1 1 1 1
EGILEAK: Aldizkariko Ikasle Batzordea
2003ko maiatza 3. zk.
AURKIBIDEA 1.- Azala
2-3.- Institutuko webgunea
4.- Birus informatikoak
5.- Olerkiz olerki
6-7.- Korrika eta Egunkaria
8.- IKABIL trukaketa
9.- Urritxe ibiltari
10-11.- Kontu kontari I
12-13.- Urritxe basamortuan
14-15.- Kontu kontari II
16.- Hezkuntza ez-sexista
[email protected] Bidali helbide honetara zure
kolaborazio eta iritziak
Azkenean ere hemen dugu institutuko aldizkaria. Banengoen aurten ez ote zen aterako! Aurten kurtso amaierara arte zain egon gara argia ikusteko, irailetik ikasturte bukaera bitartean izandako gora-behera guztiak bertan jaso nahi izan ditugulako. Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi. Hurrengo aleetan ere ateak zabalik izango dituzue Urritxe-Zornotzako ikasle, irakasle, guraso eta lagun guztiok zuen ahotsa hemen agertzeko. Ondo izan, eta datorren kurtsora arte!
Institutuko logo berria
Institutuko logo zaharra
2 institutuko berriak2 institutuko berriak2 institutuko berriak2 institutuko berriak
Ezagutzen duzu institutuko webEzagutzen duzu institutuko webEzagutzen duzu institutuko webEzagutzen duzu institutuko web----orrialdea?orrialdea?orrialdea?orrialdea?
www.urritxe.com
1.- Helbidea idatzi ondoren, ongi-etorriarekin animazio
bat bistaratuko zaizu pantailan. Aurkezpen horretan egin
klik SARTU jartzen duen lekuan webgunea bisitatzeko.
sartzeko
2.- Beste hainbat gauzaren
artean, karpeta hauek ikusiko
dituzu, euretan klik egin eta
barruan zer daukaten ikusteko:
3.- IKASLEEN TXOKOA: ikasleontzako informazioa dago
hor: kultur asteko lan sarituak, orientaziorako
informazioa, eskoletan egindako lanak, geure oharrak,...
4.- ALDIZKARIA: hortxe geratuko da grabatuta gure
HIZKI MIZKI, Internet bidez edozeinek irakurri ahal
izan dezan.
5.- ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK: karpeta
hori argazkiz beteta dago: Belgikako ikasleekin
egindako trukaketa, Moda desfilea, Baionako
ikasleekin egindako trukaketa, Metro Bilbaora
egindako bisita, Valdezcarayra egindako
irteera, Alcoa enpresara egindako bisita,.... AMA..... zelako txarto atera naizen argazkietan!!! Hau lotsa!!!!!
institutuko berriak 3institutuko berriak 3institutuko berriak 3institutuko berriak 3
Web-orrialdea institutuko zenbait irakasle eta Informatika-zikloko ikasle-ohi batzuen artean
diseinatu dugu. 01-02 ikasturtearen amaieran egitura nagusia finkatu ondoren, 02-03 kurtsoan
hasi gara edukiz betetzen.
Txoko batzuetan oraindik ez daukagu informazio askorik sartuta, baina apurka-apurka
guztion laguntzarekin, gero eta osatuago eduki nahi genuke.
Prest gaude zure iritziak, ideiak, iradokizunak, proposamenak, kolaborazioak, argazkiak eta
abar onartzeko.
Edozein gauzatarako, idatzi [email protected] helbidera, web-orrialderako dela esanez.
Eskerrik asko.
6.- e-mail BAT BIALDU: institura e-mail bat bidali nahi
baduzu, egin klik hortxe. Mezua ikastetxeko
idazkaritzan jasoko dute.
7.- ESKAINTZA: institutuan eskaintzen diren ikasketa
guztiei buruzko informazioa dago karpeta horretan:
DBH, Batxilergoak, Heziketa zikloak, HOBETUZ,
Okupazionala,...
8.- NAGUSIA: Ez dakizula institutura nola etorri? Kurtso
honetako jai-egunak zeintzuk diren? Zein da ordutegia?
Erantzunak karpeta honetan dauzkazu.
9.- SAILAK: Departamentu bakoitzak bere txokoa dauka, eta txoko horietan
irakasleek prestatutako ariketak, apunteak eta beste informazio interesgarri
asko aurkituko dituzu.
10.-
LOTURA INTERESGARRIAK: Bisitatzeko
interesgarriak diren webguneen helbideak
bilduko ditugu hemen.
