danak.Parte haretan haundixak, eta hementxikixak eta harutzauan neskak etadana hola, bai”. Hori bai, San Loren-tzon beste maistra bat ere izan zen:

33

XX. mendearen lehen erdiko bizimodua

❖ Julia Ramos maistrari 1945. urtean egin zioten omenaldiko irudia. 1. ilaran (goitikhasita): Milagros Arozena (1.goa), Jesusa Agirrezabal (2.a), Sole Larrañaga (3.a), Elisa-bete Argarate (4.a), Jesusa (Balentokoa) (5.a), Eugenia Alberdi (6.a), Josefa Aranzabal"Monte" (7.a), Maria Lizarralde (8.a), Juli Garitano (9.a), Telesfora Agirrezabal (10.a), Na-talia Urkiola Laspiur (12.a), Benita Baquedano (13.a), Rosario Ormazabal (15.a), Ma-ria Murua Idigoras (16.a), Asunción Arostegi (17.a), Ester Arrondo (18.a), Garbiñe Iri-zar Beiztegi (19.a), Maritxu Aizkorrialde (20.a), Angelita Arriaran (21.a), Margari BeitiaBikuña (22.a). 2. ilaran: Mertxe Urbina (1.goa), Mari Carmen Iturbe (2.a), Antonia Ma-dariaga (3.a), Rosario Alzelai Irazola (4.a), Julia Ramos ("Doña Julia" maistra) (5.a), Ele-na Luarizaristi (6.a), Maritxu Azkarate (7.a), Maritxu Iriarte Elkoro (8.a). 3. ilaran: Ma-ritxu Martinez (1.), Luisita Azkorrialde (2.a), Margarita Urbina (3.a), Leonor Barrutia (4.a),Celestina Urkiola (5.a), Elena Lizarralde (6.a), Edurne Iza Garmendia (7.a). 4. ilaran: Aran-txa Goikoetxea Agirreolea (1.goa), Jesusita Zubia (2.a), Maria Luisa Arregi (3.a). Berga-rako Udal Artxiboa. Jesus Urkiola fondoa.

Page 35: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

34

Lan eta lan, emakumea Bergaran

Baldomera Ugalde. 1915 urte ingu-ruko bere argazki bat dago BergarakoArtxiboan, umeekin ageri dena, eta1930. urtean maistra zen artean.

Baserritarren ikasketak

Baserri inguruetan ere baziren auzoeskolak. Elosukoa, Basalgokoa, SanPrudentziokoa, Uberakoa, Angiozar-koa… Asko zeuden. Haietan hamalaubat urtera arte ikasteko aukera izatenzen normalean, eta batzuetan neska-mutilak elkarrekin egoten ziren gelan(Angiozarren, Osintxun eta Uberan ez).Baina baserrian lan asko izaten zen,eta ohikoa zen eskolara gutxi joatea.Ikasketei kaletarrek baino garrantziagutxiago ematen zieten normalean.Izan ere, baserriko lanetan jardutekoez zegoen matematika beharrik.

Lide Oregiren ama, esaterako, ba-serritarra zen. “Berak esaten dau es-kolara neguan joaten zala gehixenbat,zegaittik gero ez zebala eukitzen asti-rik. Baiña egon zan kurso baten Vito-rixan interna zerian: Sagrado Corazon.Colegio del Sagrado Corazon. Bainaklaro, etxian falta zala eta ba hurren-go ezin juan, eta berak ba pena hoixeeukan”.

Luis Aranzabalen hitzetan, 30ekohamarkadan Uberako auzoko eskolanneskak eta mutilak banatuta egoten zi-ren. Maisua eta maistra zituzten. Ber-garako Artxiboko datuen arabera,1929an Maria Carmen Goikoetxeabihurtu zen Uberako maistra, RafaelaSan Martin Alfaro ordezkatuta; bainahan ikasturte bat besterik ez zuen egin:ondotik Juana Larraza Uribe maistrakhartu zuen bere lekua. 1931tik aurre-ra Juana Palmira Alvarez izan zen

❖ Baldomera Ugalde maistra umeekin, Zapatarikua tabernaren parean, 1915 urte in-guruan. Eskola Zapatarikua baino beherago zegoen. Goiko ilaran lehenengoa, ezkerretikhasita, Maria Andresa Bikuña Markuleta da. Udal Artxiboko bilduma, Juan Cruz Azca-rate Arizabaleta

Page 36: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

Uberako maistra, 1955. urtera arte.1960an Maria Ugalde Altolagirre zenUberako maistra; umea izan zuen, etaapaiz batek ordezkatu zuen denborabatez (Balbino Aierbek).

Angiozarkoa eta Uberakoa eskolanazionalak ziren. Baita Osintxukoa etaElosukoa ere. Ixabel Belar zazpi-zor-tzi urterekin hasi zen eskolan, Angio-zarren, 20ko hamarkadaren hasieran.Eta 14 urte arte; Katalina zen beremaistra, Uberakoa. Neskak eta muti-lak aparte egoten ziren han ere. Ber-garako artxiboko datuen arabera, An-giozarko nesken eskolan 1928. urte-ra arte Maria Catalina Gaztelu Lama-riano izan zen maistra. Maria delCarmen Goikoetxea Gorostarzu jarri

zuten urte hartan. Ez zuen denboraasko egin, 1929an maistra moduanDolores Gorriti Munarriz ipini zuteneta. Gorriti 1944. urtera arte egon zen,eta ondoren Aurea Arregi Goñik har-tu zuen postua (Arregiren senarraere maisua zen: Jose Garcia). 1952anMaria Cruz Amezaga Gonzalez zen An-giozarko maistra eta 1956an MercedesBereziartua Usabiaga.

Gerraostean, 1938an, Maria Tere-sa Zuzuarregi Lopetegi egin zen An-giozargo eskolako mutikoen kargu(Jose Garciaren ordez). Ikasturte ba-karra egin zuen han, ondoren bestemaisu bat jarri baitzuten mutikoei es-kolak ematen. Angiozarren gau-esko-la ere egon zen.

35

XX. mendearen lehen erdiko bizimodua

❖ Palmira Alvarez maistra, Uberako eskolako umeekin 1942. urtean. Goitik hasita etaezker-eskubi joanda: 4. ilaran, Maria Elorza, Felisa Aranzabal, Begoña AgirregomezkortaOtxoa (Okandikua), Francisca Lamarain, Begoña Aranzeta, Martina Arbulu eta Fran-cisca Basauri. 3. ilaran: Teresa Loiti, Isabel Aranburu, Cristina Olañeta, Felisa Gallastegi,Andresa Loiti eta Anastasi Basauri. 2. ilaran: Jesusa Laskurain, Edurne Arbulu, Ma-ria Luisa Markiegi eta Serapia Aranzabal. 1. ilaran: Bittori Aranburu Urkiola, MartinaOlañeta, Josefa Loiti, Palmira Alvarez (maistra), Maria Paz Urien eta Rosario Zezeaga. Bergarako Udal Artxiboa, Kultura departamentuko bilduma

Page 37: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

Rosario Aranzabalek kontuak egi-ten ikasi zuen, justu-justu, Angiozar-ko eskolan. “Hamaika urte baiño le-henao fan nintzan auzo batera kriada”.Egoerak antzera jarraitu zuen urte as-koan: 40ko hamarkadaren erdialdeanAngiozarko Nati Arrieta txerria zain-tzen egoten zen, komeni ez zena jan ezzezan. “Bittartian guk ikasten genduandotriñia; txarrixa zaintzen dotriñiaikasten genduan”. Doktrinari eskola-ri baino garrantzia handiagoa ematenzioten etxean. “Ni akordatzen naizzela maistra batek, fan ta amari esanzotzan: ni Bergarara edo… ikasketaksegitzeko ta... Bueno, bueno, gureamak buruari obatu. Ez zeuan besteogibiderik, aittaren zera baiño, tapentsatzen hori ezin leikela. Igualesaten dozu: ‘Ene ba, hortik o he-mendik o bekia edo bestia’… Ba ez. Ezeuen, eta hortxe geratu giñan, bizi-moduak erakutsi dosku dakiguna.Holan da”. 13 bat urtera arte ikasizuen, eta gero neskame bidali zutenArrasatera.

Basalgoko Goimendi auzoan, gerraaurretik Lezeta baserrian maistra bategon zen, eta Tomas Osorok harekinikasi zuten zertxobait 30eko hamar-kadaren hasieran: Dominga Elkoro,Lezetako alaba. Euskaraz eginez gero,zigorra izaten zuten. “Ume-umetan he-men Lezetan egoten zan eskola mo-duko bat gerra aurrian. Basarrixan,sukaldian. Ta denpora ona euanian,han kanpuan euan holako karrajumoduko bat edo, aterpe bat, ta han-txe. Juntauko giñan geu hiru ta bes-tekuak, Olakortakuak... zortzi... ha-mabi-hamalau bat edo”. Gero maistrahori Durangora ezkondu zen, eta ta-berna izan zuen.

San Blas auzoan, Nati Gabilondokpilotaleku ondoko eskolan eta SanJuan ermitakoan ikasi zuen zazpi ur-tetik hamabira arte. Osintxuko Lau-datz baserriko Anizeta Agirrek aita es-kolazalea zuen, baina hala ere ez zenasko joaten: “Zenbat egingo nittuannik, hiru bat urte? Eta kriara neualaatsaldetan bakarrik. Asko ezin baegin”. Bestela ere baserrian beti bazenlanen bat umeentzat. “Ba zenbat lanegoten zan orduan, ardi-zaintzia ta ga-nau-zaintzia, ittulia... bueno...!”.

Maritxu Garitano San Kristobalenibili zen eskolan 30eko hamarkadan,“eta maistria zonan Tomasa; edadetuazonan, ama-alabak bizi zittunan”. To-masa Laskurain Irizar zen; Antzuolanjaioa, 1870. urtean. 1916an joan zenBergarara bizitzera.

Carmen Garitanoandia San Pru-dentzion hasi zen eskolan. Baina la-pitzik erosteko dirurik ere ez zuen.“Neri eskolia gustau egitten jaten. Se-kula lapitz bat biha bageben, ez gebeneukitten! Hori da mixerabliak izatia bebai, e? 1,50 zan lapitza eta kuader-nua”. Ikasle ona zen bera, gehiago ika-si nahian beti, baina etxean ez zietenikasketei garrantzirik ematen. “Ni es-kolan ibili banitza, gaur izango nitzanbeste gauza bat. Sarrittan ittaurreetxian, hurrengo ezin zan fan… girotxarra baeuen ez giñan faten… etakontau zenbat egun izango ziran!”.Maistra euskalduna zuten: BasilisaNavarro, Urretxukoa, baina eskolak er-daraz jaso behar izaten zituzten. “Eus-keraz baekixen, baina ez eben guraizaten egittia”. Basilisa Navarro Ibar-gurenek 40 urte egin zituen San Pru-dentzion, irakasle lanetan (1927-1967).

36

Lan eta lan, emakumea Bergaran

Page 38: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

Mekolalden 1951. urtean jarri zu-ten auzo-eskola, Parisgain etxeko ba-juan; Matea Monje izan zen maistra,Extremadurakoa. 1954. urtean Mag-dalena Vera Atienza zen Elosuko es-kolako maistra nazionala, eta 1956anMaria Pilar Lonarbide Guridi zenOsintxuko eskolako maistra. Urte ho-rretan, San Juan auzoko eskolan Ma-ria Astigarraga Mendizabal zegoen.

Eskolaz kanpoko ikasketak

Neska-mutil batzuek eskolaz kanpo-ko ikasketak ere egiten zituzten. Es-kolan nahikoa ikasteko aukerarikizan ez zutenek, esate baterako. PilarMurgoitiok (1905-2006) gaueko esko-la aipatzen zuen: “Gero gabeko esko-

lia izaten zan, eta hara be bialdu gi-ñuzen. Guretako kolejixua bezelaxeizan zan ha. Anaia eta ni haraxe, ga-bian: zazpiretatik zortzi tta erdietara.Ordurako asko zan”. Goenkalean ze-goen. “Neska eta mutil batera, eta ma-estruak aitta eta semia zien. Eta han-txe ikasi giñuazen gero prinzipalok”.Gurasoek ez zuten eskolarik; haiek eregaueko eskolara joandakoak ei ziren.

XX. mendea aurrera joan ahala,partikularrera joateko ohitura zabal-duz joan zen. Gehiago ikasteko joatenziren, oinarrizko ikasketak egin oste-an lanerako prestatzeko. 40ko ha-markadaren bukaeran Mariasun Pla-zaolak kontabilitatea ikasi zuen, hiruurtez: “Gero ya puxkat nagusi egind-dakuan, lana egin bihar zan, eta jun

37

XX. mendearen lehen erdiko bizimodua

❖ Emakume taldea, 1944an. Ezkerretik eskuinera, 1. ilaran (lurrean eserita): JustinaArregi Laspiur eta Miren Linazisoro. 2. ilaran: Manolita Saizar (2.a), Maria Asun Ena(3.a), Carmen Lazkano (4.a). 3. ilaran: Juanita Laskurain (3.a), Maritxu Arregi, (4.a), Iña-rra (5.a), Imelda Iturbe Urzelai (6.a), Maria Luisa Berraondo (7.a). 4. ilaran: Fidela Arre-gi (2.a), Trini Arregi (3.a), Maria Dolores Ugalde ‘Txara’ (4.a), Margarita Idarreta (5.a). Bergarako Udal Artxiboko bilduma, Elena Odriozola Saizar. Egilea: Indalecio Ojanguren

Page 39: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

nitzan kontabilidadia ikastera bestemaistro batengana; oso maistro onazeuan, Don Elias. Harekin kontabili-dadia ikasi neban. Eta gero ba lan egindot beti ofizinan”. Miren Azkaratek ereDon Eliasekin ikasi zuen, baina urtebatzuk lehenago; Elias Aspiazu esko-la publikoko maisua zen. Azkaratekdioenez, neskak mutilak baino gehia-go ziren han, kontabilitatea ikasten.Talde hartatik hiru-edo lanean hasi zi-rela du gogoan.

Mekanografia ere ikasi zuen Azka-ratek. Baita Lucia Farrasek ere. Gas-teizen ikasketak egin ostean, eta jadalanean zebilela, bere kasa jarraituzuen ikasten. Manolita Saizarrekinikasi zuen mekanografia (ikus argaz-kian). Oiarbide abizeneko emakumebatek ere erakusten zuen mekano-grafia, Arantxa Aiastuiren arabera.Asuntxi Uribesalgok, berriz, aritmeti-ka ikasi zuen, mojetako ikasketak bu-katu ostean, Don Leonardorekin. Ube-rako maisua zen, eta harekin ereneskak zein mutilak zebiltzan.

Asuntxi Gallastegik dioenez, ba-zeuden Ena abizeneko maistra batzukere. Ahizpak ziren, eta etxean ematenzuten eskola. Natalio Juaristiren ara-bera, eskola publikoko beste maisubatzuek ere ematen zituzten partiku-larrak. Eta neskak ere joaten ziren;Marino Basterrarengana, adibidez.

Maisu-maistra askok ematen zi-tuzten klase partikularrak etxean,baina Bergaran akademiarik ez zego-en XX. mendearen lehen erdian. An-tza denez, Francisco Peña dentistak ja-rri zuen lehen akademia. 1951. urteinguruan izan zen, Maria Dolores ala-ba Bergarara itzuli zenean, Kimikakoikasketak amaituta. Elkarrekin jarri

zuten akademia: “Gure etxean, gai-nean. Orain hotela dagoen tokian ja-rri genuen. Nire aitaren hobbya ikas-ketak ziren, bere obsesioa!”. Maria Do-loresek Matematikak eta zientziakoikasgaiak erakusten zituen. Bere aitakGeografia erakusten zuela uste du.

Urtebete besterik ez zuen iraunakademia horrek. “Gero lana eskainizidaten Algodoneran, eta han hasi nin-tzen. Nire aitak Maria Victoria Ariz-mendiri eta Lide Mujikari lagunduzien, eta beste akademia bat jarri zu-ten. Nire aitak eskolak ematen jarrai-tu zuen hasieran. Bi-hiru urtean bai.Eta nik uste dut Don Pepe apaizak la-tina ematen zuela... Orduan ez zego-en instituturik, eta akademian ematenzuten Batxilerra”. Neskei zein mutilei.Gero Gasteizera edo Donostiara joatenziren azterketa egitera. Ordura arte,Batxilergoa mojetan interna zeudenneskek soilik egin zezaketen. Horibai, Arizmendik dioenez, akademianmutil gehiago ibili zen neskak baino.

Maria Victoria Arizmendi eta LideMujikaren akademia lehenengo Miz-pildi kalean egon zen, eta Lasa jate-

38

Lan eta lan, emakumea Bergaran

❖ Lide Mujika Zubeldia, Joseba anaia-rekin, 1943an. Bergarako Udal Artxibokobilduma, Lorentzo Laskurain

Page 40: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

txearen aurrean gero. Akademia han-dituz joan ahala, irakasle berriak har-tu zituzten. Haur txikientzat ikastolasortu zuten, euskaraz; San Martin deAgirre zuen izena, baina legeztatzekoorduan Don Pepe apaizak (Don JoseLarrea) Santa Infancia izena jarri zion(ikus Aranzadi ikastolaren sorreraatala eta Maistrak atala).

Aipatzekoa da neskek josten ikas-tea ohikoa zela. Oinarrizko ikaskete-kin batera edo ondoren, josten ikasterajoaten ziren(ikus Josten ikastea, jos-tunen atalean). Batzuek sukaldaritzaere ikasten zuten. Sasoi batean, Es-

cuela del Hogarrera joaten ziren su-kaldean eta josten ikastera. Batzuekmusika ere ikasten zuten (ikus Ema-kumea eta artea atala).

'Escuela del Hogar'

Hona hemen Escuela del Hogarri bu-ruzko hainbat datu, Bergarako Artxi-boan aurkitutakoak. 1927an ireki zu-ten, epaitegiko eraikinaren goiko so-lairuan. 1934ko araudiaren arabera:“Tendrá por misión instruir a lasobreras de esta localidad, tanto de fá-bricas como de talleres, en las ense-

39

XX. mendearen lehen erdiko bizimodua

❖ Escuela del Hogarreko Pia Urriategi eta Josefa Iriondo irakasleak hainbat ikaslere-kin, epaitegiko eskaileretan, 30eko hamarkadan. Besteak beste Manuela Alberdi, Te-odora Kintana, Manurga, Egaña, Zabaleta, Marina Iturbe, Maria Jesus Galarreta, Eus-taquia San Jose, Adelaida Garcia, Carmen Azpeitia, Zurutuza, Carmen Larrañaga "Or-maxabal", Latorre, Maria "Urrupain", Bideluze, Muruamendiaraz, Igartua (zapatagilea)eta Garbiñe Marcó daude. Bergarako Udal Artxiboko bilduma, Mª Teresa Bergara Iturbe

Page 41: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

ñanzas prácticas para la perfecta di-rección de un hogar; podrán hacerseextensivas estas enseñanzas a las jó-venes no obreras, cuando y en las con-diciones que determine la Junta de Pa-tronato”. Honakoa ere badio araudian:“La dirección y administración de laEscuela del Hogar será encomendadaa una Junta de Patronato formada porel señor Alcalde como presidente nato,por siete vocales (entre ellos dos o tresseñoras) que propondrá la Junta alAyuntamiento para su nombramien-to, y dos más, alumnas de esta Es-cuela (cuya elección se hará entre ellasmismas)”. Irakasleen eginbeharra hau-xe zen: “El mérito del profesorado y lafinalidad de la Escuela consiste en en-

señar a las alumnas a administrar unjornal sacando su máximo provecho”.

Ikasturtea irailaren 1ean hasi etamaiatzaren 1ean bukatzen zen, etaikasleak (16 eta 35 urte artekoak)gehienez 30 ziren. Horietatik %10k(hiru ikaslek) matrikula dohainik zeu-katen; besteek hilero 10 pezeta or-daintzen zuten. Izena ematen zutenak30tik gora baldin baziren, lasterren ez-konduko zirenek eta zaharrenek zutenlehentasuna. 19:00etatik 21:00etaraziren eskolak. Besteak beste sukal-daritza, “Corte y Confección de ropa”eta “Plancha y repaso de ropa” gaiakematen zituzten. “Economía domésti-ca”ri buruzko hitzaldiak ere bazeuden.

40

Lan eta lan, emakumea Bergaran

❖ 1928an Escuela del Hogarreko ikasleak josten ikasten, Pia Urriategirekin (eskuma-tik 2.a, zutik). Juanita Maiztegi tartean da (erdian, eserita). Beste batzuk: Pilar Idarre-ta (zutik 1.goa), Ines Larrañaga (zutik 5.a, aurrekoari besoaren neurria hartzen) eta JuliJauregi (6.a, josteko makinarekin). Bergarako Udal Artxiboko bilduma, Luis Mª Lonbide Gi-sasola

Page 42: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

Pia Urriategi (Muinondo Azpikoa ba-serrikoa) zen josten irakasten zuen ira-kaslea. Josefa Iriondok sukaldaritzaerakusten zuen, eta Manuela AlberdiMuruamendiarazek arropa lisatzen.

15-16 urterekin, Juana Maiztegijostuna Escuela del Hogarren ibilizen sukaldean eta josten ikasten.20ko hamarkadaren amaiera zen.“Ipini zeben Escuela del Hogar, Goikoplazan. Oin juzgaua ta dare… hantxeipini zeben eskola ‘del hogar’. Atsaldianeta gabian. Fabrikan eta zebiztenakgabian joaten zien. Eta gu joaten giñanatsaldian”. Urriategik orduan modanzeuden arropak egiten erakusten zien:“Egitten giñuzen… orduan kamixaketa eruaten zien”. Baina sukaldaritzazen eskola horretako ikurra, jostenbeste hainbat tokitan ere ikas ziteke-elako. Aberatsen etxeetan sukaldarizeudenak joaten zirela kontatu zi-gun. “Kriadak, kozinerak eta jutenzien. Gero gu bixok, nere laguna ta ni.Agirreoleako Miren. Ta beste pare batbe, hiru bat joaten zien kozinerak ezzienak”. Errezeta onak ikasi zituzten.Lasa hoteleko aitona zen irakasleeta-ko bat. Egun batean sukaldean ibil-tzen ziren, eta hurrengoan josten,txandaka.

Neska asko zebiltzan Escuela delHogarren. Neskentzat bakarrik zen.Maiztegik zioenez, etxekoandre onakizateko prestatzen zituzten han. Ba-tzuek ogibidea ere bilatzen zuten pla-ter goxoak egiten ikasita.

2.2. Goi mailako ikasketak

Hezkuntza sisteman goi mailetarairistea XX. mendeko emakumeen lor-pen nagusienen artean dago. Bergaraere bilakaera horren erakusgarri da,nola ez. Maria Victoria Arizmendik dio-enez, sasoi batean familia oneko ala-bek ere ez zuten goi mailako ikaske-tarik egiten; pianoa, pintura eta ho-rrelakoak ikasten ei zituzten. Izanere, emakumeek etxetik kanpo lan egi-tea ez zuten begi onez ikusten, are gu-txiago aberatsak izanda.

Familia dirudunetako alabak ba-tzuetan Frantziara joaten ziren fran-tsesa ikastera. Bergaran oso gutxi zi-ren hori egin zutenak. Diruaz aparte,filosofia jakin bat behar zelako, ema-kumeen heziketari garrantzia emangoziona. Maria Dolores Peñaren izeba,beraiekin bizi zen aitaren arreba ez-kongabea, Frantzian ikasten egona zengaztetan. “Guri frantsesa erakusten zi-gun. Ez dakit zergatik, baina komen-tu batera joan zen ikastera”. Peñata-rren familian ikasketei inportantziahandia ematen zieten.

Elisabet Agirrezabalek gogoan dubere garaian -1919an jaio zen- ere nes-ka batzuek Frantziara joan zirela. Le-gorburutarrak eta Kontxita Saizar,adibidez. Urte guztirako joaten ziren,ikastetxe batera. Baina berari aitak ezzion utzi: “Aittak ez zeban nahi. Txi-kixena, etxian!“. Oso neska gutxi joa-ten ziren hala. Garestia baitzen. “Pus-ka bat zeukenak“ ziren. “Gutxikinezin zan joan. Gu gutxikuak izengo gi-ñan, eta hemen geldittu giñan“.

Goi mailako ikasketak egiteko, be-harrezkoa zen Batxilergo titulua iza-tea, eta lehenago aipatu dugun mo-

41

XX. mendearen lehen erdiko bizimodua

Page 43: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

duan, Bergaran neskek ez zuten ho-rretarako aukera handirik. “HemenBatxillerra egitteko be ez zeuan or-duan. Hemen ez zeuan ezebe. Eskolia,lau operaziñuak ikasi eta akabo”, dioFlorita Izuskizak. Mojetan interna ezzeuden ikasleek jai zuten. Hori bai, ba-ziren beste bide batzuk aurkitzen zi-tuzten bakan batzuek ere. Luz Telle-riartek bere kasa ikasi zuen Batxilerra40ko hamarkadan, maistra batzuekin(Kontxita Maiztegi tarteko). Eta geroDonostian egin zuen azterketa.

Magisteritza, Erizaintza, Idazkaritza eta Merkataritza

Emakumeek egin zituzten goi maila-ko lehen ikasketak pertsonen zain-tzarekin eta hezkuntzarekin lotutadaude: Magisteritza eta Erizaintza.

Lan horietan titulurik gabe ere jardunzuten askok lehenago (maistra, ema-gin, gaixoak zaintzen…), eta emaku-meentzat lan apropos moduan zeudenikusita. Idazkaritza ikasketak ere ba-zeuden, baina hori ez zuten askokikasten. Izan ere, Maria Dolores Pe-ñaren esanetan, oinarrizko ikaskete-kin aski zen lana aurkitzeko: “AltosHornoseko ofizinetan garai hartan ezzuten exijentzia handirik. Kontabili-tatea baldin bazenekien…”. Familiannegozioa zuten neskek (denda, taile-rra…) Merkataritza ere egiten zutenzenbaitetan.

Ikasketa horiek egiteko, Gasteize-ra edo Donostiara joan beharra zego-en. Hori bai, posible zen ikasgaiak bes-te tokiren batean prestatu, eta hara az-terketak egitera bakarrik joatea. Ho-rixe zen Bergarako hainbat neskak

42

Lan eta lan, emakumea Bergaran

❖ Saizar Alberdi ahizpak, 1930 urte inguruan: ezkerretik eskubira, Kontxita, Julitxueta Manolita. Kontxitak Erizaintza ikasi zuen eta Julitxuk Magisteritza; Manolitak kon-fekzio tailerra zeukan, eta mekanografia ere erakusten zuen. Bergarako Udal Artxibokobilduma, Elena Odriozola Saizar

Page 44: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

egin zutena. Mojetan interna zeudeneiaukera hori ematen zieten. Magisteri-tza eurekin prestatzekoa, adibidez.Maria Pilar Lonarbidek horrelaxe eginzuen Magisteritza eta baita Julitxu Sai-zarrek ere, Miren Azkaratek gogoratuduenez.

Baziren, hala ere, ikastera Gastei-zera eta Donostiara joaten zirenak ere.Lucia Farras eta bere ahizpa ere Gas-teizen egon ziren ikasten. Hiru ahizpakizebaren etxera joan ziren, eta hangoikastetxe batean ibili ziren. Farrasenaita kultura handikoa zen; atzerrianegona zen, hizkuntzak ikasten. Ahiz-petako bat Magisteritza ikasten hasizen, baina hamasei urte zituela hil zen,meningitisarekin. Luciak, berriz, Idaz-karitza ikasten jardun zuen. Baina

ezin izan zituen ikasketak burutu: aitahil zitzaien, eta lanean hasi behar izanzuen, osabaren lantegian.

Lucia Farrasek hiru urte egin zi-tuen Gasteizko ikastetxean. Han Ber-garako neska gehiago ere bazeuden.Maria Luisa eta Mertxe Orueta ahiz-pak, Don Carlos medikuaren alabak,ikastetxe berean egon ziren. Maria Lui-sak Magisteritza ikasi zuen, eta Mer-txek Erizaintza; lehenengotako erizai-na izan zen Bergarako anbulategian(ikus erizainen atala). Mari Kruz Uriar-te bergararrak ere Gasteizen ikasizuen. “Eta egon zan be bai Jesus Iba-ñezen andria, Maria Jesus Solsona”.

Donostian ikasitakorik ere bazen.Maria Dolores Peñak dioenez, bere le-hengusina Mari Tere Peñak Merkata-ritza ikasi zuen Donostian, eta harenahizpak, Marisolek, Magisteritza. LideMujikak ere Magisteritza ikasi zuen.Baita Maria Maria Victoria Arizmendikere. Arizmendiri, ikasle ona zenez, En-señanzan beka bat eman zioten Ba-txilergoa ikasteko; hasi zen, baina ezzebilen gustura. Eta gero, bere kasa,Donostian eta Valladoliden egin zituenBatxilergo ikasketak, eta DonostianMagisteritzakoak.

Miren Azkarateren lagunen arteanez dago inor ikasten jarraitu zuenik.Dioenez, berak horregatik egin zuenlana jostun moduan, alabei ikasketakemateko. Elisabet Agirrezabalen ka-suan ere bere inguruko inork ez zuengoi mailako ikasketarik egin; denekirakasgai solteak. “Kanpora gutxi jo-aten zien”. Mutilek aukera gehiago zu-ten: “Gizakumiak beti euki dabe es-kubide gehixau guk baino”.

43

XX. mendearen lehen erdiko bizimodua

❖ Lucia Farras (erdikoa), 1965ean SanAntonioko jaietan sardina-jana antola-tzen. Purita Garcia du ezkerrean eta Fe-lisa Martinez eskubian. Bergarako UdalArtxiboa, Miguel Angel Elkoroberezibarfondoa. Egilea: Serafin Esnaola

Page 45: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

Unibertsitateko ikasketak

Aipatu ditugun ikasketak egitea zailabaldin bazen, are zailagoa beste ba-tzuk. Izan ere, ez zegoen haiek gertuanegiteko aukerarik. Unibertsitatekoikasketak egiteko Madrilera, Zarago-zara, Salamancara, Bartzelonara, Va-lladolidera… horrelako lekuetara joanbeharra zegoen. Medikuntza, Kimika,Odontologia, Farmazia… horiek diraBergarako neskek egin zituzten lehenkarrerak.

Espainiako estatuan 1872an sar-tu zen lehen aldiz emakume bat uni-bertsitatean ikasketak egitera: Bar-tzelonan, Medikuntza. Hasieran, ezinizaten zuten klasera joan, probokazioa

ei zelako mutilentzat; gero, irakaslea-ren ondoan esertzen ziren (1895 arte).Gainera, baimen berezia behar zuten,1910 arte; data horren aurretik, 36emakume lizentziatu ziren. Aipagarriada estatuan Ingeniaritza ikasi zuen le-hen emakumea euskal jatorrikoa zela,Madrilen jaioa izan arren: Pilar Kare-aga; gero Bilboko alkatea izan zen. Gi-puzkoako lehen emakume medikue-tako bat, berriz, Maria Luisa Agirreizan zen; 1919an jaioa, Tolosan.1936an hasi zen Medikuntza ikasten,Tolosako Udalak emandako beka ba-tekin, Madrilen.

Bergaran unibertsitate ikasketakegin zituen lehen emakumea MariaVictoria Oiarzabal Basterrika izan

44

Lan eta lan, emakumea Bergaran

❖ Maria Victoria Oiarzabal gaztetxotan, 20ko hamarkadan, erregez mozorrotuta. Ezke-rretik bigarrena da, zutik. Bergarako Udal Artxiboko bilduma, Ana Julia Irigoien Oiarzabal

Page 46: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

zen. 1915ean jaioa, Don Roman Oiar-zabal mediku ezagunaren alaba ba-karra zen. Eta Farmaziako ikasketakegin zituen. Gero botika jarri zuen Ber-garan. Maria Dolores Peñak dioenez,“Batzokia dagoen tokian eduki zuenfarmazia. Eta gero Mozos jarri zenhan”. Ondoren, mendi ingeniari bate-kin ezkondu, eta Malagara joan zen bi-zitzera. Eta hantxe jarri zuen botika.Elisabet Agirrezabalen arabera, “hau-ra oso majia zan, e, eta gainera listia.Oso listia!”.

Peña dentistaren alabak izan zirenhurrengoak. Ama Madrilera joan zenbizitzera, seme-alabekin, denei ikas-ketak eman ahal izateko. Maria Dolo-res Peñak Kimika ikasi zuen eta bereahizpak, berriz, Odontologia (ikus az-piko taula). Nere Mujika Medikuntzaikasten hasi zen, Salamancan. “Ni bu-katzen ari nintzela iritsi zen bera”, dioMaria Dolores Peñak. Antza denez, gai-xoaldi bat zela medio, ezin izan zuenkarrera bukatu.

45

XX. mendearen lehen erdiko bizimodua

❖ Maria Victoria Oiarzabal Pazkoetan zezenketak ikusten, 1935 urte inguruan; behe-ko ilaran, ezkerretik 1.goa da. Bergarako Udal Artxiboa, Toribio Jauregi fondoa. Egilea: To-ribio Jauregi

Page 47: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

46

Lan eta lan, emakumea Bergaran

Peña ahizpak, Madrilera ikastera

❖ Maria Dolores Peña.

Maria Dolores Peñak eta bere ahizpa Carmenek karrera egin zuten, Madrilen. Le-henengotakoak izan ziren Bergaran. Maria Dolores 1929an jaioa zen eta Carmen1920an. Euren gurasoek ikasketei emandako garrantzia nabarmentzekoa da. Seianai-arreba izan ziren, eta denek izan zuten nahi zutena ikasteko aukera. Ma-ria Doloresek bederatzi urte zituela, Gasteizera joan ziren bizitzera, amarekin.Luisa Maria Urmeneta zuen izena. Aita, Francisco Peña, Bergaran geratu zen den-tista lanetan. Ondoren, gerra amaitu zenean, ama eta seme-alabak Madrilera joanziren. Ikasketekin jarraitzeko.

Maria Doloresek Damas Negras moja ikastetxean ikasi zuen: “Batxiler osoaMadrilen egin nuen, eta karrerako bi urte ere bai. Madrilgo Unibertsitatean. Le-hen urtean, ikasgai asko Medikuntzakoekin batera ematen genituen”. Kimika ika-si zuen, eta normaltasunez gogoratzen du. Ez ei zuen inolako arazorik eduki ema-kumea izateagatik. “Asko ikasi behar zen, horixe zen arazo bakarra!”.

Aitak Bergaran segitzen zuen. Senar-emazteak aparte bizi izan ziren urte lu-zez, seme-alabei ikasketak emateko. “Ama bai izan zela ausarta! Garai hartakobeste edozein emakume baino ausartagoa. Ezer ezagutu gabe joan zen! Gerra-ostea Madrilen pasatu genuen, eta gogorra izan zen, e! Hemendik janaria bidaltzenziguten. Buf”. Bederatzi urte pasatu zituen Madrilen, ama hil zen arte, minbi-ziarekin. “Gero, ni Salamancara joan nintzen karrera bukatzera. Hiru urte. Mu-tilak gehiago ziren, baina neska dezente geunden. Ni egon nintzenean bai. Re-sidentzian neska asko geunden. Batzuk Medikuntza ikasten, Filosofia ere bai asko,Zuzenbidea ere bai... neska dezente zegoen, bai».

Maria Doloresen aita, Francisco Peña, oso ezaguna izan zen Bergaran. Den-tista zen ogibidez, eta maisua afizioz. Jakintzari egundoko garrantzia ematen zion.Medikuntza ikasi zuen Madrilen, eta Odontologia Valladoliden. “Gure aitarekinneska batek ikasi zuen, Madrilen, eta kontuak atera hori noiz izan zen!”, dio Ma-ria Dolores Peña alabak. Emakumeek ikasketak egitea normala eta beharrezkoairuditzen zitzaion Peña haginlariari. Bere arrebetako bat Frantzian egona zen fran-

Page 48: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

47

tsesa ikasten, eta besteak piano ikasketak egin zituen. “Baina familia hartan bes-te ikuspegi bat zuten. Denek ikasi zuten zerbait. Gure aitarekin, ikasketak, bes-terik ez zegoen!”.

Orotara hamabi urte egin zituen Bergaratik kanpo Maria Doloresek; Aste San-tuan, Gabonetan eta udan soilik etortzen ziren Bergarara. Karrera amaitutako-an bueltatu zen. Familiak egin zuena ez zen batere ohikoa, eta apaiz batek ai-tari kargu hartu ziola kontatzen du Maria Doloresek: “’Pero que disparate, Fran-cisco, a Madrid a estudiar las dos chicas!’. Infernura gindoazela pentsatzen zue-la uste dut”. Ez zegoen ondo ikusita. Aitak, baina, garbi zuen zer nahi zuen. Amaere ados zegoen: “Noski, orduko emakumeak… diferentea zen, ez zen oraingoa.Oraingo batek seguruenez ez zuen sakrifizio hori egitea onartuko, ardura han-dia zen berarentzat, baina… hala erabaki zuten. Ama ausarta izan zen, eta onar-tu egin zuen”.

Francisco Peña tematuta zegoen heziketarekin, eta baita akademia bat ire-kitzearekin ere, ordura arte Batxilergoa egiteko neskek derrigor interna egon be-har zutelako. “Nire ahizpa interna egon zen, eta batxiler osoa mojetan egin zuen.Pentsatzen dut aitari gutxiago kobratuko ziotela, beraien dentista zelako…”. Ma-ria Doloresen ahizpak, Carmen Peñak Odontologia ikasi zuen, baina ez zuen ho-rretan lanik egin. Ezkondu egin zen, Asturiasera, eta ez zuen bide horretatik ja-rraitu. ❖

XX. mendearen lehen erdiko bizimodua

Page 49: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

60ko hamarkadara arte karreraegiten zuten nesken kasuak oso ba-kanak ziren. Asuntxi Gallastegirenarabera, 1933an jaioa, bera baino gaz-texeagoak hasi ziren karrerak ikasten;40ko hamarraldiaren hasieran, etabereziki erdialdera, jaio zirenak: Ma-riasun Macho (Enpresaritza), MariCarmen Gallastegi (Ekonomia), PiliManso (Optika), Casimira Mujika (Me-dikuntza), Mari Carmen Korkostegi(Filosofia eta Letrak), Mari Kontxi Ga-ritano (Medikuntza)...... “Baina gure ga-raixan kanpora ikastera... mutilak ba-tzuk joango zien, baina bestela ezhainbeste, e. Neskak gutxi“. 60ko ha-markadan ere ez ziren asko izan. Pix-kanaka-pixkanaka, gero eta gehiago.Baina urte dezente igaro beharko zirengoi mailako ikasketak orokortu zirenarte. Izan ere, familia gehienetan se-meek zuten lehentasuna; ohikoa zen

neskek lana egitea, anaien ikasketakordaindu ahal izateko.

Asuntxi Gallastegi baino hamabiurte gazteagoa da Maripaz Alustiza,1945ean jaioa. Urte gutxian aukeradezente zabaldu ziren. Lanbide hezi-ketako ate zenbait ere bai. AlustizakArrasateko Eskola Profesionalean ika-si zuen, Delineante, 18 urterekin. Etaez zen neska bakarra. Sei edo zazpineska zeudela dio berak, Antzuola etaBergarakoak. Bergarako Elisabet Ola-barria eta Antzuolako Mari Karmen Al-korta ditu gogoan Alustizak. Trenez jo-aten ziren Bergaratik, eta han baz-kaltzen zuten. “Batzuk delineante in-dustrial ikasi zeben eta beste batzuklaboratorixoko laguntzaile”. Hori bai,Maripazen ahizpa bikiak lan egin be-har izan zuen, berak estudiatu ahalizateko.

48

Lan eta lan, emakumea Bergaran

❖ 1960. urtean Mariaren Lagundian Batxilergoko 5. maila egiten ari zen ikasle taldea.Horietako batzuek karrera egin zuten gero. Goiko ilaran, ezker-eskuin: Kontxita As-tiazaran, Mari Carmen Gallastegi, Mari Carmen Korkostegi, Mari Carmen Erkiaga etaCasimira Mujika. Behean: Angelita Elorza, Pili Macho eta Pili Manso. Angelita Elorza

Page 50: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

49

Mari Carmen Gallastegi Ekonomialaria

❖ Mari Carmen Gallastegi. Jakiunde

1945ean Bergaran jaiotako ekonomialaria. Irakasle eta ikerlaria, Teoria Ekono-mikoan katedraduna da eta EHUko Ekonomia Publikorako Institutuko Inguru-men Ekonomia Unitateko zuzendaria.

Gallastegitarrak ez ziren familia bereziki aberatsekoak; aitak prokuradore mo-duan egiten zuen lana. Hiru ahizpa ziren, eta hirurek izan zuten ikasteko au-kera. Maria Carmenek Valladolideko Unibertsitatean egin zuen karrera: Eko-nomian eta Enpresa Zientzietan lizentziatu zen. Ondoren, Erresuma Batuan etaAEBetan osatu zituen ikasketak: ekonomiako masterra egin zuen London Scho-ol of Economics zentroan eta doktoretza Brown Unibertsitatean.

Gallastegik hainbat ikerketa proiektu gidatu ditu, ekonomiarekin eta ingu-rumenarekin lotuta. 30tik gora urtean jardun du irakasle moduan Euskal He-rriko Unibertsitatean. Doktore tesiak zuzendu ditu eta doktoretza ikastaroak eman.Hainbat ardura postu izan ditu EHUn (Teoria Ekonomikoa Saileko zuzendariaizan da, Ekonomia eta Gizarte Kontseiluko kide eta Gobernu Batzordeko kide).

Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza sailburua izan zen 1991n. Iker-basqueko Batzorde Exekutiboko presidentea izan zen 2007-2009 urteetan.2005ean Lucas Mallada Sari Nazionala eskuratu zuen. 2006an Ikerketako Eus-kadi saria eman zioten; sari hori lortzen zuen lehen emakumea izan zen. Eta2013an Eusko Ikaskuntza saria eskuratu du.

Aipatzekoa da Gallastegik familia eta lana uztartzen asmatu duela. Ezkon-du egin zen, eta hiru seme-alaba izan zituzten. Bide-urratzailea izan dela esandaiteke, zentzu askotan. ❖

XX. mendearen lehen erdiko bizimodua

Page 51: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina
Page 52: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

51

BERGARAKO EMAKUMEEN OGIBIDEAK33.1. Lantegietako langileak

Bergarako lantegiak, mende hasieran

Algodonera ehun-lantegiak 1846anirekitako bidetik, ehunari lotutakobeste industria handi eta txiki askosortu zen Bergaran: haria eta ehunaegiten zuten hainbat lantegi, jantziakjostera dedikatzen ziren konfekzio tai-lerrak, tindategiak... Hirugarren sek-torean ere eragin handia zuen herri-ko jarduera industrialak: oihal eta jan-tzi denda ugari eta onak zeuden he-rrian, eta emakume asko enplegatzenzen horietan.

“Bergan oportunidadia askoz gehi-xao euki dogu beste herrittan baiño,e? Zeaittik beste herri batzutan, ha-men inguruan, nun lan egingo ziñuanorduan? Ez zeuan ezer emakumien-dako. Algodoneran badakizu zenbatjendek lana egin zeban, Movilla zanian,Lasagabasterrenian, hamen Otazua-nian… gero hor, mataderua zeuan in-guruan be bazeuan beste bat. GeroNarbaizanekua. Aranzabalenekua.Mendiola, eta buenoooo…Hor fabrikamordua zeuan Bergan, e? Badakizuzenbat emakumek egin zeben lana?Beste leku batzutan ez zeren”, zioenEulalia Elkorok.

Miren Azkaratek ere gauza beraesaten du, beste herri batzuetan ez ze-goela halako lan aukerarik emaku-meentzat. “Ez zeuan fabrikak ema-

kumiandako, zien ba gizakumien la-nak. Eta Bergaran zeukan aukeriaemakumiak lana egitteko”. Gehienak14 urterekin hasten ziren lanean. Eli-sabet Agirrezabalek dioenez, gezurraesaten zuten, berez 15 eduki behar zi-relako.

Maria Pilar Larrañagarentzat haue-xek ziren ehun-lantegi nagusiak: “Ber-garako textilak: Algodonera, Narbaiza,Movillas, Mugerzan Aranzabal, bi zienAranzabal, Santamañan Oregi etaOtazua… eta Lasagabaster. Idarretak,

❖ Lasagabaster ehun-lantegiaren ikus-pegia; aurrekaldean Deba ibaia etatrenbidea; atzealdean herria. Publizita-terako inprimatutako postala. Bergara-ko Udal Artxiboa. Juan Idigoras fondoa,Juan Idigoras Irala

Page 53: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

Bergakua zan baina zerian zeukan,Aramaixon. Zortzi. Eta Narbaiza Me-kolalden. Hor danak, mayorixia an-drak lana egitten zeben”.

Larruaren sektorean ere baziren bilantegi inportante XX. mendearen ha-sieran, bata larrua ontzera dedikatzenzena eta bestea zapatak egitera. Gu-txiago, baina hauetan ere bazirenemakumeak. Banaka batzuek bestelantegi batzuetan ere topatzen zutenlana, bulegoetan batez ere: Labe Ga-raietan, tailer txikietan...

Ehun-fabrikak

Hona hemen Bergaran izan direnehungintzarekin lotutako lantegiak, le-hena sortu zenetik (Algodonera, 1846)azkena itxi zen arte (Tavesa, 2010). Batbaino gehiago faltako da zerrendan,lantegi txikiak ugari izan baitziren:

– Alcorta y Cía. Mekolalde

– Algodonera de San Antonio. SanAntonio

– Aranzabal y Mendiola. San Loren-tzo

– Arteche hermanos. Osintxu

– Belamendia Eizaguirre

– Confecciones Vascas

– Felipe Ezpeleta

– Hijos de Arturo Narvaiza (Alcorta yCía-ren jarraipena). Mekolalde

– Hijos de Miguel Bárbara

– Industrial Eguzkialde. Gaztelu

– Jauregui Hnos

– Jose Zabala Iraeta. Ozaeta

– Movilla, Fernández y Compañía.San Antonio

– Mújica y Otazua

– Oregui, Unzurrunzaga y Cía. Mu-gertza

– Pedro Lasagabaster. Zurradero-koa

– Pedro Otazua. Goenbolu

– Saizar y Cía. Izurraderokoa

– Sobrinos de Hilaria Muguerza.Masterreka

– Tavesa. Elorregi

– Urdiñola. San Juan

– Vergara Téxtil. San Lorentzo

– Vda de Aguirre e Hijo

Tindategiak

– Errenteri. Bidakruzeta

– Jose Belamendia. San Lorentzo

– Onena. Barrenkalea

– Txarrantxa. Ozaeta

Larru arlokoak

– Fábrica de Curtidos Ortueta y Diazde Mendívil. Zurraderokoa

– Fábrica de Calzado Vda. de Aranes

– Telleria

– Amenabar

52

Lan eta lan, emakumea Bergaran

❖ Otazua ehun-lantegia, goiko estazio-tik ikusita. Bergarako Udal Artxiboko bil-duma, Ana Julia Irigoien Oiarzabal

Page 54: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

Emakumea Bergarako lantegietan

Demografiaz jarduterakoan esan dugukanpoko jende asko etorri zela Ber-garara bizitzera, ehungintzako lanakerakarrita. Emakumeak gehiago gizo-nak baino. Izan ere, ehungintza zenemakumeak enplegatzen zituen in-dustria-alor bakarrenetakoa. Eta tar-tean, alabak bakarrik zituzten familiaosoak ere etortzen ziren. Beste herri

gehienetan baino aukera hobea zutenordaindutako lana bilatzeko. Herrikoalabak ziren, jakina, emakume langi-le gehienak.

1930ean, Espainian biztanleriaaktiboaren ehuneko 24 osatzen zutenemakumezkoek; hortik ehuneko 80 ez-kongabeak eta alargunak ziren3. Ber-garan, argi dago emakume langileenkopurua dezente altuagoa zela.

53

XX. mendearen lehen erdiko bizimodua

3 Mujer pasaitarra en el pasado siglo XX (Rosa García-Orellán)

EMAKUME-GIZON KOPURUA BERGARAKO EHUNDEGIETAN ETA LARRU-SEKTOREAN

1902 1902 1920 1920

GIZONAK EMAKUMEAK GIZONAK EMAKUMEAK

Algodonera S. A. 176 (% 55) 147 (% 45) 132 (% 34) 258 (% 66)

Movilla-

Fernandez18 (% 100) 0 (% 0) 60 (% 34) 115 (% 66)

Muguerza 16 (% 100) 0 (% 0) 32 (% 38) 52 (% 62)

Lasagabaster 12 (% 100) 0 (% 0) 29 (% 37) 49 (% 63)

V. da Aguirre 5 (% 13) 35 (% 87) - -

Mendibil 41 (% 71) 17 (% 29) 65 (% 71) 27 (% 29)

Oregui - - 14 (% 35) 26 (% 65)

Arteche - - 9 (% 14) 55 (% 86)

Ortueta (larrua) 51 (% 77) 15 (% 23) - -

Aranes (zapatak) 9 (% 75) 3 (% 25) - -

DENERA(ehund.)

268 (% 56) 214 (% 44) 341 (% 37) 582 (% 63)

Page 55: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

Ehundegietako datuetan ikustendugu 18 urteko epean (1902-1920)emakume langileen kopuruak gora-kada handia izan zuela: 214tik 582razenbaki absolutuetan, % 44tik %63ragizon-emakume proportzioan4.

EHUNGINTZAKO LANGILEAK(1902)

Zenbaki hauek garbi adieraztendute geroago zehatzago azalduko du-guna: emakumeak oso gazterik sar-tzen zirela lanera, eta gehientsuek utziegiten zutela ezkondutakoan. Gazte-enen artean, emakumeak gehiagodira gizonezkoak baino (%39 -%23),baina nagusienen artean askoz ere gu-txiago (%22 -%45). Algodoneran,1902an, 147 emakume zebiltzan la-nean. Horietatik %77ak 30 urte bai-no gutxiago zuten.

Neska gazteak lanean hartzeaerrentagarria zen ehun-lantegietakonagusientzat. Esperientziadunei bai-no askoz gutxiago ordaintzen zieten.Hona hemen Hijos de Arturo Narbai-za ehun-lantegiko zenbait datu, adi-biderako balio dutenak: 1933an ehun-gileek 5 eta 6 pezeta bitarte irazten zu-ten egunean, eta hasiberriek, 13-14urteko neskatilek, 2,30 pezeta.

Haurrak lantegietan

Emakumeekin gertatzen zen bezala,ehun-fabrikak “aukerako” lekuak zi-ren haurrak lan munduan lehen pau-suak emateko. Garbitasunak egitenedo apurtzen ziren hariak lotzen, esa-terako, beren gorputz txiki eta mal-guak erraz ibil zitezkeelako makinenzirrikituen artean. Eta haria edo ehu-na egiten zuten makinak zaintzen ereondo konpontzen ziren, indarra bainogehiago trebezia eskatzen zuten lanakzirelako.

1873an jarri zen indarrean haur-lanari buruzko lehen legedia. Handikaurrera ezingo zen hamar urtetik be-herako haurrik enplegatu. Zortzi or-dutik gorako lanaldirik ere ezingo zu-ten egin 17 urtetik beherako neska-mutikoek.

Eskola eman beharko zitzaien lan-tegian bertan, herrigunetik lau km bai-no gehiagora zeuden lantegietan en-plegatutako 10-14 urte arteko haurrei.1902an, 14 urtetik beherako 35 haurzebiltzan Algodoneran, eta, enpresarenarabera, horietatik 21ek zekiten ira-kurtzen eta idazten. Kopuru altu sa-marra dirudi, eta zalantzan jar daite-ke datua, baina kontuan izanda uga-zabak obligazioa zuela haurrei lante-gian eskola emateko, baliteke zuzenaizatea.

1900. urtean 10 urtetik beherakohaurrak hartzeko debekua gogora-razten da, legea betetzen ez zen seinalegarbia. 1909an Algodoneran eginda-ko ikuskaritza batek hamar urtetik be-herako hainbat haur aurkitu zituen la-

54

Lan eta lan, emakumea Bergaran

4 Datu gehientsuak liburu honetatik jaso ditugu: A. Ibañez, A. R. Ortega, A. Santana, M. Zabala.Casa, familia y trabajo en la historia de Bergara. Bergarako Udala, 1993.

Adina GIZONAK EMAKUMEAK

10-16 % 24 % 3917-30 % 31 % 3931 > % 45 % 22

Page 56: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

55

XX. mendearen lehen erdiko bizimodua

❖ Algodonerako emakumezko langileak XIX. mende bukaeran, 1893. urtean. Tarteanbadaude oso gaztetxoak direnak ere. Sasoi hartan Algodonerak Echaide y Compañíazuen izena. Bergarako Udal Artxiboko bilduma, Luis Payrós Aguirrezabal. Egilea: Arrillaga

nean, fabrikako ugazabak kontrakoaesan arren, eta gehienek hamaikaorduko lanegunak egiten zituzten.

10-16 urtekoak hartzen dira haur-langiletzat. Ideia bat egiteko, 1902anAlgodonerako langileetarik %32 ha-masei urtetik beherakoak ziren eta Or-tueta larru fabrikan %39. Neskak etamutilak berdintsu, neskak gehiagoehungintzan eta mutilak gehiago la-rruaren arloan.

Maria Pilar Larrañagak ezagutzenzituen fabrikan 8-9 urterekin hasita-ko langileak: “Nerekin lana egin zabanbat, Lola. Neskazaharra zan, politt as-kua, neri lanian erakutsi zostana.Eta haura joaten zan lanera ba alma-zenera, ez dakit ba paineluak edo kon-tatzera… eta dotrinia ikasteko, alma-zenetik urtenda, fabrikatik joatenzien. Baina 8 urtekin edo lanian ha-sitta, e! Eta leitzen eta eskribitzen geroikasi zeben batzuk”. Lola horrekin pri-

meran konpontzen zela dio: “‘Ai Loli-ta Lola’ esanda, zelako dantzak ma-kina bittartian ta!”.

Lan-banaketa

Gerraostera arte zuzendari, bulegarieta tailerretako maisu eta arduradu-nak gizonezkoak izango dira nagusi-

❖ Elisabet Agirrezabal, Vergara Textilehun-lantegiko kudeatzailea izanda-koa, 2013an ahotsak.com-erako egin-dako elkarrizketan.

Page 57: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

ki. Harrezkero, emakumeak sartuazjoango dira bulegoetan eta ardura le-kuetan poliki-poliki. Emakume gerentebat ere ezagutuko du gure herriak: Eli-sabet Agirrezabal. Vergara Téxtil ehun-lantegiko gerentea izan zen 1946tik itxizen arte. Gipuzkoako lehen emakumegerentea. Luze hitz egingo dugu ho-netaz aurrerago.

Beste lantegi gehienetako lana ezbezala, ehun-lantegietako lana apro-posa zen emakumeentzat. Zergatik?Joskintzarekin eta ehungintzarekin lo-tutako lanak emakumearekin lotzenzituzten. Uste zabaldua hauxe zen:emakumeak gizonak baino garatuagozuela eskuetako trebezia. Ehungintzanfuntsezkoa da abilezia hori, batez ereharigintzan eta ehundegian. Horrega-tik, ugazabek nahiago izaten zituztenemakumeak lan horietarako. Liñuzkoehungintzari begiratzen badiogu, bai-na, Debagoienako azken ehuleak gi-zonezkoak zirela konturatuko gara(ikus Bergarako Udalak argitaratuta-ko “Linua, ehuna eta artilea” liburua).

Bazen beste arrazoi bat ere, poto-loagoa, emakumeak ehun-lantegie-tan lanean aritzeko: arrazoi ekonomi-koa. Gaizkien ordaindutako beharrakziren. Eskulan merkea. Ez da ahaztubehar gizonari baino gutxiago ordain-tzen zitzaiola lan berdinagatik. Oso be-randu arte, gainera: 1958an, Hijos deArturo Narbaiza ehun-lantegian, “la-guntzaile” moduan neska batek 15,75pezeta kobratzen zuen astean etamutil “laguntzaile” batek, berriz, 27,75pezeta. Peoiek ehungileek baino gehia-go irabazten zuten zenbaitetan. Sol-datak 60ko hamarkadan hasi zirenberdintzen.

1902an San Antonioko Algodone-ran 147 emakumeetatik 35 irundegian(harigintzan) zebiltzan; sekzioko lan-gileen %58. Ehundegian 91; sekziokolangileen %87,5. Eta inprimaketan 21;sekzioko langileen %12. Ardura kar-guez gain, Algodonerako tindatzaileak,arotzak, errementariak, koipeztatzai-leak eta abar gizonezkoak ziren.

Ehungintzako langileen testigantzak

Atal honetan ehungintzako langileenahotsak jaso ditugu. Hainbat etahainbat emakume ibili ziren ehun-lan-tegietan lanean, eta hauek zertzeladatxiki batzuk baino ez dira, adibide ba-tzuk besterik ez.

■ Algodonera

Lucia Farrasen amak Algodoneranegin zuen lana, ezkondu arte. Eta Lu-ciaren amandrea Algodoneran ibili zenezkondu eta gero ere, hirugarren umeaizan arte. Dioenez, San Antonion nes-ka gutxi joaten zen neskame, fabrike-tan lana zegoelako. Hamalau urterekinsartzen zen neska asko lanera. Algo-doneran ibili ziren bere lagun gehienakere. Berak pixka bat ikasteko aukeraizan zuen, eta administrari moduanegin zuen lana, osabaren torloju lan-tegian (ikus Bulegariak atala).

Petra Juaristi ere Algodoneran sar-tu zen hamalau urterekin, 1932an, ur-teak betetzen zituen egunean bertan. Ezzuen asko iraun. Lanean hasi eta be-rehala, gaixotu egin zen, kotoi hautsabirikietan geratzen zitzaiolako. Medikubatengana eraman zuten. Orduan, Za-rautzera bidali zuten osabengana, etadenboraldi luzea egin zuen han.

56

Lan eta lan, emakumea Bergaran

Page 58: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

Maria Pilar Larrañagak Algodone-rakoa lan polita zela dio, “baina zikinhaundixa egoten zan, e? Hauts haun-dixa botatzen dotsu! Klaro, algodoiaksekulako… zuri-zuri egindda urte-tzen ziñuan! Ez baldin bazinan orraz-tu eta gauzak egitten eta, erropak-etazuri-zuri-zuri egindda. Eta ba hori tra-gau egitten dozu!”. Ez ei zuten babesneurririk hartzen, eta asko gaixotu egi-ten ziren. “Tejerixakua gure lana bai-no garbitxuagua zan. Ya zikin gi-txiau, ya han harixa zeuan, eta gurianartian algodoia. Gurian zikin asko tra-gatzen giñuan. Sekulako hautsa etapelusia, eta bueno! Holako hego hai-zia edo egoten bazan, dana harro-ha-rro egitten zan. Ez dakizu zelakolana!”.

Maria Dolores Peñak kimikari gisaegin zuen lana Algodoneran (ikus Bu-legariak atala), baina ardura posturik

ez zuen: “Ardura postuetan beti gizo-nak, hori garbi dago!”, dio barrez. Ha-ren arabera, hasieran uste zabalduazen ehundegiko lanetarako emakumeaaproposagoa zela gizonezkoa baino,baina gero gizonezkoak ere hasi zirenlan horietan. Bere ustez, berdin eginzezaketen batzuek zein besteek: “Ma-kinen funtzionamendua ikastea zen”.

Maripaz Alustizak dioenez, bereamandrearen sasoian Algodoneranumeei titia emateko leku epel bat zu-ten. Baina beren denboran ez. Biahizpa bikiak ibili ziren Algodoneran.Maripaz 70eko hamarkadan hasi zen,ekoizpena kontrolatzeko bulegoan:langile bakoitzak zenbat metro egitenzuen, eta zenbat kobratu behar zuenaztertzen zuten. Harigintzan ordura-ko gizonak eta emakumeak zebiltzan,eta emakumeek gutxiago irabazten zu-ten berdin produzitu arren.

57

XX. mendearen lehen erdiko bizimodua

❖ Algodonerako langileak, 40ko hamarkadan. Bergarako Udal Artxiboa. Argazkilaria: To-ribio Jauregi

Page 59: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

58

Maria Pilar Larrañaga Algodonerako langilea

❖ Maria Pilar Larrañaga, 2005ean ahotsak.com-erako egindako elkarrizketan.

Maria Pilar Larrañaga San Antonio auzoan jaiotakoa da, 1926an. Umetan, LabeGaraietako eskolan ikasi zuen, eta gaztetan Algodoneran hasi zen lanean. Bereaitak Labe Garaietan lan egiten zuen. Bere ama, berriz, alargundu zenean bie-tan ibili zen: Labe Garaietan, garbitzaile moduan, eta Algodoneran. 1941ean,“emun zotsen lana, ordu biko lana emun zotsen linpiezan amari. Eta gero Al-godoneran egin zeban lana amak. Altos Hornosekua eta Algodoneran egin zebanlana, bixetan. Eta bixetakua kobrau zeban nere amak. Tokatzen jakona, bixe-takua”.

Beste ehun fabrika batzuetan ez bezala, Algodoneran prozesua osorik egitenzutela dio Larrañagak: kotoitik tindatutako ehuneraino. “Oso tela ona egitten zan”.Kotoi balak trenez iristen ziren Bergarara. Kotoia harrotu egin behar zen lehe-nengo: “Kardatan pasau eta garbittu, eta pasatzen zien txurrotan; ‘potiak’ esa-ten jakon. Oso makina orijinalak zien. Gero, handik ni nebilen makinatara pa-satzen zan, eta harek zien bobinauak, erruedakin. Makiniak zeukan aurrekal-dian holako bobina bat, eta atzekaldian zeuzken hiru ilara, konektatzen zien zulobatera hiru algodoi ilara, eta urtetzen zeban josteko harixa, baina artian zaonharixa egin barik. Algodoia, baina mehe-mehe-mehia. Eta handik eruaten zanhilanderixara. Eta hilanderixan harixa kaniletan sartzen zan. Eta gero handikbobinetara. Eta gero bihurra; segun ze tela egin biha zan, ba emoten jakon kon-testua. Harixan tamainua fuertia emuten jakon. Batzuk bihurrera, beste batzukkaniletara... eta gero handik urdidorera. Prozesu oso luzia eukitzen zeban!”.

Haria ehundegira iritsi aurretik, makina askotatik pasatzen zen. “Tejerixarajoan aurretik, urdidorera. Makina haundi bat. Preparatzen zeben telia egitteko”.Urdidorak harpa itxura zuela dio: “Haura joaten zan harixak batzen, zilindro haun-di baten. Handik eruaten zan tejerixara. Telia egitteko, gero haura sartzen ze-ben tejerixako makinan, rollo haundi haura. Eta ya tejidu egitten zeben. Oso ela-boraziño politta da”.

Lan eta lan, emakumea Bergaran

Page 60: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

59

Bere garaian pertsona bakoitzak lau makina erabiltzen zituen. Ehundegian,berriz, bi. Gerora, askoz makina gehiago; gero eta automatizatuagoak zeudela-ko. “Lehenau eskuz egitten giñuan. Hego haizia ta zaonian… algodoia harrotuegitten zan, eta makinetan haura ez zan pasatzen ondo!”. Halakoetan, makine-tan aldaketak egiten zituzten: “Zuk ikusten ziñuan. ‘Ba hemen harroegi doia, edo...Ez doia ba ondo...’. ‘A! Piñoia kanbixauko jat’. Geratzen zeben makinia, kanbi-xatzen zotsen, erak [kontramaisuek] bazeuken eren taktikia, eta ipintzen zeben.Batzutan ondo joaten zan eta beste batzutan ba... Hor lan asko egin dou guk,oso lan zerak… Gero esaten zeben oso ondo ipinitta zeuala, baina gero be zeu-kan beran gora-behera haundixak, zeaittik personia eta makinia ez die igualak”.

Berak gustukoa zuen, baina lan gogorra zela uste du Larrañagak. “Personiakbe aguantau egin biha dau hori. Zortzi ordu oso hori han, aguantau egizu ten-peratura hartan!”. Bero handia egiten zuen. “Gero edadiak be ez die izeten da-nak igualak, epokak be ez… gauza asko egoten die!”. Bere ahizpak sei hilabetesoilik egin zituen Algodoneran; harentzat kartzela baten parekoa izan omen zen.Eibarrera joan zen lanera: “Aizta bixak egitten zeben Azitainen, Eibarren. 42 urte.Surtidorian, ofizinan”.

“Tintau be bertan egitten zeben. Horrek gizonak egitten zittuen. Oso tintore-rixa ona zaon hemen, e! Hementxe Ozetan zaon bat, tintorerixia Felipe Setienekzeukan. Eta gero horrek uste dot saldu zotsala Algodoneriai. Eta Jose Zabalakbe bai. Gero, esaten zeben ura be ona zeukala, inportantzia zeukala. Baina Se-tienek be euki zeban... txikixa, ezta, baina tejerixia euki zeban. Ta tintau berakegitten zeban”.

Langileen arropa egiten zen Algodonerako telekin. “Mil-rayasa ta kanpotik etor-tzen zien”. Mahoia zen bertako kolorea. “Azula Bergakua, e! Mahona. Algodoneriakegitten zittuan mahona, eta azulinia. Lehenengo telia Algodoneran egin zebenasoñokuak egitteko, algodoizkuak, azulinia. ‘Todas mas guapas que no se qué!’Eneeee. Ez giñuan asko bihar! Mahona leku danetarako zan. Astegunian besteerropaik ez zan jazten. Danian, danian. Mahona izen da ‘secula-seculorum’, e!Baserriko lanerako, fabrikarako... danerako”. ❖

XX. mendearen lehen erdiko bizimodua

Page 61: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

■ Vergara Textil

Elisabet Agirrezabal (ikus bere bio-grafia Bulegariak atalean) VergaraTextil ehun-lantegian kudeatzaile la-netan hasi zenean, 30 langile zeuden.Gehienak gizonak ziren; tindategian,esaterako. Lan gogorra zen, eta ema-kumeak ez zituzten horretarako gaiikusten. Are gehiago: lan hori egiteagalarazita ere izan zuten, sasoi bate-an. Oihalgintzan, hori bai, emaku-meak ziren nagusi; hasieran makinabat eramaten zuen bakoitzak, bainagero lau.

Prozesua osorik egiten zuten Ver-gara Textilen ere: kotoia matazetanekartzen zuten, eta haria egindakoantela bihurtu, baita tindatu ere. BeraiekAzkoititik ekartzen zuten kotoia, Epel-de y Larrañaga lantegitik.

Lantegiarekin lotutako konfekziotailerra sortu zuten: ConfeccionesVascas. Tela Santa Agedara eramatenzuten, bertan josteko. Agirrezabalekberak eramaten zuen tela, kotxean.

■ Movilla

Movilla ehun-lantegia lehenengotakobat izan zen. Gregorio Fernandezek sor-tu zuen, Valentin Movilla ilobarekin,1897an. Hasieran Gregorio Fernandezy Sobrino zeukan izena. 18 langilere-kin hasi ziren, baina 1905erako 80 zi-tuzten eta 1920rako 175 langile.

Gloria Agirrebeñak Movilla lante-gian egin zuen lan urtebetez, oihal-gintzan. 14 urterekin hasi zen han,1926an, bere aita pontekoa kontra-maisu zegoelako. Hark eraman zuen,eta urtebete egin zuen oihalgile mo-duan, bere lehengusina batekin bate-ra. Kanilak jartzen zituzten, hariare-kin, eta makinak egiten zuen oihala.Zaindu egiten zuten. Oihalari bueltaemateko makina geratu, eta zuzendu.Baina anaiek ez zuten begi onez ikus-ten arreba lanean egotea: “Eta gerohandik, mutillak, anaiak-eta esan ze-bela: ‘Hori zeaittik euki biha dogu horlanian, ekarri hori etxera’. Eta etara etaatzera etxera ekarri ni. Berriz etxera.Eta gero klaro, ni be etxian ezebe eginbarek ezin nitzan egon, ta hasi nitzanjosten”. Josten aritu zen aldi batean,harik eta Tabakaleraren biltegian la-

60

Lan eta lan, emakumea Bergaran

❖ Vergara Textil lantegia, 1945 urte in-guruan. Bergarako Udal Artxiboko bildu-ma, Elisabet Biain Bilbao

❖ Gloria Agirrebeña, 2009an aho-tsak.com-erako egindako elkarrizketan.

Page 62: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

nean hasi zen arte. “Euki neban oka-siñua tabakuen almazenera joateko;nere lagunak zeren han lanian, eta ta-bakuen almazenian sartzeko”.

Pilar Murgoitio ere ‘Movillasenean’ibili zen lanean. “Ni neu belaxe ipininindduen enkargada. Bazien grupuanlana egitten zebenak, igual izengo zien14-15 bat, ta harek zaintzen ni. Etagero ni txarra izan nintzan harendako:‘Beti begira jan ta! Harrapauko gai-ttu!’... Lehelengo sartu nitzanian, ipi-ni nindduen makinan. Segiduan, ha-rek neskatillak dominatzeko, ipininindduen haren zain. Ez zan erreza ha-rek zaintzia! Jesuuus. Eukiko zebenpolemikan bat”. Hala ere, langileen ar-tean harreman ona ei zegoen.

Murgoitio 14 urterekin hasi zen la-nean, 1919. urtean, eta erretiroa har-tu artean ibili zen. Neskek eta mutilekantzeko lanak egiten zituztela dio: “Ka-sik-kasik lan berdinak. Batak makinabaten, bestiak bestian… holaxe”. Telaegiten zuten ehundegian, haria Bar-tzelonatik ekarrita. “Bergaran gozatu”,eta makinetara. “Oso politta da. Rolluak

ipintzen die atzekaldetik aurrera, etaharetxek zaindu, defekto barik joandain telia”. Tinteak ere egiten zituztenMovillasenean: “Kolorante guztiak egi-tten zien: zurixak, gorrixak, azulak”.

1934. urtean Movilla lantegianehungile bakoitzak hiru makina zeuz-kan bere ardurapean. Ehundutakometroaren arabera kobratzen zuten,normalean astean 30 pezeta inguru.Aipatzekoa da emakumezko langileekamatasun asegurua izaten zutela.Emakume ehungileei zenbateko batkentzen zieten soldatatik (1,85 peze-ta, 1935. urtean), gutxi gorabeherahiru hilabetero.

■ Lasagabaster

Lasagabaster ehun-lantegia Esko-riatzako Pedro Lasagabasterrek sortuzuen, 1893. urtean. Hilaria Mugerzaizan zuen negoziokide; hark Zurrade-roan zuen tindategian hasi zen Lasa-gabaster. Mugerzak, baina, bere kon-tura ere jarraitu zuen: sekaderoa erai-ki zuen etxe ondoan, Masterrekan, eta

61

XX. mendearen lehen erdiko bizimodua

❖ Lasagabaster lantegiko langileak, Villa Aurelia aurrean. Datarik gabea. Bergarako UdalArtxiboa, Toribio Jauregi fondoa. Argazkilaria: Toribio Jauregi

Page 63: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

62

Lan eta lan, emakumea Bergaran

❖ Lasagabaster lantegiko langileen argazkia, 50eko hamarkadan. Bergarako Udal Artxiboa.Juan Idigoras fondoa

tindatzen jarraitu zuen. Mugerza ez-kongabea zen, eta hil zenean, hareniloben esku geratu zen negozioa:1914an Sobrinos de Muguerza hartuzuen izena. 1920rako 84 langile zi-tuzten.

Lasagabaster lantegiak ere bere bi-dea egin zuen. 1914. urtera arte tin-dategia izan zen, eta handik aurreraoihalgintzan hasi zen. Trenak bultza-da handia eman zion, geltokia ondo-an eraiki baitzuten. 1920an 78 langi-le zituen, eta 90ra iritsi zen handikurte gutxira. Asko emakumezkoakziren, harigileak eta oihalgileak. Bu-legariak ere bai, 50eko hamarkadatikaurrera (ikus bulegarien atala).

Maria Pilar Larrañagak dioenez,“Movillasenian eta Lasagabasterre-nian-eta kanpotik eruaten zeben ha-rixa. Gero urdidoran preparauko ze-ben”. Tindategiko lana gizonezkoekegiten zuten. Mahoiaz gainera, bestehainbat kolore egiten zituzten, baitamil-rayasa ere. Eta izarak egiteko telaere bai.

Florita Izuskizaren izeba bat (ama-ren ahizpa) Lasagabasterren ibili zenlanean, tela egiten. “Lasagabasterrekpillua euki zeban emakumiak lanian.Nere tia be handitxek jubilau zan”.Hona hemen Lasagabaster lantegianerretiroa hartu zuten emakume ba-tzuen izenak, denak ere lanean gerraaurrean hasitakoak, tailerrean: Nor-berta Ezpeleta (ikus Emakumeen kon-trako errepresioa atala) eta JazintaEtxeberria alargunak ziren, eta bestehauek ezkongabeak: Juli Biain, Bal-bina Arana, Estefania Gaminde, Teo-dora Kintana, Margarita Ugarte... Bu-legoak garbitzen ere emakumezkoakibiltzen ziren: Jacinta Etxeberria etaJuli Eraña, besteak beste.

■ Oregi

Oregi lantegiaren jatorrian Unzurrun-zaga tindategia zegoen, Eusebio Ma-dariagak sortua. Oregui, Unzurrunza-ga y Cia enpresa sortu zuten, ehun-gintza eta tindategia bat egiten zitue-na. 1920an 40 langile zituzten guztira.

Page 64: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

Oregi ehun-lantegian jardun zuenDolores Altunak, gaztetan. Oihalgile ibi-li zen. “Makinak zeren, eta batzuk egi-tten zeben kanilak. Horrek lanzadere-tan sartu, eta telia. Mataza batzuk ze-ren, beste makina batzuk, matazak egi-tteko”. Haria eginda ekartzen zuten, etamakinan jarri. “Harixakin matazak le-henengo, eta gero bobinak, eta bobi-netatik kanilak. Kaniletatik ya pasatzenzan, urdidorara. Gertatzen telak egi-tteko zenbat hari biha zan, ze neurri,eta gero pasatzen zien tejerixara. Eta te-jerixan egitten zan telia”.

Altuna kaniletan hasi zen lehenen-go, hasiberrien lana huraxe izatenzen; eta gero tejerian ibili zen. “Guk be-giratu biha giñuan, akabau baino le-henau, eta geratu, korapilua egin, etasegi”. Langile gehienak emakumeak zi-ren. “Gizakumiak almazenetan gehi-xenak”. Eta tindategian. Mahoizko telaegiten zuten beraiek.

Oregiko langileek 1939an Arantza-zun ateratako argazki batean, Oregilantegian zebiltzan emakumeetako ba-tzuek agertzen dira, 25 hain zuzen ere.

63

XX. mendearen lehen erdiko bizimodua

❖ Oregi ehun-lantegiko langileak Arantzazun, 1939ko uztailean. Ezkerretik eskuinera: goi-ko ilaran, Pilar Madariaga Legorburu, Emiliana Garitano Lizarralde, Martina Elorriaga (soi-neko zuriz), Toribio Etxeberria "Txatxi" (Banco Vizcayako zuzendaria), Joakina Elorza Aias-tui, Larrañaga, Juan Aseginolaza (erdi ezkutatua, ez zen lantegiko langilea), Nikolasa Zan-gitu Kortabarria, Roman Zabaleta Olabarria (alkondara zuriz), Concepcion Laspiur Iñarra,Higinio Igartua Arruti (zapi zuria lepotik), Maria Carmen Ibarzabal, Sebastián Laskurain Za-baleta, Tomasa Lezeta eta Cándido Maiztegi Egiguren. 2. ilaran: Ines Agirre Oteiza (soine-ko zuriz jantzita), Maria Mercedes Oregi Arregi, Blas Ugalde Alberdi, Carmen Unzurrunza-ga Laspiur, Juana Mujika Alustiza, Rufino Bolibar Iribecampos, Maria Jesus Aranzabal Txu-rruka, Lorenza Fernandez de Jauregui Aspiazu, Margarita Larrañaga Zarraoa eta LorenzaZangitu (zalantzazkoa). 3. ilaran: Jose Laskurain Zabaleta, Juan Jose Ausan, Benita Mu-jika Alustiza, Dolores Altuna, Eusebia Usabiaga eta Margarita Garmendia Astarloa. Behe-ko ilaran: Jose Maria Laskurain Zabaleta, Isidoro Aranzabal Txurruka, Eugenio Arriaran Aro-zena, Domingo Oregi Gabilondo, Prudenzia Unzurrunzaga Lazpiur, Lorenza AzkorbebeitiaAgirrezabal, Teodora Eizagirre, Joakina Aspiazu eta Felix Beitia Barrenetxea Arando. Ber-garako Udal Artxiboko bilduma, Lorentzo Laskurain Gabilondo

Page 65: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

■ Otazua

Masterrekako Eulalia Elkoro Otazuaehun-lantegian ibili zen gaztetan. “He-men, kale honetakuak, ixa danak.Hola pixkat lanera juatekuak, bainabeste batzuk badakizu… ‘un poco se-ñoritas’… Nahiz ta igual okerrao egon,baiña lanera joateko…”. Etxe onetakoalabek ez zuten etxetik kanpo lanikegiten; etxean jostea, adibidez, bai, bai-na lantegira joatea ez zuten begi onezikusten. “Eta beste batzuk nahixao ze-ben kriada joatia edo beste zeoze. Fa-brikara lana... orduan ez zan bapehori... Oin danak fabrikara sartzekodesiatzen dare, baina orduan ez, e?”.Askoz hobeto ikusita ei zegoen nes-kame joatea. Elkorok gero janari den-dan egin zuen lana bizitza osoan.

