Zubieta gipuzkoako hondakinak kudeatzeko zentroa
-
Upload
zero-zabor-ingurumen-babeserako-elkartea -
Category
Environment
-
view
893 -
download
4
description
Transcript of Zubieta gipuzkoako hondakinak kudeatzeko zentroa
GIPUZKOAKOFORU ALDUNDIA
GIPUZKOAKO HONDAKINAK KUDEATZEKO
ZENTROA
SarreraHondakinak Kudeatzeko Zubietako Zentroa aurkezten dugu dokumentu honetan. Multzo honek erantzun egokia emango die gure lurraldeak hondakinen arloan gaur egun dituen beharrei, baita etorkizunean izango dituen beharrei ere, Europako erakundeek ezarritako bidean, errefusa murriztuz baitoa, birziklatze tasak handitzen ari diren bitartean.
Zentro berriak Tratamendu Mekaniko Biologikorako (TMB) planta bat izango du, sartzen den materiaren zati bat birziklatzeko ahalmena izango duena; gainerakoa egonkortu eta materia geldo bihurtuko du, usainik eta lixibaturik gabea, gordailu batera eraman ahal izateko. TMBk berak ontzi arinak tratatzeko aukera izango du, baita konpostatze azpiegitura bat ere.
Gipuzkoako hondakinak kudeatzeko azpiegitura sarean –Aldundiak eta GHK-k proposatu bezala– sartzen dira, beraz, zentro hau, materia geldoaren gordailua, eta bi konpostatze planta (lanean ari den Lapatxekoa, eta Epelen eraikitzen ari dena): sare horrek ahalmena emango dio Gipuzkoari hondakinak osorik eta modu iraunkor batean kudeatzeko, eta gaur egungo zabortegi kutsagarriak ixteko. Lurraldeak, bestalde, 24 garbigune, 3 ekocenter eta ontzi arinak berreskuratzeko bi planta ditu.
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
HONDAKINAK KUDEATZEKO
ZENTROA
TestuinguruaGipuzkoan hondakinek izan duten bilakaerari buruzko datu, txosten eta dokumentuek egiaztatzen dute Gipuzkoako Hiri Hondakinak Kudeatzeko Plan Orokorrean (GHHKPO) eta plan horren Aurrerapen Dokumentuan 2002-2016 aldirako egiten ziren aurreikuspenak oso urrun daudela errealitatetik.
Aurreikuspen horiek ez dira inola ere betetzen ari, gaikako bilketa metodoak asko hedatu direnez, herritarrek kontzientzia handiagoa hartu dutelako birziklatzearen beharraz. Hori gutxi balitz bezala, kontsumo ohiturak aldatzen ari dira, krisi ekonomikoak eragin nabarmena izan du jarduera industrialean, eta hondakinen prebentzio politikak asko aurreratu dira.
2013an, Gipuzkoako zabortegietan 190.383 tona hiri hondakin bota ziren; erraustegiaren dimentsioa, aldiz, 260.000 tonatarako zegoen diseinatua.
2013an, gaikako bilketaren tasa sortutako hondakin guztien % 38,5ra iritsi zen Gipuzkoan, eta 2014an sartuak garelarik, tasa hori % 40tik gora doa, eta datozen hilabeteetan gora jarraituko du, aurreikuspen guztien arabera. GHHKPOk ezarritako helburua da % 60ko birziklatze tasa batera iristea 2016an.
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
HONDAKINAK KUDEATZEKO
ZENTROA GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
Helburu hori lortzeko, bi alderditan aldi berean lan egin beharra dago. Alde batetik, gaikako bilketa indartu beharra dago etxebizitzetan eta industria poligonoetan, udalen eta mankomunitateen eskumeneko esparruetan, alegia. Beste aldetik, azpiegiturak diseinatu behar dira gaur egungo errealitatearen arauz, ahal den lehengai gehienak berreskuratzeko; eta, aldi berean, azpiegitura horiek egokitzeko gaitasuna izan behar dute, gaikako bilketa handitzen den neurrian sortuko diren fluxu berrietara.
Hau da, modu berezi gabean bildutako hondakin guztiak tratatzeko gai izan behar dira gure azpiegiturak, baina aldi berean malguak ere bai, hondakinen murrizpen etengabera egokitzeko, gaikako bilketa mailak handitzen diren neurrian, bai Europako zuzentarauek bai tokiko legeriak eskatzen duten eran.