11.- LANGAI: Lan-
eskaintzen txokoa. 12.-
GURASOENTZAKO
INFORMAZIOA: Pasahitzaren
bidez, seme-alabek egindako
hutsegiteak ikus ditzakete
gurasoek.
4 erreportaia4 erreportaia4 erreportaia4 erreportaia
BIRUS INFORMATIKOAK: ordenagailuak gaixorikBIRUS INFORMATIKOAK: ordenagailuak gaixorikBIRUS INFORMATIKOAK: ordenagailuak gaixorikBIRUS INFORMATIKOAK: ordenagailuak gaixorik
Zer da birus bat ?Zer da birus bat ?Zer da birus bat ?Zer da birus bat ?
Programa informatiko bat da, abisu eman gabe ordenadorean abiarazten dena eta bai beste programa batzuk bai datuen fitxategiak, baita sistema eragilea bera ere, izorratzen dituena. Eskerrak birusek ez dioten ordenadorearen hardwareari kalterik egiten. Baina disko gogorraren datu guztiak erraz ezaba ditzake, esate baterako.
Birusak, bai disketeetatik eta batez ere internetetik
bidalitako fitxategietan kutsatzen dira. Gure ordenadorea kutsatzeko modurik nagusiena erabiltzaileen artean dokumentuak trukatzea da. Birusek ‘inozente’ itxura duten programetan sartzen dira; irekitzean birusa aktibatzen da.
HISTORIA:HISTORIA:HISTORIA:HISTORIA:
Amerikar unibertsitate batean sortu ziren. Bertan ikasle batzuei programa bat sortzea otu zitzaien ordenadorearekin ondo pasatzeko, eta beste programa baten kontra lehian aritzeko ordenadorea zeinek gehiago kontrolatu. Besteengan zeinek kalte handiagoa eragin zen helburua. Horixe da biruen sormena: sistema informatikak izorratzea.
BIRUS BATZUK:BIRUS BATZUK:BIRUS BATZUK:BIRUS BATZUK: . Barrotes . Gremlin . HD-Killer . Coruña . Viernes 13 . Cartuja . Galicia . Happy Birdayth . I Love you
olerkiz olerki 5olerkiz olerki 5olerkiz olerki 5olerkiz olerki 5
ITSASOAITSASOAITSASOAITSASOA
Hegaztiek hegaz egiten zuten,
itsaso urdinaren gainean,
baina orain beldurra diote,
itsasoa baitago beltza.
Itsasoa sendatzen ari da,
nire begien aurrean,
bera ezin da hil,
baina ni egun baten
hil egingo naiz;
beti gogoratuko naiz berataz, baina gogoratuko da nitaz bera?
Nagore Ares 2E 2003ko Kultur Asteko Literatur Lehiaketa
DBH mailako saria
Gaixorik esnatu da itsasoa,
guztiz, guztiz beltza;
hil zorian dago
esperantzarik gabe,
ez du uste osatuko denik,
baina nik uste dut baietz,
osatuko dela;
ezin dut ahaztu
gaixorik ez zegoenean, hain polita baitzen.
Benetan maite dudana ahaztu ezin
gauero ohetik azaltzen naiz
bere usaina usaindu gabe,
ezin ditut ahaztu bere begi urdinak,
bere kolore urdina.
Gauero leihotik begiratu
eta ezin dut ikusi
desagertu da
baina ezin dut ahaztu,
bere bizitza da nire bizitza,
bere izaera da nire izaera;
benetan maitea.
Bere barruko bizitza
niretzat zoragarria,
ahaztu ezina.
Maite ditut olatuak,
maite ditut arrainak
eta guztiaren gainetik
maite dut itsasoa.
6 erreportaia6 erreportaia6 erreportaia6 erreportaia
KORRIKA EGUN BATEZ ALA BETI?
Euskararen alde joaten gara korrika, eta lekukoa eramateko parada dutenek ere
zirraragarria dela esan ohi dute euskararen aldeko lekukoa eramatea. Baina, benetan,
korrika egiten dugunon artean zeinek benetan botatzen du izerdia, hots, zein da benetan euskararen alde borrokatzen ari dena?
