Euskara
BIHOTZ GAZTEA IKASTOLA
Ipuin Bilduma
2009-2010
DBH 1B
Bihotz Gaztea Ikastola
2009-2010
2
Ipuin Bilduma
DBH 1B
3
AURKIBIDEA:
Unai Alonso Amesgaiztoa
Katia Alor Hobe nire anai-arrebarekin ondo eramatea
Irune Alvarez Sara eta maitagarrien mundua
Asier Azpitarte Iñigo eta Irati
Carla Bañales Dragoia eta inurria
Jonan Bilbao Michael
Saioa Caballero Ikastolako munstroak
Sergio Casado Arratoien gosea
Jon Ander Cayon Etxe misteriotsua
Patricia Enríquez Amets bati jarraituz
Irantzu Ferrer Pixka bat es mucho
Alazne Garaizabal Geronimia Wilton
Gorka García Auzoko hiltzailea
Jonathan Ingelmo Etxe misteriotsua
Endika Jiménez Etxe sorgindua
Ainize Junquera Amets bat, amets gaizto baten gainean
Aritz Eder Laseka Gordon inspektorea
Noelia Martín Sinestezina
Zuriñe Prieto Altxor misteriotsua
Eneko Varela Banpiroaren gaztelua
Egoitz Vázquez Martin eta dragoia
Aitziber Velado Arielen abentura handia
Bihotz Gaztea Ikastola
2009-2010
4
Ipuin Bilduma
DBH 1B
5
Unairentzat, ipuin berdinak gustatzen zaizkigulako.
Gustatuko zaizu.
Amesgaiztoa
Bazen behin 18 urteko Unai deituriko mutiko bat. Asko gustatzen
zitzaion goizetan futbolean jolastea. Esan behar dugu zaila
egiten zitzaiola jolastea ileak ez ziolako ikusten uzten; gainera,
erraz ikusten da jatea gustuko zuela eta horregatik ez zuen
korrika askorik egiten. Baina berak orduan, egunero bezala,
makinatxoa hartu eta hain gogoko zuen telebista ikusten zuen;
hori bai, bere janaririk gustukoena jaten zuen: bitartean: limoi
izozkia. Unaik lagunez aparte bazuen izugarrizko etsai bat. Beste
garai batzuetara bidaiatzeko Unaik zuen erloju magikoa nahi
Bihotz Gaztea Ikastola
2009-2010
6
zuena: Gil zuen izena eta zuhaitz baten altuera zuen; gainera,
neska asko zituen bere atzetik. Bere bizitza osoa eman zuen
erlojuaren atzetik eta gauza berriak asmatzen. Gil nekatuta
zegoen eta erabaki bat hartu zuen....
Unai goizeko partidutik etxera zihoala bere aurrean zegoen
gizonaz susmatzen hasi baino lehen, gizonak poltsa handi batean
sartu eta kotxe baten barruan ipini zuen.
Unaik beldurtuta bere poltsikoan zuen aiztoa hartu eta poltsa
zulatzen saiatu zen baina ez zuen ezer lortu. Bat-batean autoa
gelditu zen eta gizon baten oihuak entzun zituen. Berak bazekien
nor zen eta orduan... ziztada bat eman zioten lokarturik utzita.
Modu honetan minutu batzuk geroago, ohe batean utzi zuten
etzanda eta Gilek beldurrezko
amets batean sartu zuen Unai.
Ikastola ilun batean zegoen
soinu arraroak entzuten zituen
eta bere ikastolako andereñoak
bera hiltzen saiatzen ziren
ezer lortu gabe noski.
Ipuin Bilduma
DBH 1B
7
Baina erlojua kentzea saila zen torlojuak materia arraro batez
zeuden sortuta eta bazekitenez ez zeukatela denborarik, Gilek
ametsean sartzeko eta Unai hiltzeko erabakia hartu zuen.
Ametsean zeudela, borrokatzeko Gilek andereñoak hartu zituen;
Unaik, ordea, ez zeukan inor eta bazekien bizitza jokatzen zuela.
Korrika atera zen eta armairu batean ezkutatu zen bi orduz.
Armairua handia zen eta harri baten sendotasuna zuen baina ez
zekien kamerak zituela. Gilek eta lagunek ikusi zituztenean, zera
pentsatu zuten: Unai harrapatuko zutela. Baina momentu hartan
leku horretan bururatu zitzaion bizitza salbatuko zitzaion ideia:
bere buruan zegoen ametsean nahi zuena egin ahal zuen
berarekin.
Orduan bere telebistan
ikusten zituen heroiak
agertzea eskatu eta han
agertu ziren. Berak pozik
borrokatzeko ordua zela
esan zuen eta horra abiatu
zen. Pasabide luze eta itxi batean aurkitu ziren bi taldeak eta
hor inoiz ikusi den borrokarik handiena gertatu zen. Borrokan
Bihotz Gaztea Ikastola
2009-2010
8
andereñoak eta Unairen lagunak
zeuden mahaiak botata, aulkiak
apurtuta eta dena erreta. Azkenean
Unai altxatu zuten; bere bila zegoen
polizia leku guztietan arakatu eta
gero. Unai pozik bizi izan zen baina
Gil hil zen arte egon zen kartzelan.
Espero dut zuk irakurtzen duzunean nik bezainbeste gustuko
izatea.
Ipuin Bilduma
DBH 1B
9
Alazne eta Ikerrentzat.
Bihotz-bihotzez espero dut gogoko izatea. Besarkada bat.
Hobe nire anai-arrebarekin ondo eramatea
Han zegoen Alazne, 9 urteko neskato bat. Betiko moduan bere
logelan lasai-lasai jolasten... Bere ile luze horixka ukitzen.
Panpina berria maitagarri bat zen eta berarekin hauts batzuk
poltsa polit batean sartuta zeuden. Umea bere begi urdinekin
hautsei begira zegoen. Berak fantasia asko zeukan; magiazko
gauzak gustatzen zitzaizkion. Bere lagunekin beti jolasten zuen
horrelako gauzekin.
Bihotz Gaztea Ikastola
2009-2010
10
Atea zabaldu zen. Mutiko ile marroiduna agertu zen. Begi
distiratsuz Alazneren panpina berria begiratu zuen.
ALAZNEREN ANAIA ZEN!
Zer egiten duzu hemen? Ni nago jolasten. Joan oraintxe
bertan -esan zuen haserre bere arrebak.
Ez naiz joango, jaja, zer da hori?
Nire panpina maitagarria da Barbiek ateratako berriena.
Begira hauts batzuk etortzen dira -esan zuen Alaznek.
Bere anaiak 8 urte zeuzkan eta beti bere arreba izorratzen
zegoen. Iker deitzen zen.
Eman hori -esan zuen
Ikerrek panpina
apurtzen.
Ala, apurtu didazu.
Esango diot amari.
Seguru hauts hauek
botatzen baditut
konponduko dela
Ipuin Bilduma
DBH 1B
11
Di-da batean ... Panpina benetako bihurtu zen! Umeak aho zabalik
geratu ziren.
Kaixo umeak. Nire izena Zafiria da. Hauts magiko horiek
bota eta gero, benetako hada bihurtu naiz.
Aaaaaaaaaaaaaaa! Nire panpina berriak hitz egiten du.
Honek amets bat izan behar du -esan zuen Alaznek urduri.
Zer nahi duzu gugandik?
Nire mezua hauxe da: ez bazarete ondo portatzen edo ez
baduzue eztabaida bukatzen... amets gaiztoen mundura
bidaliko zaituztet.
Horrela desagertu zen hada. Baina neska eta mutila jarraitu
ziren eztabaidan. Logelaren leihotik txori handi beltz bat agertu
zen.
Ez zarete ondo portatu beraz amets gaiztoen mundura
joango zarete zigortuta -esan zuen txoriak.
Umeak beldurtuta zeuden; ez zekiten zer egin. Ez zekiten
zergatik agertu zen maitagarria; ez zekiten ezer... Denbora pasa
ondoren...
Bihotz Gaztea Ikastola
2009-2010
12
Heldu gara...- txoriak esan omen zuen.
Dena oso itsusia zen; beldurra ematen zuen... usain txarra zeukan
eta burezurrak zeuden. Urrutian gaztelu harrigarri bat zegoen.
Beldur naiz Iker -urduri eta beldurtuta esan zuen Alaznek.
Ni ere bai.
Han zegoen panpina eta hauxe esan zuen:
Ez didazue kasu egin; hortaz, zigor txiki bat jasoko duzue.
Etxera joan nahi baduzue, frogak pasa behar dituzue biok
batera toki desberdinetatik pasatzen: sorginenak,ogroenak,
trollena … Eta ia azkena nire mundua izango da
Maitagarrien mundua! Hori pasa gero, amets gaiztoen
munduaren erreginarengana joango zarete toki
desberdinetara joateko...tori mapa hau eta hara joateko
nire maskota Eldest utziko dizuet ,txori magikoa da.
Anai-arreba lehenengo tokira joan ziren: Sorginenak
Zein itsusia den dena. Begiratu han etxetxo bat dago
joango gara horra? -galdetu zuen Alaznek.
Ipuin Bilduma
DBH 1B
13
Niri beldurra ematen dit baina bale...
Etxearen atea ukitu zuten. Emakume oso itsusia agertu zen:
sudur handiduna eta sagar bat jaten, eskuan erratz bat zeukala:
Alania, Zenida, etorri bisita daukagula, pasatu neska...ez
eduki beldurrik.
Ez, eskerrik asko, bakarrik etorri gara froga bat egitera... -
esan zuen Alaznek.
Beste bi sorgin etorri ziren: bat polita zen baina bestea ez
hainbeste.
Frogak...bai, bai, pasa,
pasa. Txokolatea egin
dut -esan zuen sorgin
itsusiak
Eskerrik asko... Baina
presa galanta
daukagu -Ikerrek
beldurtuta.
Bihotz Gaztea Ikastola
2009-2010
14
Itsusia naiz, gaiztoa naiz, erratzarekin hegan egiten dut,
magian profesionala naiz, umeak gustatzen zaizkit lodi
daudenean...Ba al dakizu nor naizen?
Iker, erantzuna sorgina da, ezta? -galdetu zion Alaznek
Ikerri baxu.
Bai
Sorgina zara! -esan zuten batera
Bai, hori naiz muahaha...
Bapatean Zafiria agertu zen:
Oso ondo! Froga pasatu duzue. Etxera sartzeko
proposamena arbuiatu duzue eta asmakizuna ondo egin
duzue.
Eldest, ogroen tokira eraman, mesedez.-agindu zuen
Ikerrek.
Bost minutu pasa ziren eta ogroen tokian zeuden. Ez zekiten zer
egin. Ogroen mundua berdea zen; kea zeukan eta usain arraroa
zeukan. Ogro batzuk agertu ziren:
Kaixo, gizon, etorri gara froga bat egitera...
Ipuin Bilduma
DBH 1B
15
Kaixo. Neskatoa eta mutikoa? Ongi! Asmakizun batzuk
egingo dizkizuet. Asmatzen ez badituzue biak jango
zaituztet, ongi?
Ez, ez, ni ez ditut egingo asmakizunak! -esan zuen Ikerrek.
Hauek dira: Denek dakite irekitzen baina inork ez daki
ixten zer da?
Minutu bat pasatu zen eta biek esan zuten:
Arrautza!
Oso ondo.
Pasatu trollen tokira. Eldestek eraman zituen umeak. Beldur
handia ematen zuen halako tokia:
ETORRI DIRA UME BATZUK! ZER EGITEN DUTE HEMEN!
-esan zuen troll batek.
Kaixo,kaixo. Mesedez ez jan txikiak gara...-esan zuen urduri
Alaznek. Bakarrik frogak batzuk egin nahi ditugu etxera
bueltatzeko:
Bihotz Gaztea Ikastola
2009-2010
16
Akerrak adarrak okerrak ditu, adarrak okerrak akerrak
ditu, adarrak akerrak okerrak ditu, okerrak adarrak
akerrak ditu. Errepikatu hori biak batera 5 alditan.
Errepikatu zuten eta txarto egin zuten...
Oso txarto! Ez duzue gainditu baina..Ongi pasatu
Eldestek eraman zituen Erreginaren gaztelura. Hori bai zen
polita; arrosa kolorekoa eta dena usain onez blai.
Zuek Alazne eta Iker
zarete bai ala bai? -esan
zuen erreginak. Ni Wendy
naiz. Hona etorri zarete
zigor baten moduan biok
egoteko batera eta
ikusteko nola maite duzue
elkar. Espero dut ez bueltatzea hona zigorragatik eta
espero dut ikustea berriro baina beste mundu batean:
goxokien munduan -esan zuen erreginak.
Ipuin Bilduma
DBH 1B
17
Kaixo, Wendy. Ni nagusiki nire arrebari barkamenak eskatu
nahi dizkiot berarekin txarto portatzeagatik eta bere
panpina berria apurtzeagatik.
Wendy, eskatu nahi nizkioke Zafirari , barkamenak kasu ez
egiteagatik eta Ikerri ere bai.
Horrela etxera bueltatu ziren biak. Besarkada bat eman zioten
elkarri eta ama sartu zen esaten:
Zein ondo moldatzen zarete orain, ezta?
Bihotz Gaztea Ikastola
2009-2010
18
Zuretzat, Oihane.
Bihotz-bihotzez.
Sara eta maitagarrien mundua
Sara bederatzi urteko neska bat da, normal normala,
bitxikeriarik ez duena. Begien kolorea belarra bezalakoa da eta
ile beltza du, beltz beltza. Sudur txikia dauka eta azala oso leuna
eta zuria. Bere aita eta amarekin bizi da, Santurtziko herrian.
Etxe handi batean, oso polita. Katu bat dauka, Txirula deitzen
dena, zuri zuria eta begi urdinekin. Lagun asko ditu eta Bihotz
Gaztea ikastolara joaten da, han irakasle oso onak eta majoak
daude baina jenio oso txarrarekin ere bai.
Ipuin Bilduma
DBH 1B
19
Baina deskribapenak utzi eta… Goazen historia kontatzera!
Gaua da. Sara bere ohe txikian dago, lo hartu gabe oraindik. Bere
logelan, isiltasuna eta iluntasuna nabari dira. Ohetik altxa, argia
piztu eta bere klaseko motxila dagoen tokirantz doa. Motxila
irekitzen du eta irakurtzen dagoen liburua, Maitagarrien mundua
izenekoa ateratzen du motxilatik. Motxila itxi egiten du eta
bere oherantz doa berriro, irakurtzera. Ohean etzan eta liburua
irekitzen du, irakurtzen hasten da.
