Download - Idoia Zenarruzabeitia Beldarrain,

Transcript

46. zenbakia 2004ko urria

6Idazki-ereduakEgitarauak: ospakizunak, ekitaldiak… nola adierazi?

EUSKO JAURLARITZAGOBIERNO VASCO

Erakunde Autonomiaduna

HERRI ARDURALARITZARENEUSKAL ERAKUNDEA

AD

MI

NI

ST

RA

ZI

OA

IdoiaZenarruzabeitiaBeldarrain, EAEko lehendakariordea,eta Ogasun eta HerriAdministrazio sailburua:

“Indarrean dagoen hirukoaetorkizunerako apustuestrategiko bat da”

Saharan itxaropena bidelagun

Basamortuan; hogeita hamar urte daramatzate saha-rarrek basamortuan, euren lurraldera noiz itzulikozain. Aljeriako errefuxiatu guneetan bizi diren200.000 sahararrak nazioarteko elkartasunari eskerbizi dira. Euskal Herriaren eskuzabaltasuna osolagungarria izan da bide horretan. Salek BabaHassena Saharako Errepublika Arabiar Demokrati-koko Kooperazio ministroarekin hitz egiteko aukeraizan dugu.

13. or.

Eztabaida:Nolakoa izan beharko luke telebistapublikoak?Telebistaren aurrean bi ordutik gora ematen ditu, batez beste, gutako bakoitzak. Ezin da ukatu: telebistagehiegi ikusten dugu egunero; ez da harritzekoa, beraz, telebista maiz hizpide izatea. Gaur egungo telebistak asetzen gaitu? Telebista publikoek jorratu behar dute pribatuek eskaintzen ez dutena? Ez diragutxi telebista publikoak izaera berezia izan beharko lukeela pentsatzen dutenak, baina kontrakoak ereez dira falta. Gurean, hobe ez, gai honen harira, buru adina aburu topa ditzakegu. Eztabaida honetan, batzuen hausnarketak jasotzen saiatu gara, nolako telebista publikoa nahi dugun argitzeko balioko digu-telakoan. Hauek dira beren ekarpenekin lagundu digutenak: Andoni Ortuzar, Edorta Arana, JuanbaBerasategi, Fermin Etxegoien, Enrique Campos, eta Carlos Gil.

20. or.

16GramatikaNola eman agindueta azalpentxikiak haurreieuskaraz?

Giza baliabideakZenbait gomendio,bilera eraginkorrakegiteko

22

zu

re e

txean

doan

jaso n

ah

i bad

uzu

ed

oezag

un

en

bati b

idaltz

ea n

ah

i, idatz

i h

elb

ide h

on

eta

ra:

Herri A

rduralaritzaren

Euskal Eraku

ndea

Donostia-San

Sebastián

1.

01

01

0 V

ITO

RIA

-GA

STEIZ

Izen-d

eiturak

Helb

idea

Herria

Posta-ko

dea

Telefonoa

Probin

tzia

Iza

tetik on

era eta

onetik

hobera

Donostia-San

Sebastián

1.

01

01

0 V

ITO

RIA

-GA

STEIZ

AD

MIN

IST

RA

ZIO

A

Liburu hau hemen duzu salgai:

Unibertsitateko etorbidea z/g20600 OñatiTf.: 943 782 000Fax: 943 783 [email protected]

HERRI ARDURALARITZARENEUSKAL ERAKUNDEA

Euskadiko instituzioetan bigarrena da, Juan Jose Ibarretxe lehendakariaren ondoren.Zuzenbidean lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean eta, harrezkero, politikagintzan ibilbi-de oparoa du emakume honek, orain ia hogei urte hasi baitzen arlo publikoan lanean. Tinkoaeta zorrotz defendatzen ditu bere ardurapeko eskumenak. Gaur egun, Ogasun Saileko buru da.Egungo politikaz zein gizarteko beste zenbait gaiez mintzatu gara berarekin.

10. or.

Argibide gehiago:

webgunea

www.ivap.orgtelefonoa

944 031 604posta elektronikoa

[email protected]

Manu Ortega

A D M I N I S T R A Z I O A

EUSKARAZ 3

Zuzendaritza:Herri Arduralaritzaren EuskalErakundea (IVAP)

Koordinatzailea:Joseba Lozano

Diseinua, fotokonposizioa etainprimatzea: Itxaropena S.A.

Marrazkiak: Concetta Probanza

Zenbaki honetako lankideak:Kaxildo Alkorta, Jose Mari Arakama,Aintzane Arrieta, Iñaki Bazán, Kristina Berasain, Luis Elizondo,Mikel Garmendia, Martin Gartzian-dia, Joseba Lozano, Luma, BegoñaMartínez, Eneko Oregi, Manu Ortega,Nerea Pikabea, Rafael Saiz, RosaMari Urrutia, Arkaitz Zubiri.

ADMINISTRAZIOA EUSKARAZaldizkarian argiratutako arti-kuluak berridatz daitezke, baiosorik, bai zatika, baina arti-kuluak nondik atera direnaipatu behar da beti.

ADMINISTRAZIOA EUSKARAZaldizkariak ez ditu derrigorrezbere egiten artikulu eta kola-borazioetan agertzen diren iritziak.

ISSN

:1

57

6-5

56

3.

Leg

ezko G

ord

ail

ua:

BI-1

14

1-9

3. Eg

ilea:

Her

ri A

rdura

lari

tzar

en E

usk

al E

raku

ndea

Donost

ia-S

an S

ebas

tián

1.

01

01

0 V

ITO

RIA

-GA

STEI

Z.

Tel. 9

45

01

76

00

. /h

ttp:/

/ww

w.iva

p.o

rg

PE

RT

SO

NA

IA

AD

MI

NI

ST

RA

ZI

OA

PAPER BIRZIKLATUA

Naroa Agirre,kirolaria:

“Ezin nuen imajinatu JokoOlinpiarretan seigarren postua lortuko nuenik”

Atenasetik duela gutxi etorri zen, diploma olinpiarra poltsikoanzuela etorri ere. Pertika-jauzian seigarren postua erdietsi behar izanzuen horretarako. Ordura arte lortutakoa ere ez da nolanahikoa:4,47 metroko jauzia eginez, Espainiako Estatuko markarik onenaeskuratu zuen. Baina Naroa ezaguna ere bada Goenkale telesaileanaktore lanetan aritzen delako.

Zer ekarri dizu Joko Olinpiarretan lortu-takoak?Atenasera abiatu aurretik, ezin nuen halakorikimajinatu. Seigarren postua lortu eta, horrela,diploma olinpiarra eskuratzea sorpresa handiaizan da niretzat. Joku zikinik gabe norainoirits naitekeen ikusi ahal izan dut. Dopina ezda kirolari guztion kontua. Orain, lortutakoa-ren ondoren, erronka etorkizuna da.

Nola lortu zenuen seigarren postua?Lehenengo eta behin, gutxieneko marka lortubehar izan nuen, Joko Olinpiarretan partehartu ahal izateko. Gero Atenasen askolagundu zidan 4,40 metroko jauzia aurrene-koan gainditzeak. Hurrengo jauzia 4,55metrotan ezarri zuten, baina hori ezin izannuen gainditu. Hala ere, aurreko saltoariesker, seigarren postuan gelditu nintzen.

Zer behar da pertika batekin hain altuigotzeko?Osagai ugarik eragiten dute horretan. Batetik,garrantzitsua da garaiera nahikoa izatea, halapertika goragotik heldu baitaiteke. Abiaduraazkarrak ere laguntzen du jauzia egiterakoan.Horrez gain, saltoa egiteko indarra funtsez-koa da. Honek guztiak, ordea, ez du ezertara-ko balio teknika egokirik gabe.

Zer nolako entrenamendua izaten duzuzuk?Nik denbora gutxi daramat pertika-jauzian.Honetan aritzen direnak askoz lehenago hasiziren. Gehienak pertikarako egokiagoak direnkiroletatik datoz. Haiek duela lau urte saltoegiten zuten moduan ari naiz ni orain. Tekni-ka hobetzen ari naiz, eta arlo horretan hobetomoldatu ahala, gorago egingo dut jauzi.

Lehenago luzera-jauzian eta jauzi hiru-koitzean aritua zara. Nolatan hasi zinenpertikan?Atletismoan aritzen garenok diziplina guztiakprobatzen ditugu noizbait. Hasiera batean,

hobea nintzen luzera-jauzian, baina Anoetarajoan eta Jon Carlak bere kirolariak nola entre-natzen zituen ikusi nuenean, pertika-jauziaaukeratu nuen.

Zer asmo duzu etorkizunerako?Entrenatzen segituko dut. Lan asko daukataurretik. Orain arte lortutakoa gainditzea danire helburua.

Badira ia bost metrotara iristeko gai direnemakumezko pertika-jauzilariak. Zenbatzentimetro gehiago egin ditzakezu zuk?Bost metro gainditzera iritsi ez badira, intereskomertzialengatik da. Nik, berriz, oraingoz4,47 metroko marka daukat, baina badakitaskoz gehiago egin dezakedala.

Gaur egun Espainiako Estatuko markazuk zeuk duzu. Dana Cervantesekiko lehiamaiz agertzen da hedabideetan. Noladaramazu hori?Bat ere arazorik gabe. Kazetariak sortutakomorboa besterik ez dago hor. Nik Dana eza-gutzen dut eta ondo moldatzen naiz harekin.Gainera, Estatuan pertika-jauzian beste nor-bait egotea mesedegarria dela uste dut, horrekbizi gehiago ematen baitio kirol diziplinahoni.

Goenkale ETB1eko telesailean aktore ibilizarelako ere ezaguna zara. Nola hasi zinenbertan?Kasualitate hutsa izan zen. Pertsona ezagu-nak sartzen dituzte tarteka. Ni behin agertunintzen eta gustura gelditu zirenez, gehiago-tan aritzeko eskatu zidaten.

Ingurugiro Zientziak ikasi dituzu. Etorki-zunean horretan aritzeko gogorik baduzu?Orain pertika-jauzian arituko naiz, baina horibukatzen dudanean, kirolaren inguruko zere-ginetan ez bada, ikasitakoarekin zerikusiaduen lanen batean aritu nahiko nuke.

Arkaitz ZubiriKazetaria

ES

KU

TI

TZ

AK

A D M I N I S T R A Z I O A

EUSKARAZ 4

Zuen iritziak, proposamenak, iradokizunak… bidaltzeko, idatz ezazue helbide honetara: [email protected].

Mezuarekin batera, izen-abizenak eta ENA adierazi beharko dituzue. Toki-arazorik izanez gero, ADMINISTRAZIOA EUSKARAZ aldizkariak eskubide osoa izango du testuak laburtzeko.

JOXERRA INTERÍNEZBEHIN BEHINEKO FUNTZIONARIOA

[email protected]

✉ Agur t’erdi, adiskideak:

Pozik jaso eta irakurtzen ditut zuen aldizkariak. Uztaileko 45.zenbakian, euskal abizenen inguruko kontuak irakurri ditut.Hemen Bruselan latinoamerikar asko dago; nik euskal abizenakdituen Peru eta Ekuadorreko pertsonak ikusten ditut inguruan.

Gizaseme batek Berastegi zuela abizena esan zidan, ezagutu nue-nean; “Herri dotorea dago izen horrekin Euskal Herrian” esannion eta hura ikustera joateko gogoa piztu nion. Geroztik, Gorro-txategi eta Aulestia ezagutu ditut. Azkeneko honek esaten zidangogoa baduela bere arbasoak non jaio ziren ikustera joateko; bereaitona-amonak omen ziren euskaldunak; aitonak Peru aldeanjarraitu omen zuen, baina amona berriro Euskal Herrira joanomen zen.

Nik Burundin eman nituen 20 urte eta orain hemen nago Bruse-lan misiolari, errefuxiatu eta etorkinekin. Hiriburu honek munduguztitik datozen biztanleak ditu eta horrekin bizimodua ere astin-dua dago. Gaurko gobernuak nazionaltasuna aitortu die atzerritiketorri eta hemen jaio edo bizitza gehiena egin dutenei.

Nederlandera pixka bat indartzen ari da, baina oraindik lan dutehizkuntza bezala onartua izateko. Marokoar eta turkiar gehienekdakizkite nederlandera eta frantsesa, baina belgikar asko daudeoraindik bi hizkuntzak ez dakizkitenak.

Jarrai osasuntsu eta kementsu zuen egitekoak ongi eta pozikbetetzen. Zuen berriengatik eskertuaz, adiskidetasunez agurtzenzaituztet.

Begoña Eskisabel SukiaBrusela

A D M I N I S T R A Z I O A

EUSKARAZ 5

NO

RM

AL

KU

NT

ZA Hizking21:

‘Kit, hator bizkor!’

Zientzia-fikzioa?

Imanol goiz jaiki da gaur. Iratzargailu zentralizatuak esnatudu gelako bozgorailuen bitartez. Ahots batek, egun on esa-tearekin batera, zer ordu den ere esan dio, eta gogorarazi diozergatik jaiki behar izan duen goiz. Izan ere, astebete aurre-tik programatu zuen Imanolek, ahoz, sistema. Eta euskaraz.Autoan, bertako ordenagailuak GPS eta GSM sistema baterabilita, eta jakinik gaur nora joan behar duen, trafikoarenberri eman dio. Euskaraz. Sakelako agenda ere berritsu jaikida. Izan ere, agendaz gain ordenagailu, telefono eta posta--sistema ere bada. Mirenen amaren eguna da eta, loreakbidaltzea ezin ahaztu dezake. Gidatzen doalarik, euskarazegin du enkargua. Baina ez hitzak soinu moduan grabatuta:sistemak enkargua ulertu du eta mezu idatzi bat helarazi dulore-dendara. Ordaindu ere berdin egin du.

Aguraingo enpresara heldu da eta konpondu behar duenmakinaren aurrean dago. Bertsio zaharra. Kaskoak ipiniditu eta sarera konektatu da. Barra-kodea irakurrita, badakizein makina den eta haren historial guztia. Sistemak maki-naren planoak pantailara ekarri dizkio. Tira! Hementxedago hautsitako pieza. Aldatu beharra dago. Ba ote duguordezkorik? Ea sistemak zer dioen… Bai; Altsasuko bilte-gian gainera. Hemendik ordubetera, konponduta. Denaahoz, dena euskaraz.

Bitartean, posta kontsultatu du Imanolek. Begiak itxi etasistemak mezuak banan-banan eskaintzen dizkio. ‘Bai’ edo‘ez’ erantzunda, agindu egiten dio sistemari hau zein huraozen irakurtzeko. Gehienak euskaraz, gaztelaniaz eta fran-tsesez daude. Berdin dio: zein bere hizkuntzan irakurtzendu. Hara! Mazakok Kyototik idatzi dio! Ingelesez. No problem! Itzultzaile automatikoa ipinita, berdin-berdin entzungo dut haren mezua euskaraz. Haurdun dago Maza-ko! Erantzun beharra dago. Imanolek euskaraz diktatu diosistemari erantzuna, hark itzuli eta bidali egin du.