Euskararen alde noizean behin ekitaldi batzuk egitea ez da nahikoa. Euskara benetan babestu eta
maitatu nahi badugu erabili egin behar dugu, horixe baita benetan euskaldun nortasuna ematen diguna. Oso zaila da euskaldun nor den eta nor ez
den esatea. Jende askok, Euskal Herrian jaiotzeaz nahikoa dela uste du euskaldun izateko, baina
benetan zer da euskaldun egiten gaituena? Edo zer da espainol bat espainol egiten duena? Edo frantses
bat frantses? Ez al da hizkuntza nortasuna ematen diguna? Ez al da euskara euskaldun
egiten gaituena? Horregatik, korrika egunero egin behar dugu euskararen alde (eta korrika diodanean ez nabil hankak astintzean datzan kirol horretaz hitzegiten).
Milaka lagun batu dira euskararen alde esfortzu bat egiteko, eta benetan espero dut, milaka lagun horiek eguneroko bizitzan egin dezatela esfortzua, euskara bezalako
altxor bat ez baita egun batean korrika eginez babesten. Gainera, gutxi garen artean geuk dugu gurea dena babesteko erantzunkizuna eta leial bete beharko genuke.
Egia esan, gero eta gehiago dira euskaltegietara euskara ikastera apuntatzen direnak eta baita Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) erdiesteko xedez azterketetara
aurkezten direnak. Hori benetan positiboa litzateke euskararentzat, jende hori benetan euskaraz mintzatzera
mugatuko balitz. Eta benetan miresten dut jende hori, gure hizkuntza ezagutzeko saiakera egiten duena, alegia.
Dena dela, euskaldun kontsideratzen den oro, euskara benetan maitatzera animatzen dut. Egin beharrekoa ez da
horren zaila, eta geuk bakarrik egin dezakeguna da. Beraz, geuk bakarrik erdietsi behar dugu geure benetako nortasuna.
Bakoitzak aukeratzen du zer izan nahi duen, eta bakoitzak nahi duen bezalakoa izateko aukera duenik ezin genezake uka. Baina euskaldun izan nahi dugunok, izan gaitezen
euskaldun, gure herriak benetan merezi duelako.
MAITE ETXEITA GORRITXATEGI
“Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek erabiltzen ez dutelako baizik”
erreportaia 7erreportaia 7erreportaia 7erreportaia 7
2003ko apirilaren 8an Urritxe-Zornotza BHI institutuak 922. kilometroa egin zuen herriko kaleetan zehar. Horra hor guztion izenean lekukoa
eraman zutenak.
EGUNKARIAren itxiera zela eta, institutuko hainbat lagunek gure protesta
azaldu genuen Martxoaren 13an goizeko 11:30etatik 12:30etara geldialdia
eginez.
Ikastetxearen kanpoko aldean elkartu ginen hainbat irakasle, langile ez-
irakasle eta ikasle.
Guztion artean bildutako diruarekin egunkari berria sortzeko solidaritatea
eta laguntasuna adierazi nahi izan genuen.
Ea laster daukagun esku artean!
�
8 IKABIL trukaketa8 IKABIL trukaketa8 IKABIL trukaketa8 IKABIL trukaketa
Argazki gehiago daude institutuko
webguneko ‘Eskolaz Kanpoko Ekintzak’ atalean www.urritxe.com
Iparraldeko lagunak gure artean!
Aurten, lehenengo aldiz, gure ikastetxeko ikasle talde batek IKABIL programako trukaketa bat egin du. Trukaketa Baionako René Cassin institutukoekin egin dute DBHko 4. mailako neska-mutilek.
Lehenengo egonaldia hemengoa izan zen, abenduaren 17tik
20ra. 23 ikasle eta bi andereño etorri ziren.
Ikasleek hemengo trukakideen etxeetan hartu zuten ostatu.
Urkiola, Bilboko alde zaharra, Guggenheim
museoa, Bizkaiko zubia, Gernikako Arbola,
Bermeo, Mundaka,... ezagutzeko aukera izan
zuten. Gure ikastetxea eta herria ere ezagutu
zituzten.
Baionako egonaldia ere heldu zen;
otsailaren 25tik 28ra izan zen. 21 ikasle joan
ziren Miren Lotina eta Mari Carmen Mendiguren irakasleekin. Han, Isturitzeko harpeak, Baionako hiria, Sara, D'Abbadie jauregia, Biarritz, Euskal erakustokia, eta beste hainbat leku
bisitatu zituzten. Helburu nagusia, gure ikasleen euskara suspertzearekin
batera, beraien adineko beste gazte euskaldun batzuekin harremanetan jartzea izan da. Esperientzia guztiz interesgarria eta baikorra izan denez, datorren ikasturtean ere errepikatzeko asmotan gara. ------------------------------------------ "Orokorrean oso esperientzia ona izan da.