Hamar minutu eta gero, bat-batean, kolpe batzuk entzuten ditu
leiho aldetik. “Nire irudimena izango da” pentsatzen du. Baina ez
da bere irudimena, leiho atzean, maitagarri txiki bat, harri txiki
batzuk botatzen ari da, Sara esnatu nahian.
Sara leihorantz doa, irekitzen du eta maitagarria aurkitzen du.
Maitagarriak ile horia dauka eta traje
arrosa janzten du eta hegoak arrosak
ditu; polit polita da.
Zu nor zara? -galdetzen dio.
Xina deitzen naiz eta zu, Sara zara, ezta?
Sarak baietz esaten du buruarekin.
Bihotz Gaztea Ikastola
2009-2010
20
Etorri behar duzu nire mundura -esaten dio maitagarriak.
Zergatik? -galdetzen du Sarak, ezer ulertu gabe.
Nire erregina hil zorian dago eta zuk bere sendagaia bilatu
behar diozu, eta hori egiteko, basorantz joan behar duzu
nirekin.
Eta zer dago basoan?
Momentu horretan maitagarriak serio jartzen da eta esaten du:
Gauza oso arriskutsuak.
Sarak ez du ezer esaten eta orduan,
maitagarriak txistu egiten du eta
bat-batean, zaldi zuri hegodun bat agertzen
da bere aurrean.
Hau Fris da, nire mundura eramango gaitu -esaten du
maitagarriak.
Sara eta maitagarriak zaldiaren gainean jartzen dira. Gau oso
bat ematen dute maitagarrien mundura heltzeko. Maitagarrien
mundua berde berdea da, lore asko eta animalia asko daude,
Ipuin Bilduma
DBH 1B
21
unikornioak ere bai daude eta dragoiak zeruan hegan. Azkenean,
gaztelu altu bat ikusten dute, dorre altuekin.
Fris, gazteluaren atearen aurrean gelditzen da eta Sara eta
maitagarria zaldiaren sorbaldatik jaitsi eta aterantz doaz. Xinak
atea jotzen du eta atea irekitzen da bera bakarrik. Gaztelu
handian sartzen dira, eta Xinak, erreginaren logelarantz
eramaten du Sara.
Sartu -esaten dio atea irekitzen duen bitartean.
Gure neska, logela handian sartzen da.
Erregina ohe handian dago etzanda,
esnatuta, keinu bat egiten dio etortzeko
Sarari. Bera erreginaren alboan kokatzen da,
aulki batean eserita. Orain, ondo ikusi ahal du
erregina, oso polita da, ile luzea eta horia du eta bera baino
altuagoa, maitagarri bat izan arren.
Kaixo -hasten da esaten erregina. Zu Sara zara, ezta?
Bai.
Erreginak eztulka hasten da, oso gaixorik dago eta.
Bihotz Gaztea Ikastola
2009-2010
22
Zure beharra dut -esaten du eztulka dagoen bitartean.
Badakit.
Basora joan behar zara nire sendagaia bilatzera, kontuz
ibili, arriskuak daude eta.
Momentu horretan, erreginak, lo hartzen du. Sarak ez daki zer
egin, ez du ulertzen zergatik hartu duen bat-batean lo erreginak.
Altxatzen da eserlekutik eta aterantz doa. Irekitzen du eta hor,
atearen alboan, Xina dago, lehen ezagutu duen maitagarri hori.
Basorantz goaz! -esaten du Xinak.
Gaztelutik irteten dira eta Frisen gainean jarri eta basorantz
doan bidea hartzen dute. Ez dute denbora asko ematen basora
joaten; iristen direnean, lurreratzen dira. Basoan isiltasuna
nagusi da; ez da ezer entzuten, ezer ere ez. Bat-batean, txori
bat, landare baten polena jaten hasten da, bakarrik daude, Xina,
Fris, Sara eta txori txiki ori.
Txoria urdina da eta lore hori arrosa.
Txoriak polena jateari uzten dio eta
Ipuin Bilduma
DBH 1B
23
Sararengana doa eta bere sorbaldan jartzen da. Txoriari
begiratzen dio, hortik ez da kentzen. Basotik aurrera joaten dira
eta halako batean, zeruan, dragoi handi bat ikusten dute.
Dragoia berdea da, handi handia.
Dragoi hori, Sararen ondoan
kokatzen da eta esaten du:
Zuek bilatzen duzuen sendagaia, lore haietako lore batean
dago.
Lore pila bat dago, kolore ezberdinekoak guztiak. Orduan, txori
hori, lore arrosengana doa polena hartzera.
Ez! -oihukatzen du Sarak txoria baztertzen. Zuk jaten
baduzu sendagaia, erregina hilko da!
Badakit zein loretan dagoen sendagaia! –Xinak .
Maitagarriak lore arrosengana doa eta bat aukeratzen du eta
lore barrutik botilatxo urdin bat ateratzen du, likidoz beteta.
Hori da sendagaia, dudarik gabe.
Bihotz Gaztea Ikastola
2009-2010
24
Frisen gainean esertzen dira guztiak eta gaztelurantz abiatzen
dira. Gazteluan erreginari sendagaia ematen diote eta berak
hartzen du. Hartu ondoren, festa handi bat ospatzen dute
Sarari ohore egiteko.
Txirularen mihi leunak Sara esnatzen du. Amets bat izan da,
bakarrik ametsa. Bere eskuetan, maitagarrien liburua irekita
dago. Katua besoetan hartzen du eta buruan musu bat ematen dio
eta lurrean uzten du, zapatilak janzten ditu eta sukalderantz
doa, amari eta aitari egun on esateko. Bere ama gosaria egiten
ari da eta bere aita, oraindik, ohean lotan.
Zelan egin duzu lo? -galdetzen dio bere amak.
Oso ondo.
Eta hau da nire historia, espero dut gustatu izana.
Ipuin Bilduma
DBH 1B
25
Iñigo,
futbolari batentzat bihotz-bihotzez.
Iñigo eta Irati
Bazen behin bikote bat, Iñigo eta Irati. Hauek maitemindu
zirelarik etxe bat erostea pentsatu zuten. Behin etxea bizitzeko
prest zeukatenean, bertara bizitzera joatea aukeratu zuten.
Etxe berrian igarotako lehen gau
horretan konturatu ziren ez zela etxe
arrunt bat. Egunez, denak normala
zirudien baina gauez soinu arraroak
entzuten ziren; orduan bikoteak etxetik seguritate kamerak
Bihotz Gaztea Ikastola
2009-2010
26
jartzea egokiena izango litzatekeela pentsatu zuen. Hala ere,
kamerak etxetik egon arren, bigarren gauean ere soinu arraroak
entzuten ziren.
Hurrengo goizean, Irati lanean zegoen bitartean Iñigok
seguritateko kamerek grabatutako ikustera joan zen. Horietan
ez zen ezer berezirik ikusten; beraz, inork ez zekien nondik
zetozen gauetan soinu horiek. Geroago etxe osotik tranpak
ipintzea aukeratu zuten, pentsatzen zutelako hori izango zela
modu bakarra jakiteko nork edo zerk egiten zituen soinu horiek
gauetan.
Behin aukera eginda tranpak ipintzeari
ekin zioten eta gaua heldu zenean betiko
moduan ohera sartu eta soinuak hasi
ziren .
Hurrengo goizean ohetik altxatu eta
Iñigok egin zuen lehenengo gauza izan zen tranpak begiratzea
jakiteko soinu arraroen jatorria. Hauek begiratzen zegoelarik,
sagu txiki batzuk topatu zituen sukaldeko tranpetan hozkailuaren
ondoan.
Ipuin Bilduma
DBH 1B
27
Eneritz, espero dut nire ipuina gustatzea.
Zugan pentsatuz egin dut. Ondo pasa oporretan.
Dragoia eta inurria
Duela denbora luze,
1877. urtean
konkretuki, herri txiki
batean bizi zen dragoi
bat. Dragoia handia eta
polita zen, ile horizkoa
eta berde koloreko
ezkatak zituen. Bere
begiak berdeak ziren. Egunero fruitu eta perretxikoen bila
Bihotz Gaztea Ikastola
2009-2010
28
joaten zen, animaliak ez zituelako jaten baina hori ez zuten
pentsatzen hangoek eta guztiek ez zuten egon nahi bere ondoan.
Bere usaina landare batena baino goxoagoa zen eta bere
janzteko era guztiontzat polita zen.
Zuhaitzez egindako etxe batean bizi zen eta egun hartan
janariaren bila abiatu zen basora. Beti bezala fruituak hartzen
zituen lehenengo eta ondoren perretxikoak baina egun horretan
ez zen horrela gertatu. Marrubiak hartzen ari zenean,
izugarrizko ikara hartu zuen. Marrubi baten gainean inurri polit
eta txiki bat zegoen; jatorra zela zirudien, bere ilea more
antzekoa zen, bere begietan islatu ahal zinen eta hego txiki eta
polit batzuk zituen. Dragoiak pentsatu zuen marrubia hartzen
bazuen, bere etxea apurtuko zuela eta zegoen lekuan utzi zuen.
Bat-batean, urrundu zenean, ahapeka entzun zion zerbaiti esaten
“dragoia etorri, etorri mesedez” bezalakoa. Berriro marrubira
hurbildu zen eta han ikusi zuen deitzen zegoena inurria zela.
Pentsatzeko denborarik gabe, dragoia inurriari galdetu zion ea
berarekin jolastu nahi zuen eta “bai” bat entzuterakoan dragoia,
poz-pozez, saltoka jarri zen.
Bi ordu jolasten egon ziren eta dragoia pentsatu zuen azkenez
lagun bat lortu zuela eta horrek hobeto sentitzea lortu zuen;
Ipuin Bilduma
DBH 1B
29
gainera, inurria ez zuen gezurrik esaten. Oso ondo jolasten
zeuden beraien artean baina bat-batean dragoiak inurria
begibistatik galdu zuen eta ez zuen lortu ikustea, baina ideia oso
on bat eduki zuen: bere herriko denda batera joatea eta han lupa
bat erostea inurria aurkitzeko. Eta horrelaxe egin zuen. Lupa
hartu zuenean, inurria ikustea lortu zuen, ahabi baten ondoan
zegoen eta berriro elkartu zirenean jolasten jarraitu zuten
pozik.
Hurrengo egunean ondo ezagutzen zuten elkar eta beraien
artean oso ondo moldatzen ziren. Egun guztietan elkarrekin
jolastera ateratzen ziren baina egun batean arazo bat egon zen.
Biak jolasten zeuden begiak itxita eduki behar zuten jolas
batean eta bat-batean, konturatu gabe dragoiak inurria zapaldu
zuen.
Inurriak ez zuen arnasa hartzen ezta mugitzen eta dragoiak ez
zekien zer egin. Zapaltzeagatik hain txarto sentitu zenez, bere
etxera korrika batean joan zen eta han begiratu zuen non zeuden
mediku hoberenak. Aurkitzerakoan harrituta gelditu zen, Suitzan
zeuden, baina ez zuen beste biderik eta bi txartel erosi zituen
hegazkin bat hartzeko.
Bihotz Gaztea Ikastola
2009-2010
30
Hurrengo eguneko goizean atera ziren eta arratsaldean heldu.
Bidea oso luzea izan zen baina arrazoi on baterako izango zen.
Medikuak operazioa egiten zeuden bitartean, dragoiak kanpoan
itxaron zuen eta oso luzeak egin ziren, ezin zuen gehiago jasan,
jakin nahi zuen zer gertatu zitzaion inurriari, zergatik ez zen
mugitzen ezta hitz egiten. Baina galdera horiek guztiak hamar
minutu beranduago erantzun ziren. Inurria atera zen bizirik
baina hanka bat galdu zuen. Medikuak ezan zuen ezin zirela
berriro ikusi berriro gertatu ahal zelako baina inurriak esan zuen
ez zela inporta, bere lagun hoberenarekin egotea gustatzen
zitzaiolako eta ez zuelako nahi berarekin jolasteari uztea.
Bueltako bidaia egin zuten eta bi orduren buruan heldu ziren.
Bakoitzak bere maleta desegin
ondoren basoan elkartu ziren
jolasteko, beti bezala. Biak basora
heltzerakoan dragoiak inurriari
berarekin ezkontzeko eskatu zion eta
inurriak oso pozik baietz erantzun zuen. Ezkontza hurrengo
astean izan zen eta elkar hainbeste maite zutenez, umeak
edukitzea erabaki zuten baina lan handia zenez, ezetz erabaki
zuten.
Ipuin Bilduma
DBH 1B
31
Bi urte ondoren, oso pozik jarraitu zuten elkarrekin baina egun
batean nahi barik berriro zapaldu zuen eta aldi horretan hil zen.
Dragoia triste eta negarrez, oso bakarrik sentitzen zen eta
hiletaren eguna heldu zenean inurriaren familia guztia zegoen.
Inurriaren ahizpa berarengana hurbildu zen eta hitz egiten hasi
ziren eta inurriaren ahizpa bere senarra arkakusoa ere hilda
zuen eta biak triste zeuden eta hainbat gauza elkarrekiko berdin
zituztenez oso lagun onak egin ziren.
Hurrengo urtean ezkondu ziren eta 18 ume eduki zituzten. Oso
pozik bizi ziren betirako.
Bihotz Gaztea Ikastola
2009-2010
32
Mikelentzat.
Ipuina gustatzea espero dut.
Michael
Ameriketako hiri handi batean bizi zen protagonista. Herria
handia zenez, bere etxea ere bai.
Michael munduko pertsonarik
zatarrena zen, beste pertsonei
ihes egiten zien zonbiak lirateke
bezala, horregatik bere
etxetxoan gelditzen zen aste
osoan pizzak jaten eta
ordenagailuan jolasten.
Horregatik zen hain potoloa, bola handi bat zirudien eta gainera
itsus itsusia zenez, denek iraintzen zioten.
Ipuin Bilduma
DBH 1B
33
Egun normala zen. Michael bere etxean lasai-lasai eta bat-
batean atearen soinuak etxeko isiltasuna apurtu zuen, Michael ea
zer zen ikustera joan zen. Han egurrezko kaxa ertain bat zegoen
pegatina beltz batzuekin Michael izena ipinita. Michaelek kaxa
ireki eta… BUM! eztanda egin zuen kaxak; mutilak konortea galdu
eta lurrean etzanda geratu zen ordu pare batez. Esnatu egin
zenean, beste pertsona bat zirudien, sendoa, ederra,
Supermanekin konparatu ahal genezake!
Orduan indar arraro bat nabaritu zuen bere gorputzean; hain
arraroa zen indarra ezen ezin dudan ezta deskribatu ere egin.