Lege esparrua
Bai Gipuzkoako Hiri Hondakinak kudeatzeko Plan Orokorrean (GHHKPO), bai plan orokor horren Aurrerapen Dokumentuan (AD), baita Lurraldearen Arloko Planean ere aipatzen da Tratamendu Mekaniko Biologikoko (TMB) planta bat egin behar dela hondakinak kudeatzeko.
Hondakinei buruzko Europako Zuzentarauak hierarkia garbi bat ezartzen du hondakinak kudeatzeko, hurrenkera honen arabera: lehendabizi, Prebenitzea, hau da, hondakin gutxiago sortzea; eta, ondoren, Berrerabili eta Birziklatzea, hau da, Materialak Balioztatzea. Hurrenkera horren azken mailan daude Balorizazio Energetikoa, hau da, erre eta energia lortzea, eta, azkenik, Deuseztatzea, hau da, erretzea (etekin energetikorik lortzen ez denean) eta zabortegira isurtzea (aurretik tratatutako hondakinak bakarrik).
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
HONDAKINAK KUDEATZEKO
ZENTROA
Testuinguru horretan, Hondakinak Kudeatzeko Zentroak lehentasuna emango dio materiala berreskuratu edo birziklatzeari, Europar Batasunak bere hierarkian gomendatzen duen bezala. Birziklatze tasa handitzea izango da TMB plantaren helburu nagusia, bai lehengaiena, ekoizpen sisteman berriro sar daitezen, bai materia organikoarena, ongarri organiko bezala erabilia izan dadin. Estrategia horrek arrakasta izan dezan, gakoa zera da: plantak diseinu on bat izatea, batetik, eta hondakinen gaikako bilketa indartzea, bestetik. Izan ere, gaikako bilketa zenbat eta orokorragoa izan, orduan eta handiagoa izango da plantaren eraginkortasuna.
Lurraldearen Arloko Planean, bestalde, zehazten da non kokatuko diren GHHKPO planean eta haren Aurrerapen Dokumentuan zerrendatzen diren azpiegiturak. Hala, arloko plan horretan proposatzen da tratamenduko hainbat azpiegitura egitea Zubietaren goi aldean (Artzabaletako zelaiak), Gipuzkoako hondakinen kudeaketaren alorrean orainari eta etorkizunari irtenbidea emateko.
GIPUZKOAKO HONDAKINAK KUDEATZEKO
ZENTRO BERRIA
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
HONDAKINAK KUDEATZEKO
ZENTROA GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
Proiektua prestatzea: HEC Proiektua HEC aholkularitza etxeak prestatu du. Egoitza Hanburgon (Alemania) du, ingeniaritzako aholkularitza enpresa bat da, eta hondakinak tratatzeko instalazioen diseinuan espezializatu da. Besteak beste, mota honetako instalazioak diseinatzen ditu:
Hondakinak mekanikoki eta biologikoki tratatzeko plantak (TMB).
Hondakin biologikoak tratatzeko plantak (konpostatze plantak).
Digestio anaerobiko plantak.
Biogas plantak (BGA).
Beste birziklatze sistema batzuk; bereziki, etxeko hondakinetako plastikoak berreskuratzekoak.
Plantak diseinatzeaz gain, adituak dira instalazioetako langileak gaitzen eta instalazioak abian eta funtzionamenduan jartzen.
HEC etxearen proiektuak gidatzen dituzten printzipioen artean, honako hauek nabarmendu behar dira: 1) lehengaiak ahalik eta gehien berreskuratzea, ondoren berrerabili edo birziklatu ahal izateko; eta 2) prozesu eta sistema guztien ingurumen inpaktua ebaluatzea, dena delako prozesu edo sistema erabiltzen hasi aurretik. Bi printzipio horiek erabat bat datoz Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioaren filosofiarekin.