Elkorok dioenez, Masterrekakobere lagunetatik bakarra joan zenmojetara ikastera; 13 urterekin utzizuen, eta lanean hasi zen, Algodone-ran.

■ Arteche Hermanos

Osintxuko Artetxe ehun-lantegian ereemakume asko zebilen lanean. Clau-dio Artetxek sortu zuen, 1910eko ha-markadan. Ur salto propioa zeukan,tindategia eta ehundegia. Prozesuaosorik egiten zuten, Algodoneran be-zalaxe. 1920an 60tik gora langile zi-tuen.

Miren Osa: “Osintxun be ez dakitzenbat etxe eukazen Artetxek, e, da-nak beren langillienak”. Mirenen se-narrak, Luzio Urzelaik gogoan du or-dutegia: “Goizeko bostetan kanpaia jo,eta ordubata eta erdiak arte. Ordubataeta erdietatik hamarrak arte. Bi erre-lebo. Gizon batzuk be bai, gizonak gu-txi, enkargau edo hola bat edo bi”.

Osintxuko Flora Gauba Lete Arte-che Hermanos lantegian ibili zen, ha-malau urterekin hasita. Hamar baturte egin zituen, baina bi alditan, ge-rra aurrean eta ostean. Amak etaahizpak ere fabrika berean jardun zu-ten: “Haura zan Arteche Hermanos.Gu gebizen han ama bi alabakin”. Tar-tean krisi gogor bat etorri zen; lana gal-du, eta neskame joan zen Bergarara:

64

Lan eta lan, emakumea Bergaran

❖ Eulalia Elkoro, 2005ean ahotsak.com-erako egindako elkarrizketan.

❖ Flora Gauba, 2012an ahotsak.com-erako egindako elkarrizketan.

Page 66: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

“Gero lanik eza etorri zan. Orduan bekrisisa egon zan. Eta Bergarara etorrinintzan neskame”. Urtebete bainogutxiago egin zuen lan horretan. Ez-kondu eta gero, lanean jarraitu zuenfabrikan: “Baiña nik ezkondu ta gerobeste bost urte egin nittuan lanian.Aurretik gerria tokau jatelako. Gerogaixoik jausi nitzan, eta orduan lagaegin bihar izan neban”.

Gutxi irabazten ei zuten: “Nik ezdakit zenbat zan. Gero normaldu za-nian, esaten zotsun ugezabak: ‘Etorrizeinke arratsaldian lanera?’. Nik ez da-kit zenbat zan, orduko pezetia-ta ba-karrik pagatzen zien. Hori extrak egin-da, e!”.

■ Tindategiak

Bergarako ehun-lantegi gehienen ja-torria tindategi txikiak dira. Eta haie-tan gizonezkoak zeuden lanean. Esanbeharra dago sasoi batean legeak de-bekatu egiten zuela emakumeei tin-datzaile moduan lana ematea, etalantegiek arau hori normalean beteegiten zutela.5

Ehun-lantegietan tindatzaile gisabeharbada ez, baina arropa tindatzenbai ibili zirela emakumeak. Lutoak bel-tzez janztea agintzen zuen, eta be-randu arte ohikoa izan da arropa tin-datzea.

Renteri tindategia, esaterako,1920an sortu zuen Jose Kruz Imazek,eta bere emazte Brauliarekin erama-ten zuen negozioa. Ondoren, JoseMari eta Nieves Imaz seme-alabakegin ziren tindategiaren kargu, Juli eta

Carmen ahizpen laguntzarekin. Gero,Nievesen alaba Manoli ere bertan ibi-li zen lanean, eta haren alabak diraorain arduradunak, laugarren belau-naldia. Beraz, Renteri emakumeenesku egon da neurri handi batean.

Onena tindategian ere emakume-ek izan dute zer esanik. Miren Azka-ratek dioenez, gerra aurretik aitak etasemeak tailerrean -Mugertzan zeuka-ten tindategia- tindatzen zituzten arro-pak, eta gero arropa fardoa buruan ja-rrita etxepera eramaten zuten. Plan-txan egiteko gela bat zuten han; amaketa bi ahizpak egiten zuten plantxan,baita enkarguak hartu eta arropapartitu ere. Gerraostean emazteakhartu zuen ardura, alargundu eginbaitzen. Carmen eta Irune Azkargor-ta alabek laguntzen zioten. Irune Be-asainera joan zen bizitzera, eta han ja-

65

5 A. Ibañez, A. R. Ortega, A. Santana, M. Zabala. Casa, familia y trabajo en la historia de Ber-gara. Bergarako Udala, 1993.

❖ Onena tindategiko Carmen Azkar-gortaren ezkontzako argazkia, 1943kouztailean; ezkondu ostean ere lanean ja-rraitu zuen. Senarra Lazkano da. Ber-garako Udal Artxiboa. Argazkilaria: ToribioJauregi

XX. mendearen lehen erdiko bizimodua

Page 67: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

rri zuen tindategia. Carmenek etaharen senarrak jarraitu zuten nego-zioarekin.

Margola izeneko tindategia ere ba-zegoen. Gerraostean bertako ardura-duna Luisa Agirrezabal alarguna zen(Elisabet Agirrezabalen ahizpa, ‘Pairosia’bezala ere ezaguna). 87 urte izan zituenarte ibili zen tindategiko dendan lane-an. Luis Payros semeak laguntzen zion.

1930eko erroldan badatoz ema-kumezko tindatzaile batzuek ere. Ezdakigu lantegietan zebiltzan ala ez:

- Maria Etxezarreta, 19 urtekoa.Goenbolun bizi zen.

- Lucia Solabarrieta. 22 urtekoa.Zarauztarra, 8 urte zeramatzanBergaran. San Pedron.

- Gervasia Berriotxoa. 54 urtekoa.Ezkongabea. San Pedron.

- Luisa Larrañaga Amutxastegi. 22urtekoa. Aita tindatzailea zuen,eta beste hiru ahizpak ere laneanzebiltzan (jostun eta neskame).Barrenkalean.

- Juliana Alberdi. 34 urtekoa. Ez-kongabea. Masterrekan.

- Trinidad Eguren Larrañaga. 27urtekoa, ezkondua. Urtebeteko ala-ba zuten. Masterrekan.

Beste lantegi batzuetako beharginak

Badakigu Osintxuko Elisa Gantxegi 12urterekin lantegi batean hasi zela la-nean, baina ez zein lantegi zen (Arte-txe ehun-lantegia izan daiteke, Osin-txun baitzegoen, baina baita Soralu-zeko lantegiren bat ere, ama bertakoa

baitzuen). Bi urte egin zituen han,Gasteizen neskame hasi aurretik. Elo-suko Juana Joxepa Lete, 1903anjaioa, ere tailer batean ibili zen lane-an. Ez dakigu non, baina bai ordute-gia: 06:30ean sartu, 08:30etatik09:00era gosaldu, eta gero 12:00akarte lana. Arratsaldean, 13:30etatik18:30era. Egunean hamar ordu, beraz.Larunbatetan ere lana egiten zuten.

Ataltxo honetan beste lantegi ba-tzuk aipatuko ditugu, emakumeak la-nean ibili zirenak, ehungintzaz apar-tekoak. Gehiago ere izango ziren, tai-ler txikiak batez ere, baina hauek diraguk jaso ditugunak:

■ Labe Garaiak

Zerrajerako tailerrean ez zegoen ema-kumezkorik: “Emakumiendako nikpentsatzen dot hori lan gogorregixaizango zala”, dio Maria Pilar Larrañagak.Bere aita bertako langilea izan zen, etalan baldintzak oso gogorrak ei ziren.Arrasaten bazebiltzan emakumeak, sa-rrailagintzan batik bat, baina Bergaranprozesuaren lehen zatia egiten zengehiago: altzairua urtu, eta xaflak zein

66

❖ Elisa Gantxegiren argazkia. 1985eanelkarrizketatua.

Lan eta lan, emakumea Bergaran

Page 68: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

profilak egin, Arrasatera bidaltzeko.Larrañagaren ama garbitzaile moduanibili zen Labe Garaietan, alargundu ze-nean: egunean bi orduz. Bulegoetakogarbitasunak emakumeak egin izanditu. Baita beste lantegietan ere.

Labe Garaietan emakumeak ofizi-nan zebiltzan lanean (ikus Bulegariakatala), eta laborategian ere bai: LideOregi laborategian ibili zen lanean, ez-kondu aurretik. Horretaz gain, LabeGaraietan baziren langileentzako jan-tokia eta ekonomatoa, eta horietan lanegiten zuten langile gehientsuak ema-kumeak izaten ziren. Florita Izuski-zaren arabera, aurretik zerrajeran ezzebilen emakume asko. “Gero ekono-matua zabaldu zebenian, ba bai. Handendia moduan, ekonomatua. Ipini ze-ben peskaderixia, karnizerixia, erropadenda... horrek danak. Orduan bai. Tagero jaten be bai, komedoriak be egonzien. Bertara jun eta erropia erosi, neube junda nao. Mantak-eta, izarak-etaerosi eta bai. Egon zan”. Doro Jaure-gi, Beatriz Lazkano, Begoña Madaria-ga, Mari Tere Alzelai, Margarita Gari-tano eta Begoña Irastorza zeudenekonomatoko langileen artean, etaPilar Umerez jantokian.

■ Zapata lantegiak

Ehunarekin batera, larruak ere izanzuen bere merkatua Bergaran. Horibai, Antzuola zen larrugintzaren he-rria. Mende hasieran bi ziren zapata-gintzan ziharduten lantegiak Berga-ran: Ortueta y Diaz de Mendivil(1903an 37 langile; horietako 7 ema-kumeak, jostunak) eta Viuda de Ara-nes (1903an 11 langile, 3 emakume).

Florita Izuskiza: “Emakumiak gehi-xenak textilian, eta aurretik, nereama zapaterixa baten ibili zan. Ta hanbe emakume pilla bat zebizten. Giza-kumiak be bai, baina emakumiak bebai. Ta haura be desagertu egin zan”.

Geroxeago, Telleria zapata lantegiajarri zuten. Maria Argialde hantxeibili zen lanean, gerraostean. Antzuo-lan larru lantegia zuten, eta bertatikeramaten zuten larrua. Kaleko zapa-tak eta soldaduendako botak egiten zi-tuzten. Kartutxo-gerrikoak ere egiten

67

❖ Lide Oregi 1955ean Labe Garaietakolaborategiko laguntzaile moduan lane-an, 20 urterekin. Jabea: Lide Oregi

❖ Maria Argialde Telleria gaztetan (ez-kerrekoa da). Zapata lantegian ibili zenlanean, gerraostean.

XX. mendearen lehen erdiko bizimodua

Page 69: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

ziren bertan. Etxera eroaten zutenlana, kartutxerak josteko. “Bi josto-rratz hartu, eta hilobalia. Haura han-ka artian hartzen, haura trastia, etagero jostorratz bi, sartu, estutu... ho-laxe josten zan”.

Telleria lantegian emakumezkoasko zeuden. “Guk pasau giñuankristona. Lana egin? Edozein lan, e!”.Fabrikan batzuk makinan jostenibiltzen ziren, beste batzuk takoiakpegatzen… Soldata astero kobratzenzuten. “Han lana egitten nebana....Guk gabeko hamarrak arte lan egi-tten giñuan, seiretan sartuta. Gerobillur galantak pasatzen giñuzenetxerakuan. Orbel zarata batzuk en-tzundakuan... ‘Válgame Dios’!”.

Miren Azkaratek Amenabarrenzapata tailerra ere aipatu zigun. Ge-rra aurrean aita eta semea ibiltzen zi-ren. Gerra garaian haiek hil egin zi-ren; gerratik bueltan, tailerra berrizireki eta etxeko alabek jarraitu zutenlanarekin. Justa eta Maria Amenabarahizpak ziren arduradunak, ezkon-gabeak. Maria ‘Txantxote’ren lagunakziren; gerra garaian denak joan zirenihesi. Laneko zapatak eta botak egi-ten zituzten, gizonentzat. “Asko ba-lio zeben emakumiak zien… bai Ma-ria Txantxote, lagunak zien, Idarre-tanekuekin be lagunak zien… horrekdanak lagunak zien. Batzokiko la-gunak izango zien”.

1930eko erroldan agertzen direnzapatagileak:

- Pilar Redondo. 18 urtekoa, Tolo-sakoa.

- Maria Luisa (23) eta Mari Paz (21)Galarreta Telleria ahizpak. Ama

alarguna oihalgile moduan dabil la-nean.

- Ignacia Arozena, 27 urtekoa.

- Paula Urzelai. 14 urtekoa. Bere aitatindatzailea da. Lau anai-arrebatxiki ditu.

- Rosario Bakaikoa. 19 urtekoa. Na-farroan jaioa, 14 urte daramatzaBergaran.

Lantegietako ohiturak eta baldin tzak

■ Lantegietan, ezkontzean la nauztea

Florita Izuskizaren arabera, sasoi ba-tean emakume ezkondu gehienek ezzuten etxetik kanpora lanik egiten.“Askok lanik be ez: umiak zainddu etakitto. Gehixenak emakumiak, orduan,

68

Lan eta lan, emakumea Bergaran

❖ Cele Otaño eta Isabel Mujikaren ez-kontzako argazkia, 1944an. BergarakoUdal Artxiboa. Argazkilaria: Toribio Jauregi

Page 70: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

lanik be ez. Etxian umiak hazi, gizo-nak lana egin ta… baina zebiztenak batextilian gehixenak”.

Benita Gallastegi plazentziarrakere lana utzi zuen, ezkondu zenean.Soraluzen zebilen, Alberdi laban lan-tegian. “Gu ezkondu, eta lana laga. Oinpenia daukau. ‘Por qué no seguiria-mos?’”. Bergarara ezkondu zen, eta se-narraren osaba-izebek bizimodua ga-rraztu zioten. Gainera, independentziaekonomikoa galdu zuen. Ohitura ze-goen ezkontzean lana uzteko. Geroramakina bat lan egin behar izan zuenGallastegik. Denetarik. Etxean saltzailelanetan ibili zen. “Gero peskaderixia beeuki neban nik San Lorentzon. Bainagero gaixotu nitzan… gultzurruna.Eta laga egin bihar. Azkenian, interi-na be bai”.

Soraluzeko Miren Osak Sacia tor-loju lantegian egin zuen lana, ezkon-du arte. 15 urte ingururekin hasizen, 40ko hamarkadaren amaieran.Eta 11 urte egin zituen han. Tornille-

rixan taladroan egiten zuen lana; ha-ria ematen ere bai. Osintxutik jendeasko joaten zen hara lanera. Lana uz-tearren 3.000 pezeta ematen zieten.Gero kendu egin zuten, baina Mireniparean tokatu zitzaion. “Dotia, bai,bai”. Bi lagunek utzi zuten batera. “Or-duan klaro, ezkondu eta pentsau be ezsegitzerikan, iñok pe ez. Han ezkon-tzen zianak, danak urtetzen zeben”.Mireni ez zitzaion burutik pasa ereegin ezkondu eta lanean jarraitzea:“Keba, okurridu be ez. Pixkat derri-gortuta genden. Ipintzen zeben hau-ra, dote haura… Kendu egin biha ze-bela, eta guk aurreratu egin giñuan(bodia)”. Bergarara ezkondu zen, Osin-txura.

Ohitura zen ezkondutakoan lanauztea. Lucia Farrasen amak halaxeegin zuen, Algodoneran. Bera ere pre-sionatu izan zuten (ikus bere biogra-fia Bulegariak atalean), baina jarraituegin zuen, eta gustura gainera. Denadela, ezkondu eta gero lanean jarrai-tzen zutenak ere baziren. Balitekeemakumeren bat edo beste neskaza-har apropos gelditzea lana ez uzteko,baina ez du uste horrelako asko izan-go zenik.

“Nahi izeten zan gizonak diru askoirabazi eta norbera ahal dan onduenbizitzia”, Miren Azkarateren esanetan.“Fabrika hortara [Algodonerara] joatenzan emakume asko, lana egittera,baina emakumiak ezkontzen zieniangehixenak ezkondu eta segittuan la-nari lagatzen zotsen. Orduan ez zan la-nian segitzeko gogo haundirik. Alar-gunak eta bai, biharrezkuak ziren; ose-ake bihartasunak eruaten zittuen,baina bestela, ezkontzen zienian ema-kumiak lanari laga egitten zotsen.

69

XX. mendearen lehen erdiko bizimodua

❖ Benita Gallastegi, 2009an ahotsak.com-erako egindako elkarrizketan.

Page 71: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

Klaro, umiak etortzen zien segittuan!”.Ohitura zela dio, baina ez hori baka-rrik: “Gainera uste dot ikusten zalahola liberaziño bezela edo”.

Elisabet Agirrezabalek dioenez,emakume ezkonduak ere bazebiltzanVergara Textilen lanean, bizitza denahan eman zutenak. “Solterak be bai,baina ezkonduak asko. Lehenengotikzeren han, ni hara jun nitzanerako fa-brikara harek urtiak zaroien”. Berakdioenez, gehienek lanean jarraitzen zu-ten ezkondu eta gero ere. “Eta hori pa-gia zeukela, e! Baina gitxik lagatzen ze-ben”. Beste leku batzuetan bai, bainaberaienean ez. Umeei titia ematekogela bat zuten. “Gutxi zeren umedu-nak”. Umea izatean ba omen zuten es-kubidea baja hartzeko, baina kobra-tu gabe, eta gehienek nahiago izatenzuten lanean jarraitzea.

Maripaz Alustizak dioenez, 70ekohamarkadan ere ezkondutakoan ema-kume askok laga egiten zuten lana Al-godoneran. Beste batzuek ez, bereahizpa bikiak, esaterako.

■ Lantegiko lana eta etxekoa uztartzen

Etxeko lanak emakumeak egiten zituen,eta fabrikan zebilenari etxekoak eta lan-tegikoak pilatzen zitzaizkion. 1884kotestu honek6 ondo deskribatzen duBergarako emakume langileen egoera:

“La mujer trabaja en la casa y tam-bién fuera de ella. La que trabaja fue-ra del hogar es en la fábrica por el de-seo de aumentar el haber de la fami-

lia. Trabajan en las misma industriasque los varones y las misma horas queestos. Las que trabajan dentro del ho-gar no se dedican a trabajos que se re-lacionan con el de los talleres, sin quese diferencie la moralidad de la mujersoltera y de la casada que trabajan enla fábrica o en casa. Hay industrias enque los varones hacen un trabajoanálogo al de las mujeres y el salariode aquellos es algo mayor que el de lasmujeres. Las mujeres no se empleanen industrias insalubles y las que sededican a las faenas del campo tomantanta parte de trabajo como los hom-bres, sin perjuicio de atender a todoslos trabajos domésticos”.

Maria Pilar Larrañagaren ama sei-retan irtetzen zen lanetik, eta bera or-duan sartu. Ama-alabak, biak zebil-tzan Algodoneran lanean. “Eta guri osoondo etortzen jakun: etxia ondo erua-ten giñuan, eztakizu? Errelebuan.Eta seiretan lanera joaten zanak la-gatzen zeban afaixa, lehelengua behin-tzat gertauta”. Amak bi tokitan egiten

70

❖ Emakumea harrikoa egiten, 60ko ha-markadan. Bergarako Udal Artxiboa. MiguelAngel Elkoroberezibar fondoa. Argazkilaria:Serafin Esnaola

Lan eta lan, emakumea Bergaran

6 Bergarako artxiboan: 273 A.M.B Secc E. Neg 3. Caja 108, Exp. 2. Año 1884. In A. Ibañez, A.R. Ortega, A. Santana, M. Zabala. Casa, familia y trabajo en la historia de Bergara. BergarakoUdala, 1993.

Page 72: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

zuen lana: Labe Garaietan interinamoduan, eta Algodoneran: “Ama Al-godoneratik etorri, hurrengo egunianbostetan jaikitzen zan Algodonerara jo-ateko haura, e? Eta Altos Hornoskuaegin bihar”.

Bere lanarekin nahikoa ez, eta se-narrari begira egoten zen Larrañaga.Hark Labe Garaietan egiten zuenlana, eta janaria eramatera joaten zi-tzaion. “Jan-orduan fabrikara eruanegitten jaun guk. Bai, por ejemplo, goi-zian joaten bazan nere gizona, seire-tan joaten baldin bazan, ba zeozehartzen zaban, o kafia edo esnia edo…bueno, zeoze hartzen zaban, gauzaasko ez, ezta? Baina gero zortzireta-rako berakatz-zopak preparauta, ‘conhuevo’ eta… bai, zestotxua. Biha danmodukua, e! Biha dan modukua zes-totxua”. Gainera, Angiozarko senitar-tekoek ere etxean bazkaltzen zuten,lantegitik etxea urruti zutelako.

Elisabet Agirrezabalek dioenez,emakumeek etxeko lanak ere eginbehar zituzten lanetik bueltan, han la-guntzeko norbait ez bazuten. Ama edo.Oraingo amonek ere zaintzen dituzteumeak. “Baina lehen amandria be la-nian zeuan! Amama lanian eta ama la-nian, hori askotan, Algodoneran beikusten neban nik txikixa nitzanian,zela etortzen zien andrak umiei titixaemuteko“. Etxeko norbaitek eramatenzuen umea lantegira, eta berriz buel-ta etxera. Orain hobeto bizi garela dio.Beraiek oporretan aprobetxatu be-har izaten zutela urte guztikoa.

■ Grebak eta lan baldintzak

Miren Azkarate jostunaren ustez, epeluzera begira lantegiko lana alde ede-rrekoa izan zen, beraien kasa lanegin zutenenekin alderatuta. Lante-gietakoek kuota bat ordaintzen zuten,eta pentsio bat izatea lortu zuten.

Lucia Farrasek Bergaran ezagutuzuen lehen huelga Agustin Unzu-rrunzaga “Xabale” hil zenean/ zute-nean izan zen. Orduan Bergara guz-tia geratu zen. “Xabale” Bergaranatxilotu zuten 1947ko huelgan. Poli-ziaren eskuetan hil zen. Batzuek dio-te bere burua bota zuela trenera,beste batzuek bultza egin ziotela (edotorturengatik hil zela). Bergara guztiagelditu zen. Gorpuaren zain zegoen he-rria; San Antonioraino ekarri zuten,baina Bergaran egin behar zitzaion ha-rrera ikusita, berriro eraman zuten Do-nostiara. 1947ko maiatzean izan zen.SOS Arrazakeria-ko Agustin Unzu-rrunzagaren aita zen. Aita hil eta gerojaio zen Agustin. Ama alargunak ate-ra zuen aurrera.

71

❖ Maria Pilar Larrañaga gaztetan (esku-makoa), Maria Aranzazu IgartuarekinOzaetan.

XX. mendearen lehen erdiko bizimodua

Page 73: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

Miren Osak Soraluzeko Sacia tor-loju lantegian egin zuen lana, eta go-goan du hantxe egindako lehen greba.Bera ere irten zen protesta egitera.Beste batzuek barruan geratu ziren.Ez du gogoan greba zergatik egin zu-ten, baina bai haserreak egon zirela etaguardiak agertu zirela. “Nik orduan eznekixen”. 50eko hamarkadaren er-dialdean izango zen, 20 bat urte zitueneta.

Farrasek etxean entzuna du gerraaurretik ugari izaten zirela grebak. Po-lizia zaldiekin egoten zela Algodone-rako zubia zaintzen. Maria Dolores Pe-ñari ere bere aitak kontatzen zizkionhalakoak. Bere aitak greba bat zuengogoan, zortzi orduak lortzeko egin zu-tena. “Egundoko iskanbila sortu zen,Polizia etorri zen… zaldi gainean…”.1934ko iraultzaz ari daitezke. Gerraaurreko grebetan emakume batzuekere parte hartu zuten. Markatuta ge-ratu ziren; euren lan fitxetan “bol-chevique” hitza jarri zieten. Errebol-tariak zirela, alegia. Batzuek lana gal-du zuten. Algodoneran ibilitako ba-tzuek beste ehun-lantegi batzuetanhartu zituzten lanean gero, Lasaga-basterrenean adibidez. Eta alderantzizere bai.

72

❖ Miren Osa, 2006an ahotsak.com-erakoegindako elkarrizketan.

Lan eta lan, emakumea Bergaran

Page 74: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

Herri guztietan egon dira jostunak, etaasko. Bergaran, baina, beste toki ba-tzuetan baino gehiago. Konfekzio tai-ler ugari zeuden; langileentzat arropaegiten zuten tailer horietan, ehun-lan-tegietan ekoiztutako telarekin.

Josten ikastea

Joskintza emakume denek ikasi be-harreko zerbait zen. Josten ez zekienemakumea ganora gabekotzat zuten.Ez zen gai izango familia behar beza-la zaintzeko. Oinarrizko ikasketekinbatera, edo haiek amaitutakoan, nes-

ka gehienek josten ikasten zuten. Ba-tzuek baita lanean ziharduten bitar-tean ere. Hainbat jostunek erakustenzuten josten Bergaran.

Miren Azkarate zen josten era-kusten zutenetako bat: “Inportantiazan josten jakitzia”. Zazpi-zortzi ibili zi-ren berarekin ikasten, dioenez oso giroonean. 19:00etatik 22:00etara. Ho-rietako batek Amenabarrenean egitenzuen lana, zapatagintzan. Bere ikas-leetatik bi dedikatu ziren gero jostera.Bere garaikoen artean, berriz, uste dubera izan zela bakarra: “Josten ikas-ten asko ibili giñan orduan neskak,

73

XX. mendearen lehen erdiko bizimodua

3.2. Jostunak eta bordatzaileak

❖ Jostun taldea XIX. mende bukaeran. Kontxa Barrena eta Ventura Emaldi dira jos-tunetako bi. Bergarako Udal Artxiboa. Kultura departamentuko bilduma, Txaro Zabala

Page 75: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

asko. Baina jostera dedikau oso gutxi,e!”. Etxerako lain jakitea aski zen. Kon-ponketak egin eta arropa xumea jos-teko. Bera Mugertzako Gregori Ugal-de jostunarekin ibili zen lehenengo, etaKatalina Zarautzekin ondoren, Ba-

rrenkalean. Giro polita ei zuten tal-dean. “Batzuk joaten giñan ikastera,eta beste batzuk ondo pasatzera”.

Miren Azkarateren esanetan, bereaurretik josten erakusten zuten jostunezagunenen artean, Katalina Zarau-tzez gainera, Juliana Enekotegi, An-gelita Elgoibar eta Angeles Inza zeu-den. Zarautz ezkonduta zegoen etahiru seme-alaba zituen. Enekotegieta Elgoibar ezkongabeak ziren etaInza alarguna; hark ere bazituenseme-alabak. Angelita Elgoibar Casi-no gainean bizi zen. Asuntxi Uribe-salgok dioenez, jostun ezagunenekizaten zituzten neskak josten erakus-teko, baina asko ere ez, bestela ezinzutelako beraien lana egin.

74

Lan eta lan, emakumea Bergaran

❖ Miren Azkarate, 2013an lan honeta-rako egindako elkarrizketan.

❖ Angelita Elgoibar jostuna eta bere ikasleak, 1928ko udaberrian, Santa Ana jauregiarenondoan; bertan ikasten zuten josten. Ezkerretik eskubira: Casimira, Anita (Aristizabalbaserrikoa), Carmen Altuna, Maria Bilbao, Rufina Beistegi, Angelita Elgoibar (irakas-lea), Nieves Ibarrola, Angelita Azkargorta, Maria Alzelai, Carmen, Catalina Alvarez, Jua-na Iñarra eta Maria Pikasarri. Bergarako Udal Artxiboa. Kultura departamentuko bildu-ma. Argazkilaria: Villan

Page 76: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

Erratzuneko Petra Juaristik -Gi-sasola ferreteriakoa- Angeles Inza jos-tunarekin ikasi zuen josten, Barren-kalean. 14 urterekin josten hasi zen,eta urte batzuk egin zituen, dendan la-nean hasi zen arte. Juana Maiztegi jos-tunak ere (Kontxita Maiztegi maistra-ren ahizpak) Angeles Inzarekin ikasizuen josten. “Ta gero juan nintzan Bil-bora. Senidiak zeuzkun. Ta Bilbonegon nitzan kortia ikasten. Kortia etajosten be bai”. Maria Enekotegirekin.Bueltan, bere kabuz hasi zen lanean.Josten erakusten, Barrenkalean. “Nikneuk lanik ez neban egitten: neskeierakutsi. Lana, erakusten”. Neskaasko eduki zituen, “’muchas señoritas’.Nerekin ‘mediapensionista’ ibilitta-kuak ziren gehixenak”. Florita Izus-kizak, esaterako, berarekin ikasi zuen.“Corte y Confección emuten zeban”.Baita Eulalia Elkorok ere: “Han be ibi-

75

XX. mendearen lehen erdiko bizimodua

❖ Juana Maiztegi, 1969ko argazki ba-tean. Bergarako Udal Artxiboko bilduma,Lorentzo Laskurain Gabilondo. Estudio Co-lor.

❖ Marcó akademiako ikasleen argazkia, San Pedro elizako atarian. Bergarako Udal Ar-txiboa. Argazkilaria: Toribio Jauregi

Page 77: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

li nitzan. Oso gutxi kobratzen zebanharek pe”.

Asuntxi Gallastegik Gregori Ugal-derekin ikasi zuen josten, “Laskurainalkatiaren amarekin”. Asuntxi Uribe-salgoren izebak, Evarista eta InesUribesalgo bordatzaileak, Garcia Za-baleta ahizpekin ikasiak ziren. Asun-txik berak etxean ikasi zuen borda-tzen, bi izeba horiekin, elkarrekin bizibaitziren; eta Arrasaten ere bai, An-paro Trencadorekin. Bordatzaileenlana ere beharrezkoa zen, ezkontzakoarriorako izarak eta mantelak borda-tu egiten zirelako.

Maria Argialderi Eloisa Aranzabaljostunak erakutsi zion josten. LideOregiren amak, Luisa Arregik, MariaZubeldiarekin ikasi zuen josten. “Gi-zona zan Sastreria Mujikakua, Muji-ka; horko sastria zan bere gizona[Anbrosio Mujika], eta gero semiak etaegon die. Sastrerixia azkenengo eukidabena ama zan, modistia, eta horre-na, horra etortzen zan ikastera”. Askojoaten ziren, “kuadrillia. Josten etakortia be bertan erakusten zotsen”. Ai-pagarria da 1930eko padroian An-brosio Mujika sastre moduan agertzendela, baina bere emaztea etxekoandregisa. Zazpi seme-alaba dituztela jar-tzen du. Horietako batek, Lide MujikaZubeldiak Magisteritza ikasi zuen(ikus Maistrak atala).

Marcó akademian ere josten era-kusten zuten, 40ko hamarkadan. An-gelita Marco Gantxegi zen arduradu-na, 1912an jaioa; konfekzio tailerrazeukan.

Lide Oregiren ama, Luisa Arregi,gero ez zen jostun moduan ibili, bai-na etxeko arropa denak berak josten

zituen. Enkarguz ere egiten zituengauzatxo batzuk. “Gu be zazpi anai-arreba giñan ta… Inguruko konpro-misuak egitten zittuan”. Dotore ibiltzenziren amak egindako eta konpondu-tako arroparekin: “Auzuan [Zubie-tan] esaten zeben: ‘Bai, zuek majo, do-tore asko jantzittakuak zate, zuenamak makiña bat joste egitten zebanta’. Klaro, josten ez ekixenak orduangeizki biha zeban, zegaittik ez zeuankonfezionautako ezebe eta... ezebe.Baina josten zekixenak ba gauza gu-txikin ta bere loibenak, zaharraguakzien, ta guri ba bueltia emon eta be-rri-berrixa letxe ipintzen zoskun. Etaba itxuria daonez gu dotore joaten gi-ñan. Hori esaten zeben auzoko an-drak”.

Aipagarria da neskek umetatikikasten zutela josten. Mutilek ez be-

76

Lan eta lan, emakumea Bergaran

❖ Angelita Marco (goiko ilaran, esku-makoa), Escuela del Hogarren ibili zengaraian, 1930 urte inguruan. EmakumeAbertzale Batzaren argazkian ere bada-go. Bergarako Udal Artxiboko bilduma,Elena Odriozola Saizar

Page 78: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

zala, ikastetxean bertan ere eskulanakegiten zituzten. Enseñanzan ibili zire-nek eskuz josten ikasten zuten. Glo-ria Agirrebeña: “Eskolan be jostekuaegitten giñuan, bordatzen be bai… bai-nikak ta lan asko egitten giñuan es-kolan mojetan. Han ikasi giñuan jos-ten. Eta gero handik egon nitzanetxian josten, beste puskaten egon ni-tzan”. Escuela del Hogar ere jarri zu-ten, lanean zebiltzan neskentzat, etahan ere kortea erakusten zuten (ikusEscuela del Hogar atala).

Bestalde, Udaletik ere ikastaroakantolatu zituzten. Singer josteko ma-kinak erabiltzen ikasteko egin zutenakarrakasta handia izan zuen, eta ba-dakigu 1927 eta 1929 urteetan behin-tzat antolatu zutela.

Jostunak

Aipatu dugun moduan, etxekoandrefina izateko baldintzetako bat zen jos-kintza neska gehienentzat, ez ogibidebat. Hala ere, Bergaran beste herri ba-tzuetan baino emakume gehiago ibilizen langintza horretan. Izan ere, ehun-gintzarekin lotutako negozio ugari ze-goen herrian: asko izan ziren konfek-zio tailer txikietan lanean jardun zu-tenak. Miren Azkarate jostunak dioe-nez, batzuek etxean josten zuten.Konfekzio tailer horietan gehienbatlangileen arropak egiten ziren, ma-hoizko galtzak eta buzoak. Arropazuria egiten zuten batzuek, beste ba-tzuek azula, Asuntxi Uribesalgorenesanetan; gizonezkoek ebaki egiten zu-ten batzuetan, eta emakumeek josi.Alabaina, sarri prozesu osoa emaku-meen esku egoten zen.

77

XX. mendearen lehen erdiko bizimodua

❖ Udaletxeko Pleno aretoan emakume taldea Singer josteko makinen ikastaroa egiten,20ko hamarkadan. Bergarako Udal Artxiboko bilduma, Kontxi Irizar Urzelai

Page 79: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

Petra Juaristi dendaria konfekziotailer baterako aritu zen. 14 urterekinhasi zen josten, 1932. urte inguruan,etxean diru beharra zutelako. Prakakjosten ikasi zuen. Zela josten zen iku-si, etxera oihala eraman eta etxean josizuen lehen praka-parea. Hurrengoegunean beste bi enkargatu zizkioten.Macho familiak ematen zion lana.Lan asko zuenean deitzen zioten. Pra-kak josten zituztenei “pantalonerak”esaten zieten. Luzaroan egin zuenjosten Juaristik. Txaketak, ume arro-pak eta denetik josten zuen. Dendanlanean hasi zenean uzten joan zen.

Edurne Laborda ere konfekzio tai-lerrentzat lanean ibili zen bizitzanguztian, etxetik. 16 bat urterekin hasizen josten, 1939 urte inguruan. Etaezkondu eta gero ere jarraitu eginzuen. “Gustau egitten jatan jostia. Tani egon nitzan ba sastrerixa baten jos-ten, prakak josten. Ta gero ba nik ze-oze dirua irabaztia edo zeoze nahi ne-ban, eta gure amak fabrikara nahi ezsartzia. Ez dakit zegatik, baiña nahi ez.Nere lagun danak fabrikara juaten zienbaiña... Ta gero orduan hasi nitzanazulian etxian josten. Ta ni bizi guz-tian ba hoixe. Oseake buzuak eta pra-

78

Lan eta lan, emakumea Bergaran

❖ Singer ikastaroan parte hartutako emakume taldea, ur depositoan 1927an. Ezker-eskuin: Maria ala Juanita Zabala (3.a, Zabala tabernakoa), Carmen Aranburu (4.a), An-geles Bilbao Bagazgoitia (6.a), Zabala (7.a) eta Candida Bakaikoa (14.a). Hauek dira iru-dian agertzen diren beste emakumeetako batzuk: Primitiva Moreno (arrain-saltzailea),Pakita Agirrezendoia, Azkarate (Jerónimo Azkarateren alaba), Eusebi Agirre Idigoras,Asuntxi Idarreta, Teresa Amasorrain Zenitagoia, Cecilia Gomez Casado, Trini Arregi, Be-atriz Fernandez, Dioni Alkorta Zabaleta eta Tomasa Oianguren Jauregi. Bergarako UdalArtxiboko bilduma, Kontxi Irizar Urzelai

Page 80: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

kak eta alkondarak eta horrek. Gureamak itxuria pentsatzen zeban etxianbehintzet... ‘Fabrikara ez, fabrikaraez’”. Hainbat tailerretarako egin zuenlana. “Taillarretatik emoten zotsuenebagitta ta dana, ta gero zuk etxianjosten ziñuan; ta entregau”.

Asko ziren konfekzio tailerrak,gehienak txikiak. Batzuk aipatzea-rren: Maria Dolores Ugalde “Txara”,Narcisa Berraondo, Juste eta MariaAmenabar, Julitxu eta Manolita Sai-zar, Hijos de Felix Elorza, AlfonsoGallastegi, Claudio Aiastui sastreare-na, Orbe, Osinaga, Agirre, Loidi...Langile gehienak emakumezkoak izanarren, batzuetan gizonezkoak ziren ne-gozioaren arduradunak. Hori bai,1938an Industria Zerga ordaindu zu-tenen artean emakume bat ageri da:Julia Isasmendi Unzuetak konfekziotailerra zeukan Bidekruzetan.

Asko izan ziren beraien kabuzkanporako josten jardun zuten gazte-txoak ere. Aldi batez zenbaitetan, ez-kondu bitartean edo beste lanen bataurkitu arte. Baina Miren Azkaratek

dioenez, bizitza osoan horretara dedi-katzen zirenak ez ziren hainbeste ere,kontuan izanda ia neska gehienek zu-tela josten ikasteko betebeharra. Horibai, salbuespenak ere bazeuden. Ikas-ketekin jarraitzen zuten neskek nor-malean ez zuten josten ikasten. Bes-te asmo batzuek zituztelako. Lucia Fa-rrasek eta Maria Dolores Peñak, esa-terako, ez zuten josten ikasi (ikus Nes-ken ikasketak atala).

Jostun ezagun batzuk aipatu di-tugu jadanik: josten erakusten zute-nak. Esan beharra dago joskintzan ari-tutakoak asko zirela: Carmen UgarteMonzonenekoa, Maria Arretxe, MariaLarrañaga Saizabal... Baina jostungehienak ez dira inongo dokumentu-tan azaltzen, ez zutelako euren lana-ren parte ematen. Etxean josten zuten,eta bezeroarekin zuzeneko harremanazuten. Ahotsak.com-en elkarrizketatu

79

XX. mendearen lehen erdiko bizimodua

❖ Petra Juaristi umetan (ezkerrekoa),1927 urte inguruan dantzari jantzita,Adelaida Soriarekin. 14 urterekin hasizen josten. Bergarako Udal Artxiboa. Ar-gazkilaria: Gerardo García

❖ Edurne Laborda, 2010ean aho-tsak.com-erako egindako elkarrizketan.

Page 81: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

ditugunen artean Miren Azkarate,Asuntxi Uribesalgo, Juana Maiztegi,Dolores Altuna eta Edurne Labordajostunak daude. Dolores Altuna bes-te lan batzuetan (Oregi ehun-lantegianeta neskame) ibili ostean hasi zen jos-ten, nahiko berandu. Bere kontura ja-rri zen, eta ezkontzako soineko zuriakegiten ibili zen. “Nobixendako ta”.

Jostun gehienek etxean jostenzuten. Alabaina, baziren baserriz ba-serri ibiltzen ziren jostunak ere. Nor-malean, baserriko alabak. Maria Al-zelai, San Migel auzokoa, halaxe ibi-li zen. Bera hasi zenean, 20ko ha-markadaren hasieran, “dos cin-cuenta” kobratzen ei zuen eguneko.“Lana? Edozein ordura arte! Hama-rrak arte igual! Ordurik… Guk ezdogu ordurik ezautu! Oingo moduanzortzi ordu ta? Keba! Hamar ordu,hamabi ordu be igual ta… hurrengogutxiao ta…”. Baserrietan bazkaltzenzuen. Eta afaldu ere bai, batzuetan:“Ondo zetorrenian, berandu zanian;goiz zetorrenian ezebez”.

Angiozarko Rosario Aranzabalenahizpa ere jostuna zen. Josteko ma-kina hartu, eta etxerik etxe joaten zentraje edo arropak egiten. Eta Juana

Maiztegi jostunaren ama, Marta El-koroberezibar, ere baserriz baserriibiltzen zen josteko makinarekin:“Haura hartu galtzarpian, enda men-di puntara”. Hark beste baserri ba-tean ikasi zuen josten: “Ba hantxe,basarri inguruan zeuan bat jostunata harexekin. Eta gero tia zeuan, kor-tia. Muñondoko tia. Solteria zanbera, tia, eta harek erakusten zotsanebaitzen. Kortia”. Pia Urriategi zenMuñondoazpikoa baserriko jostuna,Escuela del Hogarreko irakaslea izanzena. Maiztegiren ama Bilbora erejoan zen josten ikastera. Ezkondu ze-nean, Zubietan jarri ziren bizitzen.“Amak jostun egitten zeban, eta ai-ttak igeltsero”.

Miren Azkarateren ama ere, IsabelUrkiola, baserriz baserri ibili zen ez-kondu aurretik. Konponketak egitenzituen, eta baserrian jaten ematenzioten lanak bukatu bitartean. Ma-ritxu Garitanok dioenez, San Kristo-balgo Pilar Lopez ere (Tomasa mais-traren alaba) baserriz baserri ibiltzenzen josten. “Ibiltzen zonan etxeiketxe, josten. Juten zonan basarrira,eta han egitten jonan jatorduok etazerak”. Egun pare bat edo egiten zi-tuzten baserri bakoitzean, baina ez zi-ren bertan lo egiten geratzen. Jator-duak bai, baserrietan egiten zituzten.Baserria oso urruti baldin bazegoen,edo toki txarrean, bertakoak bila jo-aten zitzaizkien. Astoarekin, adibidez.Makina bertan utzi, eta biharamu-nean itzultzen ziren.

Baserriz baserri ez ezik, kaleanetxez etxe zebiltzanak ere bazeuden,Asuntxi Uribesalgoren arabera. Ma-ria izeneko bat aipatzen du, Goen-kalean bizi zena: “Oruetanera, Ida-

80

❖ Dolores Altuna, 2004an ahotsak.com-erako egindako elkarrizketan.

Lan eta lan, emakumea Bergaran

Page 82: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

rretanera... Mariak etxiak hartutazeuzkan”. Mizpildin bizi zen beste batere etxez etxe joaten ei zen.

Jostunen lan baldintzak

Jostunek etxean egiten zuten lan.Hala dio Miren Azkaratek. Sarri, or-dutegirik ez zuten. Bukatu arteanegoten ziren lanean. Asuntxi Uribe-salgok dio izebak eta berak norma-lean ez zutela gauez bordatzen.Gauez marrazkiak ateratzen zituzten,hurrengo egunerako aurreratzeko.Zenbaitetan, lanpara txiki batekinere aritu izan dira, presazkoa zene-an. Azkarate ere askotan lanak ezinbukatu ibiltzen zen, goizaldera artelanean. Ordu askoko lana zen. Ez-kondu ostean hartu zion neurriahobeto. Dena eskuz egiten zuten, etaastuna zen.

Jostunek eta bordatzaileek ez zu-ten askorik kobratzen. “Barregarri-kerixia”, Uribesalgoren hitzetan. Ma-ria Victoria Oiarzabali, medikuarenalabari, arreoa egin zioten. 10 pezetainguru zela du gogoan. Azkarate ereiritzi berekoa da: ez zuten lokal batipintzeko beste irabazten; horregatik,bere denborako jostunek eta ile-apaintzaileek etxean egiten zuten lan.

Gehien-gehienek gizarte segu-rantzarik gabe egiten zuten lan. Bi-zitza osoa josten pasa zutenak ere la-rri ibili dira pentsioa jasotzeko. Asun-txi Uribesalgok, adibidez, ez du ezerkobratzen, nahiz eta bizitza osoabordatzen eman duen. Bere izebabai, autonomoetan sartu zen, bainabera ez. Ez sartzeko gomendatu zio-ten, eta ezer gabe dago orain. “Ez zanaholku ona izan”.

Miren Azkarateri ere kostatu zi-tzaion paperak egitea. Arrazoiak azal-tzen ditu: “Lehenengo denboretan ezzeuan. Gerora ipini zeben. Eta gureama ba ez zan atrebidu sartzen. Or-duan iñok be ez zeban kobratzen,iñor ez zeuan kobratzen zebanik.Danak, pagatzen zebenak. Epe batbiha zan kobratzeko. Seguridade So-ziala ipini berrixa zan. Oseake ko-bratzen zebenik ez zeuan. Notiziarikez zeuan kobratzen zebenik. Eta ba-tzuk sartu zien hortan, baina gureama ez zan sartu. Eta gero ni sartunitzan oso berandu”.

Emakumea izateagatik baldin-tzatuta zeudela uste du Azkaratek:“Emakumian lana… zeuan betik… ezzan segurua. Ez genkigun hurrengourtian segiduko giñuan edo ez. Amageixotzen baldin bazan, zainddu eginbiha ziñuan, seme-alabak geixotzenbaldin bazien zainddu egin biha zi-ñuzen, zeu geixotzen baldin baziñantailerra gelditzen zan. Iñok ez zebanlanik egitten, ze iñok ez zekixen;puntadak emoten bai, baina bestela,ez ebaitzen zekixen iñok, neuk ba-karrik, eta ez zeuan segitzeko bide-rik”. Senarrak irabazten zuenarekinbakarrik ez zien ematen bizimoduaatera eta kuota ordaintzeko, bera lanegin ezinik geratuz gero. “Berandusartu nitzan. Orduan, gutxi daukat.Daukat zeoze, baina gutxi daukat.Baina ordukuak pelukerak eta… je-sus, ez zeuan ezer!”. (ikus Familia etalana atala).

Lucia Farrasen hitzetan, konfek-zio tailerretakoa ere gaizki ordain-dutako lana zen. Eta kasu gehiene-tan Gizarte Segurantza barik. Edur-ne Labordarena da horren adibide.

81

XX. mendearen lehen erdiko bizimodua

Page 83: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

Asuntxi UribesalgoBordatzailea

“Bizi guztian josten. Total, ezebez ira-bazteko. Erendako negoziua ederrabaiña neretako, guretako, ezebe”.Gutxi irabazten zutenez, ahalik etagehien josten saiatzen ziren: “Argixaribegira, eta ba, oindio beste ordu la-enian, ba josi neike alkondara bat.

Segidu egin bihar dozu, zeoze nahibadozu etara”. Lantegietan ibilitako-ak hobeto daudela dio: “Fabrikarajun banintzan gaur sueldua eukikoneban, eta oin ezebez”.

82

Lan eta lan, emakumea Bergaran

❖ Asuntxi Uribesalgo bordatzailea, 2013an lan honetarako egindako elkarrizketan.

Asuntxi Uribesalgo San Pedro kalean jaio zen, 1928an. Aitak Seminarioko in-prentan egiten zuen lan. Bi senide ziren, mutila eta neska. Bi izeba bizi ziren be-raiekin etxean, aitaren bi arreba, bordatzaileak biak ere. Halaxe ikasi zuen ofi-zioa. 15 urterekin hasi zen haiekin batera lanean.

Enseñanzako mojekin egin zituen oinarrizko ikasketak, baina etxean argi zu-ten bere bidea zein izan behar zen. Horregatik, mojetan zebilela ere marrazketaikasi zuen, ikastetxean bertan baina aparte ordainduta. Berak pianoa ikasi nahizuen, baina “denborarik ez zeuan hori ikasteko“.

Arreoak egiten zituzten. Estoreak, tapeteak, xukaderak, izarak, mantelak...Bergaran bordatzaile bakarrak izan ziren sasoi batean. Gerora, makina auto-matikoekin, gehiago hasi ziren. Soraluzetik eta Antzuolatik ere joaten zitzaizkienarreoa egiteko eskatzera. Oihala bezeroek jartzen zuten. Amonak oihal-denda ja-rri nahi, baina dirurik ez zuen.

Haria kanpotik ekartzen zuten; Alfonso Gallastegik ekartzen zien Bartzelonatik.Marrazkiak ere bai. Etxetik egiten zuen lana. Eta etxera ezkondu zen. Hiru ala-ba izan zituzten. Etxekoandre lanak egitea ere egokitu zitzaion. ❖

Page 84: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

83

Miren AzkarateJostuna

❖ Miren Azkarate Donostian, 1968 urte inguruan.

Miren Azkarate 1929an jaio zen, Bergaran. Bidakruzetan bizi izan zen umetan,gero Masterrekan eta ondoren Txomin Irala kalean. Ama baserritarra zen, jos-tuna izandakoa gaztetan; aitak Alcorta y Compañía (gero Narbaiza) ehun-lante-gian egin zuen lan. Lau anai-arrebatan zaharrena zen. Enseñanzan ikasi zuenlau urtetik 14ra arte. Kontabilitatea eta mekanografia ere ikasi zituen. Orduanaita hil zitzaion, eta familia aurrera ateratzeko lan egin beharra egokitu. Tela-den-da jarri zuten amarekin. Gero, josten ikasi zuen; baita arropa mozten ere.

Inportantea zen neskek josten ikastea. Hasi zenean ez zuen pentsatzen ho-rretara dedikatuko zenik. Enkarguak egiten hasi zen. Eta 45 urtean jardun dujostun moduan lanean. Etxean josi izan du beti. Josten ere erakusten zuen. Lanaeta familia uztartzen asmatu behar izan zuen Azkaratek. Ezkondu, eta hiru seme-alaba izan zituzten.

Enkarguak ezkontzetarako edo jaietarako jantziak izaten ziren. Orduan emaz-tegaiak beltzez janzten ziren. Zuriz joateko, nobioa eta gonbidatuak frakez joanbehar ziren. Horregatik, neska aberatsak ere beltzez joaten ziren. Florita Sañu-dok hautsi zuen hori, Lasagabaster ehun-lantegiko alabak. Zuriz joan zen.

Barruko arroparik ez zuen josten. Soinekoak, berokiak, trajeak... Jantziak ondobukatzea gustatzen zitzaion, eta bi proba egiten zituen. Haria Bergarako dendetanerosten zuen, baina botoiak Bartzelonatik ekartzen zizkioten. Lehenengotan be-zeroak eramaten zuen tela, eta berak josi; gero, muestrario bidez egiten zuen lana.Tela aukeratu, eta ekarri. Bilbotik, Bartzelonatik, Paristik... Bergarako tela la-neko arropa egiteko erabiltzen zen batez ere. ❖

XX. mendearen lehen erdiko bizimodua

Page 85: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

1930eko erroldan “jostun” (“costu-rera”) eta “modista” asko datoz. Jos-tunak josten zekitenak ziren, eta mo-distek arropa diseinatu ere egiten zu-ten, josteaz aparte; “Corte y confeccion”ikasitakoak izango zirela pentsatzendugu. Denak ziren jostunak, azken ba-tean, eta euskaraz ez zen diferentziahori egiten: “jostun” esaten zitzaien de-nei. Erroldan, baina, kaletar gehienek“modista” direla diote, nahiz eta asko-tan oso gaztetxoak izan, eta baserrie-takoak, berriz, gazteak gehienetan“jostun” (“costurera”) moduan agertzendira.

Gurasoekin bizi ziren neskak diraasko; gehienak gaztetxoak:

- Irene Gantxegi Barrutia modista.15 urtekoa. Bidakruzetan.

- Carmen Larrañaga Orue modista. 20urtekoa. Bizkaitarra, urte bat dara-ma Bergaran. Bidakruzetan.

- Gertrudis Arriola. Modista. 16. SanAntonion.

- Natividad Garikano modista. 17 urte.Osintxun.

- Maria Unamuno modista. 20 urte.San Lorentzon.

- Ana eta Basilisa Garcia Ruiz modis-tak. 24 eta 18ko ahizpak. Zubiau-rren.

- Tiburcia Narbaiza modista. 16 urte-koa. Zubiaurren.

- Rosario Irizar modista. 24 urtekoa.Zubiaurren.

- Nikolasa Zubia modista. 16 urtekoa.Zubiaurren.

- Jacinta Larrañaga modista, 22 ur-tekoa. Angiozarren.

- Sebastiana Garitano modista, 23urtekoa. Angiozarren.

- Melchora Maria Mendiaraz modista.22 urtekoa. Amezelaga baserrian.Elosun.

- Petra (jostuna, 38) eta Tomasa (mo-dista, 24) Gabilondo. Agirre base-rrian. Elosun.

- Manuela Larrañaga modista. 26 ur-tekoa. Gomezkorta baserrikoa. Elo-sun.

- Gabriela (modista, 25) eta MariaLuisa (jostuna, 14) Alberdi ahizpak.Egiarazpikoan. Elosun.

- Jesusa Gantxegi jostuna. 27 urtekoa.Etxeberrietagañekoa baserrikoa. SanBlasen.

- Donata Arando jostuna. 22 urtekoa.Azkargortazpikoa baserrikoa. SanBlasen.

- 19 urteko modista. Eskoriatzan jaioa,eta Aretxabaletan bizi izandakoa.San Blasen.

- Benita Amuskibar jostuna. 31 urte-koa. Aizkoi baserrikoa. San Blasen.

- Pia Urriategi jostuna. 40 urtekoa.Muñondoazpikoa baserrikoa. SanBlasen.

- Maria Larrañaga jostuna. 19 urtekoa.Irazabaletxeberri baserrikoa. SanJuan auzoan.

- 24 urteko jostuna. Aretxabaletanjaioa, 8 urte Bergaran. Agirre base-rrian. Goiauzon.

- Pilar Lopez jostuna. 21 urtekoa.Ama maistra dauka (Tomasa Las-kurain) eta ahizpa zerbitzaria. SanCristobalen.

84

Lan eta lan, emakumea Bergaran

Page 86: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

85

XX. mendearen lehen erdiko bizimodua

- 15 urteko jostuna. Elgetakoa. Gaz-telumendin.

- Angela Iturralde jostuna 21 urtekoa.Santa Katalinan.

- Dorotea Mujika jostuna. 27 urtekoa.San Migel auzoan.

- Antonia Martin jostuna, 16 urtekoa.San Migel auzoan.

- Rosario Albistegi modista. 26 urte-koa. Urdingoa baserrian.

- 21 urteko jostuna. Gurasoekin etazortzi anai-arrebekin bizi da. Go-rontsarriazpikoa baserrian.

- Victoria Aranzabal Gaztelurrutia. 16urtekoa, Abadiñon jaioa. Ahizpamaistrarekin eta ama alargunarekinbizi da. Angiozarren.

- Natividad eta Eulalia LarrañagaAmutxastegi jostunak, 32 eta 26urtekoak. Gurasoekin (aita tinda-tzailea da) eta bi ahizparekin bizi dira(28 urteko Tomasa zerbitzaria eta22ko Luisa tindatzailea). Barrenka-lean.

- Evarista (33) eta Ines (29) Uribesal-go modistak. Anaiekin (tindatzaileaeta inpresorea) eta gurasoekin bizidira (aita tindatzailea), San Pedron.

- Asuncion Saizar. Modista. 37. Ez-kongabea. Alaba bakarra. Gurasoe-kin bizi da (aita igeltseroa da). SanPedron.

- Francisca Asula modista. 28 urtekoa.Anaiarekin, haren emaztearekin etabikotearen lau seme-alabekin bizi da.Angiozarren.

- Benita (32) eta Eusebia (30) UgaldeLarrañaga jostunak. Ama alargunadute. Anaiak: hargina eta mekani-

koa. Eta 49ko senide bat nekazariada. Moiuatorrean.

Familia osatu dutenak dezentegutxiago dira. Ezkonduak zein alar-gunak daude:

- Angeles Inza modista. 41 urtekoalarguna. Familiako burua. Alabaere modista du: Maria Pilar Aranes.Barrenkalean.

- Gabina Gabilondo jostuna. Alar-guna. 42 urtekoa. Bi seme eta laualaba ditu, gehienak tejedoreak. Bi-dakruzetan.

- Maria Gantxegi modista, 35 urte-koa. Juan Urzelai tejedorearekinezkondua (36 urtekoa). Bi ume txi-ki dituzte eskolan. Osintxun.

- Marta Gantxegi modista, 23 urte-koa. Soraluzeko 31 urteko armerobatekin ezkondua. Ume txiki batdute. Osintxun.

- Claudia Gallastegi Gantxegi mo-dista, 42 urtekoa. Senarra arotzada (Bergarakoa, 41 urte). 8 seme-alaba dituzte, lau lanean (12ko nes-ka neskame) eta lau eskolan. Osin-txun.

- Gregoria Ugalde Larrañaga modista,36 urtekoa. Jose Mari Laskurain bi-zarginarekin ezkondua. Lau umedituzte eskolan. San Lorentzon.

- Emilia Barrenetxea-Arando modista,44 urtekoa. Elgetako 44 urteko erre-mentariarekin ezkondua. Bost seme-alaba. 16ko eta 20ko alabak tejedo-rak dira, 18koa modista eta bi umeeskolan dituzte. San Lorentzon.

- Eulalia Iñarra modista. 36 urtekoa.Senarra metalurgian dabil. Bostume txiki dituzte. Zubiaurren.

Page 87: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

1938. urtean Industria Zerga or-daindu zuten modistak: Maria Aran-zabal Arzelus, San Antonion; AngelesElgoibar Abendibar, Artekalen; Julia-na Enekotegi Aranburu eta Lucia Le-gorburu Altube, Bidakruzetan; Vi-centa Gisasola Bilbao eta AngelesInza Urreztieta, Barrenkalean; Asun-cion Saizar Albisua, San Pedron; Jua-na Sotil Etxeberria, Masterrekan; Ma-ria Zubeldia Elzeaga, Mizpildin. Sote-ra Zenitagoia Arrieta “sastra” mo-duan ageri da, San Martin plazan.

1950ean Industria Zerga ordainduzuten modistak askoz gutxiago dira:Angela Elgoibar Amendibar, Moscar-don. Juliana Enekotegi Aranburuza-

balaga, Bidakruzetan. Juana SotilEtxeberria, Bidakruzetan. Bi sastreriadatoz emakumeen izenean: VicentaMaidagan Mugikarena, San Pedron,eta Nicolasa Arregi Alkarainena, Mas-terrekan. 1938an ez bezala, konfekziotailerrak ere agertzen dira emakume-en esku: Justa Amenabar Gallastegi,Masterrekan; Maria Oianguren Jau-regi, Arruriagan; Rosa Loidi Gabilon-do, Masterrekan; Carmen OdriozolaUnzueta, Artekalen. Celestina AiastuiLarrañagak zapata tailerra zeukanMasterrekan.

- Antonio Urzelairen Bergara: irudieta kondaira. Semblanza Históricaliburuan datozen jostunak:

86

Lan eta lan, emakumea Bergaran

❖ Gregoria Ugalde modista, Jose Mari Laskurain senarra, hiru seme-alaba eta fami-liako beste kide batzuek, San Martzialgo erromerian 1932 aldera. Ezker-eskuin, ume-ak: Jose Antonio Laskurain Ugalde, Maria Teresa Urriategi Zabaleta, Maria Josefa Urria-tegi Zabaleta (besoetan dagoena), Maria Carmen Laskurain Ugalde (ume txikiaren atze-aldean), Luis Laskurain Ugalde, Candido Urriategi eta Felix Laskurain Ugalde. Nagu-siak: Juliana Zabaleta (aurreko ilaran, soineko iluna eta umea besoetan), Jose Mari Las-kurain Zabaleta (eskuan zahatoa daramana), Gregoria Ugalde Larrañaga (atzealdean,1. emakumea eskubitik), Juanita Arizabaleta (atzealdean, Gregoriaren ondoan), Gui-llermo Urriategi Gabilondo (sua astintzen). Bergarako Udal Artxiboko bilduma, Juan CruzAzcarate Arizabaleta

Page 88: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

87

XX. mendearen lehen erdiko bizimodua

- Juanita Sotil, Masterrekan.

- Martina Idigoras, San Lorentzon.

- Casimiro Telleriarteren alabak, Zu-bietan.

- Isabel Alberdi, Iturrikuan.

- Dominica eta Angeles Garitano,Konde Panaderokuan.

- Angelita Elgoibar, Barrenkalean.

- Julia Isasmendi, Barrenkalean(Mandosain)

- Angeles Inza, Bidakruzetan. Ube-ratarrak ahizpak, Barrenkalea 36n

Baserrietan zebiltzanak:

- Maria, Behesagastikoa, Antzuola

- Julia Jauregi, Galartzakoa, An-tzuola

- Lorenza Echeberria, Galartzakoa,Antzuola

- Lorenza Echeberria, Pagolakoa,Osintxu

- Pantxika Zangitu, Azkargortakoa,Osintxu

- Josefa Larrañaga, Mekoletakoa,Osintxu

3.3. Zerbitzariak

Neskame, zerbitzari, sukaldari, ume-zain eta inude ibilitakoen kontuak ja-soko ditugu atal honetan.

Baserritarrak neskame

XX. mendearen hasieran ohikoa zenneskame joatea, batez ere baserrita-rrak. Familiak handiak izaten ziren,eta elikatzeko aho gehiegi izaten zirenbaserrietan. Neskak neskame eta mu-tikoak morroi bidaltzen zituzten, ar-

❖ Baserriko familia ugaria, 1946. urtean: gurasoak eta zortzi seme-alaba, oilo eta guz-ti. Bergarako Udal Artxiboa. Argazkilaria: Toribio Jauregi

Page 89: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

tean umeak zirela. Normalean 11 ur-tetik gorakoak, baina batzuek baita 8-9 urterekin ere.

Anizeta Agirre zortzi urterekin bi-dali zuten neskame, 1896an. Izebarenbaserrira, Azkortaerdikora. “Kriara,bai hoixe. Atsaldetan eskolara bial-tzeko kondiziñuakin... Eskolan leiru taeskribiru egitten giñuan, ta kuentaketaratzen be bai; sumarra. Gero hamarurtekin komuniua egin, ta Galartzara,umezain”. Baina Anizetaren lana ezzen umea zaintzera mugatu: “Basa-rrixan eoten zan orduan lana. Ura da-nian urrin, ta ganau zaintzia, ittulia,gaztaiña zuritzen, berriz, ukatzekolaiñ! Orduko primer platua gaztaiñiazan; oin, patataik ez zan sartu be egi-tten orduan ta”. Han, Galartzan, “ur-tian bost duro irabazten nittuan”.Eta janzteko zerbait ere ematen zioten,“kamixia ero”.

Maria Argialde ere umea zen nes-kame bidali zutenean aberats-etxebatera. Gogoan du zurezko zoruari dis-tira ateratzen egoten zela, argizaria-rekin, belauniko jarrita. Arropak la-baderoan garbitzen zituen, eskuz, urhotzarekin. Plantxa ere egiten zuen.“Ta koziñia be zeoze bai, ta benga lanata lana…”. 20ko hamarkada zen.

Dominga Beitia araoztarra (Oñati)11-12 urterekin beste baserri baterabidali zuten, Kakotegira, izebarenetxera neskame. “Bere umiak eskola-ra, eta ni esniakin Atxabaletara. Etahamaiketako etxera ez banetorren,egurra! 60 litro esne partidu, ateik ate,neu baiño haundixaguak marmitak”.Handik Plentziara joan zen, ahuntzakzaintzera, “beste tia zahar bateana”,eta ondoren Bergarara (aurrerago ai-patuko dugu).

“Ni 13 urtekin fan nitzan Arrasa-tera kriada”, dio Nati Arrietak ere.1953ko kontuak dira. Ordurako Na-tik bazekien etxeko lanak egiten.“Etxian beti egitten ziñuan. Zeatik bazaharraguak edadia zakenian urtenegin bihar zaben etxetik. Bata bateraeta bestia bestera, ba kriada lanera.Etxian ezin zaben egon, han sartuta.Eta ba zaharraguak zelan faten ziranetxetik, gero ba geratzen ziñan zeu, etageratzen zanak egin bihar izaten zebanba etxeko lanak. Ta modu hortan ba:erropak garbitzeko be ba eskuakin”.

Neskame joatea ohikoa zela dioArrietak: “Lehen holan zan. Pixkathaundi egitten ziñanian ba klaro, es-tudixatzeko, ba ez dakitt eukiko gi-ñuan erreztasunik, baiña erreztasu-nak euki arren ba laguntza be biha data… Horreatik, gure zea, gu pixkathaundixak egitten giñanian, nahikuatxikixak ondiokan, 13 urte, 12 urte tazea, bata kriada eztakit nora eta bes-tia kriada badakit nora. Ta bueno, or-duan kriada joaten ziñan lekuan, bahobeto bizi ziranak ziran, ta ba jatenziñuan ondo ta ba hantxe; irabazi askobarik, baiña kriada”. Arrasaten osoondo egon zela dio Arrietak, “oso oso

88

Lan eta lan, emakumea Bergaran

❖ Nati Arrieta, 2008an ahotsak.com-erako egindako elkarrizketan.

Page 90: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

89

XX. mendearen lehen erdiko bizimodua

ondo”. Arropa-denda zuten, eta beraklagundu egiten zien. “Oso onak izan zi-ran harek. Eta bueno, etxian baiño ho-beto. Baiña beti etxera begira. Horibeti”.

Mariñe Barrenetxea-Arandorenarabera, “basarrittik danak joatenzien. Etxerako gelditzen zan bat. Se-mia edo ezkontzen zan, eta haren an-dria zetorrenian, ba ya bertokuak da-nak kanpora”.

Batzuk baserriz baserri ibiltzen zi-ren neskametzan, senargaia aurkituarte. Besteren menpe egotea ez baitzenegoera aproposena. Ezkontzea salba-ziotzat zuten gehienek. Hori bai, badi-ra baserriren batean bizitzen betiko ge-ratutako morroiak eta neskameak ere.

Carmen Garitanoandia, San Pru-dentzio auzoko Elorrigoiti baserrianjaioa, 14 anai-arrebatatik seigarrenazen. 13 urterekin Segurara joan zenneskame, okindegi batera. HandikBergarako Ugarte baserrira, eta 17urte zituela Oñatiko Murgia auzokoBiain baserrira. “Nik amaren onduanoso denpora gutxi pasau dot. Zortziurte egin nittun kriada”. 21 urterekinauzo bereko Azkarretara ezkondu zen,eta 8 seme-alaba izan zituen. Ezkon-duta, baina, neskame zegoenean bai-no okerrago izan zela dio: “Ezkondueta gero esklaba. Aurretik domeketanbehintzet librauten neben; gero, ezeuen domekarik ez ezebez”.

Benita Unamunok zioenez, ba-tzuek Arabara joaten ziren erdarazikastera. Lanera ere bai: “Baitta nes-kak be, garixa ebaitzera. Irabaztera”.Juana Joxepa Lete 13 urterekin Ara-bara bidali zuten, 1916. urtean. “Ha-mahirukin Araban basarrixan egon ni-

tzan, e! Bittorixatik harutz zer aldera,Miranda aldera”. Urtebete egon zen er-daraz ikasten. “Erdera biharra, kartialeitzeko eta”.

Aberatsen etxeetan zerbitzari

Adin batetik aurrera, baserrietakoneskak etxe dotoreetara joaten zirenlanera. Kategoriaz igotzea zen. Kale-tarrak, berriz, normalean ez ziren ba-serrietara joaten; kalean bertan ego-ten ziren neskame, etxeren batean.Baina esan beharra dago Bergaranbeste toki batzuetan baino gutxiagogertatzen zela hori. Izan ere, 14 urte-rekin ehun-lantegietan hasten ziren la-nean. Gehiago irabazten zuten.1930eko erroldan ikus daitekeenez, di-rudunen etxeetan inguruko herrieta-ko neskameak zituzten, bertakoakbaino gehiago: Elgeta, Aretxabaleta,Antzuola, Arrasate, Soraluze, Oñati…Baita urrutiagokoak ere: Durango,Donostia, Gasteiz, Madril, Segovia…

Oñatiko Araotz auzoko DomingaBeitia lehenengo bi baserritan etagero Bergarako etxe batean egon zenneskame. Josu Oregiren etxean, hiruurtean. Han dontzeila eta umezaina

❖ Dominga Beitia, 2009an ahotsak.com-erako egindako elkarrizketan. Bergaranegon zen neskame, oregitarren etxean.

Page 91: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

ere bazituzten. Bera sukaldeko ardu-raduna zen. Hilean 400 pezeta ira-bazten zuten. Ehun-lantegia zutenoregitarrek, San Lorentzon.

Eugeni, Mariasun eta Maria Ange-les Ubera ahizpen arabera, baserrie-tan begi onez ikusten zen neskakneskame joatea, “zeozertxon truke”,baina lantegietan eta tailerretan lanaegitea, ordea, ez. Edadeko andrekin bi-zitzera ere joaten ziren batzuek, la-guntzaile moduan: “Señorita de com-pañía esaten dana, berai laguntzia-rren, bera bakarrik ez egotiarren bapagatzen zotsan. Eta igual berak ber-tan lo egin. Andra edadetuak, bakarrikerenak edo… jende diruduna, nor-malian”.

Angiozarko Abelina Arrieta Larra-ñaga 13 urterekin bidali zuten nes-kame, 1937an, etxe batera. “Eta nikhiru duro nekazen hillian. Orduanasko, jornala zan hiru duro. Gure amazain kobratzeko, umiei, bestiei erua-teko. Ze ba, nun jaonan ba orduan di-rua? Etxaonan diruik eta”.

Pilar Murgoitioren gurasoek Ber-garako Untzeta jauregian egiten zutenlana. Casajarako markesentzat. Amakneskame eta aitak gurdi-gidari. Amabergararra zen, Ugarte baserrikoa.“Ama jostuna. Etxian egitten zebanjosten, baina kriada joan zan, zerbaittikastiarren. Orduan, kolejixua, etaholaxe eruan zeben Untzuetakora”.Amama joan zen, alabarekin, hara:“‘Hauxe da gure alabia, eta zerbitzeranahi dogu etaratzia’. Eta hari gustau.Detaile fiñak ei zeuzkan nere amak.Oso andra politta zan. Eta ‘jesus,ekarri dabe Markesenera neska batoso politta’. Zazpi neska-eta egotenzien. Asko”.

Markesek “aberats bizimodua” zu-ten. “Harek eren teatruak be, taldeosua alkilau eta palaziuan emuten ze-ben. Bergako haundiki danai inbita-ziñuak egindda. Gu be hantxe egotengiñan begira, artistei. Dotoriak ziela,eta pozik”. Beraiekin eta bertako ume-ekin harreman ona zuten; “kolejixotarajoan artian”. Bazkaltzera ere eramatenzituzten batzuetan, anaia eta bera.“Bazkai ona. Zerbidu, mutillak. Nes-kak zeuzken, baina mutillak beti ele-gantiaguak zien neskak baino, eta ko-medorian-eta mutillak”. Kriau asko zi-tuzten: “Kozineria eta kozinerian or-

90

Lan eta lan, emakumea Bergaran

❖ Untzeta jauregia, mende hasieran. Ca-sajarako markesena zen. Pilar Murgoi-tioren gurasoek bertan egiten zutenlana. Bergarako Udal Artxiboko bilduma,Elisabet Biain Bilbao. Argazkilaria: Foto-tipia Thomas

Page 92: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

91

XX. mendearen lehen erdiko bizimodua

dezkua be bai. Laguntzekua. Jaztekolagunok eta gainerakuok”.

Markesa-eta Bergaratik joan zire-nean, Murgoitioren gurasoak Movillaehun-lantegiko ugazabarentzat hasi zi-ren lanean. “Beti aberatsekin gure ai-tta. Kotxerua zan, eta planta onekuagizona. Eta aberatsei gustatzen jakueplantia lehelengo. Eta amak kozineraegitten zeban han. Baina ez bi ta hiruneska, e! Zazpi ta, beratzi ta”. Jaure-gia egin zuten Movillasekoek. Harajoan ziren bizitzera, espoloira. “Geronik hantxe zerbidu neban. Kriada.Gure amak-eta be harek esaten zebenkriada, eta geu be holaxe, neskame. Nibe uniformiakin joaten nitzan zerbi-tzera. Diferente ohittu giñan, beti na-gusixak esandakua egitten eta. Oiniñok kasoik be egitten jaue, ala? Oin,iñok be ez”.

Ixabel Belar 18 urte arte baserrianegon zen. Ondoren, 1932. urtetik au-rrera, zerbitzen egon zen hainbat le-kutan: lehenengo Bergarako Lasa ja-tetxean, gero Donostian eta Madrilen,Llobregateko Kondearen etxean. Gerrahasi zenean, etxera itzuli zen, eta ge-rraostean Bergarako Movilla oihallantegiko ugazabaren etxean jardunzuen neskame, hiru urtean. Ezkondu

zen arte. Edurne Labordaren guraso-ek, berriz, Telesforo Monzonen etxeanegin zuten lan.

Bergaratik kanpo joaten ziren asko.Dolores Altuna Areetara joan zen nes-kame, gerra aurretik, Pilar Kareagarenetxera. Aristokratak zirela dio. “Nikomedorian nenguan, uniformia etakofiakin, dotore”. Sukaldaria eta don-tzeila ere bazituzten. Hark janzten la-guntzen zien. “Gero interinia be jutenzan. Danetakua”.

Osintxuko Anizeta Agirre -1888anjaioa- Bilbon egon zen zerbitzen. Mer-cedes Agirre ahizpa, berriz, 16 urte-rekin Madrilera joan zen lanera,1905ean; Manuel Taramonaren etxe-ra. Hiru urte egin zituen han. Osoondo egon zela dio, eta primeran jatenzutela. “Enee! Jana bai, bueno…Ga-bian be emoten oskuen arrautzak, ber-dura eta okelia gaiñian. Ta baso haun-di bat ardao eguardixan eta gabian, e.Ta danok eraten giñuen, iñok ez zabanizten haura. Ardaua edarra”. Bueltan,berriz babarruna jatera ohitu behar!“Babiai heldu bihar atzera. Ta ni kon-formau. Ni edozekin konformatzekoklasia naiz. Ona be gustau, baiña es-kasaua bada be nik ez dot despre-ziauko».

Mercedesek denetik egiten zuenMadrilen: arropa garbitu, plantxatu,etxea garbitu… “Koziñeria aparte, ko-ziñia bakarrik egittekua. Gero señoriajantzi ta eraztekua beste bat. Ta bes-te batzuk ba alkondarak-eta plantxa-tzeko ta. Bakoitzak bere lanak”. Uga-zabak ikusi ere ez zituzten egiten sa-rritan. “Bera jantzi bihar ebana jutenzan, tinbria joten ebanian ta”. Ez zu-ten askorik irabazten, baina Bergaranneskame zeudenek baino gehiago bai:

❖ Ixabel Belar, 2009an ahotsak.com-erako egindako elkarrizketan.

Page 93: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

“Zera, hillien bost duro. Handik jan-tzi biher: galtzak eta zapatak eta ba-rruko erropia be zeoze behintzet…”.

Sukaldariak

Aberatsen etxeetara zerbitzera joaten zi-ren emakumeen artean, batzuek su-kaldari lana egiten zuten. Aipatu duguAnizeta Agirre Bilbon egon zela. Su-kaldari lanetan jarri zuten han: “Se-ñoriak esan zela egin, ta nik egin. Ma-kiña bat modutako gauzak, ta asmauegin biher ze ipini diferentie. Arraiña tabeste milla gauza... Bueno, pipar rei-llenuak eta. Fritotan be arrautza ego-sixa bexamelakin batuta, mingaiñaalbardauta…”. Agirre sukaldari onaizan zen; hala zioten bere etxekoek.

Agirrek zazpi-zortzi urte egin zituenBilbon, Pepe Lekerikaren etxean zer-bitzen. Nazio Batuen Erakundeko Es-painiako enbaxadorea zen Lekerika,eta euren parientea egiten zen. Osin-txuko Ola baserritik hara joan zene-an, Anizetak tutik ere ez zekien erda-raz: “Dana aldrebes! Baiña belaxeikasi neban, e!”. Hiztegi bat lortuzuen, eta hitzak ikasi zituen. “Dana,dana. Gauza danen izenak. Diziona-rixua, dotriñiaren pare!”. Osintxurabueltatu zenean, ‘Lekerikaneko seño-ria’ esaten zioten batzuek, erdaraondo zekielako.

Bilbon hilean lau duro irabazten zi-tuen Anizetak. “Hiru be irabazten ze-benak asko zeren ta... neskak serbi-zio domestikuan mordua zain, lekuasortzeko zain”. Neska gazteek jabo-

92

Lan eta lan, emakumea Bergaran

❖ Bi emakume sukaldean, janaria prestatzen. Bergarako Udal Artxiboa, Miguel Angel El-koroberezibar fondoa. Argazkilaria: Serafin Esnaola

Page 94: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

93

XX. mendearen lehen erdiko bizimodua

nadurak eta lixibak egiten ikasten zu-ten, eta arropa errepasatzen, handi-kien etxeetan lana aurkitzeko.

Dolores Altunaren ama, KatalinGaritano, ere sukaldaria zen. Bilbonikasi zuen ofizioa, eta hantxe zebilenlanean, bere senarra izango zena eza-gutu zuenean. Bergarara etorri ziren,ezkontzeko. Garai batean Escuela delHogarren ere erakusten zuten sukal-daritza (ikus Escuela del Hogar atala).