Kalera joan zen aire pixka bat hartzera eta dena suntsituta
aurkitu zuen; ez zegoen ezta etxe bat ere, bakarrik bera eta
bere etxea. Ibiltzen hasi zen eta orduak eta orduak ibili eta
gero, harresi handi bat ikusi zuen dorre bat inguratzen. Michael
horra hurbildu egin zen eta pertsona batekin topatu egin zen:
tipo sendoa eta serioa zen, Gomez agentea deitzen omen zen.
Protagonistak ea zer gertatu zen galdetu zuen eta horrela
erantzun zuen besteak:
Bihotz Gaztea Ikastola
2009-2010
34
Ez al dakizu zer gertatu den? Orain duela bost urte bonba
handi batek eztanda egin zuen hemendik hurbil, zortea izan
duzu gu aurkitzean. Sartu gure etxera!
Momentu horretan denboran aurrera egin zuela konturatu egin
zen Michael, baina nola?
Michael ez zion bere buruari bueltarik eman eta aurrera jarraitu
zuen dorrera iritsi arte. Dorrea handi handia zen, 50 solairu
zeuden gutxi gora behera, eta Michaelek berriro min handia
nabaritu zuen bere
buruan eta gorputz
osoan, begiak itxi
eta, dena desagertu
egin zen berriro ere,
zaldien taupadak
entzuten ziren
urrunean eta Michael hara abiatu egin zen.
Herrixka bat zirudien hori, Erdi Aroko herrixka bat gainera,
herrizko harresi handi batez inguratuta eta bi gizon atea
zaintzen. Michael herriaren erdira abiatu zen, han ikurrin handia
Ipuin Bilduma
DBH 1B
35
zegoen dragoi baten irudiarekin. Gure protagonistak herrixkaren
erdi erdian oihuka egin zuen:
Hemengo gizon eta andreei esaten diet: ni etorkizunetik
nator eta Michael dut izena. Mesedez lagundu nire
denborara bidaltzen!
Jajajajaja! Nik ere badakit mozorrotzen, kartzelara
eraman! -esan zuen hango buruzagiak.
Kartzelan gizon zahar batek laguntza eskaini zion gauza baten
truke. Baina Michael bere izaera zakarrarekin ezetz esan zion
eta han gelditu zen betirako.
Bihotz Gaztea Ikastola
2009-2010
36
Naroa eta Arraterentzat.
Nire ipuina gustatzea espero dut. Bihotz-bihotzez.
Ikastolako munstroak
Gustavok ez du lagunik oso itsusia delako. Gainera begi
beltzak, ikatza bezalakoak eta handiak ditu. Ile horixka
eta motza du baina ukitzerakoan ziztatu egiten zaitu.
Sudurra hain txikia denez ia ez zaio ikusten eta arnas
egiterakoan soinu arraro bat ateratzen zaio, ahoa handia
eta hortz zorrotzak ditu marrazoak bezala. Jirafa
bezalako lepoa dauka eta ezin du bere buruaren pisua
jasan eta okertuta joan behar du eskuekin hartzeko.
Bere gorputza lodia eta laranja da baina bere eskuak
ordea, txikiak, atzamarrak teniseko pilota itxurakoak.
Bere oinak gizakiak bezalakoak ditu. Anaia bat dauka
Ipuin Bilduma
DBH 1B
37
baina ez dira oso ondo moldatzen, gorrotatzen diote
elkarri. Baina bihotz oso ona du.
Ikastolan munstroak deitzen diote. Horregatik beste
ikastolara batera eraman nahi ditu bere amak. Aitak beti
dago lagunekin kalean eta ez daki umeen egoera
ikastolan. Pentsatzen du normalak direla nahiz eta beti
esan itsusiak direla eta ez dakiela noren umeak diren.
Gelakideak ez ziren bere lagunak eta erasokorrak ziren.
Egun batean gelakide batek liburu oso astun bat hartu
zuen, burura bota eta hil egin zuen. Esnatu zenean
konturatu zen mamu bat zela eta gelakideez mendekatu
ahal zela. Ausartak ematen zutenak oso beldurtiak ziren
Gustavoren bromekin. Bere anaiarekin ere lortu zuen ez
sartzea. Andereñoa klasetik irteten zenean Gustavok
aprobetxatzen zuen aulkiak eta mahaiak mugitzeko eta
horrela klase-kideak beldurtu.
Bihotz Gaztea Ikastola
2009-2010
38
Egun batean idatzi zuen arbelean:
Nire anaiarekin berriro
sartzen bazarete... zuetaz
mendekatuko naiz!
Gustavori esker ez ziren berriro sartu bere anaiarekin.
Baina bat-batean bere amari entzun dio esaten:
Gustavo gosaltzera!!
Guztia amets gaizto bat izan zen. Momentu horretan
konturatu zen ausartagoa izan behar zuela eta ez utzi
inori beraz eta bere anaiaz barre egitea. Klasera
heltzerakoan aurrez jarri zen klase-kideekin eta
momentu horretatik ez ziren berarekin berriro sartu eta
gainera lagun asko aurkitu zituen eta alaiago bizi dira.
Ipuin Bilduma
DBH 1B
39
Ander, zuretzat eginda dago.
Gustatzea espero dut.
Arratoien gosea
Baziren behin bi arratoi; kalean bizi
zirenean esnearen kolorea zuten.
Batzuek txikleak zirela uste zuten
baina odola baino gorriago ziren
begiak ikustean, azkar ulertzen
zuten zergatik mugitzen ziren.
Etxe handi batean bizi ziren;
Guggenheim zirudien bere tamaina
eta kolorearen ondorioz. Etxean bikote bat eta ume bat bizi
ziren: umeak botatzen zituen janaria puskak beren egun osoko
janaria zen. Beren zulora eramaten zituzten; bi sagarren
Bihotz Gaztea Ikastola
2009-2010
40
tamainakoa zen baina etxea hain handia zenez jabeek ez zituzten
ikusi. Han lasai bizi ziren uda heldu arte.
Uda hori azken urteetan egondako uda beroenetakoa zen eta
etxearen jabeek bere umea kolonietara bidali zuten; ondorioz,
arratoien janaria amaitu zen. Zer egin ahal zuten orain? Egun
batean aurkitu zuten erantzuna, sukaldera joango ziren, baina
arazo bat zegoen, oilo itxurako katu bat bizi zen etxean ondorioz
siesta orduan joan ziren.
Arratsaldean astiro-astiro
sukaldera hurbildu ziren
inor konturatu gabe, katua
lo zegoenean, eta
azkenean bere begien
aurrean azaldu zen sukaldea oso garestia zirudien izugarri handia
zelako. Arratoiek galduko zirela pentsatzen zuten. Kontuan
izanda zortea izan zela katua ez esnatzea, zailena eginda zegoen.
Uda osorako janaria hartzea erabaki zuten. Baina ze janari mota?
Askenean umeak hain gogoko ditugun 3D, Fantasmitak Rufles…
bakoitzak poltsa bana hartu eta zulora joateko asmoz bueltatu
ziren biak janaria lortzearen ondoriozko pozez zoratzen baina
bat-batean etxeko andrea azaldu zen.
Ipuin Bilduma
DBH 1B
41
Emakume zahar bat zen, ipuinetako
sorginak bezalakoa gainera. Beraientzat
hain ezaguna zen ile zuria erortzen
zitzaion txirikorda batean, egunkaria esku
tartean zuela arratoien kontra eraso hasi
zen; biak korrika zulorantz abiatu ziren
baina bidean etxeko andreak bere
atzaparren artean arratoi bat hartu zuen. Libre zegoen arratoia
zulora ondo heldu zen. Paketea utzi eta paretaren kontra jesarri
zen, baina barruan bere laguna uzteaz damu zen eta sentimendu
hori minutu bat gehiagoz jasan ezin zuenez, lortu ahal izan zuen
ausardi osoz sukalderantz korrika bizian abiatu zen.
Bere buruan zuen gauza bakarra bere laguna zulora bueltan
ekartzea zen eta lortzen ez bazuen bera ere ez zen bueltatuko,
baina, bere sorpresarako, sukaldera heldu zenean etxeko andrea
ordurako joana zen. Bere laguna, ordea, kaiola batean zegoen.
Berarengana hurbildu zen eta keinuak eginez giltza non zegoen
galdetu zion momentuan, beste arratoia bere buruaz kaxa beltz
bat seinalatu zuen; bi aldiz pentsatu gabe libre zegoen arratoiak
kaxan sartu eta metal gorri batez egindako giltza arraro bat
Bihotz Gaztea Ikastola
2009-2010
42
atera zuen. Bere esku txikiez hartuz, bere laguna zegoen kaiola
ireki egin zuen.
Libre ikustean, harrapatutako arratoia pozaren pozez saltoka
hasi zen; bere laguna eta bera sukaldetik azkar atera ziren baina
segundo pare batean beraiek konturatu baino lehenago, katu zuri
bat beraiek eta zuloaren artean agertu zen.
Denbora gehiegi pasa zenez, lo egiteko ordua amaitu zitzaion ba!
Bi arratoiak sukaldera bueltatu ziren katua atzean zeramatela,
eta sukaldeko tresnak ikusi bezain laster arratoi bati ideia bat
bururatu zitzaion. Presarekin bere lagunari ezer asaldu gabe,
armairu batean sartu ziren. Katuak ikustean, armairura korrika
joan zen baina sartu zenean ez zegon ezer barruan. Bat-batean
gorantz begiratzea bururatu zitzaion: hor zulo txiki bat aurkitu
zuen, armairutik aterako zen baina ikusi eta ez ikusi batean atea
itxi zen. Kanpoan bi arratoiak pozik kaiolan erabilitako kandadua
hartu armairuan jarri eta giltza arraroz itxi zuten; ondorioz,
katua preso utzi zuten, bi aldiz pentsatu gabe pare bat poltsa
hartu eta zulora bueltatu izan ziren biak. Egun hartan gauza asko
bizi izan zituzten baina azkenean behar zuten gauza bakarra
eskuratu zuten: janaria.
Ipuin Bilduma
DBH 1B
43
Nahiz eta ipuina beldurrezkoa ez iruditu, arratoiek oso txarto
pasatu zuten.
Bihotz Gaztea Ikastola
2009-2010
44
Rafa eta Jon Ander, ipuina zugan pentsatuz sortu dut.
Espero dut gustatzea.
Etxe misteriotsua
Santurtzin badira bi
lagun, Rafa eta Jon
Ander izenekoak, oso
gazteak, altuak,
xarmagarriak, jatorrak
eta nahiko kirolari
trebeak direnak.
Hainbatetan bidaia laburrak egiten dituzte eta martxoa helduta,
erabakitzen dute Aste Santuan mendi batera joatea. Hasieran ez
dakite nora joan; beraz, Euskal Herriko mapa bat hartzen dute
eta Gorbeia hautatzen dute.
Ipuin Bilduma
DBH 1B
45
Eguna helduta, mendira doaz eta etxe bat ikusten dute. Nahiko
misteriotsua iruditzen zaienez, bi lagunak etxera sartzen dira.
Dena ilun zegoen; orduan, Jon Anderrek txiskeroa hartu eta sua
egiten du; orduantxe, ikusten dute dena eta konturatzen dira:
guztia apurtuta dagoela. Beraiei ez zaie inporta eta aurrera
jarraitzen dute. Etxean, eskailera batzuk aurkitzen dituzte eta
igotzen hasten dira bigarren solairura heltzeko. Bi lagunek
soinuak entzuten dituzte baina ez dute inor ikusten.
Bat-batean, zonbiak ateratzen dira beraien aurrean dagoen
atetik. Bi lagunak sakabanatzen dira zonbiengandik ihes egiteko
eta aldi berean zerbait hartzeko zonbiak hiltzeko. Munstro
guztiak hil ondoren, Rafa eta Jon Ander elkartzen dira berriro
ere.
Arriskutik irten ondoren, kalera ateratzen dira; baina, hobeto
pentsatzen dute eta iluntzear dagoenez erabakitzen dute bertan
lo egiten geratzea. Ohera joaten dira eta gauerdian izpiritu bat
etortzen da eta Rafa eramaten du.
Hurrengo egunean, Jon Ander jaikitzen da eta ikusten du Rafa
ez dagoela eta kezkatzen hasten da. Logelatik korrika irteten da
Bihotz Gaztea Ikastola
2009-2010
46
bere bila eta ikusten du hormetan pintada batzuk daudela.
Mutikoa konturatzen da odolez eginikoak direla; beraz, arrastoei
jarraitzen die. Marka hauek jarraitzen ditu baina ez du inon
aurkitzen bere laguna, Rafa. Denbora luze pasa ondoren, bilatzen
ibili ostean, gutun bat ikusten du eta irakurriz konturatzen da
bere laguna etxeko atzealdean dagoela eta korrika joaten da.
Bertara ailegatu eta Rafa topatzen du aulki batean loturik.
Espirituengandik askatzeko, Jon Anderrek, pozoi bat egiten du
espirituak edan dezan. Borroka luze baten ondoren, espirituak
pozoia edaten du eta hiltzen da.
Azkenean, Jon Anderrek ikusten du espiritua hilda dagoela eta
Rafa salbatzera joaten da. Biak libratu ondoren, beraien
etxeetara joaten dira.
Ipuin Bilduma
DBH 1B
47
Alexandra, ipuin hau zugan pentsatuz egin dut.
Gustatzea espero dut.
Amets bati jarraituz
Frantziako herri txiki
batean Alexandra izeneko
neska bat bizi zen.
Alexandra ile marroia eta
begi oso distiratsuzko 13
urteko neskatoa da. Bera
eta bere lagunak beti
joaten ziren kanpaldian eta
Alexandrak hainbat istorio
kontatzen zituen bere
lagunak barre algaraka lehertzeko. Oso lagun ona zen, zerbait
Bihotz Gaztea Ikastola
2009-2010
48
behar izanez gero, hor zegoen laguntzeko prest. Bere ametsa
zen Los Angeleseko “ THE FOOTPRINT ACADEMY OF
DETEKTIVES” The TFAOD-ra joatea baina bere gurasoek ez
zioten uzten detektibe izaten esaten zutelako hori hitzontziena
zela. Baina Alexandrak ez zuen pentsatzen hori, berarentzako
amets zoragarri bat beteta izango zen. Hainbat eta hainbat
liskar eduki zituen bere gurasoekin.