Aitak erakunde publiko bateko dokumentazioaren arduradu. Bertako langileek sortzen dituzten dokumentuak sail-katzeko, dagoeneko ez ditu ireki behar. Programak azter-tzen ditu, testu-dokumentuak direla, kalkulu-orriak direla,irudi direla zein soinu direla. Eta edukia ezagutzen duenez,automatikoki sailkatzen dira, eta bilaketak askoz ere azka-rrago egin daitezke. Gainera, erakundeko langileek erabil-tzen duten estiloa eta terminologia homogeneoa izan dadin,tresna bereziak ezarri dituzte zerbitzarietan. Gaur egun, testuen ortografia ez ezik, gramatika, maila eta estiloa berazain daiteke. Zuzentasunaz areago, irudi korporatiboaeremu horietan ere zaindu beharra baitago.

Arratsaldez, umeak museora eraman ditu Imanolek. Bisita-ri bakoitzak nahi duen hizkuntzan jaso ditzake azalpenak,eta galderak egin ere, nahi duen hizkuntzan. Baina gidariaez da pertsona bat izango, ordenagailu bat baizik.

Ikerketa-proiektua

Zientzia-fikzioa? Tira, laster ez da hori izango. Esandakozeregin gehienak gaur egun gauzatu daitezke ingelesez, etabeste zenbait hizkuntzatan ere bai. Datozen urteotan egune-roko bihurtuko dira. Laster euskaraz ere izango ditugu.Eusko Jaurlaritzaren Industria Sailak diruz lagunduta, abianda Hizking21 ikerketa-proiektua. Euskal Herriko Unibertsi-tateko IXA eta Aholab taldeek, Elhuyar Fundazioak,Vicomtech elkarteak (EITBk eta Alemaniako IniGraphics--ek sortua) eta Robotiker zentro teknologikoak dihardutebertan.

Eguneroko bizitzan atzematen hasiak garen iraultza datorgainera. Ez bakarrik etxean edo lantegian, baita aisialdian,automobilean, eta hainbat zerbitzu erabiltzean ere. Ba-tzuek bataiatu dute: Ambient Intelligence, edo InguruneAdimentsuak. Hizkuntz gaitasunaz gain, haririk gabekokomunikazioa, ubikuitatea eta ahozkotasuna izango dirahorren oinarrian.

Zeregin horietan guztietan bada elementu komun bat: siste-ma informatikoek gaitasun linguistikoa dute. Testuen etagrabazioen formari ez ezik, edukiari eta esanahiari errepa-ratzeko gai dira; ulertzeko gai, alegia. Horretarako, apara-tuei asko ‘erakutsi’ beharra dago, eta horretan ari dira orainproiektuko bazkideak: gehien ezagutzen duten alorra lan-tzen. Horrela, Elhuyar Fundazioak eta IXA taldeak testuidatzien gaineko aspektuak landu dituzte: terminologia etalexikografia, datu-base lexikalak, corpus linguistikoak, araugramatikalak, morfologia… Aholab taldeak ahozko hiz-kuntzaren tratamendua hartu du bere gain: ahotsaren sinte-sia eta ezagutza, prosodia, emozioen adierazpena… Vicom-Tech-ek (Visual Comunication Technologies), ez daharritzekoa, euskaraz diharduten abatarren (pertsonaia bir-tualak dira abatarrak) eta komunikatzeko interfazeen ardurahartu du, hala nola zenbait aurreaplikazioetan beste sozioekgaratutako tresna eta baliabideak integratzekoa, eta Roboti-kerrek, azkenik, hain ugariak eta desberdinak diren gailu,plataforma eta estandarretan arazorik ez izatea eta haienarteko komunikazioa garatzea du helburu.

Hizking21 ikerketa-proiektua denez, ez da produkturik ate-rako zuzenean bertatik, baina haren emaitzetan oinarrituta-koak datorren urtean hasiko gara ikusten.

Rafael SaizElhuyar Fundazioa

A D M I N I S T R A Z I O A

EUSKARAZ 6

EgitarauakI

DA

ZK

I-

ER

ED

UA

K

Ospakizunak, ikastaroak, ekitaldiak eta horrelakoak aditzera emateko erabiltzen ditu-

gu egitarauak. Argi eta labur idatzi behar duzu, informazio xeheagoa beste idazki

batzuen bidez ematen baita. Argi, labur… eta garrantzitsuena: ondo ikusteko moduan.

Honako hau izan daiteke antolabide nagusia:

◗ Orriaren goiko aldean, izenburua idatzi (horren bidezadierazten dugu zer egin behar den). Beheraxeago, noneta noiz egin behar den (ez ahaztu datu horiek).

◗ Ondoren, egin beharrekoen berri eman: egunez egun etaorduz ordu.

◗ Orriaren beheko aldean, azkenik, gainerako zehaztasu-nak: izena emateko epea, zenbat eta non ordaindu beharden, gehienez ere zenbat ikasle/ikusle/entzule…

Idazteko garaian eduki kontuan, gutxienez, honako hauek:

◗ Data ondo idatzi:

✓ *Urriak 24an. Kontuz urriak 24 bezalako egiturare-kin, aposizioan bakarrik erabil baitaiteke (Euskal-tzaindiaren 37. araua). Hortaz, ezin da deklinatu.

✓ *Azaroak, 5 ostirala. Egitarauetan erabiltzen baduzu,erabili arreta handiz puntuazioa: Azaroak 5, ostirala.

✓ *astelehena 8; *asteartea 9… Astegunaren izena etahilabete-egunaren zenbakia besterik erabiltzen ezbaduzu, kontuz puntuazioarekin: astelehena, (hilak)8; asteartea, (hilak) 9; asteazkena, 10… Izan ere,elipsia gertatu da.

✓ *2.004ko urriaren 24an. Ez jarri punturik milakoeneta ehunekoen artean: 2004ko urriaren 24an.

✓ *2004.ko urriaren 24an. Ez idatzi punturik zenbakia-ren eta -ko atzizkiaren artean, urte hitza agertu ezean:2004ko urriaren 24an.

✓ *2004ko urteko urriaren 24an. Urte hitza agertzeanahi baduzu, -garren atzizkia erantsi behar diozu urtekopuruari, puntuaren bidez: 2004. urteko urriaren24an.

✓ *2004ko Urriaren 24an. Hilabeteak eta egunak letraxehez idatzi: 2004ko urriaren 24a.

✓ *2004ko urriaren 24ean; *2004ko azaroaren11ean… Gogoan izan: 4an, 14tik, 24ra…; 11n,31tik… Beraz: 2004ko urriaren 24an/11n.

✓ 2004ko urriaren 25ean. Ahal bada, idatzi data oso--osoa (gutxienez, izenburuan); alegia, urtea, hilabeteaeta eguna.

✓ urriaren 24an, igandea/igandean/igandearekin.Asteguna ere zehaztu behar baduzu, hiru modu horiekdituzu.

◗ Orduak ere zuzen idatzi:

✓ 14:00etan, 11:00etatik, 09:00etara. Orduei (XX:00)-etan/-etara… erantsi. Salbuespena ordu bata da:01:00ean.

08:30ean: Autobusak Hiriberritik eta

Urizarretik aterako dira.

10:30ean: Sos del Rey Católico herriko

alde zaharra eta Sadako

jauregia ezagutuko ditugu.

12:30ean: Leireko monasterioabisitatuko dugu. Monasterio

beneditar hori Nafarroako

erregeen panteoia da, eta

Nafarroako erresumaren

sorlekua. Han, eliza, kripta

eta ingurune paregabeak

ikusiko ditugu.

“Kattusa” elkartea

TXANGOA: Sos del Rey Católico eta Leireko Monasteriora2004ko urriaren 29an, ostirala

16:30ean: Zangotzan barna, nor bere

kabuz.

19:00etan: Etxera itzuliko gara.

14:30ean: Bazkaria, Zangotzako“Zurkillo” jatetxean:

Izena emateko azken eguna: urriaren 25a, astelehena. Bazkariaren prezioa: 22 euro

Urdaiazpiko iberikoa.Entsalada epela

otarrainxka, onddo etafoiearekin.

Salda.Bildotsa,

txilindron erara.Sagar-budina.

Kafea.

M E N U A

Zure elkarteak txangoren batedo ekitaldi bereziren bat anto-latu behar badu, komenigarriada ongi azaltzea zer egin beharden orduz ordu edo egunezegun:

A D M I N I S T R A Z I O A

EUSKARAZ 7

Jose Mari ArakamaHAEEko Administrazio Hizkeraren Atala

Zure herriko festetako egitarauaidatzi behar baduzu, kontuan izan,bereziki, nola idatzi behar direndatak eta orduak:

11:30 – 13:30 Ahaide nagusien arteko

borrokak eta Gaztelaren

eraginaGaztelako legeak etaadministrazio-egitura indartuziren garai hartanAitor ETXEBARRIA.

Eusko Ikaskuntza

Bazkaria: 13:30 – 15:30

15:30 – 17:30 Borbondarren “Decreto de

Nueva Planta”Estatuaren zentralizazio bortitzaeta euskal instituzioakJoxe LERTXUNDI.

Deustuko Unibertsitatea

E G I T A R A U A

Erakunde autonomiadunaOrganismo Autónomo del

9:00 – 9:15 Jardunaldien aurkezpena

Ongietorria eta dokumentazioa

banatzeaMikel ASARTA. IVAPeko zuzendaria

9:15 – 11:00 Nafarroako erresumaren

administrazioaEuropari begira eginikoantolamenduaIzaskun ORTIZ DE ZARATE.

UPV/EHU

Hamaiketakoa: 11:00 – 11:30

Jardunaldiak

EUSKALADMINISTRAZIOAK:

ERDI AROTIK XIX.MENDERA ARTE

Euskalduna Jauregian (Bilbo),

2004ko azaroaren 26an

Matrikula: 60 C2101-0054-97-0001113334kontu zenbakian sartu

Izena emateko epea:

2004ko azaroaren 22ra arteIzena emateko tokia:

IVAP, Errekalde zumarkalea18, 48009 Bilbo

Plaza kopurua: 140

Informazioa: www.ivap.orgTf.: 94 4881600

12:00etan: Suziria.12:30ean: Meza nagusia.13:00etan: Otamena.13:30ean: Altzarteko dantzariak,Plaza Nagusian.15:00etan: Herri bazkaria, gaztetxean.17:00etan: Zezen mekanikoa eta

puzgarriak, haurrentzat.19:30ean: Bertso poteoa.20:00etan: Dantzaldia,

Oska taldearekin.22:00etan: Zezensuzkoa.01:00etik03:00etara:Dantzaldia,

Partz taldearekin.04:00etan: Txokolate jatea,

txoznetan.

I G U R A I N 2 0 0 4 k o F E S T A KIrailaren 25ean, larunbata Irailaren 26an, igandea

IGURAINgo udala

09:00etan: Dianak,herriko dultzaineroekin.11:30ean: Herri hamaiketakoa.

13:00etan: Malabaristak, Plaza Nagusian.14:00etan: Harrietxeko abesbatza.15:00etan: Jubilatuentzako bazkaria.18:30ean: Garranga zirkoa etamalabaristak, haur etagazteentzat.

19:30ean: Ardoa eta gazta,herritar guztientzat.

20:00etan: Herri kirolak, pilotalekuan.01:00etik03:30era: Dantzaldia,

Ospel taldearekin.

✓ 10:30ean, 11:15etik, 12:40ra. Minutuei -(e)an/-(e)tik/-(e)ra ezarri. Minutuen bidez azaltzen dituguerdiak eta laurdenak: 13:30ean, 14:15ean… Nahiz etagero eta erdi eta eta laurden irakurri.

✓ 09:30 – 10:30. Ordu tarteak deklinatu gabe idatzi nahibadituzu, marratxoz lotu eta tartea utzi marratxoarenaurretik eta ondotik.

✓ Eguerdiko ordu bietan… Idatziz hobe da, 24 orduko sis-tema erabiltzea: 14:00etan.

◗ Kontuz fonetismoekin: Baridxakuen goidseko 9dxetan ekitaldiau ingo da. Horrek ez du esan nahi, ordea, bariku,domeka, gura, jin… bezalako hitzak baztertu behar direnik(kontuan harturik non-zein-nola erabiltzen den).

Diseinuak laguntza handia eman dezake garrantzitsuena ondoikusteko: hasiera-hasieratik erabaki behar duzu zer-nolako letra-mota erabili, tamaina, tarteak ezker-eskubi, irudirik edo marraz-kirik sartu behar duzun, koloreak…

A D M I N I S T R A Z I O A

EUSKARAZ 8

BE

RR

IA

K

TPompeu Fabra Unibertsiteak Terminologiari buruzkonazioarteko II. Biltzarra antolatu du. Biltzarra azaroaren 26eta 27an izango da eta helburuen artean honako hauek ditu-zu: terminologia arloa indartzeko politikak bultzatzea,mundu osoko adituen artean esperientziak elkar trukatzea,ekimen berriak abian jartzea, lankidetzarako bideak zabal-tzea, termilogiaren inguruan aritzen diren adituen lanakazalaraztea eta prestakuntza beharrizanak aztertzea. Infor-mazio gehiago nahi baduzu, ikusi gune hau:www.eaft-aet.net/es/cumbre2.htm

erminologiari buruzko nazioartekoII. Biltzarra

Mundua online

B L O G - A K

Euskal FiloBlogia

Izen hori du Ricardo Gómezek euskal filologiari buruzsortu duen weblog berriak. Baina, zer da weblog-a?Bada, Interneteko webgune bat; webgune hori sortzenduenak bere artikulu, dokumentu, iritzi… jartzen ditujendaurrean, eskaparate batean jartzen diren bezala.

Ricardo Gómez Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleada eta, weblog honen bidez, bide bat zabaldu nahi izan dueuskal filologiako ikasleekin eta, oro har, hizkuntzalari-tzan aritzen direnekin iritziak trukatzeko. Horrela, inte-resgarriak izan daitezkeen berriak, loturak, liburu etaartikuluei buruzko iritziak… bilduko ditu. Gehienak, egi-learen artikuluak izango dira, baina kolaborazioak ereizango dira.

FiloBlogia bloga ekainaren 30ean sartu zen sarera, hainzuzen ere, Hiztegia.net hiztegi bildumari buruzko artiku-lu batekin.

http://filoblogia.blogspot.com

Euskara eta Publizitatea

Iñigo Fernández Ostolazak sortutako weblog-a dugu, etaeuskara eta publizitatearen inguruko iritziak jasotzenditu: euskararen egoera, euskarazko itzulpenak, iragarleeuskaldunak, publizitatearen inguruko terminologia euskaraz, euskararen publizitatea… benetako adibide etaguzti. Gaiarekin arduratuta dabilen edozeinentzat izangoda interesgarria: hizkuntzalariak, euskara teknikariak,itzultzaileak, soziolinguistak, publizitate teknikariak, irakasle edo ikasleak, kazetariak…

http://www.sweetcreeps.com/euskaraz

Emankorrak izan daitezela blog berriak!

LEuskararen erabilera areagotzeko planetan dihardutenenburuhausteen artean, egoera informaletako hizkera lantzekobeharra egoten da; batez ere, gaztetxoek erabiltzen dituztenesamoldeetan antzematen dute hutsunea: ligatzeko, hase-rretzeko, adarra jotzeko… esamoldeak erdaratik hartzekojoera baitute gaztetxoek. Euskarak berezko dituen formahoriek belaunaldiz belaunaldi transmititzeko bideek asko-tan huts egiten dutenez, derrigorrezkoa da, adituen ustez,arlo hori bereziki lantzea.