Umezainak eta inudeak

Gauza jakina da umeen zaintza lanakemakumeek egiten zituztela, etxeanzein etxetik kanpo. Gaztetxotatik has-ten ziren horrelako langintzetan. Ba-serrietan neskame egoten zirenekumeak zaintzea izaten zuten egin be-harrekoen artean. Eta berdin gertatzen

zen aberatsen etxeetan ere: kanpokoneskak hartzen zituzten umezaintza-rako. Gaur egun ere halaxe da, bainalehen umeak hartzen zituzten sarri,neskatoak, eta hala merkeagoa ate-ratzen zitzaien: nagusiei baino gu-txiago ordaintzen zieten. Atal honetaninudeen jarduna ere ikusiko dugu.Aberatsen umeei titia ematera joatenziren emakumeak ziren inudeak. Ge-rraosterako desagertu egin zen lan-gintza hori, baina XX. mende hasieranbizi-bizi zegoen artean.

Juana Maiztegiren ama, Marta El-koroberezibar, Bilbora bidali zutenumezain. “Amandriak esaten ei zebanetxerako bat biha dala, mairorazgua,eta ba bestiak zeoze ikasi eta dirua ira-baztera joan bihar. Eta gure ama le-helengo egon zan, ez dakit 9 urtekinedo esaten zeban berak, Bilbon niñe-ra”. Umeekin egunero-egunero Atxu-riko geltokira joaten omen zen, trenaikustera: “Makinia ikustera, makinaharetan bera zela joan zan…”. Buel-tatzeko irrikaz zegoen. 15 urterekin,berriz, etxe dotore batera joan zen.Jangelan jarri zuten, zerbitzen, eta te-lefonoa ere hartzen zuen. Erderaz ezzekien, baina ikasi zuen. “Ikasi zeban,bai! Klaro, bihako! Berak esaten zeban‘que fue’… berandako kolegixua izenzala”.

XIX. mendearen azkenetako kon-tuak dira aipatutako horiek, eta XX.mendearen hasieran egoera antze-koa zen. Anizeta Agirre hamar urte-rekin Galartza baserrira umezain bi-dali zutenean, 1898an, Soraluzekoume bat zaintzen eduki zuten. Harenama inude joanda zegoen, aberatsenbaten umeari titia ematera. “Egon ni-tzan ni urtebete pasau edo. Umia

❖ Arizkar baserriko Juliana Igarza 14urterekin Hernanira bidali zuten, ume-zain. 1934. urtea zen. 17rekin hil zen,gerra garaian, bala baten ondorioz.

Page 95: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

zeuken kanpokua hazten. Iñude jutenzien orduan andrak. Beren umia kan-puan itzi, ta iñude. Ta Plazentziakoumia zeuken Galartzan, ta haxe zain-tzen. Haura eruen zeben ba etxera”.Geroago ere asko eta asko izan diraumezain ibilitako neskak. San Juanauzoko Arizkar baserriko Juliana Igar-za, adibidez, 14 urterekin Hernanirabidali zuten, umeak zaintzera (ikus ar-gazkia).

1910ean jaioa zen Hilari Gantxegikondo azaltzen zuen inudea zer zen:“Aberatsak familixia izeten ebanian,berak ez otsen umiari bularrik emoten.Ta ume jaixoberrixa eukan andriabiher zan hari bularra emon ta haz-teko. Haura zan iñudia. Erak elejitzen

eben, konpontzen zien ta bi urtien en-jeneral, umiari bi urtien emoten otsenhorrek bularra, ta bi urtian iñude”.Gantxegiren arabera, herrira, etxerabueltatutakoan jantzi desberdinakerabiltzen zituzten: belarritakoak, ter-tziopelozko arropak, etab. “Distingidaetorten zien: bai jantzixan, bai buru-ko illiak...”. Berak ezagutu zituen ba-tzuek.

Inude joateko usadioa aspaldikoada. Lide Oregiren amama, AntzuolakoIñurrigarro baserriko Josefa Iturbe, ereinude joan zen. “Orduan ohitturahaundixa zeuan, itxuria daonez. Etagure amama be Palenziara joan zaniñude. Nere aittan ama. Gure aitta hazizeben Uberako basarri baten”. Fami-lia askotan gertatzen ei zen hori:“Nere aman aiztia ta koiñetia ta beegon zien. Geruago harek, Bilbon.Gure aman aiztiakin batera egon zanbeste bat horko basarri batekua; bi-kixak zeuzken, itxuria, Bilbon etxe ho-rretan, eta bi iñude Bergatik eruanda.Nahiko normala izan bihar zeban bahori, basarrittik eta hori. Diru bat ira-bazten zala. Errialetan kontatzen zanorduan, nik ez dakit zenbat. Eta geroeukitzen zeben kontaktu bat, eta bial-tzen zotsen handik erropak eta gauzaketa”.

“Baiña asuntua zan diru batzukirabaztia. Ez dakit zenbat denboraegingo zeben, eta diruakin etortzen zie-la; eta sekulako uniformiakin ibil-tzen ziela, bai”, dio Oregik. Inudearenzeregina ume jaioberriari bularraeman eta hura zaintzea izaten zen.Haurrak bularra uzten zuenean, etxe-ra itzultzen zen. Bere umeengana.

94

Lan eta lan, emakumea Bergaran

❖ Inudea umearekin, 30eko hamarka-dan. Bergarako Udal Artxiboa, Jesus Ur-kiola Laspiur fondoa

Page 96: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

95

XX. mendearen lehen erdiko bizimodua

Urrutiago ere joaten ziren. NorbertaAtxotegi bergararra Erresuma Ba-tuan egon zen inude, Liverpoolen. Bi-garren umea, Patxi, jaio zenean joanzen, 1897an; guztira bederatzi seme-alaba izan zituen. Jatorriz Gernikakoazen emakume baten familiarekin egonzen Liverpoolen. Iritsi zenean, medikubatek esnea aztertu zion, eta balekoazela esan. Ez zuen ingelesik ikasi. Gaz-telania bai, apur bat. Konfesatzeanahi zuela eta, apaiz erdaldun baten-gana eraman zuten behin. Bera eus-karaz hasi zen konfesatzen, eta apai-zak esan ei zion: “Eso no lo entiendeni el diablo!”.

XX. mendearen hasierako kasuakere topatu ditugu. Benita Unamuno-ren ama Madrilera joan zen inude, ge-rra aurrean. “Nere ama inude juan ei

zan bai Madridera, eta erderaz tautikbe ez. Gure amak esaten eban, beraezkondu zanian hiru behi eukela, etabat zorra. Inude, irabaztera. Ume pi-llia... Gu be zazpi anai-arreba giñan”.Natalio Juaristiren ama ere Madrile-ra joan zen inude. 1912. urtea zen. Bi-tarte horretan, Goenbulun hazi zutenNatalio; 7-8 hilabete zituenean bidalizuten hara. Amak bi urtetik hiruraegin zituen Madrilen, bi mutil hazi zi-tuen eta. Emakume batzuek erdi de-rrigortuta joaten ziren inude, beraienborondatearen kontra, etxean dirufalta zegoelako. Ondo ordaindutakolana zen.

“Gure ama be nahi zeben iñudebialtzia”, zioen 1917an jaioa zen Ma-riñe Barrenetxea-Arandok. “Bai, he-mentxe albuan andra bat zeuala,Joxe Txikiren ta ama ei zan, iñudiakbillatzen zittuana. Gurian aittak esanzotsala:‘Bueno, umia alde batera, nibeste batera, eta zu beste batera? Ez,ez, ez. Daonakin baiña etxian!’. Amaez zan joan iñude. Klaro, irabazi egi-tten zan, ezta? Disparatia! Madrideraeta Sevillara ta… Zu, baina gizona gaz-tia etxian laga, umia be bai, eta nor-bera joan! Hori horraittio ez da amaizetia. Ez jatzu pentsatzen? Diru onaizengo da, baiña…”. Denbora asko egi-ten zuten etxera etorri gabe. Bueltan,norberaren umea ez ezagutzeko mo-duan. “Umia ya eskolarako moduan!”.Erritxe ahizpari ere ez zitzaion ondoiruditzen: “Umiak pena, ama faltadalako. Amandako be bai... ta gizona,ta ze ze fundamento!”.

Hotelak eta apopilo-etxeak

Hoteletan ere emakume asko zebilenlanean. Zerbitzariak zein garbitzaile-

❖ Norberta Atxotegi, Bernardina Elorzaalaba zaharrenarekin. Atxotegi 1897. ur-tean inude joan zen Liverpoolera, Patxibigarren umea izan zuenean. AngelitaElorza

Page 97: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

ak. 1920. urte inguruan Mercedes Agi-rre Donostiako Hotel Devan egon zenlanean. Lau hilabete egin zituen han,eta ez zuen egun bakar bat libratu.“Horrek gerokuak dia. Ez euan orduanlibretzaik. Ezta bape. Bapez. Ezta ur-ten be”. Ez zuen Donostia ikusi ereegin. “Hirurogetamar duro irabazi ni-ttuen”. Jaten oso gaizki ematen ziete-la dio. “Txakurrak be jan ezinddakua.Gaizki egon giñan, oso gaizki”. Janaberaiek zerbitzen zuten, baina ez zie-ten sobratzen zena hartzen uzten.“Guk ze lan egin giñuan han! Zelan!...”.

Bergarako Idarreta hotelean, Bi-dakruzetan, 1930ean sei pertsona ze-biltzan zerbitzari moduan lanean; ho-rietako bost neskak ziren: Eskoria-tzakoa, Elgetakoa, Bergarakoa… Ariz-noa hotelean ere hainbat zeuden. Ma-ria Pilar Larrañaga, esaterako, hantxeegon zen zerbitzen; aurretik Eibarrenibili zen kamarera lanetan. “Eguazte-na izeten zan domekia bezelakotxia.Illuntzian seirak aldian frontoian ego-

ten zan partidua, eta gero Ariznoanzaon sala de fiesta. Bailia egoten zan.Etortzen zien jendia frontoirako zera,afai-pasaria egitten zeben... komedo-ra halaxe [beteta] eukitzen giñuan, e!Eta guria bakarrik ez, e!”. Giroa ego-ten zen herrian. Tabernetan eta den-detan zerbitzari moduan ere neskaasko ibiltzen ziren (ikus dendarien etatabernarien atalak, aurrerago).

Maria Jesus Osa Zestoako bai-nuetxera bidali zuten lanera, 15 ur-terekin, kartoizko maleta batekin.1955. urtea zen, eta gelak garbitzerajoan zen. 30 neska inguru zeuden hanlanean. Bi hilabete egin zituen, uda ba-tean. “Hille bixan etxeko notizia barikegon nitzonan, e!”. Nagusiek jenio bi-zia zutela dio, eta berari laguntzen zionneska haiekin haserretu eta joan eginzela. Horregatik, berak bakarrik eginbehar izaten zituen lanak. “Ehunenfregaua egunero egitten neban. Etaetxian beti hasarre ibiltzen giñan lauplater garbitzeko... Goizeko ordubixe-tan eta hiruretan ohera, e! Ta pagauzenbat ba? 2.000 peseta edo zan or-duan”. Hori bai, lana kotizatu egitenzieten.

Langile ugari zeuden, eta bainue-txean bertan egiten zuten bizimodua.“Kuartuak egitteko, hall-ak, komedo-rrak… klaro, azkenengo sartzen zanakgaltzen zaban han be! Ta azkenenguani nintzan. Ta urten be ez, e! Urten beez”. Eta goseak edukitzen zituztela dioMaria Jesusek.

Altzolako bainuetxera ere joan zenMaria Jesus. 19 urte zituen orduan.Han oso ondo jaten zuten, baina ez zi-ren hainbeste dibertitzen. “Erresaixuaerrezau bihar egunero!”. Kofia jantzi-ta zerbitzen zuen han ere, uniforme-arekin. Eta berandu arte egiten zuen

96

❖ Emakume taldea, hotel bateko langi-leak seguruenez, Anbrosioneko kan-toian. Bergarako Udal Artxiboa, ToribioJauregi fondoa

Lan eta lan, emakumea Bergaran

Page 98: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

97

XX. mendearen lehen erdiko bizimodua

lana. “Ordubixetan joan, eta goizekobostetan jaiki!”. Jangelan egoten zenbera. Oheak ere egiten zituen. “Gogo-rra zan, e!”. Esaten zieten guztia egi-ten ei zuten.

Etxean apopiloak hartzeko ohitu-ra oso zabalduta zegoen Bergaran.Ugari ziren “pentsio” bihurtutako etxe-ak. Eta lan hori ere emakumeen eskuzegoen: apopiloei jaten eman, haienarropa garbitu eta gelak txukuntzea.Konta ezin ahala etxetan zeuden apo-piloak. Ohitura hori gerraostean are-agotu egin zen, inmigrazioarekin, bai-na aurretik ere bazen. Emakume ez-konduak, alargunak zein ezkongabe-ak aritzen ziren lan horretan, etxekoekonomiari bultzada emateko. Ema-kume helduak izaten ziren. Apopiloakgizonezkoak ziren emakumezkoakbaino gehiago, Labe Garaietako lan-gileak esaterako; ezkontzen zirenean,euren kabuz bizitzen hasten ziren.

Adibide moduan, Bidekruzeta ka-leko apopilo-etxe batzuk aipatuko di-tugu. Kontxita Igartuak eta BenitaEgiak apopiloak izaten zituzten etxe-an; biak zeuden ezkonduta, eta seme-alaba mordoxka zituzten. JazintaEtxeberriak ere bazituen apopiloak;hark ere bazituen seme-alabak, bainaalarguna zen. Teodora Ugarte ezkon-gabea zen, eta emakumeak soilik har-tzen zituen etxean, ehun-lantegietakolangileak eta Bergarara josten ikaste-ra joandakoak besteak beste; ingu-ruetako auzo eta herrietakoak zirengehienak. Ez zegoen ondo ikusita ba-karrik bizi ziren emakumeek etxean gi-zonezkoak hartzea. Ugartek neskamelanak ere egiten zituen tarteka, besteetxe batzuetan. Izan ere, gelak aloka-tzen ez zuten diru askorik irabazten;huskeria kobratzen zuten.

Neskameen denbora librea

Anizeta Agirrek Bilbon neskame ze-goela ez zuen hiria ezagutzeko auke-ra handirik izan. “Ez giñun baztar askoikusi. Hamabostian behin ordu bieukitzen giñuzen ta. Hamabostianbehin urteeria. Etxian txandia. Bineska egoten giñan ta. Bat hamabostbatian eta bestia bestien, bata jai ba-ten urtetzeko ta bestia... Guk urten or-duko izeten zien laurak ingurua. Ta baudan zortziretan etxera ta neguenseiretan. Kitto. Plazara ta juten giñan”.Behin Charles Chaplin Charlot ikusiei zuen kalean, Bilbon. Mende hasie-ra zen, 10eko hamarkada.

Mercedes Agirre ahizpak gogoan duMadrilen neskame zegoela noizeanbehin antzerkira joaten zirela. Behin,Aida opera ikustera joan ziren: “He-meretzi erriel pagau neban gero nikentradia, e! Hemeretzi errial orduangero dirua zan, e, dirua! Gero juten gi-ñan bestelako zazpi errial ta hola pa-gatzen zan zeretara be juten giñan”.Bestela, ez ziren irteten: “Gu ez giñangero kafietara ta juten sekula be, ezgeunkan premiñaik be, baiña ez giñanjuten sekula be, guk ez giñun gastuikegitten”.

Carmen Garitanoandiak dioenez,neskametzan igande arratsaldea iza-ten zuten libre: “Domeka arratsaldiaklibre. Domeka arratsaldia izaten zanba, bazkaldu ta fregaua egin ta danakegin ta ba, lauretan edo bostetan-edourtengo giñan. Eta neguan berriz ge-rotxuago, zazpiretan hasten zan mu-sikia eta zortziretarako edo beratzita-rako, beratzitarako ez baziñan fatenetxera, oso berandu izaten zan. Atxin-txika, zoruan moduan beti”. 40ko ha-markadaren hasierako kontuak dira.Garitanoandiak kontatzen du Berga-

Page 99: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

ran neskame zegoela, behin zigortuegin zuela etxekoandreak. “Aurrekodomekan gabeko hamaiketan etxerafan nitzalako. Altos Hornosko jaittaneta handik bueltia biajia egoten zanetxera, oiñez joan ta etorri ta hamai-kak jota”.

Garitanoandia askotan festarakogogoz geratzen zen. Gogoan du Asen-tzio Egun batean lanean jardun beharizan zuela: “Lastua ekarten ibiltten ni-tzan egunaz, mutillen moduan. Muti-lla nitzan egunaz. Burdikada lastua-kin etorri nitzan ni, eta jentia fiestan,erromerixan, eta ni etxera”. Etxeko-andreak esaten zion bera lanera joanzela hara, eta ez festara. “Nik mutillenmoduan egitten neben lana”.

Neskameen lan baldintzak

Neskameak eta neskameak zeuden.Familia oso aberatsetan, Maria PilarLarrañagak dioenez, “sekulako kria-dakin ibiltzen zien kalian, badakizu ze-lako neskamiak? Zela jantzitta ibiltzenzien aberatsan umiak zaintzen zi-ttuenak?”. Haiek beste neskame ba-tzuek baino gehiago irabazten zuten.Baina gutxi ordaintzen ei zieten hala

ere, eta kotizatu gabe. Lantegietakolangileak gero askoz hobeto zeudeladio; bera, kasurako: “Zure zahartzaruapagauta dao hor. Baina harek ez zo-tsien egin hori. Oin eztao neskameik.Zela egongo da ba neskamia? Baldinbadao, gainera, eskatzen dozu zure de-retxo... eta dauzkazun danak, ezta?Baina orduan ez zeukazun”.

Miren Azkaratek dioenez, beraiekumeak zirela, amak umezaina hartuzuen aldi baterako. Goizetarako, berakbitartean etxeko lanak egiteko. AitakAlcorta y Compañia ehun-lantegianegiten zuen lan, Mekolalden. Alokai-ruan bizi ziren. Familia xumea zen.

Neskamea edukitzeko ez zegoelaoso aberatsa izan beharrik dio Larra-ñagak. “Aberatsak izenda bakarrikez. Fabrika baten kontramaestre zeua-lako, neskame bi etxian zauzken. Kla-ro, baina ze ordaintzen zeben ba? Zen-bat? Nik ez dakit ze pagatzen zotsen,baina gero ‘ni seguridades sociales ninada, nada’! Hola ez dozu eukiko baneskamia? Eta pentsau, gainera: ‘Ooo,eske oso etxe onian dao!’”.

Neskame batzuk gustura egoten zi-ren. Baina beste batzuk ez. Hanka-pean erabiltzen zituzten. Garitanoan-diak dioenez, neskameak denetik egi-ten zuen: baserriko lanak, etxeko la-nak, janaria prestatu, garbiketa, ume-ak zaindu…. Eta oso zorrotzak zireneurekin. “Zeatik egon bihar ziñan ‘a loque mandaban’, eta ‘gaur ez dakotzujai’, ba etxian egon bihar dozu eta ki-tto. Holaxe bizi izan naiz ni”.

Baserrietan ez ezik, etxe dotoreetanere egoera petralean zeuden batzuek.Barrenetxea-Arando anai-arreben amaere neskame egona zen, Donostian.

98

❖ Carmen Garitanoandia, 2008an aho-tsak.com-erako egindako elkarrizketan.

Lan eta lan, emakumea Bergaran

Page 100: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

99

Erritxek zioenez, etxe ustez aberats ba-tera joan, baina oso gaizki egon zen:“Gosiak beti, amesetan janakin…”.Etxeko andreak esaten ei zion: “El airedel mar es mucho mejor que un bis-tec”. Urtebete baino lehen ahizpak ate-ra egin zuen handik, baina beraaguantatzeko prest ei zegoen, etxe ba-tean urtebete baino gutxiago irauteagaizki ikusita zegoelako. Fama txarrahartzen zuten, langile eskasaren fama.“Eneee, etxera bialdu zebanian aiztiak,haura zala poza! Artua eta esnia nehi-kua etxian”.

Osa ahizpen ama ere neskameibilitakoa zen, Olaberrian. Asteka egi-ten ei zuen lana, Miren Osak dioenez.“Aste bat eta txandaka. Pentsaizu. Astebat etxian eta beste aste bat zeran”. Le-hen neskameekin “oso exijentiak” zi-rela dio. “Diziplina haundixa zeuan or-duan”. Gustura ez egon arren, askokaguantatu egiten zuten: “Konduktia

bajau egitten dala etxe baten urtebe-te ez bazan egitten. Beste leku bate-rako zera bajatu egitten ebala”. Or-duan lana “astuan moduan” egin be-har urtebetean. “Urtebete egin ezkero...baina obligaziñua urtebete behintzataguantatzeko”.

Maria Mugerzak eta haren sena-rrak baserriko neskametzaren gain-

❖ Maria Pilar Labaien Aranzabe Valleko kondesa eta beste emakume aberats batzuek(ezkerreko 2.a, zutik, Ana Maria Murua Balzola da), inudearekin, mende hasieran. Ber-garako Udal Artxiboko bilduma, Valleko kontea. Jabea: Pedro Gonzalez

❖ Erritxe Barrenetxea-Arando, 2003anahotsak.com-erako egindako elkarriz-ketan.

XX. mendearen lehen erdiko bizimodua

Page 101: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

beheraren zergatiak azaltzen dituzte.Beraiek Osintxura ezkondu zirenean,baserrian bazituzten kriauak. Bainagero ezin topatu ibili ziren. “Bigarre-na euki giñuanian, ba oin dala 48urte... [1956an] Ezin zeinken topau!Legazpira juanda nao ni, 13 zeuzke-la eta baten bat, neska gazten bat...esnetarako bihar giñuan, astuakinesnetarako...”, kontatzen du Evaris-to Alberdik. Ezetz esan zioten. “Tai-lerrera orduan hasi zan emakumia,eta kitto!”. Baserrietatik neskak lan-tegietara joateko joera nagusitu ze-nean -hasieran gaizki ikusita baitze-goen-, akabo neskameak.

Mugerzari normala iruditzen zaiohorrelako lanik inork nahi ez izatea:“Porkerixa bat irabazten kriaua etakriadia, seguroik be ez...”. Tripa tru-ke izaten zen askotan, gerraostekogose sasoian. Etxeko beste edozeinenmoduan egiten zuten lan. Egun guz-tia lanean pasatzen zuten. Mugerzak-eta etxeko kriauei urtean behin or-daintzen zieten. Ez dute gogoratzenzenbat, baina gutxi. Gabonetan, berriz,bakailaoa eta etxean egindako ogi batematen zieten.

3.4. Emakumea osasungintzan

Emakumeak ingurukoen ongizatearenardura hartu izan du, etxean zein etxe-tik kanpo (ikus Familia eta lana ata-la). Pertsonak zaintzea bere emetasu-naren ezaugarri bezala hartu izanda, eta, horrenbestez, osasungintzanantzinatik izan du tokitxoa. Sendabe-larrak ezagutu eta erabili ditu, gaixo-ak zaindu, erditzeetan lagundu... Eri-zainak eta emaginak hasieran titulu-rik gabekoak ziren; denborarekin,ikasketak jarri zituzten.

Erizainak

Emakumeen ogibidetzat jotzen da eri-zaintza. Eta esan daiteke lanbide ho-netan genero esterotipoak bete egitendirela. Erizainak “emazte, ama etaetxekoandre” lanak egin izan dituela,nolabait: medikuen laguntzaile, gai-xoen bigarren ama eta osasungintza-ko zerbitzari domestikoak izan dira.Mutilek mediku izateko ikasten zuten,ez erizain izateko. Medikuak errespe-tuz tratatzen zituzten, berorika; eri-zainak, berriz, maila apalagokotzat zi-tuzten.

Mende hasieran, Bergarako medi-kuak Roman Oiarzabal, Carlos Orue-ta, Victorio Mujika eta Francisco Be-rrondo (forentsea) ziren. Denak gizo-nezkoak. Herritarrek errespetuz hitzegiten zieten, apaizei bezalaxe berori-ka. Erizain lana ere errespetatua zen,baina bigarren mailakotzat jotzen zen.

Ikasketak egiteko garaian, XX.mende hasieran aukera gutxi zuten

100

❖ Maria Mugerza, 2004an ahotsak.com-erako egindako elkarrizketan.

Lan eta lan, emakumea Bergaran

Page 102: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

101

emakumeek (ikus Nesken ikasketakatala). Erizaintza zen horietako bat.Magisteritzarekin eta Idazkaritzarekinbatera. Aipatzekoa da ikasketa horiekegin zituzten lehen neska bergararrenartean medikuen alabak daudela.Mertxe Oruetak eta Karmentxu Muji-kak Erizaintza ikasi zuten. Maria Vic-toria Oiarzabalek, berriz, Farmazia ika-si zuen, eta gero botika jarri zuen Ber-garan.

Maria Dolores Peñak dioenez, Kar-mentxu Mujika, Don Victorioren ala-ba, Movilla lantegian ibili zen erizainmoduan. Eta gero handik Mayc-erapasa zen. Mertxe Orueta praktikanteaizan zen (ikus bere fitxa), eta Berga-rako anbulatorioan jardun zuen urteaskoan.

Ez ziren Erizaintza ikasi zuten ba-karrak, hala ere. Gerraostean Mikae-

la Mujikak (ikus bere fitxa) ere aterazuen titulua. Florita Izuskizak dioenez,haren amak -gerran alargundua- be-raien tabernan egin zuen lana. “Horrenama gurekin tabernan lanian ibilizan, eta hori estudixatzen zeuan, etaya gero bai, hori komadrona ibili zan”.

Asuntxi Uribesalgoren arabera,Rosario Agirrezendoia (Otxakila okin-degikoa) ere erizaina zen: injekzioakjartzen ibiltzen zen. Eta Kontxita Sai-zar ere bai. Zerrajerako erizaina izanzen hura, eta gero moja joan zen.Gehiago ere izango ziren, zalantzarikgabe.

Bergarako ospitalean eta anbula-tegian hainbat emakumek egin dutelana. Bentako Kontxita Iturriak, esa-terako. Emagin izateko ikasi zuen, etapraktikante moduan egin du lana.

❖ Karmen Mujika erizaina 1930 urte in-guruan, Escuela del Hogarren zebile-nean. Bergarako Udal Artxiboko bilduma,Elena Odriozola Saizar

❖ Zerrajerako erizaina, 1942. urtean.Kontxita Saizar izan daiteke. BergarakoUdal Artxiboa. Toribio Jauregi fondoa

XX. mendearen lehen erdiko bizimodua

Page 103: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

102

Mertxe Orueta ArizbanarretaErizaina

❖ Orueta familiaren erretratua. Carlos Orueta eta Car-lota Ariznabarreta, lau seme-alabekin: Maria Luisa (ez-kerreko 1.a), Carlos, Mertxe (atzean) eta Margarita(amaren ondoan). Bergarako Udal Artxiboa. Toribio Jau-regi fondoa

1927an jaioa, Bergaran. Soraluzeko Carlos Orueta medikuaren eta Carlota Ariz-nabarretaren alaba. Lau anai-arreba ziren, mutil bat -Carlos, aita bezala- eta hiruneska. Mertxek Erizaintza ikasi zuen eta Maria Luisak Magisteritza, biek ere Gas-teizen, Lucia Farras Idazkaritza ikasten ibili zen ikastetxe berean.

Maria Dolores Peñaren arabera, “Mertxe hemengo lehenengotako erizaina izanzen”. Eta beste ahizpa ere osasungintzara dedikatu zen: “Margarita Oruetak pe-diatra egon zenarekin egin zuen lana, baina ez zeukan titulurik, eta gero Batxi-lergoa ikasi zuen, eta ATS eta fisioterapeuta egin zuen Madrilen. Aspacen egonda lanean, Donostian, eta orain erretiroa hartuta dago”.

Mertxe Oruetak praktikante moduan egin zuen lana Bergarako anbulatorio-an, urte askoan. Oso ezaguna zen herrian. ❖

Lan eta lan, emakumea Bergaran

Page 104: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

103

Emaginak

Mende hasieran umeak etxean jaio-tzen ziren, emaginen laguntzarekin.Emaginak titulu gabeak izaten ziren,eta auzo guztietan izaten zen hortaz ze-kien norbait. Belaunaldiz belaunalditransmititutako jakintza izaten zen.Amek alabei irakatsitakoa.

Medikuak ere etxez etxe ibiltzen zi-ren. Askotan, emaginak medikuenlaguntzaile moduan joaten ziren erdi-tzeetara. Bergarar asko Don RomanOiarzabal medikuarekin jaioak dira.Barrenetxea-Arando anai-arrebak,adibidez. Mariñe Barrenetxea-Arandokzioenez, “partera titulodunik ez zeuanorduan. Andrak egoten zien, basarri-ttan eta bestela be bai, partera egittenzebenak, baina titulo barikuak. Etahori, Don Roman etorri zanian, hau-ra… esaten zeben asko egin zebala,garbittasuna ta…”. Oiarzabal medi-kua, jaiotzez ataundarra, 1907an hasizen Bergaran lanean. Maria VictoriaArizmendi ere Don Roman Oiarzabalmedikuarekin jaio zen. Oso ona ei zen.Dioenez, gerra aurrean Bergara zenhaur jaioberrien hilkortasun txikienazuen herria.

Florita Izuskizaren arabera, “Ber-gara erdi jaiota egongo da Don Ro-manekin. Eta gure goikuakin, Fer-nandakin be bai, beste pilla bat”. Be-rak ere haretxekin izan zuen lehenumea. “Goixan bizi izan zan andra bat,komadrona egitten zebana. Ez zan ko-madronia, berezkua zeukan. Hare-txekin euki neban nik alaba zaharre-na hementxe, gela horretantxe [etxe-an]. Ta haretxek laguntzen zostan, ze-aittik jaio zanian kilo eta erdi zeukan,zortzikixa jaio zan. Eta ni hartutzekobe… bueno…. Eta harek jazten zeban

eta ipintzen zeban tente-tente”. Asun-txi Gallastegi eta Lucia Farras ere Fer-nandarekin jaio ziren. Fernanda On-darru esaten zioten, eta Barrenkaleanbizi zen.

Asuntxi Uribesalgok Zesari Zubi-xarkua aipatzen du. Edurne Labor-daren ama ere emagina zen. Astiaza-ran zuen abizena; usurbildarra jaio-tzez, emagin baten alaba zen bera ere.

Elisabet Agirrezabalen ama ereemagin lanetan ibiltzen zen: JuanaArrese. “Komadrona, askotara joanzan. Kontajiau egin zan holaxe. Koñatabat gaixoik zeuala, joan zan eta berakontajiau eta bera hil, ta koñatia osa-tu“. Berarekin haurdun zegoela ere ibi-

❖ 1947ko ekaineko irudia, Florita Izus-kiza (erdikoa) Sanmartzialera bidean, 20urterekin. Ezkerrekoa Maritxu Gallastegida eta eskumakoa Arantza Arana. Izus-kizak Fernanda ‘Ondarru’ emaginarekineduki zuen lehen umea, eta Micaela Mu-jikarekin beste biak. Bergarako Udal Ar-txiboko bilduma, Arantza Arana Ormaetxea

XX. mendearen lehen erdiko bizimodua

Page 105: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

li zen emagin lanetan. “Marconeko, he-men inprentia egon zan ba? HangoGarbiñe, gero Vitorixara ezkonduzana, berak jaio zeban, eta handikegun batera ni jaio nitzan. Egun ba-teko diferentzia geunkoun eta berakatendidu zeban haura, pentsaizu“.Ez du beste emaginik ezagutu San An-tonion. Normalean medikuarekin jo-aten ziren emaginak. Baina medikuairitsi ezin bazen... “Batian baino gehi-xautan joango zan bakarrik, seguru-tik“.

Soraluzeko Miren Osak dioenez, in-guruetan Soraluzeko Lasa “prakti-kante txikixa” ibiltzen zen erditzeetanlaguntzen etxez etxe. Osintxura erehura joaten zen. Beraien aurrekoei, be-

rriz, parterek laguntzen zietela dio. Eu-ren ezagun bat ere ibiltzen omen zenpartera moduan laguntzen: Pantxika,Galtzarikua.

Juana Maiztegiren esanetan, bereamari emakume baserritar batek la-gundu zion umeak izaten, etxean.Garbitasuna ere nolanahikoa zela zio-en. “Harek eukiko zittuan azazkalaketa, satsetan erabilitta…”.

Kalean ordaindu egiten zioten me-dikuari. Baserrietan, berriz, etxeko je-neroa ematen zioten normalean. Ema-ginei ere zerbait ematen zieten, egin-dako lana eskertzeko. Hori bai, ba-tzuetan senideak ziren emagin lanaegiten zutenak. 1930eko erroldan ezda emaginik azaltzen.

104

❖ Taldetxoa Ospitaleko eskaileretan, 1958. urtean. Ezker-eskuin: Iñaki Zelaia, Ricar-do Azkargorta “Riki”, Mercedes Azkarate (jaioberria besoetan duela) eta Josefina ZelaiaSalsamendi. Bergarako Udal Artxiboko bilduma, Hilario Azkargorta Zelaia. Argazkilaria: Fer-nando Azkargorta

Lan eta lan, emakumea Bergaran

Page 106: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

105

XX. mendearen lehen erdiko bizimodua

Lehengo emaginak titulu gabeak zi-ren. Antza denez, Bergaran MikaelaMujika izan zen (ikus bere fitxa) ikas-ketadun lehenengoa. Hasieran etxezetxe ibili zen Mikaela. Asuntxi Uribe-salgok lehen bi umeak etxean izan zi-tuen, Don Romanekin eta Mikaelaemaginarekin. Beste biak ospitalean,Mikaelarekin. Florita Izuskizak erematernidadean izan zituen bigarreneta hirugarren umeak, Mikaelarekin.“Arrasatetik be bai, etortzen zien or-duan hona famelixia eukitzera”.

1954an lehen amatasun klinikaireki zuten Bergaran: Maternidadia.Sasoi hartako bergarar gehienak ber-tan jaiotakoak dira, baita inguruko he-rrietakoak ere. Ordura arte etxean edokanpoko ospitaletan jaiotzen ziren. Mi-kaela Mujikak bertan egiten zuen lan.

Clínica de Urgencia y MaternidadSan Martín de Aguirre zuen izena, bai-na Maternidadia bezala ezagutzen

zen. Mizpirualde egoitzaren atzekoaldean zegoen, eta herriko beharreierantzuteko sortu zen, batez ere, osa-sun eta garbitasun egoera hobetzeko.Bi zerbitzu nagusi eskaintzen zituen:larrialdietarako arreta eta amatasun-klinika. Klinikaren kudeaketaz “kari-tateko alabak” mojak arduratzen ziren.Ez zen musu-truk izaten: ohe baka-rreko gelan egoteagatik, 100 pezeta or-daindu behar ziren eguneko; gela bi-koitzean, 75 pezeta eta gela orokorre-an, berriz, 50 pezeta. Bergarako ama-etxea 1977. urtean itxi zuten7.

Maria Pilar Larrañagak dioenez, kli-nika hartan bi praktikante eta erizainbat izaten zituzten; Dioni aipatzen du.“Seguridade sozialakin zan, bainacomo particular”. Bera han operatuzuten: apendizitisa. MaternidadeanDaniel Arrieta ginekologoa eta Morlansmedikua egoten ziren, Mikaela Muji-karekin batera.

7 Informazioa: GURE BERGARA udal aldizkaria. 6. zenbakia

Page 107: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

106

Lan eta lan, emakumea Bergaran

Mikaela MujikaErizaina

❖ Mikaela Mujika (eskumakoa), Basurtuko ospitalean erizain lanetan zebilenekoa, gerra garaian

Mikaela Mujika Gorrotxategi Bergaran jaio zen 1921. urtean, eta emagin ezagunaizan zen. Tituludun lehen emagina. Etxez etxe ibiltzen zen, medikuarekin bate-ra, haurrak mundura ekartzen laguntzen; gerora, baita Bergarako amaetxeanbertan ere.

1943. urte inguruan hasi zen Bergaran emagin lanetan. Baina lan horretanaritu aurretik, beste toki batzuetan ere jardun zuen erizain moduan. Gerra den-boran, Basurtuko ospitalean egon zen lanean; 1937. urtean, 15-16 urteko gaz-tetxoa zela. Eta ondoren dentista baten laguntzaile gisa.

Errepublikarrak ziren, eta gerra garian ihesi joan behar izan zuten. Bere aitaFederico Mujika zen, Bergarako Zentro Errepublikarreko zaintzailea. AsturiasenCotoko espetxean hil zuten, preso hartu eta gero.

Mikaela Mujika ezkondua zen. Juan Mari Jauregirekin ezkondu zen, eta ala-ba bat izan zuten: Maria del Carmen. 2010eko urtarrilean hil zen Mujika, Ber-garan, 89 urterekin. ❖

Page 108: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

107

XX. mendearen lehen erdiko bizimodua

Kuranderak eta sasimedikuak

Emakume askok sendabelarrak era-biltzen zituzten, gaixotasunak osa-tzeko. Sasoi bateko parteren moduanikasi zuten haiek ere: etxean, ahozaho. Aurrekoek nola egiten zuten iku-sita. Batzu-batzuek hori zuten ogibi-de gisa: kuranderak eta kuranderoakziren. Baina gehienek etxekoentzat etaingurukoentzat egiten zituzten uken-duak eta enplastuak. Osintxun baze-goen bat oso famatua zena: Mugarribaserriko Paula Alberdi.

Hezurrak eta zaintiratuak osatzenzituztenak ere bazeuden. Asuntxi Ga-llastegiren amak, Margarita Gabilon-dok, esaterako, zaintiratuak sendatzen

zituen. Eta tokitik ateratako hezurraksartu. Amaren aitak, aitonak, berriz,baita hezur apurtuak konpondu ere.Herritar asko joaten zitzaizkien la-guntza eske. Ez zuten kobratzen.Opariak egiten zizkieten horregatik,pastelak eta. Gallastegi bera auto ba-tek harrapatu zuen, sei urterekin,eta aitonak kainaberak jarri zizkion,igeltsuarekin. 40 egunez edo. Prime-ran geratu ei zen.

Mozolotegi baserriko Bitorianatxokere, Bergarako jaiei ongi-etorria egitendien pertsonaia sorrarazi zuen ema-kumeak, sendabelarrei buruz asko ze-kiela zioten. Sorgin fama zuen horre-gatik.

Paula AlberdiBelagilea

1922an jaioa, Osintxuko Mugarri baserrian bizi izan zen. Sona handiko belagi-lea (“kurandera”) izan zen bere inguruan. Bere ukendu eta enplastoak oso esti-matuak ziren. Oso ondo ezagutzen zituen sendabelarrak: berbena belarra, pas-mo belarra, intxusa eta beste asko erabiltzen zituen. Paularen ukenduek dene-rako balio zuten: azaleko gaitzendako, errearendako, handituendako... “Poma-dita Paula”, esaten zen, umorez. Ez zen bere sekretuak kontatu zalea eta harenjakinduria gehientsua galdu egin da. Emakume jantzia zen beste gauza batzuetanere. Bertsozalea, kanta-paperak biltzen zituen. ❖

Page 109: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

Mojak gaixoak zaintzen

Askotan erizain lana egitea mojenesku zegoen. Aipatu ditugun karita-teko alabek lehenago ere ospitalearenardura zuten. Gaur egun Mizpirual-deko zaharren egoitza dena ospitaleazen sasoi batean: “Casa de Benefi-cencia”. Gaixoak zaintzeaz gainera,mojek ume txikiei eskola ematen zie-ten (ikus Nesken ikasketak atala).Guraso barik geratutako umeak erebatzen zituzten mojek gerra aurretik.

Lucia Farrasen arabera, ospitaleanMarina Orbe moja bergararra egonzen, baina denbora gutxian. Erizainazen. 1930eko erroldaren arabera, zor-tzi moja bizi ziren han. Mojen buruaConcepcion Beitia oñatiarra zen. Etabeste 7 mojak Anoeta, Errezil, Do-nostia, Legorreta, Arleta-Nafarroa,Burgos eta Logroñokoak ziren. Per-

tsona asko zituzten euren kargu,gehienak adinekoak, baina baita ume-ak ere. 12, 10 eta 8 urteko Lopez Al-daz anai-arrebak, adibidez.

Siervek, berriz, gaixoak zaintzen zi-tuzten gauez etxeetan. Mariaren zer-bitzariak Artekalen bizi ziren mendehasieran; 1905ean joan ziren hara.60ko hamarkadan etxea bota zutene-an, Poligonoan egin zitzaien etxe be-rria. Unzeta familiak eman zituen lu-rrak, doan. “Eta herrixak pagau gi-ñuan, e. Ipini zeben kuota bat. Nahi gi-ñuanak pagatzeko. Eta hillian eraketortzen zien kobratzera. Bakoitzakhainbesteko bat, eta aillegatzen jakuenbankuei pagatzeko. Eta pagau zebe-nian, danoi abisau zoskuen. Eta nahizebanak jarraittu zeban nahi zebanaemoten”, azaldu zigun Eulalia Elkorok.Hark zioenez, lan handia egiten zuten.“Siervak kalian egitten zeben lana.

108

Lan eta lan, emakumea Bergaran

❖ Madalena plaza, Ospitala, Ospitaleko kapera eta mutiko batzuk jolasten, 50eko ha-markadan. Bergarako Udal Artxiboko bilduma, Elisabet Biain Bilbao

Page 110: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

109

XX. mendearen lehen erdiko bizimodua

Juan zien, baina horrek gaixuak etazaintzen zittuzten. Gaua pasatzerajoaten zien etxetara”.

“Harek egin zeben, neretzat, lanaoso ona. Zeaittik gurasuak etxianegoten zien orduan; oin be bai egotendie eta oin be bai emakumiak eukitzendie. Etortzen zien gabian, eta zuktrankil-trankil lo egitten ziñuan. Tagoizian juten zien. Segun ze etxetan baafarixa emoten jakon, gabian. Gureetxera etorri zien denbora askuan. Etaharek egitten zeben lan ona. Zeattikegunez pasatzen dozu, baina gabianhasten baldin bada hori eta gero egu-nez lana egin bihar… ba hori aguan-tau egin biha da, e. Laguntza haun-dixa da”. Bergarako etxe gehienetarajoaten zirela zioen Eulali Elkorok.

Seinale txarra izaten zen: “Danokpentsatzen giñuan: ‘Ba, hasi da sier-via etortzen… hor ez da gauza onikegongo’”. Beharrik ez zegoen etxeeta-ra ez ziren joaten: “Etxe batzutan or-duan zela emakumiak etxian egotenzien, lanera ez zien joaten, ba zainduzeikezun, ezta? Baina beste etxe ba-tzutan? Gizon asko igual eta emaku-me bat bakarrik... eta joaten zan”.

“Basarrittara be joaten zien, klaro.Eruan egin bihar ziñuzen, ezta? Hila-beterako igual”, Elkororen hitzetan.Monjak batzuetan libre egoten ziren,eta beste batzuetan ez. Gogoan zuenbaserri batera gauean moja bat joatenzela eta goizean beste bat. Eta base-rritarrek lehengo erritmoan jarraitu zu-ten lanean. “Libre egon ezkerio, zeattikbatzutan danak okupauta egoten zien.Segun zenbat gaixo edo ze zeuan”. Ha-sieran sierbak 20 bat izatera iritsiko zi-ren. “Baina gero joan egin zien. Gutxigeratu zien. Ondiokan ez da urteasko joan diela. Azpeittin edo zeukenbeste bat. Hamen Gipuzkuan hiru edolau zeuken, komentu hola... eta danakbatu zien. Azpeittin”.

Miren Azkarateren ustez ere lanona egin zuten moja horiek. Beraiekere kuota ordaintzen zuten hilero.21:00etatik 07:00etara egoten ziren,etxekoek atseden hartzeko. Afariaematen zieten.

1930eko erroldan, Mariaren zerbi-tzariak 12 zirela agertzen da. BuruaPlantila Urbeltz zen (Linzoain-Nafa-rroa). Moja bakarra zen gipuzkoarra,Zaldibikoa: Ageda Erauzkin (1879anjaioa). Bost nafarrak ziren, eta gaine-rakoak Burgos, Almeria, Madril, Gra-nada, Santander eta Soriakoak.

❖ Moja taldea, sierben lehengo komen-tuko elizan, mende hasieran. BergarakoUdal Artxiboko bilduma, Jesusa Igarzabal.Egilea: Eustaquio Agirreolea

Page 111: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

3.5. Maistrak

Ikasketen atalean hainbat maistraaipatu ditugu. Hasieran gutxi ziren ti-tuludun maistrak. Elisabet Agirreza-balek dioen moduan, “klaro, pixka batespabiladak zirenak…grupua hartueta erak erakutsi“. Haurrekin aritzenziren batez ere, oinarri-oinarrizko gau-zak erakusten: kontuak egiten, ira-kurtzen eta idazten. Maisu titulu ga-beak ere izaten ziren, noski. Aski zenkultura apur bat izatea. Irakaskuntzanzebiltzan fraide eta mojek ere ez zutentitulurik, askotan. Ikastetxe publiko-etan bai, titulua eskatzen zuten. Ira-kasleak errespetatuak ziren, Don eta

Doña deitzen zieten, baina ez zutendiru asko irabazten.

Aurretik aipatu dugun moduan,Magisteritza dago Bergarako neskekegindako lehenengotako goi mailakoikasketen artean. Besteak beste,hauek atera zuten titulua: KontxitaMaiztegi, Maria Oianguren, Maria Pi-lar Lonarbide, Julitxu Saizar, MariaLuisa Orueta, Marisol Peña, Lide Mu-jika eta Maria Victoria Arizmendi.

Sasoi batean maistra asko ezkon-gabeak izaten ziren, baina urteek au-rrera egin ahala, ezkonduak gero etagehiago dira. Aipatu berri ditugunenartean, adibidez, azken hirurak ez-kondu egin ziren, eta maistra lanetanjarraitu zuten. Lana eta familia uz-tartzen asmatu zuten.

Julitxu Saizar Burgoseko probin-tziara bidali zuten maistra; bueltan,konfekzio tailerrean ibili zen lanean,ahizparekin batera. Maria Luisa Orue-ta eta Marisol Peña Labe Garaietakoeskolako maistrak izan ziren urte as-koan. Eskola itxi zuten arte; gero, LabeGaraietako bulegoetan egin zutenlana. Peña lehenengo partikularrakematen hasi zen, umeei, etxean. Ma-ria Pilar Lonarbide Osintxuko eta Zu-bietako eskoletan egon zen irakasle la-netan.

Lide Mujikak eta Maria VictoriaArizmendik akademia ireki zuten,Bergaran, 50eko hamarkadan; gero,1971. urtean, Aranzadi ikastola sortuzenean, akademia itxi eta ikastolarenparte bihurtu zen.

Atal honetara Bergaran ezagunakizan ziren maistra eta andereño batzukekarriko ditugu.

110

Lan eta lan, emakumea Bergaran

❖ Maria Luisa Orueta irakaslea, 60kohamarkadan. Bergarako Udal Artxibokobilduma, Ana Julia Irigoien Oiarzabal

Page 112: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

111

XX. mendearen lehen erdiko bizimodua

Sor EufemiaOspitaleko Eskolako maistra

Sor Eufemia Barrinzo Villandiego 1903. urtean jaio zen, Burgosko Olmillos he-rrian. 1923an Bergarara etorri zen bizitzera. Karitateko Alaba zen. Mojek Be-nefizientzia Etxea zuten Mizpildin (gaur egun zaharren egoitza). Ospitalea iza-teaz gainera, haur-eskola ere bazen. Eta bera zen eskolako maistra. 1930eko errol-dan, orotara zortzi moja zirela ikus daiteke; mojen burua Concepcion Beitia oña-tiarra zen.

Bergarako neska-mutiko asko ibili zen Sor Eufemiarekin ikasten. Elisabet Agi-rrezabalek dioenez, “txiki-txikittatik berakin danak. Ume danak. Famosia, berazan hango direktoria, e! Harek egitten zittuan emakumian eta gizakumian lanak,danak egitten zittuan Sor Eufemiak”. Txikia zen, baina ez zen makala.

Lucia Farrasek gogoan du duela urte batzuk Sor Eufemiari omenaldia eginziotela. Izan ere, urte asko egin zituen umeei eskola ematen. Erretiroa hartu zue-nean, Donostiara joan ei zen bizitzera. ❖

❖ Sor Eufemia (ezkerrekoa) eta beste bi monja Madalena plazako kapera aurre-an, umeekin, 20ko hamarkadan. Bergarako Udal Artxiboko bilduma, FernandoUnamuno Zorita

Page 113: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

112

Lan eta lan, emakumea Bergaran

Maria Oianguren, Maria “Txantxote”

Gerra aurreko ikastolakoandereñoa

❖ Maria Oianguren gerra sasoian, Belgikan.Intxorta taldea

Maria Oianguren Jauregi maistra ezaguna izan zen Bergaran, gerra aurreko ikas-tolako andereñoa (1933-1936). “Maria Txantxote” edo “Txantxotesia” deitzen zio-ten. Familia abertzalekoa zen, eta Batzokiaren bueltan ibiltzen zen; EmakumeAbertzale Batzakoa ere bazen. Oso emakume argia zela diote. Magisteritza ika-si zuen Gasteizen.

Edurne Laborda 1934an hasi zen Ariznoako Euzko Ikastolara joaten (ikus Ge-rra aurreko ikastola atala). Oianguren maistra zorrotza zela dio: “Maestria onabaiña gogorra...”. Lezioa ez zekienari atzaparretan erregelarekin jotzen omen zion.“Regliakin txa! Egurra. Ta nik ba, egixa esanda, oso buru txarra”. Esan beha-rra dago sasoi hartan zigor mota hori oso zabalduta zegoela. Elisabet Agirreza-balek dio gogorra izan beste erremediorik ez zuela, hainbeste umerekin. 40 batume zituen gelan.

Jabier Linazisoro ere ikastolan ibili zen. “Haura zan ‘Irakaslea’, eta oso onagaiñera, e! Oso intelijentia, oso emakume intelijentia. Erakusten artistia zan, gai-ñera. Ikastola dana berak... Edade diferentetakuak, batzuk ipiñi gauza bat egi-tten, beste batzuk bestia, baiña danak montoi baten. Danok alkarrekin. Unixex...”.Gela asko zeuden, eta handiena hartu zuten horretarako. Linazisorok lau-bosturte egin zituen hara joaten, gerra hasi zen arte.

1936an Bergarako sei maisu-maistrari diru laguntza eman zien Udalak, Eus-ko Ikaskuntzak antolatutako udako ikastaroetara joateko. Irakasle horien arte-an emakumezko bakarra zegoen: Maria Oianguren.

Gerra hasi zenean, Oianguren Frantziara joan zen itsasontziz, ume talde ba-ten kargu. Andereño gisa. Eta gero Frantziatik Belgikara. Linazisorok dioenez,“Gerratian haura juan zan Beljikara. Eta Beljikan egin zittuan urte batzuk. Han-

Page 114: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

113

XX. mendearen lehen erdiko bizimodua

go Anberesko alkatia edo, haren etxian egon zan. Harrezkero, oso relaziño haun-dixa zeuken gaiñera...”. Gerraostean, Bergara itzuli zenean, agintari berriek zi-gortu egin zuten, eta bi urtez erbestera bidali.

Oiangurenek ez zuen eskolarik eman gerraostean. Ez zioten uzten. Baina ezzen geldirik egon. Miren Azkaratek dioenez, Alkortanekoei tailerra jartzen lagunduzien; izan ere, bere anaia han hasi zen lanean. Aparteko emakumea zela dio Az-karatek. Gero beraien tailerra ipini zuten Ostetan, eta Mariak eramaten zituenkontuak (haren bi ahizpak ere bertan zebiltzan lanean). 1950ean Industria Zer-ga ordaindu zutenen artean agertzen da Maria Oianguren Jauregi; josteko etabordatzeko tailerra zuela jartzen du, Arruriaga kalean. Oianguren 2000. urteanhil zen, 89 urte zituela. Ikastolan bere ikasle izandakoek eraman zuten hilku-txa bizkarrean, Linazisorok besteak beste. ❖

Page 115: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

1912an jaioa, Bergaran. Gerra aurrean Florita Idarreta Lehen Hezkuntzako mais-tra zen Labe Garaietako eskolan. Idarretatarrak senide asko ziren, eta mutil ba-karra. Familia abertzalekoak ziren, eta Batzokian ibiltzen ziren. Astebukaeretanjoaten zen Flora, gimnasia eta dantzak ikastera. Emakume Batzakoa zen. JuanLuis Bikuñaren Bergarako Batzokia liburuan kontatzen duenez, bazkideen kuo-tak jasotzen ibiltzen zen, etxez etxe, Sole Lizarralderekin batera. Eta euskaraz-ko doktrina erakusten zien umeei, auzoetan.

Gerra hasi zenean, Bergaratik alde egin zuen. Baina orduan ere eman zitueneskolak Florak. 1937ko otsailean Euzko Jaurlaritzako Lehen Hezkuntzako Zu-zendaritza Nagusiak honako agindua eman zuen: Barrikako Udalaren ekimenez,herri horretan sortu berri zuten ikastolan, Goierri izenekoan, irakasletza IdarretaSañudotar Loreren esku uztea. Ikastola hori Euzko Jaurlaritzaren agintepean ze-goen8.

Gero, umeekin batera erbesteratu zen. Pleusle Nech merkatalontzian eramanzituzten Bordelera; espedizioan 500 ume, 20 maistra, garbitzaileak eta 3 apaizzihoazen. Bordeletik Donibane Garazira joan ziren, eta hiru urte egin zituzten han.Irakasle jardun zuen berak (bere ahizpa Asunek ere bai, baina beste herri ba-tean). “Testurik ez genuenez, testurik gabe lan egiten genuen”. Antzerkia ere egi-ten zuten. Bizkaiko eta Gipuzkoako andereñoak zeuden. Batzordea antolatu, etalehendakari izendatu zuten Florita.

Bergarara bueltatu zenean, lanik ez zioten eman Labe Garaietan. Asun ahiz-pa eta biak etxean eskola partikularrak ematen hasi ziren, orduan. Miren Az-karatek errezeloa du Idarreta ahizpek musika eta frantsesa erakusten zutela ge-rraostean. Baina alkateak jakin zuenean, debekatu egin zien. Eta azkenean den-da jarri zuten.

Etxeko negoziora batu zirela dirudi. 1950eko Industria Zerga ordaindu zu-tenen artean, bere bi ahizparen arropa dendak agertzen dira, biak Bidakruze-tan: Pilar Idarretak tela saltzen zuen, kopuru handietan, eta Carmen Idarretakarropa. ❖

114

Lan eta lan, emakumea Bergaran

Florita Idarreta SañudoGerra aurreko maistra

8 Euzkadiko Agintaritzaren egunerokoa. 963. or.

Page 116: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

115

XX. mendearen lehen erdiko bizimodua

❖ Kontxita Maiztegi maistra, bereomenaldia antolatu zuten ikaslee-kin, 1969. urtean. Ezkerretik es-kubira, Maria Paz Alberdi Arribas,Larrañaga Aseginolaza, AngelitaGarmendia Bikuña, GallastegiGantxegi, Kontxita Maiztegi mais-tra, Sol Telleriarte Egidazu, Aran-txa Agirre Azkarate, MariasunPlazaola Gallastegi eta Miren Lon-bide Gisasola. Bergarako Udal Ar-txiboko bilduma, Lorentzo Lasku-rain Gabilondo

Bergaran jaioa zen Kontxita Maiztegi, eta Magisteritza ikasketak egin zituen. Ahiz-pa jostuna zuen, ama bezalaxe, eta aita, berriz, igeltseroa. Kontxita Frontoiko Es-kolako maistra zen (ikus Nesken Ikasketak atala). Eskola hori pribatua zen, nes-kentzat bakarrik. Etxe bakarra zen frontoi inguruan, eta baratzez inguratuta ze-goen.

Barrenetxea-Arando ahizpek gogoan zuten noiz hasi zen eskolak ematen. Ge-rra aurrean. Erretiroa hartu arte jardun zuen. Oso ospe oneko maistra zen. Eu-lalia Elkorok zioenez, oso ondo gertatuta zegoen: “Oso ona zan haura, maistraoso ona. Nik ez dakit zenbat jende pasauko zan handik, eta ondo ikasitta, e! Nerelehengusinak be danak han ibili die, eta nere lagunak be bai. Eta ondo, oso ondoikasi zeben”.

Gerra aurretik ibili zen Luz Telleriarte, eta ostean ere bai, baina klase parti-kularrak hartzen. “Oso irakasle ona zen, baina oso zorrotza. Egia esanda, nikbeldurra nion”. Maria Dolores Peñarentzat, berriz, pertsona maitakorra zen: “Oso

Kontxita MaiztegiFrontoiko Eskolako maistra

❖ Kontxita Maiztegi

Page 117: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

maistra ona zen, oso jatorra”. Frantsesa ere erakusten zion, eskolatik kanpo, bereetxean udan. Peñak urtebete bakarrik egin zuen Frontoiko Eskolan, Gasteize-ra joan zelako ikastera, baina oso gustura ibili zen: “Nik ez nuen Enseñanzarajoan nahi, Kontxitarekin nahi nuen”. Mariasun Plazaolaren iritziz, Maiztegi “osogarratza” zen: “Gauzak ondo erakutsi, eta gaiñera umiei be… exijitzen zeban ondoegindda gauzak. Oso ona”.

60ko hamarkadaren bukaeran omenaldia egin zioten Kontxita Maiztegiri. Ome-naldian bere ikasle askok parte hartu zuten (ikus argazkia). ❖

Jesusa Enekotegi maistrak solfeoa eta pianoa erakusten zituen Bergaran, Bi-dakruzetan. Maistra izan zen Bilboko kontserbatorioan, eta kontzertuak ema-ten zituen. Bergararra jaiotzez, Bilbon bizi izan zen aldi batean, eta gero berri-ro Bergaran. Bilbon egin zituen musika ikasketak. Musika Kontserbatorioa 1920.urtean ireki zuten, eta ez dakigu Enekotegi noiz hasi zen han, baina bai 1925eanbertako ikaslea zela: sari bat irabazi zuen, Migel Arregirekin batera pianoa jo-tzen.

Asuntxi Gallastegik Enekotegirekin prestatu zuen musika karrera; gero Bil-bora joaten zen azterketak egitera. Gallastegirekin batera hainbat neska joatenziren harengana, musika ikastera: Asuntxiren ahizpa, Maria Jesus Inza, Ana MariAzkarate... Baita mutilen bat ere. Enekotegik eskatuta hasi zen musika eskolakematen Gallastegi bera ere (ikus Emakumea eta artea atala eta bulegarien ata-la). ❖

116

Lan eta lan, emakumea Bergaran

Jesusa EnekotegiMusika irakaslea

❖ Jesusa Enekotegi, ezkerrean.

Page 118: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

117

XX. mendearen lehen erdiko bizimodua

Ikasketen atalean aipatu dugun moduan, Maria Victoria Arizmendik eta Lide Mu-jikak akademia jarri zuten Bergaran, 50eko hamarkadan. Gerora, Aranzadi ikas-tolako andereñoak izan ziren biak. Maria Victoria Arizmendi elkarrizketatu duguazterlan hau egiteko, Bergaran. Lide Mujika Donostian bizi da.

Maria Victoria Arizmendi Barrenkalean jaio zen, 1924an. Aita Elgoibarkoa zuen,Untzon baserrikoa, ogibidez biajantea, eta ama Bergarakoa. Zortzi senide ziren.Ume-umetan Ospitaleko Eskolan ibili zen, eta gero Enseñanzan. Hantxe bertankontabilitatea, takigrafia eta mekanografia ikasi zituen, partikular. Batxilerra egi-teko beka eman zioten mojek, ikasteko balio zuelako; Donostian bukatu zuenbatxilerra, eta Valladoliden egin zuen azterketa. Donostian atera zuen Magiste-ritza titulua, bere kontura prestatuta.

Magisteritza amaitu zuenean, ez zuen oposiziorik egin nahi izan, Arabako edobeste nonbaiteko herri txikiren batera bidaliko zuten beldur zelako. Ez zuen he-rritik urrun joan nahi. Etxean hasi zen klaseak ematen, eta gero akademia ja-rri zuen Lide Mujikarekin batera. Ikastola sortu zenean, bertako andereño bihur-tu ziren biak. Ezkondu, eta semea eta alaba izan zituen. ❖

Maria Victoria ArizmendiAkademiako maistra eta ikastolako

andereñoa

❖ Maria Victoria Arizmendi maistra

Page 119: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

1930eko erroldan agertzen direnmaistrak:

- Dionisia Larrañaga Arregi. Ezkon-gabea (1873). Zubietan.

- Angela de Ariznabarreta Oñagoitia(Berriz, 1890). Soraluzeko armaginbatekin ezkondua (40). 3 urte Ber-garan. 13 urteko semea eskolan.Osintxun.

- Maria Aranzabal Gaztelurrutia (19urte, Abadiñon jaioa). Ahizpa Vic-toria modista da, 16 urterekin, etaama alarguna dute. Angiozarren.

- Dolores Gorriti Munarriz (Iruñea,1879). Senarra igeltseroa du (Lo-groño). Semea ere maisua da 20re-kin. Angiozarren.

- Maria Ezpeleta Mugica. 23 urtekoa.Aita alarguna du, okina: Felipe Ez-peleta. Bi langile dituzte okin la-netan. 27 urteko anaia ikastendago eta 31ko alaba ‘sus labores’.Goenbolun.

- Basilisa Navarro Ibarguren (Urre-txu, 1904). 3 urte Bergaran. Elo-rregi auzoan.

- Julita Ramos (Zumarraga, 1875).18 urte Bergaran. 23 urteko nes-kamearekin bizi da Labe Garaie-tako apaiz etxean.

- Cesarea Askasibar. 25 urte. ‘Au-sente’ dago. Anaia ere maisu: Vi-cente Ascasibar, 22 urtekoa. Mi-gelena baserrikoak. Angiozarren.

- Juana Larraza Uribe (Donostia,1908). ‘Transeunte’ moduan dator,urtebete darama Bergaran. Bide-bitartean bizi da, Uberan, MariaGaztelu Lamariano alargunarenetxean.

- Baldomera Ugalde Argarate (1876).Familiako burua. Semea: ManuelUgalde Argarate (txoferra, 32 ur-tekoa. 22 urterekin izandakoa, di-rudienez solteratan). San Loren-tzon.

- Tomasa Laskurain Irizar (Antzuo-la, 1870). 14 urte Bergaran. Fami-liako burua. 2 alaba ditu, 26koaneskame eta 21ekoa jostuna: PilarLopez. San Cristobalen.

1953 eta 1963 urteen bitarteanBergaran erakutsi zuten maistreta-ko batzuk (Bergarako Artxiboa): Ma-ria Cruz Amezaga Gonzalez, MartinaEtxetxipia, Isabel Mendizabal, MariaUgalde Altolagirre, Maria de Valvane-ra Jauregizar, Maria Pilar LonarbideGuridi, Juana Irurtia Lizarraga, MariaAngeles Perez Aldai, Francisca EstebanMolinero, Matea Monje Rodríguez etaMaria del Rosario Curto Sanz.

3.6. Idazkariak, bulegariaketa telefonistak

Datu gutxi dugu gerra aurretik lanto-kietako bulegoetan ziharduten ema-kumeez. Oso gutxi izango ziren nola-nahi ere. Gerraostean gehituz doaz po-liki-poliki. Ehun-fabriketan, Labe Ga-raietan, Udalean, Tabakaleran etabeste hainbat lekutan aurkitzen di-tugu, eta banaka batzuek ardurahandiko lanpostuetan.

Ikasketen atalean aipatu dugunmoduan, neska batzuek bulegoetanhasten ziren lanean, kontabilitatea etamekanografia ikasi ostean. Baina

118

Lan eta lan, emakumea Bergaran

Page 120: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

esango genuke XX. mendea aurrerajoan ahala zabaldu zela joera hori.Ehun-lantegietan oihalgile eta harigi-le moduan bai, baina mende hasieranoso gutxi ziren bulegoetan lan egitenzuten emakumeak. 1930eko errol-dan bulegari bakarra dator, eta etxe-ko negozioan dihardu lanean, teila lan-tegian: 19 urteko Fidela Arregi. MirenAzkaratek dioenez, moja ikastetxeanberak 13 urte zituenean jarri zutenkontabilitatea ikasteko aukera,1942an; aurretik ez zegoen. Horrek ezdu esan nahi eskolatik kanpo ezin ze-nik ikasi, irakasleren batekin, bainabadirudi ez zegoela oso hedatuta.

Telefonistak bai, badatoz erroldan.Bergaran telefono zerbitzua jarri zu-tenetik, 1910eko hamarkadan, egitenzuten lana bertan.

Idazkariak eta bulegariak

Miren Azkaratek dioenez, lehenengo-lehenengo hiru edo lau bakarrik joa-ten ziren bulegoetara lanera, bainagero gehiago. Labe Garaietara, adibi-dez. Asuntxi Gallastegi Labe Garaietan–Zerrajeran- ibili zen bulegari, horre-tarako azterketa bat gaindituta. Mo-jetan ikasi zuen. Kultura orokorra. Me-kanografia ere bai. Bera kontabilita-tearekin hasi zen lanean, 18 urterekin,laguntzaile moduan; 50eko hamar-kadaren hasiera zen. Bulegoan neskadezente izatera iritsi zirela dio, bos-pasei. Don Jose Maria Agirre zuten ar-duradun moduan. Gallastegi hasi ze-nean, Amelia Iza zen han denboragehien zeramatenetako bat; ezkonduazen, eta hiru seme-alabaren ama.

119

XX. mendearen lehen erdiko bizimodua

❖ Labe Garaietako bi bulegari lanean, 40ko hamarkadaren amaieran. Ezker-eskuin,Arantxa Aiastui eta Miren Retegi. Bergarako Udal Artxiboa. Jesus Urkiola Laspiur fondoa

Page 121: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

Arantxa Aiastuik ere bulegoan jar-dun zuen lanean; 16 urterekin hasizen, 1949ko otsailean, Miren Retegi-rekin batera. Labe Garaietako eskolanikasi zuen 14 urtera arte, eta parti-kularretan kontabilitatea, takigrafiaeta mekanografia ikasita hasi zen ze-rrajeran lanean. Aiastuik beraiek bai-no lehen han lanean hasitakoak etaibilitakoak aipatu zizkigun: CarmenOiarbide, Susana Iza, Amelia Iza, Eli-sabete Argarate, Asuntxi Peña, Mila-gros Durana, Maria Angeles de laGranja, Maria Luisa Peña eta Mari SolManso. Ondoren neska gehiago ere ibi-li ziren zerrajerako bulegoetan: MariCarmen Etxeberria, Luz Telleriarte,Lide Oregi... Aiastuik aurre-erretiroahartu arte egin zuen lana, lehenengoBergaran eta gero Arrasaten.

Asuntxi Gallastegik ez daki ziurbere lehen soldata zenbatekoa izanzen: “662 ala 762 pezeta hillian”. Ze-rrajeran ondo irabazten zen. “Urteonak zien”. Ez ziren arduratzen on-dokoak kobratzen zuenaz, eta ez dakigizonezkoek berdin kobratzen zutenala ez; konforme bizi zirela dio. Ha-sieran larunbatetan lana egiten zuten;gero, sábado ingles jarri zuten. Den-borarekin, dena eskuz egitetik maki-na elektrikora pasatu ziren, eta geroordenagailura. 1968an Arrasateraeraman zituzten lanera. Han 7.000 batpezeta irabazten hasi ziren. Grebak ereezagutu zituen Arrasaten, 70eko ha-markadan. Aurretik ez. Gallastegik,bulegoan lana egiteaz gainera, etxeanpiano eskolak ematen zituen (ikusEmakumea eta artea atala).

120

Lan eta lan, emakumea Bergaran

❖ Elisabete Argarate, zerrajerako lan-gilea zenean, 1942. urtean. BergarakoUdal Artxiboa. Toribio Jauregi fondoa

❖ Luz Telleriarte, Miren Retegi eta LideOregi bulegariak 1956. urtean Artxan-dara egindako irteera batean, Delargs in-geniari belgiarrarekin.

Page 122: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

Lasagabaster ehun-lantegian gerraaurretik emakume bakarra zegoenbulegoan: Flora Lasagabaster, lante-giko jabea. Alargunduta zegoen, etalantegiaren martxa gertutik jarrai-tzen zuen; neurri batean gerente lanaere egiten zuen. Bestela, Lasagabas-terrenean -lantegi gehienetan bezala-xe- 50eko hamarkadan hasi zirenemakumeak bulegoan lanean. Anpa-ro Astiazaran izan zen lehenengoa, etaezkondu zenean utzi egin zuen. Go-tzone Aranburu hasi zen geroxeago;hura Txilera joan zen bizitzera, eta ha-ren partez Mertxe Lazkano hasi zen;ezkondu arte ibili zen hura ere. Gerogazteagoak ere sartu ziren: AngelitaElorza, Lourdes Elorza, Maria LuisaGallastegi...

Maria Dolores Peñak Kimika ikas-ketak egin zituen, eta Algodonerako la-borategian hasi zen lanean, 23 bat ur-terekin, 1952an. “Nik, hasi nintzene-an, 10.000 pezeta irabazten nituen, etaoso opor egun gutxi genituen. Meta-lurgia askoz gehiago zen”. Hasieran, la-neko arropa egiten zuten Algodoneran.

Hogei urtean egon zen han lanean,ehunak eta hariak analizatzen. Algo-donerako laborategian zeudenak: “Nie-ves Gallastegi ehundegian zegoen,behean, eta azterketa bat eginda la-borategian hartu zuten”; 38 urte eginzituzten batera lanean. Telen erresis-tentzia neurtzen zuten, eta koloreakateratzen zituzten, produktuak es-kuz nahastuta. Suitzara ere joan zenMaria Dolores Algodoneratik, zuntzeiburuz gehiago ikastera.

“Uste dut Algodoneran hasi nin-tzenean ofizinan bazegoela emaku-meren bat. Bazegoen bat, Maria PilarIñarra… irten egin zen, ezkontzeko.

Gero denda batean egon zen, haurrenarropa denda batean. Eta pena zuenutzi zuelako. Baina orduan irten egi-ten ziren, ez zuten jarraitzen ezkon-duek”, dio Peñak. Purita Etxeberria ereAlgodonerako bulegoan ibili zen lane-an. Lehenengotakoa izan ei zen, or-dura arte bulegoko denak gizonezko-ak zirelako. Beatriz Larrañaga etaMaria Jesus Amutxastegi ere sasoi be-retsuan hasi ziren, 1960. urte ingu-ruan. Mila Beldarrain eta Alustizaahizpa bikiak ere ibili ziren, Maripazbere ahizpa Maria Rosa baino dezen-te geroago. Maripaz Alustizaren ara-bera, bulegoan oso giro ona zegoen; sa-soi hartan gehientsuak neskak zi-ren. “Baina jefiak beti gizonak”. Lour-des Mujika, Mari Sol Astiazaran, LupeOlabarria, Pili Gurrutxaga… horiek ereibili ziren.

Algodonerakoak Tavesan ibili zirengero, ehun-lantegiak elkartu zirenean.“Tavesan, Kontxi sartu zen laborate-gira lanera. Hiru geunden, hiru ema-kume laborategian. Eta kimiko bat ze-goen”. Tavesan aldaketa handiak izanzirela dio Maria Dolores Peñak: “Tek-nologia aldetik… eta indigoa [bakeroa,

121

XX. mendearen lehen erdiko bizimodua

❖ Maripaz Alustiza, 1970ean, Donostiako ta-berna batean, Lourdes Mujikarekin. Bergara-ko Udal Artxiboa. Miguel Angel Elkoroberezibarfondoa. Egilea: Serafin Esnaola

Page 123: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

kolorea da] jarri zuten; horrek salba-tu zuen lantegia”. Modako arroparekinhasi ziren gero, eta koloranteekin.Emakumeak ardura postuetan or-duantxe hasi zirela dio: “Tavesan egonnintzenean, bulegoan bazegoen neskabat zuzendaritzan. Lehen, enkargatudenak gizonezkoak ziren. Asko borro-katu behar izan dugu. Ez zen errazaizan. Demostratu egin behar zenuen”.

Mariasun Plazaola 18 urterekinIdarreta oihal biltegian hasi zen lane-an, 1951. urtean, diruzain moduan,Bidakruzetan. Aramaiotik ekartzenzuten tela, Textil Ibarratik. Bergarakodendetan baino gehiago kanpoan sal-tzen zuten: “Mondrauera, Oñatira bebai, Donostiara be bai”. Biltegi horre-tan bost esku-langile egoten ziren, eta

hiru bulegari: ugazaba, haren arrebaeta Plazaola bera. “Gero etortzen zianbeste mutil batzuk hola kontabilida-dia ta eruatera ”. Lanean hasi aurre-tik, Kontxita Maiztegirekin ikasi zuenhamabost urtera arte. Gero, kontabi-litatea, beste hiru urtez. Mekanogra-fia eta takigrafia ere ikasi zituen Pla-zaolak, baina han ez zuen takigrafia-ren beharrik izan.

Elisabet Agirrezabal 19 urterekinhasi zen lanean, 1938an. IndustriasBeroa lantegian, Aretxabaletan, idaz-kari. Sei aukeratu zituzten azken az-terketarako, eta berak atera zuen ta-kimekanografa postua. “Takigrafa,gehixena takigrafia egitten nabangehixena. Telefonuana bai, aurikula-rrak ipini ta nik takigrafixan hartu ta

122

❖ Emakume taldea, 1935. urtean. Elisabet Agirrezabal dago tartean (koadro argidunblusarekin). Gainerakoak: Elena Loidi, Soledad Jauregi, Miren Azkargorta, Itziar Mu-jika, Caridad Zabala Iñarra, Inazia Etxaniz, Julia Narbaiza, Maria Arregi, Maria Tere-sa Arregi, Maria Teresa Berraondo eta Elisabete Argarate. Bergarako Udal Artxiboa. Kul-tura departamentuko bilduma

Lan eta lan, emakumea Bergaran

Page 124: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

gero traduziñuak egin. Sekretarixamoduan euki niñuen”. Kontuak ereeramaten zituen. Industrias Beroanaluminiozko produktuak egiten ziz-tuzten. “Ejerzitorako elementuak, pla-terak, kantinplorak, basuak, danakegitten giñuzen”.

Agirrezabalek ez du gogoan bere le-hen soldata, baina txikia zela bai. Bu-legoan berdin kobratzen zuten muti-lek eta neskek. Bi mutil eta lau nes-ka zeuden. Edurne Peña aretxabale-tarra zen horietako bat. Beste berga-rar bat ere bazegoen hasieran, bainaGasteizera ezkondu zen. Bulegokodenak joan ziren Donostiara gero.Carrocerias Villar lantegira. 25-27urte inguru zituen. Han haur kotxe-txoak egiten zituzten, aberatsentzat.Bera administrari moduan egon zen,kontabilitatea eramaten; bi enpresakjabe berenak ziren. Maisu baten etxe-an egon zen apopilo, beste bi neska-rekin batera. Bost urte egin zituenhan, eta ondoren Bergaran eskaini zio-ten lana, Vergara Textil ehun-lantegi-ko kudeatzaile bezala. Bergarako lehenemakume gerentea da (ikus Agirreza-balen fitxa, 127. orrian).

Movilla ehun-lantegian badirudi ezzela emakumezkorik egon bulegoetan60ko hamarkadara arte: Esperanza etaOdis Rodriguez ahizpak hasi zirenarte. Nere Mujikak eta Sarita Calvok,berriz, Mayc-eko bulegoan egin zutenlana; baita Manso abizeneko batekere. Nerek frantsesa ere erakustenzuen etxean; Frantzian egondakoa zen.

Udaletxean, Maria Gisasola etaMaritxu Erdabide ibili ziren lanean,administrari moduan. Antza denez, ge-rraostean hasi ziren lan horretan.

Asuntxi Gallastegik dioenez, bere au-rreko belaunaldikoak ziren, bere ize-baren adinekoak.

Gallastegiren lagun batek, IsabelAperribaik, errejistroan egiten zuenlan, eta etxean ere bai, Aperribainekoenpresan. Elementalean, berriz, idaz-karitzan Begoña Larrañaga eta bereahizpa egon ziren lanean, eta geroago,Pili Amutxastegi ere bai.

Telefonistak

Goiko plazan zegoen telefono zentra-la. Mizpildiko hasieran zuten lokala.Gipuzkoan, Foru Aldundiak izan zuentelefonoen esleipena, 1908tik 1950.urtera arte. 1910ean jarri zuen abiantelefono-zerbitzua. 1921erako 190langile zituen, eta 1.000 biztanlekoabonatu kopurua 15ekoa zen. Abo-natuek telefono aparatua zuten etxe-an, baina telefono aparatuen arteankomunikazioa ezartzeko, telefonistakbeharrezkoak ziren. Izan ere, abona-tu bakoitza linea baten bidez zegoen lo-tuta koadro konmutadorera, eta tele-fonistek lotzen zituzten lineak, es-kuz.

Telefonista lana emakumeek eginzuten hasieratik. Telefonista lanpostualortzeko azterketa batzuk gainditubehar ziren; bertan, gaztelaniaz etaeuskaraz irakurketa eta idazketa pro-bak egin behar zituzten, eta aritmeti-kako problemak ebatzi. Denborarekin,geografia jakitea ere eskatu zieten. Gi-puzkoan 1909an egin zuten lehendeialdia, eta aurkeztu ziren 102 ema-kumeetatik 69k gainditu zuten azter-keta9.