Baina gau batean Alexandrak pentsatu zuen: ”nire ametsa da eta
beteta ikusi nahi dut”. Orduan maletak egin eta Los Angeleseko
bidaiara abiatu zen. Hurrengo eguna oso eguzkitsua ageri zen,
eta gurasoek hondartzara joateko plana zuten. Baina 23:00ak
ziren eta oraindik ez zuten berririk izan Alexandrari buruz. Ama
Alexandraren logelara heldu zenean, Alexandra ez zegoen eta
oihu izugarria bota zuen:
AAAAAAAA!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
Zer gertatzen zaizu maitea? -galdetu zion Alexandraren
aitak.
Alexandra ez dago!!!!! Joan egin da!! Nire ustez Los
Angeleseko akademia txatxu eta zikin horretara ekin du
bidaia.
Agian oso gogorrak izan gara Alexandrarekin.
Ipuin Bilduma
DBH 1B
49
Bai, agian arrazoia duzu.
Orduan maletak egin eta aireportura abiatu ziren. Han ez zeuden
bidaiatzeko sarrerarik eta orduan pentsatzen zuten dena
amaituko zela. Baina… ez!! Amamak ideia bat izan zuen, ideia
txoro bat baina idei bat: “Zergatik ez dugu lapurtzen hegazkin
txiki bat?” Nire semea pilotua da eta gainera ez daukagu beste
aukerarik.
Orduan aita heldu zen eta esan
zioten: ”Zu pilotu zarenez, lapur
dezagun hegazkin bat eta zuk
pilotatuz helduko gara Los
Angelesera”. Berak baietz esanez,
hegazkina lapurtzen saiatu zen eta
hirugarrenean lortu egin zuen. Hegazkina hartu bezain laster Los
Angelesera abiatu eta 19 ordu eta erditan iritsi ziren.
Ailegatu bezain laster Alexandra bilatzen hasi eta kasualitatez
bera 20 minutu lehenago iritsi zen, gauza batzuk erosi nahi
zituen eta.
Bihotz Gaztea Ikastola
2009-2010
50
Alexandra ikusi zutenean korrika joan ziren beraren bila eta
berak ikusi zituenean korrikan hasi zen ez ikusteko asmotan.
Azkenean harrapatu zuten eta esan zioten:
Zergatik irten zara etxetik?
Ez nauzuelako ulertzen. Oso berekoiak zarete; ez duzue
ulertzen nire ametsik handiena TFAOD akademiara joatea
dela. Detektibea izan nahi dut. Zuek ez duzue inoiz izan
ametsik ala? Ez dakizue zer suposatzen duen niretzat
honek.
Eta orduan zergatik ez diguzu horrela azaldu? -galdetu zion
amak.
Saiatu nintzen baina edo zu telefonoz hitz egiten zeuden
edo aita lanarekin zebilen. Gainera zuen denbora librean
azaldu nizuen baina behin eta berriz
ez,ez,ez,ez,ez,ez,ez,ez… esaten zenidaten -azaldu zuen
Alexandrak.
Barka iezaguzu -esan zuten aitak eta amak batera.
Bai baina utzi joaten TFAOD-ra mesedez.
Bale baina kurtso hau amaitu behar duzu.
Ederto iruditzen zait. Eskerrik asko ama, eskerrik asko
aita!!!!
Ipuin Bilduma
DBH 1B
51
Eta denok bizi izan ziren oso ondo. Alexandra TFAOD-ra joan
zen eta kasu asko-asko argitu zituen.
Ipuin honen ikasbidea zure ametsei edota zure helburuei
jarraitzea da, oso urrun badaude ere. Baina ez egin Alexandra
bezala etxetik joan.
Bihotz Gaztea Ikastola
2009-2010
52
Zuretzat, Uxue, bihotz-bihotzez.
Espero dut gustukoa izatea. Musu handi bat.
Pixka bat es mutxo
Bazen behin Bizkaiko herri txiki batean bizi ginen neska talde
bat: Carla taldeko neskarik gozoena, beti brometan zebilen;
Aitziber, berriz, oso ikasle ona beti ikasten; gero Alazne zegoen,
beti mutilen atzetik zebilen korrika alde batera eta bestera eta
azkenik ni taldeko neskarik zoroena eta hori ez nuen nik esaten,
beste pertsona batzuek esaten zuten. Laurak oso lagun handiak
ginen, desberdinak izan arren.
Egun batean parkera joan ginen. Orduan mutil batzuekin topatu
ginen. Carlak bat zuen gustuko baina beraiek gutaz pasatzen
Ipuin Bilduma
DBH 1B
53
zuten. Egunak joan eta egunak etorri, mutilak edo ez zeuden edo
gutaz pasatzen segitzen zuten berdin zuten guk zer egiten
genuen beraiek guri kasua egiteko. Carlari mesedea egin nahi
genion baina ez zegoen modurik lortzeko. Ideiarik gabe geratu
ginen eta azkenean saiatzeari utzi genion baina konturatu egin
ginen gure bizitza zegoela beraien atzetik. Azkenean lortu egin
genuen beraietaz paso egitea. Ez zen hain dibertigarria baina
gure bizitzarekin segitu behar genuela oso argi geneukan.
Egunak joan eta egunak etorri, eta mutilekin berriro aurkitzen
hasi ginen baina beraietaz paso egiten genuen. Orduan konturatu
egin ginen gauza batez: orain haiek ziren gure atzetik
zebiltzanak eta nola jakin genuen hori? Ba oso errez: joaten
ginen leku guztietara gure atzetik joaten ziren, eta gutaz hitz
egiten entzuten genien atzetik zetozenean.
Horrela pasatu ziren egunak, baina egun batean parkean
geundelarik “zer nahiago duzu” deituriko jolas batean hasi ginen.
Haiek guk esaten genuena entzuten hasi ziren eta haiek ere
horretan jokatzen hasi ziren, baina ez haien galderekin, baizik
guk esaten genituen gauzekin. Gau hartan oso ondo pasatu genuen
Bihotz Gaztea Ikastola
2009-2010
54
beraiekin. Guk haiekin ez genuela ezer gehiago egingo uste
genuen baina hor hasi zen gauza.
Ondorengo egunean haiek pilota bat ekarri zuten eta haiek
jolasten zeudelarik, gu haiekin hasi ginen jolasten. Oso ondo
pasatu genuen; barre handiak egin genituen eta haiekin
tontoarena egin genuen denbora osoan.
6-7 hilabete igaro ziren horrela eta gero eta gehiago egoten
ginen elkarrekin. Eta gainera Karmengo jaiak heltzeko zeuden.
Orduan beraiek parkera iritsi ziren eta berriro elkarrekin
jolasten egon ginen. Etxera joateko ordua
iritsi zenean gurekin hitz egin nahi zutela
esan ziguten. Eta ea haiekin egin nahi
genuen koadrila Karmengo jaietan. Guk
baietz esan genien; hortik aurrera, gure
koadrila bilakatu ziren. Lehen baino hobeto
pasatzen hasi ginen eta Carla bera nahi
zuenarekin ateratzen hasi zen. Ez bakarrik Carla, guztiak aurkitu
genuen mutil lagun bana koadrila horretan. Beti irabazten
genituen koadrila hoberenaren saria, oso koadrila zoroa zelako. A
eta ahaztu egin zait: gure taldeari Pixka bat ez mutxo deitu
genion. Momentu oso onak bizi genituen baina borroken garaia
Ipuin Bilduma
DBH 1B
55
iritsi zenean arazoak izan genituen. Hala ere gure artean zegoen
maitasunak ez zuen koadrila apurtzen utzi.
Bihotz Gaztea Ikastola
2009-2010
56
Nerea, espero dut ipuina gustatzea
eta zure bizitza abentura bat bezalakoa izatea.
Geronimia Wilton
Dena zegoen lasai, baina bat-batean, ohiu bat entzun zen,
Pixtaxena zen, Geronimiaren ahizparena:
- Laguntza, laguntza! Min izugarria daukat hankan!
Niustia herriaren biztanleria guztia hurbildu zen berarengana
eta jendearen barrualdean zegoen sartuta Geronimia, bera ez
Ipuin Bilduma
DBH 1B
57
zekien nor zegoen oihuka. Pixka bat sartu zen eta bere ahizpa
zela ikusi zuenean asko kezkatu egin zen:
Pixtax, zer gertatzen zaizu? Nola jausi zara?
Barkatu, ezagutzen duzu? -galdetu zuen medikuak.
Bai, nire ahizpa da, ondo jarriko da?
Egon lasai, gurekin etorri beharko duzu, odol asko galtzen
ari da eta zure laguntza behar du.
Ados.
Igo zaitez ambulantziara, ospitalera goaz.
Jadanik ospitalean, Geronimia oso txarto zegoen eta guztia
amaitzea nahi zuen. Geromia ile beltzarana zuen, eta bere begiak
itsasoaren ura baino argiagoak ziren. Herri osoak ezagutzen zuen
oso alaia zelako; jendea berarekin asko fidatzen zen; herriko
jenderen sekretuak zekizkien baina inoiz ez zituen erabiltzen
beraien kontra, ezta beraiek zirikatzeko ere. Haren gorputza
marroi argia eta zuria zen. Jendea esaten zuen Geronimia ezpain
gorriak zituela loreekin asko ibiltzen zen eta.
Bihotz Gaztea Ikastola
2009-2010
58
02:30rak ziren, medikua logelatik atera eta berri onak ez zituen
familiarentzat:
Pixtax oso txarto dago. Geronimiak eman digun odola ez
dago ondo, herriko mediku hoberenarekin hitz egin dugu eta
esan digu hil egingo dela ez badugu...
Nola hilko dela, eduki duen istripua ez da izan
hainbesterako, eta zuek botikaren bat edukiko duzue nire
Pixtax sendatzeko –esan zuen amak ohiuka.
Andrea, badakit nola sentitzen zaren, baina “zure” Pixtax
eduki duen istripua sabelean eman dio eta kolpea oso
gogorra izan da.
Eta ze medikamendu behar du nire ahizpak?- galdetu zion
Geronimiak medikuari.
Iwo harria.
Eta non aurkitu ahal dugu harri hori?
Ez daukate leku finkorik baina bai esaten dute espero ez
duzunean berarekin aurkitzen zarela.
Geronimia ideia horri buruan, herriko plazara hurbildu zen eta
Niustis herriari azaldu zion bere egoera, agurtu eta Likualy bere
beltxarga hartu eta bidaiari ekin zion.
Ipuin Bilduma
DBH 1B
59
Bidaian, hodei gorri batzuk ikusi zituen, bere iritziz oso
arraroak, baina ez zuten bere bidea oztopatuko. Beraien gainean
zeudenean, euria hasi zuen, baina ez euri normal bat... euri
azidoa! Konturatu gabe Likualyri, hankan, tanta bat jausi zitzaion
eta lurrera jausi ziren.
Geronimia konturatu zen nola, denbora osoan zegoen pentsatzen
Iwo harriaz, baina ez zen momentua hori pentsatzeko eta bere
beltxarga sendatzera joan zen. Osatu eta gero harriaren
argazkia atera, ondo ikusi, argazkia kendu eta... hor zeukan
harria!
Ezin zuen sinetsi ikusten ari zena, pentsatzen hasi zen nola
30minutu horietan bere beltxarga sendatzen zegoenez ez zela
konturatu eta berarekin ahaztu egin zen. Pixka bat eskalatu eta
honek lortu zuen jaitsi eta berehala bueltako bidaia egin zuten.
Hiru egun geroxeago herrira heldu ziren, ospitalean sartu korrika
eta jende asko ikusi zuen bere anaiaren inguruan. Berak uste
zuen hilda zegoela baina haien amak Geronimia ikusi eta
alaitasunez muxu asko eman zion. Medikuak harria hartu, berak
Bihotz Gaztea Ikastola
2009-2010
60
lan egin zuen eta Pixtaxeri eman eta minutu batzuk geroxeago
sendatu egin zen.
Ospatzeko izugarri festa handia egin zuten herriko plazan; noski
Geromiarentzako opariak egin zituzten eta herri guztia oso pozik
zegoen baina batez ere Geronimia.
Ipuin Bilduma
DBH 1B
61
Ekainentzat.
Zure iritzia ona izatea espero dut.
Auzoko hiltzailea
BBaazzeenn bbeehhiinn EEkkaaiinn iizzeenneekkoo mmuuttiikkoo bbaatt..
88 uurrttee zziittuueenn eettaa bbeelldduurrrreezzkkoo lliibbuurruuaakk
gguussttuukkoo zziittuueenn hhoorriieettaakkoo bbaatt zzeenn.. IIllee
mmaarrrrooiiaa eettaa mmoottzzaa zzuueenn eettaa aaddiinneerraakkoo
ttxxiikkiiaa zzeenn,, bbaaiinnaa oossoo bbiizzkkoorrrraa eettaa bbuurruu
aarriinnaa.. EEkkaaiinneekk gguussttuukkoo zziittuueenn aarrmmaakk eettaa
bbeerree aaiittaa eehhiizzttaarriiaa zzeenneezz eettaa eesskkooppeettaa
bbaatt zzuueenneezz,, bbeerraarreekkiinn pprraakkttiikkaattzzeenn
zzuueenn.. BBaaiinnaa bbeerraakk eezz zzeekkiieenn gguussttuukkoo
Bihotz Gaztea Ikastola
2009-2010
62
zziittuueenn lliibbuurruueettaakkoo aabbeennttuurraa aannttzzeekkoo bbaatt bbiizzii eeggiinnggoo zzuueellaa..
EEgguunn bbaatteeaann bbeerree aauuzzoottiikk ppaasseeaattzzeenn zzeeggooeenn bbiittaarrtteeaann,, EEkkaaiinneekk
eegguunneerroo iikkuusstteenn eezz ddeennaa iikkuussii zzuueenn:: hhiillttzzaaiillee bbaatt eettaa bbeerree bbiikkttiimmaa
lluurrrreeaann bboottaattaa eettaa ooddoolleezz bbeetteettaa aauurrkkiittuu zzuueenn..
DDeennbboorraa ggeehhiieeggiizz bbeeggiirraattzzeenn ggeerraattuu zzeenneezz,, hhiillttzzaaiilleeaakk EEkkaaiinn iikkuussii
bbeezzaaiinn llaasstteerr,, bbeerree aattzzeettiikk jjooaann zzeenn kkoorrrriikkaa.. EEkkaaiinneekk hhoorrii
iikkuusstteeaann kkaalleettiikk kkoorrrriikkaa hhaassii zzeenn hhiillttzzaaiilleeaa ggaaiinneettiikk kkeenndduu nnaahhiiaann..
OOrrdduuaann bbeerree eettxxeeaa iikkuussii zzuueenn eettaa llaasstteerrkkaa bbeerree oohhee aazzppiiaann ssaarrttuu
zzeenn..