Eta hutsune hori bete nahi du, hain zuzen ere, LagunartekoHizkerarekin Jolasean programak. Nafarroako GobernukoHezkuntza Departamentuko Euskara Zerbitzuak sortutakoprograma bat da, eta Urtxintxa Eskolak eta Ttakun KulturElkarteak batera garatzen dute. Horretarako, bi ekintza--mota antolatzen dituzte: alde batetik esku-hartze zuzenekohainbat saio; eta bestetik, zenbait jarduera osagarri (Kuxku-xeroa txat-gunea, Txutxu-Muxuka txat gaztea, Hitzontzialiburutxoa…). Lan bikaina egiten ari dira.

Informazio gehiago lortzeko jo helbide hauetara:

www.urtxintxa.orgwww.ttakun.comwww.aisia.net

agunarteko Hizkerarekin Jolasean

Martin Ugalde.ADIORIK EZ

Gazte-gazterik euskara eta euskal kulturari erabat emana. Langile nekaezina eta

gizon konprometitua, eskuzabala: aldizkari honetako kolaboratzailea ere izana.

Euskaltzaleok beti izango dugu gogoan.

A D M I N I S T R A Z I O A

EUSKARAZ 9

Armairuko hilotzaL

EI

HA

TI

LA

Jubilatzera zihoan egun berean hilotz bat deskubritu zuenbere despatxuko armairuan. Raimundo Oyarbidek, Arizmendiko Sekretario jaunak,aspaldian zuen antzemana halako ustel usain sarkor bat bere bulegoan, baina ez zion garrantzirik eman, harik eta kiratsapasilloetara hedatu zen arte. Egun hura zuen azkena udale-txean, eta garbiketa amaitua zuen ordurako, bulegoa hutsikzegoen. Ia-ia. Abiatu aurretik, gelako izkin-izkinean zegoen armairu zaharrazabaldu zuen azken aldiz, hura ere hutsik egongo zelakoan,baina ahazturiko hainbat papereta karpeta deskubritu zituenbertan. Harriturik, hasieran irudi-tu zitzaion paper haiei sagarlizunduen ozpin usaina zeriela,baina hogeita zazpi espedientebeherago, kiratsa bestelakoa zen,arrain ustelarena bezalakoa. Etahara hantxe higuinaren eragilea:espediente kadukatu bat, hama-bost urte lehenago bertan hiltzenutzia eta lur eman gabe abando-natua. Raimundok berehala ezagutu zuen gorpu hura. Izerdihotza sentitu zuen kopetan,hanka-eskuak dardarka hasi zitzaizkion. Une batez, zorabioakjota lurrera eroriko zela iruditu zitzaion. Bitartean, Plaza Nagusian herriko bandak gogotsu eta mar-tzialki jotzen zuen, “Agur Zuberoa”, eta alkateak, plazaerdian zain zegoela, beste behin ireki zuen urrezko Rolexerlojuaren kaxa, atzeko inskripzioari erreparatuz: RaimundoOyarbideri esker onez, Arizmendiko Udala.

Baina Raimundok nahikoa zuen berearekin. Espedientezimeldu haren ondorioz, kartzelan zetzan, hamar urterako,aurreko alkatea, Dorronsoro jauna. Eta kasu ilun hari eske-rrak zen alkate bibote fineko jauntxo harroputz hori, erlojueieta idazkariei atzealdeak arakatzen dizkiena. Ezin ukatu,hala ere, Raimundok zer ikusi handia izan zuela kontu horre-tan. Espediente hura justuen linboan betiko ahaztearen truke,urrezko erretiroa izango zuen. Dokumentu horiek argitaraateratzen baziren, ordea, belauntzi berrian ez, kartzelanemango zuen Raimundok bere erretiroa. Adio betiko, bereitzal eta ospe ona. Kartzelako beldurrez zegoela, Dorronsoro alkate ohia etorrizitzaion burura. Gizajoak inoiz ez zuen ulertu zergatik atxi-lotzen zuten; errekalifikazioak, maileguak, kontabilitatea…nahasiegia zen kontu hura dena bere ulermen apalarentzat.Eta hala, ertzainak udaletxera bila etorri zitzaizkionean,duintasun ustezko batez leporatu zien: –Horregatik atxilotuko nauzue? –burua altxaturik, harro–Aulki batzuk falta direlako?

–Aulkiak ez, alkate jauna –zuzendu zion bere idazkari pinpirinak– dira asientoak, “asientos contables”.Eta hantxe joan zen gure alkate destronatua, marmarka, “aul-kiak, asientoak… ze axola dio, marijakintsu halakoa…”.Baina orain ez zegoen armairuko hilotz hori erreanimatukozuen praktikanterik eta, beraz, hobe zen espediente kirastuabehin betiko desagerraraztea, frogarik utzi gabe. Papera suntsitzeko makina izango zatekeen irtenbiderikonena, ez balitz espedienteak metro bete luze zuela, eta Ariz-mendiko Udalean ez dagoela halako makinarik. Kaletik

pasodoble torero baten doinuakzetozen. Herriko agintari guz-tiak, sekretario zaharraren ome-naldirako plazan bilduta, udale-txeko eskailera nagusiei begirazeuden, sekretarioa noiz agertu-ko. Raimundok despatxuko ateaireki eta pasillora begiratu zuen,ez zegoen inor. Giltzaz atea itxieta zaborrontzirantz abiatu zen,latazko zilindro herdoildua gelaerdian jarri eta hantxe bota zuenkarpeta mordoa. Azkenekoorriari txiskeroaz su eman etabesteen gainera bota zuen.

Espero zitekeenez, sutzar malapartatu hark sekulako hodeibeltza sortu zuen gelan, eta Raimundok edifizioaren atzeal-deko leihoa ireki behar izan zuen arnasa hartzeko. Alperrik.Fatxadako balkoi nagusia zabaldu zenean, bandak jotzeariutzi zion, jendea isilik gelditu zen, eta alkatea zurrun jarrizen, sekretarioak, bere despatxutik, esker oneko hitzen ba-tzuk botako zituelakoan. Baina han ez zen hitzaldirik egon.Balkoia zabaltzean sortu zen haize korronteak zaborrontzialurrera bota zuen, eta su hartu zuten berehala kortina-mahai--aulki-fitxategiek. Apokalipsiaren pregonaria balitz bezalairten zen Raimundo balkoira, txinparta eta kezko laino ba-tean bildurik, garrasika eta espantuka, sorospen eske. Suhiltzaileak heldu zirenean, Raimundo herriko banderarenmakilan zegoen zintzilik. Ordurako kiskalita zegoen egu-rrezko balkoia, eta jendea oihuka eta txilioka, bere onetikaterea. Azkenean, ordea, onik jaitsi zuten sekretario zaharraudaletxeko banderatik, eta jendeak txaloka agurtu zuenanbulantzian sartu zutenean. Erizainak anbulantziako ateaitxi aurretik, ordea, alkatea agurearen kamillara hurbilduzen, eta belarrira xuxurlatu zion irribartsu: –Raimundo, hire bulegoa garbi geratuko zuan behintzat!–Bai, jauna, sentitzen dut, istripua izan da, nik ez…Alkateak ez zion jarraitzen utzi, prakaren eskuineko poltsiko-an urrezko Rolexa sartu zion, sorbaldan zaplada bat eman etabegi-keinu maltzur bat botaz esan zion, “ondo da, ondo da…”.

Martin GartziandiaAbokatua eta idazlea

“Dokumentu horiek

argitara ateratzen baziren,

belauntzi berrian ez,

kartzelan emango zuen

Raimundok bere erretiroa”

Urte politiko berriaren hasieran gaude, eta aur-tengo ikasturtea aire berriekin hasiko da Espai-niako Estatuan. Eraginik sumatuko al da HegoEuskal Herrian Jose Luis Rodriguez Zapatero pre-sidente berriarekin? Zer-nolako asmoekin ikusiduzu Zapatero? Nolako harremana izan nahikozenukete berarekin?

Zure azken galderatik hasita, erantzun beharra daukat EuskoJaurlaritzak erakunde edota instituzio guztiekin harreman nor-mal bat izan nahi duela. Horixe izan da beti gure asmoa etagure nahia; beste gauza bat da lortu ahal izatea edo ez, baina,jakina denez, hori ez dago gure esku bakarrik, zeren bi aldeenarteko harremana bi aldeek bultzatu behar dute.Bestalde, Zapaterori buruz, oraingoz esan dezakedan guztiazera da: oraindik ezagutzeko dugula eta dena frogatzekoduela. Egia da haren formek zerikusi gutxi dutela Aznarre-nekin, baina lehendakariak esan ohi duen bezala, irribarreedo “talantearekin” bakarrik ez dira arazoak konpontzen,eta, alde horretatik, irribarreaz edo “talanteaz” aparte,oraindik ez dakigu Zapaterok zein plan duen arazoak kon-pontzeko. Alderantziz, PPren antzeko estrategia erakutsi duorain arte Euskal Herriarekiko. Hortxe ditugu Kupoa, Pres-tige edo Ertzaintzaren inguruko desadostasunak, EpaitegiKonstituzionalera jotzea Eusko Legebiltzarrean onartudiren legeen aurka, Sestaoko “La Naval”-en etorkizunakolokan jartzea…

Kupoa dela-eta

Aspalditik dator Eusko Jaurlaritzaren eta Espai-niako Gobernuaren arteko desadostasuna, kupo-az bereziki. Espainiako Ogasun Ministerioakakordio baten beharra azpimarratzen du kupoa-ren auziari irtenbidea emateko. Zein jarrera har-

tuko du Jaurlaritzako Ogasun Sailak kupoaz, etazer konponbide ikusten diozu? Zer harremandago une honetan Ogasun Ministerioarekin?

Jaurlaritzak ere ikusten du akordio baten beharra. Are gehia-go, Eusko Jaurlaritza izan da akordio horren bila gehien aha-legindu dena, bai PPren garaian eta baita orain ere PSOEkoGobernuarekin.Sozialisten kasuan gertatzen dena da Zapatero jaunak berehitza eman ziola lehendakariari auzi hau, eta berari lotuta dau-denak (Prestige, Ertzaintza, e.a.), konponduko zirela; bainauztailean ikusi genuen konpromisoa ez zela bete. Hitzak hitzakdira, baina ekintzei dagokienez, Estatuak Euskadiri zor diondirutik beste kenketa bat izan zen, eta jarrera horrek Zapatero-ren hitza eta konpromisoa buruz behera uzteaz aparte, mesfi-dantza gehiago sorrarazteko balio izan du, zoritxarrez.Azken finean, gu elkarrizketarako eta akordio bat lortzekoprest gaude, baina, euskaldunon artean zer edo zer sakratuabada, hori emandako hitza da, eta hitza ematen denean beteegin beharra dago. Momentuz ikusi izan duguna zera da:Espainiako presidenteak ez duela bere hitza betetzen.

Kupoaren auzian bakarrik ez, beste arlo batzue-tan ere hainbat gauza eskatu dizkio Jaurlaritzakgobernu zentralari. Zapaterok Ibarretxerekinuztailean izandako elkarrizketa batean hainbatgauza agindu zituen, besteak beste, Ertzaintzahanditzea eta hondoratutako Prestige petrolio--ontziak sortutako kalte ekonomikoak Jaurlaritza-ri ordaintzea... Zer espero duzu ikasturte berrira-ko? Lortuko al ditu Jaurlaritzak helburu horiek?

Barka egidazu baina gai horien inguruan espero dugun gauzabakarra Zapaterok lehendakariarekin hartutako konpromisoabetetzea da, besterik ez. Hori horrela ez bada, aurrerantzeannola jokatu behar dugun ikasteko balio izango du.

EL

KA

RR

IZ

KE

TA

A D M I N I S T R A Z I O A

EUSKARAZ 10

“Irribarreaz edo borondateaz aparte oraindik ez dakigu Zapaterok zein plan duen arazoak konpontzeko”

Zorrotz eta tinko ikusten zaio beti, bere sailaren konpetentziak defendatzen. Eus-kadiko erakundeen bigarren aurpegia da, Juan Jose Ibarretxe lehendakariaren ondo-ren. Emakume gartsua, Usansolokoa, politikagintzan ibilbide oparoa du. DeustukoUnibertsitatean atera zuen Zuzenbideko lizentziatura; Legebiltzarkide izan zen zor-tzi urtez Eusko Alderdi Jeltzalearen barruan; gero, Lehendakariordetzako Koordi-nazio idazkari nagusi lanetan aritu zen; eta 1999az geroztik lehendakariorde da.Gaur egun, Ogasun Saila bere ardurapean dago. Egungo politikaz zein gizartekobeste zenbait gaiez mintzatu gara berarekin.

Idoia Zenarruzabeitia, EAEko lehendakariordea, eta Ogasun eta Herri Administrazio sailburua:

Estatutu Berrirako proposamena

Udazkeneko hosto-hotsa Euskadiko gobernuan erenabaritzen da. Lehendakariak esan du datozen hila-beteak bakea eta normalizazio politikoa lortzeko era-bakigarriak izango direla. Ibarretxe plana, EuskoJaurlaritzaren Estatutu Berrirako Proposamena...Nola lortuko da alde guztien proposamenak elkarriuztartzea? Lortuko al da Legebiltzarrean beharrezkoaden gehiengoa, Ibarretxe plana abian jartzeko? Zerestrategia erabiliko duzue Lehendakariordetzan?

Alde guztien proposamenak diozu? Bada, nik proposamenbakarra ezagutzen dut: Jaurlaritza osoaren izenean lehendaka-riak egindakoa, eta, gainera, dago-kion erakundean aurkeztua: Lege-biltzarrean. Hemen ez du balio komunikabide-etan edota frontoi bateko mitineanproposamen bat daukadala esateak,gero demokrazian dagokion tokianaurkezten ez badut; izan ere, komu-nikabideetan, mitinetan, ez dagoeztabaidatzeko aukerarik. Azkenfinean, halako jokaerak bi gauzaadierazten ditu: alde batetik, mugi-mendu propagandistiko edo taktikobaten aurrean gaudela; eta, bestetik,nire ustez askoz larriagoa, eztabai-dari uko egiten zaiola, funtsezko etabenetako eztabaidari beldur zaio-la… Zergatik ote da?

Azken aldian asko hitz egiten da herri-galdeketaz.Noiz galdetuko zaio herriari eta zer galdetuko zaio?Non kokatzen dituzu Nafarroa eta Iparraldea gaihonetan?

Lehenengo, herriaren borondatea ordezkatzen dutenek Legebil-tzarrean eztabaidatu egin behar dute, eta gero gerokoak. Baina,hau esan ondoren, gustatuko litzaidake beste gauza bat ere azpi-marratzea: Jaurlaritzak, lehendakariak, euskal gizartearekinhartzen dituen konpromisoak bete egiten dituela, eta konpromi-so hori hor dago, mahai gainean.Nafarroari eta Iparraldeari dagokienez, hango herritarren boron-datea izango da erabaki beharko duena nolako harremanak nahidituzten Euskal Herriko beste herrialde eta herritarrekin.

Udazkena bakarrik ez, ondorengo hilabeteak eremugimendu handikoak izango dira. Hauteskundeakgainean daude. Hirukoarekin jarraitzeko aukerarikikusten duzu ala laugarren bati ateak irekitzekoaukera dago? Alderdi sozialistarekin hitzarmenakegiteko aukerarik bai?