123

XX. mendearen lehen erdiko bizimodua

9 Telefonistei buruzko informazio gehiena webgune honetatik atera dugu: www.aintzinakolan-bideak.net

Page 125: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

Dei eskaria sarearen ahalmena bai-no handiagoa izaten zen, eta, atzerapenhandiak egoten zirenez, abonatuekerreklamazioak egitea ohikoa zen. Be-raz, sasoi hartako telefonistek pazien-tzia handia izan behar zuten. Gainera,telefonistak telegrafiaz eta telefone-ma-zerbitzuaz ere arduratzen ziren: be-zeroek eskatutako mezuak idatzi, etataldeko norbaitek oharrak hartzailea-ren etxera eramaten zituen. Telefonis-tek abonatuen arteko elkarrizketakentzuteko aukera zuten, eta sekretuprofesionala gorde behar zuten.

Telefonistena estimatutako lanazen, eta nahiko ondo irabazten zuten:1930eko hamarkadaren hasieran, ar-duradunek hileko 300 pezeta irabaz-

ten zuten, bigarren mailako telefonis-tek 250 pezeta eta hirugarrenekoek150 pezeta. Lantegietako ehungileek,berriz, 120 pezeta inguru irabazten zu-ten. Telefonoa automatizatzen joan zenneurrian, eskuzko zentralak desager-tzen joan ziren, eta horiekin batera bai-ta telefonistak ere.

Asuntxi Uribesalgok gogoan duBergarako telefonistak zein ziren:Margarita Landa, Pepita Biain... Agus-tina eta Eladia Ibarzabal ahizpak zirenburuak. Laupabost zirela dio, etahandik hartu zutela erretiroa. Konfe-rentziak izaten ziren, eta lokutorioakzeuden. Uribesalgok ez du uste tele-fonistek herritik kanpo ikasketa be-rezirik egingo zutenik, postua lortze-

124

❖ Telefonista taldea, lanean, 20ko hamarkadan. Ez da Bergarako zentrala, baina an-tzekoa izango zen seguruenez. Telefonica Fundazioa

Lan eta lan, emakumea Bergaran

Page 126: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

ko. Asuntxi Gallastegi ere Pepita Biai-nekin akordatzen da. Berak ezagutu-tako telefonista denak emakumeak zi-ren.

1930. urteko erroldan sei emaku-me telefonista datoz:

- Luisa Altolagirre Garai, 22 urtekoa.Aretxabaletakoa, 13 urte darama-tza Bergaran; ama alargunarekinbizi zen, Artekalen.

- Eladia (41) eta Agustina (35) Ibar-zabal Irigoien. Ezkongabeak. Anaia-rekin eta izeba ezkongabe batekinbizi ziren, Mizpildin.

- Anparo Larrea Ormazabal, 25 ur-tekoa. Zegamakoa, 6 urte zerama-tzan Bergaran. Lasa hotelean bizizen.

- Luisa Urtube Ercilla. 27 urtekoa.Arrasatekoa, 3 urte zeramatzanBergaran. Lasa hotelean bizi zen.

- Margarita Landa. 32 urte. Berga-rakoa. Ama alargunaren eta anaia-rekin bizi zen, Bidakruzetan.

Gizonezko telefonista bat ere age-ri da erroldan: Marcelino Gallastegi, 23urtekoa. Bidakruzetan bizi zen hauere.

Emakumeak ardura postuetan

Lucia Farrasek osabaren torloju eta il-tze lantegian egin zuen lana: Floren-tino Laskurain Eibar-Txikiren taile-rrean. Lucia zen negozioaz arduratzenzena, administratzailea. 18 urterekinhasi zen lanean, bat-batean aita hil zi-tzaielako, eta etxean diru beharra zu-telako. Une hartan, 1944an, Idazka-ritza ikasten ari zen Gasteizen. Me-

kanografia ere ikasi zuen, Bergaran.38 urtez egin zuen lan fabrikan,1979an itxi zuten arte. Bederatzi urtefalta zitzaizkion erretiro adinera hel-tzeko; 53 urte zituen, adin txarrabeste lan bat bilatzeko. Hogei langileizatera heldu ziren, eta bera zen ema-kume bakarra.

Aipatu dugu Elisabet Agirrezabalere: Vergara Textileko enpresa kude-atzailea izan zen. Edurne Aranzabalere enpresa kudeatzailea izan zen; ha-ren kasuan, enpresa etxekoa zen.Ugazabaren alaba zen. Eta Flora La-gasabaster: alargundu zenetik Lasa-gabaster ehun-lantegiko jabea zena,kudeatzaile lanetan aritu zen aldi ba-tez. Bestetik, aipatzekoa da Luz Te-lleriarte Ariznoa Hoteleko arduradunaizan zela.

Luz Telleriartek dioenez, frontoikoarduradunak Doña Regina GabilondoGarate (1899an jaioa) eta haren se-narra –Tiburcio Gabilondo- ziren 40-50eko hamarkadetan. “Emakume ez-kondua zen, oso ezaguna herrian.Karakter handia zeukan. “Regina Ma-

125

XX. mendearen lehen erdiko bizimodua

❖ Lucia Farras, 2013an lan honetara-ko egindako elkarrizketan.

Page 127: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

126

Lan eta lan, emakumea Bergaran

❖ Regina Gabilondo frontoiko ardura-duna zen, Tiburcio Gabilondo senarra-rekin batera. Bergarako Udal Artxiboa. To-ribio Jauregi fondoa

❖ Regina Gabilondo frontoian, ikusleen artean, 1944ko martxoan. Betaurreko ilunakdaramatzan emakumearen, Glori Gisasolaren, aldamenean dago eta senarra dauka ez-kerraldean. Bergarako Udal Artxiboa. Toribio Jauregi fondoa

traka” deitzen zioten. Asko balio zue-la uste dut. Esaten zuten bera zeladena mugitzen zuena. Laguntzaileakizango zituela pentsatzen dut”. Gabi-londonesia ere deitzen zioten.

Page 128: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

San Antonio auzoan jaioa, 1919. urtean, sei anai-arrebatatik gazteena zen. Hiruurte zituenean ama hil zitzaion, eta bere hiru ahizpek, bera baino askoz zaha-rragoak, egiten zuten amaren lana. Mimatu egiten zuten, baina errieta ere egi-ten zioten. Mojetan ikasi zuen sei urtetik hamabostera bitartean. 19 urterekin,Elisabet Aretxabaletako Industrias Beroa lantegiko bulegoan hasi zen idazkarilanetan. Ondoren, Donostian egin zituen bost urte, administrari gisa. Eta Ver-gara Textil ehun-lantegiko kudeatzaile bezala bueltatu zen Bergarara. Herrikolehen emakumezko enpresa-kudeatzailea izan zen.

Aparteko emakumea da Agirrezabal, bere garairako oso aurreratua. 19 ur-terekin motoan joaten zen Aretxabaletara, mobylette batean. Eta ondoren autoaerosi zuen. Symca 1000. Donostian atera zuen gidabaimena. Garai hartan Ber-garan emakume gidari bakarra zela uste du. Ausarta zela esaten zioten, eta “Nu-bolari” deitzen zioten, orduko auto-karreretako idolo italiarraren izenez. “Hon-bre, beste iñor ez zebilen, neu bakarrik“.

Enpresa kudeatzaile moduan zituen lanak aipatzen ditu Agirrezabalek: “Es-kubide guztiak neuzkan, jentia hartzeko, botatzeko, gauzak ekartzeko, sartze-ko… danerako. Eskubide dana”. Makina bat buelta eman zituen Azkoitira, ma-terial bila, bere kotxearekin. Haria handik ekartzen baitzuten.

Ehun-lantegia konfekzio tailer batekin zegoen lotuta: Confecciones Vascas.“Bat zien. Han erropak egitten zien. Guk telia egin, ta han erropak egin, ta geroasko eruaten giñuzen Santa Agedara, han josi ta plantxau ta egitteko, lana emu-tearren Santa Agedakuei”. Bera joaten zen Arrasatera, kotxea telaz beteta, jos-teko. “Harek gustora hartzen zeben, klaro, lana zeuken eta bittartian pagua. Ze-oze, ingreso bat”.

Bera kudeatzaile lanetan hasi zenean, Vergara Textilen 30 langile zeuden. Eta50 bat izatera iritsi ziren. Gehienak gizonak ziren. Ehundegian emakumeak ere

127

XX. mendearen lehen erdiko bizimodua

Elisabet AgirrezabalEnpresa kudeatzailea

❖ Elisabet Agirrezabalen gaztetako erretratua.

Page 129: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

bazeuden. Bulegoan bi gizon zeuden; beste denak emakumeak ziren. Berak biemakume hartu zituen bulegoan, eta bere iloba ere bai, Jose Antonio. Kontxi Ilar-duia eta Gloria Perez berarekin egon ziren lanean; Martin Arriaranen alargunazen Perez. “Eta danak langiliak, benetan langiliak“. Emakumeek gizakumeek bai-no errendimendu hobea zutela dio, bai bulegoan eta bai tailerrean. “Gertuago zeuanlana egitteko. Fiñagua askoz be, bai“. Emakumea izateagatik gutxiago kobratzenzuela uste du. “Beti gutxiao. Hori izan bazan gizakumia beti gehixao irabazikozeban. Holaxe da. Hori egixa da“.

Enpresa kudeatzaile lana ez zen erraza. Bera lanean hasi eta gutxira, grebaegin zuten langileek. Egun osokoa. Labe Garaietan bezala kobratu nahi zuten.Bulegora joaten ziren eskabideekin, baina ezin zieten eman. Zorrak zituzten ban-kuekin. Sindikatuek artean ez zuten indarrik. Legeak gaizki ipinita zeudela dio;langileek ez zuten irabazten zutena kotizatzen. Berak aurre egin zion zuzenda-ritzari, lantegian hori jartzeko.

Urte txarrak ere izan zituzten, kredituak ordaindu ezinda. Bankuekin zituz-ten zor denak kitatu zituen, makina batzuk salduta. “Azkenengo zentimorainopagau neban. Makinak saldu, nagusixei esan notsen: ‘Hauxe egin biha da’. Zo-rrak pagau ta gero trankil geldittu. Ezebe barik? Ba ezebe barik“. Lantegi asko-tan bankuei zorrak ordaindu gabe geratu zirela dio. “Eta eurak diruakin. Ni ez,ni geldittu nitzan ezebe barik! Lurra behian eta zerua goixan, baina trankil“. ❖

128

Lan eta lan, emakumea Bergaran

Page 130: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

Espezializazioa lanean

Lan espezializatuetan emakumeakere hasi ziren lanean gutxinaka. Ehun-gintzako langileen atalean, Maria Do-lores Peña aipatu dugu: Kimikari mo-duan jardun zuen Algodonerako la-borategian.

Maripaz Alustiza Bergarako Gene-ral Mecánican ibili zen lanean, deli-

neante bezala, 13 urtean (Arrasatenegin zituen azken bi urteak, Fagele-tron). Eskuz marrazten zituzten pie-zak. Hamar bat delineante zeuden, etahorietatik bi neska, Osintxuko MariaJesus Epelde eta bera. 60-70eko ha-markadetatik aurrera, lan aukerakugaritu egin ziren emakumeentzat, etahauxe da horren adibideetako bat.Ikasketen atalean aipatu bezala, Alus-

129

XX. mendearen lehen erdiko bizimodua

Tomasita Zabaleta Larrañaga Emakume kooperatibista

Tomasita Zabaleta (1932-2004) Arane Erreka auzoko Ugabide baserrian jaio zen.Mariaren Lagundian ikasi zuen hamalau urte arte. Gero Iruñan ibili zen esku-lan ikasketak egiten. Ondoren, Donostian ebakitzen eta josten ikasi zuen. Fa-gor Kooperatiban egin zuen lan bere bizitza osoan. Ardura-karguak izan zituenadministrazioan, pertsonal arloan.

Trantsizio garaian Bergaran berebiziko garrantzia izan zuen “Promoción Cul-tural” kultura-elkarteko idazkaria izan zen. Azken urteetan, Bergarako Zahar etxe-ko lehendakaria izan zen, eta aldi berean Gipuzkoako jubilatuen ordezkaria ForuAldundiaren aurrean. 2005ean Foru Aldundiak Tomasa Zabaleta Saria konbo-katu zuen omenaldi gisa; Oñatiko zahar etxeak irabazi zuen. ❖

Page 131: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

tizak Lanbide Heziketa ikasi zuenArrasaten, delineante izateko. Ma-rrazketa ikasketak ere egin zituen, etamargolaria da (ikus Emakumea eta Ar-tea atala). Algodoneran osatu zuenbere lan-bizitza gehiena.

Bulegarien lan baldintzak

Asuntxi Gallastegi eta haren bulego-kideek Labe Garaietan hamar egunopor izaten zituzten urte osoan, 50kohamarkadan. Ez ziren inora joaten.Ondarroara batzuetan, Saturrarane-ra. Beste batzuek, “oso aurreratuak”zirenak, Kataluniara joaten zirela dio,Sitgesera: Manso ahizpak, Luz Telle-riarte...

Hasieran, lantegi guztietan egitenzuten lana larunbatetan. Algodoneranere bai. “Ostegun Santuan ere lanerajoaten ginen goizez, eta sanmartziale-tan inbentarioa egiten genuen. Egundena han pasatzen genuen. Ogitarte-ko bat ematen ziguten, eta hantxe ego-ten ginen goizeko zortzietatik arra-tsaldeko zortziak arte. Eta hori ez ge-nuen kobratzen. Bestela aberatsakizango ginen!”, dio barrez Maria Do-lores Peñak. “Ordutegia bagenuen,baina geratu behar baginen ba… Nikuste dut gauzak ikusteko modua des-berdina zela. Gure fabrika izango ba-litz bezala egiten genuen lana. Ni osogustura egon nintzen han”.

Lucia Farrasen arabera, hama-bost opor egun bakarrik zuten: abuz-tuaren 15etik 30era. Industrias Be-roan, Elisabet Agirrezabalek eta berebulegokideek ere hamabost egunekooporrak zituzten, eta gainerako langi-leek zortzi bakarrik.

Agirrezabalek dioenez, lehen, tai-lerrean emakumeek eta gizonezkoek ezzuten berdin kobratzen; emakumeekgutxiago, baina bulegoan ez. Berakudeatzaile lanetan hasi zenerako,1945 ingururako, berdin irabazten zu-tela dio. Lucia Farrasek uste du ez zue-la kobratzen bere lanpostuari zegokionsoldata. Ardura handiko lana zuen.Nagusien senide izateak ez zuen ho-rretan asko laguntzen.

Tavesan, hasiera gogorra izan zeladio Peñak: banaketa handia egonzen, eta giro txarra. “Tavesara joan gi-nenean eta LAB sartu zenean, solda-ta igoera izan genuen; ni asko kexatunintzen sindikatuekin, baina egia dalehen ez genituen gauza batzuk lortugenituela”. Aurretik, Algodoneran “ezzegoen sindikaturik eta ezer; sindika-tu bertikala esaten ziotena zegoen: je-feak esaten zuena, eta listo!”.

3.7. Merkatariak, tabernariak eta negozioarduradunak

Negozioak (dendak, jatetxeak, taber-nak, tailerrak, lantegiak…) gizonezkoenizenean zeuden normalean. Erroldetaneta dokumentuetan argi ikusten da. Ez-kongabeak eta alargunak dira negozio-en buru agertzen diren emakume ba-karretakoak. Horrek ez du esan nahidendetan, taberna eta jatetxeetan ema-kumerik ez zegoenik: familiako nego-zioetan, emakumeak gizonak beste egi-ten zuen lana. Are gehiago: batzuetanemakumeak ziren arduradunak, inon-go paperetan ez agertu arren.

130

Lan eta lan, emakumea Bergaran

Page 132: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

Industria eta Merkataritza Zergaordaintzen zuten herritarren artean,1938an % 7,8 ziren emakumezkoak:444 lagunetik 35. Horietako 8 alar-gunak ziren; kasu batzuetan, ema-kumearen izena ere ez dator zerren-dan: “Vda. de Pablo Ugalde” agertzenda, edo “Vda. de Jose Unzurrunzaga”.1950eko sarreretan, berriz, emaku-mezko kopurua pixka bat handiagoada: %13 dira. 544tik 71. Alargunak bidira. Emakume gehienak merkatari-tzarekin lotuta agertzen dira.

Merkatariak eta dendariak

Jostunen atalean aipatu ditugu kon-fekzio tailer batzuk. Tela dendak erebazeuden. Asuntxi Uribesalgoren ara-bera, Bergarako tela denda nagusiakUgalde (Txaranekoa), Aranzabal eta

131

XX. mendearen lehen erdiko bizimodua

❖ Emakume taldea mendian. Behekoilaran eskumatik lehenengoa Maria Do-lores Ugalde ‘Txara’ da. Bergarako UdalArtxiboa. Toribio Jauregi fondoa

❖ Miren Azkarate lagunekin Gorlan, 14 urterekin; astoaren gainean dagoena da. Ber-garako Udal Artxiboa. Toribio Jauregi fondoa

Page 133: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

Maer ziren. Zaharrena Txaranekoazela zioen Eulalia Elkorok. Dolo-res/Lolita Ugalde “Txara” alarguna zenarduraduna. Ehungintzarekin lotuta-ko negozioetan batzuetan emakume-ak zeudela arduran, hori dio AsuntxiUribesalgok: “Txaranekoak emaku-miak zien, Aranzabalenekuak be bai”.Aranzabal ehun-lantegiko alaba batek,Ixiar Aranzabalek, tela denda zeukanZubietan.

Florita Izuskizak gogoan du Ba-rrenkaleko arropa denda bat, ema-kumeak egoten zirena: “Hor ezkinandago floristerixia, hor ezkinan egon zankamiserixa bat. Gisasola aiztak zien”.Elisabet Agirrezabalek, berriz, Aiastuiahizpak aipatzen ditu: telak saltzen zi-tuzten, baita perfumeak ere, Bida-kruzetan. Melitonenekoak mertzeriazeukala dio Miren Azkaratek. Berahara joaten zela hari bila. “Bere gizo-nak ikatza saltzen zeban kalez kale,eta andria egoten zan dendan”. EtaMujikaneko tela denda ere emakumebatek zeramala, “Mujikaneko alargu-nak”.

Martina Agirre Trapuk tela dendazeukan Bidakruzetan, Patxi Berraon-doren esanetan. Gracian arropa den-

dan ere emakume bat egoten zen, etaFelisa Zubikuak mertzeria zeukan, Ba-rrenkalean.

Miren Azkarateren amak ere teladenda jarri zuen alargundu zenean. Ezzitzaion pentsiorik geratu, eta zerbaitegin beharko. Mirenek laguntzen ziondendan, 14 urterekin (ikus 131. orri-ko argazkia). Alaba zaharrena zen. Ba-rrenkalean jarri zuten denda; oso txi-kia zen, eta ez zuen izenik. Tela erosieta saldu egiten zuten, gerraostean zai-la zelako tela lortzea. Durango aldetikjoaten zitzaizkien erostera, gero base-rrietan saltzeko. Denda utzi zutenean,jostun lanetan hasi zen Miren.

Emakume asko daude Bergaranbizitza osoa dendan lanean pasa du-tenak. Eulalia Elkoro zen horietakobat. Masterreka kaleko janari dendanegon zen beti, 30. zenbakian. Gazte-txotan Otazua ehundegian lan eginzuen, 30eko hamarkadan, eta gero betidendan. Petra Juaristik ere bizitzaosoa eman zuen dendan, San Pedrokaleko ferreterian. “Erratzuneko den-dan” denetik saltzen zuten. Senarra-ren osabarena zen, eta Petrak lagun-du egiten zion. Gero, denda bere eskugeratu zen. Eta puntura arte egon dahan, 90 urte bete arte. Lan honetara-ko elkarrizketatu eta hilabete gutxirahil zen, 95 urterekin.

Marta Arizabaleta Bolintxok ere ja-nari denda zeukan, Artekalen. MirenAzkaratek bere izebaren berri emandigu: Jesusa Azkarate. Hark ere janaridenda eduki zuen, Masterrekan; ardoaere saltzen zuten. ‘Galtzairunekuak’esaten zieten. Senarra representanteazen, eta emazteak zuen dendaren ar-dura. “Dendia egoten zan egun guztianzabalik. Erozein ordutan jentia etor-

132

Lan eta lan, emakumea Bergaran

❖ Petra Juaristi, 2013an lan honetara-ko egindako elkarrizketan.

Page 134: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

tzen zan hara”. Beheko solairuan zu-ten sukaldea, eta logela batzuek erebai. Beti gertu egoteko. “Bi sarrerazeuzkan. Eta harek taberna ikutuabeti izan zeban, zegaittik han tertuli-xak egitten zien atsaldian. Emaku-mienak, e! Etortzen zien hango aman-dre bat, bestelako itsu bat… han bra-serua ipintzen zeben aurrian, eta neretia horrek atenditzen zeban dendiabertatik. Dana zan bat, dendia eta gerosala hori, eta gero sukaldia eta bue-no… baina dendarixa izan zan tia. TiaJesusa, Azkarate. Hori be izan zanemakumia, lanian segidu zebana hilarte”.

Azkaratek dioenez, euren etxe az-piko estankoko arduraduna RufinaLarrañaga zen, Jose Mari Berastegirenalarguna. Eraikin osoa zen Rufinare-na. Gasolindegia ere bazegoen, zinemaaurrean, eta Rufinak eramaten zuenhura ere. Antza denez, gerraosteankendu egin zioten, gerra irabazi zute-nen tartekoei emateko. Anastasi Zan-gituk ere estankoa izan zuen, baina ge-roago.

Luzio Urzelairen amak janari den-da zeukan Osintxun: Maria GantxegiLastur Goikoa baserrikoa zen, Debapartekoa, jostun lanetan ere ibilia. So-raluzeko Miren Osa ere denda horre-tan egon zen lanean aldi batean, Lu-ziorekin ezkondu eta gero.

Patxi Berraondoren arabera, An-gelita Albisuak, Juanito Otaegiren(Anbrosionekoa) alargunak, janaridenda zeukan. Eta Soarte janari den-dan bi ahizpa ezkongabe egoten ziren,San Pedro kalean: Pantxika eta Maria.Ospiziokoak ziren, eta Soarte andre-ak -ezkongabea eta dendaren jabea-bere kargu hartu zituen. La Riojana

fruta dendan Mila Mazorriagaren amaegoten zen, Ibarrola. Miren Lizarraldekere okindegi batean egin zuen lana, etagero dendan, senarrarekin.

Asuntxi Gallastegiren ama etxekodendan egoten zen, Barrenkalean.Eta izebak (aitaren arrebak) Zapata-rikoan, hango dendan. Baina negoziogehienetan arduradunak gizonezkoakzirela dio Gallastegik. Baita Zapatari-koan bertan ere. Gizonik ez zenean, or-duan geratzen ei zen negozioa ema-kumeen esku. “Mugertzako dendan,emakumia egon zan gero, alargunduzanian”.

Askotan, senar-emazteak egoten zi-ren dendan. Mujika ferreterian, adi-bidez, Ageda eta haren senarra, Emi-lio Mujika, egoten zirela zioen JuanaMaiztegik. “Han Bidekrutzian dao,baina orduan zan Barrenkalian. Urteaskuan egon ziran horren gurasuak.Gurasuen gurasuak”.

Alarguntzean, emakumeek baka-rrik segitzen zuten negozioan, seme-alaben laguntzarekin. Alargun asko ai-patu dizkigute: Galarreta zapata den-dako andrea (Vinicio Berasategirenalarguna), Padarranekoa zapata den-dakoa (Jesus Egizabalen alarguna),Ena perfume dendakoa (Solanarenalarguna)… Informatzaileek ez zutenemakume horien izen-abizenik gogo-ratzen; senarrenak bai, ordea. Ema-kumeen bigarren mailakotasunarenadierazgarri dela esango genuke.

Luisa Agirrezabalek, Luis Payrosenamak, alargundu zenean denda jarrizuen San Pedro kalean: ”Merceria Mo-derna” izenekoa. Gero, tindategien ata-lean aipatu dugun moduan, Margolatindategiaren denda kudeatu zuen.

133

XX. mendearen lehen erdiko bizimodua

Page 135: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

Angelita Torrek bitxidenda-erloju-tegia zeukan; ezkongabea zen. MariaDolores Peñaren amonak –aitarenamak- alpargata negozioa eduki zuenBarrenkalean, 7 zenbakian: “Oso ekin-tzailea zen”; senarra telegrafista zuen.

1944. urtean, Kontxita eta BlasUgalderen ama egunkariak saltzenhasi zen plazako kioskoan. Alberdizuen abizena, eta Urretxutik Bergararalanera etorritakoa zen. Seme-alabeklaguntzen zioten egunkariak banatzen.Kontxita Ugalde alaba erretiroa hartuarte ibili zen lan horretan, egunkariaksaltzen.

Denda batzuetan eta tailer txikie-tan (konfekziokoak, adibidez) ere ba-natzaileak egoten ziren. Neska gazte-ak izaten ziren sarritan. 1930ekoerroldan bakarra topatu dugu: Con-suelo Arregi Jauregi. Bere ama jostu-na zen (Isabel Jauregi, 54 urtekoa); Bi-dakruzetan bizi ziren.

1938an Industria eta MerkataritzaZerga ordaindu zutenen zerrendan,arropa eta tela saltzen zuten hirusaltokitan agertzen dira emakumez-koak. Hirurak ere alargunak dira,eta senarrei erreferentzia eginez datoz,ez euren izen-abizenekin: Pablo Ugal-de Beitiaren alarguna, Bidakruzetan;Jose Unzurrunzagaren alarguna, Kon-benio kalean, eta Fernandez Martine-zen alarguna, San Antonion. Isabel Al-berdi Askasibarrek mertzeria (joskin-tza denda) zeukan Iturrikoan.

1938an Luisa Agirrezabal Arresekdrogeria zeukan San Pedro kalean. Ale-jandra Gantxegi Segarrak eta DoloresLarrañaga Alberdik buztinezko piezaksaltzen zituzten, biek ere Barrenkale-an. Nicolasa San Martin Pildainek za-patak saltzen zituen San Pedro kalean,

eta baita jatekoak ere (urdaia). Merkatuplazan, bi arrain-saltzailek zuten pos-tua: Manuela Blazquez Jimenezek etaElena de Pedro Piñerok.

1950eko Industria eta Merkatari-tza Zergaren sarreretan, ikusten daehungintzarekin lotutako negozioakugaritu egin zirela Bergaran. Arropaeta tela saltzen zuten denda eta tailermordoa datoz. Eta askotan emaku-meak ziren arduradunak. CarmenIdarreta Sañudok, adibidez, egindakoarropa saltzen zuen. Baita Josefa Ga-ritano Azkarate-Askasuak (Ugalde-ren alarguna) ere: alkandorak. Biek Bi-dakruzetan. Eta Francisca Telleriarte

134

❖ Adineko emakume bat bertso paperakedo aldizkariak saltzen. Ez dirudi Ber-gara denik, baina inguruko herriren ba-tean izan behar du. Bergarako Udal Ar-txiboa. Toribio Jauregi fondoa

Lan eta lan, emakumea Bergaran

Page 136: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

Alvarezek ere bai, Zubietan. Besteaskok ehunarekin egiten zuten nego-zioa: San Pedro kalean Maxima Mon-dragon Albisuk eta Luisa AgirrezabalArresek; Masterrekan, Maria Amena-barrek eta Celia Zabalajauregik; Zu-biaurren, Josefa Urkijo Kortazarrek;Zubietan, Itziar Aranzabal Urkizuk; etaBidakruzetan, Angela Marco Gantxe-gik. Gehienek kantitate txikian saltzenzituzten telak, baina ez denek: agiria-ren arabera, Pilar Idarreta Sañudok “alpor mayor” saltzen zuen Bidakruzetan.

Hiru mertzeria ageri dira emaku-meen esku urte horretan. Bi Barren-kalean: Salvadora Azkarate Jauregi etaFelisa Elkoro-berezibar Maiztegi dirasaltzaileak. Eta beste bat Artekalen,Ana Maria Gallastegi Zubiaurrerena.San Antonion, Maria Aranzabal Arze-lusek zakuak, zorroak eta tela latzaksaltzen zituen.

Emakumeen ardurapeko janaridendak ere ugari dira 1950ean: Arru-

riaga kalean, Valeriana Zubeldia Za-baleta; Zubiaurren, Sabina GaritanoIñurrategi, Maria Isabel Otaño Tartas,Rufina Agirrebeña Pildain, Lucia Ba-leztena Nazabal eta Asunción Galar-za Zubiaurre; San Pedro kalean, Fran-cisca Lizarralde Alberdi eta Jacinta Al-beniz Barragan; Zubietan, MarinaBarrenetxea-Arando Azkargorta; Mas-terrekan, Carmen Etxebarria Iglesias;San Lorentzon, Isadora UnamunoIbarzabal eta Aurora Arzelus Arrua-barrena (ardoa). Merkatu Plazan Can-dida Larrañaga Egiak harategia zeu-kan. Eta sei ziren hantxe bertan arrai-na saltzeko postua zuten emakume-ak (ikus arrain-saltzaileen atala).

Bestelako denda eta tailerretanere agertzen da emakumerik zerrendahorretan. Bi dira zapatak saltzen di-tuztenak: Zubietan Juana Iturricasti-llo, eta Bidakruzetan Venancia SanMartin Pildain, Lonbideren alarguna.San Pedron erloju denda bat dago:

135

❖ Janari denda tradizionala, 1990ean. Divina da dendaria. Bergarako Udal Artxiboa. B.K.E.fondoa, Ariz-ondo

XX. mendearen lehen erdiko bizimodua

Page 137: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

Justa Mugerza Osororena. CatalinaCamacho Jauregik drogeria zeukanBidakruzetan. Buztinezko ontziteriasaltzen zuten hiru emakume zeuden:Dolores Cano Encuentra, AlejandraGantxegi Legarra eta Dolores Larra-ñaga Alberdi. Sabina Muñagorri Ga-raiarrek, berriz, liburuak saltzen zi-tuen, Bidakruzetan.

Tabernak, jatetxeak eta gozotegiak

Dendetan bezala, asko dira Bergara-ko taberna eta jatetxeetan lan egin-dako emakumeak (ikus Hotelak etaapopilo-etxeak atala ere). Familiakonegozioan lan egin dutenak aipatukoditugu batez ere. Eulalia Elkorok zio-enez, Infernukua, betiko tabernetakobat (1890ean irekia), orain dutenenamandreak zeukan lehen. “Ama Ni-

kolasa zen eta bestia Matilde izangozan. Oso famosua izan da betik, e”. Mi-ren Azkarateren arabera, gero Infer-nukuan andre-gizonak egoten ziren.Zurrutean, berriz, dena gizonak. “Ba-rruan, fregadera inguruan emaku-miak. Sukaldian ta“.

Zubietako Arando taberna-dendaere antzinakoa eta ezaguna zen. “Ba-tzoki Txikixa” deitzen zioten, abertza-leen bilgune zelako. Jende asko ibil-tzen zen bietan. Txikiteoan, eta jatenere bai; Arandon bazkaltzen ematenzuten, Infernukuan afaltzen.

Barrenetxea-Arando ahizpak Aran-do tabernan ibili ziren lanean. Osa-baren taberna zen. Mariñe Barrene-txea-Arando osaba-izebekin bizi zen,haiek ez baitzuten seme-alabarik. Ma-riñe (1917an jaioa) eta Erritxe(1924koa) ahizpek 13 urte arte moje-

136

❖ Gizon taldea bazkaltzen eta zerbitzariarekin hizketan. Bergarako Udal Artxiboko bil-duma, Luis Ezenarro Arregi

Lan eta lan, emakumea Bergaran

Page 138: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

tan ikasi zuten. Normala zen gero par-tikularrak hartzea, 14-15 urterarte,baina beraiek ez ziren ibili, etxean be-har zituztelako. “Errekauak egittekoeta tabernarako be, badakizu, neskakoskorra komeni…”. Mariñeri esatenziotena: “Hik baiño gutxiau ikasittaetara jonau bizimodua, eta ondo jan!”.

Zumelaga jatetxea 1943an ireki zu-ten Josefa Azkarateaskasua eta Mar-tin Zumelaga andra-gizonek, San An-tonion. 1972an, Anttoni Zumelagaalabak eta Jesus Arrese-Igorrek za-baldu zuten jatetxe berria, aurrekoazegoen tokitik metro gutxira eta izenberarekin.

Asuntxi Gallastegik dioenez, Kan-poseneko tabernan emakume bat ego-ten zen. Bazkariak eta meriendakematen zituzten. Tabernetan laneanibili diren emakume gehiago: Guria ta-bernako Isabel Gurrutxaga, Anttoni ta-bernako Anttoni Txintxurreta, Gaspartabernako Anttoni Arregi, Bar LaUnioneko Eustakia Telleria eta Ange-lita Mujika ama-alabak, Zabala ta-bernakoak… Suinaga ahizpek ere ta-berna zuten Artekalen, eta Angeles La-rrañagak kale horretan zegoen bode-goi batean egiten zuen lana.

Miren Azkarateren arabera, taber-na askotan senar-emazteak egoten zi-ren lanean. Itsasmendinekoa eta Etxa-guenekoa aipatzen ditu. Etxague lu-xuzko kafetegia zela dio Asuntxi Ga-llastegik. Bergarako elitea joaten zelahara. Etxague tabernan neska mordoaegoten ei zen lanean; Aretxabaletako-ak eta.

Angiozarko Nati Arrieta eta bereahizpa, Arantxa, tabernari moduanibili ziren lanean. Abelina ahizpari la-guntzen, hura Elgetako Panaderokua

137

❖ Zumelaga jatetxeko langileak, 1969koekainean, San Antonioko jaietan. Ezker-eskuin, Antoni Zumelaga, Juanita Za-balo, Jose Maria Markina eta MargariEtxeberria. Bergarako Udal Artxiboa. Mi-guel Angel Elkoroberezibar fondoa. Ar-gazkilaria: Serafin Esnaola

❖ Zabala jatetxeko neskak. Maria, Jua-nita eta Caridad Zabala Iñarra ahizpaketa Pilar Zabala (eskumako 1.goa, zutik).Bergarako Udal Artxiboa. Toribio Jauregifondoa

XX. mendearen lehen erdiko bizimodua

Page 139: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

tabernara ezkondu baitzen. “Urte mor-dua egiñ nittuan”, dio Natik. AbelinaArrietak Elgetako Martintxorena ta-bernan ikasi zuen ogibidea. 13 urte-rekin joan zen hara, neskame. Ez-kondu zenean, Itziar ahizpak hartuzuen haren lekua tabernan. Bateko etabesteko, Arrieta ahizpa guztiak, lau-rak, ibili ziren tabernan lanean.

Nati Arrietaren esanetan, sasoihartan gizonezkoak bakarrik sartzenziren tabernetan, emakumerik ez. Ba-rra atzean ez bazen, noski. Beraiekgoiz samar hasi ziren tabernetarasartzen, hori bai. “Gu geu ba tabernanakostunbrauta, eta juten giñan nora-baitt eta sartzen giñan tabernara,ezta? Baiña ez zeuan ondo ikusitta or-

138

❖ Arrieta ahizpak, 2010ean ahotsak.com-erako egindako elkarrizketan.

❖ Bi gizon kantuan (ezkerrekoa Kikio da) Gaspar jatetxeko barra ondoan, eta gainera-koak begira, zerbitzariak barne. Bergarako Udal Artxiboko bilduma, Luis Ezenarro Arre-

Lan eta lan, emakumea Bergaran

Page 140: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

duan. Tabernara ta juatia ez zeuanondo ikusitta. Igual zu juaten baziñanBergara, ez ziñan tabernara juten, ju-ten ziñan pastelerixara. Ta pasteleri-xan ba pastelak edo txokolatia edo ja-ten ziñuan, eta ala!”.

Miren Osa Osintxuko Eusebio ta-bernan ibili zen lanean. Aurretik, bereahizpa egon zen, Berta. Taberna ize-ba-osabena zen. “Orduan bihar izetenzan familixakua, bueno, familixakuaedo…”. Konfiantzakoa. Jatetxea erebazen, eta hiru jangela zituzten. Ta-bernari “Kiko” esaten zioten, baina Eu-sebio zen. Osabaren izena zuen. “Nereaman aiztia zan tabernakua. Tia”.Osa tailer batean zebilen lanean, Sa-cia torloju fabrikan, eta asteburuetanjoaten zen tabernara, trenez. “Ene ba,jende asko zebilela eta zeoze ikasixazlagunduaz...”.

Errekan harrapatutako arrainaeramaten zuen jendeak Eusebio jate-txera, eta bertan prestatzen zuten. Ei-bartik ere joaten ziren, dotore. Alfakolangileak, adibidez. Eta baita Eibarkoemakumeak ere. Bergarakoak baino li-beralagoak zirela dio Osak. “Pixkat ze-rak ziran: danak ezkonduak izatenzian…”, baina hala ere, tabernan. Ez-kontzak eta despedidak ere egiten zi-tuzten Eusebio jatetxean. “Pasakalleeta guzti”. Hantxe ezagutu zuen Mi-renek bere senarra izango zena. Se-narrari begira ironiaz zioen: “Hau betabernan zela gutxi egotekua zan,hantxen ezautu giñan. Baina gero beni asko joaten nitzan han laguntzera,tabernara”.

Bergarako gozotegietan ere ema-kumeek zer esan handia izan dute.Raizabal gozotegia 1908an ireki zuenBasilio Raizabalek, umetatik Piaren

Gozotegian “aprendiz” lanetan ibiliondoren. Gaur egun, familiaren lau-garren belaunaldiak jarraitzen du tra-diziozko gozoak egiten. Miren Bera-sategi da gozotegian gogor lan eginduen emakumeetako bat, Juana Rai-zabal amarekin batera. Miren Azka-rateren esanetan, “aitta obradorianegongo zan, eta dendan emakumiak.Dendetan eta tabernetan emakumeasko ibili zan lanian”. Rosarito Larra-ñaga ere aipa dezakegu, Larrañaga go-zotegikoa. Ama-alabak egoten zirenhan ere. San Migel eta Alzelai gozote-gietan ere emakumezkoak egoten zi-ren dendan. San Migelen Feli eta Je-susita Mujika ahizpak, eta haien ama,Justina; Irene Odriozola ere bai. ‘Otxa-kila’ okindegian, berriz, Rosarito Agi-rrezendoia egoten zen ogia saltzen, SanPedro kalean.

Ogidunak ogiak banatzen lan egi-ten zutenak ziren, eta askotan ema-kumeak izaten ziren. Carmen Garita-noandia oñatiarra neskame egon zenokindegi batean, Seguran, 13 urtere-kin; gero Bergarara ezkondu zen. Goi-zeko lauetan jaikitzen zen ogia egite-ra, eta ondoren ogia banatzen zuen,astoz. Ogiz betetako zakuak astoanhartu, eta bezeroei banatzen zizkien.“Ni faten nitzan egunero Mutiloara ogi-xakin, astuan lau zaku ogi hartu etaMutiloara. Eta orduan ogixak bada-kitzu ze balixo eben? Zazpi txakurhaundi. ‘Setenta céntimos’”.

Maria Pilar Larrañagak Alkortane-koak aipatu ditu: “Panaderixia eta ul-tramarinos dendia zeuken, eta abe-llanak [kakahueteak] erosten giñuzenhan. Baina orduan, pentsau zela diengauzak, hango neskak txoferrak zien.Automobila zeuken, eta repartua ogi-

139

XX. mendearen lehen erdiko bizimodua

Page 141: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

140

Lan eta lan, emakumea Bergaran

xena automobilian egitten zeben!”.Igone omen zuen izena haietako batek.Beste okindegi batzuetan ere ibili izandira neskak ogiak partitzen, bai or-duan bai gero: Errotan, Mizpildin,Otxakilanean...

1930eko erroldan, hauek dira“okin” gisa ageri diren emakumeak:

- Valeriana Zabaleta Aranburu. Alar-guna, 35 urte. Urretxukoa (19 urteBergaran). Dionisia eta Luis Alkortaseme-alabak ere okinak dira.

- Rosario (20 urte) eta Francisca(18) Agirreolea Beraza. Alaba ba-karrak dira. Aita okina da (Elo-

rriokoa, 47 urte Bergaran). Bi zer-bitzari dituzte: Raimunda neska-mea (Elorrio, 20) eta Mateo okina(Arrasate, 17). San Pedron.

Beste okindegi batzuetan, ema-kumeek ere egingo zuten lana, bainaerroldan ez dira langile gisa ageri:

- Errota erdikoa. Senarra okina.Emaztea (57) eta 3 alabak (24-22-19) “mis labores”.

- Arizabaleta Bolu. Senarra okina.Emaztea “mis labores”. Hiru semeokin, seme bat sastre eta alaba“mis labores” (19 urte).

Page 142: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

141

XX. mendearen lehen erdiko bizimodua

Florita Izuskiza‘Oilagorra’-ko tabernaria

❖ Florita Izuskiza (eskumakoa, amantal zuriare-kin), Oilagorra taberna aurrean.

Florita Izuskiza Barrenkalean jaio zen, 1927. urtean. Taberna zuten familian, “Oi-lagorra” izenekoa, eta ume-umetatik hasi zen han lanean. 13-14 urterekin. “Laganebanian eskolia, ba amak tabernan ipini nindduan”. Josten ikastera ere joa-ten zen, taberna gaineko jostunarengana. “Nik amai beti esaten notsan, nik ma-estria nahi nebala izan. ‘Ze maestria? Zu jostera!’. Jostera, eta horra bialtzen nind-duen, baina bakizu, tabernan lanian ta ze, josten nenbilela, diharka ama beti:‘Florita, etorriiii!’. Oseake, josten be ez ta tabernan be ez”.

“Gero kortia be ikasi neban. Ezkontzeko erropak neuk egin nittuan hortxe:trajia, abrigua eta gorrua eta dana, hortxe. Eta gero ya beti tabernan. Nobixua-kin, tabernara etortzen zan nobixua be, ta ezin urten… tabernan lanian, gau taegun, jai ta aste, hori bai izan zan, eneee”.

Taberna “pobrien negoziua” zela dio Izuskizak. Gerra sasoian batez ere. “Etagero be bai, e! Tabernan orduan emakumia sartu be ez zan egitten. Gerora hasizan. Gerora, baina ya ni ezkonduta nenguala, e. Aurretik gizakumia bakarrik.Ta ze zeuan ba? Txikiteua, kafia ta kopia… eta zerbezak botilan”. Jatekorik ezzuten ematen, hasieran. Bera hasi zen pintxoak ipintzen, ezkondu eta gero. “Etajanarixa emuten be bai, por ejemplo, Erramu Zapatuan eta bildotsa hiltzen gi-ñuan eta bildotsa erreta. Angulak be bai. Orduan merke egoten zien. Eta AsteSantutan antxoak be bai. Bijilixia, antxoak emon dot nik hor... txandia hartzen,baina! Kiluak, e”.

Sukalde zahar bat zuten, tximinia ere okertuta zeukana. Geroago, kazuela-txoak jartzen hasi zen: bakailaoa, arrautza piperrekin, patata tortillak, kroketak...denetik. Bazkariak ematen ere hasi zen, Jaunartzetarako ere bai. “Eta gero ka-zia be bai”. Taberna hasiera batean ehiztarien elkartea ere bazen. Hori bai, se-meak taberna hartu zuenean, sukaldea kendu zuen.

Page 143: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

142

Lan eta lan, emakumea Bergaran

Eskolan ikasi ez zuena tabernan ikasi zuen Izuskizak. “Nik justo ikasi neban:‘sumar, multiplicar y dividir’. Kitto! Baina gero ikasi neban, bai. Gero hemen hasizienian ‘el iva y no iva’. Dana neuk egitten neban, e, tabernako kontuak. Danaeskuz. Egunero-egunero apuntatzen”. Hasieran gizonak Labe Garaietan egitenzuen lana, eta tabernan ere bai. Gero, zerrajera utzi, eta biak hasi ziren taber-nan lanean.

Tabernako lanak asko ziren. Bezeroekin egoteaz gainera, sukaldeko lanak etagarbiketa egiten zituen Floritak. Egurrezko zoruak ez zuen lan makala ematen:“Makurtuta, zepillo batekin, ra-ra-ra. Ondo raskau! Garbittu jaboiakin eta akla-rau urakin. Harik eta fregonak agertu zian arte. Orduan errezago, baina egurraez dozu garbitzen fregoniakin azulejuan moduan. Pentsau be ez. Estropajua bebazeuan. Eta ekonomikia garbitzeko, puf! Haura be zan… bueno… Nik oin sa-rri esaten dot: nik oin beste 15 urte gutxiau baneuka, birgerixak egingo neuke!Zeaittik oin bakizu? Mikrohondasa dala, txapia dala… Bixiguak-eta erreta naoni han parrillan, tabernan, e! Ekonomika gainian. Kazarixendako. Orduan ez zeu-kazun ezebez! Lababajillasa ta…”.

Edariak fresko mantentzea ere ez zen erraza, hozkailurik ez zutelako. “Geroizotzakin be bai. Ez zeuan izotzik. Eta izotz fabrikia zeuan han behian, eta han-dik izotza ekartzen ta... Gasparrenekuak euki zeben bat. Izotz barrak. Kristonbarrak izotzanak. Gero, hori be, makinak etara zeben. Hori be ipini zan. Helauabe orduan etxian egitten zan, helaua; eskuakin manibeliari emun eta emun etaemun. Sanmartzialetan eta, helaua eukitziarren tabernan. Pentsaizu zelako ade-lantua dan, oin dana bertan daukozu!”.

1938ko Industria eta Merkataritza Zerga ordaindu zuten herritarren zerren-dan hiru taberna-jatetxe datoz emakumeen izenean. Justa Elkoro Gabilondokfonda zeukan Goimendin. Eta Bidakruzetako bi taberna emakumeen esku zeu-den: Juana Larrañaga Arrieta eta Nicolasa Oregi, Berraondoren alarguna. Go-zogile bakarra agertzen da: Manuel Larrañaga Alberdiren alarguna, San Pedron.Izenik ez dator.

1950eko zerrendan taberna-jatetxeetan beste hiru emakume datoz: Bide-kruzetan Gregoria Arratibel Irazusta, eta Zubiaurren bi: Manuela Palomero Co-brejas eta Maria Paz Zubialdea Zabala. Eta emakumezko hiru gozogile agertzendira: Osintxun Petra Gantxegi Barrenetxea-Arando, eta San Pedro kalean bes-te biak: Jacinta Arana Amutxastegi eta Carmen Sanz de la Cuesta Montoia. ❖

Page 144: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

Ile-apaintzaileak

Bada negozio bat emakumeek eurengain zutena: ile apaindegiak. Etxeanjartzen zuten negozioa, jostunek be-zalaxe. Miren Azkaratek dioenez, pe-lukerek igande goizetan ere lana egi-ten zuten. Eta normalean ez ziren au-tonomo moduan jartzen. Gehienak ezei ziren ausartzen; bere kasu bereanegoten zirela dio (ikus lan baldintzak,Jostunak atalean).

Gregori Azkarate -1911n jaioa- etabere ahizpa Margarita Bergarako le-henengotako ile-apaintzaileak izan zi-ren, biak ezkongabeak. Beraiek ile-apaindegia jarri zutenean, inguruetanez zegoen besterik eta kanpotik ere jo-aten zitzaien jendea. Hala ere, hasie-ran jende gutxi ibiltzen zen, eta bereahizpa bakarrik egoten zen: “Ni orduanjoaten nitzan Txaranera [konfekziotailerra] lanera”. Ohitura zabalduzjoan zen neurrian, ez zitzaien lanik fal-ta izan. Pelukerian ez zen egoten or-

duan txandarik, eta jende asko egotenzen zain.

Azkarate ahizpek 1937. urtean ja-rri zuten Bidakruzetako ile apaindegia,Camachoneko botikaren gainean, bai-na urte batzuk lehenago hasi ziren ile-apaintzaile lanetan. Lehenengo per-manenteak kableekin egiten zituzten;gerora plantxak hasi ziren. Perma-nentea egiteko, gutxienez hiru ordu be-har izaten zuten, argindarra oso mo-tela zelako. Lide Oregiri Azkarate ahiz-pek egin zioten lehenengo permanen-tea, Jaunartzea egiteko: “Kabliekinaparato elektriko haura buruan ipi-nitta... Elektrokutau ta ez giñan egi-tten kasualidadez... Sei urtekin edo

143

❖ Gregori Azkarate. 1994an egindako el-karrizketa.

❖ Lide Oregi Bigarren Jaunartze egu-nean, Azkarate ahizpek egindako per-manentearekin.

XX. mendearen lehen erdiko bizimodua

Page 145: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

egin neban. Sei urte neuzkan, eta per-manentia egin zosten! Permanentia,sei urtekin. Atzian “a lo garçon” ebaizosten. Permanentia sei hilabetetikbehin egitten zan. Gero izaten zan Paz-kuetarako, Gabonak...”. Bigarren Jau-nartzerako ere permanentea egin zio-ten, orduko argazki batean ikus dai-tekeenez. Oregik dioenez, bere sa-soian Zubietan ez zegoen ile apainde-girik emakumeendako: “Zubittan ez,Zubittan barberua”.

Asuntxi Uribesalgok dio hileanbehin joaten zirela ile apaindegira. “Bi-degurutzian, Artekalen... bazeren ba-tzuk. Etxietan egoten zien”. Lonbide-neko zapata dendaren gainera joatenzen bera, Bidakruzetan, Julirengana;Elgoibarrekoa zen izatez. Asuntxi Ga-llastegi ere Lonbide gainera joaten zenile apaindegira, umetan. “Bi pelukerazien. Pelukero bat be bazeuan han”.‘Anguanekoak’ esaten zieten. Eta geroCastañaresena joaten hasi zen, Bida-

kruzetan. “Hiru aizta ziren”. Julia,Kontxita eta Angelita. Agirre dendarengainean zuten ile apaindegia.

Irene Gantxegik Barrenkalean egi-ten zuen lana. Arruriaga kalean etaSan Antonion ere bazeuden ile-apain-

144

❖ Angelita Castañares ile-apaintzailea,1992an. Bergarako Udal Artxiboa. ToribioJauregi fondoa

❖ Castañares familia, ezkontza batean, 1946an. Ezker-eskuma aurreko ilaran, ama,Juan Jose Hernando, Angelita Castañares, Kontxita Castañares, Orbe eta Miren Cas-tañares. Bergarako Udal Artxiboa. Toribio Jauregi fondoa

Lan eta lan, emakumea Bergaran

Page 146: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

tzaileak. Arruriagan “Sabasekoa” ze-goen. Lucia Farrasek gogoan du SanAntonioko ile apaindegia, Mari TereEtxeberriarena. San Antonion gizo-nena eta emakumeena zegoen. Gaz-tetan ilea moztera bakarrik joaten zi-ren. Geroago hasi ziren permanenteaeta abar egiten.

Isabel Jauregi antzuolarra Berga-rara joaten zen ile apaindegira. “Bas-tante azkar hasi zan. Ni gaztia nintzalaBergara juten giñan pelukerixara.Permanentia, orduan permanentiaurtian bat edo bi egitten zien, eta gerohaura moldau biher izeten zan ahalzan moduan etxian handik aurrera”.Gogoan du umetan ile motza erabil-tzen zutela, baina etxean mozten zie-tela dio. Eta ez zegoela burua sarri gar-bitzeko ohiturarik: “Garbittu? Orduanburua garbitzia-eta iñoi akordau be ez-takitt egitten jakon”.

Benita Unamunoren arabera, sasoibateko baserritarrak ez ziren ile apain-degira joaten. Ilea luze eramatekoohitura zegoen, kopetekin. Bere ga-raian ere ez ziren sarri joaten: “Ni neuksolteretan melena. Ezkondu nitza-nian be permanentia egin, ta melena.Gero, umia umian gaiñian, eta pelu-kerixara juateko sarri astirik be ez, tailia luzetu ta batu illia, ta moñua. Mo-ñoik ezian, ba pelukerixara sarri juanbiha da, ezta? Bestela illiak narras, bagaizki emuten dabe. Hola, txima ba-tzuk euki arren, behintzat rekojiduta”.

1930eko erroldan agertzen direnile-apaintzaileak:

- Maria Arriaran Bolinaga. 20 urte.Bilbokoa. Urtebete darama Berga-ran. Ahizpa eta biak osaba-izebe-kin bizi dira. Barrenkalean.

- Carmen Unamuno Ibarzabal. 19urte. Gurasoekin bizi da. 6 anai-arreba dira. San Lorentzon.

- Margarita (30) eta Gregoria (19) Az-karate Alberdi. Martina ahizpa jos-tunarekin eta gurasoekin bizi dira.Zubiaurren.

1938an Industria Zerga ordainduzuten ile-apaintzaileak:

- Maria Arriaran Bolinaga. Barren-kalea, 21

- Margarita Azkarate Alberdi. Bida-kruzeta

- Julia Castañares Retolaza. SanPedro

- Carmen Unamuno Ibarzabal. SanLorentzo

1950ean Industria Zerga ordainduzutenak:

- Josefa Altolagirre Igartua. Maste-rreka

- Margarita Azkarate Alberdi. Bida-kruzeta

- Concepción Castañares Retolaza.Bidakruzeta

- Maria Teresa Etxeberria Jauregi.San Antonio

- Irene Gantxegi Barrutia. Barren-kalea

- Maria Telleria Urkizu. Osintxu

Negozioen jabeak

Lide Oregiren amaren baserrian teilalantegia zuten. Arabatik ekartzen zi-tuzten langileak. “Ta etxian eukitzenzittuen kriau moduan. Zeuken basa-rrixan ipinitta ba kriauendako tokixa,

145

XX. mendearen lehen erdiko bizimodua

Page 147: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

ba igual bost edo sei, edo lau edo zaz-pi, ez dakitt zenbat. Eta ekartzen zi-ttuan Arabatik, etxeko umiak erderazikastearren”. Haiei jaten emateko ar-dura etxeko emakumeek zuten. Ne-gozioa, ordea, mutilen esku zegoen.Hiru mutil eta bi neska ziren. Eta bianaik jarraitu zuten negozioarekin.Oregiren ama, Luisa Arregi, jostun ibi-li zen. Ohikoa izaten zen hori, etxekonegozioarekin gizonezkoek jarraitzea.

1930eko erroldan “industriari” ba-karra da emakumezkoa, Lasagabasterehun-lantegiaren jabea: Flora Lasa-gabaster (Bulegarien atalean ere ai-patua). Alarguna. Eskoriatzakoa jaio-tzez, 33 urte zeramatzan Bergaran.Lau seme eta lau alaba zituen. Semezaharrenak (21 eta 19 urte) “bulega-riak” ziren; beste denak ikasten ari zi-ren. Neskame bat zuten. Denborare-kin negozioa semeen esku geratu zen,nahiz eta alabak ere eduki zituen.

1938ko Industria eta MerkataritzaZerga ordaindu zutenen artean, lan-

tegietan ere ageri dira emakume bakanbatzuk arduradun/nagusi gisa: Car-men Saenzek, Montoiaren alargunak,zementu lantegia dauka San Pedron.Eta Valeriana Alkorta alargunak ogi-orea egiteko tresneria eta labea Arru-riagan. Angiozarko ur saltoa MariaGantxegi Zabalaren ardurapean dagoeta Atxuriondokoa, berriz, Agirreza-balen alargunaren eta haren seme-ala-ben esku (ez dator emakumearen ize-nik).

1950ean Industria Zerga ordainduzuten herritarren artean: San Anto-nioko zapata lantegian, Agapita Iturri-no Igarza; Arruriaga kaleko iltze fabri-kan, Valeriana Zabaleta Aranburu;Arruriagako okindegian, MaximianaZabaleta Aranburu; Masterrekako sa-gardo lantegian, Josefa Zabala Sa-siain; Zubietako eta San Pedroko ze-rrategietan, hurrenez hurren CasildaSalsamendi Lizarralde eta Jacinta Al-beniz Barragan. Angiozarko ur saltoa-ren ardura Maria Gantxegi Zabalakzeukan.

146

Lan eta lan, emakumea Bergaran

Page 148: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

147

XX. mendearen lehen erdiko bizimodua

Rosita Azkarate AzkarateTabakalerako arduraduna

❖ Rosita Azkarate (beheko ilaran erdikoa), 1940kohamarkadan. Ezkerrean anaia du, Jose Maria Az-karate apaiza, eta eskubian Gloria Agirrebeña. Ber-garako Udal Artxiboko bilduma, Elena Odriozola Saizar

Rosita Azkaraterena ezohiko kasua da, Tabakalerako arduraduna izan baitzen.Miren Azkaratek kontatu digunez, bere lehengusina Enseñanzan ikasitakoa zen;“monjetan ikasittako eskolia zeukan... eskolante ona zan, e!”. Kontuak erama-ten hasi zen Tabakaleran. Orduko arduraduna, eraikinaren jabea, plazentzia-rra zen, Ameriketan ibilitakoa, baina Bergaran bizi zen. “Euki zeban laguntasunbezela Rosita, nere lehengusiña hori, kontuak eruaten eta beran ofizinan eukizeban. Eta hori ya hil zanian, nagusi hori, konsegidu zeban Rositak... ez zan be-rak Rositai lagatzia, e. Hori konsegidu bihar zan ba ya Madrildik, kargu hori. EtaRositak lana egin zeban, ikusi zeben Rositak ondo eruanda zittuala urteroko la-nak danak, eta berak hartu zeban subalterna hori”. 1930eko hamarkadan ger-tatu bide zen hori, bukaeran. “Gero beran anaiak ekarri zittuan lagun bezela, bai-na bera izen zan horren jabe, buru eta jabe. Rosita Azkarate Azkarate”.

Gloria Agirrebeña -1912an jaioa- tabako biltegian ibili zen lanean, 44 urte-an: “Ni laguna zela nitzan Rositana, sartu nindduen tabakuen almazenian. Taegun guztia egitten neban almazenian, egitten neban harekin lanian, jornala ira-bazten. Jornala eruaten notsan amai, eta ama be pozik eta bueno, jan egittengiñuan ta bizi giñan hola. Eta han egin dittut… berrogetalau urte edo egin di-ttut tabakuakin, almazenian”. Handik hartu zuen erretiroa, 76-77 urterekin.

Lehenengo Orueta medikua bizi zen etxearen azpikaldean zegoen biltegia; gerolekuz aldatu zutela dio Agirrebeñak. “Tabakuandako bakarrik ipini zeben. Ber-gan bertan, baina ez herri-herrixan, puxkat apartetxuau. Erosi zeben gaztiok [Ro-sitak eta bere anaiek], ta ipini zeben haura tabakuandako bakarrik. Ta gero ta-bakua izaten zan inguru danei partitzeko. Ez zan herrirako bakarrik, e. Berga-rak eukitzen zittuan Mondrao, Oñati, Plazentzia, Eibar, Zumarra… inguru ho-rren danen estankuak”. Donostiatik ekartzen zuten tabakoa.

“Tabakua saltzen zeben estankero danak etortzen zien ‘sakia’ egittera esatenzana, etortzen zien, eta pedidua egitten zeben: ‘Hau bihar dot ta hori bihar dot

Page 149: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

ta bestia bihar dot’. Han egitten zan fakturia, tabakaleran, eta gero harekin jo-aten zien bankuan ingresatzera. Eta gero etortzen zan transportistia, kamioia-kin edo autobusakin edo etortzen zien transportistak, eta harek eruaten zebenjenerua. Kajak hartu eta oso-osuan kajak. Nik emoten notsen kajak harei. Nikemoten notsen: hamendik bi kaja, hemendik lau kaja, eta emoten notsen hola.Eta hola egin giñuan urte harek danak, haretxekin batera egin neban nik lana”.

Rosita Azkarate Azkarate 2009ko otsailean hil zen, 88 urterekin. Beraz, 1920urte inguruan jaioa izan behar zuen. ❖

148

Lan eta lan, emakumea Bergaran

Emakumezko “merkatariak”1930eko erroldan

1930eko erroldan “merkatari” gisadatozen gehienak gizonezkoak dira.Denda gehienak gizonen izenean dau-de. Eta kasu bakar batean agertzendira senar-emazteak biak “merkatari”moduan:

- Toribio Uribesalgo (55 urte) eta Ju-liana Alberdi (54 urte), Bidakruze-tan. Seme-alabarik ez dute eurenkargu; bi zerbitzari dituzte, 33 eta20 urteko neskak.

Beste guztietan, merkatarien emaz-teak etxekoandre moduan datoz. Nahizeta badakigun gehienetan hori ez zelahorrela. Bi kasu hauetan, adibidez:

- Raizabal gozotegia. Jose Berasate-gi, gozogilea, 27 urte. Emaztea:Juana Raizabal, “sus labores”.Juanak gozotegian egin zuen lanabizitza osoan.

- Meliton Zurinaga, 57 urte, “mer-kataria”. Emaztea: Casilda Mendi-zabal, “sus labores”. Denda zutenSan Lorentzon, eta biak egoten zi-ren; alargundu zenean, Casildabakarrik.

Erroldako emakume “merkatari”denak alargunak edo ezkongabeakdira:

Barrenkalean:

- Dolores Larrañaga Alberdi. Ez-kongabea. 66 urte.

- Alejandra Gantxegi Legarra. Ez-kongabea. 60 urte.

- Isabel Jauregi. Alarguna. 47 urte.Antzuolarra.

- Juana Agirrezezeaga Agirreolea.Alarguna. 41 urte. Zazpi seme-ala-ba ditu (Mujika, gehienak eskolan).

Artekalen:

- Josefa Antonia Telleria. Alarguna.56 urte.

San Pedron:

- Jacinta Arana. Alarguna. 63 urte.2 semeak gozogileak, LarrañagaArana. Bi neskame ditu (Antzuola24 eta Soraluze 17).

- Nicolasa San Martin. Ezkongabea.1872. Familiako burua.

- Carmen G. de la Cuesta. Alarguna.Lantziego-Araba, 7 urte Bergaran.

Page 150: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

149

XX. mendearen lehen erdiko bizimodua

- Pia Bagazgoitia. Alarguna. Semea(Etxaniz), haren emaztea eta ume-ak berarekin bizi dira.

- Encarnacion Aranes. Ezkonga-bea. 40 urte. Ahizparekin etaharen senarrarekin bizi da (5seme-alaba dituzte), Konbeniokalean.

Bidakruzetan:

- Venancia San Martin. Alarguna. 51urte. Bi alabak “sus labores” (24 eta18 urtekoak) eta semea, berriz, “de-pendiente” (20 urte).

- Agirreolea Danborenea anai-arre-bak: Felix (46), Marciala (50), Eu-femia (48) eta Manuela (44). Ez-kongabeak.

- Nicolasa Oregi. Alarguna. 59 urte.

San Antonion:

- Nicasio Fernandez (Santander).Hiru alaba eta seme bat ere “mer-katari”: Jesusa (23), Anparo (21),Nieves (19) eta Nicasio (16); bestelau seme-alaba ikasten.

Elosun:

- Magdalena Loiola. Alarguna. Se-mea ere “merkatari”, 39 urtekoa. Bialabak, ordea, “mis labores” (41) eta“zerbitzari” (25).

- Elisa Amosarrain. Gurasoekin etalau anai-arrebarekin bizi da.

Beste ogibide batzuk ere badatoz1930eko erroldan, denda eta nego-zioekin lotutakoak: Rufina LarrañagaOrtuzar (alarguna, 53 urte) “estanke-ra” da, Zubietan. Lorenza Madinabei-tia (34 urte) arrain-saltzailea, Bide-kruzetan.

3.8. Baserritarrak

Baserriko emakumeen lanak aparte-ko atala merezi du. Izan ere, kaletarrenbizimodua eta baserrikoa erabat diradiferenteak. Baserria lantokia da. Or-dutegirik gabekoa, gainera. Beti dagozer egina baserrietan: animaliak, ba-ratza, soroak, basoa… Baserritarrekkaletarrek baino lehenago ikasten zu-ten lanean. Eta neskek, baserriko la-nez gainera, etxekoak ere egin beharizaten zituzten. Kaletarrek baino de-zente baldintza okerragoetan, eginere. Izan ere, mende hasieran urik etaargirik ez zegoen baserri askotan.Arropa garbitzera errekara joan beharzuten. Umeak zaintzea ere emaku-meen eta neskatoen ardura zen. Etabaserrietan kalean baino handiagoakziren familiak. Askotan ez zuten es-kolara joateko aukera handirik ere.

Mercedes Agirrek zioenez, ema-kumeak gizonezkoak baino lan gehia-go egiten zuen baserrian. “Gizonak belan asko egitten eben, baiña emaku-miak zatixa gehixao; etxien eta kan-puen. Kanpuen emakumiak danaksaillian egitten eben lana. Ta etxeraetorrittakuen, gizona sikira bazka-lostian puxkaten egon. Ta harek on-tzixak jaso edo zerak egitten, ta atze-ra lanera!”.

Emakume baserritarrak baserrianpasatu ohi zuen bizitza osoa, lanean.Eta handik irteten zenean, gehienetanlanerako izaten zen. Baserriko pro-duktuak kalean saltzeko, normalean.Neska gazteek igande arratsaldeanerromeriara joateko aukera zuten, bai-na edade batetik aurrera, hori ere ez.

Page 151: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

Hori bai, 1930eko padroian begi-ratuz gero, konturatuko gara emaku-me baserritarrak ikustezinak direla.Gehien-gehienak etxekoandre mo-duan agertzen dira, eta ez baserriko la-nei lotuta. Normalean senarra da “ne-kazari” bezala agiri dena; emakume-ak, agertzen diren ia denak alargunakdira. Badaude salbuespen batzuk,hala ere. Semerik ez den baserrietanalabak “nekazari” bezala agertzen diranoizean behin, baita alaba askoko ba-serrietan ere (ikus aurrerago datorrenzerrenda: Emakume baserritarrak1930eko erroldan).

Baserriko lanak

Baserriko lanak amaigabeak izatendira. Baserrian denetik egin behar iza-ten zuten emakumeek, umeak zaindueta etxeko lanak egiteaz gainera. Ba-ratzeko lanak, sorokoak, animaliakzaindu eta jaten eman...

Baserri gehienetan zeuden idiak,eta umetan itulan egin behar zuten.Neskek zein mutikoek. Idi edo behi au-rrean ibili, goldearekin edo arearekinzihardutenean, abereak ez desbide-ratzeko. Benita Unamunoren arabera,bere senarraren arreba gazteena, Ma-ria Luisa, oso iaioa zen horretan:“Pentsaizu, goiko mendiko gari-so-ruak danak burdinaratu egitten zien,neguan. Gure gizonak zenbat aldizesaten eban, gure Maria Luisa horigaztetxua, ittulan, bazkaixa aldianeruanda. Bazkaltzeko denboran zeegin dau? Idixak soltau, libre laga di-ttue. Eta gero berriz uztarrixan lotubihar atsaldian! Idixak saltoka, johara eta jo hona. Eta zenbat bidar esa-ten eban gure gizonak, e? Frente

emun, zu, neska gaztiak! Saltoka,bai? Frente emun ta idixa geratu”.

Aipatzekoa da baserri batzuetanemakumeek ez zutela behiak jeztenikasten; nahita egiten zuten hori, lan-gintza hori gizonen esku utzi. Horre-la egunero ordu jakin baterako buel-tatzen ziren etxera. Izan ere, askotangertatzen zen gizonak tabernara joaneta etxerako bidea ahaztea. Hori bai,

150

Lan eta lan, emakumea Bergaran

❖ Bergarako Olariaga baserrian atera-tako erretratua. Egilea: Indalecio Ojan-guren. guregipuzkoa.net

❖ Neskatila itulan, neska-mutikoenohiko lana baserrietan. Argazkilaria: In-dalecio Ojanguren. Iturria: herritmo

Page 152: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

151

XX. mendearen lehen erdiko bizimodua

emakume askok jezten zituztenbehiak; gaztetatik ikasten zuten, gai-nera. Carmen Garitanoandiak, adibi-dez, behi denak berak jezten zituen.

Lan astun asko zeuden baserrian,baina gari lanak ziren gogorrenetako-ak: “Garixak, akaberarik ez dauke ga-rixan lanak! Akaberarik ez. Erein, si-maurtu, jorratu, ebai, metatu, geroatzera zabaldu ta jo...”, zioen Osin-txuko Ola baserriko Anizeta Agirrek.

Mariasun Ubera askoz gazteagoada, 50 bat urte geroago jaioa, baina be-rak ere ezagutu zuen gari jotzea, etahautsez beteta geratzen zirela dio:“Hautsakin, ikusi ezin alkar, holaxe!Eztarrixan... tragau ezinda. Eta nikgari jotia bukatu orduko, ez dakit baalerjixia edo hautsari, gari jotia bukatuorduko harrapatzen neban kristonkatarrua, eta amaittu ezindda geratzennitzan”. Baserriz baserri ibiltzen ziren.“Ezin izaten nittuan basarri danak bu-katu. Etxe bakoitzetik bi lagun joatenziran. Gu gazte-gazterik hasi giñan garijotera joaten, aittaren ordez. Eta esa-ten oskun: ‘Zuek joan, eta basarrikougazabari galdetu zuek ze lan eginbiha dozuen’. Lan diferentiak egoten zi-ran. Batzuk egoten ziran ba kargakegin, bestiak eruan, azaoak makina-ra pasatu… Joaten giñan, eta ipintzengiñuzen mahaixan, bultza egitten ga-rixari”. Makinakoari gari azaoak ema-ten. Sei bat lagun egoten ziren ma-haian, katea egiten. ‘Gu beti mahaipuntan, hauts guztiak hartzen!”.

Anizeta Agirrek baserrietan linuaereiten zen garaia ere ezagutu zuen.Hark ere lan handia zuen, erein, jaso,landu eta hari mataza bihurtu arte.Juana Joxepa Letek horixe bera zio-en: “Liñuak lan asko dau, enee! Iru-

teako zenbat lan! Gabian hamaikak-hamabixak aldera artien, hola arda-tzian liñua egittten honek andra za-harrok”. Hilari Gantxegik lihoarekin lo-tutako esaera zaharra aipatzen zuen:“Ehunak ehun lan“. 1922an jaiotakoMaria Aranguren antzuolarrak ereondo gogoan zuen linua. Lan izugarriazuela dio. Amak linuarekin haria egi-ten zuen, eta ehulearengana eraman,tela egiteko. Artilearekin egiten zutenpuntua emakumeek. Ixabel Belarrekdioenez, artilezko galtzerdiak egiten zi-tuzten, gizonezkoentzat, lau orratze-kin.

Ubera ahizpak neskak ziren denak.Eta denetik egin behar izan zuten. Ga-nadu-jatekoak egiten zituztenean, Ma-

❖ Irazabal Aundi baserriko gorugilea,1947. urtean. Argazkilaria: IndalecioOjanguren. guregipuzkoa.net

Page 153: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

riasunek segarekin ebakitzen zuen be-larra. “Eta gure bittarteko aiztiak as-tuakin eruaten eban etxera. Ni, har-tu segia, eta belarra ebatera, eta aiz-tia belarretara, jira buelta astuakin”.

Garia errotara etxeko mutikoekeramaten zuten normalean. Bainaneskek ere egin izan dute lan hori. Ma-riasun Ubera, esaterako, Ibarrola erro-tara joaten zen: “Errotara faten giñan,ba astuan kargau garixa edo biha zen-duana”. Artoa ere izan zitekeen. Do-zena bat baserriren artean zuten erro-ta. “Errotara juatia gustau egitten ja-tan. Mutil batzuk be fan egitten ziranbatzutan errotara. Ta tokau zeikianparian joatia, eta ikustia, eta pentsaizubaina zenbat bide zeuan gure basa-rrittik errotara! Eguan, nik zer dakit,ordu erdi? Kriston juanaldixa zeuan!Eta zorrua zaindu biha zan… Betierrotara joateko prest”.

Gauza bera gertatzen zen basokolanekin. Mutil asko zeuden baserrie-tan mutilek egiten zituzten. Bainaneska askori egokitu zitzaion baso la-netan ibiltzea ere. Hankak goitik be-hera urratuta bueltatzen ziren etxera,prakarik ezin zuten erabili eta; gaizkiikusita zegoen. Maria Aranguren an-tzuolarra, esaterako, 19 urterekin ba-sora joaten zen lanera, etxeko gizone-kin. Begoña Zubizarretak ere egiten zi-tuen basoko lanak, bera bakarrik ge-ratu baitzen aitarekin baserrian.

Maria Argialde ere ibiltzen zen ba-soko lanetan: “Garo ebatera be segia-kin”. Egundoko sailak ebakitzen zi-tuen, segarekin. “Neu juaten nintzanganauakin eta akuluakin, hartu bur-dixa ta, aide!, garotara”. Bere senarrakigitaiarekin ebakitzen zuen: “Aldikogaro bat, aldiko garo bat. Ta nik jota

keia. Diferentzia edarra. Guk egittengiñuzen lanak han! Han beheko zulo-tik bixkarrian, hara gora bixkarrian al-tzatzen nittuan, bixkarrakin”.

Ganadu ferietara eta landareakerostera ere normalean gizonezkoak jo-aten ziren. Baina Mariasun Uberaere joan izan da landareak erostera.

Baserriko “etxeko lanak”

Baserrian lehengaiak ugari, baina di-rua urri zutenez, kanpotik ahalik etaproduktu gutxien erosten saiatzen zi-ren. Oinarri-oinarrizkoa bakarrik: ga-tza, azukrea, olioa, tela... Autosufi-zientzia zen giltza. Eta emakumeagiltzari eragiten ziona. Baserri askotanarropak etxean egiten zituzten, eta bai-ta xaboia ere. Ubera ahizpen base-rrian, adibidez, izebak egiten zituen xa-boi pastilak. Hori bai, harrikoa xa-boirik gabe egiten zuten, gero ur horitxerriari ematen ziotelako, arto urunaedo ogi zati bat botata.

Ogia etxean egiten zuten. Toki ba-tzuetan, gazta ere bai. Txerria hiltzenzutenean, urtean behin normalean,

152

❖ Begoña Zubizarreta, 2010ean aho-tsak.com-erako egindako elkarrizketan.

Lan eta lan, emakumea Bergaran

Page 154: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

153

emakumeek egiten zituzten txorizoaketa odolosteak; baita urdaiazpikoakgazitu ere. Etxeko tomatea egiten zu-ten. Fruta eta gaztainak batzen zituz-ten. Sagardoa ere etxean egiten zutenaskok; horretan ere parte hartzen zu-ten emakumeek: sagarrak batzen,botilak garbitzen... Baserri batzue-tan erlauntzak zituzten, eztia izateko.

Ohikoa zen arropa garbitzera erre-kara joatea. Nati Arrietak gogoan dubere amak buru gainean eramatenzuela arropa, 50eko harmakadan. Or-durako baserri batzuetan bazutenkanilako ura, baina ez guztietan. Ba-serri gehienetan maizterrak ziren, etaezin zuten horrelako gasturik egin.

Ixabel Belarren baserrian, Angio-zarko Gontzarrin, argirik ez zutenizan etxean berak 14 urte bete arte, etaurik ere ez 1959 urtera arte. Iturrirajoaten ziren ur bila. “Ta ura ekartzengiñuan… Gero, haunditxuauak egingiñenian, erateko ura… Edarria baki-tzu zer dan? Edarria hola kobrezko zerbatzuk, ta eukitzen dittu aro batzukbueltan. Ta sorkixa, egin hola zerbat, sorkixa esaten jakona, eta buruanekartzen giñuan ura, eta ba kilometrobat baiño gehixau izango zan. Olai-tturritik”. Lixiba ere egiten zuten etxe-an: izarak ur berotan eduki, hainbategunez egurrezko tiñan, albergan edoerrekan jo, lehortu...

Hilari Gantxegik askotan egin zuenlixibia: “Haura lixibia, jabondu ta handana tolosturan ipiñi eta hautsakin,sutako hautsakin egosi eta erramua taelauntz zatixa-ta sartuta baldan”. Goi-tik behera ur beroa botatzen zioten.“Usain bat edarraua ta kolore bat eda-rraua...! Ta gero zeiñek baiño zeiñekerropa zuri edarraua esegi!”. Ixabel Be-

larren esanetan, “erropak jabonduetxian egitten zien, baiña gero astuanhartu, enda solo barrenian euen Paio-rriko iturrixa. Aska bat euen han, taharaxe eruan astuan, ta gero hanaklarau. Izerak eta bi lagunen artienpuntatik hartu ta bihurtu izerioi, ba-koitzak punta banatik, ta atzera as-tuan hartu ta etxera”.

Hilari Gantxegik dioenez, arginda-rra ezkondu ostean jarri zuten. Au-rretik petrolioarekin eta kandelekinmoldatzen ziren. Carmen Garitano-andiaren arabera, San Prudentziokobaserrian argindarra bazuten bainaurik ez. “Gure amak ez euen ezautusukaldian urik. Pentsaizu, 57 urtekinhil zan... eta ez eben ezautu urik”. Ma-ria Mugerzaren baserrian ere kanila-ko urik ez zuten, eta bueltaka ibiltzenziren beti. Marmitekin. “Etxian urik ezbadaukazu... kriston ur pillia gasta-tzen da, e!”. Ubera ahizpak ere nagu-sitxoak zirela jarri zuten etxean ura.Iturrira joaten ziren ur bila eta garbi-tzera. “Gazte hazitxuak” zirela iritsi zengarbigailua euren etxera. Baserri as-

❖ Bi emakume iturrian, 1930. urtean.Argazkilaria: Indalecio Ojanguren. Iturria:herritmo

XX. mendearen lehen erdiko bizimodua

Page 155: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

kotan garbigailua oso berandu iritsizen, eta iritsita ere ez zuen beti fun-tzionatzen: argindarra makala iza-nik, ez zuten izaten makina martxanjartzeko nahikoa indar.