HHiillttzzaaiilleeaakk EEkkaaiinn aauurrkkiittuu nnaahhiiaann eettxxeezz eettxxee ggaallddeezzkkaa jjooaann zzeenn..
BBiittaarrtteeaann EEkkaaiinneekk zzeerr eeggiinn eezz zzeekkiieenn eettaa ttrraannppaa bbaatt eeggiitteeaa
bbuurruurraattuu zziittzzaaiioonn..
DDeessppeennttssaarraa jjooaann zzeenn eeaa zzeerr zzuueenn iikkuusstteerraa,, ppoozzaa hhaannddiiaa hhaarrttuu
zzuueenn aaiittaarreenn eesskkooppeettaa iikkuusstteeaann,, bbaaiinnoo aarraazzoo bbaatt zzeeuukkaann:: bbeerree
aaiittaakk zzuuhhuurr jjookkaattuuzz kkaarrttuuttxxooaakk eezzkkuuttaattuu zziittuueellaa eettaa EEkkaaiinneekk eezz
zzeekkiieellaa nnoonn zzeeuuddeenn.. HHoorrrreexxeeggaattiikk eettxxee oossoottiikk bbiillaattzzeenn eeggoonn zzeenn
eettaa aazzkkeenneeaann aarrmmaaiirruu bbaatteeaann aauurrkkiittuu eeggiinn zziittuueenn..
Ipuin Bilduma
DBH 1B
63
BBiittaarrtteeaann hhiillttzzaaiilleeaakk mmuuttiikkooaarreenn hheellbbiiddeeaa aauurrkkiittuu zzuueenn,, eettaa hhaarraa
jjooaann zzeenn zziizzttuu bbiizziiaann..
NNoollaa ssaarrttzzeeaa iizzaann zzeenn zzaaiilleennaa hhiillttzzaaiilleeaarreennttzzaatt.. AAtteeaa bbeessttee
nnoorrbbaaiitteekk iirreekkii aarrttee iittxxaarroonn bbeehhaarr iizzaann zzuueenn,, bbaaiinnaa hhoorrii eezz zzeenn
eerraabbaatt kkoommeenniiggaarrrriiaa ggiizzoonn ttxxaarr hhoorrrreennttzzaatt,, bbeessttee lleekkuukkoo bbaatt
eeggoonnggoo bbaaiittzzeenn;; hhoorrrreeggaattiikk,, bbeessttee ggaauuzzaa bbaatt ppeennttssaattzzeenn ggeellddiittuu
zzeenn..
EEkkaaiinneennttzzaatt,, zzoorriittxxaarrrreezz,, bbeerree
aammaarrii lleeiihhoo bbaatt iixxtteeaa aahhaazzttuu
zziittzzaaiioonn,, eettaa hhoorrrreettaazz
kkoonnttuurraattuu eezz zzeenneezz,, bbeerree
aattzzeettiikk zzeettoorrrreenn ppeerrttssoonnaakk
hhoorrttiikk ssaarrttzzeeaa lloorrttuu eeggiinn zzuueenn,,
EEkkaaiinnii ttrraannppaa bbuukkaattzzeekkoo ddeennbboorraarriikk ggaabbee uuzztteenn..
MMuuttiikkooaakk hhiillttzzaaiilleeaa bbeerree eettxxee bbaarrrruuaann iikkuusstteeaann eesskkooppeettaarreenn bbiillaa
jjooaann zzeenn aarriinn--aarriinn ggaaiizzttooaa oorrppoozz oorrppoo zzuueellaarriikk,, eesskkeerrrraakk aatteeaa
iixxtteekkoo ddeennbboorraa iizzaann zzuueellaa..
Bihotz Gaztea Ikastola
2009-2010
64
HHiillttzzaaiilleeaakk ggooggoorr bbuullttzzaattzzeenn zzuueenn eegguurrrreezzkkoo aattee sseennddooaa bbaaiinnaa
EEkkaaiinneekk,,eesskkooppeettaa eesskkuuaann zzuueellaarriikk,, ttiirrookkaa hhaassii eeggiinn zzeenn eettaa oorrdduuaann
aattee aattzzeeaann ooiihhuu bbaatt eennttzzuunn zzeenn,, ppeerrttssoonnaa hhaarrrrooppuuttzzaa hhiillttzzeeaa
lloorrttuu eeggiinn zzuueenn..
MMoommeennttuu hhoorrrreettaann bbeerree gguurraassooaakk eettxxeeaann ssaarrttuu zziirreenn eettaa ggoorrppuuaa
lluurrrreeaann bboottaattaa iikkuussii zzuutteenn.. OOnnddoorreenn EEkkaaiinneennggaannaa hhuurrbbiilldduu zziirreenn
eettaa EEkkaaiinneekk ggeerrttaattuu zzeenn gguuzzttiiaa kkoonnttaattuu eettaa ggeerroo bbeessaarrkkaaddaa hhaannddii
bbaatt eemmaann zziiootteenn.. GGuurraassooaakk oossoo ppoozziikk zzeeuuddeenn mmuuttiikkooaa oonnddoo
zzeeggooeellaakkoo.. BBaaiinnaa eessaann zziiootteenn hhoobbee ddeeiittuu iizzaann bbaalluu..
Ipuin Bilduma
DBH 1B
65
Ipuin hau zuretzat egin dut, Eneko.
Bihotz-bihotzez.
Etxe misteriotsua
Orain dela bi urte, Ameriketako herri batean bi ume zeuden. Bat
Patxi deituriko ume jator bat zen, 12 urte zeuzkan bere lagunek
esaten zuten pixka bat arraroa zela baina Patxik ez zekien. Ez
zen oso altua, futbola izugarri gustatzen zitzaion beti jolasten
zutenean kalean, patioan, bere taldean jolasten zuenean beti
hoberena zen baina ez zen harroa. Ikastolan, hortaz, ez zihoan
oso ondo baina ebaluazioak aprobatzen zituen. Bazterrak
nahastea izugarri gustatzen zitzaion; musika entzutea ere bai,
Bihotz Gaztea Ikastola
2009-2010
66
gustatzen zaion musika mota rapa da, eta raperoz janztea gogoko
zuen. Eta Pablo deituriko anaia bat zeukan.
Beste umea Jose deituriko mutil bat zen, 12 urte zeuzkan,
berari, ordea, saskibaloia gustatzen zitzaion baina txikia zen
Jose ikastolan ondo zihoan; ia beti 6,7,8 ateratzen zituen. Berari
ere bazterrak nahastea izugarri gustatzen zitzaion. Joseri
telebista ikustea ere gustatzen zitzaion. Bere janzkera normala
zen. Eta 4 anaia eta 3 arreba zeuzkan.
Egun batean, Jose eta Patxi kalean zeuden bakarrik. Bere
lagunak ezin ziren atera ikasten zeudelako. Ikusi zuten etxe bat
abandonaturik eta pixka
bat apurtuta, sartuko
ziren baina atean jartzen
zuen ezin zela pasatu.
Orduan apurtu zuten
kartela eta sartu ziren.
Han ia dena apurturik
zegoen. Une horretan ideia bat eduki zuten: hartzea altxairu
batzuk. Hartu zituzten 5-6 gauza. Orduan entzun zuten
KRRAASSSS!!!!!! Eta korrika joan ziren ea zer zen. Ikusi zuten
aurpegia gorri-gorri eta makil bat zeukan gizon bat zela eta
Ipuin Bilduma
DBH 1B
67
korrika hasi ziren. Eta gizona beraien atzetik eta gizona esaten
HILKO ZAITUZTETTT!!!!
Gizonak harrapatuko zuen Patxi baina etxe batera sartu ziren
eta gizona atean jo zuen. Jose beldurtuta zegoen eta Patxik ere
piztu zituen argiak eta etxe normal bat zen baina hautsez
beterik. Konturatu ziren ezin zirela atera. Eta egon behar zuten
bost egunez han. Seigarren egunean zeuden biak ohean botata;
bat-batean entzun zen mamu eta trol handi bat esaten hilko
zituela. Jose eta Patxi orduan korrika hasi ziren eta atera
zirenean, gizona ere bazegoen eta beraien atzetik joan zen. Zulo
bat zegoen, jauzi ziren Jose eta Patxi; gizona ere bota zen eta
hil zituen Patxi eta Jose.
Mamua haserretu zen berak nahi zuela hilketa egin eta orduan
gizona hil zuen. Trolak eta mamuak ideia bat eduki zuten: etxera
joatea eta Jose eta Patxi jatea. Jose eta Patxiren gurasoek
bilatzen ari ziren umeak eta etxe horretara heldu ziren,
sartzean mamuak eta Trola entzun zuten eta jan zituzten
gurasoek.
Bihotz Gaztea Ikastola
2009-2010
68
Irune, zugan pentsatuz egin dut.
Diberti zaitez irakurriz.
Etxe sorgindua
Baziren behin bi mutiko. Bat Mikel deitzen zen. Mikel oso altua
zen. Ile luzea zuen. Mutikoak txakur bat zeukan. Gazteak
txakurra asko maite zuen. Mikel arratsalde guztietan bere
lagunekin pasatzen zuen eta futbola asko gustatzen zitzaion.
Beste mutikoa Andoni zen. Oso mutil jatorra zen. Berari ez
zitzaion futbola gustatzen, saskibaloia baizik. Oso trebea zen. Bi
txapelketa irabazi zituen.
Ipuin Bilduma
DBH 1B
69
Egun batean bi lagunak kaletik zeuden eta etxe arraro bat ikusi
zuten. Mikelek esan zuen joateko etxe horretara. Andonik baietz
ezan zuen eta etxera joan ziren. Sartu zirenean grabagailu bat
ikusi zuten. Mikel pentsatu zuen piztea. Piztu zutenean
grabagailutik ahots batzuk entzuten ziren. Mikelek esan zuen:
Goazen hemendik
Eta atea ireki zutenean, ikusi zuten oso berandu zela; orduan
Andonik esan zuen.
Geratuko gara hemen lo egiten.
Bale.
Orduan mutikoak lo egiten zeudenean, entzun zuten nola
grabagailua bakarrik piztu zela eta mutikoak ikustera joan ziren
eta grabagailuak esaten zuen “igo eskaileretatik, igo
eskaileretatik”. Une hartan mutikoak igo ziren. Eta ate barruan
Bihotz Gaztea Ikastola
2009-2010
70
espirituak ikusi zituzten eta esku bat ate barrurantz bidali
zioten. Andoni espiritu asko ikusten zuen, orduan zorabiatu egin
zen eta Mikel ere. Altxatu zirenean ikusi zuten espiritu batzuk
esaten:
Egon lasai aspertuta gaudenez bakarrik nahi genuen zuekin
pixka bat jolastea.
Mikel eta Andoni oso lasai geratu ziren. Mutikoak ordu batzuk
geratu ziren espirituekin jolasten eta gero joan ziren. Mikel
heldu zenean etxera bere amak esan zion.
Non egon zara ?
Jolasten.
Gero Andonik heldu zenean etxera bere amak galdetu zion:
Non egon zara ?
Jolasten.
Eta hortik aurrera Mikel eta Andonik egun guztietan joaten ziren
etxe sorgindura espirituekin jolastera.
Ipuin Bilduma
DBH 1B
71
Liselot, ipuin hau nik egin dudan alaitasunez,
zuk ere pozez irakurtzea espero dut.
Amets bat, amesgaizto baten gainean
Amika bere ohean etzanda
zegoen negarrez; ama, aita
eta hirurok edukitako
eztabaidan pentsatzen; ez
zekien nola baina gaueko
eztabaidarekin ama eta aitak
zigortu eta oraindik ezer
esan gabe zeuden. Erlojua
Bihotz Gaztea Ikastola
2009-2010
72
begiratu eta gaueko 4:00ak ziren; argia amatatzea pentsatzen
zuen baina ezin zuen. Amatatzen zuen bakoitzean, nabaritzen
zuen hotzikara bat bezala; beraz, berriz ere argia pizten zuen.
Berriro oherantz abiatu eta zerbait polito saiatzen zuen
birgogoratzen: bere lehenengo pausuak, gabonak, txango bat
egitera joan zirenean mendira baina euria hasita jaitsi behar izan
zutela eta aitak jauzi eta praka guztiak lokatzez beteta eraman
zituenean … baina ez zetozkion horrelako gauza politak bere
burura. Bat-batean pixka bat pentsatu eta gogoak etorri
zitzaizkion bere gurasoak hiltzea:
Nire gurasoak hilda bazeuden … edo ez balego gurasorik
hobeto biziko ginateke oso maltzur eta oso berekoi
pentsatzen zuen behin eta berriz.
Atea nola ixten zen kolpeka entzuten zuen ohean zegoen
bitartean baina gero gelditu eta berriro “lasaitu” eta gauzetan
pentsatzen jarri zen berriro. Aldi horretan oihu bat entzun zuen.
Berriro erlojua kontsultatu eta 4:15ak ziren; denak lotan zeuden
edo ez?
Ipuin Bilduma
DBH 1B
73
Amikak ezin zuen gehiago, orain ez zegoen oihurik baina
sentitzen zuen norbaitek deika zegoela:
Amika, Amika… -entzuten zuen oso baxuz kanpoaldetik.
Ohetik altxatu eta koleta bat egin zuen bere ile beltz luzearekin.
Zapatilarik gabe irten zen logelatik, atea itxi eta poliki-poliki
pasabidetik ibiltzen hasi zen. Ez zuen ezer arrarorik ikusi baina
ur baso bat edatera sukalderantz abiatzen zelarik, aita lurrean
ikusi zuen odolez beteta. Begiak zuri-zuriak zituen eta inoiz
baino zuriagoa. Bere begi ilunekin ikusi zuen guztia; bere aita,
bere aita maitea HILDA zegoen.
Ezin zuen denbora gehiago galdu, zutitu eta amarengana joan zen
kontatzera; momentu haietan berdin zitzaion haserre egotea edo
pozik egotea baina esan behar zion bai edo bai. Gurasoen logelara
iritsi, argiak piztu eta amak mantekin estalita zegoen:
Ama, ama; esnatu zaitez, aita hilda dago. Ama... -oihukatzen
zion neskatoak bere amari.
Urduri jartzen ari zen. Amak ez zion erantzuten. Manta guztiak
kendu eta… ama ere HILDA zegoen. Kasu honetan, begiak itxita
Bihotz Gaztea Ikastola
2009-2010
74
zituen baina ahoa zabalik eta eskuinean aizto bat orratz baten
modukoa; luzea baina oso zorrotza.