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
HONDAKINAK KUDEATZEKO
ZENTROA
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
HONDAKINAK KUDEATZEKO
ZENTROA GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
Hondakinak Kudeatzeko Zentroaren funtzionamenduaDiseinuaren printzipioak
Proiektu hau egiterakoan, lau printzipio hauek hartu dira gidaritzat:
Ahalik eta gehien berreskuratzea orain arte egindako inbertsioaNabarmendu behar da ezen proiektuari esker lortuko dela erraustegia eraikitzeko egin ziren inbertsio gehien-gehienak (50 bat milioi) “erreskatatzea”. Izan ere, inbertsio horiek erabili ziren lurrak eskuratzeko, lur mugimenduak egiteko eta sarrerak eta bideak egiteko, eta orduan egindakoak balio du proiektu berri honetarako ere.
Gipuzkoako bilketaren egoera. 2016ko helburua: % 60 birziklatzeaGaurtik ordura, balio absolututan gutxitu egingo da tratatu beharreko hondakinen kopurua, eta gehitu, aldiz, gaika bildutako zatiki bakoitzaren kopurua. Horrek behartzen du orainari eta etorkizunari irtenbide bat emango dieten planta bat diseinatzera.
MoldakortasunaEman zaion diseinuari esker, plantak hondakin bereizi gabe bilduak tratatuko ditu balio bizitzaren hasieran, baina, denbora iragan ahala, gaika bildutako frakzioak tratatuko ditu.
Hondakin mekanikoki eta biologikoki aurrez tratatua arautzen duen Alemaniako araudiaAztertu da ea hondakinen tratamenduari buruz zer araudi duten ingurumenaren kudeaketan garatuen dauden herrialdeek. Azterketa horien ondoren, Alemaniako arauak hartu dira, horiek baitira zorrotzenak hondakinen eta horietatik ateratako materialen tratamenduari dagokionez.
Lau horiei kontserbadurismoaren printzipioa erantsi behar zaie. Izan ere, hondakinen fluxuak doitzeko eskura dauden datuei dagokienez, tentuz jokatu da eta, horregatik, ingurumenean eragin negatiboa izan dezaketen balioak gehieneko baliotzat hartu dira, hau da, gehienez ere aterako dira edo balio horiek edo hortik behera; aldiz, ingurumenean eragin positiboa duten balioak (esate baterako, birziklatzea) gutxieneko baliotzat hartu dira, hau da, datuek adierazi bezala birziklatuko da gutxienez, edo hortik gora.
Prozesuen deskribapena
TMB planta
Hemendik aurrerako deskribapena Trataera Mekaniko Biologikoko (TMB) plantaren prozesuaren sarrera bat da. Deskribapen honek sartzen diren hondakinen ibilbidea hartzen du eta prozesuaren urrats ezberdinen eta konpostajedun TMB plantan erabilitako osagarrien ikuspegi orokor bat ematen du.
Sartzen diren hiri hondakinak Trataera Mekanikoko harrera gunean biltzen dira. Kargagailu baten bidez zorroak irekitzeko solairua elikatzen da zuzenean, etenik gabeko jarioa eman ahal izateko. Ondoren, hiri hondakinak jario bide ezberdinetan bereizten dira, birziklatzera bideratzeko asmoz.
Tratamendu mekanikoan zati organiko xehe kopururen bat ere bereizten da. Zati hori zuzenean konpostatze prozesura bideratzen da.
GIPUZKOAKO HONDAKINAK KUDEATZEKO
ZENTRO BERRIA
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
HONDAKINAK KUDEATZEKO
ZENTROA
Konpostatze prozesuak bi aldi izaten ditu eskuarki. Lehen urratsean, biodeskonposizio tuneletan jartzen da zati organiko xehea, horietan osagarri organikoak bakterien bidez gai bio-egonkortura degradatzen dira.
Jarraian, konpostaurreko gaia heltze gunera eramaten da. Helburu nagusia da ezkortasun galtze handiagoa lortzea, eta horretarako gaia pilatan bilduko da eta aldizka irauli egin beharko da.
Heldu ondoren zatiki kutsakor txikiak, hala nola plastikozko pelikulak, harriak, kristala eta abar, kendu egin behar dira gai geldo bat lortzeko, jarduera biologikorik gabea, lurra berritzen (erosioaren kontrako babesa) edo paisajismoan erabil daitekeena.