Dominga Beitiak gogoan du beraumea zela ahizpak hartzen zituen la-nak: “Ene, gure Margari koittaua. Guume kuadrillia, bakizu, txikixak, etabarriñoi haundi baten ipintzen zuen urepela, han danak garbi-garbi eittengaittun. Beste baldian sartzen gaittun,han aklaratzen gaittun, eta izeranbatekin edo toallan batekin o ez dakittzekin koittauak sikatu. Ta hala, mar-txan garbi-garbi egindda! Gure Mar-garik zenbat holako! Eske amak eginezin zun dan-dan-dana egitten zungure Margarik. Haura zan gure ama,zeatik amak beste lan batzuk egittenjarraitzen zun, eta gure ama hauraxezan”.

“Gizonak ez zeben egitten orduenhan ezebe etxeko jiran. Ta geiñera bes-tiak egitten dabena apreziau ez! Hau-ra berez egitten zalakuen!”. MercedesAgirrek zioenez, umea umearen atze-tik izaten zuten emakumeek: “Urte bi-garrengo barrixa. Haura hazten da-nian beste bat barrixa, hurrengo bes-te bat barrixa”. Eta gizonek boronda-te gutxi erakusten zuten umeak zain-tzeko ere: “Ez zeben pentsatzen, an-driak egitten baeban lanik ez zebenapreziatzen. Haura, balorerik ez zotsenemoten hari. Ta umia egittia ta umiahaztia, ba, ezebe ez zalakuen. Bai. Taez die horrek hola, e!”.

Gizonek, umea pixka bat koskor-tu arte, ez zioten jaramonik egiten: “Gi-zonak ezta ikuturik be! Gero zeoze, al-tzuan euki edo, kontu batzuk esanumiari. Egitten jakuena, beste batzuk

beittu be ez igual, baiña bueno, jene-rala... beria dau ta. Ezta? Baiña, ho-laxe. Eulixak jaten basarrixan umiek.Eulixak jaten. Ta andrak lana beste-rik ez zeben eukitzen, ta banastan ba-ten ipini umia ta lanera! Edo garbiketiaegin edo etxeko zeoze egin edo... sororaerunda hantxe ipinitta be bai ta, da-nera egitten eben”. Lehengo bizimoduanegargarria zela dio Agirrek, batez ereemakumearentzat: “Bai, enee! Ema-kumia, orduen geizki bizi izen zanemakumia. Geizki, oso geizki be. Eze-rreza!”.

“Lehengo basarrixa andrentzat txa-rra izen be zan, e. Bueno, oingua bebai, baiña oin diperentia da, baiña le-henguan aldian oin ona, e”, dio MariaMugerzak, Osintxura ezkondu zenazkoitiarrak. “Andrak etxeko lanak da-nak egin bihar izeten zittuen, ta kan-puan lagundu biher”. Umeak ere ema-kumeen kontu, eta haiek ezin bazuten,ingurukoek: “Aittitte ta amama, gau-za ez zienak. Umezaintzia harei».

Kalera saltzera

Kalera plazara eta esnea partitzera jo-aten ziren neskato eta emakumeenlana oso gogorra zen. Euri ala eguzki,bide luzea egiten zuten joan-etorria egi-teko. Euritako eta jantzi apropos gabeibiltzen ziren. Batzuk oinez joaten zi-ren, karga buruan edo ahal zuten to-kian jarrita; eta askotan zela-halakoastoekin. Baina esan beharra dago ka-lera joatea arnasbidea ere bazela zen-bait emakumerentzat. Senarrarenetxera ezkondutakoentzat, adibidez.Baserriko giro itogarritik irteteko mo-dua zen; lagunekin egotekoa, jendeaezagutzekoa.

154

Lan eta lan, emakumea Bergaran

Page 156: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

155

Bergaran plazan zegoen azoka,orain aurrezki kutxa dagoen eraiki-nean, lehenengo pisuan. Bi sarrera zi-tuen, plazatik eta Artekaletik; jendegehiena Artekaletik sartzen zen. Ber-garako hainbat auzotatik joaten zirenbaserritarrak hara, euren produk-tuak saltzera. San Pedro elizaren on-doan zegoen astotokia; hantxe uztenzituzten abereak.

Rosario Aranzabal Angiozartik Ber-garara joaten zen tratuarekin, 60kohamarkadara arte. Arrautza dozenaugari eramaten zituen larunbatetanplazara saltzera. Etxeko jeneroak sal-du, eta olioa eta halakoak erosten zi-ren kalean. Gidabaimena atera zue-nean, saltzera Arrasatera joaten hasizen.

Maria Luisa Alberdi, berriz, Uberaauzoko Egurbide-haundi baserritikjoaten zen plazara, barazkiak saltze-ra. San Juan auzoko Ariztizabal ba-serriko Maria Angeles Larrañaga ere

❖ Bergarako hainbat emakume baserritar, eskuetan kapoiak dituztela, 1910eko uztailean.Errenta-ordaina izan daiteke. Ezkerretik eskuinera: “Bolu” edo “Santa Ana errota”, “Ze-arreta”, “Elorregi Domiñena”, “Elorregi Zelaikoa”, “Azkoi”, Dolores Gabilondo “Ugarte”,“Basarte”, “Pagaldai”, “Iraburu”, “Elorregi Goikoa”, “Azkarruntz-Azpikoa”, “Azkarruntz-Balento” eta “Larrea” Bergarako Udal Artxiboa. Kultura departamentuko bilduma

❖ Maria Angeles Larrañaga, 2008anahotsak.com-erako egindako elkarriz-ketan

XX. mendearen lehen erdiko bizimodua

Page 157: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

urte askoan joan izan zen Bergararabaserriko generoa saltzera, hasieranastoarekin eta gerora kotxearekin,eta baita Zumarragako eta Soraluze-ko azoketara ere.

Etxeetara joatea ere ohikoa zen,produktuak zuzenean eramatera. Es-nea, adibidez, etxez etxe partitzen zu-ten. Erdigunean zein auzoetan. Es-nedunak aritzen ziren lan horretan.Egunero-egunero, igandeak barne.

Maritxu Garitano esne partitzerajoaten zen, astoarekin. Aldaiegia au-zoko Garitao baserritik. “Ni juten nin-tzonan hartu astua eta goizian Ber-gara. Bergaraiño ez, Altos Hornosera.Hortxe izaten najittunan esne-parti-tziok. Amak esaten jostanan: ‘Bueno,azkar etorri, gero Bidebasora junbihon bazkaixakin eta’. Urtetzen gi-ñustanan Maritxu Amuskibarkua,Juli Aldai-Etxeberrikua eta bueno,hiru-lau bat hola nere antzekuak es-niekin. Nik esaten notsan, “bueno, nikgaur prixia jonat, e, basora jun biha jo-nat bazkaixakin-da. Eta ahal dabenakahal daben moduan etxeratu. Jutennintzonan eta amak bazkaixa gertau-ta”. Aitari babarrunak eramaten ziz-kion, basora, eta elkarrekin bazkaltzenzuten. “Eruaten najittunan; bazkaltzengiñunan, aittak esango jonan, ‘buenooiñ lokamustxo bat edo’. Han garo pi-llan baten edo. Geuk ebaitzen giñuangaro-moltzon baten gaiñian bota zakuaaittak, eta egitten jonan lokamusoi”.

Bergarako baserri batzuetatik in-guruko herrietako azoketara joaten zi-ren saltzera, gertuago geratzen zi-tzaizkielako. Mariasun eta Maria An-geles Ubera ahizpak Eibarrera joatenziren esne saltzera, Goimendi auzokoBergaretxe baserritik. Eugeni Uberak

dioenez, “orduan emakumiak kalerabiajia, etxekuak, solokuak eta danakegiñ biha izaten zittun”. Lortutako di-ruarekin generoa erosten zuen etxe-rako. “Eta sobrantia amamari. Posi-blemente entregau egingo eban”, dioMaria Angelesek.

Mariasun Ubera: “Guk ekartengenduan esnia kalera. Etortzen giñanastuakin, kargauta esniekin kalera…eta goguan jakanat erosketak, jatekogauzia, erosi biha zana erosten giñuandenda batian han. Ta apuntau etaapuntau eta apuntau. Eta esnia beekarten zan astian, eta kobratzenzan domeketan esniori. Bat ero ego-ten zan hillian behin pagatzen zeba-na, edo bi, topia jota. Gehixenak pa-gatzen zeben domeketan esnia. Do-meketan kobratzen zan esnia. Ta as-tian eruaten genduan generua, zeamak ez zekan dirurik, orduan apun-tauta errekauak eruaten giñuzenakdendan apuntau egitten zittuan den-darixak. Eta domekan kobrau esnia,eta astelehenian kalera etortzen gi-ñanian haura kontua pagatzen gen-duan. Domekako esne-diruakin. Pa-gatzen zan haura kontua, eta berrirobe aste guztia, atzera listia, kontua-kin eruaten zan. Okela pixkat zapa-tuan eruaten genduana, ze aste guz-tian okelarik ez. Zapaturako eta do-mekarako okelia, eta astelehenian...bai okelia eta bai dendako kontua, as-telehenian pagau harek, domekakoesne diruakin, eta berriro aste guzti-ko generua erosi bihar zana, atzera zo-rretan”. Ama bizi zen artean horrelaibili ziren. Ez zuten kaleko jornaliketxean.

Mariasun Uberak 18 urterekinatera zuen gidabaimena, 1965ean,

156

Lan eta lan, emakumea Bergaran

Page 158: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

157

XX. mendearen lehen erdiko bizimodua

esneak kalera eramateko. Baina hasi,astoarekin hasi zen. “Marmitak altzauezinda, jesus”. ‘Balazarak’ jartzen ziz-kioten astoari, alde bietara zintzilik ge-ratzen diren saskiak. “Hiru bat mar-mita sartzen ziran alde bakoitzian. Etamarmitak bardin ipini bihar pixua,bestela alde batera egitten zeban eta.Errekauak be ba hantxe. Eta gero nor-bera, astua ez bazeuan oso kargauta,gaiñian, astuan jarritta”. Maria Ange-les Uberak dioenez, “etxietan partitzenzan. Bueno, batzutan sobratzen zan,eta plazara juten giñan saltzera”. Mar-mita handitik esnea txikira bota, etatxikiarekin joaten zen etxeetara. Izanere, bestela ezin zuen pisuarekin.

Maria Angeles Ubera oso umetanhasi zen astoarekin joaten. Amamakegiten zuen hori, baina gaixotu eginzen. “Haura gaixotu zanian, ni hasi ni-tzan. Eta harek erabiltzen eban biho-rra. Astua baino altuagua da. Bihor za-harra zan, mantsua. Ta lehelengodenpora askuan harekin ibili nin-tzan. Altua zan ta ni ez nitzan aille-gatzen. Nik ez dakit, zazpi-zortzi urteeukiko neban. Txatxar-txatxarra ni-tzan ni. Gero ama be ibili zan, baina

gutxi ibili zan”. Mariasunek, ondotik:“Etxakanan astirik eta!”.

Eibarko azokara saltzera amamaedadetu asko joaten zela dio Maria An-gelesek. “Amama zaharrak, moiñua-kin. Paiñelua ipintzen eben, hiru pun-takin hola. Gainera, gona luze-lu-ziak. Eta gero amantal haundi-haun-dixa gaiñetik”. Baserritar dotoreenaZozolako (Zuazola) Ines zela dio. “Za-pata takoiekin, e! Eta amantalik se-kula be ez, eta ekartzen ebanian pun-tilliakin amantala ipinitta! Dotoria zo-nan haura! Beti zapata takoiekin etor-tzen zonan, tiki-taka, tiki-taka, tiki-taka, toma ya!”.

Ixabel Belar Arrasatera joaten zenesnea saltzera. “Behin 14 urte ezkeroorduan Arrasatera baserriko esniakinjuan bihar izaten zan. Kanposantutikbueltan”. Bergara baino gertuago ge-ratzen zitzaien Arrasate Gontzarritik.“Bezeruak egoten zien, ta harei eruenbiha jakuen esnia, egunero. Enda baastuakin”. Mutiko batzuek ere egitenzuten lan hori. Goiz jaiki behar izatenzuten. Barazkiak ere eramaten zituz-ten: “Asteko errekauok edo, orduantratu haundirik ez zan eoten, po-rruak ero, azak ero, koliflora ero, ta ha-rek eruen ta arrautza batzuk, ta ho-laxe”.

❖ Maria Angeles Ubera, 2004an aho-tsak.com-erako egindako elkarrizketan.

Page 159: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

Baserriko ekonomia

Baserrietako ekonomiaren arduraemakumeak zuen neurri batean. Harkadministratzen zuen esku artera iris-ten zitzaion diru apurra. Baserrietandirurik ez zen izaten, eta erraza zen zo-rrak egitea. Etxeko norbait hiltzen ze-nean, adibidez, hileta elizkizunak or-daintzeaz aparte, bertaratutakoakafaltzera gonbidatzeko ohitura zegoen.

Benita Unamunok -1905ean jaioa-hiru eguneko ezkontzak ezagutu zi-tuen baserrietan. Gonbidatuek oiloakeramaten zituzten opari gisa. Ema-kume ezkongaiak arrioarekin joaten zi-ren baserri batetik bestera, gurdiari idipare dotorea jarrita: ehunezko arro-pak, laiak, goruak, altzariak... Etxeonekoa bazen, batzuetan arrio bi egi-ten ziren. Ezkontzea, beraz, ez zenmerke ateratzen.

Angiozarko Rosario Aranzabaleketa haren senar Sebastian Aranzaba-lek (hurrenez hurren 1926an eta1933an jaioak) ere gogoan zituzten sa-soi bateko ezkontza haiek. Sukaldariakanpotik eramaten ei zuten normale-an, ordainduta. Txahala hiltzen zenetxean, eta sarritan jendeak gau osoapasatzen zuen bertan ospakizune-tan; “txakur errondia” deitzen zitzaion.20 pertsonatik gora elkartzen zirenetxean. Etxekoentzat ardura eta gas-tu handia izaten zen.

Auzoko jaietan “gonbidautza” egi-teko usadioak ere kalte handia egitenzion etxeko ekonomiari, Ubera ahizpekdiotenez. Goimendin Santixau egu-nean senide ugari joaten ziren etxerabazkaltzera. Mariasun Ubera: “Danaketortzen ziran bazkaltzera, eta senidiakez diranak pe bai. Eta amak egitten zi-

158

❖ Ezkerrean, bi neska gazte –bata asto gainean, bestea marmitarekin- eta eskuman adi-neko bi emakume, asto banarekin, plazarako bidean. Argazkilaria: Indalecio Ojanguren.Iturria: herritmo

Lan eta lan, emakumea Bergaran

Page 160: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

159

ttuan zorrak, urte guztirako be bai.Urte guztia egoten zan haretxen zorrapagatzen. Etxian oilaskuak haztenzittunan halakotxe egunerako baka-rrik. Hainbeste lagun! Bera jaira fan beez zan egitten. Mezetarako astirik beez zeban eukitzen, hantxe. Eta hain-beste lagunendako bazkaixa. Baina gugaztetxuak giñan, eta hutsa laguntzengontsan. Ezin lagundu, ez. Umiak. Be-rak esaten eban gaiñera: ‘Hauxe donjiria! Urte guztirako zorrak eginda ge-ratu hauxe bazkaixa, jaixetan baz-kaixa egittiarren’”. 60 lagun inguru ba-tzen ziren bazkaltzeko. Eta afaltzeraere asko geratzen ziren. Amari tia Do-loresek laguntzen ei zion. Aitak soinutxikia jotzen zuen, eta etxean musikaizaten zuten, erromeria.

Baserrietan ekonomia emakume-aren kargu zegoen arren, gizonek ez

zuten beti dirua haien esku uzten. Ha-laxe kontatzen zuen Mercedes Agirrek:“Gaur basarrixan Don dare danak,Don! Andrak be manejatzen dabebeste estilo batera, ta gauziakin diruahartzen dabe geiñera. Esniakin, arrau-tziakin, klase danakin diru asko har-tzen dabe, ta manejau egitten dira ho-beto. Ta orduen gizonak hemen esa-ten zeben: bildotsak saldu, bildotsendirua gizonak, ganauak saltzen baziangizonak harek diruak, ta andrak esnepuskiakin ta arrautziakin hartzenebenakin ibili deittiela. Etxeko neze-sidadiak harek handik egin deittela.Holaxe”.

“Danana, etxeko danana arduriaberak erun bihar. Danan arduria,umiena. Hainbeste ume! Zerekin jan-tzirik ez eta”. Familia gehienak umeasko izaten zituzten baserrietan. Mer-

❖ Hiru gizon eta hiru emakume, laian, 1915ean Baliarrainen. Neskatilatxoa aldame-nean, lurrean eserita. Indalecio Ojanguren. Iturria: herritmo

XX. mendearen lehen erdiko bizimodua

Page 161: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

cedes Agirrek zioenez, “Hamar umetikbeherakoik ez euan. Nahiz eta jaztekoezebe ez eta nahiz jateko ezebe ez euki,umia ugeri. Eta beti abadiak ‘ekarriegin bihar dala umiak asko’”. Ema-kumearen bizimodua honelaxe la-burbiltzen zuen Agirrek: ume ugarimundura ekarri, lan asko egin eta ja-teko ezer gutxi izan. “Umiek ugeri eu-kitzeko eta lan ugeri egitteko. Ta eze-bez jateko gauza dezenterik! Ez zeuendirurik eta! Emakumia gorrixak pa-sautakua da. Danok”.

Janari gutxi egonez gero, emaku-mea zen jan gabe geratzen zena: gizo-nari eta umeei ematen zien lehenen-go. “Gizona aurretik, bai. Azkenengosobratzen zanakin haura. Egongo zienbesterakuak be, beren burua maittiagozebenak, baiña jenerala holaxe. Hola-xe. Geiñera kafe puskat pagatzeko ezzeben eukitzen ta... Ezebez. Dirurik ez.Ezek ez zeban balio ta. Dozena arrau-tziak zazpi txakur haundi. Zortzi-zaz-pi... Patatiakin, kiluakin txakur haun-dixa ta hiru xemeiko bi kilok. Ostien-go gauza guztiek halaxe eren. Ezekinbe dirurik hartu ez, ta nun eukiko zi-ñuan ba jazteko ta zetarako... alperrikeuen gauzia merke! Zuk ez badauka-zu...”. Horixe esaten ei zuen bere amazenak. “Ezekin dirurik hartu ez, mi-serixa baten bizi zien orduko emaku-miek”. Bizimodu latzak izaten zituztengehienek. Gazterik hiltzen ei ziren.

Baserrian ez zegoela soldatarik go-gorarazten du Maria Mugerzak: “Ka-lien bakoitzak bere suelduek... eo fe-rrobiarioxo edo kaminero... bakoitzakbere jornaltxue. Baina basarrixan or-duik ez da egoten. Eta basarrixan kin-zenaik ez da eoten. Ta hartzen dozu-nian bi pezeta, ordun gorde behar zi-

ñuan bat okasiño baterako: eokriauentzako edo beste zeozetarako.Beste pezeta harekin pasau bihar zi-ñun”.

Maria Pilar Larrañagaren ustez,lantegiak salbatu zuen baserritarra.Baserritar askok bi lan batera egitenzituzten: baserrian eta Labe Garaietan.Eta halaxe hasi ziren dirua ikusten.“Han (baserrian) bizi dan emakumia beba txahal bat noiz salduko begira, ha-rek dirua nundik etarako dau? Laupatata saldu, ta zenbat diru eterako-zu ba? Ez dakizu... Hemengo basarri-ko personia fabrikiak salbau dau”.

Baserritar asko maizterrak ziren,eta urtean behin ordaintzen zutenerrenta. Ixabel Belarrek gogoan duBergarara joaten zirela, ordaintzera.Aitonarekin joaten zen, astoan. Diruaeta kapoiak. Bakailaoa ematen zienbueltan. 14 bat urte zituela erosi zu-ten etxea.

Ezkontzearen garrantzia, baserrian

Maiorazkoak gizonezkoak izaten ziren.Etxera ezkontzen ziren alabek neba-rik ez zuten, normalean. Familiakhandiak izaten ziren baserrietan, etaez zegoen tokirik denentzat. MariaAranguren antzuolarrak argi azaltzendu: “Lehen izeten zana basarrixan: batetxerako eta gero beste danak ba fue-ra”. Maiorazkoa geratzen zen. “Eta bes-te danak... krieda edo monja ba-tzuk… eta ahal dan lekura!”.

Batzuk neskame eta morroi joatenziren, beste batzuek moja eta fraide,zenbaitzu Ameriketara ere bai. Eza-gunak dira Ameriketara joandako

160

Lan eta lan, emakumea Bergaran

Page 162: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

161

euskal artzainak. Gehienak gizonez-koak ziren, baina emakumezko batzukere animatzen ziren Ameriketara joa-ten.. Angiozarren badugu horren adi-bide bat: Eulalia Ugalde (ikus 163.orriko koadroa). Begoña Zubizarreta-ren ahizpa eta anaia zaharragoak ereAmeriketara joan ziren. Baita AnizetaAgirreren ahizpa bat ere, bere hu-rrengoa.

Baserriko neskentzat bereziki in-portantea zen senarra topatzea. Ez-kongabeek, baserrian bizitzen geldi-tzen baziren, sarritan neskame lanaegiten zutelako. Baserrira ezkonduta-koaren familiarentzat. Baina kobratugabe, noski. Etxeko lanak, baserriko-ak, umeak zaindu, josi… bertan bizi-tzearen truke. Kaletarrek normalean

aukera gehiago zuten etxetik kanpolana aurkitu eta euren bidea egiteko,ez ezkondu arren.

Lide Oregi: “Gure amak esatendau neskak nahikua lan eukitzen ze-bela ba kriau: horren danak erropakgarbittu, ta dana. Ta gero, klaro, berazan gaztenetakua, eta anai zaharrenaetxera ezkondu zan, eta klaro, harenumiak pe bakizu, etxian daonak ba la-gundu… ta hori. Gure amak esaten ze-ban berai lan asko tokau jakola egittiadenbora haretan. Baina gazterik ez-kondu zan”.

Horrenbestez, neska askorentzatezkontzea ihesbidea zen. Bizitzan au-rrera egiteko modua. Batzuek base-rritik alde egiteko bide moduan ikus-

❖ Baserriko familia baten erretratua. Hauek dira kideetako batzuk: Norberta Salsamendi(erdiko ilaran eserita), Eladia Jauregi Mayora (eserita), Bixente Jauregi Jauregi, Car-men Jauregi Jauregi, Toribio Jauregi Berasategi “Altzeta” eta Josefina Zelaia Salsamendi.Bergarako Udal Artxiboa. Toribio Jauregi fondoa

XX. mendearen lehen erdiko bizimodua

Page 163: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

ten zuten, eta beste batzuek neska-metza uzteko bidetzat; ezkondu arte-an, zerbitzen ibiltzen ziren han eta he-men.

Askotan baserritarrekin ezkontzenziren. Baina besteren baserrira ez-kontzea ere ez zen beti gozoa. Ema-kume batzuek asko sufritu zuten, ezzirelako egokitzen. Senarraren gura-soekin, batez ere etxekoandrearekin,harremana ez zen beti erraza izaten.Etxekoandreak indar handia zuenbaserrian. Sarritan bera izaten zen era-bakiak hartzen zituena, baita etxekodirua kudeatzen zuena ere. Eta kon-tuan izan behar da lehen betiko ez-kontzen zirela. Dibortzioa ez zen po-sible. Hortaz, etxeko amona hiltzeanbakarrik bihurtzen ziren etxekoandre.Eta batzuetan beraiek haien jarrerabera izaten zuten. Gaztetan horrekasko sufriarazi arren, errainari berdi-na egiten zioten: menpean hartu.

Maria Mugerzak baserrian lanaerruki gabe egiten dela dio. Eta nor-mala iruditzen zaio gaur egun ema-kumeek baserrira ezkondu nahi ez iza-tea. Industriaren gorakadarekin ba-tera, baserriak husten hasi ziren. Ba-serrietako mutilak ezkongabe geratzenhasi ziren. Neskek ez zuten baserriraezkontzerik nahi, bizimodua oso go-gorra zelako. Mugerzak dioenez, se-narrarekin ezkondu beharrean, fami-

lia osoarekin ezkontzen ziren. “Neri ezjatan tokau hori. Koñata bat bakarrikzeon, ama ez zan bizi. Baina jenerala-jenerala ezkontzen zan amaginarreba,aitaginarreba, aittitte ta amama za-harrak be igual... eta gero amagina-rrena eta aitaginarreban seme-alabak,koñata koñatu egitten zienak jenera-lin etxetan zan. Eta gizona, maioraz-gua, zaharrena, harekin ezkondu,beste gazterixia batzuk kriau hara-hona... beste batzuk etxian... eta haraezkontzen zanak gero ezkontzen zangizonakin, eta gabeko lanak. Beatzinbat hilabete pasautakuan geroumia’re etortzen zan. Etortzen ez ba-zan, akatsa. Ez zula eukiko. Batzueitokatzen zan ezin eukitzia. Hala fun-tzionatzen zuen”.

Batzuetan ezkonberriak umea izan,eta senarraren anai-arrebak arteanJaunartzea egin gabe egoten zirela dioMugerzak. Jaioberria eta haren osaba-izebak, denak umeak zirela, alegia.“Andra haura, basarrira juten zana, gi-zonakin ez zan ezkontzen, e? Gizona-kin ezkontzen zan papela egitten zunlekuan, juzgauan eta elizan. Gero fa-milixiakin ezkontzen zan haura”. De-nekin ondo konpondu beharra zeu-kan, eta norbere umeak ere hantxehazi. “Hori jakinda, zein ezkondukozan basarrira?”.

162

Lan eta lan, emakumea Bergaran

Page 164: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

163

XX. mendearen lehen erdiko bizimodua

Emakumeak Ameriketara

Ameriketako emigrazioaren hastapenetan, Mundu Berrirako bidea hartzen zueneuskal emigrante ohikoa 15 urtetik 25era bitarteko gizon ezkongaia izan zen. Bai-na ondorengo urteetan emakumeak ere hasi ziren bide bera hartzen aurrez jo-andako ahaide batek edo herriko batek deituta edota, besterik gabe, iragarki ba-tek animatuta. Gizonezkoen kasuan bezala, arrazoi ekonomikoak zirela-eta au-sartzen ziren mundu ezezagun batera abiatzera. Baina beste bizimodu bat pro-batzeko gogoak ere bultzatzen zituen, emakumeentzat hain estua eta aukera gu-txikoa zen garai hartako Euskal Herrian. Hala erakusten dute Eulalia Ugalde-ren, Cecilia Urizarren, Catherine Urquiluxen eta beste hamaika emakume emi-granteren adibideek.

Eulalia Ugalde, 1897an Angiozarren jaioa, 11 urtez gero neskame hasita ze-goen, eta adin nagusikoa zen anaiak Idahotik idatzi zionean Ameriketan bizimoduaerrazago aterako zuela esanez, eta nahi izanez gero lana zain zeukala MountainHomeko Bengoetxeatarren hotelean, ez zuen besterik behar izan erabakia har-tzeko. Eulaliak aurrez ere buruan ibilia zuen Ameriketan zortea probatzeko ideia.Paper guztiak prestatu, eta anaiak bidaia ordaintzeko bidali behar zion dirua-ren zain geratu zen. Anaiak huts bat egin zuen, ordea. Dirua zuzenean arreba-ri bidali beharrean, neskame zegoen Neguriko Goioagatarren jauregira, baserrirabidali zuen, eta amak gorde egin zion. Herriko apaizaren sermoiek izango zuteneraginik amaren portaeran. “Zuek, gurasook, duzue erru guztia, umeei Ameri-ketara joaten uzten diezulako!”, aurpegiratzen zien apaizak herritarrei. “Dizipli-nari alde egitearren joaten dira hara, eta behar ez diren gauzak egiteko askata-suna dutelako”. Nolanahi ere, diruak non bukatu zuen jakin zuenean, bere ira-baziak etxera bidali ordez bankuan gordetzen hasi zen Eulalia, bidaia ordaintzekokopurua osatu arte. Aurrenekoz bere buruaren jabe, bihotz alaiarekin abiatu zenEulalia Mundu Berrira10. ❖

10 Asun Garikano. Far Westeko Euskal Herria. Pamiela, 2009. 194-195 o.

Page 165: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

Baserritik kanpo lan egitea

Baserriko neska batzuek ehungintzanziharduten lanean. Kaletik gertu daudenbaserrietakoek batez ere. Baina ez zirenasko. Adibide bat jartzearren: Lesarri-soro baserriko hiru ahizpa eta Laspiurbaserriko lau alaba harigileak ziren,1930eko erroldaren arabera. Segurunez,gehiago izango ziren jostun lanetan ze-biltzanak (ikus jostunen atala).

Baserriko gizonak lehenago hasi zi-ren lantegian lanean emakumeak baino.Eta hori Bergaran aukera paregabea ze-goela. Baina baserri askotan ez zegoenondo ikusita emakumeek lantegian lanaegitea; askoz normalagoa iruditzen zi-tzaien neskame joatea.

Ubera ahizpek diotenez, ohikoa zenbaserriko mutilak lantegira joatea lane-ra. Baserriko neskak tailerrera lanera jo-atea, ordea, gaizki ikusita zegoen. Gero-ra, poliki-poliki hasi zen emakumealantegi munduan sartzen. Ordura arte,neskame. Aitaren anai denak tailerretanzebiltzan lanean. Neskak, berriz, nes-kame. Mariasun Uberaren hitzetan: “Le-henau, neskia zanak… tailerrian neskakoso gutxi ibiltzen ziran”. Maria Angelesados dago: “Bajezia zan! Banaka-bana-ka hasi zittunan... Bajezia zan, buf, lo-tsagarrixa zan”. Akordatzen da berari etabeste bati tailerrera sartzeko esan ziete-la, eta etxekoen erreakzioa zein izan zen,eskuak burura eramatea: “‘Bueno, bue-no, bueno, bueno! Neskak taillerrera?Horraittio!’. Zenbat bider esan dot nik:han laga bazoskuen tailerrera juten,beste bizimodu bat eta beste berriketabat eukiko genduan! Etxera dirua eruan-go genduan behintzat, ta zer? Bizitza oso-rako geure postua hortxe eukiko gen-duan edarra!”.

Mariasun Uberak dioenez, “neskia or-duan tailerrera joatia ikusten zan…gaizki. Izaten zan, izango bazan moduane… fulana estilora edo. Kasi holaxeikusten zan”. Baserriko pentsakera zenhori batik bat. Mariasunek uste du ba-serrian ez zela komeni emakumeak ka-lera joatea, eta horregatik izango zela.

Etxean asko izanez gero, neskame etamorroi (ikus neskameen atala) bidaltzenzituzten beste baserriren batera. 1930ekopadroian adin guztietako neskame ba-serritarrak agertzen dira: 13 urtetikhasi eta 39 urte bitartekoak.

Herri gehienetan, emakumeentzataukera gutxi zegoen lantegietan. MariaAranguren antzuolarra 14 urterako“guarnizionerian” hasi zen lanean,1936an, bere beste bi ahizparekin bate-ra. Antzuolan, larrutegian joskintza la-netan. “Gu hiru aizta ibili giñan hor. Or-duan ba beste lanik ez zeuan eta danakharaxe. Gu egon giñan 40 bat, neska etamutil. Beste enpresak, horrek zien gizo-nenak. Ba kurtiderixak. Neskendako ezzeuan. Eta orduan neskak geratzenzian... ba zerbitzera jun biha zian edobestela monja”.

Goi mailako ikasketak orokortzeak erealdaketa ekarri zuen baserriko bizimo-dura. Pentsamoldea aldatuz joan zen.

164

❖ Mariasun Ubera, 2004an aho-tsak.com-erako egindako elkarrizketan.

Lan eta lan, emakumea Bergaran

Page 166: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

165

XX. mendearen lehen erdiko bizimodua

Felisa Eguren Eguren Postaria

❖ Felisa Eguren, “Angiozarko korreua”.

Angiozargo Altzuain (Altzuaran) baserrian jaioa, 1910ean. Ez zuen asko ikaste-rik izan, justu-justu irakurtzen eta idazten; batuketak egiten ere bazekien. Iruain(Irigoien) baserrira ezkondu zen, Rufino Ruiz de Eginorekin. Haren ama zen etxe-koandrea, emakume zorrotza, eta ezkonberriak haren esanetara egon behar izanzuen.

Senarra baserritarra zen, eta postari kargua ere bazuen. Baina Felisa zen lanhori egiten zuena. Izan ere, Bergarara joaten zen egunero, esneak partitzera, etabere gain hartzen zuen posta zerbitzua ere. Udaletxe ondora, berdura-plaza az-pira joaten zen posta eramatera eta jasotzera. Langintza horretan zebilen ema-kume bakarra zen Bergaran. “Angiozargo Korreoa” deitzen zioten.

Rojillo zaldiarekin eta karroarekin joaten zen Felisa Angiozartik Bergarara. Es-nea batzen zuen, auzoko guztien marmitak, gero herrian partitzeko. Errekadis-ta lanak ere egiten zituen. Errekaduen porteak kobratzen zituen. Denetik era-maten zuen, eskatzen ziotena: pentsua, Santa Lutzia aseguru etxeko kontribu-zioak, bankuko letrak… pertsonak ere bai, batzuetan. Pisu handiak erabiltzenzituen askotan.

Felisak eta Rufinok hamar seme-alaba izan zituzten. Ganadua, baso lanaketa ehiza ziren senarraren ardura nagusiak. Aitaginarrebarenak, berriz, ardiak.Amaginarrebak etxeko jira eta diru kontuak eramaten zituen. Felisa kanpoan zenbitartean hura eta haren ahizpa ezkongabea egiten ziren umeen kargu, baina buel-tan Felisak ez zuen atseden hartzeko tarterik izaten. Baserriko lanak ere egitenzituen: baratzeko lanak, sorokoak…

Seme-alabek ere azkar asko ikasi behar izan zuten baserriko lanak egiten. Ala-betako bat hamaika urterekin Felisarekin joaten zen kalera, laguntzera. Felisakdiabetea zuen, eta, sasoi hartan ez zutenez tratamendu egokirik jasotzen, ata-keak izaten zituen sarri. Behin halako atake gogor bat izan zuen alabarekin ze-

Page 167: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

166

Lan eta lan, emakumea Bergaran

goela, eta neskatilak eraman behar izan zuen zaldi-karroa baserriraino, atzeanama aieneka zuela. Felisak harriak zituen besikulan, kolikoak izaten zituen, etabi koma diabetiko izan zituen. Tifusa ere pasatu zuen. Emakume gogorra zen,bizitzak zaildutakoa. 1984. urtean hil zen11.

Asuntxi Uribesalgori Felisa Egurenek eramaten zion esnea etxera. Lucia Farra-sek gogoan du San Antoniora ere joaten zela. “Angiozarko Karteria” esaten zio-ten. ❖

Maria Argialde 1917an jaio zen. Labegaraietako Gaztelumendi baserrian adop-tatu zuten. Neskatila zela, neskame egon zen Bergarako aberats-etxe batean. Ge-rra garaian, Gernikan egokitu zen bonbardatu zutenean. Handik itzuli eta Te-lleriarenean ibili zen zapatagintzan eta Francoren armadarentzako kartutxo-gerrikoak egiten.

22 urterekin Uberako Bolu baserri-errotara joan zen, neskame. Inazio Askasibaretxejaunarekin ezkondu eta errotari bihurtu zen. Argialdek ogia ere egiten zuen,astean behin. Baita baserriko lanak ere, basokoak barne. Denetik egitea egoki-tu zitzaion. “Errotan lana egin bihar zan, eta txandaka egitten giñuan”. Gauezere egiten zuten lana: “Takala-takala-takala. Ohera juaten bazan be, hasten za-nian taka-taka-taka...! Ai!, hustu da. Levanta. Hustu egin dala garixa ta atzerabete egin bihar dala”.

Errotan pisu handiekin ibiltzen ziren. Jendeak errotara asto gainean era-mandako zakuak, laurogei kilokoak, bizkarrean kargatzen zituen Argialdek. “Hau-

11 Felisa Egurenen familiakoek emandako informazioa.

Maria ArgialdeErrotaria

❖ Maria Argialde, 2004an ahotsak.com-erakoegindako elkarrizketan.

Page 168: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

167

XX. mendearen lehen erdiko bizimodua

Anizeta Agirre ere ibili zen errota-ko lanak egiten, Bolu errotan. Base-rritarrek garia eta artoa eramaten zu-ten errotara, eta beraiek eho. Alea gal-bahetik pasatu behar izaten zuten.“Dana eskuko lana! Errotara bota or-duko dana galbahetu bihar garixa!”.Errotak bi harri zituen, bata azpian etabestea gainean, eta haiek pikatu eginbehar ziren. Ebaki txikia egin beharizaten zitzaion piketearekin, bestela ga-ria apurtzen zuen. Zortzi eguneanbehin harria jaso eta pikatu behar, irinfina irteteko. Harriak pikatzeko lanakontu handiarekin egin beharrekoazen: “Piketiak aproposak egoten dia takuello haundixakin arraia haundixaegitten bajako, golpe haundixa emo-ten bajako, apurtu egitten dau harri-xa. Ta ebai txiki-txiki bat egin biherizeten jako. Pikete harek egitten dabeebai oso txikixa, garixa... iriñak fiña ur-tengo badau. Haura gogor joten bada,ba, iriña bastua”.

Lana eta festa, baserrian

Baserriko auzolanak bazuen festatikere. Gari ebakitzea eta jotzea auzola-nean egiten zuten, eta orduan afariederra egiten zuten. Gari joteetanondo pasatzen zuten Ubera ahizpek:afaldu ostean parranda modukoa egi-ten zuten gazteek, berriketaldia. Ma-riasun Ubera: “Haxe juergatxua pa-satzearren gari jotera juteko gustora!Bestela… buuuuf. Ondorenian, bajuerga: afarixa, eta hantxe, gaztiak al-karrekin. Juergia edo”. Maria AngelesUbera: “Soiñujolia eguan, eta soinuajo… dantza egin eta holaxe”.

Lide Oregi ez zen baserritarra, bai-na gustura joaten zen “Soldaukua” ba-serrira, gari-joten laguntzera. “Or-duan danak egitten zeben auzola-nian”. Neskek gari-metak ganbararaeramaten zituzten, eta mutilek han jo.Gero merienda ematen zieten. “Seku-lako anbientia, inportantiena hori

ra zonan ona, haura! Errebentau? Ez giñuan errebentau. Nik etxakiñat zela...Neuk kargatzen nittuan eta. Gizona ez bazeon, neuk kargatzen nittuan. Holakohaundixa zanian, gaiñera, alturatxo batera altzau, eta gero handik, daunba! Etagero handik astora”. Abortu bat ere eduki zuela dio, horregatik. “Ez nintzonanfan medikuana be”.

Gerraostean, estraperlo garaian, gauez ehotzen zuten, isilpean. “Etortzen ziengabian, gabeko orduetan. Eta gu ixotzen. Txandaka orduan bai egitten giñualatxandaka. Bat lo egittera ta bestia bestekaldera. Txandaka. Ta atia taunba-taun-ba joten... Gurian gizona jartzen zan bihotzekua emoteko moduan. Sustauta. Mul-tia be kendu zoskuen eta”. Guardia Zibilak. “Hogei mila pezeta edo zittunan eta,ordurako. Harrapau egin zoskuen eta, etxia errejistau dana!”. ❖

Page 169: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

zan!”. Artoa aletzera ere joaten ziren.“Guri gustau egitten jakun. Bakizu,batian kantuan eta zerian, artua ale-tzen”.

Emakume baserritarrak 1930ekoerroldan

1930eko erroldan, baserrietan kasugehienetan senarra nekazari moduanagertzen da, baina emaztea ez: “mis la-bores”, etxeko lanetan. Emakume ez-konduak, ogibide bati lotuta ager-tzen direnak, baserri munduan:

Elosun:

- Senar-emazteak nekazari. GregoriaAlberdi (29) eta Valentin Gabilon-do (29). 2 ume txiki.

Basalgon:

- Senar-emazteak nekazari. JosefaLizarralde. Lau alaba ere nekaza-ri. Petra, Josefa, Isabel eta EugeniaMakazaga. Beste alaba bat (23) zer-bitzaria. Beatxurtu baserrian.

- Senar-emazteak nekazari (64/60).Alaba bat (28) nekazari eta bestea(20) oihalgile. Oianguren base-rrian.

- Senar-emazteak nekazari (36/34).Seme-alabarik ez.

- Senar-emazteak nekazari. 17 eta15eko alabak eta 14ko semea ne-kazari. 3 ume eskolan. Untzetaz-pikoan.

- Senar-emazteak nekazari. Bi umetxiki. Untzetazpikoan.

- Senar-emazteak nekazari. Untze-tagainekoan. 6 seme-alaba.

- Senar-emazteak nekazari. Gala-rragan.

- Senar-emazteak nekazari. Gallas-tegiazpikoan.

- Emaztea nekazari (Bergara, 30). Se-narra armagile (Soraluze, 38). 3ume eskolan Gallastegin.

- Senar-emazteak nekazari. 24kosemea nekazari. Iriben.

- Senar-emazteak nekazari. Lau umeeskolan. Iriben.

- Senar-emazteak nekazari. 4 seme-alabak eta izeba nekazari. Iñarrabaserrian.

- Senar-emazteak nekazari. AlabaOihalgile, semea nekazari. Iñarrabaserrian.

- Senar-emazteak nekazari. 2 umetxiki. Amutxastegi Berrian.

- Senar-emazteak nekazari. 13koalaba nekazari. 10-9-6-3 urtekoak.Gallastegitorrean.

- Senar-emazteak nekazari. 2 ume.Eguren baserrian.

- Senar-emazteak nekazari. 4 seme-alabak nekazari. Intxuzabal base-rrian.

- Senar-emazteak nekazari. 4 umeeskolan. Intxuzabal baserrian.

- Senar-emazteak nekazari. Gaz-tandolan.

- Senar-emazteak nekazari. 2 umeeskolan. Bergara Etxeberrin.

- Senar-emazteak nekazari. 54 ur-teko ama nekazari. Seme-alabak:

168

Lan eta lan, emakumea Bergaran

Page 170: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

169

XX. mendearen lehen erdiko bizimodua

27koa modista, 26ko mutila ne-kazaria, 24koa armagilea, 22koaarotza, 19koa harakina, 17ko eta14ko neskak nekazariak; hiru umeeskolan (9-6-5) eta 3 urtekoa. Ber-gara Etxeberrin.

- Senar-emazteak nekazari. Leze-tan.

- Senar-emazteak nekazari. 4 umetxiki. Lezetan.

San Juan:

- Senar-emazteak nekazari. 3 umetxiki. Iloba (16ko neska) nekazaria.Neskamea (13). Aristizabal.

- Senar-emazteak nekazari. Morroi 1.Arizkarren.

- Senar-emazteak nekazari. 14koalaba nekazari. 5 ume txiki. Atxo-tegin.

- Senar-emazteak nekazari. 2 umetxiki. Aita alarguna (66) nekazari.16ko neskamea. Atxotegin.

- Senar-emazteak nekazari. 3 seme-alaba nekazari. Aita alarguna (77)nekazari. Eleizalden.

San Migel auzoa, Angiozarren:

- Emaztea nekazari. Senarra sarrai-lagilea. 16 eta 14ko alabak neka-zariak. 5 ume txiki, 13tik behera-koak. Loidietxeberrin.

- Senar-emazteak nekazari. 4 seme-alaba: zarrailagilea, neskamea, ne-kazaria eta eskolan. Zabaletagai-nekoan.

- Senar-emazteak nekazari. 3 umetxiki. Zabaletagainekoan.

- Senar-emazteak nekazari (Elorrio,3 urte Bergaran). Semea eta alabanekazariak. Sagastan.

- Senar-emazteak nekazari. Semeaeta alaba nekazariak. Ugar ten .

- Senar-emazteak nekazari. Arra-ten.

- Senar-emazteak nekazari. Semeaeta alaba nekazari. Jauregiazpiko-an.

- Senar-emazteak nekazari. 2 se-meak nekazari. Altuben.

- Senar-emazteak nekazari. Alabapolitikoa eta semea nekazariak.Alaba (26) modista: Rosario Albis-tegi. 2 ume etxean. Urdingoan.

- Senar-emazteak nekazari. 3 semeeta alaba nekazariak. Iruben.

- Senar-emazteak nekazari. Iribe-koetxetxon.

- Senar-emazteak nekazari. 3 ume.Altunan.

- Senar-emazteak nekazari. 3 alabanekazari. 14 eta 12 urtekoak es-kolan. Morroi 1. Zuluetazpikoan.

- Senar-emazteak nekazari. Seme-alabak: 22ko mutila nekazaria,21ko jostuna, 17ko neskamea,13ko neska nekazaria, 14ko muti-la nekazari, 3 ume eskolan eta 2ume txiki. Gorontsarriazpikoan.

Page 171: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

3.9. Beste lanbide batzuk

Gizartea aldatuz joan da, eta harekinbatera lanbideak. Ondorengo ofiziohauetan ere aurkitu ditugu emakumebergararrak lanean. Lanbide gehien-tsuak galduta daude egun.

Abarketagileak

Abarketak asko janzten ziren sasoi ba-tean. Eta ez bakarrik etxean edo lan-lekuan. Udan kalean ibiltzeko edoerromeriara joateko ere oso erabiliakziren, zuriak batik bat. Mariñe Barre-netxea-Arando: “Dana alpargatia. Le-henau ez zeuan besteik!”.

XIX. mende bukaeran Bergaran320 pertsonak egiten zuten lana abar-ketagintzan; gizon, emakume zeinume. Modu tradizionalean egiten zi-tuzten, tailer txikietan eta etxe ata-rietan. Herrian abarketa lantegia egi-teko proiektua egon zen arren, ezzuen aurrera egin. Industrializazioa-rekin, Azkoiti bihurtu zen abarketenherria. Bergaran, ogibide hori desa-gertzen joan zen pixkanaka.

Mendearen lehen erdian, hori bai,artean baziren abarketak egitera de-dikatzen ziren tailertxoak Bergaran.Lide Oregik ezagutu zuen Zubietanbat, oso umea zela, 40ko hamarka-daren hasieran. Bere amamak, Jose-fa Iturbek, han lan egin zuen: “Alpar-gatak egitten zien han. Pio “Legazpi”esaten zotsen, ez dakitt Legazpittik eto-rritakua edo. Baju baten egitten zeban.Eta gure amamak be egitten zebanbaitta. Han ate aurrian etara, eta al-pargatak juan zoruak zertzen eta ger-tatzen”. Jesusa izeneko emakume batere aipatzen du Oregik, amamarekinbatera abarketagintzan aritzen zena:“Benigno enterradorian andria”.

Auzo berean bizi ziren Barrene-txea-Arando anai-arrebek ere ezagutuzuten tailer hori. Geroago, beste bategon ei zen, handiagoa. Abarketak bilan ditu nagusiki: espartzuzko zoruaegitea eta oihala jostea. Askotan lan-gintza biak etxeetara ateratzen ziren,eta emakumeek egiten zituzten. Mari-ñe Barrenetxea-Arandoren arabera,“abarketagilliak bazien, bi bai behin-tzat. Pio Legazpi, eta bestia zela zan?Gero ya taillerra egon zan abarketakegittekua. Haura ya tailerra, bainabestiak eskuz”. Erritxe Barrenetxea-Arandok ere gogoan zituen: “Sarrittanumetan begira egoten nitzan, zela zer-tzen zeben. Eta gero gure izeko batekegitten zittuan zoluak. Egitten zittuanzoluak, alpargeten zoluak. Itxuria,emon egingo zittuen etxerako, lana egi-tteko. Eskuz egitten zeben. Nik ez ne-ban telia josten ikusten, baina zoluakegitten bai”.

1930eko erroldan Eugenia Gan-txegi (ezkongabea, 66 urte) “alparga-tera” dator, Masterrekan.

170

Lan eta lan, emakumea Bergaran

❖ Lide Oregi, 2004an ahotsak.com-erako egindako elkarrizketan.

Page 172: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

171

Arropa-garbitzaileak, “lixiberak”

Hainbat labadero publiko egon zen Ber-garan, lixiba egiteko. Miren Azkarate ezzen inoiz joan leku horietara arropagarbitzera, eta bere ama ere ez. Etxe-an garbitzen zuten arropa. Baina la-baderoak ezagutu zituen: “Hor Frontoionduan zeuana, haundi bat, ta gero os-pittal inguruan zeuan beste bat. Za-balotegin, mojetan onduan zeuan bes-te labadero bat be bai. Horrek ezautuegin nittuan. Baiña han ya jentia laniangarbitzen-eta hola... ez dot uste ya”. Ba-serrietan eta auzoetan gehiago erabil-tzen zituzten. Elisabet Agirrezabalekbai, gogoan du auzoko emakumeakSan Antonioko labaderora -orain kapiladagoen tokian zegoen- joaten zirelaarropa garbitzera. Euren etxean, Aureaahizpa joaten zen labaderora. “Batzukerrekara juten zien”.

Sasoi batean baziren “lixiberak”,inorendako arropa garbitzen zutenemakumeak. Aberatsentzat, norma-lean. Agirrezabalek dioenez, San An-tonion bakoitzak berea garbitzen zuen.Azkaratek ere ez ditu lixiberak ezagu-tu, baina etxean entzunda daki bere bi-rramonak eta birraitonak langintzahorretan jardun zutela. Familia diru-dunen arropa garbitu ohi zuten. “Nereamandria; amandria ez, bisabuela.Baiña garbittu egitten ei zeban gizonak.Han errekan; orduan errekia garbi-garbixa ei zetorren. Loiñak eta hartzenzittuen. Zuurtin bizi zien [Zubiurruti,Ozaeta auzoa]. Eta harek zeuken, etxebatzuk zeuzken kalian, notarixuanekoetxia ta ez dakit zeiñen etxia, erropakgarbitzen zotsenak”.

Azkarateren birraitonak errekangarbitzen ei zuen arropa, eta amonakplantxatu eta entregatu, astoarekin.

“Seguru asko, pentsatzen dot aman-dria etorriko zala astuakin edo erropakeruatera Zuurtira, ta aittajaunak,nere bisabuelo, errekan garbitzen zi-ttuala erropak. Gero amama edo bi-sabuelak plantxauko zittuan, eta geroentregau etxetara”. Arraroa da, nor-malean gizonezkoak ez baitzebiltzanlangintza horretan. Emakumeak zirenarropa garbitzen zutenak.

Emakumeak ere ibiliko ziren Ber-garan lan horretan, baina guk ezdugu ofizio horrekin lotutako testi-gantzarik jaso. Antzuolan bai, ordea.Juliana Aranguren antzuolarrak eza-gutu zuen enkarguz arropa garbitzenzuen emakume bat: “’Antoni Lixiberia’esaten gontsan, eta albergia etxiabaiño harutzatxuao zeuan orduan, etahantxe joten zittuan. Nik ez dakit, ha-mabost bat eguneko izarak edo zeegongo zian. Lehengo izara gogor,ehunezko izara gogor harek-eta. Etaharetxek garbitzen zittuan. Danetaraez zan juten, baiña hola esandako to-kittara jun egitten zan haura, eta be-rak egitten zittuan garbittasunak”.

❖ Bi emakume arropa garbitzen laba-dero batean, 1946an. Bergarako Udal Ar-txiboa. Toribio Jauregi fondoa

XX. mendearen lehen erdiko bizimodua

Page 173: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

Lisatzaileak

Lehenago baziren kanporako plan-txatzen zuten emakumeak, “plan-txadorak”. Miren Azkaratek dioenez,Beheko Kondearen etxean dontzeilamoduan lan egindako neska bat, lo-razainaren alaba, Cristina Etxaniz,plantxatzailea zen. Ez zen bakarra.“Beste bat be bai, hortxe Guenkalianbizi izan zan. Harek be plantxanegitten zeban. Solteria zan haura.Gregori”. Mojek ere jarduten zutensasoi batean: “Ta gero plantxan hola,aillegatzen zienian komuniuak etahola, geroko urtetan, Moja Zaha-rrak egitten zeben. Baten batek la-gatako erropia izaten zan, komu-nioko erropia. Eta haura garbittu etaplantxau ta berriztu, ta beste baten-dako izaten zan”.

1930eko erroldan plantxatzailebaten izena agertzen da: DoloresEpelde Irizar, 33 urtekoa. Bere amaalargunarekin bizi zen, Bidakruzetan.

Koltxonerak

Koltxoi modernoak ez ziren zabaldu1960ko hamarkadara arte. Aurretikartilezkoak izaten ziren, artamalu-tazkoak ez zirenean. Artilea trinkotuegiten da denborarekin, koltxoia go-gortu egiten da eta, urtean behin gu-txienez, zorrotik atera eta jo egin be-har izaten da artilea, harrotzeko. Etabaziren lan hori egitera dedikatzen zi-ren emakume profesionalak, “koltxo-nerak”.

Asuntxi Gallastegik pare bat eza-gutu zituen. Bata Frontoian bizi zeneta bestea Zubietan: “Gure etxeraZubittako hori etortzen zan. Eta he-

men Frontoikuai be “koltxoneria” esa-ten zotsen. Etxera etortzen zien. Sol-tau ta josi. Etara lana guztia ta ma-killekin jo. Harrotu. Ni akordatzennaiz, Zapatarikuan”.

Asuntxi Uribesalgok gutxienez hiruezagutu zituen, bat Zabalotegin, bes-te bat Artekalen eta beste bat Goen-kalean. Eta kalean egiten zen lana:“Zabalotegin, eta gero ‘por ejemplo’Guenkalian, oin mobimentu gehixaoibiliko da baiña orduan gitxiao, ta han-txe jotzen zittuen. Hartu hola bixka-rrian, ta eruaten zittuen”.

Lucia Farrasek ere ezagutu dituauzoan, San Antonion: “Hamen SanMigel kalian zeren bi; bat Etxaniz; koi-ttaua, zenbat koltxoi egin ete zittuan.Eta beste bat, Errasti”.

Trapu-biltzaileak

Trapu zaharrak bildu eta “birziklatu”egiten ziren, oraindik berba hori exis-titzen ez zen garaian. Emakumeak iza-ten ziren askotan lan hori egiten zu-tenak, “traperak”.

“Matilde Traperia” oso ezagunaizan zen: Matilde Gomez. Santanderaldetik etorritakoa zen familiarekin.Ondo ezagutu zuen Lucia Farrasek,San Antonion bizi baitzen: “MatildeTraperia, famosia. San Migel Kalekuahori be. ‘Chica guapa, bonita’, etamutillei be edozeiñi. Eta ‘auto-stop,la primera que inventó’”. Irabazi aha-la gastatzen ei zuen, zurruta gusta-tzen zitzaion eta. Ezkondua zen, bai-na bera ei zen negozioaren ardura-duna.

Asuntxi Uribesalgok, berriz, dio“Nieves la Trapera” esaten ziotela den-

172

Lan eta lan, emakumea Bergaran

Page 174: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

173

XX. mendearen lehen erdiko bizimodua

da baten jabeari. Nieves Fernandezzen. Asuntxi Gallastegik beste batere aipatzen du: “Beheko Estaziñuanbizi zan ‘Traperia’ esaten zotsena”.

Errekadistak

Errekadistak oso inportanteak zirensasoi batean. Administrazioaren au-rrean gestioren bat egin behar zela hi-riburuan, edo norabait pakete bat bi-dali edo nonbaitetik ekarri, erreka-distarekin harremanetan jarri etabera arduratzen zen. Hainbesteko batordaintzen zitzaion, “portiak”, etakito. Errekadista bakoitzak bere hi-riburua izan ohi zuen: Donostia, Bil-bo edo Gasteiz.

Emili Egiluz urte askoan ibili zenerrekadista. Bilboko atzera-aurreraegiten zuen, trenez. Aitarengandiketorri zitzaion ofizioa Emiliri. Aita gai-xotu zenean, anaia hasi zen. Bainahark ere utzi behar izan zuen osasunarazoengatik, eta harrezkero Emiliibili zen. Goizean joan eta arratsalde-an itzultzen zen. Iluntzean, etxeetarabanatzen zituen errekaduak. AsuntxiUribesalgok ondo ezagutu zuen, al-damenean bizi baitzen. “Neska majia.Gero beroi ibili zan, Emili. Karruakineruaten zeben estaziñora, ta gero tre-nian juaten zien. Ta, klaro, gero Mal-tzagan egin bihar ziñuan aldatu bes-te trenera. Oseake nahikua zeuken pa-ketiekin. Ezta oingo moduan furgo-netan sartu eta juaten diela”.

❖ Taldea Gorlako iturrian, 1943an. Emili Egiluz errekadista ere badago (eskumatik 2.aizan daiteke). Bergarako Udal Artxiboko bilduma, Arantza Arana Ormaetxea

Page 175: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

Arrain-saltzaileak

Arrandegiak baziren Bergaran, baina“arraindunak” (hala esaten zaie Ber-garan arrain-saltzaileei) kalez kaleeta auzoz auzo ibiltzen ziren. Buruanotarra hartuta aspaldiko denboretan;esku-gurdiz, zalgurdiz edo furgonetaz,geroago.

Elisabet Agirrezabalek gogoan duzela ibiltzen ziren saskia buruan: “Bu-ruan hartu zestua ta etortzen zien SanAntoniora be bai. Kanpotarrak ez,Bergan bertan bizi zienak”. Lucia Fa-rrasek hainbaten izenak eman ditu:“Emakumiak karruakin Angiozarre-raiño ta Antzuelaraiño, ta karruakin.Bazauan bat, gure etxepian bizi zan.Marina, Manuela? Arrese, “Kapaiña-na” esaten zotsen. Gero beste batMartokuan, Carmen. Haura zan Ber-

meokua, “Carmen la bermeana”. Gerohonek Moreno honek, oin be peska-derixia daukenak, horren amandriaibiltzen zan. Gero Txabeanekuak, ha-rek furgonetiakin ibiltzen zien ama tasemiak”.

1938ko Contribución industrial yde Comercio delako udal-zerga kon-tsultatu dugu, eta bi arrain-saltzailebakarrik ageri dira postuarekin mer-katu-plazan: Manuela Blazquez Ji-menez eta Elena de Pedro Piñero.1950an, berriz, sei: Edelmira Lijo Pe-rez, Maria Aranbarri Lersundi, LuciaAranbarri Lersundi, Carmen LekuonaZulueta, Emilia Moreno Blazquez etaInes Mercader Oiaguren. Ikusten datarte horretan asko gehitu zirela ema-kume arraindunak. Arrain postuazutenak kalez kale eta auzoetan sal-tzen ere ibiltzen ziren askotan.

174

Lan eta lan, emakumea Bergaran

❖ Arrain-saltzaileak kalean, etxez etxe esku-gurdiarekin, 1947an. Bergarako Udal Ar-txiboa. Toribio Jauregi fondoa. Egilea: T. Jauregi

Page 176: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

175

XX. mendearen lehen erdiko bizimodua

Blazquez-Moreno,arraindunen familia

❖ Manuela Blazquez eta senarra, Juan Moreno.

Manuela Blazquez Jimenez (1891-1981, Cuevas del Valle) Avilatik Eskoriatza-ra joan zen bizitzera, senarrarekin batera; hark, Juan Morenok, trenbidea erai-kitzeko lanetan ziharduen. Eskoriatzatik Bergarara joan ziren gero, eta arrain etaitsaski banaketa familiaren jarduera nagusi bilakatu zen. Gutxienez 1938rakoManuelak arrain postua zuen Bergarako merkatu plazan.

Manuelaren seme-alabek hartu zuten amaren lekukoa. Artean umeak zire-la, Paco eta Juanita Morenok etxez etxe eramaten zituzten amaren arraindegi-ko enkarguak, Bergaran. Primitiva Morenok 15 urterekin Ondarroan portura-tutako arraina eta itsaskiak banatzen zituen Debagoienean. Bergaran ez ezik, bai-ta inguruko herrietan ere. Emilia Moreno, berriz, postuan egoten zen (haren ize-nean zegoen 1950. urtean).

Primitivaren semeak jarraitu zuen familiako negozioarekin, Joxe Gaunak. Mi-ren Elorriaga emaztearekin batera, arrandegia zabaldu zuten Toki-Eder kalean.12

12 Informazioa: http://goiena.net/blogak/itxaseder/doc webgunetik, jada desagertua.

Page 177: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina
Page 178: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

177

4.1. Emakumea politikagintzan

Politika dute lanbidetzat gaur egune-an hainbat emakumek. XX. mende ha-sieran ez zen hala. 1925. urtera arte,politikagintzan ez zen emakumerikizan: Euskal Herriko lehenengo ema-kume zinegotziak Josefina Oloriz etaCarmen Resines izan ziren, Donos-tiako Udalean. 1929an, Oloriz Do-nostiako alkateorde bihurtu zen. Pri-mo de Riveraren diktadura garaiangertatu zen hori, eta aukeratuak al-derdi bakarra zen Unión Patriotica-koak ziren. Espainiako gobernuakorduan eman zituen lehen pausoakemakumearen eskubide politikoenerrekonozimenduan. 1925ean ema-kume ezkongabe “emanzipatuei” etaalargunei boto eskubidea emateko le-gea onartu zuten. Ezkonduek eta eu-ren kontura bizi ez ziren emakume ez-kongabeek, ordea, ez zuten eskubi-derik. Aitaren edo senarraren menpezeuden. Esan beharra dago, hala ere,ez zela hauteskunde demokratikorikizan, eta ezin izan zutela aukera horibaliatu.

Horrenbestez, Bergarako emaku-meek ez zuten bozkatzeko aukerarikizan II. Errepublika iritsi zen arte.1931ko abenduan onartu zuten ema-kumeen sufragio eskubidea, eta han-dik urte bira jarri zen praktikan. Izan

ere, II. Errepublikako lehen hautes-kundeetan, 1931ko ekainean, ema-kumeek ezin izan zuten parte hartu.Sufragio pasiboa soilik onartu zen:emakumeak hautagai izatea, alegia.Hauteskunde haietan hiru emakumeaukeratu zituzten: Margarita Nelken,Clara Campoamor eta Victoria Kent,hirurak ezkertiarrak.

Euskal Autonomia Erkidegoan1933ko azaroaren 5ean eman zutenbozka lehen aldiz, gizonezkoen pare,23 urtetik gorako emakumeek. EuskalEstatutuaren erreferendumean, hainzuzen ere. Boto eskubidearen onar-penarekin batera, emakumeei zuzen-dutako mezuak hasi ziren agertzen.1933ko azaroaren 19an ospatu zirenhauteskunde orokorretan, talde poli-tiko guztiak saiatu ziren emakumeenonespena eskuratzen. Zerrendetanlau emakume aurkeztu ziren: Pilar Ka-reaga, Dolores Ibarruri, Maria RosaPastor eta Julia Alvarez. Emakumeakberen lan eskubideak, eskubide zibi-lak eta politikoak aldarrikatzen hasi zi-ren. Esparru horretan bi izen nabar-mendu ziren: Dolores Ibarruri “LaPasionaria” diputatu komunista etaFederica Montseny anarkista, Esta-tuko historian ministro kargua izanzuen lehen emakumea.

II. errepublika garaian emakumetalde dezente sortu ziren alderdi poli-tikoei lotuta. Ezagunena EAJren Ema-

EMAKUMEAK, POLITIKA ETA GERRA 4

Page 179: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

kume Abertzale Batza da. Dena dela,Errepublika garaian ere oso gutxiizan ziren udaletan karguak izan zi-tuzten emakumeak. Errepublikak ezzuen asko iraun, eta gerrak denahankaz gora jarri zuen. Francoren dik-tadura garaian, berriz, emakumeaetxera bidaltzeko politikak jarri zituz-ten abian. Eta lege aurrerakoiak ber-tan behera utzi. Banaka batzuek ibi-li ziren politikan. 60ko hamarkadarenakaberan hasi ziren aldaketak, etaemakume zinegotziak trantsizio ga-raian hasi ziren ugaltzen. Esan daite-ke udalerri gehienetan lehen emaku-me zinegotziak 70eko hamarkadako-ak direla. Izan ere, 1976. urtean eginziren lehen hauteskunde askeak.

Emakume Abertzale Batza: Emakumeetakoak

1922an emakumeek ez zeukaten or-dezkaritzarik ez PNVn eta ezta CNV al-

derdian ere. Emakumeak aberriarenaldeko borrokan parte hartu beharzuen ala ez eztabaidatzen ari ziren. Ba-tzuek, Purificacion de Gorostiza Gar-biñek eta Karmele Errazti Etxakinek,prentsan idazten zuten, baina osokritikatua izaten zen hauen ausardia.Hitzaldietara oso emakume gutxi joa-ten zen. Urte horretako apirilean,Ambrosio Martin O´Daly irlandarrakemakume abertzaleei zuzendutakohitzaldia eman zuen Bilbon (EliasGallastegi EAJko presidentearen es-kariz). O’Dalyk o Cumann nan Banemakume talde klandestinoari buruzhitz egin zuen: emakume irlandarhaiek politikan ez ezik borroka lerro-an ere ibili ziren.

Hantxe bertan sortu zen lehenemakume abertzale taldea: Organiza-ción Femenina Euzkadiana. Irlanda-rren eredua hartuta, baina alderdi mi-litarra bere egin gabe eta ikuspuntu er-lijiosoa gaineratuta. 50 lagunek eman

178

❖ Ezkerrean, emakumea bozka ematera animatzen duen 1936ko kartela, Frente Po-pularraren aldekoa. Eskuman, Eibarren emakumeak lehen aldiz bozkatzen, 1933ko aza-roan, Euskal Estatutuaren gaineko erreferendumean Indalecio Ojanguren

Lan eta lan, emakumea Bergaran

Page 180: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

zuten izena, Gallastegik bultzatuta.Egun gutxiren buruan egin zuten le-hen bilera formala, EAB izenarekin.Karmele Errazti (Markina-Xemeingoa)zen presidentea.

EABren sorreran erlijioaren eraginhandia nabari da, eta emakumearenpapera ere oso tradizionala da: 1. ar-tikulua. El objeto de esta asociaciónserá la unión de todas las mujeres vas-cas amantes de Jaungoikua y Lagi-za-rra, para difundir por Euzkadi, va-liéndose de cuantos medios estén a sualcance y en consonancia con su sexoy condición, la doctrina que en el re-ferido lema se encierra, desarrollandosus actividades e iniciáticas principa-les, orientadas al aspecto social vas-co y de carácter cultural y benéfico”.Helburua: “Asistir moral, material,patriótica y políticamente, a todosaquellos hermanos nuestros en idealy raza que lo necesiten. Tratará de ali-viar los dolores del necesitado y nive-lar el desequilibrio de justicia, me-diante la practica de la caridad cris-tiana”. EABko emakumeak “eficacesauxiliares” direla diote, “en las fun-ciones propias nuestras, en las quetambién hay tesón, firmeza y sacrifi-cio”.

Militarrek desegin zuten EAB, Pri-mo de Riveraren diktadura hasteare-kin batera, 1923ko irailaren 23an.1931ko ekainean berregituratu zen,Bilbon, II. Errepublika sasoian. Eta or-duantxe izan zuen indar handiena.

Bergarako EAB 1931ko urrian ipi-ni zen martxan. El Día egunkarian(1931-10-05) dator ospakizunen berri.Batzokian “Abaroa eta babesa” lanaantzeztu zuten, eta hainbat ekitaldiegin zituzten: bandera bedeinkatu,

dantza saioa, mitina, erromeria... Bai-na taldea lehenxeago sortu zen. El Díaegunkariak karguen izendapena ze-karren, 1931ko abuztuaren 5ean. Hi-tzez hitz ekarri dugu hona:

Presidenta: Doña Victoria A. de Oregui

Vicepresidenta: Doña Elisa B. de Mujica

Secretaria: Doña Ana Ch. de Arana

Tesorera: Doña Miren Aguirreolea

Vicesecretaria: Doña Luisa Berasategui

Vocales: Doña Maria Villar, doña Vic-toria Oñate, doña Elvira Zabaleta ydoña Maria Errasti

Adierazgarria da emakume ezkon-duen kasuan senarren abizena dato-rrela, haien jabegokoak balira legez,eta eurena ezkutatu egiten dela: BittoriAranburu zen lehendakaria eta AnitaTxintxurreta idazkaria.

Bergarako EAB 400 bazkide izate-ra iritsi zen. 1936an, 10.000 emaku-me zeuden afiliatuta Gipuzkoan. Ei-bartarrak ziren Deba ibarreko ordez-kariak Gipuzkoako batzarretan; Mer-cedes Kareaga eta Miren Garate. Pre-sidentea, berriz, Tene Muxika idazleazen, Debakoa. Gipuzkoako hizlarienartean, baina, Miren Agirreolea ber-gararra aipatu behar dugu. Bera iza-ten zen Bergarako emakumeen ize-nean hitz egiten zuena.

‘Emakumeen’ jarduera garrantzi-tsuenetako bat Euzko Ikastola Batzaizan zen: euskarazko eskolak sortzeaeta andereño lanetan jardutea. Dan-tza, kantua eta antzerkia ere erakus-ten eta egiten zuten. Ibilaldiak eta fes-

179

XX. mendearen lehen erdiko bizimodua

Page 181: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

tak antolatzen zituzten, eta EAJren al-deko propaganda egiten zuten. Kati-xima erakusten zuten. Eta behar-tsuei laguntzea ere beraien zereginenartean zegoen: gaixoak bisitatu eta fa-milia behartsuei laguntzea, batez ereGabonetan, Batzokian prestatutako“kanastillekin”, arropa eta janari ota-rrekin. Bergaran, Gabonetan 250 afa-ri, arropa lote eta “kanastilla” banatzenzituzten. Gerra hasi zenean, berriz, gu-darientzat arropak josi zituzten, etahaientzat janaria ere prestatzen zuten.

Maria Victoria Arizmendik dioenez,honakoak ziren Batzokiko martxaeramaten zuten emakumeak: Ame-nabar ahizpak, Azkaratenekoak, Ma-

ria Oianguren, Idarretanekoak, Za-balanekoak... Emakume AbertzaleBatzaren burua, berriz, hasieran Bi-ttori Aranburu zen, eta gero RafaelaEzpeleta, Goenetxe okindegikoa. Geromoja joan zen Ezpeleta.

Florita Idarreta maistra (ikus berebiografia Maistrak atalean) astebuka-eretan joaten zen Batzokira, gimnasiaeta dantzak ikastera. Bazkideen kuo-tak jasotzen ere ibilia zen, etxez etxe,Sole Lizarralderekin batera. MirenAgirreolea eta Miren Oregi ere ibili zi-ren inoiz langintza horretan. Idarretakdoktrina erakusten zien umeei, auzo-etan, eta Aranzabalenekoek gauzabera egiten ei zuten.

180

❖ Bergarako Emakume Abertzale Batzako kideetako batzuk. Goitik behera eta ezker-eskuin: 1. ilaran: Juste Amenabar (3.a), Petra (San Antonio errotakoa) (4.a), Miren Agi-rreolea (5.a), Anita Azkarate (6.a), Asuntxi Idarreta (7.a). 2. ilaran: Maria Ardatza (2.a),Juanita Zabala (3.a), Luisa Berbelzu (4.a), Isabel Elkoroiribe (5.a), Maria Errasti (6.a).3. ilaran: Angelita Marco (1.goa), Gallastegi (2.a), Maria Amenabar (3.a), Balbina Ida-rreta (5.a), Maria Oianguren (6.a). 4. ilaran: Maria Luisa Zabala (1.goa), Luisa Berasa-tegi (2.a), Maria Billar (Lasturritxa) (4.a), Bittori Oñate (5.a), Nieves Zabaleta (6.a). In-txorta taldea. Juste Amenabar

Lan eta lan, emakumea Bergaran

Page 182: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

Baxili Mendizabal ere emakumee-takoa zen. Baita Ana Azkarate eta Kar-mele Etxeberria ere. Asko ziren, etaezin izan ditugu denen izenak jaso. Sa-soi hartako argazki batean, 25 ema-kume ageri dira; Intxorta taldekoekidentifikatutakoen artean hauek dau-de: Petra (San Antonio errotakoa),Anita Azkarate, Asuntxi Idarreta, Ma-ria “Ardatza”, Juanita Zabala, MariaLuisa Zabala, Luisa Berbelzu, IsabelElkoroiribe, Maria Errasti, AngelitaMarko, Gallastegi, Maria Amenabar,Balbina Idarreta, Maria Ojanguren,Berasategi, Maria Villar, Bittori Oña-te eta Nieves Zabaleta.

Batzokian antzerki taldea zuten(ikus Antzerkia atala, aurrerago). Pi-lar Murgoitio, antzerki taldeko gaine-rako neskak bezalaxe, emakumeeta-koa zen. “Gu beti Batzokikuak izan ga,beti hantxe”. EAJn afiliatuta zeuden.“Beti juntetan be urten nitzan ni”. Mi-tinetara beti joaten ziren, “sin fallo”.Lagun denak abertzaleak zituen. “Amabe beti egoten zan Batzokixan”. An-tzezlanak ez ezik, kantuan ere askoegiten zuten: “Neri asko gustatzenjatan kantua be”. Murgoitiok musikaikasi zuen Batzokian, Joxemari “Piz-kulin”ekin. “Eta jostekuak be egittengiñuzen”.

Antzerki taldeaz gainera, bi dantzatalde zeuden Batzokian: mutilena etaneskena. Leku askotara joaten ziren

dantzara. Maria Victoria Arizmendipospolina izan zen. Baita ElisabetAgirrezabal ere. Gogoan du bere ahiz-pek umeendako arropatxoa jostenzutela, “kanastillak”. Bera dantzakikastera eta antzezlanak ikustera erejoaten zen Batzokira, baita merienda-tzera ere. EABn emakume asko zire-la dio Agirrezabalek: “Mordua zien, e,mordua“. Miren Azkarate ere joatenzen Batzokira gerra aurrean, patioangimnasia egitera. Petra Juaristi ere bai,antzezlanak ikustera.

Gerra hasi zenean, EABko kideasko ihesi joan ziren. Bittori Aranbu-ru eta bere senarra, adibidez. MaritxuOianguren irakasle moduan joan zenBelgikara, ume talde batekin (ikusbere biografia Maistrak atalean). Ber-garan geratu zirenetako batzuek, be-rriz, zigortu egin zituzten. Elisabet Agi-rrezabalen ahizpak, esaterako (ikus‘emakumeen aurkako errepresioa’,aurrerago).

Gerra hasi zenean, Dolores AltunaBergaran geratu zen. Anaia aurrerajoan zen; gudarien kapitaina izanzen, eta kartzelan egon zen gero. PilarMurgoitioren etxean inor ez zen gudarijoan. Ez politikan gehiegi sartzeko esa-ten zien aitak. Ez zuten Bergaratik ihesegin, eta arazorik ez ei zuten eduki.Baina emakumetako batek ere ezinizan zuen bere jardunean jarraitu. Isi-lik eta geldi egon beharra izan zuten.

181

XX. mendearen lehen erdiko bizimodua

Page 183: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

Urretxukoa zen jatorriz, 1884an jaioa, baina zeresan handia izan zuen Bergarako Ba-tzokiko emakume taldean. Bittori Bergarako EABko lehendakaria izan zen lehenengo,eta idazkaria gero. Bizente Oregi zinegotzi jeltzalea zen bere senarra. Bidakruzeta ka-lean bizi ziren, San Martin plazako ertzeko etxean. Bi seme-alaba izan zituzten: Mi-ren eta Josu Oregi (1919-1995); semea idazle eta kulturgile ezaguna izan zen.

Gerra garaian ihesi joan zen familia. Bittori eta alaba Bordelera joan ziren Habanaontzian, 1937ko maiatzean, eta handik Donibane Lohizunera. Bueltan, Bergaran biziizan ziren. 1946 urte inguruan, Zubiartea etxea egin zuten Santa Marina elizaren au-rrean. ❖

Miren Gurutze Agirreolea bergararra politikan nabarmendu zen. Bere aita Eus-takio Agirreolea (1867-1952) margolari eta argazkilari ezaguna zen, eta ama Ju-liana Arana. Familia oso elizkoia zen, eta zinez abertzalea ere bai; Batzokiarenbueltan ibiltzen ziren. 1931ean Bergarako Emakume Abertzale Batza sortu ze-nean, Miren Agirreoleak diruzain kargua hartu zuen. Mitinlari moduan ere jar-dun zuen, emakumeen izenean, hainbat tokitan.

Juana Maiztegik ondo zekizkien Mirenen kontuak, lagun minak ziren eta. Jua-na gaztetxoa zenean, Monzonen etxera elkarrekin joaten ziren biak. “Miren Agi-

182

Lan eta lan, emakumea Bergaran

Bittori Aranburu UrkiolaEABko gidarietako bat

❖ Bittori Aranburu. Bidegileak

Miren Agirreolea AranaEmakumeetakoa eta mitinlaria

❖ Agirreolea Arana familia.1926 inguruan. Ez-ker-eskuin, Patxi Agirreolea (jesuita), JulianaArana Jauregi ama, Marcos Agirreolea, MirenGurutze Agirreolea (neskatila), Eustaquio Agirre-olea aita eta Juana Agirreolea (moja) BergarakoUdal Artxiboa. Eustaquio Aguirreolea fondoa

Page 184: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

rreoleak-eta jenerua eruaten zeben, eta ni horrekin joaten nitzan hara. Baina jo-aten giñan sukaldera. Eta han emoten zoskuen pastak. Erak etxian eginddakuak,kozineriak”. Eustakio Agirreolearen tailerrean ere egoten ziren, Barrenkalean, huralanean zebilen bitartean beraiek ere zerbait egiten.