Lagunak egin ditugu lurralde berriak ezagutzen
genituen bitartean. Iparraldeko jendea oso
atsegina da. Egin genituen ibilaldiak aspergarriak
izan dira. Hala ere ondo pasatu dugu." (Hodei)
" " " "Esperientzia polita izan da eta leku
oso politak ezagutu ditugu. Nire ustez,
egun gutxi izan dira zeren eta parranda
gutxirako izan baitugu denbora. Hala
ere, Baiona “ttipian” giro ona dago." (Jokin )
"Hasieran hara joateko gogo askorik ez geneukan arren, bertara heldu ginenean, hemen
hasi genituen harremanak indartu genituen, bertan lagunak eginez eta toki berriak ezagutuz.
Zalantzan dauden ikasleei, trukaketa egiteko gomendioa luzatzen diegu, bizitako esperientzia
ona eta aberasgarria izan baita." (Ruben)
Urritxe ibiltari 9Urritxe ibiltari 9Urritxe ibiltari 9Urritxe ibiltari 9
Azken kurtsoetan ohitura dugunez,
DBHko 2. mailako ikasleek MODA
DESFILEA egin zuten herriko aretoan
ikasketa bidaiarako dirua ateratzeko.
Ikasketa bidaia Pirinioetara eta
Kataluniara izan zen.
Mantenimendu Industrialeko heziketa-
zikloko ikasle batzuek ALCOAra bisitaldia
egin dute. Hor daude denak, kasko eta guzti.
Orrialde honetako argazki guztiak askoz argiago eta hobeto ikusiko dituzu institutuko web-
orrialdean. Bisitatu www.urritxe.com eta sartu ‘Eskolaz Kanpoko Ekintzak’ atalean.
Mondrongo
horretan, Gorputz
Heziketa mintegiak
antolatuta 4.
DBHko ikasleek
VALDEZCARAYra
egindako bidaiako
partaideak daude.
10 kontu kontari10 kontu kontari10 kontu kontari10 kontu kontari
Zerua eta Itsasoa elkartzen diren gunea Badirudi zeruko eguzkia ez dela gertatutakoaz ohartu, bere izpiak nire masaila goibela
laztantzera bidaltzen baititu. Goiko txoriak elkarrekin solasean daude, nire barneko pena ezagutu barik. Behin eta berriz datorkit zure irudia burura, ordu eta erdi baino ez da pasa eta jada faltan zaitut, nire ondoan egotea nahi nuke.
Oso ondo gogoratzen dut, elkar ezagutu genuenean. Egun argitsua zen
eta zuk itsasertzean, zerua eta itsasoa elkartzen diren gunea begiratzen zenuen, nik ere begiratu nuen haruntz. Hala ere ez nuen ezer aurkitu. Hurrengo egunetan, beti bezala, han ikusi zintudan, itsasoari begira, isilean, ez dakit zergatik baina zugana hurreratu nintzen eta ondoan jesarriz zure aurpegia
begiratu nuen. Atso bat zinen, baina gaztetan aurkitzen ez den alaitasuna somatu nuen zure begiradan, irribarretsu zure inguruan ematen ziren gauzetaz gozatzen zenuela zirudien. Zure zimurdurak, zaharra zinela baino, urtetan zehar pilaturiko ezagutza iruditu zitzaidan eta zure ezpainak, maite ninduan amama baten musu eztiak gogoratzen zizkidan.
Gustura nengoen zure ondoan eta betirako zugaz egoteko
gogoa nabari nuen. Zure izena galdetu nizun, baina zure erantzuna ez zen espero nuena: “zer dira izenak hitzak baino? Bizitzan zehar bakoitzaren izatea da pertsona definitzen duena,
ez letra multzo bat.” Arrazoia zeneukan. Orain zutaz oroitzerakoan, zuregandik ikasitako gauzak datozkit burura, eta badakit zure izena ezagutu arren horrela izango zela. Horregatik nire izateagaitik ezagutua izatea ahalegindu naiz, eta baita ere pertsonak, diren bezala maitatzea bere izena kontuan izan barik. Gauza asko ikasi nituen zuregandik, nahiz eta elkarrekin hitz asko egin ez. Ekintzak hitzak baino andereño hobeak direlako askotan.
Ondo gogoratzen dut zelan hitz egiten zenuen zure gurasoei buruz, maitasun osoz,
errespetuz... agian horrek nire gurasoenganako ikuspuntua aldatzea eragin zuen. Ordutik ikusi nuen, nire aita-ama bidea erakutsi behar didaten bi pertsona baino askoz gehiago zirela.