Hurrengo gobernukideei buruz hitz egin aurretik, hauteskunde-etan herritarrek eman beharko dute beren iritzia; beraz, nirealdetik halako espekulazioetan sartzea fikzio hutsa egitea litza-teke. Edozein kasutan, behin baino gehiagotan esan dugu, lehen-dakaria bera aurrena, indarrean dagoen hirukoa etorkizunerakoapustu estrategiko bat dela, zeren euskal gizartearen gehiengopolitiko eta soziala ordezkatzen baitu. Honetaz konbentzitutagaude, erabat. Baina, berriro diotsut: lehenengo, herritarrek hitzegin beharko dute.

Emakumeak eta politika

Tradizioz gizonezkoena izan den mundu bateanmurgilduta zaude, eta gaur egun ere gizonezkoakgehiago dira emakumezkoak baino. Nola ikustenditu lehendakariorde emakumezko batek bere ardu-ra eta familia bat osatzea, esate baterako? Uztar aldaitezke biak?

Zergatik ez? Lehendakariorde, mediku edo dendari izateak ezdu, nire ustez, zerikusi handirik familiako ardurak betetzera-koan. Eta, gainera, esandakoak emakume zein gizonezkoentzatbalio du.

Emakumeek jasaten dituztentratu txarrak eguneroko albis-te bihurtu dira. Erakundeekgizartea hezteko eta tratutxar horiek saihesteko egitenduten politika eraginkorradela uste duzu, ala beste bidebatetik bideratuko zenituzkepolitika horiek?

Ez dut esango erakundeek abianjartzen dituzten neurriak ez direlagarrantzitsuak, baina, nire iritziz,halako arazo bati aurre egitekoaskoz garrantzitsuagoa litzatekegizarte osoaren aldaketa kulturala,hau da, hausnarketa sakon eta seriobat gizon-emakumeen egitekoeiburuz bai familia barnean, bai lanesparruan, e.a.

Edozein kasutan, aurreratzen dizut datozen asteetan JaurlaritzakGizon-emakumeen arteko Berdintasunerako Legea aurkeztukoduela Legebiltzarrean.

Politikarien artean, zenbaitetan, ausardia erakutsiduzu janzkeran, eta estilo propio bat sortu duzulaere esan daiteke. Politikan arrakasta izateko,garrantzitsua al da modan egotea? Kontuan hartzenal dira moda eta estetika joerak politikagintzan?

Hori horrela ez dela pentsatzea gustatuko litzaidake, zeren seguraski gizon bati ez zenioke halako galderarik egingo. Politikanedo bizitza honetako edozein eginkizunetan arrakasta izateak–erabili duzun hitzari heltzearren– seriotasunaren, arduraren etalanaren ondorio bat izan behar duela uste dut. Eta horrek ez duzerikusirik norberak, janzteko orduan, daukan gustu edo estilo-arekin.

Ekonomia eta politika alde batera utzirik, zein diraIdoia Zenarruzabeitiaren zaletasunak? Nolakoa dalehendakariordea etxean, lagunartean, egunerokobizimoduan?

Ba, pertsona guztiz normala naizela esan beharra daukat, horre-la da-eta. Sendiarekin egotea, lagunekin solasaldian ibiltzea, e.a.dut gustuko. Arlo honetan ez dut sekreturik, benetan. Akaso ezdut gehiegi edo oso ondo saltzen neure burua –nahiz eta kontra-koa esateak interes edo “morbo” gehiago sorraraz dezakeen–baina horrela da, sentitzen dut.

Nerea PikabeaKazetaria

A D M I N I S T R A Z I O A

EUSKARAZ 11

“Nafarroako eta Iparraldeko

herritarrek erabaki beharko

dute nolako harremanak

nahi dituzten Euskal

Herriko beste herrialde

eta herritarrekin”

EU

SK

AL

DU

NT

ZE

A

A D M I N I S T R A Z I O A

EUSKARAZ 12

dira: anbulatorioak, hipokondriakoak, nekea lanean, senda-gilearen eta gaixoaren arteko komunikazioa, antibiotikoak,kolesterola, anorexia eta bulimia, gaixo terminalak, gripea,gibeleko hantura, alergiak, zorriak, bat-bateko heriotza,txertoak, eztarriko mina, asma…

Osatuz bildumaren barruan bi azpisail egin dira:

◗ Osatuz Pediatria: osasun-arloan umeekin lan egitenduten pediatra eta erizainei zuzendutakoa.

◗ Osatuz orokorra: osasun-arloan lan egiten duen edo-zein profesionali zuzendutakoa.

Bilduma bederatzi liburuk osatzen dute: horietako zazpitanikastunitateak daude jasota, eta beste bietan glosategiak etatranskripzioak. Baditu, baita ere, bideo-zintak eta CDak,zeinetan jaso baitira telebistatik eta irratitik hartutako gra-bazioak.

Irakaslearen unitateak HABEren webgunean daude jarrita;eta, eskuratzeko, pasahitza behar da.

Osatuz ikasmaterialen bilduma argitaratu dute lankidetzanHABE, Osakidetza eta IVAP erakundeek. Osakidetzakoeuskararen erabilera-plana garatzen laguntzeko asmoz sortudira ikasmaterial horiek, hartara, bertako mediku, erizainnahiz laguntzaileek gaixo eta hiritarrekiko harremanetaneuskara erabil dezaten. Helburua, beraz, profesionalen etabezeroen arteko elkarrizketak, informazio-orriak, idatzizkoagiriak, etab. euskaraz egiten gaitzea eta ohitzea da.

Asmo horrekin, osasun-arloko profesionalak euskara era-biltzen trebatzeko, alegia, Osatuz Orokorra eta OsatuzPediatria langai didaktikoak sortu dira. Unitateak ez diraeuskalduntzearen hasieran erabiltzekoak, 2. HizkuntzaEskakizuna prestatzeko langaiak baizik, zehatzago esanez.

Bildumaren ikastunitateetan lantzen diren gai guztiak osa-sun-eremukoak dira. Mass-medietako zientzia-testuak hartudira abiapuntu, esaterako, Zientzia.net webgunetik edoElhuyar zientzia-aldizkaritik hartutako artikuluak, EuskadiIrratiko saioetan sendagileei egindako zientzia-elkarrizke-tak, etab. Landutako gaiak, besteak beste, honako hauek

Osatuz: Osasunaren Esparruko LangileakEuskalduntzeko Ikasmaterialen Bilduma

OSATUZ OROKORRA ETA OSATUZ PEDIATRIA

OSATUZ BILDUMA

OSATUZ OROKORRA OSATUZ PEDIATRIA

IKASLEAREN LIBURUAK IKASLEAREN LIBURUAK

Osatuz orokorra 1 Osatuz pediatria 1◗ Osasuna lanbide ◗ Osasuna eskolan◗ Osasuna lanean ◗ Osasuna lehen urtean◗ Osasuna aisialdian

Osatuz orokorra 2 Osatuz pediatria 2◗ Osasuna etxean ◗ Osasuna lanbide◗ Osasuna oporretan◗ Osasuna eta heriotza

Osatuz orokorra 3 Osatuz pediatria 3◗ Osasuna urtaroetan ◗ Osasuna etxean◗ Osasuna eta itxura ◗ Osasuna gorputzean

Osatuz orokorra 4 Osatuz orokorra 4◗ Osasuna gorputzean ◗ Glosategiak

◗ Transkripzioak

Osatuz orokorra 5◗ Glosategiak◗ Transkripzioak

Osatuz orokorra CDa Osatuz pediatria CDa

Osatuz orokorra Bideoa Osatuz pediatria Bideoa

Proiektu hau lan-talde baten emaitza da, eta posiblea izan dajende askoren lanari esker. Batetik, Debabe Udal Euskalte-giko irakasleak, AEK-ko hainbat didaktikarik eta berezikiHernaniko Udal Euskaltegiko irakasleek lan egin dute uni-tateen sortze-prozesuan.

Aipatzekoak dira, bestalde, UZEI erakundearen partaidetza–proiektuaren hasiera-hasieratik–, Jabier Agirreren lanki-

detzaren bidez: testuak orraztuz, aholkularitza arlo termino-logikoan eskainiz, glosategiak sortuz… eta HABE erakun-dea, egitasmo horren gidaritza, koordinazio eta errealizaziodidaktikoa eta jarraipena bideratu dituena.

Begoña MartinezHABEko Ikasmaterialen ataleko arduraduna

ER

RE

PO

RT

AJ

EA

A D M I N I S T R A Z I O A

EUSKARAZ 13

Basamortuan, askatasuna amets

Basamortu idorrean bizi dira sahararrak, hamada-n, haien jaioterritik urrun. 1975. urtean

Marokok haien herrialdea okupatu zuenean, Tinduf eskualdeko kanpamentuetan errefuxia-

tu ziren, Aljerian. Hogeita hamar urte daramatzate bertan, harea antzuaren artean, askata-

sunarekin amets eginez.

Hondarra, harriak, zuhaitz bakan batzuk eta kilometroetanhedatzen den lur eremu zabal eta bakartia baino ez dutebegien aurrean. Tindufeko kanpamentuetan bizi diren hau-rrek, dena den, paisaia berdeak eta itsasoaren urdina pintatzendituzte euren marrazkietan. Inoiz ikusi ez duten lurraldea pin-tatzen dute basamortuan: Mendebaldeko Sahara. Oasia. Ber-tara itzultzearekin amets egiten dute sahararrek. Fosfatoa,minerala, petrolioa eta gasa ugariak dira han, eta nekazaritzaeta arrantzatik bizitzeko baliabide nahikoa dago. Tindufekoeskualdean, berriz, ez da horren arrastorik. Eskualde antzuhorretan lehengaiak lortzea ia ezinezkoa da, eta tenperaturakmuturrekoak dira: udan 50 gradu izan daitezke eta neguan,aldiz, 10 zero azpitik.

Hartara, nazioarteko elkartasunari esker bizi dira sahararrak.Orotara 200.000 pertsona bizi dira kanpamentuetan, emaku-meak eta haurrak gehienak. Gizonak, berriz, –beste 100.000–lurralde okupatuetan daude,frontean. Nazio Batuen Era-kundeko (NBE) ErrefuxiatuenLaguntzarako Batzordea etaElikagaien Munduko Programaarduratzen dira, oro har, oina-rrizko elikagaiak bermatzeaz.Dena den, nazioartearen elkar-tasuna haratago doa eta, ildohorretan, sahararrek ezinbeste-koa izan dute mundu zabalekoherritarrek emandako laguntza:elikagaiak, sendagaiak, ikas-materiala… Euskal Herriaelkartasun horren ikur izan daurteotan. Memento honetanEusko Jaurlaritzak urteroberritzen duen hitzarmen bat duSaharako Errepublika Demokratikoko Gobernuarekin. EuskalHerriko gobernuz kanpoko erakundeak ere lan aparta egiten ari dira errefuxiatuen kanpamentuetan daudenen bizibaldintzak ahalik eta duinenak izan daitezen.

EUSKAL HERRIAREN LAGUNTZA

Herri Sahararraren Lagunen Elkarteak, esaterako, makina batekimen eta kanpaina eraman ditu aurrera urteotan. 1997. urte-an sahararren prestakuntza teknikoa garatzeko programaabiatu zuen. Geroztik hainbat eta hainbat ikastaro egin dira,

kudeaketaren, administrazioaren eta informatikaren presta-kuntza hobetzeko. Iaz, IVAPek (Herri Arduralaritzaren Eus-kal Erakundea) programa horrekin bat egin zuen, eta aurtenerrefuxiatuen kanpamentuetan administrazioa hobetzekoplana garatzen aritu da.

Euskal herritarren eskuzabaltasuna, dena den, amaigabea da.Urtero 400 ume saharar etortzen dira gurera udako oporrakpasatzera. Horrek ongi elikatzeko, jolasean aritzeko eta sen-dagilearengana joateko aukera ematen die umeei. Tarteka elikagaiak bildu eta, makina bat kilo zereal, azukre eta irin-kutxa bidali izan dira Tindufera. Eusko Jaurlaritzak 4.000kartoi zuri bidali zituen iaz kanpamentuetara. Sei eta hamahi-ru urte bitarteko haurrek euren ametsak pintatu dituzte bertan.Udan marrazkiak gurera ekarri, salmentan jarri eta bildutakodirua errefuxiatu gunera bidali da. Oraintsu, Saharar Herria-rentzako Tokiko Garapen Ekonomikoa Bultzatzeko Programa

jarri da abian. Ekimenarenxedea kanpamentuen burujabe-tasun ekonomikoa sustatzea da,ekoizpen propioa eta merkata-ritza indartuz. Programak biildo nagusi ditu: batetik, esku-lanak, tailerrak, nekazaritza etaabeltzaintzaren alorrean lanegitea eta, bestetik, prestakun-tza lantzea.

Hogeita hamar urte darama-tzate sahararrek Tindufen.Kanpamentuak lau barruti edowilaya-tan banatuta daude.Mendebaldeko Saharako lauhiri nagusien izenak dituzte:El Aaiun, Smara, Dajla eta

Auserd. Kanpamentuak, pixkanaka-pixkanaka, bizilekuduin bihurtu dituzten arren, munduko bazter horretan itsa-soa berriro ikustearekin egiten dute amets. Urte hauetanguztietan inoiz bete ez diren promesak egin zaizkie sahara-rrei. Marokok behin eta berriro eragotzi ditu independentziaaldarrikatzeko egin diren saio guztiak: subiranotasunari eus-ten dio, eskualdeko baliabideak ez galtzeko. 1991. urteanNBEk Mendebaldeko Sahararako ErreferendumerakoMisioa (Minurso) eratu zuen, hain zuzen ere, Fronte Polisa-rioaren eta Marokoren arteko su-etena indarrean sartu zenurte berean. Nazioarteko erakundea, dena den, ez da gai izandenbora epe horretan erreferenduma egiteko.

“Urte hauetan guztietan

inoiz bete ez diren

promesak egin zaizkie

sahararrei”

A D M I N I S T R A Z I O A

EUSKARAZ 14

ERROLDA, DESADOSTASUN ITURRI

Balizko erreferendumean bozkatzeko eskubidea izango lukete-nen errolda desadostasun iturri izan da beti; izan ere, horrek izugarri baldintzatuko luke azken emaitza. Fronte Polisarioakhau aldarrikatzen du: hautesle erroldan kanpamentuetan bizidiren 200.000 sahararrak eta Mendebaldeko Saharan daudenbeste 100.000 baino ez direla sartu behar –horietatik 87.000kizango luke bozkatzeko aukera–. Marokok, berriz, Saharan bizidiren 200.000 marokoarrek ere bozkatzeko eskubidea dutelaargudiatzen du –130.000k bozkatu ahal izango lukete–. NBEkegindako hautesle erroldari hainbat helegite jarri eta, hartara,behin eta berriro trabak jarri dizkio erreferendumari Marokok.

James Bakerrek, NBEko ordezkari bereziak, egin zuen azkenplana, Baker plana; irtenbiderako azken itxaropena izan zen.Plan hartan Mendebaldeko Saharak autonomia izatea eta bosturteren buruan autodeterminazio erreferenduma egitea proposa-tzen zen. Marokok, dena den, inoiz ez zuen plana onartu. JamesBakerrek dimisioa eman zuen iragan ekainean, eta hil honenbukaeran Minursoren agintaldiaren epea amaituko da. Bizitzagarratza dela diote sahararrek tea hartzerako garaian. “Aurrene-ko tea garratza da, bizitza bezala; bigarrena suabea, heriotzabezala; gozoa hirugarrena, maitasuna bezala”. Pazientzia bidela-gun, sahararrek, bederen, ez dute itxaropenik galdu.