Gurasorik gabe gelditu zen momentu batean:
Nola gerta daiteke hori, ez bada inork sartu etxean?
Atzoko eztabaidagatik izango da? Ez dut uste; askotan
eztabaidak eduki ditugu. Galdera hauek eta erantzun bakarra
behin eta berriz bere buruan bueltaka zebiltzan. Telefonoa
eskuetan zeukan poliziari deitzeko. PIIIIII, PIIIIII, PIIIIII,
PIIIIII, PIIIIII…
Ez zuen inork hartzen; bera suposatzen zuen moduan ez zen
egongo inor lan egiten ordu hauetan. Ohera joatea erabaki zuen,
hurrengo egunean osteguna zen eta ikastolara joan behar zuen.
Beraz erdi negarrez ohean eseri eta pentsatzen hasi zen: orain
bera bakarrik dago mundu horretan, nagusiz betetako mundu
horretan. Azkenean bostak aldera lotan gelditu zen; oso nekatuta
zegoen kontrolen astea izanda.
Begiak berriz ireki zituenean, bere ohean ez zegoen, erlojurik ez
zeukan eta arraroena zen, ez zeukala bere amona erosi zion
Ipuin Bilduma
DBH 1B
75
pijama berria. Oihal zati bat zeukan eta hori zen gorputzean
zeukana. Ez zela hotzik esan ahal da, bero zen. Bere kolorea ez
zen laranja-marroia, baizik eta horizka; gainera odolez eta
zauriz beteta zegoen; norbaitek ikusten bazuen momentu
horretan esan ahal zuen borroka batetik atera zela. Bere
alboetara begira eta hilerri batean zegoen.
Begiak itxi eta berriro ireki zituen baina ez zen ezer gertatu.
Hilerri batean zegoen eta
kito.
Bat-batean saiatu zen
oihuka egiten baina ahotsa
oso baxu ateratzen
zitzaion; beraz, korrika
hasi zen baina bere alboetan zeuden “hildakoek” berehala
harrapatu zuten. Ez zuten neskatoa solte utzi; soka batez lotu
eta suaren gainean jarri zuten.
Tira ba, ez nekien nik paleolitoen garaiera etorria nintzela –
esan zuen pentsatzen barre batzuk egiteko momentua zela.
Bihotz Gaztea Ikastola
2009-2010
76
Hori esan bezain laster, bat hurbildu eta zaplastako bat eman
zion aurpegi osoan min handia eginez. Protestatu eta beste bat
eman zion, berriro protestatu eta beste bat eman… Azkenean
isiltzea erabaki zuen; baina ez oso lasai:
Esango didate hauek zer egin behar dudan nik –
errepikatzen zuen burla egiteko moduan.
Siesta ordua zen eta denak lotan zeuden, Amika ihes egiten
saiatzen zen; baina ezinezkoa egiten zitzaion. Lotan gelditzen ari
zen baina bat-batean entzuten du norbaitek deika zebilela:
Aizu, neska zer egiten duzu hor goian?
Begiratu zuen beherantz eta ikusi zuen 6-7 urteko mutiko bat
baina momentu haietan berdin zitzaion zenbat urte zituen
mutikoak, itsusia ala polita zen, altua edo baxua…
Istorioa kontatu zion mutikoari; bazirudien mutikoak ez zuela
ondo ulertu baina askatu zuen. Etxera itzultzeko lagunduko ziola
esan zion; beraz, makil pare bat hartu eta etxerantz abiatu
ziren. Bidean zeudelarik kamioi bat etorri eta…...
Ipuin Bilduma
DBH 1B
77
Amika, Amika, esnatu zaitez bestela ikastolako autobusa
galduko duzu, eraman beharko zaitut nik eta berandu
iritsiko zara.
Neskatoak amaren ahotsa oso hurbil entzuten zuen baina begiak
ireki gabe zegoen oraindik. Ama haserretzen ari zen oso berandu
zelako. Amikari berriro deituko zion baina justu momentu
horretan neskatoak begiak ireki zituen. Ama ikusi zuenean,
besarkada handia eman zion eta galdetu zion:
Aita hil da?
Ez laztana, aitak gaur oso goiz atera behar izan du
lapurreta bat egon delako herriko supermerkatuan. Baina
zergatik galdetzen didazu hori? –galdetu zion amak oso
harrituta.
Ezerengatik ez –erantzun zion neskatoak.
Bihotz Gaztea Ikastola
2009-2010
78
Aitorrentzat.
Futbolari batentzat beste futbolari baten partez, bihotz-bihotzez.
Gordon inspektorea
Gordon inspektoreari, ume bat zenean, bere gurasoak hil
zizkioten. Hortik aurrera inspektorea izan nahi zuen. Orain,
direla bi hilabete, Gordon
inspektorea ate bat
bezain altua, ikatza
bezain beltza zeukan
ilea. Azkarra,
ordenagailua bezalakoa.
Oso begiratzailea zen,
seguritate kamera bat bezalakoa.
Ipuin Bilduma
DBH 1B
79
Egun batean, bere gelara sartu orduko, mahai gainean, mezu bat
zeukan eta esaten zuen:
─ Etorri Dimon-era, Village herrira. Bihar egongo naiz 16.30
pm, Village kaleko 50 zenbakian, eta hor mezu bat edukiko
duzu".
Hurrengo egunean, han 16.30, heldu zenean mezua hor zegoen:
"Etxe hau huts dago baina gauetan gauza arraro asko gertatzen
dira. Mesedez, inspektorea, ikertu etxe hau".
Etxera sartu zenean, ispilu batean emakume bat ikusten ari zen,
eta begiratzera joan zenean, emakumea ez zegoen. Eskailerak igo
zituen, eta geletan begiratuta andre zahar bat zegoen. Argazki
zahar bat ikusten ari zen.
Argazkia utzi zuenean, Gordon inspektoreak hartu zuen eta
zerbait ezagun ikusi zuen, eta andreari zerbait galdetuko
zioenean, ez zegoen. Geroago aurkitu zuen eta esan zion:
─ Mesedez, galdera batzuk galdetu ahal dizkizut? Gordon
inspektorea deitzen naiz.
Bihotz Gaztea Ikastola
2009-2010
80
─ Bai, nola ez! inspektore jauna.
Galdetu ondoren argazkiari buruz:
─ Nortzuk dira argazkian ateratzen direnak?
─ Nire biloba, bere emaztea eta beraien umea dira.
Inspektoreak segitu zuen galderak egiten. Eta andreak, istorio
bat kontatu zion: "etxe hau esaten da sorginduta dagoela, duela
asko andre bat hemen hil zelako eta esaten dute bere mamua
etxean dagoela"
Inspektoreak paper batzuk aurkitu zituen eta hor jartzen
zituen, bere aitaordearen eta bere benetako gurasoen izenak.
Gordon inspektoreak galdetu zuen:
─ Zer da hau?
─ Nire biloben umearen adopzioa da.
─ Nola deitzen da beste familia?
─ Gordon familia.
─ Eta zu, nola deitzen zara?
─ John Gordon -esan zion inspektoreak. Orduan, zu nire
birramama zara, ezta? Eta zer nahi duzu nitaz?
Ipuin Bilduma
DBH 1B
81
─ Bai zure birramama naiz baina bakarrik esan nahi dizut,
etxe hau familiakoa dela eta segitu behar duela familiarena
izaten. Orduan zurea izango da.
Eta orduan inspektorea etxearekin geratu zen.
Bihotz Gaztea Ikastola
2009-2010
82
Goizane eta Lucianarentzat idatzita.
Espero dut gustukoa izatea.
Sinestezina
Luciana erakusleiho aurrean gelditu zen jokoari begiak gainetik
kendu ezinik. Luciana, kalabaza baten antzekoa zen. Hainbat
gauza borobil zituelako (aurpegia, begiak, sudurra…). Bere ilea,
luze-luzea zen, ipurdiraino heltzen zitzaion. Rock musika
entzutea munduan gehien gustatzen zitzaiona zen. Horregatik,
beti abesten eta umore onez zegoen. Oso baxua zen, auzoko
baxuena eta zaratatsuena. Hainbat lagun zituen. Baina, bere
lagun handiena bere ahizpa zen.
Ipuin Bilduma
DBH 1B
83
Jokoak zerbait zuen; erosteko gogoak ematen zizkion zerbait.
Bere azal koloretsua agian, titulu erakargarria... Lucianak ez
zekien zer zeukan baina seguruenez, zerbait miresgarria zuela
zen. Bere amari esan zion bi aldiz pentsatu barik lehen:
Ama… Ama... Joko hori nahi dut! Mesedez! Munduko
hoberena da -errepikatzen zuen denbora osoan.
Bere amak begirada batez esaten zion ezetz. Baina, Lucianaren
begirada tristea ikustean, erostea erabaki zuen. Azkar erosi
zuen damutu baino lehen.
Jokoa etxean zuenean, bere eskuetan. Dvd-en lekutxoan sartu
eta bat-batean distira jasanezina agertu zen. Lucianaz gain, bere
ahizpa Goizane zegoen. Goizane familiaren poza zen. Beti hain
dantzari eta abesteari utzi barik. Ikasketetan bere klaseko kide
guztiei alde handia ateratzen zien. Fisikoki, bere ahizpa
Lucianaren kontrakoa zen, pepino baten antzekoa. Aurpegi luzea
eta begi txinatarrak zituen. Oso altua zen; hain altua non saski-
baloian jolasten zuenean, buruarekin saskian ematen zuen.
Bihotz Gaztea Ikastola
2009-2010
84
Segundu batean bere bizitza osoa ikusi zuten (ez zen oso luzea).
Bat-batean, gaztelu baten barruan agertu ziren. Dena oso ilun
zegoen, ikusezina. Gela hori ikaragarria zen. Gainera, kirats
nazkagarria zegoen. Gela
horretan lanpara bat soilik
zegoen eta neskek hori ukitu
zuten ondo ikusteko. Kea atera
zen, eta harekin batera genio
bat ere. Aladdinen istorioan
bezala honako hitz hauek esan
zituen:
Desira bat beteko dizuet.
Baina kontuz, galderek zehatzak izan behar dute.
Neskek ez zuten kasurik egin eta pentsatu barik esan zuten:
”Hemendik atera!!!” “Kanpora joan” Magoak txalo batzuk eman
eta ospa egin zuen. Neskak gaztelu kanpoan zeuden. Baina ez
etxean, toki polit batean. Toki hori oso zabala eta abegikorra
zen. Bi alde desberdindu ahal ziren. Bat argitsua eta bestea iluna.
Lurra lorez beteta zegoen eta eguraldi oso ona egiten zuen,
neskak Euskal Herrikoak zirela kontuan izanik. Toki horretan
animali bitxi batzuk zeuden. Lucianak esan zuen:
Ipuin Bilduma
DBH 1B
85
Zein zaldi hain polita!
Goizane aldiz:
Zaldiak? Fenixak dira.
Denboraldi batez hitz egin ondoren toki horrek zerbait magikoa
zuela konturatu ziren. Bakoitzaren animaliarik gogoena ikusten
zela. Hau da, pertsona bakoitzak ikusi nahi zuena ikusten zen.
Horretaz konturatzean, Goizaneren aurpegia luzatu zen. Ez
zegoen inon! Baizik eta toki zuri batean! Nahi zutena ikusten!
Baina ez zen egitan hor gertatzen zena! Lucianari hori berdin
zitzaion, etxera laster joaten baziren, Lucianari inspirazioa
etorri zitzaion eta momentuan Fenixekin hitz egiten saiatu ziren:
Barkatu baina nola atera gintezke hemendik?
UUUUUUUUUUUUUUUUUU!! -esaten zuten fenixek.
Bihotz Gaztea Ikastola
2009-2010
86
M
omentu horretan Lucianari inspirazioa etorri zitzaion eta hitz
magikoak esan zituen “Badabidin bam bam”. Hitz hoiek, jokuaren
izena ziren. Bat-batean, fenixak hitz egiten hasi eta neskeek
beraien gainean eseri ziren. Animalitxoek gora egin zuten hegan.
Zerutik, hau da, pantailaren zerutik nesken gela ikusten zen.
Momentu horretan nesken ama gelan sartu zen eta ordenagailua
ikustean honako hitz hauek esan zituen:
Baina... Hau zer da? -eta ordenagailua itzali zuen.
Neskak etxean zeuden. Txokolate bat hartzera joan ziren poz-
pozik.
Ipuin Bilduma
DBH 1B
87
Imanol, espero dut nire ipuin luzea osorik irakurtzea.
Ondo pasa ezazu oporretan.
Altxor misteriotsua
Egun distiratsu batean,
bazegoen urtxintxa bat bi
zuhaitzen artean etzanda;
eguraldi oso ona zegoen
basoan, hainbat zuhaitz
zeuden dizdizka, hodei txiki
batzuk ere zeru urdin-urdinean. Bazeuden arroketan beste
urtxintxa batzuk ere marroi-marroi kolorekoak. Isurki bat
Bihotz Gaztea Ikastola
2009-2010
88
zegoen, bertan igelak zeuden saltoka-saltoka; egun miragarria
basoan.
Urtxintxak Alvin zuen izena, oso bihotz onekoa zen, nahiz eta
beste batzuetan txarto portatu. Alvinek ile asko zeukan, begi
marroiak eta distiratsuak. Sudur arrosa eta txikia, kamiseta
beltza bat eta buztana mustuka bat bezalakoa zuen. Basoan
berataz barre egiten zuten, zergatik? Ba kamiseta beltza
zuelako, beste urtxintxek kamiseta zuria zuten baina Alvinek ez.
Alvinen familiak batzuetan ere barre egiten zion. Alvin, oso
nekatuta zegoen berataz barre egiten ziotelako eta etxetik ihes
egitea bururatu zitzaion eta gauean joatea erabaki zuen.
Bere bi anaiak izan ezik mundu guztia barre egiten zion. Bere
anaiak Simon eta Theodor ziren. Simonek ere ile asko zuen,
kamiseta zuria eta betaurrekoak, begi urdinak zituen eta sudur
txikia. Theodor ere iletsua zen, begi berdeak, kamiseta zuria eta
sudur potolotxoa.
Theodor, Simon eta Alvin oso ondo moldatzen ziren. Alvinek,
etxetik ihes egingo zuela esan zien Simoni eta Theodorri. Azken
honek esan zuen:
Ipuin Bilduma
DBH 1B
89
Alvin ez joan, mesedez.
Orduan Alvinek esan zuen:
Lasai, Theodor, beste egun batean zuek ikustera etorriko
naiz eta opariren bat ekarriko dizuet. Oraindik ikusteko
esperantza dago.