Gerra hasi zenean, Eustakio Agirreolea atxilotu egin zuten. Ondoren, fami-lia osoa Donostiara joan zen bizitzera. “Eta gehixau ez zien etorri”. Maiztegik go-goan zuen atxiloketa hura, eta gerra nolako kolpe latza izan zen: “Aitta oso per-segiduta izen zan. Detenidu egitten zittuzten, eta haura be detenidu zeben. ‘Conpena de muerte’ egon zien. Ez dakit zenbat denbora egin zeban, zeatik ya zaha-rra zan. Gero Donostiara jun zien, eta danak hil zien, eta geratu zan bakar-ba-karrik nere lagun hori. Miren Agirreolea. Eta joan zan Burgosera monja. Ta oin-txe puntuan hil da”. Aurretik, beste ahizpa batek bide bera zuen egina: moja zenhura ere. Sor Juana karitateko alaba zen Lugon; 1915an joan zen.

Agirreoleak mitinlari moduan egindako lanaren adibide batzuk aurkitu ditugu.El Día egunkarian Orion izandako ospakizun baten berri eman zuten, 1932koekainaren 7an: “En primer lugar salió al balcón el joven versolari Ignacio Ariz-mendi, que improvisó unos versos muy adecuados al acto, en torno al Estatu-to que provocaron grandes ovaciones. En segundo lugar salió a hablar la seño-rita Miren de Aguirreolea. Esta comenzó saludando en este día de gran felicidadpara las emakumes oriotarras, en nombre de las de Bergara. Su discurso, quefue escuchado con gran interés y corroborado en muchos pasajes con grandesovaciones, versó sobre la posición en que se han colocado los tradicionalistas aquienes hace un llamamiento haciéndoles ver la conveniencia de que voten el Es-tatuto. Luego hizo un canto a las libertades vascas, de esas libertades que pue-den conseguirse mediante la aprobación del Estatuto, que conviene a todos. Ter-minó su hermoso discurso la emakume vergaratarra con un entusiasta grito deGora Euzkadi que fue contestado por todos. La señorita Miren de Aguirreolea,que por su energía y por su palabra dulce y penetrante supo adentrarse en elalma de los oyentes, sobre todo entre todas las emakumes que la oían, recibióal terminar su oratoria una ovación grandísima”.

1932ko uztailean Bergarako Batzokiko kideak Sukarrietara joan ziren, Sa-bino Aranaren hilobia bisitatzera. El Día egunkarian aurkitu dugu hau ere (1932-07-27): “Tras el responso rezado por el sacerdote, Miren de Aguirreolea lee unasentida súplica y deposita un ramo de flores en la tumba, como símbolo del ca-riño de nuestros corazones”. 1932ko abuztuan, Olabarriako Batzokia inaugu-ratu zutenean, ere hartu zuen hitza Agirreoleak (El Dia, 1932-08-23): “La sim-pática y bella Aguirreolea’tar Miren dice que trae el abrazo de las emakumes deBergara. Demuestra que nuestro nacionalismo no es política, sino vida del pue-blo, que por falta de quienes debieron de hacer que viviera, se moría. Pide a lasemakumes de Olaberria que formen cuanto antes el EAB, deseando que allá cuan-do se inaugure su centro, los abertzales asistentes al acto no hablen otra cosaque el euskera”. ❖

183

XX. mendearen lehen erdiko bizimodua

Page 185: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

184

Lan eta lan, emakumea Bergaran

Juste Amenabar GallastegiEmakumeetakoa eta antzezlea

❖ Juste Amenabar, frontoian izandako baz-kari batean, 1960 inguruan. Udal Artxiboko bil-duma, Ana Julia Irigoien Oiarzabal

Juste Amenabar emakumeetakoa zen. Oso pertsona ezaguna izan zen herrian,kultur mugimenduan zeresan handia izan zuena. Baita gerraostean ere. JusteAmenabar eta haren ahizpa Maria oso aktiboak izan ziren gerra aurretik Batzokian,dantza eta antzerki arloan batez ere. Gerraostean ere bai, Txomin Amasorrainekinbatera, antzerki taldean zein Urretxindorrak kantari taldeari laguntzen.

Antzezle lanetan ez ezik (ikus Antzerkia atala), taldeko ordezkari moduan erejardun zuen. 1935eko urrian Bergarako Emakume Abertzale Batzak antolatu-tako jaietan, Batzokiko hitzaldiaren aurkezpena Amenabarrek egin zuen (El Dia,1935-10-18). “Aurkezpena: Amenabar´tar Juste andereñoak labur baña egoki bi-ribildu zigun; eta gogoz txalotu genuen”.

Amenabartarrak ere ihesi joan ziren gerra garaian, Batzokian ibiltzen zirenbeste asko bezalaxe. Miren Azkarateren arabera, gerra aurrean Amenabarrene-koak zapatagintzan ibiltzen ziren: aita eta semea. Gerra garaian haiek hil eginziren; gerratik bueltan, tailerra berriz ireki eta etxeko alabek jarraitu zuten la-narekin. Justa eta Maria ahizpak ziren arduradunak, biak ezkongabeak. Lane-ko zapatak eta botak egiten zituzten, gizonentzat. “Asko balio zeben emakumiakzien. Maria Txantxote, Idarretanekuak… horrek danak lagunak zien. Batzokikolagunak izango zien. Gerra denboran danak igesi egin bihar izan zeben, eta horibili zien Franzian eta Belgikan ta… Lekutan! Eta gero ba bueltau zienian jarraittuzeben eren lehengo lanetan”.

1950ean Industria eta Merkataritza Zerga ordaindu zutenen artean ageri daAmenabar, eta jartzen du joskintza lantegia duela, Masterrekan. Jertseak egi-ten zituzten. Bere ahizpa Mariak, berriz, tela saltzen duela jartzen du dokumentuhorretan. Bergaran hil zen Juste Amenabar, 2008ko martxoaren 9an, 93 urte-rekin. ❖

Page 186: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

Beste emakume talde batzuek

Emakumeen antolaketa ez zen alder-di nazionalistara mugatu. Emakumetradizionalistak ere balore tradiziona-lak defendatzeko antolatu ziren. Tal-de ezagunena Agrupación FemeninaTradicionalista (Margaritas Carlistasbezala ezagunagoak) izan zen. 1937koapirilean, margaritek emakume fa-langistekin bat egin zuten.

Maria Pilar Larrañagak gogoan dunazionalak Bergaran sartu zirenean,lehenengo moroak, gero fletxa beltzak,eta gero falangistak eta erreketeak sar-tu zirela, ilaran. Eta erreketeen au-rretik, Bergarako neskak. Margaritak.“’Las voluntarias margaritas, y claro’,harek zien gu baino zaharraguakzien. ‘Les estoy viendo’... eta enbidixiagainera! Txapel dotore eta borla doto-

re harekin!”. Margaritak kantineramoduan joaten ziren. “18-19 urtekoneskak, neska polittak eta dotoriak”.Ez daki Margaritak asko ziren, bainabotereak jarritako abantailak izan zi-tuztela dio. Besteak beste lana ematenzieten.

Círculo Carlista Bidekurutzean ze-goen, Batzokiaren ondoan. Karlistaasko zegoen Bergaran, eta haiek erehainbat ekintza antolatzen zituzten ge-rra aurrean; antzerkiak, besteak bes-te. Eta baziren karlisten egoitzara jo-aten ziren emakumeak ere. Bainaezer gutxi dakigu haiei buruz. LuciaFarrasek dioenez, Regina Gabilondo“Gabilondosia” zen karlista nabar-menetako bat.

Ezkerreko tendentzien barruan,emakume sozialistak ere talde ezber-dinetan antolatu ziren, Circulo Fe-

185

XX. mendearen lehen erdiko bizimodua

❖ Eskumako hainbat emakume besoa altxata, Elgetako plazan, 1938ko apirilean. Ma-llabian milizianoek hildako Ruperto Elkorori omenaldia egin zioten. Bergarako Udal Ar-txiboa. Toribio Jauregi fondoa

Page 187: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

menino izan zelarik taldeetariko bat.Aipatu beharreko beste taldea Ac-ción Nacionalista Vascako (ANV) ema-kumeen taldea izan zen, 1937ko ur-tarrilean sortu zena altxamenduarenkontrako borrokan parte hartzeko.Talde honetan emakumeak nahiko gu-txi izan ziren, eta euren ekimena gu-darien arropa eta ikurren osaketa la-nera mugatu zen. Bergaran ez zuentalderik izan.

Bergaran, errepublikarrek dezen-teko indarra izan zuten. Mujika Fe-rreteriaren gainean egon zen CentroRepublicanoa, Bidakruzeta kalean,eta gero Oilagorra tabernan, Barren-kalean. Alcalá Zamora II. Errepubli-kako presidentea Bergarara etorri ze-nean, Lucia Farrasek berak emanzion lore-sorta. Farrasek gogoan duemakume errepublikanoak ere bazi-

rela: Maritxu Lopez “La Rubia Peli-grosa”, Marina Ilarduia, Pia García,Bakaikoa... Neska ederrak ei ziren.Dantzaldiak egoten ziren egoitzan,eta antzerkiak ere egiten zirela dio Fa-rrasek. Bere aitak erosten zituela li-bretoak; oraindik etxean dute “Mani-tas de plata” izenekoa. Neskek ere egi-ten zuten antzerkia: Bakaikoanekoa,Ilarduianekoa, Florentina... ditu go-goan.

Maritxu Lopez “La Rubia Peligrosa”16 urterekin joan zen etxetik. Madri-len nobioa izan zuen. Ezpainak pin-tatuta eramaten zituen. Ez zen meze-tara joaten. Bergarako erresidentzianhil zen. Maria Diez zuen gelakide; biakziren erretzaileak, eta mojak ernega-tuta egoten ziren beraiekin. Diez ge-rrako umea zen. Errusian egon zenurte askoan; han hazia, 1956an eto-

186

❖ Neskatila margaritak, Bergarako plazan, 1936ko abenduaren 9an. José Moscardógenerala Bergarara joan zen, eta herriko seme kuttun izendatu zuten. Bergarako UdalArtxiboa. Toribio Jauregi fondoa

Lan eta lan, emakumea Bergaran

Page 188: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

rri zen Bergarara. Alderdi komunis-takoa zen.

Intxortakoek diotenez, Bergarakomiliziana bat fusilarekin joan zen El-getara. Barrenkalekoa ei zen, bainaizenik ez dakite. Txapel frantses ba-tekin ibiltzen zen gerora, plazako ar-kupetan egoten zen; ezpainak margo-tuta eramaten zituen hark ere.

Lucia Farrasen aita errepublikanoezaguna zen: Ramon Farras, Izquier-da Republicanako kidea, eta gerra has-tean komisario izendatu zuten. Na-zionalak sartu baino bi egun lehena-go, irailaren 21ean, familia osoak aldeegin zuen Bergaratik. Aita borrokarajoan zen, frontera. Ama eta hiru ala-bak, berriz, Castroko Mioño auzorajoan ziren. Baserri batean hartu zi-tuzten; jaten ematen zieten, eta nes-ka-mutikoak behizain ibiltzen ziren.

Handik Cabezón de la Salera joan zi-ren, han ehun-lantegia zegoelako.Amak bertan egin zuen lana, diru apurbat lortzeko. Handik Ribadesellarajoan ziren, eta gero itsasontziz Fran-tziara. La Rocheletik, berriz, trenez Ka-taluniara. Francoren tropak Bartze-lonara sartzen hasi zirenean, Mollóra,Frantziako mugara joan ziren ka-mioietan. Azken zatia oinez egin zutenmendian zehar, elurretan. Muga ze-harkatu zutenean, jendarmeek ara-katu egin zituzten, eta Fréjuseko kon-tzentrazio esparrura eraman. Ia urte-bete egin zuten han. Ondoren Biarri-tzera eraman zituzten, eta BiarritzetikTarbes inguruan dagoen Capvern-era. Etxetik astebeterako irteten zire-lakoan, eta ia lau urte egin zituztenhortik zehar. 1936an irten eta 1940anitzuli.

187

❖ Bergarako errepublikarrak, tartean emakume dezente (Lopez, Bakaikoa...) Intxortataldea

XX. mendearen lehen erdiko bizimodua

Page 189: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

Errepublikanoen artean, Sol, Au-rora eta Luz Telleriarte ahizpak ereaipa ditzakegu, denak ere izen “argi-tsukoak”, nahiko ezohikoak sasoi har-tan. Vicente Telleriarte zen haien aita,Bergarako errepublikano famatuene-takoa. Izquierda Republicanakoa.

Guda ondoren, emakume nazio-nalista eta ezkertiarren kontrako erre-presioa sistematikoa izan zen. 40 ur-tean emakume talde batek izan zuennagusitasun osoa, Sección Femeninataldeak, Falange Españolako emaku-meek osatzen zutena (ikus aurrerago).Gerraostean, Auxilio Social ere jarri zu-ten Bergaran, behar gehien zuen jen-deari jaten emateko. Falangeko ema-kumeak egoten ziren bertan.

4.2. Gerraren ondorioakemakumeen bizitzan

Gerrak ondorio asko eta larriak eka-rri zituen herritar denentzat. Gizo-nezkoak ziren frontera joan zirengehienak, eta askotan haien ikuspe-gitik kontatzen da gerra. Baina ema-kumea izan zen pisurik handienahartu zuena. Dirurik gabe eta sarritanetxerik gabe, batetik bestera ibiliaz, fa-milia osoa aurrera atera behar izanzuen. Askok lana bilatu behar izan zu-ten.

Hildako emakumezkoak

Gerra sasoian hainbat emakume hil zi-ren Bergaran, errepublikarren hegaz-kinek egindako bonbardaketetan.

1937ko apirilaren 15ean 57 urtekoDolores Arregi Arrinda San Antoniokozubian hil zen, bonba batek jota; se-narra Ondarretan zeukan, kartzelan.Egun berean Algodonera ehun-lante-gia ere bonbardatu zuten, eta han bes-te zazpi emakume hil ziren13:

Maria Balenziaga Jauregi. 31 urteIrene Juaristi Aranburu. 17 urteCecilia Goitia Arozena. 19 urteEusebia Guridi Erostarbe. 53 urteJuana Guenetxea Aranzabal. 15 urtePaulina Garmendia BelarClara San Martin

Mariñe Barrenetxea-Arandoren la-guna zen hildakoetako bat, Irene Jua-risti: “Nere lagun bat be hil zan. Na-talion arrebia. 17 urteko neska gaztiahil zan. Fabrikan lanian diharduala,bonbak sartu eta...”. Zaurituak ereegon ei ziren: “Florentxi eta”. Lau gi-zonezko ere hil ziren. Algodoneran hil-dako zazpi emakumeek nazionalen es-kutan zegoen Burgosko Intendentzia-rako arropa kakia egiten zihardutenune hartan. Ez beraien borondatez; ge-rra garaian lantegi asko militarizatuegin zituzten. Emakume horietakobatzuek senarrak frontean zituzten,errepublikaren aldekoekin.

Zortzi urteko Lucia Loiti Agirre eregerra garaian hil zen, granada batekjota. Eta 17 urteko Juliana Igarza Loi-di ere bai. Bergarako San Juan auzo-ko Arizkar baserrikoa. Balkoian zego-ela, jolasean ari zen soldadu batek bo-tatako balak hankan jo zuen. Zauriagaiztotu, eta Legazpiko ospitale mili-tarrean hil zen 1937ko martxoan.

188

Lan eta lan, emakumea Bergaran

13 Intxorta 1937 taldeak emandako informazioa.

Page 190: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

Maria Pilar Larrañagaren lehen-gusina bat, 30 urteko Francisca Ojan-guren Iribekanpos, fusilatu egin zuten.Angiozarkoa zen, Arrasatera ezkon-dua, eta hantxe hartu zuten preso.“Nere lehengusiña bat afusilau egin ze-ben. Ba beran gizona zan komunista,‘muy abanzau. Recien casaus estaban,y aquel habia ido para alante’. Pen-tsaizu, haura afusilau egin zeben.Donostian afusilau zeben. Eta harenanaia, 19 urtekua, boluntarixo de-rriorrian eruan zeben, eta gerran hilzan. Etxe batekuak, e, anai-arrebak.Arrasaten kristonak egin zittuen!”.

Angiozar auzoan emakume mili-ziano bat, posizioa defendatu zuen az-

kenekoa izan zena, auzotarrek hilikaurkitu zuten. Arrietan, bide bazte-rrean, Sollube menditik erretiratu os-tean. Nongoa zen ez dakigu, nor zenere ez.

Emakumeak, etxeko ekonomiaren arduran

Familia asko egoera tamalgarrian ge-ratu ziren. Kasu askotan emakumeakbakarrik zeuden, umeekin, senarrakgerran edo preso zeudelako. Diru itu-rririk gabe geratzen ziren. Eta laneanhasi beste erremediorik ez zuten.1937-38ko Langileen Erroldan, lane-an eta lan bila dabiltzan herritarrakageri dira, eta horien artean senarraketa aitak “ausente” dituztelako laneske dabiltzan emakumeak asko dira.Batzuek seme-alaba askoko familiakdira. Adibidez, Prisia Sotil, 35 urtekoa,lan bila zebilen, senarra “ausente” zue-lako eta lau seme-alaba zituztelako.Gizonen faltan, baserri askotan ereemakumeen kargu geratu ziren languztiak.

Batzuek fusilatu egiten zituzten etabeste batzuek borrokan hiltzen ziren.Denboraldi luze baterako kartzelansartzen zituzten beste asko. Kasuguztietan, emakumea zen familiakoekonomiaren arduradun bihurtzenzena. Nati Arrietaren aita, adibidez,Donostian eduki zuten preso; ama lauume txikirekin geratu zen, txikiena lauhilabetekoa. Ama batera eta besteraibili zen, senarra libre utzi zezaten.Alonso Vega jeneralarengana ere joanzen, arrazoi eske.

Florita Izuskizaren aita gerrarajoan zen, 42 urterekin: “Andria laga,lau seme-alabakin eta gerrara; frentian

189

XX. mendearen lehen erdiko bizimodua

❖ Francisca Ojanguren eta haren se-narra: Roman Berezibar. Biak hil zituz-ten. Intxorta taldea

Page 191: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

egon zan”. Amak tabernan egin beharzuen lan, eta ume gehienak Elosurabidali zituen. “Nik 9 urte, bestiak 7 etagaztena, harek lau urte edo. Hauraamakin, hemen”. Antzuolan ere egonziren denboralditxo batean, baina ezluzaroan. Nazionalak Bergarara sartuzirenean, erreketeak eta militarrakeuren tabernara joaten ziren bazkal-tzera. “Ekarri zoskuen kozineria. Toni,Bidekrutzian bizi zan. Hor gertatzenzeben janarixa. Guk goseik orduan ezgiñuan pasau! Ni akordatzen naizalemanak zela arrautza prijidua ‘bienfritos’ eta dozena bat arrautza bakoi-tzak jaten zeben! Eta zerbezak? Kris-ton atxurrak harrapatzen zeben!”.Kafea egiteko makina kendu nahi zie-tela dio. “Tokau zan rekete bat, Aure-lio zeukan izena, oso ondo portau zan.Berba egin zeban, eta ez zoskuenkendu. Baina pintxe bat zeuan, kris-tonak paretan eskribitzen zeban: ‘Si lepillamos al dueño de aqui, hay que fu-silarle’ eta kristonak esaten ibiltzenzan”.

Florita Izuskizaren aita Asturiasenharrapatu zuten. Eta ama itzultzaile-arekin joan zen hara: “Traduktoriaeruan bihar! Erderaz ez zekixan, etaUberako abadiakin joan zan Astu-riasko puntara”. Hainbat kartzelataneduki zuten preso: Sorian, Santoñan,Bilbon, Ondarretan... Bitartean emaz-teak berak bakarrik atera zuen aurrerafamilia. Bere ahizparekin batera ego-ten zen tabernan. Senarraren izeba ba-tek ere laguntzen zien tarteka, tia Fe-lipak, gertu bizi baitzen.

Lucia Farrasek aita ezagutzekoaukerarik ez zuen izan ia, gerraren etakartzelaldien erruz. Aitak Frantziaraegin zuen ihes, eta han Argelès eta

Gurseko kontzentrazio esparruetaneduki zuten. Muga zeharkatu bezainlaster, berriz, atxilotu eta Huescakokartzelara eraman zuten. Handik Bar-tzelonako Modelora, eta ondoren Bil-boko Larrinagara. Kartzelatik irteneta urtebetera hil zen, bat-batean, 43urterekin. Ama alargun geratu zen, be-rrogei urterekin, eta ez zuen inolakopentsiorik jaso. Alabek ikasketak ber-tan behera utzi behar izan zituzten, etalanean hasi ziren.

Ihesaldia

Familia asko etxetik joan ziren, ihesi.Dena utzita. Negozioak, bizibidea... Ba-tzuek arrazoi politikoengatik egin zu-ten alde, beste batzuek beldurtu eginzirelako eta zenbaitzu bota egin zi-tuzten, euren bizilekuak borrokale-kuan zeudelako. Edo milizianoen zeinsoldaduen babesleku bihurtzen zire-lako. Bergaratik 1.200 herritar joan zi-rela agertzen da Bergarako artxibokozerrenda batean, baina Intxorta tal-dekoek uste dute askoz gehiago izanzirela.

Ixabel Belarrek eta bere senideekzazpi hilabete egin zituzten etxetikkanpo. Beraien baserria, AngiozarkoGontzarri, borrokalekuan zegoen, erdi-erdian. Koltxoiak jartzen zituztenleihoetan, balak ez sartzeko. “Eukitzengiñuzen koltxoiek bentanan ifinitta,balak katiatzeko, baiña hala ta guztibe pasau egitten zien. Eta eoten giñenlurrien etzindda, tirua zanien”. Eurenukuilura zauritutako eta hildako sol-daduak ekartzen zituzten. Eta halakobatean etxetik bidali zituzten, fusile-kin apuntatuta. “Etorri zienian, bi-llurgarrixa izen zan”. Senitarteko ba-

190

Lan eta lan, emakumea Bergaran

Page 192: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

tzuen etxera joan ziren, eta gero han-dik ere bidali egin zituzten, eta Elorrionegon ziren. Milizianoek ardi eta behorgabe utzi zituzten.

Kaletik baserrira joan zen jendeasko, babes bila. Benita Unamunorenbaserria ere bete egin zen: “Ume pillia.Gerratian hemen 15 ume egon zien, 13urtetik beherakuak. Ezta berriketia,e!”. Emakumeen ardura zen haiek de-nak zaintzea. Amandrea oso biziazen, eta hark laguntzen zien. 7 hila-betean 20 laguni jaten eman beharraizan zuten: “Zorrak bai orduantxe!”.Gainera, esnetarako erabiltzen zutenastoa eraman zieten milizianoek. On-doren, konpainia oso bat izan zutenbaserrian: kapitainak, tenienteak, sol-daduak... eta haiei ere arrautzak etaesnea eman behar.

Soraluzeko Benita Gallastegi ereihesi ibili zen. Amarekin eta ahizpa-

rekin. Lehenbizi Bilbora joan ziren,gero Frantziara Habana itsasontzian,handik Valentziara, ostean Bartzelo-nara... urteak egin zituzten batetikbestera. Lana egitea ere egokitu zi-tzaion, diru apur bat ateratzeko. Bre-tainan egon zirenean, Cadahisen,etxalde batean ibili zen ilarra batzeneta belar-lanak egiten. 15 urte zituen.Gero taberna batean ere bai, zerbitzen.Irabazten zuen dirua amari ematenzion. “Eta haura pozik! Kafia erostekota, badakizu”.

Bueltan, Gallastegi ahizpei Sora-luzen ez zieten lanik eman nahi. “Jungiñan danera, fabrika danak. Jun gi-ñan aiztia ta bixok fabrika batera: ‘No-no, no tengo trabajo, eztao lanik, ez,ez’. Jun giñan lan billa, baina iñokezautu ez”. Urretxura joan ziren la-nera, osaba baten lantegira. Eta geroSoraluzen bertan lortu zuten lana, Al-

191

XX. mendearen lehen erdiko bizimodua

❖ Emakume asko bakarrik geratu ziren gerra garaian, familiaren kargu. Irudian, sol-dadua, bost emakume eta 12 ume, 1937ko maiatzean. Goiko ilaran eskumako 4.a Ni-colasa Lazpiur da. Bergarako Udal Artxiboa. Toribio Jauregi fondoa

Page 193: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

berdi laban lantegian. Benitak 17urte zituen, eta ordurako makina batlanetan jarduna zen.

Bueltan, asko etxerik gabe zeuden.Hutsetik hasi beharra izan zuten be-rriro. Barrenetxea-Arando anai-arre-bek diotenez, errekisa asko egon zen:ihes egindakoen etxeak hustu egin zi-tuzten. “Hartu danak, eta ala! Bueltanetorri zienian gero, etxiak hutsik! Etaerreta bat, e? Etxe bat erre egin zeben.Lehenengo sakeau, eta gero erre. Kon-dekua. Hementxe. Dana ostu etaerre”.

Maria Pilar Larrañagak ere gogoanditu errekisak. Agirrebeña etxean ger-tatu zena, esaterako: “Haren etxekobalkoittik trastiak errekara bota zi-ttuzten. Bertara, e, errekara! Handitxikhartu eta errekara botatzen. Handikhona etorri zienian geure etxeko gan-baran bizitzen egon zien. Bihako!”. Ezzuten nora joan.

Lucia Farras eta bere familia etxe-ra itzuli zirenean, etxea hutsik aurki-tu zuten. Idazteko makina ere ostuegin zieten. Beraiek etxetik eraman-dako arropak eta gauzak, berriz, ba-tetik bestera ihesi zebiltzala galdu zi-tuzten. Amandreak aitaren paperakdesagerrarazi behar izan zituen, bai-na Perez Galdósen “Episodios Nacio-nales” bilduma osoa salbatu zuen, la-torrizko kaxetan ortuan lurperatuta.

Ihesi joan ez zirenei ere hainbat ob-jektu kendu zizkieten. Erreketeekidazteko makina eta irratia kenduzizkietela dio Elisabet Agirrezabalek.“Eta aittak urten zotsen eskilarara:‘Les advierto a ustedes que esos ele-mentos que llevan no son de mis hi-jas, son mios’“. Alabak emakumeeta-

koak ziren. Monzonen etxean erreki-satutako gauza mordoa zegoen, eta ai-tari handik nahi zuena hartzeko esanzioten, gero. Baina beraien gauzarik ezzegoen han, eta ez zuen ezer hartu.

Emakumeen kontrako errepresioa

Emakume batzuei ilea kaskamotzmoztu zieten. Miren Osak dioenez,bere senarraren (Luzio Urzelai) izebakezkutatuta egon ziren gerra garaian.Marta eta Kontxita Aranberri. Ilea ze-rora moztu zioten Kontxitari, Osin-txun. “Erreketiak edo ez dakit zeintzuketorri zian, haretxek”. Luzioren aita au-zoalkate nazionalista zen, eta hurapreso eraman zuten, Donostiara; jus-tu-justuan libratu zen fusilatzetik.Ama bakarrik geratu zen etxeko den-dan, eta burua galdu ei zuen. Luzioamonaren etxera eraman zuten, Se-gurara.

Maria Pilar Larrañagak ere gogoanzituen kaskarra moztutako beste ba-tzuek: “’Ene, kaskarra moztuta dao’.Nik ezautzen neban, hemen Belengobaserri hontako neskia, Estefani, unachica guapisima. Pero claro, teniados hermanos que estaban en el fren-te. Pues le llevaron ahí. Y luego otra,Zizili, que es de Zubiaurre… chicasbien guapas, pero”.

Intxorta taldekoek beste batzuenberri ere eman digute. Osintxun Filo-mena Gallastegiri ere moztu zioten ilea.Kalean, berriz, Ana Txintxurretari etaNorberta Ezpeletari. Ilea moztu, etaerrizino olioa eman zieten. Eta ez horibakarrik, atxilotu eta kartzelaratuegin zituzten.

192

Lan eta lan, emakumea Bergaran

Page 194: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

Ana Txintxurreta Emakume Aber-tzale Batzako idazkaria zen. Senarraere EAJkoa zen, Damian Arana; huraatxilotzera joan ziren, baina gizona gai-xo zegoen, bihotzeko arazoekin, etaezin izan zuten eraman. Emaztea har-tu zuten haren partez. Juana Maizte-gik hala kontatzen zuen atxiloketa nolagertatu zen: “Gure beheko… bizi zanandria zan nazionalistia. Eta Monzonezkondu zanian be haura jun zan ‘conun ramo de flores ta… un poco des-tacada’. Eta goiz baten, gure aitta jo-aten zan, ortua zeukagun, eta goizaojaiki, seirak aldian edo jaikitzen zan etajoaten zan ortura. Eta atia eragi ze-banian, ‘se encontro con…’, ez dakitzenbat zien. Txapia zeuken hola, ‘unachapa dorada. Y eran los que se de-dicaban a detener y a matar’. Eta gure

aittak ikusi zittuanian sustau egin zan.Eta gero zan beheko andria, deteni-tzera etorri zien, kotxe baten sartu etaeruan zeben ‘a la calle San Miguel. Esuna calle estrecha-estrecha’. Eta pen-tsau zeban ‘que le iban a matar. Ellaque se queria confesar’. Eta kasoik peez. Eta han hartu zeben beste bat.Beste andra bat. Eta gero eruan zi-ttuen, eta ez zekixen nun zeren, bai-na bateon baten bittartez enterauzien Donostian zeuala. Eta oso deli-kadia zeuan. Ez dakit zenbat denbo-ra egin zeban, eta gero ya ekarri ze-ben”.

San Migel kalean atxilotu zutenaNorberta Ezpeleta Leturia zen. Sena-rra UHPko milizianoa zuen, Blas Una-muno. Ezpeletak zazpi hilabete pasa-tu zituen kartzelan. Haren senarra, be-

193

❖ Ana Txintxurreta Jauregi (ezkerretik 1.goa), bere familiarekin: Isabel Jauregi ama(2.a), Martin Arana semea (3.a), Elisabete Arana alaba (4.a, zutik) eta Damian Aranasenarra (eserita). Bergarako Udal Artxiboa. Toribio Jauregi fondoa

XX. mendearen lehen erdiko bizimodua

Page 195: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

rriz, hil egin zuten. Intxortakoek jasodutenez, Kanpazarreko borroketanzauritu zuten, 1937ko apirilean; an-bulantzian Elorriorako bidean zihoa-zela, denak harrapatu eta bertan hil zi-tuzten.

Lucia Farrasek dioenez, gerraos-tean Ramona Arruabarrena ere Ber-garako espetxean sartu zuten. Orduanezagutu zuen herriko kartzela Lu-ciak, bisitara joanda.

Elisabet Agirrezabalen ahizpak Ba-tzokian ibiltzen ziren gerra aurretik.Han aurkitutako zerrenda bat zela eta,zigortu egin zituzten. Rosario eta Au-rea afiliatuak ziren, eta bi ahizpak zi-gortu zituzten, baina Rosario gehiago.“Zaharrena horretxeatik izan zan kas-tigadia, oso kastigadia”. Gerra ga-raian soldaduen uniformeak garbitzeneduki zuten egun osoan: “Angiozarko

bidian ipini zeben deposito bat, etahaura gaixotu hantxe egin zan. Etor-tzen zan zorriz jositta. Zikinkerixia...Jateko gogoik be ez zeban eukitzen.Haura izan zan tristia, e!”. Zortzi edobederatzi emakume eraman zituztenhorrelako lanak egitera. Trini Agirre-beña zen zigortuetako bat. Etxetik ate-ra gabe egoten ei ziren Agirerrezabalahizpak, batez ere Rosario, frontera bi-daltzearekin mehatxatu zuten eta:“Etxetik be ez zeban urtetzen koitta-duak, billurrakin“.

Maria Pilar Larrañaga akorda-tzen da emakume batzuek nora joa-tera derrigortu zituzten: “Gaztelu az-pikaldian etxe haundi bat dao, daozerria. Hor ipini zittuen labaderuaketa dutxak soldauendako-eta garbi-tzeko. ‘Tenian que ir ahí a hacer lostrabajos, las limpiezas y las cosas de

194

Lan eta lan, emakumea Bergaran

❖ 1937an Anita Txintxurretak bere seme Martintxori Ondarretako kartzelatikidatzitako eskutitza, mutikoaren zazpigarren urtebetetzean.

Page 196: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

esos’. Soldauak lagatzen zittuen erro-pak garbittu eta gauzak egittera.‘Obligaus’, e!”.

Lucia Farrasen arabera, hainbatemakume derrigortuta eduki zituztenSección Femeninaren egoitzan lanean,Monzonen etxean. Arretxe abadearenarrebak nazionalistak ziren, bainajosten erakustera behartu zituzten.Aurea eta Rosario Agirrezabal ahizpakere behartuta ibili ziren lanean hantxe.

Larrañagaren osaba desterratuegin zuten, politika kontuengatik. Le-gorretan zegoen, eta ezin zuen Berga-rara itzuli. Emaztea bakarrik geratuzen, hiru seme-alabarekin, Angioza-rren. “Gizonak trintxerak egittera mo-duan, nere tia etxeko idixekin mendi-ra eruaten zeben muniziñua eruatera.Harek umiak bakarrik laga etxian,bihako laga! Eta burdixa hartu, etamendira ganauakin tia. Gizona ezzaon, desterrauta zeuken. Eta hoixeegin zotsen. Nere tiak gabero-gaberoeruan biha izaten zeban muniziñua baesaten zotsen lekura. Hara edo hona.Zelako billurrak pasau ete zittuen! Or-duan personia hiltzeko ezebe ez zanbihar, e!”.

Isunak ere jarri zituzten. JuanaMaiztegiren aitari, besteak beste: “Parael Tesoro Nacional esan, eta dirua ken-du”. Elisabet Agirrezabalen familiariere berdin: “Ipini zoskuen kuotia.Zela ipintzen zeban? Donativo. Dona-tivo moduan, eta multia zan, e!”.

Bergarako hainbat emakumeribahitu zizkieten ondasunak. Besteakbeste hauei (Intxorta taldeak eman-dako informazioa): Bittori AranburuUrkiola, Maria Diez Sánchez, MaríaEscalante López, Concepcion Gabi-

londo Barros, Mª Josefa Ganuza Lar-dizabal, Plácida Garcia Jimenez, Do-lores Gorriti, Concepcion Ortiz deUrruela, Juana Palmira Alvarez etaMaria Urkizu Zurbano.

Gerrako eta gerraosteko ekonomia

Gerra hasi zenean, lantoki gehienetanlana gutxitu egin zen. Lehengaiakfalta ziren, eta ehun-lantegietan ezinzuten normal lan egin. Hori bai, lan-toki batzuetan orduantxe hasi zirenemakumeak lanean. Izan ere, gizo-nezkoak gerrara joanda zeuden, etahaiek ordezkatu zituzten.

Maria Aranguren antzuolarra uhal-gintzan hasi zen lanean, 1936an, An-tzuolan bertan. Olaran narru lante-gian. Gerra amaitu zenean, lana ereamaitu egin zen, eta neska gazte askolanik gabe geratu ziren. Guarnizione-riako lana amaitu zitzaienean, neskaasko moja sartu zirela dio Arangure-nek, etxean traba ez egitearren.

Gerraostean, errazionamendua ja-rri zuten. Ezin zen nahi beste janarieduki etxean. Asko dira sasoi horiondo gogoratzen dutenak, oso beran-du arte iraun baitzuen. 1939tik 1952.urtera bitarte. 1941 urterako etorri zengosea. Barrenetxea-Arando anai-arre-bek diotenez, jende asko gaixotu zengerraostean, janari eta garbitasunfaltarengatik. Tuberkulosi kasu askozeuden.

Denda izan zuten Mariñe Barre-netxea-Arandoren hitzetan, “gerra os-tian falta zan dana. Diruik ez zeuan,eta jeneroik pe ez zeuan. Ezebez. Es-kerrak basarrikuak zeukenei esnia eta

195

XX. mendearen lehen erdiko bizimodua

Page 197: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

gero morokilla”. Patata ere baserrirenbatetik ekartzen zuten. “Gero etorrizan estraperlua, eta orduan ya errezao.Pagauta ondo, baina etxera ekartzenzotsuen jenerua. Kafia ta olixua ta”.Emakume batzuek ere ibiltzen ei zirenestraperlo kontuetan: Nikola eta Xixi-li. Katalintxo izeneko batek ere edu-kitzen ei zuen estraperloko irina.

Baserrian kupoa jarri zuten: uzta-ren zati bat udaletxera entregatu be-harra. Garia, babarruna, patata...Ixabel Belarrek dioenez, gariaren zatibat Bergarara eramaten zuten; asto-arekin joaten ziren, eta erraziona-

mendua ekartzen zuten bueltan: olioa,azukrea, garbantzua: “Gauza haun-dirik ez, astuan lekua geratzen zanonddiok. Ba… olixua ta, beste azukarapurren bat eta. Asko ezin ekarri, ezeuen!”.

Guardia Zibila baserrietara joatenzen miaketak egitera, askok gariarenzati bat ezkutatu egiten zutelako. Be-nita Unamunoren baserrian guardiazibilei askotan eman zieten jaten, etalotan ere geratzen ziren batzuetan.Errotara ere isilpean eramaten zutengaria askok, ezin baitzen eho. Una-munok ere isilpean eramaten zuen ga-ria errotara, astoan: “Ibilera negarga-rrixak”.

Gerraostean, jakiak ez ezik besteproduktu batzuk ere urritu egin ziren.Telak lortzea, adibidez, ez zen erraza,Lide Oregik dioenez: “Tela fabrikak bai,baiña bakarrik egoten zan zurixa,izarendako, eta azula. Bestelako telaik,nik uste dot, nik entzunda amai zai-lla zala orduan...”. Asuntxi Uribesal-goren arabera, telarekin ere izaten zenestraperlorik. Inspektoreak joaten zi-renean, Txaraneko dendatik beraie-nera eramaten zituzten jositako arro-pak.

Gose garaian gertatu zitzaien pa-sadizoa kontatu zigun Maria PilarLarrañagak. Gauez patata ostu zieten,baratzetik. Ama alarguna zen, eta seiseme-alaba zituen. Goizean aman-drea ortura joan zenean, patata guz-tiak eraman zituztela konturatu zen.

Gerraostean, kaleko jendea base-rrietara joaten zen tripa-truke lanegitera. Gosea berdintzeko.

196

Lan eta lan, emakumea Bergaran

❖ Maria Aranguren, 2005ean ahotsak-com-erako egindako elkarrizketan.

❖ Mariñe Barrenetxea-Arando, 2003anahotsak.com-erako egindako elkarriz-ketan.

Page 198: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

4.3. Frankismoaren ondorioak

Etxetan soldaduak hartu behar izanzituzten, derrigortuta. Maria Pilar La-rrañagaren etxean bi italiar izan zi-tuzten. Erreketeak eta soldaduak ereegoten ziren. Amari ate osteko txorizodenak jan zizkioten, akordatu orduko.“Gerra denporan esaten dotsuenaegin biha dozu, hor ez dao bueltaik, etapersonak, etxera bialtzen dotsuenpersonei be lekua egin bihar”. MariaVictoria Arizmendiren etxean ere bisoldadu hartu behar izan zituzten.Baita Elisabet Agirrezabalen etxeanere. 15.000 soldadu inguru igaro zirenBergaratik; Bizkaiko ofentsibarakotoki ona zen. Intxortako frontea horegon zen hilabeteetan, Bergara solda-duz beteta egon zen. Eta batzuekbertan geratu ziren.

Euskararen kontrako jarrera na-gusitu zen. Mariñe Barrenetxea-Aran-do: “Barrenetxeatar Rosa Miren. Ja-tetxea eta jaztetxea’ zeukan jarritta[izebak]. Dana euskeraz”. Nazionalaksartu zirenean, kartela kendu zuten.“Euskera usainik pe ezeben nahi, e?Zeuken gorrotua euskeriandako. Eus-keria eta abertzaletasuna bat egittenzittuen”.

Eskoletan umeei Cara al sol kan-taraztea ohikoa bihurtu zen. Eta ikurfrankistak ere bai. Francoren irudiakjarri zituzten non-nahi, baita lante-gietan ere. Algodoneran, esate bate-rako.

Jada aipatu dugu Francoren dik-tadura garaian lege aurrerakoi askobertan behera utzi zituztela. 1938anezkontza zibilak debekatu zituzten, eta1939an dibortzioaren legea aldatuzuten. Lanarekin lotutako legeak ere

197

XX. mendearen lehen erdiko bizimodua

❖ Algodonerako langileak 1940 urte inguruan, ospakizun batean, jangelan besoak al-txatuta Francoren argazkiari begira. Bergarako Udal Artxiboa. Toribio Jauregi fondoa

Page 199: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

egin zituzten. Emakume ezkonduekezin zuten senarraren baimenik gabelanik egin (ikus Familia eta Lana ata-leko Ezkondu ostean lana egitea). Ez-kongabeak izanik ere, lanpostu asko-tan ez zuten emakumerik onartzen(epaile, fiskal, polizia…); eta soldatakbaxuagoak ziren beti. Zigor Kodeak(1942) gogor zigortzen zuen emaku-mearen fideltasun eza, baita metodoantikonzeptiboen propaganda egiteaere.

Sección Femenina

Emakumeak etxekoandre ereduga-rria izan behar zuen, emazte eta amaperfektua. Horretarako, mutilentzatsoldaduska zegoen bezala emakume-entzat Servicio Social-a jarri zuten.1937an, 17-35 urte bitarteko ezkon-

gabe eta alargunentzat. Zerbitzua os-pitaletan eta laguntza zentroetan egi-ten zen, haurrak eta gaixoak zaintzen,janaria ematen…

Falangearen Sección Femenina(de F.E.T y de las JONS) erakundean-Pilar Primo de Rivera zen burua, Fa-langearen sortzailearen arreba- sei hi-labeteko ikastaroa egin behar izatenzen. Josten ikasten zuten, jana pres-tatzen, falangeko abestiak… Tituluhori gabe ezin zuten hainbat elkarte-tan izena eman, pasaporterik edogida-baimenik lortu, ez eta enpresaaskotan lan egin edo zenbait karreraikasi.

Pilar Primo de Rivera: “Las mujeresnunca descubren nada. Les falta,desde luego, el talento creador, reser-vado por Dios para inteligencias va-roniles. Nosotras no podemos hacer

198

Lan eta lan, emakumea Bergaran

❖ Telesforo Monzonen etxea, Olaso dorrea, mende hasieran. Falangekoek eraikina oku-patu, eta hantxe jarri zuten Sección Femenina. Bergarako Udal Artxiboa. B.K.E. fondoa,Ariz-ondo

Page 200: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

más que interpretar mejor o peor loque los hombre nos dan hecho”. Sec-ción Femeninako aldizkarian gizona-ren menpeko izateko aholkuak ema-ten zituzten: beti dotore eta eder ego-tea, pazientzia izatea, sumisioa…“Se-narrak emaztea babestu behar du, etahark senarraren aginduak bete”.

Bergaran, Telesfono Monzon jel-tzalearen familiari errekisatutako etxe-an (Olaso dorrean) jarri zuten SecciónFemenina, lehen pisuan. Hantxe egi-ten zen Zerbitzu Soziala. Asuntxi Ga-llastegiri ez zioten piano titulua eman,ez zeukalako eginda. Gero egin zuen,pasaportea ateratzeko, Frantziara joannahi zuelako. Lucia Farras ere “ka-nastillia“ eta “Servicio Sociala” egite-ra behartu zuten. Pasaportea ateranahi zuen. Eta Zerbitzu Soziala egin-da ere arazoak jarri zizkioten, aitarenfitxa politikoa ikusi zutelako.

Monzonen etxean josten egiten zu-ten, Falangeko 14 puntuak ikasi… Az-terketa egiten zuten, eta jositakoaentregatu. Sukaldean, berriz, Lasa-nean ikasten zuten. Etxekoandre onakizateko prestatzen zituzten. Maria Do-lores Madinabeitia zen arduraduna.Hori bai, errepresioaren atalean aipa-tu dugun moduan, behartutako jen-dea ere ibiltzen zen lanean.

Maribi Arregi oñatiarrak Merkata-ritza ikasketak egiteko derrigor eginbehar izan zuen Zerbitzu Soziala. Ka-rrera bost urtekoa zen, eta urtero joanbehar izan zuen Sección Femeninako

egoitzara, Donostian. Udan joatenzen. Gogoan ditu ikasgaiak: “Ziran ‘la-bor, gimnasia, los 27 puntos, canto’…‘Canto’ zan Cara al Sol. Lehenengo era-kutsi oskuen bainika tipikua, gero‘Corte y Confección’ be bai. Sukaldiabe bai erakusten oskuein, sukaldianegitten be bai. Gero, titulua etarateko,Sección Femeninan emuten oskuenholakotxe pin baten moduan; koloredesberdiñak euzen, maillak igotenzoiazenian kolore desberdiñak euzen,eta nik akabo nebenian, ba neukenuste dot berdia zala, baiña gero titu-lua lortzeko egin bihar neben kanas-tilla bat, eta klaro, ni ya lanian hasi-tta, orduan amak kanastilla erosieben, presentau geben nik eginddakomoduan eta orduan emuten otsuenbeste pin bat beste kolore baten, ez-takit gorrixa edo urdiña zan koloria,eta ya horrekin titulua lortzen neben‘de Perito Mercantil’”.

“Kanastillia zan… gaur esangogeke ume batendako bihar zan dana,jaixoten zanian. Ez zan prenda bat, ez,zan ajuarra esaten dana erderaz,‘para el bebé’. Teorixan kanastillia ‘erapara los niños pobres’, praktikan edo-zeiñek daki nora oian, baiña ‘desdeluego’ pobriari ez. Zeatik kanastillakizaten ziran, gaiñera ipiñi egittenotsuein zenbat prenda, mantoiak,zenbait kamisetatxo, zenbait jerseitxo,faldoiak, dana. Sección Femeninarapresentaitteko egitten ziran batzuk osobereziak”.

199

XX. mendearen lehen erdiko bizimodua

Page 201: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina
Page 202: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

201

Mende hasieran, balio tradi-zionaletan oinarritutako fa-milia zen nagusi. Etxea eta

umeak bere ardurapean zituen ema-kumeak. Lan karga handia izatenzen, baina errekonozimendu urri-koa. Familia ugariak ziren asko, etaez zegoen gaur egungo aurrerapenik.Emakumeak ezkontzea eta familiaosatzea zuen egiteko nagusia bizi-tzan. Etxea eta familia ondo gober-natzeko prestatzen zuten umetatik.Josten ikasten zuen, jana prestatzen,etxeko lanak egiten, umeak eta gai-xoak zaintzen…

Familia aberatsetan zein pobreetan,denetan gertatzen zen hori: emakumeaetxerako zen. Ezkondu aurretik, hori bai,ohikoa zen lana egitea; batez ere fami-lia xumeetan eta erdi mailakoetan. Nes-ka asko 14-15 urterekin hasten ziren la-nean. Oinarrizko ikasketak egin eta be-rehala. Batzuetan –baserri giroan bere-ziki- baita lehenago ere. Herri askotanneskametza izaten zen ohikoena, bainaBergaran gehiago ziren ehungintzanaritzen zirenak neskameak baino. Diruaetxean entregatzen zuten, eta familiarenbeharretarako erabiltzen zen. Zenbaite-tan, baita anaien goi mailako ikasketakordaintzeko ere.

LANA ETA FAMILIA 5

❖ Dolores Irazabal Aranzabal eta Gregorio Ugarte Beitia euren bost seme-alabekin: Sa-bin, Jose Ramon (jaioberria), Julio, Begoña (atzean) eta Maria Antonia. Bergarako UdalArtxiboa. Toribio Jauregi fondoa

Page 203: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

Familiaren ardura

Familiaren kontzeptua oso zabalazen: ez zen norberaren seme-alabeta-ra mugatzen. Senide guztiak barnehartzen zituen familiak, etxe bereanbizi ziren denak. Gurasoak, aiton-amonak, osaba-izebak, anai-arre-bak… Eta etxeko emakumeek zeuka-ten familiaren ongizatearen ardura.Haiek zaintzeko betebeharra.

Normala zen alabaren bat etxera-ko geratzea, gurasoak zaintzeko. Ba-tzuetan, alaba ezkongabeak etxekoneskame bihurtzen ziren; gurasoenmenpe zeuden edo etxera ezkonduta-ko senidearen zerbitzura bestela. Halabizi ziren ezkongabeen bizimodua osolatza zela dio Maria Dolores Peñak, in-dependentziarik ez zutelako: “Anaibaten kontura bizi behar zuten. Nireizeba, adibidez, etxean egon zen nireaitarekin… ezkongabea zelako, etalagundu egiten zigun. Ez dakit nik se-kula eskertu ote genion guregatikegin zuen guztia. Hari eskerrak joan gi-nen Madrilera”. Ama eta seme-alabakMadrilera joan ziren, ikasketak egite-ra. “Izeba aitari laguntzen geratu zen.Bestela ezinezkoa izango zen, noski.Orduan ezkongabea izatea zer zen…eta orain ez dugu inoren menpe egonbeharrik! Independentzia ekonomi-koa falta zen”.

Peña ere ezkongabea da, eta aita-rekin bizi izan zen hura hil zen arte.Baina lanera joaten zen, eta askata-sun handia zuen. Etxeko lanak egi-teko neska bat zuten. Erdi-goi mai-lako familietan nahiko ohikoa zenetxean neskamea izatea. Diru gutxi-ren truke, neskato gazteak eramatenzituzten beraiekin bizitzera (sarri ba-serritarrak izaten ziren; asko Berga-

ra inguruko herrietakoak; ikus nes-kameen atala). Asuntxi Gallastegik-eta, adibidez, etxeko lanak egitekoneskamea zuten; sei anai-arreba zi-ren, eta guraso biek egiten zuten lanaetxetik kanpora.

Asko izan ziren gurasoen ardurahartu zuten emakumeak. Batzueketxeko lanak egiten zituzten. Beste ba-tzuek, berriz, dirua eramaten zutenetxera. Askok lantegian egiten zutenlana; bazuten aukera, beraz, berenkasa bizitzeko; independentzia eko-nomikoa izateko aukera. Baina ez-kongabeek (mutil zein neska) etxeanjarraitzea zen ohikoena, beste etxe ba-tera lanera joaten ez baziren behintzat(zerbitzari edo). Diru iturri inportanteaziren etxerako. Asuntxi Gallastegi bu-legaria, esaterako, amarekin eta ize-bekin bizi zen, eta ez zuen etxeko la-nik egiten. Berak dirua eramatenzuen etxera, eta haiek etxea goberna-tzen zuten.

Gloria Agirrebeña 14 urterekinhasi zen lanean, 1936an, eta erretiroahartu arte jardun zuen. Ez zen ez-kondu, eta gurasoen ardura izanzuen. Gloriak bost anaia zituen, etabostak ezkondu ziren. Gurasoekinbizi izan zen, San Antonion, haiek hilziren arte. Gero bakarrik. Azken ur-teak Mizpirualde egoitzan eman zi-tuen.

Emakume asko etxera ezkontzenziren, senideen kargu egiteko. Horixeizan zen Asuntxi Uribesalgoren kasua.“Bestela, laguntasunik ez zeuan. Nijoan banitza...”. Familia eta lana uz-tartzen ikasi zuen. Garai hartan amaere sasoikoa zegoen, eta ondo molda-tu zirela dio.

202

Lan eta lan, emakumea Bergaran

Page 204: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

Maria Pilar Larrañaga ere etxera ez-kondu zen. Senarrak eta biek bizitze-ra Arrasatera joateko aukera eduki zu-ten, senarrak hantxe egiten baitzuenlana. Baina Bergaran geratu ziren:ama gaixo zegoen, eta bi anaia ez-kongabe zeuden etxean bizitzen (bes-te bi ahizpak, berriz, Eibarren bizi zi-ren). “Zela juango ga ba gu Mon-drauera ama lagata, honek bi muti-llokin?”. Larrañaga ez da erabakiaz da-mutzen: “Ez dot euki penaik be, e? Ho-laxe izeten dien kontuak”.

Elisabet Agirrezabalek, berriz, mu-til-laguna utzi zuen familiaren karguegiteko. Madrilgo kimikari batekinibili zen urte askoan. “Haura Madrilenbizi zan, haura kimiko zeuan ya, be-

ran despatxua zeukan”. Ezkontzekoproposamena egin zion, eta berakukatu. “Orduantxe esan notsan: ‘Ez,Ramon, ezkondu ez, akabau eginbihar dogu’. Etxian ez neban nahi la-gatzia zeuan moduan. Neu bakarriknenguan orduan lanian, ta aitta yaedadetua. Ta geldittu nitzan...”. Mutilautzi zuen, pena handiz. Baina Agirre-zabalek ere ez du damurik. Egin beharzuena egin ei zuen. Horrek barne la-saitasuna ematen dio.

Umeen zaintza

Umeak eta lana bateratzea ez zen ba-tere erraza izaten. Garai hartan lan-tegietan ezin zuten amatasun bajarikhartu. Segituan hasten ziren lanean.Algodoneran, umeei titia emateko gelabat zegoen, mende hasieran. AsuntxiUribesalgo akordatzen da emakume-ei lantegietara umeak nola eramatenzizkieten. Porterian ematen zieten ti-tia, etxekoren batek umea hara era-manda.

Lucia Farras haurra izan eta zor-tzigarren egunera itzuli zen lanera.“Zeinek egin bihar dittu nominak?”,zioten kezkatuta bere lantokian. Behinbakarrik hartu zuen baja, 38 urtean.Juana Maiztegi jostunak gogoan zuenbere amak zioena: “Ama jostuna izenzan, eta berak esaten zeban familixiaeukitzen zebanian, bigarren egunianedo ohian tablia ipini, eta ya ebagitzenhasten zala. Bigarren egunian. Esatenzeban: ‘Nik berriz umeik eukiko ez ba-neu, gobernauko nitzake ondo’”.

Arrasaten jasotako sehaska kantuhau adierazgarria da oso. Pedro Zu-melagari bere amak hauxe abestenzion:

203

❖ Asuntxi Uribesalgo bordatzailea, se-narrarekin eta bi alabarekin, 1961ean.Bergarako Udal Artxiboa. Argazkilaria:Roman Larrañaga

XX. mendearen lehen erdiko bizimodua

Page 205: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

Ume txikia negarrez dagoama emazu titiaamak emango titi goxualo egiteko gustora.

Lo egiteko gustora etaama lanian dabillaAita gaiztua tabernan dagopikaro jokalaria

Umeek lan handia ematen zuten.Gaur egun baino kontenplazio gu-txiago zegoen arren, baliabideak ereurriagoak ziren. Florita Izuskiza ta-bernariak, adibidez, arazoak izan zi-tuen lehen umeari titia emateko, es-nea falta zitzaiolako. “Harek pasau zi-ttuan gosiak! Bularra emoten, ez neu-kan bularrik, nere amak ez zeban si-nisten… bera bularrakin hazitta dana.Nik derrior bularra euki biha ne-ban!”. Ezkondu eta gero ere, norma-la zen amaren esanari jaramon egitea;eta zer esanik ez teilatupe bereanbizi baldin baziren. “Ta aman isilixanhasi giñan esne puxkat emoten”. Ta-bernara eramaten zion esnea baserri-tar batek, Izuskizak lanean jarraitzenbaitzuen.

Izuskizak dioenez, umeen arropekere lan handia ematen zuten. Egosiegin behar izaten ziren: “Klaro, lejia ezzala ona, ipurdia gorrittu egitten zebalata. Eta sutan egosi, lapiko baten,egosi-egosi egin, aklarau eta ixegi.Eta sikatu. Kriston zerak zien, hola-kotxe tela mehe batzuk, finak. Jaio-berrixendako be izara zaharrekineginddako erropia hobe zala. Harizkua.Harekin kamisetak-eta egitten, hobezala ta. Zertzuk, baina! Enfin. Oin iku-sitta… oin hazten dabe umiak errez!

Bueno-bueno, alde edarra! Oin, ipinipaketia, bota eta libre”.

Umetako gaixotasunak ere gehia-go izaten ziren orain baino: elgorria, es-karlatina… katarroa ere errazago ha-rrapatzen zuten, etxeetan berogailurikez zelako izaten. Bigarren umea jaioeta berehala hil zitzaion Izuskizari,bronkoneumoniarekin. Umeak jaioeta berehala bataiatzeko ohitura ze-goen, eta bere ustez orduantxe hoztuzen, elizan.

Umea izan eta aste batzuetara, be-rriz, martopilak egiten ziren. Auzokoemakumeak bisitan joaten ziren, amaagurtu eta jaioberriari ongi etorria egi-teko. Maria Mugerzak dioenez, horrekere lana ematen zuen. 20ko koadrilaedo gehiago, eta denentzat otorduaprestatu behar. “Arrozkoletxia, okeliasaltsan...”.

Lanean zebiltzan emakumeek (ba-serritarrek salbu) normalean batez

204

❖ Miren Azkarate jostuna, alabetako ba-tekin. Bergarako Udal Artxiboa. Argazki-laria: Jesus Urkiola Laspiur

Lan eta lan, emakumea Bergaran

Page 206: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

bestekoa baino seme-alaba gutxiagoizaten zituzten. 1930eko erroldan ikusdaitekeenez, lau seme-alabakoak fa-milia dezente daude, baina gehienekgutxiago dituzte. Padroi horretan, zor-tzi seme-alaba zituzten bi datoz eta sei-ko beste bi. Hona hemen horietako ba-tzuk:

- Maria Ines Balzategi (Bergara,1890) oihalgileak eta senarrak (me-kanikoa) zortzi seme-alaba zituzten.17, 14 eta 13ko alabak oihalgileakziren. Eta gainerakoak txikiak (8-6-5-3-1).

- Claudia Gallastegi Gantxegi mo-distak (42 urte) eta haren senarrak(arotza, 41 urte) zortzi seme-alabazituzten: 19ko mutila arotza, 17koeta 15eko mutilak oihalgileak,12ko neska zerbitzaria eta bestelau ume eskolan.

- San Antonioko oihalgile batek(Urretxu, 1886) eta senarrak (tin-datzailea, Bergara) sei seme-alabazituzten, bi mutil lanean (metalur-gian eta harigile) eta besteak txi-kiak.

- Osintxuko harigile batek (Bergara,39) eta haren senarrak (armagilea,45) sei seme-alaba zituzten. 16koalaba harigilea eta 5 ume eskolan.

Gerraostean Francok jaiotzarenaldeko politika bultzatu zuen. Pilar Pri-mo de Riverak halaxe zioen: «La misiónde la mujer española es dar hijos a laPatria y cuidar de su hogar». Gose ga-raia izanagatik, familia ugarien ko-purua igo egin zen. Horrek zaildu egi-ten zuen ezkondutako emakumeeketxetik kanpo lan egitea. Nahiko lanbazuten bestela ere.

Carmen Garitanoandia 14 senide-ko familian hazi zen. “Etxe danetan eu-zen tremendako ume pillak. Leku da-netan”. Gerraostean Francoren go-bernuak familia ugariak saritzen zi-tuela gogoratu du. 14 seme-alabatikgora zituztenak. “Oso baju ez eben ipi-ni topia. Hamalau umetik gora eukibiha zittuen, eta gure amak 14 eukieben, eta gero kitto, hondatu zan eta57 urtekin hil zan gure ama. ‘Cancerde matriz’”.

Etxeko ekonomia

Etxeko dirua emakumeek adminis-tratzen zuten askotan (ikus Baserri-ko ekonomia atala ere). Eskura ko-bratzea zen ohikoena, nahiko be-randu arte. Dirua emakumeek gor-detzen zuten, beraz, eta haiek era-bakitzen zuten gastuak nola egin. Ai-patu dugun moduan, seme-alabaezkongabeek ere amari ematen ziotensoldata. Asuntxi Gallastegik, esate-rako, etxean entregatzen zuen jor-nala. Behar zuen dena ematen zioteladio, baina beharrak ere gaur egun-goak baino txikiagoak zirela.

205

❖ Florita Izuskiza, 2004an ahotsak.com-erako egindako elkarrizketan.

XX. mendearen lehen erdiko bizimodua

Page 207: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

Elisabet Agirrezabalek aitari ema-ten zion soldata (aita alarguna zen), etahark paga ematen zion, libretan jar-tzeko. Maria Dolores Peñak ez, bainaez zen ohikoena: “Familia askotan bai,baina niri sekula ez zidaten etxean es-katu”. Aitak nahikoa irabazten zuen,eta hura egiten zen etxeko gastuenkargu ere; aurrezteko esaten zion ala-bari. “Aurreztu eta aurreztu… eta eahorrek hil arte irauten digun!”.

Asuntxi Uribesalgok dioenez, ize-bak eta berak -elkarrekin bizi ziren etabiak aritzen ziren bordatzen- erdiba-na kobratzen zuten ezkondu eta gero;aurretik, izebak jasotzen zuen dirua,eta berari paga ematen zion, bankuansartzeko. Etxe askotan, baina, amaketxeko ekonomiaren arduraduna iza-ten segitzen zuen; hil artean, edo po-

sible zen artean. Lucia Farrasen etxe-an, amak administratzen zuen etxekodirua; Luciak zein senarrak irabaztenzutena. Behar zutenean hari eskatu,eta kito.

Familia berria osatzen zutenenkasuan ere emakumeak hartzen zuendiruaren ardura normalean. MirenAzkarate jostunak berak kudeatzen zi-tuen etxeko diru kontuak. Bankukokontuak ere berak zeramatzan nor-malean, senarrak lan orduetan ezinizaten zuelako joan. Baina kasu as-kotan ez zen hala izaten.

Maribi Arregik dioenez, Frankismosasoian “emakumiak, ezkondu etagero, ez geukan firmarik ezertarako beez. Ni 1966xan ezkondu nitzan, etaonddiok edozein bankuan kontu bateraitteko gizonen baimena bihar neben.Eta gizonen firmia. Nik neukana kar-tillia, umetatik dakozuna, ha be pasaubihar izan zan Bittorren izenera, bixonizenian, ta nik dirua etarateko Bittorrenfirmia bihar neben. Oin tarjetak dauz,baiña orduen ez, eta edozein tramiteegitteko, gizona bihar zeben, gizonenbaimena. Bestela ezin zan”.

Etxearen jabea ere oso gutxitan iza-ten zen emakumea. Oinordekoen ar-tean gizonezkoak lehenesten zituzten.Negozioak ere semeen esku uzten zi-tuzten normalean.

Padroian «propietarias» moduanagertzen diren emakume ia denakalargunak edo ezkongabeak dira,1930ean:

- Rosa Iraeta. 79 urte. Ezkongabea.Barrenkalean.

- Fermina (51), Marina (50) eta Rai-munda (38) Mendizabal Laborda.Ezkongabeak. San Pedron.

206

❖ Mari Cruz Mendibil Maiztegi sukal-dean, palanganan Maria Jesus Urkiolaalaba garbitzen, 60ko hamarkadaren ha-sieran. Bergarako Udal Artxiboa. Jesus Ur-kiola fondoa. Egilea: J. Urkiola

Lan eta lan, emakumea Bergaran

Page 208: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

- Casimira (65) eta Juliana (62) Ge-rrikabeitia. Ezkongabeak. Neskamebat dute. Bidakruzetan.

- Adelaida Aldasoro. Ezkongabea.50 urte. Neskamea dauka. Bida-kruzetan.

- Francisca Agirre Apaolaza. Ezkon-gabea. 59 urte. Bidakruzetan.

- Maria Arieta Araunabeña. Alar-guna. Elorriokoa. Barrenkalean.

- Julita Gabilondo. Alarguna. Zu-bietan.

- Concepcion Ortiz de Urruela. Alar-guna. Sevillakoa (1867). 4 seme-alaba ditu. Eta 7 zerbitzari. San Pe-dron.

- Manuela Martinez. Alarguna. Bil-bokoa. Bi neskame ditu. San Pe-dron.

- Florentina Galdos. Alarguna. Es-koriatzakoa (1858). San Pedron.

- Baldomera Leunda. Alarguna. 70urte. Bidakruzetan.

- Maria Valeria Velar. Alarguna. Elo-rriokoa. 78 urte. Neskamea dauka.San Lorentzon.

- Iturbe baserrikoa. Alarguna. 42urte. Goiauzon.

- Maria Alberdi Arispe. 42 urte. Ez-kondua. Senarra: rentista, 70 urte.Arruriagan.

Etxeko lanak

Etxeko lanak nesken kargu zeuden,etxe guztietan. Sukaldeko lanak, gar-bitasuna, oheak egitea... Asuntxi Uri-besalgok dioenez, gizonezkoek ez zu-ten etxean ezer egiten. Maria Dolores

Peña ados dago horrekin. Bere etxeanoso aurrerakoiak ziren ikasketa kon-tuetan. Baina etxeko lanekin, ordea…“Ez, hori ez. Hori emakumeok. Berdinikasi arren, anaiek ez zuten ezer egi-ten. Udan etortzen ginenean aitakklase partikularrak jartzen zizkigundenoi, ordu guztietan. Hurrengo ikas-turterako… edo dena delakoa. Bainaetxekoa bai, emakumeok egiten ge-nuen”.

Are gehiago: gaizki ikusita zegoengizonek lan horiek egitea. Miren Az-karatek ezohiko kasu bat aipatzen du,garaian batere normala ez zena. Ka-talina Zarautz jostunarena. Harensenarrak etxeko lanetan parte hartzenzuen. Salbuespena zen, eta esamesaksortzen zituen herrian: “Hiru umezeuzkan, eta josten egitten zeban.

207

XX. mendearen lehen erdiko bizimodua

❖ Karmen Jauregi Jauregi, erratzarekineta palarekin, 1930eko hamarkadan.Bergarako Udal Artxiboa. Toribio Jauregifondoa

Page 209: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

Hari gizonak asko laguntzen zotsanetxeko lanak egitten. Hari bai, orduan,e! Ez zan normala. Gainera, geizkiikusten zan. Emakumiak erak geizkiikusten zeben gizakumia etxeko lanakegitten. Bai, ez zan ondo ikusten.Emia edo, bueno. Ez zan ondo ikus-ten”. Zarautzen senarra ere lanean ze-bilen. Janaria prestatzen zuen, etaumeei afaria ematen zien.

Miren Azkaratek dioenez, bereanaiek ez zuten etxeko lanik egiten, etaberari ez zitzaion ondo iruditzen. “Jaiegunetan guk egitten giñuan etxiaondo-ondo garbittu aizta bixen artian.Eta nere anaiak egoten zien lo, ohian.Eta harek jaikitzen zienian guri amak,neri ero nere aiztiari esaten zotsen:‘Etara erropak, zure anaiari etaraerropak’. Eta erropak egoten zien,barruko erropak eta eren erropakeren kuartuan, eren armaixuan. Kuar-tuan bertan, armaixuan. Eta hareierropak etaratzera juan bihar izeten gi-ñuan ni edo nere aizta. Eta ni hasa-rretu egitten nitzan: ‘Ama, hori geizkidago, e!’. ‘Horrek ez dira gizonen la-nak’, amak. Orduko mentalidadiahola zan, gizonen lanak ez ziela”. Or-durako ahizpa biak lanean zebiltzan.Miren tela dendan: “Eta gero astianbeste lanak egin. Ofizinetara joan, telaeske… Orduan telak-eta oso zailakzien aukeratzeko, ekartzeko, erosteko,eta ofizinetara joan”.

Mariano Martinezen kasua ereapartekoa izan zen. Etxeko lanak egi-tea egokitu zitzaion, oso umetatik.Anai-arreba zaharragoak neskameeta morroi joan zirelako. Zazpi seni-detik hirugarrena zen, “eta errekauakdanak nik egin bihar. Nik etxian baumiak zainddu eta errekauak egin. Eta

holako gauzak egin bihar danak”.Etxean ia etxekoandre bezala zegoelakontatu zigun Martinezek.

Heriotzarekin lotutako erritualak

Etxekoren bat hiltzen zenean, ema-kumearen bizkar joaten ziren arduragehienak. Bere eginkizuna izaten zenhildakoa garbitzea, janztea eta hilku-txan ipintzea. Batzuetan auzoko ema-kumeek laguntzen zieten. Hildakoaaurrean zelarik errezatzen zen arro-sarioa gidatzea ere emakumeen lanazen. Auzo guztietan zeuden arrosarioaesatera hara eta hona ibiltzen zirenemakumeak. Elisabet Agirrezabalekzera diosku: “Gizakumiak iñobe ez zanetortzen errosaixora... Harek taber-nara! Txikitua hartzera”.

Eta gero gaubela gobernatu behar.Jende multzo handi samarra biltzenzen hildakoaren etxean gaua pasa-tzera; ardoa eta pattarra ohi baino es-kurago egoten zen, eta komeriak iza-ten ziren sarri zurrutean pasatutakogizonekin.

Benita Unamunok kontatzen zue-nez, hileta ondoren bazkaria egitenzen. Entierru-bazkarixa edo ondra-bazkaixa esaten zitzaion. “Azkenianepel-epel egiñ eta danak kantuanigual, bertsotan igual. Hil eta gerobazkaixa, hainbeste laguni pagaueziña!”. Normalean taberna batenegiten zen, eta hiletara etorritako se-nide eta hurkoei ematen zitzaien. Zu-bietako Arando tabernan egiten zenondra-jan asko. Horrela kontatu zi-guten bertako alaba Mariñe eta Erri-txek: “Baten bat hiltzen zan, basarribatekua igual, eta etortzen zan, etaesaten zeban: ‘Bueno, bestia bezela,

208

Lan eta lan, emakumea Bergaran

Page 210: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

e, haren moduan, dana berdin’”. Etabazkaria ez zen izaten nolanahikoa:“Lehelengo zopia. Haragixakin egin-dako saldiakin, zopia. Zea, zopa-kuakin. Orduan ez zeuan fideoik, e?Gero, garbantzua beti egoten zan.Garbantzua aziakin edo leka-patatakedo ze berdura zeon zerian sasoian,ba hori. Gero, legatz prijidua. Etagero haragixa saltsan. Gero postriaeta kafiak. Pattarrak. Frutia eta ga-lletak. Galletak beti eta gero frutia,segun, sasoikua. Edo bestela pikuakedo... piku sikuak”.

Sasoi hartan aukera gutxi egotenzen ondo jateko, eta jendea ez zenprest egoten hileta-bazkariei ihes egi-ten uzteko. “Orduan gehixau aprezia-tzen zan. Nola etxetan babia eta babiaeta babia jaten zan egunero, basarri-ttan be. Holako bat egitteko jendia zainegoten zan”. Familia askorentzat lu-zarorako zorpetzea ekartzen zuen hi-leta batek. Ez zen bazkaria bakarrik,urrutitik etorritako senideak afaltzeneta gaua pasatzen ere askotan gera-tzen ziren hildakoaren etxean.

Lutoa erabili beharra zegoen gero,urtebetez gutxienez. Horrek suposa-tzen zuen lanarekin: arropa berriakjosi, zaharrak beltzez tindatu, peta-txuak ipini... Denak emakume-lanak.

Eta hurrengo egunetik hasita, be-deratziurrena. Bederatzi egun jarraianjoan behar izaten zuten hildakoenetxeko emakumeek goizean goiz egitenzen elizkizunera. Gainera igandero“sepulturara” edo “mantara” joan be-har etxeko emakume batek; belauni-katzeko aulkiaren aurrean zapia ipin-tzen zen, eta haren gainean argizaio-la edo kandela.

Eta handik urtebetera, urte-meza.Orduan egiten zen doluaren amaierairudikatzen zuen manta-jasotzia. Etameza amaitzean, tabernan hamarre-takoa elizkizunera etorritakoentzat,zenbait lekutan txilipalia esaten zi-tzaiona. Beste gastu bat.

Auzoa, familiaren luzapena

Auzoa familiaren luzapena zen ba-tzuetan. Harreman estua zegoen, etabatez ere emakumeak ziren sare horijosten zutenak, elkarri lagunduz. SanAntonioko elkartasuna aipatzen duGloria Agirrebeñak: “Bat premiñanbaldin badao, bat gaixua, ta hari la-guntzera joan. Ta alkarri lagundu. Au-zokuak, auzokuak illaran egoten giñangu danok”.

Auzo berean jaio baina Labega-raietan bizi izan den Maria Pilar La-rrañagak elkartasuna nabarmentzendu. Etxeko atea ez zuten giltzaz ixten,eta normala zen bizilagunak -norma-lean emakumeak- etxera bisitan joatea,berriketan jardutera. Bere ama gaixo

209

❖ Benita Unamuno. 1988an egindakoelkarrizketa.

XX. mendearen lehen erdiko bizimodua

Page 211: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

zegoenean, bisita asko izaten zitueladio. “Nik nere teillapian nausixak, per-tsona nagusixak ondo zaindduta betiikusi dittut. Gaztiak, errespetuz gu…Guk ‘aittajuna’ eta ‘amandria’ daneiesaten jaun (nahiz eta ez izan)”.

Maria Pilar Larrañagak aipatzen dunola joaten ziren inguruko baserrietaralanera. Beti prest zeuden laguntzerajoateko. Gari-jotzera, artoa, sagarraedo babarruna batzera... Ekaitza ze-torrela ikusten bazuten, adibidez,“gure ama-ta atxintxika joaten zien, e”,inork deitu beharrik gabe.

Hileta erritualetan aipatu dugunorbait hiltzen zenean auzoko ema-kumeek lagundu egiten zutela. Seni-deei lagun egin, errezatu… Sasoi ba-tean, emakume batzuek opil handi ba-tzuk, olatak, eramaten zituzten zu-

mitzezko otzara batean hileta-elizki-zunera. Gerrarekin bateratsu galduzen ohitura. Olatak hilobian utzi, etagero Beheko Ospitalera eramaten zi-ren. Abadeek ere jasotzen zuten berepartea.

Erostariak (plañiderak) ere ez dirahain aspaldikoak. Hiletetan negar egi-ten zuten emakumeak ziren. XIX.mendearen amaieran baziren artean.Benita Unamunok bazuen haien berri,etxean entzunda: “Nik ez dot ezautu,baiña baten bat hiltzen zanian negaregittekuak egoten ei zien ipinitta. Ha-rek negar egingo eben goguakin, e?”.

Ezkondu ostean lana egitea

II. Errepublikak haize berriak ekarri zi-tuen. Erlijioari indarra kentzeaz gai-nera, 1931ko Konstituzioarekin hain-bat lege onartu zituzten: emakumeenboto eskubidea, dibortzioaren legea,berdintasun legea… Gero Francokbertan behera utzi zituen denak,1939an. II. Errepublikaren aurretik ze-goen giro itxia berreskuratu zuten: eliz-koia eta oso matxista. Eredu zaharki-tu hori biziberritzeko hainbat ahaleginegin zituzten, eta ez zitzaien zaila ger-tatu, Errepublikak oso gutxi iraun zue-lako eta ez zelako benetako aldaketa-rik egiteko astirik izan.

Emakumeari zuzenean eragitenzioten neurriak hartu zituen Franco-ren gobernuak. Emakumea etxera bi-daltzeko neurriak, alegia (ikus Fran-kismoaren ondorioak, Emakumea,politika eta gerra atalean). 1939anemakume ezkonduari langile moduanizena ematea ukatu zitzaion. 1975. ur-tera arte senarraren baimena beharizan zuen lana egiteko. Lantegietan la-

210

Lan eta lan, emakumea Bergaran

❖ Maria Pilar Larrañaga (eskumakoa)Donostian, Maria Beitiarekin.

Page 212: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

nean ari ziren emakumeek, berriz, ez-kontzean lana utzi behar izaten zuten(1942-1962 urteen bitartean ‘boron-datezko lan uztea’ sinatu behar izatenzuten, ezkontza baino hilabete lehe-nago). Izan ere, ezkonduz gero bazu-ten nork mantendua. Gerra aurretikere bazen pentsaera hori, emakume-aren tokia etxea zela. Eta gerraosteanezkondutakoan lana uzteko ohituraegonkortu egin zen. “Mentalidade horizeuan. Generalian danak lagatzen ze-ben, e“, dio Asuntxi Gallastegik.

Bergaran ez dugu jaso lana uzteraderrigortutako inoren testigantzarik,baina horrek ez du esan nahi gertatzenez zenik. Arrasateko Tere Arregiri,esaterako, zerrajeran gertatu zitzaion1955an. “Orduen ezkondute derrigorurten biher zauen. Ezkonduek, kale-ra. Danak. Ezkondute ezin zeikien ge-ratu, segi lanien. Han matrimoniobat zauen hori legia etorri aurretik ez-kondute, eta enbarazaute zauela bebueno... danak mimau egitten zauen!Eta familixia ta auki ta gero segiduzauen jubilau arte, baiña ezkondu da-nok danok urteten gauen. Ya ezin zei-ketzun lan egin. Etxeko lanak egin etaetxie... kasu egin. Eta umiek ekarri”.

Maria Dolores Peñak dioenez, “ofi-zinetan, ohikoa zen ezkontzean ema-kumeak lana uztea. Bizitza ikustekobeste modu bat zen. Baina badaudelanean jarraitu dutenak ere”. Horibai, gutxi izango dira, bere ustez, ogi-bidea garatzeagatik ezkondu gabe ge-ratu zirenak. “Agian nire aitaren ga-raian…”. Peñak berak ez zuen eraba-ki konszienterik hartu.