K R O N O L O G I A

1884 Espainiak Mendebaldeko Sahara okupatu eta kolonia bihurtu zuen.

1973 Independentzia aldarrikatzen duen Fronte Polisarioa sortu zen.

1975 Marokok herrialdea okupatu zuen Martxa Berdearekin. Fronte Polisarioa Mauritaniaren eta Aljeriarenondoan diren lurraldeetan babestu zen. Tindufeko kanpamentuetan errefuxiatu ziren sahararrak,basamortuan, Aljerian.

1976 Errepublika Arabiar Saharar Demokratikoa (RASD) aldarrikatu zuen Fronte Polisarioak.

1988 Nazio Batuen Erakundearen (NBE) Konponbide Plana onartu zuten Marokok eta Fronte Polisarioak.1992. urtean autodeterminazio erreferenduma egitea zehazten zen bertan.

1991 NBEko Mendebaldeko Saharako Erreferendumerako Misioa (MINURSO) eratu zen. Fronte Polisarioreneta Marokoren arteko su-etena indarrean sartu zen.

1992 Marokok errolda onartu ez, eta atzeratu egin zen erreferenduma.

1997 James Baker NBEko Mendebaldeko Sahararako ordezkari berezi izendatu zuten. Houstongo Akordioasinatu eta urtebeteko epean erreferenduma egitea adostu zen. Erroldaren osaketan ados jarri ez, etagaldeketa ez zen egin.

2003 Hamabi hilabeteko epean bozak eta bost urteko epean autodeterminazio erreferenduma egitea proposatzen duen plan berria aurkeztu zuen James Bakerrek. NBEk aho batez onartu zuen, bi aldeeibetearazteko agindua ez eman arren. Fronte Polisarioak onartu egin zuen; Marokok, berriz, baztertu.

2004 James Bakerrek kargua utzi zuen. Behin eta berriro luzatu den NBEko Mendebaldeko Saharako Erreferendumerako Misioaren (MINURSO) epea urriaren bukaeran amaituko da.

A D M I N I S T R A Z I O A

EUSKARAZ 15

Euskal Herriak laguntza handia bideratu du errefu-xiatu guneetara. Zer puntutaraino izan da baliaga-rria elkartasun hori?Oso lagungarria izan da, bereziki, kanpamentuetan bizi dirensahararren sufrimendua arintzeko. Euskal Herrian sentsibilitatehandia dago gure egoerarekiko, bai ikuspuntu humanitariotik etabai ikuspuntu politikotik ere; izan ere, laguntza humanitarioajarrera politiko horren ondorio logikoa dela uste dut. Laguntzaarlo ezberdinetara bideratu da: elikadurara, osasunera, hezkun-tzara… Oso pozik gaude, beraz, eta aukera hau baliatu nahikonuke, euskal erakunde eta herritarrei gurekin izandako eskuza-baltasunarengatik eskerrak emateko. Euskal herritarren elkarta-sunaren lekuko izan gara eta zuen premian gara orain ere.

Tindufeko errefuxiatu guneetan bizi diren sahara-rren iraupena, neurri handi batean, nazioartekolaguntzaren menpe dago. Nazio Batuen Erakundeakberriki jakinarazi duenez, errefuxiatuek malnutriziokronikoa dute. Zein egoeratan daude sahararrak?Egoera oso kezkagarria da. Elikagaien Munduko Programa etaNazio Batuen Erakundeko Errefuxiatuen Laguntzarako Batzor-dea izan dira gure oinarrizko beharrizanak asetu dituztenak, etaorain arte unean-unean eman dituzte laguntzak. Aurten, ordea,iragarri zituzten dirulaguntza-kuotak murriztu egin dira, besteakbeste, nazioarteko diru emaileek ez dutelako aurretik hitzartuta-ko diru kopurua bere osotasunean eman. Horrek haustura bateragin du, eta memento honetan arazoak daude produktu osaga-rriak jasotzeko. Urtea amaitu arteraino oinarrizko produktuenhorniketa bermatuta dago, baina hortik aurrera egoera kritikoaizan daiteke.

Nazioarteko dirulaguntza horren menpekotasunaalbo batean utzi eta autonomia areagotzeko estrate-giak aztertzen ari zarete. Zertan da ekimen hori?Horretan ari gara, baina aintzat hartu behar da lurralde honekzailtasun asko dituela, gure kabuz elikatzea bermatuko lukeennekazaritza sistema bat ezartzeko. Nekazaritza eta abeltzaintzaprogramak jarri ditugu abian eta bideragarriak direnak aurreraeramaten ari dira. Halaber, kooperatibismoa sustatzen ari garaenplegu egonkorra areagotzeko.

Kanpamentuetan bizi diren herritarren egoera larriada. Lurralde okupatuetan bizi diren sahararrak,berriz, are egoera larriagoan daude, ezta?Bai. Errepresioa da nagusi bertan: adierazpen askatasuna etagiza eskubideak etengabe urratzen dira. Marokoren zorroztasu-na salatzen dugu, ildo horretan, ez delako nazioarteko erakun-deen ebazpenak betetzen ari.

Nazio Batuen Erakundeak autodeterminazio eskubi-dea jasotzen duen plana onartu zuen aho batez. Planhorretan erreferenduma egiteko aukera jasotzen da.Zergatik ez da orain arte erreferendumik egin?Marokok borondate politikorik ez duelako, eta aurrera egitekoekimen eta ahalegin guztiak baztertu dituelako. Bestetik, nazio-arteko komunitatearen ahultasunarengatik: nazioartea ez da gaiizan berak onartutako ebazpenak ezartzeko. Horrek Marokoindartu du; izan ere, presio falta hori baliatu du bereari eusteko.Segurtasun Kontseiluko hainbat kidek, azken batean, Maroko-ren tesia sostengatu eta defendatu dute.

James Bakerrek dimisioa eman zuen iragan ekaine-an eta bere plana kolokan da memento honetan. Zergerta daiteke datozen hilabeteotan?Ez dakit. Argi dagoen gauza bakarra da Marokok ez duela aurre-ra egiteko borondaterik. Guretzat ahalegin askoren ondorenadostu zen Baker plana baino ez da baliagarria, eta horretaz gainez dugu beste aukerarik ikusten: autodeterminazioa eta indepen-dentzia eskubideak aintzat hartzen ez dituen edozein egitasmokporrot egingo du. Baker plana oso-osorik onartu edo baztertubehar den plana da.

Itxaropenik ba al dago sahararren artean?Nazioarteko komunitatearekiko nolabaiteko etsipena dagoenarren, oraindik plana gauzatzeko gaitasuna izango duela uste dugu.Nazio Batuen Erakundeko beste porrot baten aurrean ez egoteaespero dugu; izan ere, horrek atzera buelta bat ekarriko luke, hauda, borrokara bueltatzea, eta hori da behin eta berriro saihesten arigarena. Dena den, gure pazientzia mugatua da.

Fronte Polisarioak hogeita hamar urte bete zitueniaz. Zer ekarri dio Fronteak Saharako herriari urtehauetan guztietan, eta zein egoeratan dago gauregun?Fronteak agerian utzi du indar politiko sendoa dela eta aurreraegiteko eta egoerari eusteko moduan dagoela. Gure xedea auto-determinazioa gauzatzea da, bien bitartean egoerari eustekoindarra badugu. Bide bakarra hori dela pentsatzen dugu.

Borroka armatura bueltatzeko aukera hor dagoelaohartarazi duzue sarritan. Aukera hori aztertzen arial zarete orain ere?Ez dugu aukera hori erabat baztertu behar.

Kristina BerasainNerea Pikabea

Kazetariak

SALEK BABA HASSENAMendebaldeko Saharako Kooperazio ministroa:

“Euskal herritarren elkartasunaren lekuko izan gara eta zuen premian gara orain ere”

Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoko Kooperazio ministroa da Salek Baba Hassena. Sarritan izan da gurean euskal erakunde eta gizarteari emandako laguntza

eskertzen eta martxan diren proiektuei buruzko xehetasunak ematen. Tindufeko errefuxiatu gunean zegoela mintzatu da gurekin.

MAITASUNA

Etorri zaitez altzora, gozatu egin behar zaitut-eta (igurtzi). Ven a mi regazo, que te voy a hacer unos mimos.Badago musutxo bat niretzat? ¿Me das un besito?Etorri zaitez hona eder hori (kutuntxo)! ¡Ven aquí, mi vida/amor!

LOA

Hau da lo-gosea daukadana! ¡Tengo un sueño atrasado!Zelako lo errea daukan haurrak! ¡Este crío se muere de sueño!Harri eta horma dago lo. Duerme como un tronco.Ume honi lo-kuluxka bat egitea komeni zaio. No le vendría mal echarse una cabezadita. Lo bat egin dut bart. He dormido de un tirón.Lorik egin ezinik igaro dut gaua (begiak batu ezinik, begiak bildu ezinik). No he pegado ni ojo en toda la noche.

GARBITASUNA

Garbitu beterreak (begiko bekarrak)! ¡Quítate esas legañas!Ez ibili peskan (angulatan)! ¡No te hurgues en la nariz!Egizu zintz! ¡Suénate los mocos!Orraztu ile-txima horiek! ¡Péinate esas greñas!Halako zikin-batzailea! ¡Qué forma de ensuciarse!Hemen dago egoteko anabasa hemen (lorrina,nahaste-borrastea…)! ¡Menudo desorden!

JANTZI

Atzekoz aurrera jantzi duzu nikia. Te has puesto el niki al revés.Ortozik ez ibiltzeko, ba! ¡Que no andes descalzo!Beso gorri ibiltzea gustatzen zaigu (mahuka hutsik, manga gorri…). Nos gusta remangarnos.Kremailera kateatu zait! ¡Se me ha atascado la cremallera!

JANA

Jan ganoraz! ¡Come como Dios manda!Sailean jan (hurren-hurren hartu jana)! ¡Come sin elegir!Ondo al dago hotz-beroan? ¿Está así bien de temperatura?Ondo al dago gazi-gezan (Gatzean zelan dago)? ¿Cómo está de sal?Pipermin larregi egin diozu eta majo berotzen du ahoa. Le has echado demasiado picante, y pica un montón.

GR

AM

AT

IK

A

A D M I N I S T R A Z I O A

EUSKARAZ 16

UMEEN KONTUAK1

Euskaldun berri asko (eta zaharrak ere bai) izerditan jartzen dira, haurrei agindu, gal-

dera edo azalpen sinpleenak emateko orduan. Ez dakigu nola esan: ¿te han arañado en

clase? tiene diarrea, no te quites los mocos, ¡vaya hipo!... En fin, nahiz eta laugarren

hizkuntza-eskakizuna edo EGA izan, ez dakigu etxeko gauzak esaten. Horretan lagun-

tzeko, zerrendatxo hau osatu dugu guraso, irakasle arduratsu, eta etxean euskaraz

jardun nahi duten horientzat guztientzat. Eta herri euskaldunetan bizi direnei, deia:

eutsi zorte handiz etxean ikasitakoari.

1 Artikulu hau Galdezka liburutik ateratako kapitulu baten laburpena da; badakizu, beraz, nora jo, oso-osorik irakurri nahi baduzu: Herri Ardu-ralaritzaren Euskal Erakundea. Galdezka. Euskarazko zalantzei erantzunez. Vitoria-Gasteiz: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea, 2003.

A D M I N I S T R A Z I O A

EUSKARAZ 17

Txikitu jatekoa ondo ahoan eta gero irentsi (mamurtu)! ¡Mastica bien antes de tragar!Korroskadarik ez bota mahaian. En la mesa no se eructa.Mingainari haginka egin dio. Se ha mordido la lengua.Zurrustadarik egin barik edan! ¡No sorbas al beber!Kontrako eztarritik joan zait ogi txapur bat eta ia-ia ito naiz (okerreko zulotik joan, kontrako bidetik joan…). Se me ha ido al revés un trozo de pan y casi me ahogo.Zure zopa hau hestegorria erretzeko modukoa dago. Esta sopa abrasa.

IZAERA, EGOERA

Beroak itota gaude. Estamos asados de calor.Hotzak dar-dar egon da. Estaba congelado.Piperraldia izan du goizean (zaputzaldia, kasketaldia…). Menudo rebote que se ha pillado esta mañana.Ez harrotu! ¡No te pongas gallito!Esan txarrekoa halakoa! ¡Desobediente!Ez izan zazkarra (taketa, kirtena, astoa, astakirtena…). ¡No seas bruto!Zelako kankailua hazi den (Luzatu ederra hartu du)! ¡Cómo ha crecido!

ZARTATEKOAK ETA ENPARAUAK

Negar zotinka etorri zitzaidan. Vino llorando a moco tendido.Sasi artera jausi da eta dena urratua etorri da. Se ha caído a las matas y ha venido todo arañado.Ezpainak zartatzeko moduko hotza egiten du. Hace un frío que pela.Kiskali baietz! Zatoz hona krema egitera! ¡A que te quemas! ¡Ven, que te de crema!Ipurdiko galanta hartu dut. Me he dado un buen culetazo.Ukabilka ibili gara eta begia belztu dit. Nos hemos peleado a puñetazos y me ha puesto un ojo morado.Eman egingo dizut gero kokoteko galanta (zaplastekoa,masailekoa, ostikada, belarri ondokoa…)! ¡Te voy a dar un cachete! (bofetada, patada, sopapo…)

GAIXOTASUN, MIN, ONDOEZ eta abarrak

Bihotzerrea daukat. Tengo ardor de estómago.Gomitularri naiz. Tengo ganas de devolver.Orkatila trokatu du (bihurritu, okertu...). Se ha torcido el tobillo.Kili-kili daukazu zaurian, baina ez hazka egin, Aunque la herida te escueza, no te rasques,ze bestela zoldu egingo zaizu. que se te va a infectar.Eztul haizea sartu zait. Me ha dado la tos.Eztarria zarratuta daukat. Estoy afónico.Barruko sikuak nago. Estoy estreñido.

EKINTZAK

Oinez ikasi du. Ha aprendido a andar.Kukulumixo jarri eta egin txiza (kokoriko). Ponte de cuclillas y haz pis.Ez jan atzamar oskolik! Eta hatz bizarrik ere ez! ¡No te comas las uñas, ni los padrastros!Ez ibili gero putzuei begiak ateratzen (Plisti-plastaputzurik putzu zipristinak ateratzen)! ¡No chapotees en los charcos!Sakatu pedalari (eman)! ¡Pedalea!

JOLASAK

Egingo dugu ezkutaketan? ¿Jugamos al escondite?Azkenga ibiliko gara (harrapaketan)? ¿Jugamos a pillar?Amaka ibiliko gara? ¿Jugamos a mamás?Egingo dugu futbolean? ¿Jugamos al fútbol?