Simonek bueltatu zuen:
Ongi da Alvin baina… Egun batean bueltatu eta esan zelan
zeure abenturak, ongi?
Ongi. Zin egiten dizuet!!
Orduan 00:35etan Alvin etxetik abiatu zen, bere anaiek zekiten
Alvinek altxor bat zeramala poltsikoan eta altxor hori harri
arraro bat zen. Jendeak esaten zuen ostadar ibilgailua
aktibatzen zuela eta mundu zoragarri batera eramaten zuela.
Altxor horri “Harrizko erlikia”
deitzen zioten. Harrizko erlikia
irudi bat zuen oinarrian, irudi
arraro bat. Alvinek eskua sartu
Bihotz Gaztea Ikastola
2009-2010
90
zuen poltsikora eta hor harrizko erlikia aurkitu zuen. Orduan
esan zuen:
Nire anaiak izango ote ziren?? Ze polita da hau. Nire
altxorra izango da.
Hortxe hasten da Alvinen abentura.
Gau polit bat zetorren. Alvinek
deskantsatzea erabaki zuen gaua
etortzen zelako. Sabana baten ondoan
etzan zen lurrean eta izarrak
begiratzen eta pentsatzen hasi zen:
Mmm… Nolako gau polita
datorkidan gaur, zerua urdin ilun-iluna, ilargi zuria eta osoa,
hodei polit batzuk, lore politak… Oso polita iruditzen zait.
Gauean sua piztu egin zuen
eta lotan gelditu zen. Bere
ametsa hauxe izan zen:
Ostadarra ikusi zuen,
ostadar horretan planeta
arraro bat ere ikusi zuen.
Ipuin Bilduma
DBH 1B
91
Ilargia, mendiak eta itsasoa. Oso arraroa iruditu zitzaion Alvini.
Zeru arraroa zegoen, zeru morea! Berdea eta urdina ere bai. Zer
zebilen honen atzetik? galdetzen zion Alvinek bere buruari.
Baina… Alvinek oraindik ez zekien animalia askok ere amets
berdina zutela. Amets horrek altxor bat non zegoen esaten zuen
baina Alvinek hori aurkitu behar zuen bere ametsetan.
Hurrengo egunean, Luvy izeneko azeri batek Alvin esnatu zuen.
Alvinek begiak ireki eta galdetzen hasi zen:
Zer?? Non nago?? Nor zara zu?? Zer egiten ari naiz
hemen??
Luvyk esan zuen:
Sabanan zaude eta ni Luvy naiz zure laguna; ez nauzu
ezagutzen Alvin? Amets arraro bat eduki duzu, ezta?
Ba… Bai baina nola dakizu zuk hori? Eta zergatik ezagutzen
nauzu?
Ba, nik oraindik beldur nion urari eta zuri esker orain asko
gustatzen zait. Zure ametsak ostadar batekin du erlazioa?
… Nola dakizu?
Bihotz Gaztea Ikastola
2009-2010
92
Nik ere amets hori eduki dut. Altxor bat dago hor eta
bilatzera joan behar dugu amets hori eduki dugun guztiok.
Nik hori badakit beste lagun batek amets hori ere eduki
duelako. Nire laguna ur-jauzi baten ondoan bizi da, bere
bila joango gara zerbait galdetzeko. Bera gure ametsetan
egin dugun lekura joan zen baina… Ez zuen altxorra aurkitu
eta berriro bueltatu zen.
Alvin eta Luvy
lagunaren bila joan
ziren horri buruzko
gauzak galdetzera.
Bere laguna sugandila
bat zen; Itzala
deiturikoa. Uretan
pasatzen zuen ia egun osoa. Horretaz gain Itzala beraiengana
abiatu zen galdetzen:
Kaixo Luvy!! Zenbat denbora ikusi
gabe, ezta? ?? Nor zara zu?
Zer? Ni Itzala naiz. Posten naiz
ezagutzeaz.
Ipuin Bilduma
DBH 1B
93
Alvin, Itzala da baina ez zenekienez sugandila bat dela… ba
hori.
Itzala sugandila berdea da eta lehen lehiaketa asko irabazten
zituen.
Beno eta zertara etorri zarete niregana?
Ba… Gogoratzen duzu nola abiatu zinen ametsetan eduki
zenuen leku batera?
Bai, nola ez. Altxorraren bila joan nintzen baina altxorra
zegoen lekuan zerbait arraroa gertatu zen: ahots batek
esan zuen: “Harrizko erlikia”rik gabe ezin zara gehiago
abiatu hemendik. Hori entzun nuenean berriro etorri
nintzen hona. Hori galdetzera
etorri zarete?
Ba bai.
Harrizko erlikia hori duzue?
Bueno ez baina agian…
Bai, badugu!
… Zer esaten ari zara?
Altxor txiki hori duzuela?
Bai. Ikusi!
Bihotz Gaztea Ikastola
2009-2010
94
…………
Orduan Itzala nondik joan behar zuten esan zien eta harantz
abiatu ziren. Hurrengo egunean hodeiez betetako ostadarra ikusi
zuten.
Ze polita den, ezta?
Bai, baina, Alvin, bideari jarraitu behar diogu. Goazen!
Luvyk eta Alvinek hodeien bideari ekin zioten eta bat-batean
gaua iritsi zen. Ilargi zuri-zuria zegoen, hodei batzuen artean,
nolako trukua du hau?
Oso arraroa zen baina… Heldu ziren
bilatzen zuten lekura. Alvinek, Luvyk
eta Itzalak Izar deituriko huroi bat
ikusi zuten. Izar beraiengana joan
zen eta galdetu zien:
Kaixo, nortzuk zarete? Zer egiten ari zarete hemen? Oso
zaila da hona heltzea eta gainera hemen ez da inoiz eguzki-
argirik ailegatzen. Beti dago ilargia. Oso arriskutsua da
hona etortzea.
Ipuin Bilduma
DBH 1B
95
Ez, ez da zaila. Guk gure ametsa ikusi nahi dugu; ziur aski
zuk bezala, ezta?
Ba, bai. Harrapatu nauzue. Zuekin joan ahal naiz? Eske nik
ez dut harrizko erlikiarik.
Noski hobeto gurekin etortzen bazara!
Orduan lau animalia lagunak joan ziren bere ametsa egiaztatzera.
Bat-batean eguna heldu zenean, tigre bat ikusi zuten; ile beltza
zuen, begi gorriak eta distiratsuak, beldurra handia ere ematen
zien animaliei. Orduan tigrearekin zer egin ez zekitenez, beraien
bidea jarraitu zuten.
Grrr. Emadazue harrizko erlikia edo nik kenduko dizuet
Grrr.
Zergatik nahi duzu?
Altxor hori nahi dut nire eskuan oraintxe bertan grrr.
Alvin eta besteak korrika egiten hasi ziren; tigreak askoz korrika
gehiago egiten zuen eta Alvin harrapatu zuen. Alvini harrizko
erlikia kendu zion eta suzko gaztelura eraman zuen. Alvin, Luvy,
Itzala eta Izar tigrearen atzetik joan ziren. Gaztelura heldu
zirenean ahots bat entzun zuten:
Bihotz Gaztea Ikastola
2009-2010
96
“Harrizko Erlikia” ekarri ez baduzue, atzera eman.
Ez… Harrizko Erlikia nirea da. Tigre horrek lapurtu dit.
Ahalmen Miragarriak, mesedez, utziguzue pasatzen.
Ongi da. Izar zuk esaten badiguzu, pasoa irekita edukiko
duzu.
Suzko gaztelura sartu ziren
Alvin eta besteak eta orduan
hantxe Trumoi izeneko dragoi
gorri bat aurkitu zuten. Trumoi
dragoi handia eta indartsua
zen, begi beltzak zituen eta su
asko ere bai. Alvinek eta besteak hortik pasatu behar zuten, ez
zekiten nola pasatu dragoi handia zegoelako. Dragoiaren sua oso
handia zen, su izugarri indartsua zuen. Sumendi bat bezalakoa.
Sumendiaren sua Trumoik eragiten zuen.
Kaixo dragoi! Ez jan mesedez,
ni Alvin naiz, eskertuko
genizuke pasatzen utziko
bazenigu.
Ipuin Bilduma
DBH 1B
97
Ez, ez, ni ez naiz dragoi txarra. Pasatzen utziko dizuet
gauza baten truke. Zuekin joatea utziko zenidakete?
Mesedez?
Noski! Eta nola duzu izena?
Nire izena Trumoi da.
Posten gara, Trumoi. Ba dakizu non dagoen tigre beltz bat?
Bai, altxor batekin zihoan sumendi altura, edo harrizko
erlikia edo horrela deitu zion.
Harrizko erlikia nirea da eta errekuperatzera etorri gara.
Ongi da. Goazen sumendi altura.
Alvin eta bere lagunak sumendi altura abiatu ziren. Lehenik eta
behin, mendi koskorretik abiatu behar zuten. Mendiaren
tontorrera abiatu aurretik
berriro ere hiru ahalmen
miragarriekin topatu ziren.
Zer egiten ari zarete
hemen?
Mendi tontorrera joan beharra dugu.
Honaino iritsi da zuen azkeneko aukera!
Bihotz Gaztea Ikastola
2009-2010
98
Baina, ahalmen miragarriak, ez zarete nitaz gogoratzen?
Nire izena Izarra da, pasatzen utzi ahal diguzue?
Ez! Ez dakigu nor zaren, eta ez dizuegu pasatzen utziko.
Hiru ahalmen miragarriak tigreak zaurituta zeuden; horregatik
ez zuten pasatzen uzten inori.
Altxorra errekuperatzera etorri gara, ez zarete gutaz
gogoratzen? Ba, mesedez, utzi pasatzen!
Ezetz esan badugu ezetz da demontre!
Hori da! Gurekin sartzen dena zaurituta aterako da.
Bai, hori da. Zaurituta atera nahi duzue,
ala?
Ez, ez, baina mesedez…
Ni Azelf naiz ahalmen
miragarri urdina
Ni Uxie naiz ahalmen miragarri horia
Ni Mesprit naiz
ahalmen miragarri arrosa
Azelfek, Uxiek eta Mespritek buztanak
mugitu eta bola gorri erraldoi bat egin zuten, ahalmen miragarria
deitzen zen. Bat-batean, Trumoik bere suzko bola bat bota zuen
eta Azelf, Uxie eta Mesprit lasaitu egin ziren. Izarra eta Itzala
Ipuin Bilduma
DBH 1B
99
egia kontatu zieten ahalmen miragarriei eta lasaitu ondoren
pasatzen utzi zieten.
Mendi tontorrera heldu ziren, hor suge baten eskeletoa zegoen.
Sugearen eskeletoak pista bat eman zien
Alvini eta besteei. Botila bat bazegoen,
mezu bat barruan:
----ShhhShh----
“Hemendik jarraitu, ur-jauziak pasatu,
abiadura esnatu”
Zer esaten du? Hemendik jarraitu behar dugula, ur-jauzien
gailurrera heldu, baina, ez dut ulertzen abiadura esnatu
hori.
Berdin du jarraituko dugu bidaia.
Haiek dira ur-jauziak?
Nire uztez bai.
Alvin eta besteak ur-jauzien
gailurrera abiatu ziren.
Ba, hau oso erreza da.
Bihotz Gaztea Ikastola
2009-2010
100
Alvin eta besteak oso erreza zela pentsatzen zuten baina bat-
batean, saguzar bat agertu zen.
Zer ari zarete egiten nire ur-jauzietan?
Hortik pasatzen uzten badiguzu, ederto!
Ez!! Hemendik alde egin edo ikusiko duzue nolako lagunak
ditudan.
Ez mesedez!!!
Lagunak esnatu!
Saguzar guztiak esnatu eta eraso egin
zieten.
Orain ulertzen dut!!
“Hemendik jarraitu, urjauziak pasatu, abiadura esnatu”
Noski! Mezuak horixe esaten zuen! Hortik jarraitu behar
dugu ur-jauzietara irizteko, kataratak pasatu behar ditugu
hona heltzeko eta azkenik ihes egin behar dugula edo
gureak egin du!
Ipuin Bilduma
DBH 1B
101
Alvin eta lagunak korrika egiten hasi ziren. Azkenik sumendi
altura iritsi ziren. Tigrearekin topatu ziren berriro ere eta
tigrea oso haserre zegoenez, sumendia laba eta magma botatzen
hasi zen. Tigrea asko baina asko haserretu zen eta esan zuen:
Grrr!!! Zergatik etorri zarete hona?? Grrr!!! Joan hemendik
laster!
Nire altxorra eman eta alde
egingo dugu!!
Grrrrr!!! Ezta pentsatu ere!
Grrrrr!!! Nirea da orain!
Eman edo ikusiko duzu!
Trumoi, mesedez, zure sua!!
Ongi da Alvin!! Oraintxe noa!!
*Trumoiaren Sua*
Aghhh!! Oso indartsua da zure sua baina ez dut amorerik
emango!
Guztiak lurrera jauzi ziren Trumoiren suaren indarragatik.
Hurrengo egunean, lurrean
pitzadura bat ireki zen.
Bihotz Gaztea Ikastola
2009-2010
102
Pitzadura ireki egin zen eta bat-batean argi distiratsu bat ikusi
zen. Honelako argi bat ikusten zen.
E, ikusi duzue nolako argi polita? Zer gertatuko da sartzen
ba gara?
Ba ez dakit probatuko dugu?
Bai!! Goazen!! Baina lehen harrizko erlikia hartuko dut.
Ba dago. Goazen!
Sartu ondoren gauza arraro
bat gertatu zen. Beraien
ametsa lortu zuten!
Lortu dugu!!
Heldu gara!!
Baina, non dago
altxorra?
Hori, non dago altxorra?
Ipuin Bilduma
DBH 1B
103
Alvin, Luvy, Itzala, Izarra eta Trumoi altxorra bilatzen hasi
ziren. Bat-batean, Harrizko Erlikia argiztatzen hasi zen.
E?? Zer gertatzen zaio Harrizko erlikiari?
Badakit! esan zuen Itzala.
Bai?
Bai altxorra aurkitu dugu. Hemen dago, behean.
??? Nik ez dut ezer ikusten.
Noski induskatu behar dugu. Hemen behean.
Bat-batean Alvin eta Itzala beste harri erlikia aurkitu zuten.
Ukitu egin zuten eta bat-batean nahi zutena aurkitu egin zuten.
Ostadar ibilgailua zen!
Hara heldu ziren eta
han Alvin bere
anaiekin aurkitu zen.