Egunek aurrera egiten zuten, eta guk haiekaz. Zure haurtzaro eta
gazte garaiak kontatzen zenizkidan bitartean, nire irudimenak hegaz egiten zuen denboran zehar, zure aldiko jolasak, esperientziak eta mundua ezagutuz. Garai desberdinak ziren, gaur egun dugun erosotasunik ez zenuen, baina hala ere zoriontsua zinen eta zure haurtzaroaz gogorapen ederra egiten jakin izan zenuen. Horrela ikasi nuen zurekin igarotako denboraren oroipena, altxor bat lez gordetzen.
Pozik nengoen zure ondoan, zure presentziak bihotz barrenak alaitzen zizkidan. Inoiz ez
zenuen gauza handirik egin, ezta itxaron ere. Maitatzea eta maitatu izatea zen nahi zenuen gauza bakarra.
Baina bat-batean gure zeru urdina lainotu egin zen eta gure
“paradisua” zena guztiz suntsituta ikusi nuen. Gaixorik zeunden eta bazenekien. Ez zenidan ezer esan, baina zure gorputza apurka jaten ari zen minbizia zeneukan. “ Perfekzioa ez da existitzen” esan zenidan zergatia galdetu nizunean. Guztiz zoriontsua izatea, ezinezkoa zela, esan nahi zenuen. Hala ere, nire bihotza laino ilunez inguratuta ikusi nuen. “Osatuko da!” pentsatzen nuen behin eta berriz, baina apurka osasuna galtzen zenuela konturatu nintzen: medikamentuak ez zizun
ezertarako balio,ilea galdu zenuen, gero eta ahulago ikusi zintudan...
kontu kontari 11kontu kontari 11kontu kontari 11kontu kontari 11
Hala ere, zure aurpegia ikusterakoan inoiz ez nuen tristurarik ikusi,
bazenekien hiltzen ari zinela, eta ziur nago zure barnean urduria eta mina nabari
zenituela, baina ez zinen beldur, emakume ona izan zinenez eta bizi zoriontsua
izen zenuenez “ zer gehiago eska dezaket?, gehiegi jaso dut, gehiago eskatzea,
zikoizkeria izango zen nire aldetik” esan zenidan. Nahiz eta zure hitzak entzun, ez
zitzaidan bidezkoa iruditu “zuk ez duzu hori merezi!” esaten nizun behin eta berriz. Baina era
berean erantzuten zenidan: “Perfekzioa ez da existitzen”
Apurka zure gaixotasuna onartu nuen eta ordutik aurrera askoz gehiago baloratu nuen
zurekin igarotako denbora.
Etxera itzultzeko eguna heldu zenean, tristurak uzten dituen hotzikarak nabari nituen
gorputza zehar. Zuregana aurretatu eta musu batez agurtu nintzen. Nire negar malkoak itsas
urarekin elkartu ziren baina momentu horretan oparirik ederrena eman zenidan: zure irribarra.
Horrela agurtu zinen. Han utzi zintudan itsasoa eta zerua elkartzen diren gune
hori begiratzen, ni zure irribarraren oroipenarekin etxera itzultzen nintzen
bitartean.
Egun hartatik telefonoz hitz egin dugun arren ez da berdin izan, urrun
zeunden eta nik zurekin egoteko beharra nuen. Oraindik dut gogoan esan
zenizkidan azken hitzak: “neuk ere maite zaitut!. Agur”. Ahots ahulez esan
zenizkidan, jada hiltzekotan zeundelako, baina hitz horiek nire bihotzean gorde
ziren.
Orain dela hogeita hamar minutu esan didate, beno ez da beharrezkoa
izan. Nik neuk jakin dut hil zarela, bihotzak esaten dit.
Hasieran ez dut negarrik egin, baina azken momentu arte izan
duzun sufrimendua azaldu didatenean, ezin izan diot negarrari eutsi. Ze
ausarta izan zaren! Hainbeste denboraz heriotzarekin izandako borroka
eta berarekin eramatea lortu du, baina nire ustez zeu izan zara benetako
irabazlea, zeu gudari bakarra.
Orain ulertzen dut zer begiratzen zenuen itsasertzean, bizitza eta heriotza elkartzen ziren
gunea. Horixe zen bista aurrean zenuena. Agian askok pentsatzen dute gune hori ezinezkoa dela,
nahiz eta itsasoaren barnean sartu, inoiz ukitu ezin daitekeen gunea delako, baina zu ukitu duzu,
zuk heldu zara haraino. Bazenekien eta agian beldurtuta zeunden, baina ez zenuen ezer adierazi,
ez zenuen gu minduta ikusi nahi.