HAEEko Administrazio Hizkeraren Atala

A D M I N I S T R A Z I O A

EUSKARAZ 18

HI

TZ

EZ

H

IT

Z

Aimar Aurka Otxando

–Nor da Aimar hori? Berria al da? Nik ez dut sekula entzunabizen hori, “Aurka”.–Ez da abizena baina! “Aurka” “kontra” da, AimarrekOtxandoren kontra jolastuko du eta horregatik jarri dutekartelean “Aimar –aurka/kontra– Otxando”.–Eta non esaten da horrela? Basko-frantsesez?–Ze basko-frantses eta zer zera! Hori hemen horrela ikusi-ko duzu edozein karteletan; orain normala da.–Normala dela? Aimarrek Otxandorenaren kontra jokatubehar badu, “Aimar Otxandorenaren kontra” izango da ba!–Bai, hala da, baina... Seguraski gaztelaniazko karteletatikhartua izango da, badakizu. Izan ere, karteletan bistak egi-ten du lana eta, ba, ...–Zer, zer? Bistak zer?–Bistak egiten duela lana karteletan; kolpe batean ikuste-koa dela karteletakoa. Eta errazago ikusten da “Arakamaaurka Robles” “Arakama Roblesen aurka” baino. Ez alzaizu hori iruditzen?–Errazago ikusten dela? Ez nik!–Bai, gizona, dena irakurri beharrik gabe, dsast! ikusten da:

Galdera: nor noren kontra?

1. partida:Lozano Gorostizaren aurka

2. partida:Pagola eta Urkia

Arakama eta Roblesen aurka

*Oharra: Bistarako zaila?

Galdera: zein eta zein? /nor eta nor?

(I)

1. partida:Lozano eta Gorostiza

2. partida:Pagola eta Urkia

etaArakama eta Robles

*Oharra: “eta” gehiegi?

Galdera: zein eta zein? /nor eta nor?

(II)

1. partida:Lozano - Gorostiza

2. partida:Pagola - Urkia

etaArakama – Robles

Oharra: Zenbakien atzeko pun-tua “garren” irakurtzen dugunbezala (2. = bigarren), marratxoa“eta” irakur daiteke (- = eta), ira-kurri nahi izanez gero.

Bista hutserako, koloreak erabilita:

1. partida:Lozano – Gorostiza

(letra gorriz) (urdinez)

2. partida:Pagola - Urkia

(gorriz)Arakama – Robles

(urdinez)

Oharra: Hau idatzi duenak ez du bat ere gustuko Peru Abarkak Maisu Juani egiten ziona egitea, hau da, bakean utzi ez, hitz,esamolde eta bestelako asko ere zuzentzen zizkion-eta. Eta badaki zera ere, Peruk berak ere fallo ematen bazekiela, Azkuekbehintzat baditu, Peruren esate-modu batzuk direla-eta, egindako oharrak. Esate baterako, Peruk diotso batean M. Juani: “...nokigarri zuei dakizuzan edo ez, osatuten zauriak, ezagututen bedar onak?”, eta Azkuek: “Edo-ren ordez ala esaten da onakoaukeraldietan”. Esan nahi dudana da besteren hutsak zuzendu gabe bakerik ez dugunok tentuz ibili beharra dugula, geureak ereegiten ditugu-eta.

Kaxildo AlkortaIZOko Itzulpen Lantaldeko arduraduna

“1. partida:Lozano aurka Gorostiza

2. partida:Pagola aurka Urkia”

–Zera errazago! Txoripitokeria galanta deritzot horri.Lehengoak nahiko ez eta bista ere kontra orain!–Zuk, hortaz, honela ipiniko zenuke:

“1. partida:Lozano Gorostizaren aurka

2. partida:Pagola Urkiaren aurka”

–Bai. Non dago ba koxka hor? Laster asko irakurtzen da.Eta bista-kontu hori aipatu duzunez, hau esango dizut: zepartida den jakiteko “nor noren kontra da?”, “nortzukdira?”, “zein eta zein dira?”, horrela egiten dugu galdera.Eta erantzunak hauek: “Arakama Urkiaren aurka” edo“Robles eta Lozano” (buruz burukoetan), “zuek biok etagu biok” edo Pagola eta Urkia, eta Arakama eta Robles”(binakakoetan) edo Gorostiza eta Urkia, eta Pagola, Arakama eta Robles (bi hiruren aurkakoetan). Karteleanjarrita, hona aukerak:

A D M I N I S T R A Z I O A

EUSKARAZ 19

etagoxoa izan zenuztail hura. Goizak, etxekojabeak ortuan bere sasoian nola-halajarritako tomate-landareak txukuntzen, zaintzen etahaiekin hizketan ere ematen zituen Joxe Ramonek, ureztatze--lanak ilunabarrerako utziz, Eiderrek ortuaren izkin bateanjarritako kanpin-mahaitxoaren gainean udako koadernoabetetzen zuen bitartean. Arratsaldetan, tomateak ureztatzekoorduak heldu bitartean siesta egiten zuen Joxe Ramonek, etaEiderrek, berriz, auzoko neska-mutilekin jolasean ematenzituen orduak eta orduak, pozik.

Uztailaren hondarrean, amarengana bidali aurretik, agurtze-ko unean, ortuko dozena-erdi bat tomate jarri zizkion JoxeRamonek Eiderri plastikozko poltsa batean.

Aliziak, Aliziaren lagun berriak eta Eiderrek elkarrekin afal-du zuten abuztuaren lehenengo arrats hartan. Afaltzen amai-tu eta honela esan zuen Aliziaren lagun berriak: “Bikainabenetan afaria, baina batez ere tomate hori, sekula jan gabeanintzen hain tomate goxorik.”

Eiderrek irribarre egin zuen, gauza asko adierazten duten irri-barre horietakoa.

Mikel GarmendiaIdazlea

Joxe Ramonek Eusko Jaurlari-tzan egiten zuen lan. Lotsatiazen oso eta umetatik erakutsizuen bakardaderako ez ezik baitatamaina txikiko gauzetarako zale-tasuna: objektu txikiz osatzen

zituen bildumak, espazio txikiak zituen maite,halako beldur eta ikara handi batek hartzenzuen leku zabaletan, gaizki pasatzen zuen jen-dartean eta lagunekin ere bakarka moldatzen zenongien. Tipo baketsua oso, handitasunari errespe-tua eta ikararen arteko zerbait ziona.

Halakoxea zen Joxe Ramon. Maniatiko izatera iritsi gabe, txukuna zen, metodikoa eta patxada handikoa.

Ez zuen ahalegin handirik egin behar izan ikasketakgurasoei zama handirik sorrarazi gabe burutzeko.Karrera-urte bakoitza atera zuen bata bestearen ondotik,txintxo-txintxo, urtez urte lorturiko beken bitartez.Karrerako azken urtea egiten ari zela Eusko Jaurlaritzakomandatari-postu baterako aurkeztu zuen bere burua etaoposizioa prestatzen pare bat hilabete buru-belarri emanik,han lortu zuen, horrela, besterik gabe, lanpostu finko bat.

Uda hartan bertan ezkondu zen Aliziarekin, fakultatean eza-gututako bere adineko neska lagunarekin. Izaeraz guztiz bes-telakoa, ondo konpondu ziren, halere, ezkondu eta gutxiraizan zuten Eider alabatxoa aurrera ateratzeko.

Aliziak ere desio zuen lanpostua eskuratu zuen irakaskun-tzan. Bikain zihoakien dena, Gasteizko erdialdean erositakoetxebizitza on batean bizi zirelarik, harik eta behin AliziakJoxe Ramoni esan zion arte: beste batekin maitemindu naizeta nahiago izan dut gauzak diren bezala agertu: apartatuegin nahi dut, bizi egin nahi dut. Joxe Ramonek, aho bete hortz gelditu baitzen, ez zuen asmatu hitz erdi bat ereerantzuten.

Handitu egin zion horrek Joxe Ramoni gauza txikietarakojoera edo, bestela esanda, gauza gero eta txikiagoetan babes-ten zuen bere burua. Hala, emeki-emeki, bata bestearen atze-tik hartu zituen erabakiak: lanean erdira jaitsi zuen lan-ordu-tegia; bi urteko eszedentzia hartzea ere pasatu zitzaionburutik, baina Aliziari hilero pasatu beharreko diruak etaAbetxuko auzoan alokatu zuen gelagatik ordaindu beharre-koak ez zioten hartarako aukerarik ematen.

Oso pozik zegoen Abetxukon alokatu zuen gelarekin. Bate-tik, literak zituelako (Eider joaten zitzaionerako) eta bestetiketxeko jabeak, osagarri txiki baten truke, etxe-atarian zeukanortu txikia ere alokatu ziolako, Joxe Ramonek hala eskatuta.

Ekainaren amaiera zen eta aurten uztailean hartuko zituenJoxe Ramonek oporrak, Eiderrekin Abetxukoko gela litera-dunean pasatuko zituenak. Espero zitekeenaren kontra, lasai

Abetxukoko tomateakL

EI

HA

TI

LA

EZ

TA

BA

ID

A

A D M I N I S T R A Z I O A

EUSKARAZ 20

Fermin EtxegoienBerria egunkariko telebista kritikariaTelebista publikoek eta pribatuekez dute hain diferenteak izanbehar. Biek eskaini beharko lituz-kete kultura eta heziketa berenprogrametan, baina betiere entre-tenimendua ahaztu gabe, azkenelementu hau ezinbestekoa irudi-tzen baitzait telebista batean.

Publikoak ez du, beraz, telebista zuria izan behar. Nork beremuga ezarri beharra dauka, baita telebista publikoan ere, ezbailitzateke egokia aldez aurretik finkatutako eduki, arau etaegituren arabera jokatzea. Unean unekora moldatzea fun-tsezkoa da gaur egungo telebistagintzan. Horretarakogarrantzitsua da telebista publikoak kontuan hartzea priba-tuak zertan ari diren. Hala ere, telebista pribatuek baztertzendituzten hainbat arlo, kultura kasu, telebista publikoak beregain hartu beharko lituzke, besteek ez baitute halakorik egin-go. Hartara, estrategia sendo batean oinarritu beharra dago,betiere momentu bakoitzera egokitzeko moldagarritasunarieutsiz. Kontuz ibili behar da, dena den, borondate pedagogi-koa oso agerian ez uzteko, bestela gorrotagarri bihurtzenbaita. Garai batean eman zuten Balinda egin beharko litzate-keenaren eredu ona zen, baina kendu egin zuten aspaldi.Gaur egungo egoerari begiratuta esan dezakegu TVE1ek ez,baina TVE2k, aginteari lotuta egon arren, igande arratsaldebatean, adibidez, txukun betetzen duela bere zeregina zerbi-tzu publiko gisa. ETB1, berriz, abandonatua dago. Progra-mazioa marrazki bizidun japoniarrez eta kirolez bete, etamusika, literatura edo kalitateko fikzioa ez dira ia ageri.

Nolakoa izan beharko luke telebista publikoak?

Telebista publikoa pribatuarekiko oso diferentea izan behar denentz piztu da eztabai-da: bildu ditugun iritziak ez datoz bat telebista publikoak izan beharko lituzkeen ezau-garriak zehazterakoan. Gaur egungo telebistagintzak joera batzuk ditu eta ereduhorren egokitasuna neurtzea funtsezkoa da. Halaber, aproposa da telebistari eskatukogeniokeenaz hitz egitea. Ezagutzen dugun telebista eta ezagutu nahiko genukeen tele-bista izan dugu hizpide.

Enrique CamposTelebilbao-ko

zuzendariaTelebista publikoak gaur egun pri-batuaren antza handiegia dauka.Ez luke hain komertziala izanbehar. Horren ordez, zerbitzupublikoaren izaeran sakontzeakomeniko litzaioke. Telebistapublikoaren zeregina hiritarrarizerbitzua ematea da, nahiz etafuntzio hau diruz errentagarria ezizan. Zoritxarrez, baina, gatazka komertzialean buru-belarrimurgildua dago, eta konpetentzia egiten dio telebista pribatua-ri finantziazio bikoitzaren bitartez. Hau da, erakunde publi-koen aurrekontuetatik jasotako diruaz gain, telebista pribatuendiru iturriez ere baliatzen dira. Esate baterako, orain dela gutxidiru laguntza publiko bat eman zioten telebista pribatuekinlehian zegoen telebista publiko bati. Arazo hau esparru guztie-tan gertatzen da: lokalean, autonomikoan, estatukoan etanazioartekoan. Ez da gure arazoa bakarrik; baina, hala ere, ezdauka zentzurik telebista publikoak, adibidez, pribatuakeskaintzen dituen telesaio berberak ematea. Pelikula bat erosiedo artista jakin bat kontratatzeko diru gehiago ordain dezake-te eta horrek merkatua garestitzen du, telebista pribatuen kal-terako. Horrek guztiak ez dio herritarrari inolako mesederikegiten. Administrazio publikoak taxiak eskainiko balitu, gaita-sun ekonomiko handiagoa izanik, taxi pribatuak hondoratukolituzke. Aitzitik, administrazio publikoak elbarrituentzako taxibereziak jarriko balitu –horrelakorik egongo ez balitz–, orduanzerbitzu publikoa betetzen ariko litzateke. Azken finean, zer-getatik jasotako diru publikoarekin zer egiten den hausnartubeharra dago. Telebista publikoak pribatuaz aparteko bestebide batzuk jorratu behar ditu.

Andoni OrtuzarEiTBko zuzendari nagusiaEuropar Batasunak erantzun zion galdera honi 1997. urtean, Amsterdamen, bi ardatz nagusi hartu-rik. Aurrenekoa orokorra da, eta telebista publiko indartsu eta eraginkor baten aldeko apustua egitendu. Telebista publikoak kalitatezko programazio zabala eskaini behar du, gizarte osoari begira, aha-lik eta herritar gehienengana iristeko. Beraz, telebista publikoak kalitatezkoa, orokorra eta lehiako-rra izan behar du Europan. Eta bigarren ardatza zehatzagoa da. Izan ere, Amsterdameko Itunak “Pro-grama-Kontratua”-ren bidea zehazten du telebista publikorako. Dokumentu horren bidez, telebistak programazioa eta zerbitzu batzuk emateko konpromisoa hartzen du, eta horren truke, Gobernuakfinantziazio publikoa eskaintzen dio. Horixe da gure eredua. EiTBk Eusko Jaurlaritzarekin adostu-

tako Programa-Kontratuan gauzatzen da. Horren arabera, “telebista publikoa” izena hitzez hitz onartzen dugu. Batetik, telebis-ta: profesionala eta gizartearekin komunikatzen asmatzen duena; eta bestetik, publikoa: gizarteari zerbitzua eskaintzen diona.

Edorta AranaEHUko Komunikazio eta Gizarte Zientzien Fakultateko irakasleaTelebistaren jabetza pribatua nahiz publikoa izan, telebista berez da publikoa. Uhinek gurutzatzen dutenairea eta kableek okupatzen duten lurra guztionak dira; beraz, telebistak edozein kasutan hartu behar dukontuan bere izaera publikoa. Telebista definizioz da zerbitzu publikoko komunikazio sistema; hortaz, berdin da telebista jabetzaz publikoa edo pribatua izatea. Denek gorde beharko lukete zerbitzu publikoa iza-tearekiko koherentzia. Hala ere, gehienetan ahaztu egiten da hau, eta jabetza publikoa dutenei bakarrikeskatzen zaie denei eskatu beharko litzaiekeena. Duela laurogei urte inguru, BBC telebista katea sortzeanfinkatutako helburua informatzea, heztea eta entretenitzea zen. Baina gaur egungo telebistak entretenimen-durako joera du, eta jendeak uste du telebista pribatuak ez dituela helburu horiek bete behar. Telebista pribatuak, hortaz, etekin ekonomikoa eta entretenimendu hutseko programazioa lehenesten ditu; publikoa,berriz, ezin da erabat horretan erori, nolabaiteko oreka lana egiten ahalegindu beharra daukalako. Kontua

da, gaur egun horretarako giroa oso kontrakoa dela; izan ere, merkatuak askoz hobeto erantzuten dio entretenimendu hutseko progra-mazioari. Telebistagintzak, publikoak zein pribatuak, audientzien politika jorratu beharko luke epe ertain edo luzera. Horregatik, mese-degarria litzateke telebistagintza behatu eta kontrolatuko lukeen erakunde orokor bat egotea. Frantzian eta Katalunian badira halakoak.Frantzian, adibidez, telebistagintzari buruzko txostenak landu eta zigorrak ezartzeko aukera daukate, arauak betearazleak direlako.Erkidegoan, Estatuan eta Europan halako erakunde bermatzaileak egon beharko lirateke, baina ez erakunde partzialak, orokorrak baizik, pribatuari publikoari bezainbeste eskatuko diotenak.