TMBren fluxuen irudia
Irudi honek TMB plantaren sarrera eta irteera fluxuen berri ematen du (lehen urtean):
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
HONDAKINAK KUDEATZEKO
ZENTROA GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
6.473 t tn/urte1,9 tn/orduTMB
Tratamendu Mekanikoeta Biologiko
BIZIGABETUTAKOMATERIA
BESTE BALORIZAZIO
BATZUK % 4,0
BAPORIZAZIOA% 30,0 BIRZIKLATZEA
% 22,6
Recepción de Residuos Urbanos160.000 tns/año
46,3 tns/hora
irteera fluxuak
Ontzi Arinak
2.866 tn/urte0,8 tn/ordu
% 1,8
Papera eta kartoia
9.090 tn/urte2,6 tn/ordu
% 5,7
Film plastikoak
5.779 tn/urte1,7 tn/ordu% 3,6
Burdinak (FE)
4.350 tn/urte1,3 tn/ordu% 2,7
Material bioestabilizatua
13.873 tn/urte4,0 tn/ordu
Ez burdinezkoak
199 tn/urte0,1 tn/ordu
% 0,1 % 8,7
47.954 tn/urte13,9 tn/ordu
69.415 tn/urte20,1 tn/ordu
160.000 tn/urte46,3 tn/ordu
Hiri Hondakinen Harrera
% 43,4
TMB plantaren erabilera ontzi arinen tratamendurako, eta konpostaje azpiegituraTMB plantak urtean 13.000 tona ontzi arin tratatu ahal izango ditu hasieran. Ontzi horiek berariazko gune batean bilduko dira, hiri hondakinen aurretratamendu mekanikoa amaitu arte. Prozesu hori bukatu ondoren, operadore bakar batek erraz birkonfiguratu ahal izango du ontzi arinak tratatzeko ekipamendua.
Era berean, gune berriak konpostajerako azpiegitura bat izango du, gai organiko garbiko 20.000 tona urtean tratatzeko gaitasuna duena, gaikako bilketatik eratorritako % 5 baino inpropio gutxiago duena, eta kalitate handiko konposta lortzen duena.
Azpiegituraren guneak eta neurriak
3
12
45
6
7
8
9
123456789
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
HONDAKINAK KUDEATZEKO
ZENTROA
Administrazio gunea 1.000 m
12.300 m
5.600 m
9.600 m
8.100 m
540 m
4.500 m
540 m
Hiri-hondakinen deskarga gunea
Aurretratamendu mekanikorako gunea
Hartzitze aerobikoa MSW o RSU
Hiri hondakin solidoen heltze gunea
Bio-hondakinaren konpostatze gunea
Gai egituratzailearen biltegi gunea
Bioiragazkiaren instalazio gunea
Konpostaren azken biltegi gunea
Neurriak
2
2
2
2
6.200 m2
2
2
2
2
Lan eremuak
Langileria
AurrekontuaGipuzkoako Hondakinen Kudeaketarako Zentro berria hornitzeko eta eraikitzeko aurrekontua 60 milioi euro da, errauskailuaren 223 milioiren aldean. Horrek 163 milioiren aurrezpena dakar, beraz.
EpeakProiektuaren egungo bilakaerak bideragarri egiten du lanak esleitzeko epea 2014ko azaroan finkatzea. Lanak 2015aren bukaera aldera amaituko lirateke.
CGRG berria lanean jartzeko beharrezkoak diren langile kopurua
Zuzendari teknika 1
Idazkaria
Administraria
Txanda burua
Kontrol arduraduna
Mekanikaria
Elektrizista
Personal Garbitzaileak
Harrera eremuko palista
1. txanda 2. txanda
Edukiontziak mugitzeko gidaria
Esku banatzaileak
Tratamendu mekanikoaren langilea
Konpostatze eremuko langilea
Baskulista
Bajak eta oporraldiak
3.txanda
1
1
1
1
11
1
1
1
2
Konpostatze eremuko palista 2
1
3
1
2
1
2
2
1
3
1
8
1
1
1
2
1
1
2 2
Guztira
OROTARA
21 16 17
54
GIPUZKOAKO HONDAKINAK KUDEATZEKO
ZENTRO BERRIA
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
HONDAKINAK KUDEATZEKO
ZENTROA GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
1 1
1 1
GIPUZKOAKO HONDAKINAK KUDEATZEKO
ZENTROA