Emakumea gurasoen menpekoaizatetik senarraren jabetzakoa izaterapasatzen zen. Ezin zuen kontu ko-

rronterik ireki, ez lanik egin, senarra-ren/gurasoen baimenik gabe. Lanaegiten zutenek ere ezin zuten beren di-ruarekin nahi zutena egin, senarrarensinadura gabe. Baziren ganadu tratuagogorarazten duten usadioak ere: ez-kontzetan, sasoi batean senargaiakarrak (urrezkoak, zilarrezkoak...) ema-ten zizkion emaztegaiari. Hona hemenUbera ahizpek ohitura horri buruz dio-tena:

- Eugeni: “Lehen esaten zan. ‘Hone-kin erosi dot nik andria’. A ze esa-eria!”.

- Maria Angeles:“Emakumiak kria-dak zittunan gizonenak”.

- Mariasun: “Klaro ba. Pentsau be-rak erosi ebela, eta gero, ‘ala!, a ser-vir’!”.

Baziren lanean jarraitzen zutenemakumeak ere, noski. Hori bai, nor-malean sekula ez senarrak bainogehiago irabazten. Miren Azkaratejostunak, adibidez, kontua zuen gizo-nak baino gehiago ez irabazteko, huraez zedin gutxiago sentitu. “Nere bizi-moduan gastua gizonak irabazten ze-bana baino gehixau, kontua euki-

211

❖ Eugeni Ubera, 2004an ahotsak.com-erako egindako elkarrizketan.

XX. mendearen lehen erdiko bizimodua

Page 213: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

tzen neban, bera ez gutxitzeko, zegai-ttik orduan hori zeuan. Gizakumiakzeukan berak mantendu bihar zeba-la familixia, eta bestela geratzen zanpuskatxo bat e... hori zeuan, e! Eta eu-kitzen neban beti kontu hori“.

Emazteak lanean zebiltzanean, in-guruko emakumezkoek laguntzen zie-ten etxeko jirarekin: amak, ahizpa ez-kongabeak, alaba zaharrenak… LuciaFarras lanean zen bitartean, harenamak egiten zuen etxeko jira. Farra-sek dio orduan etxean amonak egotenzirela lanerako. Amandreek lan han-dia egiten zuten: janaria prestatu,umeak zaindu... Laguntzeko inor ezzeukanak, berriz, lanetik bueltan egi-ten zituen etxeko lanak. Edo aurretik.Asuntxi Uribesalgo bordatzaileak, esa-terako, arratsaldez josten zuen, eta goi-zean errekaduak egiten zituen, etxe-rako erosketak. Etxeko lanak egiteaere tokatu zitzaion, bere ama eta ize-ba zahartzen joan ziren neurrian.

Bestela, laguntzaileren bat bilatzenzuten, ordainduta. Miren Azkarateriarratsaldetan emakume batek zain-

tzen zizkion umeak; goizetan umeekinegoten zen, eta arratsaldez josten.

Esan dugun moduan, lantegietanlanean ziharduten emakume askokuzten zuten lana ezkontzeko. Etxeanlan egiten zutenek ez hain sarri. Bes-te diru iturri bat zen etxerako, eta po-sible zen batzuetan gehiago eta bes-teetan gutxiago lan egitea, egoerarenarabera. Baina hala ere, etxetik lanaegiten zutenak gutxi zirela dio MirenAzkaratek.

Lantegietan zebiltzanek ordutegi ja-kina zuten normalean. Etxean lan egi-ten zuten emakumeen kasua aparte-koa da. Jostunena eta ile-apaintzai-leena, adibidez. Horiek ez zuten or-dutegi finkorik, eta ahal bezala uz-tartzen zituzten familia eta lana. Kasugehientsuenetan etxean lan egitenzuten emakumeen lana oso baldin-tzatuta zegoen (Ikus Jostunak atale-ko lan baldintzak).

Familiako negozioan lan egitenzuen emakumea ere oso lotuta zego-en (dendetan, tabernetan…). Eta zeresanik ez baserritarra. Baserrietanemakumeak etxe barruko lanez gai-nera, sorokoak egiten zituen, eta beraizaten zen baserriko produktuak sal-tzera joaten zena ere.

1930eko padroian, San Antonioneta Osintxun agertzen dira emakumeezkondu langile gehien. Gehienekehungintzan ziharduten. Urte horre-tan Bergaran langile moduan datozenemakume ezkonduak, kaletarrak (ba-serrietakoak ez datoz hemen):

Masterrekan:

- Tindatzailea. Trinidad Eguren La-rrañaga. 27 urte, ezkondua eta ur-tebeteko alaba.

212

❖ Miren Azkarate jostunaren argazkia,Txomin Arraiago senarrarekin eta Eli-sabeth eta Maite alabekin, 50eko ha-markadan. Bergarako Udal Artxiboa. Ar-gazkilaria: Jesus Urkiola Laspiur

Lan eta lan, emakumea Bergaran

Page 214: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

Barrenkalean:

- Telegrafoetako laguntzailea. Aliciade Dios (Leongoa). Senarra tele-grafoetako ofiziala da (Madrilgoa).2 urte daramatzate Bergaran.

Arruriagan:

- Oihalgilea. Bere senarra tindatzai-lea. Zazpi urteko alaba dute.

San Pedron:

- Sukaldaria. Dominga Velasco. Pla-zentziarra (18 urte). Senarra txo-ferra du.

- Oihalgilea. Angela Etxeberria (39urte). Senarra trenbideko langilea.4 seme-alaba.

Bidakruzetan:

- Praktikantea. Amparo Ramon Mo-reno. Madrildarra (6 hilabete Ber-garan. Transeunte). Senarra Ma-lagakoa du, igeltseroa.

- Oihalgilea. Jacinta Aranzabal (39).Senarra kontramaisua du (Gasteiz).Lau seme-alaba (10,8,5,4) dituzte.

- Oihalgilea. Feliciana Isasmendi(Aretxabaleta, 1900). Senarra se-renoa da (Zumarraga, 1890). 3seme-ala eskolan (10-12-14). 12urte daramatza Bergaran.

Zubiaurren:

- Nekazaria. Eustakia Kortazar Zu-rutuza. Eskoriatzakoa (54 urte). Se-narra metalurgian (Elorriokoa, 69urte). Bi seme txofer eta alaba (25)etxeko lanetan.

- Jostuna. Eulalia Iñarra (36 urte).Senarra metalurgian. 5 ume txiki.

San Antonion:

- Oihalgilea. Maria Garmendia (46).Senarra tindatzaile (Elorriokoa).Lau seme-alaba eskolan. Gizona-ren aita beraiekin, alarguna (1852).

- Oihalgilea. Maria Ines Balzategi(Bergara, 1890). Senarra mekani-koa (Bergara, 1889). 8 seme-alaba.17, 14 eta 13ko alabak Oihalgilek.Besteak: 8-6-5-3-1. Ume asko Laz-kaon jaioak dira.

- Oihalgilea (Urnieta, 40). Senarratindatzailea (Bergara, 55). Hiruseme-alaba eskolan (14-11-9).

- Oihalgilea (Lakuntza-Nafarroa). Se-narra tindatzailea (Leon, 50). Lauseme-alaba: 20koa oihalgile etabesteak eskolan (13-10-8). 28 urteBergaran.

- Oihalgilea (Zugarramurdi). Senarraajustadorea (Gasteiz). 3 ume txiki.

- Oihalgilea. Elorriokoa. Senarra tin-datzailea (Bergarakoa). Bi ume es-kolan.

- Oihalgilea (Palentzia). Senarra tin-datzailea (Valladolid). 2 ume. 16urte Bergaran.

- Oihalgilea (Urretxu, 1886). Senarratindatzailea (Bergara, 1880). Seiseme-alaba, bi mutil lanean (me-talurgian eta harigile) eta besteaktxikiak.

- Oihalgilea (Eskoriatza, 1882). Se-narra tindatzaile (Zumarraga,1882). Bost seme-alaba. Alabaketxeko lanetan (30 eta 34 urteko-ak). Mutilak lanean (oihalgile, igel-tsero eta zapatari).

213

XX. mendearen lehen erdiko bizimodua

Page 215: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

- Oihalgilea (56 urtekoa). Senarratindatzaile (60 urte). 80 urtekoama alarguna. Semea tindatzaile(18) eta alaba Oihalgile (16).

- Oihalgile (Valladolid, 28 urte). Se-narra ajustadorea (Bergara, 27). 8urteko alaba.

- Oihalgilea (Palentzia, 1893). Sena-rra harigilea (Agurain, 1887). 3ume txiki. 22 urte Bergaran.

- Oihalgilea (Avila). Senarra meta-lurgian (Avila). 8 urteko alaba. 8urte Bergaran.

- Oihalgilea (Ziordia-Nafarroa). Se-narra tindatzailea (Logroño). 7 ur-teko semea. 10 urte Bergaran.

- Oihalgilea (Avila). Senarra meta-lurgian (Avila). Ama alarguna. 11urteko lehengusua eskolan.

- Oihalgilea (Huesca). Senarra tin-datzailea (Huesca). 16 urteko se-mea tindatzaile eta gainerakoak txi-kiak (14-11-7-2). 18 urte Bergaran.

- Oihalgilea (Badajoz). Senarra tin-datzailea (Burgos). 13 urteko ala-ba zerbitzari, 10eko alaba eskolan.Hiru hilabete Bergaran. Antzuolandaude erroldatuta.

- Oihalgilea (Nafarroa). Senarra me-talurgian (Nafarroa). 2 ume. 5 urteBergaran.

- Harigilea. Asuncion Albisua (40).Senarra ere harigilea (48). Bi ahiz-pak ere harigileak dira. 79ko amaetxean dute, eta 17 urteko ilobabat.

- Harigilea (Andoain, 1881). Senarraigeltseroa (Bergarakoa). 14 urtekoalaba zerbitzari.

- Harigilea (Bergarakoa). Senarrametalurgian (Avila). 4 ume txiki.

- Harigilea (Zizurkil, 22). Senarrametalurgian (Bergara, 42).

- Bobinatzailea (Ermua, 1898). Se-narra tindatzailea (Bergarakoa).Alaba eskolan.

- Bobinatzailea (Uribarri-Ganboa).Senarra tindatzailea (Gasteiz). 17urteko alaba Oihalgile, eta bestehiru ikasten (15-9-7). 22 urte Ber-garan.

- Atezaina (Aramaio, 1881). Senarratindatzailea (Bergara). Alaba (19)oihalgile.

Osintxun:

- Maistra. Angela de AriznabarretaOñagoitia (Berriz, 1890). Senarraarmagilea (Soraluze, 40). 13 urte-ko semea eskolan.

- Jostuna. Maria Gantxegi 35. Se-narra oihalgilea (Bergara, 36). 2ume txiki eskolan.

- Jostuna. Marta Gantxegi, 23urte. Senarra armagile (Soraluze,31). Ume 1.

- Jostuna. Claudia Gallastegi Gan-txegi, 42 urte. Senarra arotza (Ber-gara, 41). 8 seme-alaba: 19ko mu-tila arotza, 17ko eta 15eko mutilakoihalgileak, 12ko neska zerbitzariaeta beste lau ume eskolan.

- Harigilea (Elgeta 30). Senarra ar-magile (Bergara, 40). 3 ume txiki.

- Harigilea (Oñati, 49). Senarra teje-dor (Soraluze, 51). 2 seme tejedor(19/14) eta 1 eskolan.

- Harigilea (Soraluze, 37) Senarra ar-magile (Bergara, 39). 3 ume txiki.

214

Lan eta lan, emakumea Bergaran

Page 216: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

- Harigilea (Bergara, 24) Senarraoihalgilea (Antzuola, 35). Ume txi-ki 1.

- Harigilea (Bergara, 33). Senarra ar-magile (Soraluze, 36). Ume 1.

- Harigilea (Bergara, 35). Senarra ar-magile (Bergara, 41). 3 ume.

- Harigilea (Bergara, 40). Senarratrenbideetako langilea (Bergara,43). 3 ume.

- Harigilea (Madril, 37 urte) Senarraoihalgilea (Bergara). 5 ume (0-13).

- Harigilea. Senarra trenbideetakolangilea. Ume 1.

- Harigilea (Bergara, 39). Senarra ar-magilea (45). 16ko alaba harigileaeta 5 ume eskolan.

- Harigilea. Senarra ajustadorea.

- Harigilea. Senarra arotza. Ume 1.

- Harigilea. 30 urte. Senarra oihal-gilea (42). 4 ume txiki.

- Harigilea. 27 urtekoa. Senarra jor-nalaria (28). 2 ume txiki. Galarro-laza Berrian.

San Lorentzon:

- Jostuna. Gregoria Ugalde Larra-ñaga (Bergara, 36). Senarra bizar-gina (Bergara, 37). 4 ume eskolan.

- Jostuna. Emilia Barrenetxea-Aran-do (Bergara, 44 urte). Senarraerrementaria (Elgeta, 44). 16koeta 20ko alabak oihalgileak, 18koamodista eta bi ume eskolan.

- Oihalgilea (Bergara, 29). Senarratindatzailea (Elgeta, 30). 2 umetxiki.

- Oihalgilea (Bergara, 29). Senarraeskribaua (Bergara, 32). 2 umetxiki.

Zubiaurren:

- Oihalgilea (Logroño 28). Senarrametalurgian (Logroño, 32). 3 umetxiki. 6 urte Bergaran.

- Oihalgilea (Avila, 22). Senarra bi-zargina (Bergara, 23). Ume jaiobe-rria.

- Oihalgilea (Bergara). Senarra me-talurgian (Avila). Ume jaioberria.

- Harigilea (Gabiria, 41). Senarranekazaria (Bergara, 44). Bi alaba(20-17) Harigilea. Besteak (6-10-14)ikasten.

- Uhalgilea (Arrasate, 33). Senarratindatzailea (Lasarte, 25). 20 urteBergaran.

- Nekazaria. Eustakia Kortazar Zu-rutuza (Eskoriatza, 54). Senarrametalurgian (Elorrio, 69). 2 semetxofer eta alaba (25) etxeko lanetan.

Angiozarren:

- Maistra. Dolores Gorriti Munarriz.Iruñekoa (1879). Senarra igeltseroa(Logroño). Semea ere maisua (20urte).

Aipatzekoa da alargun asko ere la-nean zebiltzala. Batzuek familia uga-riak zituzten. Seguruenez gehienak ho-rregatik hasiko ziren lanean, familiaaurrera ateratzeko, alargundutakoan(ikus dendarien atala eta Lantegieta-ko langileak atala).

215

XX. mendearen lehen erdiko bizimodua

Page 217: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina
Page 218: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

217

Emakumeek lana eta aisialdianola uztartzen zituzten ikusi-ko dugu atal honetan. Ume-

umetatik ikusten ziren diferentziaknesken eta mutilen jardunen artean,baina heltzen zihoazen neurrian han-ditu egiten ziren. Kirola egitea, adibi-dez, mutilen kontua izaten zen. Ta-bernan ibili, edan eta erretzea ere bai.Paseatzea, erromeriak eta zinema zi-ren neska gazteen denborapasa na-

gusiak. Baserritarrentzat, erromeriakbakarrik. Huraxe zen neska-mutilekelkar ezagutzeko zuten toki bakarre-takoa. Eta astean egun bakarra izatenzuten horretarako, igande arratsaldea.Gainerako egunak lan egunak ziren.

Umetako jolasak

Errekan bainatzea eta jolas egiteaizaten zen kale aldeko neska-mutilenudako denbora-pasa estimatuena.Leku asko zeuden bainatzeko: Ben-tako eta Ibarbaltzeko Osinak Labega-raietan, Martoko presa, ibaia Zubietaneta San Lorentzon, Agorrosineko pre-sa, Zubikoan potzua, Erroterdi eta Bo-lintxo San Juan aldera... Barrenetxea-Arando anai-arrebak Zubietan ibiltzenziren. “Bai, gutxi, baiña baiñatzen gi-ñan. Mutillak gehixao. Gu ez Agarro-siñera. Lehenengo hor, kanalian. Horpresa txiki bat, ta gero hor kanal bat”.Belaunetarainoko uretan ibiltzen zirenarrantzan-edo. Erritxeren arabera:“Zapaburuak behintzat bai. Harrixakjaso, eta zapaburuak harrapatzen.Ezkailuren bat edo beste be bai. Jolasaasmau egin bihar, telebisiñoik ezzeuan. Kanpuan jolasten giñuan”.

Lide Oregi, berriz, San Lorentzokoelizaren atzeko aldean bainatzen zen.Juana Maiztegi errekan ibili bai, bai-na ez zen bainatzen. “Mutillak bai, bai-na gu ez. Mutillak igarixan ta zekixen,

LANA ETA AISIA 6

❖ Neskatila panpinarekin. BergarakoUdal Artxiboa. Argazkilaria: Toribio Jauregi

Page 219: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

gure anaiak eta. Ibiltzen zien igarixan,eta gu ez”. Emakume gutxik jakitenzuen igerian. “Oso rarua igarixan ja-kitzia orduan andrak! Baiña gureamak bai, bazekixen. Basarrikua zan,Altos Hornos aldian, eta zauken telle-rixia, erak. Eta hortik pasatzen zan ka-nala, eta han ikasitta berak, bere ba-sarrixan onduan. Harek itxuria hanasko bainatzen zien”. Elisabet Agirre-zabalek ere badaki igerian. San Anto-niokoak kasta handikoak ziren. “Guoso atrebidak izan giñan, e! San An-tonion lau edo bost bagenden”.

Luz Telleriarte “peskak egiten”(uretan jolasean) ibiltzen zen ibaian.“‘Peskak’ egiten genituen. Errekanibili. Alpargata zahar batzuk jantzita.‘Ama, lagatzen diguzu peskak egi-ten?’. Eta gero bainatu ere bai… ezasko, egia esan, ez zen asko baina-

tzen”. Baina neskak eta mutilak gutxinahasten zirela dio: “Ez dut gogoanneskak eta mutilak sekula baterabainatu izana. Elkarrekin ezkutake-tan-eta jolastu bai, baina bainatu…”.

Sasoi batean arropa zaharrak izanohi ziren bainu-jantzi. Dolores Altunakzera dio bainujantziaz: “Articulo delujo”. Gero hasi giñan horrekin”. LideOregik ere ez zeukan hasieran: “Soi-ñeko bat gordetzen giñuan, hola batestropeauta zeuana, baiñatzeko, etaalpargata zaharrak. Eta ni gogoratzennaiz lehelengo-lehelengo zein agertuzan trajedebaño batekin hara, erre-kara. Bergako tela azul horrekin egind-da, trajedebaño bat. Bueno, neri askogustau jatan! Erak zeuken denda bateta zeuken enpresa bat zerana, texti-llana, eta klaro, orduan telaik eta osozailla zan lortzia, gose denboran eta.

218

❖ Mutiko taldea Algodonerako kanalean bainatzen, 1940ko hamarkadan. Bergarako UdalArtxiboa. Mikel Murgizu Bakaikoa

Lan eta lan, emakumea Bergaran

Page 220: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

Eta guri danoi asko gustau jakun”.San Antonioko Maria Pilar Larrañagaeta haren lagunak ere soinekoarekinbainatzen ziren (ikus argazkia); eta ige-ri ere egiten zuten. Asuntxi Gallaste-gik eta haren ahizpek, ostera, umeta-tik zuten bainujantzia. Puntuzkoa. Ai-tak automobila zeukan, eta Debara jo-aten ziren umetan.

Lide Oregi ere Debara joan izan zenmojekin urtean pare bat aldiz. Aloka-tu egiten zuten bainujantzia. “Alkilauegitten zan Deban eta hori... Ta klaro,dirua kostatzen zan. Alkilau ta batabainatzen zanian busti-bustixa bestiarisartu ezindda ta holakuak egindagare! Eta gaiñera zien puntozko...

hartzen zeben sekulako pixua. Etaraezindda, bestiak, hurrenguak jaztekota bueno...”. Gurasoekin ere joaten zenurtean behin. Miren Azkarate ere ur-tean behin joaten zen gurasoekin De-bara, taxian. Juana Maiztegi, berriz,sarriago joaten zen. Barrenetxea-Aran-do anai-arrebek senideak zituzten Za-rautzen, eta txikitatik ezagutu zutenhondartza.

Hamalau bat urte arte, neskaketa mutilak sarri egiten zuten jolas el-karrekin. Txirikilan (‘txikileroika’ ereesaten zaio) Garizuman egiten zen, etabatera jokatzen zuten. Luz Telleriarte:“Txikileroika eta kalderoika. Oso po-lita zen txikileron eta kalderon. Aitakbeti errieta egiten zigun”. Gorde-gor-deka ere bai. Eulalia Elkorok zioen ka-niketan eta sokasaltoan ere mutilekinibiltzen zirela. ‘Neska-jolasak’ ziren, be-rriz, tortolosak eta txandorrika ibiltzea:harri zapal bat hanka-bakarka koa-droz koadro mugitzea.

219

❖ Maria Pilar Larrañaga (eserita) lagu-nekin errekan, Ozaeta parean 1944urte inguruan. Soinekoekin bainatzen zi-ren.

❖ Maria Argialde (eskumakoa) eta bes-te neska bat hondartzan.

XX. mendearen lehen erdiko bizimodua

Page 221: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

Erdi borrokan eta elkar xaxatzenibiltzea ere jolasa zen sasoi hartan. “Gugerria egittera joaten ginan frontoira,San Antoniokuak, neska-mutilak, da-nak balientiak. Eta gero palizia hartueta etxera!”, kontatu digu Elisabet Agi-rrezabalek. Ez daki San Antonion as-katasun gehiago zuten ala ez, bainaausartagoak zirela bai. Gorri fama zu-ten, eta horrek ere emango zien li-zentziaren bat akaso.

Emakumeak eta kirola

Pilota gizonezkoen jokotzat hartu izanda, baina ez da beti horrela izan. Eu-lalia Elkoro jo eta su ibiltzen zen: “Bes-te leku batzutan ez, baina gu igual-igual ibiltzen giñan”. Pilar Murgoitiokere egiten zuen, baina eskuak handi-handi egiten zitzaizkion eta utzi egin

zion jokatzeari. Etxean mutilen jola-setan ez ibiltzeko esaten zioten: “Ha-rei laga erak ibiltzen, zuek neskak ibi-li!”. Luz Telleriartek ere jokatzen zuen,palaz. “Guk pilotan jokatzen genuenkalean, baita pilotan etxeko hormarenkontra ere. Akordatzen naiz gure lagunbatek palak izten zituela. Palak ate-ratzen zituen eta pilotak, eta kalean jo-lasten genuen”. .

Bergaran ez, baina eskualdeanbaziren emakume pilotariak, “rake-tistak”. Profesionalak, gainera. LuciaFarras: “Nere amak zeukan lehengu-siña bat, raketistia zan Eibarkua, ‘ymal mirada’. Extranjeruan eta ibiltzenzan. Pilar Agirre. Ameriketan-eta ra-ketista. Eibarren bazeuan holako... Ei-barkuak izan die gu baino espabilauakbeti!”.

Futbolean ez zuten emakumeek jo-katzen, baina ikustera asko joaten zi-

220

Lan eta lan, emakumea Bergaran

❖ Pol-pol mendi taldeko kide batzuk Gorlan, 1947. urtean. Argazkilaria: Indalecio Ojan-guren. guregipuzkoa.net

Page 222: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

ren Agorrosinera. Eta ekipoari segikakanpora ere bai. Eulalia Elkorok se-narra zuzendaritzakoa zuen. “Neuk behemen inguruko herrixak gehixenakfutbolera joanda ikusitta dauzkat.Orduan Hor Konpon zan. Ondarroa-ra eta Motrikura, Azkoiti, Azpeitti…Irunera eta Renterixara ta Donostira,ta bueno. Mondrauera eta Eibarreraeta Elgoibarrera no digamos nada”.

Mendirako zaletasun handia egonda Bergaran, Pol-pol Taldearen ingu-ruan, batez ere. Florita Izuskiza askoibilitakoa da gaztetan. “Asko ibili naizni mendixan, e? Gorlara ta… Gorlanlehenengo buzoia ipini zeben Itxu-mendin, neu izan nitzan madrinia. Etaeukiko neban, ez dakitt nik, 16-17

urte”. Ezkondu eta tabernako ardurahartu zuenean, dena utzi behar izanzuen. “Ni ezkondu ezkerio, nik taber-nan lana, besteik ez dot egin!”. LuciaFarrasek senarra oso mendizaleazuen, eta bera ere joaten zen noiz edonoiz. Emakume mordoxka ibiltzen eizen Pol-polekin.

Antzuolako Maria Arangurenekere zaletasun handia zuen gaztetanmendirako. Goizean goiz ilargi betea-rekin Antzuolatik irten, eta Aizkorrirajoandakoa da behin baino sarriago.Asuntxi Gallastegi ez da mendizaleaizan, baina gaztetan Idurixoko koba-zulora joaten ziren bera eta lagunaklinternak eta kandelak hartuta. Men-dirako zela janzten ziren esaten du Flo-rita Izuskizak: “Soñokua! Orduan pra-kak ez”. Botarik ere ez zuten: “Keba!,zapatillak. Oingo moduko zerik ezzeuan orduan, keba! Pentsau be ez. Al-pargatak edo halakon bat”.

Neguan Urbia aldera eskiatzerajoaten ziren bergararren artean, ema-kumeren batzuk ere egon zitezkeen.Jesus Urkiolak ateratako 1954ko ar-gazki batean neska bat agertzen da,galtzak jantzita, eskiekin. 1957ko ar-gazki honetan, berriz, bi ikus ditza-kegu, baina badirudi ez direla berga-rarrak:

Aipatzekoa da 1952. urtean Ago-rrosinen egin zen gymkanan neskagazte batek parte hartu zuela; moto-arekin oztopoak gainditzen ibili zen, gi-zonezkoen galtza zabalak jantzita.Esan digutenez, Amezketakoa zen.

Bizikletan ibiltzea zen beste den-bora-pasa kutun bat. Inor gutxikzuen bizikleta gerra aurrean zein ge-rraosteko lehen urteetan, eta alokatu

221

XX. mendearen lehen erdiko bizimodua

❖ Bi emakumezko eta gizon bat Urbianeskiekin, 1957. urtean. Bergarako UdalArtxiboa. Jesus Urkiola fondoa

Page 223: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

egiten ziren. Hainbat “alkilerrista” ze-goen Bergaran. Udako domeka arra-tsaldetan ohikoa zen neska talde ba-tek bizikletak alokatu, eta ibilaldi luzebat egitera irtetea.

Angiozarko Maritxu Garitanok his-toria polita kontatzen du, hika gaine-ra. “Artien nik ez naukanan bizikletaik,eta pentsau dou neska gaztiok bizi-kletak alkilau, eta Oñetira. Altos Hor-nosen egoten zonan alkilerra, hoixe,Barrena. Etxakiñat ba, atsalde guztiapezeta bi edo. Eta orduantxe gukLuisitak eta bixok jersiak egin barri-xak. Ama siestan eta hartu jerseik one-noi, ta lotu manibelian, eta jun gai-ttun. Zubillagatik gora bagoianaz, etajarri don haura aurrian. Hasi donesiak egitten, dizt-dizt, noiz jausiko, ezjausiko... Neri haren erruberan tra-batzen jatan nere erruberia, nahastengaittun eta bixok lurrera. Eta zer etanere jersioi etxatan ba dana grastuhan! Haura penia!”.

Zinema, dantza eta erromeriak

Telebistarik eta Internetik ez zen ga-raian zinea zen mundura irekitakoleiho zabalena eta norberaren kezkak,beldurrak eta ametsak proiektatzekogune magikoa. Gustu eta aldarte guz-tietarako pelikulak ematen zituzten:gerrakoak, bakeroenak, beldurrezko-ak, barregarriak... Baina maitasu-nezkoek sortzen zuten ikusmin han-diena.

Erlijioari buruzko atalean aipatu-ta daude zinearekin lotutako kontubatzuk. Zine-zaletasun handia zegoenBergaran, leku guztietan bezala. Goi-ko Zinea (Anbrosiona, Novedades) eta

Behekoa (Salón AZI-ONA, CinemaBergara gero) zeuden, eta sasoi bate-an frontoian ere ematen ziren peliku-lak. Beheko Zinea elizari lotua zegoenAcciona zen garaian eta hara joatekoez zen arazorik izaten, baina abadeeketa mojek Anbrosionera ez joateko esa-ten zuten. Dolores Altunaren arabera,“kritikak, segun ze pelikula zan!”.Baina ez zen astero joaten, diruz urrisamar ibiltzen zelako. “Dirua eukiezkerio, hiru txiki kostatzen zan en-tradia, orduan; 15 zentimo”.

Asuntxi Gallastegik dio 3R eta 4kalifikazio zutenak ezin zirela ikusi. Pi-lar Murgoitio joaten zen: “Bai, bainanoiz? Neska haundi egin ta gero”. Ezzen garestia, baina hala ere ezin do-mekero joan: “Lantzian behin. ‘Ama,oso politta ei da’. Eta ‘Bueno, igual jun-go zate’”. Luz Telleriartek ume-ume-tatik izan du zinemarako zaletasuna.Frantzian ikusi zituen lehen filmak, seiurterekin, familiarekin batera gerrariihesi zebilela. Gero, Cámara izenekozine aldizkaria hartzen zuten etxean.La dama de las Camelias eman omenzuten Bergaran, nahiz eta 4 kalifika-zioa izan, “arriskutsuena”, bera Fran-tziatik itzuli baino lehen.

Zinearekin batera, erromeriak etadantzaldiak ziren olgeta-bide estima-tuenak. Baina olgeta baino askozgehiago zen dantza. Auzo txikietanizan ezik, eskola ezberdinetan ibiltzenziren neskak eta mutilak. Lantegianere gutxi nahasten ziren. Taberneta-ra gizonak bakarrik sartzen ziren.Dantza zen neskak eta mutilak elkartuahal ziren ia leku bakarra. Eta hansortzen ziren bikote berri gehienak.Luz Telleriarte: “Mutilekin berba egi-teko modu bat zen. Bestela noiz egon

222

Lan eta lan, emakumea Bergaran

Page 224: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

zintezken mutilen? Eskolak ere apar-te zeuden eta”.

San Martzialgo erromeria da Ber-gararrentzat kutunena, aspaldiko den-boretatik gainera. Baina bezpera erejai, San Pedro Eguna. San Pedro-

San Martzialak ziren orduan, ekainak29 eta 30. Honela deskribatzen ditu1888an Barrenkalean jaiotako SoteraGallastegik bere gazte-denborako SanPedroak: “San Pedro bezperan ohi-tturia izeten zan, aparteko gauza batjentian artian: poza. Eta gero illuntzianSalbia. Eta Salberako etorten zienkriau eta kriada zeren danak eta erenetxetara. Eta han eren ongi-etorrixakegin alkarri ta gero Salbera. Ta Sal-betik ertendakuan, ba egoten zan pa-sakallia kale danetati, hasi BehekoPlazan, uste dot, eta gero Bidekutze-ra. Eta Bidekutzian bi, “toketak” esa-ten gontsan, bi pieza, toketak zien or-duan”.

Oso egun alaiak ei ziren. “Haretxekzien jaixak, eta alegriak gaiñera.Etzeuan han burrukaik eta”. Eta hu-rrengo egunean festa handia: “Eta gero

223

XX. mendearen lehen erdiko bizimodua

❖ Gazteak San Martzialgo erromerian dantzan, 1947an. Bergarako Udal Artxiboa. Tori-bio Jauregi fondoa

❖ Sotera Gallastegi. 1985ean elkarriz-ketatua.

Page 225: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

San Pedro Egunian, ba lelengo izetenzan danboliña, kaleik kale; goizian dia-nia, eta gero bandiak egitten zeban re-korridua. Gero meza nausittara. Mezanausittara joaten zan aiuntamentua‘en corporación’, esaten zan bezelaxe”.

Eta hurrengo egunean San Mar-tzialera. Letania errezatuz igotzen zenprozesioan, eta atzean idi-parea gur-diarekin, gainean zahagi-ardoa zuela.“San Marzialera goizian letañia egotenzan sei tterdittan. Ta bastante jente jo-aten zan. Eta letañiakin igo, han me-zia entzun eta gero txokolatia”.

Aurreskua zen San Martzial Egu-neko momenturik inportanteena. Mu-tilek bakarrik dantzatzen zuten au-rreskua, baina jende artetik neskabana atera behar izaten zuten harenaurrean dantzan egiteko. Eta adi egon

behar! “Eta hola koskor samarrak gi-ñan artian ba batian han eta bestianhemen ibilli batzuk ein hantxe. Ta iapentsatzen hasi giñanian neskak etegiñan edo hola zeoze, ba han arasanjarritta iñok etarako ete giñuzen. Askoaurreskuak eta, porsiakaso be pre-sente”.

Jai arratsaldetan San Martin Pla-zan edo Espaloian egiten zen dantza,Udal Bandarekin eta txistulariekin.Udan Espaloian. “Hori izaten zan Paz-kuak arte. Pazkuetatik gero San Mar-tiñetara Espaloian eoten zan musikia”,dio Nati Gabilondok. Hamarretanamaitzen zen musika, baina askokezin izaten zuten azkenera arte gera-tu, Juana Maiztegik, adibidez. “Ta do-mekan egoten zan musikia Espo-loian. Kioskua badao espoloian, eta

224

Lan eta lan, emakumea Bergaran

❖ Sanmartzialetako aurreskuan neska-mutilak biribilean, 1930eko hamarkadan. Ema-kumeetako bat Maria Pilar Zabala Frias da. Bergarako Udal Artxiboko bilduma, MirenOregi

Page 226: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

hantxe. Eta jotzen zittuen bi pieza, etagero deskantsua. Eta gero berriz bi pie-za. Eta guk ordenia zeukoun: hama-rretan etxian”. Moiuazpiko CelestinaOteiza estu hartu zuten behin etxeanberandu joateagatik. “Gero, geruau,Espaloira juten giñan musikara. Es-paloian be musikan egon, ta gure Ma-ria ta be gu baiño… Gu, Martina ta nigeratu atzenengo piezak joteko. Etaharek pixkat lehentxuau etorri bai, etaetxera jun giñanian… ai ama! Hu-rrengo egunian baldauta! Zelakuak,zertzuk hartu giñuzen guk, enee!”.

Negu partean San Martin Plazan.Zera kontatzen du Luz Telleriartek:“Plazan ere dantza izaten genuen.Hamabi urterekin ez dakit joaten nin-tzen, baina hamalaurekin bai. Eta go-goan dut seietatik zortzietara izatenzela plazakoa. Musika bandak jotzen

zuen, eta txistularien bandak. Seietanhasten zen. Seietan bandak bi pieza jo-tzen zituen. Sei ta erdietan txistuek bipieza jotzen zituzten, sueltoan egitenzen dantza. Zazpietan bandak jotzenzituen bi pieza. Zazpi ta aerdietan txis-tua, sueltoan egiten zen dantza txis-tuarekin. Eta zortzietan bukatu egitenzen. Hiru piezarekin bukatzen zen. Le-henengoa tango bat ala fox bat izatenzen, horrelako zerbait. Bigarrena jotabat izaten zen. Eta hirugarrena paso-doble bat. Eta gu irteten ginen dan-tzara, neskak neskekin, eta mutilakgerturatzen zitzaizkigun dantzara; edoez ziren etortzen, klaro. Normalean az-ken hiruretan animatzen ziren muti-lak, lehenengoetan ez”.

Euria egin arren ez zen dantzaldiaeteten. Florita Izuskiza: “Kriston za-parradekin, eta aterkin ta guzti dan-

225

XX. mendearen lehen erdiko bizimodua

❖ San Martin Agirre plazan, jendea dantzan. Bergarako Udal Artxiboa. Toribio Jaure-gi fondoa

Page 227: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

tzan, hortxe”. Luz Telleriartek antzina-minez gogoratzen ditu momentu haiek:“Euria zenean guardasolarekin egitengenuen dantza. Ez esan ez daukalabere xarma, e. Polita zen!”.

Neskak bikoteka irteten ziren dan-tzara, eta mutilen zain geratzen. “Me-sedez” zen dantza eskatzeko formula.Florita Izuskiza: “Holaxe, etortzen zien

parejia, eta “mesedez”, ta dantzanegin ta akabatzen zanian bakoitza berealdetik”. Mariñe Barrenetxea-Aran-do: “Dantzan egitten zeben, eta muti-llak juan eta etara. Kanpotik joatenzian, eta neskiai “faborez...”. Luz Te-lleriartek ere gauza berdintsua dio:“Mesedez edo por favor edo dena de-lakoa”. Mutilek ba ei zituzten berenmartingalak eurek nahi zutenarekindantzatzeko: “Bizkarra emanda zeun-den igual, eta mutilen batek igual zuekbiotako norbaitekin zuen interesa,eta iup, buelta ematen zizun dantzaegitean”.

Eta jakina, kalabazak ere ematenziren etorritako mutilak gustukoak ezzirenean. “Kalabazak be emuten gi-ñuzen, segun. Gustatzen ez jakunai,kalabazia”, dio Dolores Altunak. Dan-tzari baldarrei ematen zietela, diote ba-tzuek. Gotzon Barrenetxea-Arando:“Bestela, buenooo… kalabazak? Eten

226

❖ Bi bikote dantza lotuan eta Migel Uribesalgo soinu jotzailea, San Juan egunean Ao-zaratzako erromerian. Maritxu Urrutia Ricardorekin dantzan eta Carmen Mendibil JoseMendibilekin. Bergarako Udal Artxiboa. Jesus Urkiola Laspiur fondoa

❖ Luz Telleriarte, 2006an ahotsak.com-erako egindako elkarrizketan.

Lan eta lan, emakumea Bergaran

Page 228: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

barek kalabazak!”; Mariñe Barrene-txea-Arando: “Dantzari ona danariez, baina pixkat torpiai… ba badaki-zu!”.

Arrazoi ezberdinak egoten zirenkalabazak emateko. Miren Azkaratekdio bekatu ez egiteko ematen zituela,orduan dena zelako bekatua eta.Dena dela, halako erru-sentimen batizaten zuen zenbaitek kalabaza ema-nez gero; Pilar Murgoitiok, esaterako:“Harek behin hartu ezkerio ez die be-rriz etorten, kalabaza emonak. Geu bematrakagixak giñan. Txarrak ez, bai-na matrakak bai”. Baziren sekula ka-labazarik ematen ez zutenak ere. Zeradio Luz Telleriartek: “Gauza bat: gurekoadrilan sekula ez genuen kalaba-zarik eman. Eta ez beti gustokoak zi-relako, e. Sekula. Ez dakit, niri irudi-tzen zitzaidan ezetz esatea gutxiesteazela”.

Eta baziren dantza loturik sekulaegin bakoak ere, Gloria Agirrebeña ho-rietako bat: “Nik bakarrik dantziasueltua ikasi neban, sueltua bakarrik.Danboliña eta trikitixa, sueltua. Aga-rraurik ez neban ikasi”.

Kalean gora eta behera, paseoan

Oso errotutako usadioa zen herrian ze-har paseatzea. Kalean gora eta behe-ra ibiltzen zen jendea musika isilik ze-goen bitartean. Emakumeak gehiago,gizonak tabernetara sartzen ziren eta.Erritxe Barrenetxea-Arando: “Neskakdebrazete heldu ta gora ta behera, gorata behera! Nik beti esaten dot: kalera?

Kalera nahikua egin giñuan gaztetan!Nahikua, enee Maria eta Jose! Hu-rrengo piezia jo arte, ba ez dakitt, or-duerdi edo, hiru ordu laen edo ze ize-ten zan. Gora ta behera, gora ta be-hera”. Juana Maiztegik ere berdintsuazioen, barrez: “Domeka atsalde guztiapasatzen giñuan kalian gora eta be-hera. Barrenkalian, Plazatik Bireku-tzera, Gasparren kantoetik Plazara Bi-rekutzeraino. Dantzan egin plazaneta gero kalian gora ta behera, gora tabehera. ‘Agur’, ‘agur’; hurrengo buel-tan, ‘agur’, ‘agur’”.

Eta antzina-antzina, aberatsak es-paloi batetik eta pobreak bestetik ibil-tzen ei ziren paseoan. Erritxe Barre-netxea: “Nik ez neban ikusi, baina gureamak esaten zeban. Pobriak nundik?Seminaixopetik? Batak alde batetikpaseatzen zebela”.

Paseoan ibiltzeak bidea ematenzuen jantzi berriak eta modako orraz-kerak luzitzeko. Juana Maiztegi: “Do-tore jantzitta. Bakoitzak ahal zebana-kin. Pasiatzen ibiltzen giñan gero. ‘Depieza a pieza’ ba... pasiau. Modak ego-ten zien: batzuk gona luziak, motzak…ointxe bezelaxe, kanbixau egitten zan.Frekillua be bai, eruaten zan”.

227

❖ Juana Maiztegi jostuna, 2005eanahotsak.com-erako egindako elkarriz-ketan.

XX. mendearen lehen erdiko bizimodua

Page 229: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

Bergarako emakumeek dotorefama zuten. Pazkuetan inguruko he-rrietako neskak begira izaten zituzten,orduan estreinatzen zuten-eta arropa.Miren Azkarate jostunak dio konfek-zioak arropa nasaiagoa ekarri zuela,aurretik estuagoa erabiltzen zela.Amaren garaian txaketarik ez ei ze-goen, eta amantal eta guzti joaten zi-ren erromeriara, jaiegunetako aman-tal zuriaz. Bere garaian kortsea txiki-tatik erabiltzen zuten, “goruntza”. Eta14 urtetik aurrera faja, nahiz eta ar-gal-argal egon. Goruntzak etxean egin-dakoak izango zirela uste du. Ez dakizertarako ipintzen zuten, tenteagoibiltzeko edo.

Mirenek dionez, gaztetan takoi-dun zapatak erabiltzen zituzten, eta 18urtetik aurrera makilatu egiten ziren.Baina orain baino gutxiago. Belarri-takoak jaio orduko jartzen zizkieten.

Beltzaran jartzea gerraosteko kon-tua da. Artekaleko eta Goenkaleko ba-tzuk ur-depositoan egoten ei zireneguzkia hartzen. Miren Azkaraterenamaren sasoian azal zuria zegoenmodan, eta arroz-hautsa ematen zu-ten aurpegian. “Baiña nere gazte den-porarako morena egotia ya polittazan”.

Emakume aitzindariak

Beti izan dira bere garaiari aurrea har-tuta ibili diren emakumeak. Erlijioa-ren atalean aipatuko dugu jostunarieskotedun jantziak eginarazten zizkionandrearen kontua. Baziren “oso libe-raltzat” zituzten beste bi emakume ere:

Ventura eta Candidita Larrañaga, Ba-rrenkalekoak. Lehengusinak ziren;ihesi ibili gerra garaian, eta orduan es-pabilatu ei ziren. Ez ziren mezetara jo-aten, eta sasoiko gehienak baino ire-kiagoak ziren harremanetarako. Ho-rregatik, haien inguruko esamesaksortzen ziren herrian.

San Antonioko bi ahizpa ere na-barmendu ziren, Mari eta Mertxe Lo-pez. “La Rubia Peligrosa” esaten ziotenMariri. Zentro errepublikanoan ibiltzenziren gerra aurrean. “Zan rubixa-ru-bixa bat”, dio Lucia Farrasek. Gerra-ostean ere San Antonion jarraitu zu-ten bizitzen. “Oso guapak ziren aiztak”,dio Miren Azkaratek: “Jesuita izan-dako batekin ezkondu zala ta, infer-nora ya, zuzen-zuzen infernora zoia-la haura. Haura infernuan zeuala! Ho-lakotxiak sartu zoskuen. Harek libe-radak zien. Harek aurria hartu zos-kuen, urte askotako aurria”. Eibarkoemakumeak ere diferenteak ei ziren.Sozialistak, beste pentsaera batekoak.Baina beraiek, mojetako kumeak.

Emakumeak ez ziren tabernetarasartzen, senarrarekin edo senargaia-rekin izan ezik, edo gizonezkoren ba-tek gonbidatuta. Erritxe Barrenetxea:“Gu nobixotan genbiltzela ta, or-duantxe hasi zan, arratsaldian kafe-txua hartzen ta zeoze. Ta holaxen. Au-rretik ez zan sartzen tabernara”. Ma-ria Pilar Larrañaga: “Gu kafeterixarasanmartzial egunian. Edo noizbaitten‘alguno que se estiraba, a la pastele-ria’”. Asuntxi Gallastegi ere San Mar-tzial egunez sartzen zen bakarrik ta-bernara. Deportibora, kafea hartzera.

Lorelei kafetegia ireki zuten hiru-rogeiko hamarkadan, eta orduan hasiziren emakumeak normaltasunez gizon

228

Lan eta lan, emakumea Bergaran

Page 230: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

barik hara sartzen. Luz Telleriartek dioeurak izan zirela lehenak, Lorelei au-rretik, gainera. “Eta kontuan izan gau-za bat, neskak orduan ez ginela ta-bernetara joaten. Gu hasi ginen joaten,primeran akordatzen naiz, 54. urteanedo hasi ginen joaten. Beharbada pix-ka bat lehenago”. Zalantzan ibili ziren,joan ala ez, ez baitzekiten zer eskatu.“Azkenean erabakia hartu genuen. Eznuke esango lehenengoak izan ez gi-nenik. Eta horrelaxe hasi zen”.

Ez zegoen berez tabernara ema-kumeak sartzeko debekurik. Gaizkiikusia zegoela... hori baliteke. Bainaohitura falta ere bazela uste du Luzek:“Ez dakit gaizki ikusita zegoen… ohi-turarik ez zegoen. Eta hasi ginenean,inork ez zuen ezer esan. Askotan ger-tatzen da hori; zerbait egiteko ohitu-rarik ez dago, eta gero behin norbai-tek egiten du, eta beste batzuek ber-dina egiten dute”.

Zinean-eta ikusten ziren emaku-meak zigarroarekin, baina lizunkeriahanditzat hartzen zen neskek erretzea.Bergaran ez zuten erretzen Miren Az-karateren gazte-denboran. Gerora bai,ezkontzetan-eta. Amaren osaba batKuban bizi izan zen, eta han norma-la ei zen emakumeek erretzea. Bainabaziren salbuespenak Bergaran ere.Asuntxi Gallastegik erretzen zuen 14-15 urterekin, Zapatarikoan. Izebak ha-serre egiten zion, baina amonak de-fendatu egiten zuen: esaten omenzuen ezagutzen zuen emakume base-rritar batek pipan erretzen zuela,bronkiotarako ona zelako. Maite Mu-jika Frantzian egon zen frantsesaikasten, eta bueltan bokilarekin erre-tzen zuen.

Gloria Agirrebeña tabako biltegianibili zen lanean. Agirrebeñak ere errezuen, probatzeko: “Fumau be egin ne-ban. Bai, aprobau egin neban zelakua

229

XX. mendearen lehen erdiko bizimodua

❖ Neska-mutil taldea espoloiko kantinan. Bergarako Udal Artxiboa. Toribio Jauregi fondoa

Page 231: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

zan, eta esan neban: ‘Enee, honek, ho-nek… tripia ez dau betetzen honek! Ja-tekua ez da hau’, eta kendu neban.Kendu neban, ze gusto daukan ikusi,ta kendu neban haura. Nik ez dot fu-mau. Ez dot nahi izan”.

Gizonak prakekin eta emakumeakgonekin, hori zen orduko janzkera.1970 ingurura arte oso zaila zen ema-kume prakadunak ikustea. Maite etaNere Mujika aiztak izan ei ziren ho-rretan ere lehenetakoak. Zera dio Ma-ria Dolores Peñak: “Gu beti gonekin,unibertsitatean ere bai”. Eta 1927anjaiotako Florita Izuskizak: “Orduanprakak ez. Prakak emakumiak noizjazten hasiko zien ba? Ni hasi zienianhasi nitzan frakekin, bai. Orduan eu-kiko neban ba 50 urte edo gehixao”.

Emakumeek gidabaimena izateaere ez zen ohikoa. Elisabet Agirrezabal

230

❖ Luz Telleriarte Egidazu (motadun soinekoarekin) bere lagunekin, 1946an. Marisol Man-so (eskumatik 1.goa), Dorita Manso (Eskumatik 2.a), Miren Agirre (Luzen gainekoa) etaCarmen Jauregi (ezkerretik 2.a). Bergarako Udal Artxiboa. Toribio Jauregi fondoa

❖ Maite Mujika Berbelzu, hondartzan,1956. urtean. Bergarako Udal Artxiboa.Jesus Urkiola Laspiur fondoa

Lan eta lan, emakumea Bergaran

Page 232: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

izan zen autoa gidatzeko baimenaateratzen lehenetarikoa. Baina aurre-tik motorrean, mobilettean, joatenzen Aretxabaletara lanera, 1939anhasita. Laster atera zuen autoak gi-datzeko baimena. Donostian, 1945 al-dera. “Ta esaminak egin nittuan Do-nostian gainera. Ta Aldapetan, enee!Oin goruzko jun biharrian beruzkonoia... Baiña lelenguan etara nebanhaura be”.

Asuntxi Gallastegik ere hogeitakaurterekin atera zuen. Ugaritzen hasi-ta zeuden ordurako gidabaimena zu-tenak. Berari ez zitzaion gidatzea gus-tatzen, eta Lucia Aperribai adiskideakeramaten zuen autoa hortik zeharzihoazenean.

Oporrak pasatzera kanpora joateaoraintsu orokortu den arren, izandira honetan ere aitzindariak. ElisabetAgirrezabal Zaragozara joan zen opo-

rretan, Aretxabaletan lanean zebilela(1939-43). “Menudas andanzas! Ga-bian bailera joan, eta goizeko lauretantxokolatia hartzen, txurruekin, oherajuan baino lehenau. Aittak ez zeban ja-kin hori, behin be ez zeban jakin”. Za-ragozako giroa oso bestelakoa ei zen,“sala de fiestasak” eta zeuden. Berga-ran artean ez. “Zaragozako bueltia ko-meni zan espabilatzeko!”. Bulegokohiru lagun joan ziren, “oso espabila-dak”. Trenez joan eta hotelean egon zi-ren. Bakarrak izango ziren Bergarankanpora joaten. Geroago, Benidor-mera eta Galiziara ere joan ziren.“Benidorrera juaten giñan taxisian,gaiñera. Hombre!”.

Maria Dolores Peña ere joaten zenBenidormera lagunekin. “Nik hogeta-mapiku urte izango nituen orduan.Diru pixka bat izaten hasi ginenean,orduan. Margarita Orueta, medikua-ren alaba, Mari Tere nire lehengusi-

231

❖ Bi emakume moto gainean, 1958an. Bergarako Udal Artxiboa. Jesus Urkiola Laspiurfondoa

XX. mendearen lehen erdiko bizimodua

Page 233: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

na…”.. Mariasun Plazaola ere ez daizan etxean egotekoa. Madril, Paris,Erroma... “Bastante gazteik juten gi-ñan. Madriden be izenda gare. Barze-lonara be behin joan giñan. Valenzianbe bai. Erroman be izen giñan. Pari-sen be izenda nao...”. Gehienak ez-kongabeak ziren, eta lanean ari zirendenak; independentzia ekonomikoazuten.

Aisialdia baserri eta auzoetan

Kaletarren aisialdiaz jardun duguorain arte, baina ez da ahaztu beharBergarako biztanleriaren % 30 ingu-ru baserri eta auzoetan bizi zela sasoibatean, eta baserri eta auzo horieta-ko asko oso urrun daudela hirigune-tik. Eta olgeta-bideak oso ezberdinakzirela batean zein bestean.

Elosu, Angiozar edo Uberakoak,esaterako, urtean behin bakarrik hur-bildu ohi ziren herrira festa egitera. Paz-kuetan. Etxeko jaunak gehiago, feria-ra jaitsi ohi baitziren hilean behin, eta

batzuk gehiago gainera, Elgoibar edoArrasateko ferietara ere joaten zirela-ko. Emakumeak ez ziren feriara joaten.

Baserriko emakume asko jaistenzen herrira astoaz esnearekin eta or-tuko gauzekin; batzuk egunero, bes-te batzuk astean behin. Horietakobanaka batzuk hamaiketakotxoa egi-ten geratzen ziren Zubietako ArandoTabernan, bertako alaba Mariñe Ba-rrenetxea-Arandok kontatzen zuenez:“Bai, zapatu goizian etortzen zien.Eta etortzen zien astuekin, Elgetatik bebai, e? Elgetatik, Osintxutik, etor-tzen zien berduriakin eta basarrikogauzekin plazara. Ta bueltan, guk zal-taixa zeukagun, hor lagatzen zittuenastuak, eta eukitzen giñuan, gurianizaten zan kazuelakada bat haragi sal-tsakua. Plater txikittan, e, raziñohaundixa ez, baina pixkat hola. Haragisaltsakua. Jeneralian mezklaua esa-ten zotsen: ardau zuri eta baltza, ba-xoerdi. Eta joaten zien primeran geroya etxera”.

Ia ehun urte jo behar da atzera“errondak “aurkitzeko. Anizeta Agirrekdioenez, lehen baserrietan emaku-meek linu iruten pasatzen zuten ne-gua, eta parranda egiteko ere aprobe-txatzen zuten. “Orduen erronda ga-lantak egitten zien. Negu guztia liñuairuten, irun esaten jakon. Ta juntauandra mordua ta... Gero gabien erron-dia”. Erronda zer zen azaltzen du:“Errondia, ba, etorten zien mutillakedo, inguruetako zerak, eta han an-drakumiak egoten zien gorutan egon-da, liñuori iruten, harixa egitten egon-da. Ba fiesta moduan, batzuk kantauta, beste batzuk dantzan egin ta... Lan-gintza horretan zebitzenian, gero ga-bian parrandia izango zan”.

232

Lan eta lan, emakumea Bergaran

❖ Mariasun Plazaola, 2010ean aho-tsak.com-erako egindako elkarrizketan.

Page 234: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

Izan ere, auzolanean egiten zen be-har asko: gorueta, lurreta, gari-jotzea...eta bilera haiek aprobetxatzen zirenfesta egiteko. Dantzan eta kantuan ba-karrik ez, aspaldian galduta daudenjolasetan ere jarduten zuten. “Abar-keta-zaharka ” esaterako. Hilari Gan-txegi: “Ba, abarketa zaharrak jartenzien behien, lurrien; danak illaran al-karren pegante. Ta atzeti bat, hauranun euan topau bihar eban. Ta atze-kua pasau ta nun euan topau bihar;ta ez ebanian topatzen, ba, haren ipur-tostian... Makurtzen zanian, bestiakaldameneti bli! bla! ipurdien. Ahalebanak ahal eban zapladia batzailliai!”.

“Erle batzen” zen beste jolas bat :“Erle-batzia, ai danez, kapela haundibat jantzi, horrek lehen zeak zien ba,kapela beltzak, ardilaniakin egind-dakuak, urik-eta pasatzen etxako-nak, eta hartaikua jantzi, ta beste tu-nika bat ero, alkondara bat danen

gainddi, ta, iiiiiiiii! Ta erle-batzia, tahan huts egitten ebanai belarrondo-kua. Diooo, jota... baiña emon bela-rrondokuak...”.

Auzoetako erromeriak ziren base-rritarrentzat dibertsiorako eta neska-mutilak elkar ezagutzeko guneak.Jai-arratsaldetan izaten zirenez, su-kaldea ondo jasota utzi behar izatenzuten etxean emakumeek erromeria-

233

❖ Hilari Gantxegi. 1985ean elkarrizke-tatua.

XX. mendearen lehen erdiko bizimodua

❖ Baserri giroko erromeria. Bergarako Udal Artxiboa. Toribio Jauregi fondoa

Page 235: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

ra joan ahal izateko. Auzo eta auzu-ne guztietan egiten zen erromeria, gu-txienez urtean behin, santuaren egu-nean. Eta leku batzuetan ia jaiero,uda partean behintzat. Gizonezkoekordaindu egin behar izaten zutendantzan egiteko, soinujoleei ordain-tzeko. Emakumeek ez.

Azkarruntzen (Labegaraieta), filar-monika (eskusoinua) eta panderoazegiten zen. “Erromeixia, bai. Gu gaz-tiak giñanian Azkarruntzen egitten zanjaiero. Dana kamiñuan egitten zanerromeixa guztia. Filarmonikia etapanderua, haura zan orduko zeraguztia”, zioen Benita Unamunok. An-giozarko Goimendin ezpainetako soi-nua nahikoa zen festa ipintzeko, Ixa-bel Belarren arabera: “Ermittan, SanMigelen, ezpanetako soiñua joteneban batek. Ta hantxe, dantza mo-duko batzuk edo. Auzokuak bakarrik,han bertako auzoko hamabi etxeta-kuok edo. Domekero”.

Neguan kartetan eta Garizumantxirikilan jokatzen zuten herrigunee-tatik urrin dagoen auzune horretan:“Eta neguen baserri baten, Zulotazpi-kuen, jokuen egitten giñuen, hogeita-maikan egitten zan orduen. Eta bes-tela udan, mutillak boletan”.

Elosun ere festa handia egiten zenOtabetan. Bergarako kaletik gertudagoen Moiua Azpiko Celestina Otei-za sarri joan izan zen. Baina aurretikbaserriko lanak eginda. “Jolin! Lehe-nengo ibili bedarra batzen tximiñuabezelaxe, eta sakristixara dotriñara la-gatzen bazoskuen joaten... Eta gero oi-ñez dinbili-danbili izardi batian Elo-sura erromerixara. Elusun dantzaldibat egin, eta atzera etorri hari gero oi-nez!”. Eliza aurrean eta Santutxuan,bietan ezagutu du erromeria.

Elgeta ondoko Asentziokoa ere fa-matua zen. Eta Urkiolara edo Arrate-ra ere joaten ziren ausartenak, bostedo sei orduko bidea oinez eginez.

Angiozarko Maritxu Garitanorenpasarte honek ederki asko azaltzen duzelakoak ziren baserriko nesken ibi-lerak erromerietan: “Erremeixaik ez gi-ñunan lagatzen, ene! Elgetara ta. El-geta lekutan jaon Gaittaotik. Juten gi-ñustanan, gaiñera agostuan izaten zi-ttunan andramaixak, beroik haundi-ñeko zerak eta. Juten giñustanan Al-daiko eta Aldaietxebarriko eta danok,ixotzen giñunan Asentziora, Asen-tziotik handik Elgetara. Elgetara juneta piezaik be ez, han be ez. Geratu?Pentsau bez. Ukatuta. Ene!, ‘hauxepieziau behintzet, ai, hau bai dala po-litta!, hauxe eginddakuen, hau egind-dakuen etxera. Hau geinddakuenetxera’, illuna egitten jakunan eta, eto-rri hari gero mendiz mendi. Baiña kan-tu baten etorten giñustanan, billurrabe eukiko giñunan, e. Baiña bat eta biez giñustanan etorten, kuadrillia, da-nak neskak, e. Eta kuadrillia etorten

234

Lan eta lan, emakumea Bergaran

❖ Celestina Oteiza. 1985ean elkarriz-ketatua.

Page 236: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

giñustanan kantu baten, hor Angu-zarko basarriko txakur danak zaunkazgiñuzela. Ene!, noizko aillegau etxera…Eta etxera aillegauta deskantsatzen gi-ñustanan baiña, hurrengo egunianjun hari berriz zerera, berriz basora.Enee!”.

Neskak koadrilan itzuli ohi zirengehienetan erromeriatik. Baina muti-lak neskari etxeraino laguntzea ereohikoa zen. Usadio oso errotua zen“neska-laguntzia”. Hau kontatzen duNati Gabilondok: “Batzutan baten ba-tek bai (laguntzen zoskun). Beste ba-tzutan bakarrik geratzen zan, neskakuadrillia juntau ta bakarrik etxera”.Mutilak ez ziren etxe ondora arrima-tzen, eta ez ziren musu ematen saia-tzen: “Orduan etzauan holako kontuik.Dana pekatua zan. Han behian gera-tzen zien enjeneral. Orduan bat baiñogehixao izaten giñan mutillakin izatengiñanak, eta han behian, Zubibarriesaten jakon zerian behian partitzengiñan. Gero ya neskak juntau atzera,ta nesken komentarixuakin atzeraetxera banan-banan”.

Neska-laguntzera joan eta mutilaharrika hartzea ere gertatzen zeninoiz, batez ere mutila kanpotarrazenean. Benita Unamunok dio berga-rar batzuk Elorrioko bati jaiero harri-ka egiten ziotela, eta honek, higuin-duta, behin pistola atera eta tiro eginzuela. Ez zioten gehiago harririk jaur-ti. “Orduan pistolak libre euazen.Nere aittak be pistolia eukitzen zeban”.

Mutilen arteko borrokak oso ohi-koak ziren erromerietan. Sasoi bate-an, gerra aurretik batez ere. Ez ei ze-goen erromeriarik borroka barik. Badafestari halako kategoria bat ematenziola dioenik. Mondrauetarrek etaosintxuarrek zuten borrokalari fama.Baina ez ziren bakarrak. Benita Una-munok bere begiekin ikusi zuen bo-rroka Asentzion. Horrela kontatzen du:“Oin laztana edozein modutara dao.Baiña orduan delito haundixa zan mu-tillak neskiai laztana emutia, e! Neu behan neuan... Bergararrak zien, tahasi zien, obatu neskiai eta laztana.Anaia zeuan han. Hasarratzen jako,hasi die demandan, eta hasi die bu-rrukan…”. Apartatzera joan zen lagu-naren anaia, eta aurpegia ebaki zioten.Hurrengo batean honek jotzailea eza-gutu tabernan, eta botilaz jo buruan,eta hil egin zen handik egun batzue-tara kolpearen ondorioz. Amandreakgaldetu ei zion erasotzaileari: “Baina zeegin dozu?”. Eta hark erantzun: “Nikartua opillakin pagau”.

235

❖ Nati Gabilondo, 2010ean aho-tsak.com-erako egindako elkarrizketan.

XX. mendearen lehen erdiko bizimodua

Page 237: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

Erromeria giroko koplak

Kantuek ondo islatu ohi dute garai bakoitzeko giroa eta pentsaera. Elorrioko Ga-zeta auzoan jaio eta Bergarako Aranegoengoa baserrira ezkondu zen Bixenta La-rrañagak hiru kanta hauek abestu zizkigun:

236

Lan eta lan, emakumea Bergaran

“Errekonduan errota”

Errekonduan errotaharen gaiñian harriaharri gaiñian txorianeskatxa mutil zale mutil...neskatxa mutil zaleengainagarriamatrailatxo gorriakrabeliñatxua bezelakua.Larrosatxuak bost orrikrabeliñiak hamabiandre ederra nahi dabenakerrondan ibili sarri.Andre ederra nahi dabenakerrondan ibili sarri.

Ederregia zera zu soluan biharrerako,hartizu kaballerua kalian pasiorako.

Ama neuriak ezkontzekonere moduko batekinnere moduko batekindotia emango didala oillo-lokia bost txitekin.Ama neuriak ezkontzekonere moduko batekindotia emango didala oillo-lokia bost txitekin.

Begira nago, begira,goiko kamiño berrira.Noiz etorriko ete da noiznere maitia herrira?

Begira nago, begira,goiko kamiño berriranoiz etorriko ete da noiznere maitia herrira?

Ene maitia zer dezu?Kolore txarra daukazu.Kolore txarra daukazu.Koloria mudatzekometal-ura edan bihar dezu.

Begira nago, begira,goiko kamiño berrira.Noiz etorriko ete da noiznere maitia herrira?

Tristerik nago tristerik,tristerik eta bakarrik,nobiua daukat gaixorik.Oillo bat hil detsat baiñaez duela mejoriarik.Tristerik eta bakarrik.Adiskide txarrakin baiñohobe da bizi bakarrik.

Page 238: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

“Gaztia nintzanian“

Gaztia nintzanian, denbora batian,ez nitzan sosegatzen ezkondu artian.Ezkondu eta lelengo gabianAzak eta porruak [Orio] kalian.Hamaika txorakeri egin degugaztiak giñan artian.

Hankak ariñak eta burua ariñago,hankak ariñak eta burua ariñago,dantzan hobeto daki artajorran baiño.Ai, ai, ai artajorran baiño.

Artajorrara nua lur barri-barrira,artajorrara nua lur barri-barrira,bedarra jorratu ta artua sasira.Ole morena, artua sasira.Bedarra jorratu ta artua sasira.

Hankak ariñak eta burua ariñago,hankak ariñak eta burua ariñago,dantzan hobeto daki artajorran baiño.Ai, ai, ai artajorran baiño.

Arrateko pikuak hiru adar ditu,Arrateko pikuak hiru adar ditu,neska mutilzaliak hankak ariñak ditu.Ai, ai, ai hankak ariñak ditu.

“Mendiri mendi laiñua”

Mendiri mendi laiñuapagori pagori usuaez dezu errez harrapatukomaiorazkuaren pausua.Ez dezu errez harrapatukomaiorazkuaren pausua.

Nere nobiuaren ama,asto baten jabe dana, haretxek ekarrik´ost nerietxian bihar dan dana.Nere nobiuaren ama,asto baten jabe dana,haretxek ekarrik´ost nerietxian bihar dan dana.

237

XX. mendearen lehen erdiko bizimodua

Page 239: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina
Page 240: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

239

Duela gutxi arte erlijioaren era-gina ikaragarria izan da gi-zartearen arlo guztietan. Gi-

zon eta emakume, denei eragin die,baina emakumeei gehiago, menpeta-sun egoeragatik. Ume-umetatik bide-ratzen zituzten katolizismora. Doktri-na jakin behar zen Jaunartzea egite-ko. Zazpi urterekin egin ohi zen “Ko-munio Txikixa”, eta 12-13rekin “Ko-munio Haundixa”. Giro gehienetan,doktrina ikastea inportanteagoa izatenzen eskola baino.

Igandea izaten zen asteko jai egu-na. Larunbata lan eguna zen lante-gietan; umeek ere eskola izaten zutengoizez. Eta igandearen zati bat erlijio-arekin lotutako betebeharrei eskain-tzen zieten. Domekero mezatara joaneta Jauna hartzea ia derrigorra zen.Eta domeka arratsaldetan, bezpere-tara. “Domeka atsaldian bezperakegoten zien, eta harek be seguru”, dioNati Arrietak.

Gainera, etxean askotan eguneroarrosarioa errezatzen zuten. Ostirale-

EMAKUMEA ETA ERLIJIOA 7

❖ Lau emakume buruan mantila jarrita, Goiko Plazan, 50eko hamarkadan: Rosario Za-bala, Rosa Cabredo, Carmen Zabala eta Carmen Chirlaque. Bergarako Udal Artxibokobilduma, Alfredo González Chirlaque

Page 241: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

ro, bijilia egin behar. Garizuman, bi-jilia eta barau. Hilero, lehenengo osti-ralez, konfesatu egin behar zen. Zain-dariaren egunez, Domusantuz, Urte-berriz, Natibitatez, Errege Egunez...elizkizun berezietan.

Arroparik onenak janzten zituztenmezatarako. Angiozarko Nati Arrietakdio Kontzetzino Egunez (abenduak 8)estreinatzen zirela neguko jantziak,berokia eta abar. Elizara buruan man-tila jarrita joaten ziren emakumeak.Ondo plantxatuta eraman behar izatenzen. Egur-ikatzezko plantxa zutenetxean. “Mantilla barrixa edo. Manti-lliakin juaten zan elixara. Mezia sa-graua zan. Domekia, hara fan eginbihar zan”. Mantillaz gain, arrosarioaketa eliz-liburua ere eraman behar ziren.

Eta urtero “Pazkuazkua” egin beharzuten: mundu guztia zegoen behartu-ta gutxienez urtean behin konfesatze-ra eta komulgatzera. Florita Izuskizakgogoan du abadeak sakristian egitenzuen erlijio-azterketatxoa gainditu be-har zela horretarako, “Txartela” lortuahal izateko. “Han ipini biha ziñuanzure izena, eta gero komulgatzera jo-aterakuan entregau. Abariak kontu-ratzen zien zein joan zan eta zein ez”.

Kalean zein baserrian, erlijioakbietan zuen pisu handia. Ixabel Belardomeketan goizeko seiretako mezeta-ra joaten zen: “Haxe izaten zan, gaz-tiek seiretako etorri biha eben, tagero ba nagusixek meza nagusira, ha-marretako mezetara”. Ordurako gaz-teak ganadutakoak-eta egiten zebil-tzan, lanean. Baserrian jai-egunetanere ganadu-gobernuak egin beharizaten zirelako.

Erromerietara ez ezik, zinemara ereasko joaten zen garai hartan, igande

arratsaldetan. Eta neskek ezin zutenedozein pelikula ikusi. Bergaran bi zi-nema areto zeuden, Goiko Zinea (An-brosiorena, Novedades), eta Beheko Zi-nea. Goikoan ordurako oso “lizunak”ziren pelikulak ematen zituzten, moz-keta askorekin hori bai. Elizak oso begitxarrez ikusten zuen hara joatea.“Bai, joaten giñan Anbrosion zinera.Gero mojak: ‘Quién ha ido al cine deAmbrosio? ¡Que se levante!’. Al otro ha-bía que ir”, dio Lucia Farrasek. Eta jai-ki egiten ziren San Antonioko neskaguztiak, “endredatzaileak”.

Rita Hayworth protagonista duenGilda pelikulak (1946) zeresana emanzuen. Begoña Zubizarretak honelakontatu zigun: “Dana pekatua. Behinjoan ga seietako mezetara; mezia en-tzuten genden eta bakizu, sermoia, pul-pittora zela igotzen zeben. Esan zeban:‘Joan zan domekan pelikula hauraikusi zebana, danak deskomulgautadare’. Ta egon nitzan pentsatzen eta eznaban ezebe ikusten. Ta nik esan na-ban: “Ni ze tonta ete nok, ez najuan eze-be ikusi nik. Ze bota ete juen?’. Eta ezeuan ezer, ez euan ikusteko ezebe”.

Pelikula bera ikusi zuen ElisabetAgirrezabalek ere. “Behin juan nitzan

240

Lan eta lan, emakumea Bergaran

❖ Rita Hayworth, zigarroa erretzen,‘Gilda’ pelikulan.

Page 242: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

aittan permiso barik. Zela zan haura,Frantzian emon zeben lelengo, eta gerohemen Bergan emon zeben; ba, prohi-biduta zeuana... ‘Gilda’. Ez zeukangauza haundirik, gaiñera”.

Gorputza ondo estalita ibili beharzen. Lucia Farrasek dio gonari behe-ra tiraka ibiltzen zirela beti. “Belau-netik behera hola beti, eskolan be holabeti. Manga motzakin joaten baza, ‘teponían los manguitos, las monjas’. Nikbaneukan lagun bat beti esaten ze-bana: ‘Que se jiben, yo voy sin man-gas’. Ta egunero ipintzen zotsen...”.

“Dena zen pekatua”, da esaldirikerrepikatuena gizon-emakumeen ar-teko harremanak komentatzerakoan.Nati Gabilondok haurdun ezkontzerazihoan neskaren aurrean abade batekegindako sermoia gogoratzen du: “Or-duan dana zan pekatua, hau egindozu, bestia egin dozu, ta dana peka-tua. Behin akordatzen naiz, neska batzauan ezkondu egin bihar zebala ta es-taduan. Eta abadiak kulpittuan hauta bestia ta ez dakit zer eta badakit zer.‘Ezkondu egin biher eta hiru ezkon-tzera!’, kulpittuai hola jota, ‘hiru ez-kontzera!’”. Eta gehitzen du: “Muxuemotia zan pekatua, pentsamentuazan pekatua...”.

Andregaiari etxera laguntzen erekontuz ibili behar zen, begiluze askozegoelako. Lucia Farras: “Un poquitolejos del portal. Beti zeuan baten batbestela. Control”. Eta ezkondu aurre-tik sexu-harremanik ez, jakina: “Eze-bez. Zero patatero”.

Elisabet Agirrezabalek zera konta-tzen du: “San Martzial egun baten ososoiñoko politta egin zosten, berrixa,puxkat eskotaua. Ta aitta ohian

zeuan. ‘-Aitta, gustatzen jatzu? –Bai,politta, baiña eskandalosa zoiaz, e!”.

Baziren bere garaiari aurrea har-tuta zebiltzan emakume banaka ba-tzuk. Miren Azkarate jostunak bazuenbezero moduan gainerakoak baino li-beralagoa zen bat, gerra garaian kan-poan ibilitakoa. Hark eskote handiaeskatzen zion: “Neri etortzen jatan bat,ta zan andra bat guregandik-eta gehi-xenengandik diferentia zana, gerradenporan joan zan beste lehengusiñabatekin hor zihar eta. ‘Muy liberada,muy liberada’. Nik erropak egitten no-tsan, eta esaten zostan: ‘El escote has-ta aquí. Tú no te apures, que tú no pe-cas. Tú haces lo que yo te digo’. Ne-retako bazan, pixkat erreparua euki-tzen neban”. Moda aldatu ahala beraere liberatu egin zela dio Mirenek. Ai-sialdia atalean sakonago jorratu dugugai hori (ikus Emakume aitzinda-riak).

Gutxi, baina orduan ere bazirenateoak. Errepublikanoak, esaterako.Emakumezkoak ere baziren tartean,baina gutxi (ikus Emakumea eta po-litika atala). Lucia Farrasen aita zenateo horietako bat. Ez zen elizara jo-aten, eta oso kritikoa zen elizarekiko.Garai zailak ziren horrela pentsatzenzutenentzat. Eskomikatua zegoelaesaten ei zuen, umorez. Hala ere, Lu-cia eta haren ahizpak bataiatu egin zi-tuzten, Jaunartzea egin zuten eta eli-zaz ezkondu ziren. Garai hartako iaguztiak bezalaxe.

Elkarrizketatutako gehientsuek ja-rrera kritikoa dute bizitzea egokitu zi-tzaien giroaren aurrean. Lucia Farra-sek dio orain hobeto daudela gauzak.Orain “gatzean probatu” behar ei da le-henengo, eta interesatzen bazaizu,

241

XX. mendearen lehen erdiko bizimodua

Page 243: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

ondo, eta bestela, agur. “Gauza askohobeto dare orain. Lehen zela egon gi-ñan!, holaxe [eskuak lotuta] e! Gureamak esaten zeban: ‘Libertadia nahigiñunan? Libertinajia etorri donhona!’”. Maria Dolores Peñak ere huragehiegizkoa dela dio, orain beste li-bertate bat dagoela, eta ondo iriztendiola.

Maria Pilar Larrañagak uste duabadeei errespetua baino gehiago bel-durra zitzaiela. “Zeatik zeuken man-dua, eren eskutatik pasatzen zangauza dana”. Berak gertutik ezagutu-tako adibidea aipatzen du: Altos Hor-nosetik goizeko 6etan irteten ziren gi-zonak, gauez lan eginda, eta 6:30eta-rako mezatara joan behar izaten zuten.“Elizia ‘es un estatus’, militarra dan be-zelaxe eta bestiak dien moduan. Etaerak esaten dabena, zuzen badao ezbaldin badao, erak esaten dabena!Handik pasau biha da dana”.

Bada abadeei, zenbaiti behintzat,gauza bat esan eta beste bat egitea le-poratzen dionik ere. Arrieta Larraña-ga ahizpak: “Orduan abariak bere pi-nituak egitten zittuen, e. Hartu nes-kaik ederrenak ‘Ama de Casa’. Ama deCasa hartu. Eta lan guztiak egin.Gero moja. Gero bere denporan moja.Baiña neskaik ederrenak... Etxian bekonforme, porke zuk ezin ziñuan esan‘abariak hori esan dosta edo hori egindosta’, e. Etxian ezin ziñuan horiesan”.

Dena dela, bada egoera hura pozikbizi izan zuenik ere. Gloria Agirrebe-ña, adibidez. Ez zuen mutilekin dan-tzarik egiten; begira egoten zen, etakonforme, gainera. Jasotako heziketaona izan zela uste zuen, erabat nor-mala.

Erlijioarekin lotutako taldeak

Nerabezaroan mutilak Luistarren Ko-fradiako bihurtzen ziren eta neskakMariaren Alaba. Baina ez ziren kon-gregazio bakarrak. Florita Izuskizakdiosku Santa Marinan ume txikienkongregazioa zegoela, Haurtxo JesusPragakoarena. Prozesioa egiten zuteneliza barruan. “‘Agur haurtxo maite,Jesus Pragakoa. Agur-agur-agur, gureanaitxoa’, hoixe kantatzen giñuan”.

Mariaren Alabak zen nesken kon-gregazioa. Zenbait elizatan ardurakizaten zituzten elizkizunetan: arrosa-rioa errezatzea, kantuak entseatu etakantatzea, Maiatzeko Loretan partehartzea, prozesioetan Amabirjinarenirudia eramatea, eta horrelakoak. Hi-lean behin bildu ohi zituen abadeaksakristian, eta han aztertzen zen nes-kek izandako portaera. Mutilekin dan-tzan egitea bekatu larria zen. ArrietaLarrañaga ahizpek (Nati, Arantxa,Itziar, Abelina) Angiozarko egoera kon-tatzen dute: “Angiozar txikixa da, etaAngiozarren debekauta zeuan aga-rrauan egittia. Ta klaro, egoten zianzain baztarrian Hijas de Mariakuak.‘Ene, harek dantzan dihardu!’. Harekabadiai esaten otsen”.

Gogoan dute konfesatzeko orduanabadeak galdeketa zorrotza egiten zie-la: “Zainddu, ene! ‘Harek dantzanegin dau’, abariai. Eta konfesau eginbihar, e! ‘Zelako intenziñuakin dantzanegin dozu?’ Ze intentziño? Jakin be ezezer lelengo ta behin, eta gero dantzanegitteko intenziño guztiakin. Intenzi-ño guztia dantzan egittekua. ‘Ze in-tenziñokin? Berriro egingo dozu?’.