Arkaitz ZubiriKazetaria

A D M I N I S T R A Z I O A

EUSKARAZ 21

Juanba BerasategiIbaia-ko (Ikus--entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkartea) lehendakariaTelebista publikoek zerbitzu publi-ko bati dagozkion zereginak betebehar dituzte. Telebista pribatuakaudientzien arabera mugitzen dira:ikusleek agintzen dute eskainitakoprogramen artean zeintzuek segitubehar duten. Telebista publikoek ez

lukete irizpide horien arabera jokatu behar, zeren politikahorrek, ikusten denez, telebistan programa kaskarrak zabaltzeaeragiten baitu, ospetsuei buruzko zurrumurruetan oinarritutakohoriek kasu. Telebista publikoek, pribatuen eredua jarraitzendutenez, ez dute bete beharko luketen zerbitzu publikoaren iza-era errespetatzen. Euskal Telebistan, adibidez, argi ikusten dahori, ez baitute eredu propiorik. Batetik bestera saltoka dabil-tza beti, politika propiorik zehazteke, eta horrek ondorio kalte-garriak dakartza. Ekoiztetxeek ere sufritzen dugu hori. Muga-rik gabeko telebisten legea onartu zenetik, telebista publikoorok bere aurrekontuen %5 inbertitu beharko luke bertakoekoizpenetan. Lege horren arabera, telebista publikoaren zere-gina ikus-entzunezkoen sektorea zaintzea da: haren pizgarribihurtu beharko luke. Euskal Telebistaren zeregina, beraz, gureinguruan garatzen diren ekimenak babestea eta sustatzea litza-teke, baina ez du halakorik egiten. Euskal Telebistak ez dulegea betetzen. Ondorioz, ikus-entzunezkoan aritzen den jendegehienak kanpora joan behar izaten du lanera. Euskal Telebis-tak konturatu beharko luke bertako ekoizpenak ezinbestekoakdirela programazio aberasgarriago bat erdietsi ahal izateko; hauda, besteen ereduen kopia txarretan eror ez gaitezen.

Carlos GilGara egunkariko

telebista kritikariaEz dut ulertzen zergatik onartzenden, orokorrean behintzat, telebistaeta irrati publikoak izatea gureabezalako gizarte neoliberaletan.Beste esparru askotako jardueramerkatuaren legeen menpe utzi daerabat; baina ez dirudi telebistarenarloan egoera hau epe luzera erealdatuko denik. Izan ere, telebistapublikoa eremu guztietan indartsua baita: estatuan, autonomiaerkidegoetan, eta abar. Estatuak bete beharreko oinarrizko zerbitzu publikoa dela argudiatu ohi da horretarako. Izan,ordea, boterean dagoen alderdiaren esanetara aritzen den tresna da beti. Hori da leku guztietara hedatu den eredua. Tele-bista publikoek gehienbat publizitate instituzionala zabaltzendute. Horrez gain, aisiarako programa eta fikzio merkea etapublizitate komertziala besterik ez dute eskaintzen, ia. Telebis-ta publiko egoki bat egin nahi izanez gero, gaur egungoak ez duezertarako balio. Despolitizazioa izan beharko luke oinarri.Badakit hori ezinezkoa dela, baina, ahal den neurrian, gobernuarekiko loturetatik askatu beharko litzateke, botereandagoen alderdiaren presio ahalmena gutxitzeko. Beharrezkoaklituzke estatutu argi batzuk, eta horietan edukiak zehatz-mehatzdefinitu. Telebista publiko egoki baten funtzioa egiazko infor-mazioa ematea, izaera didaktikoa edukitzea eta aisialdirakoaukerak ahalbidetzea litzateke, baina inondik inora ez orain-goek egiten duten eran. Telebista publikoaren etorkizun idealaaudientzien irizpideak kontuan izan gabe jokatuko lukeen zerbitzu bihurtzea litzateke, SOFRESen inkestetan agertuko ez litzatekeen telebista, alegia.

A D M I N I S T R A Z I O A

EUSKARAZ 22

GI

ZA

B

AL

IA

BI

DE

AK Administrazio jarduera:

BILERABehin batean, nire alabak bospasei urte zitue-

la, galdetu omen zioten zertan lan egiten

zuen aitak (nik, alegia) “Bilerak egiten ditu”

erantzun omen zuen. Oso ondo asmatu zuela

esango nuke. (Diodan bidenabar, amak ere

Administrazioan lan egiten zuela –eta duela–

eta hark “paperak mugitzen” egiten zuela lan

erantzun zuela. Ez da nire alaba delako, baina

zorroztasun zoragarrizko erantzunak irudi-

tzen zaizkit biak.)

Bilera-motak eta helburuak

Bilera da, beraz, Administrazioan gehientsu erabiltzen denhitz horietako bat eta, ez gutxiago, denboraren proportziohandia ematen duen eginbide horietako bat. Gehiago kasubatzuetan bestetan baino, noski. Badirudi zenbat eta mailahierarkiko altuagoa izan, orduan eta bilera gehiago eginbehar direla; nagusiak bileraz bilera dabiltzan bitartean,langileok esana bete eta kitto!

Ez du zertan horrela izan. Bilera, jakina denez, zenbaitlagunen elkartzea da, leku eta ordu jakinean. Lan, proiektuedo egiteko bat aurrera eramateko lantalde bateko zein lan-talde desberdinetako jendea elkartu beharra dagoenean,badugu bilera bat. Bilera egitea egokia izan daiteke, adibi-dez, lantalde bateko (zerbitzu edo atal bateko) lankide guz-tiei proiektu berri bat azaltzeko, edota lan-baldintzen ara-zoren bati buruzko iritziak jasotzeko.

Helburuaren arabera, bi motatako bilerak direla esan izanda: batzuen helburua informazioa konpartitzea da; bestee-na, negoziatzea.

Lehen motatakoek, noski, beste zenbait aldaera izan ditza-kete: informazioa batek zenbaiti helaraztekoak, zenbaitlagunek bat informatzekoak, informazioa bildu ondorenerabakirik hartzekoak, eta abar.

Negoziazio-bilerek, aldiz, eskema uniformeagoa dute: bitaldek osatzen dute bilera, bi interesen ordezkari eta nego-ziazio-estrategien arauak bete ohi dira horrelakoetan.

Informazio-bilerei dagokienez, argibide praktiko batzukeman nahi ditugu gaurko saioan.

Izan ere, maizegi gertatzen zaigu bilera batera agertu etahalako denbora galtze sentimen bat, bilera gero eta aurre-rago eta gero eta nabarmenagoa. Bilerak egiterakoan kon-tutan hartzea komeni den hainbat puntu aipatuko ditugu.

Bilera eraginkorrak egiteko aholkuak

Lehen aholkua: sistema eraginkorrena denean eta dene-rako erabili bilera, ez denetarako. Beraz, lehenik galdetuzure buruari, egoera jakin horretan, zein den helburua etazein horretarako biderik egokiena.

Adibidez, helburua zenbait pertsonari informazio jakin bathelaraztea denean, posta elektronikoa erabiltzea azkarra-goa, argiagoa eta, baita, merkeagoa izango da ziur aski, ezdirutan bakarrik, baita denbora eta esfortzutan ere. Alde-rantziz, proiektu edo langintzaren bati buruz pertsona kopu-ru jakin baten iritziak jaso nahi baldin bada, bilera egiteaizan daiteke egokiena; bestelako hautabideak, adibidez,idatzizko txosten bana eskatzea edo banan-banako elkarriz-ketak egitea, ezinezkoa edo luzeegia litzatekeenean.

“Maizegi gertatzen zaigu

bilera batera agertu eta

halako denbora galtze

sentimen bat”

A D M I N I S T R A Z I O A

EUSKARAZ 23

Hirugarrena: bileraren gai-ordena eta iraupena ongi planifikatueta partaideei aurrez jakinarazi. Bilera bera erraztuko duzu partai-de guztiek aldez aurretik baldin badakite zertaz hitz egingo den(edota erabakirik hartuko den ala ez) eta zein izango den bilerarennondik norakoa. Gai-ordena idatziz ematea (ala deia egiterakoanhelaraztea) eta bilera hasi orduko gainerako azalpenak ematea osoda lagungarri.

Laugarrena, partaide guztien parte hartzea bideratu eta erraztealitzateke, hau da, gela eta mahai egokia, hizpide-txandak, mahai-buruaren jarrera egokia eta abar. Bileraren buru egiten duenakkontu egin beharko du partaideek bileraren edukiaz ongi jabetu etamintzatzeko aukera izan dezaten. Horrela, askotan ez da nahikoaizango inork hitz egin nahi duen galdetzea, baizik eta mahai ingu-rukoei banan-banan galdetu beharko zaie.

Ildo berean eta partaideen kopuruak horretarako biderik ematenbadu, mahai biribilak edota bilerakideek elkar ikusteko aukeraematen dutenak hobetsiko ditugu, parte hartzea bultzatu nahi badugu.

Bukatzeko, zera azpimarratu nahiko nuke: bilera tresna bat dela,lantalde bat zuzentzen duenak erabili dezakeena, edozein lantaldemota dela ere, egin nahi dena egiteko egokiena denean. Halaber,ongi planifikatzea eta zuzen bideratzea direla bileraren arrakasta-rako ezinbesteko baldintzak.

Eneko OregiItzultzaile Zerbitzu Ofizialeko burua

“Ongi planifikatzea eta

zuzen bideratzea dira

bileraren arrakastarako

ezinbesteko baldintzak”

Bigarren aholkua, bileraren formatua erabakitzerakoan ere (par-taide kopurua, luzera, aurkezpena, baliabide idatziak edo ikus--entzunezkoak zein informatikoak, eta abar) helburuari kasu egiteada. Adibidez, bileran izango direnek idatzi dezaten nahi baduzu,ezin izango duzu argia itzali beharreko tresneriarik erabili (proiek-tagailu, gardenki eta abar)

AR

GI

TA

LP

EN

AK

A D M I N I S T R A Z I O A

EUSKARAZ 24

Adituentzat zein Europar Batasunarekin lotutako gaiakbehar bezala ulertu nahi dituen edonorentzat egoki-egokia.Hortxe aurkituko dituzue hainbat kontzeptu labur, garbi etaondo azalduta, euskaraz eta gaztelaniaz: ba al dakigu zerden behin eta berriro entzuten dugun Europako Agiri Baku-na-Acta Única Europea? Eta Europako Banku Zentrala-Banco Central Europeo? Azalpen bakoitzaren ostean oina-rri juridikoa eta kontzeptu osagarriak zehazten dira.

Europar Batasuneko Oinarrizko HiztegiaDiccionario básico de la Unión EuropeaMartín y Pérez de Nanclares, J; Urrea Corres, MariolaHerri Arduralaritzaren Euskal ErakundeaOñati, 2003660 or.

Hizkuntza kriptikoa, iluna, zaila eta herritarrontzako ulerte-zina, horrela definitu izan dugu zuzenbide hizkera oraintsuarte: auzitegitik agiriren bat jaso eta nork jakin zer esatenzuen? Herritarrok gaur egun eskatu ez ezik, exijitu ereegiten diogu administrazioari hizkera argia, zehatza etaanbiguotasunik gabekoa. Eta Justizia Administrazioakonartu egiten ditu eskubide horiek (Diputatuen Kongresua-ren Plenoak 2002ko apirilaren 16an aho batez onartutakoez-legezko proposamena). Hori dela eta, badira administra-zio eta zuzenbide hizkera berritzeko edo, hainbat kasutan,sortzeko ahaleginetan dabiltzanak, adituen hizkera etaherritarrona uztartzeko ahaleginetan, oreka lortu nahian.Gaztelaniaren molde anakronikoetatik urrundu eta Katalu-niako Justizia Administraziorako hizkera bizia eta hurbilalantzera dator eskuliburu hau: idazteko irizpideak, termino-logia, agiri-ereduak… Benetako dokumentuetan oinarritu-ta, gaztelaniazko hainbat estilo kontu ere zalantzan jartzenditu. Oso erabilgarria.

Manual de llenguatge judicialEquip de Normalització Lingüística de l’Àmbit JudicialEstopá Casals, Anna; García Ginestà, Cristina (arduradunak)Departament de Justícia e Interior – Generalitat deCatalunyaBarcelona, 2003212 or.

36.000 sarrera ditu, euskara-frantsesa eta frantsesa-euskaraataletan banatuta. Azpisarrera modura 6.000 hitz elkartu,esapide eta lokuzio. Eranskinen artean, honelakoak dakartza:gramatika (euskal deklinabidearen eta aditz laguntzailearentaulak, euskal alfabetoaren letren izenak, zenbakien idazke-ra, data eta orduak nola idatzi), Espainia eta Frantziako pro-bintzien izenak, munduko estatuen izenak, Euskal Herrikoudalen izenak eta sigla-zerrenda bat. Lanerako hainbat iturrierabili dute, baina oinarri-oinarrian, Xarritonek argitaratuta-ko euskara-frantsesa / frantsesa-euskara hiztegia dago.

Dictionnaire Elhuyar HiztegiaEuskara-frantsesa / Français-basqueElhuyarElkarlaneanDonostia, 2004820 or.

Pasaiako Portuko Agintaritzak 2000. urtean euskararen era-bilera areagotzeko Planari ekin zion Elhuyarrekin batera.Plan horren emaitzetako bat da orain eskuartean dugun hiz-tegi berri hau, aurten, martxoan, argitaratu dena: portukolangileek sortua, portuan euskara errazago eta erosoago erabiltzeko, tresna bizi-bizia beraz. Hori dela eta, oinarriaeuskara batua izan arren, euskalkia oso kontuan izan dute.Mila hitz inguru ditu, gaztelaniaz eta euskaraz, bederatziatal nagusitan banatuta: itsasoa eta haizea, Portuko Aginta-ritzaren sailak eta lanpostuak, bulegoko materiala, lanekotresnak, erremintak eta arropak… Eguneroko lanak premiaberriak sortzen dituenez, hiztegiak orri zuri batzuk ditu, langileek oharrak jaso ditzaten; kanpokoentzako bi bidedaude oharrak bidaltzeko: posta arrunta (Hiztegia, PasaiakoPortuko Agintaritza, 56 posta-kutxa, 20110 Pasaia) etaposta elektronikoa ([email protected])

Hiztegia saretik hartzeko helbidea:www.erabili.com/zer_berri/berriak/dokumentuak/2004/pasaiakohiztegia.pdf

Pasaiako portuaren HiztegiaEuskara-gaztelania / Gaztelania-euskaraElhuyar Aholkularitza; Euskaraorainhobetze-taldeaPasaiako PortuaPasaia, 200447 or. / 47 or.

