Zer da artea
-
Upload
lauro-ikastola-plastika -
Category
Education
-
view
614 -
download
2
Transcript of Zer da artea
ZER DA ARTEA?A r t i s t a b a t e k i d e i a b a t i f o r m a e m a t e n d i o n e a n a r t e a e g i t e n d u e l a e s a t e n d a .
A r t e a k f o r m a , i t s u r a e t a t a m a i n a e z b e r d i n a k e s k u r a t u d e z a k e . i r i t z i a k e t a j e n d e a r e n g u s t u a k e r e a n i t z a k i z a n d a i t e z k e e n e z , i n o i z e z i n g o d a a r t e a z e r d e n o n d o r i o b o r o b i l b a t e r a h e l d u .
arte adierazpen ezberdinak
Barraskiloa, Henri Matisse, 1953. Paper zatiak moztuz sortutako irudia da. Zatiak kiribilean kokatuta daudenez. irudiak barraskiloaren itxura hartzen du.ARIKETAK INTENETEN EGITEKOhttp://www.nga.gov/kids/zone/collagemachine.htm
collagge teknika
collage
Collage bat (Fr. Coller: enkolatua) elementu naturalez eta bestelakoez osatua egon ohi da. Pintoreak zenbait gauza bildu ditu; testu txikiak, koloretako lerroak… Gauzak ahal den bezala pilatzen dira, objektuen zatiketa ere ematen da, ohiko konposizio – araurik bete gabe. Honek ez du esan nahi elementuak nolanahi jarri direnik.
Non ikusten dituzu
koadroaren bi
osagai hauek ?
INTERNETEN: http://www.nga.gov/kids/zone/seasaws.htm
Artista askok diote, artea ez dela objektuak sortzea, ideien gauzapena baizik. Beraz, bizikleta baten gurpila aulki bati lotzen badiogu, ideia berri sortzen ari garenez, artetzat hartu dezakegu. Hauxe da Ready Made edo Prest Eginda arte korrontearen muina. Fabrikatutako edozein elementu elkarrekin antolatuz arte objektu bat sor genezake.
Marcel Duchamp “bizikleta gurpila” 1913
eskultura kontzeptuala
Ready made
eskultura tradizionala
eskultura
Degasek, eskultura hau egiteko, ehunka marrazki egin zituen ikerketa moduan.Gaur egun eskultura hauek oso arrakasta handia dute.
Dantzaria 1881Edgar Degas
eskultura tradizionala
eskulturaPentsalaria (1881)Auguste Rodin
Irudian, Rodin eta bere laguntzaileak eskultura baten moldea egiten ari dira. Brontzezko eskultura prozesu berezi baten bitartez egin behar da. Lehenik, argizariz moldea egiten da, jarraian, buztinez estali, eta azkenik, brontze urtua isurtzen da. Brontzea, hasieran, urre kolorekoa da, baina denborarekin belztu egiten da, eta herdoiltzerakon kolore berdexka hartzen du.
Moldea egiteko
Brontzeko eskultura bat egiteko molde bat prestatu behar da. Prozedura argazki erreportaje honetan ikus dezakezu.
1
2
3
eskultura mugikorrak
http://www.nga.gov/kids/zone/mobile.htm
Mobilak egiteko interneten mugikorrak
Eskultura batzuk etengabe eraldatzen dira. Calder artistak metal hariaz egiten zituen bere eskultura mugikorrak. Eskulturak osagai askeak ditu bere kabuz ere mugitzeko, horrela, aire – korronteen arabera itxura aldatzen da.
Jean Dubuffet“Neguko lorategia” (1968 – 70 )Zenbait artistek espazio berriak antolatzen dituzte. Arte lan hauek “instalazioak” deitzen dira.
instalazioak
Dripping(tantaka edo zorrotadak isurtzea)
Jackson Pollock“3.zenb. Tigrea”1948. urtean
Artista batzuk, artea teknika ezberdinez esperimentatzea eta frogatzea dela diote. Max Ernst edo Jackson Pollock artistek horrela pentsatzen zuten.
Koadro honetan, dena nahastuta dago, noraezean gabiltza, zerbaiti heldu nahian, galduta gaudela dirudi. Egileak horrelako sentimenak islatu nahi zituen. Ziurrenik garaiekin bat eginda, hau da, 2. Mundu Gerraren ondorioa.
Monna Lisa edo Gioconda1506 . urtean Leonardo da Vinci
Lehen aldia izan zen erretratu batek errealitatearekin horrelako antza zuena. Leonardo da Vincik espresio iheskorra eman zion Monna Lisari, irribarre erdi antzeko bat. Emakumearen inguruan, nahiz eta dena lasai dagoela dirudien, guztia aldatzen ari da, baita argia ere, denbora aurrera doan seinale.
Artearen ikonoa? Zergatik?
Pintzelkaden ingeradak
Zenbait artistek pintura indartsuak bilatzen badituzte ere, aldi berean errealitatearen adierazpen zuzena izatea lortu nahi dute. Ondorioz, pintzelkada bakoitzean pintura mordoa hartzen dute, arrastoa eta ingerada handituz. Kontraste handiko koloreez baliatzen dira energia ondo erabiltzeko. Adibide honetan, margoaren indarra ez galtzeko itzalak ez dira antzematen.
Lirioak (1889) Vincent Van Gogh-ena
Txalupak Collioureko portuan (1905 )André Derain
Koadro honetan artistak ez du modu errealistan margotu nahi izan, kolore deigarriak eta kontrajarriak erabiltzea nahiago izan du, gozotasuna eta argitasuna areagotzeko.koloreak
“Igande arratsaldea Grande Jatte irlan” (1884-86)
Georges SeuratKolorea
PuntilismoaSeuratek 3 urte behar izan zituen teknika honen bidez margo hau bukatzeko. Egileak, inork ez kopiatzeko, ezkutuan gorde nahi izan zuen teknika berritzaile eta pertsonal hau.
Zenbat puntu
daude margo
honetan?
3,5 miloi
puntu egon
daitezke gutxi
gora behera
Prisma elektrikoak (1913)
Sonia Delaunay
Margo honen egilea kaleko farolek lurrean sortzen dituzten argi efektuetan inspiratu zen.
argi efektuak
“Pintura ederra, apar zuria, laranjaren azala, arrosa bolanteak eta odol gorria” (2008)
Damien Hirst
mugimendua
mugimendua
Koadro hau mugimenduarekin sortu zen. Artistak pintura isuri zuen mihisea biraka zegoen bitartean. Pintura jausterakoan, hau kanpoaldera joaten zen eztanda bat balitz bezala.
mugimendua“Txirrindulari baten dinamismoa” (1913)Umberto Boccioni
Kolore eta formek mugimendua adierazten dute koadro honetan. Marra eta siluetek gezi forman mugimendu azkarra eta energia ematen diote margoari. Igartzen duzu
zer margotu
den ?
Mihisearen prestaketa