242

Lan eta lan, emakumea Bergaran

Page 244: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

Abariai ezetz esan bihar; hurrengoegunian dantzan egin bihar”.

Rosario Aranzabalek eta haren se-narrak, Sebastian Aranzabalek, erekontatu zituzten Angiozarko abade go-gorraren kontuak: dantza lotuan ibi-liz gero, ez zuela absoluziorik ematen,eta, gainera, 12:00etako mezara ba-raurik joan behar izaten zutela. Mezaondoren mutilak tabernara joan, etaardau goxoa eta barkilloak jaten zi-tuzten; baina neskak ezin ziren sartu.

Kongregaziotik kaleratuak izan zi-tezkeen mutilekin dantza lotuan iku-siz gero. Eta desohore ikaragarria zenhori. Asuntxi Uribesalgok dio Azkoitiantaldetik botatzen zituztela harrapatuzgero, baina Bergarako kalean ezetz.Zinta urdin-zuri-gorri bat zen Maria-ren Alaben ezaugarria, eta hura ken-

tzen zioten kongregaziotik botatakoa-ri. Juana Maiztegiren arabera, mojekzigortu egiten zituzten mutilekin dan-tza eginez gero. Gogo-jardunak ere egi-ten zituzten, fedea indartzeko eta ten-taldiei gogor eusteko.

Kongregazioez aparte, Acción Ca-tólica ere bazegoen, eta dezenteko in-darra zuen Bergarako kalean, gerra-ostean. Asuntxi Uribesalgo bertako ki-dea zen. Hitzaldiak ematen zizkieten.Ez ei zuten fama on-ona ere; dantzanneskek kalabaza emanez gero, muti-lek zera galdetzen ei zuten: “Zer, Ac-cion Catolicakua?”. Accion Catolicangizonak eta emakumeak zeuden. Ema-kumeetan, Laskurain eta CarmenOiarbide ziren arduradunak. BittoriLarrañaga zen diruzaina, eta hura gai-xotu zenean Uribesalgo bera ere ibilizen lan horretan.

243

XX. mendearen lehen erdiko bizimodua

❖ Gogo-jardunaldietan parte hartutako Bergarako neska gazte taldea, 1946ko urta-rrilean, Osintxun. Bergarako Udal Artxiboa. Toribio Jauregi fondoa

Page 245: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

Caritas ere gerraostean sortu zen,baina geroxeago. Lucia Farrasen esa-netan, abadeek eta Falange inguru-koek gobernatzen zuten herria eta eli-za. Gerraosteko lehen urteetan, gosegaraian, Auxilio Social jarri zuten,behartsuenei jaten emateko. Farrasenarabera, euren sokakoekin akordatzenziren bakarrik. Bai orduan eta baitageroxeago ere. San Antonion bazirenfamilia pobre askoak, baina haientzatez zen ezer egoten: “Solomillua besa-pian hartuta komulgatzera joaten zi-renendako” ei zen dena.

Moja joateko ohitura

Gloria Agirrebeñaren lagun taldean launeska ziren, eta beste hirurak mojajoan ziren. “Nik neuzkan bat, bi, hiru,hiru lagun eta neu lau. Hirurak mon-ja juan zien. Oin esaten dotsut ze bi-zimodu eruan giñuan... Zenbat kale-jira eta dantza erabili giñuan... Hortikkontua etaraizu ni be zela ibili naizen!Eta konforme halaxe, pozik halaxe.Asko maitte giñan eta pozik. ‘Zuek junnahi badozue, ni ez noia’. Eta hamen.

244

Lan eta lan, emakumea Bergaran

❖ Maritxu Unamuno Urkiolak moja botoak egin zituenekoa, Iruñean, 1951. urtean. 24urte zituen. Emilia Urkiola amarekin ageri da. Bergarako Udal Artxiboa. Jesus UrkiolaLaspiur fondoa

Page 246: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

Beste danak hil zien, zeruan egongodie nere zain”. Hiru nobio izan zituen.Formalak eta onak. Baina harremanekez zuten aurrera egin, eta ez zen ez-kondu.

Moja joateko hainbat arrazoi zeu-den: batetik, familia ugarietan etxeandenentzat ez zegoela tokirik. Bestetik,ohitura: alaba eta seme zaharrenakmoja zein fraide edo abade egiteausadioa zen, eta ohorea zen familia-rentzat; etxeko kristau fedearen era-kusle. Hortaz gainera, neskek ume-tatik jasotako heziketa zegoen. Bazi-ren gogoeta espiritualak eginda edofraide frantziskotarren hitzaldi su-tsuen ostean moja joaten zirenak ere.

Miren Osaren arabera, emakume-ak lantegietatik “ejerzizio espiritualak”egitera ere bidaltzen zituzten. “En-

tzunda daukat enpresarixuak eukelakonbenion bat eginda. Ejerzizio espi-ritualetara be bialtzen zittuen, or-dainduta. Ni akordatzen naiz… zerianbe egonda nao: ejercicios espirituales.Lanetikan elejiduta, pagauta enpre-siak. Donostian. Emakumieri. Etakonbenion bat eginda eukela… klaro,asko joaten ziala gero handikan mon-ja. Monja, gero zera be bai monja juanzonan. Mari Tere Elorsegi. Ejerziziuakeginda-eta urtetzen zebela. Eta harekez zeuken dote biharrikan. Lanian ze-ren danak”.

1930an, denera 118 moja bizi zirenBergaran. Mariaren Lagundikoak 66,Trinitatekoak 32, Mariaren Zerbitza-riak 12 eta Karitatekoak 8. Moja sar-tzen ziren herritarrak asko ziren, bai-na ezin izan dugu datu zehatzik jaso.

245

XX. mendearen lehen erdiko bizimodua

Page 247: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina
Page 248: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

247

Oraintsu arte leku gutxi izan duemakumeak artearen mun-duan. Sorkuntza artistikoa

gizonaren eremu esklusiboa izan da;ia ezinezkoa da emakume idazleen,margolarien edo musika sortzaileenizenik aurkitzea garai batetik atzera.

Interpretazio mailan bai; aspalditxotikdabil emakumea eszenategietara igo-ta dantzan, kantuan, antzerkian edozinean, era profesionalean. Baina nor-malean jarraikortasunik gabeko kon-tuak izaten ziren horiek, eta hiri han-dietan errazagoa zen herrietan baino.

EMAKUMEA ETA ARTEA 8

❖ Mariaren Lagundiko internek osatutako tuna, 20ko hamarkadaren bukaeran. Es-kubitik lehenengoa, belauniko, Maria Victoria Oiarzabal da. Bergarako Udal Artxibokobilduma, Ana Julia Irigoien Oiarzaba

Page 249: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

Musika

Musika-tradizio handiko herria daBergara. Musika da emakumeak ar-tean jorratu ahal zuen ia arlo bakarra.Ez da egon gaizki ikusita emakumeaksolfeoa eta pianoa ikastea edo abes-batzan kantatzea. Familiatik etortzenzen gehienetan musika zaletasuna.Pianoa zuten etxeak ere ez ziren gutxi.Ez da ahaztu behar Bergararen ukituaristokratikoa eta familia askorenbizi-maila ona.

Udaletxean debaldeko musika aka-demia zegoela kontatzen zuen NatalioJuaristik, baina hura mutilentzat ba-karrik zen: “Partikularrian ez, bainabestelako zeatan mutillak eta neskakaparte”. Miguel Gonzalez Bastida ban-dako zuzendaria zen hango irakaslea;neskak ere hartzen zituen, bainaaparte. Erritxe Barrenetxea-Arando,adibidez, eskolatik irtenda solfeoaikastera joaten zen. “Lehen berduraplazia zana, hantxe goixan. Diretoriansemiakin, Gonzalezekin”. Erritxe eta

Mariñe ahizpei osaba Felixek ere era-kutsi zien musika pixka bat, tabernan.Mariñe: “Lelengo liburua erakutsi zos-tan bazkaloste baten. Lelengo sol-feuana, hasi tta akabo! Bera musikuazan bai, eta gustau egitten jakon”.

Juaristik dioenez, San Pedro kale-an ere musika ikasteko akademiabat zegoen, Paulo Barrenarena. Bes-tela, Mariaren Lagundian ematen zi-ren musika-klaseak Bergaran. Hantxeikasten zuten neska gehienek, or-dainduta. Asuntxi Uribesalgok pianoajotzen ikasteko gogo handia zuen.Baina ez zuen aukerarik izan. Monje-tan bazegoen horretarako bidea, “bai-ña nik beste piano bat ikasi bihar ne-ban eta...”. Marrazten eta bordatzenikasi zuen, eta oso gaztetatik josteradedikatu zen. “Dibujua emon nebanhoixe bihar zalako, baiña geldittu ni-tzan pena horrekin”. Etxean ez zego-en pianorik, baina anaiak bazuen ar-moniotxo bat eta saio batzuk egiten zi-tuen harekin. “Zenbat bider gizonakesaten zostan: ‘Joan zaitte eta ikasizu!’,baiña lotsia emoten zostan”.

248

Lan eta lan, emakumea Bergaran

Page 250: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

249

XX. mendearen lehen erdiko bizimodua

Asuntxi GallastegiMusika irakaslea

❖ Asuntxi Gallastegi, 2013an lan honetarakoegindako elkarrizketan.

Asuntxi Gallastegi 1933. urtean jaio zen, Barrenkalen. Sei senide ziren, lau nes-ka eta bi mutil. Asuntxik txiki-txikitatik izan zuen musika ikasteko gogoa. Etxe-an pianoa zuten, eta amak bazekien jotzen. Mariaren Lagundian ibili zen esko-lan, baina internek bakarrik zutenez musika ikasketak egiteko eskubidea, Ma-ria Enekotegi senidearekin hasi zen solfeoa eta pianoa ikasten. Enekotegi Bil-boko kontserbatorioko irakaslea izandakoa zen, eta Bidakruzetan ematen zituenklaseak (ikus haren biografia Maistrak atalean). Asuntxirekin batera hainbat nes-ka bergarar ibili ziren Mariarekin: bere ahizpa, Maria Jesus Inza, Ana Mari Az-karate...

Gallastegi Bilboko Kontserbatoriora joaten zen azterketak egitera. Ganbera mu-sika ere egin zuen. Piano karrera zazpi urtekoa zen. Solfeoa laukoa. 17 urtere-kin amaitu zuen. Dena Bikain atera zuen, ikasgai bat izan ezik. Mariaren Lagundianpianoa alokatzen zuen, bi ahizpek ezin zutelako etxeko pianoan batera jo.

Berezkoa izan du pianorako abilezia Asuntxik. Sariketa baterako prestatzenere ibili zen, baina irakasleak ez aurkezteko aholkatu zion, merezi arren ez zio-tela lehen saria emango eta. Etxean ez omen zitzaion bere trebetasunari inola-ko inportantziarik ematen. “Lehen ez zan, gure etxian ez behintzat; bape in-portantziarik guri ez zoskuen emoten. Nik ikusten neban beste etxetan seme-alabak, bueno... hau egitten zeben eta bestia egitten zeben... Gure etxian ez zanhalakua”. Mutila izan balitz ere berdin izango zela uste du.

Maria Enekotegi gaixotu egin zen, eta Asuntxi haren klaseak ematen hasi zen,irakasleak eskatuta. Camacho anaiak izan ziren bere lehen ikasleak. Handik gu-txira etxean ematen hasi zen: Pili Manso, Mari Carmen Gallastegi, Bolibar... la-gun-talde handia etortzen zen. Ikasle talde handiak izan ditu gerora, hogeita ha-mar bat aldi berean. Bulegoko lana (Labe Garaietan) eta musika-klaseak bate-ra eraman ditu. “Ofizinatik etorri eta emoten nittuan klasiak. Eta bastante onakzien, zegatik etaratzen zittuen nota onak”. Donostiako Kontserbatoriora joatenziren azterketak egitera. Pedro Guallar organo jotzaile ezaguna bere ikaslea izanzen. ❖

Page 251: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

Erromerietan musika jotzen zute-nak normalean gizonezkoak ziren,baina aipagarria da emakume panderojotzaileak ere bazirela inguruetan. Ze-berioko Maurizia Aldeiturriaga, Oña-tiko Primi Erostarbe eta GaldakaokoRomualda Zuloaga ziren ezagunenak.Romualda Zuloagak hainbat aldiz jozuen Bergaran, Mariano Barrenetxeaalbokariarekin batera. Panderoa jo-tzeaz gainera, bertsoak kantatzen zi-tuen eta irrintzilaria ere bazen.

Bergarako Orfeoia

Orfeoia instituzio inportantea izan daBergaran. Oraindik ere bada baina sa-soi bateko distira barik. 1923ean sor-tu zen, eta Don Roman Oiarzabalmedikua izan zuen zuzendari 1970raarte. Orfeoien Nazioarteko Lehiaketairabazi zuen Santanderren 1923an.

Harrezkero batera eta bestera ibilizen, eta fama handiko abesbatza izanzen urte luzez. Gerrak etena ekarrizuen, baina 1947an berpiztu, eta le-hengo distira berreskuratu zuen.

Lucia Farrasek berba hauek jartzenditu Don Roman Oiarzabalen ahotan:“Mira, fútbol no tenemos, y santos deprocesión tampoco. Pero Orfeón enBergara... Yo a ver procesiones voy acasa de mi hija en Málaga. Y a ver par-tidos a Bilbao. Pero Orfeón no hay poraquí como el nuestro”. Harro egoten eizen bere Orfeioarekin. “Ta neska askoOrfeoian. Bai ba. Gero monjak be emo-ten zeben solfeo ta. “A las que teníanun poco [dirua], claro”.

Asuntxi Uribesalgo Orfeoiaren bi-garren jaiotzarekin batera sartu zen,18 urte zituela. Izeba biak gerra au-rretik ibilitakoak ziren, eta osaba mu-sikaria eta kantaria zuen. Entseguta-ra pozik joaten zen, nahiz eta iluntze-an izan. Urtero kontzertu handi bategiten zen irailean, San Pedro elizan.

250

Lan eta lan, emakumea Bergaran

❖ Bergarako Orfeoia, gerra aurretik, sortu zen urtean: 1923an. Bergarako Udal Artxi-boko bilduma, Ana Julia Irigoien Oiarzabal

Page 252: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

251

❖ Bergarako Orfeoikoak 1954. urtean, Madrilerako hegazkina atzean dutela. Udal Ar-txiboko bilduma, Ana Julia Irigoien. Argazkilaria: Destello

❖ Orfeoiko nesketako batzuk, Madrilen 1954ko apirilean. Ezker-eskuin: Orueta (1.goemakumea), Edurne Agirrebeña (2.a), Maria Teresa Etxaniz Inza (4.a), Larrañaga (6.a),Maria Jesus Inza (7.a), Aranburu (8.a), Asuntxi Gallastegi (9.a) eta Maria Luisa Baste-rra Muruamendiaraz (12.a). Udal Artxiboko bilduma, Ana Julia Irigoien. Argazkilaria: Des-tello

XX. mendearen lehen erdiko bizimodua

Page 253: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

“Konzertuak izaten zien ‘de alto cope-te’. Verdi, Berlioz, Escuderoren hileta,Carmina Burana...”. Bilboko orkestraetortzen zen, eta musika zuzendari fa-maturen bat ekartzen zen egun ho-rretarako.

Hainbat bidaia egin zituen AsuntxiUribesalgok Orfeoiarekin. Madrileneta Salamancan egona da, esate ba-terako. 1954ko apirilean Madrilgo or-kestra sinfonikoarekin batera emanzuten kontzertua, Monumental Ci-neman; Columbia disketxerako gra-bazioa ere egin zuten. Hegazkinezjoan ziren, sasoi hartako argazkietanikus daitekeenez; gehienentzat lehenaldia zen.

Ezkondu eta umeak izan zituene-an, Uribesalgok utzi egin zuen, eta ezzen bueltatu. “Behin urten ezkerio zer-tara joango za?”.

Asko ziren orfeoian kantatzen zu-tenak, eta ezin denak aipatu. Jostunenatalean datorren Miren Azkarate, adi-bidez, Orfeoikoa izan zen. Madrilenizan zen hura ere. Baita Asuntxi Ga-llastegi musika irakaslea ere. Mojetanzebilela hasi zen Orfeoian Gallastegi,eta ia 50 urte egin zituen. 2000. urteanutzi zuen, Orfeoiaren urteurrena os-patu zen egunean. 70 bat kide izan ohizituen Orfeoiak, gizon eta emakume,erdi eta erdi, gutxi gorabehera. Bazi-ren bera baino adin handiagoko ema-kumeak. Josefina Lazpiur, Juste Ame-nabar... Gallastegiren ama ere Orfe-oian kantatutakoa zen gerra aurretik.

Musika Bandan ez da egon ema-kumerik oraintsu arte. 1980 alderasartu ziren lehenak. Pianoa bai, bai-na beste tresna gutxi jo ahal izan duemakumeak. Asuntxiren ahizpak gi-tarra jotzen ikasi zuen mojetan.

Dantza

Dantza taldeen aipamen txiki bategingo dugu hemen. Dantza taldeasko izan dira Bergaran, eta zertzela-da batzuk baino ez ditugu emango.Bergarako Udalak bere dantza taldeazeukan gerra aurrean: mutilen taldeaeta neskena. Dantza txapelketak ereantolatzen zituzten, San Martin Agirreplazan, eta hainbat herritako taldeaketortzen ziren Bergarara. Horren le-kuko da Mauro eta Victor Azkonaanaiek 1926an grabatutako Bergara1926 izeneko dokumentala. Dantzasaioek jarraipena izan zuten gerraos-tean ere; euskal dantza folkloretzathartzen zuten agintariek, eta ez zi-tzaien arriskutsua iruditzen.

Errepublika garaian, Batzokiandantza taldea sortu zuten, neska-mutikoena (aurretik aipatua); gerrarenetorrerarekin desagertu zen, Batzokiabezalaxe. Gerraostean, berriz, AccionCatolicak bi dantza talde jarri zituenabian: kalekoa eta Labe Garaietakoa.Bi talde horiek elkarrekin egin zutendantza Euskal Herriko hainbat toki-tan, 40ko hamarkadaren bukaeran.Hona hemen 1949an Accion Catoli-cako dantzari moduan zebiltzan nes-ka batzuen izenak: Encarna Peña, Mi-ren Castañares, Rosarito Arenaza,Maria Luisa Inza, Itziar Arrieta, Aran-tza Goikoetxea, Elisa Garmendia, En-karna Zezeaga, Pilar Biain, MirenSuinaga, Maria Luisa Iñurrategi, Ani-ta Agirre, Maria Luisa Osinalde, Bea-triz Lazkano, Maria Luisa Basterra,Mertxe Lazkano, Lide Oregi, Konsue-lo Martin, Alizia San Vicente eta Be-goña Urbina.

252

Lan eta lan, emakumea Bergaran

Page 254: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

Maria Pilar Larrañaga Labe Ga-raietako elizako dantza taldean ibilizen. 1944 inguruan, "El vals de la viu-

da alegre" dantzatu zuten, Don Epi-faniok zuzenduta.

253

❖ Gerra aurreko udal dantza taldeko neska-mutikoak, 1927 urte inguruan. Ezker-eskuin, neskak: Jaione Zabaleta, Maritxu Gabilondo, Mercedes Laskurain, Mujika Agi-rrezezeaga, Pilar Telleria, Petra Juaristi, Adelaida Soria eta Carmen Peña Urmeneta. Mu-tilak: Nicolas Gallastegi, Jose Ramon Peña Urmeneta, Alberto Osinaga, Carlos Orma-zabal, Marcos Kortabarria, Esteban Juaristi, Markelin Etxeberria eta Felix Etxeberria.Bergarako Udal Artxiboa. Azpifondo administratiboa. Egilea: Gerardo Garcia

❖ Maria Pilar Larrañaga (eskumako hirugarrena) Labe Garaietako dantza taldekoekinbatera dantzan.

XX. mendearen lehen erdiko bizimodua

Page 255: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

Antzerkia

Gerra aurretik, Errepublika denboranbatez ere, oso indartsu egon zen an-tzerkia. Bergarako Batzokian antzer-ki talde mixtoa zuten, eta hainbatemakume zeuden bertan. Pilar Mur-goitio zen horietako bat: “Beti papelenbat eskuan dogula!”. Murgoitiok ai-patutako beste aktore batzuk: Lastu-rrietako Maria, Nieves Ormazabal,Ines ‘La Morena´, Juste Amenabar…“Eskolako maestrak be bazeren, nes-kak, e, han okupauta. Ederki! Erde-raz ta euskeraz”. Florita Idarretak Bi-ttori Oñate ere aipatu zuen antzezle

gisa. Eta Dolores Altuna ere antzeztenjardundakoa zen: “Komerixak ta danaegitten giñuzen, e? Teatruak”.

254

❖ Batzokiko antzerki taldekoak, Erdi Aroko erara jantzita. Katalina Eleizegiren "Iatzu"antzezlana eman zuten 1934an Bergaran, Donostian, Eibarren, Arrasaten, Elorrion etaTolosan. Ezkerretik eskumara, goitik behera 1. ilaran: Tomas Barrena, Luis Bikuña Ar-tolazabal, Jabier Ulazia, Txomin Jauregi eta Leandro Kortabarria. 2. ilaran: Juste Ame-nabar, Nieves Zabaleta, Roman Jauregi, Carmelo Otaola, Maria Errasti eta Natalio Jua-risti. 3. ilaran: Pilar Murgoitio, Martin Gallastegi, Bittori Oñate, Ines "Mandazain", Pa-kita Agirrezendoia, Luisa Galarreta eta Rafaela Ezpeleta "Guenetxe". Aurreko ilaran: Pa-txi Azkargorta, Aintzane Marcó, Miren Linazisoro, Felix Mujika eta Katalina Eleizegi (an-tzezlanaren egilea). Bergarako Udal Artxiboko bilduma, Natalio Juaristi Aranburu

❖ Pilar Murgoitio, 2004an egindakoahotsak.com-erako elkarrizketan.

Lan eta lan, emakumea Bergaran

Page 256: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

Lucia Farrasek dio Regil ahizpak(Lucia, Francisca eta Eugenia) ereasko mugitzen zirela, eta antzerkia ereegiten zutela. Baxili Mendizabal, Xixili“Bikuñanekoa” eta Felisa Gabilondo"Patxikortanekua" gogoratzen ditu an-tzezle lanetan. Elisabet Agirrezabalenarabera, Felisa Agirrezabalek, Bilboraezkondu zen ahizpak, ere antzerkiaegiten zuen.

Juana Maiztegi ere joaten zen Ba-tzokira. “Joaten giñan teatruak eta, etakantuak ikastera be bai”. Antzerkiaegiten zutenen artean Ines “La More-na”, Juste Amenabar eta Pilar Mur-goitio zituen gogoan. “Gu ez giñan sar-tzen hainbeste. Baina ikustera joanbai. Polittak. Guretako polittak zien”.

Toki askotara joan ziren antzezte-ra: Eibar, Arrasate, Elgoibar, Soralu-ze… inguruko herrietara. Rafaela Ez-peleta zen antzezlanak zuzentzen zi-tuenetako bat. Hala zioen Pilar Mur-goitiok. Ezpeletak esaten ziela nola ira-

kurri, nola mugitu… “Emuten zoskuenleziñua, eta hori ikasi bihar. Karreti-llia moduan ikasten giñuan, bainagero haura bere tonua emuten eta era-kusten…”. Batzokian oholtza bat zu-ten antzerkia egiteko.

Errepublikanoek eta karlistek ereantolatzen zituzten euren antzezlanak,politikarekin lotutako atalean aipatudugun moduan. Santamañako an-tzerki taldearen argazki bat ere lortudugu, baina ez dugu talde honen in-guruko informaziorik.

Gerrak eten zuen antzerkiaren lo-raldia, eta toki askotan giro hori ez zensekula berreskuratu. Bergaran gerraaurreko teatroak jarraipena izan zuen,artean Frankismoa gordin-gordin ze-goen sasoian. Ia miraria, sasoi harta-ko debeku eta errepresio-giroan.1965an Ernai Taldea sortu zen, Jus-te Amenabar (ikus bere fitxa Emaku-mea eta politika atalean) eta TxominAmasorrainen eskutik. Biak ziren ge-

255

❖ Santamañako antzerki taldea. Intxorta taldea

XX. mendearen lehen erdiko bizimodua

Page 257: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

rra aurreko kultur mugimenduanparte hartutakoak. Justek zuzendarilanak egiten zituen batik bat, etaTxominek gidoien itzulpenak eta mol-daketak. 1966an taularatu zuen Er-

naik bere lehen obra Bergaran, Anto-nio Maria Labaienen Malentxo alar-gun. 1970ean desegin zen taldea.

Hona hemen Ernai Taldearen obrabaten iragarkia hitzez hitz:

256

❖ Juste Amenabar eta Txomin Amasorrainek zuzendutako Ernai taldeko lehenengo an-tzezlaneko argazkia, 1966an: zutik, Juste Amenabar, Maria Isabel Arregi, Gotzon Bi-kuña, Arantxa Ibarzabal, Itziar Amenabar, Iñaki Arriaran, Txomin Amasorrain eta Xa-bier Zezeaga; eserita, Juan Luis Bikuña, Marikontxi Aranguren, Angelita Agirrebeña etaMikel Lazpiur. Bergarako Udal Artxiboa. Kultura departamentuko bilduma)

Salón Novedades - Vergara

Loreil onen 21'an, eguaztena. 1969. Arratsaldeko 7´tan eta

Gaueko 10´tan. Euskal Antzerki jaialdia

Bertako ERNAI taldearen gain

ARGI IXPI BAT (Una luz en la noche) Antzerkizuna

Aldo Benedetti autore italiarraren sorkaria Txomin Amasorrain´ek

Euskeraz antolatua.

Banaketa: Juan Luis Bikuña, Mari Kontxi Aranguren, Itziar Amenabar,Arantxa Ibarzabal, Mikel Lazpiur, Iñaki Ibarzabal, Xabier Murua-mendiaraz.

Lan eta lan, emakumea Bergaran

Page 258: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

Pintura

Margolaritzan, musikan bezala, tra-dizio handiko herria da Bergara. Bai-na gizonezkoen esparru itxia izan daduela gutxi arte. Maripaz Alustiza(1945) izan da esparru horretako ateazeharkatzen lehena.

257

XX. mendearen lehen erdiko bizimodua

Maripaz AlustizaMargolaria eta pintura

irakaslea

❖ Maripaz Alustiza, 2010eko San Migeletakopintura lehiaketan parte hartzen, Oñatin.

Zubietan jaioa, 1945ean, Maria Rosa bizkiarekin batera; ama jostuna zuten etaaita elektrizista. Umetan, Dolores Gauna Ama mojarekin egin zituen lehen ma-rrazkiak Maripazek, Mariaren Lagundian. Zazpi urterekin Bilboko moja ikaste-txe batera bidali zuten, interna. Han gehiago sakondu zuen marrazkigintzan. Mojabatek ematen zion klase partikularra, Bilbon. Hamabost urte zituela, familia ba-tekin bizitzen jarri, eta akademia batera joaten hasi zen, Bilbon bertan. Bi urteegin zituen han: oleoa eta marrazkia ikasi zituen. Muralista zen irakaslea, osoona. Gazte-denbora guztia Bilbon egin zuen.

Etxera itzuli eta delineazio ikasketak egin zituen Arrasaten, eskola profesio-nalean. Amaitutakoan, Bergarako General Mecánica enpresan hasi zen laneandelineante gisa (han 13 urte egin ostean, Algodoneran ibili zen).

Ordurako Bergarako artisten taldeko kidea zen Maripaz. Plazako ganbara ba-tean zuten lokala. Dozena bat lagun ziren. Simon Arrieta izan zen lehen irakaslea.Jai egunetan aire libreko lehiaketak egiten ziren, eta batera eta bestera ibili zentaldearekin. Bera zen emakume bakarra. Jose Jabier Agirre, Agustin Amasorrain,Josu Ugalde, Arrasateko Altuna, Jesus Mari Lazkano... zeuden taldean. Normaleanfiguratiboa egiten zuten, baina naturatik beti. Simon Arrieta zen erreferentzia.

Page 259: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

Kolore garbiak dituzte bergararrek, baita berak ere, eta haren eraginagatik delauste du. Lehen hiru edo lau denda zeuden Bergaran pinturak erosteko, orain ba-karra, Zangitu.

Alustiza gazterik hasi zen etxean pintura klaseak ematen. Neskak eta muti-lak izan ditu ikasle. Berarekin hasitako hainbatek irten dute aurrera. Manu Mu-niategi ikasle izan zuen zortzi urterekin. Amaia Bengoak Arte Ederrak egin zuengero, eta orain irakasle da.

Maripazek Bilbon bigarren saria jaso zuen Banco Bilbao Vizcayak antolatu-tako lehiaketa batean. Ilusio izugarria egin zion. Beste sari batzuk ere jaso ditu.“Nik daukat premixo mordua, eta gehixenak Bizkaixan hartuta”. Ez du uste ema-kumea izateagatik diskriminatua izan denik arte munduan. Lehiaketetan ez dajakiten zeinena den koadroa. Hori bai, bere ustez gizonak abantaila izan du beti,denbora libre gehiago izan baitu. Emaztea lanean eta gizona artista, asko ema-ten den “koadroa” dela dio: “Gizona artista, baiña lanian andria... Hola izan da”.

Deban, Azpeitian eta Bergaran egin ditu erakusketa indibidualak. Talde-era-kusketak, asko. Berak koadro gutxi saldu du. Normalean oparitu egin izan ditu.Etxea koadroz beteta du. Bere ilusioa egitea da, eta gero eta hobeto egitea.

Eskulangintza ere aipatuko dugu, labur bada ere. Bergaran aspalditik dagoEskulangintza Tailerra. Udalaren lokal batean kokatuta dago, Zabalotegin. 1967anBergarako Kultura Elkartea sortu zen, Udalaren ekimenez, herrian kultura bul-tzatzeko: musika, pintura, eskulanak, jaiak... denetik. Hainbat talde sortu ziren,eta horietako askok gaur egun arte iraun dute. Eskulanekin lotuta, zeramika dalandu den arloetako bat. Altos Hornosen bizi zen emakume bat izan zen lehenirakaslea: Peña Aranburu. Azken urteotan, berriz, Ana Orgaz zeramista da ar-duraduna. Jende askok ikasi du buztinezko irudiak egiten akademia horretan.Beste arlo asko ere landu dira eskulangintza tailerrean: pintura, eskultura, ta-pizgintza, makrame... Eskulangintza zentro honetako erabiltzaile gehienak ema-kumeak izaten dira. ❖

258

Lan eta lan, emakumea Bergaran

Page 260: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

259

Zer esan ondorio modura? Ber-gara herri berezia dela. Bestetoki batzuetan baino aukera

gehiago izan duela emakumeak lane-rako, ehungintzari esker.

Baina has gaitezen hasieratik:ikasketak. Neskek mutilek baino au-kera gutxiago zuten ikasteko. Batetik,haien jakintza mailari ez zitzaion be-har besteko garrantziarik ematen,etxea eta familia gobernatzen jakitea-rekin aski zutela uste zelako, eta, bes-tetik, ikastetxeetan ere mugak zituz-ten. Moja ikastetxean interna zeude-nek soilik zuten Batxilergoa egitekoaukera. Familia dirudunetako ala-bek, alegia. Goi mailako ikasketak egi-teko, berriz, herritik kanpora joanbehar zuten, eta 50eko hamarkadaraarte banaka batzuk izan ziren bidehori egin zutenak. Oso gutxi. Magis-teritza, Erizaintza, Idazkaritza etaMerkataritza ziren “emakumeen ikas-ketak”, eta horietan unibertsitatekokarreretan baino neska gehiago zeu-den, eta lehenagotik. 30eko hamar-kadan hasi zuen karrera lehen neskabergararrak, eta hurrengoek 40kohamarkadan. Pixkanaka joan ziren za-baltzen aukerak, batez ere 50-60kohamarkadatik aurrera.

Oinarrizko ikasketak egin eta be-rehala, neska gaztetxo asko hasten zi-

ren lanean. Gehienak ehun-lantegie-tan. Ehunka emakumek egiten zuenlana ehungintzan Bergaran. Aipatze-koa da, hala ere, denek ez zutela begionez ikusten neskek lantegian jardu-tea. Ehun-lantegietan lanean hastekogutxieneko adina 15 urte bazen ere,14rekin hasten ziren asko. Gizonez-koek baino gutxiago kobratzen zutenlan bera egiteagatik, baina beste he-rri batzuetan ez zen halako aukerarikneskentzat: industria gehienak gizo-nezkoentzat ziren. Lan zikina eta ne-ketsua zen, baina ordutegi jakina zu-ten, eta gerora pentsioa jasotzeko au-kera izan zuten. Hori bai, ezkontzeanemakumeak lana uztea zen ohikoena.Etxekoandre ona izan eta familiarenkargu egiteko. Frankismo garaian,joera hori indartu egin zen; lege bat erejarri zuten, emakumea lana uztera de-rrigortzeko. Alargunek eta ezkonga-beek erretiroa hartu arte jarraitzen zu-ten fabriketan lanean.

Emakumeen ogibide nagusiak az-tertu ditugu lan honetan. Horien ar-tean, jostunena. Modista eta jostunentaldea beste herri batzuetan bainohandiagoa zen Bergaran, ehungin-tzarekin lotutako konfekzio tailer uga-ri zegoelako. Josten ikastea neskadenen betebeharra zen, eta gero ba-tzuek horretara dedikatzen ziren. Ez

ONDORIO MODURA 9

Page 261: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

zen ondo ordaindutako lana, ordute-girik ez zuten, gehienek etxean egitenzuten lana eta etxeko jira ere eramanbehar zuten. Gehienek ez zuten pen-tsiorik jasotzerik izan.

Zerbitzari eta neskame ibili zirenemakume bergararrak ere asko dira.Beste herri batzuetan baino gutxiagoziren, kaletar askok ehungintzan jar-duten zutelako, baina baserriko nes-kak zerbitzera joateko ohitura ez zengaldu. Ume-umetatik bidaltzen zituz-ten norabait, zerbitzera. Baserri as-kotan ez zuten begiko emakumea fa-brikan aritzea; neskametza duinagoairuditzen zitzaien. Neskameen lanbaldintzak txarrak ziren: huskeria or-daintzen zieten, segururik ez zuten, etanagusien esanetara egon behar zuten.

Emakume ezkonduak inude joa-teko ohitura, aberatsen umeak haz-tera, ere nahiko zabalduta zegoenXX. mendearen hasieran; nahiz etahorretarako emakumeak bere umeaeta senarra utzita etxetik kanpo joanbehar izan, denbora luzerako. Inude-ak gerra aurreko kontua dira, eta ezda baserri mundura mugatzen.

Osasungintza zen emakumearen“berezko” beste ogibideetako bat. In-gurukoak zaintzea haren egitekoen ar-tean zegoen. Ikasketarik izan gabe erejarduten zuten horretan, mende ha-sieran. Emaginek erditzeetan lagun-tzen zuten, eta kuranderek gaitzaksendatzen. Neskek amengandik ikas-ten zuten. Erizaintza emakumeek eginzuten goi mailako lehenengotako ikas-keten artean zegoen, Magisteritzarekinbatera. Bergaran, tituludun lehenemagina 40ko hamarkadan hasi zenlanean. Ez zuten medikuek bestekoizenik; erizanak bigarren mailan ge-

ratzen ziren, laguntzaile moduan. Mo-jak ere aritzen ziren gaixoak zaintzen.

Maistrak izango dira, seguruenez,tituludun ikasketak egitea lortu zutenlehen emakumeak Bergaran. Gerraaurrean. Emakumeek ume eta gazte-txoen heziketaren ardura izatea ontzatematen zen, eta ikasteko balio zutenneskek maistra lanetan jarduten zu-ten. Oinarrizkoa erakusten. Hasie-ran, maisu-maistrek ez zuten titulu-rik. Gerora, bai. Gasteizera eta Do-nostiara joaten ziren Magisteritzaikastera. Irakasleak errespetatuak zi-ren, Don eta Doña esaten zieten, bai-na ez zuten askorik irabazten. Hain-bat maistraren datuak lortu ditugu.

Idazkariak eta bulegariak ere ba-ziren, lantegietan, tailerretan eta uda-lean lanean. Etxe gehienetan dirua ad-ministratzen zuena emakumea izanarren, mende hasieran oso gutxi zirenadministrari langintzan zebiltzanak.Gerraostean ugaritzen joan ziren pix-kanaka. Gehienek ez zuten Idazkari-tza titulurik; nahikoa zen oinarrizkoikasketak egin, eta kontabilitatea edomekanografia ikastea. Bulegariek lan-gile soilek baino baldintza hobeak zi-tuzten lanean. Arduradun moduan gi-zonezkoak izaten zituzten. Hori bai,badira emakume banaka batzuek lan-tegietan eta tailerretan ardura postuaklortu zituztenak. Horien berri jasotzeainportantea dela uste dugu, aitzinda-riak direlako, bidea zabaldu dute-nak. Telefonistek ere aparteko taldeaosatzen zuten. Munduan telefono-zerbitzua sortu zenetik (Gipuzkoan1910ean) emakumeak ibili ziren lanhorretan. Eta nola ez, Bergaran erebai. Arduradunak emakumezkoak zi-ren.

260

Lan eta lan, emakumea Bergaran

Page 262: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

Dendetan eta tabernetan ere ema-kume asko zebilen lanean. Hori bai,sarritan ez dira artxiboetako doku-mentuetan ageri; “mis labores” egitenzutela dator, nahiz eta familiako ne-gozioari inork baino ordu gehiago es-kaini. Ikustezinak dira. Negozioen ar-duradunak gizonak izaten ziren nor-malean, haien izenean zeuden; ema-kumezko negozio jabe gehien-gehienakalargunak eta ezkongabeak ziren. Ile-apaintzaileak ere aipatzekoak dira, eu-ren negozio propioa jarri zutelako,etxeetan. Haien lan baldintzak jostu-nenen antzekoak ziren. Dendetan etatabernetan ere ez zegoen ordutegirik;batzuek behintzat beti zeuden zabalik.Egiten zuten lanak, baina, errekono-zimendu urria zuen.

Baserriko emakumeek, etxeko la-nez gainera, baserrikoak egin beharizaten zituzten. Azokara joaten zirenakere beraiek ziren normalean, esnea etabarazkiak saltzera. Hori bai, erroldan“mis labores” moduan datoz gehienak,eta ez “nekazari” moduan. Familiakkalean baino handiagoak ziren, etahaien ardura ere emakumeek zuten.Baserriko alabak kalekoak baino au-kera gutxiago zuen ikasteko, eta ume-tatik neskame bidaltzeko aukera askozuen, familia ugaria baldin bazen.Errotako lanetan eta postari lanetanibilitako emakume baserritarrik ereaurkitu dugu. Ameriketara joan zenikere bai.

Beste lanbide batzuek ere jaso di-tugu: abarketagileak, lixiberak, lisa-tzaileak, koltxonerak, trapu-biltzaileak,errekadistak eta kalez kale ibiltzen zi-ren arrain-saltzaileak. Ogibide horie-tako batzuk mende hasiera aldera edogerraren bueltan amaitu ziren. Antzi-

nako beste lanbide batzuen arrastoakere agertu zaizkigu: linugintza, esate-rako, mende hasieran desagertu zena.

Ogibideez gainera, emakumeek po-litikan izandako papera ere aztertudugu. Eta ikusi dugu II. Errepublikagaraian mugimendu handia egon zelaBergaran, batez ere Batzokiaren buel-tan. Gerrak eta ostean etorritako dik-tadurak eten zuen hori. Trantsizio ga-raira arte ezin izan zuen politikan nor-maltasunez jardun. Eta gerrak beste-lako ondorioak ere ekarri zituen ema-kumeentzat. Gizonen faltan, laneanhasi behar izan zuten, askok herritikalde egin behar izan zuten, errepresioaere jasan zuten... Frankismoan, ema-kumea etxera bidaltzeko neurriakhartu zituzten. Zerbitzu Soziala egite-ra behartzen zituzten, Falangekoarauak eta etxeko andre onak izatenikasteko. Emakumearen askatasunahainbat eratara mugatu zuten.

Emakumeak lana eta familia nolauztartzen zituen ere ikusi dugu. Fa-miliaren, etxearen eta umeen arduraizateak zein ondorio zituen. Ezkontzenzirenean, ala haurdun geratzen zire-nean, emakume gehienek lana uztenzuten. Erlijioaren pisua oso handiazen, eta horixe zen emakumeen zere-gina: etxekoandre zintzoa izatea. Ba-ziren lanean jarraitzen zutenak ere,San Antonio eta Osintxu langile au-zoetan bereziki. Baina halakoetan ereemakumeek etxeko lanak eta kanpo-koak uztartu behar izaten zituzten.Emakume guztiek jakin behar zutenjosten eta janaria prestatzen. Eta ez-kongabeek ere bazuten familiaren ar-dura: gurasoak, aitona-amonak,anaiak, ilobak… familia zentzu zaba-lean ulertzen zen.

261

XX. mendearen lehen erdiko bizimodua

Page 263: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

Emakumearen aisialdiari ere tartebat eskaini diogu. Astean egun baka-rra zuten libre, igande arratsaldea, etaeuren ekintzak nahiko mugatuta ego-ten ziren: dantza, paseatu eta zine-mara joan. Batzu-batzuek mendira etafutbola ikustera ere joaten ziren. Bai-na hori ezkongabeak baldin baziren,eta nobio garaietan. Ezkonduz gero,emakumea aisialdi gabe geratzen zenkasu askotan.

Erlijioaren pisua ere aztertu dugu,nahiko gainetik bada ere. Elizak he-rritar guztiengan zuen eragina, bainaemakumea bereziki zigortzen zuten.Bekatuen iturria zen, tentazioa, eta iadena zuen debekatuta. Mutilekin dan-tza egitea, adibidez. Giro horrek ema-kumeen bizitzako esparru denetanzituen ondorioak, baita lanerako ga-raian ere. Asko ziren gazte-gazterikmoja sartu ziren neskak.

Bukatzeko, Bergarako emakume-ak artean izan zuen lekua ikusi dugu.Oso txikia. Goi mailako sorkuntza ar-tistikoa gizonezkoen eremua izan daurte askoan. Emakumeak orfeoiankantatzea eta pianoa jotzea ondo iku-sita zegoen; musikarako trebetasunaaitortzen zitzaien, baina denborapasamoduan bakarrik.

Emakumeen jarduna ikustezinaizan da urte askoan, eta, artxiboeta-ko agiriei soilik erreparatuz gero, ikus-tezina izaten jarraituko zukeen, neu-rri handi batean. Izan ere, ofizialkiemakume gutxik egiten zuten lana; gi-zon eta emakume langileen kopuruaez da inola ere parekoa. Errealitatean,baina, Bergarako emakume langileakaskoz gehiago dira. Jaso ditugun tes-tigantzak horregatik dira hain ga-rrantzitsuak, benetako historia idaz-ten laguntzen digutelako.

Azterlan honek Bergarako emaku-meek egindako lana erakusten du. Au-kera berdintasunik ez zuten arren, pix-kanaka nola egin zuten bidea. Beraienahotsa jaso dugu, eta lehenengo per-tsonan kontatzen dituzte euren espe-rientziak. Izandako eragozpenak, ibi-lerak eta lorpenak. Ikerketa lan honekBergarako historia hurbilaren zati ga-rrantzitsu bat ezagutarazteko baliokoduelakoan gaude: XX. mendearen le-hen erdiko bizimodua, izaera eta pen-tsakera. Izen-abizenekin. Genero ber-dintasuna bermatzeko, ezinbestekoada lehenaldia ezagutzea, nondik ga-tozen. Duela oso urte gutxi gure herrianolakoa zen, eta zein bilakaera izanduen. Bestela, gauzak beti orain direnbezala izan direla pentsa dezakegu.Emakume haiek egindako lana erre-konozitzeko, kontzientzia pizteko, etabidea egiten jarraitzeko balio dezake.Bestalde, lan honek etorkizunekoikerketarako hainbat lerro zabaldu di-tuelakoan gaude.

Memoria kolektiboa memoria in-dibidualez osatzen da, eta sare horibergarar guztiek osatuko lukete. Betiegongo da, beraz, guk jasotakoa osa-tzeko beharra eta modua. Esperientziaeta iritzi gehiago bildu, artxiboetandatu interesgarri gehiago aurkitu,izen-abizen gehiago jaso eta jasotakodatuak zehazteko eta borobiltzekoaukera. Azterlan hau ibilbide oparo ba-ten abiapuntua izatea nahiko genuke.

262

Lan eta lan, emakumea Bergaran

Page 264: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

263

Sarreran adierazi dugun bezala, pertsona askoren ahotsak entzuten dira libu-ru honetan. 54 emakumeren ta 7 gizakumeren izenak datoz azpian. Esan li-teke audioz eta bideoz grabaturiko lekukotasunak direla ikerketa-lan honen

berezitasun nagusia. Grabazio gehientsuak eginak genituen lan honi ekin aurretik,eta Badiharduguk kudeatzen duen www.ahotsak.com webgunean zeuden kokatu-ta. Hainbat proiektutarako egindako elkarrizketak ziren, batzuk aspaldikoak. Eginkontu Anizeta Agirre, esaterako, 1992. urtean hil zela. Emakume horiek emandakoinformazioa batzuetan osatu gabe dago; gustura galdetuko genieke gehiago lanari bu-ruz, eta garai hartako emakumeen izen gehiago. Baina hala ere oso interesgarria iru-ditzen zitzaigun kontatu zutena hona ekartzea. Grabazio horiek entzutea eta azter-ketarako interesgarriak diren pasarteak aukeratzea eta transkribatzea izan da egin-kizunetariko bat. Baina honez gain, beste bederatzi emakume elkarrizketatu dira2013an. Berariaz lan honetarako. Ikerketa-gaiari lotutako galdeketa egin zaie, askozere zehatzagoa, eta informazio aberatsa jaso ahal izan dugu beraiengandik. Seina-latuta datoz zerrendan.

LEKUKOAK 10

Agirre Elkoroiturbe, Anizeta (1888-1992)

lariak/anizeta-agirre-elkoroiturbe/

Osintxuko Laudatzen jaioa. Neskamehamar urterekin Galartza baserrian. Bil-bon neskame Lekerikatarren handikietxean. Jose Felix Lekerika Espainiakoordezkari izan zen Nazio Batuen aurre-an. Bi aldiz ezkondu zen. Olan eta Osin-txu kaleko Tejerokoan bizi izandakoa.

Agirre Elkoroiturbe, Merzedes (1899-1994)

lariak/mercedes-agirre-elkoroiturbe/

Osintxuko Laudatzen jaioa. 16 urterekinMadrilera neskame, Manuel Taramona-ren etxera. Handik etorri eta Donostianzerbitzari Hotel Lasan. Olan eta Osin-txuko kalean bizi izandakoa.

Agirrebeña Lizarazu, Gloria (1912-2012)

lariak/gloria-agirrebena-lizarazu/

San Antonion jaioa. Oso gazterik, Movi-lla lantegian ibili zen urtebetez ehunde-gietan. Gero, josten etxean. Tabako-bil-tegian lanean hasi eta han jardun zuen44 urtez. Eskualde guztiko tabakoa ba-natzen zuten.

http://www.ahotsak.com/bergara/hiz

http://www.ahotsak.com/bergara/hiz

http://www.ahotsak.com/bergara/hiz

Page 265: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

Agirrezabal Arrese, Elisabet (1919)

http://www.ahotsak.com/bergara/hiz-lariak/elisabet-agirrezabal-arrese/

San Antonion jaioa. Mariaren Lagundianikasi zuen. 19 urterekin, Aretxabaletako“Industrias Beroa”n hasi zen idazkari la-netan. Handik Donostiara, “CarroceríasVillar” lantegira. “Téxtil Vergara”k kon-tratatu, eta lantegi horren kudeatzaileaizan zen urte luzez. Bergarako lehen ema-kume gerentea. Lehenetarikoa motorraeta autoa gidatzen. Lan honetarako el-karrizketatua 2013an.

Alberdi Arroitajauregi, Maria Luisa(1925-1999)

arroitajauregi/

Iurretako Oromiño auzoan jaioa, 25 ur-terekin Uberako Egurbide baserrira ez-kondu zen. Baserritarra. Barazkiak sal-tzen zituen plazan.

Alberdi Oruesagasti, Evaristo (1926)

lariak/evaristo-alberdi-oruesagasti/

Osintxuko Orontzola baserrian jaioa.Baserritarra.

Altuna Garitano, Dolores (1929)

lariak/dolores-altuna-garitano/

Barrenkalean jaioa. Mariaren Lagun-dian ikasi zuen. Oregi ehun-fabrikan eginzuen lan, oso gaztetatik hasita. Emaku-me Abertzale Batzakoa izan zen.

Alustiza Larrañaga, Maria Paz (1945)

lariak/maria-paz-alustiza-larranaga/

Zubietan jaioa. Mariaren Lagundian ibi-li zen. Bilbon jarraitu zituen ikasketakmojen ikastetxe batean. Delineatzailekarrera egin zuen Arrasateko Lanbide Es-kolan. General Mecanica-n lanean, etagero Algodoneran, jubilatu arte. Marraz-ki eta pinturako irakaslea denbora as-koan. Margolaria, hainbat sariren ira-bazlea. Bergarako emakume margolaribakarra urte luzez. Lan honetarako el-karrizketatua 2013an.

Alzelai Irazola, Maria (1908-2000)

lariak/maria-alzelai-irazola/

San Migel auzoko Saizabal baserrianjaioa. Jostuna.

Aranguren Alberdi, Maria (1922-2007)

lariak/maria-aranguren-alberdi/

Antzuolako Loieta baserrian jaioa. He-rriko eskolara joan zen. Larru arloko Te-lleria fabrikan ibili zen lanean. Baserrianere lan asko egindakoa.

Aranguren Txintxurreta, Juliana(1917-2007)

l a r i a k / j u l i a n a - a r a n g u r e n -txintxurreta/

Antzuolako Basalde auzoko Altzeta ba-serrian jaioa. Baserritarra.

Aranzabal, Rosario (1926)

riak/rosario-aranzabal/

Goimendi auzuneko Larrañaga base-rrian jaioa, Angiozar auzoan. Auzo bere-ko Zabaleta baserrira ezkondu zen. Ba-serritarra.

264

Lan eta lan, emakumea Bergaran

l a r i a k / m a r i a - l u i s a - a l b e r d i

http://www.ahotsak.com/bergara/hiz

http://www.ahotsak.com/antzuola/hiz

http://www.ahotsak.com/bergara/hiz

http://www.ahotsak.com/bergara/hiz

http://www.ahotsak.com/bergara/hiz

http://www.ahotsak.com/antzuola/hiz

http://www.ahotsak.com/elgeta/hizla

http://www.ahotsak.com/bergara/hiz

Page 266: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

Argialde Azalza, Maria (1917-2009)

lariak/maria-argialde-azalza/

Labegaraietako Gaztelumendi baserrianjaioa. Oso gazterik, neskame kalekohandiki etxe batean. Gerra denboran,Gernikan zegoen bonbardatu zutenean.Handik itzuli eta Telleria fabrikan lane-an, kartutxerak-eta egiten. Uberako Bolubaserri-errotara ezkondu zen. Baserrita-rra eta errotaria.

Arizmendi Aspiazu, Maria Victoria(1924)

lariak/maria-victoria-arizmendi-azpiazu/

Mariaren Lagundian ikasi zuen takigra-fia, mekanografia eta kontabilitatea. Va-lladoliden eta Donostian atera zituen Ba-txiller eta Magisteritza tituluak. Akademiajarri zuen herrian Lide Mujikarekin etaJose Amilibiarekin. Akademia hori izan-go zen Aranzadi Ikastolaren abiapuntu na-gusia. Ikastolako andereño, jubilatu arte.Lan honetarako elkarrizketatua 2013an.

Arregi Letamendi, Tere (1932)

lariak/tere-arregi-letamendi/

Arrasateko Zigarrola auzokoa. Arra-sateko Zerrajeran ibili zen lanean,ezkondu arte.

Arregi Zufiria, Maribi (1943)

riak/maribi-arregi-zufiria/

Oñatin jaio zen, Atzeko Kaleko Juanito-siena dendan. Hamar urte arte Bene-diktina mojen eskolan ikasi ondoren,merkataritza, dekorazio eta joskintza

ikasketak egin zituen. Mariaren Lagun-dian egon zen interna, Bergaran. Bizi guz-tia dendari.

Arrieta Larrañaga, Abelina (1924-2012)

lariak/mahai-ingurua-bergaran-1/

Angiozarko Errementarikoa etxean jaioa.Auzoko eskolara joan zen. Elgetako Mar-tintxorena tabernara joan zen neskame13 urterekin, eta han jardun zuen ez-kondu arte. Panaderokua tabernako Ju-lio Ugalderekin ezkondu zen.

Arrieta Larrañaga, Nati (1940)

lariak/nati-arrieta-larranaga/

Angiozarko Errementarikoa etxean jaioa.Auzoko eskolara joan zen. NeskameArrasaten. Tabernari lanetan ibilia. El-getako Etxebarri baserrira ezkondu zen.

Azkarate Alberdi, Gregori (1911)

lariak/gregori-azkarate-alberdi/

Zubiaurren jaioa. Perratzailearen alaba.Gregori eta haren ahizpa lehenetariko ile-apaintzaileak izan ziren Bergaran.

Azkarate Urkiola, Miren (1929)

lariak/miren-azkarate-urkiola/

Bidakruzetan jaio, Masterrekan hazi.Mariaren Lagundian kontabilitatea etamekanografia ikasi zituen. Gero, mozteneta arropa josten. Jostuna 45 urtez.Lan honetarako elkarrizketatua 2013an.

Barrenetxea-Arando Azkargorta, Erri-txe (1924-2009)

265

XX. mendearen lehen erdiko bizimodua

http://www.ahotsak.com/bergara/hiz

http://www.ahotsak.com/bergara/hiz

http://www.ahotsak.com/arrasate/hiz

http://www.ahotsak.com/onati/hizla

http://www.ahotsak.com/bergara/hiz

http://www.ahotsak.com/bergara/hiz

http://www.ahotsak.com/bergara/hiz

http://www.ahotsak.com/bergara/hiz

http://www.ahotsak.com/bergara/hiz

Page 267: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

azkargorta/

Zubietako Arando taberna-denda etxeanjaioa. Mariaren lagundian ibili zen. Biziguztia Arando tabernan eta dendan la-nean.

Barrenetxea-Arando Azkargorta, Ma-riñe (1917-2013)

azkargorta/

Zubietako Arando taberna-denda etxeanjaioa. Bizi guztia Arando tabernan etadendan lanean.

Beitia Urkia, Dominga (1936)

lariak/dominga-domi-beitia-urkia/

Oñatiko Araotz auzoko Agerreazpikoanjaioa. Auzoko eskolara joan zen. Neska-me 12 urterekin Larriñon, amaren jaio-tetxean, eta gero Bergarako kalean. An-giozarko Iribekoetxetxo baserrira ezkon-du zen.

Belar Olabarria, Ixabel (1914)

lariak/ixabel-belar-olabarria/

Angiozarko Goimendi auzuneko Gon-tzarrin jaioa. Angiozarko eskolan ibili zen.Neskame Donostian eta Bergaran (Arte-txetarren etxean). Angiozarko Zuloeta-gañekora ezkondu zen. Baserritarra.

Elkoro Ugarte, Eulalia (1921-2012)

lariak/eulalia-elkoro-ugarte/

Masterrekan, Jauregi Etxean jaioa. Ma-riaren Lagundian ikasia. Dendaria, biziguztian etxepeko janari-dendan.

Farras Laskurain, Lucia (1926)

lariak/lucia-farras-laskurain/

San Antonion jaioa. Mariaren LagundianIbili zen. Gasteizen idazkari ikasketakhasi zituen baina bukatu baino lehenitzuli behar izan zuen. “Eibartxiki”ren tor-loju lantegian administrazio lanetan 38urtez. Lan honetarako elkarrizketatua2013an.

Gabilondo Garitano, Nati (1934)

lariak/nati-gabilondo-garitano/

Buruñao (San Blas) auzoko Ziarretanjaioa. Frontoiko Eskolan eta San Juanenibili zen. Aldaiegiako Gaztelugoikoa ba-serrira ezkondu zen. Baserritarra.

Gallastegi, Sotera (1888-1985)

lariak/sotera-gallastegi/

Barrenkalean jaioa. Grabatuta dagoenBergarako lekukorik zaharrena.

Gallastegi Gabilondo, Asuntxi (1933)

lariak/asuntxi-gallastegi-gabilondo/

Barrenkalean jaioa. Mariaren Lagun-dian ibili zen. Labe Garaietan lanean, bu-legari. Musika karrera egin zuen Bilbon.Piano jotzailea. Musika eta piano ira-kaslea. Bergarako Orfeoiko kidea urte lu-zez. Lan honetarako elkarrizketatua2013an.

Gallastegi Galarza, Benita (1923-2011)

lariak/benita-gallastegi-galartza/

266

Lan eta lan, emakumea Bergaran

lariak/erritxe-barrenetxea-arando

http://www.ahotsak.com/bergara/hizlariak/marine-barrenetxea-arando-

http://www.ahotsak.com/bergara/hiz

http://www.ahotsak.com/bergara/hiz

http://www.ahotsak.com/bergara/hiz-

http://www.ahotsak.com/bergara/hiz

http://www.ahotsak.com/bergara/hiz

http://www.ahotsak.com/bergara/hiz

http://www.ahotsak.com/soraluze/hiz

http://www.ahotsak.com/bergara/hiz

Page 268: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

Soraluzen jaioa. Hainbat lanetan ibilia.Bergarara ezkondu zen, eta Bergaran biziizan zen.

Gantxegi, Elisa (1912?)

lariak/elisa-gantxegi/

Osintxuko Eguzkitza baserrian jaioa.Umetan Soraluzeko Ospitaleko Eskolanibili zen. Hamabi urterekin fabrikan hasizen lanean. Hamalaurekin Gasteizerajoan zen neskame. 20 urterekin ezkon-du zen, Osintxura.

Gantxegi Iturbe, Hilari (1910-1995)

lariak/hilari-gantxegi-iturbe/

Osintxuko Eguzkitza baserrian jaio etabizi. Baserritarra.

Garitano Elkoroiribe, Maritxu (1932)

lariak/maritxu-garitano-elkoroiribe/

Aldaiegia auzoko Garitao (Gaittao) base-rrian jaioa. Osintxuko Olani baserrira ez-kondu zen. Baserritarra.

Garitaonandia Lizarralde, Carmen(1928)

r i a k / c a r m e n - g a r i t a o n a n d i a -lizarralde/

San Prudentzioko Elorrigoiti baserrianjaioa. Auzoko eskolan ibili zen. 13 urte-rekin hasita, Seguran, Bergarako Ugar-te eta Oñatiko Biain baserrietan egon zenneskame. Oñatiko Azkarretara baserriraezkondu zen.

Gauba Lete, Flora (1922)

lariak/flora-gauba-lete/

Osintxu kaleko Etxeberri etxean jaioa.Auzoko eskolan ibili zen. Arteche Her-manos hari-fabrikan lanean hamar baturtez. Bergaran neskame urtebetez, ez-kondu aurretik. Auzoko Kantera etxeraezkondu zen.

Izuskiza Zubizarreta, Florita (1927)

lariak/florita-izuskiza-zubizarreta/

Barrenkalean jaioa, gerra aurretik Cen-tro Obrero-a egon zen eraikin berean,Centro Republicano-aren aldamenean.Gaztetatik familiako tabernan, Oilago-rran, lan egindakoa.

Juaristi Aranburu, Natalio (1912-2010)

lariak/natalio-juaristi-aranburu/

Zubietan jaioa. Auzoan bertan hasi zeneskolan. Bere ama Julitta zen maistra.Gero, Herriko Eskolan. Musika ikasizuen udal akademian. Herriko abesba-

lantegian hasi zen lanean. Gero, Nar-baizanean jarraitu zuen.

Juaristi Garitano, Petra (1918-2013)

lariak/petra-juaristi-garitano/

Barrenkalean jaioa. Mariaren Lagun-dian ibilia. Josten hasi zen lehendabizi.Hamalau urterekin Algodoneran sartuzen, baina gaixotu eta laga egin zuen.Josten jarraitu zuen. Patxiko Berraondosenarraren osabaren burdindegian, Erra-tzunean, hasi zen lanean eta han jarrai-tu zuen 90 urte bete arte. Lan honetarakoelkarrizketatua 2013an.

Laborda Astiazaran, Edurne (1932)

lariak/edurne-laborda-astiazaran/267

XX. mendearen lehen erdiko bizimodua

http://www.ahotsak.com/bergara/hiz

http://www.ahotsak.com/bergara/hiz

http://www.ahotsak.com/bergara/hiz

http://www.ahotsak.com/oñati/hizla

http://www.ahotsak.com/bergara/hiz http://www.ahotsak.com/bergara/hiz

http://www.ahotsak.com/bergara/hiz

http://www.ahotsak.com/bergara/hiz

tzetan jardundakoa. Auzoko abarketa

http://www.ahotsak.com/bergara/hiz

Page 269: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

Bidakruzetan jaioa. Mariaren Lagun-dian ibili zen lehenengo. Hamabi urtere-kin (1934) Bergarako ikastola sortu be-rrian hasi zen. Bi urte egin zituen han, ge-rra sortu arte. Jostuna.

Larrañaga Basauri, Maria Angeles(1935)

lariak/maria-angeles-larranaga-basauri/

San Juan auzoko Ariztizabal baserrikoa.Baserriko gauzekin Bergaran eta ingu-ruko herrietako azoketan asko ibilia.

Larrañaga Urrutia, Maria Pilar (1926)

l a r iak/mar ia -p i l a r - l a r ranaga-urrutia/

San Antonion jaioa. Labe Garaietakoeskolara joan zen. Bizi ere Labe Garaie-tan. Algodoneran egin zuen lan.

Larrañaga Zarraoa, Bixenta (1931)

lariak/bixenta-larranaga-zarraoa/

Elorrioko Gazeta auzoko Etxebarrin jaioa.Aranerreka auzoko Aranegoenengoa ba-serrira ezkondu zen. Baserritarra.

Lete Iribekanpos, Juana Joxepa (1903-1992)

lariak/juana-joxepa-lete-iribecam -pos/

Elosuko Nordeauzoko Egizabal base-rrian jaioa. Auzo bereko Narbaizazpiko-ra ezkondu zen. Baserritarra. Umetan li-nagintza ezagututakoa.

Linazisoro Lazpiur, Jabier (1927)

lariak/javier-linazisoro-lazpiur/

Barrenkalean jaioa. Sortu berria zenBergarako Ikastolara joan zen gerra au-rrean. Industria-gizona.

Maiztegi Elkoroberezibar, Juana (1913-2008)

lariak/juana-maiztegi-elkorobe -rezibar/

Barrenkalean jaioa, Gasparreneko etxe-an. “Escuela de Hogar”en ikasi zuen jos-ten eta janaria prestatzen. Jostuna etajostunen erakuslea.

Martinez Estevez, Mariano (1923-2012)

lariak/mariano-martinez-estevez/

Aita, gaztelarra, trenbidea egitera etorrizen. Herriko eskolan ibili zen. Anai-arre-ba zaharragoak neskame eta morroijoan ziren eta berak egiten zituen etxekolanak. Gaztea zela hasi zen SoraluzekoSacian lanean, baina gerora BergarakoTorunsa lantegira aldatu zen.

Mugerza Arregi, Maria (1930)

lariak/maria-mugerza-arregi/

jaioa. Osintxuko Ontzola baserrira ez-kondua. Baserritarra.

Murgoitio Gabilondo, Pilar (1905-2006)

lariak/pilar-murgoitio-gabilondo/

Espaloian, Untzueta Jauregiaren ondo-ko etxean jaioa. Han igaro zuen haur-

268

Lan eta lan, emakumea Bergaran

http://www.ahotsak.com/bergara/hiz

http://www.ahotsak.com/bergara/hiz

http://www.ahotsak.com/bergara/hiz

http://www.ahotsak.com/bergara/hiz

Azkoitiko Urazarri (“Utxerri”) baserrian

http://www.ahotsak.com/bergara/hiz

http://www.ahotsak.com/bergara/hiz

http://www.ahotsak.com/bergara/hiz

http://www.ahotsak.com/bergara/hiz

http://www.ahotsak.com/bergara/hiz

Page 270: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

tzaroa. Gero Barrenkalera joan zen bizi-tzera. Mariaren Lagundian eta gaueko es-kolan, Goenkalean, ikasi zuen. Movilla in-dustria-gizonaren etxean neskame. 14urterekin, jabe beraren fabrikan lanean;hasieran ehundegiko langile, gero en-kargatu.

Oregi Arregi, Lide (1935)

lariak/lide-oregi-arregi/

Zubieta kalean jaioa. Mariaren Lagundianibili zen. Barrenkalera ezkondua. Burdi-na: errementariak eta perratzaileak (2003)liburuaren egilea, Iñaki Arana semeare-kin batera. Gau-eskolako irakaslea.

Osa Alberdi, Miren (1934)

lariak/miren-osa-alberdi/

Soraluzeko Irure auzoko Eitzaga base-rrian jaioa. Herri bereko Sacia torloju-fabrikan ibili zen hamabost urtetik ez-kondu arte. Osintxura ezkondu zen.Gero Bergarako kalera aldatu zen bizi-tzera. Tabernan ere ibilia.

Osoro Elkoroiribe, Tomas (1928)

lariak/tomas-osoro-elkoroiribe-intxuzabal/

Basalgoko Intxuzabal baserrikoa. Base-rritarra.

Oteiza, Celestina (1916-2001)

lariak/celestina-oteiza-jaia/

Mugertza auzoko Moiuazpikoa baserrianjaio eta bertan bizi izan zen. Baserritarra.

Peña Urmeneta, Maria Dolores (1929)

Barrenkalean jaioa. Frontoiko Eskolanibili zen umetan Kontxita Maiztegirekin.Bederatzi urterekin Gasteizera joan zenbatxiller-sarrera prestatzera. Gero Ma-drillera bizitzera amarekin eta ahizpekinbatera. Batxillerra egin zuen lehendabi-zi eta Kimikako lehen bi kurtsoak ondo-ren. Valladoliden lizentziatu zen. Algo-donera-Tavesako Laborategian egin zuenlan jubilatu arte. Lan honetarako elka-rrizketatua 2013an.

Plazaola Gallastegi, Mariasun (1933)

lariak/mariasun-plazaola-gallastegi/

Zumarragan jaioa, hamabost hilabete-rekin etorri zen Bergarara. FrontoikoEskolan ibili zen Kontxita Maiztegirekin.Gero Kontabilitatea ikasi zuen. Idarretaehun-biltegian egin zuen lan urte asko-an administrazio lanetan.

Telleriarte Egidazu, Luz (1930)

lariak/luz-telleriarte-egidazu/

Masterrekan jaioa. Sei urte zituela gerrairten eta Frantziara atzerriratu zen fa-miliarekin. Hamaika urterekin etxeratuzen. Frontoiko Eskolan ikasi zuen, Kon-txita Maiztegirekin. Ariznoa Hotelaren ar-duraduna urte askoan.

Ubera Zabala, Eugeni (1948)

lariak/eugeni-ubera-zabala/

Basalgo auzoko Goimendi auzunekoBergaretxe baserrian jaioa. Baserrianlan egindakoa gaztetan. Eibarrera ez-kondua.

269

XX. mendearen lehen erdiko bizimodua

http://www.ahotsak.com/bergara/hiz

http://www.ahotsak.com/bergara/hiz

http://www.ahotsak.com/bergara/hiz

http://www.ahotsak.com/bergara/hiz

http://www.ahotsak.com/bergara/hiz

http://www.ahotsak.com/bergara/hiz

http://www.ahotsak.com/bergara/hiz

Page 271: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

Ubera Zabala, Mari Asun (1947)

lariak/mari-asun-ubera-zabala/

Basalgo auzoko Goimendi auzunekoBergaretxe baserrian jaioa. Baserrianlan egindakoa gaztetan. Eibarrera ez-kondua.

Ubera Zabala, Maria Angeles (1944)

lariak/maria-angeles-ubera-zabala/

Basalgo auzoko Goimendi auzunekoBergaretxe baserrian jaioa. Baserrianlan egindakoa gaztetan. Eibarrera ez-kondua.

Ugalde Alberdi, Blas (1923)

lariak/blas-ugalde-alberdi/

Mugertzan jaioa. Herriko Eskolan eta Se-minarioan ibili zen. Hamahiru urterekinOreginean hasi zen lanean. Gero, bestebi lantegitan ibili zen, Soraluzeko Osu-man eta Bergarako Aranesen. 1944anamak plazako kioskoaren ardura hartuzuen, eta harrezkero Blasek ere egun-kariak saltzen eta etxeetara banatzen jar-dun zuen.

Unamuno Mujika, Benita (1905-1992)

lariak/benita-unamuno-mujika/

Kokoteauzoko (Aranerreka) Azpilletanjaioa. Aldaiegia auzoko Aldaira ezkondua.Baserritarra.

Uribesalgo Bengoa, Asuntxi (1928)

lariak/asuntxi-uribesalgo-bengoa/

San Pedro kalean jaioa. Ospitalean etaMariaren Lagundian ikasi zuen. Jostunaeta bordatzailea. Bergarako Orfeoikokantaria. Lan honetarako elkarrizketatua2013an.

Urzelai Gantxegi, Luzio (1922-2009)

lariak/lucio-urzelai-gantxegi/

Aranerrekako Abrain baserrian jaioa.Ezkondu zenean Osintxun jarri zen bi-zitzen, baina gero Bergarara aldatu zen.Industria-gizona.

Zubizarreta Mujika, Begoña (1922-2011)

lariak/begona-zubizarreta-mujika/

Aritzeta auzoko Oruesagasti (“Usasti”) ba-serrian jaioa. Frontoiko Eskolan ibilizen Kontxita Maiztegirekin. Baserritarra.

270

Lan eta lan, emakumea Bergaran

http://www.ahotsak.com/bergara/hiz

http://www.ahotsak.com/bergara/hiz

http://www.ahotsak.com/bergara/hiz

http://www.ahotsak.com/bergara/hiz

http://www.ahotsak.com/bergara/hiz

http://www.ahotsak.com/bergara/hiz

http://www.ahotsak.com/bergara/hiz

Page 272: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

271

BIBLIOGRAFIA 11A. Ibañez, A. R. Ortega, A. Santana, M. Zabala. Casa, familia y trabajo en

la historia de Bergara. Bergarako Udala, 1993.

Aiape Arbe, Andrea. Gernikar emakumeak XX. mendean: ahotsak eta bi-zipenak. Gernikako-Lumoko Udala, 2006.

Arregui Barandiaran, Ana; Murgizu Bakaikoa, Mikel; Oregi Goñi, Arantzazu;Ruiz, Pablo. Eustaquio Aguirreolea: pintore eta argazkilaria / Eustaquio Agui-rreolea: pintor y fotógrafo (1867-1952). Bergarako Udala, 2002.

Askoren artean. Bergarako Euskera. UNED-Bergara. 1988

Askoren artean. Emakumeak, hitza eta bizitza. EHU. 2012

Aspiazu, Jose Antonio. La historia desconocida del lino vasco. Elkar, 2006.

Aspiazu, Jose Antonio. Mujeres Vascas, sumisión y poder. Haranburu edit.,1995.

Ballarin Domingo, Pilar. La educación de las mujeres en la España con-temporánea (siglos XIX-XX). Síntesis, Madrid, 2001.

Barinaga, John. Valentin & Eulalia. The story of two Basque Emigrants whocame to America, met, married, raised a family and made their living in thesheep industry, copyright John 1985.

Barranquero Texeira, Encarnación; Pietro Borrego, Lucía. Así sobrevivimosal hambre: estrategias de supervivencia de las mujeres en la postguerra es-pañola. Malagako Diputazioa, 2003.

Bikuña Agirre, Juan Luis. Bergarako Batzokia. Ehun urte abertzaletasu-naren bideak jorratzen/ Batzoki de Bergara. Cien años abriendo camino na-cionalista. Sabino Arana Fundazioa, 2004.

Carmen Mondejar (ed.). La Historia de las mujeres: Perspectivas actuales.Madril, 2009.

Carreño, Miryam. Chicas de la Postguerra. Un análisis sobre el aprendizajede género. Historia de la Educación. 22-23 zk., 2002 o. 79-104.

Colera, María; Korta, Mertxe; Stürtze, Alizia. Emakumeak XX. mendeko his-torian. Gaiak, 2002.

Del Valle, Teresa. Emakumeak Euskal Herrian: erresistentziak eta haus-turak. Gaiak, 2001.

Page 273: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

Elexpuru, Juan Martin. Bergara aldeko Hiztegia. Bergarako Udala, 2004.

Garcia-Orellan, Rosa. Mujer pasaitarra. Siglo XX. Michelena, 2011.

Garikano, Asun. Far Westeko Euskal Herria. Pamiela, 2009.

Goitisolo Zumaran, Leire; Nicholson Gorostiaga, Amaia. Atzoko hitzak josten:emakumeen ahotsakaz historia kontetan. Elorrioko Udala, 2011.

Imaz Martinez, Iñigo. Urnietako emakumeak XX. mendean. EuskoIkaskuntza, 2011.

Isazelaia, Jaione. Linua, ehuna, artilea. Bergarako Udala, 1997.

Korta, Mertxe; Eugi, Sagrario; Stürtze, Alizia; Emakumeak eta feminismoamendebaldean. Gaiak, 1999.

Larrañaga, Polikarpo. Emakume Abertzale Batza: La mujer en el naciona-lismo vasco. (I, II eta III). Auñamendi, Donostia, 1978.

Lasa Astola, Arantza. Historia de las mujeres de Eibar. Eibarko Udala, 2011.

Laspiur Zabala, Imanol. Eibarko ikastolaren historia txikia. Eibarko Uda-la, 1984.

Llona, Miren. Entre señorita y garçonne. Historia oral de las mujeres bil-baínas de la clase media. 1919-1939. Malagako Unibertsitatea, 2002.

López García, José Luis. 1840-1940. Un siglo de industria algodonera enGuipúzcoa. Algodonera de San Antonio y Textil Lasagasbaster, dos historiasdistintas y un destino común. Doktoradutza tesi argitaragabea. Deustuko Uni-bertsitatea, 1994.

Ortega Berruguete, Arturo. Bergarako biztanlegoaren historia. BergarakoUdala, 1996.

Otero, Luis. La Sección Femenina. Edaf, Madrid, 1999.

Perallón, José E; López, José Luis. El mundo azul de Tavex. 1996.

Tranche, Mertxe; Loza, Silvia; Ruiz, María. Historia de las Mujeres de Irún(1931-1992). Irungo Udala, 2011.

Ugalde Solano, Mercedes. Mujeres y nacionalismo vasco: génesis y desa-rrollo de de Emakume Abertzale Batza (1906-1936). Emakunde, Bilbo,1993.

Urra Olazabal, Manuela. La Compañía de María en Bergara/ Bergarako Ma-riaren Lagundia. Eusko Jaurlaritza, 1999.

Urzelai, Antonio “Abrain”. Bergara: irudi eta kondaira. Semblanza históri-ca. Bergarako Udala, 1990.

272

Lan eta lan, emakumea Bergaran

Page 274: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina

Valverde Lamsfus, Lola. Familia, Ezkontza eta Jenero harremanen Histo-ria Azpeitian/ Historia de la Familia, Matrimonio y relaciones de Género en Az-peitia. Eusko Ikaskuntza, 2011.

Zabala, Jose Ramon. Non zeuden emakumeak? La mujer vasca en el exi-lio de 1936. Saturraran, Donostia, 2005.

ARTXIBOKO KONTSULTAK

Bergarako 1930eko errolda. Bergarako Artxiboa.

Industria eta Merkataritza Zerga 1938. Bergarako Artxiboa.

Industria eta Merkataritza Zerga 1950. Bergarako Artxiboa.

Langileen Errolda 1938-39. Bergarako Artxiboa.

1952ko udal agindua lantegientzat. Bergarako Artxiboa.

Langile langabetuen errolda (II. errepublika). Bergarako Artxiboa.

Udal maisu-maistren datuak. Bergarako Artxiboa.

Hijos de Arturo Narbaiza lantegiko langileen datuak. Bergarako Artxiboa.

Movilla ehun-lantegiko ehungileen datuak. Bergarako Artxiboa.

Agirien signaturak: B.U.A. 01 L/262, Administratiboa 02 C/ 0845-16, Ad-ministratiboa 02 C/3367, Administratiboa 02 C/1191-14, Administratiboa02 C/1191-15, Administratiboa 02 C/0846-09, Administratiboa 02C/1851-27, Narbaiza 22 C/681, Movilla 23 C/085-001, Movilla 23 C/086-00123, Movilla C/029, UCEM 07 C/1369-001, UCEM 07 C/1491-002,UCEM 07 C/1491-006.

Fondo Gordeak. KM kulturunea, Donostia.

Hemeroteka. KM kulturunea, Donostia.

273

XX. mendearen lehen erdiko bizimodua

Page 275: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina
Page 276: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina
Page 277: Lan eta lan, emakumea Bergaranbergara.net/sites/default/files/liburu_digitala-emakume_osoa_link.pdf · Bergara aldeko hiztegia lanaren egilea. Idoia Etxeberria oñatiarra da, baina