HIZTEGIAK

Historian lehenengo aldiz, euskaraz dugu dagoeneko Espai-niako Kode Zibila. Bertsioa bi hizkuntzatan aurkezten da,euskaraz eta gaztelaniaz, eta ez du oharrik, Lege-testu ele-bidunen bildumarako ezarritako irizpideei jarraituz. Errazerabiltzeko moduko edizioa prestatu nahi izan dute egileek,eta lan eskerga egin dute bai zuzenbidearen esparruan baihizkuntzalaritzaren eremuan, arlo biak egoki lotzeko.Bukaerako aurkibide analitikoak erraztu egiten ditu bilake-ta-lanak.

Kode Zibila / Código CivilUrrutia Badiola, Andrés; Urrutia Idoiaga, Esther(arduradunak)Deustuko Unibertsitatea / Herri ArduralaritzarenEuskal ErakundeaBilbo, 20041.255 or.

A D M I N I S T R A Z I O A

EUSKARAZ 25

BA

A

L

ZE

NE

KI

EN

?Indarkeria Erdi Aroko gizartean:

bandoen arteko borrokak Euskal Herrian

Erdi Aroan zehar Mendebaldeko Europaren ezaugarrie-tako bat gizartearen bortizkeria izan zen. Beste erabatera esanda, pertsonen edo taldeen arteko harrema-

nak maiz adierazten ziren indarkeriaren bidez. Indarkeriakulturan eta arau juridikoetan sartua zegoen Erdi Aroan.Pentsa dezagun, adibidez, gerretan, ordalietan, mendekuetanedo zigor-sisteman. Zeresanik ez ekonomi edo gizarte-krisigaraian, edo krisi politiko edo espirituala zegoenean: indar-keria muga pentsaezinetaraino iristen zen, gerren edo gizar-te-gatazken esparruan. Halaxe gertatu zen Erdi Aro berantia-rrean, sistema feudalaren (1280-1480) lehenengo arazo larriorokorra gertatu zenean. Nabarmentzekoak dira Ehun urtekogerra eta baita honako gizarte-gatazka hauek ere: Flandesenizandakoa (1325-1328), Frantzian Jacquerie delakoarekin(1358), Ingalaterran lolardoekin (1381), Florentzian ciom-piekin (1378 y 1382) edo Bohemian taboriekin (1419-1437).Euskal Herria ez zen salbuespena izan.

Euskal nekazaritzaren ekoizpena blokeatu egin zen 1280tikaurrera, baina biztanleriak gora eginez jarraitu zuen. Egoerahorrek desoreka eragin zuen, izan ere gari-alearen eskaintzagero eta urriagoa zen, eta eskaria, gero eta handiagoa. Gose-teak eta heriotzak etorri ziren; hau da, demografiak beheraegin zuen, eta izurri beltzak ere izan zuen horretan eragina(1348). Gorabehera horrek herrietako euskal noblezia hon-doratu zuen: ordaintzaileen kopuruak behera egin zuen; bizi-rik iraun zuten nekazariek nobleen orubeak utzi eta hiribil-duetara alde egin zuten (Gasteiz, Agurain...); eta abar.Jauntxoei zetozkien errenta guztiak ez zitzaizkien nekazari-tzatik etortzen, bestelakoak ere baziren, baina horiek erebehea jo zuten, besteak beste, errekonkista gelditu egin zela-ko, eta ondorioz, lur-sailen eta harrapakinen banaketa bertanbehera gelditu zelako.

Herrietako euskal nobleziak hainbat motatako estrategiak era-bili zituen errentak handitzeko (diru-sarreren maila), baitaestrategia baketsuak ere, baina bortxazkoak nabarmendu nahiditugu, hau da, bandoen arteko borrokak deritzanaren barruansartzen diren ekintzak; zehatzago esateko, oinaztarren etaganboatarren artekoak. Hiru frente izan zituen herrietakonobleziak: nekazariak, hiribilduak eta herrietako nobleziabera; edo bestela esanda, leinuak elkarren aurka, bi bandohandietan bilduak: oinaztarrak eta ganboatarrak. Ahaidenagusia egoten zen leinu horien buru, ahaideen multzoan lureta pribilegio gehien zeuzkan eta errenta gehien jasotzen zuenkidea, alegia. Ganboatarren bandoko buru nagusiak Ganboa-tarrak, Olasotarrak, Abendañotarrak eta Salazartarrak ziren,eta oinaztarren artean, Lazkanotarrak, Mujikatarrak etaButroetarrak zeuden. Leinu bateko kideak ugaritzeko lau bideizaten ziren: enkomienda, su-etena, akotatuen (justiziak jaza-rritakoen) eransketa eta odoleko ahaideak ugaritzeko aukeraematen zuten ezkontza bidezko aliantzak.

Lope García de Salazar Enkartazioetako bando-kidea etabandoen arteko borroken kronika baten egilea izan zen (Bie-

nandanzas e fortunas), eta berak adierazten du borrokahorien benetako arrazoia “lurrean gehien nork balio zuen”jakitea zela. Bandoaren, leinuaren edo ahaide nagusiaren“balio” hori bi eratara neurtzen zen: bata materiala zen(errenten, gizonen eta gotorretxeen kopurua) eta bestea sin-bolikoa (ohorea eta ospea jendaurrean). Bando-kide prototi-poa izan zen Juan Alonso Mujika ahaide nagusi oinaztarra,Aramaioko haraneko jauna; Mujika arduratu zen bertako biz-tanleen artean izua ezartzeaz (hilketak, bortxaketak, lapurre-tak, eroskeriak,...), eta borrokan aritzen zen Abendañorenaurka, Durangaldea menpe hartzeko. Ahaide nagusi batenzerbitzupean dagoen leinu txikiagoko prototipoari dagokio-nez, Fernando Berna izan zen prototipo hori; FernandoBerna izan zen Mujikaren aurrekaria Durangaldean. Bernakzuen gotorretxearen inguruetatik pasatzen ziren guztiei erasoeta lapurreta egiten zien, eta inguruetako baserriak ere era-sotzen zituen. Bandoen arteko borrokek erabat oztopatzen zuten egunerokobizimodua eta Euskal Herriko lurretan ekoizpeneko jardue-rak garatu ahal izatea. Izan ziren, bai, gertakari epikoak, halanola, Fernán Pérez Aialak eta Martín Ruiz Abendañok Oroz-koren jabetza hartzeagatik izan zituzten borroka ankerrak(1412), Arrasate erre zutenekoa (1448), ahaide nagusiekGipuzkoako hiribilduei bota zieten desafioa (1456) edo Elo-rrioko bataila (1468). Gertakari horiek oso larriak zirenez,Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko ermandadeek (hiribil-duetako erakunde juridikoak eta polizialak funtsean, Koroa-ren laguntza zutela) esku hartu behar izan zuten; horrezazgain, nekazariek ere jauntxoei aurre egin zieten, eta indarke-riaz egin zieten aurre. Nabarmentzekoak dira Lenitz bailara-ko matxinada Pedro Vélez Gebara jaunaren aurka (1423),Kanpezuko herritarrena Lope Rojasen aurka («caballeropoderoso...; omne muy cruel...; e maltrataba a los que recla-maban justicia...; e era ombre muy terrible»), edo Juan LópezLazkanoren hilketa Kontrastan (1477), baleztarekin egin zio-ten tiro lepoan bete-betean. Egoera hori XV. mendearen azken laurdenetik aurrera hasizen aldatzen hainbat arrazoi direla-eta: ekonomiaren hobe-kuntza, ermandadeek herrietako nobleziaren aurkako borro-kan izan zuten eraginkortasuna, Koroaren parte hartzea–lurraldean bakea zabaldu nahi baitzuen–, eta ahaide nagu-sien bizi-sistema zaharraren gainbehera.

Iñaki BazánEHUko Erdi Aroko Historiako irakaslea

HA

EEko I

tzu

ltzail

e Z

erb

itzu

Ofi

zia

lak (

IZO

) it

zu

lita

koa

Mait

e I

maz

A D M I N I S T R A Z I O A

EUSKARAZ 26

Euskararen ingurukozenbait telefono• AEK: 94/424 17 10

• Argia: 943/37 15 45

• Berria: 943/30 40 30

• EIZIE: 943/27 71 11

• Euskal Herrian Euskaraz: 943/ 44 56 65

• Euskal Irrati Telebista (EITB):94/ 603 10 00

• Euskal Kulturaren Erakundea: 00-335-59 93 25 25

• Euskaltzaindia: 94/415 81 55

• HABE: 943/02 26 00

• Helduen Euskalduntzerako Euskaltegia (HEI): 948/17 76 70-54

• Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea (IVAP): 945/01 76 00

• Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza:945/01 81 10

• Ikas eta Ari (IKA): 945/28 89 22-44

• IRALE: 945/27 44 00

• Itzultzaile Zerbitzu Ofiziala (IZO): 945/01 76 56. FAX: 945/01 76 03

• Kultura Saila: 945/01 94 64

• NAPIko Euskaltegia: 848/42 33 19-51

• NAPIko Euskara eta Hizkuntz Komunita-rioak Zerbitzua: 848/42 33 49-51

• Udal Euskaltegiak: 94/440 62 17943/80 52 54

• UZEI: 943/47 33 77

S o l u z i o a k

H i t z g u r u t z a t u a k

E Z K E R E S K U I N

1. Emakume izena. 2. Euskal sindikatua. Dozena erdi. 3. Emakume izena.... de Janeiro, Brasilgo hiri ezaguna. 4. Azkenekoa eta lehenengoa. Eskuitxi. 5. Kontsonantea. Txori mota. Bostehun, zenbaki erromatarren arabera. 6. Arma zuria. Galioaren ikur kimikoa. 7. Italiako telebista ofiziala. Kalen-tura. 8. Ikas eta Ari. Gironako ibaia. 9. Baratzea.

G O I T I K B E H E R A

1. Zangoaren atal. 2. Gabezia. Gipuzkoan, zain. 3. Burdinola. Epikari dago-kio. 4. Adiskidea. Ez eme. 5. Lehenengo bokala. Huts, errakuntza. Kontso-nantea. 6. Euskal fonema. Arauak ipini. 7. Barazki mota. Suari dariona. 8. Hiru, zenbaki erromatarren arabera. Su bizi. 9. Eraso, jazarpen.

Hitz gurutzatuak

Ezker eskuin: 1.Olatz. 2.ELA. Sei. 3.Izaga. Rio. 4.Za. Ukabil. 5.T.Enara. D. 6.Ezpata. Ga. 7.RAI. Sukar. 8.IKA. Ter.9.Ortua.

Goitik behera: 1.Izter. 2.Eza. Zai. 3.Ola. Epiko. 4.Laguna. Ar. 5.A.Akats. T. 6.Ts. Arautu. 7.Zerba. Kea. 8.III. Gar. 9.Oldar.

Letra zopa

Ebro, Arga, Zadorra, Oria, Errobi,Ibaizabal, Bidasoa, Aturri.

DE

NB

OR

AP

AS

AK

Aurki itzazu letra zopa honetan Euskal Herriko zortzi ibairen izenak. Hitzak ezker eskuin, goitik behera eta diagonalean azalduko zaizkizu.

L e t r a z o p a

LU

MA

B I H O R T Z O R I A N

O D I K I A B U Z O H U

T R E F P I G R I K A I

S E K O D A L R Z U R A

G I B A I Z A B A L O S

O B S R A E N S D A L A

L O I H O M I K O S P I

A R Z U I K I R R U T A

A R I D N T X R R A O N

L E H O U K O N A T I O

1 2 3 4 5 6 7 8 9

1

2

3

4

5

6

7

8

9LUMA

Argibide gehiago:

webgunea

www.ivap.orgtelefonoa

944 031 604posta elektronikoa

[email protected]

Manu Ortega

46. zenbakia 2004ko urria

6Idazki-ereduakEgitarauak: ospakizunak, ekitaldiak… nola adierazi?

EUSKO JAURLARITZAGOBIERNO VASCO

Erakunde Autonomiaduna

HERRI ARDURALARITZARENEUSKAL ERAKUNDEA

AD

MI

NI

ST

RA

ZI

OA

IdoiaZenarruzabeitiaBeldarrain, EAEko lehendakariordea,eta Ogasun eta HerriAdministrazio sailburua:

“Indarrean dagoen hirukoaetorkizunerako apustuestrategiko bat da”

Saharan itxaropena bidelagun

Basamortuan; hogeita hamar urte daramatzate saha-rarrek basamortuan, euren lurraldera noiz itzulikozain. Aljeriako errefuxiatu guneetan bizi diren200.000 sahararrak nazioarteko elkartasunari eskerbizi dira. Euskal Herriaren eskuzabaltasuna osolagungarria izan da bide horretan. Salek BabaHassena Saharako Errepublika Arabiar Demokrati-koko Kooperazio ministroarekin hitz egiteko aukeraizan dugu.

13. or.

Eztabaida:Nolakoa izan beharko luke telebistapublikoak?Telebistaren aurrean bi ordutik gora ematen ditu, batez beste, gutako bakoitzak. Ezin da ukatu: telebistagehiegi ikusten dugu egunero; ez da harritzekoa, beraz, telebista maiz hizpide izatea. Gaur egungo telebistak asetzen gaitu? Telebista publikoek jorratu behar dute pribatuek eskaintzen ez dutena? Ez diragutxi telebista publikoak izaera berezia izan beharko lukeela pentsatzen dutenak, baina kontrakoak ereez dira falta. Gurean, hobe ez, gai honen harira, buru adina aburu topa ditzakegu. Eztabaida honetan, batzuen hausnarketak jasotzen saiatu gara, nolako telebista publikoa nahi dugun argitzeko balioko digu-telakoan. Hauek dira beren ekarpenekin lagundu digutenak: Andoni Ortuzar, Edorta Arana, JuanbaBerasategi, Fermin Etxegoien, Enrique Campos, eta Carlos Gil.

20. or.

16GramatikaNola eman agindueta azalpentxikiak haurreieuskaraz?

Giza baliabideakZenbait gomendio,bilera eraginkorrakegiteko

22

zu

re e

txean

doan

jaso n

ah

i bad

uzu

ed

oezag

un

en

bati b

idaltz

ea n

ah

i, idatz

i h

elb

ide h

on

eta

ra:

Herri A

rduralaritzaren

Euskal Eraku

ndea

Donostia-San

Sebastián

1.

01

01

0 V

ITO

RIA

-GA

STEIZ

Izen-d

eiturak

Helb

idea

Herria

Posta-ko

dea

Telefonoa

Probin

tzia

Iza

tetik on

era eta

onetik

hobera

Donostia-San

Sebastián

1.

01

01

0 V

ITO

RIA

-GA

STEIZ

AD

MIN

IST

RA

ZIO

ALiburu hau hemen duzu salgai:

Unibertsitateko etorbidea z/g20600 OñatiTf.: 943 782 000Fax: 943 783 [email protected]

HERRI ARDURALARITZARENEUSKAL ERAKUNDEA

Euskadiko instituzioetan bigarrena da, Juan Jose Ibarretxe lehendakariaren ondoren.Zuzenbidean lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean eta, harrezkero, politikagintzan ibilbi-de oparoa du emakume honek, orain ia hogei urte hasi baitzen arlo publikoan lanean. Tinkoaeta zorrotz defendatzen ditu bere ardurapeko eskumenak. Gaur egun, Ogasun Saileko buru da.Egungo politikaz zein gizarteko beste zenbait gaiez mintzatu gara berarekin.

10. or.