Ostadar ibilgailuari
ezker, Alvini ez
zioten berriro ere barre egin. Bazekiten Alvin etorriko zela eta
barkamena eskatu zioten denek. Hortik aurrera Alvin eta bere
lagunak Ostadar ibilgailuan bizitzen geratu ziren.
Bihotz Gaztea Ikastola
2009-2010
104
Nire ipuina zuretzat bihotz-bihotzez egin dut.
Espero dut gustatzea. Ondo pasa oporretan, Ane
Banpiroen gaztelua
Egun euritsu batean Ane
deituriko neska bat bere
amamaren gaztelu batera joan
zen. Ane porru bat bezalakoa zen.
Oso altua eta oso argala eta ez
zitzaion kirola egitea gustatzen.
Lehoi bat bezalakoa zen oso
karakter txarra zuen baina nahi
zuenean oso ona zen. Lehenengo bi egunetan ez zen ezer gertatu
baina hirugarrenean…
Ipuin Bilduma
DBH 1B
105
Gazteluan banpiro bat ikusi zuen. Ondoren korrika joan zen
bilatzera eta ikusi zuen bere hilkutxa baina banpiroa ez zegoen.
Non egongo zen?
Orduan berriro ikusi zuen. Gaztelutik atera nahi zuen baina
harrapatuta zegoen; ezin zen inondik atera. Pixka bat geroago
ahots arraro bat entzun zuen:
UUUUUU ATERA NIRE GAZTELUTIK EDO HILKO
ZAITUT!!!!!
Ane oso izututa zegoen baina gauza bat bururatu zitzaion:
banpiroa hilko zuen. Hurrengo egunean altxatu zenean
banpiroarengana joan zen eta hesola batez hil zuen banpiroa.
Orduantxe etxera joan nahi zuen baina berriro gertatu zitzaion:
ezin zen gaztelutik atera; gauza guztiak frogatu zituen, baina
ezer ez! ezin zen gaztelutik atera. Baina ez zen beldur
bazekielako banpiroa hil zuela baina orduan beste ahots bat
entzun zen:
Bihotz Gaztea Ikastola
2009-2010
106
ORAIN NIK HILKO ZAITUT!!!!!!
Ane beldurtuta gaztelutik paseo bat eman zuen baina ez zuen
inor aurkitu eta lasai gelditu zen. Bere golkorako pentsatu zuen
“ba, nire irudimena izango da” baina ez zen bere imajinazioa izan;
gazteluan norbait
zegoen eta Anek ez
zekien.
Berriro gaztelutik
paseatzen munstro
bat aurkitu zuen
baina munstroa ez
zuen Ane ikusi. Hala ere, Ane oso beldurtuta zegoen.
Ane lotan zegoenean, munstroa ikusi zuen eta eskuetan hartu
zuen eta jaten hasi zen. Orduan hil zenean bere espiritua bere
amamarenarekin aurkitu zen eta biak besarkatu ziren.
Ipuin Bilduma
DBH 1B
107
Jokin, zugan
pentsatuz egin dut ipuina.
Espero dut irakurriz
dibertitzea.
Orain dela urte asko
mendiko herri baten
Martin izeneko mutil
bat bizi zen.
Martinek 8 urte
zituen, oso altua eta
argala zenez,
kirolari bikaina zen.
Bere lagunen laguna
Bihotz Gaztea Ikastola
2009-2010
108
zen, hau da, lagun ona zen. Ile marroia zeukan, begiak berde
kolorekoak zituen eta bere sudurra normala zen. Ahoa oso handia
zen. Martinen besoak oso handiak ziren eta oin indartsuak zituen.
Martini gehien gustatzen zitzaiona animaliak ziren.
Herria txikia zen eta biztanleria txikia zuen eta gehienak
artzainak ziren. Etxeak ibaiertzean zeuden eta basoa herriaren
ondoan. Han dragoi bat bizi zen eta Martinen laguna zen.
Herrikoek esaten zuten oso gaiztoa zela dragoia eta gauean
ardiak jaten zituela; nik esaten zien herrikoei: dargoiak ez ditu
jaten ardiak, otsoak dira jaten dituztenak! Baina ez zioten
kasurik egiten. Egun batean eguzkia disdiratsu agertu zenean,
ikusi zuten ardi batzuk falta zirela; nazkaturik jende guztia
elkartuz dragoia hiltzera joan ziren.
Martin konturatu zenean ziztu bizian dragoiaren bila joan zen
ihes egiteko. Zorte onez herrikoak berandu iritsi ziren ihes egin
zuelako. Berandurarte dragoiaren bila egon ziren eta gaua heldu
zenean herrira itzuli ziren herritarrak. Etxera ailegatu zirenean
ikusi zuten Martin oraindik ez zela itzuli, han beldurturik geratu
ziren, pentsatzen dragoia jan zuela eta berehala herrikoei
abisatu zien eta hurrengo egunean Martin bilatzen hasiko zirela.
Ipuin Bilduma
DBH 1B
109
Martin oso pozik zegoen bere lagunarekin eta berari txisteak,
istorioak... hasi zen kontatzen eta esan zion:
Ez zaitut inoiz bakarrik utziko; nirekin biziko zara.
Eta dragoia oso pozik jarri zen hori entzundakoan. Orduan
Martin dragoiaren lepotik helduta hegan egin zuten, bat-batean
Martinek irrist egin zuen eta kobazulo baten erori zen. Kobazulo
horretan suge erraldoi bat bizi zen eta Martin oihukatzen zuen:
Lagundu!!!!!!!! Lagundu!!!!!!!! Lagundu!!!!!!!
Dragoia urduri jarri zen ez zuelako bere lagun Martin
ikusten.Orduan laguntza bila joan zen. Martini laguntzeko
herritarrekin heldu zenean Martin oraindik oihuka ari zen:
Lagundu!!!!!!! Lagundu!!!!!!!! Mesedez lagundu!!!!!!!!
Bere gurasoak izutu egin ziren hori entzundakoan eta orduan
dragoi ausarta Martin salbatzera joan zen. Dragoia heldu zenean
kobazulora sugea Martin jateko zorian zegoen; orduan dragoiak
Bihotz Gaztea Ikastola
2009-2010
110
bere buztanarekin sorbaldan eman eta amildegi batean jauzi egin
zen.
Dragoia Martinekin atera zenean kobazulotik guztiak negarrez
zeuden baina gurasoak ikusi zutenean oso pozik jarri ziren eta
Martinen aitak dragoiari eskerrak eman zizkion. Orduan
Martinen aitak lanpostu bat eman zion dragoiari gauero ardiak
zaintzea eta orain gauero dragoiak ardiak zaintzen ditu otsoak
jan ez ditzan.
Ipuin Bilduma
DBH 1B
111
Oihane, espero dut ipuina gustatzea.
Bihotz-bihotzez
Arielen abentura handia
Kaixo, ni Ariel deitzen naiz, 15 urteko neskato arrunta. Ile beltz
luzea dut eta altua naiz. Ohikoena da patinetan joatea baina
euria egiten duenez, ezin dut. Nire ordua laster ikusten dut, 30
cmko hormigoizko horma batek aldentzen nau nire amodiotik,
hotz naiz eta gose; hilko naute. Nire istorioa kontatuko dizuet:
Besteak bezain normala zen egun hori. Goiz guztietan nire lagun
hoberenarekin, Alexekin, geratzen nintzen klasera joateko. Ni
berarekin maiteminduta nengoen duela 10 urtetik, baina ez nion
inoiz esan. Berak, 15 urteko mutil bat eduki ahal zuen guztia
Bihotz Gaztea Ikastola
2009-2010
112
zeukan: begi berde polit haiek, ilehoria eta gorputz perfektua. 5
urte neuzkanetik, oraindik gogoratzen dut, klaseko lehenengo
egunean, klasean sartu zen eta niri, begirada labur eta azkar bat
eman zidan. Momentu horretatik maiteminduta nago. Goiz hartan
geratuak ginen lekura heldu nintzenean han zegoen, baina bere
begietara begiratzean, zerbait arraro ikusi nuen: urdinak ziren!
Ez nuen uste 10 urtetik begiratzean erratuko nintzela nire
amodioaren begien koloreaz, orduan zerbait egitea erabaki nuen.
Galderak egingo nizkion eta orduan, ondo erantzuten bazuen,
bera zen. Bere albora heltzean, esan nion:
─ Kaixo! Zelan atzo ingeleseko klasean?
Bera frantsesera joaten zen.
─ Ba, oso ondo. Joaten naizen heinean, gehiago ikasten dut!
Berehala konturatu nintzen bera ez zela eta bere gainera ekin
nuen lurrera botaz; hurbiletik ikusi nuenean, ohartu nintzen. Bere
ilea, ilunago samarragoa zen, eta hainbat biderretan begiratu
nituen esku politak ebatondoz beterik agertzen ziren!
Ipuin Bilduma
DBH 1B
113
─ Nor zara eta zer egin duzu Alexekin!!!!!!!- oihukatu nuen
nork begiratu ahal zidanez arduratu gabe- Badakit bera
ez zarela, ez esan gezurrik!
─ Orain dena dakizu, ezin dizut utzi joaten -esan zuen
ahots beldurgarriaz.
Kolpe gogor batez altxatu zen eta nire gainean, laban bat atera
eta buruan eman zidan. Konortea berreskuratu nuenean,
ormigoizko paretadun gela batean nengoen, baina ez zen dena
txarra, han zegoen, nire ondoan, benetako Alex.
─ Zer gertatu zaizu? -galdetu nion pozik bere benetako
begi berdeak ikusi ahal
izateagatik. Zergatik egiten
digute hau? Beldur naiz, zer
gertatuko zaigu?
─ Istorioa kontatuko dizut, baina
isilik egon behar duzu. Duela
hiru aste hasi zen. Banketxera
joan nintzen errekadu bat
egiteko nire amamarentzat eta bat-batean lapur batzuk
sartu ziren. Pistola batzuekin mehatxatuak izan ginen
Bihotz Gaztea Ikastola
2009-2010
114
eta beste guztiei ezer ez gertatzeko, altxatu nintzen
eta borrokatu ondoren polizia heldu zen. Beraiek joaten
ziren momentuan esan zidaten: “zure bizitza inposiblea
egingo dugu, lagunak ditut, eta beraiek ez dira
kartzelara joango. Gogoratu: zure pertsona maiteenei
min egingo diegu, hilko ditugu eta zu bere aurrean
egongo zara hori gertatzen denean, ondoren, zu hilko
zaitugu ”. Orduan, nire itxuraz mozorrotu dira eta zure
bila joan dira. Barkatu, banekien ez zela ideia ona, nire
erruz min egingo dizute! -erantzun zidan.
─ Lasaitu, baina, zergatik hartu naute ni zure familiako bat
hartu beharrean? -galdetu nion beldurrez.
Luze iruditu zitzaizkidan segundo batzuk pasatu ziren, egia zen
nik erantzuna nekiela, baina bere ezpainetatik ateratzea nahi
nuen. Orduan, ahoa motel ireki zuen eta hainbat denboraz
itxaroten ari nituen hitzak hartatik atera ziren:
─ Barkatu lehen ez esateagatik. Zurekin maiteminduta
nago; klasean sartu nintzen lehenengo egunetik, han ikusi
zintudan, bazter batean jesarrita, bakarrik eta ezin izan
nituen zure alboan jesartzeko gogoak jasan. Maite zaitut
nire munduan dagoen beste edozer baino gehiago.
Ipuin Bilduma
DBH 1B
115
Momentu horretan sentitzen nuen poztasunak beldurra gainditu
zuen eta besarkatu nuen musu bat ematen:
─ Nik zu ere bai!- erantzun nion
Guk ez genekiena zen kamera ezkutu baten bidez begiratzen
zigutela eta pentsatu zutela biak batera agian alde egitea lortu
ahal genuela eta ordu batzuen kabuz, Alex mozorrotu zena
agertu zen janaria emateko eta berri bat emateko:
─ Zu! Neska! Nirekin etorri! Beste gela batera eramango
zaitugu -esan zuen txantxa eginez. Esan agur zure “mutil
maiteari ” eta etorri nirekin. A! eta ez erlaxatu, laster
hilko zaitugu.
Ez nuen joan nahi, baina kasurik
ez banuen egiten hilko zutela
nekien. Musukatu nuen eta
gizonaren atzetik, alde egin
nuen maite nuen guztitik;
pentsatzen banuen, aurkitu eta
galdu baino ez nuen egin.
Bihotz Gaztea Ikastola
2009-2010
116
Eta hemen nago, esan dudan bezala, ormigoizko horma batek
Alexengandik aldentzen nau. Badakit ez dudala esperantzarik
ezta ezer egiteko aukerarik, baina hilko bagaituzte, elkarrekin
izango da! Beste gelatik hurbilen zegoen izkinan jesarri eta
pentsatzen hasi nintzen. Minutu batzuen buruan, ideia bat eduki
nuen: janaria ekartzen didatenean, buruan emango diot gizon
misteriotsu hari, giltzak kenduko dizkiot, beste gelaren atea
ireki eta biok joango gara etxera pertsona gorrotagarri
hauengandik urruti. Baina orain, lo egin behar dut momentu batez
gero energiak edukitzeko.
Esnatzerakoan, atea jotzen dute, gizona sartzean nire plana
aurrera eramaten dut. Ondo ateratzen da eta nire bizitzako
momenturik hoberena da atea irekitzen dudanean eta han ikusten
ditut bere begi berdeak, nik hainbat maite ditudanak, 10 urtetan
hainbatetan begiratu ditudanak. Bere izena oihukatzeko gogoak
gordetzen ditut eta bere gainean salto egiten dut besarkatzen.
─ Ez daukagu denborarik, hemendik atera behar dugu
korrika! -esaten diot. Etorri hemendik.
─ Bale, baina zin egin behar didazu kontuz joango zarela.
─ Zin egiten dizut -erantzuten diot.
Ipuin Bilduma
DBH 1B
117
Biok batera eraikinetik birak ematen hasten gara irteera aurkitu
arte; bi egunez egon gara gizon bakar baten menpean baina orain,
aske gara. Korrika komisariara heltzen gara.
─ Mesedez, lagundu!- oihukatzen dut sartzean.
Alexek istorio guztia kontatzen du eta komisariako poliziek
etxera deitzen laguntzen digute, mugikorrak kendu dizkigute eta
oso kezkatuak egon beharko dute eta.
Ordu gutxitan etxean gaude, eta egun gutxitan, gaizkile haiek
kartzelan daude; txarto pasatu dugu baina, seguru da, pozik
biziko garela denbora luzez. Gure abenturatxoa ondo amaitu da.
Top Related