Orain joan zara eta zure hutsunea sentitzen dugu. Baina pozten gera zugatik, sufrimendua
amaitu delako. Orain hemen zaudela sentitzen dut, nire negarra lasaitzen eta agian zure azken
hitzak xurxulatzen: “neuk ere maite zaitut! Agur!”
Hau da nire ipuina eta zu nire “heroia”.
Norbaitek esango du amaiera txarra duela, baina nik
ez dut horrela uste. Zeuk erakutsi zenidan
gaixotasuna bizitzaren beste zati bat dala. Zeuk
erakutsi zenidan dena onartzen, eta atzera ez egiten.
Horregatik uste dut amaiera ona duela. Eskerrik asko
Izeko. Ez zaitut inoiz ahaztuko.
Mª Carmen Preciado
2003ko Kultur Asteko Literatur Lehiaketa
Batxilergoko saria
16 iritzia16 iritzia16 iritzia16 iritzia
El Salvador, ikasleak institutuaren Sarreran
Ekaitz Lekunberri Etxebarria
Mugarik Gabeko Sentsibilizazio taldearen koordinatzailea
HEZKUNTZA EZ SEXISTA URRITXEN “Hezkuntza Ez Sexista”... horrelako hitzak, hasiera batean, beste irakasgai larriren bat izango ote den
pentsarazten digu. Baina ez horixe!!!! Hezkuntza ez sexistak gure eguneroko bizitzan jarrerak moldatzea eta gure
lagun, familia eta bestelako pertsonekin batera benetako gizarte egoki bat lortzea du helburu.
Lan honen barruan sartuta dago “Urritxe-Zornotza institutua” bere gain hartu duen programa batekin.
Programa bultzatzeko asmoarekin Mugarik Gabe erakundearekin bat egin du.
Mugarik Gabe Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundea da (GGKE edo ONG), eta jada
15 urte daramatza lanean, bai Ertamerika eta
Hegoamerikako erakunde desberdinen lana
bultzatuz, baita Euskal Herrian sentsibilizazio
kanpaina desberdinak garatuz ere. Lan horren
barruanç sartzen da “Hezkuntza Ez Sexista”
proiektua. El Salvadorreko eta Euskal Herriko
ikastetxe batzuk kontaktuan jarri eta bakoitzak
jorratzen dituen hezkuntza ez sexistari buruzko
ekintzen eta materialen elkartrukaketa bultzatu
nahi ditu proiektuak.
Ekintzen artean kultura desberdinak
ezagutzea eta kultura guztiek daukaten arazo
honi konponbidea aurkitzea ditugu helburu nagusi:
jarrera matxistei konponbidea aurkitzea.
Iaztik Urritxe-Zornotza institutua” El
Salvadorreko beste ikastetxe batekin kontaktuan dago,
eskutitzak eta bideo-gutunak elkartrukatuz. Elkar ezagupen
hori hasierako uneetan dago oraindik, eta erantzunak jasotzea, benetan elkar ezagutzea eta elkarren lagun egitea
falta dira. Hainbat material ere banatu ditugu Hezkuntza Ez Sexistari buruz eta ikasgai batzuetan aplikatzen hasi
dira.
EKINTZAK:
Ipuin lehiaketa “Ez Sexista” jarri genuen martxan. Ipuin lehiaketa Euskal Herriko beste
institutu batzuekin eta El Salvadorreko ikastetxeekin batera egin da. Laster ipuin hautatuak
liburutxo batean bilduko ditugu.
Tailerrak ere eman izan dira, munduaren egoera orokorrari eta emakumeen egoerari
buruz. Ikasleak izan dira protagonista eta euren esperientziei buruz hitz egiteko aukera izan
dute.
Bideo-emanaldiak: pelikula desberdinak landu dira, generoari buruzko hizketaldiak egiteko
aukera eskainiz.
Bideo-gutuna ere dagoeneko grabatuta dago. Muntaia egitea eta El Salvadorrera bidaltzea falta da, bertako
ikasle eta irakasleek zuek hobeto ezagutu zaitzaten.
Baina hori ez da guztia... ze aurrera jarraitzeko posibilitatea dagoenez, guztioi elkartrukaketa honetan eta
planteatzen diren ekintza guztietan ere
parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.
Animo eta parte hartu!!!!!!
Top Related